7
2015 | abuztua | 22 GAUR8 16 / 17 hutsa herritarrak E remu labainkorra den arren, mintza gaitezen edukiaz eta formaz politikagintzan, mamiaz eta azalaz, mezuaren eta moduaren arteko harremanaz. Gaiari heltzeko aitzakia, Gastei- zen talde feministen eta blusen eta nesken ar- tean sortu zen ika-mika da. Gaia sintetizatze- ak duen arriskua neureganatuta, honela laburbil daiteke afera: sei gaztek ahoz eraso zioten emakume bati jaietan, emakumeak kexa azaldu zion Blusen eta Nesken Batzor- deari eta erasotzaileak desenkusatu egin ziren, baina Ba- tzordeak ez zuen aplikatu aurretik Bilgune Feministare- kin sinatuta zuen protokoloa, non esaten den erasotzaile oro kanporatu behar dela txosna gunetik, bai eta kuadri- llatik ere blusa izanez gero. Bilgune Feministak aldez aurretik iragarri zuen eten egingo zuela kuadrillen jaitsiera Jatorrak taldekoak iga- rotakoan, neskarik ez duen kuadrilla bakarra delako eta, kasualitatea ala ez, erasotzai- leak kuadrilla horretakoak zirelako. Jaitsieraren egune- an feministek, buruak txa- noz estalita, pasealdia eten zuten eta istiluak sortu ziren feministen eta kuadrillakoen artean. Hortik etorri da ezta- baida interesgarria sare so- zialetan: forma azal hutsa da ala mezuaren parte da? Me- zuaren parte bada, ez da arrazoi nahikoa forma ere gogorra izateko? Formak gor- de behar dira zapaltzailea den arauaren parte izanda? Eta, bestetik, irauli nahi duen orok eskandaluzko izan be- har du eta deseroso? Bentzitu ala konbentzitu egin behar du iraultzaileak? Argi dut irauli nahi duenak ezinegona sorrarazi behar duela sisteman, zutoinak arrakalatu eta egitura osoan pi- tzadurak sortu justiziak bidea egin dezan. Sistemak me- hatxaturik ikusi behar du bere burua indar berriaren au- rrean. Kontua da nola lortu efektibitate handiena egiatan eraginkorra izan dadin interpelazioa, sistema burgesa abila baita desaktibatzen erasogarria suerta da- kiokeen mehatxu oro: fagozitatu egiten du, indargabetu eta gerora komertzializatu ere egiten du bere balioak ko- lokan jartzen dituena (hippy eta punk mugimenduak adibide); desprestigiatu egiten du kexaren eragilea, mu- gimendu sindikalarekin eta feministarekin egin ohi duen bezala. Sindikalismoak eta feminismoak beren borroka-tres- nak etengabe berrasmatzeko beharrizana dute, sistemak ahalmen handia duelako aldarrikapen justuak indargabe uzteko: greba orokorrak indarra galtzen du errepikapen hutsa bihurtzen denean, eta feministen ekintzak erraz estigmatizatzen dira gizartean erroturik dauden aurrei- ritzi matxistak erabilita. Iraultzek alternatibak bilatu be- har dituzte etengabe, eta mezu bera emateko forma be- rriak asmatu behar dituzte, bi helbururekin: batetik, baliagarria den mezua ez zaharkitzeko eta gaurkoturik mantentzeko, eta, bestetik, mugimendutik kanpo dau- den herritarrak balio berrietara erakartzeko. Eta posible da asmatzea, herri harresiek halaxe frogatu baitute gazte mugimenduaren borrokan, edo Pussy Riot taldeak borro- ka feministan. Biek ala biek agerian utzi dute jende asko- ren babesa beregana dezaketela beste forma bat ematen diotenean betiko mezu politikoari. Fagozitatzeaz eta desprestigiatzeaz gain, sistemak ba- du beste mekanismo bat ezkerraren aldarrikapenak de- saktibatzeko: sinplifikazioa. Ez du axola zein den gaia: printzipio etikoak, abortua, immigrazioa ala Estatuaren funtzioa arlo finantzarioan. Sistema beti saiatuko da di- mentsio ezberdinak bakar batean gutxitzen, eskuinak munduaren kosmogonia integral eta koherentea eman nahi duelako, non ezberdintasun sozialak sistemikoak eta naturalak diren eta, ondorioz, ordena naturalean ezer aldatzerik ez dagoela frogatu nahi duen. Horren aurrean, edukia bezainbeste forma ere errei- bindikatzen dut, mezua eraginkorragoa bihur dadin: ba- tzuetan talka, eta beste batzuetan topo; interpelatu eta pedagogia egin; deseroso sentiarazi eta konplizitateak bilatu. Zailena da, baina, jakitea noiz jokatu batera eta noiz bestera. • { koadernoa } Fondoa eta forma politikagintzan Edukia bezainbeste forma erreibindikatzen dut, mezua eraginkorragoa bihur dadin: batzuetan talka, beste batzuetan topo; interpelatu eta pedagogia egin; deseroso sentiarazi eta konplizitateak bilatu Laura Mintegi hutsa hutsa hutsa

tsa { koadernoa } Laura Mintegi Fondoa eta forma ......uzteko: greba orokorrak indarra galtzen du errepikapen hutsa bihurtzen denean, eta feministen ekintzak erraz estigmatizatzen

  • Upload
    others

  • View
    2

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: tsa { koadernoa } Laura Mintegi Fondoa eta forma ......uzteko: greba orokorrak indarra galtzen du errepikapen hutsa bihurtzen denean, eta feministen ekintzak erraz estigmatizatzen

2015 | abuztua | 22

GAUR8• 16 / 17hutsa

her

rita

rrak

Eremu labainkorra den arren, mintza gaitezenedukiaz eta formaz politikagintzan, mamiazeta azalaz, mezuaren eta moduaren artekoharremanaz. Gaiari heltzeko aitzakia, Gastei-zen talde feministen eta blusen eta nesken ar-tean sortu zen ika-mika da. Gaia sintetizatze-

ak duen arriskua neureganatuta, honela laburbil daitekeafera: sei gaztek ahoz eraso zioten emakume bati jaietan,emakumeak kexa azaldu zion Blusen eta Nesken Batzor-deari eta erasotzaileak desenkusatu egin ziren, baina Ba-tzordeak ez zuen aplikatu aurretik Bilgune Feministare-kin sinatuta zuen protokoloa, non esaten den erasotzaileoro kanporatu behar dela txosna gunetik, bai eta kuadri-llatik ere blusa izanez gero.

Bilgune Feministak aldez aurretik iragarri zuen etenegingo zuela kuadrillen jaitsiera Jatorrak taldekoak iga-rotakoan, neskarik ez duen kuadrilla bakarra delako eta,kasualitatea ala ez, erasotzai-leak kuadrilla horretakoakzirelako. Jaitsieraren egune-an feministek, buruak txa-noz estalita, pasealdia etenzuten eta istiluak sortu zirenfeministen eta kuadrillakoenartean. Hortik etorri da ezta-baida interesgarria sare so-zialetan: forma azal hutsa daala mezuaren parte da? Me-zuaren parte bada, ez daarrazoi nahikoa forma eregogorra izateko? Formak gor-de behar dira zapaltzaileaden arauaren parte izanda?Eta, bestetik, irauli nahi duen orok eskandaluzko izan be-har du eta deseroso? Bentzitu ala konbentzitu egin behardu iraultzaileak?

Argi dut irauli nahi duenak ezinegona sorrarazi beharduela sisteman, zutoinak arrakalatu eta egitura osoan pi-tzadurak sortu justiziak bidea egin dezan. Sistemak me-hatxaturik ikusi behar du bere burua indar berriaren au-rrean. Kontua da nola lortu efektibitate handienaegiatan eraginkorra izan dadin interpelazioa, sistemaburgesa abila baita desaktibatzen erasogarria suerta da-kiokeen mehatxu oro: fagozitatu egiten du, indargabetueta gerora komertzializatu ere egiten du bere balioak ko-lokan jartzen dituena (hippy eta punk mugimenduak adibide); desprestigiatu egiten du kexaren eragilea, mu-gimendu sindikalarekin eta feministarekin egin ohiduen bezala.

Sindikalismoak eta feminismoak beren borroka-tres-nak etengabe berrasmatzeko beharrizana dute, sistemakahalmen handia duelako aldarrikapen justuak indargabeuzteko: greba orokorrak indarra galtzen du errepikapenhutsa bihurtzen denean, eta feministen ekintzak errazestigmatizatzen dira gizartean erroturik dauden aurrei-ritzi matxistak erabilita. Iraultzek alternatibak bilatu be-har dituzte etengabe, eta mezu bera emateko forma be-rriak asmatu behar dituzte, bi helbururekin: batetik,baliagarria den mezua ez zaharkitzeko eta gaurkoturikmantentzeko, eta, bestetik, mugimendutik kanpo dau-den herritarrak balio berrietara erakartzeko. Eta posibleda asmatzea, herri harresiek halaxe frogatu baitute gaztemugimenduaren borrokan, edo Pussy Riot taldeak borro-ka feministan. Biek ala biek agerian utzi dute jende asko-ren babesa beregana dezaketela beste forma bat ematendiotenean betiko mezu politikoari.

Fagozitatzeaz eta desprestigiatzeaz gain, sistemak ba-du beste mekanismo bat ezkerraren aldarrikapenak de-saktibatzeko: sinplifikazioa. Ez du axola zein den gaia:printzipio etikoak, abortua, immigrazioa ala Estatuarenfuntzioa arlo finantzarioan. Sistema beti saiatuko da di-mentsio ezberdinak bakar batean gutxitzen, eskuinakmunduaren kosmogonia integral eta koherentea emannahi duelako, non ezberdintasun sozialak sistemikoaketa naturalak diren eta, ondorioz, ordena naturalean ezeraldatzerik ez dagoela frogatu nahi duen.

Horren aurrean, edukia bezainbeste forma ere errei-bindikatzen dut, mezua eraginkorragoa bihur dadin: ba-tzuetan talka, eta beste batzuetan topo; interpelatu etapedagogia egin; deseroso sentiarazi eta konplizitateakbilatu. Zailena da, baina, jakitea noiz jokatu batera etanoiz bestera. •

{ koadernoa }

Fondoa eta formapolitikagintzan

Edukia bezainbeste forma erreibindikatzendut, mezua eraginkorragoa bihur dadin:batzuetan talka, beste batzuetan topo;interpelatu eta pedagogia egin; deserososentiarazi eta konplizitateak bilatu

Laura Mintegi

hutsa

hutsahutsa

Page 2: tsa { koadernoa } Laura Mintegi Fondoa eta forma ......uzteko: greba orokorrak indarra galtzen du errepikapen hutsa bihurtzen denean, eta feministen ekintzak erraz estigmatizatzen

herritarrak

Sherpa life», jartzendu bere aurkezpentxartelean. Bere lanadefinitu nahian hasieta horixe okurrituomen zitzaion, bizi-

tzaren bideak ibili nahi dituena-rentzat laguntzailea izan baitai-teke Juanjo Lertxundi, batez erebidea bera gozatzen laguntzenduen xerpa modukoa.2012. urtean Txertoa argitale-

txearen bultzadaz “Ausartu zai-tez! Aldatu eta bihurtu zureametsak egia” autolaguntza li-burua argitaratu zuen. Orainproiektu horri segida emateradator “Kexarik gabeko mundua”izeneko proiektuarekin. Propo-samenak erraza dirudi: kexa-tzen, kritikatzen eta gaizki esakagastatu ohi dugun denbora etaenergia arazoen konponbideaninbertitzea. Ez dirudi zaila, bai-na erraza ez da. «Ni urtarrileanhasi nintzen saiatzen eta ekai-naren 14an lortu nuen helbu-rua». Pentsa, eta Lertxundik ba-daramatza urte batzuk kexarikgabeko pausajea entrenatzen.

Zure liburuan esaten duzunez,txikitandik era jakinean etahelburu jakinarekin progra-matuak gara.Bai, halaxe da. Txikitandik etxe-an eta eskolan jasotzen dugunheziketaren bidez eta bestelakobizi esperientziak medio, pro-gramatuak gaude. Zertarako?Teorian zoriontsuak izateko,baina nire ustez erabat desko-nektatuta gaude eta erabat kan-pora begira jarriak. Berez zo-riontsuak gara, baina egungogizartean muntatzen ditugunistorioekin ahaztu egiten zaiguzer den benetan zoriontsua iza-tea, airean dagoen kontzeptubat balitz bezala irudikatzen du-gu. Eta zoriontsu izatea hori bai-no askoz errazagoa da; unean-unean daukazunarekin gozatzeada, pozekin eta penekin berdin.Haurrek berez hori egiten dute;pozik daudenean pozik daude,eta, kasketa dutenean, erretxin-duta. Behin kasketa pasata, ezdira hor harrapatuta geratzen,berriz bizi dute unea. Zorionta-

suna da daukaguna onartzea,gure bertuteekin eta gure aka-tsekin, eta bizitzea. Bizi, bainaletra larriz.

Erraza omen da, baina gero etagehiago kostatzen zaigu. Be-launaldiz belaunaldi zoriontsuizateko gaitasuna galtzen ariote gara?Belaunaldiz belaunaldi gurekikogero eta deskonektatuago gau-dela esango nuke. Azken lau ur-teotan jendearekin zuzenean arinaiz lanean eta depresio kasugero eta gehiago ikusten ditut,tartean jende gazte asko. Badi-rudi gero eta gehiago daukagu-la, baina garrantzitsuena faltazaigu zalantzarik gabe; gure bu-ruarekin gustura bizitzea.

Egungo jendarteari oker konta-tu ote zaio zoriontasunaren fil-ma? Ba akaso bai. Asko izanagatik,beti ez daukagunaren falta su-matzen dugulako. Ez diogu ba-liorik ematen daukagunari, de-la osasuna, lana, lagunak,familia, aisialdia... beti gaude ezdaukagunaren penaz. Zer gerta-tzen da? Ez daukagun hori lor-tzen dugunean ere ez garelaerabat zoriontsu. Lortzeko une-an poza sentitzen dugu, bainaberehala itzaltzen da poz hori,eta berriz nahi dugu gehiago. Niyogako klaseetan zera irakastensaiatzen naiz: nire burua maitadezadan, nire burua onar deza-dan eta balioa eman diezaiodannaizen bezala. Hori oinarri osoona da zoriontsua izateko.

«Kexarik gabeko mundua»eraiki nahian, proposamen bategin duzu orain.Badakit anbizio handikoproiektua dela, baina abiatu be-harra dago. Konturatuta nagodenok nahi dugula hobetu per-tsona modura; osasun hobea,harreman hobeak izan, lan ho-bea, diru gehiago irabazi... Bai-na denon helburua hori denarren, jokaera bestelakoa izatenda; kexa, kritika, gaizki esakaaritzea... Jende gehienak ez duahaleginik egiten pertsona be-

zala hobetzeko. Alderantziz, in-darra eta denbora galtzen dukexatzen eta egoerak kritika-tzen. Eta proposatzen dudanaardurazko jokaera bat izatea da:zerbait ez bazaizu gustatzen, al-da ezazu. Ezin baduzu aldatu,alda ezazu zure jarrera. Baina,batez ere, ez zaitez kexatu.

Jarrera aktiboa eta ardurazkoaaipatu dituzu. Bai. Ulertu behar dugu bere bi-zitzaren ardura osoa, %100ean,norbanakoak daukala. Hartara,norberaren aukera da zoriontsuizatea edo triste egotea. Bene-tan kontrola dezakegun gauzabakarra horixe baita: gure pen-tsamenduak eta gure jokaerak.Ados, kanpoan gauza asko ger-tatzen dira eta gertaera horiekezin ditugu kontrolatu, bainakontrola dezakegu gertaera ho-rien aurrean zer egin eta nolajokatu. Hor dago gakoa.

Eta «kexarik gabeko mundua»eraikitzeko pultsera bat propo-satzen duzu. Pultsera, finean, tresna bat bes-terik ez da, beste edozer gauzaizan daitekeen bezala. Proposa-tzen dudana da pultsera eskubatean jartzea eta zure buruarihelburu hauxe jartzea: 21 egunemango ditut kexatu gabe, kri-tikatu gabe eta gaizki esaka ari-tu gabe. Hitza betetzen ez duzu-nean, pultsera eskuz aldatubehar duzu eta berriz ere konta-tzen hasi. Pultseraren helburua da kon-

turatzea gure ahotik zein hitzateratzen diren. Hortik ondo-rioztatu behar dugu zein pen-tsamendu ditugun. Eta gurepentsamenduak ezagutzen ba-ditugu, gure jokaerak aldatzekoaukera daukagu. Horrela niresentimenduak eta ekintzak al-datzeko modua daukat. Emo-zioak ez dira ez onak ez txarrak.Emozioak direnak dira; onakedo txarrak gure kudeatzekomoduak bihurtzen ditu.

Indarra konponbidean jarri. Horixe. Egoera bat nire gustu-koa ez denean, pentsatu behar

«Zerbait ez bazaizu gustatzen, aldatu; ezin baduzualdatu, aldatu zure jarrera. Baina ez kexatu»

JUANJOLERTXUNDI

Kexaka, kritikatzen edo gaizki esaka aritu

gabe bizitzen lagunduko dizu, pultsera bat

oinarri proposatzen duen ariketari esker.

Ez dirudi zaila, baina erraza ez da.

[email protected]

«SHERPA LIFE»

Page 3: tsa { koadernoa } Laura Mintegi Fondoa eta forma ......uzteko: greba orokorrak indarra galtzen du errepikapen hutsa bihurtzen denean, eta feministen ekintzak erraz estigmatizatzen

2015 | abuztua | 22

GAUR8• 18 / 19

dudana zera da: ‘Zer egin deza-ket nik egoera hori hobetzeko?’.Jarrera eraikitzailea da bultzatubehar dena, indarra konponbi-dean jarri behar da. Baina kexa-rena eta kritikarena pandemiabat da egun, erabat barneratutaditugu eta askotan ez gara kon-turatu ere egiten kexatzen arigarela. Erabat inkontzientea daaskotan. Kexatzea, gainera, jarrera era-

bat pasiboa da. Kexatu, erruagizarteak, bikoteak, trafikoak,eguraldiak edota Rajoyk dauka-la esan eta kito. Jarrera hori daaldatu behar duguna.

Saiakera norbanakoek abiatubehar dute, baina helburuahandiagoa da, jendartean era-gin nahi baituzu aldaketa. Gure gorputzarekin parekatzendut jendartea. Gure gorputzeannahikoa da zelula txar bat ego-

tea gainontzekoak txar bihur-tzeko. Jendartean, berdin. Nahi-koa da toxikoak diren pertsonabakan batzuk egotea jendarteabera okertzeko. Eta, alderantziz,kexarik gabe bizitzen saiatzendiren pertsona bakan batzukegonda, lor dezakete inguruko-ak berera ekartzea. Norbere ja-rrera aldatuz lor daiteke ingu-rukoak aldatzea eta mundusanoago bat eraikitzea.

Komunitate moduko bat osatunahi duzu, ezta?Bai, nik esker oneko tribua dei-tzen diot. Kezka eta jakin-minberdintsuak dituen jendearen-tzat topagunea izatea nahi nu-ke, tarteka elkartu eta esperien-tziak partekatzeko. Tr ibuhorretako partaideen egitekoaizango da jende gehiago erakar-tzea, jende gehiago konbentzi-tzea badela bizitzeko beste ja-

rrera bat, askoz sanoagoa. Tri-bua erabat irekia da, kolore guz-tietako jendeak parte har deza-ke. Baldintza bakarra dago:kexarik gabeko mundua eraiki-tzeko nahia izatea eta komuni-kazio eraikitzailea bultzatzea.

Dagoeneko 200 lagun zaudetetribuan.Bai, gero eta jende gehiago arida gerturatzen. Udan atsedenhartu dugu, baina irailetik au-rrera Gipuzkoako herri desber-dinetan hitzaldiak emango di-tugu proiektuaren berr iemateko eta jende gehiago era-kartzeko. Hitzaldietara etortzenden jendeari pultsera dohainikemango diogu, norbera bere la-na egiten has dadin. Gero etajende gehiago izan kexatu gabebizi dena, mundua hobea izan-go da. Hori da proiektu honenerronka.

Zergatik 21 egun? Horrek ba-dauka azalpen zientifikoa, ez-ta?Bai. Frogatuta dago pertsonokohitura berri bat barneratzeko21 eguneko epea behar dugula;21 egunez jarraian errepikatubehar dugu jokaera bat gurebaitan barneratzeko, gurebihurtzeko, gure buruan neuro-na-etorbide berri bat zabaltze-ko.

Zuk lortu omen duzu 21 egune-ko erronka.Bai. Urtarrilean hasi nintzen etaekainaren 14an lortu nuen. Halaere pultsera soinean daramat,gogoratzeko. Baina jarrera bat,gauzak hartzeko modu bat bar-neratzea lortzen duzu. Edozein gaitasun guregana-

tzeko lau etapa pasatu behar di-tugu; esaterako, gidatzeko bai-mena lortzeko. Lehenengo

«Proposatzen

dudana da pultsera

esku batean jarri

eta zure buruari

helburu hau jartzea:

21 egun kexatu

gabe, kritikatu gabe

eta gaizki esaka

aritu gabe ematea»

“ Argazkiak: Jon URBE | ARGAZKI PRESS

Page 4: tsa { koadernoa } Laura Mintegi Fondoa eta forma ......uzteko: greba orokorrak indarra galtzen du errepikapen hutsa bihurtzen denean, eta feministen ekintzak erraz estigmatizatzen

herritarrak

etapan ezgaiak eta inkontziente-ak gara. Ez dakigu gidatzen etaez daukagu barneratuta zer eginbehar den auto bat gidatzeko.Bigarren fasean ezgaiak izatensegitzen dugu, baina kontzien-teak gara, dagoeneko badakiguzer egin behar dugun gidatzeko.Hirugarren fasean gai gara etakontziente gara. Badakigu gida-tzen, baina etengabe ari garapentsatzen gidatzen ari garela.Eta, azken fasean, laugarrenean,gai gara eta inkontzienteak gara.Badakigu gidatzen eta joan gai-tezke ondokoarekin hizketanedo paisaiari begira, barneratu-ta daukagulako gidatzeko ekin-tza. Eta arazoren bat sortzen ba-da, alarma pizten zaigu etakontziente izatera pasatzen ga-ra. Hori da lortu beharrekoa, jo-kaera bat erabat barneratzea etagure egitea. Eta hori da pultsera-ren helburua.

Duela lau urte sortu zenuenDonostian Gausartu Zentroa.Zure bizitzan norabide aldake-ta bat izan zen. Hogeita bi urte aritu nintzen in-formatikari modura enpresa be-rean lanean. Duela lau urte nirebizitzako etapa hori amaitu zelaeta berri bat abiatu behar nuelasentitu nuen, eta Donostianzentro bat ireki nuen. Bertan yo-ga, meditazioa eta terapia des-berdinak egiten ditugu. Niretzat, baina, ez zen mundu

berria. 2000. urtean eta nire bi-zitzako krisi baten ondorioz iri-tsi nintzen yoga mundura. Etaordutik ibilbide bat egin dut etamundu berri bat ireki zait be-gien aurrean. Pixkanaka nire su-frimendu maila jaisten joan da,gertatzen zaizkidanak beste mo-du batera bizitzen ikasi dut. Ni-retzat baliagarria izan dena bes-teei eskaintzen diet orain nirezentroan eta nire terapietan.

«Sherpa life» omen zara. Izen horixe bururatu zitzaidanbai. Finean, bizitzako laguntzai-le modukoa izan nahi nuke. Jen-deari lagundu nahi diot berepentsamenduak eta jokaerakidentifikatzen eta, kalte egitenbadiote, aldatzen saiatzen. Zen-bait tresna jarri nahi ditut jen-dearen eskura bizitzako egoera

desberdinak kudeatzeko gaita-suna izan dezaten eta zorion-tsuagoak izan daitezen.

Zein jende mota gerturatzen dazuen zentrora? Normalean 35 urtetik aurrerakojendea, 60 urte bitartean. Dago-eneko bizi esperientzia pixkabat pilatuta duen jendea izatenda. Normalean “dena” daukana,baina, hala ere, zerbait faltazaiola sentitzen duen jendeaizaten da, daraman bizitzarekingustura ez dagoena. Normale-an, hamarretik zortzi, emaku-meak izaten dira.

Zentroan egiten dudan lanazgain, Usurbilgo Sendategian ereegiten dut terapia bertan dau-den gaixoekin; yoga, meditazioteknikak, mindful... Azken fine-an funtsa da arreta jartzea gurepentsamenduetan eta horiek al-datzeko ahalegina egitea. Emo-zioak kudeatzeko tresnak es-kaintzen saiatzen naiz. Bainaabiapuntua beti gure buruaonartzea da, bere gauza onekineta txarrekin. Eta hori da ingu-rukoak onartzen hasteko abia-puntua. Gure burua den bezalaez badugu onartzen nahiko lanizango dugu gainontzekoakonartzeko.

Bizitzako hiru «P»-ak nabar-mentzen dituzu. Bai, beharrezkoak dira: pasioa,pazientzia eta pertseberantzia.Bizitzan edozein erronka aurre-ra eramateko beharrezkoa dahiru gauza horiek izatea. Pasio-ak indarra ematen digu, moti-bazioa; pazientziak erronka ho-rretan mantentzen laguntzendigu eta pertseberantziak egu-neroko lana eskatzen digu. De-na ezin da lortu, baina uste du-guna baino gauza askozgehiago lor ditzakegu.

Umetatik gure emozioak kude-atzen erakutsiko baligute, de-na samurragoa litzateke? Zalantzarik gabe. Arazoa da ezdela komeni. Zergatik? Jendeagero eta ezjakinagoa izan, gureburua eta gaitasunak gero etagutxiago ezagutu, orduan etaotzanagoak eta maneiatzenerrazagoak garelako. Hori ko-meni zaio sistemari. Ez zaio ko-meni bere emozioak kudeatzeneta arazoetan baino irtenbidee-tan indarra jartzen duen jendeaktiboa. Artaldea komeni zaio.

Egun asko hitz egiten da hez-kuntza emozionalaz, adimenemozionalaz... Egia da gauza batzuk aldatzenari direla, sumatzen da mugi-mendua arlo sozialean, politi-koan... Kontzientziaren aroa bi-zitzen ari garen sentsazioadaukat eta hori, zalantzarik ga-be, baikorra da oso. Gure bizi-tzaren erabateko ardura hartubehar dugu.

«Azken urteotan jendearekin lanean ari naiz eta

depresio kasu gero eta gehiago ikusten ditut.

Gero eta gehiago dugu, baina garrantzitsuena

falta zaigu: gure burua onartzea»

«Bere zoriontasunaren ardura osoa, %100ean,

norberak dauka, benetan kontrola dezakegun

gauza bakarra gure pentsamenduak eta gure

jokaerak baitira»

Page 5: tsa { koadernoa } Laura Mintegi Fondoa eta forma ......uzteko: greba orokorrak indarra galtzen du errepikapen hutsa bihurtzen denean, eta feministen ekintzak erraz estigmatizatzen

hutsa

3 BEG

IRADA:

arki

tekt

ura

/ z

ien

tzia

/ te

knol

ogia

Nola aldatzen diren gau-zak, bai. Ikasturte bukae-ran lankide batek bainogehiagok, animo artean,doktorego tesiaren gara-penaren abenturak kon-

tatu zizkidan. Orduan ez zela ez sarerikez Google bilatzailerik ez ordenagailurikez egungo bulegoko tresna ahaltsurik ezezer. Orduan dena zela papera, liburutegifisikoa, idazteko makina. Miresten ditut.Astebete falta zait doktorego tesia de-

positatzeko. Lo eta jan gutxi. Lan eta ur-duritasun asko. «Bizitzan behin eta bizi-tza guztirako!», esaten zidaten lankideek.«Zuretzat da eta zurekin egongo da beti»,zuzendarietako batek. Gogorra da dokto-rego tesiaren kontu hau. Borondate han-dia eskatzen du. Eta diziplina. Eta ordena.Baina polita ere bada orrialde kopuruakgora egiten duela ikustea. Kapituluak be-tetzen doazela. Zentzua eta forma har-tzen ari dela sentitzea. Zure-zurea dela.Baina, batez ere, bukaera laztantzea.

Bukaeran nago. Urduri, baina ilusiohandiz. Eta inoiz baino gehiago oroi-tzen naiz lankideek kontatzen zizkida-ten abentura haietaz. Garai hartan lanegiteko moduez. Eta pozten naiz, nahigabe, doktorego tesia XXI. mendean egi-

teko aukeragatik. Miresten ditut aurrekomendekoak.Azken astean erreferentziak txertatzen

ibili naiz. Hor sentitu dut, batez ere, XXI.mendearen arintasuna. Zitak etaerreferentziak dokumentatu eta testuantxertatzeko tresnek urrea balio dute.Google Scholar bilatzailearekin(https://scholar.google.com) eta Refworkserreferentzien kudeatzailearekin(https://www.refworks.com) maitemindunaiz. Lehenak erreferentzia sortzen zidan(kasu gehienetan zuzenketa bat edo bes-te eskatzen du, baina nik aukeratutakoarauak aplikatuz sortzen du, APA kasu:https://en.wikipedia.org/wiki/APA_style).Eta klik batekin, Refworks kudeatzailekonire kontura esportatzen du. Refworkserreferentzien kudeatzaile bat da etaerreferentzien antolaketa errazten du.Eta “bibliografia sortu” botoia klikatueta… “artxila mortxila”, magia egiten du.Erreferentzien kudeatzaileak ikerlari

eta liburuzainentzat oso baliagarriak di-ren tresnak dira. Eta ia ezinbestekoakgaur egun. Informazioa inoiz baino esku-ragarriago dago, erraz eta azkar aurkidaiteke. Informazio iturriak esponen-tzialki hazi dira. Eta, horrekin, ikerlariakinoiz baino informazio gehiago kudeatubehar du, iturri ezberdinetatik datorrena

homogenizatu edo bateratuz. Horretanlaguntzen dute erreferentzien kudeatzai-leek. Are, ageriko abantaila horri, errefe-rentzia kudeatzaile, bilatzaile eta testueditoreen arteko bateragarritasuna gehi-tu behar zaio, euren artean “hitz egiteko”gai izanez, eta kudeaketa erabat sinplifi-katuz.

Internetek, partikularki, eta teknolo-giek, oro har, ikerlariaren lana iraulidute. Sareak informazioa gure lanekomahaira ekartzen digu, eta mota guztie-tako tresnek informazio hori kudeatzenlaguntzen dute. Lan nekeza da doktoregotesiarena (eta zer esanik ez beka baten la-guntzarik gabe, beste zerbaitetan lan egi-tea ezinbestekoa denean, bizi ahal izate-ko). Nik badakit zenbat energia inbertitududan, zenbat izerdi isuri, eta ezin irudi-ka dezaket nola arituko ziren XX. mende-an. Zein ezberdina izango zen doktorego-tesiaren garapenaren prozesu guztia. Etabeste teknologia batzuekin bada ere, niriere iritsi zait: bukaera laztantzeko eguna.Eta barrua goxatzen du horrek. Teknologiak aldatu dira, baina orain

sentitzen dudana XX. mendekoek eresentitu izan zutela esango nuke. Nola al-datzen diren gauzak, berdina sentituarren. •

Internetek, partikularki, eta teknologiek, oro har, ikerlarien lana irauli dute. GAUR8

Iratxe Esnaola

Nola aldatzen direngauzak, kamarada!

Informatika ingeniaria

Page 6: tsa { koadernoa } Laura Mintegi Fondoa eta forma ......uzteko: greba orokorrak indarra galtzen du errepikapen hutsa bihurtzen denean, eta feministen ekintzak erraz estigmatizatzen

herritarrak

Juantxo EGAÑA

DANIEL VELEZ

ASKATASUNARENALDEKO MARTXAK,ARATZURINTOPALEKU1977ko abuztuaren 28an As-

katasunaren Aldeko Martxa-

ren amaierako ekitaldia egin

zen Aratzuriko zelaietan. Mar-

txa uztailaren 10ean hasi zen,

eta Agurain, Gernika, Lodosa

eta Zarauztik abiatutako zu-

tabeek Euskal Herri guztia ze-

harkatu zuten, Aratzurira iritsi

bitartean. Telesforo Monzo-

nek egin zuen amaierako eki-

taldiko hitzartze nagusia, Go-

bernu espainolak Europa

iparraldeko zenbait herrialde-

tara bidali zituen hamabost

euskal herritarren laguntzaz.

Argazkia Daniel Velezek (Do-

nibane Lohizune, 1938) atera-

takoa da. Bere aitaren eskutik

hasi zen argazkilaritzan, eta

Parisera iristean ekin zion ar-

gazkilari profesionala izateari.

Euskal Herrira bueltan, “Soud

Ouest” egunkarian jardun

zuen erretiroa hartu arte.

Page 7: tsa { koadernoa } Laura Mintegi Fondoa eta forma ......uzteko: greba orokorrak indarra galtzen du errepikapen hutsa bihurtzen denean, eta feministen ekintzak erraz estigmatizatzen

2015 | abuztua | 22

GAUR8• 22 / 23

Usadioak, gure herrietako jaien bizkarrezurra

osatzen duten ohitura zaharrak. Mantendu beha-

rrekoak omen, batzuen esanetan, hurkoari kalte-

rik egiten ez bazaio bederen. Belaunaldiz belau-

naldi transmitituak, jasotzen duena behartuta

dago bere ondorengoei haren berri ematera. Hala

ikasi dute zubietarrek, eta hala egin dute urtee

tan zehar. Zuhaitz enbor bat du oinarri tradizioak,

jaiei hasiera emateko herriko plazan jartzen du-

tena. Zubietan, argazkiak erakutsi lez, indarrak

ematen dio jarraipena usadioari. E. ArrutiJagoba MANTEROLA | ARGAZKI PRESS

INDARRAK EMATENDIO JARRAIPENAUSADIOARI

C IKUSMIRA

hutsa

Podemos alderdia sortu aurretik ja-da Kongresuan alkandora hutseanibiltzeagatik kargu hartu zidaten.Hura ez zela etxe handirako itxu-

ra. Parlamentarien lanaren duintasunaurratzen omen nuen. Eutsi ezin eta, bat-batean, erantzuna atera zitzaidan ezpainertzetik. Alkandora erantsiz gero egokiagoegongo ote nintzen galdetu nion, alboannuen letratuaren irribarre eutsitakoarentestigantzapean. PPko atso enperifollatue-tariko bat zen, zaharra bezain zaharkitua.Ez zuen ez orduan atsoak irudikatukoagindu duintasun goreneko Estatuko Gor-teetan gaur horrenbeste parlamentariikusiko zituenik alkandora hutsean… Jaki-na da politikagintzan entzulearen iritzian

itxurak %80 eragiten duela, eta, mezuak,aldiz, %20 baino ez. Modan dago mangakjasota alkandora hutsean joatea. Modandaude egungo egoera larria irauli eta al-datzeko ahalmena beren buruari soilik ai-tortzen dieten alderdi berriak.

Berriak zaharren ordez, diotenez. Ho-rrela esanda, ardoarekin ezik, ados egonninteke. Zaharra ez da halabeharrez za-harkitua, iraultzailea ere izan daiteke. Be-rria ere ez da zertan berritzaile. VOX,UPyD eta C’s alderdiek aldaketarako ezerberririk eskaintzen ote dute ba? Aitzitik,atzera egitea dute xede; 78ra gutxienez.Alderdi berri xamarrak izanagatik, zahar-kituta jaio dira. Berrietan berriena, Pode-mos, aldaketaren berme bakarra omen.

Baina, beraien proposamen aurrerakoie-nak dagoeneko Euskal Herrian habian di-ra edo alderdi hainbatek hamarkadak da-ramatzate aldarrikatzen. Gobernuabereganatzeko lehian, modan dagoen al-kandora hutsean janzten dira. Baina itxu-ra ez da dena. Dagoeneko “kasta” arbuia-tzetik neurri aurrerakoienetan atzeraegitera igaro dira, alderdi zaharkituen an-tzera. Zer du ba Uriarte jaunak berritzaile-tik? Berriak bai, baina dagoeneko zaharki-tuak.

Izan ere, egun ekoizten diren gailu be-rrien iraungitze data hain da laburra… Eta,hala ere, asko eta asko Media Markt-erajoango da.

Zaharrak berri. •

0hutsa

Zaharrak berri

Xabier MikelErrekondo