32

“Nekazariok: ez dugu - argia.eus · kartu gera. Elkarte onen lanbidea Xuberoko Pas-toraletik artu degu. Pastoraletan, gaia aukeratzen dute leendabizi. Gero lana banatzen da. Nork

  • Upload
    doanbao

  • View
    219

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

2

162. zenb. 2012ko otsaila

“Nekazariok: ez dugu isiltzeko eskubiderik”

Esan Pitrau eta txapela erantziko dizu askok Zuberoan bezala Nafarroa Behereanedo Lapurdiko mendialdean. Johañe Pitrau Erbin, XX. mendeko euskaldun

inportanteenetako bat dela esatea ez da esajerazioa: hiru mende lehenago BernardGoihenetxe Matalaz deituak Zuberoako jendeak aginte zentralaren aurka armatanjaikiarazi zituen gisan, Pitrauk mendialdeko nekazariak engaiarazi, konprometituarazi,zituen beren etorkizunaren alde borrokatzeko jakintza, eskuzabaltasuna etaautoeraketa astinduz armatzat.

Antolatzen ari zen Europa osoan bezala etorkizuna industriaren eta hiritartzearengainean oinarritu nahi zuen Frantzia hartan, 1950-1960 hamarkadetan, nekazariakziren progresoari sakrifikatu beharreko jendeak; eta hauen artean hutsaren hurrengoutziak ziren eskualde menditsuetakoak. Ziutateak eta usinak haragi beroz hornitzeko,baserriek hustu behar zuten estraina, bertan heriotzaren zain zaharrak abandonatuta,beranduago eremu haiei turistei paisaia liluragarritzat saltzeko.

Ez zen Johañe Pitrau Erbin izango mugitu lehen nekazaria, are gutxiago bakarra.Baina marka berezia utzi zuen laborari menditarren bizimodua duintasunez tratatuaizan zedin borrokatu ziren ehunka milintateen artean. Sasoi betean hil zela laster 35urte eta zuberotar haren irudia ez da lausotu.

� Egilea: Pello Zubiria KaminoAzaleko argazkia: Aida

LARRUN pentsamendu aldizkaria ARGIArekin batera banatzen da. Zuzendaria: Xabier Letona. Jabea: Komunikazio Biziagoa S.A.L. Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia 20160 Lasarte-Oria Posta elektronikoa: [email protected] Telefonoa: (00 34) 943 37 15 45 Inprimategia: Antza Komunikazio Grafikoa (ARGIAren 2.312. zenbakiarekin banatua, 2012ko otsailaren 26an)

Azala: Garbine Ubeda Goikoetxea · Maketazioa: Antza Komunikazio Grafikoa

Nola ulertu ote zuen Zeruko ARGIAren ordukoirakurleak 1971ko urtarrilaren 31ko zenbakianpublikatutako istorio hura? 40 urte beranduagoirakurtzen duzu Jose Maria San Sebastian “La-txaga” zenak (Donostia 1933-2008) sinatu “JeanPitrau, baserritar aurrerakoia eta xuberotar argia”eta lider handi baten hitzaldiak sortuko lizukeenadinako zirrara eragiten dizu.

APAIZ GIPUZKOARRAK ERBINIAN

AURKITU ZUENA

Onena, Atharratzeko Madalena ondoan aurkitu-tako gizona azaltzen Latxagari berari uztea, or-duan idatzi bezalaxe. Honela dio:

Xuberoan nintzala, garbi asko esan zidaten:

3

Johañe Pitrau (1929-1975) / Erreportajea

Erbinia etxaldea 1982ko neguan. Atzean elurturik ageri dira Pirinio mendiak: egun argietan Auñamenditik hasitaGavarnie arterainoko bortuak ikusten dira muino honetatik.

PELLO ZUBIRIA

“Emen zerala etzaitela joan Pitrau ezagutugabe”. Aurretik ordua eskatu bear jakiña, guregizon au ez da nolanaikoa ta oso artua dago.

Beregana joateko, Atarratzeko iria igaro taMadalena Mendiaren aldapa igo bear lepo ba-teraiño, andik zear egal batean, Biarnoko mu-gatik berreun metrotara arkitzen zaigu Erbin [be-netan Erbinia da] baserria, egoaldera, aurrezaurre Auñamendiko mutur guztiak agirian dauz-kala. Euskalerrian dagoen toki zoragarrienadegu. Mendi guzti aiek sorgiñak egiñak diru-dite. Salzburgo, Austriako iriburuaren ingurukomendien antzekoak dira, Xuberoa alde bateragelditzen dala ta Biarno bestera. Argazkian ikus-ten diranak zeozer esan nai dute. [Artikulua Er-biniari “Aida”k ateratako argazkiak edertu zuen1971an, eta hemen ipini duguna hogei bat urtegeroago –kontuon berririk orduan batere jakingabe– kazetari honek atera zuen leku beretik].

Gure baserritar argi au etxean zegoen, la-nean. Irri-parrez artu ginduan. Euskeraz oso az-kar mintzatzen da, xuberotarra erabiltzen du.Poliki mintzatzeko guk esan bear. Berak parrezala dio: “¡Manexak ez badute euskera bein erebear bezela ikasiko!”. Biaramonean etortzekoesaten digu baiña galderak idatzita uzteko. Guk,iru idatzita ematen dizkiogu.

Urrengo egunean antxe giñan 12 ½ ematenari zirala. Gure aurretik aleman batzuk, atzetikmarruekostarrak.

Lenengo aurra, alaba, jaio berria, ate au-rrean zegon seaskan, aize goxua artzen. Ala-batxoren ondoan, emazte gaztea, garazitarra[Anita Galant, Garazialdeko Azkaraten sortua,gaur ere Erbinian bizi da]. Gizon onek ogeita-amarren bat urte eukiko ditu. [1929ko abuztuansortua, 41 eduki behar zituen]. Maai inguruaneseri giñan.

Leenengo galdera auxe zan: Zerengatik gel-ditu zera baserrian? Pitrau jaunak ala dio: “Gizon

4

162. zenb. 2012ko otsailaA

RG

IA

Zeruko ARGIAren 1971ko urtarrilaren 31ko zenbakiak12. orrian aurkeztu zuen Pitrau.

“Emen bertan ba zan baserritar bat,beitegi berria bearrezkoa zuena.Administrazioak etzion baimenikematen; larunbat eta igande batean,lagun asko bilduta, asi giñan laneaneta oso aurrera joan ere. AsteleneanAdministrazioa ireki zuteneko lana iabukatuta zegoen”, diotsa PitraukLatxaga apaiz kazetariari

izatea ta sosak egitea ez da berdiña. Askok so-sak egitea nai dute.

Ni JAC [Jeunesse Agricole Chretienne] tal-deetan ibilli naiz eta garbi ikusi det kristauarenegitea eztala bat obeto egotea. Gurasoak ba-serrian bizi ziran ta ezin nitzakean bakarrik utzi.Orduan baserritarrentzat etzegoen erretretarik”.

Nere bigarren galdera: Ze giro zegoen lee-nago baserritarren artean? Bere erantzuna gar-bienetakoa da. “Geienek, diruari bakarrik begi-ratzen zioten. Baserrien etorkizuna gaizki ikustenzan. Askok iri aundiko giroari begiratzen zioten.Neskak lasterka joaten ziran. Baserrietan etzutenbizibiderik, irietan bai. Baserrietako etorkizunaillun ikusten zan.

Orain gauzak aldatzen dijoaz. Baserrietangauza asko aurreratu da. Neskak eztute aiñerraz joan nai. Erri aundi oietan asko sufritzendala ikusten dute. Batzuk atzera etorri dira berriz.Baserrietako etorkizuna garbi dagoenik etzaiguiduritzen baiña iri aundietakoa illun dagoela ikus-ten degu. Erri aundietan gauzak eztaude orrengarbi. Gaiñera inguru auetan ari dira olategiakjartzen, adibidez Ligin.

Garrantzi aundiko beste gauza batzuetan es-natzen ari gera. Oartu gera, baserritar sindika-toak, koperatibak eta diru-kutxak ez taudela ba-serritarren eskutan. An diran funzionarioak ezdira gu bezelakoak. Beti, Estaduak “zer dion” arribegiratzen diote.

Biarnoko lurrikarakin esnatu gera. Euskalerriinguruetako baserriak elkartu gera ta gure alde-tik laguntza billatu degu. Gure artean zeozeregiten aalegindu gera”.

Orain zertan ari zerate?, nere azkeneko gal-dera. Emengo erantzunetan azaldu zan gizononen nortasun azkarra ta berexia.

“Aipatu dudan bezela oartu gera, beste lan-

gillekin asko desberdintzen gerala. Gure gauzakaurrera ateratzeko, besten bideak artu dituguorain arte eta ez gureak. Sindikatoak bestenmodukoak genituan. Leenagoko gure lan-uz-teak, olategiko langilleen antzekoak ziran. Par-tidu Politikoekin gauza berdiña gertatzen zitzai-gun. Baserritar bezela nortasun aundi batdegula, ikusten ari gera. Orduan elkarrekin lanegiteko, gure bideak billatzera goaz.

Guk bide berri bat billatu degu, gure zaarrekutzitakoa, au da “biurripen geldia” edo erresis-tentzi pasiboa. Frantziako Estaduak baserrietanNapoleonen legeaz seme guztiak berdindu naizituen. Orrela baserria zatitutzera eta iltzera zi-joan. Lege ari ez diogu kasorik egiten. Aal degunbezela konpontzen gera. Orrela baserriek irau-ten dute.

Orduan baserritarrak lagundu nai ditugubaiña gure bideak aukeratuta, ez bestenekin.

Adibidez, emen bost baserri urik gabe zeu-den, eta orra, Estaduaren Administrazioari ka-sorik egin gabe jarri diegu. Gure leenengo ekin-tza, auxe izan da. Gero baserritarrak elkarriobeto laguntzearren, bakoitzak ofizio bat ikasidu; batek zurgiñlana, besteak indar-argia, ki-susgille, indar-tresnak ta abar.

5

Johañe Pitrau (1929-1975) / Erreportajea

Etxahun Koblakari pastorala. Barkoxeko PierreTopeten sortetxetik hurbil jaioa zen Pitrau, Etxahunzaharraren kanten eta errebeldiaren miresle.

JUA

NSA

NM

AR

TIN

Gero Estaduaren banakuntza edo adminis-trazioa, lo edo gure aurka arkitzen degunean,erresistentzia pasiboa egiten diogu, gure mo-dura, Gandin [Mahatma Ghandiren] antzera. Al-degunean ridikuloan, lotsatuta uzten degu.“Guda gelditu” antzeko batean saiatzen gera.Adibidez, emen bertan ba zan baserritar bat,beitegi berria bearrezkoa zuena. Administra-zioak etzion baimenik ematen; larunbat etaigande batean, lagun asko bilduta, asi giñan la-nean eta oso aurrera joan ere. Astelenean Ad-ministrazioa ireki zuteneko lana ia bukatuta ze-

goen. Beste bati bideakin gauza berdiña gerta-tzen zitzaion. Onekin ere berdin jokatu giñan...

Azkeneko lurrikaran 148 baserri urik gabegelditu ziran. Administrazioak danak erriko ka-lera bizitzera joatea nai zuen ta orregatik etzienordaindu. Ba gure artean urarentzat 23 kilome-tro tubo jarri ditugu iñori baimenik eskatu gabe,gero kontua Estaduari pasatu diogu. Guk pro-bisional egin genduan. Estaduaren administra-zioak esan zigun sendo jarriko zituela; eta orjoan dira iru urte ezer egin gabe. Gure arteanzerbait gaizki dagoenean, bear dan bezela zu-zentzeko denok biltzen gera.

Gure artean elkarri obeto laguntzearren ba-serritar elkarte bat [ASAM Association au Servicedes Agriculteurs Montagnards] osatu degu.Asieran amar kide giñan bakarrik. Iru maillako la-gunak gaude elkarte ortan. Batzuk, bestekin la-nean ari dira baiña nork beretzat. Bestek, ingu-ruko baserritarren alde egiten ari dira. Azkenakbesten bitartez laguntze dituztenak. Baserrita-rrentzat ikastetxe bat ba degu, burua bear danjakinduriaz jazteko.

Gure elkarte ontan Zize [Garazialde], Xuberoeta Biarnotarrak batean sarturik gaude. Ezteguaurrak bezala bizi nai ta aurrera ateratzearren el-kartu gera. Elkarte onen lanbidea Xuberoko Pas-toraletik artu degu. Pastoraletan, gaia aukeratzendute leendabizi. Gero lana banatzen da. Norkbere zatia ikasten du ta denek elkartuta egitendute. Gure artean berdin gertatzen da. Guk ez-tegu arrotzen lanbide bearrik. Pastoralak egitendituzten modura, gu ere lanean ari gera. Gure-tzat Pastorala bizitzaren eskola da.

Erri kulturari ere garrantzi aundia ematendiogu, batez ere Pastoral eta abestiei. Gure Pas-toraletan erriko mutillak, baserritar eta langilleakdabiltza, burgesik ez beiñ ere.

Gure erri kultura naiz euskaldun edo biarno-tarra izan mami aundikoa da. Ikusten degu gai-

6

162. zenb. 2012ko otsaila

Hirietatik mendialdeko nekazariei laguntzeraetorritako boluntario taldea.

AG

UX

TIN

ER

RO

TA

BE

HE

RE

“Gu arekin giñala, ba zituen 100 gazte,neska ta mutil arrotzak, Europaosokoak, baserrietan banatuakzeudenak, baserritarrei laguntzeraetorriak eta giro ori ezagutu naian (...)Opor aldiko egun oietan, baserrietanlagunduaz asko ikasten dute” idatzizuen Latxagak Zeruko ARGIAn 1971n

ñera euskeraz gero ta geiago abestutzen dala.Pastoralak ere oso txalotuak izandu dira. Errikultura elkarteko kultura da. Abeslari berri oiekburgesak dira, banaka abestutzen dute ta bur-geskeriak sartzen dituzte”.

Baserritar argi au ezta lo egiteko jaioa. Guarekin giñala, ba zituen 100 gazte, neska ta mu-til arrotzak, Europa osokoak, baserrietan bana-tuak zeudenak, baserritarrei laguntzera etorriaketa giro ori ezagutu naian. Opor aldiko egunoietan, baserrietan lagunduaz asko ikasten dute.Larunbatero biltzen ditu arreman sakonak iza-teko. Giza-alderdi ta langiroa aztertzen dute.Orrela gaiñera kaletarrek baserritarrak obetoezagutzen dituzte. Emengo egonaldia egin-daetxeruntz oso aberats itzultzen dira.

Esan dezakegu, gure baserritar gazte onek,baserritarrak laguntzeko aukeratu dituen bideberriak, ontzat artu dituztela, gaurko europatariraultz-langille askok. Pitraukin izandu dituztenarremanetan oartu dira, gizon onek dauzkalagaurko egunean gizarte berri bat osatzekoegiazko giltzak. Bakarrik au esan bearra dago:bera naigabetuta dagoela, kristau gazte gutxidatozkiolako, geienak marxistak izaki.

Ara ba noraiño alda dezakean gizon argi taazkar batek baserriko giroa.

Ezin gintezkean elkarrizketan luzatu, bestebatzuek ere gazte onekin mintzatu nai baitzuten.Betiko ezagunak ba giña bezela egin genuenazken agurra. Joaterakoan erakutsi zizkigun bei-tegiak eta lurrak. Eunda berrogei-ta-amar ardiedukitzen ditu, beiak eta txerriak ere bai. Etxe in-guruko lurretan ba zituen arto landare ederrak.

Ateratzeko [Atharratzeko] udalkide degu taez nolanaikoa. Baserritarrek aukeratu dute. Irionek baserrietara dijoazten 18 kilometro errege-bide ditu. Baserritar gehienek berebillak dituzteeta nai dutenean, irian, bordetan edo soroetandaude. Berebillak, lana asko errazten du.

Gizon gazte au utzi ondoren, iritzi onekin joannintzan; baserritar gazteak badutela nun ikasi taonena, elkarrizketa sakon bat edukitzearren,Jean Pitrau ezagutzera etortzea dala. Poz aun-diz eta asko irabazita joango dira, gu bezela.

Orrelako gizonak ez ditugu Euskalerrian orrenmaiz aurkitzen.

NEKAZARI EREDU BERRIEN

AITZINDARI

Latxagak 1971n Zeruko ARGIAn aurkeztu gizonhartaz deus ez da gehiago jakin Hego Euskal He-rrian. Aldiz, Iparraldean, laborarien artean eta orohar ezkerreko militanteen artean sarritan aipatzenzen haren izena. Zorteak nahi izan du ARGIA ha-ren arrastoen bila hasi zelarik, 2010eko uda par-tean, jakitea aldi berean Aguxtin Errotabeherekazetari baxenafarra gizon beraz liburua buka-tzen ari zela. 2011ko udaberrian kaleratu zuen“Jean Pitrau, la révolte des montagnards” (Elkar). Ha-ren biografia marratzu ondoren lehen zatian, mi-litantziako lanen hasieran bere lagunekin 1962anidatzitako “Agriculture en montagne” bildu du Erro-tabeherek bigarren zatian.

7

Johañe Pitrau (1929-1975) / Erreportajea

Santagrazi herria Juan San Martinen argazki batean.Paisaia idiliko hartan bizi ziren baserritarreketxerainoko bideak falta zituztela salatu zuen Pitrauk.

JUA

NSA

NM

AR

TIN

“Euskal Herriko paraje ederrenean” –eta ka-zetari honek zin dagizu Erbinia ingurua horixedela, bete-betean– Latxagak aurkitu liderra1975eko uztailaren 17an hil zen, jaiotetxean, biho-tza lehertuta. Gaur oraindik, 46 urtetan itzalitakogizon hari aitortzen diote maisutza hainbatek.

LARRUN hau ez balitz gehienik Hegoaldeanirakurria, zuberotarrarekin egun asko emandakolagun baten esaldia ipiniko genuen izenburu: “La-borarien engaiarazlea”. Esnarazlea baino gehiagoda ingurukoak engaiatzera, konpromisoak berengain hartzera eta borrokan parte hartzera eramandituena.

Europako eta munduko lider baserritar ezagu-nena den José Bové hamaika bider azaldua dahein handi batean Pitrauri zor diola nekazari bila-katu izana. Frantziako Berdeen liderretakoa etaBordele ondoko Bègle hiriko alkatea den NoëlMamerèk dio militantziara Pitrauren eskutik helduzela. XX. mendeko bigarren erdiko nekazarienantropologia egin duen Michèle Salmona-rentzatPitrauk markatu du, AMAP famatuak sortu zituenDaniel Vuillonekin batera, Frantziako baserrita-rren alorra. Euskal Laborarien Batasuna sindika-tukoek sarri izendatzen dute aitapontekotzat,omenaldia eskaini zioten 2000.ean, hil zeneko 25urteak betetzean. Zuberoan eta Nafarroa Behe-

rean askok daukate gogoan, egonik ere gaur sis-teman instalatuta edo alternatibak eraiki nahian.Horietako batzuen lekukotasunak bilduko dituLARRUN honek Interneten edukiko duen ber-tsioak.

Aguxtin Errotabehere libururako oinarritu dahura ezagutu zuten lekukoetan baina baita ereutzietatik geratu diren idatzi urrietan, asko galduakdira, antza. Horietako bat bildu baitu liburuarenazken zatian, Pitrauk eta bere lagunek 1962an Zu-beroako eta oro har mendi aldeko nekazaritzazegindako erradiografia harrigarria.

Harrigarria Agriculture en montagne agiria, duela50 urte han azaldutako arazoek eta haientzakoproposatutako erremedioek osatu dutelako ge-roztik Ipar Euskal Herriko nekazarien eta, esan li-teke beldurrik gabe, militante politikoen agenda-ren zati handi bat. Argitasun bereziko idatzia, eginzuen gizona bera izakeraz eta ekintzetan txundi-garria zen moduan.

LABORANTZA MINISTROA MADALENA

MENDIAN

1962ko irudi hartaz asko gogoratzen dira oraindikZuberoan. Le Miroir de la Soule astekariak argazkianbildu zuen, Errotabeherek liburuan berpiztu duorain. Irudian, Edgar Pisani ministroa Madalenamendi tontorrean, atzean Pitrau duela –33 urte–paperak eskuetan. Pisani prestatzen ari zen Fran-tziako nekazaritzarako legedi berria, eta Paueneginiko bileran FDSEA sindikatuko ‘dinosauro’enartean Erbiniako sindikalista gazteak liluratu omenzuen. Ministroak haren iritziak gertuagotik eza-gutzearren bilkura proposaturik, “zurekin biltzekoprest nago –erantzun zion– baina ez jauregi ba-tean, zatoz mendiko laborariak nola bizi direnikustera”. Eta ministroa etorri... Madalenaraino!

Pisanirenganaino iritsiak ziren, antza, Pitraueta bere lagunek mendietako nekazaritzaz egin-dako analisia eta proposamenak. “Mendialdea –idatzia zuten Cercle de Jeunes Agriculteurs elkartea-

8

162. zenb. 2012ko otsaila

“Mendialdea polit ikusten da ortzi-mugan, xarma dauka paseatuzzeharkatzen baldin baduzu. Bainabarruan gorderik dena –pertsonak,lana eta sufrikarioak– ez zaio inoriinteresatzen. Galtzen ari da haurrak etaeskolak, (...) nekazariak. Laster ez daezer geratuko galtzeko, ezta ilusiobakar bat ere”

ren eskariz egin txostenean– polit ikusten da or-tzi-mugan, xarma dauka paseatuz zeharkatzenbaldin baduzu. Baina barruan gorderik dena –pertsonak, lana eta sufrikarioak– ez zaio inori in-teresatzen. Alabaina, argi esan behar da, mendial-dea galtzen ari da haurrak eta eskolak, artisauak etakomertzianteak, medikuak eta, are kopuru han-diagoan, nekazariak. Laster ez da ezer geratukogaltzeko, ezta ilusio bakar bat ere”.

Orduko ministro hura askoz beranduago,2009an, Baionara itzuliko zen Euskal Labora-rien Batasuna sindikatuak eta Euskal HerrikoLaborantza Ganbarak antolatutako Lurrama fe-riari atxikimendua azaltzera. Ezingo zuen ahaztuPitrau gazteak 1962an Agriculture en Montagne ra-porrean idatziz eta Madalenako kapera ondoanahoz defenditua: “Ez dugu egia baizik esan, ba-tzuetan oso gogorki eta menturaz batzuetan bor-titzegi. Luma baino usuago erabili ditugu goldeaeta sardea eta, gauden egoeran, benetan oso zailada esan beharreko guztia esatea jende asko zau-ritu gabe. Berriro eskatzen dugu barkamena ho-rregatik. Bada jende bat zeinari alferrik baita kri-tikak gogor zein gozo zuzentzea, falta dituztelakoedo horiek ulertzeko adimena, edo amor pro-pioaren gainetik horiek onartzeko adorea, edo al-datu beharrekoa aldatzeko erantzukizunaren zen-tzua. Seguru egon bagina zuek ez zaretelahorietakoak, ez ginen hona etorriko zuei hauguztia esatera”.

MUTIKOA IRAKURZALE ATERA ZAIE

ERBINIAN

Familian eta lagunek beti Johañe deitu zioten ha-ren etxaldea Madalenatik harrikada bide zegoeneta dago. Erbinian sortu zen 1929an. Lagunen-tzako Johañe Erbin izango zen. Clément Pitrau etaLucie Larrausek hiru haur ekarri zituzten: Jeanedo Johañe, Madeleine eta Pierre [Pierra]. Aitarenaldetiko amona zuten etxean, Muntoritik etorriaeta hizkuntzaz biarnesa. Horri esker, Pitrautarre-nean euskara eta biarnesa berdin ikasi zituztenhaurrek.

Erbinia dago Atharratzetik Barkoxerako bi-dearen ondoan, Arrañe auzoan. Bertan, erroma-tarren garaiko (agian zaharragoko) aztarnakdauzka Madalenako kaperak; kilometro gutxiradago Barkoxeko Etxahunia, Pierre Topet Etxahunfamatuaren jaiotetxea. Bizkar eguzkitsu bateankokatua, inguru guztiak malkor eta baso, Johañemutiko zelarik ez zen Erbiniatik Atharratzera jo-ateko gurdibide trakets bat baizik. Arrañekoumeek eskola auzoan bertan zeukaten.

9

Johañe Pitrau (1929-1975) / Erreportajea

Edgard Pisani ministroa Zuberoako mendialdeari so,atzean duela Pitrau paperak eskuetan.

Laborari gazte taldea, tartean makurtuta JohañePitrau, beste laborantza ereduak ezagutzekobidaietako batean.

LEM

IRO

IRD

ELA

SOU

LE/

A.E

.A

. DA

SCO

N/

A.E

.

Ikasketaz Pitrauk ez zuen derrigorrezko esko-laldia besterik egin. Ikasle txarra? “Eskolara joateaez maite!”, dio haren alargun Anitak. Izan ere, de-rrigorrezko eskolaldia bukatutakoan, sortetxeanhasi zen lanean, gurasoekin, “eta orduan hasi zenikasten”. Baserriko lanak egitearekin batera postabidezko estudioei ekin zien, gaur ere Frantziako

nekazarien munduan erreferentziazkoa den Ok-zitaniako Tolosako Purpan Laborantza Eskolan,zeinaren burua baitzen apaiz famatu bat, Père Fort,Bernard Fort apeza.

Nondik atera ote zituen Pitrauk ondoko ur-teetan erakutsi zituen jakintzak eta kultura, 1962anPisani ministroarentzako prestatu Agriculture enMontagne dosierrean azaltzen duen idazkera bizi,zehatz eta kategoria handikoa? Alde batetik, ikas-ketetatik. Oso gazterik Purpaneko eskolan, postaz,ikasitakoaz gain, beranduago Diplome d’EducationPopulaire izenekoa eskuratu zuen, DSS titulu batenbalioa duena. Hurbiletik ezagutu zuen Peille Erre-zarretek kontatua da etsamina egin behar ziotenepaimahaikoak harritu zirela Jean Pitrau izenekobaserritar bat azaldu zitzaienean, izen bereko Do-napaleuko errient bat espero zutenean.

Ikasi eta irakurri. Liburuak eta aldizkariak. Irra-tiari adi. Telebistarik ez zuten etxean artean. Ira-kurri eta irakurri. Sarritan gurasoen ezkutuka, lanasekula amaitzen ez zen etxalde xumeetan gaizkiikusia zegoen irakurketan denbora galtzea. Etxekoedozein zokotan gordeko zituen gero liburuak, ezzedila nabaritu. Hura hil ondoren ere edononazaltzen omen ziren.

Soldadu joan aurretik obreroen bizitza ezagu-tzeko aukera izan zuen, Ariège eskualdeko talkomeategi batean, Luzenac herrian. Mundutik apartedagoen zulo hartan maiatzetik azarora egunero jaieta aste egin behar zen lan, egun libre bakar batgabe, baldintzarik gogorrenetan. Espainiatik ha-rantz sasoirako joandako jornalariak hala ezagutuzituen, haiekin gaztelania ikasi ere bai.

BASERRITAR KRISTAUEN EGITURA

BERRIETAN

Aguxtin Errotabeherek liburuan ondo laburbildudu 1950eko hamarkadan Johañek Europako etazehazkiago Frantziako gizarte osoarekin baterabizi izan zuen iraultzaren testuingurua. Nekazari-tza eremuak husten ari ziren gerra osteko Euro-

10

162. zenb. 2012ko otsaila

Peille Errezarret, Hauzen sortu eta Arberatzen bizidena, Pitraurekin lan egina gaztetxotatik.

PELL

OZ

UB

IRIA

“Gure haurrek harrapatzen dute miseriaeritasuna bailitzan, jaiotze egunetik (…)Denetatik urrun, haur eskola etahaurtzaindegietatik, umea ordu luzezegonen da ganbera batean itxita,bitarte horretan haren amak ofizioguztiak egin beharko dituelarik amaizatea ezik”

pan industrializazioak aurrera egin eta Europa ba-rruko batasunaren lehen urratsak eman ahala, tek-nika zaharretan eta produktibitate urrian harra-patuta, atzerritiko inportazioei aurre egin ezinik.Baserritar txikiak inork ez zituen defenditzen,agintarien aurrean labore ekoizle handiek zeuka-telako hitza. Emigrazioa ugaritu zen, hirietara,Ameriketara. Neskak gero eta gutxiago geratzenziren baserrietan, aldiz, gero eta mutilzahargehiago.

Hego Euskal Herri hiritartuan JOC JuventudObrera Católica izan zen moduan erreferente na-gusietakoa, 1950eko hamarkadatik aurrera Fran-tziako nekazari eremuetan JAC Jeunesse AgricoleChrétienne asko mugitzen zen. JAC esatean hemenEskualdun Gazteria ere ari gara esaten. 1958anFrantzian militantzian ari ziren laborari gazte kris-tau haietako askoren artean CNJA Centre Nationalde Jeunes Agriculteurs sindikatua sortu zuten, de-partamentuka antolatua zena. Horretan murgilduzen Johañe.

Batik bat gazteen formakuntzan. Bazuen loturaBordeleko Institut Culture et Promotion erakundea-rekin, hor lortu diru laguntzarekin ikastaroak ema-tera ekarrarazten zituen adituak. Ikastarootanbildu zituzten militante oso gazteek beren armakjendeen aurrean mintzatzeko, adierazpen mailan,idazteko, metodo pertsonalen eskuratzeko, bilku-retan oharrak hartzeko...

Errezarretek aitortzen du ehunka gaztek jaso-tako oparia: “Gauza horiek guztiek nik uste emandigutela gero halako guregaintasun bat”. Gaurherrialde eta komunitate baztertuekiko hain mo-dan aipatzen den norberegaintasuna, enpowerment.Formakuntzak izaten ziren egun osokoak, edoarratsalde osokoak, eskualdeka antolatuak. Bazirenere Stage d’Eveil deituak [Iratzartzeko egonaldiak].“Gure bizitzaz analisia egiteko, zer ikusten ge-nuen, non ziren jokoak edo auziak... Hor bazenkontzientzia hartze bat, alde sozialetik, ekono-miatik... Baina beti azterketa abiatzen zen guk bizigenuenetik, hortik zabaltzen zen eremu zabala-

goetara, beste ikuspegi bat ekartzen”. Ikastaldihorietako anitz egin zituzten, Iparraldeko mili-tante askorengan marka utzi zutenak.

CNJA barruan mendiko nekazaritza batzordeaantolatu zutenean, Pitrau izendatu zuten buru.Ondorioz, astero ez bazen hamabostero zeukanbidaiatu beharra. Erbiniatik oinez Atharratzeraino,hemen moto bat hartu eta Puyooraino, trena har-tzeko, hortik Pariseraino… han bilkura egin etabuelta sistema berean.

Erantzukizunekin batera zihoan zabaltzen mi-litante gaztearen sona Hexagono osoan. Auverg-neko La Bourboule herrian antolatutako jardu-naldi batzuetara deitu zioten, mendiko nekazaritzaaztertzeko. Herri hartako alkateari honela min-tzatu omen zitzaion, aho-bizarrik gabe: “Men-diko laborantzako Frantziako arduradun naize-nez, hemen bizi direnez ere badut erantzukizuna,eta honek eskubideak ez baina betekizunak sor-tzen dizkit. Laborari horiei zor diet esatea, aukeraeskaini zaidanez, biziki harritu gaituela hemen ereaurkitzea Pirinioetako mendialdean XX. mendeanaurkitzen dugun lotsagarrikeria bera: laborariak bi-derik gabe, haurrak sei urterekin etxetik urrun-

11

Johañe Pitrau (1929-1975) / Erreportajea

Laborarien bidaietako batean Pitrau siestarako etzanzenean atera zion argazkia A.Dasconek.

A.D

ASC

ON

/ A

.E.

duak eskolaratu ahal izateko, emazteak erditzeraleraz eraman behar, bideragarriak diren etxaldeeiaurrerapena ukatzen zaie itxuraz diru faltarik ezduten herriek biderik egiten ez dietelako”.

1959an, 30 urterekin, zinegotzi sartuko da Pi-trau Atharratzeko herrian. 1971n utzi zuen kargua.Bitartean, baserriak kalearekin lotzeko bideak izanzituen lehentasun, Arrañe bere auzorainoko bideaurratzetik hasita. 1960an lortuko zuten, herrikoetxearen laguntzarekin bertako biztanleek auzola-nean.

Herriko etxera sartzeko moduak erakusten duPitrau gaztearen estiloa. Atharratzeko baserrita-rrak kexu ziren udalak ez zituelako haien beharrakkontutan hartzen. Ezkerrak agintzen zuen, “ka-rrikako jendeetan pentsatuz”, Jean Michel Harlu-xetek kontatzen duenez. Laborarien botoak bi al-derdien artean banatuta alferrik galtzen zirelaoharturik, beren plataforma propioa sortu zuten,funtsean etxaldeetarainoko bideak egitean zen-tratuta. Ondoren alderdiekin negoziatu zuten etaadostasunera eskuinarekin iritsi. Etxalde guztiekblokean eman zuten boza eta irabazi.

“AGRICULTURE EN MONTAGNE”, AGIRI

FUNDAZIONAL BAT

Edgar Pisani nekazaritza ministroak [1918an Tu-nisian sortua, alemanen kontrako erresistentzianibilia, aipatzen dugun garaian De Gaulleren minis-tro, gaur ezkerreko posizioetan lerrotzen da]1960tik aurrera prestatu zituen Frantziako labo-rantza markatu duten bi lege handiak. Lan horre-tan 1961ean Hexagonoko departamenduak ikus-katzen ari zela, Pirinio Atlantiarretako nekazarienegoera ezagutu nahi zuela abisatu zuen. FNSEAsindikatu nagusiko buruek erakutsi behar zizkiotendepartamendua laborantza industrialean egiten arizen esperientzien fruituak, tartean DonapaleukoLur Berri arto kooperatiba eta batik bat Biarnokonekazari handien lorpenak. Pisanik horiez gainmendiko baserritarren buru Pitraurekin egon nahizuela adierazi zuen, CNJAtik ezagutzen zuenez.Pitrauk aukera historiko hura baliatzeko prestatuzuen Agriculture en Montagne agiria, non Atharratzekantonamenduaren egoera analizatzen duen; bereeskuz idatzi arau, Jojo Etxebarneri, Jean Castillonieta beste taldekideei erakusten zien iritzi eske.

1962ko abuztuko egun hartan, helikopteroziritsi zen Pisani ministroa Zuberoraino. Gero Ma-dalena tontorrean errezibitu zuen Jean Pitrauk.Zuberoako Le Miroir de la Soule aldizkariaren ar-gazkian ageri da ministroa, atzean duela 33 urtekolaborari militantea, paperak eskuan, txapela bu-ruan. Agriculture en Montagne txostenaz gain eskari

12

162. zenb. 2012ko otsaila

Larrañeko etxalde bat: “Menditarra hurbil da zerutikbaina urrun paradisutik; hala ere ez ditu mendiakuzten ez bada etsita”.

“Laborari gehienek [haurrak hirira joanzaizkienean] jo behar dute herri edozahar etxe hurbilenera. Gazteenesportazioak zaharren deportazioabaitakar (…) Ihesi doazenen gurasozaharrak zahar etxeetan hiltzen dira,edo basurdeak bezala berengordagietan”

CO

EU

RE

CO

LO

berezia egin zion mendiko nekazarien ordezkariak:hasi Biarnoko Ossau ibarretik eta Bidarrai arte-rainoko mendialdearen egoera analizatuko zueninkesta baterako diru-laguntza. Gobernuak hila-bete batzuen buruan emango zuen, eta hala eginzen Biarnoko, Zuberoako eta Nafarroa Beherekoehunka nekazari mobilizatuko zituen lan erral-doia, Enquête Montagne famatua, 1964an papereanplazaratuko zena.

1962ko udan Pisaniren eskuetan lagatako Agri-culture en Montagne txostena esan daiteke testu fun-dazional bat dela, Johañe Pitrauren buru eta es-kutik ateratako manifestua. Euskaraturik egonbeharko luke. Guk hemen laburbilduko dugu.

Hitzaurretik, 1962an Pitrauri nekazal munduairuditzen zaio “hirugarren mundua Frantzian”.Aldi berean oso ezezaguna da 1954an Frantziakomendialdean 534.187 etxalde biltzen dituenmundu hori. Baserritar guztien (denetara2.260.000 etxalde) laurdena mendialdean bizi da.Baina kaletarrek hain eder atzematen duten men-dialdea husten ari da. Ez baldin bada nahi milakafamilia horiek alde egitea, lehenbizikoz haien ego-era ezagutu beharko da.

“GU GARA SELEKZIONATUTAKO

ERGELEN HIRUGARREN BELAUNALDIA”

“Influences du facteur montagne sur l’agriculture” atalageografiazko deskribapen oso zehatza da. Klimaknekazaritza mota honi egiten dion eragina, euria,hezetasuna, idorteak, elurra. Maldaren eragina,higaduran, lanaren gogortasunean, ordokietarakoasmatutako tresnerien ahalmenik ezean, azpiegi-turen garestian. Eta mendiaren eragina jendearenizpirituan, izakeran.

Ondoren erradiografia eginen die ZuberoakoBasaburuko bataz besteko baserriei. Etxalde txi-kiak dira, nagusiki etxeko autokontsumorako la-bore anitzak ekoizten dituztenak: oiloak, zerriak,behiak, ardiak… Han bizi diren laborarien bizi-modua marraztuko du pintzelkada zorrotzez.

“Sortzetik, lur honetako haurra inferioritatean ko-katurik da (…) Gure haurrek harrapatzen dute mi-seria eritasuna bailitzan, jaiotzen diren egunetik(…) Denetatik urrun, haur eskola eta haurtzain-degietatik, haurra ordu luzez egonen da ganberabatean itxita, bitarte horretan haren amak ofizioguztiak egin beharko dituelarik ama izatea ezik”.

Oztopo guztiak gainditurik haurra bizkorraeta langilea ateratzen bada, errientak karrikara jo-atera bultzatuko du; apezak harrapatzen badu, se-minariora. Terriblea da: “Gure eskolek produktu-rik onenak esportatzeko dauzkate (…) Gu garaselekzionatutako ergelen hirugarren belaunaldia”.Esaldia buruz daki mendialdeko militante askokgaur ere: “Nous sommmes la troisième génération d’im-béciles séleccionés”.

13

Johañe Pitrau (1929-1975) / Erreportajea

Aguxtin Errotabehere kazetari baigorriarra, “JeanPitrau, la révolte des montagnards” liburuaren egilea.

PELL

OZ

UB

IRIA

“HOBE NOTARIOAREN ZAKUR

JAIOTZEA, BASERRIAN EMAKUME

PREMU BAINO”

Kazetari baino gehiago soziologo ona izan beha-rra dago Pitrauk Agriculture en Montagnen bezainondo sintetizatzeko kantonamendu bateko neka-zaritzako estatistikak eta horiek gordetzen dutenbizi ezina. Gurasoekin bizitzera gelditu diren ne-kazari ezkongabe askoren patua: “Luze da biziosoa bizitzea lortu gabe gizon-emakume norma-lek beren buruei ezarritako helburuetatik bakarbat. Horrelakoetan azkar galtzen da norbere bu-ruarekiko errespetua, badakizunean ezertarako ezduzula balio”. Haurrak hirira joanik zahartuz do-azenena: “Gehienek jo behar dute herri edo zaharetxe hurbilenera. Gazteen esportazioak zaharrendeportazioa baitakar (…) Ihesi doazenen gurasozaharrak zahar etxeetan hiltzen dira, edo basur-deak bezala beren gordagietan”.

Pitrauk emakumeen artean ere egina du inkesta.Baserrietako lan ordu luze neketsuak, erosotasunfalta, sarritan ur berorik ere ez… Nor harritu nes-kek kalera ihes egiteaz? Emakume militante batekesana bilduko du: “Hobe duzu notarioaren zakurjaiotzea baserri bateko premu baino”.

Alabaina, nekazariak ez du alde egin nahi lu-rretik: “Menditarra hurbil da zerutik baina urrunparadisutik, eta hala ere ez ditu mendiak uzten ezbada etsita. Ez dugu bakar bat ikusi joaten irriba-rrez. Zer axola dute, ordea, jende apalen desio etasufrikarioek kalkulagailuz armaturiko teknokra-taren begietan?”.

Nekazaritzak 1960ko hamarkadako hasieretanbizi duen egoeraren erantzukizun bila hasita, Pi-trauk hasieratik aitortzen ditu laborarienak: erru-tina, ingurukoen zeresanaren beldurra eta espe-rantza beti kanpokoengan jartzea. Tarteanordezkaritza politikoa daramaten notableengan.Kargudun edo notableak gogor egurtu zituen beti.Baita elite euskaltzalea ere: “Beste batzuek den-bora asko eman diote euskararen defentsari, ahaz-

14

162. zenb. 2012ko otsaila

“Gure gurasoek pazientziarekin egin dute froga;ordainetan ez dute denen indiferentzia besterik jaso”idatzi zuen Pitrauk. Argazkia, AguxtinErrotabehereren liburuaren azaletik hartuta dago.

Kargudun edo notableak gogor egurtuzituen beti Pitrauk. Baita eliteeuskaltzalea ere: “Beste batzuekdenbora asko eman diote euskararendefentsari, ahaztuz euskaraz ari direneninteresak. Euskara ez dago, zorionez,hain gaizki, baina usatu ohi dutenak,laborariak, fite ari dira urritzen…”

PIT

RA

UFA

MIL

IA/

A.E

.

tuz euskaraz ari direnen inte-resak. Euskara ez dago, zo-rionez, hain gaizki, bainausatu ohi dutenak, laborariak,fite ari dira urritzen…”

Notableen kritikan zuzenari bazen, euskararen indarraoker neurtu zuen, garaikobeste askok bezala. 1960ekohamarkadan euskara hiltzenhasia zen Iparraldeko etxaldeaskotako familietan, tarteanErbiniakoan. Ondorengo be-launaldiak erreakzionatukozuen hizkuntza berreskura-tzeko ahaleginekin.

Nekazaritza ataka txarre-tik atera lezakeen bakarra Es-tatua da, ohartarazi nahi du Pitrauk ministroa.Baina horra: “Oso aspalditik Frantziako politikaekonomikoak kaletarrari laguntzen dio nabar-menki (…) 1880an laborari batek irabazten zuenFrantziako mediaren %78, 1913an %80, 1938an%62, 1950an %50”. Ordokietako baserri handie-tan hobeto moldatzen dira: “Stajanovismo sobie-tarraren bertsio mendebaldarra nekazaritzara apli-katurik, politika ekonomikoak behartzen ditu geroeta gehiago produzitzera. (…) Mendiko nekazari-tza, oztopo gehiago dauzkanez, horretaraino ereez da iristen”.

HIRU SOLUZIO HAUTAGAI:

GEZURREZKOAK, EZ OSOAK ETA

BALIAGARRIAK

Agriculture en Montagneren azken orriak soluzioakmarrazteko dira. Ikusi proposatuko dituen neu-rrien atariko apaltasun aitortza hau: “Arau oroko-rra denez, eriek askoz hobeto ezagutzen dituzteberen gaixotasunen sintomak sendatzeko beharkolituzketen erremedioak baino. Ez gara gu izanensalbuespena. Horregatik, labur ariko gara atal ho-netan”. Ikasketa handirik gabeko gizona, omen…

Badira egiazkoak ez diren soluzioak, “les faus-ses solutions”. Teknokratek pentsa lezakete ordo-kietako nekazaritza ereduak ezarri eta mendialdeahustea. Baina Zuberoako Basaburua ezingo dasalbatu baserritarrik gabe, gutxieneko biztanle ko-puru bat behar du. Parke Nazional bihurtzea li-tzateke bestea, baina “guk dakigunez, hautu horida hildako eskualde bat lurperatzeko baimena,hiltzailea nor den ezkutatu nahi denean”.

Soluzio ez osoak datoz gero. Atharratze al-deak ez dauka irtenbiderik ez turismotik, urteosokoa ezin delako izan gurean; ez eskualde osoaoihaneztatzetik, landatutako lehen pinuak ebakiahal izaterako bertan inor geratuko ez litzatekee-lako; ez industriatik, nahiz eta ondo planteatu-tako industriatzeari interesgarri derizkion. Ustedu, gainera, urte horietan Paristik industria des-zentralizatzeko egin diren urratsek periferiako hirihandi bakan batzuk gizenduko dituztela, Zuberoabezalako mendi aldeak bazter utzita.

Soluzio baliagarria da egunok arte nagusi izanden nekazaritzari eustea, ahal bada turismo eta in-dustria pixka batez osatuta. Horretarako propo-

15

Johañe Pitrau (1929-1975) / Erreportajea

Maxkarada Altzürükün 1973an. Xirularia Pierre Bordazaharre Etxahun-Iruri da, eta atabalaria Pierre Ager Gat.

JAV

IER

GA

RA

IALD

E

satzen du serioski aztertzea egoera eta beharraketa ondoren erabaki argiak hartzea. Hemen pro-posatzen du Pitrauk gero Enquête Montagne izangozen ikerketa zabala burutzea, orduan Basses Pyrenéesdeitzen zen departamenduko mendialde osoa sa-konki aztertuz: demografia, ekonomia eta gizartealdetik, azpiegiturak, merkataritza, industria, tu-rismoa, nekazaritza, teknikak…

Beste honakoa ere kuantifikatzea proposatzendu Pitrauk: Estatuari zenbat kostako litzaiokeen1.100 etxe abandonatzea, 6.600 hektarea laborerikgabe uztea, baserrietatik eta kaletik 1.200 familiakalde egin beharra, horientzako hirietan lanpos-tuak eta etxebizitzak antolatu beharra… Hori guz-tia aztertu ondoren, erabakiak hartu behar dira.Estatuak hautatzen badu mendialdea biziaraztea,lortuko da. Laguntzak beharko dira, baina horiekgaltzeko arriskurik ez da, baserritarrek denak har-tuko dituzte beren bizkar.

Estatuak erabaki lezake mendialdea ebakua-tzea, baina ez da debalde aterako. Jendea ohartukoda estatuak salbazio planak ezarri dituela komenizaion lekuetan, orduan frantsesa zen Aljerian ber-tan ere bai, eta haserretuko da. “Bihar gure deihoni erantzuten ez bazaio, gazteek ez al dute es-kubidea edukiko pentsatzeko frantses moduantratatu ditzaten eskatu beharra daukatela frantsesez izatea?”. Abiso bat zen.

Eskualdea abandonatzea ere erabaki lezake Es-tatuak, baina garbi adieraztea eskatzen die politi-kariei: “Horrela gutxienez seguru jakinen dugugure belaunaldia izango dela debaldetan sakrifikatudena, itxaropenik gabeko lur batean, ez errukirik etaez eskrupulurik ez duen aberri baten zerbitzuan”.

“EZ DUGU ESKUBIDERIK ISILTZEKO, EZ

GURE EMAZTEEI ETA AMEI ASTOEN

MODUAN LAN EGITEN UZTEKO”

Agriculture en Montagne agiriaren azken atala, on-dorioena, osorik leitzekoa da. Interneten eskain-tzen dugu. Erabaki politikoak hartu behar dituz-tenei diotse: “Zuek, dauzkazuen tituluezberdinekin erantzukizunak dauzkazuenok, ja-kizue guk maite ditugula gure emazteak, gure hau-rrak, gure zaharrak, zuek zuenak maita ditzake-zuen adina, eta sufritzen dugula haiek ezin egokitratatu izanagatik. Zuek sufrituko zenuketen be-zala baldin eta zuen etxalderaino ez anbulantzia-rik eta ez kamioirik iritsi ezin balitz, zuen anaia edosemea hil balitz mendian bakarrik Santa Gara-

16

162. zenb. 2012ko otsaila

Jean Michel Harluxet garaztarra (Dusunaritze)eskuetan duela “Enquête Montagne” famatuaren ale bat.

PELL

OZ

UB

IRIA

“Erreakzionatu behar dugu, nekazariok.Dagoeneko ez dugu isiltzekoeskubiderik. (...) edozein izanik ereerabili beharreko metodoak, hartubeharreko neurriak, onartu beharrekoarriskuak, sufritu beharrekozailtasunak, kolpeak eta presondegiabarne”

ziko artzain hura bezala, zuen emaztea arrastakabizi balitz laborarien hainbeste andre moduan,zuen haurrek eskolarako egunero 8, 10 edo 12 ki-lometro oinez egin behar balute, eguerditanotordu lehorra jan behar balute gela are hotza-goan, esklabutzako bizi baten bukaeran zuen gu-rasoek miserian goaitatu behar balute bakartasu-nezko heriotza… zer erabakiko zenukete? Zeinneurri eskatuko zenukete? Erabaki horiexek es-katzen dizuegu guretzako hartzea edo eskatzea.

Eskualdea biziaraztea deliberatzen baduzue,jendeak prest dira lanerako. Herrialdea husteahautatu baduzue, jendeak prest dira borrokarako.Baina guretzako okerrena litzateke statu quo haumantentzea. Nekez soportatu dugu gaurdaino, ezbaikenekien zehazki non genbiltzan. Baina zifrekhil dituzte ilusioak, eta beranduegi da gaurgero.Statu quo honek ezin du iraun, ez du iraun behareta ez du iraunen. Gure gurasoek pazientziarekinegin dute froga; pazientzia landu dute absurdo-raino. Ordainetan ez dute denen indiferentziaosoa besterik irabazi, mesprexu erabatekoarenadierazgarri perfektua”.

Laborarientzako badu azken aldarria: “Erreak-zionatu behar dugu, nekazariok. Dagoenekoz ezdugu isiltzeko eskubiderik. Ez gure emazteei etaamei astoen moduan lan egiten uzteko eskubide-rik. Ez gure haurren etorkizuna hondatzeko gurejornal lotsagarriagatik ikasi ezin dutelako. Ez gurezaharrei esklabo biziz hiltzen uzteko, beti mise-rian, sarritan bakardadean, batzuetan etsipenean.Ez dugu eskubiderik horretarako, edozein izanikere erabili beharreko metodoak, hartu beharrekoneurriak, onartu beharreko arriskuak, sufritu be-harreko zailtasunak, kolpeak eta presondegiabarne”. Horra militantearen bizi programa.

ENQUÊTE MONTAGNE: “INKESTARIK

ONENA IZANEN DA LABORARIEK

BEREK EGINA”

Edgard Pisani ministroak abisatua zien Zuberoanharrera egin zioten nekazariei, Aguxtin Errotabe-

herek liburuan bildu duenez: “Lan gutxiago ema-ten du zuen mendiak pasatzeak ministerioa itotzenduten paper mendiak gainditzeak baino. Hala ere,esaidazue zehazki zer behar duzuen eta lagun-duko dizuet”. 1962a joan zen, 1963a bukatzear etaartean inongo diru-laguntzarik ez mendiko neka-zaritza sakon aztertu behar zuen inkestarentzako.Azkenean, San Martingo Harriko eski estazio-

17

Johañe Pitrau (1929-1975) / Erreportajea

Laster eski estazio ezaguna izango zen San MartingoHarrian obrak hasten 1967an. Agintariek abiarazitakomendialdearen turistifikazioa salatzen zuen Pitrauk.

AU

ÑA

ME

ND

I

Franz Duboscq, politikari eta notable eskuindarra,Zuberoan agintari faktikoa Pitrauren garaian etaaskoz geroago.

BIB

ER

T

rako sarbidea blokatzeko mehatxuak desblokatuzituen sosak, 150.000 libera. Helburu handiriklortzeko hutsa, baina 1964ko udan ekin zioten la-nari.

Ikerlana nekazariek berek egitea zenez helbu-rua, Pitrauk urte horietan lanean ikusi edo jarri-tako jendeak mobilizatu zituen. Borroka sindika-letan zaildutako baserritarrak, hala nola 1964hasieran ardikiaren greban mugitu zirenak. Mili-tantziako lagun hurbila izan zuen Peille Erreza-rretek honela deskribatu du inkestaren prestaketa:

“Alimaleko lana egin zen. Aitzinetik izanikoStage d’Eveil haietan ibilitako jendeak oro mobili-zatu zituen Pitrauk inkestaren egiteko. ‘Inkestarikonena izanen da laborariek berek egina’ esatenzuen, ez zuen nahi ikerketa estatistikari handiek-eta burutu zezaten. Eskualde horietako 96 he-rrietan egin zituen bilkurak, asmoa presentatu etainkestagileak hautatzeko. Herri bakoitzean nahi zi-tuen bi pertsona animazioa egiteko, eta atera be-har zuten laborarien bilkuratik: bakoitzak eman

behar zuen boza baina hautagairik gabe eta se-kretuan. Paper puska bana eman jendeari eta jen-deak izen bana ematen zuen, hautagairik gabe.Gehientsuetan, kasik denetan, pertsona intere-santeak atera ziren, laborariek pertsona aski dina-mikoak hautatu zituzten. Horrela egin zen inkestaherriz herri, eskuz betetako hosto handi batzue-tan: zenbat jende, zenbat kabala, datu guztiak.Ene herrian ni ibili nintzen. Gero baziren kanto-namendu bakoitzean ekipoak, jendeen anima-tzeko, agertutako trabak konpontzeko...

Inkesta horri esker mendiko egoeraren jakitatehandi bat bildu zen, hemengo errealitatearen erra-diografia, scanner, zinez zehatza. Izugarriko trabakizan ziren, lanaren argitaratzeko ardura Paueko La-borantza Ganbarak zeukan eta denbora eman zutendokumentua argitaratu arte, eta abar. Hala ere, Pi-trauk kantonamenduetako animatzaileekin bateraproiektu bat osatu zuten argitzeko zer egin beharzen laborantzaren sustatzeko, etxaldeen moderni-zatzeko, lanaren errazteko, ez laborantza bakarrik,baina mendialdeko herrietako biziarendako”.

Burokraziak idiaren pausajea darabilenez, urteaskoren buruan 1972an onartuko zituen Pariskogobernuak mendiko nekazaritzarentzako lagun-tzak, Mendialdearen Legearen haritik.

ASAM, NEKAZARIEN AUTOERAKETA

AHALEGINA

1965eko abenduan sortu zen mendialdearen his-torian hainbestetan aipatu izan den ASAM Asso-ciation au Service des Agriculteurs Montagnards. Ohartuizenean ez dela mendiko nekazaritza aipatzen, la-borari menditarrak baizik.

Mendialdearen ikerketan aritutako militanteak ur-duri zebiltzan, egindako lana fruiturik gabe geldi-tuko zen beldurrez. FNSEA sindikatu handiazere ez ziren dagoeneko fidatzen. Egitura berri batantolatzea erabaki zuten, baina aurrekoarekin era-bat hautsi gabe. Horrela egituran bildu nahi izanzituzten kantonamenduetan inkestan aritutako

18

162. zenb. 2012ko otsaila

Donapaleun Pitrauren bizitzaz otsailaren 16an eginbeharreko mahai-ingurua prestatzen. Ezkerretikhasita: Mattin Irigoien idazlea, Jean Michel Harluxet,Dominika Bidegarai eta Peille Errezarret.

PELL

OZ

UB

IRIA

militanteen ordezkariak, instituzioek lurralde an-tolaketarako izendatuta zeuzkaten teknikariak etanekazarien sindikatuan mendialdeaz okupatzenzirenak.

ASAMek bere afiliatuak zituen, karta, logo etaguzti: “Pour les agriculteurs montagnards, avec eux, pareux” (Nekazari menditarren alde, haiekin, haiekeginik). Lehen lana, laborarien hezkuntza. Le-hendik antolatzen ziren Stage d’Eveil haiei jarrai-pena. Bigarren ikastaro batek hezkuntza sozio-ekonomikoa lantzen zuen eta hirugarren kurtsobatek taldeen animatzaileak prestatzen egindako-ari segida emanez. Aguxtin Errotabeherek dio1962tik 1971 bitartean ikastaldi hauetan 11.193saio osatu zituztela, 2.084 pertsonek parte hartuz.Lan eskergak fruituak emango zituen askoz be-randuago ere, bai ELB sindikatuaren eta besteegitura militante askoren partaide izango zirenenformakuntzan, baina baita ere laster sistema –sin-dikalismo ofizialista eta nekazarien zerbitzura an-tolatutako egitura ofizial guztiak– bereganatzenhasiko zen pertsonenean.

Tirabira askoren ondoren 1966an argitaratukozuen Mendialdeko Inkestaren emaitza –liburu-kote lodia– orduan Basses Pyrenées deitzen zen de-partamenduko kontseilu nagusiak. Udazken har-tan negoziatu ziren ikerlanak markatzen zituenhelburuentzako aurrekontuak. 6-7 milioi liberalortzeko modua aurreikusi zuten agintariek. Aldiz,ASAMeko nekazariek 40 milioi behar zirela kal-kulatua zuten…

Mendialdea garatzekotan baserritarren irabaz-pide nagusia –ez bakarra, beti azpimarratu zu-ten– eman behar zutenez, artaldeen produktibi-tatea hobetzeko lanei ekin zitzaien. Pitrauk partehartu zuen CETA Centre d’Etudes Thecniques Agri-coles delako baten antolakuntzan, Estatuak paga-tutako teknikari baten laguntzaz ikerketa eta es-perimentazioa egiteko. Hortik etorriko zirenhobekuntza genetikorako sortutako egitura be-rriak, berdin hobekuntza tekniko eta komertzia-letarakoak. Atharratzeko kantonamendua bizia-

razteko batzorde berezi bat abiarazi zuten, be-randuago, 1975ean, Zuberoarako Contrat de Paysdelakoan mamituko zena.

Pitrau buruzagi zuten laborariek, lehendik FN-SEA sindikatuarekin zekartzaten haserreez gain,ikusi zuten haien proiektuentzako diruak zeken-keriaz urritzen zizkieten bitartean, administra-zioak bazituela sosak hain beharrezkoak ez zirenasmoetan xahutzeko. 1966an bukatzen ari zirenIratiko txaletak, Hegoaldeko mendizale askok go-zatu dituztenak jakin gabe zer nolako liskarrak

19

Johañe Pitrau (1929-1975) / Erreportajea

“Eskualdeotako 96 herrietan egin zituenbilkurak, asmoa presentatu etainkestagileak hautatzeko. Herribakoitzean nahi zituen bi pertsonaanimazioa egiteko, eta atera behar zutenlaborarien bilkuratik (...) Paper puskabana eman jendeari eta jendeak izenbana ematen zuen, hautagairik gabe”

Pitrauren omenezko oroitarria Madalena mendikoermitan. “Ez ohore biltzale, bena zerbütxazale” dio ,kristauen Ebanjelioaren mezua aipatuz.

AR

GIA

izan diren haien sorreran. Franz Duboscq politi-kari eskuindarrak bultzatako 40 txaletak, kanpina,saltokia eta beste –eski estazio bat ere bazuenproiektuak– gehi haietara iristeko errepide be-rriak… zenbat kosta ote ziren?

1967an, berriz, Pirinioetako parke nazionalasortu zuen Parisko gobernuak. Eta horretarakoere milioi asko. Pitrauk idatziko zuen: “50 hartz eta

kilker sorta baten etorkizunak gehiago axola otedu mendialdeko nekazarienak baino?”. Bestalde,bortuko artzainen bizimodua hobetzeko asmozkantonamendu horietan eraiki nahi zituzten 14 ar-tzaintoki modernoetan 5 milioi franko gastatzenari ziren instituzioak. “Egitura merkeagoak erai-kitzea eskatzen dizuet”, idatziko die Pitrauk sus-tatzaileei. “Artzaintoki batek ez du zertan kostatuRenaissanceko jauregi batek adina, aldi bereanesaten baitzaigu udalerriek eskatu dituzten hamarerrepideetatik bakarra egiteko dirua dagoela”.

Tentsio giro honetan ASAMeko kideak urrituzjoan ziren. Askoz beranduago Pitrauk idatzi omenzuen, Aguxtin Errotabeherek bildu duenez: “Ar-duradun politiko eta sindikalak baliatu ziren gureesperientziarik ezaz eta beraiek goietan zeuzkatenbabesleez gure proiektu guztiak torpedeatzeko,gure eskariak desegiteko, gure proposamenak baz-tertzeko, gure ahaleginak blokatu eta berengana-tzeko beren aintzarako, ahal zuten guztia suntsitudute”. Ahultzea ikusita, ASAMen partaide zirenbazkide instituzionalek jadanik beren lana egitenez zutela ohartuta, elkartea berrantolatzeko lehengogoetatan ari ziren. Baina 1967ko abuztuaren13an dena geratu zen zintzilik.

1967-08-13: BARETOSE ETA

BASABÜRÜKO LURRIKARA HANDIA

Igande gau hartan, 23:15ean, lurrak dar-dar eginzuen Zuberoa eta Biarnoak muga egiten duten in-guruetan. Baretoseko Ereta (Arette frantsesez,okzitanieraz Areta) eta Landa (Lanne, Lanno) etaZuberoako Muntori izan ziren kaltetuenak bainaez bakarrak, dozenaka herri gehiagotan izan zirentxikizioak, Errotabehereren kontabilitatean, 36tan:610 etxe bizitzeko moduan ez zirenak, 850gehiago oso hondatuak, 250 ukuilu… Gainera,errepide eta ur hornidura etenik leku askotan, be-tiko iturri batzuk desagerturik.

CNJA, Sokorri Katolikoa eta ASAM bildurik,72 ordutan abiarazi zuten boluntarioen lanarenkoordinazioa, Service d’Entraide (Elkarlaguntza Zer-

20

162. zenb. 2012ko otsaila

“Intsumisio tankeran erabaki beharziren gauzak batzuetan, jakinik halakobide edo hodi etxeraino ekartzekoadministrazioak edo ez zuela baimenikeman nahiko edo berandutuko zela (...)Johañeren jokamolde tipikoa zen.Manazaleen eta handi-mandiensaihetsetik egin. Eta egitekoa egin,bestela ez baitzen sekula egiten”

Eretako elizaren dorrea lurrikararen biharamunean,1967ko abuztuaren 14an. Ordulariaren orratzak 23:15minututan gelditu ziren.

BIB

ER

T

bitzua) bataiatu zutenarena, operazioaren buruJohañe Pitrau zela. “Lurrikararen kariaz erakutsizuen Jean Pitrauk –idatzi du Errotabeherek– bereantolatzaile kemena, energiak bilduz, ahulenei la-gunduz ororen gainetik, kalte-ordainak kobra-tzeko txostenak idazteko gai ez direnei”.

Inguruko herrietatik etorritako 700 boluntarioeta gehiago aritu ziren berreraikuntza lanetan.Enpresei ere egin zitzaien dei, baserrietara bideakireki eta ura eramateko, ura iritsaraztea baitzenpremiazkoena. Service d’Entraideko militanteekkoordinatzen zituzten lanak. Horietako bat PeilleErrezarret zen.

“Goizetan baziren berdin 40 jende autobusezjinik, eta guk Service d’Entraide horretan behar ge-nituen eraman batera edo bestera lanera, hori zennire eginkizuna, lana antolatzea, kaltetuen beha-rren arabera zenbat ziren beharrezkoak, non zen-bat jende... Jende sare bat okupatzen ginen zerbi-tzu horretaz, hogeiren bat.

Jende horiek xantierretan ezartzen genituen.Eman dezagun, iturritik ura ekartzeko lanean ha-mar pertsona berdin zortzi egunez behar genituenezarri ez dakit zenbat metro hodi ezartzeko. Bidebat behar baldin bazen zabaldu, bulldozer batekarrarazten ahal zen baina hari laguntzeko eki-poak ezartzen genituen multzoka. Denak bolun-tarioak. Saratik, Azkainetik... leku askotatik etor-tzen ziren, batik bat Euskal Herritik. Apezek askolagundu zuten.

Logistika, janaria edo edatekoa... boluntarioeknork berea ekarri behar zuten, bertan ezin zieteneman. Eta arratsean sartzen ziren beren etxeetara.Hurrengo egunean beste batzuk etorriko ziren, etahaiek ere behar ziren antolatu.

Negua hurbiltzen ari zelarik berogailuak ereekarrarazi behar izan ziren. Eretan eta Landanetxe asko eraitsi zituzten, lanjerosegiak zirelakoan.Zenbaitzuk ez ziren botatu behar, joera bera ikus-ten dugu orain Haitin lurrikararen ondoren; guk

esaten genuen ahalak oro behar zirela kontserbi...baina administrazioa hor zen manatzeko. Eta etxe-rik gabeak prefabrikatuetan aterpetu zituzten. Ne-gua gainean zela eta, Sokorri Katolikoaren diru-la-guntzarekin erosi ziren haietarako berogailuak.Gu hor ibili ginen hornitzaileekin negoziatzenprezioak eta beste.”

Lurrikararen osteko berreraikuntza lanetan sa-rritan ez zetozen bat administrazioaren interesaketa mantsotasuna alde batetik eta nekazarien be-harkizun urgenteak bestetik. Chantier reproche [sa-laketazko obrak] formulaz erantzun zuten behinbaino gehiagotan Service d’Entraidekoek.

Honela kontatu du Errezarretek: “Intsumisiotankeran erabaki behar ziren gauzak batzuetan. Ja-

21

Johañe Pitrau (1929-1975) / Erreportajea

“Lurrikararen kariaz erakutsi zuen Jean Pitrauk bereantolatzaile kemena”, idatzi du Errotabeherek.

PIT

RA

UFA

MIL

IA/

A.E

.

kinik halako bide edo hodi etxeraino ekartzeko ad-ministrazioak edo ez zuela baimenik eman nahikoedo berandutuko zela, boluntarioek asteburua ba-

liatzen zuten, jakinik ostiraletik astelehen goizaarte nekez pasako zela handik herriko etxeko edodepartamenduko funtzionariorik zelatan, eta as-telehen goizalderako bukatua eduki behar zutenhasitako lana. Johañe Pitrauren jokamolde tipikoazen. Manazaleen eta handi-mandien saihetsetikegin. Eta egitekoa egin, bestela ez baitzen sekulaegiten”. Lurrikara 1967ko abuztuan izan baldinbazen, negu latz haren ostean heldu baitzen…1968ko maiatza bere uhin haustailearekin.

FRANTZIAKO UNIBERTSITATEETAN

HIZLARI

68ko iraultza hark beste osagarriez gain ekarrizuen hirietako ikasleek fabriketara eta baserrietarajoateko uholdea ere. Zuberoako zokoan, aldiz,borrokarako eta lanerako jende faltan zebiltzan Pi-trauren ASAMekoak: asmo handiak bai baina geroeta urrutiago sindikalismo ofizialetik eta aginta-rietatik, gero eta kide gehiago hauek berengana-tuta… Irtenbidea ikusi zuten, antza, armadarajoan nahi ez zuten gazte objektoreen lana koor-dinatzen zuen SCI Service Civil International era-kundean.

Ordurako Frantzian ezaguna zenez Jean Pitraurenizena, Nanterreko ikasleekin joan zen. Jojo Etxe-barnek buruan iltzaturik ditu bidaia haietako is-torioak. “Ibiltzen baikinen eskola handi horietangazteen ikusten, mintzaldiak ematen. Tolosakoeta Bordeleko unibertsitateetan eta abar. Gu joa-ten ginen haiekin mintzatzera, gero haiek jinaraz-teko hona lanera. Eta ezagutarazteko mendiko la-borantza.

Ohar naiz behin... Tolosan ginen, unibertsitatean.Bi profesorerekin ari ginela, haietako batek esanzuen: ‘Soizu, Monsieur Pitrau, egia zera da, obre-roen haurrak %3 inguru izango direla fakultateaneta gehienez ere kopuru bera nekazarien haurrak,gainerako guztiak klase gorenetakoak dira’. Eta Jo-hañek: ‘Dudarik gabe arrazoi duzu, horri besterikbegiratzen ez badiogu. Baina imajina ezazu Fran-tziako oskigileek ez dutela fabrikatzen numero

22

162. zenb. 2012ko otsaila

Euskal Herritik jende paketa joan zenLarzacera 1973 eta 1974ko udaldietan,hango okupazioan laguntzera.ASAMekoak han ziren. Jojo Etxebarneoroitzen da elektrizitatea sortzen zuenekipoaren zaindaritza hartu zutelaberen gain. Ezustekorik ez zuten nahi,broma gutxi armadakoekin

PELL

OZ

UB

IRIA

Jojo Etxebarne barkoxtarra, Pitraurekin hamaikagudutan ibilia.

bat baizik, nahi duzun zapata hauta ezazu bainabeti izan behar du numero berekoa. Hauta ezazubat, 40, hara. 39ko neurriko oinak ez dira onak,41ekoak ez dira onak, soilik 40koek balio dute,beste guztiak txarrak dira... Zuen eskola horrela-koa da: kategoria bakarreko jendeentzako da, pri-bilegiatuentzako, haientzako da eskola eta ez bes-teentzako’. To! [barrez ari da Jojo].

Beste behin Pariseko Nanterren ginen biok,unibertsitatean. Goizean ni ohartu nintzen hurajoana zela. Karrikan ikusi zuen eskola bat, haurrakbereizteko sare metaliko batzuekin: alde bateanhaur beltzak eta bestean xuriak... Nanterren eta68an. Gero bilkuretan esan zuen karrikan ikusiaeta jendeak ‘Oooh!’, eta berak esan zuen non zen.Bazuen ganora hori, gauzak ikusten zituen.

Beste batean Tolosan ginen, eta karrikatik gin-doazen biok profesore eli batekin. Batek esanzuen: ‘Monsieur Pitrau, bada bosgarren aldia ka-rrika honetatik pasatzen garena’. Eta berak: ‘Etaez dakit zenbatgarren aldiz ari garen hitz egiten hi-rugarren munduaz eta laugarrenaz, baina oinpeandugunaz ez gara jabetu’. Bazen han bertan gizonbat eskean... Hori zeukan Johañek”. Horrelakomila istorio aipatzen dituzte Johañe Erbinek ha-lako profeta izaera zuela diotenek.

OBJEKTORE ETA KOMUNISTEN

BURUZAGI KRISTAU ERRADIKALA

Hala iritsi ziren lehen objektore boluntarioak Zu-beroara 1969an, SCIk bidalita, geroago Jeunesse etReconstruction taldekoak ere bai. Gazte horiek la-guntzen zieten osasun arazoekin zebiltzan neka-zariei eta etxaldea modernizatu nahian ari zirenei,ordura arte objektoreei Eaux et Forêts erakundea-ren eskutik basozain lanetan (batzuek salatzendutenez, Estatuari eskulan merkeagoa eskuratuz)eskaintzen zitzaien lanaren ordez. 1970eko udanbakarrik ehunez goiti heldu omen ziren Zubero-ara. 1971n gehiago. Pitrau hil eta gero ere segituzuten etortzen, Jojo Etxebarne okupatzen zelarikhaietaz eta geroago Battitta Bordagarai eta Maite

Tourreuil, Gisèle Lougarotek Pays Basque Nord,mai 68 en memoires liburuan dioenez. Eskemati-koki esaten ahal da Zuberoara hiru boluntariouhin heldu zirela: Service Civile Internationalekoak, 68osteko gazte matxinoak eta armada egin nahi ezzuten objektoreak.

Ehunka boluntario haietatik batzuk gaur fama-tuak dira. Noël Mamère, Frantziako Berdeen bu-ruzagitzakoa eta Begle hiriko alkatea, José Bove(“hemen ikasi dizu ardi jezten” esan digu Jojo Etxe-barnek) Pitraurentzako laudoriozko hitzaurrea egindiona Errotabehereren liburuari… Bakan batzukEuskal Herrian geratu ziren, tartean Joseph Go-

23

Johañe Pitrau (1929-1975) / Erreportajea

LAR

ZA

C.O

RG

CIN

EPH

ILE

S

Larzacetik Parisera 700 kilometro oinez egin zituzten,militarren eremua geldiarazteko.

Larzac inguruan, 1970eko hamarkadan, Armadafrantsesaren kamioia militanteek margoturik“Armada kanpora!” hitzekin.

dement ELBko buruetakoa eta Azkorria gazta ko-operatibako sortzaileetakoa izana eta haren emazteAnne, Mercereau sortua, Pitrauren azken urteetanArrañen antolatu zuten eskolako irakaslea. Liburuaegin dion Aguxtin Errotabehere kazetariak berakboluntario lanetan ezagutu zuen Pitrau.

Zuberoako etxalde baketsuetaraino urrundikezker erradikaleko gazteak baitzetozen, FrantziakoEstatuaren 68 osteko eskubiratze betean, polizia-

ren jarraipena handiagotu zen Pitrau eta bere la-gunen gain. Horretaz ere ez du anekdota gutxiEtxebarnek. “Etxalderako bidean jendarmeakbeti, 1968az geroztik nagusiki baina lehen ere bai.Botere publikoek ez dute maite norbait ez baldinbada haiekin ados, ez dute soportatzen ahal nor-baitek jarraitzaileak izatea instituzioetatik kanpo.Orotan hala da. 1969tik landa heldu zirelarik ma-oistak eta trostkistak, gero objektoreak, oro bote-rearen kontra…

Behin Renseignements Generaux-eko [polizia se-kretua] bi inspektore heldu ziren gure etxera. Niez nintzen hor. Maite [sortzez Eiheramendi, emaz-tea] heldu zen urde bazkatzetik, bere bota zikine-kin, eta ea senarra non zuen, Maitek ez zekiela, etapoliziak: ‘Eta besterik gabe joaten uzten al diozu?’.Maitek arrapostu: ‘Eta zuen emazteek ba al dakitehemen zaudetela?’. [Barre handiak].

Jendarmeak joaten ziren auzokoengana ere,haiei zernahi esatera, “gizon hori ez da ur garbia”eta abar, jendeak dudatan ezartzeko. Korritu zu-ten berria esanez Johañe eta biok Pauera joaten gi-nela emaztetara, ez bilkuretara. Badakit klasikoadela, baina emaztea eta familia dituzunean…”

Errezarretek honako istorioa kontatzen du po-liziekiko tirabiraz: “Trostkistak eta maoistak-etaetsai handiak ziren Frantzian. Poliziak itsuski se-gitzen zituen. Behin jendarme batek aurpegiratuomen zion: ‘Baina beti maoistaz eta trostkistaz in-guratuta zaude’ eta berak, ‘Horra, egun batez jen-darmeen umeak etortzen bazaizkit, orduan kan-poratu ahal izango ditut maoistak’.

Ezker muturreko gazteekiko harremanak ereez ziren beti goxoan pasatzen. Ikasle kaletarren etamendiko bakartasunean ohitutako baserritarrenarteko ezin ulertuak, elkarlanari batzuek eta bes-teek atera nahi zizkioten etekin hain diferenteak,eta zenbait militantek zekarten espiritu eta anto-lakizun itxia. Horiek ere leundu behar zituen Jo-hañe Erbinek. Askok dute gogoan haren txistea:“Hori maoista dela? Hori ‘moaista’ duk” [1969tik

24

162. zenb. 2012ko otsaila

Joseph Godement Anne emaztearekin etorri zenobjektore eta Zuberoan geratu, nekazaritzan etamilitantzian.

GO

DE

ME

NT

FAM

ILIA

“Poliziak itsuski segitzen zuen Pitrau.Behin jendarme batek aurpegiratuomen zion: “Baina beti maoistaz etatrostkistaz inguratuta zaude” eta berak,“Egun batez jendarmeen umeaketortzen bazaizkit, orduan kanporatuahal izango ditut maoistak”

famatua zen Nino Ferrer kantariaren Mao et moa;Hegoaldean “moaista” hitzak emango luke “ni-ta-nitarra”].

“TOUS AU LARZAC”, HEXAGONOKO

LABORARIEN MATXINADA HANDI HURA

1971tik 1975era arteko urteak, hil zen artekoak,frenetikoak izan ziren Johañe Pitraurentzako. Aldebatetik ASAM elkartea berpizteko ahaleginean ariziren, bestetik 1968an Sico Mansholt Europakonekazaritza batzordeburuak ezarritako planarenharitik Frantzia mendialdeko legea onartzerazihoan, eta gainera bere sorterrian AtharratzekoArrañe auzoan zegoen eskola ttikia salbatzekoahaleginari aurre egin behar zion.

ASAMekoek alde guztietatik jasotzen zituztenkritikak, notableenak, sindikatu nagusiarenak, ka-rriketako komertzianteenak, abere tratalarienak…“Aurpegiratzen digute –dio Errotabeherek bilduidatzian– ez garela burutsu jokatzen ari eskatzendugunean lehenbizi txiroenei laguntzea, hitzetanbortitzegiak garela, ez dakigula jendeak zaintzeneta azkarregi joan nahi dugula”.

ASAM erakundean hasieran ziren kide institu-zional asko joanak ziren. Isolamendua sentitzenzen. Mugimendua arraberritu beharraz, Pitraukaurrera begira lau alorretan lan egitea proposatuzuen: hezkuntzan, informazioan (buletin bat pres-tatu nahi zuen), zerbitzuetan eta chantier reproche di-relakoetan. Hona nola esplikatzen zituen Joha-ñek berak: “Irtenbiderik gabeko egoera injustobaten aurrean, boluntarioek egin dezatela eraikinbat, zubia, bidea edo urarentzako hodia”.

Baina aurrean zeukan Estatuaren makineriaosoa. Europako nekazaritza modernotu nahi zuenMansholt Planaren barruan Frantziako mendial-dea arautzeko legea egiteko orduan nor hauta-tuko eta… zuberotar bat jarri zuten Parlamentuanbatzordeko buru, Franz Duboscq [DonibaneLohizune, 1924] eskuindarra. Askoz beranduagoere famatua izan da Duboscq. Besteren artean

Seaskako ikastoletako sustatzaile eta gurasoekbehin baino gehiagotan jo behar izan zuten pro-testa egitera Arüen errepide bazterrean daukanjauregira…

ASAMekoek gertutik jarraitu zuten Pariskolege berriaren egosketa. Behin eta berriro salatuzuten mendialdea kanpoko finantz erakundeeiirekitzen zitzaiela, turismoan zentratu nahi zutela,inmobiliariei bidea libre uzten zitzaiela mendiarenjabe egiteko. Zuberoan, gainera, gertatzen zen le-gea idazten ari zen Duboscq berak kudeatu beharzuela gero hura praktikara eramatea, ZuberoakoSindikataren buruzagia zelako. Berrogei urteakpaseak dituen irakurlea ohartuko da Zuberoanmilitanteen salaketa horiek bizirik iraun dutelaondoko urte luzeetan, gaurdaino.

Nekazarien biziezin hori bera azaldu zen Avey-roneko Larzac herrian ere, mugimendu antimili-taristaz aberastua. Giscard d’Estaing presidenteakhan armadak zeukan kanpoa handitu nahi zuen,horretarako ziento bat nekazariren bizibidea des-jabetuz. Euskal Herritik jende paketa joan zen

25

Johañe Pitrau (1929-1975) / Erreportajea

Dominika Bidegarai Pitrau eta ASAMekoekinnekazariei laguntzen aritu zen objektore joanik.

PELL

OZ

UB

IRIA

Larzacera 1973 eta 1974ko udaldietan, hango oku-pazioan laguntzera. ASAMekoak han ziren. JojoEtxebarne oroitzen da elektrizitatea sortzen zuenekipoaren zaindaritza hartu zutela beren gain.Ezustekorik ez zuten nahi, broma gutxi armada-koekin. Euskal Herriko ekipoan heldu ziren kan-tariak ere, Larzacera bilduei berotasuna ematera:Eñaut Etxamendi eta Eñaut Larralde kantariak etaJohanes Borda eta Beñat Sarasola Guk taldekoak.

POLIZIA SEKRETUA MILITANTE

BAKEZALEAREN GAINEAN

1968tik 1975 arteko urteek ezagutu zuten sukarabertzale berria ere. Hegoaldean modu batera,Iparraldean bestela. Lehenagotik sortua zen ETAkjauzia egin zuen etsaitzat zituenak armaz hiltzenhasita. Meliton Manzanas inspektorea. Pardinesgoardia zibila. Ordain gogorrez, Txabi Etxeba-rrieta militante eta buruzagia. Burgosko auziagero. Behil kontsularen bahiketa.

Ipar Euskal Herria hegotar iheslarien ba-beslekua zen. 1936tik ihesi joandako askorena,baina ETAn engaiaturik iritsitako askoz gaztea-goena ere bai. Zokoan geratuagatik, gatazka za-harberrituaren oihartzunak heldu ziren Zube-roaraino.

Peille Errezarretek erakutsi digu Burgosko au-ziaren ondotik 1972ko azaroaren 8rako ASAM el-karteak CFDT, CGT eta FO sindikatuekin eta PSAlderdi Sozialistarekin Maulen manifestazio isilaegiteko egin deialdia. Burgoskoa pasata, Frantziaiheslariak harrapatu eta kanporatzen ari zen. Baio-nako katedralean gose greban sartu ziren errefu-xiatu talde bat.

Burgos continue paperean dager Pitrauren ikus-moldea. Espainiak Hegoaldeko euskaldunak zan-patzen ditu. Frantziak Zuberoako jendeak mise-riara kondenatzen ditu, emigraziora. Herria hustenari da. “Lana gure senideentzako, babesa errefu-xiatuentzako” aldarrikatzen du agiriak. Auzokoe-kiko solidaritatea beti etxeko arazoen salaketari lo-turik.

Jakinik Pitrau eta ASAMeko besteak poliziekoso hurbiletik jarraitzen zituztela, galdetu behar dahori lotua ote zegoen ETAko errefuxiatuen afe-rarekin. Ez dirudi. Alde batetik, Johañe ez zenabertzalea, lekuko menditarren aldeko militanteabaizik. Euskaltzaletasuna notableen gutizia irudi-tzen zitzaion. Nahiz eta denborarekin, paradoxazbetea dago bizitza, oro har euskaltzale eta aber-

26

162. zenb. 2012ko otsaila

“Paris Match”eko fotoan, Pitrau bi alabekin Arrañekoeskolara bidean, goiz lainotsu batean.

“Monsieur Pitrau, bada bosgarren aldiakarrika honetatik pasatzen garena’. Etaberak: ‘Eta ez dakit zenbatgarren aldizari garen hitz egiten hirugarrenmunduaz eta laugarrenaz, bainaoinpean dugunaz ez gara jabetu’.Bazen han bertan gizon bat eskean...Hori zeukan Johañek”

PAR

IS-M

AT

CH

tzale direnek aldarrikatu duten nagusiki Pitraukegin duen bidea eta lana.

Bestalde, borroka armatuarekin ez zen ados etahala jakinarazi zien berarekin harremanak edukinahian etorritako hegotarrei. Objektore joandaoso hurbiletik ezagutu zuen Dominika Bidegaraikentzungo zion behin baino gehiagotan estrategiaarmatuarekiko arbuioa: “Gizonak kapable izanbehar du hartzen dituen erabakien ondorioak beregain hartzeko”. Hori ez zuen oztopo izan, halere,aterbe eske etorritako iheslari hegotarrei etxekoateak zabaltzeko.

Baina des espagnols ez ziren beste batzuen urra-tsen atzetik zebiltzan hedexuriak [jendarmeak].1968 ondoko mugimendu ezkertiarrekin oso kez-katua zegoen Frantziako Estatua, ezker mutu-rreko mugimenduak zirela, objektoreen ugari-tzea, eta abar. Horietakoak ziren Erbiniainguruan mugitzen zirenak, eta Parisek gertutikezagutu nahi zituen. Batik bat legez kanpokoobjekzioan, intsumisioan, ari zirenak pertsegi-tzen zituzten jendarmeek, atxilotu eta auzitaraeramateko.

Larzacen jokatzen baitzen sistemaren kontrakogazte haien eta Estatuaren arteko lehia modu na-barmenenean, gerra zikina ere erabili zen han di-sidentziaren kontra. Berrikitan Tous au Larzac fil-mak oroitarazi digu nola plastikatu [bonbazlehertu] zuten Auguste eta Marie-Rose Guiraudenbaserria, barruan berak eta zazpi ume lotan zeu-dela, 1975eko martxoan. Guiraud zen Larzacekonekazarien lider ezagunenetakoa. Miraria izan zeninor ez hiltzea.

Bestalde, urte horietan bizirik eta lanean zi-rauen Hexagono osoan SAC Service d’Action Civi-que talde parapolizialak. Charles de Gaulle etabere erregimena babesteko elkarte legal gisa1960an sortua, poliziaren, zerbitzu sekretu zibil etamilitarren eta gaullista militanteen topagunea,1968ko maiatzetik landa oso hurbiletik egiten zie-ten jarraipena militante ezkertiar ezagunenei. Po-

litikari gaullistei babesa bermatzen zieten. 1970eanLiberation egunkariak plazaratu zuen militante go-xistak kirol zelaietan atxilotzeko zeukaten plana.Charles Pasqua izan da SACeko buru ezaguneta-rikoa, baina badira Jacques Chirac bera SACekopresidente izana dela idatzi dutenak.

Behin SACeko talde bat Iratiko oihanean en-trenatzen ari zela iritsi zen Pitrauren belarrira, le-kuko batek kontatu duenez. Honek mugimenduhaien berri hurbilagotik ikusteko asmoa izan zue-nean, berehala ohartarazi zioten jarraitua zela, bi-deko istripu bat eraginez.

Erbiniako Johañek informazio asko eduki be-har zuen. Ehunka objektore eta matxino ezkertiargazteren datuak. Parisko administrazioko zenbaitgoi karguetan ere bazituen aspaldiko ezagunak, hi-riburuan mendiko nekazaritzaz egosten ari zirenpolitiken tenperatura ematen ahal ziotenak. Infor-mation sensible asko.

Erbinia baserrian sumatzen zuten jende bere-ziaren zaindaritza zorrotza, luze bezain ilun egitendira gauak karriketako argiak urrun dituen base-rrian. Ez da harritzekoa Pitrau hildakoan familiakharen agiri asko desagerrarazi izana, ziurrenik be-rak hala aginduta.

27

Johañe Pitrau (1929-1975) / Erreportajea

“Pitrauk azaldu zigun bere konpromisolaikoa, militante sindikalista aktibo batizatea bazela apaiz izatea bezain biziaukera errespetagarria. (…) Pitraukzekarren ikuspegi berri honek anitzmarkatu gintuen, eta guregan garatuzuen ezarritako ordenaren kontrakoerresistentzi espiritu bat”(P. Iralur)

“40EN TALDEA” SINDIKATU

BERRIAREN ERNEMUINA

“Jean Pitrau: engaiamendua laikoa ere izan dai-teke”, horrela laburbildu du Gisèle Lougarotekbere liburuan Peio Iralurri hartu lekukotasuna.Iralurrek dioenez, nekazariek 68ko maiatza hila-bete batzuek beranduago bizi izan zuten, ez ordeaberotasun gutxiagoz. 1969tik 1973ra (urte horre-tan sortu zen Iparretarrak taldea, eta hori bai delaaparte aztertzeko gaia) borroken soka luzea ikusizen, eta eztabaida ideologiko franko.

Militante haietatik gehienak kristau hazi etaheziak ziren. Eskualdun Gazteriaren bilkueretakobatean ezagutu zuen Peio Iralurrek Pitrau,

1965ean. Kristauen konpromisoaz ari ziren ezta-baidan, Vaticanoko II. Kontzilio osteko garai be-rrizaleak ziren. Kontzilioak laikoen papera handituzuen kristauen artean, baina apaiz izatea zen kon-promiso gorena. Zer egin?

“Pitrauk azaldu zigun bere konpromiso lai-koa. Erakutsi digu militante sindikalista aktibobat izatea bazela apaiz izatea bezain bizi aukeraerrespetagarria. (…) Pitrauk zekarren ikuspegi be-rri honek anitz markatu gintuen, eta guregan ga-ratu zuen ezarritako ordenaren kontrako erresis-tentzi espiritu bat, gure engaiamendu sindikalarimaila politikoa eman zion honek duen esanahi ja-tor eta sakonean”.

1968 ondoko beroaldian, Pitrauren inguruanZuberoako mendialdean mugitzen zirenez gain,nekazari militanteak irakiten ari ziren denetan.

28

162. zenb. 2012ko otsailaPE

LLO

ZU

BIR

IA

PAR

IS-M

AT

CH

Arrañe auzoko eskolan irakasle aritu zen Anne Godement-Mercereau Urdiñarben bizi da gaur (ezkerrekoargazkian). Eskuinean “Paris-Match” astekariak plazaratutako erreportajean ageri da. Hor bertan, behean, bereikasleekin eskolan.

Iralurrek aipatu du analisi marxisten eragina, Pay-sans en Lutte (Laborariak Borrokan) ideiaren ingu-ruko eztabaidak. Geroago Bernard Lambert bre-toiak Paysan Travailleur (Laborari Langilea)kontzeptua zabaldu zuen. Aldiz, Euskal Herrian,nekazari gehienak oso etxalde txikien jabe izanikere jabe zirenez, horrek sortzen zituen zailtasunak.

Nekazari militante euskaldun gehienak FN-SEA sindikatuan zeuden, hau izaki saileko indarfaktikoa. Pitrau ez, aspaldi etenak zituen sindika-lismo ofizialarekiko loturak; Jojo Etxebarneri ho-nela esplikatu zion bere fidakaiztasuna: “FNSEAez duk kanbiatuko ez hik eta ez hi bezalakoek.Hori ez dakik zeinen handi den hik”. Bai barne etabai kanpo ziren Le groupe des 40 (Berrogeien tal-dea), talde autonomo bezala beren bidea lantzeko.Pixkanaka indarra hartuta, 1973an sindikatuarenardi sailean (Fédération des Syndicats Ovins) botereahartuko zuten. Denborarekin, talde hartatik er-neko zen Zuberoa, Nafarroa Beherea eta Lapur-diko laborarien sindikatu berria, 1982an sortu zenELB Euskal Laborarien Batasuna.

Johañek ez zuen askorik parte hartu mugi-mendu hartan. Eta hala ere gaur ELBn diren mi-litante historikoek aho batez aitortzen dute ai-tzindarietakoa izan zutela Erbiniakoa. Bainahonek burua eta eskuak Zuberoako eta Biarnoakobeste arazo zehatzetan zeuzkan. ASAM biziberritunahiaz gain, azken borroka handia etxe atarianegokitu zitzaion Pitrauri.

ARRAÑEKO ESKOLA TXIKIA

BIZIRIK ATXIKI

1972an hezkuntzako agintariek jakinarazi zietenAtharratzeko Arrañe auzokoei bertan betidanikezagutu zuten eskola itxi behar zutela. Ez ziren gu-txieneko 8 umetara iristen.

Baserrietako haurren gertuko eskolaratze duinabetidanik izana zen Johañeren obsesioetakoa. Ha-maika bider idatzia zuen horretaz. Orain bera,Anita Galant garaztarrarekin ezkondua eta bi

neska txikiren aita, bera zen ikusi beharko zituenahaurrak hotzez autobusaren zain, urrun eramanzitzan, han eguna edo astea pasata berriro bidaialuzean etxeratzeko.

Eskola txikien itxieran beste herri askotan ereeragin zituen bezala protestak, Arrañek gurasoelkartearen sorrera ekarri zuen. Joseph Senarra-rekin Paristik boluntario bezala etorri eta bertangelditua zen Anne Godement (berez Mercerau,Frantzian emakumeak senarraren deitura hartzendu) izendatu zuten irakasle. Matematika irakasleazen. 1973ko irailean sei umerekin ekin zion ikas-turteari.

Arrañeko eskola bizirik atxikitzeko borrokakoihartzun zabala izan zuen. Paris-Match astekariakerreportaje zabala eskaini zion, Liberation egunka-riak bezala. Administrazioak mila oztopoz nahiizan zuen geldiarazi. Lehenbiziko urtean, eskolasauvage [basati] batera eramateagatik errepresaliagisa, haurrak hazteagatik zegokien allocation fami-liale diru-laguntzak ukatu zizkieten gurasoei, diruasko edozein familiarentzako. Aldiz, zutik iraunzuen 3 urteetan eskolak beste herritar askorensostengua jaso zuen, bilkura, kantaldi eta beste.

Gaur Urdiñarben bizi den Annek esplikatzenduenez, Freinet eta beste sistema aurrerazaleetan

29

Johañe Pitrau (1929-1975) / Erreportajea

“Arrañeko eskola bizirik atxikitzekoborrokak oihartzun zabala izan zuen.‘Paris-Match’ek eta ‘Liberation’ekerreportajeak eskaini zizkioten.Administrazioak mila oztopoz nahi izanzuen geldiarazi. Aldiz, zutik iraun zuen3 urteetan eskolak beste herritaraskoren sostengua jaso zuen, bilkura,kantaldi eta beste

oinarritzen saiatu ziren, beranduago haurrak ba-serritik irten eta hiriko ikastetxeren batera iritsita-koan beren kabuz baliatu zitezen. Frantsesa men-deratzea zen helburuetako bat. Zuberoan lehenikastolaren sorrera baino lehenagoko urteez arigara. Euskara etxean naturalki ikasteko kontuazela jotzen zuten. Hala ere, bi hizkuntzen halakoelkarbizitza bat bermatzeko, astean behin ma-

rrazki irakasle bat ekarrarazten zuten, eskola horieuskaraz eman zezan. Anne Godementen leku-kotasuna atal berezian bildu dugu Interneten.

Arrañeko eskola intsumitu haren historiagaurko begietan epikoa suertatzen da. Dena legezegiteko ahalegina. Diru estutasunak. Militantzia.Pedagogia mailako eztabaida eta hautuak Zuberoa

30

162. zenb. 2012ko otsaila

Johañe Pitrau Internetez eskuragai argia.com gunean

Erreportaje hau egiteko bidaia luzean eskuratutako materialak ondoko aste eta hilabeteetan ARGIAksarean ipiniko ditu, Johañe Pitrauri buruzko informazio zehatzagoak nahi dituenaren eskueran, baigizon hark eta bai bizi izan zituen garai eta mugimenduek ikerlarientzako gai oparoa eskaintzen du-telakoan.

Hasteko, LARRUN honetarako elkarrizketatu ditugun Peille Errezarret, Jojo Etxebarne eta AnneMercereau-Godementen hitzen transkripzioak egongo dira eskuragai sarean.

Bestetik, otsail honen 16an Donapaleun izandako mahai-inguruan aurkeztutako iritzi eta ida-tziak. Militante zuberotarra gertutik ezagutu zutenekin mahai-ingurua antolatu zuen DonapaleunZabalik elkarteak egun horretan. Mattin Irigoien idazleak zuzendutako elkarrizketan bildu ziren Pei-lle Errezarret, Jean Michel Harluxet, Dominika Bidegarai, Aguxtin Errotabehere eta beste, entzu-lego zabal baten aurrean.

Gainera, honako dokumentuok ere prestatzen ari gara Interneterako, batzuk euskaraz etabeste zenbait frantsesez: - Jean-Louis Agerre apezaren Jean Pitrau, un militant rural artikulua.- ELB sindikatuaren Laborari aldizkarian Joseph Godement, Mikel Hiribarren eta Peille Erreza-rretek argiratatuak.- Gisèle Lougaroten Pays Basque Nord: mai 68 en memoires liburuaren Jean Pitrau et les petits paysansde montagne atala.- Paris Match astekarian argitaratutako erreportajea.- 1972ko azaroaren 8ko manifestaldia zela eta Zuberoako zenbait taldek sinatutako Burgos conti-nue agiria.- 1962ko Agriculture en Montagne agiriaren azken atala euskaraturik.

Lekukotasunak ahoz bezala idatziz utzi dizkigutenei eta bere liburuan plazaratutako argazkiakerabiltzeko erraztasunak eman dizkigun Aguxtin Errotabehereri zor dizkiegunez gain, eskerrakeman behar dizkiegu Johañe Pitrauri buruzko lan hau egitera bultzatu eta bidean lagundu gaituz-ten Mattin Irigoieni eta Mikel Hiribarreni.

eta Biarno arteko muino ba-teko bakartasunean… Denaitzaliko zen 1975ean JohañePitrau hiltzearekin.

Anne Godement eta beresenarra Ainharpeko Kakobaserrian kokatuko zirenmaizter, ardi hazkuntzan etamilitantzian. 2003an suteakerre zizkien etxea eta lanbi-dea. 2006an hil zen Joseph,beste dozena eta erdi labora-rirekin eraikitako Azkorriagazta lantegia irekitzeko bez-peran. Kako baserriak segidaizan zezan Fred eta JasmineLarrañaga gazteen eskuetan,diru bilketa zabala egin zenEuskal Herri osoan. Hor erebazebilen Pitrauren espirituanonbait.

JOHAÑE ERBIN HIL DA

1975eko uztailaren 17an bihotzaleherturik hil zen Johañe Pitrau,46 urte bete gabe. Egun hartan sekulako beroaegin zuela oroitzen da Jean Michel Harluxet, izanzirela gehiago ustez osasun onez egon eta bihotzukaldiz hilak. Ustez, Pitrau ere osagarri oneanzen. Emaztea eta 4 eta 6 urteko alabak utzi zituenErbinian.

Mundu bat bildu zen ehorzketan. Lagun izanzuen Jean Louis Ager apezak (gaur Atharratzekozahar etxean bizi da) idatzi luze bat plazaratuzuen heriotzaren ondoren, guk jatorrizko fran-tsesez Interneten ipini duguna eta honela hastenzena: “Jendetza izugarria! Johañeren azken garai-pena! Zatiketak eragiten zituela esaten zuten, iso-latua zela, bakartua, itxaropenik gabe bakarrik!Eta horra nola heldu ziren denak zientoka: era-kunde ofizialetako buruzagiak, elkarteetako ar-duradunak, edo nekazari elkarteetakoak, Zube-

roako eta haratagoko apezak, Ossau ibarretik,Aspetik, Garazitik, Baigorritik etorritako labo-rari zailduak… kontzientzi objektore eta bolun-tario zibilak… denak bildurik oroimenean eta es-ker onean! Ahalmen bitxia laborari gazte honena,heriotzaren gainetik konbidatzen baitzituen berakbatzuetan hain gogorki salatutako gizonak bo-rroka berrietarako elkar hartzera”.

Senarra hil ondoko urteetan lana gogotik eginbehar izan zuen Anitak Erbinia eta bere bi alabak,Maite eta Françoise, aurrera ateratzeko. Gero biga-rren honek hartu du etxaldearen segida, Daniel se-narrarekin batera. Axuriez gain gaztak eta jogurtaksaltzen dituzte. Anita bere 75 urteetanindartsu dago, eskuz bezala buruz. Er-biniako Anita Pitrau-Galant... besteerreportaje bat merezi du berak. �

31

Johañe Pitrau (1929-1975) / Erreportajea

1975eko uztailaren 17an hil zen Johañe Pitrau. Mundu bat bildu zenAtharratzen haren hileta elizkizunera.

PIT

RA

UFA

MIL

IA/

A.E

.