14
Margolariak: Garazi, Jakes, Adriana eta Maialen (4. mailakoak).................................. Idazlea: Julen Jauregi

Inurri belarriak

Embed Size (px)

DESCRIPTION

4. eta5. mailakoek egin dute

Citation preview

Page 1: Inurri belarriak

Margolariak: Garazi, Jakes, Adriana eta Maialen(4. mailakoak)..................................

Idazlea: Julen Jauregi (5. mailakoa)..

Page 2: Inurri belarriak

..

Page 3: Inurri belarriak

Bazen behin neskatila bat. Arazo larri bat zuen belarriak oso txikiak zituela. Hau zela eta, eskolan, bere gelakideak burlaka ibiltzen ziren bere kantuan. Neska, egunero, klaseak bukatu eta ondoren, burua txanoarekin estalita joan behar zuen bere belarriak inork ikus ez ditzaten.

Page 4: Inurri belarriak
Page 5: Inurri belarriak

Egun batean, etxera joan zen negarrez eta bere amari galdetu zion:-Ama, uste duzu nik belarri txikiak dauzkadala? -Bai alaba. Zuk inurri belarriak dituzu; baina, ez da ezer gertatzen.-Inurri belarriak itsusiak dira.-Niretzat ez, oso bereziak dira eta munduko politenak.Naroa oso pozik jarri zen bere amak esandakoarekin.

Page 6: Inurri belarriak
Page 7: Inurri belarriak

Hurrengo egunean parkera joan zen bere lagunekin jolastera, bertan, beti bezala, bere gelakideak zirikatzen hasi ziren; baina, oraingo honetan, berari ez zitzaion batere inporta; izan ere, amarentzat eta berarentzat bere belarriak bereziak eta politak ziren.Eskolara iristen zenean ere zirikatzen hasi ziren berriro; baina, oraingo honetan Naroak ez zuen kasurik egin, ez entzutearena egiten zuen .

Page 8: Inurri belarriak
Page 9: Inurri belarriak

Egun batean, Naroaren lagunak konturatu ziren, neska, bere belarriekin gustura zegoela, jakin zuten bere amak zerbait esan ziola triste ez egoteko. Beraiek barkamena eskatu zioten, lehen, beren kulpagatik, oso gaizki sentitzen zelako. Naroak ez zekien zergatik eskatu behar zioten barkamena bera izugarri ondo zegoen bere belarriekin. Hala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila musika plazan.