14
MOROAK GARA BEHELAINO ARTEAN? Joseba Sarrionandia ISBN: 978-84-7681-656-1 Saio eta Testigantza, 110 17 x 24 cm 200 argazki eta irudi - 712 or. 29,00 euro Joseba Sarrionandiaren liburu ezberdina duzu “Moroak gara behelaino artean?". Bereber hizkuntzaren lehenetako gramatika egilea den Pedro Hilarion Sarrionandiak piztutako jakin-minetik abiatuz, liburua saio-lan anitza eta sendoa da. Bertan aurkituko dituzu pertsonaia historikoak eta gerla kolonialei buruzko gogoetak, aitormen pertsonalak eta iritzi politikoak, biografia bitxiak eta pasadizo sinesgaitzak, hizkuntzei buruzko ideiak... Egileak berak hitzaurrean dioen moduan: Ni gramatika baten bila sartu nintzen kasba honetara. Gerla egitera ere bai, gerla hitzari Joannes Etcheberri Sarakoak eman zion zentzuan, non gerlak erran nahi duen inorantzia uxatzeko jarduna. Lauzpabost liburutan aurkez nezakeen: xelha gramatika egin zuen fraidearen biografia, Arrifeko errepublika artegaren historia, inperialismoaren kritika entsegua, amazigeraren edestia edota Espainiaren eta Frantziaren mendean euskaldunok egin beharreko protesta. Gaiak mugatuz gero, akademikoagoa litzateke dena, elementu diskordanteak kanpoan geratuko lirateke, ordea. Eta nik diskordantziei buruz idatzi nahi izan dut. Diskordantziek elkarri argi apur bat emateko, konstelazioetan izar batek bestea argitzen duen moduan... Joseba Sarrionandia Uribelarrea (Iurreta, Bizkaia, 1958ko apirilaren 13a) euskal idazle ezagunetariko bat da. 1980.a geroztik hogeitamar inguru liburu argitaratu ditu (olerkiak, narrazioak, nobelak, haur lliteratura, saioak, komikiak, itzulpenak...).

MOROAK GARA BEHELAINO ARTEAN? - Informazioa, iritzia eta ... · adierazten ditu bere sentimenduak. Baina adiskide mutu leial honen presentzia lausotuz joanen da Ixabel beste lagunarte

  • Upload
    others

  • View
    7

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

MOROAK GARA BEHELAINO ARTEAN? Joseba Sarrionandia ISBN: 978-84-7681-656-1 Saio eta Testigantza, 110 17 x 24 cm 200 argazki eta irudi - 712 or. 29,00 euro

Joseba Sarrionandiaren liburu ezberdina duzu “Moroak gara behelaino

artean?". Bereber hizkuntzaren lehenetako gramatika egilea den Pedro Hilarion Sarrionandiak piztutako jakin-minetik abiatuz, liburua saio-lan anitza eta sendoa da. Bertan aurkituko dituzu pertsonaia historikoak eta gerla kolonialei buruzko gogoetak, aitormen pertsonalak eta iritzi politikoak, biografia bitxiak eta pasadizo sinesgaitzak, hizkuntzei buruzko ideiak... Egileak berak hitzaurrean dioen moduan:

Ni gramatika baten bila sartu nintzen kasba honetara. Gerla egitera ere bai, gerla hitzari Joannes Etcheberri

Sarakoak eman zion zentzuan, non gerlak erran nahi duen inorantzia uxatzeko jarduna. Lauzpabost liburutan aurkez nezakeen: xelha gramatika egin zuen fraidearen biografia, Arrifeko errepublika artegaren historia, inperialismoaren kritika entsegua, amazigeraren edestia edota Espainiaren eta Frantziaren mendean euskaldunok egin beharreko protesta. Gaiak mugatuz gero, akademikoagoa litzateke dena, elementu diskordanteak kanpoan geratuko lirateke, ordea.

Eta nik diskordantziei buruz idatzi nahi izan dut. Diskordantziek elkarri argi apur bat emateko,

konstelazioetan izar batek bestea argitzen duen moduan... Joseba Sarrionandia Uribelarrea (Iurreta, Bizkaia, 1958ko apirilaren 13a)

euskal idazle ezagunetariko bat da. 1980.a geroztik hogeitamar inguru liburu argitaratu ditu (olerkiak, narrazioak, nobelak, haur lliteratura, saioak, komikiak, itzulpenak...).

ASSILAH-KO EROA Urrutia Capeau, Jose Enrike ISBN: 978-84-7681-642-4 Kondagintza, 17 168 or. - 16,00 €

—Narrazio liburua— Sultan Babur* erresumako tronuan eseri zeneko, armadako buru jeneral Al Rhas, visir Al Khasar eta “Jujeen jujearekin” bildu zen jauregiko lorategian, eta galde egin zien, usantzari jarraituz, ea zer opari eginen zion populuari. Jeneral Al-Rhas-ek ihardetsi zion festa handi bat antola zezala, munduak ikusi duen bonbaziazkoena, eduki zezala populua jan-edaten eta orotariko libertimenduetan, errateko, zazpi egunez; ondotik, betiere laudatuko zuela errege eskuzabala, festaren handiak gogoa irabaziko baitzion. Juje buruak, ordea, uste zuen populua ez zuela deusek hain bozkariatuko nola zergak edekitzeak. Baina, ohi bezala, visir Al Khasar mintzo zen azkenik: -Oi errege urosa! Jainkoak bete zaitzala bere donuez. Egiozu populuari liburu bat opari, Profeta eta Kalifa Zuzenen gaineko istorioak, behialako errege handien balentriak eta gizon sainduen egitateak bere baitan eduki ditzakeena, eta “Babur-en Liburua” deita daitekeena. Lorategi hartan, munduko lau xokoetatik heldu txori eta hegaztien artean bazen papagaio bat, ordura arte deus erran gabe egon zena. Aldi hartan, ordea, visirra mintzatu bezain bertan papagaioak txilio egin zuen: <<Baburren liburua!, Baburren liburua!>> Tigreak irribarre egin zuen, gogoan gaindi iragan zitzaizkion tipitarik irakurri liburuetako istorioak: "Rustan-en balentriak", “Elefantaren Eguna”, "Simdbad-en bidaiak”, eta beste anitz. Luze gabe, jakintsuak eta idazleak bildurik, lanean jarri zituen: hiru urteren buruan, “Tigreak” liburua moldiztegietara eraman ahal izan zuen. Visir Al Khasar-ek iragarri bezala, ordudanik pertsiarrentzat hain balios gertatu da liburua nola makila errenarentzat, mundu orotako jakintsuek laudatzen dutelarik, besteak beste, sasoi hartako lekukorik zuzenena delako. Bai ordea, gutik daki liburua Babur-en kreatura dela, non populuak Tuti Nameh iritzi baitzion, hots, “Papagayoaren liburua”. *Babur: tigrea Jose Enrike Urrutia Capeau (Iurreta, 1954) Anaitasuna, Zeruko Argia, Pott aldizkarietan iauntzi ondotik, Alkohol Poemak deitatu liburuan argitaratu zituen itzulpenekin hasi zen Iruñeko Pamiela etxean eta izen bereko aldizkarian. Egilearen beste liburuak: Kadrila alegera festan da (Pamiela, 1979), Izar beltzaren urtea (Pamiela, 2000), Ergelen nonbrea (Pamiela, 2006).

Darwin geurean Altonaga, Kepa Juan Zelaia Saria 2009 ISBN: 978-84-7681-609-7 Upaingoa 19 2010. urtea / 112 or. 12,00 €

Hain zuzen 1838ko irailean, Charles Darwini bururatu zitzaion inoizko ideiarik onena: hautespen natural bidezko eboluzioa. Hautespen naturalak zientifikoki azaldu zuen gure presentzia unibertsoan, eta, bide batez, jainkoen edota diseinatzaileren baten beharra ezabatu zuen, eta beren patuaren jabe bihurtu zituen gizon-emakumeak. Ordura arte sinetsi egiten zen, bibliak esan bezala, bizidun guztiak jainkoak kreatuak zirela, eta mudaezinak. Darwinen ideia iraultzaileak eragindako kommozioa, esparru zientifikoa gainditu eta, gizartearen alor guztietaraino zabaldu zen Europa osoan. Euskal Herrian ere bai, jakina. Hain zuzen, darwinismoak Euskal Herrian bizi izandako gorabeherak nahi dizkizu kontatu Darwin geurean honek, haren aldekoak eta kontrakoak aurkeztuz, eta harrera-prozesua hobeto ulertzeko hariak nabarmenduz.

- Liburu honek 2009ko Juan Zelaia Saria jaso zuen-

Kepa Altonaga (1958) Haurtzaroko lehen urteak Txorierrin bizi izan eta gero, Bilbon kokatu zen. Biologia ikasketak Euskal Herriko Unibertsitatean: 1980. urtean lizentzia eta 1988an doktore-gradua. Zoogeografia eta Ornogabe Ez-Artropodoen Zoologia irakasten ditu Zientzia eta Teknologia Fakultatean. Hainbat ikerketa burutu ditu Iberiar Penintsulako bare-barraskiloen taxonomiaren eta banaketaren gainean: Eusko Legebiltzarrak Munibe Saria eman zion bere ikerketa-taldeari 1992an. Gazterik euskaltzaletu zen, Caro Baroja irakurriz, eta 1978tik aurrera Udako Euskal Unibertsitateko kidea da, 1992-95 tartean zuzendaria izan zelarik. UZEI, Elhuyar eta Euskaltzaindiarekin kolaboratu izan du. Idazlan ugari plazaratu ditu, baina gogokoenak dibulgaziozkoak. Liburuen artean: Folin markesa: marraskiloak eta euskaldunak uharte galduan (Elhuyar, 1998), Armand David, pandaren aita (Elhuyar, 2001), Etxepare, Aldudeko medikua (Euskaltzaindia/Euskal Herriko Unibertsitatea, 2006).

Jauzika Srrano Izko, Bixente ISBN: 978-84-7681-609-635-6 Upaingoa 20

2010. urtea / 134 or. / 12,00 €

Jauzika pentsatzen dugu. Oroitzapenetatik datozkigun edo oraintxe bertan gurutzatzen

zaizkigun sentsazio horiek, izter hark, begi kliska honek, haserre oihu horrek, hotzikara batek…, edozein hutsalkeriak erakartzen du gure arreta eta txinpart bat hasten da jauzika geure burmuinean zain-konexio batetik bertzera.

Burutazio horietako bati, mintzo bihurtu nahi dugunean soilik ematen diogu egitura sintaktiko ageriko edo ezkutu bat, segida logiko arrazional edo senezko bat, hala holako biribiltasuna, landuagoa ala zakarragoa. Eta kanporuntz gara dezakegu burutazioa, luzatu egin eta diskurtso bat eratuz, edo barneruntz bil dezakegu, konprimitu eta halako bitxikeria bat, aforismo bat, haiku bat, apunte kitzikagarri bat, gauzatuz: testutxo bat.

Azken horixe dugu liburu honetan, testu solteak, azare joko baten kapritxoak sortuak, baina orobat diskurtso oso baten zatiak dira, diskurtso sozio-politiko-kultural bat –Euskal Herritik ondua– osatzen duten tesela multzo bat, kolore eta tonu anitzetan dir-dir egin nahi duen teselazko konposizioa.

Bixente Serrano Izko 1948an jaioa, Iruñerrian, Saratsan (Itzako zendea). Egun, historiako irakasle, Iturrama BHIn. Ogibideaz gain, idazle gisa aritu da luze. Artikulugintzan: zutabegile izanda Egunkarian (2002-2003) eta Berrian (2003-2006), iritzi

artikulugile Hala Bedi irratian (2003-2009). Kolaboratzaile, 80. urteetako Korrok aldizkari literarioan. Gaur, Berrian iritzi artikulugile jarraitzen du, liburu kritikan 2007tik hona, eta haren gune digitaleko Nafar periferiatik blogean; Argia astekarian ere, iritzi artikuluak eta zenbait erreportaje historiko.

Ipuingintzan: Onkoteak (Pamiela, 1987). Saiakerak: Navarra-Euskadi, un debate popular que urge (Hordago, 1981), Beldurra bera zaldi.

Uhalik gabeko askatasuna (Pamiela, 2002), Bakezale gerlari horiek (Pamiela, 2004) eta historia-dibulgazioko Nafarroa. Historiaren hariak (Euskara Kultur Elkargoa, 2005; 2006an gaztelaniaz itzulia Navarra. Las tramas de la historia izenburuarekin).

Terrorista nire baitan Douglass, William A. ISBN: 978-84-7681-609-657-8 Upaingoa 21

2010. urtea / 80 or. / 9,00 €

"Zertaz idatziko dut? Neure buruaz? Zuetaz? Beste norbaitez? Unibertso asmatuez? Nori zuzenduko dizkiot nire hausnarketak? Neure buruari? Zuei? Geroari? Aipatutako horiei guztiei? Ba al da ezer nik idazle gisa eta zuek irakurle gisa partekatzen dugunik lerro hauek justifikatzeko? Bai horixe!

Aro bakoitzak du bere amesgaiztoa (obsesioa) eta gurea Izua da. Nik nire I-11 dut eta zuek zuen M-11. Baldin eta, klixeak dioen bezala, denok mundu «globalizatu» batean bizi bagara, orduan, gure Sri Lanka, gure Txetxenia, gure Palestina, gure Ruanda, gure Darfur, gure FARC, gure Al Kaeda, gure IRA, gure ETA… partekatzen ditugu. Zama bera daramagu bizkarrean, mundu izutu bateko hiritar garenez. Hor dugu halaber gure libertate zibilen erosio kezkagarri eta ia nonahikoa…"

William Anthony Douglass (Reno, Nevada, 1939), Ameriketako Estatu Batuetako

antropologoa da, Nevadako Unibertsitateko Euskal Gaien Zentroko irakasle emeritua. 1963az geroztik, Euskal Herrian hainbat landa lan egin ditu, batez ere Etxalarren (Nafarroa) eta Aulestian (Bizkaia). Amerikan eta Australian ere ikertu du euskaldunen presentzia. Ezin konta ahala liburu eta artikulu idatzi ditu (besteak beste, Death in Murelaga eta Amerikanuak).

Euskal Herriko Unibertsiteko eta Nafarroako Unibertsitate Pulikoko honoris causa doktore eta ohorezko euskaltzaina. 2006ko bake prozesuan, bitartekari gisa ibili zen.

1.002. gaua Mendiguren, Xabier Marrazkiak: Iñaki Martiarena, Mattin ISBN: 978-84-7681-636-3 Gazte Literatura 14 132 or. - 10,50 € 1500 urte inguruan, Veneziako Dogoak bere alaba Chiara Dalmaziako printzearen

semearekin ezkondu nahi du. Hor hasten da abentura harrigarri bat, palazioak eta itsasontziak ezagutaraziko dizkiguna, agintariak eta piratak, gameluak eta eskorpioiak, gutun erromantikoak eta zimitarra odolduak. Inoiz amaitzea nahi ez genukeen ipuinen lilura berreskuratzen digu egileak, klasikoen estilo dotorez eta gaurko erritmo azkarrez. Kontatzearen magia, hitz batean esanda.

Xabier Mendiguren Elizegi (Beasain, 1964). Filologoa da ikasketaz eta editorea lanbidez.

Liburu ugari idatzi du, bai haurrentzat bai helduentzat. Gazteentzat idatzitako eleberrien artean hauek aipa ditzakegu: Harrika (1990), Patakon (1992), Irakasle alu bat (1996), Obsexuen kluba (1997), Kanibalaren kaiolan (1998), Txakurraren alaba (2000).

Iñaki Martiarena, Mattin (Donostia, 1967). Ibilbide luzeko marrazkilaria, alor desberdinak

jorratu ohi ditu: umore grafikoa, komikia, ilustrazioa… Haur eta gazteentzeko liburu asko ilustratu ditu; Yako (2001), Riskyren barrabaskeriak (2002), Metro bateko letrak (2005), beste askoren artean.

[email protected] | [email protected]

Testua: MIKEL GURRUTXAGA Irudiak: MAITE GURRUTXAGA

Azal gogorrean egina, 21 x 29,7 cm. 32 orrialde, koloretako irudiekin. Hizkuntza hauetan: -Euskara: “Alex, nire laguna”

Pamiela-Faktoría K. ISBN 978-84-7681-647-9 -Gaztelania: “Mi amigo Álex”

ISBN 978-84-96957-92-3 -Galegoa: “O meu amigo Álex”

ISBN 978-84-96957-93-0 Prezioa: 14 €

Ixabel naiz ni, eta Alex nire munstro-lagunaz hitz egingo dizut.

Alex nire ondoan ibiltzen zen maiz. Ezustean etorri, eta nirekin geratzen zen, ni ohean sartu eta lo hartzen nuen arte...

IV. ETXAPARE SARIA, HAURRENTZAKO EUSKARAZKO ALBUM HOBERENARENTZAT Alegiazko lagunaren gaia maiz agertzen da haur eta gazteentzako literaturan. Kontakizun honen protagonistak, haren bitartez, aurre egiten dio bakardadeari, eta horri esker adierazten ditu bere sentimenduak. Baina adiskide mutu leial honen presentzia lausotuz joanen da Ixabel beste lagunarte bat eta beste adiskide batzuk izaten dituen heinean. Alex desagertu eta, pixkana-pixkana, haurtzaroko oroitzapen goxoa bihurtuko da. “Alex, nire laguna” ipuinak haurrentzako euskarazko album irudidunak sortzeko Etxepare Sariaren IV. Edizioa irabazi zuen 2010ean (zenbait toki entitatek antolatua Euskara Zerbitzuen bitartez). Epaimahaiak -Miren Agur Meabe eta Patxi Zubizarreta idazleek eta Aitziber Alonso eta Mikel Valverde irudigileek osatua- hauek nabarmendu zituen: “liburuaren xarma berezia, testuak eta irudiek zeinen zoragarri egiten duten bat”, kalitate estetikoa, hizkera poetikoa eta irudien kutsu zinematografikoa.

MIKEL GURRUTXAGA (Amezketa, Gipuzkoa, 1972) Helduentzako zein umeentzako zenbait kontakizun laburren egilea da.

MAITE GURRUTXAGA (Amezketa, Gipuzkoa, 1983) Arte Ederrak ikasi zituen Leioan eta Bartzelonan, baita Irudigintza ere Bartzelonako Escola Donna-n. Haurrentzako zenbait libururen irudiak eginak ditu.

ALEX, NIRE LAGUNA FAK

TO

RIA

K D

E L

IBR

OS

- P

AM

IEL

A

PA

MIE

LA

■ Gaia: neska baten eta alegiazko lagun baten arteko harremana ■ Adin egokia: 6 urtetik gora ■ Nabarmentzeko moduko datuak: Etxepare Sariaren irabazlea (2010); familia; haurren psikologia; bizileku-aldaketa; herriaren eta hiriaren arteko desberdintasunak; adiskidetasuna

Testua: IÑAKI ZUBELDIA Irudiak: ESTIBALITZ JALÓN

Azal gogorrean egina. 24 orrialde, koloretako irudiekin. 21x29 cm. Hizkuntza hauetan: -Euskara: “Katalina kontalari” Pamiela-Faktoría K. ISBN 978-84-7681-632-5 -Gaztelania: “Las historias de la abuela Catalina” ISBN 978-84-96957-76-3 -Galegoa: “As historias da avoa Catarina”

ISBN 978-84-96957-77-0 Prezioa: 14 €

Aspaldi hartan, mendiko belaze batean, txitxar zahar bat bizi zen. Katalina zuen izena eta oso berritsua zen. Egunero-egunero, antzinako istorioak kontatzen zizkien bere bizilagunei, haurtzaroan berari amonak kontatutakoak. Behin batean, Katalina txitxarrak istorio hauxe kontatu zien inguruko zomorroei...

III. ETXEPARE BEKA 2009, HAURRENTZAKO EUSKARAZKO ALBUM IRUDIDUNETARAKO “Katalina kontalari” naturaren eta zomorroen bizitza baketsuari buruzko ipuina da. Zomorroen artean txitxarra da protagonista. Txitxar ezin berritsuago honek beste hiru pertsonaia aurkeztuko ditu bere kontakizunen bitartez: mantangorria, tximeleta eta azkenean matxinsalto bihurtuko den hankaluze bat. Txitxarraren kontakizunek basoko biztanleak txoratuko ditu, baita liburu honen irakurleak ere, berritu egiten baita kultura ahoz aho transmititzeko ohitura.

Hirugarren aldia da Iñaki Zubeldiarekin batera Estibalitz Jalón aritzen dena, beste hiru albumetako irudiak ere egin baitizkio. Oraingoan Estibalitz Jalónek haurtzaroko oroitzapenak eta bere sorterri Iekora izan zituen gogoan, basoa eta txitxarra sortzeko, azkeneko hau bere amonaren irudia baita. Teknika artistiko hauek erabiltzen ditu: ur-margoak, gouachesak, zur, kafe, te edo lixiba margoak, eta behatzak azken ukituak emateko. Etxepare bekaren III. Edizioaren epaimahaiak (Aitziber Alonso, Patxi Zubizarreta, Arrate Egaña eta Mikel Valverde) “albumeko marrazki goxo eta leunak nabarmendu zituen, giro berezia sortzen baitute”, baina baita testuaren kalitatea ere, “iradokizunez betetako alegia poetikoa delako, intriga pixka bat ere baduena”.

IÑAKI ZUBELDIA (Gipuzkoa, 1945)

Irakasle-ikasketak eta Pedagogia eginak ditu. Irakasle izandakoa eta Ikastoletako Irakasleen Elkartearen sortzailea. Ikastaro eta jardunaldi padagogikoetan parte hartutakoa. Gaur egun haur eta gazteentzako liburuen edizioan egiten du lan, Ibaizabal argitaletxean. Hizkuntzari eta haur eta gazteentzako narratibari buruzko liburuak argitaratu ditu, baita gazteentzako nobelak eta irakaskuntzarekin zerikusia duten material teorikoak ere. Egan aldizkariaren haur eta gazte literaturako atala koordinatzen du. Argitalpen hauetan hartzen du parte: Anaitasuna, Jakin, Hegats, Berria, Galtzaundi, Karramarro.

ESTIBALITZ JALÓN (Araba, 1984)

Diseinu grafikoa ikasi zuen Logroñoko Arte Eskolan. Bere ibilbide artistikoan nabarmentzekoa da 2003an “Sócrates, Culture and National Identity” proiekturako egin zituen irudien bilduma. Besteak beste, 2005ean eta 2006an Laudioko Udalaren saria irabazi zuen (Ipuinetarako Irudien Lehiaketa).

KATALINA KONTALARI

FAK

TO

RIA

K D

E L

IBR

OS.

PA

MIE

LA

■ Gaia: zomorroak protagonista dituen alegia bat ■ Adin egokia: 6 urtetik aurrera ■ Nabarmentzeko datuak: III. Etxepare Sariaren irabazlea; natura, basoko animalia eta haien ezaugarriak; ahozko transmisioko ipuinak

[email protected] | [email protected]

Testua: MON DAPORTA Ilustrazioak: ÓSCAR VILLÁN Itzulpena: MANU LÓPEZ GASENI

Kartoi gogorra. 14 orrialde koloretan. 17,5x22 cm. Honako hizkuntza hauetan eskuragarria: -Euskera: “Piztia arraro bat” Faktoría K-Pamiela. ISBN 978-84-7681-611-0 -Gaztelania: “Un bicho extraño” ISBN 978-84-96957-67-1 -Gailegoa: “Un becho estraño”

ISBN 978-84-96957-66-4 -Portugesa: “Um bicho estranho” ISBN 978-989-8205-16-2 -Katalana: “Una estranya bestiola” Faktoría K-Hipòtesi. ISBN 978-84-937469-4-0 Salneurria: 9 €

Begira eta begira, zokomiran, piztia arraro bat topatu nuen, arrautzaren itxurakoa: Gizena goian, behean flakua. Goiko aldean bi oin Oinen artean, isats luze estua...

“Amaierarik gabeko ipuinen” formularen bidetik datorkigun formatu txikiko liburua. Kontatzeko ipuin honetan funtsezkoak dira errima eta erritmoa, kontakizun osoan zehar errepikatzen diren egitura erritmokoetan oinarrituta. Alderdi literario zein artistikotik darion xalotasunarekin batera, liburu honek irakurle txikiekin ematen duen “jokoa” ere azpimarratu behar da, irakurtzearen funtzio ludikoa ezin hobeto erakusten baitu. Izan ere, orrialdeetan aurrera amaierara iritsita, liburuari buelta eman eta...

MON DAPORTA (Cambados, 1952)

Irakasle aritu da azken hogeita hamar urteotan eta gaur egun Lehen Hezkuntzako irakasle dihardu San Tomé de Cambados (Pontevedra) LHIn. Hezitzaileak prestatzeko ikastaroak eta jarduerak antolatzen dituen Candea izeneko talde pedagogikoko kide da. Haurrentzako liburu batzuk argitaratu ditu eta liburu monografikoak zein entziklopedia tematikoak prestatzen lagundu du.

ÓSCAR VILLÁN (Ourense, 1972)

Arte Ederretan lizentziatua, margolaritza berezitasunean. KALANDRAKAk argitaratutako “El pequeño conejo blanco” haurrentzat ilustratu zuen lehen lanarekin, 1999ko Ilustrazioko 1. Sari Nazionala eskuratu zuen. Hurrengo urtean, obra hori Venezuelako Liburu Bankuak “Haurrentzako liburu onenak” zerrendan sartu zuen. Gainera, album hori “Makaniños” bildumako piktograma-hizkerara egokituta dago. Beste titulu batzuk ilustratu ditu –KALANDRAKAn besteak beste-, hala nola “La cebra Camila”, “La mora”, “El Rey Oso Blanco” eta “De la cuna a la luna” aurre irakurleentzako bilduma. ‘Alfabetos’ izeneko arte bildumaren zuzendaria da.

PIZTIA ARRARO BAT

FAK

TO

RIA

K D

E L

IBR

OS

■ Gaiak: hasiera batean ezezaguna den animalia bati buruzko ipuin errimatua ■ Gomendatutako adina: 3 urtetik aurrera ■ Alderdi azpimarragarriak: amaierarik gabeko ipuina; liburuari buelta emanez, ipuina berriro hasten da; testu errimatua; hondo ilunarekin kontrastean dauden ilustrazio xaloak; ilustrazioan integraturiko tipografia

[email protected] | [email protected]

[email protected] | [email protected]

Testua eta marrazkiak: VANINA STARKOFF Itzulpena: MANU LOPEZ GASENI

Azal gogorrez koadernatua. 22x30 cm. 48 orrialde. Marrazkiak koloretan. Hizkuntza hauetan:-Euskara: “Hodeiekin dantzan” Kalandraka-Pamiela. ISBN 978-84-7681-649-3 -Gaztelania: “Bailar en las nubes” Libros para Soñar. ISBN 978-84-8464-743-0 -Galegoa: “Bailar nas nubes” MareMar. ISBN 978-84-8464-742-3 -Katalana: “Ballar amb els núvols” Kalandraka-Hipòtesi. ISBN 978-84-937469-8-8 -Italiera: “Ballare sulle nuvole” Libri per Sognare. ISBN 978-88-95933-34-4 -Ingelesa: “Dancing in the coulds” Books for dreaming. ISBN 978-84-8464-745-4 -Portugesa: “Dançar nas nuvens” Livros para Sonhar. ISBN 978-989-8205-39-1 Salneurria: 15 €

ALBUM ILUSTRATUEN NAZIOARTEKO III. COMPOSTELA SARIAN FINALISTA, 2010 Goizero ateratzen nintzen etxetik hodeiak ikustera. Egunen batean haiekin dantza egin ahal izatea amesten nuen. Amatxok ideia ahazteko esaten zidan, txoriek bakarrik lortzen zutela hodeietara iristea. Baina ni tematuta nengoen...

Hodeiekin dantzan egin nahi duen neska baten ametsaren bitartez, liburu honek kultur elkartrukeaz eta jatorri desderdineko pertsonen arteko errespetuaz egiten du gogoeta. Albumeko orrialdeetan, denbora aurrera doala haziz doan herri baten historia kontatzen da, etxeak eraikitzen eta esperientziak partekatzen dituzten biztanle berrien bitartez, latinoamerikar folklorearen oihartzun etengabea tarteko.

Artearen ikuspuntutik, “Hodeiekin dantzan” album naïf eta etnikoa da, ilustrazio argitsu, exotiko eta koloretsuez osatua. Testuak, berriz, esaldi labur eta deskribatzaileak baliatuz, metaketa-baliabidea darabil: auzokide berri bakoitzari esker komunitatea aberastu egiten da ohitura, musika eta usain berriekin.

Mestizajea, kulturaniztasuna, elkarbizitza eta tolerantzia dira Album Ilustratuen Nazioarteko III. Compostela Sarian finalista izandako lan honen inguruan burura datozen kontzeptuak. Eta neska

protagonistari bezala, irakurleei ere hegoak eskaintzen dizkio beren ametsen atzetik ibiltzeari inoiz utz ez diezaioten.

VANINA STARKOFF (Argentina, 1981)

Diseinu Grafikoa ikasi zuen Buenos Aireseko Unibertsitatean. 2005ean ilustratzaile gisa formatzen hasi zen Sótano Blanco arte eskolan, José Sanabria maisuarekin. Gaur egun laguntzaile dabil eskola horretako "Procesos Creativos" izeneko lantegian, Sanabriak koordinatuta, eta haur ilustrazio digitaleko ikastaroaz arduratzen da Vanina Starkoff. Gainera, ilustrazioak eta diseinuak egiten ditu bere kabuz, eta hainbat herrialdetako argitaletxe eta aldizkarietarako egiten du lan.

HODEIEKIN DANTZAN

■ Tematika: amets baten atzetik ibiltzeari buruzko kontakizun idealista ■ Gomendatutako adina: 7 urtetik aurrera ■ Alderdi azpimarragarriak: Album Ilustratuen Nazioarteko III. Compostela Sarian finalista 2010ean, metaketa darabilen kontakizuna, naif estilokoa. ■ Zehar-lerroak: kulturaniztasuna, mestizajea; hiriak,elkarbizitza, auzo-harremanak, elkarbizitza

[email protected] | [email protected]

Testua eta marrazkiak: JUDITH KERR Itzulpena: MANU LOPEZ GASENI

Azal gogorrez koadernatua. 22x28 cm. 32 orrialde. Marrazkiak koloretan. Hizkuntza hauetan:-Euskara: “Meriendatzera etorri zen tigrea” Kalandraka-Pamiela. ISBN 978-84-7681-644-8 -Gaztelania: “El tigre que vino a tomar el té” Libros para Soñar. ISBN 978-84-8464-739-3 -Galego: “O tigre que veu tomar o té” Tras os montes. ISBN 978-84-8464-738-6 -Katalana: “El tigre que va venir a berenar” Kalandraka-Hipòtesi. ISBN 978-84-937469-5-7 -Portugesa: “O tigre que veio tomar chá” Livros para Sonhar. ISBN 978-989-8205-47-6 Salneurria: 15 €

... Sofiak atea zabaldu zuen, eta tigre marradun iletsu handi bat zen. Tigreak esan zuen: “Barkatu, baina oso gose naiz. Meriendatu nezake zuekin?” Sofiaren amatxok esan zuen: “Bai, noski, sartu, sartu”....

Meriendatzera etorri zen tigrea herri askotan famatuen, baloratuen eta salduenetarikoa da Albuma, 1968an argitaratua lehen aldiz, irakurle belaunaldi asko hezi dituen gaur eguneko klasiko bat bihurtu da. Kontakizun bikaina da, ozenki irakurria izateko zein era autonomoan irakurtzeko.

Judith Kerr-ek alaba txikira zoora eraman eta tigre gosetiaren istorioa askotan kontatu ondoren idatzi zuen liburu hau. Hasierako ustekabe bat du abiapuntu, atean joka dabilena ez dela pertsona bat baizik eta tigre bat dela konturatzean. Sofiak eta haren amak adeitasun handiz egiten dute anfitrioi lana, gonbidatu bereziak tea ez ezik etxeko jaki guztiak eta kanilako ur guztia ere irensten dituen bitartean.

Testuaren dohainen artean honako hauek azpimarra daitezke: egitura elkarrizketatua, eskema errepikakorra eta tigre gosetiak jaten dituen elikagaien zerrendaketa; gainera, ilustrazioen estiloa klasikoa eta figuratiboa da, familia- eta etxe-eszena askorekin.

JUDITH KERR (Berlin, 1923)

Naziek boterera eskuratu eta denbora gutxira, Judith Kerr eta judutar jatorriko haren familia Alemania utzi eta Suitzara joan ziren lehenbizi, gero Frantziara joan ziren eta, handik, Erresuma Batura. Han, Arte ikasketak amaitu zituen eta britainiar herritartasuna lortu zuen. Literaturan, margogintzan eta ilustraziogintzan jarduten hasi aurretik, Gurutze Gorrian lan egin zuen II. Mundu Gerraren garaian. Telebista-gidoigilea ere izan zen BBC katean. Haurrentzako zenbait lan idatzi zuen, eta baita eleberri autobiografikoak ere, erbesteko bizimodua eta gerra amaitutakoan Berlinerako itzulera kontatuz "Deutscher Jugendliteraturpreis˝ Saria jaso zuen 1974an “Hitlerrek untxi arrosa lapurtu zuenean” lanagatik.

MERIENDATZERA ETORRI ZEN TIGREA

■ Tematika: tigre baten bisitari buruzko istorio surrealista ■ Gomendatutako adina: 7 urtetik aurrera ■ Alderdi azpimarragarriak: egungo haur eta gazte literaturako klasiko bat, ilustrazio klasiko eta figuratiboak ■ Zehar-lerroak: familia, etxea, abegitsua izatea, giza itxurako animaliak

SARA, NOR ZARA?

Egilea: MARCO BERRETTONI CARRARA Irudiak: CHIARA CARRER Itzulpena: FERNANDO REY

Azal gogorrean egina. 22x22 cm. 32 orrialde, koloretan. Hizkuntza hauetan: -Euskara: “Sara, nor zara?”. Kalandraka - Pamiela ISBN 978-84-7681-608-0 -Gaztelania: “Háblame”. Libros para Soñar ISBN 978-84-92608-25-6 -Galegoa: “Fálame”. MareMar ISBN 978-84-8464-729-4 -Katalana: “Parla’m”. Kalandraka - Hipòtesi ISBN 978-84-937469-3-3 -Italiera: “È non è”. Libri per Sognare ISBN 978-88-95933-24-5 Prezioa: 13 €

...Sara horrelakoa da, orduak ematen ditu geldirik, hitzik esan gabe, entzun gabe, begiratu gabe, gehienetan ez da inorekin jostatzen. Nora ezean dabil beti bere pentsamenduetan murgilduta, inork ez daki non edo nola, bere munduan bizi da beti, bakarrik...

“Sara, nor zara?” autismoaren fenomenora hurbiltzeko modu poetiko eta goxoa da. Narratzaileak ederki kontatzen digu nolakoa den bere arreba: haren presentzia misteriotsua, haren aldarte ezin aldakorragoa, arrebarenganako emozio eta sentimenduak, familiarekin duen lotura mota... Komunikazioa, elkarri ulertzea, beti da zail samarra, baina Sararekin… Izugarri berezia da.

Irudiak paper margotuaren gainean daude eginik; marrak dira, edo marrazkiak, edo itzalak. Collage modura, ukimenerako azaleretan aplikatzen diren irudiak. Testuak modu literarioan adierazten duen hori bera transmititzen dute irudiek forma eta koloreen bidez: abstrakzioa, absentzia, misterioa, goxotasuna, bakardadea, izua, samurtasuna, haserrea...

KALANDRAKAk, liburu honekin, berriz heltzen dio hezkuntza premia bereziak dituztenen munduari; oraingo honetan, hurbileko senitarteko baten ikuspuntutik, bizipenak eta kezkak partekatzen baititu. Bestetik, Makakiños bildumak, BATA elkartearen laguntzarekin SPC piktogramen lengoiara egokitzen ditu haurrentzako literaturako ipuin tradizional eta klasikoak (“El patito feo”, “El pequeño conejo blanco”,

“Chivos chivones”, “La ratita presumida”). Makakiños Día a Día bildumaren bitartez (“Nicolás va de compras” eta “Nicolás cocina sin fuego”), berriz, autisten autonomia bultzatu nahi du, eta, horretarako, ingururenarekiko interkomunikaziorako zenbait gida dauzka.

MARCO BERRETTONI CARRARA (Erroma) Margoketa eta antzerkia ikasi zituen Erroman eta Parisen. Mauro Bolognini maisuarekin batera egin du lan antzerki muntaia batzuetan. 1990az geroztik, eskolako antzerki-lantegi batzuen arduraduna, eta haietan testu klasikoak eta tradizionalak egokitzen ditu. 2000. urtean Chiara Carrer-ekin hasi zen lanean, haurrentzako liburuak egiten.

CHIARA CARRER (Venezia) Erromako Arte Ederren Akademian eta Arte Aplikatuen Eskolan diplomatua. Besteak beste, sari hauek jaso ditu: Unicef Saria (1995), Bratislavako Urrezko Sagarra (2003) eta Andersen Saria (1999). “Ilustrarte” Ilustrazio Biurtekoak aipamen berezia egin zion 2007an. Bere lanak herri askotan erakutsi dira: Frantzia, Italia, Japonia, Brasil… ■ Gaia: neska autista baten mundua, haurren ikuspuntutik

kontatua ■ Adin egokia: 6 urtetik aurrera ■ Nabarmentzeko moduko datuak: KALANDRAKAk Makakiños bilduma argitaratzen du, hezkuntza premia bereziak dituzten umeentzat ■ Aplikazioak: sentimendak, inkomunikazioa, anai-arreben arteko harremana, berezitasunak, adimeneko desgaitasuna

[email protected] | [email protected]

[email protected] | [email protected]

Testua: PEP BRUNO Marrazkiak: MARIONA CABASSA Itzulpena: MANU LOPEZ GASENI

Azal gogorrez koadernatua. 22x22 cm. 32 orrialde. Marrazkiak koloretan. Hizkuntza hauetan: -Euskara: “Z familia”. Kalandraka-Pamiela

ISBN 978-84-7681-648-6 -Gaztelania: “La familia C”. III Premio Compostela

ISBN 978-84-8464-741-6 -Galegoa: “A familia C”. III Premio Compostela

ISBN 978-84-8464-740-9 -Katalana: “La família C”. Kalandraka-Hipòtesi

ISBN 978-84-937469-7-1 -Italiera: “La famiglia C”. Libri per Sognare

ISBN 978-88-95933-33-7 -Ingelesa: “The C family”. Books for dreaming

ISBN 978-84-8464-744-7 -Portugesa: “A familia C”. Livros para Sonhar

ISBN 978-989-8205-49-0 Salneurria: 13 €

Goizero aitak gosaria prestatzen du. Amak egunkaria irakurri eta nik kartera prestatzen dudan bitartean. Gosaldu eta gero ziztuan ateratzen gara denok...

Etorri eta ikusi, jaun-andreok, neska-mutilok, etorri eta ikusi Z Familiaren ikuskizun aparta, paregabea, gaur arte inoiz eta inon ikusi ez dena. Irudimen hutsaren poderioz, sarerik gabe, artifiziorik gabe, amarru eta iruzurrik gabe, egunik goibelenak ere kolorez betetzea lortzen baitute!

…Izan ere, artista harrigarriz eta piztia trebez betetako karpa bat baino gehiago da zirkua; errealitatea eta irrealitatea gurutzatzen diren espazioa da, beste mundukoa den mundu honetako tokia da: fikzioarena eta magiarena. « Z familia » (zirkuaren Z ote ?) zirkuko giroa eta egingarri-egingaitzaren arteko esanahia maite duen familia da. Eta fantasiarekiko eta errealitate-irrealitate jolas horrekiko grina da posible egiten duena egunerokotasun grisa ilusio eta ametsez betetzea. Z familiak bizimodu normala egiten du, baina irudimenezko uholde horrek kolorez eta aukerez betetzen du; hala, gosaria prestatzea edo lanera joatea benetako abentura bihur daitekeen egun ederretako ametsean bizi da.

Ilustrazioak, teknika desberdinez eginak, koloretsuak eta oso adierazkorrak dira. Azken batean, Album Ilustratuen Nazioarteko III. Compostela Sariko epaimahaiak « irudimentsu, original eta moderno » gisa definitu zuen obra.

PEP BRUNO (Barcelona, 1971)

Filologia Hispanikoan eta Literaturaren Teoria eta Literatura Konparatuan lizentziatua eta Gizarte Lanean diplomatua da. Idazlea eta kontalaria da, ikastaroak eta lantegiak ematen ditu eta liburuekin eta irakurzaletasunarekin zerikusia duten jarduerak egiten ditu. Egun Guadalajaran bizi da, eta hiri horretako Haur eta Gazte Literaturako Mintegiko kidea izan zen. Haurrentzako zenbait album eta helduentzako ipuin bildumak argitaratu ditu. Kanaria Handiko Kabildoko Uharte Liburutegiko Album Ilustratuaren Nazioarteko IV. Saria irabazi zuen.

MARIONA CABASSA (Barcelona, 1977)

Bartzelonako Massana Eskolan ikasi zuen eta Frantzian osatu zuen bere prestakuntza akademikoa. Grabatu eta ilustrazioko talde-erakusketa batzuetan parte hartu zuen, eta arte eta diseinu ikastaroak ematen ditu. Kataluniako Ilustratzaileen Elkarte Profesionalaren Saria jaso zuen 2003 eta 2009an. Gainera, 2005ean Boloniako Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko Azokan parte hartzeko aukeratua izan zen eta haurrentzako zenbait albumen egilea da.

Z FAMILIA

■ Tematika: zirkua, haur batek bere familiaz duen ikuspegia ■ Gomendatutako adina: 6 urtetik aurrera ■ Alderdi azpimarragarriak: Album Ilustratuen Nazioarteko III. Compostela Sariduna 2010ean ■ Zehar-lerroak: zirku-jarduera, familia harremanak, irudimena, ilustrazio koloretsu eta adierazkorrak, irakurketa bikoitza: ikusizkoa eta literarioa

ALBUM ILUSTRATUEN NAZIOARTEKO III. COMPOSTELA SARIDUNA

[email protected] | [email protected]

Testua eta marrazkiak: JANOSCH Itzulpena: AINHOA IRAZUSTABARRENA BARRIOLA

Azal gogorrez koadernatua. 15x21,5 cm. 52 orrialde. Marrazkiak koloretan. Hizkuntza hauetan eskuragarri:

-Euskaraz: “Zein polita den Panama!” Kalandraka-Pamiela. ISBN 978-84-7681-646-2

-Gaztelaniaz: “¡Qué bonito es Panamá!” Libros para Soñar. ISBN 978-84-92608-09-6

-Galegoz: “Que bonito é Panamá!” Tras os montes. ISBN 978-84-8464-721-8

-Katalaneraz: “Oh! Que bonic és Panamá!” Kalandraka-Hipòtesi. ISBN 978-84-937469-6-4

-Portugesez: “Oh, que lindo que é o Panamá” Livros para Sonhar. ISBN 978-989-8205-48-3

Salneurria: 15 €

Baziren behin hartz txiki bat eta tigre txiki bat, ibaiertzean bizi zirenak. Han, kea ateratzen den tokian, zuhaitz handiaren ondoan. Txalupa bat ere bazuten...

Hartza txikiaren eta tigre txikiaren bizitza zeharo aldatzen da ibaian behera kutxa bat agertzen denean, Panamatik datorrena eta banana usaina duena. Harrezkero, Panama haien ametsetako lurralde bihurtzen da, eta, hori dela eta, hara joateko bidaia luze bati ekitea erabakitzen dute. Lapiko gorri bat eta kanabera bat hartuta, eta jostailuzko tigre-ahate batez lagundurik, bideari ekingo diote. Bidaian zehar hainbat animalia ezagutuko dituzte: sagua, azeri zaharra, behia, belea, erbia eta trikua.

Janoschen lehenbiziko lanek garaiko testuinguru historikoarekin loturiko oinarri politikoa dute. Zein polita den Panama! bigarren aro baten hasierako mugarria da. Aro horretan, honakoa bezalako isto-rioak dakarzkigu, zeinetan gizatiarturiko animalien bi-dez adiskidetasunaren balioa goraipatzen baita. Pana-ma da tigrearen eta hartzaren locus amoenus —toki ideala— partikularra, eta toki horren bila eginiko bidaia liluragarria lotuta dago heldutasun pertsona-larekin, eguneroko abenturarekin eta emozio berrien aurkikuntzarekin.

Marrazki alai eta koloretsuak, klasikoak eta lauak, haur-estilokoak dituen Janoschen kontakizun kuttun honi umorea dario, eta baikortasun eta xalotasun sentimendu-hondarra utziko digu. Ezusteko amaierak, berriz, pertsonaien itxaropena asebeteko du.

JANOSCH (Hindengurb, Alemania, 1931 —egun Zabrze, Polonia—)

Janosch de Horst Ecker-en ezizena da. Izen artistiko hori hartu zuen bere lehen editoreak bultzaturik. Haurtzaro zail baten ondotik, gazterik hasi zen

lanean, errementari eta sarrailari gisa. II. Mundu Gerraren ostean, bere familia Mendebaldeko Alemaniara joan zen, eta oihal-lantegi batean hasi zen lanean. 1953an Munichera joan zen, eta aldi batez Arte Ederretako Eskolan ikasi zuen. Gero artista independente gisa hasi zen lanean, eta 1960an bere ibilbide artistiko eta literarioari hasiera eman zion liburua argitaratu zuen. 300 lanetik gora ditu, 70 hizkuntzara itzuliak, eta sari ugari jaso ditu. 1979an argitaratutako Zein polita den Panama! ipuinak eman zion nazioarteko ospea. 1980az geroztik Tenerifen bizi da, eta haurrentzako liburuak, narratiba, antzezlanak eta animazio-lanak idatzi eta irudiztatzen ditu. Osagai autobiografikoak dituen eleberriren bat ere idatzi du helduentzat, eta idazle esanguratsuen testuak ere irudiztatu ditu, hala nola Charles Bukowskirenak.

ZEIN POLITA DEN PANAMA!

■ Gaia: adiskidetasunaren balioari buruzko kontakizun kuttuna ■ Adin gomendatua: 7 urtetik aurrera ■ Alderdi aipagarriak: haur literaturako egungo klasikoa ■ Aplikazioak: animalia gizatiartuak; natura; bidaia; locus amoenus kontzeptua (toki ideala)