AURKIBIDEAMakinak eta zertarako
erabiltzen diren
- Zertarako balio dute makinak?
- Makina mekanikoak.
- Makina termikoak.
- Komunikatzeko eta informazioa
erabiltzeko makinak.
Makinen zatiak
- Egitura eta karkasa.
- Motorra eta zati higikorrak.
- Zirkuitu elektrikoak eta
elektronikoak.
- Sentsoreak.
- Adierazgailuak eta pantailak.
Eragile mekanikoak
- Hainbat eratako eragile
mekanikoak.
- Engranajeak.
- Kremailerak eta pinoi-mekanismoa.
- Martxa aldagailuak.
Aurrerapen teknikoak eta
gizartea
- Lan egiteko moduen aldaketa.
- Garraiobideen aldaketak.
- Osasungintzako aldaketak.
- Komunikabideetako aldaketak.
- Kulturako eta aisiako aldaketak.
MAKINAK, ETA ZERTARAKO ERABILTZEN
DIREN
ZERTARAKO BALIO DUTE MAKINAK?
Makina guztiek jarduera errazago egiten laguntzen digute:
- Denbora gutxiago behar izaten dugu.
- Ahalegin gutxiago egin behar dugu.
- Zereginak zehatz egiten laguntzen dute.
- Makinen bidez, energia eralda ditzakegu.
MAKINA MEKANIKOAK
Makina mekanikoak objetu astunak higitzeko eta altxatzeko
erabiltzen dira.
Makina mekaniko asko eskuzkoak dira, pertsonek ematen baitite
energia; Adibidez,grapagailua.Beste batzuk automatikoak dira eta
energia erabiltzen dute; adibidez,irabiagailua.
MAKINA TERMIKOAK
Makina termiko deritze berotzeko eta hozteko erabiltzen diren
makinei.
Gas-galderek eta bitrozeramikako plakek berotzeko erabiltzen dira.
KOMUNIKATZEKO ETA INFORMAZIOA
ERABILTZEKO MAKINAKElektrizitatearen, elektronikaren eta informatikaren bidez hainbat
makina sortu dira:
- Telefonoa,irratia urrutira komunikatzeko balio dute.
- CD-ak eta mp3-ak musika entzuteko erabiltzen dira.
- Argazki kamerak eta bideo grabagailuek grabatzeko aukera ematen
dute.
- GPS-ak orientatu egiten gaituzte.
- Bideo-kontsolen bidez, jolastu egin daiteke.
- Ordenagailuen bidez, hainbat gauza egin daiteke:
jolastu, web orriak ikusi...
EGITURA ETA KARKASAHainbat motatako makinak daude. Makina askok osagai berak dituzte.
Makina baten egitura gainerako elementuak hartzen dituen oinarria da.
Karkasak eta estalkiek makina babesten du.Elementuak makinara lotzeko
balio du.
Karkasaren gainean jarri ohi dira makinaren funtzionamendua
kontrolatzeko elementuak. Adibidez:bideo kontsola baten botoia eta
irabiagailu baten etengailua.
Karkasa Bai Karkasa ez
MOTORRAK ETA ZATI HIGIKORRAK
Higidura sortzen duten makina automatikoek motor bat
behar dute. Bi motatakoak daude:
-Erregaiz dabiltzan motorrak:Ibilgailu gehienek
erabiltzen dituzte.
-Motor elektrikoak:Mota guztietako makinetan daude.
Pieza higikorrek eta eragile mekanikoek beste zati
batzuetara konektatuta daude.
ZIRKUITU ELEKTRIKOAK ETA
ELEKTRONIKOAK
Energia elektrikoaren bidez funtzionatzen duten makinetan
daude.Zirkuitu horiek energia eramaten dute motorretara.Zirkuitu
elektronikonikoen osagaiak txikiak izaten dira.Zigilu baten
tamainako zirkuitu batek milioika osagai izan ditzake;txipak esate
baterako.Zirkuitu elektrikoak edo elektronikoak dituzten makinek
sare elektrikora konektatuta edo pilen edo berriz kargatzeko
baterien bidez funtzionatzen dute.
SENTSOREAKSentsoren bidez informazioa jaso dezake.Bi motatakoak
daude.Tenperatura sentsoreak:Erradiadore bat noiz piztu eta noiz
itzali kontrolatu daiteke.Tenperatura kontuan hartuta.Argi
sentsoreak: igogailuan kokatuta daude.
Tenperatura sentsorea Argi sentsorea
ADIERAZGAILUAK ETA PANTAILAK
Informazioa ematen duten elementuak dira.Sakelako
telefonoek pantaila digitala dituzte.Autoetan hainbat
adierazgailuak daude.
HAINBAT ERATAKO ERAGILE
MEKANIKOAK
Eragile mekanikoak makina mekanikoetan higidura eta indarra
transmititzen duten pieza higikorrak dira.
Mekanismo esaten zaio hainbat eragilez osatutako multzoari.
Mota hauek daude:
- GURPILAK: Leunak edo horzdunak dira.
- ARDATZAK: Gurpiletan eta motorretan akoplatzen dira.
- UHALAK EDO KATEAK: Gurpil batetik bestera
transmititzen dute higidura.
- PALANKAK: Indar bat handitu edo murriztu eta transmititu egiten
dute.
- MALGUKIAK: Energia metatzen dute.
- BIRADERAK: Eskuzko zenbait makinatan erabiltzen
dira makina higitzeko.
- KREMAILERAK: Hortzak dituzten piezak dira, gurpil horzdunak eta
horietan sartzen dira.
ENGRANAJEAK
Engranajeak bi eragilez edo gehiagoz osatutako mekanismoak dira.
Engranajeak higidura transmititzen dute.
Hortzen bidez eragile bat bestearekin elkartzen dira.
- Bi gurpil zuzenean akoplatzen badira,
kontrako noranzkoetan biratzen dira.
- Gurpilak uhal edo kate baten bidez
lotzen badira, noranzko berean
biratzen dira.
- Gurpilek hortz kopuru bera dute,
abiadura berean biratzen dira.
- Gurpilek hortz kopuru desberdina
badute, gurpil txikiena gurpil handiena
baino azkarragoa biratzen da.
KREMAILERA- ETA PINOI-MEKANISMOA
Kremailera eta pinoi-mekanismoa erabiliko dugu higidura zirkularra
higidura lineal bihurtu nahi badugu.
Mekanismo horretan pinoi deitzen dugun gurpil horzduna kremailera
batean akoplatzen da.
Pinoia biratzen denean kremailera
noranzko batean higitzen da.
Pinoi noranzko batean egitean kremailera
kontrako norabidean joango da.
MARTXA-ALDAGAILUAK
Ardatz baten biraketa-abiadura
aldatzen duten engranajeak
dira.
Bizikletan hainbat gurpil horzdun
daude. Atzekoak pinoi deitzen
dira eta txikienak dira;
aurrekoak plater deitzen dira
eta handienak dira. Kate
baten bidez lotuta daude.
Txirrindulariak indarra egiten du pedaletan hanken bidez, pedalak
platerrak biratzen dituzte katearen bidez atzeko gurpila biratzen da
txirrindula mugituz.
LAN EGITEKO MODUEN ALDAKETAKMakinek asko aldatu dute lan-modua.
Makinei esker ez dituzte eskuz egin behar lana.Garabiek eta
hondatzeko makinek egiten dituzten lanak oso gogorrak izango
lirateke izaki bizidunentzat.
Makina bat pertsonaren lana egin dezake.Uzta makinek nekazarien
lana egin ahal du.Robot industrial bat fabriketan lana egin al du.
AURRERAPEN TEKNIKOAK ETA GIZARTEA
Osasungintzako aldaketak
Duela mende bat medikuek ez zekiten nola sortzen ziren eta nola
kutsatzen ziren gaixotasun asko.Gaur egun,hainbat botika eta
txerto daude.Osasungintzako aurrerapenei esker,luzaroan bizi
gaitezke,osasun-baldintza hobeetan.Aurrerapen horiek ez dira
munduko leku guztietara iritsi.
GARRAIOBIDEEN ALDAKETAKGarraiobidei esker hainbat eratara higitzen gara gaur egun.Asko aldatu dira
garraiobideak.
Pertsonak urrun bizi daiteke.Trenetan,autobusetan...joan ahal dira egunero
lanera.
Salgaiak itsasontzietan eta hegazkinetan ibiltzen dira.Hortaz distantzia ez
da oztopo merkataritzarako.
Garraiobideek erregai fosilak erabiltzen dituzte,eta hortaz, berotze globala
eragiten dute.
KOMUNIKABIDEETAKO ALDAKETAK
Elektrizitatea asmatu aurretik,oinezko edo zaldizko mezularien bidez
bidaltzen ziren mezuak.Gaur egun,telefonoa,irratia,telebista eta
Internet ditugu.Posta elektronikoak posta arruntaren tokia hartu
du.Posta arrunta baino azkarragoa da.
KULTURAKO ETA AISIAKO ALDAKETAK
Inprentaren bidez,azkarrago eta merkeago kopia zitezkeen
liburuak,eta horrela,kultura eta entretenimendua jende
gehiagorengana iristen zen.Gerora,zinema,irratia,telebista eta
Internet asmatu zituzten,hori dela eta,aldatu egin ziren kultura
sortzeko,banatzeko moduak eta ondo pasatzeko moduak.