8
KULTURA ETA AISIA 01 Ortzadar \\ Larunbata, 2010eko azaroaren 27a www.deia.com Tartean-ek bakarrizketa barregarria estreinatzen du 188. zenbakia [4-5. orrialdeak] Umorea eta kritika Bidaia eta kazetaritza uztartzen [7. orrialdea] Ander Izagirre Interneteko protokoloa [6. orrialdea] Netiketa

Ortzadar

  • Upload
    deiacom

  • View
    242

  • Download
    0

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Revista de ocio y cultura.

Citation preview

Page 1: Ortzadar

KULTURA ETA AISIA 01Ortzadar \\Larunbata, 2010eko azaroaren 27a

www.deia.com

Tartean-ek bakarrizketabarregarria estreinatzen du

188. zenbakia

[4-5. orrialdeak]

Umoreaeta kritika

Bidaia eta kazetaritzauztartzen[7. orrialdea]

Ander Izagirre

Interneteko protokoloa[6. orrialdea]

Netiketa

Page 2: Ortzadar

02 KULTURA ETA AISIA// Ortzadar Larunbata, 2010eko azaroaren 27a

D ENA DA GIHARRA –esan dizu Anak, eta ez duzu ulertu.

–Nola dena?

–Den dena.

Zure lagun mina da, zure min guztien laguna, eta garrantzia dutenhiru-lau gauzetan inoiz erratu ez denez, “dena” ulertzen saiatu zara

eta denaren dena ikusi duzu.

Zeure burua, ume lotsorra zinenean eta lotsaren lotsaz ogia eros-tea ere ezinezko balentria egiten zitzaizunean. Akordatzen? Nazka-

tu zinen halako batean eta adorearen azken erreserba erabilitabarra luzea eskatu zenuen, burua makurtu gabe, egun on esan-

da, ausarta bazina bezala. Gauzak aldatu ziren egun hartan,lotsak kentzen hasi eta auzoan ibiltzen ikasten hasi zinen.

Egunetik egunera errazago izan zen gero eta orain, haur-tzaroko lotsa ia guztiak oroitzapenak baino ez dira. Biho-tzak duen azken patrikan gorde dituzu, ez duzulakoahaztu nahi batzuetan irabazi egiten direla zeure ozto-poen kontrako gerrak.

“Dena” gauza asko dira. Edo bakarra,baina kolore zuriaren antzeko gauzabakarra. Barruan astiro begiratueta mila kolore agertzenzaizkio. “Dena” institutukolehen egunak dira, jendeaezagutzea, lan berriko lehenorduak, emango duzunmuxuaren bezpera. Beldurtxikien antologia zabala eta la-tzenen bilduma latza.

–Dena.

Anak irribarre egin du.

–Bizitza –esan dizu–, bizitza bera da giharra eta bizitzan eginbehar dugun guztia ere bai.

Zure bizitzako aukera guztiei begiratu diezu. Ez dira asko,hautu gehienak bizitzak bere kabuz egin baititu eta zu treneanjoan zara, gonbidatu. Baina batzuk gogoratu dituzu. Muxuaeman edo ez, lan berria bilatu edo lehenean geratu, jende berriaagurtu edo agurrik gabe uxatu. Erabaki bakarra dira, ausartu

edo geratu, egin edo egon. Eginak egin zaitu eta egin duzunbakoitzean gero zailagoa egin zaizu egotea. Bizitza giharra dela-

ko. Erabili eta berotu egiten da. Utzi eta gogortu.

–Nik ez diot nireari gogortzen utziko –esan dio Anak bere burua-ri eta askotan erratuko dela jakin duzu eta behin ere ekibokatukoez dela–, erabili egingo dut egunero.

Bihotza puztu zaizu lagunarekiko maitasunez eta bihar maitasunhorren agujetak izan dituzula jakin duzu. Pozaren gorakadak negar-gurea eman dizu, segundu batez.

A ULKI AKOLTXATU BATEAN, ordenagailu batenaurrean, bulego epelean lan egiten duten gehienek,harro-harro, esaten ari direnaz oso seguru, zeharoarbuiatzen dute giharra. Badira salbuespenak, jakina.

Batzuek kirola egiten dute argaltzeko, beste batzuek gorputzal-diari eusteko, baina gehienek uste eta esaten dute pertsona gihar-tsuak buru hutsak direla, egunaren erdia edo gehiago muskulueibegira ematen omen dutela. Eta, jakina, ezin da alderatu gizakizuntzez puztu mota hori lan intelektualarekin, garuna eta atza-marrekin egiten denarekin, ordenagailu baten bitartez sortzendenarekin. Eta gogoeta hori zehatza izango da kasu batzuetan,baina ordenagailu baten aurrean, epel, aulki akoltxatu bateanlan egiten dutenen artean ere zenbatuko genituzke buru hutsbatzuk ere. Eta alderantziz. Eta gauzak ez dira sekulahorren manikeoak.

Baina demagun mendebalde epel hau hoztu egitendela egunen batean. Esan nahi da, esaterako, bestegerra zibil (edo militar) bat pizten dela. Eta bule-gari ordenagailu maitale horiek mendira eginbehar dutela. Eta, osabak kontatzen zuen moduan,Asturiaseko mendietan ezkutatubehar dutela eta hotzari aurreegin, eta atzetik datozeneiaurre egin, eta goseariloreak janez aurre egin.Kontatzen zuen osabak loegiten zuen kobazuloanesnatu zela halako goizbatean eta ondoko lagunahilda topatu zuela. Giharraksalbatuko zituen batzuk orduanere. Eta balizko, bihar edo etziko,gerra batean ere intelektualek arbuiatzen dituztenhoriek salbatuko lirateke. Edo itsasontzi istripubatean. Edo hegazkin istripu batean. Edo bahiketabatean…

Eta zer izango litzateke gerrarik ez, istripurik ez,baina halako egun batean, Ruandan 1994an gertatuzen bezala –atzo–, baten batek genozidio edo masakrebat saiatuko balu gure kontra. Gure herrietako sarre-ra guztietatik, aihotza eskuan, gizon gihartsu etaindarkeriaz gainezkakoak sartuko balira. Konta-tzen du Innocent Rwililizak, Nyamatako irakaslebatek, 1994 zorigaiztoko hartan, Interahamwe tal-dekoak (tutsien xerka ibiltzen ziren hutu taldeak)herrian sartu zirenean, Kayumbako mendixkaraalde egin zuela berak hainbat lagunekin. Esaten duasko zirela hasieran mendixka hartan, ehunka,milaka, ez dut ondo gogoratzen baina berdin dio,jende asko, eta Interahamwe taldeak etortzeari utziziotenean, dozena batzuk baino ez zeudela bizirik,hogei, hogeita hamar, ez dut ondo gogoratzen bainaberdin dio, oso pertsona gutxi. Innocentek esaten dukorrika ematen zutela egun osoa, ihesi, eta indar-tsuenak baino ez zirela bizirik atera. Gihartsuenakberriro ere. Nortzuk gara, orduan, ordenagailudunakespezieen eboluzioan?

Baten batek esan dezake: Ruandan izan zen hori,baina hemen… Harro eta esaten ari denaz seguruesango luke. Nik ez nioke sinetsiko.

Editorial Iparraguirre S.A.Zuzendaria: Iñigo CaminoKoordinazio lana: Karolina Almagia - [email protected]: Iñaki Mendizabal Elordi / Ander Egiluz BeramendiPortadako argazkia: David de Haro

Lege Gordailua: BI 1720-06

Kultura Sailak(Hizkuntza PolitikarakoSailburuordetza)diruz lagundutakoa

Gehigarri honekBizkaiko ForuAldundiarenlaguntza jaso du

‘Giharrak’

Innocenten mendia atzo Egin edo egonU N A I E L O R R I A G A I R AT I J I M E N E Z

Gehienek usteeta esaten dute

pertsonagihartsuak buru

hutsak direla Bizitza giharrada; erabili etaberotu egitenda. Utzi eta

gogortu

L I T E R AT U R A > A H O T S A K

Page 3: Ortzadar

KULTURA ETA AISIA 03Ortzadar \\Larunbata, 2010eko azaroaren 27a

I B O N E G A Ñ A

Kritika‘ E Z E R G A B E H O B E ’, I T X A R O B O R D A ( S U S A )

Think global

M IGRAZIO KLANDESTINOA da Itxa-ro Bordaren Ezer gabe hobe elebe-rriaren gai nagusietarikoa, edo,zehatzago, eleberriaren diskurtso

politiko norabide anitzekoa garatzeko abiapun-tua. Legez kanpo Mendebaldera datozen migra-tzaileen inguruko kontakizunak abiatzen du nobe-la, izan ere, eta Mendebalde kapitalistak ezarri-tako muga eta harresien aurkako aldarri ozenabihurtzen da liburua, Europara nahiz AEBetarasartzeko jasan beharrekoaz hausnarketa egina-razten duena. Edonola ere, Bordaren eleberriaharantzago doa, eta migrazioen kontakizunetikabiatuz, egungo munduaren erretratua egin nahiizan du, neoliberalismoak eragindako honda-mendiak xeheki irudikatuz. Altermundializa-zioaren think global, act local goiburu huraburuan izanik bezala, munduaren erretratu glo-bala egin nahia dago Ezer gabe hobe anbiziotsua-ren oinarrian, Euskal Herritik abiatuz Afrika,Europa ekialdea, Mexiko, Afganistan eta bestehamaika espazio eta gatazka ibiliz edo eta sala-

tuz, betiere liburua bitan banatzen duten bi migra-zio-ardatzen inguruan: Afrikatik Europarakoa etaMexikotik AEBetarakoa.

Ez da berria migrazioaren eta mugaren gaia Bor-daren literaturan; Amaia Ezpeldoiren EuskalHerrian barnako ibilerak eta migrazioak ezagu-nak genituen lehendik, eta Ezpeldoiren bidez Bor-dak bere neurrirako nazio linguistiko eta kultu-rala eraikitzen zuen gisan, eleberri honetan ere,migrazioen narrazioa ez da soilik neoliberalis-moaren kalteak salatzeko bide, ezpada, halaber,bestelako mundu bat irudikatzeko aitzakia ere,migrazioen bidez askotariko pertsonaiak elka-rrenganatzen baititu Bordak (pigmeoak, Afga-nistaneko transgeneroak, euskaldunak, mexikarindigenak… ). Sigmak egindako bidaiek eta haie-tan batutako jendeak, hala, jendarte kulturanitzbat itxuratzen dute eta “beste mundu bat” posibledela erakutsi, modu batzuetan idealizatu eta nai-fegian, nire ustez.

Sigma baionarra da narrazioaren bi ataletanprotagonista, eta bera da (europar, zuri, paperdu-na) bi ataletan mugak klandestinoki pasa beharkodituena, kasualitate eta utzikeria hutsez (puntuhorretan, narrazioaren sinesgarritasuna kolokanjartzeraino, nire ustez). Hala, Bordak mendebal-darra jarri nahi izan du migratzaile klandesti-noaren lekuan, agian irakurlea ere ariketa horiegitera behartu nahirik.

Sigma eta Lambda; hizkien izenak eman dizkie

protagonistei egileak, zehaztugabetasunean utzizpertsonaien identitatea eta, bereziki, haien gene-roa. Neoliberalismoak bizitzaren alderdi guztie-tara (orobat bikote-harremanenetara) dakarrenprekariotasuna papereratu nahi izan du Bordakeleberrian, eta baita identitateen prekariotasuneta aldagarritasuna ere. Neoliberalismoarenaurkako diskurtsoarekin batera, Judith Butlereta Monique Wittig lagun, generoaren berrira-kurketa eta deseraikuntza da, izan ere, eleberria-ren diskurtso politikoaren bigarren zutoina, queerteoriaren edo postfeminismoaren ekarriak bereegiten dituena.

Sigma da eleberriaren diskurtso politikoariahotsa jartzen diona, bere bakarrizketa eta elka-rrizketen bidez, baina baita narratzailea ere, ira-ganean oraingo gizarteaz mintzo baita. Alabaina,ez dago kontraesanik diskurtso horien artean, etaSigmak nahiz narratzaileak ikuspegi ia bera pla-zaratzen dute. Halaber, diskurtso politikoa lehenplanoan jarri denez, zenbaitetan narrazioarengorabeherak eta pertsonaiak urruneko eta laue-giak begitandu zaizkit, eskema ideologiko oroko-rraren menpekoegi bailiran, bigarren planoanbaleude bezala eta pertsonaien bizipen eta senti-menduak biziarazi baino gehiago kontatu egitenzaizkigulako irudipena geratu zait hainbat pasar-tetan. Edonola ere, eskertzen zaio Bordaren libu-ruari gutxiri bezala darion anbizioa, ausardia,amorrua eta urgentzia.

Zahartzekomodu berriakasmatu nahidituen nobelakArantxa Urretabizkaiaren ele-berririk autobiografikoena da3 Mariak. Bertan, bi protago-nistei hamabost hilabetetangertatutakoa kontatzen da.Bereizkuntzarik nagusiena,seguru aski, protagonistenadina da, laurogei urte ingurudute nobelaren hasieran.Zaharrak dira eta hitz horierabiltzen dute beraienartean, leungarririk gabe, ezhirugarren adin ez ezer.Nobela honetan gutxienezzortzi urtetako aldizkako lanadago, ogibideak eta bizitzapertsonalak utzitako tartee-tan egina baita.

Erakusleihoa Salduenak

Egilea: Arantxa UrretabizkaiaArgitaletxea: EreinGeneroa: Narratiba

Zaldi Eroa

Iruña-VeleiaingurukopolemikarenkronikaIruña-Veleiako erromatargaraiko aztarnategian egin-dako aurkikuntzen eta horieninguruan sorturiko polemika-ren kronika xehe eta doku-mentatua egin du AlbertoBarandiaran kazetariak.Indusketan lan egindakoarkeologoekin hitz egin du,bertan aurkituriko grafitoenbenetakotasuna eta faltsuta-suna defendatzen dutentxostenen edukiak jaso, gaiakanpotik baina arretaz jarrai-tu duten espezialisten iritziakbildu... Arkeologia, epigrafia,filologiazko argumentuakagertzen ditu alde eta kontra.

Egilea: Alberto BarandiaranArgitaletxea: ElkarGeneroa: Saiakera

EuskaldunaontziolarenborrokakoegunakLangileen adorea, zanpaketa-ren gordinkeria, erresisten-tziaren ederra, familiarenestura, borrokaren zaila,mendekuaren bihozkada diraGotzon Barandiaranen lehennobelako gaiak. BilbokoEuskalduna ontziolan 2.461langileetatik 200entzakotokia besterik ez zela izangoadierazi zuen EspainiakoGobernuak 1984an, birmol-daketa asmoak abian jarrizituenean. Luis Urresti lan-gilearen eta alaba Lorearenarteko solas etenek etaoroitzapenenek egituratzendute kontakizun osoa.

Egilea: Gotzon BarandiaranArgitaletxea: SusaGeneroa: Narratiba

1. AutokarabanaFermin Etxegoien. Pamiela.

2. Ertzeko zatiakJon Sarasua. Argia urtekariak

3. Eguzpi kolpea.Horacio Quiroga. Elkar

4. Utopiaren itzalakAsel Luzurraga. Txalaparta.

5. Bilbao, New York, BilbaoKirmen Uribe. Elkar

6. Fucking artistsXabier Montoia. Elkar

Fikzioa

LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea).

1. Eskarmentuaren paperakAn jel Lertxundi. Alberdania

2. Ez dago etxeanJokin Urain. Susa

3. Loiolako hegiakImanol Murua Uria. Elkar

4. Geroa gurea da. Ibarretxe...Koldo Ordozgoiti. Alberdania

5. Hau koaderno bat zenMaialen Lujanbio. Lanku Bertso Zerb.

6. Eta orain zer? Gure urte haiekIgnacio Arregi. Alberdania.

Ez Fikzioa

�Egungomunduarenerretratua eginnahi izan duliburu honekin

�Munduidealizatu etanaifegiaerakusten dumodu batzuetan

Page 4: Ortzadar

04 KULTURA ETA AISIA// Ortzadar Larunbata, 2010eko azaroaren 27a

Mikel Martinezek interpretatzen du Patxo Telleriak eta Jokin Oregik idatzitako ‘Larria, Kutsakorra, Mendebaldekoa’

GAITZAREN AURREAN,BARREZ LEHERTU

KAROLINA ALMAGIA

H EGAZTIEN GRIPEA,behi eroen sindromea,A gripea…, aldiro,efektu apokaliptikoak

izango dituen gaitz berri batekinastintzen gaituzte berriek. Egiaote da, ala farmazeutikoek asma-tutako alarma faltsua izango da?Batek daki, baina badago kezkahori plazaratu behar dela pentsa-tzen duenik, horren guztiarenaurrean jarrera kritikoa errebin-dikatzen duenik. Hori bai, beti erebarrea eta parodia medio.

Horixe pentsatu zuten Jokin Ore-gik, Patxo Telleriak eta Mikel Mar-tinezek, Tartean konpainiako par-taideek, Larria, Kutsakorra etaMendebaldekoa (LKM) antzezlanasortzeari ekin ziotenean. Emaitzaabenduaren 7an ikusiko dugu,Durangoko San Agustin aretoan,

Goitik behera, Patxo Telleria, Jokin Oregi eta Mikel Martinez, maskaz, laborategian sartzeko prest. ARGAZKIA: DAVID DE HARO

Stanislaw Lem-en Izarretako bita-kora, eta Patrick Süskind-en Kon-trabaxua bakarrizketak egin ditut.Azken hori, gainera, erabakigarriaizan zen nire ibilbidean, 350 ema-naldi egin bainituen. Baina Larria,

Kutsakorra, Mendebaldekoaerronka bereziki handia

da. Lan galanta izanda prestaketetan,kontzentrazio itzelaeskatzen du emanal-dietan, adrenalinazurrustan doakio.Formula 1eko ibil-gailua gidatzea bai-no askoz ere gogo-

rragoa. Badakit obra-motor ona daukadala,

oso ona, eta nireeskuetan dagoela publi-

koa harrapatzea. Kris-toren ilusioa egiten dit

hori lortzeak”.

Liburu eta Disko Azokarekin bateginaz estreinatuko baita.

Patxo Telleriak (Bilbo, 1960) etaJokin Oregik (Soraluze, 1970) ida-tzitako obra Mikel Martinezek(Lizarra, 1955) interpretatzen du.Bakarrizketa izan arren,hiru pertsonaia joka-tuko ditu Marti-nezek. Akzio ber-berak hainbatefektu sortukoditu, egilearenarabera. Hitz ber-berak hainbat esa-nahi izango ditu,esatariaren arabe-ra. Ibilbide luzekoaktoreak aurretik ereegin ditu beste baka-rrizketa batzuk, bainahau erronka bereziaizango da. “Pirandello-ren Ni eta nire sudurra,

A N T Z E R K I A > TA R T E A N - E N E S T R E I N A L D I A

Hiru pertsonaia izanda, aktorebakar batek interpretatzea ez daizan “merkeago ateratzeko” edoantzeko zerbaitengatik. “Estilo ari-keta bat da –esan du PatxoTelleriak–. Bakarrizketa idazteaabiapuntua izan zen, geroetorri ziren beste ideiak.Aspaldi neukan hirupertsonaiekin gauzabat sortzearenasmoa. Aktore batekhiru paper ezberdinegiteak sortzenduen jokoa intere-satzen zitzaigun”.“Hain zuzen ere,horregatik du graziapieza honek, magiaberezia ematen dio”, gai-neratzen du Mikel Marti-nezek.

Larria, Kutsakorra, Men-debaldekoa antzezlanak pil-

pilean dagoen gaia jorratzen du.“Orain urtebete, denok oso kezka-tuta genbiltzan A gripearekin–gogoratzen du Jokin Oregik, mun-taiaren zuzendaritza eramanduenak–. Diru publikoarekin ez

dakit zenbat txerto erosiziren, eskola batzuk

itxita egon ziren aste-betez, sortu zen bel-durra globala izanzen. Ni neu estueta larri ibili nin-tzen, ikusten nue-

lako zelako zaurga-rriak garen, nolamaneiatu ahal gin-tuzten… Gureseme-alabei txertoaipini behar genienala ez jakin gabe

ibili ginen, interne-ten horren inguruanhamaika kontu ira-

Martinezek (behean) interpretatzen du Oregik eta Tell

Page 5: Ortzadar

KULTURA ETA AISIA 05Ortzadar \\Larunbata, 2010eko azaroaren 27a

Tartean-en euskarazko produkzioak salbuespena dira antzerki-merkatuan. Alta, Patxo Telleriak sortutako obrak primeran saltzen dira.Mikel Martinezek eta Telleriak berak eratutako Ez Dok Hiru Bikotea-troa Euskal Herri osoko antzokiak betetzen ari da euskararen ingurukokomedia trilogiarekin: Euskara sencilloaren manifiestoa, Larru Haize-tara eta Euskarazetamol. Azken lan horrekin egongo dira etzi eta etzi-damu (hilaren 29 eta 30ean) Arriaga Antzokian. Euskarazko eta for-matu txikiko obra batekin horrelako antzokietan aritzea ez da arrunta,ordea. “Pentsa: Bilboko taldea izanik, zortzi urte daramagu Bikotea-troren obrekin antzokiak betetzen eta lehenengo aldia da Arriagan gau-dela. Eta astelehen-astearte batean programatu gaituzte. Hala eta guz-tiz ere, pozik gaude”. Arean ere, “antzerkia egitea berez zaila bada,euskaraz egitea zailagoa”, Oregik dioen bezala.

‘Euskarazetamol’ Arriagara iritsi da

kurtzen genituelako. Hori guztiagertatu eta gero, zer geratzen da?Milioika euro gastatu dituela Esta-tuak txertoak erosten eta batenbatek irabazi duela diru hori guz-tia. Beraz, euren mende gau-de”.

“Bai, zaurgarriakgara zentzu guztie-tan –-baieztatzendu Patxo Telle-riak–. Izurriteaegiazkoa bada,zaurgarriak gara.Eta gezurra bada,zaurgarriak gara,engainatu gaituztela-ko. Kontua du guk ezdakigula zehazki zer gertatzenden. Badakigu egiaren parte batbadagoela, eta badakigu gezurra-ren parte bat ere badagoela”.Horren aurrean, obraren bidez,“gure eta jendearen kezka eta hase-rrea plazaratu nahi dugu”.Eta mezu bat bota: “eutsidiezaiogun kritiko iza-teari ahal den neu-rrian”.

Alta, “guk ez duguleziorik ematen,kaleko beste edozei-nek bezain gutxidakigu gai horriburuz –ohartarazi duTelleriak–. Guk daki-guna da komedia egi-ten. Hasiera batean,milaka buelta emangenion formatuari etaproposamen serio

xamarrak sortzen zitzaizkigun, bai-na berehala erabaki genuen kome-dia arlora eramatea. Komedia bai-ta biderik egokiena jendearenganairisteko. Nahiz eta gertaera sasi-

benetakoa izan, errealitatetikurrundu gara. Muturrera

eraman dugu, horrega-tik komedia basatia

eta barbaroa aterada”.

“Gertaerak paro-diara eraman ditu-gu, baina seguru

errealitateak gaindi-tuko duela baita gure

fikzio barbaroa ere –dioOregik–. Obra hau metafo-

ra bat da, eta metafora horrekdio gu guztiok akuriak garela,gurekin esperimentatzen ari dire-la”. Kontuak kontu, barreak izan-

go dira nagusi komedian zehar,nahiz eta bertan gerta-

tzen direnak “nahikolatzak” diren.

Telleriak esa-ten duen beza-la, “hau ez· dakomedia ari-na, ezta bode-bila ere”.

L a r r i a ,Kutsakorra,M e n d e b a l -

dekoa obran ezdute bakarrik

negozio farmazeu-tikoei buruz hitz egi-

ten, baizik eta guregizarteari buruz ere.

“Jendeari buruz ari gara. Hirupertsonaiak oso ezberdinak ager-tzen direnez, oso argi ikusten dirajokabide batzuk eta jendearen mise-riak azaleratzen dira”, azaltzendute. Horrek “samurtasuna,konplizitatea eta irribarrea” piz-tuko dituela uste du Mikel Marti-nezek.

EUSKARAZ, BAINA KALITATEZ Izanere, “jendea hunkitzea” da Tarteankonpainiaren asmoetako bat mun-taia guztietan. Euskarazko kalita-tezko antzerkia egitea da beste bat.Eta betiere, beraiek sortutakoobrak taularatzea.

Hain zuzen ere, premisa horiekineratu zuten Tartean Patxo Telle-riak, Mikel Martinezek eta JokinOregik, Maskaradan urtetan elka-rrekin ibili ostean eta bakoitzakbere kabuz hainbat proiektutanparte hartu eta gero.

Taldeak lan batzuk ekoiztu dituaurretik: Sonata segundo batean etapiku eta Ezin dut egia esan, kasu.Bere baitan beste bi talde artistikoere badaude: Ez Dok Hiru Bikotea-troa –Telleria eta Martinez aktoredirela, arrakasta handiko euska-razko obrak taularatu dituena– etaMarie de John, Robot Maitea edotaZer duzu negarrez, Marie familiaosoari zuzendutako ikuskizun sari-tuak egiten dituena.

Larria, Kutsakorra eta Mendebal-dekoa lanak gaztelaniazko bertsioaizango du, Gorka Minguez Portu-galeteko aktorearen eskutik. Lasterhasiko dira hori prestatzen.

eriak idatzitako obra. ARGAZKIA: DAVID DE HARO Martinez, antzezlanaren une batean. ARG.: DAVID DE HARO

“Aktore batekhiru paper

ezberdin egiteaksortzen duen

jokoa gustatzenzitzaigun”

“Formula 1ekoibilgailua

gidatzea bainogogorragoa da;

adrenalinazurrustan”

Page 6: Ortzadar

06 KULTURA ETA AISIA// Ortzadar Larunbata, 2010eko azaroaren 27a

JON MARTIN

E TIKETA ETA PROTOKOLOAgarrantzitsuak dira jendartearenkonbibentziarako. Protokolo ugaridaude interneten (HTTP, FTP, ARP,

ICMP, IP, Telnet...), baina artikulu hau ez daprotokolo horiei buruzkoa; edukazioarekinzerikusia duen protokoloari buruzkoa baizik.Netiketa moduan bataiatu dute erabiltzaileenportaera arautzen duen gomendio multzoa.Teknologia berriek sortutako egoeratarakoportaera kodea ere sortua dute dagoe-neko protokolo eskolek.

Zenbait aholku bildu dituguartikulu honetan. Ez diraderrigorrezkoak; bainakontsentsu zabala dutenezkontutan, behintzat, hartubeharko lirateke.

EMAILETAN Mintzakide dugunpertsona aurrean ez izateakkomunikazioa zailtzen du. Ari-keta onena, ordenagailuaren bes-taldean beste pertsona bat dagoelapentsatzea da. Oroitu zenbait esaldiren zen-tzua asko alda litekeela irakurtzen dugunekogorputzaldiaren arabera. Hunkikiak lagun-garri dira holakotan, nahiz eta gehiegizko era-bilera ere ez den egokia.

Emailak idazterakoan gogoratu letra larriak(maiuskulak) erabiltzea edukazio txarrekoadela. Garrasi egitearen parekoa dela inter-neteko hizkuntzan.

Mezuei beti erantzun behar zaie irakurri eta24 ordu baino lehen. Mezua jaso dugula jaki-naraztea, hori bakarrik, edukazio onekoa da

labur bat egitea ez dago soberan. Foroko esaldizehatz bati erantzun nahi bazaio, zein denberridatzi behar da, irakurleak testuinguruanjartzeko (oroitu urtebete pasa ondoren ere ira-kurtzen direla mezuak). Sinadurari dagokio-nez, datu interesgarriak badira soilik jarri:irudirik ez, ezta bideorik eta testu luzerik ere.

MUGIKORRETAN Badira mugikorraren erabi-lera dela-eta, errespetatzen ez diren arauak:zinean mugikorra ez itzaltzea edo afari bateanmugikorrak jo eta elkarrizketa hamar minu-

tuz etetea adibidez; edo garraio publikotanbesteen isiltasunerako eskubidea urratzeamugikor bidezko elkarrizketa ozen batenbidez... Mugikorraren tonua egoera gehiene-tarako egokia izatea komeni da, gure bururikez lotsarazteko espero ez dugun gunean edokonpainian kantari hasiz gero. Halaber,SMSak norberaren izenez sinatu behar dirajasoko duen pertsonarekin tratu handia ezbadugu; eta, era berean, deiak egiten direneandeitzeko momentu ona den galdetu.

[email protected]

eta momentuan erantzun ezin badugu, aurre-rago erantzungo dugula jakinaraztea ere bai.

Berbidalketetan, helbideak CCO ataleanidaztea komeni da. Modu horretan, jasotzenduenak ezin du ikusi nori gehiagori bidalizaion mezua. Batzuetan iristen diren mezuberbidaliek email zerrenda luze-luzea dakar-te eta hori erabiltzen du zenbaitek gero spam-a bidaltzeko.

Berbidalketa bat burutu aurretik, pentsatubi aldiz. Baliteke mezua jasotzen duenak ezirakurtzea norberak irakurtzen duen pasioz,

edo emaila irakurriko duen lekua ez iza-tea leku egokiena halako mezu bat

irakurtzeko...Hoaxe-ak ez berbidali. Emailkateak dira hoaxe-ak (amen-omen-ak, euskaraz). Hasiera-tik gezurrezkoak dira gehie-nak eta beste batzuk denbora-rekin bihurtzen dira gezu-

rrezko (interneten bidaiatzendaramaten denboragatik). Inoiz

iritsiko zitzaizkizuen hotmail ixte-ra doazela esaten dutenak, edo

cocker-kume batzuek adoptatzeko aukeraemanaz... Azken astean AB odol-taldekodonanteen beharra zabaltzen duen bat dabilEuskal Herrian. Iritsi zaizu?

Fitxategi handiak bidaltzerakoan, kontuz!Posta guztiek ez dute edukiera bera. Ez da ber-dina euskalerria.org-era fitxategi bat bidaltzeaedo gmail-era bidaltzea. Azken honek askozkapazitate gehiago du-eta. Betalde, foro bateanlehen aldiz parte hartu nahi duenak zenbaitegunez foro hori jarraitu beharko luke eta berefuntzionamendua barneratu. Lehenengo post-ean (erantzunean) norberaren aurkezpen

Emailak idazterakoan, letra larriak erabiltzea edukaziotxarrekoa da eta berbidalketetan, helbideak, CCO atalean jarri

behar dira. Ez da tontakeria: interneteko protokoloa da.

NETIKETA,EDUKAZIO ARIKETAK

I N T E R N E T > S A R E K O P O R TA E R A K

‘Hoaxe’-ak edoemail kateak ez

berbidali;gezurrezkoakdira gehienak

hasieratik

W E B G U N E A N

Hoaxe -ehiztarientzat

Aurten sortu den bloga. Hoaxe-ehiztari baten bloga da. Emai-len bat susmagarria dela uste baduzue ez dago soberan hariburuzko artikulurik badagoenez begiratzea. Jarraitzaileenemailekin elikatzen da, beraz, zergatik ez parte hartu?

www.tipete.com/userpost/topics/las-normas-de-conducta-en-internet-netiquette

http://ihatehoaxes.blogspot.com/ http://www.protocolo.org/

Protokoloa eta etiketarena mundu konplexua da. Interne-tez kanpo ere protokoloa jarraitu nahi dutenentzat (edoarauez barre egin nahi dutenentzat), hona webgune inte-resgarria.

Internauta sutsuentzat bakarrik Mundu ez-birtualaren protokoloa

Gaiari buruzko interesa duenak bertan topatuko ditu araugehiago eta zehatzagoak. Interneten asko dabiltzanentzatsoilik.

Hanks eta Ryanen filmaren afixa; emailen idazkerak gaizki-ulertuak ekar ditzake.

SAREAN ERE BADU GARRANTZIA

Page 7: Ortzadar

KULTURA ETA AISIA 07Ortzadar \\Larunbata, 2010eko azaroaren 27a

“Ikusi dut gure etxeko leihoak estuak direla; leiho horiekzabaltzen ahalegindu naiz, niretzat eta irakurleentzat”

Kazetaritza ez da ofizioerosoa. Edo ez luke izanbehar. Horrela ulertzen duAnder Izagirrek bere lanbi-dea, eta hor legoke berekroniken arrakastaren giltza

Izagirrek Groenlandian eta Pakistanen aurkitu izan ditu paisaiarik harrigarrienak. ARGAZKIA: JOSU IZTUETA

IÑAKI MENDIZABAL ELORDI

K azetari “destajista” deladio, baina bere lanbidea-rekin maiteminduta dago.Jakin-minak bultzatuta,

begirada trebatuta, hurbiltasunapraktikatzen du bere bidaietan, etaemaitza begi-bistan dago: bere kro-niketan bizitza ageri da borborka.Zerk bultzatuta aukeratu zenuenkazetaritza?Oinarria jakin-minean dago,kezkan. Beste lurralde batzuk eza-gutzeko eta beste pertsona batzuknola bizi diren ikusteko jakin-minaneukan. Besteengana hurbiltzekomodu ona da kazetaritza, gizartedesberdinak sakonki ezagutzekoaukera ematen duelako.Eta ‘freelance’ moduan zabiltzahasieratik.Bai. Horrek askatasuna ematen ditnire egutegia antolatzeko, nik nahiditudan gauzak egiteko, enfokeaknik nahi ditudan moduan egiteko,formatoa aukeratzeko. Askatasunhori gehiago estimatzen dut free-lance izateak ematen dituen desa-bantailak baino.Baina badira desabantailak ere,eta ez gutxi.Bai, ez daukazu egonkorta-sun ekonomiko bat, betijendearen atzetik ibilibehar duzu, ate-joka.Baina hori ez dahorrenbesteko arazoaniretzat, bizi-modusinplea daramadalako.Damututa ez, beraz.Ez, inondik inora.Baina ohiko medioetatik kanpopublikatzen duzu gehienetan.Bai, asko interesatzen zaidan kontubat da. Egunkari batzuk atzera bota-tako erreportaje batzuk gero ibilbi-de kuriosoa izan dute. Interneten,blogean eta aldizkari digitaletanpublikatu eta gero, handik ia urtebatera, hasieran ezetz esan zidanohiko komunikabide bat etorri zenerreportajea erosi nahian. Bideberriak ireki zaizkio kazetariari, etaaprobetxatu egin behar dira. Orain-dik berde samar daude, baina hordaude eta baliagarriak dira. Free-lance bezala lan egiten dugunontzataukera aprobetxagarria da.Nekagarria ere bai.Ideala denak norberaren atzetikibiltzea da, baina egoera ez da horieta moldatu beharra dago. Saresozialak zaindu, blogean idatzi,denetarik egin behar da. Bainahorrek gauza onak ere baditu, jendeberria hurbiltzen zaizu eta irakur-learekin zuzeneko harremana duzu.

B I D A I A > K U A D E R N O A ( I )

Anderizagirre

Eta bidaia-kate luze batek piztuzizun gaur duzun grina hori.Bai, kontinente ezberdinetako sako-netara joan nintzen, eskarmentuhandiko bidaiariekin, Josu Iztuetatartean, eta hor ikusi nuen bidaiaeta kazetaritza uztartu litezkeela.24 urterekin egin nuen hori dena.Ikusi nuen istorio politak topa nit-zakeela bidaiatzen. Niretzat masterbaten antzekoa izan zen abenturahura.Gero, apur batean kanpokoak utzieta bertakoari erreparatu zenien.Begiratu aldaketa?Ez zen prozesu kontziente bat izan,baina nire etxe ondoan, Ulia men-dian, hogei urtez bideak zaindudituen jubilatu baten istorioa kon-tatzen konturatu nintzen urrutirajoan gabe ere konta zitekeela zerbaitinteresgarria, oso berezia. Bainabegirada entrenatu behar da horre-tarako. Nik 24 urterekin ezingo nuenhori egin. Begirada hori lantzekourteetako prozesua behar izan dut.Bidaiatzean zer ikasi duzu zutaz?Ez naiz introspekzio zalea. Esangonuke bidaia horietan begirada tre-batzen ikasi dudala. Modu profesio-nalean bidaiatzeak adi ibiltzeaeskatzen dizu. Dena aprobetxatubehar da. Eta ikusi dut baita gureetxeko leihoak estuak direla. Leiho

AurrerantzeanORTZADAR-en

idatziko duIzagirrek,hamabost

egunetik behin

P R O F I L A

● Jaioterria. Donostia, 1976.● Lanbidea. Kazetaria.● Lanak. Bidaia kronika eta errepor-taia ugari idatzi du azken hamarurteotan (National Geographic,Altaïr, Lonely Planet Magazine,Euskal Herria, Nora...). Egunkarietanere kolaboratzaile ohikoa da. Pangeaespedizioan parte hartu zuen(2000-2001) eta Rikardo Arregisaria eman zioten orduko hartanidatzitako lanengatik. Liburuak erebaditu idatziak, tartean ‘Los sótanosdel mundo’ (2005), ‘Plomo en losbolsillos’ (2005) eta ‘Cuidadores demundos’ (2008). Sari asko jaso duazkenaldian, besteak beste ManosUnidas kazetaritza saria (Boliviakohaur meatzarien lanagatik) etaEssery saria (Groenlandiakoagatik).

erreportajeekin. Azkenean elka-rrizketa zena solasaldia bihurtzenzen, konfiantzaren poderioz. Den-bora galtzearen kontu hori onura-garria izan daiteke, oso praktikoa dabatzuetan. Kapuscinski maisuakesaten zuen bati buruz bere bizitza-ren puska txiki bat konpartitu gabe.Zure ustez partziala edo inpartzia-la behar du izan kazetariak?Neutraltasuna eta objektibotasunakontzeptuak aipatuko nituzke nik.Askotan ezin duzu neutrala izan,baina beste kontu bat da objektiboaizatearena. Hau da, inplikatzea zile-gi da, eta beharrezkoa askotan, bai-na errealitatea kontatu behar daobjektibotasunez.Osasuntsu ikusten duzu XXI. men-deko kazetaritza?Komunikazio enpresak krisian dau-de eta horrek eragina dauka egitenduten produktuan, baina ez danahastu behar komunikazio enpre-sen krisia kazetaritzarekin. Bideberri asko zabaltzen ari dira kaze-tariontzat, eta oso bizi sumatzen dutnik ofizioa. Kazetaritza oso onatopatzen dut liburuetan, blogetan,interneteko webguneetan, Periodis-mo Humano, Frontera D, Pikarabezalako atarietan. Beste kontu batda errentagarriak diren edo ez, duinkobratzeko aukerarik dagoen edo ez.

Eta zein izango da zure hurrengokobidaia?Angolara joango naiz seguruenik.Pelikula bat egiteko asmoa dauka-gu, Kapuscinskiren liburu batiburuz egin nahi dugu.Eta liburu berriren bat kaleratzekoasmorik bai?Boliviatik bueltan erreportajeakidazten hasi nintzen eta batzuk argi-taratu dira. Gero, hango koader-noak hartu eta konturatu nintzenistorio eta testigantza on asko nitue-la kontatzeko; erabaki nuen hasikonintzela idazten eta orrialde mor-doxka bat idatzi dut jada. Ez dakithorrek liburu baterako emangoduen.Bidaietarako koadernoa edo graba-gailua nahiago?Hamar urtetan lehenengoz erabilidut grabagailua. Boliviara eramannuen. Ez dut atsegin, askotan gra-bagailua oztopo txiki bat delako.Hori bai, oharrak hartu eta gerosegidan errepasatzen ditut, garbi-ra pasatu eta osatu.Hamabost egunetik behin idatzikoduzu gurean. ORTZADARera zerdakarzu?Guretzat arrotzak diren gizarte ba-tzuetako istorioak, askotanpentsaezinak diren bizimoduenkontakizunak.

horiek apur bat zabaltzen ahalegin-du naiz, niretzat eta irakurleentzat.Zein da kazetariak eduki behar duenjokabidea? Eta non dira mugak?Errespetua da jarrera nagusia. Etagero jendeari denbora eskaini beharzaio, bestela harremana hotzagoaizaten da eta istorioa ez da berdinateratzen. Nik asko ikasi nuenEuskal Herrian bertan egin nituen

Page 8: Ortzadar

08 KULTURA ETA AISIA// Ortzadar Larunbata, 2010eko azaroaren 27a