28
99. zk. 2012ko maiatzaren 22a, asteartea EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA 2012/2254 (28/1) BESTELAKO XEDAPENAK INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA 2254 AGINDUA, 2012ko maiatzaren 16koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako Sailburuarena, irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuentzako diru-laguntzak arautzen eta deitzen dituena, ingurumenaren arloko boluntariotza, hezkuntza, informazio, partaidetza, prestakuntza eta sentsibilizazioko proiektuak egin ditzaten. Euskal Herrirako Estatutuaren 11.1.a) artikuluan xedatutakoaren indarrez, Euskal Autonomia Erkidegoak ingurumen eta ekologia gaietan Estatuaren oinarrizko legeria garatzeko eta oinarrizko legeria hori Autonomia Erkidegoaren lurraldean betearazteko eskumena dauka. Aipatutako eskumena Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak gauzatzen du, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu eta horien funtzioak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 14. artikuluan ezarritakoaren bat etorrita. Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiroa babesten duen otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 98. artikuluaren arabera, herri-administrazioek dute ingurumen-hezkuntza gizarte- arlo guztietan sustatzeko eginkizuna, ingurumena babestera bideratutako informazioa, jarrerak, balioak eta jokabideak herritarrengan hedatzeko eta zabaltzeko ekimenen bitartez. Boluntarioei buruzko ekainaren 25eko 17/1998 Legeak gure erkidegoan borondatezko lanerako berariazko esparru legegilea ezartzen du. Bertako administrazioak borondatezko lana sustatzeko duen konpromisoaren adierazgarri da lege hori, eta gizartea eraikitzen parte hartzeko herritarrek duten eskubidean sakontzen du. Bestalde, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2002ko ekainaren 4an egindako bilkuran onartu zuen Garapen Iraunkorraren Euskal Ingurumen Estrategiak (2002-2020) azpimarratu egiten du iraunkortasuna lortzeko bidean nahitaezko baldintza dela, batetik, hezkuntza, prestakuntza eta sentsibilizazioa sustatzea, eta, bestetik, adierazten du gizarte-eragileek ingurumen arloko politiketan parte hartzea iraunkortasunerantz aurrera egiteko nahitaezko baldintzetako bat dela. Ildo berean, aipatutako Euskal Estrategia horren arabera, gobernuz kanpoko erakunde, ekologista, kontsumitzaileen elkarte eta beste erakunde batzuen partaidetza aktiboa ere funtsezkoa izango da, kezka eta interes kolektiboekin sentsibilizatzeko eta horiek hedatzeko, nahiz gutariko bakoitzaren motibazioa eta inplikazioa lortzeko. Helburu horiek guztiak betetzeko asmoz, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak diru-laguntza hauek sustatzen ditu. Horrenbestez, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa ezartzen duen abenduaren 22ko 629/2009 Dekretuak ematen dizkidan eskumenez baliatuz, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan xedatutakoaren arabera, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ordaindu beharreko diru-laguntzei eta bestelako laguntzei aplikatu beharreko gainontzeko xedapenak kontuan izanik, honako hau

USAL I AGINAIAN ALDIAIA . zk.ingurumenaren arloko boluntariotza, hezkuntza, informazio, partaidetza, prestakuntza eta sentsibilizazioko jarduerak egin ditzaten, Garapen Iraunkorraren

  • Upload
    others

  • View
    2

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: USAL I AGINAIAN ALDIAIA . zk.ingurumenaren arloko boluntariotza, hezkuntza, informazio, partaidetza, prestakuntza eta sentsibilizazioko jarduerak egin ditzaten, Garapen Iraunkorraren

99. zk.

2012ko maiatzaren 22a, asteartea

EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA

2012/2254 (28/1)

BESTELAKO XEDAPENAKINGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA

2254AGINDUA, 2012ko maiatzaren 16koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako

Sailburuarena, irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuentzako diru-laguntzak arautzen eta deitzen dituena, ingurumenaren arloko boluntariotza, hezkuntza, informazio, partaidetza, prestakuntza eta sentsibilizazioko proiektuak egin ditzaten.

Euskal Herrirako Estatutuaren 11.1.a) artikuluan xedatutakoaren indarrez, Euskal Autonomia Erkidegoak ingurumen eta ekologia gaietan Estatuaren oinarrizko legeria garatzeko eta oinarrizko legeria hori Autonomia Erkidegoaren lurraldean betearazteko eskumena dauka.

Aipatutako eskumena Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak gauzatzen du, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu eta horien funtzioak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 14. artikuluan ezarritakoaren bat etorrita.

Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiroa babesten duen otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 98. artikuluaren arabera, herri-administrazioek dute ingurumen-hezkuntza gizarte-arlo guztietan sustatzeko eginkizuna, ingurumena babestera bideratutako informazioa, jarrerak, balioak eta jokabideak herritarrengan hedatzeko eta zabaltzeko ekimenen bitartez.

Boluntarioei buruzko ekainaren 25eko 17/1998 Legeak gure erkidegoan borondatezko lanerako berariazko esparru legegilea ezartzen du. Bertako administrazioak borondatezko lana sustatzeko duen konpromisoaren adierazgarri da lege hori, eta gizartea eraikitzen parte hartzeko herritarrek duten eskubidean sakontzen du.

Bestalde, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2002ko ekainaren 4an egindako bilkuran onartu zuen Garapen Iraunkorraren Euskal Ingurumen Estrategiak (2002-2020) azpimarratu egiten du iraunkortasuna lortzeko bidean nahitaezko baldintza dela, batetik, hezkuntza, prestakuntza eta sentsibilizazioa sustatzea, eta, bestetik, adierazten du gizarte-eragileek ingurumen arloko politiketan parte hartzea iraunkortasunerantz aurrera egiteko nahitaezko baldintzetako bat dela.

Ildo berean, aipatutako Euskal Estrategia horren arabera, gobernuz kanpoko erakunde, ekologista, kontsumitzaileen elkarte eta beste erakunde batzuen partaidetza aktiboa ere funtsezkoa izango da, kezka eta interes kolektiboekin sentsibilizatzeko eta horiek hedatzeko, nahiz gutariko bakoitzaren motibazioa eta inplikazioa lortzeko.

Helburu horiek guztiak betetzeko asmoz, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak diru-laguntza hauek sustatzen ditu.

Horrenbestez, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa ezartzen duen abenduaren 22ko 629/2009 Dekretuak ematen dizkidan eskumenez baliatuz, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan xedatutakoaren arabera, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ordaindu beharreko diru-laguntzei eta bestelako laguntzei aplikatu beharreko gainontzeko xedapenak kontuan izanik, honako hau

Page 2: USAL I AGINAIAN ALDIAIA . zk.ingurumenaren arloko boluntariotza, hezkuntza, informazio, partaidetza, prestakuntza eta sentsibilizazioko jarduerak egin ditzaten, Garapen Iraunkorraren

99. zk.

2012ko maiatzaren 22a, asteartea

EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA

2012/2254 (28/2)

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Agindu honen xedea da irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuei norgehiagokako prozeduraren bidez diru-laguntzak ematea arautzea; 2012ko urtarrilaren 1etik 2012ko abenduaren 31ra bitartean ingurumenaren arloko boluntariotza, hezkuntza, informazio, partaidetza, prestakuntza eta sentsibilizazioko jarduerak egin ditzaten, Garapen Iraunkorraren Euskal Ingurumen Estrategian jasotakoaren esparruan eta Autonomia Erkidegoaren barnean.

2. artikulua.– Diru-laguntzen xede izan daitezken proiektuen azalpena.

1.– Diruz lagundu daitezken proiektuak dira honako baldintza hautakoren bat betetzen dutenak:

a) Lurraldearen ingurumen-hobekuntzan edo espezieen kontserbazioan zuzeneko eragina dutenak.

b) Helburutzat inguruneari buruzko informazioa biltzea dutenak. Informazio hori, betiere, baliagarria izango da alderen bat balioesteko, hango ingurumen-kudeaketa hobetzeko edo espezieren bat ezagutarazteko edo babesteko.

c) Ingurumen-arazoak ezagutu, balioetsi, horiei aurre hartu eta hobetzeko herritarren partaidetzarako inplikazioa ahalbidetuko duten jarduera batzuk diseinatzen eta abian jartzen dituztenak.

2.– Aurreko idatz-zatietan azaltzen diren proiektuak, betiere, Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldearen barruan gauzatu behar dira.

3.– Halaber, jarduerak gauzatu aurretik izapidetu eta lortu beharko dira diruz lagundu ahal diren jarduerak gauzatzeko beharrezkoak diren baimen guztiak.

3. artikulua.– Aurrekontu-zuzkidura.

Xede horretara, gehienez, berrehun eta hogeita hamar mila (220.000) euro zuzenduko dira guztira, agindu honen xedapen gehigarri bakarrean ezarritakoa kaltetu gabe.

4. artikulua.– Erakunde onuradunak.

1.– Agindu honek arautzen dituen diru-laguntzen onuradun izateko, irabazi-asmorik gabeko elkarte edo erakunde pribatua izan behar da, herri-administrazioa parte ez dela; erakunde horiek, era beran, legez eratuta egon beharko dute, eta dagozkien erregistroetan izena emanda egon, agindu hau argitaratu baino urte bat lehenagotik gutxienez.

2.– Boluntarioak dituzten erakunde onuradunek Boluntarioei buruzko ekainaren 25eko 17/1998 Legeari jarraitu beharko diote.

3.– Erakunde onuradunak egunean egon beharko du zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan.

4.– Erakunde onuradunei diru-laguntzak ematea, eta, hala dagokionean, horiek ordaintzea, baldintzatuta egongo da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek ematen dituzten xede bererako diru-laguntzen esparruan, dirua itzultzeko edo zehapenen bat ezartzeko espedientea hasirik egon eta oraindik izapideak amaitu gabe baldin badaude.

Page 3: USAL I AGINAIAN ALDIAIA . zk.ingurumenaren arloko boluntariotza, hezkuntza, informazio, partaidetza, prestakuntza eta sentsibilizazioko jarduerak egin ditzaten, Garapen Iraunkorraren

99. zk.

2012ko maiatzaren 22a, asteartea

EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA

2012/2254 (28/3)

5.– Ezingo dute honako deialdi honetan parte hartu laguntza edo diru-laguntza publikoak eskuratzea eragozten dien zehapen administratiborik edo penalik jaso dutenek, ez eta horretarako ezgaitzen dituen legezko debekuren batean daudenek ere.

5. artikulua.– Beste diru-laguntza edo laguntza batzuekiko bateragarritasuna.

1.– Agindu honetan araututako diru-laguntzak bateragarriak izango dira diru publiko zein pribatuaren kontura helburu bererako eman daitezkeen beste diru-laguntzekin, ondorengo paragrafoan xedatutakoa izan ezik.

2.– Honako agindu honetan araututako diru-laguntzak ez dira bateragarriak izango Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren aurrekontu-zuzkiduren kontura helburu bererako lor litezkeen beste diru-laguntza edo laguntza batzuekin.

3.– Nolanahi ere, laguntzen zenbateko osoak ezin izango du proiektuaren edo jardueraren kostuaren ehuneko ehun gainditu.

6. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen gastuak.

1.– Gastu hauek lagun daitezke diruz:

a) Boluntarioak proiektua gauzatzeko trebatzekoak.

b) Proiektuaren arduradunak boluntariotza-proiektuak kudeatzen trebatzekoak.

c) Boluntarioek egindako jardueran baliatutako materialak, lanabesak eta zerbitzuak, merkantziak garraiatzeko ibilgailuen edo pertsonak garraiatzeko 20 leku baino gehiagoko ibilgailuen alokairua barne.

d) Istripuetako eta erantzukizun zibileko asegurua.

e) Boluntarioen gastuak konpentsatzea, erakunde antolatzailearekin izenpetzen dituzten hitzarmenetan horrela zehazten bada.

f) Boluntarioak lortzeko eta egindako lana ezagutarazteko eta aintzatesteko jardueren zabalkundea egitekoak.

g) Boluntarioak trebatzeko, egitasmoa gauzatzeko edo ekintzen zabalkundea egiteko behar diren materialak editatzekoak.

h) Pertsonal-gastuak. Halakotzat hartuko dira erakunde onuraduneko pertsonalak sortutakoak bakarrik, pertsonala langile-zerrendakoa nahiz proiekturako berariaz kontratatua izanik ere. Gastu horiek, oro har, nominen bidez justifikatuko dira. Gastu horiek proiektuaren gastu osoaren % 40 arte lagundu ahal izango dira diruz.

i) Gastu orokorrak: halakotzat hartuko dira erakundearen egiturak proiektua edo jarduera antolatzeko egindako kudeaketa-gastuak (telefonoa, elektrizitatea, posta, fotokopiak...). Gastu horiek proiektuaren gastu osoaren % 5 arte lagundu ahal izango dira diruz. Gastu horiek ez da beharrezkoa justifikatzea.

2.– Ez dira diruz lagunduak izango ondorengo gastuak:

a) Diru-laguntza jaso duen proiektuarekin zuzenean lotuta ez dudenak; zehazki, erakunde onuradunaren ohiko funtzionamendukoak edo egiturazkoak.

Page 4: USAL I AGINAIAN ALDIAIA . zk.ingurumenaren arloko boluntariotza, hezkuntza, informazio, partaidetza, prestakuntza eta sentsibilizazioko jarduerak egin ditzaten, Garapen Iraunkorraren

99. zk.

2012ko maiatzaren 22a, asteartea

EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA

2012/2254 (28/4)

b) Beharrezkoak ez direnak edo behar bezala justifikatu gabeak, edota bidegabetzat edo neurrigabekotzat hartzen direnak, ekonomiaren eta kostu-eraginkortasun erlazioaren printzipioak kontuan izanda.

c) Zuzenekoak ez diren zergak, balio erantsiaren gaineko zerga eta besteak, konpentsazio eta bueltatuak izateko aukerakoak direnean eta errentaren gaineko zerga pertsonalak.

d) Erakunde sustatzailearen beraren edo berak parte hartzea duen fundazioen edo beste erakunde batzuen hedabideetako zabalkunde-gastuak.

3.– Betiere, administrazioari dagokio finkatzea zein gastuk jasoko duten diru-laguntza, aurreko idatz-zatietan xedatutakoari jarraituz.

7. artikulua.– Laguntzen zenbatekoa.

1.– Laguntzak norgehiagoka bidezko diru-laguntzatzat hartuko dira, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Herriko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 51.4 artikuluan ezarritakoaren arabera.

2.– Diru-laguntzaren zenbatekoa, 6. artikuluan azaldutakoa kontuan izanik, onartutako aurrekontuaren % 80 izan daiteke, gehienez ere, eta proiektu bakoitzerako, ezingo du gainditu 25.000 euroko kopurua.

3.– Irabazi-asmorik gabeko erakunde bakoitzari, gehienez ere, proiektu baterako diru-laguntza eman ahalko zaio. Eskabide bat baino gehiago aurkezten bada, puntuaziorik handiena lortu duen proiekturako baino ez da diru-laguntzarik emango.

8. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea eta lekua.

1.– Eskabideak aurkezteko epea 45 egun baliodunetakoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

2.– Eskabideak Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritzan -Donostia kalea 1, Lakua 2, 2. solairua, 01010 Vitoria-Gasteizen (Araba), Zuzenean Zerbitzuko Herritarren Arretarako Puntuetan eta azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako edozein erregistrotan aurkeztu beharko dira, eta eskabideak Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako zuzendariari helaraziko zaizkio.

3.– Datu pertsonalak babesteko 15/1999 Lege Organikoaren arabera, eskatzaileei jakinarazten zaie ematen dituzten datuak fitxategi batean bilduko direla, diru-laguntzen deialdi hau nahiz gai honekin lotutako beste edozein administrazio-espediente kudeatu ahal izateko. Fitxategiaren arduraduna Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritza da. Datuak eskuratu, zuzendu, deuseztatu eta aurkatzeko eskubideaz sail bereko Zerbitzuen Zuzendaritzan baliatu ahal izango da. Horretarako, helbide honetara jo beharko da: Donostia kalea, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).

9. artikulua.– Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Erakunde eskatzaileek honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte:

1.– Eskabidea egiteko inprimakia (1-A eranskina), behar bezala beteta.

2.– Memoria tekniko zehaztua, gutxienez honako hauek jasoko dituena: helburuak, jarduerak, metodologia, kronograma, ebaluazio-metodoa, boluntario-kopurua, eta aurrekontu zehaztua,

Page 5: USAL I AGINAIAN ALDIAIA . zk.ingurumenaren arloko boluntariotza, hezkuntza, informazio, partaidetza, prestakuntza eta sentsibilizazioko jarduerak egin ditzaten, Garapen Iraunkorraren

99. zk.

2012ko maiatzaren 22a, asteartea

EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA

2012/2254 (28/5)

paperean eta formatu digitalean. 13. artikuluan jasotako balioespen-irizpideei buruzko informazio garrantzitsua ere memoria honetan zehaztu beharko da.

3.– Eskabidea sinatu duenaren ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentua.

4.– Dagokion ogasunaren ziurtagiri eguneratua, zerga-betebeharrak bete dituela adieraziz eta Elkartea erroldatuta dagoen Balio Erantsiaren Gaineko Zergaren erregimena agertuz.

5.– Identifikazio Fiskaleko Kodearen fotokopia.

6.– Erakundea bere nortasun juridikoari dagokion erregistroan inskribatuta dagoelako egiaztagiri eguneratua.

7.– Erakunde eskatzailearen arduradunak luzatutako erantzukizunpeko adierazpena, proiektu bererako eskatutako edo jasotako bestelako diru-laguntzei buruzkoa (A5 inprimakia).

8.– «Hirugarrenaren Alta» agiria, behar bezala beteta eta sinatuta (A1 eranskina).

9.– Dagokion lurralde-diruzaintzaren ziurtapen eguneratua, Gizarte-Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzen duena.

10. artikulua.– Aurkeztutako eskabideko hutsak zuzentzea.

Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritzak aurkeztutako eskaeran akats edo zehaztasun-ezak antzemanez gero, erakunde eskatzaileari jakinarazi eta hamar eguneko epea emango dio horiek zuzentzeko; eta ohartaraziko dio, bestela, eskaerari uko egin diola ulertuko dela, aldez aurretik dagokion ebazpena eman ondoren. Ebazpen hori Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42. artikuluan ezarritakoari jarraituz emango da.

11. artikulua.– Diru-laguntzak kudeatzen dituen organoa.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Ingurumen Sailburuordetzako Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan araututako diru-laguntzak kudeatzea.

12. artikulua.– Ebaluazio-organoa.

1.– Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako zuzendariak eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko bi teknikarik kide anitzeko organoa osatutako dute, aurkeztutako eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko. Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako zuzendariak izendatuko ditu teknikari horiek.

2.– Ebaluazioko organoak dagokion ebazpen-proposamena aurkeztuko dio Ingurumeneko sailburuordeari. Proposamen horretan zehaztuko da zein jarduerak jaso dezaketen diru-laguntza eta horren zenbatekoa, agindu honen 13. artikuluan aipatutako esleipenerako irizpideen eta aurrekontu-mugen arabera.

13. artikulua.– Balioespeneko irizpideak eta esleipeneko prozedura.

1.– Ondorengo baremoa kontuan harturik balioetsiko dira proiektuak:

a) Proposatu diren jarduerek ingurumenerako duten interes maila (gehienez, 20 puntu).

Page 6: USAL I AGINAIAN ALDIAIA . zk.ingurumenaren arloko boluntariotza, hezkuntza, informazio, partaidetza, prestakuntza eta sentsibilizazioko jarduerak egin ditzaten, Garapen Iraunkorraren

99. zk.

2012ko maiatzaren 22a, asteartea

EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA

2012/2254 (28/6)

b) Memoria teknikoan aurkeztutako proiektuaren kalitate teknikoa. Balioesteko kontuan hartuko dira: helburuen zehaztasuna, jardueren azalpen zehatza, metodologia-garapena, giza baliabideak egokiak izatea, bideragarritasuna eta ebaluazioa (gehienez, 12 puntu).

c) Gizarte-errentagarritasuna, hau da, kostuen eta jardueren onuren edo onuradunen arteko oreka (gehienez 14 puntu).

d) Erakundearen esperientzia antzeko jarduerak gauzatzen (gehienez, 10 puntu). Irabazi-asmorik gabeko beste elkarte eta erakunde batzuk honako agindu honen. 2. artikuluan azaldutakoen antzeko proiektuetan izan duten ibilbidea egiaztatzeko, eskabideko A eranskineko A2 atala bete beharko da: erakundeak garatutako edo garatzen ari den ingurumen-ekintzen laburpena; dena dela, Sailak egoki irizten dizkion agiri osagarriak eskatu ahal izango dizkio eskabidea aurkeztu duen erakundeari.

e) Erakundeak berak finantzatzen duen proiektuaren portzentajea edo beste erakunde batzuetatik lortzen duena (gehienez, 5 puntu).

f) Proiektua beste erakunde batzuekin batera gauzatzea (gehienez, 8 puntu).

g) Proiektuan parte hartuko duten boluntarioen kopurua (gehienez, 20 puntu). Memoria teknikoan horri buruzko zenbatespen zehatzik aurkeztu ezean, atal honetan 0 puntu lortuko dira.

h) Euskaraz gauzatutako proiektuak (gehienez, 8 puntu).

i) Erakundea Eusko Jaurlaritzaren Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorrean inskribatzea. Aipatutako erregistroko inskripzioa ofizioz egiaztatuko da (10 puntu).

2.– Laguntza horiek bakarrik eskuratu ahal izango dituzte a) idatz-zatian jasotako alderdietan 10 puntuko gutxieneko puntuazioa eta aurreko paragrafoko b) idatz-zatian 6koa lortzen duten eskabideek, baldin eta paragrafo horretan jasotako irizpideen arabera egiten den balioespen orokorrean gutxienez 54 puntu lortzen badituzte.

3.– Behin galdatutako eskakizun subjektibo eta objektiboak dauzkatenek aurkeztutako proiektuen balioespena egin denean, galdatutako gutxieneko puntuazioa lortu dutenak ordenatzeari ekingo zaio, beheranzko noranzkoan, lortu duten puntuazioaren arabera, eta laguntzak ordenazio horren arabera esleituko dira, agindu honen 7.2 artikuluak ahalbidetzen duen gehieneko kopuruagatik, harik eta, hala gertatzen bada, deialdiaren zuzkidura agortzen den arte.

14. artikulua.– Ebazpena, errekurtsoak, ebazteko eta jakinarazteko epeak, jakinarazteko modua eta publizitateko prozedura.

1.– Aurkezten diren eskabideak prozedura bakar baten bidez izapidetuko dira, eta prozedura hori ebaztea, erakunde interesdunek planteatutako gai guztiak erabakita, Ingurumeneko Sailburuordeari dagokio, betiere ebaluazioko organoaren proposamenez.

2.– Hartzen den ebazpenean, laguntza eman den edo ez zehaztuko da, hala gertatzen den kasuan, eta eman denean, zein erakundek jaso duen, zein den laguntza jaso duen proiektua, zein den onartu den aurrekontua eta zenbateko laguntza jaso duen zehaztuko dira. Eskabide ukatuen kasuan, ukatze horren zergatiak ere adierazi beharko dira.

3.– Aurreko paragrafoan aipatutako ebazpenak ez dio administrazio-bideari amaierarik ematen; izan ere, ebazpen horren aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jarri ahal izango dute Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailean; hilabeteko epea izango dute horretarako, jakinarazpena egin eta biharamunetik zenbatzen hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari

Page 7: USAL I AGINAIAN ALDIAIA . zk.ingurumenaren arloko boluntariotza, hezkuntza, informazio, partaidetza, prestakuntza eta sentsibilizazioko jarduerak egin ditzaten, Garapen Iraunkorraren

99. zk.

2012ko maiatzaren 22a, asteartea

EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA

2012/2254 (28/7)

eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

4.– Ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie erakunde onuradunei. Dena den, jendeak horren berri izan dezan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da erakunde onuradunen zerrenda, eman zaien diru-laguntza eta diruz lagundutako inbertsio-proiektua adierazita.

5.– Prozedura ebazteko eta ebazpenak erakunde onuradunei jakinarazteko gehieneko epea lau (4) hilabetekoa izango da, deialdia egiten duen agindua argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita. Adierazitako epea igarotakoan, aipatutako jakinarazpena egin ez bada, egindako eskaera ezetsitzat hartuko da Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan ezarritako ondorioetarako.

15. artikulua.– Diru-laguntza ordaintzea.

1.– Emandako diru-laguntzaren % 50 laguntza onartu ondoren ordainduko da, 17.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

2.– Diru-laguntzaren gainerako % 50a, berriz, erakunde onuradunak 16. artikuluan adierazten diren epeetan diru-laguntzaren justifikazioa aurkeztearen mende geratuko da.

16. artikulua.– Diru-laguntzaren justifikazioa.

1.– Erakunde onuradunek dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Justifikazio-inprimakia (2-B eranskina), behar bezala beteta.

b) Egin den proiektuaren memoria zehaztua. Honako hauek agertu behar dira: jardueraren argazkiak, jarduera-eremuko planoak, jardueran benetan parte hartu zuten pertsonen kopurua, boluntario moduan lagundu zuten pertsonen kopurua eta egindako lanen ebaluazioa, paperean eta formatu digitalean.

c) Jatorrizko fakturak, nominak eta gastuak konpentsatzeko orriak, boluntarioek behar bezala sinatuta, B4 eranskinaren arabera, proiektua edo jarduera benetan egin dela egiaztatzeko, eta egiaztagiri guztien kopiak. Lanak noizbehinkakoak, Balio Erantsiaren gaineko Zergarik gabekoak eta enpresaburu edo profesional ez diren pertsona fisikoek egindakoak badira, erakunde onuradunaren ordezkariak idazki bat sinatuta justifikatuko dira lan horiek. Idazki horrek, gutxienez, honako datuak izango ditu: hartzailearen izen-abizenak, identifikazio fiskaleko zenbakia, eta hartzailearen eta idazkia igortzen duen erakundearen helbideak; eragiketaren azalpena eta guztizko zenbatekoa; Idazkia egin zeneko data; «hartu izanaren agiria», hartzailearen sinadura eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren atxikipena. Jatorrizko dokumentuak, zigilatu ondoren, erakunde eskatzaileari itzuliko zaizkio. Dokumentu horiek guztiek zenbakia izan beharko dute, eta zerrenda bat erantsiko zaie. Zerrenda horretako dokumentuak ordenatuta agertuko dira, aurrekontuko atalen arabera. Horretaz gain, hauek ere adieraziko dira: faktura egin duen erakundea, zenbatekoa, fakturatzen den kontzeptua, zenbakia, eta proiektuarekin daukan lotura, azken hori nabarmena ez bada.

d) Antolakunderekin bat egiteko akordioen kopia konpultsatua, boluntarioek eta antolakundeak izenpetua, Boluntarioei buruzko ekainaren 25eko 17/1998 Legearen 8.3 artikuluko baldintzetan, baldin eta proiektuan boluntarioek parte hartzen badute.

e) Erakunde aseguratzaileak edo aseguru-hartzaileak emandako egiaztagiria. Bertan, gutxienez, erakundeak boluntarioen alde kontratatutako aseguru-polizen datuak egiaztatu beharko dira, eta

Page 8: USAL I AGINAIAN ALDIAIA . zk.ingurumenaren arloko boluntariotza, hezkuntza, informazio, partaidetza, prestakuntza eta sentsibilizazioko jarduerak egin ditzaten, Garapen Iraunkorraren

99. zk.

2012ko maiatzaren 22a, asteartea

EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA

2012/2254 (28/8)

zehaztu beharko da asegurua duten pertsonen kopurua eta polizaren guztizko zenbatekoa, baldin eta proiektuan boluntarioek parte hartzen badute.

f) Proiektuan edo jardueran sortutako materialen kopia.

g) Erakundearen arduradunak luzatutako erantzukizunpeko adierazpena, proiektu bererako jasotako bestelako diru-laguntzei buruzkoa (B3 inprimakia).

h) Proiektua egiteko beharrezkoak diren baimenak, jarduerak egin aurretiko data izan behar dutenak.

i) Dagokion ogasunaren ziurtagiri eguneratua, zerga-betebeharrak bete dituela adieraziz.

2.– Aurreko paragrafoan aipatzen diren dokumentuak bi hilabeteko epean aurkeztuko dira, jardueraren amaiera-datatik zenbatzen hasita, eta, betiere, 2013ko otsailaren 28 baino lehenago.

3.– Gastuak justifikatzerakoan diruz lagundutako proiektuaren aurrekontu osoa hartuko da kontuan. Ordainketa transferentzia bidez egingo dela adierazten den fakturekin batera, transferentzia egin izanaren jatorrizko agiria bidali beharko da.

17. artikulua.– Erakunde onuradunen betebeharrak.

Agindu honetan araututako diru-laguntzak jasotzen dituztenek, betiere, honako betebehar hauek izango dituzte:

1.– Emandako diru-laguntza eta, horrekin batera, agindu honetan aipatutako baldintza eta arau guztiak onartzea. Alde horretatik, diru-laguntza esleitu izana jakinarazten duen ebazpena jaso eta 10 eguneko epearen barruan, diru-laguntzaren onuradunek berariaz eta idatziz hari uko egiten ez badiote, diru-laguntza onartu egin dutela ulertuko da.

2.– Diruz lagundutako jarduerak 2012ko abenduaren 31rako amaitu beharko dira.

3.– Boluntarioentzat istripu eta erantzukizun zibileko asegurua kontratatu beharko da, baldin eta proiektuan boluntarioek parte hartzen badute. Erantzukizun zibileko aseguruak gutxienez 300.506,05 euroko kapitala izan behar du aseguratuta, istripuko, eta urte osoko asegurua polizari atxikitako boluntario bakoitzarentzat.

4.– Proiektuekin batera organo eskudunaren aldez aurreko txostena aurkeztu beharko da, egin beharreko ekintzarekin ados dagoela adieraziz, baldin eta proiektuko jarduerek eremu hauek ukitzen badituzte: natura-ondarea (baso-lurrak), naturagune babestuak, ibai-ibilguak, garrantzi komunitarioko lekuak, ondare historikoa osatzen duten ondasunak, eta babestutako flora eta fauna espezieak. Proiektua egiteko unean, erakundeak behar diren baimen guztiak ez baditu, diru-laguntza osoa kenduko zaio. Natura 2000 Sareko naturaguneen kasuan, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritzaren nahitaezko adostasun-txostena eginda egon beharko da, deialdi hau ebatzi aurretik.

5.– Jarduerak sorrarazten duen argitalpen, liburuxka eta, oro har, argitalpen orotan, berariaz adierazi behar da hura Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak diruz lagundu duela, Eusko Jaurlaritzaren erakunde-nortasunari buruzko araudian xedatutakoaren arabera (Eusko Jaurlaritzaren erakunde-nortasunaren eskuliburua arautzen duen abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretua, 205 zk., EHAAen argitaratua).

6.– Diruz lagundutako ekintzak sustatzeko sortutako kartelak, testuak eta agiriak euskaraz, edo euskaraz eta gaztelaniaz, egongo dira.

Page 9: USAL I AGINAIAN ALDIAIA . zk.ingurumenaren arloko boluntariotza, hezkuntza, informazio, partaidetza, prestakuntza eta sentsibilizazioko jarduerak egin ditzaten, Garapen Iraunkorraren

99. zk.

2012ko maiatzaren 22a, asteartea

EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA

2012/2254 (28/9)

7.– Azterlanek, egitarauek, argitalpenek, etab. genero-berdintasunaren ikuspegia izango dute, eta ez dute elementu diskriminatzailerik jasoko ez hizkuntzan ez eta irudietan ere.

8.– Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailari, doan eta era ez-esklusiboan uztea, aurkeztutako dokumentazioan jasotako informazio teknikoa eta grafikoa erabiltzeko eskubidea, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren informazio-sistemetan txertatzeko; bai eta edozein baliabide edo formatu bibliografikotan, ikus-entzunezkotan, informatikotan edota teknikaren erabilerak ahalbideratzen duenetan, zabalkuntza edo argitalpena egiteko erabiltzeko eskubidea ere. Erakundeak dokumentu horiek bere web orrian argitaratzen baditu, artxibo digitala entregatu ordez, nahikoa izango da adieraztea zein url helbidetan dagoen artxiboa, bertatik eskuratu ahal izateko.

Erakundearen ustez emandako informazioaren zati bat uztailaren 18ko 27/2006 Legearen 13. artikuluan aurreikusitako salbuespenei loturik badago, ingurumenaren gaian informazioa eskuratzeko, publikoki parte hartzeko eta justiziara jotzeko eskubideak arautzen dituena, alde batetik, dokumentazioan bertsio osoa entregatuko da, eta bertan adieraziko da zein zati egon daitezkeen salbuespenei loturik, eta bestetik, bertsio laburtua, zati horiek kenduta. Bertsio hori izango da jendaurrean jarriko dena.

9.– Diru-laguntzen erakunde onuradunek azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategineko 50.2 artikuluan ezarritako betebeharrak beteko dituzte; zehazki, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, laguntzen xedea fiskalizatzeko dituzten funtzioetan jardunez, eskatzen dien edozein informazio eman beharko dute.

10.– Diru-laguntzak zein helburutako eman diren, helburu horretarako bakarrik erabiliko dira.

18. artikulua.– Diru-laguntzak emateko baldintzak aldatzea.

Diru-laguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatzen badira, horrekin batera beste administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuetatik diru-laguntzak edo bestelako laguntzak jaso, edota, kasua bada, helburu bererako beste diru-sarrera zein baliabide batzuk eskuratzen badira, diru-laguntza emateko ebazpena aldatu egin ahal izango da; kasu horretan, dena dela, diru-laguntzen onuradun izateko arau honetan jarritako oinarrizko baldintzak betetzen jarraitu beharko du.

Ondorio horietarako, Ingurumeneko sailburuordeak dagokion ordainketa-ebazpena emango du; ebazpen horretan, emandako diru-laguntzaren kopurua doitu egingo da edota, hala dagokionean, jasotako gehiegizko diru-kopurua itzultzeko eskatuko da.

19. artikulua.– Betebeharrak ez betetzea eta itzulketako prozedura.

Diru-laguntzaren onuradunak oinarri hauetan ezarritako edozein baldintza bete ezean, organo eskudunak, interesdunei entzun ondoren, diru-laguntza jasotzeko eskubidea galdu duela adieraziko dio, eta beharrezkoa izanez gero, dagokion zenbatekoa Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzultzeko betebeharra ere erabaki ahal izango du, hala ezartzen baita azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginean, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren diru-laguntzen bermeei eta haiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan.

Halaber, beste laguntza eta diru-laguntzekiko bateragarritasun-maila gaindituz gero, onuradunak itzuli egin beharko du diru-laguntza honen helburu den jardueraren kostutik gora jasotako dirua,

Page 10: USAL I AGINAIAN ALDIAIA . zk.ingurumenaren arloko boluntariotza, hezkuntza, informazio, partaidetza, prestakuntza eta sentsibilizazioko jarduerak egin ditzaten, Garapen Iraunkorraren

99. zk.

2012ko maiatzaren 22a, asteartea

EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA

2012/2254 (28/10)

agindu honetako bosgarren artikuluan adierazitakoaren arabera. Hala ere, hori guztia ez da eragozpen izango zehapenak ezartzeko, ez eta kalte-ordainak edota, dagokionean, erantzukizun penala eskatzeko ere.

Dagozkien legezko ondorioei begira, zenbateko horiek sarrera publikotzat joko dira.

20. artikulua.– Errekurtsoak.

Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako Sailburuari, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean; halaber, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Laguntzak ebatzi aurretik, lehen artikuluan jasotako guztizko zenbatekoa gehitu ahal izango da, eskatutako laguntzen kopuru osoa kontuan izanda, eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren aurrekontua gauzatu eta gero agortu gabe geratzen den kopuru erabilgarriaren arabera. Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendariaren ebazpenaren bidez emango da gorabehera horren berri.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honetan berariaz jaso gabe geratu den guztirako, ondorengo bi araudi hauetan ezarritakoa aplikatuko da: Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginean ezarritakoa, hain zuzen ere.

Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 16a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.

Page 11: USAL I AGINAIAN ALDIAIA . zk.ingurumenaren arloko boluntariotza, hezkuntza, informazio, partaidetza, prestakuntza eta sentsibilizazioko jarduerak egin ditzaten, Garapen Iraunkorraren

1. ERANSKINA

A

ESKABIDE ORRIA

IRABAZI-ASMORIK GABEKO ERAKUNDE PRIBATUETARAKO DIRULAGUNTZAK, INGURUMENAREN ARLOKO HEZKUNTZA, INFORMAZIO, PARTAIDETZA, PRESTAKUNTZA ETA

BORONDATEZKO PROIEKTUAK GARA DITZATEN

2012

Espedientearen zk.

Erakundearen izen osoa

Forma juridikoa

Bai Ez Boluntariotzako erakundeen errolda orokorrean izena emanda

Erakundearen arduraduna (izena, abizenak, NAN, telefonoa eta helbide elektronikoa)

Helbidea: Herria: Posta-kodea: Lurraldea: Tfnoa.: Faxa: E-maila:IFZ:Proiektuaren arduraduna (izena eta abizenak)

Proiektuaren izenburua

Proiektuaren aurrekontua Zerga-oinarria BEZa Guztira

BEZa konpensagarria edo bueltagarria Bai Ez Eskatutako dirulaguntza Euro

99. zk.EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA

2012ko maiatzaren 22a, asteartea

2012/2254 (28/11)

Page 12: USAL I AGINAIAN ALDIAIA . zk.ingurumenaren arloko boluntariotza, hezkuntza, informazio, partaidetza, prestakuntza eta sentsibilizazioko jarduerak egin ditzaten, Garapen Iraunkorraren

Goian aipatutako erakundeak:

- Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak 2012rako argitaratutako dirulaguntza deialdian parte hartzea eskatzen du eta proiektu honetarako datuak zehatzak direla egiaztatzen du.

- Adierazten du: Herri-administrazioen edozein laguntza edota dirulaguntza publikoa eskuratzea debekatuko dion zigor edo administrazio-zehapenetik ez duela. Ez du, ezta ere, dirulaguntzak lortzea galaraz diezaiokeen edozein legezko debekurik.

Honenbestez, erakundearen legezko ordezkariak eskabide hau izenpetzen du.

.......................................n, 2012ko .....................(a)ren ......(e)an.

Erakundearen legezko ordezkariaren izenpea eta zigilua

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Eusko Jaurlaritza

Datu pertsonalak babesteko 15/1999 Lege Organikoaren arabera, eskatzaileei jakinarazten zaie ematen dituzten datuak fitxategi batean bilduko direla. Fitxategi horren helburua da dirulaguntzen deialdi hau eta gaiarekin lotutako beste edozein administrazio-espediente kudeatzea. Fitxategiaren arduraduna Biodibertsitate eta Ingurumen Partaidetzako Zuzendaritza da. Datuak eskuratu, zuzendu, deuseztatu eta aurkatzeko eskubideak sail bereko Zerbitzu Zuzendaritzan baliatu ahal izango dira. Horretarako, helbide honetara jo beharko da: Donostia kalea, 1 − 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).

99. zk.EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA

2012ko maiatzaren 22a, asteartea

2012/2254 (28/12)

Page 13: USAL I AGINAIAN ALDIAIA . zk.ingurumenaren arloko boluntariotza, hezkuntza, informazio, partaidetza, prestakuntza eta sentsibilizazioko jarduerak egin ditzaten, Garapen Iraunkorraren

Erantsi beharreko dokumentazioa.

□ 1.- Eskabidearen A inprimakia (1. eranskina), behar bezala beteta.

□ 2.- Memoria tekniko zehaztua, gutxienez honako hauek jasoko dituena: helburuak, jarduerak, metodologia, kronograma, ebaluazio-metodoa, boluntario-kopurua, eta aurrekontu zehaztua, paperean eta formatu digitalean. 13 artikuluan jasotako balorazio-irizpideei buruzko informazio garrantzitsua memoria honetan zehaztu beharko da.

□ 3.- Eskabidea sinatu duena zeren ordezkaria den egiaztatzeko ziurtagiria.

□ 4.- Dagokion Ogasunaren eguneratutako egiaztagiria, zerga-bete-beharrak bete dituela adierazten duena eta elkartea erroldatuta dagoen Balio Erantsiaren gaineko Zergaren erregimena egiaztatzen duena.

□ 5.- Erakunde eskatzailearen Identifikazio Fiskalerako txartelaren fotokopia.

□ 6.- Egiaztagiri eguneratua, erakusteko erakundea izaera juridikoaren arabera dagokion erregistroan izena emanda dagoela.

□ 7.- Proiektu bererako eskaturiko edo jasotako beste dirulaguntza batzuei buruzko erantzukizunpeko adierazpena, erakunde eskatzailearen arduradunak egina (A5 inprimakia).

□ 8.- «Hirugarrenaren datuen alta» inprimakia behar bezala beteta eta sinatuta (A1 eranskina).

□ 9.- Dagokion lurralde-diruzaintzaren ziurtagiri eguneratua, Gizarte Segurantzako betebeharrak bete dituela adieraziz.

99. zk.EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA

2012ko maiatzaren 22a, asteartea

2012/2254 (28/13)

Page 14: USAL I AGINAIAN ALDIAIA . zk.ingurumenaren arloko boluntariotza, hezkuntza, informazio, partaidetza, prestakuntza eta sentsibilizazioko jarduerak egin ditzaten, Garapen Iraunkorraren

A1

(1) NAN / IFK ............................................................................................................................

(2) Izena eta bi abizenak / Sozietatearen izena

............................................................................................................................................

............................................................................................................................................

Helbidea ..............................................................................................................................

Posta Kodea ............ Herria .................................................................................................

Lurraldea .............................................Herrialdea ...............................................................

(1) Bankua (2) Agentzia (3) K D K/Korronea

(4) Jabea ..................................................................................................................................

OHARRA: Kontu korrontearen jabeak doakion hirugarrena bera behar du izan.

Bankoaren adostasuna

Doakion hirugarrenaren adostasuna

V. Sail edo Erakundearen onespena

Sinadura eta zigilua

Sinadura eta zigilua

Sinadura eta zigilua

Data / ……………….. / ……………….. / ………………..

Datu pertsonalak babesteko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betez, Ekonomia eta Ogasun Sailak jakinarazten dizu, dokumentu honen bitartez jarri dituzun zure datu pertsonalak fitxategi automatizatu baten sartuko ditugula, ondoren, erabili ahal izateko.

Aipatutako Lege horretan jasotzen den moduan, datuok ikusi, zuzendu edo ezabatu nahi dituzula edo ez dituzula jarri nahi adierazteko, honako helbide honetara jo dezakezu: Ekonomia eta Ogasun Saileko Zerbitzu Zuzendaritza, Donostia kalea, 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz.

99. zk.EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA

2012ko maiatzaren 22a, asteartea

2012/2254 (28/14)

Page 15: USAL I AGINAIAN ALDIAIA . zk.ingurumenaren arloko boluntariotza, hezkuntza, informazio, partaidetza, prestakuntza eta sentsibilizazioko jarduerak egin ditzaten, Garapen Iraunkorraren

INPRIMAKIAK BETETZEKO JARRAIBIDEAK

A: Pertsona fisiko edo juridikoa identifikatzeko datuak, ondoren adierazten denaren arabera.

1.- Pertsona fisikoak: nortasun agiri nazionalaren zenbakia, identifikazio fiskaleko zenbakia edo, atzerritarren kasuan, pasaporte zenbakia.

Pertsona juridikoak: identifikazio fiskaleko kodea.

2.- Pertsona fisikoak: izena eta bi abizen.

Pertsona juridikoak: izena edo izen soziala.

B: Banku-datuak.

1.- Bankuaren kode eta izena.

2.- Agentziaren kode eta izena.

3.- Titularrak bankuan duen kontuaren kontrol digitua eta zenbakia adieraziko da.

4.- Izena eta bi abizenak, pertsona fisikoen kasuan, eta izena edo izen soziala, pertsona juridikoen kasuan.

Kontu korrontearen jabeak doakion hirugarrena bera behar du izan.

C: Bankuaren sinadura eta zigilua, bankuaren datuak ziurtatzeko.

Banku-erakundearen sinadura eta zigiluaren ordez, hirugarren interesduna banku-kontuaren titularra dela dioen bankuaren agiria erabili ahal izango da.

D: Doakion hirugarrenaren sinadura eta zigilua, agirian azaltzen diren datuak zuzenak direla ziurtatzeko.

E: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak betetzeko.

DOKUMENTAZIO EUSKARRIA

Nortasun agiri nazionalaren, edo atzerritarren kasuan pasaportearen, edo identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia erantsiko da.

99. zk.EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA

2012ko maiatzaren 22a, asteartea

2012/2254 (28/15)

Page 16: USAL I AGINAIAN ALDIAIA . zk.ingurumenaren arloko boluntariotza, hezkuntza, informazio, partaidetza, prestakuntza eta sentsibilizazioko jarduerak egin ditzaten, Garapen Iraunkorraren

A2

ERAKUNDEAREN DATUAK Erakundearen helburuak.

Helburu soziala.

Jardun eremua.

Erakundean orotara zenbat bazkide dagoen.

Emakumeak Gizonezkoak Orotara

Erakundean orotara zenbat boluntario dagoen.

Emakumeak Gizonezkoak Orotara

Erakunde honek burutatutako edo burutzen ari den ingurumen-arloko jardueren laburpena.

Jarduera Jardueraren azalpena Zein urtetan egina

Balio Erantsiaren gaineko Zergaren erregimena (BEZ).

99. zk.EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA

2012ko maiatzaren 22a, asteartea

2012/2254 (28/16)

Page 17: USAL I AGINAIAN ALDIAIA . zk.ingurumenaren arloko boluntariotza, hezkuntza, informazio, partaidetza, prestakuntza eta sentsibilizazioko jarduerak egin ditzaten, Garapen Iraunkorraren

A3

PROIEKTUARI BURUZKO DATUAK

Proiektuaren izenburua.

Gaia eta proiektuaren justifikazioa, non-zertan aplika daitekeen.

Jarduera non egingo den.

Zein hizkuntzatan egingo den.

Zenbat jendek hartuko duen parte.

Boluntarioak Bestelakoak Emakumeak Gizonezkoak Orotara Emakumeak Gizonezkoak Orotara Bertakoak Bestelakoak Bertakoa Bestelakoak Bertakoak Bestelakoak Bertakoak Bestelakoak Bertakoak Bestelakoak Bertakoak Bestelakoak

Parte hartzen duten beste erakundeak (zenbat pertsona, zenbat erakunde, zeintzuk, zer egingo duten,...).

Boluntarioen eginkizun eta atazak.

99. zk.EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA

2012ko maiatzaren 22a, asteartea

2012/2254 (28/17)

Page 18: USAL I AGINAIAN ALDIAIA . zk.ingurumenaren arloko boluntariotza, hezkuntza, informazio, partaidetza, prestakuntza eta sentsibilizazioko jarduerak egin ditzaten, Garapen Iraunkorraren

Datak.

Jarduera Hasiera-data Amaiera-data

Behar diren baimenak.

Baliabide materialak, giza baliabideak eta antolamendukoak.

Egitaraua, Metodologia eta egutegia.

Ustez, zein material sortu beharko diren.

99. zk.EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA

2012ko maiatzaren 22a, asteartea

2012/2254 (28/18)

Page 19: USAL I AGINAIAN ALDIAIA . zk.ingurumenaren arloko boluntariotza, hezkuntza, informazio, partaidetza, prestakuntza eta sentsibilizazioko jarduerak egin ditzaten, Garapen Iraunkorraren

Ebaluaketa egiteko metodologia.

Oharrak

Proiektuaren txosten teknikoa Eusko Jaurlaritzako informatika-sistemekin bateragarria den euskarri informatikoan aurkeztuko da, eta kopia osoa paperean.

99. zk.EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA

2012ko maiatzaren 22a, asteartea

2012/2254 (28/19)

Page 20: USAL I AGINAIAN ALDIAIA . zk.ingurumenaren arloko boluntariotza, hezkuntza, informazio, partaidetza, prestakuntza eta sentsibilizazioko jarduerak egin ditzaten, Garapen Iraunkorraren

A4

DATU EKONOMIKOAK

DIRU SARREREK ETA GASTUEK BAT ETORRI BEHARKO DUTE NAHITAEZ

A) Aurreikusitako diru-sarrerak.

Jatorria Zenbatekoa

Guztira

B) Aurreikusitako gastuak.

Kontzeptu zehaztua Zerga-oinarri BEZa Guztira

1. jarduera

1. jarduera guztira

2. jarduera

2. jarduera guztira

3. jarduera

3. jarduera guztira

4. jarduera

4. jarduera guztira

a) Kanpoko gastuak

Kanpoko gastuak, guztira b) Langileen gastuak

Langile-gastuak, guztira c) Gastu orokorrak Gastu orokorrak, guztira Guztira

99. zk.EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA

2012ko maiatzaren 22a, asteartea

2012/2254 (28/20)

Page 21: USAL I AGINAIAN ALDIAIA . zk.ingurumenaren arloko boluntariotza, hezkuntza, informazio, partaidetza, prestakuntza eta sentsibilizazioko jarduerak egin ditzaten, Garapen Iraunkorraren

A5

PROIEKTU HONETARAKO ESKATU EDO JASO DIREN EDO EZ DIREN DIRULAGUNTZEI BURUZKO ZIURTAPENA

......................................................................................................................................... jaun/andreak

........................................................................................................erakundearen legezko ordezkariak

...........................................................................................................................................proiekturako

ZIURTATZEN DU (adierazi eta bete aukera egokia):

□ Erakunde honek EZ duela eskatu edo jaso inolako dirulaguntzarik proiektu honetarako.

□ Erakunde honek EZ duela aurreikusi diru-sarrerarik lortzerik proiektua egitetik, ez eta sarrerak, aleak edo bestelakoak saltzetik, nahiz publizitatetik, matrikulazio-kuotetatik edota bestelako kontzeptuetatik ere.

□ Erakunde honek dirulaguntza hauek eskatu edo jaso dituela proiektu honetarako.

Erakundea Eskatutako zenbatekoa Jasotako zenbatekoa

□ Erakunde honek proiektu hau egiteagatik honako diru-sarrera hauek lortzea aurreikusi duela.

Kontzeptua Unitate-prezioa Unitate-kopurua Guztira

Eta, dagozkion ondorioetarako hala jasota gera dadin, aitorpen hau sinatu dut ......................................................(e)n, 20...ko ..............................aren ......(e)(a)n.

Legezko ordezkariaren sinadura.

99. zk.EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA

2012ko maiatzaren 22a, asteartea

2012/2254 (28/21)

Page 22: USAL I AGINAIAN ALDIAIA . zk.ingurumenaren arloko boluntariotza, hezkuntza, informazio, partaidetza, prestakuntza eta sentsibilizazioko jarduerak egin ditzaten, Garapen Iraunkorraren

2. ERANSKINA

B

JUSTIFIKAZIO-ORRIA

IRABAZI-ASMORIK GABEKO ERAKUNDE PRIBATUETARAKO DIRULAGUNTZAK, INGURUMENAREN ARLOKO HEZKUNTZA, INFORMAZIO, PARTAIDETZA, PRESTAKUNTZA ETA

BORONDATEZKO PROIEKTUAK GARA DITZATEN

2012

Espedientearen Zk.

Erakundearen izen osoa

Forma juridikoa:Erakundearen arduraduna (Izena, abizenak eta NAN)

Helbidea:Herria: Posta-kodea: Lurraldea: Tfnoa.: Faxa: E-maila:IFZ: Proiektuaren arduraduna (izena eta abizenak)

Proiektuaren izenburua

Proiektuaren aurrekontua Zerga-oinarria BEZ a Guztira

BEZa konpensagarria edo bueltagarria Bai Ez Emandako dirulaguntza Euro

(e)n, 2012ko (a)ren (e)na.

Erakundearen legezko ordezkariaren izenpea eta zigilua

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Eusko Jaurlaritza

Datu pertsonalak babesteko 15/1999 Lege Organikoaren arabera, eskatzaileei jakinarazten zaie ematen dituzten datuak fitxategi batean bilduko direla. Fitxategi horren helburua da dirulaguntzen deialdi hau eta gaiarekin lotutako beste edozein administrazio-espediente kudeatzea. Fitxategiaren arduraduna Biodibertsitate eta Ingurumen Partaidetzako Zuzendaritza da. Datuak eskuratu, zuzendu, deuseztatu eta aurkatzeko eskubideak sail bereko Zerbitzu Zuzendaritzan baliatu ahal izango dira. Horretarako, helbide honetara jo beharko da: Donostia kalea, 1 − 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).

99. zk.EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA

2012ko maiatzaren 22a, asteartea

2012/2254 (28/22)

Page 23: USAL I AGINAIAN ALDIAIA . zk.ingurumenaren arloko boluntariotza, hezkuntza, informazio, partaidetza, prestakuntza eta sentsibilizazioko jarduerak egin ditzaten, Garapen Iraunkorraren

Erantsi beharreko dokumentazioa.

□ 1.- Justifikazioaren B inprimakia (2. eranskina) behar bezala beteta.

□ 2.- Egin den proiektuaren memoria zehaztua. Honako hauek agertu behar dira: jardueraren argazkiak, jarduera-eremuko planoak, jardueran benetan parte hartu zuten pertsonen kopurua, eta egindako lanen ebaluazioa, paperean eta formatu digitalean.

□ 3.- Jatorrizko fakturak, eta gastuak konpentsatzeko orriak, boluntarioek behar bezala sinatuta, B4eranskinaren arabera, proiektua edo jarduera benetan egin dela egiaztatzeko, eta egiaztagiri guztien kopiak. Lanak noizbehinkakoak, Balio Erantsiaren gaineko Zergarik gabekoak, eta enpresaburu edo profesional ez diren pertsona fisikoek egindakoak badira, erakunde onuradunaren ordezkariak idazki bat sinatuta justifikatuko dira lan horiek. Agiri horrek, gutxienez, honako datuak izango ditu: hartzailearen izen-abizenak, identifikazio fiskaleko zenbakia, eta hartzailearen eta idazkia igortzen duen erakundearen helbideak; eragiketaren azalpena eta guztizko zenbatekoa; idazkia egin zeneko data; «hartu izanaren agiria», hartzailearen sinadura eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren atxikipena. Jatorrizko agiriak, zigilatu ondoren, erakunde eskatzaileari itzuliko zaizkio. Agiri horiek guztiek zenbakia izan beharko dute, eta zerrenda bat erantsiko zaie. Zerrenda horretan agiriak ordenatuta agertuko dira, aurrekontuko atalen arabera. Horretaz gain, hauek ere adieraziko dira: Faktura egin duen erakundea, zenbatekoa, fakturatzen den kontzeptua, zenbakia, eta proiektuarekin daukan lotura, azken hori nabarmena ez bada.

□ 4.- Boluntarioak antolakundera biltzeko akordioen kopia konpultsatua. Boluntarioak eta antolakundeak sinaturik egon behar dute, Boluntarioei buruzko 17/1998 Legeko 8.3 artikuluaren arabera.

□ 5.- Erakunde aseguratzaileak edo aseguru-hartzaileak emandako egiaztagiria. Bertan, gutxienez, erakundeak boluntarioen alde kontratatutako aseguru-polizen datuak egiaztatu beharko dira, eta zehaztu beharko da asegurua duten pertsonen kopurua eta polizaren guztizko zenbatekoa.

□ 6.- Jardueran sortutako materialen kopia.

□ 7.- Proiektu bererako eskaturiko edo emaniko beste dirulaguntza batzuei buruzko erantzukizunpeko adierazpena, erakunde eskatzailearen ordezkariak egina (B3 inprimakia).

□ 8.- Proiektua egiteko beharrezkoak diren baimenak. Jarduerak egin aurretiko data izan behar dute.

□ 9.- Dagokion Ogasunaren eguneratutako egiaztagiria, zerga-bete-beharrak bete dituela adierazten duena.

99. zk.EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA

2012ko maiatzaren 22a, asteartea

2012/2254 (28/23)

Page 24: USAL I AGINAIAN ALDIAIA . zk.ingurumenaren arloko boluntariotza, hezkuntza, informazio, partaidetza, prestakuntza eta sentsibilizazioko jarduerak egin ditzaten, Garapen Iraunkorraren

B1

JARDUERARI EDO PROIEKTUARI BURUZKO DATUAK

Proiektuaren izenburua.

Jarduera non egin den.

Zein hizkuntzatan egin den.

Zenbat jendek hartu duen parte.

Boluntarioak Bestelakoak Emakumeak Gizonezkoak Orotara Emakumeak Gizonezkoak Orotara Bertakoak Bestelakoak Bertakoak Bestelakoak Bertakoak Bestelakoak Bertakoak Bestelakoak Bertakoak Bestelakoak Bertakoak Bestelakoak

Parte hartu duten beste erakundeak (zenbat pertsona, zenbat erakunde, zeintzuk, zer egingo duten...).

Boluntarioen eginkizun eta atazak.

Datak.

Jarduera Hasiera-data Amaiera-data

99. zk.EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA

2012ko maiatzaren 22a, asteartea

2012/2254 (28/24)

Page 25: USAL I AGINAIAN ALDIAIA . zk.ingurumenaren arloko boluntariotza, hezkuntza, informazio, partaidetza, prestakuntza eta sentsibilizazioko jarduerak egin ditzaten, Garapen Iraunkorraren

Erabilitako baliabide materialak, giza baliabideak eta antolamendukoak.

Behar diren baimenak.

Baimena Data

Egitarauaren garapena eta egutegia (irudi grafikoak erantsi).

Sortutako materialak.

Proiektuaren emaitzen ebaluaketa.

Oharrak:

• Proiektua Eusko Jaurlaritzako informatika-sistemekin bateragarria den euskarri informatikoan aurkeztuko da, eta kopia osoa paperean.

99. zk.EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA

2012ko maiatzaren 22a, asteartea

2012/2254 (28/25)

Page 26: USAL I AGINAIAN ALDIAIA . zk.ingurumenaren arloko boluntariotza, hezkuntza, informazio, partaidetza, prestakuntza eta sentsibilizazioko jarduerak egin ditzaten, Garapen Iraunkorraren

B2

DATU EKONOMIKOAK

BEHIN BETIKO DIRU-SARREREN ETA GASTUEN ZENBATEKOEK BAT ETORRI BEHARKO DUTE NAHITAEZ

A) Behin betiko diru-sarrerak:

Jatorria Zenbatekoa

Guztira

B) Behin betiko gastuak:

Kontzeptu zehaztua Zerga-oinarria BEZa Guztira

1. jarduera

1. jarduera guztira

2. jarduera

2. jarduera guztira

3. jarduera

3. jarduera guztira

4. jarduera

4. jarduera guztira

a) Kanpoko gastuak

Kanpoko gastuak, guztira b) Langile-gastuak

Langile-gastuak, guztira c) Gastu orokorrak Gastu orokorrak, guztira Guztira

99. zk.EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA

2012ko maiatzaren 22a, asteartea

2012/2254 (28/26)

Page 27: USAL I AGINAIAN ALDIAIA . zk.ingurumenaren arloko boluntariotza, hezkuntza, informazio, partaidetza, prestakuntza eta sentsibilizazioko jarduerak egin ditzaten, Garapen Iraunkorraren

B3

PROIEKTU HONETARAKO JASOTAKO DIRU-LAGUNTZEI BURUZKO ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA

......................................................................................................................................... jaun/andreak

........................................................................................................erakundearen legezko ordezkariak

...........................................................................................................................................proiekturako

ZIURTATZEN DU (adierazi eta bete aukera zuzena):

□ Erakunde honek EZ duela jaso inolako dirulaguntzarik proiektu honetarako.

□ Erakunde honek dirulaguntzak jaso dituela proiektu honetarako.

Erakunde publikoa Eskatutako zenbatekoa Jasotako zenbatekoa

□ Erakunde honek proiektu hau egiteagatik honako diru-sarrera hauek lortu dituela.

Kontzeptua Unitate-prezioa Unitate-kopurua Guztira

Eta, dagozkion ondorioetarako hala jasota gera dadin, aitorpen hau sinatu dut ......................................................(e)n, 20...ko ..............................aren ......(e)(a)n.

Legezko ordezkariaren sinadura.

99. zk.EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA

2012ko maiatzaren 22a, asteartea

2012/2254 (28/27)

Page 28: USAL I AGINAIAN ALDIAIA . zk.ingurumenaren arloko boluntariotza, hezkuntza, informazio, partaidetza, prestakuntza eta sentsibilizazioko jarduerak egin ditzaten, Garapen Iraunkorraren

B4

BOLUNTARIOEK GASTATUTAKO DIRUA BERRESKURATZEKO ORRIA

Boluntariotzako erakundea IFKa

Proiektua.

Izen-abizenak: ..................................................................................................................................................

NAN: ................................................. Herria: ....................................................................................................

Jarduera Herria Data Kontzeptua Zenbatekoa Guztira

OHARRA: Guk ordaintzeko moduko gastu guztien egiaztapen-agiriak likidazio honekin batera aurkeztu behar dira.

Jaso nuenDoakiona

Data

Erakundearen onarpena

Data

99. zk.EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA

2012ko maiatzaren 22a, asteartea

2012/2254 (28/28)