13

OIER€¦ · –Oier!!–eginduoihuJonek,anaiailargianda - goelaikusita. –Jon –esan dio amak, eta oraingo honetan be - gietarabegiratudio–,utzianaiabakean. Badirudi ama bere

  • Upload
    others

  • View
    2

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

  • OIER

    XANAKA

  • Azaleko argazkia:Aitor Arana

    Azalaren diseinua:Iturri

    Maketazioa:Erein

    © Alaine Agirre© EREIN. Donostia 2018ISBN: 978-84-9109-222-3L. G.: SS-1039/2018

    EREIN Argitaletxea. Tolosa Etorbidea 10720018 Donostia

    T 943 218 300 F 943 218 311e-mail: [email protected]

    www.erein.eusInprimatzailea: Itxaropena, S. A.Araba kalea, 45. 20800 Zarautz

    T 943 835 008 F 943 130 822e-mail: [email protected]

    www.itxaropena.net

    1. argitalpena: 2018ko urrian

    Obra honen edozein erreprodukzio modu, banaketa, komunikazio publiko edo aldaketa egiteko,nahitaezkoa da jabeen baimena, legeak aurrez ikusitako salbuespenezko kasuetan salbu.

    Obra honen zatiren bat fotokopiatu edo eskaneatu nahi baduzu, jo CEDROra(Centro Español de Derechos Reprográficos, www.conlicencia.com;

    91 702 19 70 / 93 272 04 47).

    Liburu honek Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren diru-laguntza jaso du.

    Egileak literatur sorkuntza sustatzeko Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailarenlaguntza jaso du liburu hau idazteko.

  • Alaine Agirre

    OIER

    erein

  • 1Mantela

    –Urtebeteko bizia eman didate.Plausta bota du amak, aurrean inor ez balego be-

    zala, inori zuzendu ez balitzaio bezala. Baina hantxedaude, jangelako mahai handiko alde banatan, aita,ama, anaia eta bera, Oier.

    Urte batzuk lehenago, gauero-gauero afaltzenzuten mahai horretan, Jon nerabea eta Oier haur txi-kia zirenean. Amak beti galdetzen zien nola joan zi-tzaien eskola-eguna eta zer ikasi zuten egun hartan:liburuetatik, baina baita liburuetatik kanpo ere.Eguneko momentu bakarra izaten zen etxeko laurakbatzen zirena. Berba egiten zuten. Denen artean jar-tzen zuten mahaia, eta, afalostean, denen artean jaso.Mantela sukaldeko txoko batean astindu, ogi apu-rrik gera ez zedin; gero, ondo tolestu, eta kajoiansartu, hurrengo gauean berriz aterako zutela jakinik.Amak egiten zuen hori.

    – 7 –

  • Oierri gustatu egiten zitzaion amak mantela nolaastintzen zuen begiratzea: gogotsu, eta indar dosi per-fektuarekin; zabar eta zakar izatera iritsi gabe, bainaganora galdu gabe. Ongi neurtutako energiaz. Eta,txikitako pentsamendu magiko horiengatik-edo,Oierrek uste zuen mantela nola astindu asmatzenzuen modu bertsuan jakiten zuela amak beste gauzaguztiak nola egin; baina, batez ere, oso batez ere, ba-koitzarekin nola egon eta nola egin. Haurrari irudi-tzen zitzaion amak mantela astintzen bazekielako as-matzen zuela pertsonei laguntzen. Berari, adibidez.

    Urteak joan ahala, mahaia erabiltzeari utzi zio-ten; edo, ia iguala dena: igande batzuetan biltzekobakarrik erabiltzen zuten. Jon, ikasketak hastearekinbatera, hirira joan zen bizitzera; aitak, berriz, asegu-ruen bulegoa utzi eta udaletxean sartu zen zinegotzi,eta gutxitan bukatzen ziren haren bilerak afalorduabaino lehen. Tartean, oraindik txikia zela, amarekinafaltzen zuen Oierrek. Ez, baina, jangelako mahaihandian: sukaldeko mahai txikia nahikoa zen bien-tzat. Eta hasieran bai; hasieran, amak erosi zuen man-tel txikiago bat, baita erabiltzen hasi ere. Baina, ezbata ez bestea konturatu gabe, mantelarekin afaltze-aren ohitura galdu zuten Oierrek eta amak. Eta ho-rrekin batera, amak mantela astintzea eta semeaamari begira geratzea, hori egiten zuen artean.

    OIER

    – 8 –

  • Mantelaren kontua dauka buruan Oierrek. Hori,eta nola joaten diren ohiturak ahazten; hain apurka,ezen ohitura horien egileak ez diren kasik ohartzen.

    Ama da laurak mahaiaren inguruan batzensaiatu izan dena. Beti mantela noiz aterako zain egonizan dena.

    Gaurkoan, baina, aitak bota die abisua mezubaten bitartez, goizean goiz.

    “Zerbait inportantea kontatu behar dizuegu.Etorri etxera afaltzera”.

    Beste azalpenik ez die eman aitak, eta Oierri bu-ruratu zaion lehenengo gauza da gurasoak dibor-tziatzera doazela. Baina ez dio hori esan anaiari, Jonetxera heldu eta Oierri galdetu dionean, gabon ereesan gabe:

    –Zer da kontatu behar digutena?–Ez dakit.–Ez al dakizu ezer?–Ez.–Espero dut segituan bukatzea. Ia ordubeteko

    bidaia daukat bueltan. Eta ez zait gauez gidatzea gus-tatzen.

    Jonek beti nahi izan zuen etxetik joan: modululabur bat ikasi, lan bat bilatu, eta bere kasa bizi.Hala ere, institutua amaitu zuen urtean tratu bategin zuen gurasoekin: unibertsitatera joango zen,

    ALAINE AGIRRE

    – 9 –

  • beraiek nahi zuten moduan, baina, trukean, gura-soek ikasle pisu bateko alokairua ordainduko zio-ten, egunero autobusean joan-etorria egitekomodua izan arren. Karrera bukatuta ere, pisuan ja-rraitu zuen, curriculumak bidali behar zituela-eta.Udako oporretan ez zen etxera etortzen. Gabone-tan eta horrelako jai-egun garrantzitsuenetan baka-rrik etortzen zen etxera, turroia bezala. Baina gehie-netan ez zen lotara gelditzen. Lana bilatu zuenean,soldataren parte batekin ordaindu zezakeen etxetxobat alokatu zuen, eta, harrezkero, ez zen herrirabueltatu.

    Hantxe daude, beraz, laurak. Mahaiaren alde ba-natan.

    –Urtebeteko bizia?Jon izan da galdera bota duena. Galdera izan da

    Oier bere gogoetetatik esnarazi duena.–Baina… zergatik? Zer daukazu, ama? Eta noiz-

    tik?–Zuen ama gaizki egon da azken bolada hone-

    tan. Medikuarenera joateko esan nion, eta, azke-nean, kasu egin zidan –esan du aitak.

    –Proba batzuk egin dizkidate –erantzun duamak, baina semeei begiratu gabe.

    Eta orduan konturatu da Oier benetan ari delagertatzen hau, ez dela ez broma bat, ez amesgaizto

    OIER

    – 10 –

  • bat: amak hitz horiek esateko aurpegira begiratu ezdiela ikusterakoan ohartu da horretaz.

    Egia da. Amari urtebeteko bizia eman diote.–Zeren probak? Zer diozu, ama? –galdetu dio

    Jonek, baina badirudi ama ez dela gai galdera horieierantzuteko.

    »Nork esan dizu hori? Eta noiz? –jarraitu duJonek, oraingo honetan aitari ere begiratuz, erantzunbat eskatuz hasieran, exijituz geroago, aita ere isilikdagoela ikusita.

    »Zergatik ez didazue esan ezer? –berriz ereJonek, begiak amorruz eta negarrez bete-beteeginda.

    »Eta zuk? –oraingo honetan Oierri zuzenduzaio–. Bazenekien?

    Oierrek ez du ezer esan. Oier ez da mugitu ereegin.

    Ama erosketak egitetik etorri eta poltsak erorizitzaizkionekoa. Ama arratsalde erdian lanetik etxeraheldu eta nekatuta dagoela esanez ohera sartu zene-koa. Ama eskaileretan konortea galduta erori zene-koa. Tentsioa, desenkusatu zen ama horiek gertatuondoren. Hori menopausiarena da, esan zion aitak.Nekea, pentsatu zuen Oierrek, besterik barik. Ezzuen ikusi. Ez zuen ikusi ama gaixo zegoela. Ez zuenikusi ama hiltzera doala…

    ALAINE AGIRRE

    – 11 –

  • –Oier!! –egin du oihu Jonek, anaia ilargian da-goela ikusita.

    –Jon –esan dio amak, eta oraingo honetan be-gietara begiratu dio–, utzi anaia bakean.

    Badirudi ama bere onera etorri dela. Edo ez:baina, behintzat, egoeraren kontrola hartu berri du.Ez bere seme nagusiarena, ordea.

    –Zergatik ez didazu deitu! –Oierri–. Eta zuk,aita? Zer da, zinegotzi lanek ez dizutela ama zain-tzeko denborarik uzten?

    –Nahikoa da, Jon! Nahikoa!!!Aldarri egin duena aita izan da, hau ere bere

    onera etorrita-edo.Zaplazteko bat eman baliote bezala isildu da se-

    gituan Jon. Segundo gutxi batzuk egon da geldi, ger-tatu berri dena asimilatu nahian, antza. Gero nega-rrez hasi da.Txikitako beste oroitzapen bat etorri zaioOierri, baina ez du ezer esan, eta gero joan egin zaiogogotik. Aita ere isilik dago. Ama hasi da hitz eginnahian, baina Jon altxatu eta joan egin da. Etxetik.

    Ama ateari begira geratu da, negarra masailetikdariola, isilik, baina eskatuz bezala bueltatu dadilaJon. Aitak isilik darrai, platerari begira; eta, halakobatean, platerekoa hasi da jaten.

    Oier egoera sinetsi ezinda. Azkenean, berbaegin du:

    OIER

    – 12 –

  • –Ama. –Hitz bakarra atera zaio, baxu, eta sen-titu egin du eztarrian nola trabatu zaizkion bestehainbat.

    –Bai, Oier? –esan dio amak; kariñoz, baina ika-raz ere bai: bigarren semeak ere ihes egingo ote dionikara da, baina baita bigarrengo honi erantzun eginbeharko diolako ere.

    –Zer daukazu? –lortu du itauntzea Oierrek.Amak ezpainak elkarren kontra zanpatu ditu.

    Ondoren, senarrari begiratu dio. Ostera ere semetxikiari. Begiak gogor itxi, malko gehiago, begiakongi ireki:

    –Leuzemia.

    ALAINE AGIRRE

    – 13 –

  • 2Argidun txingurriak

    Goizeko argia leihoetatik noiz sartuko zain egon daOier. Bart ez zituen pertsianak jaitsi; beren etxetikapur bat aparte dagoen herriko argiak ikusi nahi zi-tuen, gaueko iluntasunaren aurrean kikiltzen ez di-renak.

    Badator goiza, ze, hasi dira sartzen errainu etaizpiak, lorik bako bere begiei min pixka bat emanez,argiz bustiz bere gela osoa.

    Gauaren momenturen batean akordatu da txi-kia zelarik, herritik zetozen gaueko argi txikiak inu-rriak iruditzen zitzaizkiola. Norbaiti galdetu ea txin-gurriak ziren, eta baietz: gauez argia garraiatzenzutela, leihotik ikus zitzaten iluntasunarekin izutzenziren haur zein helduek.

    Ama izango zen istorio hori kontatu ziona.Argi apur bat sartzen ikustearekin nahikoa izan

    du. Jantzi, motxila hartu, eta gosaldu gabe ere, atera

    – 14 –

  • egin nahi izan du. Baina lehenengo, gauza bat eginbeharra sentitu du.

    Beheko pisuan oraindik inor ez dagoela ziurta-tuta, jangelara joan da. Eta hantxe ikusi du.

    Mantela, atzo gauean amak astindu ez zuena.Mahai gainean pilatuta, bola bat eginda. Ez zabalik,mahaia estaliz, familia laster batuko delako itxaro-penarekin. Baina ezta kajoian gordeta ere, hurrenanoiz aterako.

    Bere buruari onartu dizkio bost segundo: zutikbaina geldi geratu da, begiak itxi ditu, mina sentitudu, baina arnasa sakon hartu, begiak ireki, eta ekin.

    Mantela hartu du. Sukaldera joan eta bertakotxoko batean astindu du. Bi besoak luzatuz tolestudu erditik. Eta ostera ere erditik. Eta beste erdi bat,eta beste bat. Horrela, kajoian sartzeko tamainaaproposa izan duen arte. Iruditu zaio oso gaizki ge-ratu zaiola, eta berriz egin beharko lukeela, amak da-kien bezala. Baina azkenean horrela utzi du. Eta joanegin da.

    Kalera irten, eta argidun txingurrien bideanjoan da.

    ALAINE AGIRRE

    – 15 –