18
1 Egun onak LH 2019-2020 kanpaina Astelehena, urtarrilaren 13a DON BOSCOK BAKARRIK ETA ABANDONATURIK IKUSI ZITUEN GAZTEAK. ZUK, JARRAITUKO ZENIOKE? Aitaren,… BIBLIAKO IRAKURGAIA: Salmoak 121, 1-2 «Begiak mendietara ditut jasotzen: nondik etorriko ote zait laguntza? Jaunarengandik datorkit laguntza, zeru-lurrak egin zituenagandik». IRAKURGAIA Don Bosco, 31 urte zituela, nekatua zegoen mutilen alde hainbeste lan eta ahalegin egin ondoren, … eta gaixotu egin zen. Familiaren etxera joan zen sendatzera. Han zegoela, ohartu zen konfiantzazko pertsona bat behar zuela bere ondoan, laguntzen, aholku ematen,… Non aurkituko zuen ama baino hoberik? Eta berekin joateko eskatu zion. Margarita lasai bizi zen, bere parajean, baserrian, bere ilobekin,… baina laster erantzun zion semeari: - Bai, joango naiz; prest nago, Jainkoaren nahia baita. Ama Margaritak bere arropa xumea eta zenbait gauzatxo sartu zituen otzaran. Don Boscok bere liburuak hartu zituen… eta, beste barik, abiatu ziren biak Turinerantz. 1846ko azaroaren 3an iritsi ziren. Han

Presentación general del curso - Salesianos€¦ · Web viewNi mutiko ahul eta ezjakina naiz. Orduan biraoka eta borroka bizian ari ziren mutiko haiek isildu egin ziren, eta mintzatzailearengana

  • Upload
    others

  • View
    5

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Presentación general del curso - Salesianos€¦ · Web viewNi mutiko ahul eta ezjakina naiz. Orduan biraoka eta borroka bizian ari ziren mutiko haiek isildu egin ziren, eta mintzatzailearengana

1Egun onak LH2019-2020 kanpaina

Astelehena, urtarrilaren 13a

DON BOSCOK BAKARRIK ETA ABANDONATURIK IKUSI ZITUEN GAZTEAK.

ZUK, JARRAITUKO ZENIOKE?

Aitaren,…

BIBLIAKO IRAKURGAIA: Salmoak 121, 1-2

«Begiak mendietara ditut jasotzen: nondik etorriko ote zait laguntza? Jaunarengandik datorkit laguntza, zeru-lurrak egin zituenagandik».

IRAKURGAIA

Don Bosco, 31 urte zituela, nekatua zegoen mutilen alde hainbeste lan eta ahalegin egin ondoren, … eta gaixotu egin zen. Familiaren etxera joan zen sendatzera. Han zegoela, ohartu zen konfiantzazko pertsona bat behar zuela bere ondoan, laguntzen, aholku ematen,… Non aurkituko zuen ama baino hoberik?

Eta berekin joateko eskatu zion. Margarita lasai bizi zen, bere parajean, baserrian, bere ilobekin,… baina laster erantzun zion semeari:

- Bai, joango naiz; prest nago, Jainkoaren nahia baita.

Ama Margaritak bere arropa xumea eta zenbait gauzatxo sartu zituen otzaran. Don Boscok bere liburuak hartu zituen… eta, beste barik, abiatu ziren biak Turinerantz. 1846ko azaroaren 3an iritsi ziren. Han Valdoccoko lanari hasiera eman zioten. Gazteei ahal zuten guztian lagundu eta, gainera, heziketa eskaintzen zieten.

Pedro Enriak, Don Boscok eta Ama Margaritak lagundutako mutil batek, zera esan zion behin Don Boscori: “Gogoan duzu gauetan, ohean geundela, zuk eta zure amak zer egiten zenuten? Gure praka eta alkandora zahar eta gastatuak adabatu, aldekoak baino ez geneuzkalako!”

Page 2: Presentación general del curso - Salesianos€¦ · Web viewNi mutiko ahul eta ezjakina naiz. Orduan biraoka eta borroka bizian ari ziren mutiko haiek isildu egin ziren, eta mintzatzailearengana

2Egun onak LH2019-2020 kanpaina

GOGOETARAKO

Zer egingo zenuke zuk, norbaitek “jarraitu niri” esango balizu?Dena utziko zenuke zure konfiantza osoa duenari jarraitzearren?Zer sentitzen duzu “betetzen zaituen norbaiti” jarraitzen diozunean? Zoriontsu izaten zara? Pentsatu duzu inoiz hurbileko zenbait lagun, beharbada, zuri jarraitzeko prest daudela? Jarraitu nahi dizutela? Eta horientzat influentzia txarra bazara,… zer? Gaizki eragiten badiezu, zer?

IRUDIA

BIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=j79wJJIX92Y

OTOITZA (23. Salmoa)

Jauna dut artzain: ez zait ezer falta. Larre guritan etzanarazten nau, ur baretara eramaten, eta indarrak berritzen; bide egokitik narama, leiala delako.Ibar beltz ilunetan banabil ere, ez dut inolako gaitzen beldurrik, zu nirekin baitzaude. Bai, zorionak eta leialtasunak inguratuko naute bizitzako egun guztietan.Amen.

Gure Aita

Page 3: Presentación general del curso - Salesianos€¦ · Web viewNi mutiko ahul eta ezjakina naiz. Orduan biraoka eta borroka bizian ari ziren mutiko haiek isildu egin ziren, eta mintzatzailearengana

3Egun onak LH2019-2020 kanpaina

Andre Maria, Kristauen Laguntzailea, egin otoitz gure alde // Aitaren,…

Asteartea, urtarrilaren 14a

DON BOSCOK GAZTEENTZAKO ETXEA SORTU ZUEN

Aitaren,…

BIBLIAKO IRAKURGAIA: Lukas 8, 19-21

«Joan zitzaizkion Jesusi bere ama eta anai-arrebak, baina jendearen jendez ezin iritsi ziren berarenganaino. Eta jakinarazi zioten: “Ama eta anai-arrebak dituzu kanpoan, zu ikusi nahian”. Jesusek, berriz, erantzun zien: “Hauek ditut nik ama eta anai-arreba: Jainkoaren hitza entzun eta betetzen dutenak”.

IRAKURGAIA

Don Boscoren familia gurasoek, Margaritak eta Frantziskok, eta hiru semeek, Antoniok, Josek eta Joanek, osatzen zuten.

Familia apala zen, pobrea, eta guztiek lagundu behar zuten etxeko eta soroetako lanetan. Don Boscok, hala, arduratsu izaten ikasi zuen. Honela azaltzen digu:

Egun batean hutsegite bat izan nuen eta hura, gure amarentzat, niri arduratsu nola izan irakasteko aukera izan zen. Untxitegiko atea irekita utzi nuen eta aberetxoak kanpora irten ziren. Denak soro-landetan galdu ziren. Lanaldi galanta untxiok bilatu, aurkitu eta untxitegira eramatea!!

Amak ez zidan ezer esan erreskate-lanetan aritu bitartean, eta horrek harritu egin ninduen, errudun sentitzen bainintzen. Untxiak biltzen bukatu genuenean eta sukaldean sartu ginenean, amak sukalde-bazterra seinalatu zidan.

- Joan, ekarzu zarta.- Ama, zer egin behar duzu? - Ekarri eta ikusiko duzu.

Page 4: Presentación general del curso - Salesianos€¦ · Web viewNi mutiko ahul eta ezjakina naiz. Orduan biraoka eta borroka bizian ari ziren mutiko haiek isildu egin ziren, eta mintzatzailearengana

4Egun onak LH2019-2020 kanpaina

Zarta erretan egon balitz bezala hartu eta, dar-dar, eskura eman nion, asko hurbildu gabe, badaezpada.

- Jo egingo nauzu, ezta?- Merezi duzu, ematen dizkidazun atsekabe guztiengatik. - Ama, ez dut gehiago egingo. - Ongi da. Gaurkoa barkatzen dizut, baina ez dadila halakorik berriz gertatu!

GOGOETARAKO

Don Boscok bizilekua, etxea, eman zien gazte behartsuei. Bere etxean gurasoek irakatsitakoa hartu zuen oinarri. Zure ustez, zer ikasi zuen Don Boscok bere etxean? Zer balio jaso zuen gurasoengandik?Zer balio nabarmenduko zenituzke zure etxean, zure familian?Izango zinateke Don Boscok bere etxean hartu zuen beste gazte hartzeko gauza?Abegitsua zara besteekin, laguntzen diezu… ala nahiago duzu zeureaz arduratu eta inoren kontuetan ez sartu?

IRUDIA

BIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=V6tkPLwDJgU

Page 5: Presentación general del curso - Salesianos€¦ · Web viewNi mutiko ahul eta ezjakina naiz. Orduan biraoka eta borroka bizian ari ziren mutiko haiek isildu egin ziren, eta mintzatzailearengana

5Egun onak LH2019-2020 kanpaina

Polita, ezta? Geuk bilakatu behar ditugu on, atsegin eta positibo behar bezala ateratzen ez diren gauzak. Eman diezaiogun irribarrea tristeari, besarkada bakarrik dagoenari, gure eskua erori denari,… Zaila iruditzen? Ez dut uste. Hara, izan gaitezen gure bidean bakearen zerbitzari gure inguruko guztiekin.

OTOITZA

Eskerrak, Jauna, Don Boscorengatik. Eskerrak, gazteen alde hainbeste ahalegindu zelako. Eskerrak, gazte behartsuenen alde hainbeste lan egin zuelako. Eskerrak, Jauna, gazteengatik,XIX. mendekoengatik eta XXI. mendekoengatik.Gazteak izan ziren Don Boscoren bizitzaren funtsa eta gazteok dira gaurko salestarren izateko arrazoia. Jauna, Don Boscok nahi zuen bezala, gazte oro, gutariko bakoitza, izan dadila bere bizitzaren protagonista.

Gure Aita

Andre Maria, Kristauen Laguntzailea, egin otoitz gure alde Aitaren,…

Page 6: Presentación general del curso - Salesianos€¦ · Web viewNi mutiko ahul eta ezjakina naiz. Orduan biraoka eta borroka bizian ari ziren mutiko haiek isildu egin ziren, eta mintzatzailearengana

6Egun onak LH2019-2020 kanpaina

Asteazkena, urtarrilaren 15a

DON BOSCOK PATIOA SORTU ZUEN, GAZTEAK ASKATASUNEAN BILTZEKO

Aitaren,…

EBANJELIOA: Markos 9, 36-37

«Eta gero, haur bat hartu, haien aurrera ekarri eta, magalean zuela, esan zien: “Honelako haurra nire izenean onartzen duenak neu onartzen nau”.

IRAKURGAIA: Oratorioa 1842an

“Negu hartan Oratorio hasiberria sendotzen saiatu nintzen.

Beronen helburua arriskurik handienean zeuden mutilak, kartzelatik irteten zirenak gehienbat, hartzea zen arren, jokabide oneko eta eskolatutako zenbait mutil gonbidatu nituen. Hauek besteei irakurtzen eta erlijio-kantuak abesten irakasten laguntzen zidaten.

Oratorioa honela antolatzen zen: jaiegunetan Aitortza eta Eukaristia sakramentuetara hurbiltzeko erraztasunak ematen ziren. Arratsaldean, ordu zehatz batean, kantu labur bat abestu eta dotrina irakasten zen; ondoren, etsenpluren bat azaldu eta gauzatxoren bat oparitzen zen, denei bana emanez edo zozkatuz”.

Beste apaiz batzuen laguntzaz, Don Boscok jana eta jantzia ematen zizkien bere mutilei.

Astegunetan, Don Bosco lan egiten zuten mutilak ikustera joaten zen, tailer, lantegi eta fabriketara. Ikustaldi hauek mutilentzat pozgarri ziren, hala, berauez arduratzen zen adiskide bat zutela baitzekiten.

Page 7: Presentación general del curso - Salesianos€¦ · Web viewNi mutiko ahul eta ezjakina naiz. Orduan biraoka eta borroka bizian ari ziren mutiko haiek isildu egin ziren, eta mintzatzailearengana

7Egun onak LH2019-2020 kanpaina

GOGOETARAKO

Badakizu zer zen Oratorioa?Badakizu orain ere oratorio asko daudela? Hartzen duzu parte gazte-zentroan? Zer baloratzen duzu gehien bertan? Ikastetxeko patio-denboran zer egiten duzu? Lagunekin jolastu? Inor bakarrik ikusten baduzu, jaramonik egin gabe igarotzen zara ondotik… ala kasu egiten diozu eta beronetaz arduratzen zara?

Ikastetxeko patioan Don Boscoren aspaldiko oratorio haietan bezala senti gaitezke. Ideia denbora aprobetxatzea da: beste neska eta mutil batzuk ezagutu, eurekin jolastu, irakasleekin hitz egin, … eta denon artean familia-giroa eragin, inor inoiz bakarrik sentitu ez dadin.

IRUDIA

BIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=RVIN_yY4L9s

Page 8: Presentación general del curso - Salesianos€¦ · Web viewNi mutiko ahul eta ezjakina naiz. Orduan biraoka eta borroka bizian ari ziren mutiko haiek isildu egin ziren, eta mintzatzailearengana

8Egun onak LH2019-2020 kanpaina

OTOITZA

Jesus, hementxe nago, Zuri jarraitzeko prest. Zure ikasle leial izan nahi duteta irakatsi nahi didazun guztia ikasi. Nigan dagoen onena besteak zerbitzatzeko eskaintzen dizut. Prest nago, Jauna, zure pausoei jarraitzeko. Pozik nago, zure ondoan on egiten ikasten dudalako.Fedean, itxaropenean eta besteenganako maitasunean hazi nahi dut;lagun iezadazu ikasle ona izaten eta hala bizitzen!

Gure Aita

Andre Maria, Kristauen Laguntzailea, egin otoitz gure alde Aitaren,…

Page 9: Presentación general del curso - Salesianos€¦ · Web viewNi mutiko ahul eta ezjakina naiz. Orduan biraoka eta borroka bizian ari ziren mutiko haiek isildu egin ziren, eta mintzatzailearengana

9Egun onak LH2019-2020 kanpaina

Osteguna, urtarrilaren 16a

DON BOSCOK ESKOLA SORTU ZUEN, GAZTEEK IKASTEKO

Aitaren,…

BIBLIAKO IRAKURGAIA: 1 Korintoarrei 13, 4-7

«Maitasuna eraman onekoa eta bihozbera da; ez du bekaizkeriarik, ez handiusterik, ez harropuzkeriarik. Ez da lotsagabea, ez berekoia, ez haserrekorra; kaltea ez du gogoan hartzen. Ez da bidegabekeriaz pozten, baizik eta egian pozten da. Maitasunak dena barkatzen du, dena sinesten, dena itxaroten, dena ongi eramaten».

IRAKURGAIA

Don Bosco, apaiztu zenean, Turinera joan zen bizitzera. Han, familiarik ez zuten eta eskolara ez zihoazen ume eta gazte asko ikusi eta ezagutu zituen. Orduan, Don Bosco haiei laguntzeko eta behar zuten arreta eskaintzeko lekua bilatzen hasi zen, mutilok biziki kezkatzen baitzuten.

Don Boscok uste zuen mutil haiek aukera bat behar zutela euren balioa erakusteko, aukera bat besterik ez… Horregatik, ahalegin handiak egin zituen mutiloi etxe bat ematearren eta lana aurkitzeko prestakuntza/heziketa eskaintzearren. Kartzeletara egiten zituen ikustaldietan hainbat mutil ezagutu zituen. Asko ez ziren, berez, gaiztoak. Haiei lagundu nahi zien. Mutilen adiskide egin eta euren bizimodua hobetzen saiatu zen.

Don Boscoren laguntzaz, mutilek gauza asko ikasten zituzten. Euren osasuna zaintzen, bata besteaz arduratzen eta elkarri laguntzen irakatsi zien. Pertsona onak eta zintzoak izan zitezen nahi zuen. Eta errezatzen eta Jainkoagan konfiantza izaten ere irakatsi zien.

(…)

Bazenekien Don Bosco, 31 urte zituenean, larri gaixotu ondoren, hiltzeko zorian egon zela? Bazenekien bere mutilek salbatu zutela?

Page 10: Presentación general del curso - Salesianos€¦ · Web viewNi mutiko ahul eta ezjakina naiz. Orduan biraoka eta borroka bizian ari ziren mutiko haiek isildu egin ziren, eta mintzatzailearengana

10Egun onak LH2019-2020 kanpaina

1846ko uda zen. Gazteekin egiten zuen lana gero eta handiagoa zen, gure santua gogorregi ahalegintzen zen… eta larri gaixotu zen. Hiltzeko zorian egon zen. Mutil askok, jakin zutenean, Jainkoari errezatu eta Don Boscoren alde eskatu zioten, senda zedin.

Badakizue zer gertatu zen? Jainkoak gazteei entzun eta kasu egin ziela. Medikuek hobetzen hasi zela igarri zuten. Egun gutxi barru, arriskutik at zegoen eta, aste batzuk barru, sendatua zegoen. Gazteok, jakina, izugarri poztu ziren.

Eta egun batean Don Boscok Oratoriora itzuliko zela esan zuen. Gazteek pozez oihuka hartu zuten: “Gora Don Bosco!”

Elizan sartzean (aulki batean eserita eraman zuten), zera esan zuen malko artean: “Eskerrak ematen dizkizuet… Ziur nago Jainkoak zuen otoitzengatik eman didala bizia. Hitz ematen dizuet nik zuengatik/zuen alde emango dudala nire bizia”.

GOGOETARAKO

Irakasleentzat, Don Boscorentzat bezala, zuok garrantzitsuena eta preziatuena zarete. Asko sufritzen dugu elkarrekin borrokan ikusten zaituztegunean, zuen zorte ona baloratzen ez duzuela ohartzen garenean. Horregatik, etengabe esaten dizuegu bizitzan esker oneko izan behar dugula.

Nortzuek laguntzen dizute pertsona hobe izaten, behar bezala hazten, ikasten,…?Esker oneko gara gure gurasoekin, irakasleekin, adiskideekin, Jainkoarekin?Zergatik emango zenituzke eskerrak gaur?

IRUDIA

Page 11: Presentación general del curso - Salesianos€¦ · Web viewNi mutiko ahul eta ezjakina naiz. Orduan biraoka eta borroka bizian ari ziren mutiko haiek isildu egin ziren, eta mintzatzailearengana

11Egun onak LH2019-2020 kanpaina

BIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=OZ2ss48Ji6A

OTOITZA

Jainko Aita maitea,eskerrak ematen dizkizugu Don Bosco oparitu diguzulako.Berak bere garaiko hainbeste gazte hezten jakin zuen.Gaur beste batzuk doaz bere bidetik,baina espiritu berberari eutsiz.Salestar ikastetxe bateko ikasle garenez,jakin dezagula egunero iristen zaizkigun giza eta kristau-balioak eta mezuak jasotzen.

Gure Aita

Andre Maria, Kristauen Laguntzailea, egin otoitz gure alde Aitaren,…

Page 12: Presentación general del curso - Salesianos€¦ · Web viewNi mutiko ahul eta ezjakina naiz. Orduan biraoka eta borroka bizian ari ziren mutiko haiek isildu egin ziren, eta mintzatzailearengana

12Egun onak LH2019-2020 kanpaina

Ostirala, urtarrilaren 17a

DON BOSCOK ELIZA SORTU ZUEN, JAINKOAREKIN ELKARTZEKO

Aitaren,…

BIBLIAKO IRAKURGAIA: 2 Korintoarrei 1, 3-4

«Bedeinkatua Jainkoa, Jesu Kristo gure Jaunaren Aita, Aita errukitsu eta kontsolamendu ororen iturri den Jainkoa! Berak ematen digu adore atsekabe guztietan, guk ere besteak edozein atsekabetan adoretu ahal izan ditzagun geuk Jainkoarengandik hartzen dugun adoreaz».

IRAKURGAIA: Etorkizuna ebazten duen ametsa

«Bederatzi urte nituela, amets bat izan nuen, nire bizi guztirako gogoan errotsu sarturik iraungo zuen ametsa. Hauxe zen: Nire etxe inguruan, zabaldi batean, ume asko jolasean eta barreka, hainbat biraoka. Biraoak entzutean, haiengana hurbildu nintzen eta erdian sartu nintzaien, ukabilka eta gaitzesaka isilarazi nahirik.

Orduantxe itzal handiko gizon bat, dotore jantzita, agertu zen. Bere aurpegia, argi-argia, begiak itxiarazten zituena. Nire izenetik deitu eta esan zidan:

Page 13: Presentación general del curso - Salesianos€¦ · Web viewNi mutiko ahul eta ezjakina naiz. Orduan biraoka eta borroka bizian ari ziren mutiko haiek isildu egin ziren, eta mintzatzailearengana

13Egun onak LH2019-2020 kanpaina

- Kolpeka ez, pazientziaz eta onean erakarri behar dituzu zuregana umetxo horiek. Hasi zaitez, bada, oraintxe bertan, horiei bekatuaren itsukeria eta ontasunaren ederra erakusten.

Harri eta zur gelditu nintzen, eta zera esan zion:

- Ni mutiko ahul eta ezjakina naiz.

Orduan biraoka eta borroka bizian ari ziren mutiko haiek isildu egin ziren, eta mintzatzailearengana hurbildu. Eta nik, zer esaten nuen ez nekiela, erantzun:

- Nor zara zu, niri agintzeko?- Borroka hauek zuk maitasun eta bizi-poz bilakatu behar dituzu. - Nondik eta nola nik jakinduria hori nireganatu?- Maistra nik jarriko dizut, eta haren esanak zintzo betez, jakintsu agertuko zara. - Baina, nor zara zu?- Zure amak egunean hiru bider gozo-gozo agurtzen irakatsi zizun Andrearen Semea naiz. Nire izena

jakin nahi duzu? Galdetu nire Amari.

Une hartan, Jaun haren ondoan, Andre liluragarri bat ikusi nuen; soinekoa eguzkia bezain argia zuen. Ni harriturik nengoen. Hark bere ingurura hurbiltzeko esan zidan:

- Hara! –begiratu nuenean, mutiko haietatik inortxo ere ez nuen ikusi. Haien ordez, antxumeak, txakurrak, katuak, hartzak eta beste animalia asko.

- Hona hemen zure soroa; hementxe egin behar duzu lan. Izan zaitez apal, indartsu, sendo eta zintzo, eta orain piztia horien artean gertatzen ari den hori berbera egin behar duzu nire semetxoekin.

Berriz ere begiratu, eta zera ikusi nuen: piztia basati eta hezigaitz haien ordez, arkumetxo otzanak, gizonaren eta andrearen inguruan jolasean.

Page 14: Presentación general del curso - Salesianos€¦ · Web viewNi mutiko ahul eta ezjakina naiz. Orduan biraoka eta borroka bizian ari ziren mutiko haiek isildu egin ziren, eta mintzatzailearengana

14Egun onak LH2019-2020 kanpaina

Orduan, oraindik ametsetan, negarrari eman nion. Eta garbi-garbi ulertzeko eran mintza zedila eskatu nion Andreari, ez bainekien zer esan nahi zuen. Eta Andreak, bere eskua nire buru gainean jarrita:

- Bere garaian ulertuko duzu; dena ulertuko duzu.

Gero zarata batek esnatu ninduen. Harriturik gelditu nintzen. Eskuak, ukabilka jardunez, mailaturik neuzkala iruditu zitzaidan, eta aurpegia, hartutako muturrekoez, mindurik.

Goizean, jaiki orduan, nire barrua hustu nahirik, ametsaren berri ematen hasi nintzen; lehenik, nire anaiei. Haiek, lehertzeko zorian, algaraka. Geroxeago, amari eta amonari. Bakoitzak bere erara interpretatzen zuen nire ametsa. Joxek zioen: “Zu artzain izango zara”. Antoniok, lehor: “Beharbada, bidelapurren buru”. Amak: “Nork daki, apaiz

edo…”. Eta amonak azken borobila eman zion eztabaidari: “Ametsak amets dira. Ez ditugu aintzakotzat hartu behar”.

Ni ere amonaren iritzikoa nintzen, baina amets hura ezin izan nuen inoiz nire burutik aienatu. Ondorengo urteak ametsak ebatziak izan ziren.

GOGOETARAKO

Badakigu Don Boscok konfiantza handia zuela Andre Maria Laguntzailearengan. Amak Ama Birjinari egunean hiru aldiz errezatzen irakatsi zion… eta zeruko emakume ederra ametsetan agertu zitzaion gauzak nola egin adierazteko. Gure Don Boscok beti uste izan zuen, gure santua sinetsita zegoen, Ama Birjinak lagundu ziola dena egiten. “Berak egin du dena”, esaten zuen.

IRUDIA

Page 15: Presentación general del curso - Salesianos€¦ · Web viewNi mutiko ahul eta ezjakina naiz. Orduan biraoka eta borroka bizian ari ziren mutiko haiek isildu egin ziren, eta mintzatzailearengana

15Egun onak LH2019-2020 kanpaina

OTOITZA

Egin argi, Jauna, zure argia zabaltzeko; egin argi, besteen alde gehiago ahalegintzeko,egin argi, Zugandik ikasteko; egin argi, zure deia entzuteko; egin argi, bihotzez maitatzeko; egin argi, bakea ereiteko.

Gure Aita

Andre Maria, Kristauen Laguntzailea, egin otoitz gure alde Aitaren,…