6
Olentzero BARAKALDON GIDA DIDAKTIKOA I eranskina

Olentzero Barakaldon - GIA IAKIKOA - I eranskina Olentzero3 Olentzero Barakaldon - GIA IAKIKOA - I eranskina Metodologia Metodologiari dagokionez, familia eta ikastetxe bakoitzak modu

  • Upload
    others

  • View
    9

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

1

Olentzero Barakaldon - GIDA DIDAKTIKOA - I eranskina

OlentzeroBARAKALDON

GIDA DIDAKTIKOAI eranskina

2

Olentzero Barakaldon - GIDA DIDAKTIKOA - I eranskina

Lan esparruak:- Euskararen erabilera- Herriko ondarearekiko begirunea- Euskal kulturaren ezagutza

Helburu didaktikoak· Euskal kulturaren parte nagusi diren kondaira eta ohiturak ezagutzera

eman eta barneratzea.

· Kondaira eta ohitura horiek Barakaldon zer-nolako eragina duten ikertzea eta hausnartzea.

· Nork bere bizitzako esperientziaren alderdi ezberdinak gogora ekarri eta birsortu, adierazpen eta teknika artistiko, plastiko eta ludikoen bitartez.

- Olentzero bezalako jai ludiko baten bidez, eguneroko bizitzako eduki mo-ralak eta jarrerak gainbegiratu eta lantzea: herriko bizimodua eta ohiturak, hezkidetza,“ongia eta gaizkia”, borondatea, elkartasuna, klase sozialak…

EdukiakBIDEOA: “OLENTZERO BARAKALDON”ABESTIA: “KAX KAX ATEAN”

ERANSKINAK:I eranskina: Gida didaktikoaII eranskina:Ipuina (testua)III eranskina: FitxaIV eranskina: Barakaldoko mapaV eranskina: Abestia hutsuneak beteVI eranskina: Kax kax atean partituraVII eranskina: margotzeko irudiak

3

Olentzero Barakaldon - GIDA DIDAKTIKOA - I eranskina

MetodologiaMetodologiari dagokionez, familia eta ikastetxe bakoitzak modu dina-mikoan landuko ditu edukiak, alde ludikoa nabarmenduz eta ikertzeko bide ezberdinak erabiliz: etxean eta auzoan galdeketa, sarea, egunkari eta aldizkariak…

Irakasle edo etxekoen lanaIrakasleak zein etxeko tutoreak haurraren autonomia bultzatuko du une oro, jarduerak proposatuz, baina askatasuna emanez eta haurrak eraba-kitako aldaketak eta egokitzapenak onartuz.

Gida hau proposamena baino ez da. Bakoitzak etxean zein eskolan nahi bezala landu dezake, jarduerak gehituz ala kenduz, eta nahi bezala tenporalizatuz.

Proiektu honek helburu nagusi ditu Barakaldoko haurrek Olentzeroren pertsonaia ezagutzea eta herri mailan kontzientziazio kanpaina egitea.

EbaluazioaProiektu honen bidez, haurrak aurretik aipatutako helburuak lortu ditue-la baloratuko dugu, banaka zein talde lan eginez, begirunez eta espe-rientziaz gozatuz.

Bideoa ikusi aurretik…

Galdera sorta Haurrekin aktibitatea landuko duen nagusiak (irakasleak, etxeko ki-deak…) bideoan azaltzen den ipuinaren testua deskargatu eta aurretiaz ondo irakurriko du. Ondoren, galdera sorta honekin gaiari hasiera eman eta haurren aurretiazko ezagupenak aztertuko ditugu, ondoren agertu-tako zalantza guztiak bideoaren bidez argituz.

4

Olentzero Barakaldon - GIDA DIDAKTIKOA - I eranskina

- Nor da Olentzero? Eta Mari Domingi?- Nola ospatzen da Barakaldon? - Nola ospatzen duzu zure etxean?- Ezagutzen al duzu beste gabon-ospakizunik herrian? Zein?- Zer eskatzen zaio Olentzerori? - Badakizu neguko solstizioa zer den?- Euskal Herriko zein pertsonaia mitologiko ezagutzen duzu?

Bideoa: “Olentzero Barakaldon”Bideoa ikusi eta arretaz entzungo ditugu aititeren azalpenak. Ondoren, fitxa bat beteko dugu ikasitakoa praktikan jartzeko! Ea zenbat galdera asmatzen duzun!

Bideoa ikusi eta gero…“Gabon, gabon, gabon, BETI ZORION” fitxa didaktikoaFitxa bete! (III Eranskina )

MapaMarka ezazu mapan non bizi zaren. (IV eranskina)

Horma-irudiaBehar izango duzuen materiala: - Tamaina handiko papera - Sarean bilatutako Barakaldoko irudiak - Dekoratzeko elementuak (gometxak, koloretako kartulinak, margoak etab.)

Horma-irudi honen bidez, Barakaldo eta Gabonak uztartuko ditugu elkarrekin. Horretarako, herrian berezia den zerbait (leku bat, estatua bat, paisaia bat, pertsonaia bat…) irudikatuko du bakoitzak, guztion ar-tean herrian bereizgarri diren alderdi asko muralean islatzeko. Ondoren,

5

Olentzero Barakaldon - GIDA DIDAKTIKOA - I eranskina

Gabonei lotutako esaldiak, hitzak, abestiak… nahastuko ditugu aurretiaz jarritako edukiekin. Azkenik, polit-polit apainduko dugu horma-irudia, nahi bezala dekoratuz.

Gabon-gurariakHorma-irudiaren azpialdea libre utziko dugu, nork bere gabon gurariak adierazteko. Ez da gurari materialik onartuko. Ondo legoke jarduera hau taldeka ere garatzea, taldean maila emozionala lantzeko.

Abestia lantzen: “Kax-kax, atean”- Abestia lehen aldiz entzutean “Hutsuneak Bete” fitxa erabili dezake-

zue. (V Eranskina)

- Ondoren, abestiaren letra aztertu.

- Bukatzeko, abestiaren koreografia eta koroak landu daitezke: abestian aipatzen diren elementuak lortu, eta azaltzen diren heinean horiekin mozorrotuz. Abestiak karaoke-bertsioa ere badakar.

- Txirulaz ere jo daiteke. (VI eranskina)

Beste proposamen batzuk…Gabonetako proiektu hau erabat biribiltzeko, klasean zein etxean eta fa-miliartean, hainbat jarduera landu daiteke, hala nola:

- Galdeketa bat prestatu, jendeari kalean egiteko. Gaia: “Olentzero Ba-rakaldon”.

- Bideoaren antzeko istorio bat sortu eta klasean edo etxean antzeztu.

- Bideoklip bat sortu, “Kax-kax, atean” abestiaz baliatuz.

- “Ezkutuko laguna” jarduera burutu, baina eskuz egindako opari bat eginez eta lagunari eskutitz bat idatziz desiorik onenak opatzeko.

6

Olentzero Barakaldon - GIDA DIDAKTIKOA - I eranskina

OlentzeroBARAKALDON

GIDA DIDAKTIKOA