8
ortzadar Larunbata, 2013ko apirilaren 13a. 304 zenbakia deia.com euskal kulturaren kolore guztiak JOSE ANGEL UBERUAGA Artistak ‘egonezinaren egongela’ darama Panamako bienalera -- 4-5. orrialdeak -- -- 7. orrialdea -- EDO! ARGITALETXEA Editorialen ohiko bidetik ‘desbideratu’ den proiektu berritzailea

Ortzadar

  • Upload
    deiacom

  • View
    216

  • Download
    2

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Euskal kulturaren kolore guztiak

Citation preview

Page 1: Ortzadar

ortzadarLarunbata, 2013ko apirilaren 13a. 304 zenbakia deia.com

euskal kulturaren kolore guztiak

JOSE ANGELUBERUAGA

Artistak ‘egonezinarenegongela’ darama

Panamako bienalera-- 4-5. orrialdeak --

-- 7. orrialdea --

EDO! ARGITALETXEAEditorialen ohiko bidetik

‘desbideratu’ denproiektu berritzailea

Page 2: Ortzadar

02 // Ortzadar Larunbata, 2013ko apirilaren 13a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

zinema

Euskadiko Zine Eskolak ateak irekiberri dituenetik, bikoiztu egingo duikasle kopurua. Harrezkeroztikindustriaren harrobi berria sortzenlagundu du ekimen pribatuaren‘ekintzailetasunari’ esker

EE USKAL Herriko ikus-entzunezkoenmapa nabarmen aldatu da azken urteo-tan. Telebistaren sasoi oparoetan,horretan trebatzeko eskolak nagusitu

ziren, Andoaingoa esaterako. ETB-ren garai era-bakigarriak ziren eta kamera edota audio tekni-kariak behar zituzten. Zine eskolak egin nahizituenak, berriz, Bartzelonara edo Madrilerajoan behar zuen, edo New Yorkera. Euskal zine-gile askok, Pablo Berger (Blancanieves) edoArkaitz Basterra (Agian eta Life and Film) kasu,New York Film Academyn trebatu ziren, “egi-nez ikasi” lelopean. Urte askotan, Ikus-entzu-nezko Komunikazio fakultateak zabaldu zire-nean ere, teoriaren irakaspena lehenetsi zitzaionlan jarduera praktikoari. Urrun geratzen ziren,hortaz, ikasketen praktikotasunaren aldarri etadesirak. Urteen joan etorrian eta plan eta para-digma berriak sortu ahala, ikus-entzunezkoaketa horien ikasketak ere gaurkotu egin dira.

Euskadiko Zine Eskola ere berrituta jaio da.Euskal Herriko zine eskola zabal eta ofizial batenfaltan, bere bidea ereiten ari da eta epe luzerabegira dago. Etorkizuna bermatu beharko dute-la diote. “Izan ere, zinema ez da hiltzen ez dela-ko ikusten, ez delako egiten baizik. Ez baduzuirakasten hori egiten, ez da egingo. Sektoreariguk ematen diogu bizitza, profesionalok. Eta aldiberean, ikus-entzuleok”, adierazi du Ibai Ruizaipatu eskolako zuzendariak.

Izen ofiziala dario Bilbon den Euskadiko ZineEskolari. Baina diru-laguntzarik gabe sortutakoekimen pribatua da, eta zinea bezalako munduberezian, albistea horixe da: Eusko Jaurlaritza-ren paper ofizialik ez dutela Euskal Herriko zineeskola ofiziala dela baliokidetzeko. Hori lortzekogutxienez beste bi urte gehiago beharko dituzte.“Baliosteko prozesua oso luzea da eta oso gares-tia. Lehenengo urratsak ematen ari gara”, diote.

Gaur egun diru-laguntza bati zain egotea sofanetzanda egotea dela irizten diote. “Erdoiltzekoarriskua dago. Diru pribatua lortzeko gai ezbagara, akabo. Itxaroten bazaude, ez duzu ezertxoere egingo. Egia da Eusko Jaurlaritzak oraindikere zinea babesten duela eta Estatu mailan iabakarretakoak direla, baina ezin zara zain egon.Egunero jarraitu behar duzu honetan, eta ezurtean behin”, argudiatzen du Ruizek.

Zinematik telebistara urrats erraldoia dagoelaargi lagaz, “gure kultur ondasunaren mesede-rako” izango den ekimen bat dela gaineratzendute. Eskola sortu baino lehen, ekoiztetxebatean zenbiltzan lanean eta pasa den urtean,ekainean, erabaki zuten ixtear zegoen aurrekoproiektuari heltzea. “Penagarria zen zinemaoso-osorik ematen duen eskolarik ez egoteaEuskadin”, nabarmendu dute.

Athleticek bezala, harrobia sortzearen aldekoakdira. “Ikasketa mailan oso hurbil gaude Madrileta Bartzelonatik. Irakasleak Euskal Herriko pro-fesionalik bikainenak dira”, gailentzen dute,espezializaziorako joera duen sektorearenargazki orokor bati begira. “Jendeak uste dugizon-orkestra horiek izan behar direla eredu,Lars von Trier, kasu. Egun, espezializazioa daetorkizuna: argazki zuzendaria, kamera opera-dorea, argiztapena, montajea, posprodukzioa...dira ogibide zehatzak”, eransten dute.

Zine munduak gazteengan –eta ez hain gazteen-gan– eragiten duen lilura indargabetu edo egu-neratu nahian, elkarrizketatu egiten dituzte ikas-leak, eta jakinaren gainean jartzen diete besteogibide batzuk ere badaudela. Irakasleak diraeredurik gertukoenak zine industrian zer beharduten jakinarazteko. Gainera, lanean ari direnprofesionalei birziklatzeko aukera ematen diete.Nortasun berri horren baitan, lanbide bakoitzakbere berezitasunak ditu. “Kamera operadoreaizatez apalagoa izango da, eta badaki kamerarenatzean egongo dela, eta normalean mutu daude:zuzendariaren esanetara, eta gero, beste mutu-rrean, zine zuzendariak daude. Baina zine zuzen-dari izan aurretik zuzendari laguntzaile izanbeharko dute, edo script. Zuzendaritzaren eremuzabalean beste hainbat postu daude”.

Ikus-entzunezkoen eta irudiaren gizartean,zeharka edo zuzenki amateur izateko edo zinerahurbiltzeko aukera herrikoitu egin den honetan,zine eskolek aurrera egingo dutela dirudi. Euska-diko Zine Eskolako matrikula kopurua ere bikoiz-tu egin da hilabete eskasen buruan. “Nahiko bai-korrak gara. Hemendik jende ona atera da eta ate-rako dela uste dugu”, laburbiltzen du Ruizek.Harrobirik gabe euskal zinea ere odolostu egindaiteke, eta ekimen pribaturik gabe, berekoitu.

Euskal Herriko zineeskolaren faltan…

ANDONI ITURBE

“Jendeak uste du gizon-orkestrak izan behar direla eredu; baina egun espezializazioa da etorkizuna”,baieztatzen du Euskadiko Zine Eskolaren zuzendari den Ibai Ruizek. JOSÉ MARI MARTÍNEZ

944 480 000 [email protected] www.artez.net

itzulpenak - hizkuntza aholkularitza - papergintza

BILBO

Page 3: Ortzadar

O

03Ortzadar //Larunbata, 2013ko apirilaren 13a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

Danielen oroimena

O ROITZAPENEN generoa da gure letre-tan gutxien landu direnetako bat.Horren arrazoietako bat izan daitekegure historia hurbila zapalketaz eta

itsuskeriaz betea egon dela eta, beraz, kontatzekozerbait zeukatenetako askok nahiago zutela isi-lik, kontatu nahi luketen hori esatea komeni ezzelako batzuen kasuan, eta kontatu nahi ez zute-lako beste batzuenean. Beste arrazoietako batnorbere gauzak agerian jartzeko lotsa edo hera-betasuna izan liteke, diskrezio horretan haziakizan baikara gutako gehienak, Oteizak aipatzenzituen neolitikotik honainoko 80 amona horienheziera bereizgarri hori oso urte gutxian alda-tzen ari bada ere, besteak beste sare sozialei eskeredo haien erruz (bide batez erantsitako oharra:tankera honetako liburuak oro har oso ugariakez badira ere, askoz urriagoak emakumezkoekidatzitakoak; ez dut uste kasualitatea denik).

Hala ere, beti iruditu izan zait triste samarra isil-tasun kolektibo hori. Nork bere sekretuak inoriagertu nahi ez izatea bidezkoa da, noski, bainahistoriografiaren nahiz kultur transmisioarenikuspegitik kontu franko azaldu ohi dira memo-ria eta elkarrizketa-liburuetan, bestela inon jaso-

tzen ez direnak eta kontatu ezean betiko galtzendirenak. Bestalde, lotsatiei halako konfidentzie-tan hasteak hozkia emateak ez du esan nahi berebizitzaren jendaurreko errepasoa egiten duenakontakatilu hutsa denik, edo bere buruari bero-rika egiten dion egolatra. Hamaika motibazioizan ditzake batek bere oroitzapenak idazteko,eta mila modu daude egiteko: batzuek bere ekin-tzen justifikazioa eta ederrestea bilatzen dute,beste batzuek beren barren intimoaren araka-tzea; batek garai baten lekukotasuna utzi nahidu, besteak behialako etsaiekiko kontuak garbi-tu; asmo literarioz idazten dute batzuek, edo kau-sa baten alde, edo auskalo…

Genero hau gehien landu dutenetako bat, gureletretan, Daniel Landart dugu, hiru aldiz ida-tzi baitu bere bizitzaren berri. Aihen ahula ida-tzi zuen gaztetan, umetako oroitzapenak bilduz,XX. mendearen erdiko Baxenabarreko mutikoeuskaldun baten giroa, fantasiak, bizimodua…Barnealdeko euskaldun askok ikusi zuen bereburua islaturik, eta horregatik bihurtu zenerreferentziazkoa obra hori. 14 urterekin inpri-mategi batean aprendiz sartzean amaitzen zenkontakizuna, eta berriki edizio gaurkotu eta

luzatu bat eskaini zuen, Ahularen indarra ize-narekin, inprimeriako langile izan zeneko aldiaere agertuz.

Egunotan, berriz, Enbataren zirimolan ateraberri du: abertzale eta euskaltzale baten oroi-tzapenak. 50 urte bete dira Enbata sortu zela, etamugimendu horren hasierako garaiak militan-te xume baten ikuspegitik kontatzen dizkiguDanielek, baita Franco garaiko errefuxiatu giroaere. Interes handikoa da, halaber, kulturarenadar askotan berak bizi izandakoa: antzerkianlehendik (jokalari, idazle, zuzendari, kudeatzai-le), baina baita bertsolari, idazle eta kantariekinizandako harremanak ere. Liburua gaur arteluzatzen bada ere, garai zaharren testigantza iru-ditu zaigu aberasgarriena, bai Ipar EuskalHerria apur bat ezagutzen duenarentzat, bai eza-gupen horretan hasi nahi duenarentzat.

Osasun txarra zuenez, laster hilko zelakoan hasiomen zen Daniel bere oroitzapenak biltzen. Ira-garpen hori bete ez zenez, beste bat egingo diothemendik: urte batzuk igarota, bere memorienbeste atal bat oparitu diezagula; ez du faltako zerkontatua, ezta buru argia eta esku zolia ere.

XABIER MENDIGUREN ELIZEGI

Oroitzapenengeneroa da gureletretan gutxien

landu direnetakobat (...); beti iruditu

izan zait tristesamarra isiltasun

kolektibo hori

IRITZIA

1. TwistHarkaitz Cano. Susa.

2. MusscheKirmen Uribe. Susa.

3. Kristalezko begi batMiren Agur Meabe. Susa.

4. Ez naiz niKarmele Jaio. Elkar.

5. Alkasoroko bentaMikel Taberna. Susa.

6. Bitan esan beharraRikardo Arregi. Alberdania.SA

LDU

ENA

K

Fikzioa

ERAKUSLEIHOA

1. Enbataren zirimolanDaniel Landart. Elkar.

2. Bagoaz, hamaika arrazoi...Independentistak sarea/Ideien faktoria.

3. Zer da artea?Lev Tolstoi. Meettok.

4. AldamenekoaAinara Gorostitzu. Elkar.

5. Argien aroa. ArnaldoOtegirekin solasaldiaFermin Munarriz. Gara.

6. Haserretu zaitezte!Stephane Hessel. Denonartean.

Ez Fikzioa

LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo).

EROTIKOA

‘VenusenDelta’Anaïs Nin. GaraziArrula (itzul.).Txalaparta. 320 orr.19 euro.

Istorio erotiko-hipnotikoakAnaïs Ninek, diruak behar-tuta, ipuin erotikoak idatzizituen aberats anonimobatentzat 1940ko hamarka-dan. Hainbat urtez, narraziougari idatzi zituen bilduma-gile horrentzat, izan ere,horrek dolar bat ordaintzenzion idatzitako orrialdebakoitzeko. Hala ere, ez zenNinen hasierako asmoa ipui-nok argitaratzea, bere ustezpertsonaiak muturreko kari-katurak zirelako. Baina,1970ean, iritzia aldatu zuen,eta bi liburutan bildu zituenipuinok: horietako bat da‘Venusen delta’ bilduma,erotismo hipnotikoa dariona.

Gehigarri honekBizkaiko ForuAldundiarenlaguntza jaso du

SAIAKERA

‘Seigarreniraungi-tzea’Richard Lea-key/Roger Lewin.Jaione Alberdi (itzul.).Gaiak. 324 orr. 18,72 euro.

Lurraz eta bere‘iraungitze dataz’Gure planetan, suntsiketaedo iraungiketa orokor batenerdian al gaude une hone-tan? Horixe bera da, hainzuzen ere, egileen ustea etaliburu honen gai nagusia.Zientziak frogatu duenez,Lurrean bost iraungitze-aldihandi izan dira (“bost krisibiologiko handiak”). Orain-goari buruz, erruduna bada-kigu zein den. Gu geu. Sei-garren iraungitze-aldi hauduela 100.000 urte hasizen, alegia, lehenengo giza-kiek planeta osoaren koloni-zazioari ekin ziotenean,aurreko espezie asko akaba-tuz. Geroztik, gertakariekokerrera jo dute...

HAURLITERATURA

‘Timutijirafa’Begoña Ibarrola.Viví Escrivá (ilus.)Miren Agur Meabe(itzul.). Elkar. 27 orr.6,85 euro.

Gaitzespenariburuzko ipuin bat

Timuti jirafak lagun gutxizuen sabanan, burutik behe-ra begiratzen zielako deneieta mespretxuz tratatzenzituelako. Animaliak Timuti-rengandik aparte ibiltzenziren, berari ez entzutearren.Timutik burla egiten zien,harik eta egun batean...Emozioak sentitzeko ipuinaidatzi du Begoña Ibarrolak,Viví Escrivák irudi ederrazhornitu duela. Istorio hau 6eta 8 urte bitarteko haurreizuzenduta dago, eta Senti-puinak deritzon bildumakobederitzigarren alea da.

Editorial Iparraguirre S.A.Zuzendaria: Bingen ZupiriaArdura: Iñaki Mendizabal Elordi ([email protected])Koordinazio lana: Amaia Santana ([email protected])Diseinua: Jesús SantamaríaMaketazioa: Naroa EtxebarriaPortadako argazkia: Iñaki Mendizabal ElordiLege Gordailua: BI 1720-06

ZALDI EROA

Page 4: Ortzadar

Larunbata, 2013ko apirilaren 13a04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

MM INGAINA dantzan jartzeko inolakoarazorik ez duen pertsona horieta-koa da Jose Angel Uberuaga (Muni-tibar, 1961); gustuko ez duena era-

gozpenik gabe seinalatzen du, oker jokatzeko bel-durrik gabe, eta oker jokatzerakoan ere ez dumingaina atxilo izaten barkamena eskatzerakoorduan. Duela urte batzuetako frontoi zaleek,beharbada, zesta-puntan aritzetik ezagutukodute Uberuaga, baina Ameriketan nahiz Bar-tzelonan frontoirik frontoi aritutako muniti-bartarraren garapen pertsonalak bi paretetatikmuseoetara eraman du. Umetan besterik ezzeukatela dio Uberuagak: “Herri txikietan, etabatez ere Markina inguruan, ez zen besterik ego-ten zesta-puntan aritzea baino. Hori bai, arteabeti barru-barruan eraman dut. Umetatik mar-gotu izan dut”. Baina umetan margo kontuekarreta deitu izan bazioten ere, gaur egun eskul-turan datza bere adierazpide artistiko nagusie-na, argazkigintzari eta margolaritzari noiz-behinka leiho batzuk ireki arren. “Eskulturadeskubritu orduko argazkigintzan ere aritu izannintzen, harik eta AEB-tako gasolindegi bateanargazki-kamera guztiak ostu zizkidaten arte”.

Bartzelonara profesionalki debutatzera etaikasketak egitera joan eta eskulturagile izateraheltzea hari bereko mutur bi dira kasu honetan.“AEB-etan pilotan jardun eta hiru urteko gre-baren ostean Mexikora joan nintzen; kontratuon bat sinatu eta han mundu berri bat zabalduzitzaidan. Zinema zuzendari izateko ikasten hasinintzen bertan, baina pilota enpresarien arteanzebilen zerrenda beltz batean nengoen greba luzehura burutu genuenetik, eta Mexikoko egonal-dia luzeegia ez zela izango konturatu nintzen”.

Eta Mexikon bertan sartu zitzaion Uberua-gari eskulturarekiko jakin-mina, eta

orduan piztu gaur arte iraun duenharremana.

Eskulturak beste adierazpide batzuek eman ezdioten askatasuna eman dio Uberuagari, “per-fekzio gutxiagorekin aritzeko aukera –azaldudu–; lehen oso perfekzionista izaten nintzen gau-za guztietarako, eta horrek zoratu egiten nin-duen, egiten nuena egiten nuela ondoegi egitekobeharra neukan, guztiari akats bat bilatzeko joe-ra, baina terapia pertsonal baten ostean nirebizitza aldatu egin zen eta liberazio bat edukinuen. Hori dela eta, adibidez, pintatzen hastennaizenean zerbait abstraktua sortzen ez badut,hau da, figuratiboa bada, erotu egiten naiz”.

Artelanetarako erabiltzen dituen materialeidagokienez, materialak berak baino hauen “sin-bologiak” pisu handiagoa dauka, material guz-tiek omen daukatelako sinbolo baten indarra.“Enbor zati bat enbor zati bat da, baina ez da horgeratzen. Enbor bat erabiltzen badut jendartea-ri buruz hitz egiten egon naiteke, azken batean,horrek ekologia, natura, edukiko lukeelakoardatz eta hori garelako finean gu ere. Enborranaturako alderdi bat da, baina ez da berdinanaturari buruz berba egiteko enbor bat era-biltzea edo zuhaitz oso bat erabiltzea, edotalurrean tente dagoen zuhaitz oso bat edo ebaki-ta dagoen bat. Gauza guztiak desglosatu eginbehar dira”, eta materialaren erabilera ere horkokatu beharko litzateke.

Bere burua agertu asmoz abiatu da UberuagaPanamako Emplazando Mundos hegoaldekolehen bienalera. Etzi hasi (hilak 15) eta maia-tzaren 30era arte iraungo duen erakusketahorrek pintura, eskultura, argazkigintza eta per-formanceak izango ditu ardatz, besteak beste.Artista bakoitzak lehiaketak proposatutako laugaien artean bat aukeratu beharko du beresorkuntzaren bitartez islatzeko: biolentzia, eko-nomia, ura eta bidaiak.

Bere lanak saltzeko asmoz baino erakusleihobezala baliatu nahi du munitibartarrak Pana-mako egonaldia, eta horretarako hamabi metroluze, hiru metro gora eta bost metro zabal izan-

artea

Mundu mailako puntista, margolari,argazkilari, zinema zuzendari izatekobidean eta, azkenik, eskulturagile.Poliedroak beste aurpegi dituen artistada Jose Angel Uberuaga

Zumezkozestatik,mailu etazizel artera

JON ANDER URKIAGA EGIDAZU

“Ospeduna izan ezean betiegongo zara krisian”, ohar-tarazi du artistak. I.M.E.

Page 5: Ortzadar

05Ortzadar //Larunbata, 2013ko apirilaren 13a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

artea

go dituen beltzez margotutako egongela bat sor-tuko du. “Biolentzia giro bat eraiki nahi dut,barruan egongo diren altzari guztiak erretaegongo dira, belztuta; gauza gutxi batzuk bainoez dira izango erreketa horretatik salbatukodirenak eta balek eragindako zuloak ere ikusiahal izango dira. Iluntasun horri, baina, ikus-leek eramango dituzten linterna batzuek eman-go diote argia”. Baina linternak ere ez dira edo-zelakoak izango, Estatu Batuetako poliziek era-biltzen dituzten “porra-linternak izango dira,argia hodi eran zabaltzen duten horietakoak,potentzia handikoak, baina eremu txikia argi-tuz”. Sentsazioak probokatzea du helburu JoseAngel Uberuagak.

ARTISTA KONPROMETITUA Jose Angel Uberuagaez da xaboi punpa baten barruan irudika gene-zakeen artista. Ez da eta ez da inoiz izan. AEB-en puntista aritu zen urteetan greba batean bai-no gehiagotan aritutakoa da, eta harro dio kirolarloan historian izan den grebarik luzeeneanparte hartutakoa dela bera. “Hiru urte pasaegon ginen greba batean sartuta. Eta arazoagurea bazen ere, Estatu Batuetan zehar bestefrontoi batzuetako pilotariek ere ekin zioten gre-bari elkartasunagatik. Argi geneukan amaie-raraino eramango genuela protestaldia, eta pilo-ta enpresarien aldetik kobazuloetako gizonakezizena ere irabazi genuen”. Espiritu borroka-lari hark gaur egungo Uberuagarengan ere bizi-rik dirauela esan daiteke; ez da artista berebakardadean. Bere mailu, arkatz eta enparauezgain egunerokotasun hitseko istant bakoitza dulanabes. “Nik gizarteari buruz egiten dut ber-ba. Artea konpromiso bat da, artistak zerbaitesateko aukera bat dauka; tximeletei buruz edomaitasunari buruz hitz egin daiteke, baina jen-darte honetan gerrak daude, miseriak daude etanire gaitegia horiek osatzen dute. Teknika zora-garria eduki zenezake, baina nire ustez tekni-ka hutsetik harago joan behar da”.

Artista askori bidea galeriek egiten dietela ustedu Uberuagak, gero kotizazio batera heldu etaartistak bere lana behin eta berriro errepikatuegiten duela, galeriak lan mota hori saltzen due-lako. “Baina horrelakoetan, non dago herria-rekiko eta jendartearekiko konpromisoa?”. Berehitzetan, tximeleten inguruan idaztea oso politada, oso ondo dago hori, baina artistek euren ingu-ruan gertatzen denari buruz hitz egin behar dute.

EZ DIRA BETIKO GARAI ONENAK, BAINA… Gizar-tearen egunerokotasuna krisi ekonomikoakmarkatuta dagoen garaiotan ere artelanak

Uberuagak beltzez margotutako egongela bat sortu du Panamako bienalean. “Biolentzia giro bat eraiki nahi dut”, dio. ORTZADAR

saltzen dituztenak betikoak dira bizkaitarrarenustez, eta artista izanik posible omen bada erebizitzea, oso gaitza hilabete bukaerara heltzea.“Ospeduna izan ezean beti egongo zara krisian.Nire moduko artistak artista ezezagunak gara.Egia da guretzat ere sasoi hobeak egon direla,baina gu beti egon gara krisian”.

Laguntzarik izan duen edo zer-nolako laguntzaizatea gustatuko litzaiokeen galdetuta, argidauka artista batek eduki dezakeen laguntzarikonena saiatua izatea eta lanean jarraitzea dela.“Zenbatek irten du Arte Ederretako fakultate-tik? Eta horietatik zenbatek jarraitu du munduhorretan lanean? Beste edozein arlo bezala,artearen mundua ere manipulatuta dago, etaarrakasta izango duen edozein artista merka-tuak markatuta egongo da”.

Autokritikatik abiatuta arte kritiko baten sor-tzaile da Uberuaga, inolako akuilurik onartzenez duen eskultorea. 68ko maiatza izan ez arren,arteak mundua aldatzeko balio duela sinestendu artistak.

ZERUAREN ETA INFERNUAREN ARTEAN Uberua-garen lanek ez dute inor epel uzten. Madrilenantolaturiko arte-erakusketa batean plazaratu-tako obra bat zela eta, elkarte katoliko eta heda-bide kontserbadoreek bideratutako kritikak jasozituen artista munitibartarrak. “90 zentimetrozabalerako luxuzko ispilu bat jarri nuen markodoratu batekin lurraren gainean. Ispiluaren gai-nean egurrezko mahai zahar bat granate kolo-rez margotuta eta mahaiaren azpian platerak,koilarak, edalontziak… Mahai gainean, berriz,zeru zoragarri bat margotu nuen, urdin-urdineta laino zuri polit batekin. Mahai horren gai-nean zoragarri geratzen zen urregorriz margo-turiko komuna, eta horren albo bietan baserri-ko hiruna ogi biribil, horiek ere urregorriz mar-gotuta. Azkenik, guztiaren gainean, JesusenBihotzaren irudia, hori ere urregorri kolorez.Benetan zoragarria”. Uberuagak argi uzten du,baina, berak ez zuela erlijioaren inguruan jar-dun, gizarteari buruz baino. “Kontua da nireartelanak desglosatu egin behar direla barneangordetzen duten mezua interpretatzeko, horiegin ezean, alperrik da”.

MENPEKOTASUNIK GABE

Edertasunaren eta artelanak duen mezuarenarteko talka aurki daitekeartista bizkaitarrarengan.Argi dauka saltzen direnhamar lanetatik bederatzibisualki politak diren arte-lanak direla. “Politikokizuzenak diren obrak diragaur egun merkaturatzendirenak, eta lan horiek ezdute inolako konpromiso-rik. Zentzua eman beharzaio egiten den guztiari”.Bere ustez, formarenatzean ezkutatzen direngezurtiak dira artistak. “Nikez dut onartzen artea gale-ristek eta komisarioekmarka dezaten”.

“Nire artelanak desglosatu behar dira barnean gordetzen

duten mezua interpretatzeko”, argitu du. ORTZADAR

Lehen oso perfekzionista izaten nintzen, eta horrek zoratuegiten ninduen (...); baina terapia pertsonal baten osteannire bizitza aldatu egin zen eta ‘liberazio’ bat eduki nuen”

MUNITIBAR

Page 6: Ortzadar

06 // Ortzadar Larunbata, 2013ko apirilaren 13a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

bertsolaritza

DABI PIEDRA

AA RGIA astekariak, aurtengo urtarrilean,Bertsoa.com ataria saritu zuen. Laneanjarraitzeko indarra ematen dute horre-lako egunek, baina Bertsoa.com-ekoek

zalantza bat ere plazaratu nahi izan zuten:bertsolaritzari buruzko webguneen panoramaeraginkorra da ala beste bide bat hartu beharkolitzateke? Gaia emanda dago, gogoetarako uneada orain. “Etorkizunean, bertsolaritza sareannola kokatu hausnartzea dagokigu, helburu,lehentasun eta baliabideen definizioa”, esan diguJesus Mari Irazu bertsolari eta Bertsoa.com-ekosortzaile eta kideak. Eragile guztiek egin beha-rreko gogoeta izango da.

Lehenik eta behin esan behar da, internetenbertsolaritzarekin lotutako eskaintza zabala etaanitza dela, sareak ate berriak ireki ditu. “Eki-men aniztasun horri ere zor zaio bertsolaritzakegun duen inplantazioa”, dio Irazuk. EuskalHerriko Bertsozale Elkarteko komunikazioarduradun Estibalitz Esteibarren ustez, “pano-rama oso aberatsa da, bertso plaza, dokumenta-ziorako baliabideak, sarrerak saltzeko gunea,bertso eskolen orriak eta abar dauzkagu, zer-bitzuak eskaintzeko Lanku elkartea ere sareandago”. Hain zuzen, Bertsozale.com, elkartearenwebgunea, aldatu berri dute, azkenengo aurre-rapenetara moldatu eta zerbitzu osoagoa ema-teko. “Atari berrituaren bidez, hainbat ataribakar batean eskainiko ditugu, sarean geneukandispertsioa antolatu eta zerbitzu hobea ema-teko”. Gogoeta etengabekoa da elkartean, inter-neten hartu beharreko norabidearen inguruan.

Sareak edonoren eskura jarri du bertsoa eta,behin honaino helduta, Irazuk dio: “Beharbada,etorkizunera begira, abagune egokian gaudesarearen zabalkunde eta transmisio aukerakoptimizatzeko”. Gai horretan sortzen da zalan-tza, alegia, interneten bertsolaritzaren gune zen-tralizatu bat sortu beharko ote litzatekeen. “Zen-bait burutan dabil amets bat, hau da, bertsola-ritza bere osotasunean bilduko duen guneagaratzea, elkartea, bertso-eskolak eta gainerakoproiektuak integratuko dituena”, nabarmendudu Bertsoa.com-eko Irazuk. Bertsozale Elkar-teko Estibalitz Esteibarrek, ordea, zentralitatehori komenigarria ote den zalantzan jartzen du,“agian ez da osasuntsua denok batera egotea,naturalena da proiektu asko egotea, zentraliza-zioak mugatu egingo gintuzke”. Are gehiago,“uste dut, proiektu bakar bat sortuko bagenudenontzat, berdin-berdin agertuko liratekeelaalternatibak sarean, gauza guztiekin horrelaizan ohi da”. Bertsozale Elkartearen webguneberrituan, “geure eskaintza zentralizatu dugu,baina gure estrategia ez da elkartetik haratagosareratu den guztia gure aterkipean egotea–jarraitu du Esteibarrek–, bertsolaritza bizirikdago, zenbat eta ekimen gehiago, hobeto”. Inter-netek etengabeko gogoeta eskatzen duenez, halaere, etorkizunean estrategia moldatzea ere ez dubaztertzen, une bakoitzeko baldintzek eskatzendutenaren arabera.

ELKARLANA BEHARREZKOA Irazuk eta Esteiba-rrek azaldutako estrategiak elkarren aurkakonorabidean doazela dirudien arren, bien ikus-puntuak hurbil daude, batez ere biek uste dute-lako bertsolaritzaren etorkizuna elkarlaneandagoela. Gune zentralizatu bat egon zein ez,garrantzitsuena da bertsolaritzan ari direnguztiak aseko dituen estrategia bateratua iza-tea. “Gure zentralitate ikuspuntua ez doa uni-formizazioaren bidetik, aniztasun osoaren islajaso nahi genuke”, zehaztu du Irazuk. Estei-barrek gaineratzen du: “Elkarlana bultzatuzeta sinergiak aprobetxatuz, askoz indar han-diagoa izango du bertsoaren hedapenak”.Bertso plaza digitala sortzeak ekarri duen onu-ra azpimarratu du eta, hortaz, Bertsoa.combezalako egitasmoei babesa ematea ezinbes-tekotzat du. “Bertsozale Elkarteak zuzeneankudeatzea ez da garrantzitsua, jendeak balia-bideak eskura izatea baizik”. Elkarlana derri-gorrezkoa da, “sareak beste dimentsio bat har-tu du eta epe ertainean handiagoa hartuko du”,ohartarazi du Irazuk. Horren lekuko, webgu-neetara ez ezik, sare sozialetara eta sakelakotelefonoetara ere heldu dela bertsolaritza.

Argia Sarietan iragarri zutenez, gogoeta fasea-ri ekingo diote laster, beraz, Bertsoa.com atari-ko arduradunek eta badaukate nondik abiatu.Erronka zaila baina polita izango da aurre-rantzean bertsolaritzak internetekin izangoduen estrategia proposatzea. “Interneten,gabeziak baino gehiago, aukerak ikusten ditut,aukera bat da bertsolaritzak bere baitan tresnabat izan dezan, telebistak adinako zabalkundeahalmena izango lukeena; finean, bertso plaze-tatik bertsolaritzaren plazara igarotzea”, JesusMari Irazuren arabera. “Denbora beharko da,baina ziur nago hori sortzeko gai izango gare-la”. Estibalitz Esteibarren ustez, “etengabekohobekuntza bat eskatzen du interneten gisakomedio batek; internet, gizartea bera bezala, betidago mugimenduan, beharrizan berriakdetektatu ahala, gaurkotzen joango gara”.

Bertsoen sarea,nola hedatu?

Bertsoa.com eta bertsozale.com, bertsolaritzaren inguruko azkeneko albisteak jarraitzeko webgune bi. ORTZADAR

Bertsolaritza gero eta dimentsio handiagoahartzen ari da interneten; webgune eta aplikazio andanadaudenez gero, hori guztia antolatzea erronka zaila da

BERTSOZALE.COM, BERRITUA

Euskal Herriko BertsozaleElkartearen webgunea,Bertsozale.com, 2001eansortu zen. Joan denmartxoan bertan, goitikbehera berritu dute.“Muga tekniko batzukgainditu ditugu eta, orain,zerbitzua eraginkorragoada –dio Estibalitz Esteibararduradunak–, azkenen-go aurrerapenetara mol-datuta, zerbitzu osoagoaematen dugu, ikuspegiaEuskal Herri osora heda-tuta; herrialdeetako elkar-teetako eta txapelkete-tako txokoak integratuditugu eta sarean hedatudiren hainbat ataribatean daude orain”.Tablet eta sakelakoetara-ko egokitu dute guneaeta, udazkenean hasikoden Txapelketa Nagusirabegira, baliabide berriakmartxan jartzeko asmoadaukate. “Ahaleginberezia egingo dugu”.

Puntutan izeneko dendaren ‘banner’edo iragarkia, bertsoa.com-en. ORTZADAR

Page 7: Ortzadar

07Ortzadar //Larunbata, 2013ko apirilaren 13a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

Euskara hutsez argitaratzea eta autokudea-keta dira EDO!-ren beste ezaugarriak. EDO!

UXUE RAZKIN

Duela hiru urte sortu zen EDO!, irabaziasmorik gabeko argitaletxea. Proiektuamartxan jartzeko arrazoietako bat ohikobildumetan lekurik ez duten obrakirakurleen eskuetan jartzea izan da

LL ITERATURAREN eta kulturaren gai-neko kezkak izan zituzten hizpide EDO!argitaletxeko kideek proiektua era-tzeko garaian. Egitasmoa abian jarri

zutenetik, printzipio batzuk ezarri zituzten oina-rri. Ildo nagusi horiei irmo eutsi diete kideekibilbide honetan zehar, eta bere esentzia gor-puztu dute ezinbestean. Bere filosofiari jarrai-ki, ohiko argitaletxeek egiten ez duten bideaaukeratu dute. Bide berritzailea-edo. EDO!-kokide diren Ibon Egañak eta Oier Guillanekazaltzen dute: “Literatura zaleak garen heinean,beste argitaletxeekiko hainbat gauzen faltanabari dugu, eta horrek ekarri du, hain zuzen,proiektu hau abian jartzea”.

Argitaletxearen oinarriak aurkeztu ditu Ega-ñak. Besteak beste, diru irabazi asmorik gabekoegitasmo autofinantzatua da. Taldeko kideekdioten bezala, borondatezko lanean oinarritu-tako proiektua da. Gizarte eragile izateko sor-tutako egitasmo bezala ere definitu dute. Hala-ber, euskara hutsean arituko den editorial ele-bakar bakanetako bat dela jakinarazi du Ega-ñak: “Hasieratik argi izan dugu euskara hutsezargitaratzen duen argitaletxea garela”. Ho-rrekin batera, alderdi eta erakundeetatik era-bat independente den taldea da, eta ez dute abia-dura handiko lanik egiten, prozesuek eskatzenduten erritmoa zaindu nahi dute, alegia.

Printzipio hauei jarraiki, duela hiru urte sortuzuten taldea. Hasierako bi urteak egitasmoanbehar bezala hausnartzeko baliatu zituzten; halanola, zer lortu nahi zuten, argitaletxeak zeinezaugarri izan behar zituen, antolaketa, finan-tziazioa, parte-hartze mota aukeratzea… Horrenondotik, lehen tituluak plazaratu zituzten,gutxieneko finantziazioa lortu ostean. Taldeabera ere hasierako bera ez dela dio: “Talde txikibat zena zabaldu da, jendea proiektura batzenjoan da 8-10 bat laguneko talde iraunkor samarbat osatu arte”.

EZOHIKO LIBURUAK Bi arrazoi izan dira nagusiargitaletxearen sortze prozesuan: lehenik, ohikobildumetan lekurik ez duten zenbait liburu pla-zaratzerakoan, zailtasunak zeudela ikusi zuten.Bada, kalitate onekoak eta interesgarriak izanarren, zenbait lanek ez zuten lekurik ohiko bil-dumetan. Adibidez, ilustrazio-liburuak, saiake-rak edo antzerki testuak. “Horiek irakurleenesku jartzeko modu bat izan da EDO! martxanjartzea”. Bigarrenik, liburuen edizio-lana duengarrantzia eta behar duen denbora eskaintzeaizan da; bai diseinu eta maketazioaren aldetik,baita testuen edizioaren aldetik ere. Horrekinbatera, gaineratzen du salgai jartzeaz haratago,hainbat proposamen estetiko mahai gainean jar-tzeko, liburua bitarteko bat izatea zela asmoa.

Zenbait arlotan, beste argitaletxeekin alderatuz“desberdinak” direla dio Egañak. Alde batetik,borondatezko talde-lanean oinarritzen den edi-toriala delako: “Literatura zaleen parte-hartzeasustatu nahi duen taldea da eta horrek nahitaezegiten gaitu desberdin”. Bestetik, harpideduneta bazkideen ekarpenekin finantzatzen denez,denbora gehiago dagoelako. EDO!-ko kideakarrazoitzen du: “Tarte handiagoa daukagu pro-posamen ezohikoagoak plazaratzeko, haien bide-ragarritasuna ez dagoelako salmenten menpe”.Dena den, ez dute beste argitaletxeen lanagutxietsi nahi, ez eta beren lekua bete ere: “Da-goen eskaintza editoriala osatzera gatoz”.

Era berean, Oier Guillanek argi utzi du garran-tzitsua iruditzen zaiela gainontzeko argita-letxeek egiten duten lana baina, esan bezala,horietan hutsune batzuk sumatu dituztela. Etaazken finean, gabezia horiek betetzen ahale-gintzea, modu batean berritzailea izatea dakar.Bere esanetan: “Hainbat gauzen falta nabaridugu: zenbait gai lantzeko aukerak (genero ikus-pegia lantzeko orduan, adibidez), poesia eta an-tzerkia bezalako generoetan lan gehiago atera-tzea, arte ikuspegi batetik artista liburuak edoalbum ilustratuak euskaraz edukitzeko aukera,eta abar”. Gainera, funtzionamenduari jarrai-

ki, ohiko argitaletxeek hartzen ez dituztenarriskuak bereganatzen dituztela erantsi du.Horrela, merkatuaren presiotik at, garrantziaematen ahal diote beste eduki, estetika nahizproiektu mota batzuei.

Orain arte gauzatutako ibilbidearekin “osopozik” daude. Jendeak eman duen babesa azpi-marratu nahi izan du. Horien artean, liburuenidazleak, ilustratzaileak, harpideak eta kideakaipatu ditu. Hausnarketa egiten du EDO!-kokideak: “Horrelako proiektu bat era horretakofilosofia batekin posible izan daitekeela ikusteak,sekulako gogoa ematen du lanean jarraitzeko”.

FINANTZIAZIOA ETA BAZKIDEEN GARRANTZIAHasierako printzipioek azaltzen duten moduan,guztiz autogestionatua da finantziazioa. “Proi-ektu hau soilik harpidedun eta bazkideenlaguntzari esker atera da aurrera”, baieztatzendu Guillanek. Ez diete, ordea, diru laguntzei ukoegin. Horiek onartzen dituztela dio, proiektua-ren filosofia baldintzatzen ez duten heinean. Bes-telako laguntzak ere ongietorriak dira honetan.Publikoak ere badu parte hartzeko aukera.Horietako bat bide ekonomikoa da, proiektuaribultzada eman diezaioke harpide edo bazkideizanik. Hala eta guztiz ere, ez dute laguntzahorretara mugatu nahi: “Lankide figura erebada, norberak dituen ahalen arabera lagunduahal izan dezan, edizio talde batean edo liburuakbidaltzeko paketeak egiten…”. Oro har, auzola-na praktikatzen saiatzen dira. Proiektu irekiaizaten jarraitzen du eta, hortaz, zabalik dago par-te hartu nahi duten bazkide guztientzat.

BideberritzailetikEDO!

Egun, hamar bat lagunek osatzen dute argitaletxe honen lan-taldeiraunkorra. “Hasieran talde txiki bat zena zabaltzen joan da”. EDO!

EMAN BEHARREKO PAUSOAK

Literatura proposamenak iristen direnetik argitaratzendiren arte, prozesu bat jarraitzen dute EDO!-ko kideek.Egañak azaltzen duenez, argitaletxeko bazkideei pro-posamenak aurkezteko deia egiten diete eta jasota-ko iradokizunen artean hautaketa egiten dute. Obrakaukeratzerakoan “oreka” bilatzen saiatzen direla dio:“Bertako eta kanpoko autoreen artean, garaikide etaantzinakoen artean, literatura liburuen eta lan grafi-koen artean, generoen artean eta abar”, argitzen du.

Page 8: Ortzadar

08 // Ortzadar Larunbata, 2013ko apirilaren 13aKMK