17
Zelula 1 Definizioa: Bizia duen organismorik txikiena da eta Izaki bizidunen oinarrizko egitura izan arren, bizi funtzioak egiteko gai da. Historia Mikroskopioak XVII. Mendean hasi ziren erabiltzen eta garai horretan lehenengo aldiz zelulak deskribatu ziren; horien artean, odol-zelulak, espermatozoideak, eta mikroorganismoak. Robert Hookek “zelula” hitza lehenengo aldiz erabili zuen, XVII. Mendean, kortxoan bereizten ziren gelaxkak ikusterakoan. Teoria zelularra Mikroskopioaren hobekuntza: lenteen akatsak zuzentzea lortu zen eta ondorioz ikusten ziren irudiak askoz garbi eta zehatzago bihurtu ziren. Behaketa mikroskopikoak biderkatu ziren eta organismoen izaera zelularra argi eta garbi agertzen hasi zen: hasieran landare-ehunetan (landare zelulak handiagoak dira eta lodia den horma zelular batez inguratuta daude) eta gero animalia ehunetan. XIX. mendean, Jakob Scheleidenek landareetan eta eta Theodor Schwannek beranduago animalietan teoria zelularraren lehen printzipioa argitaratu zuten, Unitate anatomikoa :Izaki bizidun guztiak zelulaz osatuta daude. Unitate fisiologikoa :Zelulak bizirik irauteko beharrezkoak diren prozesu guztiak egin ditzake(elikatu, inguruarekin erlazionatu eta ugaldu egiten dira) Ugalketa unitatea: Zelula guztiak beste zelula batetik sortuak dira. Unitate genetikoa : Zelula bakoitzak informazio genetiko guztia gordetzen du, bere funtzionamendurako eta ondorengoei emateko Zelula motak: 1

Zelula eta zelularen funtzioak oinarrizko kontzeptuak

Embed Size (px)

Citation preview

Zelula

1 Definizioa:

Bizia duen organismorik txikiena da eta Izaki bizidunen oinarrizko egitura izan arren, bizi funtzioak egiteko gai da.

Historia

Mikroskopioak XVII. Mendean hasi ziren erabiltzen eta garai horretan lehenengo aldiz zelulak deskribatu ziren; horien artean, odol-zelulak, espermatozoideak, eta mikroorganismoak.

Robert Hookek “zelula” hitza lehenengo aldiz erabili zuen, XVII. Mendean, kortxoan bereizten ziren gelaxkak ikusterakoan.

Teoria zelularra

Mikroskopioaren hobekuntza: lenteen akatsak zuzentzea lortu zen eta ondorioz ikusten ziren irudiak askoz garbi eta zehatzago bihurtu ziren. Behaketa mikroskopikoak biderkatu ziren eta organismoen izaera zelularra argi eta garbi agertzen hasi zen: hasieran landare-ehunetan (landare zelulak handiagoak dira eta lodia den horma zelular batez inguratuta daude) eta gero animalia ehunetan.

XIX. mendean, Jakob Scheleidenek landareetan eta eta Theodor Schwannek beranduago animalietan teoria zelularraren lehen printzipioa argitaratu zuten,

Unitate anatomikoa :Izaki bizidun guztiak zelulaz osatuta daude. Unitate fisiologikoa :Zelulak bizirik irauteko beharrezkoak diren prozesu

guztiak egin ditzake(elikatu, inguruarekin erlazionatu eta ugaldu egiten dira) Ugalketa unitatea: Zelula guztiak beste zelula batetik sortuak dira. Unitate genetikoa : Zelula bakoitzak informazio genetiko guztia gordetzen du,

bere funtzionamendurako eta ondorengoei emateko

Zelula motak:

Bi antolaketa maila bereizten dira

Prokariotikoak: duela 3500 milioi urte sortu ziren nukleogabeko zelulabakarrez eratutako izakiak dira. hau da, ADN aurkitzen da sakabanatuta zitoplasman mintzarik gabe, Zelula prokarioto guztiak bakterioak dira.

Zelula mota honen atal nagusiak hauek dira:

Mintz plasmatikoa: zelula inguratzen duen geruza da. Muga horrek zelulari forma ematen dio eta zelula eta ingurunearen arteko substantzien trukea kontrolatzen du.

Zelula-pareta:Zelulosa ez den substantzia batek osatzen du eta zelulari babesa ematen dio.

Material genetikoa: ADN molekula bat da, baina, ARNa eta proteinak ( Eukariotikoetan ez bezalakoak)) izaten ditu. Material genetikoa zitoplasman aurkitzen da, eta zelularen

1

eginkisun guztiak kontrolatzen ditu eta zelula erdibitu aurretik bikoizten da zelula kume bakoitzari kopia bat emateko. Erribosomak: proteinak sintetizatzeko dituzte.

Mesosomak: mintz plasmatikoa zitoplasma barrura sartzen den guneak dira. Bakterioen nutrizioarekin zerikusia dute.

Inklusioak: Agertzen badira, materia organika ala ez organika daukate bikor hauek, bakterioerentzat C , N, S edo P erreserbak dira

Finbriak edo Pilli : luzapen txikitxoak dira eta haiei esker material genetikoaren trukeak ematen dira bakterio batzuen artean edo beste zelula batzuekin itsasteko

Plasmidoak: Agertzen badira, kromosoma nagusitik kanpo duten DNA zatiari deritzo, biribilak dira eta DNA zati horren erreplikazioa kromosoma nagusiarenetik independentea da. Daukaten informazioa ezinbestekoa ez izan arren, baliotsua da bakterioarentzat, adibidez antibiotikoekiko erresistentzia izateko edo toxinak sortzeko

2

Eukariotikoak: duela 1500 milioi urte sortu ziren, Zelula eukariotikoen ezaugarri nagusia nukleoa izatea da. 10 eta 100 mikra artean neurtzen dute. Landare-zelulen eta animalia-zelulen artean gero ikusiko dugun bezala, badaude zenbait desberdintasun, baina egitura oso antzekoa dute. Zelula eukariotiko guztiek ondoko atalak dituzte:

Zelula mintzak Mintz plasmatikoa zelula inguratzen duen geruza da. Kanpo-ingurunearekin substantzien trukea kontrolatzen du.Mintz nuklearra nukleoa inguratzen duena da. Zitoplasmarekin substantzien trukea kontrolatzen du.Organulu gehienak mintzez inguratuta daude.

Mintzaren egitura beti antzekoa denez, mintz unitarioa deitzen zaio.Mintzaren oinarria fosfolipidoz-geruza bikoitza da. Fosfolipidoen buru polarra mintzaren kanpoalderantz eta buztan hidrofoboak barrurantz..Fosfolipidoez gain, badaude lipido neutroak (kolesterola egonkortasuna ematen dio mintzari) eta glukolipidoak ere. Proteinak ere agertzen dira mintza guztietan eta proteina hauek desberdinak dira mintzaren funtzioaren arabera mintza osoa zeharkatzen badute integralak dira eta periferikoak zitoplasmarantz kokatuta badaude eta ez dute zeharkatzen mintza

Zelula-pareta Landare-zeluletan bakarrik aurkitzen da. Zelulosa da bere osagai nagusia. Zelulari zurruntasuna eta sendotasuna ematen dizkio eta zelulari kanpoko aldaketetatik babesten dio. eta horri esker eusten dio landareak bere formari. Kutxatila barnean dagoen zelula guztiz puztu edo txikitu egiten bada ere, pareta zelularrak landarearen forma mantenduko du.

Zitoplasma. Substantzia likido lirdingatsua(biskosoa) da. Bertan zelularen organuluak eta zelularen metabolismoan sortzen diren substantziak aurki ditzakegu. Mikroskopio elektronikoa erabiltzean, zitoplasma inguratzen mintz zelularra eta zitoplasmaren barrukoa ikusten da. Zitoplasmaren barruan, organuluak antolatzen dira.

Zitoeskeletoa Zelula eukariotoetan bakarrik agertzen da. Hiru eratako harizpi proteikoen sare batek osatzen du: Mikroharizpiak: nagusiki aktina-harizpiak dira. Zelulari forma eta elastikotasuna ematen diote. Luzapen zitoplasmatikoak edo pseudopodoak igortzea errazten dute. Tarteko harizpiak: harizpizko proteinek eratuak daude. Egitura-funtzioak betetzen dituzte.

3

Mikrotubuluak: Proteinak tubularrak dira. Zitoeskeletoaren osagai nagusiak dira, eta gainerako harizpi eta organulu zelularrak antolatu eta banatu egiten dituzte. Ardatz akromatiko edo mitotikoa mikrotubuluez osaturik dago. Zilioak eta flageloak mikrotubuluetatik eratorritako egiturak dira.

Mintzaz osatutako organuluak

Erretikulu endoplasmatiko

Bi motatakoa izan daitezke:

Bikortsua (EEB) hodiska sare batez osatuta dago. Haren atal garrantzitsuenetako bat erribosomekin tapizatuta dago. Honek proteinen sintesia eta jariaketa egiten du. Horrela, sintetizatzen diren proteinak pilatu egiten dira, bertan gordetzeko edota, egitura hau aprobetxatuz, zelula osoan zehar garraiatuak izateko. Egitura hau proteinen sintesi eta jariaketan espezializatuta dauden zeluletan agertzen da.

Leunak (EEL) Bere egituran ez dago erribosomarik, substantzien bilketa eta garraio-lanetan parte hartzeaz gain, sintesi-lanak ere egiten ditu, lipidoena bereziki. Triglizeridoak eta kolesterola esaterako.Erretikulu endoplasmatiko leunean, hau da, gibeleko zeluletan droga, farmako eta beste substantzia arrotzen degradazioa burutzen duten entzimak aurkitzen dira

Golgiren aparatua

Sakulu multzo batez osatutako egitura da. Sakulu hauek mintz bakar batez inguratuta daude eta taldeka metatzen dira diktiosomak eratuz. Diktiosoma batek edo gehiagok osatua dago.Polarizatua dago, diktiosomak cis alde bat baitu, EEB tik hurbil, eta trans alde bat, mintz plasmatikotik hurbil. Besikulak mugitzen dira zisternen artean; cis aldeak besikulak jasotzen ditu erretikulu endoplasmatikotik(trantsizio besikulak). Diktiosomaren edukiak aurrerantz egiten duen neurrian heltze-prozesua jasotzen du, zisternen arteko besikulen bidez mugitzen dira. Bere funtzioa erretikulu endoplasmatikotik datozen proteinak garraiatzea, heltzea, metatzea eta jariatzea da.

Lisosomak

Mintz bakar batez mugatutako egiturak dira . Lisosomen barruan hidrolasa erako entzimak daude. Lisosomen funtzioa beren barrualdera iristen diren substantziak digeritzea da.

4

Lehen mailako lisosomak entzima digestiboak dituztenak bakarrik izango lirateke, Bigarren mailako lisosomek, berriz, materia organikoa duen besikula batekin elkartu izanagatik, Digestio-baluoloak edo heterofagikoak, substratu hori kanpoaldetik datorrenean.Bakuolo autofagikoak, barrualdetik datorrenean, adibidez organulu zaharrak desegiteko. Beren mintzaren barnealdea geruza lodi batez estalita dago,autodigestioa gerta ez dadin. Jatorria Golgin dute, eta hidrolasak EEZn.

PeroxisomakMintzez inguraturiko organulo txikiak eta esferikoak dira. Funtzioa zelularen metabolismoan sortutako eta toxikoak diren hidrogeno peroxidoak apurtzea da, horretarako katalasa izeneko entzimaz baliatzen da.

Mitokondrioa

Beren funtzio nagusia arnasketa mitokondriala da, eta prozesu horri esker, zelulak behar duten energia lortzen du, ATP izeneko molekulen loturetan.

Honela osatuta daude:

Mintz bikoitza dute eta barne-mintzetik tolestura batzuk (gandor mitokondrialak) ateratzen dira.

Matrizea barneko mintzaren barruan geratzen den espazioa da, egitura likidoa duena.. Bertan oxidazio-erreakzio metaboliko ugari gertatzen dira, hala nola Krebs zikloa eta gantz-azidoen b-oxidazioa.

ADN, ARN eta erribosomak dauzka, bakterioek dutenen oso antzekoakJarduera handiko zeluletan adibidez Gibel-zeluletan eta muskulu-zeluletan anitzak dira.

Kloroplastoak

Kloroplastoak landare-zeluletan bakarrik azaltzen dira. Kloroplasto barruan dagoen Klorofila izeneko pigmentu bati esker landareek kolore berdea dute.Organulu hauek fotosintesia egiten dute: CO2, ura eta argi energia bitartez, materia organikoa eta oxigenoa lortzeko prozesua.(argi-energia energia kimiko bihurtzea, ATP gisa jasoa).

Mintz bikoitza dute: kanpo-mintza eta barne-mintza. Barruko aldean estroma dago. Horren barruan tilakoideak edo lamelak aurkitzen dira, eta horren

5

mintzean fotosintesiaren lehenengo fasean (argitako fasean) parte hartzen duten pigmentoak (klorofila) eta entzimak daude. Estroman ADN, erribosomak eta entzimak ere agertzen dira, prokariotikoetan agertzen diren bezalakoak. Estroma horretan fotosintesiaren bigarren fasea (ilunpeko fasea) burutzen da

Bakuoloak Hainbat substantzia gordetzeko erabiltzen diren biltegiak dira.Landare-zeluletan bakuoloak ugariagoak eta handiagoak dira. Animalietan agertzen badira tamaina txikikoak dira eta besikulak esaten zaie

Mintzarikgabeko organuluak

Erribosomak: Zelula guztietan (espermatozoideetan izan ezik) daude organulu globularrak dira, proteinen sintesian parte hartzen dute, batzutan kateatuta agertzen dira zeluletan proteinen sintesia egiteko polisoma deituriko egitura eratuz. Batzuk aske daude eta beste batzuk erretikulu endoplasmatikoari lotuta, itsatsita. Kopurua oso altua da edozein zeluletan. ARN errribosomikoa eta proteinak dira euren osagaiak.

Erribosoma funtzionalak bi azpiunitatez osatuta daude: azpiunitate handia eta azpiunitate txikia. Hauek bakarrik itzulpena gertatzen denean elkartzen dira, bestela banatuta daude zitoplasman.

Zentrioloak: Zilindro itxurako egitura mikrotubularrak (proteinak)dira, animalia zelula guztietan agertzen dira. Zatiketa zelularrean eta zilio eta flageloen eraketan hartzen dute parte.Mitosian bikoteka agertzen dira diplosoma sortuz.

Zelula Nukleoa

Zelularen memoria genetikoa da, bertan kokatzen baita ADNa, molekula honek zelularen jarduera guztiak erregulatzen ditu,proteinak sintetizatzeko behar den informazioa duelako., ADN, mintz bikoitz batez inguratuta aurkitzen da, mintzan poro nuklearrak agertzen dira, zitoplasmarekin substantzien elkartrukea baimentzeko, Kanpo mintzak erribosomak ditu atxikiturik eta erretikulu endoplasmatikoaren jarraipena da.

Zelula gehienak mononuklearrak dira, hots, nukleo bakar bat aurkezten dute, baina kasu batzuetan binukleatuak edo polinukleatuak dira adibidez miozitoak Muskulu eskeletikoaren zelulak

Nukleoplasma zelula nukleoaren barne ingurunea da,hialoplasmaren antzekoa,

barnealdean kromatina eta nukleoloa aurkitzen dira.

6

Nukleoloa, , RNA eta proteinez osatua dago. Nukleoloaren funtzio garrantzitsuena

erribosomen osagaien sintesi eta elkarketa da. Nukleoloa desagertu egiten da mitosian,

une horretan ez baita erribosomarik behar proteinak sintetizatzeko.

Kromatina. Zelularen material genetikoa nukleoan dago kromatina moduan. Kromatina DNAz eta proteinaz eta ARN pixka batez osatuta dago eta interfasean agertzen da; baina mitosia hasten denean kromatina kromosoma izeneko egituretan antolatzen da. Kromosomak mitosia edo meiosia hastear daudenean kromatina kondentsatzen eta biribilkatzen da kromosomak izeneko egiturak sortuz, DNA eta histonez osatuak daude.Kromosomen Oinarrizko funtzioa zelula amaren DNAn jasotako informazio genetikoa bere bi zelula umeetan banatu dadila erraztea da.Metafasean dauden kromosoma eukariotoak. 2 Kromatida - kromosoman berdin-berdinak ditu eta Zentromeroa - bi kromatidak elkartzen diren puntua da eta telomeroak beso horien muturrak izango lirateke. Telomerotik hurbil bigarren mailako eraikuntza bat ager daiteke, satelite izendatzen den segmentu labur bat sortuz. Kromosoma anafasikoek ordea, kromatida bakarra daukateBere kopurua berdina da espezie bereko organismoaren zelula guztietan, adibidez gizakiok dauzkagu 23 bikote.

Zelulen Funtzioak

7

Zelula guztiek hiru bizi funtzioak betetzen dituzte, nutrizioa, erlazioa eta ugalketa,

1- Nutrizioa.

Nutrizioa deritzo izaki bizidunek kanpotik substantziak hartzeko eta substantzia horiek berezko materia eta energia bihurtzeko egiten dituzten prozesuei. Materia eta energia horiei esker gai dira haien bizi funtzioak betetzeko eta beraz bizirik irauteko.Nutrizioaren atalik funtsezkoena metabolismoa da.

Metabolismoa: zeluletan gertatzen diren erreakzio kimikoen multzoa da, bi prozesu bereizten dira metabolismoan, katabolismoa eta anabolismoa. Erreakzio metaboliko guztiak entzima berezien bidez erregulatzen dira.

Katabolismoa: Biomolekulen degradazio-fasea da, eta bere azken helburua energia lortzea da. Molekula organikoak beste molekula soilago batzuk bilakatuko dira, adibidez gluzidoak, bilakatuko dira monosakarido, proteinak aminoazido…Anabolismoa. Anabolismoa molekula soiletatik edo aitzindarietatik abiatuta molekula konplexuak eratzeko prozesu metabolikoa da, katabolismoan lortutako energia beharrezkoa da anabolismoaren erreakzioak burutzeko.Anabolismoa eta katabolismoa, beraz, lotuta dauden bideak dira.

Oinarrizko bi modu daude nutrizio funtzioa egiteko: nutrizio autotrofoa eta heterotrofa

Autotrofoa: Autotrofo deritzo molekula inorganiko sinpleak erabilita bere molekula organiko propioak sintetizatzeko gai den izaki bizidunari; euren karbono-iturri nagusia karbono dioxidoa (CO2) izaten da. Prozesu anaboliko horretarako beharrezko energia kanpotik hartuko du izaki autotrofoak. Landareek eta fotosintesia egiten duten beste organismo batzuek eguzkiko argiaren energia erabiltzen dute, eta beraz fotoautotrofo deitzen zaie; bakterio batzuek konposatu inorganikoen oxidazioa erabiltzen dute energia-iturri gisa (anhidrido sulfuroso edo konposatu ferrosoak, adibidez), eta beraz kimioautotrofo deitzen zaie.

Heterotrofoa: Animaliak, onddoak, bakterio gehienak eta protozooak heterotrofoak diraHauek molekula organikoak ( izaki autotrofoetatik edo beste heterotrofoetatik) hartzen dituzte haien molekula eta makromolekulak ekoizteko, eta molekula organikoen loturak haustetik energia lortzen dute.

2- Erlazioa

8

Harreman funtzioari esker izakiak gai dira, barne edo kanpo ingurunean, zenbait aldaketa hautematekoHarremaneko elementuak lau dira:

• Estimuluak• Errezeptoreak• Koordinatzaileak• Efektoreak

Estimuluak:

Estimuluek izakiengan erantzun bat sortzen dute,Fisikoak, kimikoak edo biotikoak izan daitezke, esaterako Argia, emearen agerpena, ura eta janarien beharra….Izaki bizidunen erantzunak izan daitezke

Mugimenduzko erantzunak. Jariatzezko erantzunak.

Errezeptoreak: Egitura sentsorial hauek kanpo-estimuluak nahiz barne-estimuluak antzematen dituzte:

Kanpo-errezeptoreak: Organismoaren azalean daude eta kanpotik datozen estimuluak hauteman ditzakete.Kanpo-errezeptoreak dira , esaterako , zentzumen organoak (begiak,sudurra,azala…).

Barne-errezeptoreak: Organismoaren barnealdean daude, eta haren barnetik datozen estimuluak hautematen dituzte. Barne-errezeptoreak dira, esaterako, gosea eta egarria hautematen dituzten errezeptoreak.

esaterako Kanpo errezeptoreak Barne-errezeptoreak

Koordinatzaileak:

Landareetan sistema endokrinoa eta animaliengan Nerbio sistema eta Sistema endokrinoa daude.

Nerbio sistema: Animaliek, belakiak salbu, ingurunean edo beren baitan gertatutako aldaketen berri izan, informazio hori prozesatu eta integratu, eta ondorioz erantzun koordinatu bat eman ahal izateko duten sistema konplexua.

Nerbio-sistema zentrala eta periferikoa desberdintzen dira.

Gizakiengan organo hauek ditu barne nerbio-sistema: Entzefaloa, entzefalo enborra, bizkarrezur-muina (zentralan) eta nerbio periferikoak(periferikoan)

9

Sistema endokrinoa: Sistema endokrino klasikoa guruin endokrinoek eta jariatzen dituzten substantziek, hormonak, osatzen dute.

Zirkulazio sistemara askatzen diren hormonak sintetizatu eta ehun eta organo desberdinen funtzioak koordinatu eta integratzeaz arduratzen da, esaterako

Efektoreak. Efektoreak : erantzunak gauzatzen dituztenak: giharrak eta guruinak

3 - Ugal funtzioa

Zelularen zikloaZelula-zikloan bi etapa bereiz daitezke: interfase eta Mitosia ala meiosia

Interfasea bi mitosiren arteko doan epea da, ikuspuntu biokimiko batetik oso fase aktiboa da, bertan zelula batek behar dituen sustantzia guztiak sintesia gertatzen baita.

Hiru etapa izango lituzke:

G1 Fasea: Zelulak hazten jarraitzen du. Organuluak ere sortuak dira eta proteinen sintesia zelularen funtzioak bultzatzeko eta kontrolatzeko.

S Fasea: DNAren bikoizketa gertatzen da.

G2 Fasea: DNAren sintesia amaitzen denean hasten da, eta kromosomak bereizten diren unean bukatzen da.

Denbora-tarte luzeagoa edo laburragoa igaro ondoren, zelula guztiak zatitu edo hil egiten dira, zatiketa zelular guztietan bi prozesu garrantzitsu ematen dira.Kariozinesia nukleoaren zatiketa eta zitozinesia zitoplasmaren zatiketa.

Kariozinesia

10

Helburuaren arabera bi zatiketa mota bereizten ditugu: Mitosia eta meiosia

Mitosia:

Mitosiaren helburua izaki bizidunetan bi eratakoa izan daiteke: alde batetik, ugalketa asexualeko bizidunengan ugalketa prozesua da; bestetik, bizidun zelulanitzetan, hazkuntza eta zelula hilen ordezkapenerako erabiltzen da.

Mitosian, hasierako zelularen (zelula amaren) zatiketaz bi zelula berri (zelula alabak) sortzen dira, genetikoki, zelula ama bezalakoak dira, ama zelularen kromosoma berberak dituztelako .

zelula bat 2n (diploide) kromosomekin 2 zelula 2n (diploideak) kromosomekin lortzen diren, genetikoki berdinak.

Zelula diploideak (2n) kromosoma bakoitzaren bi kopia dituztenak dira. Zelula haploideak (n), aldiz, kromosoma bakoitzaren kopia bakarra dute (gametoak)

Mitosian 4 fase desberdintzen dira: Profase, Metafase, Anafase eta Telofasea.

Profase

Zentrosoma osatzen duten zentrioloak bikoizten dira eta mikrotubuluek asterrak osatzen dituzte. Mikrotubulu hauek ardatz akromatikoa osatzen dute. Aster bakoitzeko mikrotubuluen lotura hauek kromosomaren zentromeroaren alde bietan gertzatzen dira

ADN molekulak biribilkatzen hasten dira, laburtuz eta lodituz. kromosomak osatzeko.

Kromosoma bakoitza bi unitate luzez osaturik dago: kromatidak. Hauek zentromero izeneko lotugunearen bitartez elkarturik daude.

Zentrosomak banandu egiten dira eta poloetara migratzen hasten dira. Nukleoaren mintza desegiten hasten da

Metafase

Kromosoma guztiak ardatz akromatikoaren erdialdean kokaturik daude. Plaka ekuatoriala osatzen dute.

Anafase

Zentromero guztiak batera banandu egiten dira.

11

Kromatidak ardatz akromatikoaren poloetara erakarriak dira .

Mikrozuntzak kromatidarekin loturiko gunea zinetokoroa deitzen da

Zelularen plano ekuatorialean zuntz uzkurgarriak agertzen dira

Telofasea

Kromatidak poloetara iritsi dira.

Zelularen estutze prozesuak jarraitzen du.

Kromatiden inguruan mintz nuklearra sortzen ari da.

Kromatidak desbiribilkatzen hasten dira kromatina osatzeko

Animalien eta landareen mitosia. Desberdintasunak Animalietan Landareetan Zentrioloak daude eta asterra eratzen daEz dago plaka zelularrikZitozinesian, inbaginazioa gertatzen daEhun gehienetan gertatzen da

 Ez dago zentriolorikEz dago asterrikPlaka zelularra dagoZitozinesian ez dago inbaginaziorik

Zitozinesia

Zitoplasmaren zatiketa deritzo, Animali eta lanadareetan guztiz ezberdina da

Zelula animalietan

Anafasearen amaieran hasten da. Mintz plasmatikoaren inbaginatzean hasten da plano ekuatorialen maila berdinean. Ildo banaketa agertzen da zitoplasma guztia inguratzen duena.

Eraztun kizkurbera sortzen da. Eraztun kizkurbera aktina polimeroz osatuta dago eta ixten direnean zitoplasma banatzen da eta bi zelula alaba sortzen dira.

12

Landare zeluletan

Landare zeluletan, besikula batzuek zitoplasma zatitzen dute erdialdetik. Besikula horiek, Golgi aparatuan sortzen dira eta plaka zelularra izeneko egitura sortzen dute. Besikula gehiago pilatzen den heinean,bi zelula berrien artean mintz plasmatikoa geruza eratzen da.

Hori da zatiketaren azken urratsa, gero, zelula sortu berri bakoitzak bere pareta zelularra eratzen du, zelulosa eta beste polisakarido batzuk mintz zelularraren kanpoaldean jarriz. Zelulen artean plasmodesmo izeneko poroak

geratzen dira, honela zelulek substantzien trukeak egin ditzakete.

Meiosia. Zatiketa honetan gameto haploideak (obuluak eta espermatozoideak) sortzen dira. Bi zelula haploide (n) hauen elkarketaz lehenengo zelula diploidea (2n) sortzen da, zigotoa eta honen garapenaz indibiduo berri bat agertuko da.

Meiosiaren ezaugarriak

Meiosia zelula diploide bakar batetik lau gameto haploide sortzen dituen zelularen zatiketa mekanismoa da.

bi zatitan bana daiteke prozesua: Lehen zatiketa honetan bi zelula haploide lortzen dira (n) eta bigarrenean bi zelula haploidetik (n) lau zelula sexual (n) Mitosi normal bat delako baina ADN bikoiztu gabe.

Lehenengo profasean kromosoma homologoen artean geneen trukeak eman daitezke, honela sortutako zelula kumeak genetikoki desberdinak izango dira eta espezieren aldakortasuna igoko da.

13