57
Adaptación de materiales y actividades didácticas de Educación para el Desarrollo con Perspectiva de Género Christian Adriazola Olatz Domínguez LAN DOKUMENTUA Genero Ikuspegiari egokitutako Garapenerako Hezkuntzako material eta jarduera didaktikoak Christian Adriazola Olatz Domínguez 2011ko urria

LAN DOKUMENTUA - JOLASETAEKIN · Horrez gain, marko teorikoak berak nahiz adibideek eredu funtzioa beteko dute material eta dinamika berriak sortzeko eta beste batzuk egokitzeko,

  • Upload
    others

  • View
    2

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: LAN DOKUMENTUA - JOLASETAEKIN · Horrez gain, marko teorikoak berak nahiz adibideek eredu funtzioa beteko dute material eta dinamika berriak sortzeko eta beste batzuk egokitzeko,

Adaptación de materiales y actividades didácticas de Educación para el Desarrollo con Perspectiva de Género

Christian Adriazola Olatz Domínguez

LAN DOKUMENTUA

Genero Ikuspegiari egokitutako Garapenerako Hezkuntzako material

eta jarduera didaktikoak

Christian Adriazola

Olatz Domínguez 2011ko urria

Page 2: LAN DOKUMENTUA - JOLASETAEKIN · Horrez gain, marko teorikoak berak nahiz adibideek eredu funtzioa beteko dute material eta dinamika berriak sortzeko eta beste batzuk egokitzeko,

Adaptación de materiales y actividades didácticas de Educación para el Desarrollo con Perspectiva de Género

Christian Adriazola Olatz Domínguez

SARRERA: Teoriatik praktikara Dokumentu honen bidez bi helbururi erantzuten saiatu gara:

Batetik, marko teoriko sinple batetik eta batez ere Alicia Rodríguezek Jolas eta Ekin partzuergorako eginiko genero diagnostikoaren aplikazio praktikotik abiatuta, proiektuak erabiltzen dituen Garapenerako Hezkuntzako (GH) zenbait material eta baliabide didaktiko egokitzea, guztiek (GI) barne har dezaten genero ikuspegia.

Horrez gain, marko teorikoak berak nahiz adibideek eredu funtzioa beteko dute material eta dinamika berriak sortzeko eta beste batzuk egokitzeko, praktikan ikus dadin nola aplikatzen zaion GI neska-mutikoekin egiten den lanari. Haurren Eskubideen inguruan egiten diren baliabide, material, dinamika eta jarduera berri guztietan GI hori nola transbertsalizatu daitekeen erakusteko pistak ematen saiatu gara.

Horretarako, lehen zatian oinarri teorikoagoa sartu dugu, zeina ezinbestekoa baita GH ekintzetan GI zergatik sartu behar den ulertzeko. Dena den, laburra eta sinplea da, dokumentu osoak espiritu praktikoa baitu eta oinarrizko ideiatzat hartzen baitu, hain zuzen bizipen eta esperimentazio praktikoak lagungarri zaizkigula ulertzeko, ikasteko eta aurrera egiteko. Atal honetan sartuko dugu metodologia ere eta dagoeneko eginda dagoen Diagnostikoaren gomendioak erreskatatzen saiatuko gara GI hori praktikan jartzeko. Horrez gain, hezitzaileentzat baliagarri izan daitezkeen bestelako tresna metodologikoak ere azalduko ditugu, zeintzuk patroi gisa erabil baitaitezke jardueren bidez egindako hezkuntza lana bide onetik ote doan ebaluatzeko. Marko esplikatiboago horretatik abiatuta (horretarako ere zenbait jarduera praktiko proposatuko ditugu hezitzaileentzat, GI eta GHren inguruan hausnartu eta eztabaidatu dezaten), adin desberdinetako gazteengana bideratutako jarduerak proposatuko ditugu. Hezkuntza ez formaleko espazioetan lan didaktiko-hezitzailea garatzeko proposamen praktiko bat ere egingo dugu, esparru egokia eskaintzen baitigu baloreak bizipenen bidez lantzeko. Eta, azkenik, ikus-entzunezko edukiak erabiliko ditugu GI eta GH jorratzeko, adibide zehatzekin eta film zerrenda batekin. Amaitzeko, dokumentuak hainbat eranskin dauzka: jarduerak egiteko beharrezko diren eranskinak, egindako proposamenak lantzeko eta beste batzuk sortzeko material informatiboak eta sexuka banakatutako datuak, bestelako materialak eskaintzen dituzten esteka zerrendak eta irudi multzo bat. Azken baliabide horretako dokumentu guztiek GGKEen Koordinakundeko irudi eta mezuen kodea betetzen dute eta proiektuan jasotako haurren eskubide taldeen arabera daude ordenatuta. Hala, Jolas eta Ekin erakundeak garatzen duen lanerako baliabide gisa ere erabil daitezke. Beraz, dokumentu honen helburua da ahalik eta praktikoena izatea GIri buruz ikasteko eta bide horretan aurrera egiteko Jolas eta Ekin partzuergoan. Baina ez hori bakarrik, zeren, horrez gain, ikaskuntzarako tresna gisa erabili ahal izango da taldeetan, hezitzaileen artean edo proiektuan parte hartuko duten kolektiboetan. Scout taldeetan (Jolas eta Ekin erakundeak hezkuntza ez formaleko kolektibo horiekin lan egiten du) eginez ikastea eta biziz transmititzea izaten dute helburu eta horixe da dokumentu eta lan honen espiritua ere. Hau da, ikastea nolako garrantzia duen GIk GHn, jardueren bidez esperimentatuta. Labur esanda, GHk eta GIk bilatzen dituzten baloreak transmititzea bizipenen bitartez.

Olatz eta Christian

Page 3: LAN DOKUMENTUA - JOLASETAEKIN · Horrez gain, marko teorikoak berak nahiz adibideek eredu funtzioa beteko dute material eta dinamika berriak sortzeko eta beste batzuk egokitzeko,

Adaptación de materiales y actividades didácticas de Educación para el Desarrollo con Perspectiva de Género

Christian Adriazola Olatz Domínguez

EDUKIEN AURKIBIDEA:

1. ZERGATIK GENERO IKUSPEGIA GARAPENERAKO HEZKUNTZAN?

2. GENERO DIAGNOSTIKOAREN DATUAK PRAKTIKAN APLIKATUTA

3. JARDUERETAN “GENEROAREN BETAURREKOAK” SOINEAN DARAMATZAGUN ALA EZ JAKITEKO 15 GALDERA: berrikusi eta idatzi

4. NOLA ERAIKI DITZAKEGU GH JARDUERA ETA DINAMIKAK GIrekin? Fitxen azalpena

5. JARDUERA FITXAK: 6 eta 8 urte bitartean.

8 eta 11 urte bitartean.

11 eta 13 urte bitartean.

13 eta 16 urte bitartean.

16 eta 18 urte bitartean.

Hezitzaileentzat.

6. HEZKUNTZA EZ FORMALERAKO ADIBIDE BAT Genero ikuspegidun hezkuntza ez formaleko bizikidetza edo

kanpaleku baterako hezkuntza helburuak, jarduerak eta programazioa, GH lantzeko.

7. VIDEOFORUMA: GI GH-n lantzeko ikus-entzunezko tresna Nola egin daiteke videoforum bat?

Pelikulen bi adibide zehatz

8. ERANSKINAK: Jardueretarako materialak

Sexuka banakatutako beste datu eta informazio batzuk

Munduko mapa desberdinak

Haurren Eskubideak GIrekin lantzeko irudiak

Haurren Eskubideak GIrekin lantzeko pelikula zerrenda

Ebaluaziorako tresnak

Estekak eta bibliografia

Page 4: LAN DOKUMENTUA - JOLASETAEKIN · Horrez gain, marko teorikoak berak nahiz adibideek eredu funtzioa beteko dute material eta dinamika berriak sortzeko eta beste batzuk egokitzeko,

Adaptación de materiales y actividades didácticas de Educación para el Desarrollo con Perspectiva de Género

Christian Adriazola Olatz Domínguez

1. ZERGATIK GENERO IKUSPEGIA

GARAPENERAKO HEZKUNTZAN?

Finantzatzen gaituzten erakundeek esaten digutenean GH jardueretan GI sartu behar genukeela modu transbertsalean, zenbait galdera sortzen zaizkigu: zertarako balio du GIk Garapenerako Hezkuntzako jarduerak egiten ari garenean? Zer ikusi du batak bestearekin? Eranskin soil bat al da edo sakonagoko zerbait da? Zer ikusi dute munduko errealitateak eta elkartasunak GIrekin? Generoa besterik landuko ez duten jarduerak sortu behar ditugu ala modu transbertsalean sartu behar dugu? Nahikoa al da erabiltzen ditugun datuak banakatzea GI aplikatzeko? ... … eta beste hainbat galdera. Horietako askoren erantzuna agerikoa izan liteke, baina beste batzuena ez ordea. Atal honetan hauxe hartuko dugu abiapuntutzat: “Genero Ikuspegia ezinbestekoa da Garapenerako Hezkuntza lantzeko”. Baina ez gara hor geratuko; baieztapen horren zergatia argudiatzen saiatuko gara, “generoaren betaurrekoak” jartzen saiatuko gara eta azkenean benetan sinesten dugun ondoriora iritsiko gara, hots, betaurreko horiek ezinbesteko tresna direla bizitzeko eta GHk bilatzen dituen baloreak transmititzeko. Luisa Antolín-ek idatzitako “La mitad invisible. Género en la educación para el desarrollo” liburuan gure ideia ilustratzen duen paragrafo hau irakur liteke, zeina argi eduki behar baitugu dokumentu hau lantzeko orduan: “Garapenerako Hezkuntzaren helburua da pertsonen eta herrialdeen arteko aberastasun eta botere banaketaren desberdintasun harremanak eta horien jatorrian dauden arrazoiak ezagutzea, elkartasunarekin eta justizia sozialarekin lotutako balore eta jarrerak sustatzea eta gure gizartean mundu justuago bat eraikitzearekiko konpromisoa eta parte-hartzea bultzatzea. Beraz, bere printzipio, eduki eta metodologietan kontuan hartu behar ditu gizon eta emakumeen arteko desberdintasun harremanak, emakumezkoak diskriminazio egoerara eramaten dituztenak. Genero ikuspegia sortu izana feminismoari zor diogu eta ikuspegi horri esker desberdintasun harremanen jatorriak eta ondorioak aztertu ditzakegu, aurrera eginez desberdintasun horiek desagerrarazteko bidean”. GI eta GH uzatartzeko eta aurrerago egingo ditugun jardueren proposamen praktikoei koherentzia emateko, argudio hauek planteatzen ditugu:

Errealitatea mugatu egiten dugu ulertzeko, hain baita zabala eta heterogeneoa ezen gizakiak (kontzienteki ala inkontzienteki) azpi-taldeak sortzen baititu. Mundua gizon eta emakumeen artean banatzen dugu, talde guztien artean lehenengoetakoa eta oinarrizkoenetakoa. Funtsezkoa eta askoren esanetan biologikoki objektiboa den azpi-talde horren ostean ordea, beste hainbat sailkapen egiten ditugu: ahulak eta indartsuak, pobreak eta aberatsak, pobretuak eta aberastuak, garatuak eta azpigaratuak, hemengoak eta kanpokoak, iparraldekoak eta hegoaldekoak… Gizateria sozializatuak generoan oinarriturik egiten duen bereizketa existitzen da eta txikitan ikasten dugun lehenengoetakoa da. Gerora, pixkanaka, indartzen joaten da. Gainerako guztiak urteen poderioz eraikitzen ditugu, hazten eta inguratzen gaituena ulertzeko beharra sentitzen dugun heinean, hots, prozesu sozializatzailea garatu ahala. Oinarrizko gizon/emakume kategoria nola eta zergatik eraikitzen dugun jakiteak gainerako kategoriak zergatik sortzen ditugun ulertzen lagunduko digu.

GIren, genero berdintasunean ematen den hezkuntzaren, ko-hezkuntzaren, eta abarren

oinarrizko helburua da genero rolak eraistea eta horien bidez gizonari zein emakumeari lotutako estereotipoak haustea, bi sexuen arteko desberdintasunak desagerrarazteko eta batzuei zein besteei aukera berdinak eskaintzeko. Eraisketa metodo berbera

Page 5: LAN DOKUMENTUA - JOLASETAEKIN · Horrez gain, marko teorikoak berak nahiz adibideek eredu funtzioa beteko dute material eta dinamika berriak sortzeko eta beste batzuk egokitzeko,

Adaptación de materiales y actividades didácticas de Educación para el Desarrollo con Perspectiva de Género

Christian Adriazola Olatz Domínguez

aplikatu diezaiokegu gaur egun nagusi den garapen ideiari ere eta are gehiago bizi dugun krisi garaian, argi baitago eredu horrek porrot egin duela. Eraisketa metodoa aplikatuz, pobreziaren eta aberastasunaren, iparraldearen eta hegoaldearen, hemengoaren eta planetako beste toki batzuetatik datorrenaren estereotipoak hautsi ditzakegu.

Genero rolak eraitsiz ulertuko dugu pertsonak garela geure generoaz haratago, pertsona guztiak berdinak direla eta ez dela bereizketarik egin behar gizon edo emakume izate hutsagatik. Aldi berean, besteak ulertzen lagunduko digu, gu bezalakoa izan ez arren enpatizatu baitezakegu hurkoarekin. GHk ere helburu berbera dauka: berezko desberdintasunak aberasgarri direla ulertzea eta, aldi berean, sozializazioak, politikak edo merkatuak inposatutako desberdintasunak bidegabeak direla ikustea. GH, kultura arteko hezkuntza, aniztasunean emandako hezkuntza… horiekin ezagutu eta ulertuko ditugu gainerakoak, beren tokian jarriko gara enpatiaren eta elkartasunaren bidetik.

Historian zehar betidanik eta baita gaur egun ere, emakumearen eskubideen aldeko borroka iraultza baketsua izan da, odolik edo gerrarik gabea. Ideien iraultza izan da, gure ekintzak eta ekintza horien zergatia zalantzan jartzeak eragindako iraultza. Horri esker oinarrizko eskubide ugari lortu ditugu, esate baterako, sufragio unibertsala (Espainian 1932ra arte ez zen aplikatu eta gaur egun Saudi Arabian eta beste hainbat herrialdetan debekatuta dago oraindik). Emakumeak izan dira beren eskubideen aldeko borrokaren protagonista eta horrela eskuratu dituzte. Giza Eskubideen aldeko borroka ikuspegi horretatik ulertzen da Garapenerako Hezkuntzan. Haurren Eskubideen, Herri Indigenen eskubideen eta gizakiaren bizitzan oinarrizko diren eskubide guztien alde egin behar dugu borroka. Giza Eskubideez ari garenean, bakerako hezkuntzaren ikuspegitik lan egiten dugu eta, hain zuzen, emakumeen eskubideen aldeko iraultzak dira horren adibide argi eta zaharrenetakoa.

Azkenik, hauxe da GH GIrekin lantzeko oinarrizko argudioetako bat: “munduko pobreen %70 emakumezkoak dira

1”. Behin eta berriro errepikatzen da datu hori, baina egia da.

Emakumea da oraindik mundu honetako pobreziaren biktima handiena. Sistemak eragiten dituen desberdintasunen ondorioz pertsona asko (gehienak emakumeak eta neskatoak) ez dira baldintza duinetan bizi eta pertsona kopuru oso murritz bat (nagusiki gizonak) behar luketena baino askoz ere gehiagorekin bizi dira. Arlo horretan dihardu GHk, desberdintasun horiek ikusarazten eta zalantzan jartzen.

Argudio hori egungo sistemarekin lotuta dago. Sistema harrapakaria da eta desberdintasun kriminalak sortzen ditu: goseak hiltzera kondenatzen ditu milaka pertsona XXI. mendean gauden honetan, nahiz eta gizateriaren historian lehen aldiz badagoen guztiontzako adina elikagai. Sistema kapitalistak desberdintasun horiek elikatzen eta sustatzen ditu. Kapitalista izateaz gainera, patriarkala ere bada eta horrek besteak beste produzitzeagatik produzitzearen ideia du oinarrian, bizitzaren alderdirik ezinbestekoena ahaztuz: erreprodukzioa. Sistema kapitalista eta patriarkal horrek gastutzat jotzen ditu osasuna edota hezkuntza (sozialki erreproduktiboak); aitzitik, errepideak eraikitzea edota baliabide naturalak ustiatzea produktiboak direnez, inbertsiotzat jotzen dira. Hala, genero ikuspegidun garapenerako hezkuntzaren estrategiak berezkoa du zalantzan jartzea sistema produktibo kapitalista eta patriarkala.

Argudio teoriko horiek oinarritzat hartuta saiatuko gara koherentzia ematen hurrengo proposamen praktikoei, uste baitugu GH eta GI banaezinak direla.

1 Hemen ulertzen eta argitzen dugu emakumeen eskubideak giza eskubideak direla (nahiz eta bereizketak egiten diren)

eta era berean ulertzen dugu haurren eskubideak ere giza eskubideak direla. Haurrak eta emakumeak ez al dira gizakiak?

Page 6: LAN DOKUMENTUA - JOLASETAEKIN · Horrez gain, marko teorikoak berak nahiz adibideek eredu funtzioa beteko dute material eta dinamika berriak sortzeko eta beste batzuk egokitzeko,

Adaptación de materiales y actividades didácticas de Educación para el Desarrollo con Perspectiva de Género

Christian Adriazola Olatz Domínguez

2. GENERO DIAGNOSTIKOAREN DATUAK

PRAKTIKAN APLIKATUTA Jarraian labur-labur azalduko dugu nola aplikatu dizkiegun Alicia Rodríguezek eginiko genero diagnostikoaren ondorio eta datu batzuk proposatzen diren dinamika eta baliabide zehatzei: EDUKIAK: A.R.k eskema bat planteatzen du eskubideei buruzko dinamika eta jarduera guztietan GI lantzen lagunduko diguten ideiak egituratzeko:

Eskubide horietako bakoitzak maila lokalean zein munduan duen egoerari buruzko datuak sexuka banakatuta: eranskinetan hainbat datu daude mundu mailako testuinguruari eta herrialde bakoitzari buruz. Gainera, eskubideekin lotutako informazioa ere badago, desberdintasun horiek modu kuantifikagarrian ikusteko. Eranskinak jarduera ugaritan erabiltzen dira, zuzenean batzuetan edo informazioa eta dinamika osatzeko besteetan.

Eskubide bat lortzeko orduan neska edo mutila izateagatik ematen diren desberdintasunen arrazoiak: dinamiketan proposatzen da mundu mailako testuingurua lantzea haurren eskubideen alderdiren batekin erlazionatuz, eta horrek aukera ematen digu ikusteko zein egoeratan garatzen diren eskubide horiek. Hala, testuinguru horiei buruzko galderak proposatuz, gogoeta egin dezakegu eskubideak guztiz ez lortzearen zergatiak ezagutzeko. Dinamiketan zergatiak, eragozpenak eta abiapuntuak landuko ditugu eta horrela ikusiko dugu nondik datozen eskubideak lortzeko desberdintasunak (neska eta mutilen, iparralde eta hegoaldearen eta herrialde zehatzen artekoak).

Zer nolako ondorio desberdinak izan ditzakeen neskato baten edo mutiko baten bizitzan eskubide bat bermatuta ez izateak edo maila baxuagoan eskuratzeak: dinamiketan zehazki galdetuko dugu zeintzuk izan daitezkeen ondorio horiek neskentzat eta mutilentzat. Batzuetan, galdera soil batekin ikusiko dugu ondorioak desberdinak direla; beste batzuetan, egoera eta genero rolak gehiago xehatu beharko ditugu eskubide bat bermatuta ez izateak neskengan eta mutilengan ondorio desberdinak dauzkala ikusteko.

Alternatiba positiboak: emakumeen lana positiboki ikusarazi behar da adibide zehatzak jarriz eta gizonen alternatibak ere bai, genero estereotipoak hausteko. Dinamiketan, proposatutako irudi multzoan, videoforuma egiteko pelikulen zerrendan aurkituko ditugu adibideak, gauzak “beste era batera” egin daitezkeela erakutsiko digutenak. LANDU BEHARREKO GAIAK: A.R.k zenbait gai proposatzen ditu lantzeko. Dinamiketan horiek barne hartzen saiatu gara honela:

Gasteizko neska-mutilek haurren eskubideak zein mailatan eskuratzen dituzten aztertuko dugu beste herrialde batzuetako neska-mutilekin alderatuta, errealitate desberdinak abiapuntutzat hartuta (historia, kultura, ohiturak…). Zenbait dinamiken bidez landuko dugu hori. Esaterako, eskubideen unibertsaltasuna ezagutzen saia gaitezke eta alderaketen bidez ikusi zenbait lekutan eskubide horiek ezin direla lortu edo batzuetan, lortuta ditugula uste dugun arren, ez dela horrela. Batetik, iparralde-hegoalde estereotipoak hautsiko ditugu eskubideak betetzeari dagokionean eta bestetik, haur guztientzat diren eskubideak ezagutaraziko ditugu.

Gasteizko neska-mutikoak: legalki, Gasteizko neskek eta mutilek eskubide berberak dituzte, baina gogoeta egingo dugu ikusteko haurtzarotik eta sozializazio esparru guztietatik (familia, eskola, etab.) mezu desberdinduak bidaltzen direla mutiko batek nolakoa izan behar duen eta neskato batek nolakoa izan behar duen esatean. Dinamika desberdinen bidez saiatuko gara ikusten nola inposatzen diren genero rolak eta nola oztopo izan daitezkeen eskubide guztiez gozatzeko. Arazoa

Page 7: LAN DOKUMENTUA - JOLASETAEKIN · Horrez gain, marko teorikoak berak nahiz adibideek eredu funtzioa beteko dute material eta dinamika berriak sortzeko eta beste batzuk egokitzeko,

Adaptación de materiales y actividades didácticas de Educación para el Desarrollo con Perspectiva de Género

Christian Adriazola Olatz Domínguez

hobeto ikusiko dugu, hemen ere emakume izateagatik ditugun zailtasun eta aukera desberdintasunak ezagututa. Era berean, estereotipoak hautsiko ditugu eta hemen gizon izateak dituen kargak ezagutuko ditugu. Horrela, A.R.k diagnostikoan gomendatzen duen bezala, gizonek ere zaintza lanetan duten erantzukizuna aldarrikatuko dugu.

Beste herrialde batzuetako neska-mutikoak: beste herrialde batzuetako neska-mutilek dituzten eskubideak aztertuko ditugu. Hemen garrantzitsua da: ez orokortzea, herrialde eta egoera zehatzez hitz egitea datuak eskuan hartuta. Begirada eurozentriko eta androzentrikoak saihestea. Dinamiken bidez lan egingo dugu, testuinguru zehatzak eta eskubideak ez betetzearen kausa eta ondorioak ezagutuz. Hau aurrekoarekin osatzen da. Gainera, proposatutako jarduera eta baliabideen bitartez, emakumeen lorpenak eta hegoaldeko lorpenak ikusarazi behar ditugu, begirada eurozentriko eta androzentrikoak saihestuz. Balio du baita ere istorio positiboak sartzeko, hau da, beren haurtzaroaz gozatu duten neska-mutilen istorioak, non beren eskubideak errespetatzen baitira. Diagnostikoak gomendatu egiten du proposatutako dinamika eta materialetan horrelako adibideak ikusaraztea.

Nesken eta mutilen eskubideen artean desberdintasunik badagoen ikusiko dugu. Edukietan planteatu bezala, gaia lantzen lagunduko digute baita ere eskubideen urraketak eta horien ondorioak neskentzat eta mutilentzat desberdinak direla ikusarazteko jarduera prposamenek eta eranskinetako datu eta informazioek.

Zer pentsatzen dute beste toki batzuetako neska-mutilek hemengo neska-mutilez? iparralde eta hegoalde estereotipoak haustea helburutzat duten dinamiketan saia gaitezke arazo hau lantzen. Askoz ere errazagoa izango da ikasleen artean jatorri desberdinetako neska-mutikoak badauzkagu. Hau lortzeko ez dago dinamika espezifikorik egin beharrik. Galderak sartzea eta adi egotea besterik ez da behar: zuzenean beraiei galde diezaiekegu nola ikusten duten hemengo errealitatea eta aldi berean beren esperientziatik eta kulturatik ikas dezakegu. Horrela, gainera, kultura aniztasuna aberasgarria dela irakats dezakegu, A.R.k gomendatzen duen bezala. Errealitate eta testuinguru zehatzak lantzeko dinamikek lagunduko digute horretan. Irudi multzoak eta pelikula zerrendak ere bai. HIZKUNTZAREN ERABILPENA: Dokumentuan zehar lengoaia inklusibo eta ez-sexisa erabiltzen saiatu gara. Abiapuntutzat hartu dugu hizkuntza funtsezkoa dela ikaskuntzarako. Ikaskuntza prozesuaren barnean, zerbait ezagutzen edo ikasten dugunean, izena jartzen diogu lehenbizi. Kognitiboki jasotzen dugun guztiak, etereoa edo abstraktua izanik ere izena dauka, izendatzeko hitz bat alegia. Izenik ez duena ez da existitzen gure ezagutza eta ulermenerako. Eta izendatzen ez duguna, ikusezin bihurtzen dugu. Horregatik, funtsezkoa iruditzen zaigu lengoaiaren ekonomia bezalako argudioetatik ihes egitea. Lengoaiaren ekonomiaren eredurik argiena gaur egungo SMSak dira, mugikorretan erabiltzen den hizkera alegia eta hizkuntza bat nola “hil” dezakegun erakusten duen muturreko adibidea den arren, zergatik egiten diogu uko femeninoa izendatzeari? Gaztelania hizkuntza aberats eta anitza da eta aukera ematen du emakumeak, femeninoa ere existitzen dela erakusteko. Kognitiboki somatzen duguna hortxe dago hizkuntzan eta, beraz, inguratzen gaituen eta bizi dugun errealitatean. Horregatik, dokumentuan zehar hainbat formula aplikatu ditugu:

- Maskulinoa eta femeninoa barne hartzen dituzten generikoak erabiltzea

(“personas educadoras” esamoldea “educadores” beharrean adibidez). - Beste kasu batzuetan femeninoa eta maskulinoa erabili ditugu, biak

izendatuz: neska-mutilak, neskatoak eta mutikoak… - Era berean, maskulinoa zein femeninoa erabili ditugu edozein kasutan.

“Nosotros” erabiltzen dugu gizon eta emakumeak hartzen dituen talde bat izendatzeko, baina “nosotras” ere erabil dezakegu kasu berean.

Page 8: LAN DOKUMENTUA - JOLASETAEKIN · Horrez gain, marko teorikoak berak nahiz adibideek eredu funtzioa beteko dute material eta dinamika berriak sortzeko eta beste batzuk egokitzeko,

Adaptación de materiales y actividades didácticas de Educación para el Desarrollo con Perspectiva de Género

Christian Adriazola Olatz Domínguez

RAEk gramatikalki onartzen duenaz beste (gaur egun jadanik onartzen du erabilpen hori), guk uste dugu hizkuntza dinamikoa dela eta bizi dugun errealitate eta testuingurura egokitzen dela. Jada ez dugu Hirugarren Mundua kontzeptua erabiltzen, ezta? Kontzeptu egokiagoak topatu ditugulako, zaharkituak ez daudenak. Zergatik jarraitu nahi dugu soilik maskulinoan hitz egiten, modu inklusiboago bat erabili badezakegu? Proposatutako dinamikak praktikan jartzerakoan, neska-mutilekin hizkera hori erabiltzeko ahalegina egitera animatu nahi zaituztegu. Hasieran, ikasten den guztia bezala, behartu xamar geratu daiteke baina pixkanaka, GI gure hitz egiteko eguneroko moduan integratzen goazen heinean, ahaleginik gabe aterako da, naturalki, eta esamolde femeninoen presentzia arrunta bihurtuko da denbora luzeegian emakumeak ikusezin bihurtu dituen hizkuntzan. IRUDIEN ERABILPENARI DAGOKIONEAN: A.R.ren diagnostikoak zenbait elementu kontuan hartzea gomendatzen du GI irudietan aplikatzerakoan: neskatoak eta emakumeak protagonista gisa aurkeztea; saihestu egin behar ditugu gizonei jarraitzen dieten neskato eta emakume pasiboen irudiak, ustezko ezaugarri femeninoak (ontasuna, samurtasuna, menpekotasuna…) azpimarratzen dituztenak… era berean hemengo neskato eta emakumeak “garatutzat” eta herrialde pobretu bateko neskato eta emakumeak “azpigaratutzat” jotzen dituzten irudiak saihestea proposatzen dugu. Argazki multzoan gomendio horiei jarraitzen dieten irudiak aurkitzen saiatu gara, honakoak bilatuz:

- Neska-mutikoak beren garapenaren eta beren eskubideen protagonista gisa aurkezten dituzten irudiak.

- Genero estereotipoak hausten saiatzen diren irudiak: neskatoak tradizionalki mutilenak izan diren kiroletan jokatzen, neska-mutilak garapenerako espazio bateratuak partekatzen, gizonezkoak zaintza lanak egiten, emakume aktiboak beren aldarrikapen eta borroketako protagonista gisa…

- Eta hegoaldea eta emakumeak ikusarazten dituzten emakumeak nagusiki. Gainera, irudiez ari garenean, ez gara argazkiez bakarrik ari. Gomendatutako pelikuletan ere kontuan hartu behar ditugu esandakoak, ikus-entzunezko irudiak diren aldetik. Eta ez hori bakarrik, datu errealak aztertzeko dinamiketan, ipuinetan eta istorioetan ere gomendio horiek aplikatu beharko lirateke errepresentatzen dituzten irudi sinbolikoetan. Azken finean, irudiak erabiltzerakoan lengoaia ez sexistan planteatzen ditugun argudio berberak aplikatu beharko genituzke.

Page 9: LAN DOKUMENTUA - JOLASETAEKIN · Horrez gain, marko teorikoak berak nahiz adibideek eredu funtzioa beteko dute material eta dinamika berriak sortzeko eta beste batzuk egokitzeko,

Adaptación de materiales y actividades didácticas de Educación para el Desarrollo con Perspectiva de Género

Christian Adriazola Olatz Domínguez

3. JARDUERETAN “GENEROAREN BETAURREKOAK” SOINEAN DARAMATZAGUN ALA EZ JAKITEKO 15 GALDERA:

Zenbait galdera proposatzen ditugu jarduera batean “generoaren betaurrekoak” jantzita dauzkagun ala ez jakiteko. Lehenago landutako gaiei buruzkoak dira (edukia, hizkuntza, irudiak) eta A.R.ren diagnostikoan proposatzen diren adierazleetako batzuk neurtzeko ere balio dute. Horrez gain, dinamikaren edukiak eta bere ondorioak baloratzeko eta jardueran parte hartzen dutenen jarrerak GIren ikuspegitik aplikatzeko ere erabil daitezke. Argi dago ez dela beharrezkoa galdera bakoitza zehatz-mehatz erantzutea eta guztiak ezin direla erantzun jarduera guztietan, baina garatu dugun jardueran eta batez ere ondorio eta ikaskuntzetan genero ikuspegia sartu dugun ala ez jakiteko baremo bezala erabiltzea gomendatzen dugu. Dinamikaren edukiari eta ateratako ondorioei dagokienean:

1. Landutako gaian bereizirik landu al dugu mutil eta nesken, emakume eta gizonen egoera?

2. Landutako arazoaren kausetan, ezagutu al ditugu genero rolekin lotutakoak? Ikusi al ditugu genero estereotipoek eragindako oztopoak?

3. Erauzi eta ulertu al ditugu mutiko-neskato/emakume-gizon arazoen ondorio eta eraginak?

Dinamikako ikusizko irudien edo irudi sinbolikoen inguruan:

4. Jardueran aurkezten ditugun neskato eta emakumeak errealitatean agertzen dira? 5. Bere lorpenen protagonista gisa edo gainerakoen menpe agertzen dira irudietan?

Gaitasuna dutela dirudi? Jarrera aktiboa dute? 6. Gizonen irudiak ohiko estereotipo maskulinoa hausten du? Ohikoa ez den irudi bat

agertzen da? Zaintza lanak egiten ditu, samurra eta goxoa da? Edo aldiz erasokorra, boteretsua, hotza eta arrazionala da?

7. Ulertzen dira iparraldearen eta hegoaldearen arteko desberdintasunen kausak? Horri buruzko estereotipoak hausten dira? Aurkeztutako egoerak testuinguruan jartzen dira?

8. Eta iparralde eta hegoaldeko emakumeak agertzean hegoaldekoa “pobre” gisa erakusten da? Iparraldekoa “boteretsu” bezala? Ikusten dira genero berdintasuna lortzeko biek aurkitzen dituzten oztopo eta erresistentziak?

Hizkuntzari dagokionean

9. Hizkera inklusiboa erabiltzen dugu? Hitz generikoak erabiltzen dira ahal denean? Femeninoa eta maskulinoa erabiltzen dira?

Jarduerako parte-hartzaileen jarrerari dagokionean:

10. Neskek eta mutilek berdin parte hartu dute? 11. Nesken eta mutilen arteko gogoeta partekatuak sortu dira? 12. Lortu da guztien artean lankidetzan aritzea? 13. Neskak diskriminatuta sentitu dira neska izate hutsagatik? 14. Beste toki batzuetako neska-mutikoak taldean integratuta sentitu dira?

Oro har

15. Lortu dugu jardueran “bestearengana” hurbiltzen joateko urratsak ematea, ulertuz eta enpatizatuz? “Bestea” (neskak bagara mutila, mutilak bagara neska, iparraldekoak bagara hegoaldekoa eta alderantziz) ulertuz, kategoriak nondik datozen ulertuko dugu eta zalantzan jarriko dugu estereotipatuak diren ala ez. Pertsona gisa ikusi behar dugu mundu guztia, hurbiltzen gaituzten antzekotasunekin eta aberasten gaituzten desberdintasunekin.

Page 10: LAN DOKUMENTUA - JOLASETAEKIN · Horrez gain, marko teorikoak berak nahiz adibideek eredu funtzioa beteko dute material eta dinamika berriak sortzeko eta beste batzuk egokitzeko,

Adaptación de materiales y actividades didácticas de Educación para el Desarrollo con Perspectiva de Género

Christian Adriazola Olatz Domínguez

4. NOLA ERAIKI DITZAKEGU GH JARDUERA ETA DINAMIKAK GIrekin? Fitxen azalpena

Jarduerak eraikitzeko hiru zatitan banatutako fitxak proposatzen ditugu, alderdi pedagogikoa definitzeko zenbait elementu barne hartzen dituztenak. Hezitzaileek behar bezala ulertzeko eta beste batzuk eraikitzeko gida gisa balioko digute. Labur-labur azalduko dugu:

ALDERDI TEKNIKOA: Lehen zatiak balioko digu jardueran lur-hartzeko. Hezitzaileek kontuan hartu behar dituzte jardueraren alderdi tekniko eta logistikoak, martxan jartzean dena ongi joan dadin. Aukeratutako jarduera gehienak hogei neska-mutil inguruko taldeei zuzenduta daude baina bestelako jarduerak ere egin daitezke jende gehiagoko taldeekin (Hezkuntza ez-formalaren programazioari buruzko adibide zehatzean ere ikus daiteke). Jarduerari eman beharreko denbora, materialak eta behar diren baliabideak, espazioak… ezagutu eta kontuan hartu behar dira behar bezala prestatzeko. Dinamizatzailearen papera oso garrantzitsua da. Zenbait jardueratan funtsezkoa da, gidatzeaz eta azaltzeaz gain jarduera bera bideratu behar baitu, parte-hartzea animatu, “deabruaren abokatu” papera egin eztabaida bat sortu behar bada… dinamizatzailea nagusiki hezitzailea izaten da eta beraz jarduera ongi prestatu behar du, eduki guztiak ongi ezagutu eta egituraz kanpoko bestelako alderdiak kontrolatzen jakin, guztiak oinarrizkoak baitira genero ikuspegia behar bezala lantzeko. Material eta baliabide osagarriek jarduera osatzeko eta aberasteko balio dute. Nondik egokitu den jakiteko eta behar adina informazio eta datu eskuratzeko. Kontuan hartu behar da ia jarduera guztien helburua dela neska-mutilak gauzak zalantzan jartzera behartzea. Ez bagara gaian ongi murgiltzen, zaila izango da eginiko lanaren ondorioz sortutako galderei erantzutea. Gainera, jarduerak egokitu egiten direnez (edozein da egokitzeko eta aldatzeko modukoa taldearen arabera), interesgarria da beste bertsio batzuk, datu gehiago edo baliabide didaktiko desberdinak ezagutzea.

EDUKIEN ALDERDIA: Hauxe da alderdirik pedagogikoena. Jarduerarekin lortu nahi den eduki hezitzailera eramango gaitu:

Laburpena: Jarduera zertan datzan eta nora eramango gaituen azaltzen du, elementurik garrantzitsuenak deskribatuz.

Helburuak: Funtsezkoak dira eta hezitzaileei zuzenduta daude. Hau da, ez dira hezitzaileak lortu behar dituen helburuak, gaztetxoek lortzea nahi genukeenak baizik. Akats pedagogikoak egin ditzakegu, helburu horiek hezitzailearentzat planteatzen badira. Esate baterako, helburuak planteatzerakoan “irakatsi, transmititu, komunikatu…” hitzak erabiltzen baditugu, gaztetxoei irakatsi eta transmitituko diegu agian eta hezitzaileak ahalegina egingo du bai, baina horrek ez du ezinbestean gaztetxoen jarrera aldatuko. Azken finean, jardueraren helburua da gaztetxoen jarrerak aldatu eta eraldatzea eta horregatik, lortu nahi dugun helburua kontuan hartzen badugu, jarduera aldatu ahal izango dugu taldearen, testuinguruaren… arabera.

Barneratu beharreko gai eta baloreek erakutsiko digute jardueran zer landuko

dugun oro har. Gaietan, dinamikarekin lotutako kanpoko faktoreak nahiz barneko baloreak landuko ditugu.

Page 11: LAN DOKUMENTUA - JOLASETAEKIN · Horrez gain, marko teorikoak berak nahiz adibideek eredu funtzioa beteko dute material eta dinamika berriak sortzeko eta beste batzuk egokitzeko,

Adaptación de materiales y actividades didácticas de Educación para el Desarrollo con Perspectiva de Género

Christian Adriazola Olatz Domínguez

Landu beharreko haurren eskubideak: ia jarduera guztiak haurren eskubide gehienei buruzkoak dira, baina eskubiderik garrantzitsuenak ia beti erauzi dira kontuan hartuak izan daitezen.

Genero ikuspegia: garrantzitsua da elementu hori erauztea, ongi ikusteko nola landuko dugun ikuspegia jarduera bakoitzean. Ikusarazita, ez dugu ahaztuko. Gainera, jarduera batzuen edukian espresuki adierazita dago. Beste batzuetan, transbertsalagoa da, baina genero ikuspegia ez da edukietan bakarrik lantzen, neska-mutilen parte-hartze eta lan mekanismoetan ere bai eta horiek ere kontuan hartzekoak dira.

NOLA EGIN JARDUERA? Jardueraren exekuzioa: urratsez urrats deskribatzen du jarduera nola egin. Jolasaren/jardueraren aldaerak: dinamikaren beste bertsio batzuk eskaintzen ditu.

Horrela, dinamika bera egiteko modu desberdinak eskaintzeaz gain, hezitzaileak jarduera berriak sortzera eta berrasmatzera animatzen ditugu. Bitarteko bat baino ez dira, baina bitarteko malgua izan behar dute berbideratzeko eta egokitzeko eta helburuak lortzeko edozein dela ere testuingurua, taldea, unea zein tokia.

* Hezkuntza ez formalerako pentsatutako jardueren kasuan, alderdi pedagogikorako beharrezkoak diren beste elementu batzuk sakontzen dira, esparruaren zehaztasunaren barnean.

Page 12: LAN DOKUMENTUA - JOLASETAEKIN · Horrez gain, marko teorikoak berak nahiz adibideek eredu funtzioa beteko dute material eta dinamika berriak sortzeko eta beste batzuk egokitzeko,

Adaptación de materiales y actividades didácticas de Educación para el Desarrollo con Perspectiva de Género

Christian Adriazola Olatz Domínguez

5. JARDUERA FITXAK: 6 eta 8 urte bitartean: Rosa Caramelo

8 eta 11 urte bitartean: Ni bezalako neska-mutikoak

11 eta 13 urte bitartean: Mundua ezagutuz

13 eta 16 urte bitartean: Lehiaketa, Munduaren Egoera

16 eta 18 urte bitartean: Haize-larrosa

Hezitzaileentzat: garapen, hezkuntza eta genero kontzeptuei buruzko dinamikak

Page 13: LAN DOKUMENTUA - JOLASETAEKIN · Horrez gain, marko teorikoak berak nahiz adibideek eredu funtzioa beteko dute material eta dinamika berriak sortzeko eta beste batzuk egokitzeko,

Adaptación de materiales y actividades didácticas de Educación para el Desarrollo con Perspectiva de Género

Christian Adriazola Olatz Domínguez

A.1. JARDUERA FITXA IZENBURUA: Rosa Caramelo

ADINA: 6 urtetik aurrera

TALDEA: Guztira 20 neska-mutil, gero lau taldetan banatuko dira murala egiteko. DINAMIZATZAILEA Dinamizatzaileak ipuina gidatu eta azalduko du eta galderak egin eta dinamizatu, neska-mutil guztien parte-hartzea bideratuz eta ondorioetaraino gidatuz. Lana azaltzea eta jarraipena egitea talde txikietan.

DENBORA: 2 ordu.

BEHAR DIREN MATERIALAK:

- Rosa Caramelo bideoa (CDan) - Proiektorea eta eramangarria (edo halakorik ez badago bideoa) - Galderen gidoia - Kartulinak - Margoak - Estraza papera kartulinak itsasteko

ESPAZIOA: Areto bat ipuina proiektatzeko eta muralak taldeka osatzeko.

MATERIAL ETA BALIABIDE OSAGARRIAK:

- Dinamikari buruzko informazio bibliografikoa (hemendik egokitua): Hezkuntzaren aldeko Munduko Kanpaina. Haur eta Lehen Hezkuntzarako eta

Hezkuntza ez formalerako proposamen didaktikoa. Hezkuntzaren aldeko Ekintzen Munduko Astea 2011, www.cmeespana.org web orrian.

- Testuak: Ipuina testuan aurki daiteke, (A.1 Eranskina.) - Ipuina bideoan ikus daiteke youtube.com web orrian:

http://www.youtube.com/watch?v=4---s7ZNHp0&feature=related - Aurkezpen irakurri gisa ere egin daiteke, aurreko orrietara itzuliz:

http://www.ducotedesfilles.org/es/anims/flashrose.html - Rosa Caramelo ipuina Adela Turín-ek idatzi zuen eta berdintasunari buruzko beste

material didaktiko batzuekin batera dago www.educacionenvalores.org web orrian.

LABURPENA: Aukeratutako jarduera zuzenean atera dugu Hezkuntzaren aldeko Munduko Kanpaina 2011ren karietara osatu zituzten material didaktikoetatik. Galdera batzuk apur bat egokitu ditugu eta zenbait aldaera erantsi. Jarduera honetan, genero estereotipoak sakontzen dira haurrei hurbilekoa egiten zaien ipuin sinple baten bidez eta erakusten da estereotipo horiek desberdintasunak sor ditzaketela zenbait eskubide erabiltzean, hala nola hezkuntza jasotzeko edo jolaserako eskubideetan. Eskubide gehiago ere jorratu daitezke. Txikienekin berek bizi dituzten genero desberdintasunak landu ditzakegu, jakin dezaten zeintzuk diren aurreiritzietara garamatzaten estereotipoak eraitsi eta hausteko tresnak.

Page 14: LAN DOKUMENTUA - JOLASETAEKIN · Horrez gain, marko teorikoak berak nahiz adibideek eredu funtzioa beteko dute material eta dinamika berriak sortzeko eta beste batzuk egokitzeko,

Adaptación de materiales y actividades didácticas de Educación para el Desarrollo con Perspectiva de Género

Christian Adriazola Olatz Domínguez

HELBURUAK:

Aitortzea oso garrantzitsua dela haur guztiek nahi dutenaz gozatzeko aukera izan dezatela, inposaketa sexistarik gabe.

Elkarrekiko errespetutik eta aitortzatik abiatuta erlazionatzea, estereotipo sexistetatik urrun eta bakoitzaren gaitasun eta trebetasunen arabera hazi daitezen.

GAIAK: Eskubideak ezagutzea, genero rolak, berdintasuna, norbere aukera. BARNERATU BEHARREKO BALOREAK: Autonomia, enpatia, aniztasunaren ezagutza eta ulermena, sormena.

LANDU BEHARREKO HAURREN ESKUBIDEAK: Parte-hartzearekin, familiarekin, hezkuntzarekin, berdintasunarekin eta jolasarekin lotutako eskubideak.

GENERO IKUSPEGIA:

- GI ipuinaren argumentuan bertan dago sartuta zuzenean, istorioaren bidez, eta baita ere haurrek bizi dezaketena alderatzean.

- Ipuinak oso modu hurbil eta sinplean azaltzen die haurrei zer den rol sexisten inposaketa eta zergatik den txarra.

- Berekin lan egitean, galderen bitartez zaindu beharko dugu denek berdin parte hartzen dutela.

JARDUERAREN EXEKUZIOA: Ipuina ikustea (aldaeretan ipuin gidatu gisa egitea proposatzen da. Testua eranskinetan jasota dago, (A.1 Eranskna.)) Taldeko galderak: Kontuan hartu guztiek parte hartu behar dutela. Egin galderak erantzutea gehien kostatzen zaien neska-mutilei ere. Lagundu iezaiezu beren ingurunera zuzendutako erantzunak ulertzen, eta argitu beharrezkoa bada:

Zer gertatzen zen elefanteen herrialdeko elefante emeekin? Zergatik jaten zituzten peoniak eta anemonak? Zergatik ezin zuten beren nebekin jolastu? Zergatik erabaki zuen Margaritak egun batean hesi gainetik salto egitea? Zergatik imitatu zuten beste elefante emeek? Zergatik dira zoriontsuago Margarita eta beste elefante emeak orain? Zuen ustez badago eskolarik elefanteen herrialdean? Zuen ustez denek dute

bertara joan eta ikasteko aukera? Eta hemen, Gasteizen, uste duzue neska-mutil guztiak eskolara joan daitezkeela? Gasteizko haur guztiak batera jolas zaitezkete? Beti egiten duzue? Noiz bai? Eta

noiz ez? Zergatik? Errealitatearekiko antzekotasunak: Elkarrizketa honen ondoren, dinamizatzaileak antzekotasunak eta desberdintasunak bilatuko ditu elefanteen herrialdearen eta neska-mutilen herrialdearen artean. Neska-mutil guztiok batera jolastu eta ikasi dezakegu? Batera jolastea eta ikastea gustatzen zaigu? Zer gertatuko litzateke neska-mutilek eskolara joan ezin balute? Zein dira gehien gustatzen zaizkizuen jolasak? Nola sentituko zinatekete bat-batean zenbait jolas

Page 15: LAN DOKUMENTUA - JOLASETAEKIN · Horrez gain, marko teorikoak berak nahiz adibideek eredu funtzioa beteko dute material eta dinamika berriak sortzeko eta beste batzuk egokitzeko,

Adaptación de materiales y actividades didácticas de Educación para el Desarrollo con Perspectiva de Género

Christian Adriazola Olatz Domínguez

debekatuko balizkizuete? Nola sentituko zinatekete? Galdera hauek egitean garrantzitsua da neskak mutilen tokian eta mutilak neskenean jartzea. Murala egitea: Elkarrekin eginiko gogoetatik abiatuta, dinamizatzaileak lau taldetan banatuko du ikasgela eta kartulina bana banatuko die. Neska-mutil bakoitzak elefante bat dela imajinatu beharko du, zertan jolastu nahiko lukeen pentsatu eta hori guztia kartulinan marraztu. Denen artean mural bat egin beharko dute, non elefanteek elkarrekin jolastuko baitute. Marrazki guztiak estraza paperean eskegiko dira eta guztien artean muralaren izenburua pentsatuko dute.

JOLASAREN/JARDUERAREN ALDAERAK:

- Ipuina proiektatu beharrean, kontatu egin daiteke (eranskinean dago idatzita). Horretarako, interesgarria litzateke giro goxo bat sortzea, neska-mutikoak lurrean etzan daitezke eta musika leun batekin lagunduta konta daiteke ipuina, istorioa imajinatu dezaten lagunduz.

- Ipuin sinple hau helduekin erabiltzea ere interesgarria izan daiteke, batez ere gurasoekin. Lagungarri izan daiteke ikusteko rol sexistak txiki-txikitatik markatzen direla eta familiak berak egiten duela sarritan modu inplizitu eta inkontzientean. Elefante emeen ezaugarriek islatzen dituzten metaforak aztertu: inposaketa sexistak eta horien ondorioak.

Page 16: LAN DOKUMENTUA - JOLASETAEKIN · Horrez gain, marko teorikoak berak nahiz adibideek eredu funtzioa beteko dute material eta dinamika berriak sortzeko eta beste batzuk egokitzeko,

Adaptación de materiales y actividades didácticas de Educación para el Desarrollo con Perspectiva de Género

Christian Adriazola Olatz Domínguez

A.2. JARDUERA FITXA IZENBURUA: Ni bezalako neska-mutikoak ADINA: 8 urtetik aurrera

TALDEA: Lau taldetan lan egingo duten 20 lagun

DINAMIZATZAILEA Hezitzaileak jarduera azaldu beharko du eta emango diren urratsak ere bai. Galderak egitean zaindu beharko du denek parte hartzen dutela eta eztabaida gidatu erauzi nahi diren ondorioetarantz. Talde txikitan egindako lanaren jarraipena egin eta lagundu ideiak emanaz. Orientatu haurrak, collagean erabilitako irudiak egokiak izan daitezen (irudi eta mezuen kodea bete dezaten).

DENBORA: 2 ordu. BEHAR DIREN MATERIALAK:

- Neska-mutilen istorioak (istorio bat taldeko) (A.2. eranskina) - Galderen gidoia - Kartulinak - Margoak eta errotulagailuak - Aldizkariak - Kola eta guraizeak

ESPAZIOA: Panelak taldeka lantzeko moduko areto bat.

MATERIAL ETA BALIABIDE OSAGARRIAK:

- Dinamikari buruzko informazio bibliografikoa (hemendik egokitua): Hezkuntzaren aldeko Munduko Kanpaina. Haur eta Lehen Hezkuntzarako

eta Hezkuntza ez formalerako proposamen didaktikoa. Hezkuntzaren aldeko Ekintzen Munduko Astea 2011, www.cmeespana.org web orrian.

LABURPENA: Aukeratutako jarduera Hezkuntzaren aldeko Munduko Kanpaina 2011ko material didaktikoetatik atera dugu. Hala eta guztiz ere, material didaktikoetako neska-mutilenak ez diren beste istorio batzuk aukeratu ditugu. Garrantzitsua da argitzea pertsonaia horiek asmatutakoak izan arren, errealitatean oso antzeko istorioak gertatzen direla eta batzuk benetako neska-mutilen bizitzetan oinarrituta daudela, izenak edo erreferentziazko datuak aldatu ondoren. Garrantzitsua da haurrei hori guztia azaltzea, uler dezaten asmatutako pertsonak direla, baina beren bizitzak errealitatean aurki ditzakegun beste batzuen oso antzekoak direla. Izenak eta datu batzuk baino ez ditugu aldatu beren intimitatea errespetatzeko. Asmatutako pertsonekin jolastuz arazo zehatzak landu ditzakegu, faktore garrantzitsuenak aztertzeko. Gainera, neska-mutilen sormena piztu eta landu dezakegu muralak egiten dituztenean, eta proposatuko diegu egoki iruditzen zaizkien elementuak imajinatu eta erants ditzatela lagun berrien istorio horietan. Dinamika honi eta istorioei azterketarako giltzarriak eta elementu positiboak erantsi dizkiegu. Zailtasun eta oztopoak ezagutzeaz gain, errealitate horietako gauza eta elementu positiboak ere baloratzen jakin behar da, egon badaude eta.

Page 17: LAN DOKUMENTUA - JOLASETAEKIN · Horrez gain, marko teorikoak berak nahiz adibideek eredu funtzioa beteko dute material eta dinamika berriak sortzeko eta beste batzuk egokitzeko,

Adaptación de materiales y actividades didácticas de Educación para el Desarrollo con Perspectiva de Género

Christian Adriazola Olatz Domínguez

HELBURUAK: Neska-mutilen egoera ezagutzea beren eskubideei dagokienez, eskubide horiek

lortzea eragozten edo oztopatzen duten arrazoiak ikusaraziz eta ulertuz.

Munduko beste neska-mutil batzuekin enpatizatzea, bizi dituzten egoerekiko sentimenduak eta gogoetak adieraziz.

GAIAK: Eskubideak ezagutzea, genero rolak, berdintasuna, mundu mailako egoera eta testuingurua, norberaren aukerak, norberaren gustuak, eskubideak lortzeko oztopoak.

BARNERATU BEHARREKO BALOREAK: Errealitate sozial globala kritikoki ulertzea, pentsamenduak, sentimenduak eta gertakariak interpretatzea, sentimenduak adieraztea, ados jartzeko gaitasuna lantzea, sormena eta irudimena.

LANDU BEHARREKO HAURREN ESKUBIDEAK: Parte-hartzearekin, familiarekin, hezkuntzarekin, berdintasunarekin, jolasarekin eta nortasunarekin lotutako eskubideak.

GENERO IKUSPEGIA:

- GI kontatzen diren istorioen barruan dago. Bi mutiko eta bi neskatoren adibideak aukeratu ditugu eta kasu guztietan espresuki adierazten dira generoarekin lotutako oztopoak, bai haurren eskubideetan, bai desberdintasun egoera eta testuinguruetan.

- Neska izan ala mutil izan, eskubideak desberdin lortzeak dituen ondorioak ere espresuki adierazten dira. Kontatutako istorioan zuzenean ateratzen ez bada, eztabaida edo galderak azterketa horretarantz gidatu behar dira.

- Garrantzitsua da neska zein mutilek berdin parte har dezaten zaintzea eta bultzatzea. Lantaldeek bozeramaileak aukeratu behar dituzte muralak aurkezteko. Bikote mistoak osatuz egitea proposatzen dugu. Collagea egitean ere, neska eta mutilek berdin parte har dezatela eta ekarpen maila bera izan dezatela.

JARDUERAREN EXEKUZIOA: Aurkezpena, istorioak irakurtzea eta aipamenak: Munduko beste toki batzuetako lau neska eta mutilen istorioa ezagutuko dutela azalduko diegu. Ikasleen adineko neska-mutilak dira eta argi utzi behar da istorioak asmatutakoak, baina errealitatean oinarritutakoak direla. Istorio horietako datu batzuk aldatu ditugu protagonisten intimitatea errespetatzeko, munduko haur guztien eskubidea delako, neskena zein mutilena. Lau istorioak irakurriko ditugu eta denon artean hitz egingo dugu bakoitzak zer iradoki dien jakiteko: Landu beharreko galderen gidoia:

- Zer sentitu duzue lekukotzak irakurtzean? Zer sentitu duzue aurkeztutako neska eta mutil bakoitza ezagutzean?

- Zuen ustez nolako zailtasunak dituzte neska-mutil horiek eskolara joateko, jolasteko, familian gozatzeko?

- Zein alderdi on dauzkate beren istorio eta bizitzetan? Beren bizitzetatik zer eduki edo gozatu nahiko genuke guk?

- Gogorarazi honakoei buruzko zenbait datu: - munduko neska-mutil guztiek dute bizitzaz gozatzeko eta babestuak izateko eskubidea.

Eskubide horiek Haurren Eskubideen Nazioarteko Konbentzioan jasota daude eta munduko herrialdeek hitzarmen hori betetzeko konpromisoa hartu dute.

- Badakizue munduko zein bi herrialdek ez duten hitzarmena sinatu? Somaliak eta AEBek. Hala eta guztiz ere, ikus dezakegu beste herrialde batzuetan (esaterako gure

Page 18: LAN DOKUMENTUA - JOLASETAEKIN · Horrez gain, marko teorikoak berak nahiz adibideek eredu funtzioa beteko dute material eta dinamika berriak sortzeko eta beste batzuk egokitzeko,

Adaptación de materiales y actividades didácticas de Educación para el Desarrollo con Perspectiva de Género

Christian Adriazola Olatz Domínguez

lagun berrien jaioterrietan) ez direla eskubide horiek guztiz betetzen. Ezta gurean ere (Saharako adibidea)

- Herrialde guztiek eskubide horiek bete eta zaintzeko konpromisoa hartu duten arren, eskolara joaten ez diren 69 milioi haur daude munduan eta horien erdia baino gehiago neskatoak dira. 2000. urtean, munduko herrialdeetako gobernu guztiek promesa bat egin zuten: 2015. urtean neska-mutil guztiak eskolara joango direla. Badakizue zer den promesa bat? Noizbait egin duzue promesarik? Zer gertatzen da betetzen ez bada? Nola sentitzen zarete? Uste duzue garrantzitsua dela guztiontzako hezkuntza eskaintzeko promesa

betetzea? Zer gertatuko litzaizueke eskolara etorriko ez bazinate? Zer gertatuko da hainbeste

mutikok eta batez ere neskatok ezin badute eskolara joan? Taldekako lana

- Ikasgela bost taldetan banatuko dugu (talde bakoitzean neska eta mutil kopuru ekitatiboa jarri beharko dugu eta halakorik balego jatorri desberdinetako neska-mutil kopuru bera).

- Talde bakoitzari bizi istorioak banatuko dizkiogu. Berriro irakurri beharko dituzte eta denen artean, aldizkari (collage), marrazki edo erabili nahi duten guztiarekin panel bat egin, tokatu zaien laguna aurkezteko.

- Lagunak kontatzen dien testuingurua sartu beharko dute, baina baita ere beren lagunen istoriorako imajinatzen dituzten gauza eta elementuak.

- Istorioan zein aldaketa sartu nahi duten adostu behar dute beren lagunaren bizitza hobea izan dadin, eta marrazki-collagean sartu.

- Panelak amaitutakoan, talde bakoitzak bere lagunen istorioa kontatuko du, beren egoerak hobetzeko sartu dituzten aldaketa eta elementuekin.

JOLASAREN/JARDUERAREN ALDAERAK:

- Jatorrizko dinamikan beren istorioa egitea proposatzen da, beren argazki eta guzti eta beren burua aurkeztu behar dute, lagunekin egin bezala. Desio bat erantsi behar dute munduko haur guztientzako hezkuntzaren promesa bete dadin. Gurasoei eta aitona-amonei kontatuko diete eskolan ikasitakoa eta beraiei ere desio bat idazteko eskatuko diete.

Page 19: LAN DOKUMENTUA - JOLASETAEKIN · Horrez gain, marko teorikoak berak nahiz adibideek eredu funtzioa beteko dute material eta dinamika berriak sortzeko eta beste batzuk egokitzeko,

Adaptación de materiales y actividades didácticas de Educación para el Desarrollo con Perspectiva de Género

Christian Adriazola Olatz Domínguez

A.3. JARDUERA FITXA IZENBURUA: Mundua ezagutuz ADINA: 11 urtetik aurrera TALDEA: 20 lagun inguruko multzoa, 4-5 laguneko taldetan banatuta

DINAMIZATZAILEA Dinamika azaldu beharko du urratsez urrats gidatuz. Taldeei

lagunduko die informazioa bilatzen eta ahalegina egingo du neska eta mutilen arteko parte hartzea berdina izan dadin talde txikietan nahiz batzarretan.

DENBORA: 2 ordu. BEHAR DIREN MATERIALAK:

- Peter mapa mutu eta handia, ongi ikus dadin. Herrialdeen inguruak bakarrik ikusiko dira (izenik gabe).

- Entziklopedia bat edo herrialdeei buruzko informazioa (B eta C Eranskinen kopiak) - A eta B fitxak herrialde bakoitzari buruzko galderekin (kopia bat herrialde-taldeko)

(A.3. eranskina) - Papelografoak - Orratzak, pegamentua eta guraizeak - Aldizkariak eta argazkiak - Margoak, errotulagailuak - Herrialde bakoitzaren mapa, mapamundiaren eskala berekoa, orratzak erabiliz

maparen gainean jartzeko eta bertan collagea egiteko (A.4. eranskina)

ESPAZIOA: Taldeka eta guztiek batera lan egin ahal izateko areto zabal bat. Taldekako muralak eta mapamundi globala landu behar dira bertan.

MATERIAL ETA BALIABIDE OSAGARRIAK:

- Dinamikari buruzko informazio bibliografikoa: Herrialdeak: Nikaragua, Peru, Honduras, AEB, Espainia, datuak B.1.

eranskinean eta mapak B.2 eranskinean. Egin bi eranskinen kopia bana talde bakoitzarentzat.

ITURRIA: L. Vargas eta G. Bustillo-gandik egokitua (AMANI) Aquí y Alla, soñando a jugar, Cuaderno de actividades de Educación para el

Desarrollo, Gasteiz

Page 20: LAN DOKUMENTUA - JOLASETAEKIN · Horrez gain, marko teorikoak berak nahiz adibideek eredu funtzioa beteko dute material eta dinamika berriak sortzeko eta beste batzuk egokitzeko,

Adaptación de materiales y actividades didácticas de Educación para el Desarrollo con Perspectiva de Género

Christian Adriazola Olatz Domínguez

LABURPENA: Mapamundiaren gainean lan eginez herrialde bakoitzaren testuinguru sozio-geografiko eta politikoa ezagutu eta kokatuko dugu. Peter mapa baliabide aparta da mundua nola ikusten dugun ulertzeko, munduaren beraren irudia erabiliz. Herrialde bakoitzaren datuak eta testuingurua ezagutzeaz gain, haurren eskubideak eta herrialde bakoitzean osoki garatzeko dituzten zailtasunak jorratuko ditugu. Herrialde bakoitzaren testuingurua eta desberdintasunak ikusteak eta iparraldeko zein hegoaldeko herrialdeak alderatzeak estereotipoak hausten ere lagunduko digu. Collagearekin, modu sortzailean amaituko dugu ariketa, irudimena eta aldaketarako proposamenak garatuz.

HELBURUAK:

Bizi dugun munduaren ikuspegi global bat izatea, beste herrialde edo eskualde batzuetako errealitatearen prozesuak ulertzen lagunduko digun dimentsio geopolitikoan kokatuta.

Prozesu historikoaren eta egungo errealitatearen perspektiba hartzea, testuinguru horiek kontuan hartuz haurren eskubideak garatzen dituzten errealitate gisa.

GAIAK Errealitate Politikoa, Soziala, Kulturala, Ekonomikoa, Geografikoa, Garapena, Haurren eskubideak.

BARNERATU BEHARREKO BALOREAK: Egoera desberdinetako antzekotasunak aztertzea, estereotipoak haustea, munduko eta herrialde jakin batzuetako errealitatea ezagutzea, eskubideak ezagutzea.

LANDU BEHARREKO HAURREN ESKUBIDEAK:

- Guztiak oro har eta herrialde bakoitzaren araberakoak: hezkuntza jasotzeko eskubidea, babesa, bakea, osasuna, ongizatea...

GENERO IKUSPEGIA: - GI barneratuta dago herrialde bakoitzari buruz jasoko den informazioan, izan ere

generoka banakatuta etorriko da (ez datu numerikoak bakarrik, pertsonaia garrantzitsuei buruzko datuak eta eskubide faltak neska-mutilengan dituen ondorioak ere bai).

- Garrantzitsua da neska zein mutilek berdin parte har dezaten zaintzea eta bultzatzea. Taldeetan bozeramaile bana aukeratuko dute herrialde bakoitzari buruzko informazioa irakurtzeko. Bikote mistoak osatuz egitea proposatzen dugu. Eta informazio bilaketan nahiz datuak adosterakoan eta collagea egiterakoan neskek eta mutilek berdin parte hartzen dutela zaindu beharko da.

- Guztiek batera lan egitean, neska eta mutilen parte-hartze ekitatiboa bilatu eta sustatu behar da.

JARDUERAREN EXEKUZIOA: Peter Maparen azalpena: (15‟) Aukera interesgarria da Peter maparekin lan egiteko eta Mercator maparekin ikusten dugunaz besteko planisferio ikuspegi bat ezagutzeko. Mercator maparen proiekzio bat ere beharko da alderaketak egiteko. Lau galdera orokorrekin ikusi eta ulertuko dugu mapa (C eranskina):

- Zein desberdintasun ikus daitezke mapa arruntaren eta honen artean? (luzeagoa da, Afrika handiagoa da, Europak txikiagoa dirudi…)

- Ekuatorea da lurra bi hemisferio berdinetan banatzen duen lerroa. Nondik pasatzen da lerro hori mapa bakoitzean? Benetan berdinak al dira bi mapamundietako bi erdi edo hemisferioak?

- Konparatu bi mapetako kontinenteen tamainak (ez erabili herrialde arteko alderaketarik, bakoitza non kokatuta dagoen pistarik ez emateko).

Page 21: LAN DOKUMENTUA - JOLASETAEKIN · Horrez gain, marko teorikoak berak nahiz adibideek eredu funtzioa beteko dute material eta dinamika berriak sortzeko eta beste batzuk egokitzeko,

Adaptación de materiales y actividades didácticas de Educación para el Desarrollo con Perspectiva de Género

Christian Adriazola Olatz Domínguez

Mapak banatu taldeka (5‟): Ikasleak taldeka jarri ondoren, dinamikarako aukeratutako herrialdeen mapak banatuko ditugu parte-hartzaileen artean (dagozkien izenekin). Aukeratutako herrialdeak: Espainia, AEB, Honduras, Nikaragua, Peru, Boli Kosta, (aukeratzeko arrazoiak: garrantzi politikoa, haurren eskubideen testuingurua eta Jolas eta Ekin partzuergoko kide izatea). Mapa bakoitzeko informazioa bilatu eta osatu: (15‟) denbora labur batean eta taldeka aurkitu beharko dituzte tokatu zaizkien herrialdeen kokapenak eta horiei buruzko zenbait datu. Bi ataletan banatu dugu aurkitu behar duten informazioa: lehenengoa fitxa teknikoa izango da, bertan bildu beharko dira herrialde mugakideak, hizkuntza, arraza, hiriburua, biztanle kopurua, gobernu mota... A fitxa izango da (A.3. eranskina). Bigarren atalean, berriki gertatutako prozesu historiko bat eta haurren eskubideen edo eskubide zehatz baten egoera azalduko dute eta B fitxa izango da hori (A.3. eranskina, atzealdea). Talde bakoitzak papelografo batean sartu beharko du bildutako informazio guztia herrialdearen izena jarri gabe. Osoko bilkura: (30‟) Talde bakoitzak papelografoa irakurriko die gainerakoei eskatutako informazioarekin. Beste ikasleek zein herrialdetaz ari diren asmatu beharko dute. Moderatzailearen papera garrantzitsua da; dinamizatzaileak erantzunak eta adostasuna bideratu behar ditu parte-hartzea anitza izan dadin eta akordioak lortu daitezen. Herrialde bakoitzeko taldeak esango du amaieran ikasleek asmatu duten ala ez. Pixkanaka herrialde guztiak asmatuko dituzte eta mapan kokatuko ditugu. Collagea: (40‟) Taldeka eta aldizkarietatik ebakitako figurak erabiliz, herrialde bakoitzeko maparen gainean irudikatu daitezke gertakari sozio-politikoak: non dauden gatazka armatuak, arrazismoa, proba nuklearrak... Guztien artean, herrialdeak mapamundian jarriko ditugu mural komun bat sortuz eta landutako errealitateari buruzko eztabaida sakonagoa gidatuz ondorioak ateratzeko.

JOLASAREN/JARDUERAREN ALDAERAK:

- Collagea marrazkiekin osatu daiteke, argazkiekin egin beharrean. Herrialdeak asmatzeko ariketa bateratua baztertu dezakegu eta talde bakoitzak herrialde bat aurkeztu dezala.

- Collagea termino positiboetan planteatu daiteke, testuinguru negatiboari buelta emanez eta irudikatu beharreko errealitatea aldatuko luketen irudi sinbolikoak bilatuz.

Page 22: LAN DOKUMENTUA - JOLASETAEKIN · Horrez gain, marko teorikoak berak nahiz adibideek eredu funtzioa beteko dute material eta dinamika berriak sortzeko eta beste batzuk egokitzeko,

Adaptación de materiales y actividades didácticas de Educación para el Desarrollo con Perspectiva de Género

Christian Adriazola Olatz Domínguez

A.4. JARDUERA FITXA IZENBURUA: Lehiaketa, "Munduaren Egoera" ADINA: 14 urtetik aurrera TALDEA: 20 lagun inguruko multzoa, 5 laguneko taldetan banatuta. Garrantzitsua da talde bakoitzean kide kopuru bera (talde kopurua aldatu daiteke) edo ahalik eta orekatuena izatea. Talde bakoitzak ezingo ditu 7 kide baino gehiago izan, bestela oso zaila izango litzateke erantzunak adostea. DINAMIZATZAILEA Ongi azaldu beharko ditu dinamika eta joko arauak, puntuaketa zaindu beharko du eta lehiakortasuna ikuspegi egoki batetik planteatu, ondorioak datuetarantz nahiz informaziorantz bideratu daitezen eta ez irabazi ala galtzera. Taldeak orekatzeko bi kolaboratzaileren laguntza eska daiteke, batek jarduera zuzendu dezan eta besteak taldeen puntuaketa eraman dezan. DENBORA: Ordu 1.

BEHAR DIREN MATERIALAK:

- Buelta bakoitzeko galderen kopia bat talde bakoitzarentzat (A.5. eranskina) - Galdera erronda bakoitzaren kopia bat erantzunekin galderak irakurriko

dituenarentzat eta puntuaketa eramango duenarentzat (Anexo A.5.) - Erantzunen denbora neurtzeko kronometroa. - Puntuaketak apuntatzeko arbela.

ESPAZIOA: Taldeka banatuta lan egiteko moduko areto bat.

MATERIAL ETA BALIABIDE OSAGARRIAK:

- Dinamikari buruzko informazio bibliografikoa: DEFY, 1995. Pocket World in figures, The Economist Books, London 1993 Aquí y Alla, soñando a jugar, Cuaderno de actividades de Educación para

el Desarrollo, Gasteiz - B eta C eranskinetan dauden munduko datuak

LABURPENA: Dinamikan galdera lehiaketa bat egingo da taldeka. Taldeen arteko lehia gisa planteatzen den arren, kontuan hartu behar da garrantzitsuena munduaren egoera ezagutzea dela dinamika dibertigarri baten bidez.

HELBURUAK:

- Gure munduaren egoerari buruz ikastea eta gertakari zehatzak ezagutzea.

GAIAK: Gaurkotasun politikoa, nazioartea, ingurumena, garapena, kanpo zorra...

BARNERATU BEHARREKO BALOREAK: Munduko egoerari eta testuinguruari buruzko ezagutza eta analisi kritikoa

Page 23: LAN DOKUMENTUA - JOLASETAEKIN · Horrez gain, marko teorikoak berak nahiz adibideek eredu funtzioa beteko dute material eta dinamika berriak sortzeko eta beste batzuk egokitzeko,

Adaptación de materiales y actividades didácticas de Educación para el Desarrollo con Perspectiva de Género

Christian Adriazola Olatz Domínguez

LANDU BEHARREKO HAURREN ESKUBIDEAK: - Guztiak - Haurren eskubideak bete behar dituen herrialde bakoitzaren testuinguru global eta

partikularrari buruzko ezagutza.

GENERO IKUSPEGIA:

- Taldeek mistoak izan behar dute mutil eta nesken arteko lehiakortasuna saihesteko. Era berean, orekatuak izan behar dute, batzuk zein besteek berdin parte har dezaten erantzunak adostean. Dinamizatzaileak ongi zaindu beharko du hori.

- Lehiaketa DEFYk 1995ean planteatutako jarduera batean oinarritzen da. Galderak eguneratu egin ditugu eta mundu honetako genero desberdintasunak aztertzeko balio digutenak sartu ditugu. Galdetzen diren gertakari eta egoerek ez diete berdin eragiten emakumeei eta gizonei, eta datuak, kausak edo ondorioak ez dira berdinak generoak desberdintzen baditugu.

- Era berean, zenbait galdera apropos sartu ditugu emakumea ikusarazteko beren presentzia ikusten ez den zenbait alderditan, esaterako politikan. Horrela, emakumeak espazio publikoetan duen irudia indartuko dugu.

JARDUERAREN EXEKUZIOA: Dinamizatzaileak berak edo aukeratutako kolaboratzaileetako batek ondoko hauek egingo ditu:

- Ikasleak talde berdinetan banatu - Talde bakoitzari galderen orriak banatu - Galdera bakoitza bi bider irakurri eta 30 segundo eman galdera bakoitzaren

ondoren erabakia adosteko. Bigarrenak ondoko hauek egingo ditu:

- Taldeei gogorarazi talde-zenbakia idatz dezatela galdera orri bakoitzean. - Orriak bildu eta erantzunak egiaztatu erronda bakoitza amaitzean. - Arbelean talde bakoitzaren guztizko puntuaketa idatzi bueltak amaitu ondoren.

Puntuak erantzun zuzen bakoitzarekin metatzen dira: esaterako, talde batek lehenengo itzulian bi puntu lortzen baditu eta bigarren errondan hiru, bigarren bueltako guztizko puntuaketa bostekoa izango da.

- Talde bakoitzaren orriak gorde. Baliteke aurrerago behar izatea, talderen batek emaitza erreklamatzen badu.

- Sei galdera erronda egingo dira. Erronda bakoitzak sei galdera izango ditu. Guztira 36 galdera. Hala, talde batek gehienez 36 puntu izan ahalko ditu lehiaketa amaitzean.

- Gutxi gorabehera zazpi minutu izango dituzte erronda bakoitzari erantzuteko (lehen esan bezala, bi aldiz irakurri beharko da galdera bakoitza eta 30 bat segundo izango dituzte erantzun zuzena denen artean adosteko). Amaitzeko:

- Itzuli guztietan metatutako puntuak kontatu ondoren, ez genuke azpimarratu behar nork irabazi edo galdu duen, baizik eta jardueratik zein ondorio atera ditugun.

- Amaitzean, galdera hauek planteatu ditzakegu denon artean erantzuteko: o Zein izan dira galderarik zailenak? o Zeinek harritu zaituzte gehien? Zergatik? o Zein izan da guztien artean bitxiena edo interesgarriena? o Ikusi dituzue herrialdeen arteko desberdintasunak? Zer iruditu zaizkizue? o Ikusi dituzue gizon eta emakumeen arteko desberdintasunak? Zer iruditu

zaizkizue? o Zuen ustez haurren eskubideak garatu daitezke ikusi ditugun

testuinguruetan?

Page 24: LAN DOKUMENTUA - JOLASETAEKIN · Horrez gain, marko teorikoak berak nahiz adibideek eredu funtzioa beteko dute material eta dinamika berriak sortzeko eta beste batzuk egokitzeko,

Adaptación de materiales y actividades didácticas de Educación para el Desarrollo con Perspectiva de Género

Christian Adriazola Olatz Domínguez

o Zein testuinguru eta egoeratan urratzen dira eskubide horiek? Zein eskubide dira betetzeko zailenak eta non?

o Eskubide horiek berdin gozatuko al lituzkete mutilek eta neskek? Zergatik bai? Zergatik ez?

o Ondorioz, zein adjetibo jarriko zeniokete munduaren egungo egoerari?

Page 25: LAN DOKUMENTUA - JOLASETAEKIN · Horrez gain, marko teorikoak berak nahiz adibideek eredu funtzioa beteko dute material eta dinamika berriak sortzeko eta beste batzuk egokitzeko,

Adaptación de materiales y actividades didácticas de Educación para el Desarrollo con Perspectiva de Género

Christian Adriazola Olatz Domínguez

A.5. JARDUERA FITXA ACTIVIDAD IZENBURUA: Haize-larrosa

ADINA: 16 urtetik aurrera (14-15 urteko gaztetxoekin erabil genezake aztertu beharreko galdera kopurua murriztuz, galderak berak sinpleago eginez, Haize-larrosaren irudi sinpleagoak erabiliz eta puntu kardinal gehiago erantsiz) TALDEA: 20 lagun inguruko multzoa, 4-5 laguneko taldetan banatuta

DINAMIZATZAILEA Dinamika azaldu, gogoetak orientatu, galderak egin eta ondorioak gidatu beharko ditu.

DENBORA: 2 ordu. BEHAR DIREN MATERIALAK:

- Haize-larrosa PPTa: dinamika azaltzeko eta adibide sinple bat jartzeko (CDan) - Ordenagailua eta proiektorea

(ordenagailuko aurkezpenaren ordez, PPTaren fotokopiak erabil ditzakegu baina egokiagoa da denek elkarrekin eta azalpenarekin batera ikustea)

- Argazkiak/irudiak (bat talde bakoitzeko) (6. eranskina, D eranskineko argazki datu basetik aukeratuak)

- Kartulinak (bat talde bakoitzeko) - Errotulagailuak - Kola

ESPAZIOA: Azpitaldeka zein guztiek batera lan egin ahal izateko areto zabal bat. Tokia beharko du talde bakoitzaren panelentzako eta PPTa proiektatzeko.

MATERIAL ETA BALIABIDE OSAGARRIAK:

- Dinamikari buruzko informazio bibliografikoa: Hegoa, Fichero de actividades para trabajar la solidaridad, 2005, Bilbo eta

Gasteiz Aquí y Alla, soñando a jugar, Cuaderno de actividades de Educación para

el Desarrollo, Gasteiz - Argazki zehatz batzuk proposatzen ditugu, baina argazki eta irudien datu basean

jasotako edozeinek balio dezake. Aldez aurretik aukeratu beharko dira, kontuan hartuz ikasleen adina, bilatzen den helburua eta zein gai sakondu nahi den.

Page 26: LAN DOKUMENTUA - JOLASETAEKIN · Horrez gain, marko teorikoak berak nahiz adibideek eredu funtzioa beteko dute material eta dinamika berriak sortzeko eta beste batzuk egokitzeko,

Adaptación de materiales y actividades didácticas de Educación para el Desarrollo con Perspectiva de Género

Christian Adriazola Olatz Domínguez

LABURPENA: Haize-larrosa baliagarria da ikusteko zeintzuk diren egoera desberdinetan agertzen diren funtsezko alderdi komunak. Erabil daiteke errealitate hurbileko edo urruneko gaiak aztertzeko eta baita ere ezagutzen ez ditugun herrialdeetako tokiak esploratzeko. Gure errealitateko arazo baten aurrean planteatzen ditugun galderak abiapuntu egokia izan daitezke beste edozein tokitako arazoak lantzeko. Egoera desberdinak izan arren antzekoak izan daitezkeen alderdiak lantzen dira ikuspegi honekin. Bi egoera oso desberdinetako alderdi komunak identifikatzen dituen ikuspegi honekin hobeto ulertzen dira desberdintasunak; desberdintasunetan zentratzen den ikuspegiarekin baino hobeto. Hala, zalantzan jartzen ditugu egoera bat aztertzean aurrez jakintzat ematen ditugunak eta desberdintasunak ulertzeko modua. Haize-larrosak zenbait galdera pizten ditu edozein tokitako garapenaren inguruan. Era berean, tokiko edo nazioarteko egoerak aztertzeko eta horien inguruan galderak egiteko balio dezake.

HELBURUAK:

Egoera zehatz batean eragina duten alderdien (ingurumena, politika, ekonomia, gizartea, kultura) arteko harremanak identifikatzea.

Errealitate bat ikuspegi anitzetatik eta sakonean aztertzea.

GAIAK: Natura, Politika, Gizartea, Kultura, Ekonomia, Garapena...

BARNERATU BEHARREKO BALOREAK: Analisi kritikoa, egoera desberdinen arteko antzekotasunen analisia, kausen analisi sakona, enpatia.

LANDU BEHARREKO HAURREN ESKUBIDEAK: Guztiak (irudien arabera. Eskubide guztiak landu daitezke bakoitzarekin lotutako irudiak erabiliz, edo eskubide horietara zuzendutako galderak-analisiak planteatuz).

GENERO IKUSPEGIA: Bi analisi punturen bidez sar dezakegu GI (bi modalitateen adibideak sartu ditugu):

- Batetik, emakume/nesken egoera zehatzen arteko antzekotasunak aztertzeko balio duten irudiak erabiliz.

- Bestetik, irudi generikoago bat erabiliz, galderak eginez oro har pertsonei buruz eta sexuka banakatuta.

Page 27: LAN DOKUMENTUA - JOLASETAEKIN · Horrez gain, marko teorikoak berak nahiz adibideek eredu funtzioa beteko dute material eta dinamika berriak sortzeko eta beste batzuk egokitzeko,

Adaptación de materiales y actividades didácticas de Educación para el Desarrollo con Perspectiva de Género

Christian Adriazola Olatz Domínguez

JARDUERAREN EXEKUZIOA: Jarduerarekin hasteko prestatu: (15‟)

- PPTarekin azalduko dugu zertan datzan dinamika: irudi batetik abiatuta errealitate zehatz bat aztertzeko balio du haize-larrosak. Galderak egingo ditugu puntu kardinal bakoitzean. Oinarrizko ereduan, galderak honela lotuko ditugu:

Iparraldea-Natura: ingurumenarekin eta ekologiarekin lotutako galderak: energia, airea, ura, lurzorua eta ingurune naturalaren kontserbazioarekin lotutako bestelako galderak.

Ekialdea-Ekonomia: finantzekin, merkataritzarekin, laguntzarekin, jabetzarekin eta salerosketarekin lotutako galderak.

Hegoaldea-Gizartea eta kultura: herriekin, herrien arteko harremanekin, tradizioekin, kulturekin eta bizimoduekin lotutako galderak. Arlo honetan sartzen dira generoa, etniak, klase sozialak, adinak eta harreman sozialetan eragina duten bestelako kategoriak.

Mendebaldea-Antolakuntza politikoa: boterearekin lotutako galderak. Nork erabakitzen du? Zein esparrutan? Nor ateratzen da irabazten eta galtzen erabaki horien ondorioz? Zein kostu ditu?

Oinarrizko analisia osatzeko puntu kardinal berriak erantsi ditzakegu: IE- alderdi ekonomikoek zer-nolako eragina dute pertsonengan?; HE- alderdi ekonomikoek zer-nolako eragina dute pertsonengan?; HM- alderdi politikoek zer-nolako eragina dute pertsonengan?; IM- politikak nola lantzen du ingurumena?

- Garrantzitsua da adibide zehatz bat jartzea galderekin eta eredutzat dugun irudiaren gainean, hala nora iritsi nahi dugun ulertuko da. Horretarako daukagu adibidea islatzen duen PPTa.

- Irudiaren arabera, galdera batzuk erraz aterako ditugu eta beste batzuk ez hain erraz. Saiatu behar dugu irudian murgiltzen, lehen ikusian nabaritzen dena baino gehiago ikusten, analisirako pistak emango dizkiguten ñabardura txikiak ikusten.

Gaian murgilduz: (1h 15‟) - Ikasleak 4-5 laguneko taldetan banatuko ditugu. Talde bakoitzari kartulina bat,

koloretako errotulagailuak eta irudi bat emango dizkiogu. - Haize-larrosaren irudi generikoarekin, talde bakoitzak bere kartulinan marraztuko

du larrosa eta banatutako irudia itsatsiko du erdian. - Talde bakoitzak galdera zehatzak egingo ditu eta erantzun ere bai, tokatu zaien

irudiaren arabera. Galdera bat puntu kardinal bakoitzeko. Ebaluaketa-ondorioak: (30‟)

- Puntu kardinal bakoitzean adostutako galderak eta irudiak bateratuko ditugu. - Sailkatzeko zailak diren galderak ere bateratuko ditugu. - Argazki desberdinetatik atera ditugun puntu komunak edo argazki berari buruzko

galdera desberdinak aztertu eta gurutzatuko ditugu.

JOLASAREN/JARDUERAREN ALDAERAK:

- Talde bakoitzari argazki desberdina eman diezaiokegu, esaterako emakume/nesken egoera toki desberdinetan aztertzeko (Iparraldean eta Hegoaldean).

- Talde guztiei argazki berdina entregatu diezaiekegu eta galderak planteatzeko garaian jarraibide desberdinak eman: batzuk genero ikuspuntutik eta besteak genero ikuspunturik gabe. Gero guztiak konparatuko genituzke.

- Istorio bat, bideo bat edo poster bat har genitzake abiapuntutzat.Ideien ekaitza egin eta alderdirik garrantzitsuenak identifikatu daitezke. Aurrerago, eginiko galderak alderatuko genituzke tokiko errealitatearen argazki bildumatik ateratako galderekin.

Page 28: LAN DOKUMENTUA - JOLASETAEKIN · Horrez gain, marko teorikoak berak nahiz adibideek eredu funtzioa beteko dute material eta dinamika berriak sortzeko eta beste batzuk egokitzeko,

Adaptación de materiales y actividades didácticas de Educación para el Desarrollo con Perspectiva de Género

Christian Adriazola Olatz Domínguez

A.6. HEZITZAILEENTZAKO JARDUERAK Aurreko jarduerek helduekin lan egiteko ere balio dute, jarduera bakoitzeko oinarrizko baliabide eta materialak erabil daitezkeelako eta eztabaida zein edukiak berentzat egokitu daitezkeelako. Oro har gaztetxoei zuzendutako jarduerak diren arren, heldu bat ere sar daiteke neska-mutilen azalean. Esperientzia hori oso interesgarria izan daiteke hezitzaile funtzioa bete behar dutenentzat. Jarraian, ordea, gaztetxoekin jarduera hauek dinamizatu eta gidatuko dituzten hezitzaileentzako zenbait dinamika sinple eta zehatz proposatuko ditugu. Guztiek dute ideia komun bat: garapenerako hezkuntza eta genero ikuspegia kontzeptuak ongi ezagutzea eta sakontzea, bien funtsa eta funtzioa ulertu dezaten. Eztabaidari eta gogoeta partekatuei buruzkoak dira.

Semaforoa: Eztabaidatuko ditugun gaiei buruzko baieztapen multzoa irakurtzen da. Baieztapena irakurri ostean, pertsona bakoitza gelako toki batean kokatuko da esandakoarekiko duen jarreraren arabera:

- Oso ados - Ados - Desados - Erabat desados

Posizionamendu horiek kartulinetan idatziko ditugu eta gelan kokatu, baieztapenak irakurri ostean pertsona bakoitza nahi duen tokian kokatu dadin baieztapenez baieztapen. Erabakitako jarreran kokaturik, argudioen txanda irekiko dugu:

1. Lehenengo errondan pertsona bakoitzak toki batera edo bestera eraman duten argudioak azalduko ditu. Oraindik ez da eztabaidatuko. Gainerakoen hitzak entzunda norbaitek iritziz aldatzen badu, tokiz aldatu daiteke.

2. Bigarren errondan eta aldaketen ostean irekiko da eztabaidarako txanda. Orain beste jarrera batzuetan kokatu den jendea konbentzitzen saiatu beharko dugu, eman dituzten argudioei aurka eginez eta gure jarrera dela egokiena frogatzen saiatuz. Gure jarrera aldatzen bada eta gainerakoek konbentzitzen bagaituzte, tokiz aldatuko gara.

3. Aldaketa guztiak egin ondoren, jarrera bakoitzak eman dituen bi argudio nagusiak jasoko ditu dinamizatzaileak eta beste norbaitek aldatu nahi ote duen galdetuko du. Azken aldaketak egingo ditugu.

Oso garrantzitsua da dinamizatzaileak jarrera zehatzik ez hartzea. Parte-hartzaileei eztabaidatzen eta beren jarrerak zein argudioak libreki adierazten utzi behar die, nahiz eta okerrak izan. Jarduera amaitutakoan planteatutako da irakurritako baieztapen asko ezin ditugula egiatzat edo gezurtzat hartu. Kasu askotan anbiguoak dira, hain zuzen ere eztabaida sortzeko eta argudioak planteatzeko idatzi dira horrela, guri pentsarazteko. Beste batzuk benetako datuak dira eta badago autore edo pentsamendu korronte desberdinek egindako planteamendurik ere. Ulertzeko zailak diren gauzak ikusteko eta lantzeko modu desberdinak daudela ikustea da garrantzitsuena, egia edo gezurra diren baino gehiago. Hala ere, dinamikan zehar atera diren argudio okerrak aztertu eta zuzendu behar dira. Baieztapenak A.7 eranskinean daude jasota.

Page 29: LAN DOKUMENTUA - JOLASETAEKIN · Horrez gain, marko teorikoak berak nahiz adibideek eredu funtzioa beteko dute material eta dinamika berriak sortzeko eta beste batzuk egokitzeko,

Adaptación de materiales y actividades didácticas de Educación para el Desarrollo con Perspectiva de Género

Christian Adriazola Olatz Domínguez

Generoaren eta eskubideen zuhaitza Dinamika hau hasiera batean generoa soilik lantzeko zegoen pentsatuta, baina eskubideen kontzeptualizazioa erantsi diogu. Hala, sistemak genero ikuspegiarekiko eta haurren eskubideak lortzearekiko ezartzen dituen oztopo eta erresistentziak hausteko tresnak landuko ditugu. Jarduerak balio du generoaren eta eskubideen testuinguru eta egoerak edota berdintasuna lortzea eragozten duten erresistentzia eta oztopoak sakon ulertzeko, lantzeko eta aldatzen saiatzeko. Parte-hartzaileak talde txikiagotan banatuko ditugu (lau lagunekoak gehienez). Talde bakoitzari kontzeptu zerrenda desordenatu bat eta generoaren eta eskubideen zuhaitz huts bat entregatuko dizkiogu. Talde txikitan eztabaidatu beharko dute kontzeptu horietako bakoitza non kokatu:

- Hosto eta adarretan: praktikekin, elementu ukigarri eta ikusgarriekin zerikusia duten praktikak kokatuko ditugu. Zuhaitzaren hosto eta adarrak beste zatiak baino askoz ere ikusgarriagoak, malguagoak eta ugariagoak direlako.

- Enborrean: zuhaitzaren alderdirik estatiko eta zurrunenarekin lotutako kontzeptuak kokatuko ditugu, praktika horien zama eta eraikuntza soziala eusten dutenak: arau eta baloreak erregulatzen eta betikotzen dituzten instituzioak, praktikak martxan jartzeko estaldura ematen dutenak...

- Sustraietan: ikusezinak direnak kokatuko ditugu: arau moralak, baloreak, ikuspegiak... Sustraiak ez dira ikusten baina zuhaitza horietatik elikatzen da.

Taldeek kontzeptuak kokatzen dituztenean, zuhaitzak bateratuko ditugu. Eztabaidatuko dugu zergatik kokatu dugun kontzeptu bakoitza zuhaitzaren zati jakin batean. Galdera hauei erantzun beharko diegu: Zuhaitzaren zein zati da aldatzen errazena eta nola egin daiteke hori? Zein da aldatzeko zailena? Nola aldatu ditzakegu batzuk eta besteak? Zein tresna erabil ditzakegu aldaketa lortzeko? Ba al dago aldatu ezin den alderdirik? Zuhaitzaren fitxa A.8 eranskina.

Page 30: LAN DOKUMENTUA - JOLASETAEKIN · Horrez gain, marko teorikoak berak nahiz adibideek eredu funtzioa beteko dute material eta dinamika berriak sortzeko eta beste batzuk egokitzeko,

Adaptación de materiales y actividades didácticas de Educación para el Desarrollo con Perspectiva de Género

Christian Adriazola Olatz Domínguez

Zer da garapenerako hezkuntza? Definizioak Garapenerako Hezkuntzaren definizioak aretoko lurrean jarriko ditugu. Parte-hartzaileek aretoan ibili beharko dute definizio bakoitza ongi irakurtzeko eta egokiena denaren edo hala iruditzen zaienaren ondoan jarri beharko dute. Gehien gustatu zaien definizioa aukeratutakoan (pertsona bat baino gehiagok definizio bera aukeratu dezakete), definizioak bilduko ditugu eta banan bana komentatu. - Guztiak irakurriko ditugu eta norberak hautatutakoa irakurtzean aukeraren zergatia

adieraziko du. Gainerakoek zergatik EZ duten aukeratu esan dezakete. - Ikusiko dugu zein elementu sortzen diren horietako bakoitzean eta zein neurritaraino

diren garrantzitsuak Garapenerako Hezkuntzan. Funtsezkoenak aukeratu eta papelografo batean apuntatuko ditugu.

- Inork aukeratu ez dituen definizioak ere irakurriko ditugu eta besteak bezala baloratu eta aztertu ere bai.

- Amaitzean, argi utzi behar da definizio bat ere ez dela zuzena edo okerra. Guztiak izan daitezke baliozkoak, baina batzuk oso konplexuak dira eta baliteke beste batzuk guztiz egokiak ez izatea. Dena den, egokitasuna argudioen araberakoa izango da eta beraz denak dira baliozkoak.

- Taldeak definizio propio bat osatu beharko du papelografoan apuntatutako elementu guztiekin.

Definizioak A.9 eranskinean.

GH eta GIri buruzko ideiein erakusketa - Aretoko hormetan hainbat irudi, metafora, alegoria, biñeta eta sinbolo ezarri ditugu

garapenerako hezkuntzarekin, garapenarekin, genero ikuspegiarekin, iparraldea-hegoaldea harremanekin, pobrezia kontzeptuarekin, desberdintasunekin, eta abarrekin lotutako alderdiei buruz.

- Utzi taldeak koadro guztiak ikus ditzan, musika pixka bat jarrita. Garrantzitsua da isiltasun eta kontzentraziorako giro egokia sortzea, parte-hartzaileek aukera izan dezaten koadroak lasai ikusi, aztertu eta hausnartzeko.

- Erakusketa osoa ikusi dutenean, koadro bana aukeratuko dute. Bakoitza irudi baten ondoan kokatuko da. Ezingo dira bi pertsona irudi beraren ondoan jarri eta beraz pertsona adina irudi jarri beharko dira. Bi lagunek irudi bera aukeratu badute, bietako batek beste bat hautatu beharko du.

- Koadro bakoitza banan-banan aztertuko da eta aukeratu duenak arte kritikaria balitz bezala azaldu beharko du koadroa.

Irudiak A.10 eranskinean.

Page 31: LAN DOKUMENTUA - JOLASETAEKIN · Horrez gain, marko teorikoak berak nahiz adibideek eredu funtzioa beteko dute material eta dinamika berriak sortzeko eta beste batzuk egokitzeko,

Adaptación de materiales y actividades didácticas de Educación para el Desarrollo con Perspectiva de Género

Christian Adriazola Olatz Domínguez

6. HEZKUNTZA EZ FORMALERAKO ADIBIDE BAT

Genero ikuspegidun hezkuntza ez formaleko bizikidetza edo kanpaleku baterako hezkuntza helburuak, jarduerak eta programazioa, GH lantzeko.

Hezkuntza ez formala askoz ere espazio oparoagoa da baloreak transmititzeko, kontuan izanik hori dela GIdun GHren helburu nagusia. Hezkuntza ez formaleko espazioetan, esaterako bizikidetzetan edo kanpaldietan, posible da bilatzen ditugun helburuak lehen eskutik esperimentatu eta bizitzea. Malgutasun handiagoa dago proposatzen diren jarduerak egiteko eta aukera dugu jarduera horiek berrorientatzeko, aldatzeko edo egokitzeko, segun eta zein bide erabiliko dugun bilatzen den helburura iristeko. Espazio ez formalean bestelako elementu hezitzaileak ere landu daitezke: girotzea, eguneroko errutinak antolatzea, zereginak banatzea... elementu horiekin ere landu ditzakegu garapenerako hezkuntzaren eta genero ikuspegiaren helburuak. Malguagoa den arren, hezkuntza ez formala ere programatuta dago; helburu hezitzaileak formulatu behar dira eta aldi-baterako programazioa egin. Jarraian, horrelako espazio baterako bizikidetza eredu bat proposatzen dugu, non Haurren Eskubideak lantzea planteatzen baita genero ikuspegidun garapenerako hezkuntza jorratuz. Espazio ez formaleko elementu hezitzaile batzuk garatuko ditugu lau eguneko bizikidetza-kanpaldi batean. Esate baterako, aldi baterako programazioak aukera ematen digu lortu nahi ditugun helburuen progresio bat egiteko. Elementu hezitzaile orokorrak eta bestelako batzuk ere proposatzen ditugu bizikidetzak dirauen denborarako, esaterako, girotzea, ebaluazio eta jarraipen jarduera jarraituak... guztiek balioko dute helburuak indartzeko. Egun bakoitzaren garapena azaltzea proposatzen dugu eta jarduera proposamen zehatz batzuk sakonago aztertuko ditugu. Gainerakoak gainetik planteatuko ditugu, eta proposatuko dugu jarduera berriak sortzeko ideiak pentsatu daitezela dokumentu honetan aurkeztu ditugun tresna, datu eta adibideak erabiliz.

Page 32: LAN DOKUMENTUA - JOLASETAEKIN · Horrez gain, marko teorikoak berak nahiz adibideek eredu funtzioa beteko dute material eta dinamika berriak sortzeko eta beste batzuk egokitzeko,

Adaptación de materiales y actividades didácticas de Educación para el Desarrollo con Perspectiva de Género

Christian Adriazola Olatz Domínguez

JARDUEREN PROGRAMAZIOA EGUN BAKOITZAREN ARABERA

1. EGUNA: Mundu mailako desberdintasunak

2. EGUNA: Genero desberdintasunak eta estereotipoak

3. EGUNA: Haurren eskubideak

4. EGUNA: Eta guk, zer egin dezakegu?

EGUNON Egunaren aurkezpena: hausnarketarako esaldia eta testua Killer-a eguneratu

Egunaren aurkezpena: hausnarketarako esaldia eta testua Killer-a eguneratu

Egunaren aurkezpena: hausnarketarako esaldia eta testua Killer-a amaitu

GOSARIA GOSARIA GOSARIA GOSARIA GOSARIA GOSARIA GOSARIA

GOIZA Ongietorria eta aurkezpena Ezagutzeko eta testuingurua emateko jokoak

Emakumeak munduan

Ginkana: haurren eskubideak ezagutzea eta munduan zein testuingurutan garatu behar diren jakitea.

Lana adin taldeka

BAZKARIA BAZKARIA BAZKARIA BAZKARIA BAZKARIA BAZKARIA BAZKARIA

ARRATSALDEA Munduaren banaketa Videoforuma: “Wille Ryder” Gaubela prestatu

Eskubideen labirintoa

Adin taldeka eginiko proposamenak bilkurari aurkeztu

AFARIA AFARIA AFARIA AFARIA AFARIA AFARIA AFARIA AFARIA AFARIA

GAUA Gaueko jokoa: mundua mugitzen duten mamuak

Gaubela: Telebista lehiaketa Kontra-publizitate antzerkitua Trivial feminista

Eskubideen festa

Page 33: LAN DOKUMENTUA - JOLASETAEKIN · Horrez gain, marko teorikoak berak nahiz adibideek eredu funtzioa beteko dute material eta dinamika berriak sortzeko eta beste batzuk egokitzeko,

Adaptación de materiales y actividades didácticas de Educación para el Desarrollo con Perspectiva de Género

Christian Adriazola Olatz Domínguez

HELBURU NAGUSIAK: Ezagutzea eta ulertzea guk badauzkagula munduko testuinguru zehatz batean

garatzen diren Haurren Eskubideak eta jakitea batzuetan desberdinak direla neskentzat zein mutilentzat.

HELBURU ZEHATZAK: 1. egunerako:

Ezagutzea zein den Haurren Eskubideak garatu behar diren munduko testuingurua.

Jakitea zein den egoera horren zergatia eta eskubideak garatzeko topatzen ditugun erresistentziak, oztopoak eta zailtasunak.

2. egunerako:

Ulertzea zeintzuk diren Haurren Eskubideen protagonista diren neska eta mutilei inposatzen zaizkien genero estereotipoak.

Jakitea zeintzuk diren genero estereotipo horiek eragiten dituzten zailtasunak eta oztopoak.

3. egunerako:

Jakitea existitzen direla Haurren Eskubideak.

Jakitea zeintzuk diren testuinguruagatik edo genero estereotipoengatik sortzen diren zailtasunak eta oztopoak eskubideak guztiz eskuratzeko.

Jakitea zeintzuk diren ez-eskuratze horrek toki guztietako (iparralde-hegoalde) neskentzat eta mutilentzat dituen ondorioak.

4. egunerako:

Gogoeta egitea zailtasun horiek zertan eragiten diguten jakiteko eta gure esku dauden konponbideak proposatzea.

HARIA

- Girotzea: Bizikidetza espazio batean espazio, areto, txoko asko dauzkagu eta zenbait unetan ez dugu programatutako jarduerarik egiten. Une horiek aprobetxatu ditzakegu modu transbertsalean hezteko, transmititu nahi ditugun baloreak testuingurura ekarriz. Bide batez, aurrez programatu gabeko eta hezitzaileek gidatu gabeko zenbait jarduera sustatu genitzake, horrela aisialdiko espazioetan hausnartu eta parte hartuko dugu eta gaztetxoen ekimena eta sormena sustatuko dugu. Bizikidetza hasten dugunean garrantzitsua da baliabide horiek azaltzea eta erabil ditzaten bideratzea, noiz eta nola egin ditzaketen adierazi eta gero horretara animatu programatutako jardueren ostean eta denbora libreko momentuetan. Hezitzaileok ere erabili beharko genituzke, garrantzitsua da beraiek gu horretan ikustea. Zenbait ideia proposatzen ditugu: Hausnarketarako testu txikiak, esaldiak, datuak eta marrazki edo irudi

sinbolikoak ere kokatu ditzakegu gai desberdinei buruz etxeko hormetan. Horretarako, neska-mutilek jardueretatik kanpo erlaxatzeko erabiltzen dituzten tokiak bilatu beharko genituzke. Esate baterako, irakurtzeko eta jolasteko txoko bat sortu daiteke eta landu beharreko gaiekin zerikusirik ez daukaten aldizkari, ipuin eta irakurketen ondoan gai horiei buruzko irakurketa materialak sartu, denbora librean hor izan ditzaten kontsultatzeko, gainbegiratzeko, eskuartean ibiltzeko... barneratzeko. Gaiari buruzko ipuinak, testuak, txosten honen eranskinetan aurkezten ditugun datu eta taulak... jar ditzakegu. Gauza bera aisialdian erabil ditzaketen mahai-jokoekin. Eranskinetako bibliografian sartuta daude honetarako erabil daitezkeen zenbait material eta baliabide. Edozein toki egokia da datu bat gogora ekartzeko edo pentsarazten digun irudi bat esekitzeko. Jangela erabil dezakegu osasunarekin lotutako eskubideei buruzko datuak gogorarazteko eta irudiak kokatzeko edo milurtekoaren helburuen inguruko datuak ezartzeko... edozein toki erabil dezakegu, baita bainugela ere. Harrasken gainean uraren kontsumoari buruzko datuak jar ditzakegu eta komunetako ateetan pentsaraziko dieten testu txikiak... hortxe pasatzen baitute denbora apur bat pentsatzen. Argi! Marrazkiak hobeak dira

Page 34: LAN DOKUMENTUA - JOLASETAEKIN · Horrez gain, marko teorikoak berak nahiz adibideek eredu funtzioa beteko dute material eta dinamika berriak sortzeko eta beste batzuk egokitzeko,

Adaptación de materiales y actividades didácticas de Educación para el Desarrollo con Perspectiva de Género

Christian Adriazola Olatz Domínguez

argazkiak baino, irudi eta mezuen kodeak errespetatzeko. Bestela pentsaraziko diguten testuak eta datuak erabili. Datuak ez dira geure burua zigortzeko, hausnartzeko baizik eta askoz hobea da pentsamendu positiboak izatea... ez dugu bazkariak kalte egitea nahi.

Peter mapa: bilatu Peter mapa mundia jartzeko toki bat etxean, ongi ikusteko moduan (neska-mutilen altueran). Bizikidetza osoan zehar munduaren egoera landuko dugu oro har eta leku zehatzena ere bai. Mapek beti erakartzen dute gure arreta, toki bat edo bestea non dagoen jakiteko, kontatu digutenari buruzko jakin-mina asetzeko... Peter Mapak horretarako balioko digu. Maparen ondoan, mahai baten gainean, Atlas osoago bat jar genezake (Peter Atlasa ere existitzen da). Maparen ondoan kartel bat kokatuko dugu: "MUNDUARI BURUZKO ZEIN IDEIA ALDATU DITUT?" Ondoan possit tako bat kokatuko dugu hausten eta aldatzen ari diren aurreiritzi eta ideia horiek apuntatu ditzaten eta mapako toki bakoitzean erantsi ditzaten.

Mutil baten eta Neska baten irudiak: bi mural handitan (ongi ikusteko moduan) neska bat eta mutil bat irudikatzen dituzten bi irudi jarriko ditugu, tamaina errealekoak. Garrantzitsua da irudiak ahalik eta aseptikoenak izatea. Hau da, ezin dugu neskaren irudia apaindu (ilean mototsak egin, gona bak jarri, arrosaz margotu...), bilatzen dugun helburuaren aurkakoa litzatekeelako. Estereotipoak hautsi nahi ditugu eta beraz irudiek ahalik eta aseptikoenak izan behar dute. Nahi izanez gero, sinbolo maskulinoa eta femeninoa jar ditzakegu irudi bakoitzean, nahikoa da horrekin. Irudien ondoan kartel bat jarriko dugu, bakoitzaren barnean gizon izateari edo emakume izateari buruzko aurreiritziak eta estereotipoak idaztera animatuz eta pixkanaka guztiak apurtuko ditugu: "NESKEI ETA MUTILEI BURUZKO ZEIN IDEIA ALDATU DITUT?"

Ideien horma: mota honetako muralak asko erabiltzen dira Aieneen Harresi gisa, baina ikuspegi positibo bat eman diezaiokegu. Aieneen Harresia izenarekin badirudi kexak eta kontu negatiboak idatzi behar direla. Mural handi bat planteatuko dugu, ongi ikusteko eta erraz idazteko modukoa eta bertan idatziko ditugu irauli eta partekatu nahi ditugun ideiak (anonimoki edo sinatuta). Ez dauka esaldi bat izan beharrik, nahikoa da hitz bat, sentipen bat, marrazki bat... Modu honetan, ideia eta ikaskuntza positiboak ikusarazteaz gain sormena ere sustatuko dugu.

Horra hor girotzeko zenbait tresna hezitzaile. Kontuan hartu behar da aurrez esandakoa, hots, ongi azaldu behar dela zertarako diren eta nola erabiltzen diren eta erabiltzera bultzatu behar direla. Garrantzitsua litzateke bizikidetza amaitzean denen artean lantzea muralak, bertan jarritakoa partekatzeko eta horri buruz hitz egiteko. Kontu handia izan beharko da, batez ere neskaren eta mutilaren irudiekin, baliteke eta "sexuen arteko gerra" sortzea. Oso erraza da horrelakoren bat gertatzea neska eta mutilen adinaren arabera eta hain zuzen ere lortu nahi dugunaren kontrako muturrera iritsiko ginateke. Amaieran beraz nahikoa da ideiak berbideratzen eta ondorio partekatu bat lortzen laguntzea dinamikaren helburura iristeko: estereotipoak haustea. Kasu honetarako iradokizuna hauxe da, irudi biak (neska eta mutila) irudi bakar bihurtzea: PERTSONA. Irudi horretan, denon artean, pertsona orok dituzten ezaugarri guztiak sartuko ditugu. Ikusiko dugu neskei eta mutilei buruz aldatu diren ideiak pertsona batek izan ditzakeen ezaugarri komunak direla, neska ala mutila izan.

- Taldeak sortzea: Sortutako taldeek ahalik eta heterogeneoenak izan behar lukete.

Hezkuntza ez formaleko taldeak normalean adin desberdinetako kidez osatzen dira. Bizikidetza honetarako, honakoez osatutako taldeak egitea proposatzen dugu:

adin desberdinetako neska-mutilak: jarduera bateratuetan zaharrenek gida papera hartu behar dute eta garrantzitsua da beraiek horretaz jabetzea.

Bi sexuetako neska-mutikoak, ahalik eta modu orekatu eta proportziatuenean. Aisialdi taldeetan dezente ezagutzen dira neska-mutilak, beraz nahiko erraza da alderdi guztietatik orekatzen saiatzea, kontuan hartuz parte hartzeko gaitasuna, motibazioa, irekiak ala itxiak diren...

Page 35: LAN DOKUMENTUA - JOLASETAEKIN · Horrez gain, marko teorikoak berak nahiz adibideek eredu funtzioa beteko dute material eta dinamika berriak sortzeko eta beste batzuk egokitzeko,

Adaptación de materiales y actividades didácticas de Educación para el Desarrollo con Perspectiva de Género

Christian Adriazola Olatz Domínguez

Eta beste toki batzuetako neska-mutikoak baditugu taldean, oso garrantzitsua da taldeetan modu orekatuan nahastea. Taldearentzat askoz ere aberasgarriagoa izango da beste toki bateko ikuspegia eman dezakeen norbait izatea eta kanpotarrentzat garrantzitsua da beren lekukotza emanaz taldean sartzea.

- Jarduera transbertsalak: bi jarduera proposatzen ditugu egun guztietarako programatuko direnez gain, bizikidetzak dirauen artean transbertsalki egin daitezen. Killer: Killer jokoa "Azeriaren" joko zaharraren egokitzapena da (bizikidetzan

zehar bere tokian uzten ez diren objektu pertsonalak "lapurtzen" zituen jokoa, ordena eta bizikidetza bera zaintzeko). Kasu honetan guztiok izango gara norbaiten hiltzaile eta norbaiten biktima. Jokoa azaldu eta koordinatuko duen pertsonak parte-hartzaile bakoitzari bi papertxo emango dizkio: batean hil behar duen pertsonaren izena jarriko du eta bestean nola hil behar duen (A.11 eranskina). Parte-hartzaile bakoitza munduak duen gaitzetako bat izango da (adibidez gosetea, adierazpen askatasun falta...). Joko honetan sormena landuko da, hiltzailearen arma edo modus operandia asmatu beharko baitugu. Norbait hilda dagoenean koordinatzaileari esan beharko dio eta hark mural batean idatziko du, denek jakin dezaten nor dagoen bizirik eta nor ez. Hildakoak hiltzaileari emango dizkio bere biktima eta munduko zein gaitzekin hil behar duen. Zirkulua ixten doan heinean, azkenean pertsona bakarra geratuko da bizirik. Goizero bezperako hilketak errepasatuko dira, jakiteko nor geratzen den bizirik eta hildakoak munduko zein gaitzekin erail dituzten. Horretarako, nork nor hil duen irakurriko da eta denek jakingo dute zein den beren papera hortik aurrera. Eranskinetako paperetan 14 hiltzaile paper proposatzen dira, munduko 14 gaitz. Parte-hartzaile adina gaitz bilatu beharko dira jokoa hasterako. 14 urtetik gorako neska-mutikoentzat pentsatutako paperak dira; neska-mutil txikiagoekin talde handiago batean jokatu beharko balitz, paper bakoitzaren azalpenak egokitu beharko lirateke eta ulertu ditzaketen paperak pentsatu.

Gogoetak: Goizero errutinazko dinamika bat sortzea proposatzen da. "Egun on" izena eman diogu proposatutako bizikidetzaren kronograman. Bizikidetzako parte-hartzaile guztiok batera azalduko ditugu bezperan killer jokoak izan dituen emaitzak. Gainera, eguneko gaia aurkeztuko dugu. Horretarako testu labur baina pentsarazleak edo ipuin laburrak erabil ditzakegu, landuko dugun gaia sartzen lagunduko digutenak. Esaldi sinpleago bat erabil dezakegu txikienekin, eguna nondik nora joango den ulertu dezaten. Landuko dugunari buruzko datu zehatzak ematea ere lagungarri izan daiteke hasierako gogoeta orientatzeko. Neska-mutilek argi izan behar dute nora iritsi nahi den eguna amaitzean. Hasteko, bezperako datu eta ondorioak ere gogora ekar ditzakegu, egunen haria ez galtzeko eta egunez egun jarduera guztien arteko lotura ikusteko. Zenbait iradokizun:

Munduko testuinguruari buruzko eguna: Eduardo Galeanoren "Diccionario del Nuevo Orden Mundial" testua iradokitzen dugu (eranskinetan dago).

Genero rolei buruzko eguna: aurreko jardueretan aurkeztutako Rosa Caramelo ipuinak balio dezake.

Haurren eskubideei buruzko eguna: Galeanoren "Derecho al delirio" testua iradokitzen dugu (Patas arriba).

Eta guk zer egin dezakegu? eguna: oinak lokatzetan. Eranskinetan ipuin eta testu gehiago lortu daitezke esteken bidez. Taldeari eta testuinguruari ondoen egokitzen zaizkienak aukeratu behar dira.

GAIAK ETA JARDUERAK EGUNEZ EGUN: Jarraian bizikidetzan zehar erraz garatu daitezkeen zenbait jarduera proposatzen ditugu. Beste batzuk ere erabil daitezke edo hauek askoz ere sakonago garatu, baina gu batzuetan zentratuko gara, praktikan ikusteko nola landuko ditugun gai desberdinak.

Page 36: LAN DOKUMENTUA - JOLASETAEKIN · Horrez gain, marko teorikoak berak nahiz adibideek eredu funtzioa beteko dute material eta dinamika berriak sortzeko eta beste batzuk egokitzeko,

Adaptación de materiales y actividades didácticas de Educación para el Desarrollo con Perspectiva de Género

Christian Adriazola Olatz Domínguez

1. EGUNA: Nola gaude mundu honetan? Egunean zehar munduko panorama eta testuingurua jorratuko ditugu. Goizean "Aulki-jokoa" egin dezakegu, kasu honetan GH barne har dezan egokituta. Horrela ikusiko dugu mundua nola banatuta dagoen, bai kontinenteka eta bai generoka. (Fitxa aurrerago dago) Arratsaldean desoreka horiek ulertzera bideratutako jokoak proposatzen ditugu. "Koadroen jokoarekin" munduak eta garapen ekonomikoaren kontzeptuak zein desberdintasun sortu dituzten ezagutu dezakegu. Jokoa egin ondoren, afarian ere praktikan jarri daiteke eta elikagaiak banatu jokoak emandako terminoetan afaltzeko. (Aquí y Alla, soñando a jugar, Cuaderno de actividades de Educación para el Desarrollo, Gasteiz) Gauean, gaueko joko baten bidez, desberdintasun horiek eragiten dituzten indar ikusgarri eta ikusezinak ezagutu daitezke, "mundua mugitzen duten mamuak" jokoarekin. Modu sinplean, kanpoan egiten den gaueko joko bat egokitu dezakegu, helmuga batera iritsi edo "trofeo" bat taldeka lortzeko. Bidean topatuko ditugun zailtasun eta oztopoak izango dira mekanismoak. Killer jokorako (A.11 eranskina) proposatutako pertsonaia berak erabil ditzakegu jokorako egokituta edo giza garapenean eragina duten beste arazo batzuk aukeratu ditzakegu. 2. EGUNA: Nortzuk bizi gara mundu honetan? Bigarren egunean genero estereotipoak ikusten eta ulertzen saiatuko gara, eta baita ere jorratuko ditugu munduko testuinguruan askatasunez mugitzeko sortzen dizkiguten zailtasunak, alegia, bezperan zein egunerokotasunean landu ditugunak. Egun horretan zehar begiraleak mozorrotzea proposatzen dugu. Historiako emakume garrantzitsuak irudikatuko dituzte, aurretik nortzuk diren eta zer lortu duten azalduta. Hala, emakume horiek aurkeztu eta azalduko lituzkete eguneko jarduera guztiak. Alejandriako Hipatia (k.a. IV. mendeko filosofoa, matematikaria eta astronomoa, Agora filmak pertsonaiari buruzko pistak eman ditzake); Marie Curie (bi Nobel sari irabazi zituen lehen pertsona, kimikaria eta fisikaria); Frida Kalho (15 urtean bere obra mundu osoan ezagutzea lortu zuen margolari mexikarra), Simone de Beauvoir (folosofo eta nobelagile frantsesa, "Bigarren Sexua" liburuarekin berdintasunaren aldeko mugimendu feministen sortzaileetako bat izan zena); Clara Campoamor (Espainian emakumezkoentzako sufragioa lortu zuen politikaria); Rigoberta Menchú (Bakearen Nobel saria lortu zuen emakume indigena garaikidea)... horra hor egunean zehar hari gisa eta girotzeko, emakumeak historian izan duen papera erakusteko baliagarri izan daitezkeen pertsonaiak.

Goizean joko bat egin dezakegu emakumeek historian eta politikan izan duten papera ezagutzeko. Emakumea ikusarazteko, zailtasunak ezagutzeko eta desberdintasunak eragiten dituzten kausak zeintzuk diren jakiteko balioko digu. (Fitxa aurrerago dago) Arratsaldean, neska-mutikoek beraiek bizi dezaten eta enpatia sustatzeko, videoforuma proposatzen dugu. Zeelanda Berriko "Walle Ryder" filmak neskato maori baten istorioa kontatzen du. Neskato horrek kultur eta genero erresistentziak aurkituko ditu nahi duena izan eta egiteko, eta erresistentzia horien aurka borrokatuko du. Film honen eta beste batzuen adibideak dokumentuaren amaieran (7. VIDEOFORUMA: GI GH-n lantzeko ikus-entzunezko tresna) eta eranskinetan aurki daitezke. (E eranskina). Arratsaldean hasiko gara gaueko jarduera prestatzen. Publizitate sexista ikusiz eta aztertuz (Haize-larrosa jarduera erabil dezakegu horretarako) gaubelan telebista lehiaketa bat antzeztuko dugu eta lantaldeek Trivial feministako galderak erantzun beharko dituzte. Gauerako publizitatea neska-mutilek beraiek prestatuko dute kontra-publizitate iragarkiak sortuz, non ohiko publizitatean ematen diren ideia sexistak hautsiko baitituzte. Gai ugari jorratu ditzakete: kirolak, etxeko-lanak, elikadura, mugikortasuna... Talde bakoitzak gai

Page 37: LAN DOKUMENTUA - JOLASETAEKIN · Horrez gain, marko teorikoak berak nahiz adibideek eredu funtzioa beteko dute material eta dinamika berriak sortzeko eta beste batzuk egokitzeko,

Adaptación de materiales y actividades didácticas de Educación para el Desarrollo con Perspectiva de Género

Christian Adriazola Olatz Domínguez

horietakoren bati buruzko produktu bat "saldu" beharko du publizitatearekin, baina ohikoak zaizkigun estereotipo sexistak hautsiz. 3. EGUNA: Haurren eskubideak Lehenengo egunean landu dugu munduko zein testuingurutan garatuko diren haurren eskubideak. Bigarren egunean gizon eta emakumeen irudi estereotipatuak eraisten saiatu gara, neska-mutilek beren eskubideez gozatzeko dauzkaten zailtasun inposatuak baitira. Hirugarren egunean eskubide horiek ezagutuko ditugu, zer diren, zer dioten, nola testuinguru desberdin (iparralde-hegoalde) batean garatu behar duten eta zenbat zailtasun gainditu behar dituzten neska edo mutil izateagatik. Goizerako Ginkana bat proposatzen dugu, taldeka proba desberdinak egin beharko dituzte eta hitzarmenean jasotako eskubideak ezagutuko dituzte. Postu bakoitzean eskubide bat irakurriko da eta proba bat proposatu. Probak eskubide horietako bakoitzarekin lotura izan dezake (esaterako, hezkuntzari buruzko eskubideetan proba intelektual bat jar daiteke: taldeko pertsona guztien artean eragiketa matematiko bat egitea). Proba gainditutakoan eskubidea emango zaie puzzlearen fitxa forma duen paper batean. Ginkanaren helburua izango da eskubide guztiak lortzea probak gaindituz eta puzzle bat osatzea hitzarmeneko Haurren Eskubide guztiekin. Arratsaldez, behin jakin ondoren zeintzuk diren eskubideak eta ulertu ondoren neska-mutil guztiek gozatu beharko lituzketela, beste jarduera bat proposatzen dugu. Bizipen pertsonalaren bitartez (hots, besteen paperean jartzea esperimentatuz), zenbait pertsonak beren testuinguru eta generoaren arabera aurki ditzaketen zailtasunak esperimentatuko dituzte eta eskubide batzuk ez gozatzeak dituen ondorioak ere bai. (Fitxa aurrerago dago) Gauerako festa bat proposatzen dugu. Azken bizikidetza gaua izango da eta komeni da ospatuz eta aho-gozoz amaitzea. Haurren eskubideen hariari jarraiki, sari-banaketa bat antolatu daiteke. Pertsonei eta taldeei landutako eskubide edo baloreekin lotutako trofeoak banatuko zaizkie. (Esaterako, Bakearen saria emango zaio bizikidetzan zehar arazoren bat modu baketsuan konpondu duen taldeari, edo Elkartzeko Askatasunaren saria talderik kohesionatuenari...). 4. EGUNA: Eta guk zer egin dezakegu? Azken egunean, agur modura, ondorioak aterako ditugu eta guztiak ebaluatuz, ikasitakoa hausnartuko dugu proposamen praktikoak eginez. Une honetan garrantzitsua da taldeak egitea eta neska-mutikoak adinaren arabera elkartzea, gogoetak koherenteak izan daitezen beren adinarekin. Lehen bi egunetako daturik garrantzitsuenak jaso ditzakete eta eskatu dakieke adin-talde osoaren artean Haurren Eskubideen aldeko konpromiso bat idazteko, beraiek egin dezaketen zerbait praktikoa eta ukigarria. Adin-talde guztiak elkartutakoan, talde bakoitzak bere proposamenak aurkeztuko ditu. Bizikidetzako lau egunetan girotze muraletan jaso diren ideia, iradokizun eta iritziak jaso eta irakurri ditzakegu. Amaitzeko, mota honetako hezkuntza espazioetan garrantzitsua da sentimenduak adieraz ditzaten sustatzea. Neska-mutiko bakoitzak konta dezala zer sentitzen duen ikusi eta ikasi duen guztiaren inguruan. Kontuan hartu behar da mota honetako gaiak lantzen ditugunean eta batez ere errealitate soziala kritikoki zalantzan jarri nahi dugunean, batzuetan frustrazio sentimenduak sortu daitezkeela panoramarekiko. Esperientzia modu baikorrean ixteko, alderdi positiboak, ikasitakoak, parte-hartzaileek gauzatutako praktika positiboak erreskatatu behar dituzte, aho-gozoz amaitu dezaten bizikidetza.

Page 38: LAN DOKUMENTUA - JOLASETAEKIN · Horrez gain, marko teorikoak berak nahiz adibideek eredu funtzioa beteko dute material eta dinamika berriak sortzeko eta beste batzuk egokitzeko,

Adaptación de materiales y actividades didácticas de Educación para el Desarrollo con Perspectiva de Género

Christian Adriazola Olatz Domínguez

A.I. 1. EGUNERAKO PROPOSATUTAKO JARDUERA Munduaren testuinguruari buruz IZENBURUA: Aulki-jokoa ADINA: 14 urtetik aurrera (baina proposatzen den jarduerakoa bezalako taldeetan, neska-mutil txikiagoekin ere landu daiteke) TALDEA: 12 eta 30 lagun bitartean (50 lagunekin jolasteko datuak sartu ditugu)

DENBORA: Ordu 1,5.

BEHAR DIREN MATERIALAK:

Parte-hartzaile adina aulki (aulkien ordez gailetak, gozokiak edo bestelako objektuak erabil daitezke. Pertsona asko badira aulkien ordez egunkarietako orriak erabil ditzakegu eta aulkietan eseri beharrean dagozkigun orrietan sar gaitezke).

5 kartel izen hauekin: Ipar Amerika, Europa, Afrika, Asia eta Hegoamerika - Karibe

Munduko biztanleria, Barne Produktu Gordina, Energia kontsumoa, Parte-hartze politikoa, Hezkuntza eta Lan indarrari buruzko datuak A.12 eranskina.

ESPAZIOA: Areto handi bat edo espazio ireki zabala

MATERIAL ETA BALIABIDE OSAGARRIAK:

- Jokoaren bertsio asko eta desberdinak daude, iturri desberdinetako datuekin eginak: “Antipodes, Jeux pédagogiques, la Compil” aldizkaria, “Outils pédagogiques” saila, “Mundópolis II. GH tailerrak”, ITECO, Brusela

- Aquí y Alla, soñando a jugar Hezkuntza Koadernotik (Gasteiz) egokitutako jarduera - Munduko beste datu eta mapa batzuk. B eta C eranskinak.

LABURPENA: Jolas honetan munduaren banaketa ikus dezakegu kontinenteka: biztanleria, aberastasuna, eskubideak... Parte-hartzaile guztiak munduko biztanleak izango dira. Kopuruaren arabera kontinenteka banatu beharko dute eta "aberastasunak" errepresentatzen dituzten objektu edo materialak ere banatu beharko dituzte. Denbora utzi behar zaie eztabaidatzeko eta ados jartzeko. Oro har, munduaz ematen duten hasierako irudia oso urrun dago errealitatetik. Horrela, desberdintasunei, aberastasunari, pobreziari eta garapen kontzeptuari buruzko estereotipoak hautsiko ditugu. Horretarako, oso garrantzitsua da jokoaren amaierako ondorioak gidatzea eta errealitateaz genituen aurreiritzi eta irudiak lantzea (eztabaidarako gidoia A.12 eranskinean)

HELBURUAK:

Ikusaraztea zeintzuk diren kontinenteen eta gizon-emakumeen arteko desoreka demografikoak, ekonomikoak materialak eta eskubideen arlokoak. Munduko errealitateari buruzko estereotipoak eta aurreiritziak haustea.

Genero alorreko desorekak ezagutzea.

GAIAK: Natura, Politika, Gizartea, Kultura, Ekonomia, Garapena...

BARNERATU BEHARREKO BALOREAK: Analisi kritikoa, ezagutza, estereotipoak haustea

Page 39: LAN DOKUMENTUA - JOLASETAEKIN · Horrez gain, marko teorikoak berak nahiz adibideek eredu funtzioa beteko dute material eta dinamika berriak sortzeko eta beste batzuk egokitzeko,

Adaptación de materiales y actividades didácticas de Educación para el Desarrollo con Perspectiva de Género

Christian Adriazola Olatz Domínguez

LANDU BEHARREKO HAURREN ESKUBIDEAK: Munduko testuinguru orokorra ikusarazteko jarduera bat da. Lehenengo lur-hartzea. Ez dugu zuzenean haurren eskubiderik landuko, baina eskubide horiek garatzen diren testuingurua ezagutzeko balioko digu. Adibidez, hezkuntzari buruzko zenbait datu eransten baditugu, hezkuntza arloko eskubideen inguruko galderak bideratuko ditugu. Ordezkagarritasun politikoaz hitz egiten badugu, parte-hartzearekin lotutako haurren eskubideei buruzko gaiak aztertu ditzakegu...

GENERO IKUSPEGIA:

Kasu honetan zenbait kategoria sartu ditugu, kontinenteka ematen diren desberdintasun orokorren barnean gizon eta emakumeen arteko desberdintasunak ere ikusten laguntzeko.

JARDUERAREN EXEKUZIOA: Garapena: Lehen zatia hasteko begiraleak kontinenteen izenak jarriko ditu aretoko hormetan. Jarraian, taldeari azalduko dio munduko biztanleriaren banaketa sinbolizatu behar dutela. Aretoa mundua bada eta taldea biztanleria, parte-hartzaile bakoitzak x milioi biztanle irudikatuko ditu. Gero, parte-hartzaileak espazioan zehar banatuko dira eta kartelen azpian jarriko dira, munduko biztanleria ahalik eta modu zehatzenean banatzeko. Hainbat erronda egin daitezke zein edo zenbat kontinentetako kopuruak asmatu dituzten adieraziz. Taldea bere tokietan kokatzen denean, dinamizatzaileak benetako zifrak irakurriko ditu eta beharrezkoa balitz errepresentazio sinbolikoa zuzenduko du. Bigarren zatian munduko aberastasuna landuko da, aulkiekin sinbolizatzen dena. Hezitzaileak esango du aulki bakoitzak X milioi dolar errepresentatzen dituela. Taldeak kartelen azpian jarriko ditu aulkiak. Jarraian hezitzaileak benetako zifrak irakurriko ditu eta errepresentazioa zuzenduko du. Hirugarren zatian energi gastua landuko da, kandelek sinbolizatzen dutena. Hezitzaileak esango du kandela bakoitzak pertsonako X milioi KW errepresentatzen dituela. Taldeak kontinenteka banatuko ditu kandelak, munduko energia kontsumoaren inguruan duten ustearen arabera. Benetako zifrak irakurri eta errepresentazioa zuzenduko da. Argiak itzali eta kontinente bakoitzeko kandelak piztu ditzakegu. Horrela, oso modu bisualean jabetuko dira zenbat energia kontsumitzen den kontinente bakoitzean. Hurrengo urratsa izango da munduko biztanleriaren egoera genero ikuspegiarekin ikustea. Berriro ere denak elkartuko gara, kontinentekako banaketa ahaztuz. Kontinenteetako kartelak kendu eta bi kartel jarriko ditugu sinbolo maskulinoarekin eta femeninoarekin. Datu portzentual hauen arabera kokatuko gara kartelen azpian:

- Munduko biztanleria: munduko biztanleriaren barnean, zenbat gara emakumeak eta zenbat gizonak?

Parte-hartzaileak gizon eta emakumeen portzentajearen arabera banatu ondoren, galdera hauek egingo ditugu:

- Arkatz banaketa: zenbat gizon eta zenbat emakume daude alfabetatuta? - Gaileta banaketa: zenbat gizonek eta zenbat emakumek dute lana?

Banaketa bakoitzaren ostean munduko benetako datuak irakurriko dira eta banaketa sinbolikoan ikusi ez diren kontinentekako banaketen datuekin osatuko dira zifrak. Azkenik, parte-hartzaile guztiak berriz elkartuko ditugu eta desberdintasun horiek aldatu nahiko bagenitu zenbait tresna politiko ditugula esango diegu, esaterako, legebiltzarretako ordezkaritza. Azken galdera egingo dugu orduan:

Page 40: LAN DOKUMENTUA - JOLASETAEKIN · Horrez gain, marko teorikoak berak nahiz adibideek eredu funtzioa beteko dute material eta dinamika berriak sortzeko eta beste batzuk egokitzeko,

Adaptación de materiales y actividades didácticas de Educación para el Desarrollo con Perspectiva de Género

Christian Adriazola Olatz Domínguez

Hemen gaudenok legebiltzarretan ordezkaritza duten pertsonak izango bagina, zenbat gizon eta zenbat emakume geundeke legebiltzar horretan? Banatu daitezela uste bezala eta datuak zuzenduko ditugu gero. A.12 eranskinean ideia eta irudien gidoi bat dago jardueraren ondorengo eztabaidarako.

Page 41: LAN DOKUMENTUA - JOLASETAEKIN · Horrez gain, marko teorikoak berak nahiz adibideek eredu funtzioa beteko dute material eta dinamika berriak sortzeko eta beste batzuk egokitzeko,

Adaptación de materiales y actividades didácticas de Educación para el Desarrollo con Perspectiva de Género

Christian Adriazola Olatz Domínguez

A.II. 2. EGUNERAKO PROPOSATUTAKO JARDUERA: Emakumearen egoerari buruz IZENBURUA: Emakumea munduan

ADINA: 14 urtetik aurrera (baina proposatzen den jarduerakoa bezalako taldeetan, neska-mutil txikiagoekin ere landu daiteke) TALDEA: 12-30 pertsona (4-5 taldetan banatuta)

DENBORA: 1,5 ordu. BEHAR DIREN MATERIALAK:

- Munduko emakumezko presidente, lehen ministro eta abarren argazkiak - Presidente eta karguen izenak dituzten txartelak - Peters mapa - Sufragio unibertsala lortu zen urteak dituzten txartelak - Dinamizatzailearentzako informaziodun gidoia

ESPAZIOA: Areto handi bat edo espazio ireki zabala

MATERIAL ETA BALIABIDE OSAGARRIAK: http://mundoinfografia.blogspot.com/2011/02/mujeres-presidentas.html

- Munduko beste datu eta mapa batzuk. B eta C eranskinak.

LABURPENA: Jardueraren lehen zatia lehiaketa modura egingo da eta bigarrena tailer plastiko bezala egingo dute talde guztiek. Helburu nagusia da gaur egun emakumeek espazio publiko-politikoan duten tokia ikusaraztea. Lehenik eta behin, mundu mailako politikan aurki daitezkeen emakumezko presidenteengana hurbilduko gara. Zeintzuk diren eta zein herrialdetakoak diren ezagutuko dugu. Bigarrenik, emakume horiek espazio politikora iristeko gainditu dituzten zailtasun batzuk ikusiko ditugu, sufragioa eta boto eskubidea adibidetzat hartuta. Azkenik, hausnartuko dugu zein toki dugun mutil eta neskok gure inguruko espazio publikoan, ingurunerik hurbileneko erresistentziak ezagutzeko.

HELBURUAK:

Historian zehar nabarmendu diren emakumeak ezagutzea eta kokatzen jakitea

Emakumezko politikariak dituzten Estatuak ezagutzea eta kokatzen jakitea

Generoek historian zehar egin duten lana eta izan duten garrantzia aitortzea

Neskak ala mutilak izan, gauzak egiteko eta espazioak okupatzeko erak eta horrek berekin dakarrena aitortzea.

GAIAK: Politika, Gizartea, Kultura, Ekonomia, Garapena, Generoa

BARNERATU BEHARREKO BALOREAK: Analisi kritikoa, ezagutza, estereotipoak haustea

Page 42: LAN DOKUMENTUA - JOLASETAEKIN · Horrez gain, marko teorikoak berak nahiz adibideek eredu funtzioa beteko dute material eta dinamika berriak sortzeko eta beste batzuk egokitzeko,

Adaptación de materiales y actividades didácticas de Educación para el Desarrollo con Perspectiva de Género

Christian Adriazola Olatz Domínguez

LANDU BEHARREKO HAURREN ESKUBIDEAK: Hasieran ez ditugu haurren eskubideak zuzenean landuko, baina dinamikari esker gizonek eta emakumeek politikan, gizartean, kulturan... jasaten dituzten desberdintasunak ikusiko ditugu eta desberdintasun horiek jardueraren bigarren fasean islatu ditzakegu haurren eskubide batzuk garatuz, esaterako, berdintasun eta parte-hartze eskubideak.

GENERO IKUSPEGIA:

Alde batetik, emakumeek testuinguru politikoan egiten duten lana aitortu eta ikusi ahal izango dugu dinamika honetan lorpen eredu zehatzak aztertuz, izan ere esparru horretan gizonezkoek beti izan dute ordezkaritza handiagoa, oraindik ere bai. Dinamikaren bidez emakumeak plano politikoan duen tokia ikusteaz gain, beste espazio batzuei buruzko datuak ere landu ditzakegu, esaterako, zientzia, ekonomia, kultura edo nobel saridunen lorpenak.

Sufragio unibertsalari buruzko informazioa lantzean, hausnartuko dugu zein zailtasun dituzten emakumeek gizonezkoei esleitutako espazioetara iristeko eta desberdintasun horiek bereziki emakumeei baina oro har demokraziari kalte egiten diotela ulertuko dugu.

Dinamika inguruko espazioetara estrapolatzean, ikusi eta ulertuko dugu erresistentzia mekanismo horiek gure bizitzan ere topatzen ditugula eta guk geuk aplikatzen ditugula. Garrantzitsua da ondorioak geure esku dauden ondorio inklusibo eta ekitatiboetarantz bideratzea.

JARDUERAREN EXEKUZIOA: Jolasak bost erronda dauzka, talde bakoitzak gaia landuko du eta zenbait jarduera zehatz garatu beharko ditu:

1. ERRONDA: ZENBAT EMAKUME GOBERNATZAILE DAUDE MUNDUAN?: Talde bakoitzak 5 minutu izango ditu erantzun bat adosteko. Hiru buelta eman ondoren gehien hurbiltzen denak bost puntu lortuko ditu. (puntuak kontatzeko emakumearen ikurra erabil daiteke). Pistak eman ditzakegu, hurbil ala urrun dabiltzan, gainetik edo azpitik... munduan zenbat herrialde dauden ere esan diezaiekegu. Datu erreala eman eta A.13 eranskineko fitxan datozen datuekin osatu daiteke. “Gaur egun munduan dauden 194 herrialdeetatik 8tan baino ez dago emakumezko bat presidente edo lehen ministro karguan. “

2. ERRONDA: EMAN EMAKUME BAKOITZARI BERE KARGUA ETA HERRIALDEA: Talde bakoitzari 8 fitxa banatuko zaizkio emakume bakoitzaren argazkiarekin. Bertan idatzi beharko dute izena, kargua eta zein herrialdetakoa den. 15 minutu izango dituzte 8 fitxa betetzeko. Erantzunak bateratu eta 6 puntu irabaziko dituzte zuzen betetako fitxa bakoitzagatik (bi puntu informazio zuzen bakoitzak: 2 izenak, 2 karguak, 2 herrialdeak)

3. ERRONDA: EMAKUMEAK MAPAN KOKATU: Peters mapa hartuta, talde bakoitzetik pertsona bat altxako da eta emakume bakoitzaren fitxa dagokion herrialdean kokatuko du. Banan-banan irtengo dira fitxa guztiak kokatu arte. Kasu honetan 15 segundo izango dituzte fitxa mapan kokatzeko. 2 puntu jasoko dituzte denboraren barruan ongi kokatutako fitxa bakoitzeko.

4. ERRONDA: SUFRAGIO UNIBERTSALA: Sufragio Unibertsala zer den azalduko zaie eta taldeei 20 txartel banatuko zaizkie sufragio unibertsala lortu izan den urteekin (saiatu talde bakoitzari txartel kopuru berbera ematen). Buelta bakoitzean taldekide bat irtengo da eta saiatuko da txartela dagokion herrialdean kokatzen. 2 puntu jasoko dituzte mapan zuzen kokatutako urte bakoitzeko.

Page 43: LAN DOKUMENTUA - JOLASETAEKIN · Horrez gain, marko teorikoak berak nahiz adibideek eredu funtzioa beteko dute material eta dinamika berriak sortzeko eta beste batzuk egokitzeko,

Adaptación de materiales y actividades didácticas de Educación para el Desarrollo con Perspectiva de Género

Christian Adriazola Olatz Domínguez

Datuak zuzenduko dira azken errondara pasa aurretik eta puntuak kontatuko dira. Puntu gehien lortzen dituen taldeak irabaziko du. Historian zehar nabarmendu diren emakumeei buruzko datuak ere aipatuko dira: zientzialariak, idazleak... guztiak A.13 Eranskinean aurki daitezke.

ETA GURE INGURUAN ZER?: Munduko emakumearen egoera ezagutzeko, geure ingurura begiratu behar dugu. Taldeka jarraituz, kartulina baten gainean denek erabiltzen duten espazio komun baten planoa marraztu beharko dute: taldeko lokalak, institutuko patioa, tabernak, parkeak... Horietako bat aukeratu eta bertan adierazi beharko dute toki horretako zein espaziotan egon ohi diren neskak, zeinetan mutilak eta zeinetan biak. Planoak aurkeztu eta eztabaida bat egingo da: Zein dira mutilen espazioak? Zergatik? Zein dira nesken espazioak? Zergatik? Zer gertatzen da mutilek neskena den espazio bat erabili nahi dutenean? Eta alderantziz?

Page 44: LAN DOKUMENTUA - JOLASETAEKIN · Horrez gain, marko teorikoak berak nahiz adibideek eredu funtzioa beteko dute material eta dinamika berriak sortzeko eta beste batzuk egokitzeko,

Adaptación de materiales y actividades didácticas de Educación para el Desarrollo con Perspectiva de Género

Christian Adriazola Olatz Domínguez

A.III. 3. EGUNERAKO PROPOSATUTAKO JARDUERA: Haurren eskubideei buruz IZENBURUA: Eskubideen labirintoa

ADINA: 8 urtetik aurrera

TALDEA: 12-30 lagun (lau taldetan banatuta)

DENBORA: 1,5 ordu.

BEHAR DIREN MATERIALAK:

Labirinto formako lau ibilbide, lurrean tizaz margotuta.

Txartelak oztopoekin.

Lau zapi ibilbidea egingo duten lau lagunei begiak estaltzeko.

Lau maleta eskubideekin lotutako objektuak sartzeko.

Labirintoan jaso eta maletan sartuko dituen objektuak. A.14 eranskina.

ESPAZIOA: Areto handi bat edo espazio ireki zabala

MATERIAL ETA BALIABIDE OSAGARRIAK:

- Lehenik eta behin, gomendatzen dugu UNICEFek haurren eskubideen hitzarmenak munduan duen egoerari buruz eginiko datuak eta txostenak begiratzea.

- Munduko beste datu eta mapa batzuk. B eta C eranskinak.

Page 45: LAN DOKUMENTUA - JOLASETAEKIN · Horrez gain, marko teorikoak berak nahiz adibideek eredu funtzioa beteko dute material eta dinamika berriak sortzeko eta beste batzuk egokitzeko,

Adaptación de materiales y actividades didácticas de Educación para el Desarrollo con Perspectiva de Género

Christian Adriazola Olatz Domínguez

LABURPENA: Jolasean, lau bide dituen labirinto bat izango dugu. Lau lagunen bizitzetako bideak izango dira, jaiotzen direnetik heltzen direnera arte. Jolasak iparraldeko mutiko baten, iparraldeko neskato baten, hegoaldeko mutiko baten eta hegoaldeko neskato baten paperetan jarriko gaitu. Talde bakoitzak pertsona horietako bat irudikatuko du eta labirintoa zeharkatu beharko du bizitzaren maleta betez. Bidean baldintza desberdinak topatuko dituzte, bakoitzaren generoaren eta jatorriaren arabera. Jolasaren helburua da bidearen amaieraraino, hots, helduaroraino iristea. Jolasa amaitzean alderatuko dugu pertsonaia bakoitza noraino iritsi den eta horietako bakoitzak helduarora iristeko zein oztopo topatu dituen. Rol joko dinamiko bat da.

HELBURUAK:

Jakitea eta ulertzea existitzen direla Haurren Eskubideak eta eskubide horiek garrantzitsuak direla neska-mutikoak pertsona bezala garatu daitezen.

Jakitea eta ulertzea eskubide horiek lortzeko desberdinatasunak daudela jatorriagatik (Iparralde-Hegoalde) eta genero estereotipoengatik.

GAIAK: Ezagutzea zeintzuk diren beren eskubideak, genero rolak, berdintasuna, mundu mailako egoera eta testuingurua, norberaren aukerak, norberaren gustuak, eskubideak lortzeko oztopoak.

BARNERATU BEHARREKO BALOREAK: Errealitate sozial globala kritikoki ulertzea, pentsamenduak, sentimenduak eta gertakariak interpretatzea, sentimenduak adieraztea, lankidetza.

LANDU BEHARREKO HAURREN ESKUBIDEAK: Den-denak, horixe baita jardueraren gai nagusia.

GENERO IKUSPEGIA:

Talde bakoitzak bidean topatuko dituen oztopoek hainbat gairekin zerikusia izango dute: Iparra-Hegoa desberdintasunekin eta baita ere generoaren inguruan sortzen diren estereotipoetatik eratorritako desberdintasunekin, zeintzuek rol zehatzetara mugatzen baitituzte neskak eta mutilak, eta batzuetan pertsonen garapena eragozten baitute.

Ikusiko ditugun kasuak oso muturrekoak izango dira batzuetan, baina gauza bat ikusi eta ulertzeko balioko digu: mutil bat edo neska bat, jaiotzen den unetik hasi eta heltzen den arte, elementu anitzekin topatuko da, genero roletan oinarritutakoak batzuk, bizi duen ipar edo hegoko testuinguruekin lotutakoak besteak, eta horiek eragina izango dute bere bizitzan.

JARDUERAREN EXEKUZIOA: Espazioa prestatzea:

Areto edo espazio zabala beharko dugu, lurrean lau ibilbide desberdin marrazteko. Guztiek abiapuntu bera izango dute, baina toki desberdinetan amaituko dira. Garrantzitsua da lau bideak kolore desberdinekin marraztea eta elkarrengandik behar adina bananduta egotea taldeek elkarri trabarik egin ez diezaioten eta bideen artean tokia egon dadin taldeko gainerako kideak (gidak) kokatzeko. Ibilbide bakoitzean zehar hainbat objektu kokatuko dira; taldeak ordezkatzen dituzten lau kideen lorpenak edo zamak izango dira eta bakoitzak bere bizi maletan sartu beharko ditu. Objektu bakoitzean txartel bat egongo da. Txartel hori beste taldekide batek irakurriko du eta bertan jarritakoak adieraziko du objektua zama edo lorpena den eta lehiakideak bidea zein baldintzatan jarraitu behar duen. Talde bakoitzak maleta/motxila bat eta zapi bat ere beharko ditu.

Page 46: LAN DOKUMENTUA - JOLASETAEKIN · Horrez gain, marko teorikoak berak nahiz adibideek eredu funtzioa beteko dute material eta dinamika berriak sortzeko eta beste batzuk egokitzeko,

Adaptación de materiales y actividades didácticas de Educación para el Desarrollo con Perspectiva de Género

Christian Adriazola Olatz Domínguez

Taldeak prestatzea:

Lau taldetan banatuta, bakoitzak ibilbidea egingo duen pertsona aukeratu beharko du. Pertsona hori abiapuntuan kokatuko da begiak estalita eta maleta/motxilarekin, bertan lorpenak/zamak sartzeko. Taldeko beste pertsona batek bidean topatzen dituen txartelak irakurriko ditu. Gainerakoek, betiere bidetik kanpo, oinez doanari lagunduko diote eta behar dituen argibideak emango dizkiote begiak estalita dauzkanak bidea egin dezan lurreko marrak zapaldu gabe. Lau pertsonaiak taldeen artean zozketatuko dira:

- Jon, Bilboko mutikoa - Eneritz, Gasteizko neskatoa - Jose, Ekuadorreko mutikoa - Rachel, Senegaleko neskatoa

Exekuzioa:

- Lau taldeak abiapuntu beretik abiatuko dira: pertsonaia bakoitzaren jaiotza da - Hortik aurrera, gidek argibideak emango dizkiote bidean doanari objektuetara

hurbildu dadin, txartela irakurri eta dagokion objektua maletan sartzeko. - Bidean objektu desberdinak topatuko dituzte, haurren eskubideekin eta pertsona

baten bizitzako mugarriekin lotutakoak: eskola, osasuna, familiaren babesa, aukeratzeko eskubidea, jolasa...

- Txartelek laguntza eman dezakete (esaterako, une batez zapia kentzeko aukera eman dezakete, segundo batez bidea ikusteko) edo oztopoak jarri ere bai (hurrengo objektua hartu arte txingoka joatea).

- Pixkanaka, pertsonaia bakoitzaren bizitzako ildoa osatuko da. - Denak helmugara, hots, helduarora iritsi arte itxarongo da eta orduan

dinamizatzaileak amaierako gutunazala emango dio talde bakoitzari, zer-nolako heldu mota bilakatu diren irakurtzeko.

Ondorioak:

- Amaitzeko, talde bakoitzak nola sentitu den aipatu beharko du, bai amaierara iristean, bai nolakoak bihurtu diren esan dutenean eta baita bidean ere, gainerako taldeek zeuzkaten probak ikusi eta zein desberdinak ziren ohartzean.

- Denen artean aipatuko dute desberdintasun horiek egiazkoak direla, nahiz eta jolasean apur bat exageratu diren. Desberdintasun horiek islatzen dituzten egoeren adibideak jarri beharko dituzte.

JOLASAREN/JARDUERAREN ALDAERAK:

- Jolasa espazio itxian barik, espazio ireki batean egin daiteke. - Kanpaleku batean egiten badugu, mendi-irteera bat aprobetxatu daiteke talde

bakoitzari ibilbide desberdina emateko; guztiak helmuga berera iritsiko lirateke, baina bide desberdinetik eta proba desberdinak igarota.

- Taula bat erabiliz egin genezake, hau da, labirintoa arbel baten gainean margotuz eta tizarekin bertan aurrera eginez.

Page 47: LAN DOKUMENTUA - JOLASETAEKIN · Horrez gain, marko teorikoak berak nahiz adibideek eredu funtzioa beteko dute material eta dinamika berriak sortzeko eta beste batzuk egokitzeko,

Adaptación de materiales y actividades didácticas de Educación para el Desarrollo con Perspectiva de Género

Christian Adriazola Olatz Domínguez

7. VIDEOFORUMA: GI GH-n lantzeko ikus-entzunezko tresna

Nola egin daiteke videoforum bat? Gaur egun funtsezkoa da ikus-entzunezko materiala baliabide didaktiko bezala erabiltzea. Hezten ditugun neska-mutikoak “telebistaren belaunaldikoak” dira. Pelikulak, ikus-entzunezkoak, publizitatea… guztiak izan daitezke baliagarriak landu ditugun gaiak jorratzeko eta sakontzeko (eman ditugu ikus-entzunezko baliabideak erabiliz egin daitezkeen jarduera edo dinamiken zenbait adibide). Jarraian pelikula luzeetan zentratuko gara. Pelikula bat ikusteak gogoeta asko eta onak egiteko bidea eman dezake, baldin eta ongi aukeratzen bada eta Videoforum bat egiteko lana hartzen bada. Videoforuma egiteko eskema posible bat hartu dugu erreferentzia edo eredu gisa, jorratu nahi ditugun gaietara egokituz: GI eta Haurren eskubideak. Eskema hori interesgarritzat jotzen dugun edozein filmetan erabili ahal izango dugu. Era berean, zenbait videoforum elaboratuagoren adibide batzuk aurkeztuko dizkizuegu eta azkenik lantzeko moduko pelikula zerrenda bat. VIDEOFORUM BAT EGITEKO APLIKATU DAITEKEEN ESKEMA

1. VIDEOFORUMA PRESTATU Hiru zati izango lituzke:

Fitxa teknikoa: pelikularen datu teknikoek pistak eman ditzakete testuinguru historikoari, geografikoari edo sozialari buruz. Zuzendariaren erreferentziak eskuartean izanez gero, interesgarriak izan daitezkeen beste pelikula batzuk aurkitu ditzakegu. Gauza bera aktoreekin ere. Jasotako sariek eta aurreko datu guztiek pelikularen hasierako erradiografia egiteko balioko digute eta hortik informazio eta datu interesgarriak atera daitezke.

Sekuentzien gidoia egitea: gidoi honekin gertakarien deskribapen sekuentziala egin daiteke eta hori gero eztabaidako galderen gidoia egiteko edo eszenarik interesgarrienak erreskatatzeko erabiliko dugu.

Eztabaidarako galderen gidoia egitea: Kontuan hartu beharko liratekeen elementuak: Pertsonaia nagusien azterketa Pelikularen egituraren azterketa Pertsonaiak harremanetatik aztertzea Baloreen analisia Pelikulan agertzen diren kontzeptuen analisia (demokrazia, hezkuntza,

justizia…) Pelikulan agertzen diren elementuek inguruko errealitatearekin duten

harremana. 2. PELIKULA IKUSI:

Ikusi baino lehen, interesgarria izan daiteke fitxa teknikoa azaltzea pelikularen egoera ulertzeko, datu garrantzitsu eta aipagarriak erreskatatuz.

3. PELIKULA IKUSI ONDOREN: Hainbat urrats eman behar dira:

Eztabaidan sartu baino lehen, egin gogoeta pertsonala. Idatzizkoa izan daiteke edo “ideia zaparrada” teknika erabil daiteke, pertsona bakoitzak ozenki esan dezake pelikula ikusi ostean burura etorri zaion lehen hitza edo sortu zaion lehen

Page 48: LAN DOKUMENTUA - JOLASETAEKIN · Horrez gain, marko teorikoak berak nahiz adibideek eredu funtzioa beteko dute material eta dinamika berriak sortzeko eta beste batzuk egokitzeko,

Adaptación de materiales y actividades didácticas de Educación para el Desarrollo con Perspectiva de Género

Christian Adriazola Olatz Domínguez

sentimendua. Erronda sinple bat ere egin liteke, bakoitzak laburrean planteatu dezan zer iruditu zaion. Aurretik prestatuta dugun gidoiko galderak erabil daitezke.

Eztabaidan sartu. Dinamizatzaileak eztabaida gidatu beharko du funtsean dauden gai garrantzitsuagoetara irits dadin. Horretarako:

Pelikulako egoerak, eszena zehatzak aztertu daitezke. Agertzen diren esaldirik garrantzitsuenak ere aztertu daitezke.

Amaitzean, eztabaida gaur egungo errealitate hurbilenetarantz eraman behar da eta hortik, gatazkak konpontzera, jarrerak aztertzera eta konponbideak planteatzera. Beste gogoeta pertsonal batekin amaitu daiteke.

Ikaskuntza prozesu osoa amaitzeko, neska-mutikoek ebaluazio prozesuan parte har dezakete. Garrantzitsua da ikasle bakoitzaren gogoetei jarraipena egitea, ikusteko ea ondorio zentzudunetara iristen diren eta zer-nolako azterketa egiten duten.

Videoforumeko bi adibide zehatz „Whale rider‟

(Pelikula 10 urtetik aurrera. Videoforuma 12 urtetik aurrera) FITXA TEKNIKOA Zuzendaria: Niki Caro. Gidoia: Niki Caro; Witi Ihimaera-ren eleberrian oinarrituta. Produkzioa: Tim Sanders, John Barnett eta Frank Hübner. Herrialdeak: Zeelanda Berria eta Alemania. Urtea: 2002. Iraupena: 105 min. Aktoreak: Keisha Castle-Hughes (Pai), Rawiri Paratene (Koro), Vicky Haughton (Flowers), Cliff Curtis (Porourangi), Grant Roa (Rawiri), Mana Taumaunu (Hemi), Rachel House (Shilo), Taungaroa Emile (Dog), Tammy Davis (Willie), Mabel Warekawa- Butt (Maka). Sariak: Alemaniako gazte eta haurrentzako bideo onenaren saria jaso zuen 2004an. Urte bereko Oscar sarietan Keisha Castle-Hughes Emakumezko Aktore Protaginista Onenaren saria jasotzeko hautagaia izan zen. 2004ko Critics’ Choice Awards sarietan (Broadcast, Estatu Batuetako Kritikarien Elkarteak emanak) Emakumezko Aktore Gazte Onenaren eta Famili Pelikula Onenaren sariak jaso zituen. 2003ko Ingurumen Sarietan pelikula onena izendatu zuten. 2002ko Donostiako Nazioarteko Zinemaldian, Sekzio Ofizialeko Saria irabazi zuen, besteak beste.

LABURPENA: Zeelanda Berriko itsasertzeko herri txiki batean, Maoriek diote Paikea

Balea Zaldunaren ondorengoak direla. Duela mila urte baino gehiagotik, buruzagiaren gizonezko oinordekoak jasotzen du kargua belaunaldiz belaunaldi. Iritsi da unea. Buruzagiaren seme zaharrenak, Porourangi-k (Cliff Curtis), bikiak ditu: mutiko bat eta neskato bat. Ama eta mutikoa ordea erditzeko unean hilko dira. Neskatoari Pai izena jarriko diote (Keisha Castle-Hughes). Saminean murgildurik, aitak aiton-amonen esku utziko du alaba. Koro (Rawiri Paratene) da aitona eta buruzagia, baina ez du tradizioaren oinordekotzat ikusten eta baztertu egiten du. Flowers amonak ordea (Vicky Haughton) beste ikuspegi bat du: neskatoak eginahalak egiten ditu aitonaren maitasuna lortzeko eta Korok pixkanaka ikasiko du biloba maitatzen. Pai-ren aita Porourangi –orain nazioarteko ospea duen artista– hamabi urteren ondoren etxera itzultzen denean Korok pentsatzen du guztia konpondu dela eta Porourangi-k bere patua onartuko duela bere ondorengo bihurtuz. Porourangi-k ordea ez du buruzagi izan nahi; hainbeste urte herritik urrun igarota, bera ere urrundu egin da bere herritarrengandik, fisikoki eta emozionalki. Kororekin eztabaida mingarria izan eta gero, Pai hartu eta alde egingo du. Neskatoak hasiko du bidaia baina berehala itzuliko da, aitonak bere beharra duelakoan. Aurreiritziek itsututa dagoelarik, Flowersek ere ezingo du Koro konbentzitu Pai bere oinordeko naturala dela

Page 49: LAN DOKUMENTUA - JOLASETAEKIN · Horrez gain, marko teorikoak berak nahiz adibideek eredu funtzioa beteko dute material eta dinamika berriak sortzeko eta beste batzuk egokitzeko,

Adaptación de materiales y actividades didácticas de Educación para el Desarrollo con Perspectiva de Género

Christian Adriazola Olatz Domínguez

onar dezan. Buruzagi zaharra ziur dago bere herriaren arazoak Pai jaio zen unean hasi zirela eta herritarrei eskatuko die ekar ditzatela beren 12 urteko semeak entrenatzen hasteko. Korok uste du antzinako kantuak, tribuko erritoak eta gerra teknikak ikasten badituzte hurrengo liderra bere kasa gailenduko zaiela gainerakoei. Bien bitartean, ozeanoaren sakonean, balea banku handi bat Pai-renganaino etorriko da, bien patu partekatuak erakarrita. Baleak hondartzako harean harrapatuta geratzen direnean, Koro ziur dago tribuaren amaiera apokaliptikoa iragartzen duen seinalea dela… baina pertsona bat prest dago sakrifizio handi bat egin eta herriko jendea salbatzeko: Balea Zalduna.

HELBURUAK

"Gizon edo emakume izaten” nola irakasten den eta jarduerak, baloreak edo bizimoduak generoaren arabera sozialki nola erlazionatzen diren aztertzea.

Patriarkatuaren pean eraikitako eredu tradizionalak emakumetasuna nola ikusten duen hausnartzea.

Paper femenino eta maskulinoen artean tentsioan sartzen diren gaiak aztertzea, zer espero den bakoitzarengandik eta zer ez, paper horietan sialkatzeak gatazkaren konponbidean izan dezakeen eragina.

Erantzukizunak eta paperak pertsonarengan, bere gaitasun eta trebetasunetan oinarritzen direla konturatzea eta ez gizon edo emakume izatean. Norbere desioak lortzeko izan ditzakegun zailtasunak eta laguntza mekanismoak identifikatzea.

EDUKIAK

1. Tradizionalismo patriarkalean gehiegitan ematen diren zenbait egoeratan, emakumeek ez daukate modurik tradizionalki gizonenak izan diren paperak edo erantzukizunak hartzeko eta era berean gizonezkoei ukatu egiten zaie berentzat desegokiak edo garrantzi gutxikoak diren zenbait funtzio betetzea.

2. Pobreziak emakume aurpegia du: “Munduko pobreen %70 emakumeak dira”. Pobrezia egoera zaila da eta pertsona askok jasaten dute, baina emakumea izanez gero, are arazo gehiago sortzen ditu. Bizi dituen desberdintasunen ondorioz, emakumeak ahalegin bikoitza egin behar du bere balioa erakusteko.

3. Estereotipo maskulino eta femeninoei jarraitzen badiegu, azkenean emakumeak garapeneko faktore erabakigarri izateko duen gaitasuna desagerraraziko dugu.

4. Emakumeak bere ezaugarri pertsonalengatik baloratua izateko eskubidea du eta horrek gizartean duen papera indartzen du, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzen du eta Milurtekoaren Helburuetako hirugarrena betetzen du: “Genero berdintasuna eta emakumearen jabekuntza sustatzea”. NBEk helburu horixe planteatzen du, besteak beste, munduko desberdintasunak, pobrezia eta garapen falta desagerrarazteko. Hori lortzeko, emakumearen paperak garrantzi handiagoa izan behar du.

5. Garrantzitsua da ulertzea emakumea ezinbesteko faktorea dela garapen sozial eta ekonomikoan. Bere tokia eta garrantzia eman behar zaizkio gizartean eta tradizionalki sustraituak ditugun estereotipoetatik ihes egin. Pertsona guztiek, gizon zein emakume, protagonistak izan behar dute garapenean eta bidegabekerien aurkako borrokan.

BALOREAK: Egoerak ulertzea eta kritikoki aztertzea, Justizia, Berdintasuna

HAURREN ESKUBIDEAK: berdintasunarekin (bazterkeria ezarekin), nortasunarekin (jatorri kulturala, nortasuna, pentsatzeko askatasuna, gutxiengoen babesa) eta hezkuntzarekin eta jolasarekin lotutako esubideak.

GARAPENA: 1. “Whale Rider” pelikula proiektatu: pelikularen fitxa teknikoa eta laburpena aurkeztu.

Positiboa litzateke zuzendariaren, protagonisten eta istorioaren beraren jatorri indigena gogora ekartzea eta baita jasotako sari guztiak ere.

Page 50: LAN DOKUMENTUA - JOLASETAEKIN · Horrez gain, marko teorikoak berak nahiz adibideek eredu funtzioa beteko dute material eta dinamika berriak sortzeko eta beste batzuk egokitzeko,

Adaptación de materiales y actividades didácticas de Educación para el Desarrollo con Perspectiva de Género

Christian Adriazola Olatz Domínguez

2. Hezitzaileen lanerako giltzarriak: Pelikulan genero rolak jorratzen dira eta baita ere aztertzen da nola zenbait funtzio sozial tradiziotik eta ohituretatik datozen balio judizioetan oinarrituta esleitzen zaizkien gizonei edo emakumeei, pertsona bakoitzaren gaitasunak kontuan hartu gabe. Pelikulan zehar ikusiko dugu Pai protagonista, 12 urteko neskatoa, borrokan ari dela bere tribu Maorian ematen den egoera bati aurre egiteko: ez daukate buruzagirik. Ohituren eta bere aitonaren gainetik ere jauzi egingo du, nahiz eta hari benetako sakrilegioa irudituko zaion neskatoak egin nahi duena. Ohiturak bortxatzen ari dela uste du. Filman Pai-k bere gaitasun pertsonalak erakutsiko ditu eta buruzagi berri izendatuko dute; aitona ez dago ados erabaki horrekin, baina azkenean berak ere ulertu eta baloratuko ditu gaitasun horiek, ezarritako genero rol guztien gainetik. Emakumeen paperak eta rolak. Emakumeak tribu maorietan betetzen duen papera oro har gizartean betetzen duenaren oso antzekoa da. Pelikulan ikusiko dugu emakumeek hainbat lan eta zeregin egiten dituztela eta badirudi emakume izate soilagatik beraiei dagokiela lan horiek egitea, ez dituzten ezaugarri pertsonalengatik edo berek hala aukeratuta: sukaldean egin, familia zaindu, ezkondu… aitonaren ikuspegi ohiturazaleak erakusten digu “mutikoen gauzak” eta “neskatoen gauzak” ez direla berdinak. Emakumeari sozialki ematen zaion espazioa barruan dago eta zaintzarekin lotuta dago. Gizonarena berriz publikoa da, kanpokoa. Esate baterako, amona haserretzen denean hauxe esaten dio aitonari: “Zu izango zara hemengo buruzagia baina sukaldean nik agintzen dut”. Aitonak maistrarekiko duen jarreran ere agerikoa da bereizketa hori "Oraindik ez al da ezkondu?”, emakume batek daukan aukera bakarra izango balitz bezala. Gizonen paperak eta rolak. Pai-ren aita eta osabaren artean ere ematen da gatazka. Bietako batek ere ez dauka lider izateko behar dena. Aitonaren iritziz, Pai-ren aitak ez dauzka lider izateko behar diren ezaugarriak, eskultura eta artea baitira bere lan-esparrua (aitonak ez du hori baloratzen). Anaiak ere ez ditu betetzen ezaugarri horiek, aitonaren ustez “alferra” eta abandonatua baita. Liderraren paperek eta rolek sozialki maskulinotzat hartzen ditugun ezaugarriak dituzte. Baina rolak planteatzeko okerreko modua da hori: aitonaren esanetan, liderrak “indartsua, ausarta eta azkarra” izan behar du eta eztabaidagarria da ezaugarri horiek gizonenak bakarrik ote diren edo gizon guztiek izan behar dituzten gizontzat hartuak izateko.

Gainera, sozialki gizonei esleitzen zaizkien erantzukizunak negatiboak ere izan daitezke: gizonak presionatuta daude erantzukizunak, lidergoa… hartzeko. Edozein dela ere bere aukera, pertsona guztionak diren beste ezaugarri batzuk ukatzen zaizkie: sentimenduak, artearekiko sentsibilitatea…

Zer izan nahi dugun erabakitzeko aukera. Pelikulak erakusten digu gizonak zein emakumeak beren gaitasun pertsonalen arabera baloratu behar direla. Gaitasun eta trebetasun horien arabera gainera libre izan behar dute zer egin nahi duten eta zein rol hartu nahi dituzten erabakitzeko. Azken finean, pelikulak genero ikuspegia ulertzeko behar den jarrera erakusten digu. Rol eta estereotipo sozial guztien gainetik daude pertsonen ezaugarriak. Kontuan hartzen baditugu, ezaugarri horiek indartuz garapena bideratzen dugu, gizon edo emakume izate soilaren gainetik.

Pelikulan badago eszena bat ondorio honen metafora gisa ikus daitekeena. Aitona txaluparen motorra konpondu nahian dabil, baina ezinezkotzat jotzen du soka

Page 51: LAN DOKUMENTUA - JOLASETAEKIN · Horrez gain, marko teorikoak berak nahiz adibideek eredu funtzioa beteko dute material eta dinamika berriak sortzeko eta beste batzuk egokitzeko,

Adaptación de materiales y actividades didácticas de Educación para el Desarrollo con Perspectiva de Género

Christian Adriazola Olatz Domínguez

hautsi egin delako. Soka berria jarri behar zaio, hori uste du berak. Pai-k beste aukera bat bilatuko du arazoa konpontzeko. Aitonarenaz besteko konponbide bat proposatu eta gauzatuko du: sokari korapilo bat eginda, motorra martxan jartzea lortuko du. Arazoa konpondu duen arren, aitona Pai-rekin haserretuko da. Bereaz besteko konponbide bat proposatu du, baina neskatoa da eta neskatoek ezin dute pentsatu ere egin horrelako arazoetan. Pai-ren ideiak eta ekarpenak desagerrarazi eta ikusezin bihurtzen ditu, emakumeak garapenari egin diezaiokeen ekarpena desagerrarazten eta ikusezin bihurtzen den bezala, konponbideari ateak itxiz. Jarrera matxistek aldaketaren aurrean duten erresistentzia islatzen du eszenak.

3. Eztabaidaren gidoiarekin jarraituz, eztabaida irekia egin ikasgelako kide guztiekin, ondorioak eta antzeko egoerentzako alternatiba posibleak bilduz: Zergatik haserretzen dira Pai eta bere aitona? Zein da Maori herriaren arazoa? Zer-nolako erantzukizuna duela uste eta sentitzen du Pai-k bere aitonarekiko? Zergatik uste du aitonak horiek ez direla nesken kontuak? Nolako rola izan dezake emakume batek ohituren arabera? Eta gizon batek? Zertaz arduratzen dira batzuk eta besteak pelikulan? Pai-ren aita eskultorea da eta hori ez dator bat bere gizartearekin. Zergatik uste duzu aitonak hori pentsatzen duela? Zer egozten dio Pai-ren aitari? Nolakoa izan behar du liderrak? Aitonaren arabera, zein ezaugarri izan behar ditu? Pai-k betetzen ditu ezaugarri horiek? Nola erakusten du? Zein errebeldia keinu dauzka Pai-k pelikulan zehar? Mutikoek eta Pai-k jarrera desberdinak dituzte aitonak erakutsitakoarekiko. Zein dira desberdintasunak? Nola erakusten du Pai-k Maori herriaren lider berria dela? Nola konturatzen da bere aitona? Zertan desberdintzen dira aitonaren eta amonaren jarrerak? Zuen eguneroko bizitzan, noiz ezartzen dira jarrera eta estereotipoak emakume eta gizonentzat? Noizbait sentitu al duzu ezin zenituela zure ametsak bete edo ezin zenuela nahi zenuen zerbait lortu ez zetorrelako bat gizon eta emakumeek sozialki dituzten rolekin?

“Las mujeres de verdad tienen curvas”

(14 urtetik aurrera) FITXA TEKNIKOA Zuzendaria: Patricia Cardoso Gidoia: Josefina Lopez eta George LaVoo Produkzioa: George La Voo Effie T. Brown Iraupena: 90 min. Herrialdeak: Estatu Batuak Produkzio urtea: 2002 Aktoreak: América Ferrera, Lupe Ontiveros, Ingrid Oliu, George López, Brian Sites. Sariak: Epaimahaiaren Sari Berezia eta Ikuslegoaren Saria Sundance 2002 Zinema Jaialdian; Gazteriaren Saria Donostiako 2002 Zinemaldian; Produktoreentzako Saria Independent Spirit Awards 2003 sari-banaketan eta, besteak beste, Ikuslegoaren Saria Iruñeako Nazioarteko Zinema eta Emakumeen 22. Erakustaldian.

Laburpena: Ana jatorri hispanoko 18 urteko neska bat da, Los Angelesen bizi dena bere familiarekin. Bigarren Hezkuntza amaitzear dago eta Unibertsitatera joateko aukerarekin amets egin dezakeen lehena da familian. Beka bat lortzeko aukera du, baina amak ez dio uzten. Ez du uste alabari komeni zaionik; lan egin, argaldu eta lehenbailehen senargaia aurki dezan nahi du. Eskola amaitzean Anak bere ahizparen jostundegian hasi behar du lanean, eskaera handi bat dute eta.

Page 52: LAN DOKUMENTUA - JOLASETAEKIN · Horrez gain, marko teorikoak berak nahiz adibideek eredu funtzioa beteko dute material eta dinamika berriak sortzeko eta beste batzuk egokitzeko,

Adaptación de materiales y actividades didácticas de Educación para el Desarrollo con Perspectiva de Género

Christian Adriazola Olatz Domínguez

HELBURUAK

Patriarkatuaren pean eraikitako eredu tradizionalak emakumetasuna nola ikusten duen hausnartzea.

Emakumetasun eredu tradizionalaren eta beste eredu batzuen artean tentsioa sortzen duten gaiak aztertzea: amatasuna, erabakiak hartzeko eta aukeratzeko gaitasuna edo gaitasunik eza, emakumeen rolak gizartean eta lan munduan, gizarteak emakumeei inposatzen dizkien edertasun kanon eta eredu desberdinak…

Multinazionalen eta makilen arteko desberdintasun harremana aztertzea eta horrek langileengan (batez ere emakumeengan) dituen ondorioak ezagutzea: laneko eskubideen urraketa eta baldintza duinik eza.

EDUKIAK

1. Tradizionalismo patriarkalean ohikoegiak diren zenbait egoerak erabakitzeko gaitasuna ukatzen die emakumeei eta emakumetasunaren okerreko rol sozialak hartzera behartzen dituzte. Rol horiek era askotakoak dira: estereotipo fisikoak, familian edo lan munduan dituzten rolak… azkenean emakumea menpean hartzen dute, balioa kentzen diote eta ikusezin bihurtzen dute.

2. Pobreziak emakume aurpegia du: “Munduko pobreen %70 emakumeak dira”. Pobrezia egoera zaila da eta pertsona askok jasaten dute, baina emakumea izanez gero, are arazo gehiago sortzen ditu. Bizi dituen desberdintasunen ondorioz, emakumeak ahalegin bikoitza egin behar du pobrezia egoeratik ateratzeko.

3. Makiletan ikusten da iparralde eta hegoaldearen arteko desberdintasunek sortzen duten ondorioetako bat, duintasunik gabeko lan baldintza prekarioak sustatzen baitira harreman ekonomiko eta sozial bidegabe horien azpian. Pobrezia testuinguruetan (hegoaldeko herrialdeetan edo herrialde aberatsetako etorkinen artean), emakumeak dira makiletako biktima kontratatuak.

4. Emakumeak eskubidea du bere etorkizuna erabakitzeko eta baita ere lan bizitza duina izateko, eta horrek gizartean duen papera indartzen du, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzen du eta Milurtekoaren hirugarren Helburua betetzen du: “Genero berdintasuna eta emakumearen jabekuntza sustatzea”. NBEk helburu horixe planteatzen du, besteak veste, munduko desberdintasunak, pobrezia eta garapen falta desagerrarazteko. Hori lortzeko, emakumearen paperak garrantzi handiagoa izan behar du.

5. Garrantzitsua da ulertzea emakumea ezinbesteko faktorea dela garapen sozial eta ekonomikoan. Bere tokia eta garrantzia eman behar zaizkio gizartean eta tradizionalki sustraituak ditugun estereotipoetatik ihes egin. Pertsona guztiak, gizon zein emakume, protagonistak izan behar dute garapenean eta bidegabekerien aurkako borrokan.

BALOREAK: Egoerak ulertzea eta kritikoki aztertzea, Justizia, Berdintasuna, Parte-hartzea

HAURREN ESKUBIDEAK: Berdintasunarekin (diskriminazio ezarekin), hezkuntzarekin, parte-hartzearekin eta nortasunarekin lotutako eskubideak.

GARAPENA:

1. “Las mujeres de verdad tienen curvas” pelikularen proiekzioa: pelikularen fitxa teknikoa eta laburpena aurkeztu. Azpimarratu pelikula emakume batek zuzendu duela. Emakumezko zinema zuzendari batzuk aipatu daitezke.

2. Dinamizatzailearen lanerako giltzarriak: pelikula honek modu arin eta dibertigarrian lantzen ditu etorkinen bigarren belaunaldiek izaten dituzten arazoak, nortasun kulturala, sexualitatea eta maitasuna deskubritzea nerabezaroan edo atzerriko langileen lan esplotazioa. Fitxa didaktiko honetan nagusiki genero nortasunetik eta zehazki emakumetasunetik aztertuko dugu pelikula. Batez ere

Page 53: LAN DOKUMENTUA - JOLASETAEKIN · Horrez gain, marko teorikoak berak nahiz adibideek eredu funtzioa beteko dute material eta dinamika berriak sortzeko eta beste batzuk egokitzeko,

Adaptación de materiales y actividades didácticas de Educación para el Desarrollo con Perspectiva de Género

Christian Adriazola Olatz Domínguez

eztabaidatuko dugu emakumetasun hori ulertzeko modu desberdinen artean dagoen gatazka eta nola talka egiten duten patriarkatuaren menpean. Abiapuntutzat har dezakegu gazteriak ikasten eta prestatzen jarraitzeko duen eskubidea edo parte hartzeko eta beren iritzi zein nahiak adierazteko duen eskubidea. Gainera, makiletako emakume langileen lan egoera eta multinazional handi baten eta tailer txiki baten arteko desberdintasun harremanak ikusiko ditugu. Anaren istorioak (AEBetan bizi den jatorri mexikarreko nerabe bat da, bere familiarekin haserretuko dena unibertsitateko ikasketak egin ala ez erabaki behar duenean) bidea emango digu zenbait gai aztertzeko, berak modu batera ikusten duelako bere emakumetasuna, bere amaren eta oro har bere ingurune sozialaren ikuspegiari kontrajarriz.

Amak presio egiten dio Anari emakume tradizionala izan dadin. Amaren iritziz, alabak izan beharreko helburu nagusiak dira gizon bat lortzea, ama izatea eta familia eredu tradizional bat errepikatzea, zeinaren baitan alabak ama zainduko baitu zahartzean, berak alabengatik egin duen ahaleginaren truke. Horrek esan nahi du Anak uko egin behar diela oinarrizko helmuga horretatik urruntzen duten helburuei -esaterako, unibertsitatean ikasteari-, argaldu egin behar duela gizonak erakartzeko eta birjina izan behar duela ezkondu arte. Amaren pertsonaiari dagokionez, interesgarria da ikustea emakumeek tradizioaren eta ohituren transmisore papera betetzen dutela, kasu honetan tradizio horiek emakume izatearen eredu matxista bati jarraitzen dioten arren (ugaltze eta zaintza funtzioak betetzea). Anak aurka egingo dio bere familiari, zeren beste mota bateko emakumea izan nahi baitu harekiko harremanik hautsi gabe. Hitz gutxitan, Anak beste era batekoa izan nahi du, patriarkatuaren patroi tradizionalei atxiki gabeko emakumea izan nahi du. Amak eta emakume eredu tradizionalak egiten dioten presioaren aurrean, berak beste balore batzuk aukeratzen ditu. Ikus ditzagun horietako batzuk: Emakumeen funtzio soziala. Anak ez du onartzen emakume ororen helburua ezkontzea eta familia zaintzea denik, eta uste du orain garrantzitsuagoa dela ikastea eta prestakuntza profesionala jasotzea. Amatasunari uko egin gabe, pentsatzen du hori ez dela emakume gisa garatzeko modu bakarra. Alde horretatik, amak presio handia egiten dio pelikula osoan zehar eta hain zuzen horixe da tentsio ardatz nagusia. Esaterako, esaten dio josten eta senarra eta seme-alabak zaintzen erakutsiko diola, hori ez dutelako unibertsitatean irakasten. Baina aldi berean argi ikusten da nola baloratzen duen Estela bere ahizpa, senarrik eta seme-alabarik ez duena. Pelikulak beraz agerian uzten du garrantzi handia ematen zaiola amatasunari eta senarrari haurrak eman ahal izateari eta baita ere zeinen zaila egiten zaion amari bere menopausia onartzea. Gorputzari eta edertasun kanonei buruz. Anak ez du onartzen gizena izatea itsusia denik ez eta edertasun kanon nagusiei jarraituz gizonentzat erakargarri izateko argaldu egin behar duenik, uste baitu bera itxura fisikoa baino zerbait gehiago dela eta hala baloratu beharko luketela: gorputzak ezin du bere buruaz duen iritzia mugatu. Gainera, berak dioenez bere eta bere lankideen gizentasuna ederra da, benetako emakumeen gorputza delako. Ana eta amaren tailerreko langileak biluzten diren eszenan argi ikusten da gizentasuna erlatiboa dela eta ez dela kezka guztien erdian jarri behar. Gai horren inguruan azpimarratu behar da pelikula osoan zehar Anaren amak behin eta berriz iraintzen duela eta gustu txarreko aipamenak egiten dizkiola bere fisikoari buruz. Amarentzat edertasuna guztiz instrumentala da, senar bat lortzeko balio du eta ezkondu ondoren garrantzia galtzen du. Erabiltzen dituzten soinekoen neurriek ere zerikusia dute sozialki ezarritako edertasun kanon zehatz batzuekin. Interesgarria da Anaren pertsonaiak gai horren inguruan duen bilakaera behatzea. Pelikularen hasieran berak ere jasaten du presio soziala eta lotsatu egiten da bere gorputzaz.

Page 54: LAN DOKUMENTUA - JOLASETAEKIN · Horrez gain, marko teorikoak berak nahiz adibideek eredu funtzioa beteko dute material eta dinamika berriak sortzeko eta beste batzuk egokitzeko,

Adaptación de materiales y actividades didácticas de Educación para el Desarrollo con Perspectiva de Género

Christian Adriazola Olatz Domínguez

Oihal makiletako emakumeen lan egoerari buruz. Pelikula osoan zehar Ana bere lan etorkizuna aukeratzeko eskubidearen alde borrokatuko da. Unibertsitatera joatea, lan duin bat lortzeko aukera izatea, familiako negozioaren “esklabotzatik” kanpo etorkizuneko bizitza bat planteatzea… hori guztia kontrajarri egiten zaio bere ahizparen eta oihal makilako langileen lan egoerari. Ahizpak jostundegi txiki bat dauka, non emakume talde txiki batek (denak etorkinak) mandoen gisan lan egiten baitute berek sekula jantziko ez dituzten trajeak egiteko modako diseinu enpresa handientzat. “Arrain handiak txikia jaten du” egoera agerikoa da pelikulan, Anaren ahizpak eta bere tailer txikiak multinazionaleko arduradunarekin dauzkan lan harreman bidegabeetan. Ikusten da baita ere tailerreko emakumeen lan baldintzak eskasak direla, enpresa multinazionalak tailer txikia presionatzen duela produkzioa azkartzeko eta enpresa multinazionalaren eta makilaren arteko harremana guztiz desberdina dela, esplotaziozkoa. Argi dagoena da tailerreko langileek eta Anaren ahizpak ez daukatela aukerarik lan duina izateko (lehen mailako eta bigarren mailako hiritarren arteko desberdintasuna. Eurak bigarren mailakoak dira: etorkinak, lanerako prestakuntzarik gabeak, klase sozial apalekoak eta batez ere emakumeak). Aukeratzeko ezintasun hori Anak bizi duen egoerari kontrajartzen zaio: aukera du bere ahizpak eta tailerreko emakumeek halabeharrez bizi duten bidegabeko egoera horretatik urrundu eta bere lan etorkizuna hautatzeko. Pelikulan Mexikotik AEBetara emigratutako emakumeen jostundegi bat ikusten da, baina emakume horiek bizi dituzten arazoak berdinak dira hegoaldeko herrialdeetako makiletan ere. Are gehiago, biderkatu eta handitu egin genitzake kontuan hartzen badugu, herrialde pobretuetako makilak jostundegi txikia baino esplotazio “makina” handiagoa direla.

3. Eztabaidaren gidoiarekin jarraituz, eztabaida irekia egin ikasgelako kide guztiekin, ondorioak eta antzeko egoerentzako alternatiba posibleak bilduz:

Zergatik haserretzen dira Ana eta bere ama? Amaren iritziz, zer egin beharko luke Anak bere bizitzan? Amaren ustez nolakoa izan behar du emakume batek? Anak eta bere amak desberdin baloratzen dute amatasuna, zertan? Berdina al da bientzat emakume batek bizitzan izan behar duen helburua? Zein egoeratan ikus ditzakegu desberdintasun horiek? Gizen izateari eta edertasun kanonei dagokienez, zertan ez daude ados? Pelikulako zein unetan kritikatzen du amak Anaren gizentasuna? Gure ingurune sozialean presio bera al dago? Noiz? Nola? Zer iruditzen zaizue Ana eta bere lankideak tailerrean biluzten direneko eszena? Zein desberdintasun ikus daitezke tailerreko emakumeek ezinbestean hartu behar izan duten bizimoduaren eta Anak izan nahi duenaren artean? Nola defendatzen du Anak emakume bezala bere lan etorkizuna aukeratzeko duen eskubidea? Zein argudio erabiltzen ditu bere amarekin eta ahizparekin? Nolako harremana sortzen da oihal tailer txikiaren eta azpikontratatu duen moda multinazionalaren artean? Multinazionalen eta hegoaldeko herrialdeetako makilen arteko harremanak islatzen ditu? Zein ondorio dakartzate desberdintasun harreman horiek langileentzat? Laneko zein eskubide urratzen ditu lan bidegabe horrek?

Page 55: LAN DOKUMENTUA - JOLASETAEKIN · Horrez gain, marko teorikoak berak nahiz adibideek eredu funtzioa beteko dute material eta dinamika berriak sortzeko eta beste batzuk egokitzeko,

Adaptación de materiales y actividades didácticas de Educación para el Desarrollo con Perspectiva de Género

Christian Adriazola Olatz Domínguez

Haurren Eskubideak GIrekin lantzeko beste pelikula eta ikus-entzunezko baliabide batzuk

Jarraian zenbait film luze proposatzen ditugu, bertan kontatzen diren istorioen bidez sakonago landu ahal izango ditugulako haurren eskubideekin lotutako gaiak. Gehienetan haurrak edo nerabeak dira protagonista. Horietako batzuk ez dira aktore profesionalak, pantailan interpretatzen dituzten pertsonaien antzera bizi diren neska-mutikoak baizik. Horixe gertatzen da esaterako videoforumean azaldu dugun “Juliana” pelikularekin (protagonista gehienak Limako kaleetako haurrak ziren) eta zerrenda honetan gauza bera gertatzen da “La vendedora de rosas” filmarekin (Medellineko kaleetako haurrak) edo “Las tortugas también vuelan” filmarekin (neska-mutiko errefuxiatuak). Horrek are baliotsuago egiten ditu pelikulak. Aukera emango digute haurren eskubideak lantzeko eta aldi berean genero ikuspegia aplikatzeko, argumentuak protagonistei eragiten dienean haurrak izateagatik (“Voces inocentes” pelikulan ikus dezakegu adibidez gerraren ondorioak ez direla berdinak neskentzat eta mutilentzat); besteetan berriz zuzenean lantzen du gai hori (“Billi Elliot" edo “Quiero ser como Beckam” adibidez). Pelikula zaharragoak ere sartu ditugu zerrendan, zinemako klasikoak, rol generoak zalantzan jartzen ez zirenekoak eta argumentuak genero maskulinoaren inguruan bakarrik mintzatzen zirenekoak (zehazki mutikoak). Kasu horietan, dena den, sormena eta irudimena aplika ditzakegu eztabaida planteatzeko orduan eta geure buruei galdetu: zer gertatuko zen protagonista mutikoa izan beharrean, neskatoa izan balitz? Egoera aldatuko litzateke? Nola biziko luke egoera hori neskato batek? Charles Chaplin bezalako klasikoen pelikulak berreskuratzea interesgarria izan liteke videoforumerako. Aipatzekoak dira hegoaldeko emakumeek zuzendutako pelikulak ere. Estatu Batuetako edo Europako zinemaren botere komertzialik ez duten herrialdeetan egindako produkzioak sekulako lorpena dira jada, are gehiago pelikua ontzat jotzen badira eta zer esanik ez emakumezkoek zuzendu badituzte. Emakumeek ez dute inoiz gizonezkoek adina aukera izan zinemaren munduan txoko bat egiteko, Hana eta Samira Makhmalbaf ahizpa irandarrak edo Patricia Cardoso (Las mujeres de verdad tienen curvas) kasu. Hegoaldeko ekimenarekin produzitutako pelikulak ere (Chasqui produkzio-etxearen “Juliana”) jabekuntzaren adibide interesgarriak dira. Zenbait esteka gomendatzen ditugu (horietatik atera ditugu zerrendako pelikula gehienak), non gida didaktikoak, videoforumerako fitxak eta lagungarri izan daitezkeen informazio osagarriak aurki baitaitezke: http://www.edualter.org/material/cineiddssrr/index.htm Sexu eta ugalketa eskubideak zinemaren bidez: sexualitatea eta nortasunak eta genero harremanak. Web orri honetan hainbat pelikula eta material aurki daitezke eta proposamen didaktiko bat izan nahi du, zeinak oinarritzat hartzen baitu baieztapen hau: uste dugu osasunaren eta sexu zein ugalketa eskubideen alorreko kalteberatasun egoerak ez daudela soilik edo halabeharrez erlazionaturik informazio ezarekin; askoz ere zerikusi handiagoa dute gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunekin. Gure iritziz, osasunaren eta sexu zein ugalketa eskubideen alorreko hezkuntza ez da behar bezalakoa izango, baldin eta lehenbizi ez badira genero nortasunak eta genero harremanak lantzen. http://www.edualter.org/material/cinemad/index.htm Aukeratutako pelikulen eta horiekin datozen fitxa didaktikoen bidez pedagogikoki erabili nahi dira fikziozko pelikulak, pobretzearen eta “iparralde” eta “hegoalde” (herrialde “aberastu” eta “pobretuak” izendatzeko onartzen den metafora erabiliz) kontzeptuen inguruan gogoeta egiteko

Page 56: LAN DOKUMENTUA - JOLASETAEKIN · Horrez gain, marko teorikoak berak nahiz adibideek eredu funtzioa beteko dute material eta dinamika berriak sortzeko eta beste batzuk egokitzeko,

Adaptación de materiales y actividades didácticas de Educación para el Desarrollo con Perspectiva de Género

Christian Adriazola Olatz Domínguez

eta eztabaidatzeko. Material hori 14 eta 18 urte bitarteko ikasleekin lan egiten duten irakasleentzat da, ikus-entzunezko bitartekoen bidez ikasleekin informazioa, motibazioa eta sentsibilizazioa lantzeko eta analisi kritikoa egiteko gaitasunak garatzeko. http://www.edualter.org/material/cinemad2/index.htm Web orri honetako pelikula eta fitxa didaktikoekin pedagogikoki erabil daitezke fikziozko pelikulak, “Azpigarapenaren desordenak” deitzen denaren adierazpenei buruz informatzeko, hausnartzeko eta eztabaidatzeko (aurreko orriaren bigarren zatia da). http://www.uhu.es/cine.educacion/cineyeducacion/index.htm Web orri honetan hezkuntzarako material didaktiko ugari aurki daitezke pelikulei, zinemari eta oro har komunikazioari buruz.

Page 57: LAN DOKUMENTUA - JOLASETAEKIN · Horrez gain, marko teorikoak berak nahiz adibideek eredu funtzioa beteko dute material eta dinamika berriak sortzeko eta beste batzuk egokitzeko,

Adaptación de materiales y actividades didácticas de Educación para el Desarrollo con Perspectiva de Género

Christian Adriazola Olatz Domínguez

ERANSKINAK: Jardueretarako materialak

Sexuka banakatutako beste datu eta informazio batzuk

Munduko mapa desberdinak

Haurren Eskubideak GIrekin lantzeko irudiak

Ebaluaziorako tresnak

Estekak eta bibliografia