8
2002. urteko abendua. dohaineko ale BETAGARRI festarako arnasa basque electronic diaspora 3 xabier montoia / berriak / agenda ...

metak04eus

Embed Size (px)

DESCRIPTION

metak04eus

Citation preview

Page 1: metak04eus

2 0 0 2 . u r t e k o a b e n d u a . d o h a i n e k o a l e a 0 4

BETAGARRI festarako arnasa

basque electronic diaspora 3xabier montoia / berriak / agenda . . .

Page 2: metak04eus

Metak attack 2002!Hamar diskotzar Metak zigilupean, oso interesgarridiren bi ekoizpen AlterMetak izena daramanzigiluarekin eta sail berri baten sormenarekin (PilPil Sessions) laburbildu dezakegu urte bateko lana.Urtebete non besteak beste SEN taldearen bigarrenlana, EH Sukarraren material berria, ¸ L.T.bizkaitarren laugarrena edo Selektah Kolektiboaraperoen bigarrenaren tamainako diskoak kaleratuditugun. Gisa berean ikusmina piztu dute egunotanaurkezten ari garenak, hala nola FerminMuguruzaren In-komunikazioa lan transgresorea,Sorkunek talde berri eta oldarkor batekin hasitakobakarkako bidearen estreinakoa. Geldirik ezinegon daitekeen Skunk taldearen ska-hardcorezosatutako "Kinki" lana zeina munduan zabaltzenari diren egunotan edota Betagarriren "arnasahartu" izeneko rocksteady-ska nahasketa berezia.Erritmo elektronikoek ere badute bere tokiagurean eta horrela Basque Electronic Diasporabildumaren hirugarren alea kaleratuko dugu, alebikoitza oraingoan. Bide hegiko pop doinuekere badute bere txokoa Xabier Montoiareneskutik.Alter Metak zigiluak bere bideari ekin dio 100%Collègues izeneko disko bikoitzarekin, bertanToulouseko musikari ezagun bezaininteresgarriak biltzen dira besteak beste Zebdataldeko abeslariak aurki ditzakegularik. EtaHechos Contra El Decoro berriz bilduzaizkigula zigi lu honetako bigarrenerreferentzia argitaratzeko, Thomas Miller-El presoaren aldeko disko bat osatuz berekantu ezagunen bertsio akustikoak grabatuz,zuzenekoak eta soinu banda bat bilduz.Amaitzeko Pil Pil Sessions saila Formatuberezia duten lanak aurkezteko, egileenarteko kolaborazioak, esperimentazio lanak,kantuan bilatze ariketak eta abarrak lantzekosortua, lehendabizikoa Mikel Abregok etaLuis Andrek elkarrekin landutako ikus-entzunezko lana, Anari, Zaloa Urain,Fernando Kuraia, Trio Kempes (P3Z,Makala eta Mikel Abrego) eta abarrenkolaborazioekin.

ED ITOR IALA

metakzineArgitaratzen du: MetakTestuak: eragin.comDiseinua eta maketazioa: MetartAzaleko argazkia: Triku

MetakEguzkitza karrika 13, 20.304 Irun. EHTel: 34 943 63 31 37 • Fax: 34 943 63 31 30

[email protected]

4 BETAGARRI

6 xabiermontoia

8 BED#3

12 berriak

15 Agenda

Page 3: metak04eus

CD - MC

festarako arnasa

1994 urteaz geroztik ibilian da talde gasteiztar jendetsu hau. Bosgarrendiskoa besapean datoz orain, aspaldiko formulei helduta, errepikapenetangaldu gabe ordea. Izan ere, freskotasun txalogarria darie diskoa osatzenduten hamabi kantuei, eta indarra, eta festazaletasuna, beti ere, ska etaerritmo itsaskorren haritik, baina baita gitarra indartsuen laguntzaz,presenteago lan berri honetan. Eta festazalea bada ere, ez da salaketa etaaldarrikapenentzako tarterik falta. Betiko moldez. Adi beraz, jendea ez baitadamutzen Mikel, Unai, David, Iker, Pablo, Gonzalo, Aitor eta Iñaki oholtzagainean ikusi eta gero.BETAGARRI

Zer dela eta arnasa hartu?Norbaitek ito nahi gaituela dirudi eta denbora batean ezin izango baduzu arnasarik hartukomenigarria dirudi arnasa hartzea. Baina erantzun gogor bat emateko ere arnasa hartubehar da, eta dantzatzeko, eta dibertitzeko.

Esaten ahal da disko hau rockeroagoa dela? Adibidez, ez dago baterereggaerik. Kaña gehiago eskatzen al z izuen gor putzak?Ba ez dakit, agian egia da rokeroagoa edo kañeroagoa geratu dela, baita letren aldetikere. Bukatu eta gero begiradatxo bat eman ondoren nabaritzen da orokorki abesti nahikotxokkutsu berbera daukatela, bi alde, aukeratu beharra, haiek eta gu... eta bai, gitarra gehiagoagian. Baina ez dut uste guztiz nahita izan denik, naturala ordea.

Musikalki baina, festazalea ere bada diskoa.Bai, alde horretatik uste dut abesti guztiak oso baliagarriak direlazuzeneko jaietarako, ez dut uste puntu hori galdu dugunik.

Funtsean zeuen soinua ez da aldatu: ska etarockaren uztarketa hori.Antza denez, oso gusturasentitzen zarete doinu horiek landuta. Hala da?Inoiz ez dugu gehiegi gure burua apurtu nolabaiteko soinuberezirik lortzeko, ez banaka ez talde moduan, eta halaere jendeak soinu bat ezberdintzen duela uste dut, soinunaturala, taldearena, eta diskoetan horrela gertatzen da,teknikariak eta ekoizleak bilatzen dituzte soinu onakedo baliagarriak, baina inongo esperimenturik egin nahiizan gabe.

Gazte jendearen pasibotasunaz mintzatzen zarete"Zure inguruan" kantuan. Reincidentes taldeakberriz, bere azken diskoan, kritika bera egitendie 40 urte betetzeko atarian daudenei.Sintomatikoa al da axolagabekeria gaurkogizartean?Gazte batzuen pasibotasunaz hitz egiten du letra horrek, etaegia da, adina guztietan bezala, nahiko talde ezberdinduakdaudela alde horretatik, bere ingurunean lanean diharduenaedo hileroko soldatarekin konformatzen direnak. Tristeena halakoideiak 20 urterekin izatea da, soldata eskuratzea asteburuetanedo autoa txukuntzen gastatzeko, beste ezer/inor kontutan hartugabe.

“arnasa hartu”betagarri

Page 4: metak04eus

Bakarkako laugarren lana argitara eman berri du XabierMontoiak, edo, nahi bada, euskal musikagintza modernoarenegile berezi eta pertsonalenetako batek. Hertzainak taldearensortzaile, M-ak-en zutabe, beti musika musikarekin – etaesperimentazioarekin – aberasteko prestu, entzuteko ez ezik,hausnarketarako ere balio duten diskoak eginaz. Bada, berebakarkako laugarren lana bat dator esandakoarekin. Ni ez naizXabier Montoia izenburutik beretik hasita, ironiaz beterikounibertso batean barneratuko gaitu Montoiak. “Egia esan,izenburua larunbat bateko gau bero batean bururatuzitzaidan. Txorakeria bat izan zen hasiera batean, bainabiharamunean, oraindik gogoan nuenez, ez zela nik ustenuen bezain txorakeria handia ohartu nintzen, ongilaburbiltzen baitzuen diskoko kantu gehienen mamia. Zergaren eta zer egiten dugun zoritxarreko planeta honetan,guk uste duguna benetan ote garen, e.a”. Entzuleari zerhelarazi nahi izan dion galderari honela erantzuten diomusikariak: “Transmititzeko irratiak daude. Nire asmobakarra zera izan da beti – disko honetan nahiz aurrekoetanere – ahalik eta musika onena egitea. Edo, beste era batezesanda, nire baitako hotsak kanporatzea erotu bainolehenago”.

Izan edo ez izanDetailez beterik dago diskoa, sonoritate ezberdinez.“Nabardurak oso inportanteak dira edozein arlotan eta areinportanteagoak musikan. Guztiz zuria edo beltza denakez du, nire ustez, interes handirik. Argi-itzalek erakartzennaute, paisaia lausoek, agerikoaren azpian edo atzeanegon ohi denak, azken batean”. Testuei dagokienean berriz,zera dio Montoiak: “Hitzak nire kezken ondorioak dirabatzuetan, baina ez beti. Ehun kantutik gora egin izan dutorain arte, eta, aise ulertzen denez, kantu askotxo diraguztietarako gaia izateko, lehenago erabilietako batzuk ezerrepikatzeko. Beraz, badira beste norbaiti irakurri edoentzundako zerbaitetik atera direnak ere. Esaterako, azkendiskoko “Telefonoa” deritzana, Begoña del Tesori irratianentzundako zerbaitetik atera nuena”.

Berako herria izan du sorburu disko honek, areago, hangomusikariak izan dira proiektu berri honen bizkarrezurra, Maikel,Iñigo Telletxea eta irazokitarrak: Mikel, Fernan eta Joseba,kolaboratzaileak ahaztu gabe: Xabi Erkizia, Beñardo Goietxe,Fernando Orti eta Garbiñe Sagastibeltza. “Talde eta ekoizlerikgabe ez legoke diskorik, haiek mamitu baitituzte nire ideiak,gauzatu, edertu. Eta, batez ere, haiek bultzatu bainautediskoa egitera. Hala ere, beren talentu handia eskertzekoabada, are eskertzekoagoa da azken urteetan etengabe etadohainik eskaini didaten adiskidetasuna. Deus ez nintzatekehaiek gabe”.

XABIERMONTOIA CDni ez naiz xabier montoia

Page 5: metak04eus

basqueelectronicdiaspora3

2CD +CDrombasque electronic diaspora#3

BegiradakIragana ahanzturan erortzen utzi ez baina aitzinera begira segitzeko bilduma

da Basque Electronic Diasporaren (BED) hirugarren lana. Kolpe latzei musika kolpezehatzekin erantzutea baino hoberik ez. Hala egin dute bertan parte hartzen duten25etik gora egileek. Inoiz baino artista gehiago hortaz, BED egitasmoaren inguruan.Eta ondorioz, inoiz baino estilo eta soinu erregistro anitzagoa ere entzungai, diskobikoitz batera bildua. Izan ere, askotariko begirada baitakar BEDen hirugarren lanhonek: elektronika sentitzeko eta ulertzeko modu bezainbat egile. Esperimentaziolerroetatik trip-hopera, tartean, drum & bass, jungle, elektro-popa, zertzelada minimalak,ambient, zarata & giroak, broken-beats, iluntasuna eta kolorea, oldarraldi erritmikoaketa house-a, nabardurez beztitua guztia, elektronika garaikideari ongi lotua.Undergroundaren bizitasuna eta deskubritzeko grina helarazten dio entzuleari bildumahonek. Kantu bakoitzak – hogeita zazpi guztira – berezko unibertsoa eraikitzen du,oro har sofarako aproposa dena, pistarako aleren bat ere aurki daitekeelarik.Baina BEDen hirugarren lan hau proiektu baten sendotzea ere bada, 1998an sortuzen egitasmoa koxkortu egin deneko adibide garbiena, heldutasuna erdietsi duenekofroga eskuragarria.

Hiru pertsonek abiatu zuten zabalduz joan den proiektu hau: Isa Suarezek (Fin deSiecle), Iñaki Yarrituk (BDF) eta Bixente Iriartek (bxt). Tamalez, garaztarra joan denmartxoan utzi gintuen, bat batean. Diasporak baina, Bixentek urratu bideari eutsi dio,bere oroimena betikotuz. Gogoa eta geroa, izan zena eta dena. HERF, FDS, Cabb,Cubo, Nutcase, Dub-Mission, Estupendo, Templar, J-Ro, Dj Amsia, Jimmy Arrabit,Makala, IShead, Miaow, Xano, Txo, Band Noir, EMC, Coda, Pelado, TOC, DJVincil, M.A.O., Voodoo Muzak, K-Ahba, Idoia. Bed 3.

Page 6: metak04eus

1.HERF / hacker H.E.R.F. (High Energy Radio Frequency)1997an sortu zen HERF, Ingalaterran 90. hamarkadaneman zen korronte elektronikoa, Bristolgo soinua eta soinubanden trinkotasunak eraginda.

2.FDS / reve London hirian kokatzen den talde honengunea honakook osatzen dute: Isa Suárez (ahotsa,teklatuak, konponketa elektronikoak), Zedekiah (perkusioa,

konponketa elektronikoak) eta Pelado (konponketaelektronikoak). Bi disko dituzte: “End Of The Century” eta

“End Of The Century Remixes”

3. CABB / overhead Cabb 1995a geroztik existitzen da Garp soinu ingeniari eta multiinstrumentistak sortua. Rocka eta elektronikaren arteko bidegurutzea da eta Garp-ekkaleko poparen mugak ikertzen ditu, zikina eta etxean eginikoa, giro ilunetan sakontzenduena.

4. CUBO / en los columpios Iñaki Marquínez, diseinugile grafiko eta Djaren egitasmoada, bere erritmoak IsdeO artista multimediarekin elkartzen dira maiz, bai zuzenekoetanedota "Extended Frames" CD-ROMean.

5.NUTCASE / ether 1998an François Larrègle eta Stéphane Garinek sortutako taldeelektronikoa da. Ezaugarriak; beraien eragin estilistiko eta musikalak erakusten dutenegituren barnean soinu lehorra erritmikoa eta dinamikoa.

6. DUB MISSION / stage 212 Ducastel & Martineau-ren “Ma vraie vie à Rouen”filmaren soinu bandatik ateratako kantua da. Dub Mission Otis egile ingelesa eta Reg-en arteko lehen kolaborazioa da.

7. ESTUPENDO / xkizo Fernando Lamas eta Sebastian Mondragonek ArgentinakoBuenos Aires hirian sorturiko taldea,¡. Lau disko kaleratu dituzte beraien zigiuan, SonoridadesAmapola

8.TEMPLAR / belfegore Luis A. Ruiz bilbotarraren konposaketek estilo ezberdinakukitzen dituzte: musika orkestrala, etnikoa, ambient, elektronika eta minimalismoa. 1999aneta dub elektronikoa lantze asmotan TEMPLAR sortzen du.

9.J-RO / matalaz Drum’n’Bass, Ambient, Down Tempo, Musika Experimentala etaIndustrial industrialaren arteko nahasketatik dator estiloa.

10.DJ AMSIA / kaferik Kaferik minimalismo eta jazz ilun oinarrien nahasketa da.

11.JIMMY ARRABIT / irratibana Jimmy Arrabit baterijolea (Itoiz, Juan Carlos Perez,King Mafrundi, Labrit) musika lan ugarietan parte hartu du. Oraingoan, Arrabitek, bereideia berritzaileenak aurkezten dizkigu experimentazio elektronikotik hurbil dagoen proiektuberri honetan.

12.MAKALA / putzlee "Makala plays Novophonic" izeneko sesio--erremix diskoa(Parafünk, Instrümental, Digi Onze, Camping Gaz, Chazam, Trio Kempes, FM DubManifest, Pizzicato Five, Maxwell Implosion) arrakasta handiz ondoko hirietanaurkeztetikdator: Donostia, Bilbo, Gasteiz, Berlin, Praga, Düsseldorf, Basilea, Kolonia, Bartzelona,Madrid, Zaragoza, Xixon...

13.ISHEAD / zanzibar Itsasun sortua da 1999an musika elektroniko bikote hau.I:SHEAD house dotore bat egiten dute funky eta jazz zipriztinekin.

1.MIAOW/XANO / hidden Miaow 2001ean jaiotzen da ArnaudLaflaquiere Edinburgh-en bizitzen hasten denean. Hemen Xanorekinbatera agertzen zaigu.

2.TXO / zer nahi Txo musikari ezohizkoak, elektro-pop unibertsoanbidaiatzeko parada emaiten dauku. Reggae, Afro beat, Jungle, trip hop,house …

3.BAND NOIR / cette nuit Isa Suarez (Fin De Siecle) eta Lee Fraser-en (Sheep on Drugs, London) arteko kolaborazioa berri bat.

4.TXO / EMC / xtasio Agur eta ohore Bixent... Hitzarik gabeko istoriot i k i ba t da X tas io , zu re o r ro imenaren inguruan ba lada .

5.CODA / tecnologia en punta Iker Diaz de Gereñuren egitasmoadugu hau. Black Kutxa estudioetan ekoizle eta SAMA audio sesioarenkoordinatzailea da. Gaua da zure CDan.

6.PELADO / whiskas Pelado musika elektronikoaren munduanmusikari experimental "cool" bat da. Gehiengoarentzat soinuak sortueta ekoizten ditu, mundu zabalaren oneritzi eta arrakasta merezi dubaian apur batean itxaron beharko duzue...

7.MIAOW / bubble Arnaud Laflaquiere, Sarah Campbell abeslariarekinbatera

8.TOC / toc3 Stéphane Garin, "perkusionista zaratatsua" (PascalCommelade, Bernard Lubat, Benat Achiary...) John Cage eta EnnioMorricone biziki maite ditu.

9.EMC / outside Rock gotiko eta new wave taldeetan esperientziaizan ostean EMC midi gailuekin eta ordenagiluekin konposatzen hastenda.

10.DJ VINCIL / contamination Sylvain Aubert alias Dj Vincil Estiloa:Hip Hop Tronic

11.M.A.O / odolez ta malkoz m.a.o 2002ko udaberrian soinuarenjoera berriak eta erreziklatzerako aldi baterako egitasmo zabala da.

12. VOODOO MUZAK/ depp(ecstatic) 1987ansortua. 5 disko taldekide zerrenda ezberdinekinosatua. Post rockak elektronika abstraktora etamusika industrialera eramaten denean ematenduen zara taren es t i lo d inamikoa du.

13.K-AHBA/ golem Ambient, Industrial,Jungle edo Rock, erritmo astunak edo energiazbeterikoak, guztiak K-AHBA aurpegi anitzekotalde batean bihurtzen du.

14. IDOIA/ Larungo Belatza CD-Rom

Page 7: metak04eus

Ruper OrdorikaRuper Ordorika New Yorken aurkeztuko du bere lan berriena den "Hurrengo Goizean"diskoa bi emanaldi berezietan. Lehendabizikoa Abenduaren 6an izango da TRIBES (325East 3 St) aretoan. Egun honetan bakarka arituko da oñatiarra poesi irakurketa batenbaitan. Bigarren emanaldia abenduaren 8an izango du THE BOWERY POETRY CLUB(308 Bowery) aretoan eta bertan luxuzko talde batekin arituko da, "Hurrengo Goizean"diskoa grabatu zuten Ben Monder eta Kenny Wollesen, gitarra eta bateria hurrenez hurren,eta aski ezaguna den Kermitt Driscoll (Bill Frisell Trio) baxu jolearekin.

berriakKuraiaAmaitzen ari den urte honetako talderik aipatuenetarikoa izan dugu Kuraia.Atzean utzi dituzte 50 kontzertutik goiti, martxotik hona, Italia, Euskal Herria,Madril, Kataluinia, Galiza... Orain zuzenean jarduteari laga egingo dioteabenduan. Kilometro, izerdi, eta rock'n'roll asko uzten du atzean herensugearenbandak, adi azken kontzertuei oraindik ezbadituzu ezagutzen. Aukera hori ez baduzu,bisita ezazu helbidea eta multimediaatalean ikus ezazu "Bizi Gera"kantuaren klipa.

Metak 2003Ari gara datorren urteko ekoizpenekin lanean eta dagoeneko lehenengo sei hilabetekoanaurkeztuko ditugun hiru lanen berri eman diezazukegu. Lehena Andoaingo Rtaldearen diskoa izango da. Bilbo Hiria lehiaketan parte hartu eta Euskal Herriko taldeonenaren saria eskuratu ostean Munich-en (Alemania) izan ziren udaran beraienkantuak aurkezten. Bigarrena Irungo Izaera hirukote gaztea dugu. Beraien maketarekinharrera ezin hobea izan dute eta horren lekuko estatu Frantsesean lan honek bereedizioa izango duela dugu. Rocka Euskal Herrian berritzen ari denaren adibide bi.Eta hirugarrena Sagarroi taldearen bigarren diskoa. Taldea eraberriturik datorkigu,Europan barna egindako biran zuzenekotara hurbildutakoek ikus ahal izan zutenez,Asier Ituarte (joxe ripiau) tronboilariaren soinuak taldearen indarra berdefinitzendu kantuak borobilduz.

TT L.T.Isilean izandako urte onura handiak ekarri dizkio ¸ L.T. taldeari. Ideia askiberriekin itzuli zitzaizkigun eta honen emaitza "Minus" izan zen, lan zuzena bezainlandua zeina udaran hasi ziren aurkezten agertoki ezberdinetan. Jasotako iritziguztiak bat egin dute diskoa zein zuzenekoa goraipatzeko orduan. Orain beraienlehenengo bideo lana aurkezten digute, "Beste Aldean" kantuarekin egindakoklipa. Ezagutu ezazu www.musikametak.com helbideko multimedia atalean. izaera

Page 8: metak04eus

KontzertuakAbendua05 Pals(Girona) (pavello) Kuraia + inadaptats

     Laudio  Jabier Muguruza

06 New York (Tribes (325 East 3St)) Ruper Ordorika

07 Vigo  Jabier Muguruza

     Sant Marti de S'arroca (sala centre) Kuraia + inadaptats

08 Naron (A Coruna) Jabier Muguruza

     New York (The Bowery Poetry Club (308 bowery)) Ruper Ordorika

12 Laudio  Ruper Ordorika + Igor Arzuaga

13 Lesaka  Jabier Muguruza

     Andoain (La Salle Ikastetxeko Aretoa) Anari

14 Arrigorriaga  Jabier Muguruza

     Oñati (gaztelekua) Sorkun

     Gasteiz (Gaztetxea) Anari + Selam

15 Oñati (Gaztelekua) -gailu

20 Avignon (84) Skunk

21 Ondarru (Kafe Antzokia) Ruper Ordorika

     Gasteiz (gaztetxea) Sorkun

Casccá de la Selva (Girona) Betagarri

27 Bilbo (Kafe Antzokia) Ruper Ordorika

      Eskoriatza (Gaztetxea) Anari

28 Hazparne (Ttattola) Pi l.t.

     Errotxapea (hatortxo rock) Baldin Bada + Kuraia

+ Ekon, Su ta Gar, Soziedad Alkoholika, Marea, Dr Deseo

Urtarrila04 Eskoriatza (gaztetxea) Sorkun

Gasteiz (Azkena) Betagarri

05 Laudio (gaztetxea) Sorkun

Barcelona  Betagarri

24 Lemoa (Eskoletako lokaletan) Xabier Montoia

31 Madrid (Sala Caracol) Betagarri

PLANET ROCK DONOSTIA31 DE AGOSTO, Nº 320003 DONOSTIATF: 943 42 39 37

PLANET ROCK IRUÑEASAN FRANCISCO, Nº 8

31001 IRUÑEATF: 948 22 73 17