6
MUNDU MISTERIOTSUA

Sirenoaren ipuinak

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Elkar argitaletxeak antolatutako lehiaketarako ipuinak

Citation preview

Page 1: Sirenoaren ipuinak

MUNDU MISTERIOTSUA

Behin batean, kostako hiri alai eta haundi batean, etxe polit eta arrosa bat zegoen. Han emakume bat bizi zen Eider deitzen zena. Oso jakintsua zen eta bakarrik bizi zen bere etxean. Eider beti hondartzara joaten zen eguzkia hartzera eta txokolatezko izozkiak jatera.

Page 2: Sirenoaren ipuinak

Egun batean soinu bat entzun zuen, soinu oso gogorra zen; tsunami bat zela ikusi zuen. Korrika hasi zen baina tsunamiak harrapatu zion. Desmaiatu zen eta uharte arraro eta txiki batean esnatu zen.

Han sireno bat ikusi zuen, sireno indartsua eta handia. Kartetara jolasten zegoen pelikano batekin. Sirenoak itsas-izar arrosa bat sudurrean ipini zion eta eskutik itsas-ondora eraman zuen. Bertan, errregea eta erregina ikusi zituen. Erregeak esan zion sorgin maltzur batekin borrokatu behar zuela. Asko entrenatu zen eta armadura distiratsu bat eta ezpata zorrotz bat eman zizkioten. Hurrengo egunean erregearen itsas-zaldian montatu zen bere borroka egiteko. Sorginarekin borrokatu zuen;, sorginak bere barita magikoa erabili zuen eta Eiderrek bere ezpata erabili zuen. Sorginak bere maskotari deitu zion:

-GALIMATAZO!!!!!!!!!!!!!!!!!!!- Eiderrek Galimatazori burua moztu zion bere ezpatarekin. Eider oso

pozik zegoen borroka irabazi zuelako.Sirenoak berriro uhartera eraman zuen eta esan zion uhartetik

ateratzeko jainkosa bat inbokatu behar zuela hitz magikoak erabiliz. Emakumeak hitz magikoak esan zituen eta jainkosa agertu zen; eskutik heldu zion eta emakumea bere kostako hirira bueltatu zuen.

Emakumeak bere historia hiri guztiari kontatu zion eta oso pozik jarraitu zuen bizitzen.

Jon Gomez Guisado

SIRENO LAGUNTZAILEA

Bazen behin palmeraz eta harriz betetako uharte oso txikitxo bat itsaso erdian. Bertan oso guapo, gihartsu, ile horiduna, isats urdinkoa eta Pepe izeneko sireno bat bizi zen pelikano zuri eta beltz batekin. Han oso ondo, bakarrik, lasai eta zoriontzu bizi ziren biak beti kartetara jolasten.

Egun batean handik, jende asko zeraman itsasontzi bat pasatzen zegoen; bere uhartera abiatzen zen oso-oso azkar. Sirenoak ohiukatuz,

Page 3: Sirenoaren ipuinak

itsasontzia biratu zuen beste alde batera eta bere uhartea salbatu zuen.

Baina itsasontziak biratzean, ile beltza, zapata zuriak, begi berdeak, txamarra gorria eta belarri oso handiak zituen neska bat uretara jausi zen. Sirenoa kartetara jolasten ari zela pelikanoarekin, segundu bat ere galdu barik, uretara bota zen eta neska ur urdin eta marrasoz betetako uretik atera zuen korrika baten.

Bere uhartera eraman, eta sirenoak dena azaldu zion neskari:-Itsasontzira bueltatzen zaitudanean ez esan inori ikusi didazula, bale? sekretu bat da!-Eskerrik asko salbatzeagatik, ez diot inori esango ikusi zaitudala sekretu bat delako; orain itsasontzira joan behar naiz.-Joan, baina lehenengo kartetara partida bat jolastu nahi ahal duzu nirekin?-BAI!!!!!-esan zion neskak oso pozik.-Benetan jolastu nahi ahal duzu?-galdetu zion Pepek harrituta eta pozik.-Bai, benetan esaten dut, kartak asko gustatzen zaizkit eta gainera beti jolasten dut nire aitarekin eta nire nebarekin nire etxean.

Azkenean neska itsasontzira bueltatu zen oso pozik bere familiarekin eta ez zion inori esan gertatu zena eta sirenoak pelikanoarekin jarraitu zuen kartetara jolasten.

June García Tola

PEPITO ETA NESKA

Itsasoan sireno bat bizi zen Pepito izenekoa. Pepitoren isatsa, kolore urdinekoa zen, bere ilea marroizka zen eta bere begiak kolore urdinekoak

Page 4: Sirenoaren ipuinak

zinen. Beti zegoen jolasten kartekin. Gustukoen zuen jolasa kartak ziren. Baina berak ez zekien norekin jolastu eta triste sentitzen zen. Beti zegoen pelikanoarekin jolasten eta aspertzen zen.

Bat-batean, itsasontzi handi bat agertu zen. Pepito, korrika hasi zen igeri egiten itsasontziak ez harrapatzeko. Itsasontzia azkar zihoan eta Pepito barrura urperatu zen.

Bat-batean harkaitz handi bat agertu zen. Itsasonziak harkaitza jo eta urperatu egin zen baina, Pepitok neska bat ikusi zuen itotzen eta azkar joan zen salbatzera. Neska esnatu zen, altzatu eta sirenoa ikustean oihuka hasi zen.

Pepitok lasaitzeko eskatu zion. Neskatxoa Maider deitzen zen eta galduta zegoen. Bera ez zen sireno bat, pertsona bat baizik. Bere ilea horia zen, bere begiak berdeak ziren eta ez zeukan lagunik. Maiderrek esan zion uharte honetan altxor bat zegoela eta haren bila joan ziren biak. Altxorra aurkitu eta biak jolastera joan ziren kartetara. Maiderrek kutxa ireki eta jolas asko zeukan: kartak, partxisa, ajedreza, … Pepito, aho zabalik geratu zen; jolas guztiak hartu zituen eta esan zion Maiderri:

- Aizu Maider, jolastu nahi duzu nirekin?- Mesedez!- Bai! -esan zuen Maider. - Oso pozik nago zu nire laguna izatea eta salbatzeagatik. Eskerrik

asko! –esan zuen Maiderrek.- Nire lagunik onena izango zara- esan zuen Pepitok oso alai.Hortik aurrera denak zoriontsu bizi izan ziren. Eta Pepitok beti zeukan

norekin jolastu. Denak zoriontsu ziren. Maiderrek lagun bat zeukan, Pepitok Maider zeukan jolasteko; eta biek altxor bat zeukaten. Denak Zoriontsu!!

Wafa Bouali Acarouch

Page 5: Sirenoaren ipuinak