28

Click here to load reader

K52 2006 06

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Mutrikuko herri aldizkaria

Citation preview

Page 1: K52 2006 06
Page 2: K52 2006 06
Page 3: K52 2006 06

3

a u r k i b i d i a

Kalaputxi hilabetekarixa

Argitaratzailea:Karenka komunikazio elkartea

20830 MUTRIKU

Telefonoa: 943 60 34 68e-maila: [email protected]: Mutrikuko udalaTirada: 2.000 aleLege Gordailua: SS-787/01ISSN: 1579-4792Inprimategia: GERTU. Oñati.Banaketa: Mutrikuko Institutukoazken mailako ikasleak

Aldizkari honek erakunde hauendirulaguntza jasotzen du euskara

bultzatzearren

Kalaputxik ez du bere gain hartzenaldizkarian adierazitako esanen eta

iritzien erantzunkizunik.

Eskerrak ematen dizkizue aldizkarihau kaleratzea posible egin duzuen

guztioi

Mutrikukoudala

GipuzkoakoForu Aldundia

EuskoJaurlaritza

Infomazioa 4

Zeuk esan 5

Puri-purixan 6-7

Bi hitzetan 8-9-10

Gizartia 11

Kulturia 12-13

Karenka 14-15

Historixa 16-17

Hezkuntza 18-19

e, gazte! 20-21

Teknologia berrixak 22-23

Zorion agurrak 24

Argazki zaharrak 25

Agendia 26

IRITZIAZABARKERIA

Modan jarri zaigu zabarkeria: zabarkeria hitzetan eta zabarkeria ekintzetan. Nagusiak zabartu gara eta geure ahotannormaltasunez erabiltzen ditugun hitzak umeen ahotan entzuten ditugunean, harritu egiten gara eta berehala esatendiogu “hori ez da esaten”, “hori pekatua da”. Umeak, ordea, ikasle onak dira eta arretaz entzuten duten hori ikasi egi-ten dute eta gero kargu hartzen digute, “e, aitak, amak, aitonak, amonak, izebak, osabak, ….k pekatua esan du.”Orduan, geure burua geuk jarritako tranpan harrapatuta ikusten dugunean, lotsatu egiten gara eta, geuri, berriz, kar-gurik ez hartzeko geuk ere utzi egiten diogu kargu hartzeari. Horrela, poliki-poliki, edozein astakeria entzuten dugu edo-zeinen ahotan eta lasai gelditzen gara. Beno, lasai ez. Kargu hartuko genioke baina erantzunaren beldur garenez ixilduegiten gara. Eta pixkanaka-pixkanaka guztion ahoak zikindu dira hitz egiten ikasi duen umearengandik hasi eta, tartekoadin guztietako pertsonengandik pasata, aitona/amona zaharrenarenganaino.

Eta zikinarekin jarraituz “etxe dotore, kale kakatsu” bihurtu gara. Jandako goxokiaren papera lurrera, pipa azalak, mei-xendako bokadiloaren albala, yogurraren potea, apurtutako jostailua…, balio ez digun guztia. Zabor potorik ez dagoe-nean, ez dagoelako eta daudenean… “Zertarako daude ba zaborbiltzaileak? Haiek ere lana egin behar dute!” Eta horgoaz utzikerian aurrera: kaleak paperez, poltsaz, plastikoz eta zakur kakaz betetzen ditugu zabor biltzailea pasa ordukoeta paretak idatziz koloreztatzen ditugu zuritu orduko. Zenbat eta irain handiagoak jarri hobe! Eta paretak zikintzen aridenari kargu hartzen zaionean “Zu zein zea neri hori esateko? Jun porkulo hartzea!” Lehen “zakutik hartzera” bidaltzenzen jendea eta, egia esan, neuri gehiago gustatzen zitzaidan. Baina, kontuz! Zabarkeriak hainbesteko lekua hartzen due-nean herria zabartu eta zabortu egiten da eta.

Arantza Ugarte

Page 4: K52 2006 06

hinteresekotelefonoak

informaziua4 AutobusakMUTRIKU – DONOSTIA – MUTRIKU

Mutrikutik Astegunak 7:00 / 10:00 / 13:30 / 19:30Zapatuak 10:00 / 16:30Jai egunak 10:00 / 19:30

Donostiatik Astegunak 8:00 / 11:30 / 14:30 / 20:30Zapatuak 11:30 / 19:30Jai egunak 11:30 / 20:30

MUTRIKU – BILBO – MUTRIKU

AUKERAK:

1. BIZKAIBUSen autobusa hartu Ondarroan:1- 6:10ean hasi eta 20:10 arte orduro.2- 6:40ean hasi eta 19:40 arte orduro.

2. PESAren autobusa hartu Eibarren, haraino Euskotrenen

ONDARRUA - MALLABIA - ONDARRUA

Ikus Kalaputxi 13. alea

OSASUNA

Anbulategia (Osakidetza) ...................943 60 43 00DYA Mutriku......................................943 60 33 17DYA zentrala......................................943 46 46 22Mendaroko ospitala ...........................943 03 28 00Odol emaleen taldea..........................943 60 39 30Javier Otxagabia botika ......................943 19 50 26Lon Apraiz botika...............................943 60 32 50Larrialdiak ...........................................943 461 111

ADMINISTRAZIO BULEGOAK

Udaltzaingua......................................943 60 70 48..........................................................679 16 25 00Udaletxea...........................................943 60 32 44Turismo bulegoa ................................943 60 33 78Posta zerbitzua ..................................943 60 30 44Bake epaitegia ...................................943 60 32 44Epaitegia............................................943 60 70 49

IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZA

Goizeko Izarra ikastola .......................943 60 36 75San Miguel ikastetxea ........................943 60 31 95Mutrikuko Institutua ..........................943 60 36 27Udal euskaltegia ................................943 60 30 94Musika eskola ....................................943 60 37 80Haur eskola publikoa .........................943 60 41 19

GIZARTE ONGIZATEA

Gizarte Ongizate zerbitzua.................943 19 50 81Anai Arte jubilatuen egoitza ..............943 60 34 10Mikel Deuna zaharren egoitza............943 60 38 71Anaiarte jubilatuen egoitza ................943 60 30 83

ZEBITZUAK

Pesa ...................................................902 10 12 10Eusko Trenbideak ...............................902 54 32 10Loiuko aireportua...............................905 50 50 05Hondarribiako aireportua ...................943 19 23 47

BESTE BATZUK

Liburutegia.........................................943 60 41 82Kiroldegia ..........................................943 60 31 75Frontoia .............................................943 60 45 44Gasolindegia ......................................943 60 32 10Miruaitz Frontoia................................943 60 46 79

TrenakTren guztiak, adierazitako lehenengo ordutik aurrera, ORDURO

DEBA – DONOSTIA – DEBA DEBA – BILBO – DEBA

Debatik 6:44-7:44-…-21:44 Debatik 6:43 -7:43 -…-20:43Donostiatik 5:47-6:47-…-20:47 Bilbotik 6:00 -7:00 -…-20:00Jai egunetan 8:44etan hasiko dira Jai egunetan 8:43etan hasiko dira

DEBA – EIBAR – DEBA

Debatik 6:43 / 7:43 / … / 21:43 Jai egunetan, 8:43etan hasiko daEibartik 6:13 / 7:13 / ... / 21:13 Jai egunetan, 8:13etan hasiko da

Zaintzako Botikak (Mutriku – Deba)

EKAINA

19tik 22ra A. Zalduegi

23tik 25era M. C. Riveiro (zapatu goizean, Lon Apraiz)

26tik 29ra Javier Otxagabia

30ean Lon Apraiz

UZTAILA

1 eta 2 Lon Apraiz

3tik 6ra M. C. Riveiro

7tik 9ra A. Zalduegi (zapatu goizean, Jabier Otxagabia)

10etik 13ra Lon Apraiz

14tik 16ra Jabier Otxagabia

17tik 20ra A. Zalduegi

21etik 23ra M. C. Riveiro (zapatu goizean, Lon Apraiz)

OTXAGABIA: 689 58 57 59 - APRAIZ: 630 05 50 97ZALDUEGI: 669 26 22 01 - RIVEIRO: 667 33 88 90

Page 5: K52 2006 06

5zeuk esan

Gogoratu gutun guztiek agertu behar dutela nork idatzita datozen, nahizeta ezizenez, inizialez edo bestela sinatuta argitaratu.

Ez da argitaratuko norena den agertzen ez duen gutunik.

Utzi esateko duzuna Barrenkalea, 12 - beheko buzoian [email protected] helbidean.

gutu

nak

BASERRITARREI ERANTZUNAMartxoaren 23an Hitza egunkariak baserritarrek Udalak beraie-kiko duen jarrera salatzen zuen idatzi bat jasotzen zuen. Bertan,alde batetik, udalak ez zituela aintzakotzat hartzen esaten zuteneta “izozteak izan zirenetik gaur egunera arte izan dituzten ara-zoen gainean inolako erantzun edo laguntasunik eman ezizana”z kexatzen ziren. Honen inguruan, Udalak argi utzi nahidu inork ez ziola jakinarazi izotza eta elurraren ondorioz arazo-ak izan zirenik eta baserritar bakar bat hurbildu zela udaletxera,honi gatza eman zitzaiolarik. Beraz, Udalak laguntza gehiagoeman ez badu, inork eskatu ez diolako izan da, suertaturiko ara-zoen berri ez zuelako, eta ez jarrera pasibo bat duelako.

Done Jakue bidearen inguruan Udalak bitartekaritza lanak egi-teko konpromisorik ez hartzea ere salatu dute. Gai honetan, argiutzi nahi dugu gai honen inguruko erabakietan udalak ez duelazeresanik, Eusko jaurlaritzako Turismo Sailaren eskumenaz hitze-giten ari baikara.

Arau orokorren inguruan baserritarrei dagozkien gaiei buruz ezdutela informaziorik jaso ere esaten dute, eta hori ez da egia.Arau ordezkoak planteatzeko orduan bilerak egin ziren baserri-tarrekin beraien iritzia eta jarrera entzun nahian eta aldaketazein proposamen garrantzitsuen aurrean ahalik eta informaziozabal eta zehatzena eskeintzen zaie.

Baina laguntza eza eta informazio faltaz aparte, udalak baserri-tarrak “erabat ahaztuta” dituela salatu dute, errealitatearekinbat ez datorrena. 2000 urtetik gaur arte hainbat proiektu era-man dira aurrera Udaleko Nekazaritza sailetik, herriko baserriekdituzten arazoak gainditu eta bizi duten egoera hobetzekoasmoz.

2004, 2005 eta 2006 urteetan 167.500 euro baino gehiago bide-ratu dira landa garapenera zuzendutako proiektuetara. Hauenartean, besteak beste, baserri bideak, Bustiñagarako edo Koosteinekazalturismorako bideen kasuan, adibidez, edo aurten aurre-ra eramango diren Maixa, Baldomin, Doistu Goikoa eta DoistuBekoa eta Azpikua baserrietarako bideak. Gainera, baserriko urhorniketarako bideratutako hainbat proiektu ere burutu diraurte hauetan eta, pasa denean, baserri eta auzo guztiak seinala-tu ziren, ondoren, larrialdi zerbitzuei emango zaizkien planoorokor eta zahatzago batzuk egiten lanean dihardugularik.

Aurreko urteetan ere, inbertsioa berdintsua izan da: 2000, 2001,2002 eta 2003 urteetan 130.000 euro baino gehiagokoa izan zen.

Mutrikuko Udala Debabarrenako eskualdeak 2003 urtean onar-tutako Landa Ingurunearen garapenerako Plana aurrera erama-ten ari da, eta 2008 urtera arte lortu beharreko helburuak jaso-tzen dituena. Hauen artean, baserrien biziraupena bermatzea dagarrantzitsuenetariko bat, bizi diren une zailei aurre egiteko.Udalak plan honekiko konpromiso trinkoa hartu du, baserri etabaserritar guztien etorkizunean ahal duen heinean laguntza, sus-tapena eta bultzada emateko asmoz.

Hala ere, onartzen dugu informazio sistema hobetu beharreangaudela, baina Mutrikuko Udala ez dago baserritarrekin ahaztu-ta, edozein galdera, proposamen edo eskakizunen inguruan

hitzegin eta eztabaidatzeko prest baizik, eta lerro hauetatikbaserritarren eta Udalaren arteko harremanak hobetzeko berekonpromisoa adierazi nahi du.

Mutrikuko Udaleko Nekazaritza Batzordea

EUSKO JAURLARITZAREN BI AURPEGIAK

Txanponak bezala Eusko Jaurlaritzak ere bi aurpegi ditu. Batean«Dendak non, bizitza han» lemapean dendariak zaindu etamimatu nahi dituela esaten du, hiri eta herrien bizitzan zutabegarrantzitsua direla errepikatzen du prentsa, telebista eta PERCObidez. Txanponaren beste aldeak, berriz, zera erakusten du; Erki-dego Autonomoa azalera handiko merkatalgunez betetzen aridela. Lehengoak gutxi izan eta aurten beste 27 merkatalguneerraldoi egiteko baimenak eman ditu. Nola jaten da hau?

Erkidego Autonomoa bigarren dago azalera handiko merkatal-guneen rankinean. Madril dago aurretik, gure ondoren, berriz,Katalunia. Europak aspaldi jarri zien galga mota honetako mer-katalguneei eta gure agintariek beste aldera begiratzen ari dira.Halako eraikinek lanpostuak sortzen omen dituzte. Eta zenbatdenda ixten dira? Eta zer nolako lanpostuak sortzen dira? Etazein baldintzatan egiten dute lan bertako langileek?

Har dezagun patxada eta pentsatu, ondorio harrigarrietara iritsi-ko gara eta.

Langile kezkatua

AURRERA EZ DOAN HERRIA

Ibarretxe eta Madrazo, Madrazo eta Ibarretxeren “dekretazo”:Hitz egin beharrean, Mutrikuko Portu Berri Osoaren dekretoainposatu egin digute. Herritarrok herrigintzan eduki dezakegungarrantzi ezinbestekoa non gelditzen da? Kostaldea suntsitu etaguztiz eraldatzea Ibarretxeren “planaren” osagai bihurtu da?Edo Ezker Batua-Berdeak bere hauteskundeetarako programatikeskaini du holakorik? Eusko Jaurlaritzako zenbat sailburuk onar-tzen dute herritarroi galdetu gabe politikagintza burutzea?

Mutrikun entzun dugun bezela… Malaga ez dago hain urruti!

Idoia Arrillaga Agirre

ESKERRIK ASKO SAN MIGUEL IKASTETXEARIBi urtetan hor egon naiz trastadak egiten, jolasean eta, horibai,batez ere ikasten. Oso andereño jatorrak, onak eta pazien-tzia haundikoak izan ditut eta, zer esanik ez, nire laguntxoak.Horiek bai hartuko ditudala faltan!

Erabakia hartuta dago ondo edo gaizki, baina bizitzak marka-tzen diguna da. Erabaki beharreko guztietan bezala, aurrera jobehar dugu. Badakit hasiera gogorra edukiko dudala, baina hanere badago jende jatorra eta asko lagunduko didatenak ikastolaberriarekin, andereño berriarekin eta, batez ere, lagun berriekin.

Mila esker guztioi zareten bezalakoak izatearren. MUAK.

Oskitz eta gurasoak

Page 6: K52 2006 06

puri-purixan6

Hasiera-hasieratik argitu nahi izan da obrak Jaurla-ritzak emanda ari direla burutzen, ez Udalak. Halaeta guztiz ere, Udala harreman zuzen-zuzeneandago lanak aurrera eramaten ari den enpresarekineta modu serioan egin dira obrak eta aisialdia bate-ratzeko neurriak hartzeko batzarrak. Horixe da hel-burua: Obrak eta hondartzaren erabilera bateraga-rriak izatea.

Beharbada, herritar batek baino gehiagok izangozuen esperantza lanak abuztuan gelditu egingo oteziren. Ez. Obrak ez dira geldituko, izan ere, abuztu-ko eguraldi onetan, itsaso barearekin, egin nahi daaurrerapena, gero, itsaso txarrak datozenean gel-dialdia berez etorriko baita. Hori dela eta, udaosoan jardungo dute lanean hondartza inguruhorretan eta, horrenbestez, uda osoan zehar elka-rren ondoan izango dira makinak eta hondartzaza-leak.

Bestalde, honez gero mutrikuar guztiek jakingodutenez, lehenengo plaia osatzen zuen eremuabete egin da zabalera handi berri bat sortzeko.Zabalera handi hori babes moilan egingo den itsas-energia instalaziorako beharko diren egiturak pres-tatzeko erabiliko da, hortaz, obra eremua izango dahori ere.

NOLA AILEGATU HONDARTZARA

Kamioiak aurrera eta atzera dabiltzala, jendeariargitu nahi zaio oinezkoentzako pasabide berezituaprestatu nahi dela, ibilgailuen bidetik joan beharrikez izateko. Horretarako, oinezkoentzat gordetakohonako bidea pentsatu da: Moila Berritik goazela,pistina parerainoko bideak orain arte bezala jarrai-tuko du, bidetik edota zabaleratik joateko aukeraizanda. Pistinara heldu aurretik, kantinaren atzeal-dean, Burumendira igotzeko eskailerak edotaarranpa hartu beharko dira tunelaren beste aldekogainera iristeko. Hortik, Burumendiko etxeen aurre-ko eskaileretan behera jaitsi beharko da hondartza-ko sarrerara heltzeko. Hor gaudela, lehengo plaiagaineko pasealekutik aurrera egin eta muturreandauden eskaileretatik hondartzara jaitsi.

Inguru hori guztia, udaletxean adierazi digutenez,ondo hesituta egongo da eta obra eremura sartze-ko aukerarik ez da utzi nahi, ezbeharrik gerta ezdadin.

Uda ailegatu zaigu eta, udaren eto-rrerarekin batera, eguraldi ederrazgozatzeko aukera. Horretan, mutri-kuarrok beti izan gara zorioneko haingeurea dugun itsasoa hortxe dugula-ko. Hasita daude ur bazterrak jendezbetetzen, beroari aurre egiteko ura-ren freskotasunaz gozatu nahi duenjendez. Aurten, baina, ezerosotasu-nak izango ditu eguraldi ederretanhondartzara joan nahi duenak, izanere lehenengo plaia babes dikea egi-teko obrek hartua baitute. Kalapu-txik, udaletxera jo du hondartzareninguruak udaren aurrean nola egon-go diren jakitearren, eta han jasoduen informazioa emango dizuejarraian.

Udan obrak bai eta

“Obrak eez ddira aabuztuan ggeldituko. EEguraldi oonetan,itsaso bbarearekin, aaurrerapena eegin nnahi dda

Page 7: K52 2006 06

HONDARTZAOrain arte egindako lanek lehengo hondartzari era-gin dioten neurrian, hondartzako hondarra batzeneta atzerago pilatzen jardun dute azken hilabetee-tan. Kalaputxiren edizio hau amaitu dugunerako,asmoa zen Burumendiren magalean pilatutako hon-darra zabaltzea eta hondartzari hedadura eta itxuraematea. Asmoa hori izanda ere, denborak eta batezere itsasoak hondartzari zein eite ematen dion ikus-kizun dago. Aurtengoa ikusita, datorren urterakohondartza eremua hobetzeko neurriak ere hartu ahalizango dira.

Hondartzaren eta danborraren erabileran obrek sor-tuko duten ezerosotasunez jakitun, udalak MoilaBerri atzeko zabaleran egokitzapenak egiteko boron-datea agertu du. Horiek zer-nolakoak izango direnzehatz mehatz jakin ezin izan badugu ere, jendeabertan erosoago egotera begirakoak izango dira.

APARKALEKUAKHondartzara joaten den jende asko kotxean doalaeta, udalak ulerkortasuna eskatu nahi du eta kotxeaahalik eta gutxien erabiltzeko eskatu ere bai. Ibilgai-luentzako aparkalekua Burumendin egongo da etaMoila Berrin dauden tokiak zerbitzuentzat etaminusbaliatuentzat gordeko dira. Gainera, Burumen-ditik pistinarainoko ibilbidean ezin izango da kotxe-rik aparkatu. Bide horretan oinezkoek izango dutelehentasun osoa.

Horrekin lotuta, gogoratu nahi da norabide bakarraizango dela Lonja Zaharretik aurrera. Hortaz, aurrekourtean bezala, Moila Berritilk Lonja Zahar aldera ezda ibilgailuz joaterik izango. Nahitaez Burumendikotunelean gora irten beharko du hondartzara kotxezjoan nahi duenak.

ALTERNATIBAKBabes moilaren obrek hondartzan eta danborreanizango duten eragina dela eta, jende askok besteaukera batzuk egingo ditu, gure herriak horretarakoaukerak ematen ditu eta: Kofradia, Moila Berri, MoilaZahar, Hirugarren Plaia, Saturraran, Ondarbeltz...Udala Eusko Tren autobusen arduradunekin harrema-netan jarri da, bere ohizko zerbitzuetan Ondarroara-ko ibilbidean Saturraranen geltokia jartzea aztergaihartuta. Ondarbeltzen ere geltokia jartzea ere izandute hizpide. Kalaputxi inprentarako bidean dela,baina, ez dakigu harreman horiek zein erantzun izanduten. Edonola ere, udalaren asmoa da gai honeninguruan berririk dagoenean herritarrei prentsarenbidez jakinaraztea.

Gauzak horrela, aurtengoan mutrikuarrok ezdugu lehenengo plaia izango, hautsa eta zarataugari izango dugu, baina uda beroari aurrre egi-teko bainua hartzeko modua aterako dugu han-dik edo hemendik. Ziur.

“Hondartzaren eerabilera eeta oobrak bbateragarriakizatea llortu bbehar dda

“Hondartzara kkotxez jjaisten ddenak BBurumendinaparkatu bbeharko ddu

puri-purixan

hondartza ere bai

7

Page 8: K52 2006 06

8 bi hitzetan

JAINKO HILEN UHARTEAN, SU TA GARrekin

XXV. EUSKAL JAIA

Urteroko hitzorduari hutsik egingabe, aurtengoan 25. Euskal Jaiaizango dugu Mutrikun, ekainaren25ean, Gure Ametsa Dantza Taldeakantolatuta. Arduradunek jakinarazidigutenez, gauza berezi-berezirik ezda egin nahi izan, baina, zalantzarikgabe, zerbait berezia sentituko dahogeita bost urtetan zehar Mutriku-ko lkaleetan barrena zenbat eta zen-bat mutrikuar eta kanpotar aritudiren dantzan gogoratzean. Aurten-goan, inoiz baino dantzari gehiagoetortzea espero da, laurehun bat.

Ohitura denez, goizeko 10:30etan dantza taldeak parkean elkartuko dira eta bertan hamaiketakoaizango dute. Jarraian, 11:30etan, herriko kaleetan zehar dantza ezberdinak eskainiko dituzte ikusleengozamenerako. Eguerdian, 12:00etan, talde erdiek dantza bat dantzatuko dute Goiko Plazan;13:00etan, beste erdiek. Plazako dantzaldi horren ostean, 14:00etan, herriko etxe eta soziedadeetarabazkaltzera.

Arratsaldeko bostetan, talde guztiak elkartuta, dantza alardea izango da San Migel futbol zelaian.Alardean honako dantzak ikusi ahal izango dira: Neskak eta mutilak elkarrekin, Agintari eta Agurra;Nesken dantzak: Arku Dantza, Makil Txiki (Bizkaikoa) eta Zinta Dantza; Mutilen dantzak: Txankarren-ko eta Banako; Txikienen dantzak: Txulalai eta Txanpetit; amaitzeko, guztiak batera, Larrain Dantza.

Izan dadila egun ederra eta goza dezatela egun hortaz umeek, gazteek eta ikusleek ere bai.

Kalaputxitik, zorionak Gure Ametsa Dantza Taldeari 25 Euskal Jai antolatzeko gauza izatearren. Bejon-deizuela!

Apirilean kaleratu zuten hamabigarren diska SuTa Gar taldekoek, Jainko Hilen Uhartean izenbu-ruarekin. Aurreko lanak baino zuzenagoa etanaturalagoa dela adierazi dute taldekideek.Hamaika kantaz osatutako CDan, Itxaropen hitzaabestiarekin Juanma Bajo Ulloak idatzi eta zuzen-dutako bideo klipa dago. “Juanma Bajo Ulloare-kin bermaturik zegoen lanaren kalitateaz gain,bera eta bere ingurukoekin lan egiteak ekarridigun plazerra azpimarratu nahi dugu” diote SuTa Gar taldekoek.

Honetaz aparte, lan berriak ekarri du nobedade-rik, sortu berri duten “Jo Ta Ke Ekoizpenak” zigiluarekin kaleratu duten lehen lana baita. Beraienkabuz atera dute diska eta beraiek dira egindako lanaren jabe. Aurrerantzean, manager lana ereberaiek egingo dute. Dagoeneko, eszenategitik eszenategira hasi dira aurkezpen kontzertuak ema-naz, bai Euskal Herrian bai hemendik kanpo ere. Beraz, ez galdu aukera eta adi, hastear gauden udasasoi honetan ez baita kontzerturik faltako!

Page 9: K52 2006 06

9bi hitzetan

MENDI MARTXA ARRAKASTATSUA

Ekainaren 11n izan zen Mutrikuko II. mendi martxa, Buru-mendi Mendi Elkarteak antolatuta. Parte hartze ona izanzen, ibilbidea bai korrika bai oinez egin zutenen aldetik.Goiko Plazatik eguzkipean 76 lagun irten ziren korrika eta167 lagun oinez.

Korrikalariak eta ibiltariak jendearen txalo artean iritsi zirenGoiko Plazara, Iñigo Agirre mutrikuarra buruan zela. Iñigokegin zuen denborarik onena (1:42:34) eta haren atzetik sartuziren Mikel navarro eta Asier Urdanpileta. Iñigo Agirrek las-terketa amaitu eta berehala Kalaputxiri adierazi zionez“lesio baten ostean urte erdian konpetitu gabe, herrian ber-tan hastea eta, gainera, irabaztea harro egoteko modukoada; dirutan emandako sari handiena baino handiagoa izanda hau”.

Nesketan, Gorlizko Helena Perez izan zen nagusi (2:02:49).

Irabazleen atzetik sartutako lehen mutrikuarrak Ladis Velas-co, mutiletan, eta Amaia Elosegi, nesketan, izan ziren.

Korrikalari, ibiltari eta proba hau bigarrenez egitea posibleizateko lanean jardun duten guztiei zorionak, merezi ditu-zue eta!

TURISMO BULEGOAK LOGO BERRIA DU

Maiatzeren 16tik Mutrikuko turismo bulegoak irudi berriadauka. Udalak antolatutako lehiaketaren logotipo irabazleaondoko hori duzue eta, hemendik aurrera, turismo bulegoakargitaratzen dituen promoziorako material ezberdinetanazalduko da.

Turismo udal batzordeak jakinarazi digunez, aurkeztu direnlan guztien artean logotipo hau aukeratzearen arrazoietakobat irudi sinple baten bidez lortzen den presentzia handiaizan zen. Egileak, Aner Hernandez Barrenetxea, M hizkia,Mutriku izenaren lehen letra, hartu du oinarri sinboloa irudi-katzeko garaian, eta arkupe baten itxura eman dio Mutriku-ren ondare historikoari erreferentzia eginez.

Erabilitako tipografiak, berriz, itxura humanista eta garaiki-dea ematen dio, Mutriku bere iragana ahaztu gabe etorkizu-nera begira dagoen herri gisa aurkeztuz. Gainera, “Mutriku”hitza erliebe irregular gisa irakurtzen da, herriko eraikin etakaleen irudi berezia nabarmendu nahian.

Koloreari dagokionez, urdina erabiltzea aukeratu du, Mutri-kuk itsasoarekin izan duen eta oraindik ere gordetzen duenlotura sakona azpimarratuz. Bestalde, herri honek kanpota-rrei eskaintzen dien naturaltasunaren, freskotasunaren etalasaitasunaren ezaugarri litzateke kolore hau.

Aurrerantzean, hortaz, gure herriak eta turismoak bat egitendutenean ez da urruti egongo Anerrek diseinatutako logoti-po berria.

Page 10: K52 2006 06

bi hitzetan10

ARDATZA: LAN MUNDUAN EUSKARARENPRESENTZIA AREAGOTU NAHIAN

Debabarreneko sei herrita-ko euskara udal zerbitzuek,euskara gizarteko esparruguztietara zabaltzeko aha-leginetan jarraituta, estrate-gikotzat jo duten lan mun-duan euskararen erabileraareagotzeko egitasmoa jarri

dute abian aurtengoan, Emun, Lana euskalduntzekokooperatibaren zuzendaritzapean.

Egitasmo horren jarraipena egiteko JartraipenBatzordean udaletako agintariek eta euskara tekni-kariek, sindikatuetako ordezkariek, Debegesak etaeuskara planak abian dituzten enpresetako ordezka-riek hartzen dute parte. Kide horientzako prestakun-tza saioak eta planaren barne-lanari ekin ondoren,helburu nagusiari begira jartzekoak dira: Enpresabatzuetan euskara planak martxan jartzea.

Hurrengo pausua Debabarreneko berrogeita hamarenpresarekin harremanetan jartzea izango da. Mutri-kun bost enpresarekin jarriko da harremanetan,horiek bisitatzeko eta enpresetako euskara planeninguruko informazioa zabaltzeko asmoarekin. Euska-ra, kalitatea eta bezeroen arloak hobetu nahi dituz-ten enpresetan euskararen erabilera normalizatzekoplanak inplementatuko dira, hortaz. Horretarako,Eusko Jaurlaritzak eta Udalak enpresa horiei dirula-guntzak emango dizkiete.

Euskara batzordetik adierazi digutenez, “euskararenerabilera gizarteko esparru guztietara bultzatzea dabatzordearen helburu behinena, eta helburu horribegira, garrantzi handikoa da lanaren arloan egune-roko bizitza euskaraz egitea posible dela erakustea”.

komikixa gotzon santander

Ekainaren batean egindako ekitaldian buka-era eman zitzaion Esperientzia Eskolako aur-tengo ekitaldiari.

Formakuntzan bitartez buruak lanean jarrai-tzea bilatzen duten 50 urtetik aurrerako 24herritarrek, 21 emakume eta 3 gizonezko,iazko urritik aurtengo ekainera arte asteanhiru egunetan hiru orduz jardun dute esko-lan hainbat eta hainbat gairen inguruan.Gabonak arte landutako gai batzuk: GizarteIkerketarako Teknikak, Gizarte Harremanaketa Gizarte Laguntza, Zuzenbidea, GarapenIraunkorra (Agenda 21), Bioetika, Osasunera-ko Heziketa, Talde Dinamika...

Gabonetatik aurrera, beste hainbat gai jorra-tu zituzten ikasleek: Literatura, GereontologiPlana, Komunikabideak, Funtzio kognitibo-ak, Psikoafektibitatea, Sikologia, Filosofia,Europa, Euskal Herriko Artearen Historia.

Berrogeita hamar urtetik aurrera duten herri-tarrek, hortaz, aukera ezin hobea dute Espe-rientziaren Eskolan beren ezagupenak handi-tzeko eta jakinmina asetzeko. Esaera batekdioen bezala, beti gaude ikasteko!

DEBABARRENEKOESPERIENTZIA ESKOLA

Page 11: K52 2006 06

Zer egin nahi duzue?

Hemen proiektu baten atzetik gabiltza: Eskola bat eraiki nahidugu mendiko herriska txiki batean. Honduraseko Cortes pro-bintzian, Omoa udalerrian. Eskolak eman ahal izateko beharbezalako gela bat eraiki nahi dugu eta, horretaz gainera, ira-kaslearentzako gela bat ere bai. Izan ere, irakasleak lau ordukobidea egin behar izaten du bera bizi den herritik hona etortze-ko, eta hemen gela bat eskaintzen badiogu ez du atzera aurre-ra ibili beharrik izango. Hemen lehen hezkuntza osorako irakas-le bakarra daukagu eta derrigorrezkoa da gela egoki bat eskain-tzea. Oraingoz, udalak ordaintzen du irakaslearen soldata.

Zenbat jende bizi da herriska horretan?

Hirurogeita hamabost lagun bizi dira guztira. Hamabost familiainguru. Zazpi eta hamalau urte arteko hogeita bost ume daudekomunidade honetan. Etxeak elkarrengandik sakabanatutadaude eta ez dago ez argindarrik, ez ur zerbitzu publikorik.

Iazko urtean saneamendu lanetan aritu ginen. Proiektu txiki batburutu genuen herriko etxebizitzetara ura eraman ahal izateko.Mangera batzuen bidez egin genuen. Orain arte, errekako urabesterik ez zeukaten eta.

Nolakoa da herriska hori?

Merendón mendilerroaren magalean dago, itsasoaren mailatikmila eta berrehun metrotara eta Chachauala ibaitik hurbil. Itsa-sotik zortziren bat kilometrotara dago eta errepiderik hurbile-nera iristeko, zazpi kilometro egin behar dira oinez, edota, ahalduenak, mando gainean. Ez dago beste modurik.

Klima oso umela eta beroa daukate eta baso artean bizi dira.Nekazariak dira bertako guztiak. Eurite handiak izaten ditugu

eta batetik bestera joatekobideskak, askotan, desegindagelditzen dira.

Zeintzuk dira arazoriklarrienak?

Lanik eza, delinkuentzia etaalkoholzaletasuna oso nabar-menak dira. Ia oraintsu arteez dute idazten eta irakur-tzen ikasteko modurik izan.Euren lanbide bakarra lurralantzea da, baina gehienek

ez daukate zer landurik, ez direlako lurren jabe. Gazteek hirie-tara alde egiten dute eta, askotan, marginatu bihurtzen dira.

Mediku eta bestelako osasun laguntzarik ere ez dute. MedicusMundi erakundeari esker, bada larrialdietarako prestatutakopertsona bat, baina inguruko herriska guztien ardura ere bada-rama… Ospitalera joateko lau ordu eta erdiko bidea oinez etaordu eta erdi autobusez egin behar izaten dute.

Iazko urtera arte, hemen ez zegoen komunik, eta oso zabaldu-ta daude hesteetako gaixotasunak euren artean. Errekako uraez da edangarria eta desnutrizio arazo ugari ikusten dugu.

Nola eraman behar duzue aurrera esku artean duzuenproeiktua?

Bertakoek eskulana eskainiko dute baina, eraikuntzan aritugabeak direnez, pioi lanak baino ezin izango dituzte egin: Por-lana, blokeak, hondarra, harria, egurra, eta abar… garraiatu,eta horrelakoak. Igeltseroa kontratatu egin behar da, lursailaerosi… Eta, gero, altzari eta eskolako materiala-eta erosi beharda. Guztirako aurrekontua, 90.000 lempir inguru izango delakalkulatu dugu. Lempirak lehengo 22 pezeta dira, gaur egungohamairu zentimo euroko. Guztira, hortaz, 12.000 euro, lehengoia bi milioi pezeta.

Nora jo behar dugu mutrikuarrok laguntza emateko?

Inork lagundu nahi izango balu, La Caixa banketxean Aita paul-darrek Congregación de la Misión-en izenean duten kontuandirua sartzea dute. Diru sarreraren kontzeptuan “para el PadreFelix” ipini behar da, sartutako dirua Felixentzat dela eta berakkudeatu behar duen proiekturako dela jakin dezaten. Kontuzenbakia, hauxe: 2100-2876-72-0200275528.

Kalaputxik jakin ahal izan duenez, Mutrikuko Udalak ereerabaki du dagoeneko dirulaguntza bidaltzea. Ea, bada,besteok ere saiatzen garen; apurka-apurka, gauza han-diak egiten dira eta.

gizartea 11

F e l i x e n b e r r i , Hondurasetik

Iazko irailean izan genuen Felix Mariezkurrenarekin hitz egiteko aukera, Kalaputxiren43. alean, hain zuzen ere. Orduantxe jakin genuen Honduras aldera zihoala misiolarigure herriko apaiz gazte hura. Harrezkero ere, jaso ditugu pare bat mezu, Gabonetan etaPazko garaian, goraintziak bidaliz denontzat.

Orain dela gutxi, berriro jo du guregana “Zer moduz Euskal Herriko mendi horietan?”galdetuz. Baina, oraingoan, goraintziak baino zerbait gehiago ere helarazi digu: lagun-tza eske etorri zaigu Felix. Jakin dezagun, bada, zertan lagun diezaiokegun…

“Eskola bat eraiki nahi dugu mendiko herriska txiki batean”

Page 12: K52 2006 06

Garai batean geranioakziren ohiko loreak etxekoleiho eta balkoietan; gauregun denetarik ikus dezake-gu, surfiniak, lobeliak, kolo-re desberdinetako margari-tak... Lore munduan ikaraga-rrizko barietatea aurki dezake-gu, baina esango nuke surfiniak direla jendearen gogo-koenak. Ez dira zailak zaintzen eta asko luzitzen dute.Ur asko behar dute eta oso garrantzitsua da lur onaedukitzea, astero ongarritu eta ikusiko duzu zein ede-rrak edukiko dituzun.

Landareak zaintzeko ere eskua eduki behar... Eskuberdea edo deitzen zaio baina nahikoa da gustu piskateta denbora edukitzea. Lorea triste badago ez da nahi-koa ura botatzearekin, lehenago ikusi beharko duzunahikoa ur duen eta horretarako atzamarra lurrean sar-tzea besterik ez dago. Lurra hezea badago, ez du urikbehar; lehorra egonez gero, berriz, uraren premiadauka. Horretaz gain, hosto lehorrak kendu, ea zamo-

rrorik duen begiratu... Gozo-gozohartu behar da lorea. Batzuek esatendute hitz egitea ona dela, nik ez dakit,hori norberaren gain dago. Musikaere gustukoa omen du landareak...Horretan sinesten baduzu, egin etakito. Egia da landare bati kasurik egi-ten ez badiozu, noizean behin ur pis-kat botatzera mugatzen bazara ezduzula landare ikusgarririk aterako,landareei eta loreei kasu egin beharzaie sarritan eta hori estimatzen dute,

landare zoragarriakizango ditugu halaeginez gero. Lurrakere badu garrantzia,3-4 urteko lurreanezin izango dugulore ederrik eduki.Lurrak ere bere bita-

minak eta gauzak behar ditu eta komeni da lur horiaberastea, eta urte batzuk pasa ondoren lore edo lan-darea lur berritan sartzea.

Ilargiaren eraginak ere izango du zer ikusirik lan-daretzan... Ikaragarri, nik beti hartzen dut kontuanilargia. Baratzean, adibidez, lur azpiko fruitua hartunahi badut, patata edo tipula adibidez, ilbeheran lan-datzea da oinarrizkoa; aldiz, lur gaineko fruitua nahibadugu, bainak edo tomatea esaterako, ilgoran landa-tu beharko dugu. Loreek ere ilargiaren eragina izatendute.

Baina badira zenbait loreekin ausartzen ez dire-nak... nik mundu guztiari aholkatuko nioke loreak edolandareak edukitzea; ez dakizu zein lasaigarria denhauek zaintzea. Agian, inoiz ez dute horretarako auke-ra eduki baina landare errazekin hasteko esango nieke,batez ere jende gazteari. Landareak zaintzeko zaletasu-nak kateatu egiten du, ondorioak ikusten dituzu etahorrek barne poza ematen du. Lana ematen duela ezinukatu, baina ondorioak ere ikaragarriak izaten dira.

12 natura

Uda ere kasik ate jokadugunean mendi buelta bategitea nahikoa, dena kolorezgainezka ikusteko. Zelaietakoloreez gain, bada etxeetan ereizugarrizko landare ederrakdituen jende asko. Baina horiekedukitzeak baditu bere arduraketa horien berri jakiteko herrikoaditu batengana joan gara, eazein aholku ematen zigun.

“Neguko llasaitasunaren oondoren uudaberrian kkolo-rez llehertzen ddira bbazterrak, iikuskizun iikaragarriada nnaturarena.

Page 13: K52 2006 06

13hezkuntza

WWW - WEB ORRIAK

Web nabigatzaileen bitartez (Google, Yahoo, MozzilaFirefox, etab.) interneteko web orrietan dagoen infor-mazioa irakur dezakegu. Baina orri hauetan nabigatze-rakoan, askotan nahi ez dugun lekuetara heltzen garaedo gure orrian guk nahi ez dugun publizitatea sartzenzaigu.

Kontuan hartzekoa da sarean haurrentzako ez direneduki asko dagoela eta publizitatea zer den eta zer ezbereizten ere ez dakitela gehienek.

Bestalde, leku arriskutsuetan (P2P sareetan, Crack etasoftware pirata bila) mugitzen bagara birusekin kontuzibili behar da.

Modem baten bitartez nabigatzean, dialer motako pro-gramekin arazoak sor daitezke. Instalatzerakoan, gukonturatu gabe modem konexioa moztu eta telefonoz806 – 805 zenbakietara deitzen dute. 600 euroko faktu-rak heldu izan dira!

@ - POSTA ELEKTRONIKOA

Mezuak azkar eta merke bidaltzeko sistema bat da. Halaere, postaz birus asko iristen direnez, antibirusa egune-ratua edukitzea oso garrantzitsua da, ordenagailuainfektatu ez dadin. Gainera, gure posta helbidera edo-zer bidal dezakete, SPAM.

TXAT : IDATZIZKO ELKARRIZKETAK

Idatzizko elkarrizketa bat on-line mantentzeko erabil-tzen da (Messenger…). Erabiltzaile bakoitzak bere datupertsonalekin fitxa bat betetzen du eta goitizen bataukeratu ondoren txateatzen hasten da.

Kontu izan beharra dago,datu pertsonalak ez dira emanbehar edozeinek irakur ditza-keelako.

Txatean jendeak gezur askoesaten ditu eta inoiz ezindugu jakin beste aldean nordagoen eta zer nahi duen.Ezagun batekin elkarrizketanaritu arren ezin dugu jakin

zenbat pertsona dauden gure elkarrizketa “entzuten”.Umeen kasuan, ondo azaldu behar zaie ezin direla txa-tean ezagutu duten norbaitekin kalean ikusi, geratzeko-tan, beti heldu batekin, inoiz ez bakarrik.

Pedofiloek bilatzen duten biktimen profilak: pertsonabakartiak, sarean kanpoan baino lagun gehiago izatendituztenak, lehendik ere arazodunak eta denbora askoegoten dira sarean konektatuta.

AHOLKUAK10 urtetik beherakoekin- Internet (web, posta eta txatak) heldu batekin erabili,

inoiz ez bakarrik.- Edukiak eta publizitatea bereizten erakutsi.- Datu pertsonalak emateak dituen arriskuak azaldu.- Birusen arriskuaz ohartarazi.- Beraientzako interesgarriak diren web orrien zerrenda

osatzen lagundu.- Off-line topaketen arriskua ondo azaldu.

10 urtetik gorakoekin- Konexio denborak mugatu.- Beraiekin internet erabiltzen ikasi, erakusteko eskatu,

galdetu.- Zerbait publikatuz gero (argazkiak, bogak…) jarraitu

beraien ekimenhori.- Off-line topaketen arriskuak ulertarazi.- Deskarga pirata lekuetan birusen arriskuez ohartarazi.- Internet bidezko ordainketak: kreditu txartelak kon-

trolatu.

Pedro Arreitunandia

Internet haur eta gaztetxoekinInternet, gaur dagoen komunikazio tresna garrantzitsuena da. Baina gauza guztiekingertatzen den modura, erabileran dago gakoa. Alde onak eta txarrak ditu, abantailak

eta arriskuak, garrantzitsuena egoki erabiltzen ikastea da, heziketa alegia.

Page 14: K52 2006 06

Tolosar bat Mutrikuko zirrikituetako gidaria

14 karenka

Gure artean daraman denboran Mutrikuko txoko, kale baztereta kantoi guztiak ezagutzen dituela dirudi. Turismo Bulegokoarduraduna dugu Marta Amonarriz eta herriko geografia eza-gutzeaz gain bertako historiaz ere asko dakiela antzeman dai-teke. Oso gustukoa du bere lana eta berotasun horrek kutsa-

tzen gaitu elkarrizketak dirauen denboran.

Noiztik turismo bulegoan?

Ni 2004ko udan hasi nintzen, hiru hilabeterako. Udaamaituta, urritik aurrera urte osorako jardunean hasinintzen. Dena den, urte dexente lehenagotik dagomartxan Turismo bulegoa, oker ez banabil 96tik aurre-ra. Orduan uda garaian soilik egoten zen martxan.

Zein helburu du Turismo bulegoak?

Turismo bulegoaren helburu nagusia Mutrikura dato-zen kanpotarrei harrera ona egin eta inguru ederhonen berri ematea da. Horretaz gain, Mutrikura jen-dea erakartzeko sistemak martxan jartzea ere bai.2004an Itourbasken sartu izanak hau asko erraztu du.Itourbask Eusko Jaurlaritzak duen turismo sarea da,bertako partaide izateak diru laguntzak izatea errraz-ten du baina horretarako baldintza batzuk bete beharizaten dira : Urte osorako jarduera izan behar du Bule-goak, astean behin bakarrik itxi daiteke, gutxienez lauorduz ireki bahar da, bulegoak baldintza batzuk izanbehar ditu, erakusmahaia, sarrerak, ormetako erakus-tokiak ere badu garrantzirik... Ez da txantxetakogauza, ez. Baldintza horiek betetzeaz gain betebeha-rrak ere badaude, urtean hiru memoria egin behar dira,zein ekintza egin diren, horien balorazioak, gastuakjustifikatu... ematen ez badu ere lan ikaragarria da eginbeharrekoa.

Bestalde, Turismo bulegoaren nahia ere bada piskana-ka-piskanaka herriko arlo desberdinetako jendearekin

harremanak indartzearena, ostalariekin, dendariekin...Mutrikurentzat berria da turismoaren kontu hau etazerbitzuak eta eskaintzak lantzeko derrigorrezkoa daelkarlana. Bidean gaude eta hori urtetik urtera nabar-mentzen da. Iazko Aste Santutik aurtengora, adibidez,%26ko igoera izan dugu eta hori ez da ahuntzarengauerdiko eztula.

Jendeak nola daki Mutrikuko berri?

Gehienak hiriburuetara jotzen dute, Donostia, Bilbo...eta handik ibilaldiak antolatzen dira. Badira kosta osoaegin nahi dutenak eta, adibidez, Donostiatik hasi etaherriz herri mugitzen direnak; horiek zailagoa duteMutrikuraino iristea, aldiz, beste batzuk Mutrikutikhasten dira eta azkenaldian asko ematen dira horieta-koak. Badira beste zenbait txiripaz azaltzen direnakMutrikun eta ezusteko ederra hartzen dutenak.

Zerk harritzen ditu bisitariak?

Mutrikun jende gehienak hitz egiten du eskaraz etahori bitxia da beraientzat. Herriko alde zaharra, por-tua, eraikuntzak, etxeak... Berritzen diren etxeak badu-te bere xarma eta atentzioa ematen dute. BadiraZarauzko turismoa nahiago dutenak, malekoia, hon-dartza handia, terrazak... Baina beste motako turismoagustuko dutenak ugari dira baita ere.

Zer jende hurbiltzen da Turismo bulegora?

Gehiena egun pasa datorren bisitaria da, batez beste

Mutrikuk duen Alde Zaharra ez da nolanahikoaeta horrek bisitaria asko harritzen du

Page 15: K52 2006 06

Jende gehienak euskaraz hitz egitea bitxia gertatzen zaio bisitariari

Debabarrena eskualde bezala gaude antolatuta,barietate handiko eskualdea dela esango nuke.

karenka 15

40 urte inguruko jendea. Ia herena,Kataluniatik datorrena. Erkidegoaridagokionez, bizkaitarrak gehiagogipuzkoarrak baino.

Herritarrek erabiltzen al duteTurismo bulegoko zerbitzurik?

Urtetik urtera gehituz doa. Gehienakautobusen ordutegiaren bila datozbaina, horretaz gain, kanpoko infor-mazio eske ere badatoz. Oporrak kan-poan egin nahi dituenak badaukahango informazioa eskuratzeko auke-ra guk eskainitako zerbitzuaren bidez.Kanpora diodanean penintsula nahizatzerriko informazioari buruz ari naiz,ostatuak, garraioak, ordutegiak...Nahikoa da hamabost egun edo lehe-nago eskatzea eta gure esku dagoeninformazio guztia eskuratzen dugu.Oporrak antolatzeko beste era batizan daiteke.

Bestalde, herriko zenbait ekitalditakosarrerak, asteburuetako txangoak...Saiatzen gara herritarrei ere zerbitzuegoki bat ematen.

Askotan ikusi izan zaitugu bisitariz inguratutaherrian zehar, nolako arrakasta dute bisita gidatuhauek?

Urteak pasa ahala gehiago egiten ditugu. 2004 urtean146 lagunekin aritu ginen, 2005ean, berriz, 1110 lagun,badago aldea, ezta? Paseo horiek Bentalekua eta AldeZaharra dute ibilbide nagusi. Astigarribiko San Andreselizara ere joaten gara eta horiek landu nahi genituzkebatez ere, historia handia gordetzen baitu. Herrikolekuak bisitatzean herriko historia kontatzen dugu,baina ez zaigu gustatzen datu eta data zehatz hutsetangeratzea. Historia istorioz ere betetzen dugu, hau da,kontatzen ari garen leku horrek badu bere historia, datazehatz batean gertatu zelako, baina askotan bitxikeria-ren bat edo beste badu historiaren zati horrek eta bisi-tariari atseginago egiten zaio horren berri izatea.

Mutriku prestatua al dagoturismoari aurre egiteko?

Mutriku herri arrantzalea izan daeta oraindik pauso handiakeman behar ditu turismoak ber-tan indarra har dezan. Ikustendira urtetik urterako aldaketakbaina hutsune handiak ikustenditut, batez ere zerbitzuen arlo-an. Kanpinen aldetik ondo osa-tuak gaude baina beste motabateko ostalaritzari dagokioneanbi nekazalturismo eta KofradiaZaharra besterik ez dago. Esanbehar da badela beste ostatutxiki bat ireki berria. Gastronomi-koki dugun eskaintza ere ez dahain zabala. Mutriku kostandago eta hona etortzen denaarrain gosez etortzen da. Denekdituzte Getaria, Orio eta antzekoherriak buruan eta Mutrikun ezdago honelako ezer. Pintxo kon-tua ere ez dut uste punta-punta-koa denik. Ez dut esaten kopiatu

egin behar dugunik, baina zaindu eta mimatu beharre-ko alorra delakoan nago. Dena den, zenbait tabernari-ren aldetik mugimendua ikusten da eta hori ona delauste dut.

Kanpora ere joaten zarete ezta?

Feria desberdinetan egon izan gara eta horrek askolaguntzen dio Mutrikuko proiekzioari. Madrilen, Bartze-lonan, Valladoliden eta Bilbon egon izan gara. GuretzatMadrilgoa izaten da garrantzitsuena, bertan turismoenpresa ugarirekin egiten dugulako kontaktua, denaden, denetik ikasten da.

Luze eta zabal mintzatu gara Martarekin bainahurrengo baterako utzi beharko. Eskerrik askoeskaini diguzun arreta eta denboragatik, izangodugu beste aukeraren bat, ezta?

Page 16: K52 2006 06

LEYRE AARRIETA AALBERDI

Historialaria. Deustuko Uniber-tsitateko irakaslea.

HITZAk, batez ere, informaziogehiago ekarri dio Mutrikuri, bimotatako informazioa. Batetik,gure herriaren inguruko berrigehiago daukagu, eguneratuaeta era askotakoa, jende xumeaegunero bihurtzen da protago-nista HITZAren orrietan eta oro-korrean, mutrikuarrok aukeragehiago ditugu gure herrian ger-tatzen diren gauza “txikietaz” jabetzeko. Orohar, hurbiltasu-na ekarri digu HITZAk.

Bestetik, inguruko herriei buruzko informazio gehiago erebadugu HITZAri esker. Oso hurbilean dugun testuinguru geo-grafiko zehatz batean kokatzen du HITZAk Mutriku. Nahizeta beste lurralde batzeko herria izan, eta aberasgarria daoso aldameneko herrien berri izatea. Horrela, komunikazioa-ren garaia deituriko honetan, gu ere, mutrikuarrok ere,komunikatuta gaude eta badugu zer esanik, HITZA dugu.

16 gizartia

MUTRIKUARREN HITZETAN

MARISA MMARTINEZ

Etxez-etxeko laguntza zerbitzuko kide eta Ake-larre Antzerki Taldeko arduraduna.

Etxean hartzen dut Hitza egunkaria, eta gure etainguruko herrietako albisteak jakiteko lehioberri bat dela uste dut; gure-gureak diren albis-teak. Horretaz aparte oso erabilgarriak direnbeste zerbitzu batzuk ere eskaintzen ditu. Guresenitartekoak zoriontzeko aukera ere ematendigu, eta baita beharra eskaintzeko eta aurkitze-ko ere. Nik askotan erabili dudan zerbitzu da.

ENERITZ AAZKUE. Gazte Asanblada eta Bertso eskolako partaidea.

Gure aldetik, Hitza egunkarian beti dago lekuren bat gazteok asanbladatik egitenditugun eta antolatzen ditugun ekimenak agertzeko. Gure berri emateko leku osoona. Gazteok herrian antolatzen ditugun ekimenez gain inguruetako gazteek gureberri izan dezakete, baita guk euren berri ere. Gazteok gazteon inguruan besteherrietan ere egiten eta gertatzen diren gauzetaz arduratzen gara, eta besteherrietan antolatzen diren ekimenetan parte hartzeko aukera eskaintzen digu.Horrenbestez, badakizu egiten duzuna beste herrietara ere ailegatuko dela.

Garrantzi handia du Hitzak, ez bakarrik ematen duen informazioagatik, hurrekoaeta interesgarria delako, horrez gain euskara hutsezko egunkaria delako ere bai.Azken finean geure gaineko informazioa jasotzen dugu geure hizkuntzan. Gaine-ra, orrialde gutxikoa denez, erraz eta arin informatzeko aukera ematen du.

Page 17: K52 2006 06

gizartia 17

JUAN

LARREINA

Anaiarte BiltokikoLehendakaria

Lehenengotikanontzat hartugenuen HITZA. Niharpideduna naizhasieratik, etazaharren egoitza-rako ere egingenuen harpide-tza; egunero bi alejasotzen ditugu. Ni neu gustura nago, herrikogauza askorekin enteratzen gara HITZAren bidez,eta baita alboko herrietakoekin ere. Batik batOndarroarekin harreman handixa eduki dugubeti, arrantza herrixak izanda… Futbolian erelotura handixa daukagu. Anaiarte Biltokiko gau-zen berri emateko ere ondo-ondo etortzen zaiguHITZA. Iaz, adibidez, Donostiara nagusien atletis-mo topaketaraino geurekin etorri zen HITZAkokazetaria. Oso propaganda ona izaten da gure-tzat egunkaria.

JOXE MMARI

ETXABURU

Mutriku FutbolTaldeko lehen-dakaria

Ni harpidedunanaiz, eta egu-nero irakurtzendut. Kanpoannaizenan harenfalta ere suma-tzen dut. Herri-ko eta eskualdeko kontuak jakitzeko besteaukera askorik ere ez da egoten, eta gainera,euskaraz izateak balio erantsi bat ematen dio.Gure arloari dagokionean, inguruko taldeetanmugitzen den jendearen lana erakusten du,eta alde horretatik gustora gaude. Futbolari,bereziki, bere lerroak ematen dizkio, etahorrek, orain arte ez bezala, inguruko taldeengora-beherak jakitzeko aukera ematen dizkigubai guri eta baita zaletuei ere. Tarteka, kroni-karen bat edo beste eta astero orokorrean,kirol ekitaldien eta emaitzen berri emateaherri mailan ona dela deritzot.

FAUSTO MMUGERZA

Aizkolaria

Egunero hartzen dugu Lea-Artibai etaMutrikuko HITZA panadeoaren bitar-tez. Hasiera-hasieratik hartzen dugu.Lehenengo lagun batek erakutsi ziguneta gero etxera bidaltzen hasi ziren.Ordutik egunero hartzen dut tarteaerrepasoa emateko. Horrelako egun-kari baten falta bazegoen. Bertako etainguruko kontuak euskaraz ekartzenditu eta gu kontentu gagoz. Kirola ereugari ekartzen du: Probak, pilota... etaherri guztietakoak. Ondo gusturagaude egunkariagaz.

Page 18: K52 2006 06

kulturia18

Plazatik gaztetxera

Bost urte. Bost urte pasa dira dagoeneko Plazatik Gaztetxera bertsolari gazteen txapel-keta abiatu zenetik. Ez dira urte asko, egia esan, baina tarte horretan Mutriku eta ingu-ruetako bertso egutegian bere lekua egiten asmatu duelakoan gaude.

Asko dira Euskal Herrian antolatzen diren bertso sariketa eta txapelketak. Horietakobatzuk entzute handia dute, eta bertan txapela janzteak prestigio handia eman ohi diebertsolari gazteei. Beste batzuetan, berriz, lehiatik baino lagunarteko girotik eta jolase-tik gehiago izaten da. Hala ere, antzeko helburuak izan ohi dituzte batzuek zein beste-ek: Bertsolari gazteak ezagutaraztea eta hauei plaza berriak eskaintzea.

Plazatik Gaztetxera ere antzeko helburuekin jaiozen, baina baditu bi berezitasun: Bertso saioa berebetiko lekuetatik atera (plaza, aretoa) eta gazteen

artera eraman du, Gaztetxeetara. Zergatik? Bada, Gaz-tetxeak direlako gaur egun gazteen bilgune, eta eroso-ago eta naturalago arituko da bertan kantuan bertso-lari gaztea herriko plazan baino. Bestalde, hasieratikgarbi izan genuen, baita ere, honelako ekimenak arra-kasta izatekotan bertso eskolaz kanpoko inplikazioabehar zuela, eta txapelketaz haratago, Gaztetxeen

arteko harremanak sendotzea eta Bertso eskolen arte-ko topaguneak sortzea bilatu behar genuela. Eta baitaasmatu ere. Plazatik Gaztetxera bertsolari gazteen txa-pelketa da, gazteek antolatua, eta publiko gazteaduena.

Bere egitura sinplea eta klasikoa da: hiru kanporaketajokatzen dira eta bakoitzean sei bertsolarik hartzendute parte. Saio bakoitzetik puntu gehien lortzen duenbertsolaria zuzenean sailkatzen da finalerako (hiru guz-tira), eta gainerakoak (beste hiru) puntuazioz aukera-

Page 19: K52 2006 06

tzen dira. Finaleko saioak bi zati dauzka, lehenbizikoa-ren ostean puntu gehien lortu duten bi bertsolariakburuz-buruko bigarren fasera pasatu eta hauen arteanerabakitzen da nor izango den txapelduna. Saioakgauez izaten dira, eta aurretik afaria izaten da Gazte-txean. Aurtengo edizioak bi berrikuntza izan ditu: batafinala arratsaldez jokatzearena izan da, eguerdian elka-rrekin bazkaldu eta ondoren saioa; bigarrena, berriz,publikoaren saria jartzearena. Jakina da epaileen etapublikoaren irizpideak ez direla beti bat etortzen, etamodu honetan entzuleek gustukoen izan duten bertso-laria hautatu dezakete.

Txapelketek berekin izan ohi dute beti eztabaida. Alde-ko edo aurkako (erdibidekorik ere izango da), onartubeharra dago bertsoa neurgaitza dela, zehatz puntuatuezina. Niretzat aurrena behar zuena laugarren geratukozen azkenean; eta zure ustez berriz garbi-garbi bigarre-nak behar zuen lehenbizi. Gustuak eta zirrarak dira tar-teko, eta beraz, beti izango dira ezadostasunak eta ika-mikak. Gainera, bertso bera epaile guztiek berdin pun-tuatu, eta gainera entzule guztiak ados diren egunean,seinale txarra izango da.

Kontuak kontu, bertsolari gazteen tropeletik ihes egite-ko edo gutxienez tiraka aritzeko aukera ematen dutehonelako txapelketek. Bost urte hauetan izen askonabarmendu zaizkigu: Lehenbiziko txapela Itziarreraeraman zuen Iñigo Izagirrek 2002. urtean, Iñaki Gurru-txagarekin buruz-buru aritu eta gero. Hurrengo urteanIñaki Apalategi beasaindarra izan genuen txapeldun,eta Julen Zelaieta bigarren. Bilbora joan zen txapela2004an Oihana Bartrarekin, eta bigarren postuarekinkonformatu behar izan zuen Mikel Arrillaga eibarta-rrak. Laugarrenean bai. Laugarrenean Mutrikun geldituzen txapela, Xabier Astigarragak jantzi zuen, eta Gazte-txeak lehertu behar zuela zirudien. Bigarren UnaiMuñoa izan genuen. Aurtengo ekitaldian, saio politbaten ondoren, Gorka Ostolaza izan da garaile, etabigarren postua egokitu zaio Beñat Gaztelumendiri.

Txapelketak berak nabarmendu dituen izenak. Horiekinbatera izan dira beste hainbeste eta gehiago. Kolore etaestilo askotakoak: Erlojupeko edo bakarkako laneannabarmentzen direnak, kementsuak, teknikoak, laguna-ren erreleboari erantzuten diotenak, etab. Tropel bere-an guztiak, txapela helburu. Beñat Ugartetxeak ederkiadierazi zuen agurreko bertso batean honelako lehiaksortzen duen bertigoa:

Lehendabizi gabonNahi dizuet esanHona guztiok gatozZerbaiten peskizanSaioa irten leikeMendi baten gisanGutxienez KalbaixoEz dadila izan.

Badira, baita, beste bertsolari asko tropeleko diziplinantokirik aurkitzen ez dutenak, bide berrietatik ibiltzeanahiago dutelako, izatez zikloturistak direlako. AnderLizarralde edo Iñigo Arrizabalaga bezala.

Eta Gaztetxeak. Herri bat Gaztetxe bat. Edo gehiago.Deban bi ezagutu ditugu, oraingo hau eta lehengoa,frontoia eta guzti zeukana barnean (suak erabat janzuen); Elgoibarkoa (hau ere itxi eta bota zuten), Soralu-ze, Elgeta, Bergara, Ondarru, eta nola ez, MutrikukoGaztetxea. Guztietan hartu gaituzte ondo, guztietanaritu dira lanean fin: Kartelak atera, afariak prestatu,gaiak idatzi, musika ekipoak inguratu, saioak aurkez-tu... Beraiena izan da ardura guztia. Pozgarria da ikus-tea adin eta giro ezberdinetako jendea nola bildu duenbertsoak Gaztetxean. Bertsolariak ere gustura aritzendira bertan, Unai Muñoak adierazi zuen bezala:

Gaztetxea da gaur gure plazaJakin kontentu naizelaAlternatiba, iniziatibaHori da gure papelaNahiz askok pozik ikusiko zunGure ideien eskelaGu ere norbait bagera etaBehingoz entzun gaitzatelaDenok dakigu Gaztetxe oroGu guztion etxe delaEta hargatik kantatu nahi dutNire etxean bezela.

Aurrera begira ere, norabide berean luzatuko ditugugure pausoak: Bertsotan hasi berri denari konfiantzahartzeko saioak eskainiz, elkarlanean saioak antolatuz.Plazatik Gaztetxerak badu txapelketa formaletik, bai,baina lagunarteko girotik ere bai.

MUTRIKUKO BERTSO ESKOLA

kulturia 19

Page 20: K52 2006 06

220 teknologia berrixak

Amal Graafstra-k, Washingtongo informatikari gaz-teak, bere bi eskuetan RFID txip bana txertatu omenditu, azal azpian. Horietako txip bat 12 bider 2 milime-trokoa da eta 8 digituko identifikadorea baino ezdarama gordeta. Zergatik egin du halakorik? Bada,dibertsio modura eta, batez ere, RFID txipen aukerakaztertzeagatik. Orain, etxera sartzeko edo autoko ateairekitzeko ez du giltzen beharrik eta ezta ordenadore-an logeatzeko tekleatu beharrik ere.

Pribatutasunaren aldekoek teknologia hau atsegin ezbadute ere, gero eta jende gehiago animatzen ari dahorrelako inplanteak egitera. Esate baterako, Bartzelo-nako Baja Beach diskotekak bere bezeroei RFID inplan-teak egiteko aukera eman zien duela hilabete batzuk.Horrela, sarrerako ilarak ekidin ditzakete, VIP eremue-tara sartu eta edariak, txanpon edo txartelarekinordaindu beharrean, automatikoki bezeroaren kon-tuan apuntatuko lirateke.

RFID (Radio Frequency IDentification, ingelesez edoirratifrekuentzi bidezko identifikazioa, euskaraz) iden-tifikazio automatikoa ahalbidetzen duen metodoa daeta RFID tag derizten dispositibo txiki batzuetan gor-detzen den informazioaren urruneko irakurketan duoinarria.

Tag hauek gutxienez kode bat gordetzen dute eurenbaitan, barra-kodeen kasuan marra zuri-beltzek egitenduten bezala, baina tag-ek informazio hori memoriatxikiko txip batean gordetzen dute. Irakurgailuak ezdu zertan tag-a ikusi, beraz, identifikatu nahi den pro-duktuaren barnean joan daiteke (oinetakoen gomazkozoruaren barruan, adibidez) edota, aipatu bezala,gizakiaren azal azpian.

Identifikazio sistema hau gero eta gehiago erabiltzenda industri mailan, batez ere barra-kodeen ordezkobezala, ekoizten diren produktuen trazabilitatea era-mateko. Barra-kode papera erraz suntsi daitekeeninguruetan, oso portaera ona ematen du RFID tag-ak.

Hona hemen RFID tag-en gaur egungo beste erabile-ra batzuen adibideak: Dendetan arropetan jartzendiren etiketak, liburutegietako liburuetan jartzendirenak, autopistetan edo metroan erabiltzen diren

pase azkarrak, eski estazioetan erabiltzen diren for-fait-ak edo animaliek daramatzaten identifikatzekotxip famatuak.

Teknologia honen abantaila nagusia irakurketa egi-teko erraztasunean datza, eta hau dela-eta, aplika-zio kopuru itzela aurreikus daiteke. Hala ere, dena ezda arrosa kolorekoa. Izan ere, RFID teknologiarenerabilpenak nahiko polemika ekarri du. CASPIAN era-kundearen sustatzaile diren Katherine Albrecht etaLiz McIntyre-k, RFID tag-ei txip espioiak derizte etaizenburuan hitz hori daraman liburua argitaratudute, Spychips, alegia, Estatu Batuetako korporaziohandiak eta gobernua salatzeko, hiritarren mugi-mendu guztiei segimendua egiteko ezkutuko planakdirela-eta.

RFID (irratifrekuentzia bidezko identifikazioa) artikuluen aztarna distantziatikjarraitzea ahalbidetzen duen teknologia da eta horretarako hondarra baino txi-kiagoak izan daitezkeen txipak erabiltzen ditu. Estatu Batuetako korporazio han-diek eta gobernuak berak, txipok erabiliz, hiritarren eguneroko aktibitatearensegimendua baimenik gabe egiteko plan ezkutuak omen dituzte. George Orwell-ek aurreikusten zuen Anai Handiaren sorreraren aurrean al gaude?

TXIP ESPIOIAK:Pribatutasuna arriskuan?

Page 21: K52 2006 06

21teknologia berrixak

Bi emakume hauen ustetan, RFID-ari dagozkion priba-tutasunari buruzko lau kezka nagusiak hauek dira:

• Produktu baten erosleak tag bat daramala ez jaki-tea edota, jakin arren, ezin kendu izatea;

• Daramanak jakin gabe, tag bat distantzia zehatzbatetik edonork irakurri ahal izatea;

• Tag-a daraman artikulu bat kreditu txartel batekinordainduz gero, artikuluaren identifikatzailea etaeroslearen identitatea elkar lotuta gelditzea;

• Produktu bakoitzarentzat serie-zenbaki bakarrasortu nahi izatea, pribatutasun arazoak kontuanhartu gabe, aplikazio gehienetan zenbaki bakarhori beharrezkoa ez bada ere.

Zentzu honetan, kezkarik handiena zera da, produk-tuek daramaten RFID tag-ak erosi ondoren funtziona-tzen jarraitzen dutela eta hau, sortutako funtziorakobalio izateaz gain, baimenik gabeko zaintza moduraedo beste intentzio maltzurretarako erabil daitekeela.

RFID tag bat distantzia motzeko aplikazioetarako pen-tsatuta badago ere, edonork galdekatu dezake antenaindartsu baten bidez. Honek, etxebizitza baten barne-an zer aurki daitekeen jakitea ahalbidetuko luke, ira-kurgailu batekin etxea kaletik eskaneatuta. Bestalde,RFID-aren identifikazio iraunkorra dela-eta, artikulubaten mugimenduek pertsona baten ustekabeko infor-mazioa emango luke, pertsona horren sare soziala iru-dikatuz.

RFID-ak pribatutasunari egin diezaiokeen erasoa adie-razteko, hona hemen Gillete enpresak taxutu zuenprograma pilotua: Supermerkatu batean, erosleek biza-rra kentzeko makina bat arasatik hartzen zuten unean,automatikoki argazki bat ateratzen zitzaien, makinekzeramatzaten tag-ei esker. Gillete-en nahia lapurretakekiditeko sistema ezartzea zen. Lortutako emaitza:Kontsumitzailek Gillette-i egindako boikota.

Enpresez gain, mundu osoko gobernu anitzek ere RFID-ari buruzko interesa agertu dute. Hainbat naziok,euren pasaporteetan RFID txipak jartzen hasiak dira.Hasierako hausnarketek, pasaporteak eramailea identi-fikatzeaz gain, zenbait datu gehiago gordetzea propo-satzen zuten. Baina, edonoren datu zehatzak urrunetikirakurri ahal izatea benetan arriskutsua izan liteke.Esate baterako, terrorista batek nazio jakin bateko hiri-tar bat hurbiltzean eztanda egingo lukeen lehergailuadiseinatu lezake.

Estatu Batuetako gobernuak ez zituen hasieran kontsi-derazio hauek aintzakotzat hartu, tag-ak 10 zentime-troko distantzian bakarrik irakur zitezkeela adieraziz.Segurtasun arloko 2.400 profesionalen komentarioeketa RFID txipak 10 metrotik irakur daitezkeela froga-tzeak, berrikuspen bat egitera bultzatu zuten. Horrela,2006ko urrian amerikarrak ematen hasiko diren pasa-porteek segurtasun sistema aurreratua eramango dute,baimenik gabeko inork beste edonoren informazioairakur ez dezan.

Beste nazio batzuk ere euren pasaporteek halakoidentifikazio sistema eramatearen alde agertu dira,

eta batzuk banatzen hasiak dira dagoeneko, Pakis-tan, Malaysia, Australia eta Norvegia, beste batzuenartean. Europar Batasuneko nazioetan ere RFID txip-dun pasaporteak erabiliko dira baina, hau irakurri etakezkatzen hasi direnentzat, lasai, Europak jadanikbadu-eta indarrean gizabanakoen informazioababesten duen legeria.

RFID tag-en informazioa baimen gabe irakurtzeaz gain,badago kalte egiteko beste erarik. Zenbaitek lortu dutejada tag-ak birus batekin kutsatzea eta baita tag-eninformazioa gordetzen duten datu-baseak ere.

Jarraikoa aipatutakoa irudikatzen duen adibide batlitzateke: Morroi bat supermerkatura doa antxoa-latabat erostera. Supermerkatuko produktuek RFID txipadaramate, errazago irakurtzen baitira (irakurgailua ezdago produktura zuzendu beharrik eta zenbait kasutanerosleak berak bakarrik egin dezake irakurketa, kutxa-zainen beharrik gabe). Etxera iristean, latari txipakendu, tag huts bat itsatsi eta txipean idazteko tresnaeta etxeko ordenagailua erabiliz, birus bat idatzi du txi-pean. Latarekin supermerkatura abiatu, kutxazainetikpasatu eta berriro lata bera ordaindu du. Ondorioa:Supermerkatuko datu-basea kutsatzea lortu du, pro-duktu guztien prezioak aldatzen dituen birus batekin.Eta hau ez litzateke izango egin litekeen kalterik sun-tsigarriena. Zuk zeuk imajinatzen besterik?

Segurtasun handiko teknologiatan liderra den Bundes-druckerei enpresa alemaniarraren RFID txipdun pasa-portea.

Page 22: K52 2006 06

GOENKALE WEB ORRIALDEAN

www.eitb.com sareko helbidean Goenkaleren webgunea topa dezakegu, bertan hainbat atal daudela-rik:

Zer da GOENKALE? Sail honetan garbi azaltzen digu Goenakalerenurtez urteko iraupena, baita telesail hau posible egiten duten guztienizenak ere.

Goenkale urtez urte. Hemen, 1994tik gaur egunerarte urteroko ara-zoak eta gaiak azaltzen dira.

Pertsonaiak. Pertsonaia bakoitza aztertzen da bai Goenkaleko papere-an, bai bizitza errealean, argazki eta guzti.

Azken berriak. “Arralde news” izeneko aldizkaritxo bat da, non azkenberriak azaltzen diren.

Zu ere gidoigile. Ikus-entzuleek parte har dezakete gustatuko litzaiz-kiekeen gaiak eta ondorioak Goenkale sortzen dutenei azalduz.

Ikusten ez duzuna. Grabatzerako orduan, eszena batzuk ez dute betiongi irteten eta sail honetan ikus daitezke pantailaz kanpoko akatsak.

Goenkalen parte hartzeko. Goenkalen parte hartu nahi izanez gerofitxategi bat bete eta bidal dezakezu, Goenkalen antzezle lana egiteko.

Jaitsi zure ordenagailura. Goenkaleko hainbat argazki daude zureetxeko ordenagailura jaitsi ditzakezunak.

Galdeiozu. Hilabetero pertsonaia bat egoten da prest berari galderakegiteko eta berak erantzun egiten du.

(Inkesta. Hilabetero galdera ezberdin bat azaltzen da bakoitzaren iri-tzia emateko.

ZER DA GOENKALE?

Denboraldi honetan bere hamabiga-rren denboraldia betetzen du Goen-kalek. 2.000 atalen zenbakia gaindi-tuta, Europako Hegoaldeko telebista-ren historian marka guztiak hautsiditu jada. Goenkalek Arralde izenaduen itsasbazterreko herriko bizila-gunen bizitza aletzen du. Duelahamabi urtetik hainbat arraldetarrenbizipozak ezagutu ditugu, baitaarazo familiar, ekonomiko eta lagu-nen artekoak ere.

Hamabigarren denboraldi honetanaldaketa ugari sartu dira telesailean.Bi familia berri iritsi dira Arraldera,eta hauekin batera, intrigak, sekre-tuak, traizioak eta ezinezko maitasunistorioak. Hala ere, Goenkale izanzenak bere horretan jarraituko du:telesail etxetiarra, atsegina, intrigaeta familiarteko gatazkez hornitua,non dramak eta komediak nahastendiren.

IKUS-ENTZULE ASKO AL DITUGOENKALEK?

12 urte hauetan, hainbat ordutegiezberdin pasa ditu Goenkalek. Hasie-ran, iluntzeko 9ak aldera hasten zen,baina azken urte gehienetan gaueko21:45ean ikus genezakeen. 12. den-boraldian, 21:55ean hasi eta23:00etan bukatzen da, eta ez egune-ro, astelehen eta astearteetan baizik.Bi atal ematen dituzte jarraian.

Hainbat ikus-entzule izan ditu Goen-kalek eta, horren ondorioz, hainbatomenaldi ere bai. Inkesten arabera,heldu ugarik ikusten dute Goenkale,baina gazteen artean ere oso ikusiada, eta haurrek ere gustuko dute.

e-gazte!22

GOENKALE

INKESTA- Zer da zuretzat Goenkale, telenobela ala telesaila?

%70ek telesaila dela dio; %30ek telenobela dela dio.

- Zein da zuretzat Goenkaleko pertsonaiarik gustukoena?

Maria Luisa- %30; Tximista - %30; Kepa- %20; Mirari – %10; Martxelo - %10.

Oihana Etxabe (Institutuko Prentsa-tailerrekoa)

Page 23: K52 2006 06

232323e-gazte!

DANIELA,IKASKIDE BERRIARIELKARRIZKETA

Duela 6 bat hilabete Daniela bere familiarekinbatera etorri zen Mutrikura. Orain gure hizkun-tza ikasten ari da, gaztelaniarekin batera. Etajada hizkuntzekin ongi moldatzen denez, elka-rrizketatxo bat egitea pentsatu dugu.

Zure familia eta zu nola integratu zarete Mutri-kuko bizitzara?

Bulgariako lagunak ditugu Ondarrun eta Mutrikun.Ni eta neba gara gazteenak.

Ze desberdintasun dago Bulgariaren eta Mutri-kuren artean?

Argi dagoen bezala, hizkuntza da desberdintasunhandiena. Beste jende mota bat dago gugandikezberdina dena. Bestalde, janaria ere oso desberdinada. Erlijio aldetik, berriz, ez dut nabaritu horrenbes-teko desberdintasunik.

Zer izan da hona etorritakoan aurkitu duzunoztoporik handiena?

Oztopo handiena hizkuntza izan da, uste nuelakohemen gaztelaniaz hitz egiten zela. Lagunak egitekoorduan ere ez da erraza izan.

Nola moldatu zara gure hizkuntzarekin?

Nahiko ondo, baina gaitz samarra eta oso ezberdinada. Gainera, zuekin ondo komunikatzeko gehiagoikasteko asmo handia daukat.

Jendea desberdina al da?

Bai, batzuk desberdinak dira. Baina beste asko gureantzekoak zarete. Hori pertsona bakoitzaren arabe-rakoa da.

Eta janaria?

Hemengo janaria ez zait gustatzen ezer, oso desber-dina delako. Hala ere, guk etxean bulgariar janariaprestatzen dugu, nahiz eta bertako produktu batzukez ditugun aurkitzen hemen.

Zer gustatu zaizu gehien hemendik?

Dudarik gabe, itsasoa izan da ederrena.

Bulgarian bizi zinenean, ezagutzen al zenuenEuskal Herria? Eta bere egoera?

Ez nuen ezagutzen. Pentsatzen nuen Espainiara nen-torrela, baina hona etorritakoan konturatu naiz ezdela horrela. Beraz, ez nuen sekula entzun gaiariburuz ezer.

Zure herriko zer hartzen duzu faltan?

Familia, lagunak eta mutil-laguna asko hartu ditutfaltan.

Hemengo festa giroa eta hangoa zertan desber-dintzen dira?

Asko gustatu zaizkit hemengo jaiak, nahiz eta askoez ditudan bizi izan. Bestalde, ez dira horren desber-dinak.

Euskaldunok jende itxia garela esaten da, zerirudi eman dizugu?

Ez, hori ez da egia. Etorri nintzenetik laguntzen saia-tu zarete. Baina, hala bada ere, neu ere horrelakoxeanaizelako izan da.

MOTZEAN

Mendia ala itsasoa? Itsasoa

Hemengo janaria ala Bulgariakoa? Bulgariakoa

Hemengo paisaia ala hangoa? Ez dakit. Biak.

Euskal Herria ala Bulgaria? Mmmm... ez dakit.

Hango mutilak ala hemengoak? Mmmm....hangoak.

Gaua ala eguna? Gaua.

Lorea Larrañaga eta Ainhoa Amado

(Institutuko Prentsa-tailerrekoak)

Page 24: K52 2006 06

zorion agurrak

ILAZKIEkainaren 6an biurte bete dituelakoZorionak gure marisorgin txikiari.Etxeko guztien par-tez, bereziki Juleneta Iruneren par-tez.

ILAZKIBeste etxeko guz-tion partetik Zorio-nak! Gure printze-siari.

NARKISKantatuaz, kanta-tuaz zorion etapenak / Kantatuazsortzen dira gureitxaropenak!Ekainaren 20anurtebetetzea dezu-nez, Zorionak etamuxu potolo askoasko, batez ereAiora, Ekaitz etaMarenen partez.

IKERNEAmatxito kurrin-kurrin, laster zeureeguna datorrela,ah? Ba ez pentsaahaztuko zaigunik,uztailaren 1arenzain gaude, belarri-tik tira egiteko!

IRAITZEkainaren 25ean biurte beteko dituzu-nez Zorionak! etxe-ko guztien partezmuxu handi-handibat gure morroxkotxikiari.

OSKITZZorionak kapi-tain!!! Dauaneko 3urte handi betedituzu! Zeu zaragure etxeko pozaeta parrea etajarraitu holakoaizaten! Maite zaitu-gun aita, ama, aito-na, amona, osabaeta izekoren par-tez, Zorionak!

ALAITZZorionak ahizpa-txo! Ze ondo pasa-tu zenuen nire jau-nartzean, e? Baneuk ere horrelakoondo pasatu nahidut zure txokolata-dan! Sei muxuhaundi, Nahia, aitaeta amaren partez.

NAHIAZorionak zure lehe-nengo jaunartzean.Eskerrik asko zureegun handi horre-tan gonbidatzea-rren. Muxu handibat. Zure senideak.M a d e r a - B e i t i a -Uranga.

ZURITXOOngi etorri gureartera! Ondo-ondozainduko zaitugu!

ENEKOGure etxeko bihu-rritxok sei urte betebehar ditu! Zorio-nak, motel, etajarraitu ematenduzun gerra ema-ten eta lotan zau-denean hain zin-tzoa izaten. Horre-xegatik zara etagure etxeko alaita-suna. Zorionak etazazpi teinkadabelarritik!

JESUS MARIZorionak aitxona,danon partez etabatez ere Leire,Eneko, Lurdes etaAsierren partez!Pastel goxo batenzain gaude!

KIKOUztailaren 1eanegingo dugu wate-kia edo zer? Lore-txuko peñi.

ANE eta LEIRE“ Zorionak Ane etaLeire! Dagoeneko 4urte bete dituzue.Zuen urtebetetzeegunean ondo ondopasatuko zenutela-koan, beti bezainalai jarraitu. Muxuasko etxekoen par-tez.”

JAUNARTZEKOAKZorionak aurten Lehenengo Jaunartzeaegin duten neska mutilei eta beraiekin

aritu diren katekistei.

Page 25: K52 2006 06

argazki zaharrakargazki zaharrak

MADRILEN SOLDADUTZA EGITENAgapito Yurrita “Apitxin” eta Jose AntonioUranga “Pope” Madrilen soldadutza egiten.

LAU LAGUN

Jesus Landa “Perras”, LuisRomero “Navarrico”, Jose

Kutz Landa “Kalamax”eta Benito Romero.

Page 26: K52 2006 06

2626 agenda

ekaina uuztaila

Kalaputxi, 52. zenb.

KALAPUTXI egiten parte

hartu nahi baduzu,

deitu 635748393telefonora.

Gustura hartuko zaitugu!

Ekainaren 16tik uztailaren 2raANTON URREISTI ALZIBARren MARGO ERAKUS-KETAZabiel kultur etxean

Ekainak 18, domekaMendi-irteera: Villamayor de Monjardin-Lizarra

Ekainak 23, barixakua,

SAN JUAN SUAGaueko 10:30etan, Moila Berri atzeko zabaleranAurrez, 8:00ak aldera, haurrentzako ikuskizuna lekuberean

Ekainak 25, domekaEkainak 25, domeka

XXV. UMEEN EUSKAL JAIAGure Ametsa Dantza Taldeak antolatutaEgitaraua:10:30 Dantza taldeak Parkean elkartu11:30 Kalejira eta dantzak herriko kaleetan zehar12:00 Goiko Plazan topaketa eta dantzaldia14:00 Bazkaria17:00 ALARDEA, San Migel futbol zelaian Neskak eta mutilak: Agintari eta AgurraNeskak: Arku Dantza, Makil Txiki eta Zinta DantzaMutilak: Txankarrenko eta BanakoTxikienak: Txulalai eta TxanpetitBukatzeko: Larrain DantzaUz Ekainak 18, domekaUztailak 1 eta 2, zapatua eta domeka

Mendi irteera Pirinioetara:ZurizaDebako MEk eta Burumendi MEk antolatuta

Uztailak 1 eta 2, zapatua eta domeka

MUTRIKUKO MUSIKA BANDAREN KONTZERTUAGaueko 11:00etan, Txurruka Plazan

Uztailak 1 eta 2, zapatua eta domeka

DEBA BEHEKO TXISTU ALARDEAGaueko 11:00etan, Txurruka PlazanMutrikuko Txistu Taldeak antolatuta

Uztailak 15, zapatua

MUTRIKUKO AKORDEOI ORKESTRAREN KONTZERTUAGaueko 11:00etan, Txurruka Plazan

Uztailaren 7tik 16ra

Zuriñe Gredillaren erakusketa: “Egur-lanak”Zabiel Kultur Etxean

Page 27: K52 2006 06
Page 28: K52 2006 06