Kontatu nahi dizut

  • Published on
    27-Jan-2016

  • View
    233

  • Download
    0

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Arauak eta idazlanak

Transcript

  • 1. EUSKAL ALFABETOA

    EUSKAL ALFABETOA izango da gure 1go ikasgaia. Hementxe duzue horri buruz Euskaltzaindiak dioena:

    Euskal alfabetoa edo ABCa hogeita zazpi letrak osatzen dute, ordena honetan jarriak, beren izena ondoan dutelarik:

    Letra Izena

    * a a * b be * c ze * d de * e e * f efe * g ge * h hatxe * i i * j jota * k ka * l ele * m eme * n ene * ee * o o * p pe * q ku * r erre * s ese * t te * u u * v uve * w uve bikoitza * x ixa * y i grekoa * z zeta

    Letra hauetatik c eta honen aldaera (c hautsia), q, v, w eta y, ohiko euskal hitzak idazteko erabiltzen ez diren arren, kanpotar izenak transkribatzeko beharrezkoak direlarik, euskal alfabetoan sartzen dira. Komeni da, beraz, euskal hiztegiak abc honetako letra ordenaren arabera sailkatzea.

    Basotik korrika zoaz norbait segika duzulako (jo denboran atzera istorioa asmatzeko)

  • 1. ARIKETA: Idatzi ondorengo letren izenak1. a

    2. b

    3. c

    4. d

    5. e

    6. f

    7. g

    8. h

    9. i

    10. j

    11. k

    12. l

    13. m

    14. n

    15.

    16. 0

    17. p

    18. q

    19. r

    20. s

    21. t

    22. u

    23. v

    24. w

    25. x

    26. y

    27. z

  • 2. ARIKETA

    1. Zenbat letra ditu euskal alfabetoak?

    2. Zeintzuk dira ohiko euskal hitzak idazteko erabiltzen ez diren arren, kanpotar izenak

    transkribatzeko beharrezkoak diren letrak? (komaz bereizita idatzi)

    3. Azken galderan aipatu ditugun hitz horiek ohiko euskal hitzak idazteko erabiltzen ez

    direnez, ez dira euskal alfabetoan sartzen.

    Egia

    Gezurra

    4. Zein ez da zuzena idazkera aldetik?

    hatxe

    ele

    y grekoa

    zeta

    5. Zein da okerra?

    ze

    ge

    ku

    ube

    7. w letra ..................... idazten da.

    8. j letra iota idazten da.

    Egia

    Gezurra

  • Demagun hondartzara zoazela eta itsasoan urik es dagoela...

    2. ZENBAKIEN IDAZKERA

    Zenbakiak honela idazten dira:

    0 zero, huts1 bat2 bi3 hiru4 lau5 bost (bortz)6 sei7 zazpi8 zortzi9 bederatzi10 hamar11 hamaika12 hamabi13 hamahiru14 hamalau15 hamabost 16 hamasei17 hamazazpi18 hemezortzi 19 hemeretzi20 hogei21 hogeita bat22 hogeita bi23 hogeita hiru24 hogeita lau25 hogeita bost 26 hogeita sei27 hogeita zazpi28 hogeita zortzi29 hogeita bederatzi30 hogeita hamar31 hogeita hamaika32 hogeita hamabi33 hogeita hamahiru34 hogeita hamalau35 hogeita hamabost 36 hogeita hamasei37 hogeita hamazazpi38 hogeita hemezortzi39 hogeita hemeretzi40 berrogei41 berrogeita bat42 berrogeita bi43 berrogeita hiru44 berrogeita lau45 berrogeita bost 46 berrogeita sei47 berrogeita zazpi48 berrogeita zortzi49 berrogeita bederatzi50 berrogeita hamar

    51 berrogeita hamaika52 berrogeita hamabi53 berrogeita hamahiru54 berrogeita hamalau55 berrogeita hamabost 56 berrogeita hamasei57 berrogeita hamazazpi58 berrogeita hemezortzi 59 berrogeita hemeretzi60 hirurogei (hiruretan hogei)61 hirurogeita bat 62 hirurogeita bi 63 hirurogeita hiru 64 hirurogeita lau 65 hirurogeita bost 66 hirurogeita sei 67 hirurogeita zazpi 68 hirurogeita zortzi 69 hirurogeita bederatzi 70 hirurogeita hamar 71 hirurogeita hamaika 72 hirurogeita hamabi 73 hirurogeita hamahiru 74 hirurogeita hamalau 75 hirurogeita hamabost 76 hirurogeita hamasei 77 hirurogeita hamazazpi 78 hirurogeita hemezortzi 79 hirurogeita hemeretzi 80 laurogei (lauretan hogei)81 laurogeita bat 82 laurogeita bi 83 laurogeita hiru 84 laurogeita lau 85 laurogeita bost 86 laurogeita sei 87 laurogeita zazpi88 laurogeita zortzi 89 laurogeita bederatzi 90 laurogeita hamar 91 laurogeita hamaika92 laurogeita hamabi 93 laurogeita hamahiru 94 laurogeita hamalau 95 laurogeita hamabost 96 laurogeita hamasei 97 laurogeita hamazazpi 98 laurogeita hemezortzi 99 laurogeita hemeretzi 100 ehun

    101 ehun eta bat102 ehun eta bi200 berrehun300 hirurehun400 laurehun500 bostehun (bortzehun)600 seiehun700 zazpiehun800 zortziehun900 bederatziehun1000 mila1200 mila eta berrehun1201 mila berrehun eta bat1984 mila bederatziehun eta laurogeita lau1.000.000 milioi bat10.000.000 hamar milioi1.000.000.000 mila milioi (miliar bat)

    Oharrak: Hemezortzi jartzen den leku bakoitzean hamazortzi ere jarri behar da, bigarren aukera gisan. Ehun eta bat zenbakian ez da beharrezkoa eta hori oso-osorik ahoskatzea eta mintzairenarabera eta, ta edo da bezala ahoska daiteke. Mila zenbakitik gora eta kenduko da ondoren datozen ehunekoetan ere agertzen bada: milaeta berrehun, baina mila berrehun eta bi; mila eta laurehun, baina mila laurehun eta bi. 2 zenbakia adierazteko bi jarri den arren, puntu honetaz aurrerago mintzatuko da Euskaltzaindia,aukera bat baino gehiago baitago euskalkien artean (biga, bida, e.a.). Bestetik, noiz erabildaitezkeen forma hauek ere zehaztu beharra dago.

  • 1. ARIKETA

    Araua irakurri eta letraz idatz itzazu hurrengo zenbakiak.

    1. 19

    2. 18

    3. 30

    4. 39

    5. 40

    6. 21

    7. 50

    8. 60

    9. 71

    10. 81

    11. 90

    12. 101

    13. 1.700

    14. 1.738

    15. 1.849

    16. 1.200

    17. 1.201

    18. 1.000.000

    19. 400

    20. 300

    21. 600

    22. 13

    23. 219

    24. 318

    25. 89.534

    Ariketa gehiago: http://euskaljakintza.com/ariketak/arauak/zenbakiak.htm

    Demagun gaur eguzkirik ez dela atera...

  • 3. ORDUAK NOLA ESAN

    1. Orduak honela ematen dira:

    Ordu bata, ordu biak, hirurak, laurak, bostak, seiak, zazpiak, e.a. Ordu hitzaren ordez oren ere erabil daiteke;

    halere, azalpena errazte aldera, bigarren aukera hau ondorengo adibidean baino ez dut erabiliko: oren bata, bi

    orenak (biak), hirurak, e.a. Aurreko adibideak honela deklinatuko dira: ordu batean, bietan (ordu bietan/bi

    orenetan), hiruretan, e.a. (Adi! Hirurak eta laurak r dute; beste guztiek, ez!)

    2. Erdia honela adierazten da:

    Ordu bat eta erdiak, ordu bi eta erdiak, hiru eta erdiak, bost eta erdiak, ordu bat eta erdietan, ordu bi eta

    erdietan, hiru eta erdietan, bost eta erdietan, e.a. (Adi! Zenbakia ez da deklinatzen; beraz, ordu biak eta erdi

    gaizki legoke.)

    3. Laurdena honela adierazten da:

    Ordu bat eta laurdenak, ordu bata eta laurden, ordu bi eta laurdenak, ordu biak eta laurden, hirurak eta laurden,

    hiru eta laurdenak, hirurak eta laurdenetan, hiru eta laurdenetan, bostak laurden gutxi(ago), e.a. (Adi! Bietara

    eman daiteke)

    4. Minutuak:

    Hamarrak hamar gutxi edo gutxiago, hamarrak hamar gutxitan edo gutxiagotan, seiak eta bostean, laurak eta

    hogeian, hirurak eta hemezortzian, e.a. (Adi! Minutuak singularrean deklinatzen dira).

    5. Zifretan ematen direnean:

    Bi punturekin bereizten dira orduak eta minutuak, eta bakoitzeko bi zifra erabili behar dira beti: 00:12, 12:10,

    09:25, e.a. Deklinatzen direnean, orduei plurala erantsi, eta minutuei singular marka, dagozkien lotura

    bokalekin: 15:00etan, 15:03an, 15:04an, 15:30ean, e.a. Irakurtzeko orduan hobe da, hala ere, honela irakurtzea:

    hiruretan, hirurak eta hiruan, e.a. Erabilera formaletan ontzat ematen dira, dena den, hamabostak eta bostean,

    hamabostak eta hamabostean, e.a.

    6. Egitarau, kartel eta horrelakoetan:

    Ez da eragozpenik erdiko bidea hartzeko: arratsaldeko 5etan, goizeko 11,30etan, iluntzeko 8etatik 11k arte,

    arratsaldeko 3etatik gaueko 12ak arte, e.a.

  • 1. ARIKETA: Nola idatziko zenituzke ordu hauek?

    00:30

    08:05

    08:15

    08:30

    08:45

    08:40

    03:00

    04:00

    03:30

    04:30

    01:00

    01:30

    01:05

    01:15

    01:45

    08:30

    08:17

    09:30

    04:05

    03:10

    06:00

    07:05

    02:13

    09:55

    10:07

    Ariketa gehiago: http://euskaljakintza.com/ariketak/arauak/orduakdef.swf

  • Gaur arratsaldean telebistako pelikula bat ikusten hasi eta protagonista zu zarela ikustean

    4. ORDINALEN ETA BANATZAILEEN IDAZKERA

    Ordinalak

    Ordinaletan garren ahoskatzen denean, idazterakoan puntua jarriko da haren ordez:

    - XX. mendea edo 20. mendea: hogeigarren mendea.

    - 3.ak esan du: hirugarrenak esan du.

    - XVII., XVIII. eta XIX. mendeetan edo XVII, XVIII eta XIX. mendeetan, e.a.

    Ordinalak letra bidez ematerakoan, kontuan hartzeko bi kasu:

    * Hogeita batgarren, hirurogeita batgarren (baina lehen, lehenengo, lehenbiziko edo

    lehendabiziko.)

    * Bosgarren, hogeita bosgarren, hirurogeita hamabosgarren

    Galderetan zenbatgarren erabiliko da.

    Banatzaileak

    Distributiboak, -na baliatuz osatzen direnean, honela idazten dira:

    - Bana,

    - Bosna,

    - Ehuna,

    - Mila bana, e.a.

    Galderetan zenbana erabiliko da.

    Ariketa gehiago: http://euskaljakintza.com/ariketak/arauak/ordinalak.htm

    http://euskaljakintza.com/ariketak/ordinalak_banatzaileak.html

  • 5. LERROZ ALDATZEAN MARRATXOA NOLA JARRI. BAT-

    BATEAN ETA HORRELAKOAK.

    * Lerroz aldatzean marratxoa nola jarri.

    * Bat-batean eta antzekoen idazkera

    Lerroz aldatzean marratxoa nola jarri:

    Lerroz aldatzean, hitza zatitu beharra dagoenean, hitza silabaka zatitzea gomendatzen da,

    eta ez morfemaka:

    - Gizo-nek,

    - Zaku-rra,

    - Duzu-en, e.a.

    Eta ez gizon-ek, zakurr-a, duzue-n,e.a.

    Bat-batean eta antzeko hainbat hitz:

    Honela idatziko dira hitz hauek:

    * Bat-batean, bat-bateko, bat-batekotasun

    * Behinik behin

    * Batik bat

    (Lehenbizikoa marratxoz eta beste biak marra gabe eta bereiz)

    Ez erabili beste formarik: bat batean, bapate