20

New EUSKERA · 2017. 2. 22. · EUSKERA EUSKERAREN BATASUNA ETA EUSKALKIEN INDARRA (20 urte aurretik idatziak) Orai arte euskalkiak izan dira Euskaeraren indarra erriaren agoan. Bitartean,

  • Upload
    others

  • View
    8

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: New EUSKERA · 2017. 2. 22. · EUSKERA EUSKERAREN BATASUNA ETA EUSKALKIEN INDARRA (20 urte aurretik idatziak) Orai arte euskalkiak izan dira Euskaeraren indarra erriaren agoan. Bitartean,
Page 2: New EUSKERA · 2017. 2. 22. · EUSKERA EUSKERAREN BATASUNA ETA EUSKALKIEN INDARRA (20 urte aurretik idatziak) Orai arte euskalkiak izan dira Euskaeraren indarra erriaren agoan. Bitartean,

EUSKERA

EUSKERAREN BATASUNA ETAEUSKALKIEN INDARRA

(20 urte aurretik idatziak)

Oraiñ arte euskalkiak izan diraEuskaeraren indarraerriaren agoan.

Bitartean, bere batasuna eginda zeukaten ele eta izkuntza zenbait(Iatiña beuren artean) ilda daude liburuetan;

literatura askorekin,baiña, ilda.Latiñari buruz bagera, bere latinkiak (romances) bizirik diraute

oraindik errien agoetan.Euskera "batua"

ilda jaio da;ez bait du errietatik iñork orrela itz egiten.

Alaz ere, batu baten moldeak bearrezkoak ditugu literaturaren alde-tik.Baiña,

Euskalkiak (giputxa, naparra, bizkaitarra, lapurtarra...) il gabe.Euskalkiak ilko diran egunean ilko bait da Euskera berbera ere

errien agoetan.Bi zaldi

bear ditu Euskararen gurdiak aurrera arin-arin joango bazaigu:literatur-euskera-batu bat eta euskalkiak bizirik erriaren agoetan.Batu bat bear da.

Goitik poderioz eta bortxaz trokelen bidez jota egin-da,edo beetik zabalduaz... Norberak ikusi. "Guztoekin ez bait da

disputarik".Indarkeriaren emaitzak, ordea, gure inguruan ikusiak dauzkagu:

batasuna-unifikazioa egin zan goitik aginduta.Ogeita-amar urteen buruan lengora gatoz berriro: orduan troke-

lez bat egiña oraiñ bereiztera.Indarkeriaren bidea artzea, gauzak ogeita amar urte atzeratzera bes-terik ez da izanen. Indarrez egiten diranak burnian balioko dute(burnian bertan ere, burniak bere giroa bear du; ez da otzik egiten;ondo gurituta, baizik), baiña gizaseme-alabeen biotzetan ez du ba-lio iñundik ere.

Betiko leloansartuta gaude: persona ala elkartea?

Personari hakarrik begiratzeakoker aundiak ekarri dizkio gizakiari;zenbait mesede ere bai.

Elkarteari bakarrik begiratzeakmesede aundiak dakarzki bere orrekin;baiña, kalterik ere ez da falta.Kin-kan gabiltza.Justizi eta zuzentasunak eskatzen diguten erdiko puntu ori, nun

dago?Batasuna euskalkirik gabe, zer da?

Euskera biziaren eriotza: liburutegiak ederrak.Euskalkiak batasunik gabe?

Perfezio gutxiago, liburugintza gaitzago, jakinduri-bideak es-tuago. Euskera bizirik, ordea.Pelotari onak ezker-eskubiak, biak bear ditu, aurrerra joango bada.Euskerak ere batasunarekin batera euskalkien aberastasuna eta bi-zia, biak bear.

Euskalki guztien aberastasunak batera ekarri, euskalkieri lepo-rik moztu gabe...

***Bukatzeko:

Aolku apal batikastoletako aurreri buruzkoa.

Ona:zenbait eta aurra gazteago,orduan eta amaren izkuntza bearrrezkoago. Amaren euskalkian

aurra azi bearko,gero batasunean eziko badegu.

Laboratorio utseansortutako Euskerajaio-gabe galdutako aurra da.

*** A. ARRINDA (1970)

IRAKURLEAI OARRA

ZER aldizkariak eta EUSKERAZALEAK ALKARTEA'k ba-dauke Bilbao inguruan urteko arpidetza eskuratze-ko erea. Etxerik etxe joaten da kobratzaillea. Baiña gauzea ez da ain erreza errietan. Orregaitik eskari au egiten dau-tzuegu: Bialdu eiguzue txartel edo txeke bat. EUSKERAZALEAK ALKARTEA'ren izena ipiñi ta 2.000 pezeta di-rala idatzita. Txartel ori sartu karta-azal baten eta gaiñean zuzenbidea ipiñi: EUSKERAZALEAK ALKARTEA.

Colón de Larreategi, 14, 2°, eskoia. 48001 BILBAO.

B IZKAITARRAI BIZKAIERAZ

Page 3: New EUSKERA · 2017. 2. 22. · EUSKERA EUSKERAREN BATASUNA ETA EUSKALKIEN INDARRA (20 urte aurretik idatziak) Orai arte euskalkiak izan dira Euskaeraren indarra erriaren agoan. Bitartean,

ZER

N

ARRUATZU'TIK IRUNA'RA

(Batua ta euskalkiak)

Arruatzu'ko talde batek egin eban dei oraintsuEUSKERAZAINTZA'ra eta eskari bat egin eben:Euskera ikasteko bideak artzerakoan, ez dabelajakiten batua ala euskalkiren bat ikasi eta gai orre-ri buruz argibide batzuk nai ebezala.

Gu gertu gengozala erantzun geuntsen, baiñaeskari bardiña egin eben Euskaltzaindi'ra be etaerantzuna be bardiña izan zan.

Arruatzu'n bertan izango zala batzar au ustegendun, baiña Arruatzu'ko gazte bat da Iruña'koUri-Ikastetxe Nagusian edo "Publikoa"n, euske-rearen arduradun eta an izan mai-ingurua.

IRUÑA'KO URI-IKASTETXE NAGUSIANAbenduaren lenengo egunean urreratu giñan ba

Iruña'ko Uri-Ikastetxe Nagusira. Euskerazain-tza'tik Manu Oñatibia, Asier Etxaburua eta idaz-lan au izenpetzen dauana joan giñan eta Euskal-tzaindi'tik Patxi Altuna, Miren Azkarate eta Xa-bier Amuritza.

Areto eder baten alkartu giñan eta Arruazu'koseme dan gaztea erdian genduala jarri giñanmaian seirok. Eun entzule gazte genkazan au-rrean.

Gure maiaren barrenean itaun bi irakurri leike-zan, biak egokiak: ,Bearrezkoa da euskera batua?Ba al dago gataskarik batuaren eta euskalkien ar-tean?

Ordu bi igaro genduzan batzar edo mai-inguruaretan eta eziña da ordu bitan esandako gauzakemen agertzea, baiña aundi-maundiak beintzakagertuko doguz.

IDAZKEREAREN ARAZOAManu Oñatibia izan zan lenengo itz egin ebana.

Onek Ortografia edo idazkerearen arazoa ateraeban: Aurreko gizaldietan izan dan batasunik eza,Arana'tar Sabin'ek agertu eban idazkera-bidea,

Euskaltzaindiak lan orreri egin eutsan onartzea,1968n. urtearen aurreko batzarrak eta Arantza-zu'ko batzar ospetsua, 1978'an Bergara'n izadakobatzar Nagusia eta ortik sortu zan EuskerazaintzaEuskeraren Akademi barria.

Gero txandaka guztiok berba egin gendun, bai-ña, ez luzatzeko, gaiak aitatuko dodaz.

BATUA BEARREZKOA?Patxi altuna'k esan eban euskera batua bearrez-

koa ez dala, iñok ez dauala esaten. Mai aretaniñor ba'lego baturik ez dala bear diñoanik, jasodagiala besoa.

Beingoan ikusi al izan ziran iru beso gora jaso-ta. Zeintzurenak ziran esan-bearrik ez dago.

Gero Patxi'k gaiñeratu eban berak gogoan dau-kana ez dala gaurko batu au, zelako edo alako ba-tu bat baiño.

GATASKA? ALA KALTEA?Patxi altuna'k aurrean geunkan itaunari zuzen-

zunenean erantzun nai izan eutson: Batuaren etaeuskalkien artean gataskarik ete egoan.

Erantzuna argi emon eban: Bai, ba-dago gatas-ka, eta zer? Gataska sortu dalako atzera egin bearete dogu?

Erantzun oneri buruz, Martin Olazar'ek egineban berba: Gataska badago eta zer? esan dau Pa-txi'k. Baiña arazoa ez da gataskarena, arazoa dabatuak kalte aundia egiten dautsela euskalkiai.Gure bizkaierea kontuan dogula, etxeetan gurasota seme-alabak alkar ezin dira ulertu, ikastoletaneuskerea ikasten eta kanpoan erderaz berba egin,ikus-irratian batua baiño ez da entzuten eta geroez dago etxean alkar-izketarako erreztaswnik...Kalte ikaragarria egin dautso Batuak Bizkai'koeuskereari eta ilteko arriskuan jarri dau gure .eus.-kalkia. Orain esango ete dau Patxi'k: Bai, Biz-

1

Page 4: New EUSKERA · 2017. 2. 22. · EUSKERA EUSKERAREN BATASUNA ETA EUSKALKIEN INDARRA (20 urte aurretik idatziak) Orai arte euskalkiak izan dira Euskaeraren indarra erriaren agoan. Bitartean,

ZER

kai'ko euskereari kalte egin dautso batuak, etazer? Ez dot uste olakorik esango dauanik!

Miren Azkarate'k erantzun eban labur, kalteorreik ba' dira be, ez dala batuaren erruz.

BATUA TA ERDEL ITZAKXabier Amuritza'k esan eban gero, berak ez

leukela nai ezergaitik be euskerea sub-españoledo sub-frantzes biurtzea. Gaur ikusten dan erdel-itzak artzeko erreztasuna eukan gogoan eta naikoaluzaro berba egin eban arazo oneri buruz.

Asier Etxaburua'k emon eban erantzuna: Batuabera zala orretarako bidea artu dauana, eta berbabatzuk aitatu ebazan, "independentzia" esaterako,eta Europa'ko beste izkuntzetan jazoten dana kon-tuan arturik, argi azaldu eban jokera orren bideokerra. Izan be Asier' ek Europa'ko izkuntzakikasten diardu.

Barriro erantzun eban labur Miren'ek, olakoitzak euskerara sartu ba'dira ez dala ori batuareneragiña, idazle batzurena baiño.

IKASTETXE NAGUSIAN ALA ERRIAN?Martin'ek egin eban urrengo itzaldi labur bat:

Euskerea aspaldion Ikastetxe Nagusiaren maillanaurrera doala entzun dot eta orrek auxe dakartsburura: Latiña eundak urteetan erabilli izan daIkastetxe Nagusietan, erria beste bide batetik,erromantzeen bidetik, joiala. Baiña azkenean lati-ña il egin zan eta erromantzeak bizi dira. Orixe ja-zoko jako gure euskereari, ikastetxe nagusietanbatua erabilliko da, baiña erriak euskalkiak izangoditu bere izkera, eta euskalkiak galtzen ba'diraikastetxe nagusietako batua be galdu egingo daurteen joanean.

Latiña ez dala erromantzeetan bizi dala esaneban. Patxi'k eta or eztabaidea sortu zan, errikoesanen eta izkuntzalarienen artean.

EUSKALKIAK ILGO BA'LITZAZ...IEz noa aitatu barik izten beste puntutxu bat.'Patxi Altuna'k.onako au esan eban: Baldintza

pean diñot, euskalkiak ilgo ba'litzaz be, euskereak

bizirik jarraitzen ba'dau... au da garantzirik aun-diena dauana.

Martin'ek emon eutsan lenengo erantzuna: Ne-gargarria da benetan Patxi'k esan dauana, naiztabaldintzapean esan. Euskalkiak maite doguz etaeuretan dago euskerea, guk maite dogun euskerea,eta zuk ilgo ba'litzaz, orrek garrantzi gitxi leukaladiñozu. Baldintzapean? bai, baiña baldintzak eu-ren esan naia dauke. Geroago argitu jakon au Pa-txi'ri: Nik au esango ba'neu: Patxi il arren, mun-duak jarraitzen ba'dau zer? Zuk zer esango zeun-ke.

Bigarren erantzuna Manu'k emon eban: Eus-kalkiak iltzea onartzea erri-ilketa edo "jenozidio"ikaragarria onartzea da.

AMAITZEKO...Idaz-lan onetan agertutako gaiakaz naikoa argi

ikusten dala uste dot batzar aren aria nondik norajoian. Ba-dago kaseten bat gauzak zeatzago ta ar-giago jakin nai dabezenetzat.

Dana dala, ordu bian esandako gauzak askozgeiago dirala ezin ukatu.

Eta zer? Onuragarria izan zan batzar ori?Egia esan, olako eztabaidetara joatea ez jako

iñori atsegin izaten, baiña gauza asko argitu ziralauste dot, argibide asko emon beintzat.

Gure aldetik ez dago eragozpenik Euskaltzain-diagaz alkar-izketa egiteko, eta orretarako joan gi-ñan euren gizarte-etxera iraillaren 8' an. Orretara-ko eskiñi gintzan Bergara'ko batzarrean, Manu'kitaun bateri erantzunez esan eban lez.

Beste alde batetik, eun gazte eta Iruña'n entzu-le ta euskeraz alkar-izketan izatea gauza pozgarriada. Bide orretatik joian an izandako beste itaunbat: Euskerazaintza'ñ gazte asko ete egozan.Asier'ek erantzun eban gazteak ba'dagozela Eus-kerazaintza' n eta geiago . ez izatea be ulertzekoadala, ikaskintzako mailla guztietan batua erabiltendan aldi onetan.

Onuragarria izan dala mai-irtguru au uste dogu.

OLAZAR'tar Martin'ek

2

Page 5: New EUSKERA · 2017. 2. 22. · EUSKERA EUSKERAREN BATASUNA ETA EUSKALKIEN INDARRA (20 urte aurretik idatziak) Orai arte euskalkiak izan dira Euskaeraren indarra erriaren agoan. Bitartean,

OITURAK

OLENTZARO

Gabonak gaurKaleak argi ederrez bete, denda guztiak jan-edariz eta bi-

txikeriz... Orra gaur eguneko gabonak: jan eta edan... eta ur-dalla aserik, barre egin eta zorionak alkarri emon...

Bañan, zergaitik gaude pozik?Ez dakigu ziur zergaitik dan: Jendeak, aldizkariak, ira-

garkiak, irratiak, telebistak, guztiak esaten digute poztutze-ko, irriparrez egoteko, garraxi egiteko...

Ez digute esaten zergaitik.

***Orain urte gutxirarte, Olentzarok etajaiotzak esaten zigu-

ten zergaitik:Alaitu ta poztu zaitezegaurko gabarekingure Jesus onarenetorrerarekin.

Olentzaro ez zegoen gutxigotarako:Aditu dueneianJesus jaio dalalaisterka etorri daberri ematera.

Erri txiki bat aspalditik zegoen Mesias askatzaille batenzai. Emendik oso urrutira. Azkenik ere, etorri zitzaien. Al-biste ori, nekez baña seguru, guregana eldu zan. Gure bio-tzeko mixeri guztien askatzaille jaio da... Bazuan gure erriakzergaitik poztu, alaitu eta apaldu...

Olentzaro eta Jaiotza, biak zebiltzan batera; batzuek be-reiztu nai ba'dituzte be. Alkarrekin ibilli dira gure artean.

***Berri ori onera eldu aurretik, gure erria Europa'koekin

batera Eguzkiaren jaiotza ospatzen ebillen. Eguzkia dagoune onetan beeran, beerago ezin, eta, indar emateko, suakpiztutzen ebezan, surpezteko. Enbor aundi bat ekartzen ebenbasotik sukaldera, lorrean, beiak aurretik zirela. Sutondoanipintzen eben eta urte osoan iraun bear eban. Sutegia sukaldeerdian egoten zan eta artaraño eruaten eben enbor ori idiek.

Su aundiak egin bear ziran Eguzkia berotzeko eta jeiki-tzen laguntzeko. Europa'ko erriek ekarri eben oitura ori gu-rera...

***Kristasuna etorri zanean, Eguzkia ez dala jainkoa, eraku-

tsi zigun eta orduan, Jesus beraren jaiotza ospatzea erabakieben. Jesus da gure benetako eguzkia.

Leenago egiten ebezenak egiten jarraitu eben, baña Je-sus'en omenez egin be eta ez eguzkiaren omenez.

Jesus jaio zan garaian ez zuten umeen Zorionik ospatzen,

eta ez zuten jakiten ziur zer egunekoak ziran. Askotan, zen-bat urte zeuzkaten be ez. Loiola'ko Iñigo'k ez zekian ziurzenbat urte eukazan: bi urte gazteago zala, uste eban eta ara-zo ori argitzeko etorri ziran Erroma'tik Loiola'ra historigi-lleak... Orain bi milla urte ez zan iñor arduratu Jesus'en jaio-tzaren egunekin eta irureun urte erasotuak izan eta, berreunurte beranduago oraindik, asi ziran Jesus'en jaiotzaren egunabillatu eziñik eta alan, erabaki bat artu eben, Jesus'en jaiotzaeta eguzkiarena, biak, alkarrekin ospatzea.

Ez alda Jesus gure benetako eguzkia?Zer ajola zaio egun batean ala bestean ospatzea.Jesus'en jaiotza guretzako benetan pozgarria da eta poz

ori egunen baten ospatu bear gendun.Noiz il zan Jesus badakigu. Judutarren lenengo illargia-

ren 14'ean, illargi betez. Ostirala. Ori, badakigu. Urtea, gu-txi gora-beera, ere bai.

Zer egunetan? Ebanjelioetatik otz zegoela atera liteke;beraz, negua edo... Baña, zer illeko egunetan jaio zan ez di-gute esaten. Orrek ez zeukan inportazirik bape. Eriotzak etapiztuerak zeukaten benetako garrantzia... Eta ori agertzenalegindu ziran.

OlentzaroJesus'en jaiotzaren gabak Gabon du izen.Baita Olentzaro ere: Olentzaro, Olentzaro, Onentzaro,

Orentzago, Orontzago... Orra gertaera batentzako ainbatizen.

Tarteka Gabon eta Olentzaro naastu egiten dira.Gabon gabean sutara ekartzen dan enborrari Gobon-zuzie

esaten jakon Bedia eta Abadiño'n bezela beste toki geiagoe-tan ere, bai Bizkaia'n, bai Gipuzkoa'n, bai Araba'n eta baitaNaparroa'n ere.

Salvatierra'n Parrondo esaten eutson.

Olentzaro moskorra ala mozkorra?Gabon-zuziari Olentzaro moskorra esan oi zaio.Moskorra ez da mozkorra.Moskorra edo mokorra arbol-enborra da.Mozkorra, berriz, ardo-geiegi zalea.Gabon-zuzi edo Olentzaro moskorrak, Gabon eguneko

enbor orrek, badau indarrik asko; eguzkia berotzea bañogeiagorik. Bere gaiñetik pasatzen diran abereak bedeinka-tzen ditu; enbor orren ikatzak etxearen sailleko mugarri az-pietan ipintzen dira... Orrela etxeak babesa emoten deutselur sailleeri.

Gabon-apariaOlentzaro-moskorra sutan ipiñi ondoren, apari ederra

prestatu:

3

Page 6: New EUSKERA · 2017. 2. 22. · EUSKERA EUSKERAREN BATASUNA ETA EUSKALKIEN INDARRA (20 urte aurretik idatziak) Orai arte euskalkiak izan dira Euskaeraren indarra erriaren agoan. Bitartean,

OITURAK

Gabon gabian oitura deguguztiok apari onabixigu, legatz, makallau-saltzabakoitzak berak alduna.

Ez da aragirik aitaten, bijili-eguna zalako eta bijili-egune-tan ez zan aragirik jaten: Bixigu, legatz, makallau... Orra iruarrain ezberdiñak, irurak beruren mallatan imiñiak: Bixigualenen, legatza ondoren eta azkenik makallaua...

Eta, postrerako, intxaur-saltza.Ona orain irurogei urte zelan egiten zan Forua'n intxaur-

saltza ori:Lenengo intxaur-mamiak atara, gero bonbilla borobil ba-

tegaz birrindu zapi zuri baten gaiñean, sutan imiñi ura etaolio apur bategaz (kollara batzuek) eta egurtxo bategaz era-gin. Iriña naastu saltza loditzeko, makallau-printza batzueketa gozokia ugari. Egosten danean, listo mairako.

Zer ala nor da Olentzaro?Olentzaro-moskorra gabon-zuzia (Gabon-subilla Abadi-

ño'n) dala badakigu; baña, Olentzaro bera zer da ala norda?

Nik usten dot, berbari berari begiratu bat emon ezkero,gauza naiko garbi dagoela: Olen-tz-aro, aur-tz-aro eta zaar-tz-aro antzera dala.

Ortik ataraten dogu, aro bat dala, garai bat dala. OLENaro eta garaia. OLEN eta NOEL izki berdiñagaz egiña dago:O, N, L, E. Alde batera ala bestera imiñi, NOEL edo OLENagertuko da.

Aoskatzeko, esateko, errezago da Olen, Noel baño. Etanik D. Manuel Lekuona zaarra'ri entzunda auxe daukot:Euskaldunak beti oitura izan dabela itzak eta berbak errezte-ko eta murrizteko. Jose Miguel esateko, Joxemiel esaten do-gu; Francisco esateko, Praisku; pretil esateko petrilla; torcu-lare esateko, tolare...

Noel eta Olen berdiñak ba'dira, orduan Olentzaro itza ezda izango ain zaarra...

Beste alde batetik begiratzen ba'diogu, Olen-aroa gizakibiurtu dogu. Antxiñako basajaun eta sorgiñen antzera, tximi-ñitik beera dator zikin eta itai bat eskuan duela. Illargi be-rriaren itxura duen itai ori, Mari, sorgin-guztien amak ereerabiltzen du gure ipui zaarretan.

Tximiñiko zikinkeri orretatik ikazkintzara, zikiñean bein-tzat, ez dago orrelako aldaketa aundirik.

Sorgin-antzeko gizakia, ikazkin biurtu dogu.

Olentzaro albistariJose Miguel Barandiaran'ek zionez (Z. ARGIA

1972.XII.94), zenbait errietan "Kristo jaio berriaren albisteaotsegitera menditik beera datorren gizona dala diote Olen-tzero". Ondoren gogoratzen digu nola galdu ziran jentillakKristautasuna etortzean eta onela jarraitzen du:

"Baña bat gelditu zan eortzi gabe eta bizirik.Menditikbeera jetxi eta Kristoren jaiotzaren berri eman zuan ibarrekoeta errietako jentillen artean. Auxe zan leenengo Olentzeroeta Euskal Erriko aurreneko mixiolaria.

Olentzero joan zaigumendira laneraintentzivarekinikatz egitera.

Aditu duenianJesus jaio dalalasterka etorri daadieraztera.

Orrela jarraitzen du gure maixu zaarrak gai oneri buruz:"Erri batzuetan albistari oni, Kristo'ren iragarleari, Mai-

rua deitzen diote; beste batzutan, berriz, Jentilla...".Toki batzuetako Mairuak, beste lekuetan Jentillak dira

eta orrela dabiltza alkarren artean naastuta gure ipui eta si-niskeri zaarretan. Jentillak dira zaarrago; Mairuak gazteago.Ez dira kristau ez bat eta ez bestea, naiz eta Jentil izena kris-tautasunetik sortu.

Kristau egingabekoak ziran jentillak. Kristautasuna uriaundietara zabaldu zan eta gero txikietara eta azkenik men-dietako baserrietara. Oiek ziran Jentillak edo "pagani" lati-ñez, "pago"etan bizi ziranak...

Olentzaro ardo-edale mozkorraAldaketa moskorretik mozkorrera, geiegi ez zekienen ba-

tek egingo zuela. Donosti aldekoa seguru asko. Mokorra ar-do-zale gizaki bat egin dute. Eta, aldaketa orretatik sortu ain-bat eta ainbat bertso:

Olentzero begi gorrinun arrapatu dek arrai oriZurriolako arkaitzetanbart arratseko amaiketan.Orra, orra, gure Olantzeropipa ortzian duela eserita dago...Olentzero guriaezin degu asebakarrik jan dizkiguamar txerri gazte.Saiaski ta solomomakiña bat este...

***Erri zaarra gera eta oiturak gordetzen iaioak; baserrietako

lana izan da. Gaur gure baserri asko pikutara joan dira etaeten aundia gertatzen ari da egunetik egunera... Laister ezdegu gure aurrekoen antzik ere izango... Baña, ondo edogaizki, Krisutautasuna gorde degu orain artean urte askotaneta gure onerako. Segi dezagun aurrerantz ere bide ortatik

Alaitu ta poztu gaitezengaurko gabaarekingure Jesus onaren etorrerrarekin.

ARRINDA'TAR ANESDeba'n Abendua 1994.

4

Page 7: New EUSKERA · 2017. 2. 22. · EUSKERA EUSKERAREN BATASUNA ETA EUSKALKIEN INDARRA (20 urte aurretik idatziak) Orai arte euskalkiak izan dira Euskaeraren indarra erriaren agoan. Bitartean,

ERRIGINTZA

AUTESKUNDEEN ONDOREAN NEREBURUAREKIN IZKETAN

– Agur, Nere Buru maitea. Zerbait esannai al daustak?

– Bai, Bixente, bai. Azkeneko egun aue-tan iri zerbait esan nairik amorratzen aurki-tzen nintzoan. Bai al dakik zer? Auteskun-deotan sortu jakukala izkanbillarik aski.Ikusi al dituk autaketa oien emaitzak?

– Bai. Ikusi joazat. Baiñan zenbaki oiekirakurtzean ni ez nok batere arritu. Ez nok,eztare, larritu.

– Ez dok ordea ikusten, ene Bixente mai-te orrek, Lege-Batzarra ain zatiturik geldi-tzen dalako, Jaurlaritza sendo bat eratzea,izugarri gauza zailla gertatuko jakula? Izan-go jok Ardantza'k prakak bete lan, tximiño-kabi biurtu jauskuen Batzar ortatik zerbaitdotore atera aal izateko !

– Ez nok orregaitik ere ezer askorik arri-tzen. Euzkadi'ren-Lege-Batzarreko Jaunikgeienak Euzkadi'ren etsaiak izateak bai, la-rritasun miña sortzen jaustak orrek, baiñanarritu, ez. Ez nok batere orregaitik arritu. Eznijuan ba ezer geiagorik itxaroten! Izan ere,nola abertzaletasunik itxaron abertzaletasu-nik erein ez ba' dok. Iñozo aundia aiz, Nereburu laztan ori, auteskunde auetako emai-tzetaz arritu ba'aiz.

– Zer diok, Bixente? Ainzuzen eusko-al-derdi abertzale guztiek abertzaletasunarenalde oiuka ibilli dozak- eta!

– Bai, baiña azkeneko egun auetan baka-rrik. Eta ez alper gaiztoan. Abertzaletasuna-ren ereintza ez bait dok auteskunde-aurre-ko-egun urri batzuetako lana, eta askoz gu-

txiago autarki batzuk irabazteko egiten danoiuketa beroa. Orrela urten dozak gauzak.Auteskunde auetatik urten jakuan Lege-Ba-tzarra, batzar zintzoa dok, legezkoa, izanbear leuken bezalakoa.

– Ez dok ba esan Euzkadi'ren etsai ditu-ken españolistez beterik jagokela?

– Bai. Eta orrexegaitik dok ainzuzen zin-tzoa, legezkoa, eta egokia. Lege-Batzar batErriaren ispillua izaten dok. Gure Lege-Ba-tzarra orrelakoa ba' dok, gure Erria ereorrelakoa dokelako dok: Idegi jaiguzan noiz-bait begiak! Euzkadi, Euzkadi'ren etsaiadok. Euzkadi, Españi'ren maitale dok. Eus-kotarrak Euzkadi'ren askatasunaren etsaieta Españi'ren mendeko izatearen aldekodozak. Españolistak!

– Ikaragarrizko gauzak esaten ari aiz, Bi-xente.

– Ikaragarriak, izugarriak, bildurgarriak,eriogarriak..., baiñan egiak. Auteskundeauetatik urten jakuken emaitza ikusi beste-rik ez dok, egia esaten ari nokela ikusteko.Españizaleek gora egin jauskuek nabarmen-ki, eta Euzkadizaleek beera. Eta nabarmen-ki beera, auek ere. Zergaitik orrenbeste poz-tu jakuzakela uste dok Españi'ko izparringi,irrati eta telebista guztiak auteskunde aueta-ko zenbakiak ezagutzean? Ez dautsek gurearteko "Mundo", "Diario de Navarra", "Co-rreo Español" eta "Diario Vasco"ri begiral-di bat emon?

– Bai. Baiñan, naiz oso-oso gutxi, EAJ'kgora egin jok?

5

Page 8: New EUSKERA · 2017. 2. 22. · EUSKERA EUSKERAREN BATASUNA ETA EUSKALKIEN INDARRA (20 urte aurretik idatziak) Orai arte euskalkiak izan dira Euskaeraren indarra erriaren agoan. Bitartean,

ERRIGINTZA

– Bai. Eta besteek beera. Eta españizaleekgora. Ni ez nok Alderdi-gizona. Ni, lendabizikristaua nok. Gero, euskalduna. Gero aber-tzalea. Gero... Alderdi-ikertzaillea. Geroagobegiratzen jautset ba Alderdiei, nere Kristau-tasunaren, euskalduntasunaren eta abertzale-tasunaren onerako egokiena iruditzen jatekanAlderdiari nere uste ona emateko. Eta, egiaesan, Alderdi abertzale guztiekin naiagokasarre, baita betidandik nerea bezala aukera-turik zeukatenerakin ere.

– Zergaitik?Ba Alderdi abertzaleek erria euskotartzea

aspaldiz gero azturik jaukekalako. Goi-mai-lletako politikara jo jabek, bee-mailletakoaez jakiat norentzat utzita. Zaillagoa bait dokau! Eta ez bestea bezain emankorra! Baiñabai bestea baiño millaka aldiz bearrezkoa-goa. Benetan bearrezkoa dan bakarra!Alderdi abertzaleetan, politikalaririk garbie-nek ere, -bai bait dozak or ere, beste Alder-di guztietan lez, ardi-larruz jantzitako otso-kumeak-, agintaritza lortzera jotzen jabek,agintaritza orren azpian bizi doken errikojendearen oldozkera euskortartzeaz aztuta.Ez dok ori bidea. Erri bateko politikarenmailla guztietan, gauzarik garrantzitsuenaerriko jende xea bait dok: politikagintzaororako politikalariak aukeratu bear joza-ken ERRITAR JENDE XEA.

– Baiñan... Euzkadi'ren ondasunak egokierabiltzea ere garrantzi aundiko bearkizunadok.

– Bai. Ez gaitezen ordea iñozoak izan.Euzkadi'ko diruak eta aberastasun-iturriakegoki erabilliko leukezak Jauregi'k ere. EtaAngita'k. Ainzuzen au izan dok, Españi'kopotilikalarien artean, -orain arteko politikariespañiar guztien artean-, zintzoenik mintza-tu jakukena: "Guk, -esan jok-, Españi "kon-federazio" bat biurtu nai dogu. Naita alkar-

tzen diran Errialdez osotua. Ta Errialde oie-tako batek Konfederaziotik irtenda Laterriyare biurtu nai ba' du, guk ez diogu eragoz-penik ipiñiko".

Bapo! Angita. Gizadi-Legearen arauraeta Elizaren Dotriñaren araura itzegin dok.Alare... Barkatu eidak, Angita..., i komunis-ta aiz, eta ez nok fidatzen. Komunistok"egia" eta "zuzena", une bakoitzean konbe-ni jatzuenari esaten bait dautsazue.

– Bidetik irten aiz, Bixente.– Bai. Eta banetorrek ostera nere lengo il-

dora. Neri ez jaustak ajolik, gaur Lendaka-ritzan, Lege-Batzarrean, Aldundietan edoUdaletan auek egotea edo beste oiek egotea.Emendik ogeitabost urtera Agintaritzakomailla oietan Euzkadi' ren-Askatasun-Osoa-ren-zale dozaken abertzaleak egotea zaidakbenetan ajola. Ni abertzale osoa nok, Euz-kadi bere yaretasun osora iritxita, Euro-pa'ren altzoan Laterri lez sarturik egoteanai duana. Ori egiñik ikustea, mundukogauzarik atsegiñena izango litzaidakek. Bai-ñan ulertzen duat Euzkadi'k ortara iritxibear ba'jok abertzaleen lenen-lenen-lenen-go gauza, gaur Euzkadi'ren etsaia dan gureErriko jendea Euzkadi'ren maitale biurtzeadokela. Eta ortarako gutxienez ogeitabostenbat urte bearrezkoak izango jabezak Eusko-Alderdi-Aberrizaleek.

Ez al dok aztuko, ortarako Euzkadi'kbearrezkoak jozaken langilleak PROFE-TAK ditukela. Ez JERARKAK. Gaur-egun,Euzkadi'k JERARKAK ez baiña PROFE-TAK bear jozak baitik bat.

– Ai'zak, Bixente. Ta Araba'ko istillu ori?– Istillu larria benetan. Naparroa'koa bai-

ño larriagoa. Ba joat, beste egun batean or-taz zerbait idazteko gogoa.

Latiegi'tar Bixente.

6

Page 9: New EUSKERA · 2017. 2. 22. · EUSKERA EUSKERAREN BATASUNA ETA EUSKALKIEN INDARRA (20 urte aurretik idatziak) Orai arte euskalkiak izan dira Euskaeraren indarra erriaren agoan. Bitartean,

OMENEZ

ERKIAGA ALASTRA,BITOR ETA EUSEBIO (G.B.)

Zor neutsen. Urte asko joan dira lenengoakeuskeraren balioa eta gure erriaren nortasuna era-kutsi eustazanetik. Beste orrenbeste bigarrenakeuskal idazle klasikoak, aotsez eta idatziz, eskuraekarri eustazanetik.

Joanak dira biak. Bata, Eusebio, orain dala ur-te bi illobiratu genduan, udabarri eguerdi baten,Begoñako Andra Mariaren elizan meza ederrabere alde eskaini ostean. Besteari, Bitor'i, orain-tsu emon dautsagu azken agurra Zurbaran bereauzoko eliza dotorean.

Bitorrengan aurkitu genduan batzuk erria iza-teko arrotasuna, euskalduna izateko joera eta jo-kaera garbia, diktaduraren urte oker eta ankerre-netan. Bitor genduan, bere illetan berba egineban abadeak egoki azaldu euskunez, gure asabazarren enborra, izkillutan erri garaitu baten nekeeta sumindurai aurre egiteko gai izan zana.

Onela ikusten genduan guk, garai aretan berealbora urreraturiko gaztetxo askok, gurea zanaezagutzeko aukerarik ez genduanean. Euskal iza-tearen billa ibillita, bera genduan abertzaletasu-naren magalean gure pausuetarako norabide zea-tza.

Illeta egunean be, Bitorren adixkide batek go-goratzen eban irudi bizi a, 1937. urteko ekaina-ren emeretzigarren egunekoa. Bitor Erkiaga,"Itsasalde" Euzko Gudarostearen, buruzagia, ko-mandantea, Hotel Carltoneko Lendakaritza sai-lean, Bilboko uria indarrez artua eukan Sanchezgeneral frankistari aginpidea emoten.

Eusebiorena be ez da izan zelanbaitekoa. Eus-keraren lantze txukuna, polita, gozotasun eta ña-bardurez betea, beti be, euskalduntasunari atxi-kia.

Bitor eta Eusebio, alan eta guztiz be, beti tinkoeuren jokabideetan. Zintzo iraun eben orreetan,belaunaldi oso baten eredu eta adibide garbiaklegez. Euren atzetik etorri diranak be, areen ildoaeta lorratza artu eta sakindu egin bearko dabe,gurre aberriaren onerako.

Bitor Erkiaga, "Euzko Gudarostea"ren buruza-gia, gure aldetik joana zaitugu. Emendik aurreraEusebio zure anaiagaz batera, guztion gomutetanondo irabazitako lekua dozu. Goian Bego.

Iekoa

EUSKERAZALEAK

Bazkide maitea:Idazki onen bidez dei egiten dautsugu 1995'ko urtarri-

llaren 26'an (eguenean) gure erakundearen etxean arratsal-deko 8'retan izango dan oiko batzar nagusira, urrengo egi-tamuz:

1.- Leengo batzar nagusiko agiriaren irakurpen eta ones-pena.

2.- Diru-egoeraren azalpena.3.- Urteko ekintzen azalpena.4.- Eskacra ta itaunak.

LENDAKARIAK

EUSKERAZALEAK

Querido asociado:Mediante la presente te convocamos a la proxima Asam-

blea General Ordinaria, que se celebrará el día 26 de enerode 1995 (jueves) a las 8 de la tarde en los locales de nuestraAsociación y con el consiguiente orden del día:

1.- Lectura y aprobación en su caso del acta de la Asam-blea anterior.

2.- Estado de cuentas.3.- Memoria de actividades.4.- Ruegos y preguntas.

EL PRESIDENTE

7

Page 10: New EUSKERA · 2017. 2. 22. · EUSKERA EUSKERAREN BATASUNA ETA EUSKALKIEN INDARRA (20 urte aurretik idatziak) Orai arte euskalkiak izan dira Euskaeraren indarra erriaren agoan. Bitartean,

EUSKAL ASTEA

IRAKASKINTZA EUSKERAZZUZENBIDE-ARLOAN

(2n EGUNA)

AURKEZPENAGaurko gaia, "Irakaskintza Euskeraz Eskubide

Arloan" da, eta emoillea Otaegi Aizpurua tar Idoiadogu.

Gai au oso zudugarria edo interesgarria da, etaagirian ipinten dau, euskeraren gaitasuna Legeiztiaazaltzeko edo irakasteko. "Euskera jalgi adi plaza-ra", aldarrikatu eban Etxepare'k, eta izan be, legeiz-tiko arlo bat euskeraz irakasten danean, gure amaeuskerea plazara ataratea da, bai, sutondoko gureErrauskiñak merezi dauan erregiñaren besaulkira je-sarri-erazotea lez da.

Entzun dagiogun ba bere esatekoa donostiar ja-kintsu oneri, oso jakingarria izango dalakoan.

ZUBIRI'TAR IÑAKI

I.- SARRERAItzaldi au gertutzian, "eskubide" itza baiño, naiago

izan det, "Zuzenbide" itza erabilli, bi zioengatik. Ba-tetik, Zuzenbidearen barne, eskubideak, naiz, bete-bearrak sartuta daudelako eta bestetik jakintzaren sailonen ikasketetan (Gipuzkoan bederen) "Zuzenbide"itzak indarra artu duelako. Beraz, bi itzen adierazpe-na berbera izan arren, "Zuzenbide" itzaren zabaltasu-na ta oittura direla-ta, itzaldi onen izenburua "Ira-kaskintza euskeraz, Zuzenbide arloan" izango da.

II.- IRAKASLEAK:Zuzenbide Ikastetxe nagusian, Zuzenbidea euske-

raz erakutsi aal izateko, bi azterketa gainditu bearradago.

Lendabizi, zuzenbidearen atal baten edukiñari bu-ruzko azterketa egin ondoren, euskerari buruzkobeste azterketa bat egin bear da, idatziz ta aoz azaldubear dana.

Euskerari buruzko idatzizko azterketañ, idatzi ba-ten ulerkuntza ta idatzi ori laburtzeko gaitasuna az-tertzen dira.

Aozko azterketan berriz, irakasle izateko aukeraduen lagun ori jende aurrean euskera txukun bateanaritzeko gai ote den aztertuko da. Azterketa au, bestelau irakasleren aurrean egingo da, oietako bat, Eus-kaltzaindiako kide delarik.

Bi azterketa auek gainditu ezkero, irakasle multzobatek osatutako batzar batek, irakasle izateko asmoaduenaren "curriculum"-a ta beste ainbat merezimen-du aztertuko ditu, ala nola, lagun orrek ordurarteegin dituen lanak, masterrak, doktoradutza ikasta-roak, tesia, beste ikastaroak, e.a., eta guzti orren ara-bera, ikast-agiri bat emango zaio. Batzarrearen uste-tan, ikast-agiria naikoa baldin bada eta autagaiaaproposa iruditzen baldin bazaie, irakasle izendatukodute.

Bein izendatua izan ezkero, irakasle berri orrek,aldez aurretik prestaera berezi bat jaso gabe Zuzen-bidea euskeraz irakasten asi bear du. Guk, zuzenbi-dea erderaz erakusten duten irakasleak duten pres-taera ez dugun ezkero, arazoak sor ditezke eskolaematean. Irakasleak ez du klaseak nola eman beardituen ikasi, ez ikasleei, arreta jar dezaten, nolaitzegin bear zaien, ezta eskola interesgarriagoa izandadin nola erakutsi ere.

Prestaerik ez izateak, irakaslearengan, ikasleekberealaxe somatzen duten, ziurtasun uts aundia sor-tzen du. Arazo oni, irakaslearen adiñaren arazoa gai-ñean ipiñi bear zaio, geinenak, gazteak bait gera. Ira-kaslea gaztea baldin bada, eta ikasketen azkeneko biurtetan erakusten baldin badu, ikasleek, irakaslea-renganako begirune eskasa azaltzen dute. Irakasleazenbat eta gazteago izan, orduan eta itzal txikiagoaizaten du.

Euskerazko irakaslea izateko nai ta nai ezko urra-tsak azaldu ondoren, irakasleon euskera mailla azter-tuko degu.

Zuzenbide ikastetxe nagusiko euskerako irakas-leen artean, leku guztietaik datozen irakasleak aurkiditzakegu, naiz eta geingoa, gipuzkoarra izan. Eus-kaldun auen artean, euskaldunak ta euskaldun be-rriak ditugu. Nere ustetan, ikastetxe nagusian azken

Page 11: New EUSKERA · 2017. 2. 22. · EUSKERA EUSKERAREN BATASUNA ETA EUSKALKIEN INDARRA (20 urte aurretik idatziak) Orai arte euskalkiak izan dira Euskaeraren indarra erriaren agoan. Bitartean,

EUSKAL ASTEA

motatako irakasle auek egotea, ez da batere ona, ezeuskara indartzeko ezta euskara orren mailla igotze-ko ere. Iritzi onen zergatia, irakasle oien euskal ku-tsuaren utsan datza. Orokorki, bi edo iru urtetan eus-kera ikasi duenak ezin izango du iñoiz euskaldun ba-tek berba egiten duen bezela itzegin, erderaz pentsa-ten dutelako eta itz askoren euskerazko esanaia eza-gutzen ez dutelako.

Onekin, ez dut irakasle oiek euskaldunak baiñookerragoak direla esan nai, ezberdinak direla baizik,eta nere ustetan, erakusten duten euskera ez dela ba-tere egokia (Euskaltzaindiaren kideak ala onartuarren).

Zuzenbide Ikastetxe nagusian, euskerako gaietanerakusten den euskara, batua da eta onek, euskaldunzarren artean zailtasunak sor ditzake. Euskaldun za-rrak esaterakoan, bizkaitarrak naiz gipuzkoarrakdaude barne baiña, bizkaitar euskaldunak aipatu nainituzke bereziki, auek baitira arazo geien izan di-tzazketenak. Bizkaieraz itzegiten oituratuta daude,naiz eta batzuk batua ezagutu, eta klaseak batuazematera beartuta daude.

Gaur egun, danera, gure Ikastetxe nagusian, eus-keraz erakusten dugun ogeitamairu irakasle gera etaauen adiña, ogeitabost ta berrogeitabost urte bitarte-koa da. Aldi berean, zazpireun bat ikasle dagoz Zu-zenbidea, euskera batuaz ikasten dutenak.

Irakasle geienek, Zuzenbidea euskeraz naiz erde-raz erakutsi bear dute. Onek, erderako irakasleen al-dean, ezberdintasun bat sortzen du, erderako irakas-leek ez bait daude Zuzenbidea euskeraz erakustekobeartuak, baiña aldiz, kontrakoa gertatzea ez zen ba-tere arritzekoa izango. Erderako irakasle bat gaixojartzen bada eta erderako beste irakasleek beren bete-bearrak baldin badituzte, euskerako irakasleak Zu-zenbidea erderaz erakutsi bearko luke. Kasu berbera,euskarako irakaslearekin gertatu ezkero, berak emanbearko lituzke bere klaseak (erdaldunak ez baitu eus-keraz jakin bearrik, baiña euskaldunak bai erderaz).Au adibide bat, baiña maiz gerta litekeen gauza da.

III.- IKASLEAKZuzenbidea euskeraz ikasten dutenen artean, ira-

kasleen artean gertatzen den bezalaxe, mota askota-ko jendea dago. Geienak, ikastoletan ikasitakoak di-ra eta Ikastetxe nagusira iritsi baiño leen, ikasketakeuskeraz egindakoak. Iñoiz euskeraz idazten ikasi ezdutenak, naiz eta etxean betidanik euskeraz egin, ez

dira Zuzenbideko gaiak euskeraz egiten ausartzen.Beren ustetan, ez daude euskeraz ikasten oitturatutata zuzenbidezko izkera oso zaill egingo zaiela ustedute. Euskeraz primeran egiten dute baiña ez dituzteguk erabiltzen ditugun itz bereziak ezagutzen.

Zuzenbide Ikastetxe nagusian erakusten den eus-kerarekin, zenbait ikaslek, ainbat irakaslek duen ara-zo berbera dute, alegia, bizkaitarrak izanik, batuanikasi bearra. Zuzenbidezko izkera zaillari, orain-goan, beste zailtasun bat geitzen zaio ikasle auen ka-suan eta gauza berbera gertatuko zen ikasle edotairakasle gipuzkoarrok bizkaitarrez ikasi bearko ba-genu.

Bestalde, ikasle auek, oso gutxi batzuk ezik, naizeta euskerako taldeetan egon, beaien artean, geiene-tan, erderaz egiten dute. Beraz, emen ere, gure gizar-tearen sail geienetan bezala, euskeraren erabilpen es-kasa ageri zaigu. Asieran, euskerako taldeak sortuzirenean, ikasle asko klase autetara, gaia gainditzekoerrezagoak zirelakoan joaten zen, ez euskera euskal-dun guztion izkuntza bakarra delako.

Gaur egun, euskerako taldeetan ikasle ugari dagoeta mailla batzutan, lenengo maillan, adibidez, eus-kaldunen talde berezi bat sortu dute. Beraz, leen er-derakoen aldean zegoen ezberdintasuna desagertuegin da eta aldi berean, gaiak gainditzeko erreztasu-nak desagertu ere. Orain, zailtasuna edo erreztasuna,irakasleen arabera egongo da eta baleike, erderakotaldeko irakasle bat euskerako taldekoa baino "bigu-nagoa" izatea.

IV.- ZUZENBIDE-IKASKETETAN ERABIL-TZEN DAN EUSKERA

Irakasleek erabil oi duten euskerari dagokionez,jakiña da, euskera batua sortu zen garai'tik, erri-ikas-tetxetan, naiz, gaiñontzeko erri-erakunde guztietannai ta nai ez erabilli bear dan izkuntza, "euskera ba-tua" dala. Euskalkiak beraz, arras baztertuak daude.Tamalgarria bada ere, ikasle euskaldunen artean, ba-dira Bizkai'ko semeak diranak, eta "euskera batuaz"ezer ulertzen ez dutenez gero, edo ezer gutxi, ikaske-ta guztiak erderaz egin bear izaten dituzte.

Beste Bizkaitar batzuk "euskera batua" ikasi bearizaten dute, Zuzenbide-ikasketak burutu aal izateko.Eta ori, batzuetan, ikasgelan dauden geienak, Biz-kaitarrak direlarik. Baiña ala izan gabe ere, ez da bi-dezkoa izkuntza bat, "batua", erdera edo bestelakoa,beste izkuntza baten gaiñean ezartzea.

Page 12: New EUSKERA · 2017. 2. 22. · EUSKERA EUSKERAREN BATASUNA ETA EUSKALKIEN INDARRA (20 urte aurretik idatziak) Orai arte euskalkiak izan dira Euskaeraren indarra erriaren agoan. Bitartean,

EUSKAL ASTEA

Guk, beti ematen diegu Bizkaiterrei, azterketak,euren euskalki ederrean egiteko aukera, gaiñontze-koen parrak entzun bear baditugu ere. Errexa baitaez jakiñarentzat "purismoa" edozer gauzarekin naas-tea, bakoitxak bere izkuntzan ikasteko ta idaztekoduen eskubidearekin adibidez. Ez da purismoarenkontua, eskubidearena ta berdintasunarena baizik.Beintzat, "euskera batua", denon artean ulertzekobaldin bazan, nonbait or, baiña egia, egunero ikustendugun egia, ez da ori. Ezta gutxiagorik ere. Parraegin ta gero, euskeraren salbatzailleen auetan ba-tzuk, euren azterketak, gaztelaniaz egiten dituzte...eskubidea dute-ta.

Ikasleen euskeraz dagokionez, aitortu bear danlenbiziko gauza, aiek erabiltzen duten euskerarenkaxkartasuna da. Ez danak noski, baiña bai geienak.Nik, jakin, ez dakit zergatik, baiña, gaurko gazteen-tzat, euskerak dituen itzek, esanai bakarra dute. Gaz-teleraz edo bestelako izkuntza batetan ez, baiña euskeraz, esanai bakarra. Onek dakarrren ondorioa, gar-bia da; batetik, euskerak badituen, baiña ezagutzenez dituzten itzak, uts egiten zaizkie eta utsunea bete-tezeko bidea, erderara jotzea da... "euskera ez danaikoa-ta". Bestetik, irakasleak, euskera bear danbezela erabiltzen baldin badu, ikasleak ez du ezerulertzen. Baiña, arrigarria bada ere, ikaslea ez daulertzen ez duen edo ez dituen itz orien esanaia begi-ratzera joango, frantsesez edo ingeleraz egingo lu-ken lez, iñoren begiratu gabe "ori ez da batuaz" esanta baliabide errexagoa erabilliko du; klasera berriroetorri ez. "Campusa" aldizkariaren azken alean, eus-kerarako errektoreordearen itzak dira ondorengoauek:

"Hausnarketa bat baino geiago egin beharko duguhurrengo hilabeteotan EHUn daramagun hizkuntzapolitikaz. Bi puntu nabarmendu nahi ditut hemen,hala ere: euskeraz ikasten diharduten ikasleen euske-ra maila da bat, kezkatzekoa dena dudarik gabe...".

Beraz, irakaslearen lana ez da Zuzenbidea erakus-tea soilik, gaiñera, ikasle guztiak ulertu edo aditubear dute berak erabiltzen duen euskera, angoak,emengoak, dakitenak ta ezer ez dakitenak. Euskera,bere ikasleen euskera maillaren arabera erabilli bearizango du.Bestalde , Zuzenbide ikasketetan, sail edo esparruasko dira aztertzekoak, bakoitxak bere esamoldeak,itzak eta esanai bereziak dituelarik. Arlo batetikbestera , esanaia aldatu egiten da. Itz auek ez dira orainarte euskeraz esan, gaur arte ikasketa guztiak erderaz

egiten baitziren. Guk, gure arloan, errialdearteko Zu-zenbidean alegia, itzak euskeratik artu izan ditugukanpotik etorri diren esanai berriak adierazteko. Etaorrela sortu ditugu ondorengo esamolde eta itzak;

– Lege-gatazka (Conflicto de leyes)– Lotura-puntua (Punto de conexión)– Gatazka aldakorra (Conflicto móvil)– Askotariko legebide (Ordenamiento complejo)– Araua aldebitu (Bilateralizar la norma)– Gatazka-araua (Norma de conflicto)– Itxuraz aldebitakoa dan gatazka-araua (Norma

de conflicto aparentemente bilateral).– Legeari maula egitea (Fraude a la ley)– Maillakatze (Calificación)– Lotutasun (Conexidad)– Lotura erizpide (Criterio de conexión)– Joan-etorriko berbidalpen (Reenvio circular)

- Emaitza bideratua duen gatazka-araua (Normade conflicto materialmente orientada)

– Jokaera arautegia (Código de conducta)– Aukerako arau-pillaketa (Concurso alternativo

de normas)Baziren ere, leendik euskeratuak izan ziren itzak

eta esamoldeak, baiña, erderatik artuak zeuden ezke-ro (eta ez itzaren jatorrizko izkuntzatikan), erdera zu-ten eredu. Guk, gure arloan, esanaia ondo ulertu tagero ta euskera eredu artuz, euskeratu egin dituguerrexago ulertuak izango direlakoan. Baiña zoritxa-rrez, gaur-egungo ikasleentzat erderaren ereduakzailtasun gutxiago ekartzen ditu, esanaia ulertzekolan gutxiago egin bear delako. Ikasleek orain erabil-tzen dituzten itzak dira adibidez; "Tribunala", "apli-katu", "sententzia", "errekonozitu", "ejekutatu", "na-zionalitate originala" eta abar, naiz eta guk, irakas-leok, "Auzitegi", "Ezarri", "Epaia", "Aintzat artu edoaintzatetsi", "Egikaritu edo betearazi", "Jatorrizkonaziokotasun" eta abar gure ikasketetan esan. Zerbai-tentzako al da baiña, Zuzenbidea euskeraz irakastea,erderatik datozten itzak erabilliz? Ez al da orretarakoobe, Zuzenbidea erderaz irakastea eta kitto?

Astean bein, guk erakusten dugun arloaren gai batjartzen dugu aztergai, ikasleek beren artean gai orijorratu eta aztertu dezaten. Arrigarria bada ere, ikas-leetan erdiak edo, erderaz aztertzen dute gai ori.Arazoa zeinena da orduan, euskerarena, bera bakarranaikoa ez delako gaurko irakasgai bat irakasteko alaikaslearena, txikitatik ikasi duen euskera naikoa ezdelako, ikaslea rnotz delako?

10

Page 13: New EUSKERA · 2017. 2. 22. · EUSKERA EUSKERAREN BATASUNA ETA EUSKALKIEN INDARRA (20 urte aurretik idatziak) Orai arte euskalkiak izan dira Euskaeraren indarra erriaren agoan. Bitartean,

EUSKAL ASTEA

V.- ZUZENBIDEA EUSKERAZ IRAKASTE-KO BURUTU DIREN LANAK

Ikastetxe nagusian bestelako irakasgaiak euskerazirakasten asi ziren garaiean, nabarmena danez, ezzan ez euskeraz idatzitako eskulibururik, ez iztegi-rik ezta aldizkaririk ere ikaslearen ikasketak bear di-ren bezela egin aal izateko. Zuzenbidearen arloan ar-gitara eman zen leendabiziko iztegia, UZEIk eginda-ko iztegia izan zen eta Zuzenbidean erabil oi direnitzak orokorki jasotzen ditu. Iztegi au orokorra de-nez, Zuzenbidean dauden sail ezberdiñetan erabil-tzen diren itz asko euskeratu gabe geratu ziren.

Orregatik sail orietan dauden irakasleak iztegi be-reziak egin bear izan dituzte. Errialdearteko Zuzen-bidearen arloan iztegitxo bat egin genuan,GonzálezCampos katedradunak aren edukiña edo mamiagain-begiratu zuelarik.

Eskuliburuak ere euskeratu izan dira. Geienak er-deratik itzuliak eta jatorrizko liburuen laburpenak di-ra. Argitara eman diren itzulpen auek batuaz idatziakizan dira.

Azken itz moduan ta lantxo apal onetan azalduta-ko Zuzenbidearen ikasketen ezaugarriak kontutanartuz, gaur-egungo euskaraz ematen den irakasgin-tzak urrats andiak eman bear ditu mailla dotore batlortu arte. Urrats auek, irakasleok ikasleen laguntzazeman bearko ditugu, alde batetik, lana eginez etabestetik, gure ogibidean erabiltzen digun euskeralantzen eta zaintzen, erderakadak aalik eta geienbaztertzen.

ESKUBIDEAK

OTAEGI'tar IDOIA

Euskalerriak ba dau ederrikmendi, zelai errietan,odol berezi ta buru azurbardin gabeko itzetan;bereak ditu, alan bearrez,sortzez arturik egitan,lur eder oni dagozkiozanjakituriak benetan.

Otaegitik aukera zendunirakasteko bidea,eguzkiak lez zabaldutekoargia kabi ontara;zure erria, Euskalerria,adi daukazu begira,egia artuz, gaizkatu dedineuskaldunaren bizitza.

PAULIN

IDOIA OTAEGI'ren ITZALDIA, ATZO, BIL-BOKO EUSKAL ASTEAN

Euskerazaleak

BILBAO. Atzo izan eben Euskerazaleak Euskal-Astearen bigarren eguneko ekiñaldia. Idoia Otaegiandereño donostiarra ta irakaslea izan zan izlaria etalrakaskintza euskeraz eskubide-arloan izan zan be-rak artu eban gaia.

Idoia andereñoa euskereari buruz arduratuta ager-tzen dala esan euskun Zubiri'tar Iñaki'k aurkezpe-nean eta alantxe ikusi al izan gendun guztiok bereitzaldia entzundakoan. Sarritan uste izaten dogu eus-kerea etxean erabilli bear dan izkuntza dala, baiñabenetan euskerea maite dogunok, beste mailla batzu-tan be erabilten dala gure izkuntza ikusi gura dogu,Ikastetxe Nagusietako maillan be bai.

Egia esan, billatzailleak euren billaketaren ondo-renak agertzeko egiten dabezan lan zeatz eta sako-nak ezin agertu leitekez euskera utsean, munduko ja-kitunak eta billaketa orren ondorenak artu bear dabe-zan geienak euskerarik ez dakielako, baiña irakas-kintzan eta euskera dakien ikasleak aurrean dauzanirakasleak, euskeraz irakatsi bear leuke. Ez da arlo-rik gatxena Eskubide arloa, baiña iztegi egoki batosotzea ez da beti gauza erreza.

Ondo goratu eban Paulin olerkari-BertsolariakIkastetxe Nagusian erabilten dan euskerea bere eki-ñaldian.

Amaitzeko, egunero lez, Alkartearen lendakariakbiarko gaia ta izlaria iragarri ebazan: Enrike ZabalaIrakaslea da izlari eta berak artu dauan gaia "Esate taibilte azkarraren mundua". Gaia oso gaurkoa da etagure Enrike'k arlo orrretan esateko asko dauz.

DEIA (94-11-15)

Page 14: New EUSKERA · 2017. 2. 22. · EUSKERA EUSKERAREN BATASUNA ETA EUSKALKIEN INDARRA (20 urte aurretik idatziak) Orai arte euskalkiak izan dira Euskaeraren indarra erriaren agoan. Bitartean,

ERRIGINTZA

EUSKAL AUTESKUNDEAK:EZUSTEKO BARRIAK

Urrillaren 23'ean gabeko amar ta erdietan, gitxi go-rabera, Juan Ma Atutxa kontseillariak azken emoitzakbaieztatu ebazanean, keiñu ezbardiñak ikusi eitekezanpolitikarien arpegietan: alai eta illunak; baiña egoeraoneitan jazoten dan lez, danak baikor agertzen ziran iz-parkarien aurrean, gurutzbide edo kalbarioa barrutik bajoian be.

Azken auteskunde oneitan gauza batzuk baieztatuegin dira eta beste batzuk, ostera, ustebakotzat jo lei-kez. Edozelan be, guztien gañetik, autarki edo botoarensakabanaketa izan dogu albiste nagusia.

Europar Legebatzarrerako egin ziran auteskundee-kaz alderatuta, alderdi españizaleak lortutako autarkiedo botoen kopurua indartu egin dan bitartean, (P.P.,U.A., eta, batez be, Ezker Batuarena) alderdi abertza-leena naikoa bestelakoa agertu jaku: Eusko AlderdiJeltzaleak nagusi darrai, autarkietan gorakada txiki batizan daualarik, baiña aldez-aurretik uste eben baiño gi-txiago; Carlos Garaikoetxea'ren Eusko Alkartasunariemoitz txar-txarrak iragarten ba eutsoezan be, ez daorrerlan gertatu eta egoera latz eta baltz orretatik ondourten duala esan leike, jarleku bat galdu arren be. Etaazkenez, H.B. alderdiak izandako berakada albiste izandogu. Beraz, ez dago esaterik ondo dabiltzanik bertokoalderdiok.

Baita be, P.S.E.-P.S.O.E.-E.E. alderdiak izan dauanporrota egundokoa izan dala aitatu bear, ezelango ezpaibarik. alderdi Sozialistaren inguruan albiste izan dogu-zan ustelkerizko jazoerak eta barruko naste-borrasteakbe, eragin aundia izan dabe euren boto-emoilleen ar-tean, Ezker Batuari euren botua emotea naiago izan da-benak. Ortik azaldu lei, azken alderdi onen gorakada.Edozetara be, porrota itzela eta uka-eziña izan da so-zialistena.

Alderdi Popularrak, bere aldetik, baieztatu dauz Eu-ropako Legebatzarrerako lortu zituan emoitzak eta bai-kortasunez beterik dagoz etorkizunari begira, datorrenurteko Udal Auteskundeai, alegia. Eta, batez be, Do-nostin boturik geien lortu dauan alderdia izan ondoren.Or dauke urrezko aukerea euren gorakada sendo tinka-tzeko.

Eta zer esan U.A. eta Ezker Batuari buruz?Gorago esan dogun legez, Esker Batuak emoitz bi-

kain ori lortu baldin ba dau, zati aundi baten, Sozialis-

tengan euren itxaropena ipiñi eta guztiz lur jota geratudiranai zor dautse; eta aditu guztiak bat datoz eretxiontan. Orain zer egingo dauan alderdi onek, ikusi eginbearko.

Eta U.A. alderdiagaz egin dogu topo. Au dogu gureEuskalerri maiteari agertu jakon mamua. Pablo Mos-quera buru daualarik alderdi au jo ta ke jabilku ArabaEuskalerritik atara gurarik, bere kideen ustez guztizbaztertuta dagolako lurralde au. Orrez gain, Euskerea,izkillo edo arma bezala erabiliz, Arabatik aldendu egingura dau iñork ez darabillenaren aitzakiz. Buruauste la-rria, beraz, Araban izan eta ukatzerik ez dagona. Go-goan euki bear dogu, baita, auteskunde oneitan, Araba-ko errietan gauza aundirik lortu ez baldin ba eban be,Gazteizen, Arabako uriburuan, nagusi gertatu zala etaorrek zer pentsaturik emoten dau, Gazteiztar eta Ara-bar askoren pentsakera ordezkatzen dau-ta.

– Jaurlaritza barria, noizko?Len esan dogu auteskunde bi oneitan, autarki edo

botua oso sakabanatua izan dogula. Orren ondorioz, al-derdi geiago sartu dira Ajuria Eneara eltzeko leian etaorregaitik askoz gatxago egiten dau orrek lendakari etajaurlaritza bat autatzea.

Negoziaziñoak, alkarrizketak, alderdien arteko ba-tzarrak egiten ari dira, baiña ez da erreza izango akor-du bat lortzea. Lengo Legealdian Eusko Alderdi Jeltza-leak eta sozialistak geiengo nagusia lortu ebela, bienartean 38 jarleku, gogoratu bear dogu baiña orain, so-zialisten porrota dala-ta irugarren alderdi baten bearradabe eta or dago untzea. Nogaz egin?

Orretan dabilz, eta lerro oneik egiteko orduan, Eus-ko Alderdi Jeltzaleak, Alderdi sozialista eta Eusko Al-kartasuna agertzen ziran Eusko Jaurlaritza barria oso-tzeko albiderik geienak zituen alderdiak bezala. Gogo-rra izango da, baiña, euren artean alde aundiak dirala-ko.

Denborari denbora emonaz Jaurlaritza barriarenzain jarraitu bearko. Itxaronaldi onek ekarri dagialaJaurlaritza zuzen eta sendo bat gure Euskalerri maiteonek dituan arazo ugariak konpontzeko.

1994ngo Azillaren 14an.MALAX-ETXEBARRIA TAR YON

12

Page 15: New EUSKERA · 2017. 2. 22. · EUSKERA EUSKERAREN BATASUNA ETA EUSKALKIEN INDARRA (20 urte aurretik idatziak) Orai arte euskalkiak izan dira Euskaeraren indarra erriaren agoan. Bitartean,

OSPETSUAK

JAN KOREKGOTZAINA ETA KALE-GARBITZAILEA

Paulo VI Aita Santuak Jan Korek gotzainari Batika-no'ra joateko deitu eutsanean, onek esan eban: "Zertara-ko joan bear dot Batikano'ra sotana ubel-moreaz jantzi-ta, gero Bratislaba'ko kaleak garbitzeko ez badeust ezer-tarako balio?".

Eslobakian komunistak agindu eben bitartean JanKorek'ek onango eginbearrak bete ebazan: esku-langile,kale-garbitzaile, alkitran upelen lepakari...

Kale-garbitzaile izan arren, gazteen artean batez ere,izen andia eukan...

1950n. urtean komunistak Txekoeslobakiaren jabeegin ziranean, ango gotzain eta abade geienak espetxeansartuak izan ziran, eta lekaime-lekaideak erbesteratuak...

Leenengo urteetako etsipena igaro eta adoreak apursuspertu ziranean, espetxeetan ez egozan eleiz-gizonapurrak, ezkutuan lanean asi ziran.

Konzentrazio zelaietan urte batzuk igaro ondoren JanKorek'ek ezkututan bizi zan gotzain baten eskuetatikabade izatea lortu eban, Roznaba'ko geisoetxe batean.Eta 27 urte ebazala gotzain egin eben...

1960n. urterarte Bratislaba'ko lantegi batean lan egin

eban, bertako lanak eta gotzain egin-bearrak biak bateraeginez.

Baina gobernuaren "txibatoak" ez egozan lo, eta las-tertxo espetxeratua izan zan. Zortzi urte eroan ebazangerizpetan...

"Praga'ko udabarria" loratu zanean Jan Korek espe-txetik atera eben, baina tuberkulosiak jota egoan.

Erbestera joateko gobernu barriagandik baimena artu-ta, Erroma 'ra Paulo VI Aita Santua ikustera joan zan.

Ordurakoa da txosten onen asieran idatzitako zatia:"Zertarako sotana ubela, gero kaleak garbitzeko balio ezbadeust? " .

Baina, "Praga'ko udabarria" laster zimeldu eta JanKorek ostera ere espetxean aurkitu zan.

Beronek autortzen deusku: espetxean naiz askatasu-nean, eguraldi onean naiz txarrean, miñetan naiz poze-tan, au izan da beti nire gogoa: nire senideak Fedeansuspertu eta gure sinismenaren autormena danen aurreanagertzea.

Goikoetxea'tar Iñaki

URTEZORIONTSUA1995

BBKBil Bizkaia Kutxa

URTE ZORIONTSUA1995

GURE EGUTEGIA

– Durango'ko liburu–Azokan asi giñan gure egutegia-1995– eskintzen.

– BBK'ren laguntzaz EUSKERAZALEAK eskintzen dau-tzue oparitxu au.

—Eskatu BBK'ren Idaztoki ta Ordeztetxeetan naiz EUS-KERAZALEAK' en gizarte—etxean.

—Ara zer aurkituko dozun egutegi onetako eguneroko orri-txuan:* Illea, urtea, joan eta joateko egunak, eguzkia ta illar-

gia noz, egunaren izena ta zenbakia, iru urteurren,santuak eta jaiak.

* Kondairako jakingarriak, bertsoak, egaztien jakinga-rriak, euskal esaerak, munduko gauza arrigarriak, izki-rimiak, zapatuetan igandeeko biblia, jai aurreetan egu-naren jakingarriak, jazokizunak eta abar.

– BBK'k eta Euskerazaleak emoten dautsuen oparia dozu,doan emoten da.

– Gure opari onegaz batera bejoakizu 1995 urterako gurezorion-agurrik beroena.

EUSKERAZALEAK

13

Page 16: New EUSKERA · 2017. 2. 22. · EUSKERA EUSKERAREN BATASUNA ETA EUSKALKIEN INDARRA (20 urte aurretik idatziak) Orai arte euskalkiak izan dira Euskaeraren indarra erriaren agoan. Bitartean,

EUSKALDUNAK

MINGORRIA ERRIA AVILA'N

Igazko udan senide batzuk ikertzeko Sego-bia'ko erritxu batera joan nintzan, Muño Pedroizeneko errira. An bertako gizonakaz berba eginneban eta euskaldunen lagun aurkitu nebazan,"Muño" izen ori be Euskalerritik ara abizen orieukan gizon ospetsu batek eroana zala esan eus-ten.

Etxerantza bidea artu nebanean, lenengo Avi-la ta inguruetara sartu nintzan eta inguru orrei-tan euskal izena, "Mingorria", eukan erri bataurkitu neban. Oso arduratuta geratu nintzan,izen ori nondik nora joan zeitekean lurralde are-tara jakiteko gurari biziak ikututa.

Eta ona emen, gaur berton, abenduaren 10n.egunean, irakurri dodan, Patxi Uriarte'k idatzi-ta, erantzuna. Euskeratu ta laburtu egingo dot,ZER'en irakurleak be jakin dagien eta erri politaretara eltzen diranean euskal izena dualakoegotaldi bat egin dagien, neuk egin neban lez.

Argin euskaldunakEskorialera

1560n. urte-inguruan, II Felipe erregeak, Es-korial egiteko asmoa artu eban eta egitasmoakau iñoan: "Bizkai'tik, Gipuzkoa'tik eta Ara-ba'tik betoz garau-arria lantzeko argiñak". Lu-rralde orreitakoak nai ebazan langilleak, sen-doak eta garbiak zirala argin euskaldunak bae-kialako.

Toledo'ko Juan Bautista Etxegiñak itunez ar-tu ebazan "ondo ordainduta" argin euskaldunaketa oneik euren etxekoakaz Avila'ko erri baterajoan ziran, arrobirik onenak antxe egozalako.

Erri barri batIru urte igaro baiño lenago, Avilla'tik urrrean,

14 Km.'ra, egoan lekuan erri barri bat sortu zan.

Erritarrak an iñok be ezagutzen ez eban izkuntzabat erabillen eta lan eta lan egin ondoren, arrilanduak gurdi aundietan Eskorial'era bialtzenebezan.

Eleiza bat, eskola bat eta plazatxu bat eginebezan eta abestiak ugari entzuten ziran auts-ar-tean, ardaoa ugari edanez, lana amaitu ondoren.Euzkadi txiki bat zan Gaztela-barruan eta ingu-rukoak arrituta egozan oitura ta izkuntza ez-eza-gunak entzuzeaz.

ElgorriaUrte batzuk igaro-ondoren, bat-batean, irail

otz baten, ama baten negar-garrazia entzun zan:Semea il jakon. Gaiso berezi batek eroan eban,gorputza gorri-gorri biurtu ondoren. Gaiso orizabaldu eta izurri biurtu zan. Batzuk il egiten zi-ran, beste batzuk osatu eta guztiak arduratu.

Erregearen belarrietara eldu zan barri ori etabereala bialdu ebazan osagilleak. Elgorri sakonazala esan eben oneik, baiña erritarrak euskaldu-nen izena artu eben gaisoari ezarteko: Mingo-rria. Olako esaldiak entzun al leikezan inguruaretan: "Mingorria dagoan lekura...".

EuskalerriraEskorial'eko monastegia amaitu zan. Herre-

ra'ko Juan Etxegille ta irudigillearentzat izan zi-ran omenak eta euskaldunak euren errietarabiurtu ziran.

An geratu zan euskal-izeana daroan erria eus-kaldun barik eta an dago gaur be.

Eskorial'en langille izan ziran argin euskal-dunai buruz ainbat gauza dakiguz, baiña gaur-koz naiko izan bedi Mingorria ezagutzea.

OLAZAR'tar Martin'ek

14

Page 17: New EUSKERA · 2017. 2. 22. · EUSKERA EUSKERAREN BATASUNA ETA EUSKALKIEN INDARRA (20 urte aurretik idatziak) Orai arte euskalkiak izan dira Euskaeraren indarra erriaren agoan. Bitartean,

ERRIGINTZA

AMAIRU URTE GEROAGO

JAURLARITZA BARRIAGure Legebiltzarrerako Urriaren 23'an egindako auteskun-

den emaitzak ezagutu ta gero, norbaitek esan eban bezela, al-derdi ipotxak azi eta aundienetariko bat (PSE-EE) gitxitzea ja-zo zan ezkero, Jaurlaritza barria osotzeko eragozpen larregiizango ete ziran-edo ardurazko giroa sortu zan. Izan be, giroartan, asieratik alderdi guztiak ekin eben esaten EAJ'k, garai-lle izanik, zailtasun ugari izango ebazala.

Lenengo izketak alderdi guztiekin egin ondoren, Jaurlaritzaosatzeko asmoz geratu ziran alderdi biok (PSE-EE eta EA)naizta galtzaille izan-arren eta iñoiz baiño ordezkari gutxiagolortu, arro ta esketi agertzen ziran ezkero, Ardanza jaunak argita garbi jakin-erazi eban artu-emonen unean norbera bere mai-llan, lortu dauzan autarkien arabera, maian jarriko dala eta ki-tu.

Alderdiak dabezan auzi artean, geienak danen auziak ber-berak edo antzekuak dira, naizta jadetsi ta erabagitzeko joka-bide ezbardiñak erabilli. Giza-eskubideak, Gizarte ongizatea,Osakidetza, Ekonomiari bultzatu ta lan-toki barriak sortu-araz-tea, indarkeria ta langabeziari aurka egiteko... nor ez da bateraetorriko?

***

SENDOTU?Euskereakiko ikusi-eziñ ori ez da euskerearen berebaitako

izateari gorrotoa. Gure izkuntzaren arerioak Ele-jakintza espa-rruan bitxi arrigarri bat dala be ondo dakie. Au dala-ta, danon-tzako arritze izan daiten erakus-toki baten ondo gordeta (illajakiña!) pozik jarriko leukie.

Baiña orrezaz gaiñera, baita dakie euskerea Euskal-Errikoezaugarri garrantziena dala, ta bera galdu-ezkero Euskadi beondamendira joan eta itsutuko litzakela. Beste zer barik, or da-tza euren zioa edo asarre-bidea, azpi-jokoa, il arte, euskereariegiteko.

Ez dira ba arritzekoak gaur egunean komunikabideetan en-tzun eta irakurtzen daguzan barriak. Jaurlaritza eratzeko egitendabezan amai-bako batzar eta itzaldietan, eragozpen aundiene-tarikoak euskerearen auzian doguz.

Lenago erria euskalduntzeko Euskerearen Legea onartuebenak, orain maltzurkeriaz oztopoak jartzen ari dira lege ber-bera kendu edo biguntzeko, geroago ta zorrotzago jarri bea-rrean benetan Euskal-Erria ta euskerea maite ba'doguz.

Legeak gizonak egiñak diran ezkero ez dira akats-bakoaketa, agertzen ba'dira, legezko da utsegiteak zuzentzea, baiñaez beren egin-bide indarra makalduz, sendotuz baño.

***BAKOTXAK BEREA

Baiña alderdi bakoitzak bere berarizko elburua dau. Alder-di abertzalea ba'da, bere aberriaren ondo-izate ta burujabetzaedo askatasuna izango da aurki.

Orain mende bat dala Sabin'ek Begoña'ko Larrazabal ba-setxean egindako itzaldian, zeatz-meatz esan eban zergaitiketa zertarako sortu zan EAJ eta arrezkero, iñoiz uko egin ba-rik, tinko ari da.

Guztietako gai edo arazoa erabiltzen ari danean, begi onezikusi ta aintzat artzen dabez alderdi abertzaleak, baiña berenzeregiña ta elburuari jarraituz abertzaletasuna adierazi ezkero,ori beste upeleko sagardoa da, ta orduan bai beste alderdianaurpegi illun eta mutur-zorrotz ikusten dirala: bai orixe!

EUSKEREAJaurlaritza barria osotzean Izkuntz Politikarako Idazkaritza

Nagusiaren jarduerari buruz, Administrazioko 646 langilleiizendatutako euskalduntze-mailla azterketan baieztatu eza, taortik etorriko litzakezan ondorenak borroka gogorra izango di-ra lakoan nago.

Eztabaida onetan alderdiak bereala erdibitu dira: abertzalediranak eta ez diranak. Argiago adierazteko nik esango neukeeuskotar abertzale alde batetik eta espaiñar abertzale bestetik.Lenengoak euskera zaintzen dabenak eta bigarrenak, ostera,aurka egiten dautsoenak.

INGELERA LENAGOGure errian PP'ko burua dan Oreja jaunak, oso-osorik eta

toles gabe, euskerea ez dakiela eta ikastekoasmorik be ezdauala esan ondoren, euskalduntze egitamuan mailla "O" jarri-ko leukela baieztatu eban. Orrezaz gaiñera, oi danez Euska-di'tik kanpo biztantzen dala jakiñik... Orra or ereduzko Lenda-kari-gai bat!

PP'ren euskerarekiko jarrera ain aurkakoa ba-da, zelakoaete da UA'rena? Ba, esan-eziñekoa. Abagadune guztietan,eten gabe, ari da destaña ta purrustadak esaten... Azkena auxeda: Euskerea ez da Araba'ko berezko edo jatorrizko izkuntza.Astokeri aundiagorik ezin esan leike. Ikusi begie Araba'koToki-izen edo Toponimia deritxon jakintza.

IU-EB ondiño gure Legebiltzarrean talde barria da; baiñaespaiñar izanik, bere jokabidea beste taldekidekin bat egingodauala uste dogu.

Eta PSE-EE/PSOE? Ba, Jaurlaritza osotzeko artu-emone-tan, espaiñar talde artean bera bakarrik geratu dan ezkero, le-poratu bear izan dauz bestien gurarik eta or ari da, jo ta ke,euskeraren aurka. Ara nun geratu diran euren euskalduntze as-moak. Buesa jaunaren jardun-aldia ondiño gogoan dogu, baitabe beren agerpena: Obe litzake ingelera ikasi euskerea baiño .

IDIGORAS' JOSEBA ANDER

15

Page 18: New EUSKERA · 2017. 2. 22. · EUSKERA EUSKERAREN BATASUNA ETA EUSKALKIEN INDARRA (20 urte aurretik idatziak) Orai arte euskalkiak izan dira Euskaeraren indarra erriaren agoan. Bitartean,

IKASTEN

EUSKALDUN BARRIENTZAT

MARRAZKI ONETAN 6 EZBARDINTASUN DAUKAZUZ. ZEINTZUK?

2 X + : = 2X q X q X q + q q

+ + _ 3

+ - 5 + = 6+ p + q + q -- q q

+ X = 6= q = a = q = q q

13 q 7 q 4 q 6 q

ONDO IPINTENBADOZUZLAUKIETANZENBAKIZUZENAK, AZKENZENBAKIAKLORTUKO DOZUZ.EZKERRETIK ESKU-MARA ETA GOITIKBERA BE BAI.

® e 9 0 .$z fl '£L

9 [ = .Z x E : +—o'o+.++'

uuadlizy

f4fs•

Zs 4 .5

• 1f

a

18•

•ZZ19,ts 28

. Z0z

.3

Lotu zenbakiak eta marrazki polit bat agertuko jatzu. KARMELE

16

Page 19: New EUSKERA · 2017. 2. 22. · EUSKERA EUSKERAREN BATASUNA ETA EUSKALKIEN INDARRA (20 urte aurretik idatziak) Orai arte euskalkiak izan dira Euskaeraren indarra erriaren agoan. Bitartean,

LATERRIAK

AITA ANTON LULI, ALBANIARRA

1944n. urtean komunistak Albaniaren jabe eginziranean, ni Shkreli'ko txaunburu-parroko nintzan.

Urte t'erdi barru espetxean sartu ninduen, "ko-munisten aurka itz egiñez, erria zoratu "egiten" ne-balako.

Skutari'ko mendietan dagoan Koplik izenekoerri txiki batetara eroan ninduen.

Nire zaintzaileak bultzakadaka gela txiki, estubatera sartu ninduen, eta atea itxi. Dana ilun ilunegoan. Eguna argitu zanean, kakaz eta zikinez bete-tako komun batean nengoala konturatu nintzan.Hango usain nazkagarria!

Han euki ninduen bederatzi ilabetetan gela a gar-bitu barik. Baina Jaunak ez ninduan bakarrik itzi.Neure ondoan egoala nabaitzen neban.

Nire gelaren gainean polizi-burua bizi zan, etaberarengana eroan ninduen. Oso txarto artu nin-duan: niri belarriondokoak emonez, zaintzaile birideitu eutsen. Oneek nire albo bietan jarri, eta pelotabaten antzera, batera eta bestera jaurtiten ninduen,deadar eta biraoka ziarduen bitartean.

Konortea galdu eta lurrera jausi nintzan. Geropolizia andi bat etorri eta ostikoka asi jatan. Saiets-azur bat ausi eustan. Arnasa artzean min andiak iza-ten nebazan.

Polizi-buruak erriaren aurka nik egindako kalteguztiak autortzeko agindu eustan. Ez neukala ezerautortu bearik, erantzun neutsan.

Orduan, belarri bietan tximistargi korronteak ipi-ñi eustazan. Ezin eroaneko miña zan!...

1947n. urteko gabon aurreko eguna zan. Gauotza eta euritsua.

Jantziak kenduta bilusik abe batetik eskegi nin-duen... Esku eta oiñak otzez gogortu jatazan, eta

otza apur-apurka gorputz guztira zabaldu jatan...Izoztuta, gogortuta ilgo nintzala, uste neban.

Zaintzaile bat etorri, eta gori-gori berotan egoanestufa baten ondoan jarri ninduan. Pulmonia-albo-rengoz gaisotu barik ez dakit zelan bizi izan nin-tzan...

Bederatzi ilabete luzeetan nire gain etorri ziranzartadak, irainak, zigorkadak eta era guztietako nai-gabeak, nork eta zelan adierazo!

Zazpi urte espetxeko lanik gogorrenetan igaroondoren, aske-libre itzi ninduen.

Skutari ondoan dagoan Lohja'ko mendietarajoan nintzan nire anaiagaz bizitera. Amar urte eginnebazan an nekazari lez lurra lantzen. Ezin nebanerlijioari buruzko berba bat ere egin. Ondo zaindutanengoan.

Goiz batean gobernuko poliziak etorri eta esaneusten: "Erriaren izenean, preso zagoz". Nik itanduneutsen: "Zergaitik?" Eta eurak: "Gero jakingo do-zu". Eta eskuak atzean lotuta Skutari'ko espetxeraeroan ninduen.

An egon nintzan bederatzi ilabete eguzkiaren ar-gia ikusi barik gau eta eguneko ilunpetan.

Nik an entzundakoak! Negarrak, irainak, aienak,zigorkadak... Dana ilunpetan. Iru bider egon nin-tzan ilteko zorian... Baina Jaunak atera nau estualdiguztietatik.

Orain au bakarrik gura neuke: berrogei urte gi-txiago eukitea, Albania'ko nire aberriaren alde zer-bait egin aal izateko. Ba dauka gure laguntzarenbearra 50 urtetan zapalduta egon dan gure erri mai-tagarri onek.

Goikoetxea'tar Iñaki'k

ARPIDEDUNAI OARRAAdiskideok:Aspalditxuan daukagu gure ZER'en salneurria goratu barik, baiña orain ille batzuk dirala ingiak (papelak) gorakada aundibat izan dau eta ez daukagu salneurria goratzea baiño beste , urtcnbiderik. Urtebarri egunetik aurrera urteko arpidetza 2.000pezeta izango da eta ale bakoitxa banaka 200 pezeta. Eskerrik asko zuen arrera onagaitik.

EUSKERAZALEAK ALKARTEA'k

Page 20: New EUSKERA · 2017. 2. 22. · EUSKERA EUSKERAREN BATASUNA ETA EUSKALKIEN INDARRA (20 urte aurretik idatziak) Orai arte euskalkiak izan dira Euskaeraren indarra erriaren agoan. Bitartean,

EUSKERAZALEAKColon de Larreategi, 14 - 2.º dcha.48001 BILBAO

Betidanik.

200 PEZETA

Itzau begiak une batez eta

begiratu zeure inguruari.

Eraikiñak, kaleak, aurtzaroan jolasten

zendueneko lekuak, ikastegia... Ainbat

eta ainbat gauza ez dira leengoak, ez da?

Garaiak aldatu egin dira. Ezin ezetz esan.

Aiekin batera, zuk oraindik atsegin

dozuzan gauza asko be desagertu egin dira.

Urbiltasuna, begikotasuna,

zuzeneko artu-emona... Orain egiozu so

antziñako sukursal orren argazkiari.

Eta konparatu BBK'ren egungo edozein

bulego ta sukursalekin.

Ez dira ain ezbardiñak.

Azkenean, garrantzitsuenak

bere orretan dirauelako.

Gauza batzuk oiñarrikoak dira eta on

ondo dakigu BBK'kook.

Garaietan zear aldatu egin gara. Jakiña.

Bahia leengo berberak gara.

Zuri Iaguntzeko. Eta zure alegiñaz

eta geureaz onurak itzultzeko.

Depósito Legal: BI-1452-85FLASH COMPOSITION, S.L. - BILBAO