Datorren Otsailaren 22an, larunbata,
TXITXIBURDUNTZI eguna egingo dugu Mendatan. Umeak, gurasoak, aiton-amonak ... denak parte hartzea da gure helburua eta ohiturei jarraitzea.
Arratsaldeko 17,30etatik aurrera frontoian geratuko gara danok, eta han prestatuko ditugu txorizoa, urdaia ...
Ekintzan parte hartzeko ekarri: zotz luze bat txorizoa txingarretan egiteko eta ondo pasatzeko gogoa, beste guztia guk jarriko dugu.
Txitxiburduntzi baino lehen, 16:15 aldera Artape
aurrean geratuko gara, Kalbariorantz joateko, han egingo dugu ZUHAITZ EGUNA, pasadan urtean landatutako zuhaitza bisitatu eta berria landatuko du haur bakoitzak.