8
KULTURA ETA AISIA 01 Ortzadar \\ Larunbata, 2011ko apirilaren 9a 207. zenbakia Karakorumen lan egiten dutenen bizimodu latza [7. orrialdea] Zamaketariak [4-5. orrialdeak] Luis Gascaren bilduma erraldoia ikertzaileen esku jarri dute Komiki altxorra

Ortzadar

  • Upload
    deiacom

  • View
    272

  • Download
    7

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Kultura eta aisia

Citation preview

Page 1: Ortzadar

KULTURA ETA AISIA 01Ortzadar \\Larunbata, 2011ko apirilaren 9a

207. zenbakia

Karakorumen lan egitendutenen bizimodu latza[7. orrialdea]

Zamaketariak

[4-5. orrialdeak]

Luis Gascaren bildumaerraldoia ikertzaileenesku jarri dute

Komikialtxorra

Page 2: Ortzadar

02 KULTURA ETA AISIA// Ortzadar Larunbata, 2011ko apirilaren 9a

KAROLINA ALMAGIA

E USKAL kultura zabaltzekoerronkari helduta dabilaspalditik Nontzeberri.comwebgunea, “euskararen

prestigioa munduan ere zabal dadineta beste hizkuntza askoren mailankoka dadin, handiusterik gabe, bai-na duintasunez”. Ibilbide horretanetapa berri batean sartu da, edukigehiagorekin eta estilo eta diseinualdaketa nabarmenarekin. Webgu-ne berria abiatu denetik ia bikoiztuegin dituzte sarrerak eta ehun milabat bisita jasotzen ari dira urtero,atari horren arduradunek erakutsidituzten datuen arabera.

Gaur egun Juanra Madariagakzuzentzen duen euska-razko kultur webgunehau Suspergintzae l k a r t e a r e nproiektu bat daeta kultura sare-an hedatzekoasmoz sortu zenorain dela bede-ratzi urte. “Gaz-teak, teknologiaberriak eta euskarauztartzeko gune bat iza-teko jaio zen Nontzeberri”,gogoratzen du Madariagak.

Egun, hiru lagunen artean (gehikolaboratzaileak) atontzen dute web-gunea egunero-egunero. Aurrekon-tu txikiko proiektua izanik, EuskoJaurlaritza, Bizkaiko ForuAldundia eta Bilboko Uda-laren laguntzekin finan-tzatu da orain arte.“Gurekin batera, moduparaleloan, beste webgu-ne asko sortu ziren sasoihartan, gaur egun erabatdesagertu direnak. Non-tzeberrik hor dirau, borro-kan. Hala ere, badakigu beti-ko iturrietatik ezin dela betikoura edan, eta orain publizitaterazabalduko da. Hor, eragile kulturaleta ekimen askorentzako plaza bir-tual polita egongo da. Asko hasiakdira gure tarte horiek erabiltzen”.

IKUSGARRITASUNA Nontzeberrikoarduradunek informazioa baino zer-bait gehiago helarazi nahi dioteinternautari: “Bizitzeko modu kul-tural bat, kezkabide ezberdinak, kul-turaz beteriko mundu horretan ger-tatzen ari denaz ohartzeko. Dizipli-na anitzeko erakustaldien aurreanjartzen ditugu begiak, gure kuriosi-tate kulturala asetzeko eta elika-tzeko”. Kontuak kontu, honako xede

hauek zehaztu dituzte: “Internetenikusgarritasuna hobetu, erabiltzai-learen parte-hartzea handiagotu etakomunitateak sortu, gazteen ideiakplazaratzeko toki bihurtu, euskal-dunaren eta euskararen artekoharremana informazioaren bidezlotu eta kulturari dagozkion arloakera dinamikoan bideratu”, besteakbeste.

Hala, literatura, musika, artea,bertsolaritza, eszena eta ikus-entzu-nezkoei buruzko informazio pun-tuala sareratzeaz gain, ekimen uga-ri abiarazi ditu webguneak, halanola Nontzefilmak, Argazklik, Bil-blogari edota KaleSoun izenekoak.

“Harrotasunez esan dezakegu urte-ro 1.700 albiste inguru sarera-tzen

ditugula euskaraz –aipatzen duJuanra Madariagak–. Asko-

tan guk sortutako berriakizan dira horiek, eta bes-te askotan eragile kul-tural ezberdinek bida-litakoak. Kasu anitze-tan lehenak izatengara berriak ematen,

izan ere, prentsaurrekoaskotatik atera eta atoan

albistea igotzen da gurean,primizia hori lehenetsiz”.

Orain, “aurpegia garbitu” etabeste estilo eta jantzi batekin agerizaigu Nontzeberri. “Modu dinami-koagoan, ikusgarriagoan, erabile-rrazagoan jartzeko ahalegin itzela

egin dugu, eta hori guz-ti hori internauta-

rekin eta nontze-b e r r i z a l e a -rekin konpar-tituko dugu.N o n t z e b e -rrik urte be-rriak, forma-

tuak, lan egi-teko modu eta

proposamen ede-rrak ditu aurretik”.

Informazio puntualaemateaz gain, euskal blogosferaosatua eskaintzen du orain atarihonek. “Blogak interneteko espa-rru handia osatzen ari dira eten-gabean eta ezin izan ditugu ukitugabe pasatzen utzi. Gai kulturalakdituzten blogak lehen begiratuanikusi ahal izatea nahi dugu. Ehun-ka e-mail bidali dizkiegu honezke-ro Euskal Herriko hainbat bloge-rori gurean parte hartzeko”.

NontzeTV beste atal berri bat da.Bideo interesgarriak eta Nontze-berriko kazetariek sormen propiozgrabaturikoak (elkarrizketak, eki-men bereziak...) sartuko dituzte

Joan den urte osoan norabidea zehazten eta taxutzen ibili eta gero, estiloz, formaz eta edukiz nabarmen berriztatutaazaldu da orain `Nontzeberri´ izeneko webgunea, euskal kultura lau haizetara barreiatu nahi duen euskarazko ataria

NONTZEBERRI: EUSKALKULTURA LAU HAIZETARA

E U S K A R A > W E B G U N E K U LT U R A L A

Webgune berriarekin batera, kolaboratzaile profesionalak lortzekolehiaketa abiatu du Nontzeberrik. Horretarako, kazetaritza lan batbidali beharko da apirilaren 15a baino lehen [email protected] helbidera. Ekimenean kulturarekiko eta komunikazioarekikozaletasuna duen orok parte har dezake. Epaimahaiak bi kolaboratzai-le hautatuko ditu eta hauek hilean bi artikulu egin beharko dituztediru baten truke. Horrez gain, ekimenean parte hartu duten lan one-nak webgunean publikatuko dira. Bidalitako kazetaritza lanak asko-tarikoak izan daitezke (erreportajeak, elkarrizketak, hausnarketak,analisia, interpretazioa, eta abar), betiere kultur gaiekin lotuta.

Kolaboratzaile berrien bilahor. Eta Kale Sound ataria EuskalHerriko musika talde lokalen ager-toki erraldoi bihurtu dute. Ia ehuntalde agertzen dira sail horretan,beren informazio osotuarekinbatera: MP3 kantak, argazkiak,biografia datuak eta harremane-tarako moduak. Talde hauek guz-tiek egiten duten musika inter-nautari hurbiltzeko irrati digitalbat sortu dute, bertatik musikaetengabean entzun ahal izateko.

Azkenik, Infokultura zerbitzua-ren bidez, internautak informaziopuntuala jasoko du bere poston-tzian.

Kultur informaziopuntuala emateaz

gain, euskalblogosfera osatua

ere eskaintzendute orain Juanra Madariaga, Julen Azpitarte eta Iñaki Landa, `Nontzeberri´ osatzen dute taldekideak. ORTZADAR

Beste jantzibatekin ageri da`Nontzeberri´,modu dinamiko,erabilerraz etaikusgarriagoan

Page 3: Ortzadar

KULTURA ETA AISIA 03Ortzadar \\Larunbata, 2011ko apirilaren 9a

X A B I E R M E N D I G U R E N E L I Z E G I

Kritika

Otso elektronikoa dator

O RAIN dela pare bat urte, FrankfurtekoLiburu Azokatik bueltan, egun haie-tako egunkari atzeratuak ikusmira-tzen ari nintzela, guztiz harriturik ira-

kurri nuen, ez behin baizik etengabean, liburuelektronikoa izan zela azokako protagonista abso-lutu eta erabatekoa; izan ere nik, pabilioi erral-doietan zehar tamaina, estilo eta herrialde guz-tietako milaka argitaletxe, stand eta ekitalditankuxkuxean ibili eta gero, txoko batean, moder-nitatearen ikur gisa baina modu apaingarrian,e-book bakarra ikusia nuen. Bakar bat.

Ariketa matematiko bat egingo balitz, alde bate-tik kalkulatuz azken urteotan prentsako zenbatorri bete diren liburu elektronikoa dela eta ezdela, irrati eta telebistetan zenbat minutu eskai-ni zaizkion, zenbat jardunaldi, mintegi, hitzaldieta mahai-inguru antolatu diren gaiaren bueltan,eta beste aldetik zenbatuz zenbat e-book saldudiren benetan gure artean, ondorio garbia izan-

go litzateke liburugintzaren historiako bluff han-dienaren aurrean gaudela. Oso-oso jende gutxikerosi baitu, egiazki, e-reader edo irakurgailuelektroniko bat; eta erosle apur horiek direnezliburuak formatu digitalean eskuratzeko irakurlepotentzial bakarrak, praktikan hutsaren hurren-goa da alor honetako merkatua.

Honekin zer esan nahi dut: ez dela inoiz oro-kortuko liburu elektronikoa? Liburuak papereanirakurtzen segituko dugula betiko? Ez nuke hala-korik baieztatuko. Prentsari buruz ere, aspaldi-tik hasi ziren baieztatzen internetek kenduko zio-la lekua paperari, eta iragarpena betetzen kostabaldin bazaio ere, komunikabide inprimatuakkrisi larrian daude gaur egun, eta are ilunagoasumatzen zaie etorkizuna. Hortaz, artzain gezur-tiaren ipuinean bezala, baliteke gurean ere otsoanoizbait agertzea, literatura kontsumitzeko eraaldatzea, baina ohar pare bat egin nahi nukehorren inguruan.

Bat, jende askok komentatu izan duena: behar-bada oraingo e-book tresna horiek guztiz zaharki-turik eta bazterturik geratuko direla denboragutxi barru; ipad-a merkaturatu zenetik geldiantxean sumatzen da irakurgailuen eskaintza;telefonoen belaunaldi berriak ere gero eta auke-ra gehiago ematen ditu pantaila itxuroso bateanirakurtzeko; teknologiaren garapenak duen abia-da eta konpainia erraldoien lehia kontuan har-tuta, ezinezkoa da geroari igartzea, kontu batean

salbu: gauza berriak etorri, etorriko direla, bai-na inork ez dakiela zer, noiz eta nola.

Beste bat, oso gutxitan aipatzen dena: edukion-tzien aldaketarekin batera, edukiena ere etorri-ko dela seguru asko. Hau da, “nobelak” papereanez baizik eta pantaila batean irakurriko ote ditu-gun ari gara komentatzen, baina beharbada pape-rezko literatura desagertzearekin batera zenbaitgenero ere ahitu, agortu, modaz pasatuko dira.Nobela, esaterako, erromatarren garaianaurrekariren bat izan arren, Erdi Aroan alebakan batzuk aurkituta ere, funtsean inprimate-giarekin jaiotako genero bat da: Berpizkundegaraian piztu eta XIX-XX. mendeetan bere lora-tze ederrena izan duena. Guttenberg aroaitzaltzearekin batera galduko ote den? Ez horrenazkar: gustu estetikoen bilakaera teknologiare-na baina geldoagoa izaten da, eta hor daukagumusika klasikoaren adibidea, XVIII-XIX. men-deetako maisu handien lepotik oraindik ere mun-duan barrena milaka zaletu dituena.

Literatur molde berriak nolakoak izangodiren? Seguru asko laburragoak, zatikatuagoak,batetik besterako jauziak eginaraziko dituzte-nak... Ez da kasualitatea, gaur poesia digitala-ren antzeko zerbait egiten ari direnak ez direlaidazletzat hartutakoak, bere sorkuntza betisarean bideratu dutenak baizik; adibidez, AnaMalagonen tweet laburrak, edo Patxitraperorenblog mezu sailkaezinak.

Barnetikateratakohainbat gogoetaeta ideiaHiru koaderno txikitan hartu-riko apunteak dira saiakerahonen abiapuntua. Idazleak,handik eta hemendik harturi-ko ideietatik tiraka, gogoetalaburrez osaturiko liburuaegin du. Barnetik ateratakotestuak izanik, egilearen nahi,kezka eta zaletasunak isla-tzen dituzte: literatura, den-boraren joan-etorria, zorion-tasuna, musika, euskara…baita komunikazioa ere, hori-xe baita idazlearen ofizioa etaafizio nagusienetakoa. Testuhonekin irabazi zuen FerminErtibik 2010eko Juan Zelaiasaria.

Erakusleihoa Salduenak

Egilea: Fermin ErtibiGeneroa: SaiakeraArgitaletxea: Pamiela

Zaldi Eroa

Gure arbasoakulertzeko alegia,ipuin etakondairakLiburu honetan AnbotokoDamak, lamiek, jentilek etaantzeko izaki mitikoek duteaterpe, baita Ezoziko Andra-marik eta beste ama birjinaeta santu kristau batzuek ere.Izan ere, paganismoaren etakristautasunaren artekonahasketa da hemen bilduta-ko testuen ezaugarrietakobat. Baina irakurleak askozgauza gehiago ere aurkitukoditu, esaterako, zenbait ipuin,eta deabruei buruzko kon-tuak. Testuok gure arbasoenmentalitatea nolakoa zenulertzeko lagungarri dira.

Egilea: Irizar BarandiaranGeneroa: MitologiaArgitaletxea: Txertoa

Hamahirueuskalzuzendaririhitza emanezIrudien bidez istorio zirrara-garriak sortzeko gai direneihitza emanez eginda dagoliburu hau. Bederatzi kapitu-lu, hamahiru zuzendari: Fer-nando Larruquert, NestorBasterretxea, Antxon Ezeiza,Helena Taberna, Imanol Uri-be, Juanba Berasategi, JulioMedem, Montxo Armendariz,Koldo Almandoz, Asier Altu-na, Telmo Esnal, Jon Garañoeta Jose Mari Goenaga.Aipaturiko izen horien atzeandaude hainbat film, hala nola,Ama Lur, Ke arteko egunak,Kalabaza tripontzia, Yoyes,Mikelen heriotza eta abar.

Egilea: Mikel García IdiakezGeneroa: ElkarrizketakArgitaletxea: Elkar

1. Zu zara orain txoriaMikel Etxaburu. Elkar

2. 3 MariakArantxa Urretabizkaia. Erein

3. ErrotikGotzon Barandiaran. Susa

4. Artzapezpikuaren bisitaAdam Bodor. Elkar

5. SakonetaXabier Mendiguren. Elkar

6. Bere aitaren alabaAnne Berest. Alberdania

Fikzioa

LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea).

1. Haserretu zaitezte!Stephane Hessel. Denonartean.

2. Euskal Herriko pertsonaia...Koldo Aljostes. Arabako Foru Aldundia.

3. Loiolako hegiakImanol Murua. Elkar

4. Moroak gara behelaino arteanJoseba Sarrionandia. Pamiela

5. Autopsiarako frogakKoldo Izagirre. Susa

6. Ertzeko zatiakJon Sarasua. Argia urtekaria

Ez Fikzioa

�Edukiontzienaldaketarekinbatera, edukienaere etorriko daseguru asko

�Beharbadaoraingo e-bookhoriek guztizzaharkiturikgeratuko dira

Hiru koaderno txiki Euskal Herriko alegia,ipuin eta kondairak

Zeluloidezko begiradak

Page 4: Ortzadar

04 KULTURA ETA AISIA// Ortzadar Larunbata, 2011ko apirilaren 9a

Donostiako dokumentazio zentroan kontsulta daiteke Luis Gascaikerlari eta adituak 70 urtetan osatutako bilduma; hamarnaka milakadokumentu ditu bere baitan, eta Europako garrantzitsuenetakoa da

KOMIKIAREN HISTORIA,SOTO BATEAN BILDUTA

AMAGOIA JALON

L UIS Gasca (Donostia,1933) komikizale amorra-tua izan da betidanik;komikiaren mundua bere

bizitzako pasioetako bat izan da,zinema eta literaturarekin batera,eta gogoan du oraindik nola joatenzen, umetan, San Telmo museozaharreko liburutegira komikiakirakurtzera. “Oso erabiliak zeu-den hiru aldizkari baino ez zeu-den”, azaldu du Gascak. Urritasunhorrek ez zuen gogogabetu etakomikiak irakurtzea maite zuenume hura aditu entzutetsu bihur-tu zen: liburu mordoa idatzi du,komikiak argitaratu ditu, eta

Hamarnaka milaka dokumentuz osatutako bilduma da donostiarrarena, eta mota askotariko materialak aurki ditzakegu bertan. ARGAZKIA: RICARDO IRIARTE

na ekarri zuen: bere bildumapertsonalarekin komikiaren doku-mentazio zentroa prestatzea, iker-lariei laguntzeko eta publiko oro-korrari komikiaz gozatzeko auke-ra emateko. Gasca BildumaGipuzkoako Foru Aldundiarenesku dago 2007az geroztik. “MariaJesus Aranburu GipuzkoakoAldundiko Euskara eta Kulturadiputatuaren ideia izan zen nirebilduma Donostiara ekartzea. Niorduan Bartzelonan bizi nintzeneta oso ongi iruditu zitzaidan”,esan du komiki adituak. Ez zenlehenengo proposamena izan, bai-na bai berak nahi zuena. “Ameri-ketako Estatu Batuetatik jasonituen proposamenak, batez ere

munduan barrena hainbat topa-ketetan parte hartu du. Hori bai,baliabide ezaz arduratuta, 70 urtezdonostiarrak ahal izan duen mate-rial guztia jaso, erosi eta gorde-tzeko grina izan du, komikiariburuzko bilduma garrantzitsuaosatuz. “Europako garrantzitsue-na da, altxor bat”, Roman Gubernhistorialariaren hitzetan. Komi-kiaren altxor hori ikertzaileeneskura jarri dute Gascak etaGipuzkoako Aldundiak, Donostia-ko Errege Katolikoen kaleko16.ean.

Bartzelonan urte batzuk eginondoren, duela hiru urte GascaDonostiara bueltatu zenean, besaz-pian proiektu handi baina kuttu-

K O M I K I A > G A S C A B I L D U M A

Getty Fundaziotik (beren adituakBartzelonara etorri ziren bildumabalioztatzera), eta BartzelonakoUnibertsitatetik ere bai, baina nikDonostian geratzea nahi nuen; eznuen beste inon irekitzeko asmo-rik”, berretsi du Gascak.Azkenean proiektuagauzatu da etaKomikiak-Colec-ción Gasca Bildu-ma zentroa urta-rrilean aurkeztuzuten. Estatuandagoen motahonetako zentrobakarra da, etaEuropako garrantzi-tsuenetakoa. Gasca Bil-dumak komikiaren aurreka-riak, historia eta ibilbidea jaso-tzen ditu eta XIX. mende bukaera-ko eta XX. mendeko materialabiltzen du. Hamarnaka milakadokumentuz osatutako bilduma da

eta mota askotariko materialakaurki ditzakegu: komikiak etakomiki-bandak, aldizkariak, libu-ruxkak, kartelak, monografiak,argazkiak, hiztegiak, tesiak, fil-mak, diskoak, egileen biografiak,

gutunak, telebista etairratsaioak, merchandi-

sing-a (panpinak)…Eta gaiei dagokie-nez, pertsonaia etabilduma mordoaere bai, hala nolaTintin, Mortadeloeta Filemon, Aste-

rix eta Obelix,Lucky Luke, Little

Nemo, Yellow Kid, Zipieta Zape, Sheena, Popeye,

X-Men, Batman, Superman,Mickey Mouse, Garfield, edotaMafalda. Gascari ez zaio intere-satzen soilik komikia edo pertso-naia, honek duen eragina ere bila-tzen du, herri kulturaren erakus-

“Nik bildumaDonostian gerazedin nahi nuen;

ez nuen besteinon irekitzeko

asmorik”

Page 5: Ortzadar

KULTURA ETA AISIA 05Ortzadar \\Larunbata, 2011ko apirilaren 9a

bezala lehenengo aldiz etorrizenean, 1977an, Sheenaren zen-tsuratutako argitalpen espainolakikusten aritu zen etxean, zoratuta–kontatu du Gascak–. Bikiniabeharrean, Espainian pertsonaiahonek gona eta blusa janztenzituen, oihanean! Zentsura ikara-garria zen”. Kasu kuriosoagoakere badira. Biltzarretan komikiadituak eta ikertzaileak elkartzenziren, eta “ni bezain eroak zeudenbeste batzuekin harremanetanjartzen ninduten, hori izan zenJodorowskyren kasua. Gutunbitartez jarri ginen harremanetan,eta biok zaharrak ginenean elkar-tu ginen aurrez aurre”.

KONTSULTAK Hiru urte hauetankatalogatu duten materiala, 8.000

bat dokumentu, Koldo Mitxe-lena Kulturunearen libu-

rutegiko katalogoankontsulta daiteke,

eta bilduma egoi-tzan bertan kon-tsultatzeko aurrezordua eskatubehar da KMKn.Oraingoz pertso-

naiei buruzko libu-ruak, aldizkariak eta

saiakerak katalogatudituzte. “Osagarria dena

falta da: komikia eta zinemareneta telebistaren arteko harrema-na, musika, irratsaioak, (telebistaedota irratiko) elkarrizketak, pro-grama bereziak. Baina oina-rrizkoa egina dago. Etortzen denikertzaileak jakin dezake zeinkomiki ikus dezakeen; oraindikezin du jakin, ordea, aldizkariaikusi gabe, ale jakin batenbarruan zer aurkituko duen”.

Katalogazio eta sailkapen lana ezda erraza kasu honetan, ez dagoe-lako erreferentziarik, ez eta horre-tarako prestatuta dagoen jenderik.“Lan eskerga gelditzen da egi-teko”, esan du donostiarrak. Hale-re, zentroaren lehenengo helbu-rua, ikertzaileei kontsulta erraz-tea, aurreratuta dago. Batez ere,Gascak bere garaian bizitu zuenagogoratzen duenean. “Ni ikertzenhasi nintzenean, LiburutegiNazionalak ez zuen ia ezer. Ezzegoen corpusik, ez eta liburu,saiakera, hiztegi edo bestelakorik.Ez zegoen ezer. Ezta biltzarrik,azokarik edo dendarik ere”. Gau-zak asko aldatu dira orduz geroz-tik. Gaur egun liburu-denda etaliburutegi gehienetan aurki ditza-kegu mota honetako liburuxkak,irakurle mota askori zuzenduak,ez soilik haurrentzako istorioak;pertsonaia batzuk mundu osoanezagunak dira, batez ere zinemariesker; ikerketa liburuak ere ager-tu dira, eta Louvre bezalakomuseoek komiki erakusketak har-tu dituzte. Komikiak loraldi garaiabizi du. “Batez ere harritu egitennau komertzializazioaren goraka-dak: jostailuak, panpinak… etazineman duen eraginak. Hilabete-ro iragartzen dute komiki bateanoinarritutako film berri bat”.

Komikiak Gasca Bilduma zen-troaren bigarren helburua komi-kiaren hedapena da. Liburutegipubliko baten antzera, nobeda-deak eta komikiak izango dituztebertan irakurtzeko, eta erakuske-tak, komiki aurkezpenak etamahai-inguruak egingo dituzteegoitzan, fondoak ezagutzera ema-teko. “Irakurle eta zaleek komikiaberrirakurri edo deskubritzekoaukera eduki dezaten saiatukogara”, laburbildu du Gascak.

Zinema eta komiki aditu, argitaratzaile, zinema ekoizle, Donostiako Zinemaldiko zuzendari, ikertzaile, kritiko,idazle, bildumagile… Luis Gascak hamaika lan egin ditu. Komikiaren ikerkuntzan aitzindaria izan zen eta ehunargitalpen baino gehiago kaleratu ditu zinema eta komikiari buruz; adibidez, Historia y anécdota del tebeo enEspaña (1965), El erotismo en el cine entziklopedia (1983), El discurso del cómic (1988) eta Diccionario de ono-matopeyas del cómic (2008), azkeneko biak Roman Gubernekin. Bestalde, 70eko hamarkadan DonostiakoBuru Lan eta Pala komiki argitaletxeak zuzendu zituen. Zinemari lotuta, Donostiako Zinemaldiarekin lan egindu ia hasieratik. “Gaztetan materiala artxibatzen laguntzen nuen, jendea hartzen, erakusketak antolatzen...Gero Hautaketa Batzordean egon nintzen (1970-1976), idazkari, eta Zinemaldiko zuzendari (1977, 1981-1983)”.Horrez gain, irratsaio eta telebista saioak egin ditu, Europako komikigintzari buruzko biltzarretan lagundu du,eta publizista eta Mexikoko Televisarako aholkularia izan da. Bere esanetan, “izaera arazo bat da. Beti esko-lan egoten saiatzen naiz, ikastea eta helaraztea dira nire ardura nagusiak”.

Komikiaren ikerkuntzan aitzindaria eta ikasle nekaezina

garri. “Hor daude, adibidez,modan izan duten eragina,orrazkeran, janzkeran, musikanedo hitz egiteko moduan… Pino-txoren sudurra baino gauza erabi-liagorik ez dago, ezta? Eta horrekherri kultura aberasten du”.

GUTUNAK Bildumaren parte diragutunak. Luis Gascak hainbatkomikigile, aditu eta zinemagile-ren gutunak gorde ditu hamarka-da hauetan, eta horiek ere kon-tsulta daitezke Donostiako zen-troan. Luis Buñuel, Juan CarlosEguillor, Pedro Olea, AlejandroJodorowsky, Terenci Moix, Fede-rico Fellini, Carmen Sevilla, EnricSio, Hugo Pratt, Quino edo WillEisner aurki ditzakegu gutunenzerrendan. “Denetarik dago,gutun guztiak gorde ditut. Cer-vantesek idatzi zituen gutunakbotako bagenitu astakeria bat iru-dituko litzaiguke, eta komikiareneta herri kulturaren munduangauza bera dela iruditzen zait,horregatik ez dut bat ere bota”,azaldu du. Dena gordetzeko duengrinaren erakusle, gutun azalakere gorde dituela esan behar da.

Autore horietako asko, zinema-gileak batik bat, Zinemaldiarenbitartez ezagutu zituen. Eta ba-tzuekin, zinemari buruz bakarrikez, komikiari buruz ere aritzenzen. Hori da Bernardo Bertolucci-ren kasua, adibidez. “Zuzendari

Urteotan katalogatutako materiala KMKren liburutegiko katalogoan dago. ARGAZKIA: R. IRIARTE

Zentroa Donostiako Errege Katolikoen kaleko 16.ean dago. ARGAZKIA: RICARDO IRIARTE

“Saiatuko garazaleek komikiaberrirakurri edodeskubritzekoaukera eduki

dezaten”

Gasca, bere bildumako lan bat erakusten. ARGAZKIA: RICARDO IRIARTE

Page 6: Ortzadar

06 KULTURA ETA AISIA// Ortzadar Larunbata, 2011ko apirilaren 9a

JON MARTIN

M UNDU guztiak egin behar izandu jendaurreko aurkezpenenbat. Ez da erraza izaten. Ohi-tura eta konfiantza falta-

gatik aurkezpen aldrebesak irte-ten dira askotan. PowerPointada askok ezagutzen dutenprograma bakarra, bainaaproposak diren programaasko daude. Hona hemenaurkezpen hobeak egitekozenbait gomendio eta zen-bait programa berri.

Prezi aurkezpenak egitekoprograma bat da. Ez daberria, baina berritzailea daPowerPointak menderatutakomerkatuan. Askoz ere aurkezpen ikusga-rriagoak lortuko ditu Prezi erabiltzen due-nak.

Orri zuri erraldoi bat da Preziko aurkez-penen oinarria. Aurkezlea orri horretanaurrera-atzera, ezker-eskuin, mugi liteke.Aurkezpenak prestatzerakoan argazkiaktxertatu daitezke, testua erantsi eta baitabideoak eta PDFak zintzilikatu ere. Seku-lako potentziala du lanabes horrek. Aur-kezpenak editatzeko modua PowerPointa-renaren aldean ezberdina da; goialdeandagoen zirkulu baten bidez kudeatzen daeditorea. Ezberdina izanagatik, oso intui-

me bideoak aurkezpenean integratu nahidituztenentzat egokia da. Diseinuari dago-kionez ere trantsizio dotoreak ditu.

AURKEZPENA FINTZEN Azken urteotan uni-bertsitatean klaserik jaso duen edonorkbadaki aurkezpenak asko erabiltzen direla;zorrotz jarrita, asko eta gaizki. Testu gehie-gi ematen da askotan, eta ikasleek zer apun-te hartu behar duten jakinarazteko sistemada irakasle askorentzat.

Aurkezpen batek bestelako funtzioa behar

luke. Emozioetan eta arretan eragitea duhelburu. Eta horretarako badira zenbaitgomendio: diapositiba bakoitzean ez lira-teke sei-zazpi hitz baino gehiago erabilibeharko eta espazio zuriei ez zaie beldurrikizan behar. Sinpletasuna ona da aurkezpe-netan, jarraitu KISS filosofia (keep it sim-ple, stupid!). Gaiaren inguruko interes biziaduenik baldin bada, Garr Reynolds-en Pre-sentación Zen liburua irakurtzeko gomen-dioa luzatzen diot.

[email protected]

tiboa da Prezi. Merezi du saiaketa egitea.Abantaila handienetako bat da aurkezpe-

na pausoz pauso egin litekeela, PowerPoin-tetan diapositibaz diapositiba egiten denbezala; baina baita ez linealki ere. Edozein

momentutan saguarekin batera eta bes-tera nabiga dezake aurkezleak,

ahaztutako zati batera itzuliz,edo denboraren kudeaketan

asmatu ez dugulako bloke osobaten gainetik jauzi eginez.

PPT. Microsoft PowerPointda aurkezpenak egiteko pro-gramarik erabiliena. Egu-nero 30 milioi aurkezpen egi-

ten dira, batez beste, progra-ma hau erabiliz. Eta ez da

kasualitatea, eskemak modu uler-terrazean emateko sistema ona da

eta. PowerPointen oinarria diapositibakdira. Aurkezpen linealak izaten dira, dia-positibak bata bestearen atzetik agertzendirela.

Aipatu bezala, hala ere, bada aurkezpenakegiteko programa gehiago. Software librea-ren jarraitzaileek Impress programagomendatzen dute. Open Office-ko progra-ma hau PowerPointaren oso antzekoa da;beraz, eredu hau gustuko dutenek badutedoako alternatiba bat.

Mac-ek ere ematen du PowerPointa era-biltzeko aukera, baina badu eskaintza alter-natibo bat ere. Keynote izena du. QuickTi-

Jendaurreko aurkezpenak egiteko baliabide ugari badira ere,badirudi PowerPointak menderatzen duela merkatua; dena

den, bestelako aukerarik ere bada, eta horietako batzuekproposamen berritzaile eta ikusgarriagoak eskaintzen dituzte

AURKEZPEN ONBATEK EZ DUPREZI-ORIK

I N T E R N E T > A U R K E Z P E N A K

PowerPoint-etikaparte badirabeste batzuk,

esaterako, Prezi,Impress edo

Keynote

W E B G U N E A N

Jakin-mina “informatikoagoa” denean...

Aurkezpen on bat egitea arte bat da. Jendaurrean hitz egitekogakoak menderatu nahi dituenak Joxerra Gartziaren Jen-daurrean hizlari liburua irakurtzea du onena. Kuriositatea“informatikoagoa” bada, webgune hau lagungarri izan liteke.

www.slideshare.net/levarcol/presentaciones-exitosas

http://elartedepresentar.com/ www.presentaciones.net/

E-mail bidez “bizitza ederra da” estiloko mezuak bidaltzeaatsegin dutenek biltoki amaigabe bat topatuko dute bertan.Era askotako PowerPointak aurki daitezke: umoretsuak, filo-sofikoak... www.powerpoints.org ere modu berekoa da.

Aurkezpenak partekatzeko aukera, doan Biltoki amaigabea

SlideShare ere gailentzen ari da aurkezpenen munduan.Funtsean, aurkezpenak partekatzeko aukera ematen du. Doa-ko zerbitzua ematen du. Flash formatuan gordetzen ditu,gehienez ere 20 MB-ko aurkezpenak.

Aurkezpenak egiteko programa ugari dago gaur egungo merkatuan. ORTZADAR

Page 7: Ortzadar

KULTURA ETA AISIA 07Ortzadar \\Larunbata, 2011ko apirilaren 9a

ANDER IZAGIRREWWW.ANDERIZA.COM

K ARAKORUM mendika-tearen muinean, sei, zaz-pi eta zortzi mila metrokomendien altzoan, glazia-

rrek topo egiten dute Concordiakozirkoan. Talkaren ondorioz, izo-tzezko uhinak hedatzen dira etamarmolezko katedralen oinarriak–Mitre, Marble, Gasherbrum– kol-patzen dituzte.

Glaziarren tolesturetan babestu-ta, zenbait kanpaleku daude men-dizale eta zamaketarientzat. Haie-tako batean egunak banan-bananzenbatzen zituen Ahmaluk, 25 ur-teko baltiarrak, bere dendaren ba-rruan keroseno botilak eta irin za-kuak antolatzen zituen bitartean.Ekain hasieran denda jarri eta irai-laren amaiera arte bertan egotekoasmoa zuen, izotzetan lau hilabeteespedizioei salgaiak eskaintzen.

Ahmaluk tea eta txapatiak (iri-nezko opilak) zeuzkan gosaltzeko,dilistak eta txapatiak bazkaltzeko,tea eta txapatiak afaltzeko. Handikpasatzen ziren mendizaleei galde-tzen zien kopeta-argiren bat edolozakuren bat sobran ote zuten, edo-ta “picture book” bat; aldizkari por-no bat, alegia. Ez omen zen bera-rentzat, Baltoro glaziarrean saka-banatuta bizi diren soldadu pakis-tandarrei saltzeko baizik. Etxolakaskarretan, aspertuta eta hotzakakabatzen, errekrutek hilabeteakematen dituzte Indiako mugagatazkatsutik hain gertu daudenmendi hauek zaintzen, hurrengotaldearen txanda iritsi arte.

KAPITAINAREN BURUKO MINAK. Sol-dadu horiek baino askoz ere ero-soago eta soldata oparoagoarekinbizi dira espedizioei atxikita doazenkapitainak. Eskalatzeko baimena-rekin batera, militar bat eurekineraman behar dute mendizaleekoinarrizko kanpalekuraino, arauakzehatz eta zorrotz betetzen dituzte-la eta Indiarekin –etsai handia-

rekin– muga egiten duen eskualdehartan inolako mugimendu arraro-rik gertatzen ez dela baieztatu bes-te lanik ez duena. Eta beste lanikizaten ez dutenez, kapitainak asper-asper eginda bizi dira kanpalekue-tan, sukaldari eta laguntzaileak ziri-katzen eta giroa nahasten.

Hala ere, militarrek ez dute askoirauten kanpalekuetan. Hiru edolau egun pasa eta gogaitzen hastendirenean, alpinistei aspirina bateskatzen diete. Hurrengo egu-nean kexuka jarraitzendute: buruko min latzadaukatela, ondoezikdaudela… Alpinis-tek esaten dietehobe dutela lehen-bailehen altueragaldu, atzeramartxa egin etaSkardu hiriraitzultzea. Militarrakalde egin nahi du eta alpi-nistek militarra begien bista-tik kendu nahi dute. Denek disimu-latzen dute, baina denek ezagutzendituzte zeremoniaren urratsak.

Berriek ere azkar ikasten dute. 28urteko Waqar kapitainak, adibidez.Lehenengo aldiz zihoan espediziobatekin eta 6.000 metrora igo nahizuen, altuera hartaraino iristendiren ofizialei Armadak diplomabat eta sari bat ematen dielako.Lahorekoa zen, hiri subtropikalbatekoa, ez zuen sekula elurrikzapaldu baina esperientzia alpinis-tarik bazuela zioen: Vertical limitpelikula ikusi zuen behin.

Hurbilketa bide luzeari ekinaurretik (astebeteko martxa, baila-ra eta glaziarretan gora), mendiza-leek xehetasun osoz azaldu zizkio-ten han goian zain izango zituenarriskuak: artesiak, elur-jausiak,buruko edemak… Oinarrizkokanpalekuan lau egunez aspertuondoren, Waqarrek aspirina bateskatu zuen. Hasi zen ihesa.

Broad Peak-eko oinarrizko kanpa-lekuan sei espedizio zeuden eta aste-bete baino lehen ez zen militar

Egunean hamar edo hamabost euro irabazteko, sei mila metrotik gora zamak garraiatu edo izotzetanlau hilabete lanean igaro behar dituzte pakistandar batzuek; espedizioetako begirale militarrek,berriz, nahikoa dute buruko minaren aitzakian hotel batean zain egon eta paper batzuk sinatzea

MERKEALDIAKARAKORUMENB I D A I A > K O A D E R N O A ( X I )

Glaziarren tolesturetan babestuta, zenbait kanpaleku daude mendizale eta zamaketarientzat. IRUDIA: A. IZAGIRRE

Baldintza gogorretan ematen dituzte hilabeteak. IRUDIA: A. IZAGIRRE

bakar bat ere gelditzen. Glaziarre-tik ospa egin eta Skardura jaitsiziren kapitain guztiak, batzuetanIslamabad hiribururaino, menditik800 kilometrora, alpinistek ordain-dutako soldata kobratzen jarraitzenzuten bitartean: 15 euro egunean(langile pakistandar batek hamareguneko lanagatik jasotzen duena,hain zuzen). Begirale militarrekespedizioetako sukalde-laguntzai-leek baino lau aldiz gehiago irabaz-

ten dute, sukaldariek baino bi

aldiz gehiago eta altuerako zama-ketarien antzera, baina ordainetannahikoa dute hiriko hotel bateanegonean egon eta mendizaleen zainasteak pasatzea, espedizioarenamaieran mahai gainean jartzendizkieten paper guztiak sinatu,behar diren oniritzi eta bedeinka-zio legalak eman eta kito, lanakamaitzeko.

MENDI MERKEAK Larriago zebilenAhmalu soldata osatzeko. Karako-

rumen barneratzen diren alpinis-ta eta ibiltari taldeen kopurua askomurriztu da azken urteotan, NewYorkeko Dorre Bikien aurkako era-soaren ondoren Asiako eskualdehonetan gerrak eta terrorismoareninguruko istiluak piztu zirenetik.2002an mendiko turismoak behe-rakada larria jasan zuen Pakista-nen eta Gobernuak baimenenprezioak nabarmen jaitsi zituen,beldurrari nolabait aurka egiteko.Eskaintza bereziak daude ordutikPakistango mendietan: espediziobatek Broad Peak igotzeko 9.000dolar ordaindu behar bazituen,gaur egun nahikoak dira 4.500.

Azken sasoiak are okerragoakizan dira, mundu mailako krisiekonomikoa Concordiako izotzeta-raino ere heldu baita. Espedizioasko bertan behera gelditu dirababesle faltagatik, turistek ez dutediru nahikorik Baltoro glaziarrekobide ospetsua egiteko, agentzia,gida eta zamaketari pakistanda-rrak kezkatuta daude bezeroenkopurua gainbehera datorrelako.

Ahmalu goibel zebilen, kerose-noaren eta irinaren prezioak jais-teko erabakia hartu ala ez hartu,Concordian lehia egiten zion bestesaltzaile batek ere denda jarri zue-lako. Ekaina hasieratik antzemanzuen sasoi txarra zetorrela… etabazuen eskarmenturik horretara-ko: zazpigarren uda Concordian. 18urterekin hasi zen lan honetan. Ezzuen batere atsegin zamaketaria-ren ogibidea, Askole herriko berekide ia guztiek zeukatena, eta gla-ziarrean urtero salmenta postutxoaezartzea erabaki zuen. Gogorrazela zioen Ahmaluk, lau hilabeteigaro behar zituelako etxekoen-gandik urrun, baina ikusten zionalde onik: mundu osoko mendiza-leak ezagutzeko eta haiekin sola-sean aritzeko aukera. Bost seme-alabak faltan zeuzkan (nagusia,Karachiko eskola batean ikasten,aitak glaziarrean irabazten duensoldatari esker). Emaztea ere bai.“Baina atzerriko emakume ederugari pasatzen da Concordiatik”,zioen barrez.

Horretan ere, urte txarraren sei-naleak Ahmalurentzat: ekainaerdialdean oraindik ez zen neskabat bera ere pasatu.

Azken sasoiakare okerragoak izandira, Concordiakoizotzetaraino ereheldu baita krisi

ekonomikoa

Pakistandarrak, zamaketari lanetan. IRUDIA: A. IZAGIRRE

Page 8: Ortzadar

08 KULTURA ETA AISIA// Ortzadar Larunbata, 2011ko apirilaren 9a

galderaerantzunak

www.euskaltzaindia.net

JAGON

1.Nahitaezkoa al da ‘bait-’edo ‘-n’ eranstea aditzari

‘zeren’ edo ‘zeren eta’lokailuarekin?

Ez, ez da nahitaezkoa. Bi erabilera ditu zerenhorrek: bata lokailu erabilera menderagailu-rik gabekoa; eta bestea, menderagailu erabile-ra, zeren (...) bait- nahiz zeren (...)-en egituraduena. Bietan erabiliena menderagailu erabi-lera da.

2.Zuzenak al dira

‘Irakasleari ihes egin zion’,‘Nire ihesi dabil’,

‘Jonengandik ihesi etorrida’ esaldiak?

Galderako hiru esaldiak zuzenak dira; izan ere,ihes egin aditzarekin datiboa erabil daiteke (-ri: irakasleari ihes egin zion), ablatiboa ere bai(-tik: arriskutik ihes egin du / -rengandik: etsaia-ren ihesi dabil).

Kontua da genitiboan erabiltzen denean ihe-si forma dugula, hau da, adizlaguna, eta ez adi-tza (horrekin ere erabil daitezke ablatiboko -tik/-rengandik gisakoak: handik ihesi etorridirenak).

3.Zuzenak al dira

ondorengoak?: ‘Besteezgogoratzeko esatera etorri

zara’, ‘Besteez gogoranadin esatera etorri zara’,

‘Besteez gogora nadilaesatera etorri zara’

Besteez gogoratzeko esatera etorri zara.Besteez gogora nadin esatera etorri zara.Bi horiek zuzenak dira; ez, ordea, azkena: Bes-

teez gogora nadila esatera etorri zara.

4.Zuzena al da ‘nola zukesan duzun’ egitura?

Gramatikalak dira nola zuk esan duzun, ezda gezurra izango modukoak. Beraz, ez datxartzat emateko perpausa; nahiz eta izan badi-ren hori baino egokiagoak: zuk esan duzunez,edo zuk esan duzunez gero.

T O P O N I M I A I Z E N A K

Unai

Unai izen arrunta daeta ‘behiak zaintzendituena’ esan nahi du.Beste asko bezala goi-tizentzat erabili izanda; esaterako, Arta-xoan (Nafarroan) Gar-cia Unaia agertzen da1167. urtean.DIE-n gaztelaniazkoBuen Pastor-en balio-kidetako Unai etaUnai-ona azaltzen dira.Gaur egun maizkoaditzen bada ere, dikta-dura garaian erregis-troan sartzeko oztopolarriak egon ziren

Deierri

XIII. mendeaz geroztik ageri den Deierriibarraren izen zaharra, Valle de Yerri bila-katu zen erromantzez gertatutako herrietimologiaren ondorioz. Deierri berezDeio eta herri izenen loturak sortutakoada Deioren herria adierazteko. Nahikoarruntak dira Nafarroan –(h)erri hitzazosatutako leku izenak, hala nola, GoñerriValle de Goñi, Estellerria Tierra Estella,Iruñerria Cuenca de Pamplona edo Erri-berri (Olite herriaren euskal ordaina).Gaztelaniaz egindako interpretazio okerbatengatik, Deierri izen zaharra Yerribilakatu zen. Zer dela eta? Deierri izena-ren hasierako De- gaztelaniazko prepo-sizioa zelakoan de Yerri jartzen hasi zire-lako. Dena dela, ez da kasu bakarra Nafa-rroan. Izan ere, Muru–Artederreta jato-rrizko izena Muruarte de Reta bilakatuzen eta hori da herri honen izen ofiziala.

‘Deio’ eta ‘herri’ izenen loturak sortu zuen aran horren izena

ORTZADAR

E USKAL GEOGRAFIAREN mugarri baitez-padakoak izan ohi dira itsasargiak: Lan-detako hondartzen lautada iparraldeanmuga dutela, Aturriko barra arrisku-

tsuaren eta Galea muturraren artean, Higer etaMatxitxakoko lurmuturreko itsasargiakaurki ditzakegu , baina baita Biarritzeko etaDonostiako hondartzen ondoan eraikita ego-nagatik nortasun handia duten faroek ere,Getariako sagu bitxia ahaztu gabe. Arki-tekturaren ale baliotsuak dira, kontrastegehien eta historia eta istorio oparoenakdituen lerro-lerroan kokatuak. Gerren eta nau-fragioen lekuko, hamaika anekdotaren protago-nista dira itsasargiak.

Faroek garrantzi handiko zeregina izan dutehistorian. Haien jatorriak nabigazioaren hasta-penetara eta merkataritzarako bide berriak urra-tzeko lehen esplorazioetara garamatza. Ongidokumentaturiko lehenengo itsasargia Farosuhartekoa da, egiptoarrek Alexandriakoportuaren sarreran eraiki zuten 130 metro-ko dorrea. K.a. III. mendeko eraikina da.Egiptoarrek, feniziarrek eta erromatarrekitsasargi asko eraiki zituzten Mediterra-

neoko, Egeoko eta Itsaso Beltzeko kostetan. Baina Erromareneragina Iparraldera ere zabaldu zen. Horrela, merkataritza-

bideak babesteaz gain, inperioaren egonkortasuna berma-tzen laguntzen zuten. Oro har, garai hartako itsasargiak

egurra erretzeko dorre sinpleak ziren. Gau osoan piz-tuta izatea lan neketsua zen eta, horregatik, besteargitze-sistema batzuk probatu zituzten.

ARGI-JOKOA Itsasargi bakoitza identifikatu ahal iza-teko, argi-izpien bidezko kodea asmatu zen. Behin

argiren bat detektatuz gero, marinelek izpiak zen-batu eta denbora neurtu egiten dute; itsasargibakoitzak berezko “argi-jokoa” du, nabigazio-

mapetan ere zehaztuta dagoena. Izan ere, nabigatzai-leentzat itsasargiek bi funtzio betetzen dituzte. Bata, nor-beraren kokapen zehatza jakiten laguntzea eta, bestea,lehorreko tokien kokapena adieraztea. Gauez argien

bitartez igortzen du itsasargiak bere informazioa etaegunez eraikinaren beraren ezaugarriek ematen

dute identifikatzeko aukera. Ez dago bi itsasargieraikin berdin-berdinak dituztenak. Gure kos-

taldeko gehienak zuriak dira mendi berdeetankontraste handia egin dezaten.

Garrantzi handia izan dute gure kostaldeko hemeretzi itsasargiek; historian zehargerren eta naufragioen lekuko izateaz gain, arkitekturaren ale baliotsuak ere badira

ITSASOKO LEKUKOAK

Egiptoarrekeraiki zutenlehenengo

itsasargia, Farosuhartean, K.a. III.

mendean

Lekeitioko itsasargia, berriztua izan baino lehen. IRUDIA: IMANOL FRADUA