20
C2 deialdi irekia Azterketa-eredua Entzumenaren ulermen-proba Jarraibideak: Jarraian, Maialen Lujanbiok Mintzolan “Hau koaderno bat zen, hau koaderno haren berrinterpretazioa da" lanaren aurkezpenean emandako azalpenak entzungo dituzu. Ulermen-proba honetan, azterketariak ulertu duela erakutsi behar du. Horretarako, arretaz entzun testua, eta erantzun galderei. Eman beharreko erantzuna berariaz sortu behar du azterketariak, eta ez dago jatorrizko testua besterik gabe errepikatzerik. Probaren iraupena: 30 min. OHARRA: Ulermen-proban, bi testuri dagozkien galderei erantzun beharko die azterketariak, eredu honi jarraikiz eta ordubetean (guztira, 15 item).

Jarduerak Ikasbil 25 - HABE...C2 deialdi irekia Azterketa-ered ua Entzumenaren ulermen-proba Jarraibideak: Jarraian, Maialen Lujanbiok Mintzolan “Hau koaderno bat zen, hau koaderno

  • Upload
    others

  • View
    17

  • Download
    1

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Jarduerak Ikasbil 25 - HABE...C2 deialdi irekia Azterketa-ered ua Entzumenaren ulermen-proba Jarraibideak: Jarraian, Maialen Lujanbiok Mintzolan “Hau koaderno bat zen, hau koaderno

C2 deialdi irekiaAzterketa-eredua

Entzumenaren ulermen-proba

Jarraibideak:

● Jarraian, Maialen Lujanbiok Mintzolan “Hau koaderno bat zen, hau koaderno haren berrinterpretazioa da" lanaren aurkezpenean emandako azalpenak entzungo dituzu.

● Ulermen-proba honetan, azterketariak ulertu duela erakutsi behar du. Horretarako, arretaz entzun testua, eta erantzun galderei.

● Eman beharreko erantzuna berariaz sortu behar du azterketariak, eta ez dago jatorrizko testua besterik gabe errepikatzerik.

● Probaren iraupena: 30 min.

OHARRA:Ulermen-proban, bi testuri dagozkien galderei erantzun beharko die azterketariak, eredu honi jarraikiz eta ordubetean (guztira, 15 item).

Page 2: Jarduerak Ikasbil 25 - HABE...C2 deialdi irekia Azterketa-ered ua Entzumenaren ulermen-proba Jarraibideak: Jarraian, Maialen Lujanbiok Mintzolan “Hau koaderno bat zen, hau koaderno

ITURRIA: www.bertsoa.eus/eu/bertsoa-albisteak-ficha.asp?idAlbistea=2033

ERANTZUTEKO ORRIA

1.- Zer da Maialen Lujanbiok egindako lana?

2.- Azaldu zer lan egiteko eskatu zioten hasieran.

3.- Zer eta nola zuen jasota informazioa ikasle-koaderno horretan?

4.- Hasieran, ez zekien zer egin; baina, gero, zer irtenbide eman zion Maialen Lujanbiok material horri guztiari?

5.- Zer dio Maialen Lujanbiok urre-printzei buruz?

6.- Azaldu zer dioen Maialen Lujanbiok aurkezten ari den lanaren autoretzaz.

7.- Azaldu zer dioen Maialen Lujanbiok lanaren emaitzaz.

C2 deialdi irekia

Entzumenaren ulermen-proba

Azterketa-eredua

Page 3: Jarduerak Ikasbil 25 - HABE...C2 deialdi irekia Azterketa-ered ua Entzumenaren ulermen-proba Jarraibideak: Jarraian, Maialen Lujanbiok Mintzolan “Hau koaderno bat zen, hau koaderno

C2 deialdi irekia

Irakurriaren ulermen-proba

Jarraibideak:

● Jarraian duzu BERRIA egunkarian Harkaitz Canok idatzitako Beltzaren koloreak izeneko artikulua, zeinak hausnarketa egiten duen Obamak zortzi urtez AEBetako presidente-karguan egindako ibilbideaz.

● Ulermen-proba honetan, azterketariak ulertu duela erakutsi behar du. Horretarako, arretaz irakurri testua, eta erantzun galderei.

● Eman beharreko erantzuna berariaz sortu behar du azterketariak, eta ez dago jatorrizko testua besterik gabe errepikatzerik.

● Probaren iraupena: 30 min.

OHARRA:Irakurriaren ulermen-proban, bi testuri dagozkien galderei erantzun beharko die azterketariak, eredu honi jarraikiz eta ordubetean (guztira, 15 item).

Azterketa-eredua

Page 4: Jarduerak Ikasbil 25 - HABE...C2 deialdi irekia Azterketa-ered ua Entzumenaren ulermen-proba Jarraibideak: Jarraian, Maialen Lujanbiok Mintzolan “Hau koaderno bat zen, hau koaderno

C2 deialdi irekia

Izan gaitezen errealista: duela zortzi urte Obama presidente egin zuten arrazoietako bat Frank Shepard Fairey artistaren irudi serigrafiatua izan zen. Che Guevarari Kordak ateratako erretratua gogoan, grafiti espraiagarri bihurtu zuen. Plantila hura AEBetako banderaren koloreekin zipriztindu eta Hope hitza jarri zion gero azpian. Hiruehun mila eranskailu eta milioi erdi poster inprimatu zituen bere kasa (hala dio artistak, «bere kasa» egin zuela), gerora nazkatzeraino errepikatu eta parodiatu den irudi presidentziala eraikitzeko. Sutautsa bezala hedatu zen irudi hura kamiseta, txapa eta abarretan. Horratx, Obamaren paradoxa tragikoa: hautatu bitartean jo zuela goia. Presidentegai beltz batek 2008an lor zezakeen gauzarik handiena esklabuek eraikitako Etxe Zurira iristea zen, sinbolo bilakatzea. Eta lortu egin zuen.Maitagarrien ipuin bat? Gauza jakina da hiru taldetan sailkatzen direla ipuinetako pertsonaiak: norbait direnak, zerbait egiten dutenak eta zerbait dakitenak. Bere azken urteotako leloa «Organizing for Action» izan den arren, Obama direnetakoa da; bere zeregin nagusia lehen presidente beltza izatean datza. Zortzi urtetan egin zezakeena —egiten utzi diotena— zen gutxienekoa. Irabazi zuen unetik beretik genekien iragarritako dezepzio baten kronika izango zela, eta sinboloaren bibrazioak ongi edo gaizki kudeatzea zela bere erronka.Serigrafia bat, hori izan zen dena? Ez, jakina, gizaseme hark karisma zeukan, eta marka global bihurtzeko hiru hitz baikor kateatzen zituen lelo garaitezina («Yes, we can»). Askorako —ia edozertarako— ematen zuen borondate oneko abstrakzio hark (inperatibo kategorikorako ere bai: «Yes, we Kant»), azken portuko aldaera desolagarriraino iritsi arte: «Yes, we Trump». Ez baitago ifrentzurik gabeko lelorik. Zuri-beltzezko bideoklip bat osatu zen hastapenetan —haiek garaiak haiek!—, Obamaren hitz kementsuen flowa hip-hop doinu leun bati txertatuz. Bideo hau ere ez omen zuten demokratek bultzatu; herriarengandik etorri zen, Arestiren poesia bezala. Eta horixe izan zen, hain zuzen, Obamaren kanpainaren arrakasta, bolondresengandik sortu zela sinestaraztea. Esker txarreko herria zugandik apartatzea denbora kontua da, ordea. Soziologoek diotenez, herritarren sostenguaren %1,5 galtzen du agintariak agintean dagoen urte bakoitzeko, noiznahi eta nonahi, hori omen batazbestekoa.Jakina, beti izan dira betizu ezkorrak. Obama beltza zenik auzitan jarri eta Oreo gailetekin alderatu zuten: kanpotik beltza, barrutik zuria. Etta James kantari handia, esaterako, haserretu egin zitzaion kargu hartze ospakizunerako Beyoncé gonbidatu zuelako bere ordez At last kantua abestera. Jatorrizkoa baino, nahiago izan zuen fotokopia. Zantzuak ziren. Obama beltza izan zitekeen, baina orri zuri izatea zuen bertute: berdin uste dute herritarren %10ek musulmana dela.

Irudi serigrafiatu orori dagokion bezala, argi-itzalez betetakoa izan da bere bibrazioaren kudeaketa. Iranekin akordio nuklearra, Kubarekiko harremanak desizoztu izana eta Obamacare zopaurritua izango dira bere ondarea, LGTB arloan emandako aurrerapauso xume batzuekin batera. Emakumezko afroamerikar bat estatuko fiskal nagusi izendatu du —sinbologintza eratorria— eta ekonomia eta langabezia arloan datu onak ekarri [dituen bolada gobernatzea tokatu zaio]. Estilo atsegin eta samurra berea, Bush zabarrarekiko bestelakoa. Gutxirekin konformatzera jarrita gaude, egia. Bete gabeko promesen artean, Guantanamo ez itxi izana eta Sandy Hookeko eskolakoa bezalako sarraskien ondoren armen kontrolari bridarik jarri ezina… Hala ere, zein ongi egin zuen negar, negar egiten dakitenek bezala: guk harekin malkoak isurtzeko moduan. Eta, ez dezagun ahantz, trafiko istripuetan, droga gaindosiz edo gerran zenduak baino askoz gehiago dira AEBetan kalean tiroz hilak.Checks and balances: munduko sheriffa dela sinestarazi arren, bere presidenteak Europako edozein agintarik baino askoz ere gutxiago agintzeko pentsatua dago AEBetako sistema. Ez dezala inork sobera botere pila —hortik epaileen garrantzia—, errotaren torlojuak arduratuko dira gero ezer alda ez dadin. Espetxe sistemarekin ere ezin deus egin, arrazoi ekonomikoak argudiatu zituen arren AEBetako bi milioi eta berrehun mila presoen paraderoaz hausnartzeko («jendea kartzelan sartuta edukitzeko 80.000 milioi dolar xahutzen ditugu urtero»). Ekonomia da, ergelok, ekonomia…Eta Bin Ladenen hilketa? Non sailkatu? Estatubatuarrek garbi daukate lorpenen zakuan sartu beharrekoa dela. Kasu berriz kamisetei: «Obama Killed Osama» lelo txoroarekin milaka saldu ziren ordu gutxitan.Obamak swinga dauka, bai, hizketa gozoaren xarma, badaki mugitzen, Air Force One hegazkineko eskailerak azkar jaisten. Irribarre zabal zena uzkurtzen joan zaio ordea urteekin, eta azken aldion gorantz edo aurrerantz adina ikusten dugu argazkietan lurrera begira. Saskibaloi jokalaria maratoilari nekatu bihurtu zaigu, Mandela erkindu baten molde apalera etorri (Mandela esan dut?

'Obama aroaren' amaiera. BEGIRADA

Beltzaren koloreak2016-11-06 / Harkaitz Cano

*moldatua ITURRIA: www.berria.eus/paperekoa/2195/005/001/2016-11-06/beltzaren_koloreak.htm

Azterketa-eredua

Irakurriaren ulermen-proba

Page 5: Jarduerak Ikasbil 25 - HABE...C2 deialdi irekia Azterketa-ered ua Entzumenaren ulermen-proba Jarraibideak: Jarraian, Maialen Lujanbiok Mintzolan “Hau koaderno bat zen, hau koaderno

ERANTZUTEKO ORRIA

1.- Zein izan zen, Harkaitz Canoren arabera, Obama presidente izatera eraman zuen ekimenetako bat?

2.- Zeri deitzen zion Canok Obamaren paradoxa?

3.- Ipuinetako zein pertsonaiarekin parekatzen du Obama Harkaitz Canok, eta zein ondoriotara iritsi zen?

4.- Zer hausnarketa egiten du Harkaitz Canok “yes, wecan” leloaz eta haren arrakastaz?

5.- Zer leporatzen dio Obamari gizartearen sektore ezkorrak?

6.- Zer dio Harkaitz Canok Obamaren agintaldiko lorpenez eta bete gabeko promesez?

7.- Azaldu zer hausnarketa egiten duen Harkaitz Canok Checks and balancesari buruz.

C2 deialdi irekiaAzterketa-eredua

Irakurriaren ulermen-proba

Page 6: Jarduerak Ikasbil 25 - HABE...C2 deialdi irekia Azterketa-ered ua Entzumenaren ulermen-proba Jarraibideak: Jarraian, Maialen Lujanbiok Mintzolan “Hau koaderno bat zen, hau koaderno

C2 deialdi irekiaAzterketa-eredua

Testua ulertu eta osatu

Jarraibideak

● Hogeita hamar hutsune daude testuan, eta, hutsune horiek osatzeko, erantzun zuzen eta egokiak aukeratu behar dira. Euskaltzaindiaren araudia eta euskal autore gailenen prosa hartu da oinarri.

● Irakurri beharreko testuan, nahi beste zirriborro egin zenitzake, eta erantzun-orrian, berriz, biribildu 30 hutsune horiek betetzeko egindako hautuak. Esaterako, c) aukera hautatzen baduzu:

● a) hogeitamabi,

● b) hogei eta hamabi,

● c) hogeita-hamabi

● Erantzun okerrengatik ez da punturik kenduko.

● Denbora: 15 min.

Irakurriaren ulermen-proba

Page 7: Jarduerak Ikasbil 25 - HABE...C2 deialdi irekia Azterketa-ered ua Entzumenaren ulermen-proba Jarraibideak: Jarraian, Maialen Lujanbiok Mintzolan “Hau koaderno bat zen, hau koaderno

Elebitasuna, bi hizkuntza ____1____ baino gehiago

1. SARRERA

____2____ Xabier Amuriza bertsolariaren hitzak abesti bihurtu ____2____ argi eta garbi esan zigun: euskara da euskaldun egiten gaituena. Dena den, euskaraz bakarrik hitz egiten duen inor aurkitzea ____3____ lana izango zaigu gaur egun, Euskal Herriak eta gure hizkuntzak mendeetan zehar jasan duten egoera soziopolitikoaren ondorioz. Maila ____4____ edo txikiagoan, denok egin behar izaten dugu gaztelaniaz edo ____5____ geure eguneroko bizitzan, ____6____ baita ____7____ errealitatea. Egungo egoera kontuan hartuta, ____8____, esan dezakegu euskara elebidun egiten gaituena ere badela. Zertan eragiten ____9____ honek?

Bi ____10____ hitz egiteko gaitasunak egiten du pertsona bat elebidun, baina bi hizkuntzetan komunikatzeko ahalmena ez da ele-biduna izatearen ondorio bakarra. Hamarkada batzuk badira, jada, elebidunen ____11____ eta elebakarrekin dituzten desberdintasunek zientzialarien interesa erakartzen hasi zirenetik. Desberdintasun hauek bi multzotan sailka ditzakegu. Hasteko, desberdintasun kuantitatiboa dago: bakoitzak hitz egiten duen ____12____. Honek eragin ugari izan ditzake: desberdina al da elebidun baten ezagutza eta erabilera bere bi ____13____, elebakar batek hizkuntza bakarrean daukan ezagutza edo erabilerarekin ____14____? Elebakar batek bere hizkuntzan dakien ____15____ al daki elebidun batek bere bietan? Desberdintasun linguistikoak aurkitu genitzake hemen.

Bigarren desberdintasun-motak ez dauka zerikusirik kopuruarekin, ____16____ hizkuntza bat ____17____ gehiago ____18____ eskatzen duen goi-mailako prozesu kognitiboen inplikazioarekin. Hizkuntzak zehaztasunez erabiltzeko behar den ____19____ parte hartzen dute prozesu hauek, baina ez dira hizkuntza-kontrolerako bakarrik erabiltzen. Hizkuntzaz bestelako egoeretan ere erabiltzen badira, agian elebitasunak eskatzen duen trebetasun horien erabilera finaren ondorioz, egoera orokorretan erabiltzen direnean ere findu egin daitezke, eta hobetu. Orduan, pentsa genezake elebitasunak eragina izan dezakeela egoera orokorreko gaitasun kognitibo batzuetan. Beraz, bigarren talde honetan, desberdintasun kualitatiboa izenda ____20____ honetan, desberdintasun kognitiboak suma genitzake.

4. ONDORIOAK

Paragrafo hauetan ikusi dugun bezala, zientzian gauza gutxi har daitezke ____21____. Edo gutxi hartu beharko lirateke horrela. Elebitasunaren kasuan, gertuko historian ikusi dezakegunez, oso txarra izatetik abantaila haundi bat izatera pasatu da. Filosofian ideien eboluzioa deskribatzeko erabili izan den triadarekin bat eginez, hasieran onartua eta berretsia zen tesiari (“elebitasuna txarra da, eta atzerapen kognitibo eta linguistikoak dakartza”) bere antitesia eman genion (“elebitasuna oso ona da, eta bere ondorio zuzen gehienak abantaila dira, arlo orokorretan”). Gaur egungo ikerketek marrazten duten irudia ez da ____22____; tarteko gris ugari dituen bi ____23____ arteko sintesia baino: elebitasunak eremu ____24____ abantailak dakartza, eta beste kasu jakinetan ____25____ kalteak.

Oraindik, ez dago erantzun biribilik emateko moduko galderarik, eta horrexegatik da ____26____ sendoak izatea galdera horien oinarrietako usteak, erdi ustelak diren usteen gainean eraikitako galderek eta hipotesiek irtenbiderik gabeko ____27____ eraman gaitzaketelako. Bitartean, gaur egungo datuen arabera, elebitasunak ondorio onak eta txarrak ditu. Gure iritziz, ____28____ ondorio honen garrantzia eta indarra, zeren eta ondorio txarrak testuinguru esperimentaletan bakarrik aurkitu izan baitira; ____29____, neurketa finetan baino islatzen ez diren ondorioak. Bi hizkuntza edo gehiago jakiteak ikuspuntu bat baino gehiago izateko aukera ematen digu, komunikatzeko erraztasuna eta, zergatik ez, baita esperimentu ugaritan aurkitu diren abantaila linguistiko eta kognitibo ere. Esker diezaiogun Oskorriri elebitasuna bermatzen ____30____. *moldatuaITURRIA: HIZPIDE, 89. Eneko Antón eta Jon Andoni Duñabeitia. Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL); Donostia.

C2 deialdi irekiaAzterketa-eredua

Irakurriaren ulermen-proba

Page 8: Jarduerak Ikasbil 25 - HABE...C2 deialdi irekia Azterketa-ered ua Entzumenaren ulermen-proba Jarraibideak: Jarraian, Maialen Lujanbiok Mintzolan “Hau koaderno bat zen, hau koaderno

ERANTZUTEKO ORRIAazterketariarentzat

C2 deialdi irekiaAzterketa-eredua

1. a)hitz egitea b)hitzegitea c)hitz-egitea2. a)Oskorrik, (…) zituenean, (…) b)Oskorrik (…) zituenean, (…) c)Oskorrik (…) zituenean (…)3. a)ia-ezinezko b)ia/ezinezko c)ia ezinezko4. a)haundiagoan b)handiago c)haundiago5. a)frantseseraz b)frantzieraz c)frantsesez6. a)elebiduna b)ele biduna c)ele-biduna7. a)euskaldunen b)euskaldunon c)euskararen8. a)beraz b)aitzitik c)baina

9. a)gaitu b)zaigu c)digu10. a)hizkuntzatan b)hizkuntzetan c)hizkuntzan11. a)berezitasunak b)berezitasunok c)berezitasunek12. a)hizkuntza-kopurua b)hizkuntza kopurua c)hizkuntz-kopurua13. a)hizkuntzatan b)hizkuntzetan c)hizkuntzez14. a)konparatuz gero b)gonbaratuz gero c)konparatu eta gero15. a)bezain beste b)bezainbeste c)bezain16. a)baizik b)baizik eta c)besterik eta

17. a)baino b)baina c)aina 18,a)jakitea b)jakite c)jakiteak19. a)hizkuntza-kontrolean eta -ezagutzan b)hizkuntza-kontrolean eta ezagutzan c)hizkuntz-kontrolean eta -ezagutzan20. a)genezaken b)genezaketen c)genezakeen21. a)egia absolututzat b)egi absolututzat c)egia absolutotzat22. a)ez beltza ez zuria b)ez beltza, ez zuria c)ez beltza-ez zuria23. a)ideiaren b)ideien c)idei

24. a)batzutan b)batean c)batzuetan25. a)ordea b)ordea, c), ordea,26. a)garrantsitzua b)garrantsitsua c)garrantzitsua27. a)bidexidorretatik b)bidezidorretatik c)bidezidorretan28. a)askoz handiagoa ere b)askoz ere handiagoa c)ere askoz handiagoa 29. a)alegia b)orobat c)era berean30. a)laguntzeagatik b)laguntzeko c)laguntzagatik

Irakurriaren ulermen-proba

Page 9: Jarduerak Ikasbil 25 - HABE...C2 deialdi irekia Azterketa-ered ua Entzumenaren ulermen-proba Jarraibideak: Jarraian, Maialen Lujanbiok Mintzolan “Hau koaderno bat zen, hau koaderno

C2 deialdi irekiaAzterketa-eredua

IRAKURTZEKO TESTUA(zirriborrotarako erabili lezake azterketariak)

ZIENTZILARIAREN IZAERA

Einstein, Fisikaren arloan egindako lanengatik egin zen famatua, baina hala ere, pentsalaria zen aldetik, gizarteari eta bizitzari buruzko hainbat eritzi ere bazituen, eta beste zientzilari askok bezala, bere eritzi horiek jendearen aurrean agertu zituen, nahiz eta askotan polemika–iturri gertatu. Bizitzaren konpromezuari uko egin ez zion intelektuala izan zen.

Esan daiteke, agian, beste arloetan ez zeukala Fisikaren arloan bezainbesteko autoritaterik edo, bestela esanda, zenbait gauzetaz emandako eritziak zientziaren arloaz kanpokoak izanik, askoz ere eztabaidagarriak izan zirela eta direla. Horretaz dudarik ez dago, baina, akats eta guzti (holakorik balego), beraren eritziak agertzea interesgarria dela uste dut, beraren izaerari buruzko informazio baliagarria ematen baitigute.

Einsteinek hainbat hitzaldi eman eta idazki asko egin zituen, zientziarekin zerikusi zuzena ez zuten gaiei buruz: askatasunaz, erlijioaz, irakaskuntzaz, sionismoaz, desarmeaz,… Bere ospea probetxatuz, holako ideia batzuren aldeko propagandista bihurtu zen ere eta, horrela jokatzean, arriskuan jarri izan zituen bizia eta ondarea, Alemania-ko Akademiaren kasuan adibidez. Zientziak eskaintzen zion urrezko kaiola sarturik, lasai bizi zitekeen, baina bestelako biderik aukeratu nahi izango du.

Jokamolde horren eragileen artean, garrantzi handienetakoa izan bide zen beraren jatorria. Famili judu batetan sortua, nahiz eta esangura ortodoxoaren arauera ez oso erlijiozalea izan, oso estimatua zuen bere gurasoengandik zetorkion tradizioa, eta bere izaeraren atal garrantzizkotzat eta beharrezkotzat gorde zuen bizitza osoan zehar. Ez zen lur edo herrialde zehatz bati lotuta sentitzen, bai ordea gizarte bati.

Lurrarekiko atxekimendurik eza erraz uler daiteke, bizitokiari dagokionean izan zuen higikortasuna kontsideratzean. Izan ere, txikitatik hasita, hainbeste herritan bizi izan zen: Ulm, München, Milano, Aarau, Zurich, Praga, Berlin, Princeton… Gehiegi agian, herri bakarrean errotzeko. Berak ere horrela aitortzen zuen, eta adibidez, 1936. urtean emandako hitzaldi batetan esan zuenez, “ijito bezala ibilia naiz, leku batetatik bestera bidaiaturik, mota guztietako herrialdeetako experientziak bildurik”. Horregatik, eta agian juduen nomadismo historikoa ere tartean zela, munduko hiritarra sentitzen zen, eta gobernu mundialaren aldeko eritziak agertu zituen sarritan, muga hertsietako nazionalismoen aurka.

Naziotasunari edo, hobeto esan, hiritartasunari buruz ere izan zituen bere gorabeherak, aurreko higadurarekin loturik. Alemanian sortua izan arren Suitzako naziotasuna hartu zuen geroago, eta horri eutsi zion heriotzerarte. Tartean, Berlineko Akademiara sartzean, bertako naziotasunaren jabe ere egin zen automatikoki. Esan behar da ezen, unibertsitateko irakasleei Alemaniar naziotasuna ematen zitzaiela besterik gabe. Kasurako, Hitlerrek ere horrelaxe lortu zuen alemaniarra izatea, jatorriz austriarra izateko; hain zuzen ere, helburu hori lortzeko, Heilderberg–eko unibertsitateko irakasle izendatu baitzuten. Gero, faxismoaren igoerarekin, 1.933. urtean Einsteinek uko egin zion alemaniartasunari. Ordea, ez zuen arazorik Estatu Batuetakoa bihurtzeko, izan ere, suitzarra izateari utzi gabe. Einsteinen nortasunaren eta pentsamoldearen zirriborroa aurkeztera saiatuko gareneko atal honetan, behin baino gehiagotan beraren eritzi konkretu batzuk aipatuko ditugu. Eta helburu hori zuzenago betetzeko asmoz, holakoetan Einsteinek berak idatzitako testuak agertuko ditugu (letra etzana erabiliz), eta gure iruzkinak testu horiek nolabait lotzeko baino ez dira izan. Bestalde, dibulgaziorako pentsatuta dagoen lan batean, ezin daitezke testu osoak aipa, eta horregatik aukera egin beharrean aurkitu naiz. Partziala izan da nire aukera, noski, nire subjetibotasunez betea, seguruen. Edozertara, Einsteinen beraren pentsamoldea ondoen adieraziko duten aipamenak aukeratzen saiatu naiz. Lortu dudan ala ez, hori bestelako kontua da.

*moldatua

ITURRIA: Etxeberria; J.R. (1990) Albert Einstein, Kosmoa pentsagai (45-47). GAIAK Argitaldaria.

Irakurriaren ulermen-proba

Page 10: Jarduerak Ikasbil 25 - HABE...C2 deialdi irekia Azterketa-ered ua Entzumenaren ulermen-proba Jarraibideak: Jarraian, Maialen Lujanbiok Mintzolan “Hau koaderno bat zen, hau koaderno

C2 deialdi irekiaAzterketa-eredua

Testua ulertu eta okerrak atzeman

Jarraibideak● Testu honetan, 30 oker atzeman behar dituzu. Oker horiek hautatzeko, Euskaltzaindiaren

araudia eta euskal autore gailenen prosa hartu da oinarri.

● Erantzun okerrengatik ez zaizu punturik kenduko.

● Irakurri beharreko testuan, nahi beste zirriborro egin zenitzake, eta erantzun-orrian, soilik, biribildu 30 oker horiei dagozkien hitzak eta zenbakiak.

● Esaterako, okerra ehunekoan baldin badago, ehunekoari dagokion hitza eta zenbakia biribildu behar dira:

Aurreko urtean, prezioek % 7an egin zuten gora.

1 2 3 4 5 6 7

● Uste baduzu okerra puntuazio-markari dagokiola, biribildu gertuen dagoen hitza. Adibidez,

Bestalde eskolen… Adibide horretan, uste baduzu Bestalde, eskolen… idatzi beharko

litzatekeela, biribildu Bestalde hitza: Bestalde

● Gauza bera egin, baldin eta uste baduzu oker idatzita daudela hitz elkartuak. Esaterako,

Gazte garai… Adibide horretan, uste baduzu Gazte-garai… marratxoz idatzi beharko

litzatekeela, biribildu Gazte garai hitz elkartua osorik: Gazte garai

● Okerra behin baino gehiagotan azalduz gero testuan, behin bakarrik biribildu. Adibidez,

Hamairu… hitza behin baino gehiagotan azaltzen bada testuan eta uste baduzu oker

idatzita dagoela, azterketariak behin bakarrik biribilduko du. Gehiagotan hautatuz gero,

ez dira aintzat hartuko errepikapenak: hamairu

● Aurreikusitako denbora: 15 min.

Irakurriaren ulermen-proba

Page 11: Jarduerak Ikasbil 25 - HABE...C2 deialdi irekia Azterketa-ered ua Entzumenaren ulermen-proba Jarraibideak: Jarraian, Maialen Lujanbiok Mintzolan “Hau koaderno bat zen, hau koaderno

C2 deialdi irekiaAzterketa-eredua

ERANTZUTEKO ORRIA(biribildu, soilik, atzemandako 30 okerrak)

ZIENTZILARIAREN IZAERA 1 2

Einstein, Fisikaren arloan egindako lanengatik egin zen famatua, baina hala ere, pentsalaria zen 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15

aldetik, gizarteari eta bizitzari buruzko hainbat eritzi ere bazituen, eta beste zientzilari askok bezala, 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29

bere eritzi horiek jendearen aurrean agertu zituen, nahiz eta askotan polemika–iturri gertatu. Bizitzaren 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42

konpromezuari uko egin ez zion intelektuala izan zen. 43 44 45 46 47 48 49 50

Esan daiteke, agian, beste arloetan ez zeukala Fisikaren arloan bezainbesteko autoritaterik edo,

51 52 53 54 55 56 57 58 59 60 61 62

bestela esanda, zenbait gauzetaz emandako eritziak zientziaren arloaz kanpokoak izanik, askoz ere 63 64 65 66 67 68 69 70 71 72 73 74

eztabaidagarriak izan zirela eta direla. Horretaz dudarik ez dago, baina, akats eta guzti (holakorik balego), 75 76 77 78 79 80 81 82 83 84 85 86 87 88 89

beraren eritziak agertzea interesgarria dela uste dut, beraren izaerari buruzko informazio baliagarria 90 91 92 93 94 95 96 97 98 99 100 101

ematen baitigute. 102 103

Einsteinek hainbat hitzaldi eman eta idazki asko egin zituen, zientziarekin zerikusi zuzena ez zuten

104 105 106 107 108 109 110 111 112 113 114 115 116 117

gaiei buruz: askatasunaz, erlijioaz, irakaskuntzaz, sionismoaz, desarmeaz,… Bere ospea probetxatuz, 118 119 120 121 122 123 124 125 126 127

holako ideia batzuren aldeko propagandista bihurtu zen ere eta, horrela jokatzean, arriskuan jarri izan 128 129 130 131 132 133 134 135 136 137 138 139 140 141

zituen bizia eta ondarea, Alemania-ko Akademiaren kasuan adibidez. Zientziak eskaintzen zion urrezko 142 143 144 145 146 147 148 149 150 151 152 153

kaiola sarturik, lasai bizi zitekeen, baina bestelako biderik aukeratu nahi izango du. 154 155 156 157 158 159 160 161 162 163 164 165

Jokamolde horren eragileen artean, garrantzi handienetakoa izan bide zen beraren jatorria. Famili

166 167 168 169 170 171 172 173 174 175 176 177

judu batetan sortua, nahiz eta esangura ortodoxoaren arauera ez oso erlijiozalea izan, oso estimatua 178 179 180 181 182 183 184 185 186 187 188 189 190 191

zuen bere gurasoengandik zetorkion tradizioa, eta bere izaeraren atal garrantzizkotzat eta beharrezkotzat 192 193 194 195 196 197 198 199 200 201 202 203

gorde zuen bizitza osoan zehar. Ez zen lur edo herrialde zehatz bati lotuta sentitzen, bai ordea gizarte 204 205 206 207 208 209 210 211 212 213 214 215 216 217 218 219 220

bati. 221

Lurrarekiko atxekimendurik eza erraz uler daiteke, bizitokiari dagokionean izan zuen higikortasuna

222 223 224 225 226 227 228 229 230 231 232

kontsideratzean. Izan ere, txikitatik hasita, hainbeste herritan bizi izan zen: Ulm, München, Milano, 233 234 235 236 237 238 239 240 241 242 243 244 245

Aarau, Zurich, Praga, Berlin, Princeton… Gehiegi agian, herri bakarrean errotzeko. Berak ere horrela 246 247 248 249 250 251 252 253 254 255 256 257 258

aitortzen zuen, eta adibidez, 1936. urtean emandako hitzaldi batetan esan zuenez, “ijito bezala ibilia naiz, 259 260 261 262 263 264 265 266 267 268 269 270 271 272 273

Irakurriaren ulermen-proba

Page 12: Jarduerak Ikasbil 25 - HABE...C2 deialdi irekia Azterketa-ered ua Entzumenaren ulermen-proba Jarraibideak: Jarraian, Maialen Lujanbiok Mintzolan “Hau koaderno bat zen, hau koaderno

leku batetatik bestera bidaiaturik, mota guztietako herrialdeetako experientziak bildurik”. Horregatik, 274 275 276 277 278 279 280 281 282 283

eta agian juduen nomadismo historikoa ere tartean zela, munduko hiritarra sentitzen zen, eta gobernu 284 285 286 287 288 289 290 291 292 293 294 295 296 297

mundialaren aldeko eritziak agertu zituen sarritan, muga hertsietako nazionalismoen aurka. 298 299 300 301 302 303 304 305 306 307

Naziotasunari edo, hobeto esan, hiritartasunari buruz ere izan zituen bere gorabeherak, aurreko

308 309 310 311 312 313 314 315 316 317 318 319

higadurarekin loturik. Alemanian sortua izan arren Suitzako naziotasuna hartu zuen geroago, eta horri 320 321 322 323 324 325 326 327 328 329 330 331 332

eutsi zion heriotzerarte. Tartean, Berlineko Akademiara sartzean, bertako naziotasunaren jabe ere egin 333 334 335 336 337 338 339 340 341 342 343 344

zen automatikoki. Esan behar da ezen, unibertsitateko irakasleei Alemaniar naziotasuna ematen zitzaiela 345 346 347 348 349 350 351 352 353 354 355 356

besterik gabe. Kasurako, Hitlerrek ere horrelaxe lortu zuen alemaniarra izatea, jatorriz austriarra izateko; 357 358 359 360 361 362 363 364 365 366 367 368 369

hain zuzen ere, helburu hori lortzeko, Heilderberg–eko unibertsitateko irakasle izendatu baitzuten. Gero, 370 371 372 373 374 375 376 377 378 379 380 381

faxismoaren igoerarekin, 1.933. urtean Einsteinek uko egin zion alemaniartasunari. Ordea, ez zuen 382 383 384 385 386 387 388 389 390 391 392 393

arazorik Estatu Batuetakoa bihurtzeko, izan ere, suitzarra izateari utzi gabe. Einsteinen nortasunaren eta 394 395 396 397 398 399 400 401 402 403 404 405 406

pentsamoldearen zirriborroa aurkeztera saiatuko gareneko atal honetan, behin baino gehiagotan beraren 407 408 409 410 411 412 413 414 415 416 417

eritzi konkretu batzuk aipatuko ditugu. Eta helburu hori zuzenago betetzeko asmoz, holakoetan Einsteinek 418 419 420 421 422 423 424 425 426 427 428 429 430

berak idatzitako testuak agertuko ditugu (letra etzana erabiliz), eta gure iruzkinak testu horiek nolabait 431 432 433 434 435 436 437 438 439 440 441 442 443 444

lotzeko baino ez dira izan. Bestalde, dibulgaziorako pentsatuta dagoen lan batean, ezin daitezke testu 445 446 447 448 449 450 451 452 453 454 455 456 457 458

osoak aipa, eta horregatik aukera egin beharrean aurkitu naiz. Partziala izan da nire aukera, noski, nire 459 460 461 462 463 464 465 466 467 468 469 470 471 472 473 474

subjetibotasunez betea, seguruen. Edozertara, Einsteinen beraren pentsamoldea ondoen adieraziko 475 476 477 478 479 480 481 482 483

duten aipamenak aukeratzen saiatu naiz. Lortu dudan ala ez, hori bestelako kontua da. 484 485 486 487 488 489 490 491 492 493 494 495 496

*moldatua ITURRIA: Etxeberria; J.R. (1990) Albert Einstein, Kosmoa pentsagai (45-47). GAIAK Argitaldaria.

C2 deialdi irekiaAzterketa-eredua

Irakurriaren ulermen-proba

Page 13: Jarduerak Ikasbil 25 - HABE...C2 deialdi irekia Azterketa-ered ua Entzumenaren ulermen-proba Jarraibideak: Jarraian, Maialen Lujanbiok Mintzolan “Hau koaderno bat zen, hau koaderno

C2 deialdi irekiaAzterketa-eredua

Mintzamen-proba

Egoera

Gizartearen zahartzeari buruzko jardunaldiak antolatu ditu Bizkaiko Foru Aldundiak Bilboko

Azkuna Zentroan: Gizarte modernoaren erronka berriak.

Aurreikusita dago Bizkaiko diputatu nagusiak parte hartzea ekitaldian, baita banketxe, sindikatu

eta osasun-arloko zenbait ordezkarik ere.

Egitekoa

Eman zeure hitzaldi laburra jardunaldietan, eta azaldu jendaurrean gizartearen zahartzeari

buruz duzun ikuspegia; xede izanik entzuleen interesa piztea eta informazio interesgarria

ematea, betiere aditu gisa.

Denbora:

Prestatzea: 35 min.

Mintzamen-saioa: 10 min.

Mintzamena neurtzeko ebaluazio-irizpideak:

Egokitasuna.

Testuinguruarekiko eta testuarekiko egoki jardun duen.

Koherentzia-kohesioa.

Azalpenean eta elkarreraginean diskurtsoa koherentea, argia eta ongi lotua den.

Jariotasuna.

Jarioduna eta ongi ahoskatua den.

Aberastasuna.

Aberatsa den.

Zuzentasuna.

Zuzen adierazi duen.

Page 14: Jarduerak Ikasbil 25 - HABE...C2 deialdi irekia Azterketa-ered ua Entzumenaren ulermen-proba Jarraibideak: Jarraian, Maialen Lujanbiok Mintzolan “Hau koaderno bat zen, hau koaderno

C2 deialdi irekiaAzterketa-eredua

Mintzamen-proba

AZTERKETARIARENTZAKO INFORMAZIO LAGUNGARRIA

GRAFIKOA

ITURRIA: http://www.berria.eus/paperekoa/1986/010/001/2016-10-30/nondik_atera_pentsioen_dirua.htm

Page 15: Jarduerak Ikasbil 25 - HABE...C2 deialdi irekia Azterketa-ered ua Entzumenaren ulermen-proba Jarraibideak: Jarraian, Maialen Lujanbiok Mintzolan “Hau koaderno bat zen, hau koaderno

C2 deialdi irekiaAzterketa-eredua

Mintzamen-proba

TESTUA (1)

Murrizten jarraitzen du jaiotza kopuruak

Hazi egin zen bigarren edo hirugarren seme-alaben kopurua. / EFE

2016ko hirugarren hiruhilekoan %2,3 jaitsi ziren jaiotzak EAEn, Gipuzkoan zertxobait gora egin bazuten ere

m. imaz / 27 febrero 201711:13

Ez dira oraindik eman 2016 urte osoari dagozkion jaiotzei buruzko datuak, baina Eustat hiruhilekoz hiruhileko aurreratzen ari denaren arabera, esan daiteke murrizten jarraitzen duela mundura EAEn iristen direnen kopuruak. Azken datuak, 2016ko hirugarren hiruhilekoari dagozkionak, astelehen honetan zabaldu ditu EAEko estatistika erakundeak, eta bertan ikus daiteke iazko uda, jaiotzei dagokienez, aurreko hilabeteen bide beretik joan zela, %2,3 jaitsi baitziren jaiotzak hirugarren hiruhilekoan, aurreko bietan %2 eta %4,8 murriztu ondoren.

Panorama orokor horretan, dena den, Gipuzkoa izan zen iazko hirugarren hiruhilekoan aurrekoetako kopuruari eutsi zion bakarra. Izan ere, Euskal AEn 4.746 jaiotza izan ziren uztailetik irailera. Horrek esan nahi du aurreko urteko aldi berean baino % 2,3 jaiotza gutxiago izan zirela. Araba izan zen jaitsiera handiena izan zuen lurraldea, 795 haur jaio baitziren, aurreko urteko hiruhileko berean baino % 4,7 gutxiago; Bizkaian (2.320 jaiotza) jaiotzak % 3,5 jaitsi ziren eta Gipuzkoan (1.631 jaiotza), aldiz, jaiotzek % 0,7 egin zuten gora. Kontuan izan behar da, edonola ere, 2016ko lehen hiruhilekoetan beherakada handi samarrak izan zutela jaiotzen kopuruak Gipuzkoan aurreko urteko aldi berarekin konparatuta. Ezin da ahaztu ere marka altu samarra jarri zuela Gipuzkoak 2015ean, aurreko urteko jaiotza kopuruari eutsi zion lurralde bakarra izan baitzen.

10etik 4, ezkontzaz kanpo

Lurraldekako banaketaz gain, Eustatek zabaldu dituen datuen arabera ezkontzaz kanpoko jaiotzak guztien % 43,1 izan ziren. Ehuneko hori aurreko urteko aldi berekoa (% 41,4) baino handiagoa izan zen. Hiruhileko horretan amen batez besteko adina 33,4 urtekoa izan zen: ama ezkonduek 33,9 urte dituzte batez beste, ama ezkongabeek 32,5 urte eta dibortziatuek 35,7 urte.

2016ko uztailean, abuztuan eta irailean ama izan diren emakumeen % 21,7 atzerritarrak ziren. Atzerriko jatorria duten biztanleak guztizkoaren %10era ez dira iristen EAEn

Jaiotzak amaren adinaren arabera banatuz gero, 30-34 urteko amen taldeak nagusi izaten jarraitzen du, erditzeen % 36,6 biltzen ditu-eta. Talde horren ondotik adinez goragoko hurrengo taldea dago, 35-39 urtekoa, jaiotzen % 35,3 biltzen dituena, % 12,9 biltzen dituen 25-29 urteko taldeak baino bi bider eta erdi gehiago. Muturretako adin-taldeen artean, 25 urtetik beherakoen taldeak jaiotzen % 5,9 biltzen ditu eta 39 urtetik gorakoenak % 9,3. Aurreko bi aldagaiak lotuta, amen batez besteko adina 33,4 urtekoa izanik ama ezkonduek 33,9 urte dituzte batez beste, ama ezkongabeek 32,5 urte eta dibortziatuek 35,7 urte.

Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoan 2016ko uztailean, abuztuan eta irailean ama izan diren emakumeen % 21,7 atzerritarrak ziren. Ehuneko hori Araban bakarrik gainditu zen, % 28,4ra iritsi zen-eta. Gipuzkoan eta Bizkaian, aldiz, nazionalitate atzerritarreko amak % 20,6 eta % 20,1 izan ziren, hurrenez hurren. Emakumeak ama izaten direneko adina ere aldatu egiten da nazionalitatea kontuan hartzen bada. Izan ere, atzerritarren batez besteko adina 30,8 urtekoa izan zen eta nazionalitate espainiarreko amena 34,1 urtekoa. Kontuan izan behar da atzerriko jatorria duen biztanleak guztizkoaren %10era iristen EAEn.

Jaiotza-hurrenkeraren arabera, erdiak baino gehiago (2.454 haur) lehenengo seme-alabak izan ziren 2016ko udako hilabeteetan: 1.786 (% 37,6) beste seme-alabaren bat zuten familietara iritsi ziren eta % 10,7 hirugarrenak edo hurrengoak izan ziren.

Lehen seme-alaba izan duten emakumeen kopurua % 5,6 jaitsi zen; alabaina, % 0,8 igo ziren bigarren haurra izan zutenen kasuak, eta hirugarrena edo hurrengoak izan dituztenen kasuetan igoera % 3,5ekoa izan zen, betiere 2015eko hiruhileko beraren aldean.

ITURRIA: http://www.diariovasco.com/sociedad/201702/27/murrizten-jarraitzen-jaiotza-kopuruak-20170227103417.html?edition=Hitz-kopurua: 536 hitz

Page 16: Jarduerak Ikasbil 25 - HABE...C2 deialdi irekia Azterketa-ered ua Entzumenaren ulermen-proba Jarraibideak: Jarraian, Maialen Lujanbiok Mintzolan “Hau koaderno bat zen, hau koaderno

C2 deialdi irekiaAzterketa-eredua

Mintzamen-proba

TESTUA (2)

Gizarte ekonomiaren aukera zaintzen krisiaren aurreanGipuzkoako pertsona nagusien alorra aztergai

HitzaurreaPertsona nagusien zaintza beharrak asetzeko gizarte-ekonomiak Gipuzkoan egun jokatzen duen papera aztertzeko eginiko doktorego-tesi honek, azken urteetan boladan den gizarte-gai baten, hots, zaharkitze demografikoaren, hurbilketa ekonomikoa izan nahi luke. Bati, ordea, zalantzak ere sortzen zaizkio, hainbeste denbora hartu dion ikerlanak ekonomikotik zer duen pentsatzen jarri orduko, zenbaiten ahotan “ekonomiatzat” jotzen den ezkutuko diziplina horretatik nahiko urrun kokatu beharko baitu irakurleak eskuetan duen lan hau. Nazioarteko Moneta Funtsak, ortodoxia ekonomikoaren zaindari nagusiak, berriki argitaratua da “bizitza-luzetasunaren arriskuaren” (longevity risk) eragin finantzariei buruzko ikerlan ekonomikoa. Diziplina ekonomikoaren egiteko moduen eredu behar lukeen txosten honetan, honako argudio bidea da jarraitzen dena gutxi asko: azken urteetan mundu mailan eginiko aurreikuspen demografiko okerrek gizartearen zahartze tasaren eta halaber, honi loturiko arrisku finantzarien neurketa okerrak eragin dituzte. Horiek horrela, erretreta prestazioak kudeatzen dituzten erakunde eta gobernuek bere gain hartu beharreko arriskuak (eta konpromisoak) izugarri handituko lirateke: 2050 urterako bizitza esperantza kalkulaturikoa baino hiru urte luzeagoa balitz, zahartzearen kostuak egungoak baino %50 garestiagoak lirateke. Segidan gaixotasunarentzako errezetak: erretiro adina bizi-esperantzaren aldakuntzen arabera doitu (luzatu, alegia), halakorik ezean prestazioak murriztu, eta pentsio planei loturiko “bizitza-luzetasun arriskua” transferitzeko kapital merkatuetara jo, horiek kudeatzeko gaitasun handiagoa dutenen eskuetara, alegia. Eta hori guztia, egun sektore publiko zein pribatua sakoneko desorekan sartua duen ezegonkortasun finantzaria konpontze aldera. Ari duenarekin, “kudeatzeko gaitasun handiagoa duten erakundeez” jarduteak nago hotzikara ere eragin diezaiokeela bati baino gehiagori. Ekonomia, hortaz, diziplina ekonomiko gisa horretan omen datza: (behin eta berriz oker egiten diren) kalkulu matematikoetan oinarrituriko aurreikuspen ekonomikoei aurre egiteko “neurri teknikoen” proposamenean, hain zuzen ere. Hain “teknikoak” ze kalkulu matematikoetan oinarrituak baitira. Nork eztabaidatu zenbaki eta grafikoen aurka. Esan bezala, bati, hainbeste denbora eskaini dion ikerlanari begira, dardara epistemologikoa sorrarazten diote halako argudioek. Bi aukera ditu (doktorego-tesia berriz idazten hastea ez da horietako bat): edo analisi hori ezeztatzera derrigortuta dago, edota ekonomiaren bestelako nozio bati helduz egin behar du bere bidea.

Eta behin horretan jarrita bi erronkei batera helduz, kalkulu ekonomiko horiek, beste behin ere, oker egin dituztela baieztatzera ausartuko ginateke, hori frogatzeko baliabide askorik behar izan gabe. Ez goitik gainera, kalkuluak oso behetik egin dituztela baieztatuko genuke. Zahartzeari loturiko arriskuak ez baitira pertsona nagusien ugaltzetik soilik eratortzen, kostu horiek leundu edo xurgatzen dituzten gizarte-egituren eraldaketen ondorio baitira, neurri handiagoan ziur aski. Beldur naiz esparru informalean, familien baitan emakumeek emaniko dohaineko zaintza lan horiek, kontabilitate nazionaletan ageri ez diren jarduera horiek kalkulatzea ahaztu ez ote zaien, berriro ere. Eta are, familia-ereduen bilakabideek datozen urteetan sor ditzaketen babes-gabezia egoera berrietatik eratorritako “bizitza-luzetasunaren arrisku” guztiak hartu behar lituzkete kontuan beren eredu ekonometriko finduetan. Lanaldirik emankorrena opa diegu, beraz. Eta berrikuspen horiek egin bitartean, “neurri teknikoen” proposamenak egiteari utz diezaiotela erregutzen, bide batez. Zalantza epistemologikoak, beraz, albo batera utzi eta ekonomia diziplina zientifiko gisa berrinterpretatzeko baliagarriak diren bestelako ikuspegiak landu nahi izan ditugu guk zaharkitze demografikoaren azterketa partikular honi ekiteko. Analisi kuantitatiboari muzin egin gabe, baina honek errealitatea bere osotasunean azaltzeko duen mugez jakitun, hori osatzeko bestelako metodologiak ere jorratuz. Eta konponbide ustez teknikoetatik ahalik eta gehien urrunduz, funtsean politikoak edo ideologikoak diren eztabaidak mahai gainean jarriz, eta horien artean, gure tokia bilatuz. Horixe da datozen lerrootarako prestatua dizuguna, irakurle, on dagizula espero.Enekoitz Etxezarreta, 2012ITURRIA: http://www.euskara.euskadi.net/appcont/tesisDoctoral/PDFak/Enekoitz_Etxezarreta_TESIA.pdfHitz-kopurua: 517 hitz

Page 17: Jarduerak Ikasbil 25 - HABE...C2 deialdi irekia Azterketa-ered ua Entzumenaren ulermen-proba Jarraibideak: Jarraian, Maialen Lujanbiok Mintzolan “Hau koaderno bat zen, hau koaderno

C2 deialdi irekiaAzterketa-eredua

Idazmen-proba

Egoera

Gerediaga elkarteak euskal kulturaren astea antolatu du, Durangaldean euskararen erabilera sustatzen laguntzeko asmoz, eta, horretarako, zenbait ekintza prestatu dituzte. Euskal kultura eta hizkuntzaren inguruan, zuri ere eskatu dizute hitzaldia emateko. Gonbita onartu, eta aldez aurretik idatziz igortzeko konpromisoa hartu duzu antolatzaileekin.

Gerediaga elkartearen kultura-asteak gero eta oihartzun handiagoa duenez, baieztatua dago zenbait komunikabide bertaratuko direla.

Egitekoa

Idatzi hitzaldia, kontuan izanik egoera, eta saiatu gai horrekiko interesa pizten eta informazio esanguratsua ematen.

Hitz-kopurua eta denbora:

Luzera: 400 hitz (gutxienez).

Idazlana zuzentzeko ebaluazio-irizpideak:EgokitasunaEskatutako gai, solaskide eta xedearen araberako lotura. Solaskideen harreman-motari eta xedeari dagokion tonua. Lexikoaren modalizazioa.KoherentziaIdeia nagusien eta lagungarrien hari logikoa. Diskurtsoaren egitura, garapena eta hurrenkera logikoa. Ideien osotasuna.KohesioaEsaldi, paragrafo eta testu osoa elkarlotzeko testu-antolatzaileen erabilera eraginkorra. Puntuazio-sistema. Kohesio-mekanismoen erabilera: anaforak, ordezkapenak, elipsiak.AberastasunaHizkuntz baliabideen ugaritasuna eta barietatea. Esaldi landuen eta horien baliokideen erabilera. Ordezkapen lexikalen erabilera.ZuzentasunaGramatika-arauak: ortografia, deklinabidea, aditza, morfologia, sintaxia... Gaiari loturiko lexikoa.

Page 18: Jarduerak Ikasbil 25 - HABE...C2 deialdi irekia Azterketa-ered ua Entzumenaren ulermen-proba Jarraibideak: Jarraian, Maialen Lujanbiok Mintzolan “Hau koaderno bat zen, hau koaderno

C2 deialdi irekiaAzterketa-eredua

Idazmen-proba

AZTERKETARIARENTZAKO INFORMAZIO LAGUNGARRIA

OHARRA:

Idazmen-proban, bi zeregin egin behar dira: a) lehenik, idatzia egiteko informazioa eskuratu eta b) gero, ekintza komunikatiboa gauzatu. Azterketariak honako informazio hau jasoko du: gai bati buruzko irudi bat edo bi (izan grafiko, eskema, umorezko bineta, etab.) eta bi edo hiru testu (izan ahozko testuak, izan idatziak), zeintzuetan gai berari buruzko zenbait alderdi eta iritzi eskainiko diren.

ENTZUNGAIA ETBko Sautrela izeneko literatura eta letren saioan, Pello Zabala fraide frantziskotar eta idazleak Bitoriano Gandiaga zenari buruzko berezitasun batzuk ematen ditu.Iturria: http://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/sautrela/bideoak/osoa/2687934/bideoa-bittoriano-gandiagaren-lana/IRAUPENA : 04.01

GRAFIKOA EAEko VI. Inkesta Soziolinguistikoa (2016)Iturria: http://www.habe.euskadi.eus/contenidos/nota_prensa/vi_inkesta_sozioling_2016/eu_def/adjuntos/vi_inkesta_eu.pdf

http://www.ikasbil.eus/c/document_library/get_file?uuid=57b62b27-8b82-4c7a-b3fd-e9f5b5c24b2d&groupId=10138

Page 19: Jarduerak Ikasbil 25 - HABE...C2 deialdi irekia Azterketa-ered ua Entzumenaren ulermen-proba Jarraibideak: Jarraian, Maialen Lujanbiok Mintzolan “Hau koaderno bat zen, hau koaderno

C2 deialdi irekiaAzterketa-eredua

Idazmen-proba

AZTERKETARIARENTZAKO INFORMAZIO LAGUNGARRIA

ELEBITASUN PASIBOA

Zuk egin erdaraz, nik euskaraz egingo dizutOnintza Irureta / 2010-03-07 – 2.221.zenb

Euskaraz hitz egin ez baina ulertzen duenari egiten al diogu euskaldunok euskaraz? Berari mihia askatzen laguntzen al diogu? Hizkuntzen arteko urruntasunak nolako eragina dauka? Elebitasun pasiboa delakoak aukerak zabaltzen dizkie euskal hiztunei, eta erdaldunei euskarara hurbiltzeko parada eman.

IV. Mapa Soziolinguistikoaren arabera, 2006an arabarren laurdena elebiduna zen, %17,8 elebidun hartzailea eta %57,3 elebakar erdalduna. Euskal hiztunak erdaldunari eta elebidun hartzaileari gaztelaniaz egingo balie, 217.278 arabarri egingo lieke. Aldiz, elebidun hartzaileek euskara ulertzen dutela kontuan hartuta haiei euskaraz egingo balie, 165.759 arabar elebakarri egingo lieke gaztelaniaz. Aldea badago.

Papereko kalkulu hotza baino ez da, baina elebitasun pasiboaz hitz egiten hasteko aztarnaren bat edo beste ematen du. Alegia, euskal hiztunari euskaraz aritzeko aukerak biderkatzen zaizkio elebidun hartzaile edo pasibo izendatutako horiei ere euskaraz eginez gero. Beste gauza bat da zenbateraino baliatzen ditugun dauzkagun aukerak. Zenbat aldiz entzun edo esan dugu, “ez du euskaraz egiten, baina dena ulertzen du, e!”. Eta ez diogu euskaraz egiten.

Ez dakienari euskaraz egitea ez da onuragarria euskara hiztunarentzat soilik, baita erdaldunarentzat eta euskara ikasten ari denarentzat ere. Euskarara hurbiltzeko modua litzateke ulermena lantzea, gero poliki-poliki, hitz egiten hasteko, EGA mailako euskara lortu arte zain egon gabe. Beldurrak, lotsak... beti mahai gainean ditugu.

Pasiboa baino, aktiboa

Elebitasun pasiboa terminoa darabilgu hemen, asko zabaldutako terminoa delako eta errazago aritzeko, baina batek baino gehiagok adierazi digu terminoa ez dela batere egokia. Bi hiztunek elkar komunikatzeko ahalegina egiten duten momentutik, jarrera pasiboa baino aktiboa da.

Eta horrekin lotuta dago distantzia linguistikoaren kontua. Koldo Biguri itzultzailearen hitzak dira ondokoak: “Euskarak ez dauka inguruko hizkuntzen antzik, ulertezina da beste hizkuntzetako hiztunentzat, eta horregatik elebitasun pasiboa deitzen den hori ezinezkoa izan da hemen. Elebitasunaren ordez hizkuntz ordezkapena jasan izan dugu aurreko mendeetan, eta oraindik ere ari gara jasaten”. Esate baterako, katalanaren eta gaztelaniaren arteko distantzia linguistikoa askoz ere txikiagoa da eta katalanak aspalditik saiatu dira aukera hori baliatzen.

Norberaren hizkuntza albo batera utzi gabe bizitzen eskarmentu handia dauka Ferran Suay psikologo valentziarrak. Euskal Herrian ezagunak dira bera eta Gemma Sanginés emaztea, TELP tailerrak (Taller d'Espai Lingüístic Personal) eman izan dituztelako. Suayren blogean irakurri dugu duela gutxi gertatu zaiona: autoa bateriarik gabe geratu eta auto aseguruari deitu dio. Telefonoaren bestaldekoarekin hiru-lau elkartruke egin ditu eta norberak bere hizkuntza mantendu du, Suayk katalana eta auto asegurukoak gaztelania. Orduan aseguruko langileak: “Barkatu, ez dizut valentzieraz egiten, gaztelaniaz erosoago nago”. Suayk esan dio ez dagoela inolako arazorik, berak gaztelaniaz oso ondo ulertzen duela, eta bere egoera berean aurkitzen dela, hau da, erosoago ari dela valentzieraz gaztelaniaz baino.

Valentziarrak blogean anekdota xume hori kontatu du hiru kontu interesgarri ikusi dizkiolako: hizkuntza desberdinetan ari diren bi hiztunek egoera erraz konpondu dutelako, inolako iskanbilarik gabe, eta bietako inork hizkuntza aldatu beharrik gabe. Langileak ez zuen esan valentziera ez zekienik, baizik eta gaztelaniaz erosoago sentitzen zela eta hori –dio Suayk– eztabaidaezina da. Era berean, besteari (kasu honetan bezeroari) ez dio eskatzen hizkuntza aldatzeko. Suayren ustez, langile hura edukazio onekoa eta argia izan zen, egoera elegantziaz bideratu zuen.

Hizkuntza alternantzia txarto ikusita dago

Esti Amorrortuk, hainbatekin batera, Erdaldunen euskararekiko aurreiritziak eta jarrerak (Eusko Jaurlaritza, Kultura Saila) liburua idatzi zuen iaz. Argian egindako elkarrizketan(2207. zbk., 2009-11-22) ondokoa esan zuen: “Pertsona bat nahiz eta euskaldun oso ez izan, ulertzeko gai bada, zergatik hitz egingo dugu gaztelaniaz? Nik euskaraz eta berak gaztelaniaz saiatu beharko genuke edo gauza errazagoak esateko euskaraz eta zer edo zer ez badugu ulertzen gaztelaniaz eta gero berriro euskarara pasatu. Ez diogu eskolan, baina lagunartean zergatik ez erabili hizkuntza bat baino gehiago? Itxaron behar badugu koadrilako denak euskaldun oso izan arte sekula ez dugu euskaraz egingo”.

Bizkar-zorroa beteta daukagu, arindu beharrean, bai euskal hiztunek, bai bidean direnek eta ez direnek. Hor dira lotsa, beldurra, errespetu kontuak, pazientzia eza, erosotasuna... Edozein urrats, txikia izanagatik, da onuragarri hiztunentzat, betiere, eta Mertxe Mujika AEK-ko koordinatzaileak esan digun moduan, jomuga euskaraz biziko diren euskaldun osoak direla.

*Laburtua

Iturria: http://www.argia.eus/argia-astekaria/2221/elebitasun-pasiboa

Hitz-kopurua: 639

Page 20: Jarduerak Ikasbil 25 - HABE...C2 deialdi irekia Azterketa-ered ua Entzumenaren ulermen-proba Jarraibideak: Jarraian, Maialen Lujanbiok Mintzolan “Hau koaderno bat zen, hau koaderno

C2 deialdi irekiaAzterketa-eredua

Idazmen-proba

AZTERKETARIARENTZAKO INFORMAZIO LAGUNGARRIA

.

Eta hik? Nola bizi dunk euskara? lelopean, MONDRAGON UNIBERTSITATEko ikasleek aukera izango dute euskararekin dituzten bizipenak eta hausnarketak euren artean partekatzeko urtarrilaren 27an egingo den Ika-mizka ekitaldian. Eztabaida Aretxabaletako campusean egingo da, eta goizeko 10:30etan hasiko da. Ohi bezala, euskal kulturako pertsonaia ezagunek hartuko dute parte Ika-mizkan; oraingo saioan, gainera, toki berezia eginda komunikazio-esparruko ordezkariei.

'Gaztezulo' aldizkariak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen dute Ika-mizka saioa, eta, MONDRAGON UNIBERTSITATEArekin batera, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustoko Unibertsitateak parte hartzen dute egitasmoan. Aurtengoa, Ika-mizka ekitaldiaren laugarren edizioa da.

Solasaldia eta zizka-mizkak uztartzen ditu egitasmoak. Mahai beraren bueltan unibertsitateetako gazteak eta animatzen diren herritarrak esertzen dira pertsonaia ezagunekin batera. Gonbidatuek eta gazteek gai jakin baten inguruan partekatzen dituzte kezkak eta bizipenak, euskaraz, eta esparru jakin batean euskaraz aritzeak dakartzan pozez, zailtasunez, lorpenez zein sentsazioez aritzen dira.

Aretxabaletako campusean egingo den saioan, bereziki jorratuko dute komunikazioaren eta euskararen arteko harremana. Honako lagun hauek parte hartzea aurreikusten da:

• Begoña Pedrosa (MONDRAGON UNIBERTSITATEko Humanitate eta Hezkuntza Fakultateko dekanoa).

• Mikel Irizar (Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendari Nagusia).

• Unai Elkoro (Aretxabaketako Udaleko alkatea)

• Ugaitz Alegria (aktorea eta kultur eragilea).

• Jon Basaguren (Izaki Gardenak taldeko musikaria eta Gaztea irratiko esataria).

• Leire Palacios (Humanitate eta Hezkuntza Fakultateko ikasle ohia eta Gaztezulo aldizkariko kazetaria).

• Iñigo Arandia (Kaixomaitia.eus atariko sortzailea).

• Josu Bergara (musikaria eta Burutu publizitate eta komunikazio agentziakoa).

• Ainara Loiarte (Mintzanet egitasmoko arduraduna).

• Luistxo Fernandez (CodeSyntax enpresakoa).

Nerea Aliasek egingo ditu aurkezlearen lanak saioan, eta ekitaldia biribiltzeko, MONDRAGON UNIBERTSITATEko Ikus-entzuneko Komunikazioa graduko Iker Gutierrez ikasleak musika-ikuskizuna eskainiko du.

Bereziki, unibertsitateko gazteei dago zuzendua Ika-mizka hausnarketa-saioa, baina, hala ere, kanpoko

Iaz, Oñatiko campusean izandako

"Eta hik? Nola bizi dunk euskara?", Ika-mizka ekitaldia, urtarrilaren 27an, Aretxabaletako campusean2016/01/18