9
@ berriatuaudala Berriatuko Udala http://www.berriatua.org Berriatuko Udalaren aldizkaria 15. Zenbakia, 2019ko martxoa. MARTXOAREN 8KO GREBAREKIN BAT EGIN DU UDALAK

MARTXOAREN 8KO GREBAREKIN BAT EGIN DU UDALAK · 2020-02-14 · 3 tasak eta bestelako sarrerak 353.050,00 € 353.750,00 € 4 transferentzi arruntak 1.103.677,00 € 1.187.298,00

  • Upload
    others

  • View
    0

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: MARTXOAREN 8KO GREBAREKIN BAT EGIN DU UDALAK · 2020-02-14 · 3 tasak eta bestelako sarrerak 353.050,00 € 353.750,00 € 4 transferentzi arruntak 1.103.677,00 € 1.187.298,00

@ berriatuaudala Berriatuko Udala http://www.berriatua.org

Berriatuko Udalaren aldizkaria 15. Zenbakia, 2019ko martxoa.

MARTXOAREN 8KO GREBAREKIN BAT EGIN DU

UDALAK

Page 2: MARTXOAREN 8KO GREBAREKIN BAT EGIN DU UDALAK · 2020-02-14 · 3 tasak eta bestelako sarrerak 353.050,00 € 353.750,00 € 4 transferentzi arruntak 1.103.677,00 € 1.187.298,00

2 AU

RK

IB

ID

EA

Argitaratzailea: Lege Gordailua:

Diseinua:Maketazioa

eta inprimaketa:

Berriatuko Udala BI-1098-2014 IBEGRAFIK

IBEGRAFIK www.ibegrafik.eus

SARRERA ETA GASTUAK

2

4INBERTSIOAK

DIRU PARTIDA BERRIAK

6

LOKAL PUBLIKOAK 10

AGENDA 16

ARGAZKIAK 7

ETXEBIZITZAK 12

BERDINTASUNA 14

ENERGIA PLANA 13

ZENTRALA 15

3

2019ko aurrekontua 2.047.620 eurokoa da, iaz baino %10 inguru handiagoa.

Horri esker, hainbat plan eta obra egiteko aukera egongo da aurten ere. Hona hemen

sarrerak eta gastuak.

SARRERAKIaz baino ia 200.000 euro gehiago aurreikusi dira aurtengo udal sarreretarako. Bi arrazoi nagusi daude horren atzean: 4. kapituluan, transferentzi arruntetan, 80.000 euro baino gehiagoko igoera egon da, gehien bat Bizkaiko Foru Aldundiko Udalkutxatik diru gehiago etorri delako; eta bestetik, 7. kapituluan, kapital transferentzietan, 109.597 euroko igoera egon da, aurten inbertsioetarako diru laguntza gehiago jasotzeko aurreikuspena daukalako udalak.

SARRERAK

Gastuei dagokienez, igoerarik handiena 6. kapituluan, inbertsio errealean atalean, eman da. Izan ere, 180.000 euro inguru bideratuko dira inbertsioetara. Horrez gain, 1. kapituluan, pertsonal gastuetan, %3,62ko igoera izan du,

batez ere soldaten igoerari dagokiena da, hauek %2,25 igo baitira. Azkenik, 2. kapituluari dagokionez, gastu finkoek antzera jarraituko dute, batez ere beharrezkoak diren garbitasun zerbitzuengatik.

GASTUAK

KAPITULUA DESKRIBAPENA 2018 AURREIKUSIA

2019 AURREIKUSIA

1 ZUZENEKO ZERGAK 279.700,00 € 283.000,00 €2 ZEHARKAKO ZERGAK 30.000,00 € 30.000,00 €3 TASAK ETA BESTELAKO

SARRERAK353.050,00 € 353.750,00 €

4 TRANSFERENTZI ARRUNTAK

1.103.677,00 € 1.187.298,00 €

5 ONDARE SARRERAK 15.799,00 € 15.601,00 €7 KAPITAL

TRANSFERENTZIA68.374,00 € 177.971,00 €

GUZTIRA OROKORRA 1.850.600,00 € 2.047.620,00 €

KAPITULUA DESKRIBAPENA 2018 AURREIKUSIA

2019 AURREIKUSIA

1 PERTSONAL GASTUAK 361.600,00 374.700,00 €2 GASTUAK ONDASUN

ARRUNT ETA ZERBITZUETAN

818.870,00 827.668,23 €

3 FINANTZA GASTUAK 4.500,00 3.900,00 €4 TRANSFERENTZI

ARRUNTAK272.140,00 267.651,77 €

6 INBERTSIO ERREALAK 355.690,00 535.300,00 €9 FINANTZA PASIBOAK 37.800,00 38.400,00 € GUZTIRA OROKORRA 1.850.600,00 2.047.620,00 €

Page 3: MARTXOAREN 8KO GREBAREKIN BAT EGIN DU UDALAK · 2020-02-14 · 3 tasak eta bestelako sarrerak 353.050,00 € 353.750,00 € 4 transferentzi arruntak 1.103.677,00 € 1.187.298,00

4

inbe

rtsi

noak

5

Inbertsioetan, urbanizazioen arloan, hiru obra handi daude aurreikusita urte honetarako. Alde bate-tik, Etxepintxo kaleko urbanizaziorako obrari behin betiko onarpena eman zion udalbatzak otsai-laren 25ean eta udalaren asmoa da ekainean lizitazio prozesua hastea. Proiektu honetarako, aurten, Azpiegitura Sailean eskatu da diru laguntza, eta iaz Irisgarritasunean. Eskatutakoa jasoz gero, proiek-tu guztia gauzatzeko beste diru lortuko luke udalak; hau da, 174.900 euro aurtengo aurrekontuetatik eta 62.490 euro iazkoetatik.

Beste inbertsio garrantzitsu bat Gardotzako urbanizazioa izango da, 102.000 euro aurreikusten bai-tira horretarako. Barruko espaloi osoa berrituko da eta horrekin lortuko litzateke bere garaian udalak poligonoko jabeekin hitzartutako konpromisoa guztiz betetzea, egin beharreko hobekuntza guztiak eginda geldituko liratekeelako. Obra honetarako SPRIk 58.000 euroko diru laguntza eman digu eta guztira 135.000 euroko aurrekontua izango du; 102.000 euro aurtengo partidakoak lirateke eta gaine-rako 33.000 euroak 2018ko partidan soberan gelditutakoak.

Frontoiko urbanizazioari dagokionez, 44.200 euro bideratuko dira hainbat hobekuntza egiteko: inguru guztia asfaltatu, aparkalekuak sortu eta espaloiak handituko dira, eta horrekin, amaitutzat emango dira brigadaren almazen berriaren bigarren fasearekin lotutako lanak.

INBERTSIOAK

INBERTSIO BARRIAK 2019 AURREKONTUA

LANDA FINKAK EROSTEA 10.000,00 €URBANIZAZIOAK GARDOTZA 102.000,00 €URBANIZAZIOAK (ELIZA AZPIKO URBANIZAZIOA) 30.000,00 €URBANIZAZIOAK ETXEPINTXO KALEKO URBANIZAZIOA 174.900,00 €AUZO BIDEAK 50.000,00 €LUDOTEKA 52.900,00 €FUTBOL ZELAIKO ARGITERIA 71.300,00 €FRONTOIKO URBANIZAZIOA 44.200,00 €GUZTIRA 535.300,00 €

Aransolo 6 helbidean, Correos eta udal biltegia dauden lekuan, ludoteka egingo da. Lokal biekin bakarra sortuko da eta ludoteka izateko prestatuko da. Hala ere, irailean eskolako obrak hasten direnean, ludotekan kokatuko da haurreskola behin behinean. Ludotekako obra aurten egingo da eta horretarako 52.900 euroko partida bideratu da. Eusko Jaurlaritzaren Leader programan eskatuko da diru la-guntza.

Bestalde, energia planeko lehengo ekin-tza futbol zelaiko argiteria aldatzea izango da. LED argiak instalatuko dira; urtean 6.000-7.000 euro aurreztea aurrei-kusi da eta CO2 isurketak asko jaitsiko dira. Horretarako, 71.300 euroko partida bideratu du udalak, eta lizitaziora ate-rako dira lanak. Agenda 21en eskatu du udalak diru laguntza eta EEEn eskatzeko asmoa ere badauka.

Inbertsioekin amaitzeko, aurten 50.000 euroko partida izango dute auzo bideen konponketek. Orain arte, urtero 26.000-30.000 euro inguruko partida bideratu izan da lan hauetarako, baina aurten partida handitu egin da. Izan ere, iazko euriteek eragindako kalteak konpontzen iazko partida guztia agortu zen, eta au-zotarren eskaerei erantzuteko oso muga-tuta aurkitu zen udala. Aurten, martxo eta apirila bitartean honako obra hauek eramango dira aurrera: Milloi auzora doan bidean ibilgailuak gurutzatzeko zabalgune bat egokitu, Madalenako gu-rutzera doan bidean kuneta bat egin eta Asterrikan bolatokia konpondu.

Urbanizazio lanez gain, beste hainbat inbertsio egingo ditu udalak aurten.

Page 4: MARTXOAREN 8KO GREBAREKIN BAT EGIN DU UDALAK · 2020-02-14 · 3 tasak eta bestelako sarrerak 353.050,00 € 353.750,00 € 4 transferentzi arruntak 1.103.677,00 € 1.187.298,00

7 6

inbe

rtsi

noak

2019rako partida be-rri bi egin ditu udalak. Alde batetik, aniztasu-nari buruzko proiektu bat lantzeko Aztiker enpresa kontratatzea aurreikusi da. Plan ho-rrekin herriko anizta-suna balioan ipini nahi da, ekintza plan bat egi-tearekin batera. Beste alde batetik, liburute-giko agendaren partida bikoiztea erabaki da aurten; 2016an sortu zen liburutegira bide-ratutako diru partida, 4.000 eurokoa aurten arte, baina esan bezala, 2019an 8.000 eurokoa izango da. Horren arra-zoia herritarrek liburu-tegiko ekintzen aurrean daukaten erantzun ona da. Gainera, udalak uste du oso egokia dela he-rrian horrelako ekime-nak martxan egotea, irakurtzeko eta idazte-ko zaletasuna eta oro-korrean sormena bul-tzatzen baita horrela.

DIRU PARTIDA BERRIAK

DIRU LAGUNTZAK

Urtero modura, herriko elkarteei diru laguntza emango die uda-lak. Horretaz gainera, Berriatutik kanpoko beste erakunde ba-tzuetara ere bideratuko ditu laguntzak. Herri mailan, kirol talde eta elkarteak, bestelako xedeak dituzten talde eta elkarteak eta auzoetako jaiak izango dira onuradunak. Herritik kanpo, be-rriz, kultura, kirola eta aisialdia xede duten taldeak, hirugarren munduko garapenerako elkarteak eta ongizatearekin lotutako taldeak dira udalaren laguntza jasoko dutenak.

Aurten, diru laguntza arloan, honako berrikuntza bi egongo dira: auzoetako jaiak antolatzeko auzo bakoitzari 2.500 euro bi-deratuko zaizkio, orain arte baino 250 euro gehiago; eta Migel Angel Lertxundik lehenengo erakusketa egin zuenetik 45 urte beteko direla-eta bere ibilbidearen inguruko liburu bat argita-ratzeko 3.000 euroko diru laguntza jasoko du.

7

Argazkia: HITZA

Page 5: MARTXOAREN 8KO GREBAREKIN BAT EGIN DU UDALAK · 2020-02-14 · 3 tasak eta bestelako sarrerak 353.050,00 € 353.750,00 € 4 transferentzi arruntak 1.103.677,00 € 1.187.298,00

9 8

Page 6: MARTXOAREN 8KO GREBAREKIN BAT EGIN DU UDALAK · 2020-02-14 · 3 tasak eta bestelako sarrerak 353.050,00 € 353.750,00 € 4 transferentzi arruntak 1.103.677,00 € 1.187.298,00

11 10

Ondorioz, Zentrale-ko eraikina libre gel-dituko litzateke, eta hiru solairuko libu-rutegia egingo litza-teke: umeentzako txokoa, ikasgela, tal-deko lanak egiteko gela, irakurketa gela, KZgunea eta aisial-diko gunea izango li-tuzke, besteak beste.

Azkenik, Gaztetxea eta Gaztelekua Augustoni etxean egiteko aurreikus-pena dago. Edonoiz egin ahal den obra da eraikina hutsik baitago, baina in-bertsio handia eskatzen du. Izan ere, guztizko eraberri-tzea eskatzen du eraikinak, eta horretarako aukerak az-tertu beharko dira. Gazteez gain, eragile ezberdinek edukiko dute instalazioak erabiltzeko aukera.

INFORMAZIO GEHIAGO NAHI DUENAK ONDOKO DOKUMENTU HAU

KONTSULTA DEZAKE:

http://www.berriatua.org/eu-ES/Al-bisteak/Documents/20190215_DE-

BOLUZIO%20AURKEZPENA.pdf

HERRITARREK ZEHAZTU DUTE LOKAL PUBLIKOEN ERABILERA

loka

l pub

likoa

k

0201

0304

0506

Gaur egungo kultur aretoa egokitzea eta 150 lagun ingururentzat lekua egotea, ikus-kizun ezberdinak egiteko oholtza eta argi-teria izango dituena.

Sukalde baten premia. Ez elkarte gastronomiko modura ulertuta, baizik eta mahaiaren bueltan eragile eta talde ezberdinak batzeko gune mo-dura, sukalde, iturri eta abarrekin hornituta berau: kafe tertulietarako, etorkinen ospakizu-netarako, umeekin pintura tailerrak egiteko…

Soinketa gelan hainbat ekin-tza egiten dira, eta txiki ge-ratuta dago, bai ikastaro ba-tzuk emateko espazio justua delako baita jende asko da-goelako izena emanda ere.

Liburutegia, espazio aldetik, mugatua ikusten da eman ahal dituen zerbitzuak emateko. Beraz, espazioa handitzea eskatu zen.

Herrirako jolasteko espa-zio itxi edo ludoteka baten falta.

Gaztetxe eta Gazteleku baten beharrizana.

2018ko aurrekontuetan, bigarren kapituluan, diru partida bat ipini zen Berriatuak gaur egun dituen eta etorkizunean izango dituen lokal publikoak zerrendatu eta horiei eman beharreko erabilera adosteko plan bat egiteko. Iaz aurrera eramandako prozesuan, galdetegi, elkarrizke-ta edota foroetan, 50 lagunetik gorak hartu zuten parte.

Prozesu horretatik, honako beharrizanek irten dute:

Beharrizan horiek kontuan hartuta, lau fasetan ba-natzen den ekintza plan bat osatu da. Epe motzean, aurtengo aurrekontuetan, almazen berria martxan egongo da, eta momentu horretatik aurrera, Aran-solo 6ko almazena eta Correos elkartu eta ludoteka zerbitzua eskainiko duen espazioa prestatuko da. Ondorioz, Correos brigadaren udaletxeko lokalera mugituko da eta brigadaren frontoiko almazena bi-garren soinketa gela bihurtuko da.

Epe ertainean, hau da, eskolako obra egiten denean, eskolara mugituko da Tarine, eta kulturetxean geldi-tuko diren geletako horma botata, bigarren soinketa gela egokituko da. Goiko solairuan, elkarteentzako gune bat egokituko da, bileretarako eta abar.

Epe luzera begira, plaza inguruan etxebizitzak erai-kitzeko proiektua dago, eta horren ondorioz, udalak bi lokal eskuratuko ditu: bata lehen aipatutako are-toa egiteko eta bestea sukaldea.

Ludoteka kokatuko den lekua

Page 7: MARTXOAREN 8KO GREBAREKIN BAT EGIN DU UDALAK · 2020-02-14 · 3 tasak eta bestelako sarrerak 353.050,00 € 353.750,00 € 4 transferentzi arruntak 1.103.677,00 € 1.187.298,00

12

etxe

bizi

tzak

Etxebizitza plana egiteko, azterketa bat egin zen herriko biztanleriaren bilakaera ikusi eta 2030era begirako aurreikuspen bat egiteko. Kalkuluen arabera, 250 biztanle gehiago egon-go dira herrian ordurako, batez ere, immigrazioaren eraginez.

Hala ere, herriko demografian hutsune handi bat dago 15 eta 29 urte bitarteko pertsonak oso gutxi baitira; ostera, 0-15 urte bitarteko umeak asko dira. Horrek herri mailako arazo bat dakar, eskolan orain ume asko eta gero gutxi egotea, belaunaldiak ez baitaude oreka-tuta.

Herriko etxebizitza hutsei dagokienez, auzoetan badauden arren, herri-gunean oso gutxi dira okupatu barik dauden etxeak. Gainera kaleko etxebizitza gehienak 100 metro koa-drotik gorakoak dira. Lehen aipatutako arazo demografikoarengatik, komeni da 15 eta 29 urte bitarteko gazteak herrian gelditzea eta ahal bada beste herrietatik ere erakartzea. Horretarako, beharrezkoa da herri erakargarria egitea eta etxebizitza aldetik ere gazteen ezaugarriei egokitutakoak eskaintzea. Ezaugarri horietako bi izango lirateke egiten diren etxebizitzak txikiagoak eta ekonomikoagoak izatea.

Auzoei dagokienez, udalaren erronka izango da landa eremuari dagokion balioa ematea eta ondorioz etxebizitza hutsak betetzen joatea.

ETXEBIZITZA PLANAREN EMAITZAKenergia plana

13

Hurrengo legegintzaldian honako ekintza zehatzak egitea aurreikusten da: futbol-zelaian LED argiak jarriko dira, biltegi berrian plaka fotovoltai-koak jarriko dira eta eskola, frontoia eta udaletxea batzen dituen mikro sare bat sortu (gasa deskonektatu eta biomasarekin energi termikoa ipini).

Gerora begira, berriz, eremu publiko-tik pribatura jauzi bat egitea aurrei-kusten da: herri-guneko eraikineta-ko teilatuak erabiltzeko asmoa dago energia elektrikoa sortu eta bero hori zabaltzeko eta mendietan energia fotovoltaikoa edo eolikoa sortzeko bitartekoak instalatzeko ideia dago indarrean.

EKINTZAK ZEHAZTU DIRA ENERGIA PLANERAKO

2018an aurreikusi zen bezala, udal ener-gia plana burutu dugu. Plan honek hel-buru batzuk zituen, eta horiek lortzeko ekintza plan bat diseinatu zen. Ekintzak diseinatzerakoan, hiru ikuspuntu hartu dira kontuan: inbertsioak egitea energia termikoan eta elektrikoan CO2 emisioak jaisteko (LED argiak aldatu, mikro sare bat sortu eta panel fotovoltaikoak instala-tu), energia aurrezteari begirako ekintzak (eraikin publikoetan obra txikien bitartez eraginkortasuna bilatu) eta herritarren kontzientziazioa lortzeko jarduerak.

Page 8: MARTXOAREN 8KO GREBAREKIN BAT EGIN DU UDALAK · 2020-02-14 · 3 tasak eta bestelako sarrerak 353.050,00 € 353.750,00 € 4 transferentzi arruntak 1.103.677,00 € 1.187.298,00

15 14

bard

inta

suna

Zentrala

10:00etan: emakumeok udaletxe parean elkartuko gara. Herrian megafoniaren bidez deialdia zabalduko dugu, emakumeak kalera jaisteko gonbidatuz.

Ondoren: gosaria eta eguneko egitarauaren errepasoa.12:00etan: herria zeharkatuko duen manifestazio alaia.

Morez jantzita eta zarata ateratzeko tresnekin etortzea eskatu da. 100 emakume elkartzea lortu nahi da, eta amaieran mosaiko bat osatu.

Ostean: bazkaria, bakoitzak etxetik zerbait ekarrita. Bazkalostean: eztabaida txiki bat herriko feministon

antolaketari buruz. 18:30ak bitartean: jolas ezberdinak egongo dira eskura

denon artean denbora pasatzeko.18:30ean: ondarrutarrekin elkartu eta auto-karabanan

joango gara Markina-Xemeinera.

MOTORRAK BEROTUTA

MARTXOAREN 8RAKO

Aurten ere Martxoaren 8rako lanuztea deitu du Euskal He-rriko Mugimendu Feministak; aurten, gainera, 24 orduko gre-ba izango da. Greba bost ar-datzetan antolatu da: zaintza, lana, pentsiodunak, ikasleak eta kontsumoa. Guztira pres-tatzeko, astelehenero elkartzen izan dira herriko emakumeak. Batzarretan, greba eguneko egitaraua antolatu eta aurreko lanketa zehaztu dituzte; izan ere, aurretik propaganda egin dute eta komertzioetara joan dira greba deialdiarekin bat egiteko gonbidapenak ematera.

Berriatuko Udalak ere gaia ka-leratu nahi izan du. Horrela, martxoaren 6rako hitzaldi bat antolatu du, 19:00etan, Bideo gelan. Maskulinitate berriak gizonezkoentzat izeneko hi-tzaldia izango da eta Emagin taldeak emango du. Horrez gain, otsailaren 25eko udalba-tzarrean greba deialdiari babe-sa ematen dion mozioa onartu zuen. Haren arabera, emaku-mezko hautetsi eta langileei greba egin ahal izateko erraz-tasunak eman eta herritarrak animatzen dituzte egun horre-tarako deitutako mobilizazioe-tan parte hartzera.

MARTXOAREN 8KO EGITARAUA

ZENTRALA TABERNAK LIZITAZIORA IRTEN DU

Zentrala taberna alokairuan hartzeko eskaerak bidal-tzeko epea zabalik dago, xxxxxx arte. Izan ere, azken hiru urteetan egon diren errentariek negozioa utzi egin dute.

Azken udalbatzarrean tabernaren lizitazio berriari da-gozkion pleguak onartu ziren. Horien arabera, esleipen-dunak lau urterako hartuko du taberna errentan, eta beste lau urtez luzatzeko aukera edukiko du. Udalak ezarri duen gutxieneko errenta 500 eurokoa da.

Udalak herritarrak animatu nahi ditu Zentrala erren-tan hartzeko lehiaketara aurkeztera, herriko negozioa eta zerbitzua izanik, herria bizirik mantentzen daukan papera oso garrantzitsua delako.

Page 9: MARTXOAREN 8KO GREBAREKIN BAT EGIN DU UDALAK · 2020-02-14 · 3 tasak eta bestelako sarrerak 353.050,00 € 353.750,00 € 4 transferentzi arruntak 1.103.677,00 € 1.187.298,00

16

BERRIATUA ELIZATEKO UDALAHerriko Plaza, 1

Tfnoa.: 94 613 70 30 Faxa: 94 613 70 27 www.berriatua.org

@ berriatuaudala Berriatuko Udala http://www.berriatua.org

MARTXOAK 6: 19:00 Hitzaldia maskunilinitate berriak

MARTXOAK 7: 11:30etan Berdintasun martxa

MARTXOAK 8: EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA. 12:00etan manifestazio alai 18:30etan kotxe karabana Markina-Xemeinera

MARTXOAK 9: II. EMAKUMEEN ZESTA TXAPELKETA FINALAK

MARTXOAK 15-16-17: PALA TXAPELKETA MIXTOA

APIRILAK 21: ABERRI EGUNA

MAIATZAK 1: LANGILEEN NAZIOARTEKO EGUNA

MAIATZAK 4: ARRAIN ETA BASERRI KONTSERBEN AZOKA

MAIATZAK 9–12: SAN GREGORIO JAIAK

AGENDA