Gotzon Arego Gotzon Arego Gotzon Arego Gotzon Arego Ander MadariagaAnder MadariagaAnder MadariagaAnder Madariaga 4. maila4. maila4. maila4. maila
Bazen behin gaztelu beldurgarri bat oso
zaharra zena. Barruan bi mamu gaizto eta beldurgarri
bizi ziren. Batek Txindoki zuen izena eta besteak
Anxo. Txindokik hiru begi zituen eta bere besoak
indartsuak eta luzeak ziren. Anxok begi bakar bat
zuen eta hiru hanka.
Egun batean mutil bat gaztelura sartu zen eta
korrika irten zen laguntza eskatzera. Herriko jendeak
ez zuen sinesten mamuak gazteluan zeudela. Orduan
mamuak herrira joan ziren lapurtzera eta diru asko
lapurtu zuten. Herritarrek gaztelura joatea erabaki
zuten. Ikusi zutenean ez zegoela inor herrira itzuli
ziren eta heldu zirenean etxe guztiak apurtuta zeudela
ikusi zuten.
Herritarrak, mamuak ikusi zutenean, beldurtu
egin ziren eta orduan mamuak joan egin ziren
gaztelura. Herriko jendeak mamuak beldurtzeko ideia
bat izan zuen: lurraren gainean makur handi bat jarri
zuten oihal zati batez estalita. Mamuek oihal hori
ikusterakoan mamu gaizto eta maltzur bat zela
pentsatu zuten, korrika atera ziren eta ez ziren
gehiago herrira itzuli.