28

K44 2005 10 baja01

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Mutrikuko herri aldizkaria

Citation preview

Page 1: K44 2005 10 baja01
Page 2: K44 2005 10 baja01
Page 3: K44 2005 10 baja01

3

a u r k i b i d i a

Kalaputxi hilabetekarixa

Argitaratzailea:Karenka komunikazio elkartea

20830 MUTRIKU

Telefonoa: 943 60 34 68e-maila: [email protected]: Mutrikuko udalaTirada: 1.900 aleLege Gordailua: SS-787/01ISSN: 1579-4792Inprimategia: GERTU. Oñati.Banaketa: Mutrikuko Institutukoazken mailako ikasleak

Aldizkari honek erakunde hauendirulaguntza jasotzen du euskara

bultzatzearren

Kalaputxik ez du bere gain hartzenaldizkarian adierazitako esanen eta

iritzien erantzunkizunik.

Eskerrak ematen dizkizue aldizkarihau kaleratzea posible egin duzuen

guztioi

Mutrikuko udala

GipuzkoakoForu Aldundia

EuskoJaurlaritza

Informaziua 4

Zeuk esan 5

Puri-purixan 6

Bi hitzetan 8

Kulturia 10

Karenka 12

Argazkiak 14

Kirola 16

Natura 18

Hezkuntza 20

Gazterixa 22

Zorion agurrak 24

Argazki zaharrak 25

Agenda 26

LAU URTE bete ditu hil honetan Kalaputxik. Denbora luzea, denboralaburra, begiratzen den tokiaren arabera, ematen zaion tratamenduarenarabera. Urtebetetzero egiten dugun moduan, aurtengoan ere Kalaputxierabili duten guztiak gogoratu nahi ditugu, bertako orrietatik igaro direnizen guztiak, Kalaputxi beraiengana joandakoak eta beraiek Kalaputxiren-gana etorritakoak. Eta guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu eskaini digutenharrera abegikorrarengatik. Hala bedi etorkizunean ere.

Aurrera begira, Kalaputxik berean jarraituko du, hasierako helburuakberretsita: Mutrikuarrei euskaraz irakurtzeko aukera ematea, herriko per-tsonak eta gertakariak zein gertakizunak aitzakia hartuta.

Eguneroko lan neketsuan borondatez dabilen Kalaputxiko lan-taldeakgogoan hartuko ditu, ondo hartu ere, azken bi urteotan urteurrenak ospa-tu dituzten taldeak, beraiek erakutsi baitigute norberaren apurraz osatzendela herri oso baten kultur ondarea, dirutan ordaindu ezin daitekeen onda-rea.

E D I T O R I A L A

Page 4: K44 2005 10 baja01

hintereseko

telefonoak

informaziua4 Autobusak MUTRIKU – DONOSTIA – MUTRIKU

Mutrikutik Astegunak 7:00 / 10:00 / 13:30 / 19:30Zapatuak 10:00 / 16:30Jai egunak 10:00 / 19:30

Donostiatik Astegunak 8:00 / 11:30 / 14:30 / 20:30Zapatuak 11:30 / 19:30Jai egunak 11:30 / 20:30

MUTRIKU – BILBO – MUTRIKU

AUKERAK:

1. BIZKAIBUSen autobusa hartu Ondarroan:1- 6:10ean hasi eta 20:10 arte orduro.2- 6:40ean hasi eta 19:40 arte orduro.

2. PESAren autobusa hartu Eibarren, haraino Euskotrenen

ONDARRUA - MALLABIA - ONDARRUA

Ikus Kalaputxi 13. alea

OSASUNA

Anbulategia (Osakidetza) ...................943 60 43 00DYA Mutriku......................................943 60 33 17DYA zentrala......................................943 46 46 22Mendaroko ospitala ...........................943 03 28 00Odol emaleen taldea..........................943 60 39 30Javier Otxagabia botika ......................943 19 50 26Lon Apraiz botika...............................943 60 32 50Larrialdiak ...........................................943 461 111

ADMINISTRAZIO BULEGOAK

Udaltzaingua......................................943 60 70 48..........................................................679 16 25 00Udaletxea...........................................943 60 32 44Turismo bulegoa ................................943 60 33 78Posta zerbitzua ..................................943 60 30 44Bake epaitegia ...................................943 60 32 44Epaitegia............................................943 60 70 49

IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZA

Goizeko Izarra ikastola .......................943 60 36 75San Miguel ikastetxea ........................943 60 31 95Mutrikuko Institutua ..........................943 60 36 27Udal euskaltegia ................................943 60 30 94Musika eskola ....................................943 60 37 80Haur eskola publikoa ..........................943 60 3143

GIZARTE ONGIZATEA

Gizarte Ongizate zerbitzua.................943 19 50 81Anai Arte jubilatuen egoitza ..............943 60 34 10Mikel Deuna zaharren egoitza............943 60 38 71Anaiarte jubilatuen egoitza ................943 60 30 83

ZEBITZUAK

Pesa ...................................................902 10 12 10Eusko Trenbideak ...............................902 54 32 10Loiuko aireportua...............................905 50 50 05Hondarribiako aireportua ...................943 19 23 47

BESTE BATZUK

Liburutegia.........................................943 60 41 82Kiroldegia ..........................................943 60 31 75Frontoia .............................................943 60 45 44Gasolindegia ......................................943 60 32 10

TrenakTren guztiak, adierazitako lehenengo ordutik aurrera, ORDURO

DEBA – DONOSTIA – DEBA DEBA – BILBO – DEBA

Debatik 6:44-7:44-…-21:44 Debatik 6:43 -7:43 -…-20:43Donostiatik 5:47-6:47-…-20:47 Bilbotik 6:00 -7:00 -…-20:00Jai egunetan 8:44etan hasiko dira Jai egunetan 8:43etan hasiko dira

DEBA – EIBAR – DEBA

Debatik 6:43 / 7:43 / … / 21:43 Jai egunetan, 8:43etan hasiko daEibartik 6:13 / 7:13 / ... / 21:13 Jai egunetan, 8:13etan hasiko da

Zaintzako Botikak (Mutriku – Deba)

URRIA

1 eta 2 Zalduegi (zapatu goizean, Jabier Otxagabia)

3tik 9ra Jabier Otxagabia

10etik 16ra Portillo (zapatu goizean, Jabier Otxagabia)

17tik 23ra Lon Apraiz

24tik 30era Zalduegi (zapatu goizean, Jabier Otxagabia)

AZAROA

1etik 6ra Jabier Otxagabia

7tik 13ra Portillo (zapatu goizean, Lon Apraiz)

14tik 20ra Lon Apraiz

21etik 27ra Zalduegi (zapatu goizean, Jabier Otxagabia)

28tik 30era Jabier Otxagabia

Tel:

OTX

AG

AB

IA:

689

58 5

7 59

APR

AIZ

: 63

0 05

50

97PO

RTI

LLO

-ZA

LDU

EGI:

669

26 2

2 01

Page 5: K44 2005 10 baja01

5zeuk esan

HAIN ZAILA DA GARBIAIZATEA?

Urrutira joan gabe, pasa denhilean gutuna irakurri genuenKalaputxin hirugarren plaiako etaBurumendiko egoeraz kexuka.Ingurua zikin dagoela eta zeozeregin beharko litzatekeela eta abar.Seguruena, arrazoirik ez zaio falta-ko gutuna idatzi zuenari, ez dutukatuko nik hemen.

Seguru nago herritar guztioknahiko genukeela herri garbianbizi eta horretan udalak gehiagoegitea. Udalak horixe zaindubeharko luke, beste gauza askorenartean, herri garbia edukitzea,kanpotarrek garbiak garela ikusdezaten eta, jakina, geu ere gustu-rago bizitzeko.

Baina iruditzen zait ardura guz-tia udalari lagatzea ez dela bidez-koa. Iruditzen zait garbitasunare-na, zikinkeriarena hobeto esanda,guztion ardura izan behar dela,etxean bertan hasten den kontuadela. Etxean ikasten diren ohitu-rak, normalean, gero kalera erama-ten dira, edo eraman beharko lira-teke.

Goizeko bederatzietan etagaueko bederatzietan herrianzehar pasiera bat egitea nahikoalitzateke herritarren joan-etorriak

sortzen duena ikusteko. Niri amo-rrua ematen dit paperontziakhutsik edo erdi-hutsik ikusi etaingurua zakarrez beteta ikusteak.

Joan zen astean Kutxara nindo-ala, Kirik bideo-klubaren aurreanbi zakarpotoren arrastoak ikusinituen, garbitasunaren aldekoapustu baten arrastoak. Ez dakitzeinek apurtuko zituen, baina haribost ahola zion herria garbi eduki-tzeak. Ze pena! Etxape berean,bertatik pasatu den nork ez du txa-kur-kaka zapaldu?

Itxaropena badut, baina, noizedo noiz herritar guztiok ulertzeaherria guztiona dela eta mereziduela txukun edukitzen saiatzeak.Udalak ipiniko ditu kaleetan zakar-potoak, mankomunidadekoekegingo dute eguneroko buelta,baina gure ohiturak aldatu arteanez dugu lortuko herri garbia eduki-tzea. Duela urte batzuk udalakegin zuen Mutriku garbixa, danonarduria! kanpaina. Ardura hori lor-tzeko, urtero egin beharko da kan-painatxo bat?

Andiko

PENTSAERA EZBERDINAIZATEA ORAINDIK EZDA DELITUA

Lehengo egunean Goiko Plazanizan nintzen, asteburu askotanbezala, eta Turismo bulegoko hormahai bat zegoen jarrita Portuberriaren inguruan erreferendumaeskatzeko sinadurak biltzen. Nikneuk ez dut uste erreferendumabehar denik eta ez nuen sinatu.Hala ere, ikusi nuen jendea arrima-tu zela eta sinatu zuela. Zergatikez, hori ondo dagoela uste bada?

Suntsungordan geratu nintzentxikiteoan ari ziren batzuei somatunienean jende hark ez zuela esku-biderik, halako eta bestelako zire-la, sinatzea ez zegoela ondo... Eznuen ulertu bizi garen garaian nor-beraren pentsaera ez duen jendebati ez onartzea beraien pentsaeragaratzea. Puntu horretaraino hel-duak gara? Delitua al da pentsaeraezberdina izatea?

Komentario haiek entzunondoren, tabernatik irten eta sina-tzera arrimatu nintzen. Gero bestegauza bat da erreferendumean zeresango nukeen.

SINATU DUEN BAT

Gogoratu gutun guztiek agertu behar dutela nork idatzita datozen,nahiz eta ezizenez, inizialez edo bestela sinatuta argitaratu. Ez da argitaratuko norena den agertzen ez duen gutunik.

Utzi esateko duzuna Barrenkalea, 12 - beheko buzoian [email protected] helbidean.gu

tuna

k

Page 6: K44 2005 10 baja01

6 puri purixan

Duela zazpi urte Pasaia San Pedrotik Mu-trikura etorria. Musika irakasle izateaz gain, iaztik Musika Eskolako zuzendaria da. Lanez gainezka ibili arren,tarte bat egin digu bere agendan eta atsegin handiz hartu gaituKarlos Eskuderok. Gustura dago Mutrikun eta nabari zaio.

Ikasturte berria, musika eskola berrian... Bai, ika-ragarrizko ilusioz goaz Egunetara edo Egañaneko txa-letera, Mutrikun izen horrekin ezagunago den etxehorretara. Urteak eman ditugu udaletxe azpiko lokale-tan eta, txikiegi geratzeaz gain, izugarrizko hezetasu-na genuen bertan. Lanerako desegokia geratu zaigu.Ikasle asko eta toki gutxi. Askotan, musika bandaentseiatzen eta gu ondoko gelan musika mintzaira(solfeoa deitzen zena) irakasten... Oso baldintza kaska-rretan aritu izan gara lanean. Musika eskola berriaklau solairu izango ditu: behekoan banda arituko da,lehenengo solairuan bulegoa zein irakasle gela (orainarte ez geneukana) eta musika mintzaira gela. Goikobi solairuetan, berriz, instrumentu desberdinen entse-gu gelak, korua... Txoko guztiak beteko ditugu. Etxeosoa intsonorizatuta dago eta hori oso garrantzitsuada gure lanerako.

Musika eskolaren martxa eramatea, nolanahi ere,ez da lan makala... Ordu asko sartu behar dira: Klaus-troak antolatu, gurasoekin bilerak, administrazio

lanak, irakasleekin bilerak... Horiez gain, nik neure kla-seak ematen ditut, tuba, tronboia eta bonbardinoa,Dixie Taldea eta lau urteko txikiekin ere aritzen naiz.Nekagarria da benetan, baina pozik nago nire lanare-kin, badakizu, gogoko tokian aldaparik ez. Mutrikuraetorri nintzenean ez nekien zer aurkituko nuenhemen, baina uste dut ondo txertatu naizela herrian.

Ikasle kopurua ere ez da txantxetakoa... Berrehunikasletik gora ditugu eta ez da ahuntzaren gauerdikoeztula, ez. Badira lau bat urte txikiekin ere hasi ginelalanean; txikiak diodanean lau urtekoez ari naiz. Haue-kin musika eta mugimendua lantzen dugu, musikarenbitartez erritmoa barneratzeko balio duena, jolasenbidez musika ezagutu, instrumentuak erakutsi, kanta-tu... Oso lan didaktikoa egiten dugu txikiekin, lotsagaltzen dute eta emaitza onak ematen ditu. Txiki-txi-kitatik musikaren munduan murgilduz gero errazagoegiten zaie bidea, oso atsegina da umeekin lan egitea.

Ikasturte honetan ere eskaintza zabala du musikaeskolak... Musika mintzairan bost kurtso eta instru-mentuekin sei kurtso. Guztia gainditu ondoren diplo-ma bat jasotzen du ikasleak. Diplomak unibertsitateankredituak lortzeko balioko du. Koral eskolak ere ema-ten dira eta lau kurtso dira egin beharrekoak. Instru-mentuei dagokienez, saxofoia, tronpa, tronpeta, txis-tua, pianoa, zeharkako txirula, bibolina, bonbardinoa,

Musika bizi eta musikaz gozatu nahiduen edonorentzat da musika eskola.

AIRE BERRIAK,DOINU BERRIAK EGUNETAN

Page 7: K44 2005 10 baja01

7puri purixan

tronboia, tuba, eskusoinua, trikitixa eta klarinetea ira-kasten dira.

Gure arlo honetan ere modak egoten dira, zenbaitikaslek garbi dute zein instrumentu ikasi nahi duen,besteek, aldiz, bere lagunen edo gurasoen araberaaukeratzen dute musika tresna. Tronpetak arrakastahandia du une honetan, piano ikasleak gutxitu egindira eta txistuak ez du jarraitzaile handirik. Boladakizaten dira eta geu ere modaren zurrunbilo horretansartuta gaude. Bestalde, bandara doazenak asko izanikere, talde desberdinetan parte hartzeko aukera pare-gabea daukate musika eskolako ikasleek, Dixie zeinFolk taldeetan, ganbara, trikitixa taldeetan, banda txi-kian, akordeoi orkestran, koralean, teklatu orkestran,Madalen txiki zein Madalen abesbatza nagusian... Aba-nikoa oso zabala da, bakoitzaren zaletasun eta gus-tuen araberakoa.

Ikasle batzuek probatu besterik egiten ez dutenbitartean, gehienak bigarren mailaraino iristendira... Zaletasun handia dago Mutrikun musika etakanturako eta hori nabaritzen da; dena den, gaurkoumeak gauza gehiegitan daude sartuta. Eskolatik ateraeta ingelesa, dantza, dotrina, eskola kirola, etxekolanak, futbola... Hainbeste gauza ezin dira ondo egin.Aukeratzen irakatsi behar zaie eta aukeratzen dutenhori ondo egiten erakutsi. Nire garaian, musika ikastenari nintzenean derrigorrezkoa genuen egunero-egune-ro instrumentua jotzea egun, aldiz, denborarik ez dutehorretarako eta hori nabaritu egiten da klaseetan.Behin eta berriz errepikatzen diegu musikarena bideluzea dela eta egunero praktikatu behar dela, bainaoso gutxik egiten digu kasu.

Bestalde, musika eskolara datorren ikasleak aukera dueskolako instrumentuarekin praktikatzeko baina, ikas-le horrek musikan jarraitu nahi badu, bere instrumen-tua edukitzea gomendatzen diogu, lehen esan dudankontu horrengatik batez ere, egunero praktikatzeko.Garai batean musika ikastea nahiko elitista zela ikustenzen, bakar batzuek baino ez zeukaten musikara hurbil-tzeko aukera; gaur egun, musika tresnak prezio ego-kian eskuratu daitezke, ez dira izango punta-puntako-ak baina praktikatzeko nahikoak dira.

Ume edo gazteez gain, herriko edozein helduk du auke-ra musika eskolara atortzeko. Musika bizi eta musikazgozatu nahi duen edonork ateak zabalik ditu Egunetan.

Eguneta hain hurbil, hain urrun... Denak ez daudegustura hara gora joatearekin baina halaxe dira gau-zak, denborarekin denetara ohitzen gara eta hemen-dik gutxira ez da hain urrun geratuko.

Zorionak eta zorte on!

Musika ikastea bizitza osorako lana da

Urtean zehar ikasitakoak argiaikusten du kaleko emanaldietan

Page 8: K44 2005 10 baja01

8 bi hitzetan

ARTE ESKOLAK ikasturte berria martxan

Udako oporren ondorenindar berrituta eta gogozekingo dio Arte Eskolak2005-2006 ikasturtari.Urriaren 3tik 14ra bitartean,iluntzeko zazpi eta erdieta-tik zortzi eta erdietara bertaratuz gero, izena ematekoaukera izango du edonork. Matrikulak 20 euro baliokodu.Aurten emango diren ikastaroak pintura, keramika, tailaeta marrazkigintza izango dira.Denbora librea eta zaletasuna izanez gero, irakurle, ezgaldu aukera paregabe hau.

ATXUKALE TXIRRINDU TALDEA bere 25. urtean

Iaz eta aurten ere bai, herriko hainbat taldek urteu-rrena ospatzeko aukera izan dute. Dantza Taldea,Arraun taldea, Burumendi mendi elkartea... Aurten-goan Atxukale Txirrindu Taldeak betetzen dituhogeita bost urte eta, Kalaputxik jakin duenez,ospakizunak prestatzen ere hasiak dira.

Horrelako ospakizunetan herria taldearen ondoanegotea garrantzitsua da oso eta, horregatik, Kala-putxik animatu egiten zaituzte herritar guztiokAtxukale Txirrindu Taldeak antolatzen dituen eki-taldietan parte hartzera.

Benito Romero, Anizeto Uranga “Txorixa” eta bestelagun asko izan dira hogeita bost urte horietanherriko gazteekin lanean jardun dutenak ehunda-ka, milaka kilometro eginda. Peio Arreitunandia,Osa anaiak... Zeinek ukatu hogeita bost urte horienoparotasuna!

Badator GABA BELTZA

Urtero bezala, las-ter ailegatukozaigu Mutrikuragabetan beltzena.Azken urteetanbezalatsu, aurten-goan ere Udalekokultura sailak,tabernarien elkar-teak eta MUGAk prestaketa lanetan jardundute ahalik eta asteburu beltzena eskain-tzeko herritarroi. Oraindik ere egitarauazehazteko bazegoen ere, ez da faltako kala-bazarik, musikarik, ikuskizunik... ez eta ilun-tasunik ere.

«OKELAR» BERTSO PAPER SARIKETA

Urtero bezala, Bertso eskolak egin du dagoeneko Okelar Ber-tso paper sariketarako deia. Azaroaren hogeita batera arteaurkeztu ahal izango dira lanak, bi mailatan sailkatuta, hama-sei urtera artekoak eta hamazazpi urtetik aurrerakoak. Gazte-enek gutxienez 3 bertso edo 6 kopla egin beharko dituzte etahelduek, berriz, gutxienez 6 bertso; guztiek izango dute libreneurria, doinua eta gaia.

Sariei dagokienez, maila bakoitzeko txapeldunarentzako txapelaz gain, eskudirua eta opariak izango diraaurreneko bi bertsolarientzat. Gainera, sariririk jaso ez duen mutrikuarra ere sarituko da maila bakoitzean.

Informazio gehiago nahi duenak lanak entregatzeko ere erabiliko diren helbideetara jo dezake: [email protected] edo LUARDOn dagoen Bertso eskolaren lokala.

Page 9: K44 2005 10 baja01

9bi hitzetan

AKUAKULTURA ESKOLA hazten

Urte luzeetan proiektua lantzen jardun ondoren,Mutrikuko Institutuak iaz lortu zuen azkeneanAkuakultura eskola martxan jartzea, kofradiakoeraikinean.

Iaz Goi mailako “Akuikultura produkzioa” heziketazikloa abiztu zen, hamalau lagunek osatutako taldebatekin. Aurten, iaz lehenengo mailan hasi zirenakbigarren mailan jarraituko dute eta hogeita bost ikas-

leko bigarrentalde bat lehe-nengo mailanhasi da.

Lau irakaslek jar-dungo dute ikas-leei eskolak ema-ten eta, gainera,instalakuntzenmantenurako biteknikari ereizango dira. Ikas-leen arteanm u t r i k u a r r a kdaude, baina,I n s t i t u t u k ozuzendaritzatikadierazi digune-

tenez, Euskal Herriko herri askotatik ere badatoz ikas-leak, kostako herrietatik zein barrualdeko herrietatik.

Ea datozen hileetan beraiekin egoteko eta zuei berrizehatzago emateko aukera duen Kalaputxik. Momen-tuz zorionak ematea Institutuko jendeari EuskalHerrian akuakulturan aintzindari izatearren.

ARNO BILBON EREBADAGO

Kalaputxiren irakurle fina den JuanMari Arrieta Bernabek,han eta hemenarakatzen ibili eta gero, Bizkaiko hiri-buruan gure herriaren arrastoa aurkituduela jakinarazi digu. Gure Arnokkalea du Bilbon, udaletxearen atzekoUribarri auzoan.

Badakizu, hortaz, irakurle, beste mendibatzuk ere garrantzitsuak izango dirabaina gurea ere bai. Bilbon kale batekharen izena du behintzat.

komikixa gotzon santander

Page 10: K44 2005 10 baja01

10 kulturia

Laster izango da Txurruka gogo-ratzeko egun handia, egun sei-nalatua...Bai, urriaren hogeita bata egun sei-nalatua da, berrehun urte betetzenbaitira Txurruka hil zela, baina ustedut uztailaren bata izan zela egunhandia. Izan ere, egun hartan inau-guratu zen Txurrukaren bizitzareninguruko erakusketa, DonostiakoOrfeoiaren kontzertua izan zen,Erakundeetatik hainbat ordezkarietorri zen eta, batez ere, Txurrukaizan zenaren familiakoak ere ber-tan izan ziren guztiak.

Noiz hasi zineten antolaketalanetan?Zeozer ospatzeko asmoa lehendikdator, aurreko legealdian ere bazenasmoa, baina duela bi urte hasiginen asmo hari forma ematen.Bide luzea eta gaitza izan da, hone-lako gauzek kanpoko erakundeenlaguntza eskatzen dutelako eta,erakunde horiek poliki funtziona-tzen dutenez, beharrezko zirenerantzunak berandu ailegatu zire-lako.

Nor izan da ekitaldien ardura-dun?Hasieratik ikusi genuen garbi anto-laketa profesionalen eskuetan jarribehar genuela, batez ere hartubehar zuen dimentsioarengatik,eta turismo eta kultura batzordeakjarraipena egingo zuela. Horrela,Untzi museoa kudeatzen duenenpresari eman zitzaion lana, SokoRomanok hartuta gidaritza, batezere aldi baterako erakusketarena.Soko Romano izan da erakusketa-ren komisarioa, hau da, erakusketa-ren egituraz eta edukiaz arduratudena. Erakusgai dauden liburuak,ontziak, armak... berak hautatuditu eta Mutrikura ekartzeko gestiobatzuk ere berak egin ditu; bestebatzuk ekartzeko berriz, jabetzapribatukoak batez ere, geuk eginditugu gestioak udalaren izenean.

Erakusketaz gain antolatu direnbeste ekitaldiak geuk antolatuditugu baina erakundeen lagunta-suna guztiz eskertzekoa izan da.Adibidez, Donostiako OrfeoiaMutrikura ekartzea GipuzkoakoForu Aldundiari esker izan zen posi-

TXURRUKA,ilustraziokogizon handiagogoan

Aurtengoan gure herrian ekitaldirik izan bada kanpora begiraohiartzunik izan duenik, horiek Kosme Damian Txurrukarenheriotzaren bigarren mendeurreneko ospakizunak izan dira.Uztailaren batean hasita, uda osoan zehar eta urriaren hogei-ta batera arte iraun dutenak. Urriaren hogeita batean bete-tzen dira, hain justu, berrehun urte Txurruka Trafalgarrekoguduan hil zela Nelson Almiranteak zuzendutako Ingalaterra-ko Itsas-armadaren aurka, San Juan Nepomuceno ontzian, 693gizoneko tripulazioko beste 150 gizonekin batera.

Ospakizunetarako antolatutako ekitaldiez gehiago jakitea-rren, Kalaputxi turismo eta kultura batzordeburu den IonGambrarengana jo du.

Txurruka ilustraziokogizon jakintsua izan zen,kartografian eta zientzian

aditua.

Page 11: K44 2005 10 baja01

ble. Duela gutxi izan zen Peñaflorida Kaperaren emanal-dia ere, nahiz eta Mutrikuk ordaindu duen, Jaurlaritzarieta Aldundiari esker izan da posible.

ekitaldi batzuk jasotzen zituen aurre-proiektu bat egineta hori Gipuzkoako, Euskal Herriko eta Madrilgo era-kundeetara bidali zen.

Erakusketa izan da urteurreneko ekitaldi guztienartean garrantzitsuena, ezta?Bai, bera izan da ekitaldi nagusia eta zentrala, bai kostoaldetik bai garrantzi aldetik ere. Berrehungarren urteu-rreneko ekitaldiekin bi helburu lortu nahi genituen: Bata,mutrikuarrari Txurruka zein izan zen, bere kartografobizitza zein izan zen erakustea, Txurruka ilustrazioko osogizon jakintsua izan zela, interes militarretik haratagokartografia eta zientzia-interesa zuena. Bigarren helbu-rua, berriz, Mutriku turismo kultural gune bihurtzeaherriko historia aztertuta, erakutsita eta promozionatuta.Erakusketarekin batera antolatutako ekitaldi guztiak erehelburu horri begira jarri dira.

Jende asko ibili da erakusketan?Bi mila lagunetik gora pasatu dira erakusketatik. Osodatu pozgarriak. Inguruko museoetako datuekin konpa-ratuta, erakusketaren arrakasta handia izan dela esanbehar dugu. Erakusketaz gain, beste ekitaldi guztietanere -Donostiako Orfeoiaren kontzertua, umeentzako lite-ratur tailerra, historia jardunaldiak...- jende asko ibili da,herritar nahiz kanpoko.

11kulturia

Bi mila lagunetik gorapasatu dira Txurrukaren

erakusketatik

Bukaera ere heltzen ari da...Erakusketa urriaren bukaera arte izango da zabalik etaordura arte izango da bisitatzeko aukera.

Bestalde, Txurruka hil zeneko eguna urriaren hogeitabata izanik, egun horretan zeozer berezia egin nahi da.Horretarako, Donostiako Aste Nagusian erabiltzen dutenkanoia ekarriko da iluntzean kanoikadaz egun huragogoratzeko.

Ordua zehazteko dagoen arren, Ingalaterran eta munduosoan barreiatutako Commonwealtheko herrialdeetankanpaikadak joko dira Trafalgarreko gudu hura gogora-tzeko. Mutrikun, Donostiako Untzi museoan eta Portuga-leteko Nautika eskolan ere joko dira kanpaiak.

1865 urtean Txurrukaren estatuaren inauguraziorakokantu bat idatzi zen. Kantu hori berriz kantatu zen, Xixi-lio Pagoaga hainbat moldaketa eginda, Txurrukaren jaio-tzaren berrehungarren urteurrenean, 1961eab, Harenheriotzaren berrehungarren urteurrenean, berriz kanta-tuko da egun horretako meza kantatuan.

Goiz izan daiteke baloraziotarako...Egongo da astia balorazio sakonagoak egiteko, bainalehen esandako helburu horiek bete direla uste dut. Bate-tik, mutrikuarrak izan du aukera Txurrukari buruz gehia-go jakiteko eta, bestetik, gure herriak promozio handiaizan du kanpoan, datozen urteetan Mutriku jomugaturistiko bilakatzeko hazia landatuta.

Aurtengo udan gure herriakpromozio handia izan du

kanpoan.

Page 12: K44 2005 10 baja01

karenka12

Nola egingo zenieke zure aur-kezpena Kalaputxiko irakurle-ei?Ez zait hain gauza erraza irudi-tzen. Agian, aita Manuel Abaituazela, itsas kapitaina, eta ama Jua-nita Piker, bigarren emaztea,hauen alaba bakarra naizela etabeste bost anai-arreba nituela ai-tak Maria Txurrukarekin izan zi-tuenak eta guztiok oso-oso maiteizan garela. Gauza erraza irudidaiteke, baina, nire nortasunafinkatzen joan diren bizitzarenatalak kontatu gabe, nor naizenadieraztea benetan zaila irudi-tzen zait. Mosaiko bat garela ustedut, bizitzan gurutzatu zaigunpertsonengandik jaso dugun ko-lorez hornitua.

Ea. Aurrera. Entzuteko gaude.Beste zenbait familiari bezala, ai-tari ere gerra zela medio Bilboraihes egitea gertatu zitzaion etaorduan hain arruntak ziren isto-rioak pasa eta gero, bertan finka-tu zuten beren bizitza.

Hor agertzen naiz ni, 1941. urte-an, eta bederatzi urtera arte “ni-ñera” bat izan nuen, Emili, Fikako“Etxetxu”baserrikoa. Gogoratzennaiz udaran bere baserrira era-maten ninduela eta zelaian

behiak jagoten (konturatu gabeirten dio urteetan erabili gabekohitzak) izaten nintzela. Bitorianobere senarraren alboan, Bizentabere amaren magala dut nireoroimenetan babes leku.

Gerora, Mutrikun igarotzen ni-tuen udarak tia Eugeniren etxe-an. Ohetik bizitako gogorapenbatzuk ditut iltzeturik nire barne-an. Goizetan iratzartzerakoan ka-lean euskara sentitu eta begiakhertsita mantentzen nituen, unehura hobeto gozatzeko. Astoenarrantzak ziren hurrengo barneapoztarazten zidatenak. Gauez,kale eta tabernetako kantu goxo-ek alaitzen zuten nire etzumena.Ordu txikietako deiadarrak alda-barekin batera, gizonei itsasora-ko deika, eta kalean zeharrekopauso hotsek nire ohe estalkietanberbiltzera eramaten ninduten,adi-adi gelditzen nintzelarik.

Familia eta lagunak, kaleak, he-rritarrak, lehen maitea... Denekbete dute nire izaeraren zati ga-rrantzitsu bat eta bultzatu nautenik Mutriku hain maite izatea.

Ba al duzu leku kuttunik Mu-trikun?Ez. Ez dut halako leku berezirik.Kalbaixo, Arno eta beste gailu-rrak ditut gustuko, nire herri ho-nen ikuspegi zabala dutelako, etaolatuen kantua entzutzen bada,hobeto. Adineko pertsonekin so-lasean, edozein txokotan senti-tzen naiz gustura.

Dena den, zure bizitzaren atalnagusia Bilbon ematen zen.Nola hasi zinen kantuarenmunduan?Teresianen ikastetxean hasi ni-tuen musika eta piano ikasketak.Hamasei urterekin entzun nituenkontserbatorioan kantuko azter-ketak eta “hauxe da nire bidea”pentsatu nuen neure baitarako,baina ordurako “Txinpartak” an-tzerki taldean sartua nintzen. Ha-mabost urte nintuela ikusi nuentalde hau eta antzerki motz ba-

BEGOTXU ABAITUA PIKER“Bizitzako koloreen zirimolan”

Lore koloretsua aurkitu duoraingoan Kalaputxik berehileroko elikatzehegaldian. Urtero, akatsikgabe, hemen nahasten dagure artean, Alemaniakolurraldetik ihesi, berebarnea indarberritzeko,Mutrikuko giroa arnastera.Musika eta kantua izandira bere bizitzaren ardatz,eta horiexek eraman zutenatzerrian bizitzera. Kontuugari kantatu dioKalaputxiri, maitasundoinuan.

Page 13: K44 2005 10 baja01

tzuen ondoren, ahots zuridun koro-ak “Agur Jaunak” eta “GernikakoArbola” kantatu zuten antzokia zu-tik jarrita. Bilboko orduko eragoz-pen giroa bizi izanda, halako zirraraeragin zidan, non esan nion aitari“nik hor nahi det sartu” eta bere la-gun baten bitartez taldeko partaideizatera heldu nintzen. Euskaltzain-diaren egoitzan egiten genituen en-tsaioak eta herri txikietan eman gu-re ekitaldiak. Talde honen inguruanezagutu nituen gero nabarmendu zi-ren zenbait politikari eta baita askomaite genuen Gabriel Aresti ere (be-rak idatzi zuen niri buruzko artikulo-txoa egunkarian, beranduago Llan-gollen irabazi nuen saria zela eta).Giroa oso abertzalea zen.

Niregan eragina izan zuten etxe gi-roko bi anekdota ere kontatu nahinituzke. Egun batean, lau bat urtenituela, aita eta ama belaunikaturiketa begietan malkoak aurkitu nituenerrezuan, mundu gerra bukatu zelaeta. Hiru urte beranduago, ama izanzen egoera berdinean aurkitu nue-na, gerra ondoren lehenengo aldiz,irratian txistua entzun zuelako. Gau-za hutsak baina aberatsak.

“ABAO” (operaren lagunak) koroanere kantatu nuen beranduxeago.Pianoa jarraitu eta kontserbatorioankantu ikasketak bukatu nituen saribereziarekin.

Beste lan batzuk ere tartekatzen ni-tuen. Horrela, lehen andereño izateatokatu zitzaidan Algortako ikastolaklandestinoan. Orain urte batzuk,bertan izan zen Ibilaldiko zinta eba-kitzearen ohorea izan nuen eta pla-katxo bat ere jarri zuten nire izena-rekin.

Eta gero, ur haundiagoetara?Bai. “Marcelino Ibañez de Betolaza”sarira aurkeztu eta han irabazitakodirua medio eta aholku batzuei ja-rraituz, 1964an UNESCOk GaleskoLlangollen antolatu zuen lehiaketabatera aurkeztu nintzen “BasqueCountry”ko ordezkari gisa eta lehensaria irabazi nuen folk arloan. Klasi-ko arloan bigarren saria jaso nuen le-hengoarengandik hurbil geldituta.

BBCrako grabaketa bat egin ostean,Parisera joan nintzen eta han bildu“Txinparta” taldeko zenbait kideexiliatuekin. Egun haietan “HerrienEuropa” helburu zuen jai aintzindaribat prestatua zen Estrasburgon etaParisko “Gernika” taldea ere partehartzekotan zen. Partaide bat gaixozela eta, Begotxuk ordezkatu zuen

eta han joan nintzen, bihotzak irtenbeharrean ikurrinaren atzetik.

BBCkoek kantuan aurrera jarraitze-ko gomendatu zidaten eta etxeraetortzean erabaki nuen ez nuelanahi opera munduan sartu, baina baibeste estilo eta konpositoreak landu,irakaskuntzarako beharrezkoa ikus-ten nuelako. Bavierako gobernuarenbeka bat eta beste dirulaguntza ba-tzuk lortu ondoren, 1965ean Muni-chera joatea lortu nuen eta hango“Musik Hochschule”n GerhardMüsch izan nuen irakasle. BavieraIrratiko koru profesionalean ere par-te hartu nuen, laguntza taldeko gisa.Kontratoa egiten ziguten obrahaundiren bat prestatzen zutenera-ko, oinarrizko taldea 40 pertsonasoilekoa baitzen. Koru horrek en-tsaiatzen zuen egoitza berean gaz-telania-hiztunentzat emisio bat egi-ten zuen irrati bat zegoen. Proba bategitera aurkeztu eta esatari hartuninduten.

Bi urte beranduago Bilboko kontser-batoriotik deitu zidaten ordezkapenbat egiteko. Irakaskuntzan jardute-ko asmotan nenbilenez, eszedentziahartu eta bueltatu nintzen bi urte-tan kontserbatorioan jarduteko. Pos-tu finkoa izateko orduko giro politi-koan zailtasunak ikusten nituenez,berriro Munichera bueltatu nintzen,exzedentzia bukatzean.

Nire irakaslea, Müsch jaunak, berrirobultzatu ninduen opera eta antzer-kira eta frogak ere egin nituen. Nireahotsa gustuko gertatzen zen egini-ko frogetan, baina nire garaierakmugatzen ninduen, ni nintzen so-

prano lirikoaren paperak. Beraz, bi-de hori betiko utzi nuen.

Eta zure bizitzaren zati garrantzi-tsuena hasi zen...Bai. 1969an ezagutu nuen Anton Nä-gele eta hurrengo urtean ezkonduginen. 1971ean jaio zen Andoni etaama eta emazte izatera dedikatunintzen. Urte batzuetan familiahaunditzea izan zen gure erabakia,baina tamalez ez zen hala gertatu.Ama eta emazte izatea zer den eznoa aipatzera, denok baitakigu gai-lurreko sentimenduak nola loratzendiren.

Aita 1976an hiltzean, ama Muniche-ra etorri zen gurekin bizitzera etaherrimina zer den orduantxe nabari-tu nuen gehien. Mutriku zegoenegunero gure ahotan. Zenbat konta-kizun... zenbat istorio... sei urtetanegunero-egunero, hiltzera Mutriku-ra ekarri genuen arte.

Irratian eta koruan jarraitzen alzenuen?Bai. Koruak musikarekin harremane-tan mantentzen ninduen; irratian,lehen egiten nuenaz gain, asterokobeste programa bat eman zidatenumeei zuzendua eta 17 urtetan ja-rraitu dut. Irrati bidez, beste zenbaitpertsonaren ezagutza eta lankidetzaizan dut, entzuleak tarteko, eta mai-la sozial bajuenekoekin gertatzekoaukera ere bai. Luze emango lukehistoriak.

Eskerrik asko, Begotxu. Zerbaitgehiago Kalaputxi honetatik mu-trikuarrei?Asko maite ditudala.

karenka 13

Page 14: K44 2005 10 baja01
Page 15: K44 2005 10 baja01
Page 16: K44 2005 10 baja01

16 kirola

Hantxe izan dira aurtengo udaranJosu Ulazia, Igor Mendizabal “Go-xerri” eta Iñigo Larrañaga “Txirri-ta”. Bi azkenekin jardun du Kala-putxik irailaren 25ean Mutrikuraitzuli bezin laister.

Hiru mutrikuar Yosemiteko hor-metan. Nola hori?Guk hemendik irten baino lehenagojakin genuen Josu ere Yosemitera joa-tekoa zela donostiar talde batekin,baina gure bidaia bakarrik prestatugenuen. Elkarrekin ordu laurden ego-teko beta besterik ez genuen izan, guiritsi ginen autobus berean bueltatubaitzen bera.

Noiz atera zineten hemendik? Etanola joan zen bidaia?Abuztuaren hogeita batean hartu ge-nuen abioia Bilbon eta Londonetik

San Franciscora. Han turismoa egitekodenbora izan genuen, petateak hor-marako material guztiarekin bostegun atzeratu zirelako. Hauek jaso etatrenean Yosemitera. Luze egin zitzaiz-kigun bost egun horiek, hormetarakogenuen egarriarekin.

Lehen aldiz al zineten Yosemiten?Ez —dio Goxerrik— duela zenbait urteTxirritaren anaia Jokinekin izan nin-tzen eta orduan ezagutu nituen Kapi-taina eta Half Domeko hormak.

Neu ere, Texasen bizi izan nintzen ur-tean egon nintzen, baina turista mo-duan eta ez nuen hormarik ikutu —dio Txirritak.

Nola izan da hormetako lana?Yosemitera iritsi eta lehen eguneangauza guztiak prestatu eta biharramu-

nean Kapitain hormara, Meskalito bi-dera. Ura (3 edo 4 litro eguneko), ja-naria, lo zakuak, eskalatzeko materia-la eta garagardo batzuk sartu petate-an eta mundu bertikalera. Bost egune-tan igo genuen, mailurik eta iltzerikgabe, amerikarrek “clean” deitzen du-ten estiloan. Esatekoa da bide honenlehen igoera garbia euskaldun batekegin zuela 1985an, Adolfo Madinabei-tiak, Gálvez madrildarrarekin batera.Pare bat egunetan deskantsatu on-doren, berriro ere gure Kapitainera,ordukoan “Salhatera” bidetik. Le-hen 11 luzeak eskalatu, ura portea-tu eta berriro kanpinera lotara. On-doren, arratsaldez lehen bibakeraigo eta hortik aurrera beste bi gauhorman, hamakarik gabe eta erre-pisetan lo eginda. Bigarren bide ho-netatik hobeto jeitsi ginen, gutxia-go nekatuta.

HIRU MUTRIKUAR YOSEMITEKO HORMATZARRETANIpar Ameriketako Kaliforniaren erdigunean dago Yosemiteko parke nazionala. Zen-baitentzat, munduko fenomeno geologiko bereziena. 11Km. luze eta 1,5 Km. zabal,zutik dauden 1,5 Km.ko mendi hormez hesituta, ur salto ugarirekin. Lur mailan landa-reri ikusgarria, haritz, astigar, zedro, izei, sekuoia erraldoi eta basalore aldaera haun-dia, belardi ederrekin. Baita orein, koiote eta hartz beltzak ere beste animalia askorenartean.

Bi horma erakargarri ditu, mundu guztiko eskalatzaileen abileziak neurtzeko. “HalfDome” eta “El Capitán”. Bigarren honen 1080 metroetan, bide asko ireki dituzte eska-latzailerik ausartenek.

Kalbaixo egunean, goitxiberak txakolinezlurrunduta jeisten ziren bitartean, garagardotxo

bat edan genuen geuk ere ospatzeko

Page 17: K44 2005 10 baja01

17kirola

Beste pare bat egunetan kanpine-an pixka bat lasaitu eta berriro hor-mara lanera, zer esanik ez, Kapitai-naren aginduetara. Hirugarreneanbidaia honetako bide gogorrenahautatu genuen “Pacific OceanWall” izenekoa, 1975an Jim Brid-well-ek zabaldutakoa. Hori bai,beste bide batetik sartuta. Hamarluzetan P.O. Wall´en 13. batzarreraheltzen dena: South seas, A4. Osobertikala, edo hobeto esanda, des-plomatua. Izugarria!

Bost egun eman genituen horma ho-rretan. Gu hamaketan zintzilik, Kal-baixo egunez, goitxiberak txakolinezlurrunduta jeisten ziren bitartean. Go-goratu ginen eta garagardotxo batedan genuen geuk ere ospatzeko. Az-kenengo gaba Kapitain puntan igaroeta hurrengo egunean behera azke-nengo astean deskantsatzeko asmoz.

Nola izaten zen kanpineko bizi-tza?Gure izan ginen kanpina, ia eskala-tzaileak soilik egoten direna da. Mun-du guztikoak, ingelesa da hizkuntzaarruntena, baina euskaraz ere denek

ulertzen ziguten garagardo bat es-kuetan zegoenean, alemaniarrak ba-tik bat. Giro ederra eta egokia.

Azken jetsieraren ondoren, euskal-dunak topatu genituen, tarteanMartin Zabaleta, eta han joan gi-nen taldean “friki” apur bat egite-ra horma txikietan. Baina laisterkonturatu ginen “frikia” ez delagurea eta, deskantsatu etxean ereegingo genuela eta, laugarren Ka-pitainaren bila joateko prestaketakegiten hasi ginen.

Berriro ere Kapitaina? HalfDom´eko hormak ez dituzueatsegin?

Half Dom´eko hormak 800 bat metro-koak dira, beraz Kapitainarenak bai-no motzagoak; bestetik, azkenengoigoeran hotza ere sentitu genuen eta,horri erreparatuta, Kapitaina Holf Do-me baino eguzkitsuagoa da. Horiekguztiak kontuan harturik egin ge-nuen aukeraketa.

Half Dom´eko bide bat eskalatua dutJokinekin —dio Goxerrik.

Zein bide aukeratu zenuten lauga-rrenean?“Shield” bidea izango zen laugarre-na, baina Mammut bibakera soka fin-koetatik igotzen ari ginela —dio Txi-rritak—, Kapitain jaunak bere aginteaerakutsi nahian, harri koskor bat jaur-ti zuen, eta justu neure kaskarrarenkontra. Odola, mariazio pixkat eta“tajo” ederra. Yosemiten bertan da-goen ospitalean zauria garbitu etahamaika grapa, hori bai, txukun-txu-kun ipinita grapako berrogeita hamardolar ordainduta. Eskerrak federatutagauden eta aseguruaren kontura jo-ango den!

Hor joan zitzaigun azkenengo kartu-txoa, ikasgai berri bat ikasita: Gutxienuste duzunean ere, kaskoa buruaneta jarraitu munduan. Hortik aurreralasai-lasai zertxobait eskalatu eta janeta edan han ezagututako lagun guz-tiekin.

Azkenean, irailaren 25ean gauezetxera ailegatu eta astelenean lanera.

Kalbaixo egunean, goitxiberak txakolinezlurrunduta jeisten ziren bitartean, garagardotxo

bat edan genuen geuk ere ospatzeko

Page 18: K44 2005 10 baja01

natura18

Dudarik gabe, ura da gaur egun naturak eskaintzendigun ondasunik garrantzisuenetakoa. Airea, lurra eta ene-giarekin batera, garapenerako behar dugun oinarrizkobaliabidea.

XIX mendearen bukaeran aurkitu zen ura gaixotasunkutsagarrien eramale garrantzitsua zela. Harrez geroztik baiuraren kalitateak eta baita kantitateak garrantzi nabarmena-goa jasotzen joan dira gure gizartean. Zoritxarrez, gure pla-netan dagoen ur guztiaren %97 itsaso edo ur gazia da. Gera-tzen den %3tik %2 edanezina da. Beraz, oso gutxi gelditzenzaigu gizakioi gure erabilpenerako. Hala ere, gure kontsu-moa etengabe doa goraka eta, kontsumo horri lotuta, natu-rara isurtzen dugun erabilitako hondakin-ura ere bai.

HONDAKIN-UR MOTAK

Hiri hondakin-urak: Hauen artean “ur beltzak”, etxe-an garbiketarako erabiltzen direnak, kalekoak eta euritakoura. Hondakin ur hauek nahiko konposaketa homogeneoadaukate eta, horrexegatik, daukaten karga kutsagarria tra-tatzea ez da oso gaitza.

Industriako hondakin-urak: Bigarren hauek askoz erekutsadura haundiagoa daramate. Industria motaren arabe-ra eta baita dauden fabriken arabera, oso aldakorrak dirakopuru eta barietatean. Kutsadura hau desagerarazteakahalegin handiagoa behar du.

Hondakin–uretan agertzen den kutsadura ondokomotatakoak izan daitezke:

Organikoa: Bere konposizio kimikoan karbonoa, hidro-genoa, oxigenoa eta nitrogenoa daude. Hiriko ur-hondaki-netan eta nekazaritza elikagaiekin erlazionaturiko indus-trietan nabaritzen ditugu, batez ere.

Inorganikoak: Jatorri mineralekoak dira: gatzak, azido-ak, metalak... Normalean, industriek sortzen dituzten ur-hondakinetan agertzen dira.

UR-HONDAKINEN ONDORIOAK

1) Askotan, neurri haundiko solidoak dakartzate. Hauek,erreka edo ibaietara ailegatzean, lokatzak sortzen dituztehondoan eta, ondorioz, erreka hauetako bizitza akuatikoaserioski murrizten dute.

2) Uretara hondakin organiko kopuru haundiak botaz-ten ditugunean, hauek ugertu (usteldu) egiten dira. Proze-su horretan, urak berak daukan oxigeno kantitate handi bat“jan” egiten da. Ondorioz, bertako bizitza akuatikoaren-tzat gero eta oxigeno gutxiago gelditzen da

3) Osasun publikoarentzat arriskuak: kasu askotan viruseta bakteria patogenoen trasmisioa errazten dute.

KONKLUSIOAK

Gure etxera ailegatzen den ur kopuru haunditik osogutxi erabiltzen dugu edateko. Gehiengoa garbitzeko era-biltzen da eta prozesu horretan asko alferrik galtzen da.Horregatik bi gauza egin behar dugu. Alde batetik, gurekontsumoa murriztu eta, bestetik, ahal dugun era egokie-nean bueltatu. Adibidez, gure etxean bertan har ditzake-gun neurri errazak:

a) Ura ez alperrik galdu. Txorrota ahal den eta gehienzaindu

b) Hondakin domestikoak ez uretara bota. Kontuz pro-duktu kimiko (garbikariak), koipe eta bestelako likido kal-tegarriekin

c) Ahalik eta xaboi gutxien erabili

Ura Naturatik erarik garbien eta osasungarrienean jaso-tzen dugu. Saiatu gaitezen era berdinean bueltatzen. Ura-ren kalitateari kalte egitean, gu gizakien eta beste bizidu-nen bizitza gaitzesten dugu. Zaindu dezagun gure inguru-giroa.

SATURARRARAN

Aurtengo udan, beste hainbat urtetan bezala, Saturra-rango hondartzak ez du inolaz ere ohizko erabilpenerakobaldintzak bete, uraren kalitatearekin loturik dauden isur-keten ondorioz. Gogora dezagun hondartza honek Onda-rroako portuko eta Mijoa zein Lea erreka eta ibaietako isur-ketak jasotzen dituela. Horregatik, talde bezala, bi ekintzanagusi bultzatu ditugu. Alde batetik, Ondarroako Eguzkiplataformarekin elkarlanean, sinadura bilketa bultzatudugu Ondarroa eta Mutriku mailan isurketen iturriak ikertueta zuzentzeko. Beste aldetik, Mijoako errekak dakartzan

ISURKETAK: GURE GIZARTEAK ZUZENDU BEHARREKO GEHIEGIKERIA

Gogoratzen al duzue Saturraran, Mutrikuko hondartza miresgarria?Nork esango zuen hainbeste momentu pozgarri eskaini digun txokobitxi hau gaur egun, isurketen ondorioz, kiratsa eta nazkarekin lotu-

ko genuenik...

Page 19: K44 2005 10 baja01

kutsadura eta kiratsa salatu dugu Eusko Jaurlaritzako Urzuzendaritzan. Hona hemen orain dela gutxi bai gure tal-deari bai Mutrikuko udalari ailegatutako erantzunarengako nagusiak:

Mijoako errekak jasotzen dituen isurketa-mota nagusiakhauexek dira:

- Kontserba Industrietako araztegi (depuradora) komu-naren isurketa. Araztegi honek lehenengo faseko arazketabetetzeko ahalmena dauka soilik. Honek esan nahi du aza-lean dauden solidoak, koipeak eta olioak kentzeko gai dela,besterako ez. Zergatik? Kontserbatik datozen hondakinurak gatz kopuru haundia dakartelako eta gaur egungoa ezdago prestatuta ur gaziak era egokian eta osoan arazteko.

- Mijoako poligonoaren isurketa, hobi septikoan araztuondoren

- DIA, Itsaspeko apartamentuetako eta kanpineko isur-ketak.

Zer agindu dute Ur Zerbitzutik? Ur zikin guztiakkolektore baten bitartez bildu eta ponpa batez Mutrikukohiriguneko saneamenduarekin lotzea eta Mutrikuko arazte-gi berrira zuzentzea.

Zer egin Kontserba fabriketako ur gaziarekin? Itsa-sora zuzendu beharra dago, beraien arabera itsasoan eragintxikiagoa edukiko bait du “betiere bere garaian ezartzendiren baldintzak errespetatuz”. Azken hau burutzekoMutrikuko udalak proposatzen duena zera da. Itsasorazuzendu behar den ur gazien eroanbidea kolektore publi-koarentzako egingo den zanga berdinean kokatzea.

Zein da Mijoa errekaren kiratsaren jatorria? Aipa-tutako isurketak organikoak dira gehienbat. Udan errekakur gutxiago daramanez eta temperatura altuak lagundutakutsagai organiko hauek errekaren hondoan ezarri eta fer-mentatu egiten dira kiratsa sortuz.

Hau guztia azalduta, Udalak saneamendu obra hauekahal denik eta azkarren hastea litzateke egokiena gureustez. Mijoa erreka berpizteko eta Mutrikuko altxorra denSaturrarango hondartzaren baldintzak hobetzeko. Menda-rotik ur gehiago ekartzeko kanalizazio berri bat eraikitzeko3,5 milioi euroko proiektu bat dago kostatuko duena. Ez allitzake hobeagoa izango Mijoarako beharrezko diren obreilehentasuna ematea?

MIJOA ERREKA ETA SATURRARAN HONDARTZARENETORKIZUN APROPOSA...

Ez dezagun ahaztu errekek ziklo oso bat betetzen dute-la bere osotasunean, erreka ertzak bertan sartuta. Hauek,ertzek, tenperatura aldaketa bortitzen aurka bebesten duteura. Honekin batera, janari sortzaileak, lurraren eusleak etatoxikoen finkatzaileak dira. Honegatik, uraren kalitateare-kin batera, Mijoa errekako ertzen berreskurapena osogarrantzitsua bilakatzen da.

Errekaren eremuan zehar presatxoak sortzea ere kome-nigarria izango litzateke, lehorte aldietan bertako bizidu-

nentzat putzu babesleak sor ditzaten, ura oxigenatzenlaguntzeko, hondo desberdinak sortzeko... eta bukaerandaukan dike erraldoia errekaren tamainari egokitzea,lekuak merezi duen txukuntasunez landuta.

Hondartzari begiratuta, orain desagertuta daudendunatxo batzuk berreskuratu beharko lirateke, bai malda-ren kontrako eremuan bai kondearen jardina dagoen ere-muan (gogoratu behar dugu itxita egon arren lurzoru publi-koa dela), eta, noski, hain galzorian dagoen bertako landa-retza ere berlandatu beharko litzateke.

Ez dira leku asko egongo eremu honek daukan aukerazoragarriak eskeintzen dutenik benetan gauza txukun etapolit bat egiteko, benetako balioa aterako liokeena bainatura aldetik bai gizakion erabilpenerako. Ez gaitezen ino-laz ere zikinkerira, kutsadurara eta kiratsera “ohitu”. Gureingururiroak ez du honelakorik merezi.

Gu, Natur Taldetik, laguntzeko prest.

MUTRIKU NATUR TALDEA

natura 19

Page 20: K44 2005 10 baja01

hezkuntza20

Elena Filologia Alemana ikasten ari da Gasteizen etaazken urtea falta zaio karrera bukatzeko. Urtebete emandu Berlinen. Hain ibili da gustura ezen beste urtebete pasa-tzera joatekoa baita, eta hantxe izango da Kalaputxiren alehau kaleratu baino lehen. Elenak ilusio handiarekin hartuzuen erabakia. Gainera, berak bazekien hizkuntza ikastekokanpora atera beharra zeukala. Gehien kosta zitzaionanora joan erabakitzea izan zen; Alemanian, baina herri txikibatean ala hiri batean… ez zekien. “Lehenengo asteak,zoramena! Paper piloa egin behar izaten da; ez da amai-tzen. Ez duzu hiria ezagutzen eta mila paper egin behar.Hartu metroko planoa eta bulegoa non zegoen topatu…eta igoal ailegatu orduko, itxita. Ni urduri jartzen nintzen…Udaletxean enpadronatzea, osasun zerbitzuetako tramite-ak, bankuan kontu bat ireki… Hasieran galduta zaude, hiz-kuntza ere ez duzu ondo menderatzen, lotsatuta…

Elenaren ustez, Erasmus ez da zenbaitek uste duen txoi-loa; ez diru aldetik, behintzat! “Paper kontuak egitenlaguntzen dizute; baina hala ere, zuk zeuk egin behar ditu-zu gauzak: asignaturak bilatu eta konbalidatzea eskatu.

Alemanian, behintzat, zuk zeuk bilatu behar dituzu ondodatozkizun eskolak. Ez dago egindako planik. Gero, zukegindako aukerak Erasmuseko irakasle koordinatzaileakeman behar izaten ditu ontzat. Hori guztia lekuan bertanzaudela egin behar da. Erasmusek ez dizu ezer emateneginda; etxea ere, norberak aurkitu behar izaten du. Nirekasuan, zorionez, aurretik egondako hemengo neskabatzuk pasatu zidaten euren etxea. Eta, hori, asko da!”

Elenaren kasuan, orokorrean, gogorrena negua izan da.Ikasketetatik aparte, negua. “Joan aurretik egonda nengo-en udan alemana ikasten; hiru urte lehenago hasi nintzen,baina maila txikia neukan eta klaseak hasi zirenean nonsartu ote nintzen pentsatzen nuen. Hala ere, gogorrena,negua: luzea, hotza, iluna, etengabeko behelainoa, eguzki-rik ez da ikusten… Gu ez gaude hainbesteko hotzetara ohi-tuta. Ez nuen uste argitasun faltak horrenbeste eragingozuenik. Askotan klaseak arratsaldeko bostetan ziren etaetxetik 45en bat minutu behar izaten nituen trenean; bimetro hartu behar izaten nituen, baina ondo epel-epele-

ETXETIK URRUTI, IKASTENGero eta gehiago dira gure artean urtebete atze-

rrian ikasten ematen duten gazteak. ERASMUS ize-neko programak ematen die aukera hori. EuroparBatasunak ematen duen beka bat da Europako edo-zein estatutan unibertsitate mailako ikasketak eginahal izateko. Horrela, bada, karrera bat egiten ariden edonork dauka urtebete atzerrian ikastekoaukera. Lehenengo urtea gaindituta edukitzea dabaldintza bakarra eta, jakina, atzerriko hizkuntzamoldatzeko lain ezagutzea. Burokratikoa da gehien-bat beka honek eskaintzen duen laguntza; dirutaneskas gelditzen da, ez baitu etxea ordaindu eta bizi-tzeko adina ematen. Merezi du, baina; zalantzarikgabe merezi du horrelako esperientzia paregabeabizitzea! Horixe da, behintzat, Elena Alvarez eta Gar-biñe Agirregomezkortak kontatu digutena. “Nireesperientzia kristona izan da; superpositiboa!” esandigu Elenak. Garbiñek, berriz, hauxe esan digu:“Kontua ez da akademikoki ikasten duzuna, baiziketa kanpora joan eta bizitzaz ikasten duzuna”.

“Mundua ezagutzen duzu, egoera berri asko”

Page 21: K44 2005 10 baja01

2121hezkuntza 21

tan… Baina arratsaldeko hirurak ezkero gaua zen; ez nekienklasera joan ala ohean sartu!”

Garbiñek Zuzenbide ikasketak bukatu ditu ekainean.Karrerako hirugarren urtean zegoela hartu zuen Erasmusprograman sartzeko erabakia. “Azkenengo momentuan joannintzen, beti bezala, beste bi lagunekin. Ingelesa eta frantse-sa eta hitz egiten den lekuetara joateko azterketa bat gain-ditu behar da, baina portugesa eta italianoa egiten denlekuetara joateko ez da hizkuntza azterketarik pasatu behar.Eta horrela, Italia aukeratu genuen: Erromako Sapienza uni-bertsitatea, ezaguna delako. Joan aurreko udan, 15 egunekoikastaro trinko bat egin nuen Donostian italianoa pixka batikasteko. Gero, han, unibertsitateak berak eskaintzen dituhizkuntza klaseak eta poliki-poliki mailatxo bat hartu nuen.Egia esan, zuzenbide klaseetara tamainan joaten nintzen; ezzuen merezi. Hango asignaturak eta hemengoak ez ziren ber-dinak eta nik asignatura baten erdia bakarrik neukan… Gal-duta ibili nintzen; neuk nahi nuena egin eta, gutxi gorabehe-ra, aurrera. Superbisatzaileak ez zidan e-mail bat bera erebidali; pentsa, hortik, nola ibili nintzen! Handik etorri etagehiago begiratu gabe konbalidatu zidaten 4. urtea. Gurefakultatean, behintzat, ez dute gehiegi begiratzen.

Garbiñek ere bazeukan non bizi bertara joan aurretik.“Joan aurretik Donostian egin nuen italiano ikastaroan mutilbat ezagutu nuen, Erromara sikologia ikastera zihoana, etaberak abisatu zidan esanez etxe bat topatu zuela eta nahibanuen lekua zeukala. Gainera, berak lagundu zidan hango

papeleo guztia egiten; eta horixe da, nire ustez, zailena.Sapienza unibertsitatean ez ginen zenbaki bat baino; Erasmu-sekoak azkenak ginen denetarako: azterketak egiteko… Pixkabat lagata geundela somatzen genuen. Egoera horretan, nor-bera mugitu beharra dago: irakasleekin hitz egin eta abar…

Garbiñek ez du klima arazorik izan eta ez du hotzik pasa-tu; beretzat gogorrena, herrimina izan da. “Oso ondo pasatunuen, baina Mutrikuko lasaitasuna faltan botatzen nuen.Hemengoak faltan bota nituen. Baina, beno, berriz joatekobezala, eh!” Berak Italia goitik behera eta alde batetik bes-tera ezagutu du: Erroma, Sizilia, Napoles, Capri, Siena, Vene-cia, Verona, Padua, San Marino… “Urte osoa bidaiatzen pasanuen eta azken orduan ikasi nuen dena... Ahal duen guztiarijoateko gomendatzen diot; berdin dio nora, hizkuntza jakinala ez, aprobatu ala ez, berdin dio; aprobatzea egingo duzugero hemen. Baina han ikasten duzuna ez dago unibertsita-terik irakatsiko dizunik. Hori egin egin behar da.

Biek ere bakar-bakarrik bizitzen eta moldatzen ikasi dute.Jende diferente asko eta kultura eta ohitura berriak ezagutudituzte: inoiz ahaztuko ez duten urtea pasatu dute!

“Hasieran beldurra edukitzea normala da”

“Bizitzen ikasten duzu, munduan bizitzen”

“Helduagoa naiz orain eta ikuspuntua ere aldatu dut”

Page 22: K44 2005 10 baja01

gazterixa22

Dakizuen bezala, duela gutxi Txurruka Plazanerreferendumaren aldeko akanpada burutu genuenHobetu Leikek, Santakarrak, Natur Taldeak, MutrikukoGazteak Martxanek eta MUGAk.

Asteburuko akanpada honen helburua, bildutakosinadurekin udalari erreferenduma egiteko presioa sartzeazen. Gainera, aipatzekoa da asteburuan zehar egin zirenekintzetan jendeak gustura hartu zuela parte eta guztizaberasgarriak izan zirela bideo emanaldiak, hitzaldiak,ibilaldiak… Azkenean beste helburu bat lortu zen:Herritarrak pixka bat gehiago sentsibilizatzea.

Antolatzaileon iritziz, 3 eguneko akanpadarenbalorazioa positiboa izan da, hau da, 500 sinadura biltzeazgain, gaiak tabu izateari utzi dio eta jendea espresuki etorrida sinatzera.

Beraz, gure partetik, hurbildu diren denei zorionak etaeskerrik beroenak nortasuna izatearren. Besteoi aldiz, zeresan! Kalabazak! Ze… demokrazia hitza ahotan darabilgungarai honetan erreferendumagatik ez apostatzea ez dabidezkoena! Ta bueno, oraindik sinatu ez, baina herrigaldeketaren alde dagoenari, garaiz dabilela esan nahidiogu, eta hurbil dadila Gaztetxera edota asteburuanBeheko nahiz Goiko plazan jarriko diren mahaietara.

Komeni da esatea, momentuz lortu diren 500 sinadurahauek biltzeko hainbat oztopo izan dugula: udalaren

SINADURA BILKETAPOSITIBOA, BAINA OZTOPO

ASKOREKIN

Hiru eguneko akanpadan 500sinaduratik gora bildu ziren

Page 23: K44 2005 10 baja01

23gazterixa

baimen eza, herritar batzuen kartel apurketak etamehatxuak, prentsaren boikota, etab.. Baina, hala ere, 500sinaduratik gora, batzuek nahi baino gehiago ziur. Ez garamakalak!

Akanpada egin ostean alkatearekin bildu ginenudaletxean 500 herritarren hitza zuzendu eta informaziogarbia eta erreferenduma eman zitzan exijitzeko. Udalakeskatutakoari ezezko borobila eman zion, hau da, ezdutela informazio garbia emango ezta erreferendumikegingo ere (udalaren ustez informazioa nahikoa egondelako, nahiz eta helburuak edo portuak izango duenaktibitatea inon ez azaldu… Eta 11 zinegotzik herriaordezkatzen dutelako eta hauek guztiek portuarenproiektu ofiziala onartu zutelako…Ez delaerreferendumik egin behar!).

Baina, herriak ba al daki…

• Ze helbururekin dagoen diseinatuta proiektua?• Olatuak baretzeko bakarrik al den?• Zein aktibitate jorratuko den?• Zergatik den “Todo o nada”?• Zenbat aldatuko den Mutrikuko bizi maila? Zenbat

balioko duen aurrerantzean pisu batek? Eta zenbatamarre batek?

• Zenbat lanpostu sortuko diren? Eta nolakoak?Gazteak edo pertsonalki muntatu beharko ditugunak? Alaudalak “bibero de enpresas” proiektuarekin egin ez zuenbezala, lagundu egingo digun herrian lanpostuak sortzen?

Hotelak martxan jartzen, etab.? Gaur egun lana enpresekematen dute eta ez itsasoak…

• Zergatik ez den, ez lehen ez orain, erreferendumikegin? Agian ezezkoa irtengo delakoan? Udala hain ziurbalego herriaren iritziarekin ez luke inongo beldurrik izanbehar galdeketa egiteko eta, gainera, emaitza berakdioen bezala, aldekoa izango balitz indarturik eta buruatente egingo zuten superportu hori.

• Merkantiak ez datozela? Galdetu udaletxean eakapota txikirik (merkante txikirik) ez datorren… Etorribadatoz, baina ez dakigu zerekin, edo ez digute esan nahiizan… igual kameluz beteta eta usain gozoa zabaltzenportuan ez? Ala igual beste zeozerekin? Galdetu udalari!

• Bukatzeko, finantzatuta dagoen dena onartu beharal dugu? Erregaloak ere batzuetan haundi geratu etaaldatu behar izaten dira… XXXL proiektuak gutxi batzueigeratzen zaie ondo! Mutrikuren kasua da?

Ai Mutrikuar! Oraingo erabakiaz gero damutu ezgaitezen, mesedez, hausnarketa egin, ez da etabrometako kontua herrian egin behar dutena. Gainera,herrian azken hitza duena udala izanik (Jaurlaritzarengainetik), oraindik garaiz gaude!

INPOSAKETARIK EZ! TXIKIZIORIK EZ! EMAN HERRIARIHITZA!

MUTRIKUKO GAZTE ASANBLADA

Page 24: K44 2005 10 baja01

zorion agurrak

AMAIAGure sorgin txikiari mu-xu handi bi danon par-tez, bereziki aitak etaamak.

ANDONIZorionak gure etxekodeabrutxoari! Ondo-ondo pasatu eguna etabi belarri teinkada Ai-nara eta Maiderrenpartez!

BEGOÑAUrtero Kalaputxin du-gu zita eta ZorionakAmami! Bazkari ederraprestatu denok ospa-tzeko!

HAIZEA ETA ATHARRATZEUrriaren 26an Haizearieta 27an Atharratzeri,ZORIONAK bioi etamuxu pilo bat biontza-ko etxekoen partez.

IAREBigarren urtea bete du-zunez, zorionak! Etxe-ko danon partez etabatez ere Markelenpartez.

NEREAZorionak, Nerea! Jasoitzazu Mutrikutik kre-salez betetako hama-bost muxu!

TXEMAMunduko aitatxo gua-poenari bere 41 urte-betetzean mila kilo zo-rion Ainhoa eta Ionenpartez.

ANABELUrriaren 9an 18 urtebete dituzulako, ZO-RIONAK gure koadrila-ko xaladienari! Ondo-ondo pasatu eta askoaprobetxatu, koadrila-koen partez.

IONGure famili osoko txi-kienari ZORIONAK!!!Urriaren 14an 3 urtebete duzulako!

MAITEZorionak, Maite, Jona-len eta gurasoen par-tez! Ondo-ondo pasazure eguna gure ondo-an eta zure lagun guz-tien artean. Jarraitu ba-rre txiki horrekin!

IZAROUrriaren 18an gureetxeko sorgintxuak 2urte beteko ditu. Zorio-nak denon partez, ba-tez ere Oneka, aita etaAmatxoren partez.

IDOIAAma! Zorionak zureeguna datorrelako etazaren bezalakoa zare-lako! Aitaren partezere zorionak! Esan diguzuri esateko erregalohaundi-haundi-haun-dia daukala zuretzat.Zer ote da? Zuk badaki-zu, a?

JOAKINLaguntasuna eskain-tzera arrimatzen denakmerezi du, ba, zorionakematea... amaierarikgabeko zorionak gai-nera. ZORIONAK, Joa-kin, eta gozatu zureeguna zureen ondoan.

ROSIZorionak barra atzekogure kolega horri! Zainegongo gara tragotxobat edo ailegatzenden! Zorionak, neska!

ROSARITOZorionak gure izekomartxosari! Oso ondopasatu eguna eta pres-tatu txokolate eder bateh! Mila matxo Ainaraeta Maiderren partez!

AITZIBERGurea zortea lagun etalankide zaitugulako.Zorionak neska eta on-do ondo pasa zureenondoan. A! Pasta ba-tzuk txarra ez egunhandi hori ospatzeko!

AINARA ETA JOSELUISSan Jeronimo eguneanurteak bete zenutenez,zorionak bioi! Etxekoguztion partez zorio-nak eta holako irrifa-rrearekin jarraitu!

KALAPUTXIZorionak zeuri ere, Ka-laputxi! Jarrai ezazuzure hegaldian... sortuzintuen gogoak eta ne-keak zure ondoan ja-rraituko du eta!

IKERTipi-tapa, tipi-tapa, he-men dator gure txirrin-dulari famau! Zorionakzure alaba Dorletarenerta emaztearen par-tez, bihotz-bihotzez.

MARIA LUISA ETA AITORBiok urrian urteak be-tetzen dituzuelako,etxeko denon partezZorionak, batez ereAritzen partez.

Page 25: K44 2005 10 baja01

argazki zaharrakargazki zaharrakLAGUN KOADRILA LORETXUNIANEskuinetik ezkerrera: Juanito Panadero, Txomin Gorrikua, Apallu, Isidor Badiola, JuanJose Lezertua, Miel Okon, Alberto Anakleto, Pako Ozkorta, Guillermo Lizardi eta ManuelSantakutz.Zutik: Jexux Keleo, Beniño Saizarbitoria eta Beniño Panadero.

ZARAUZKO EUSKALJAIAN, 1952 URTEAN

Goian: Pepita Mendizabal eta Ange-lita Martija.

Behean: Miren Mendizabal.

Page 26: K44 2005 10 baja01

2626 agenda

azaroaKalaputxi, 44. zenb.

KALAPUTXI egiten parte

hartu nahi baduzu,

deitu 635748393telefonora.

Gustura hartuko zaitugu!

GABA BELTZA 2005

Urriak 28, barixakua, “AZKEN AFARIA”

Arratsaldean, IRATXO Ludotekan, umeentzako tailerrak.21:00etan, BERTSO TRAMA AFARIXA GAZTETXIAN. Sarre-rak salgai Gaztetxian, Zubixa Tabernan eta Osinalde hara-tegian.

Urriak 29, zapatua, “ARIMA ERRATUEN EGUNA”

19:30etan, GOLOKA taldearekin “BERPIZTUAK” saioarenkalejiraOndoren: ZEZEN ZUSKOA herriko kaleetan zihar!Bitar tean, TRANPAN GORA elkar teko tabernetan pintxoBEREZIAK doan! 22:30etan, Kontzer tua GAZTETXIAN: KEIKE + UNE23:00etan, Beheko plazan, ARIMA ERRATUENTZAKOERROMERIA AMAIUR taldearekin.00:00-01:00, ORDU BELTZA, Tabernetan DOINU TETRIKO-AK eta BELTZEZ JANTZITXA datorrenarentzat TXUPITOAKDOAN!

Urriak 30, domeka, “AZKEN SUSPERTZEA”

19:30etan, Antzerkiola Imaginarioaren eskutik “KAPUTENKANTA” antzezlana Zabiel Kultur Etxean.

Urriak 31, astelehena, “GABA BELTZA”

19:00etatik aurrera, hildakuak berpizteko, GAZTAIÑERREBeheko plazan: Gaztaina erriak, pintxuak, sagardo kupela,trikitixa, bertsoak... arimak pizteko moduko girua!20:00etan: GAZTETXETIK ertenda, Gure Ametsa dantzataldekoak AXURI DANTZA dantzatuz, TALAIXAKO MAMUA-KIN KALEJIRIA!Ondoren, TALAIXAKO MAMUAREN ERREKETA! 23:00etan, Kontzer tua GAZTETXIAN, ZEA MAYS + DESO-REKA!

Azaroak 1, astelehena, “SANTU GUZTIEN EGUNA”

19:00etan, ZINE EMANALDIA Zabielen: NOSFERATU

HIL ARTIAN BIZI!!!

Jantzi beltzak, aurpegi zuriak, ....

Antolatzaileak: Mutrikuko Gazte Asanblada, TRANPANGORA tabernari elkar tea eta Mutrikuko UdalaLaguntzaileak: Iratxo Ludoteka, Gure Ametsa dantza tal-dea, Mutrikuko Ber tso Eskola eta animatu diren herrita-rrak.

MENDI IRTEERAKBurumendi Mendi Elkar teak antolatuta

Azaroak 9, domeka

Mendi-ir teera: Zierbena-Zierbena (Punta Luzero,Montaño, Serantes)

Abenduak 4, domeka

Mendi irteera: Deba-Deba

MENDI ZIKLOAMendi-ibilaldietako proiekzioak.Azaroaren 21, 23 eta 25ean.

ANTZERKIAZ BLAIAzaroaren 18, 19, 20, 24, 25, 26 eta 27anAntzerki Talde Amateurren emanaldiak.

Page 27: K44 2005 10 baja01
Page 28: K44 2005 10 baja01