10
INKLUSIOA 1. ZER DA HEZKUNTZA INKLUSIBOA? NAZIOARTEKO BABESIK AL DU? Eskolak denontzako dira, edo izan beharko lirateke behintzat. Nazioarteko testuinguruan, 80. hamarkadaren erdialdean eta 90. hamarkadaren hasieran, hezkuntza bereziaren ideiaren kontrako mugimenduak hasi ziren, eta kontestu honetan, 80. hamarkadaren bukaeran eta 90. hamarkadaren hasieran kokatzen da inklusioaren mugimendua. 1990.urtean, denontzako Hezkuntzari buruzko Munduko Konferentzia ospatu zen Tailandian. Hauxe da gako inportantea inklusioa kokatzeko. 1994. urtean, oso garrantzitsua den Salamankako Deklarazioan, hainbat estatuk babestua, hurrengo hau aldarrikatu zuten (UNESCO eta MEC, 1994:7-8): “sexu bietako ume guztiek hezkuntzaren oinarrizko eskubidea dute eta ezagutze maila egokia lortzeko eta mantentzeko aukera eman behar zaie. Ume bakoitzak dagozkion ikasteko ezaugarri, interes, gaitasun eta premia ditu. Hezkuntza-sistemak diseinatuta izan behar dira eta programa aplikatuta, ezaugarri eta premia guzti hauek kontuan izateko. Hezkuntza-premia bereziak dituzten pertsonek eskola arruntetan sartzeko aukera izan behar dute, premia horiek betetzeko gai izanda eta umearengan zentratutako pedagogia batean oinarrituta egonda. Ikuspegi barne hartze hau duten eskola arruntak baztertzen dituzten jarreren kontra egiteko, harrerarako komunitateak sortzeko, gizarte integratzailea sortzeko eta denontzako hezkuntza lortzeko hedabiderik onena dira. Gainera, ume gehiengorako hezkuntza eraginkorra da eta eraginkortasuna hobetzen dute, azken finean, hezkuntza-sistema osoaren kostu- eraginkortasunaren lotura”. 1996. urtean Delors-ek UNESCOren XXI. Menderako hezkuntzari buruzko Nazioarteko Batzordearen Txostena aurkeztu zuen (Delors Txostena), non hezkuntza guztientzat dela eta inklusioaren 1

INKLUSIOA

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Eskola inklusiboari buruzko oinarrizko informazioa: zer da, noiz sortu zen, zertan datza...

Citation preview

Page 1: INKLUSIOA

INKLUSIOA

1. ZER DA HEZKUNTZA INKLUSIBOA? NAZIOARTEKO BABESIK AL DU?

Eskolak denontzako dira, edo izan beharko lirateke behintzat.

Nazioarteko testuinguruan, 80. hamarkadaren erdialdean eta 90. hamarkadaren hasieran, hezkuntza bereziaren ideiaren kontrako mugimenduak hasi ziren, eta kontestu honetan, 80. hamarkadaren bukaeran eta 90. hamarkadaren hasieran kokatzen da inklusioaren mugimendua.

1990.urtean, denontzako Hezkuntzari buruzko Munduko Konferentzia ospatu zen Tailandian. Hauxe da gako inportantea inklusioa kokatzeko.

1994. urtean, oso garrantzitsua den Salamankako Deklarazioan, hainbat estatuk babestua, hurrengo hau aldarrikatu zuten (UNESCO eta MEC, 1994:7-8):

“sexu bietako ume guztiek hezkuntzaren oinarrizko eskubidea dute eta ezagutze maila egokia lortzeko eta mantentzeko aukera eman behar zaie.

Ume bakoitzak dagozkion ikasteko ezaugarri, interes, gaitasun eta premia ditu.

Hezkuntza-sistemak diseinatuta izan behar dira eta programa aplikatuta, ezaugarri eta premia guzti hauek kontuan izateko.

Hezkuntza-premia bereziak dituzten pertsonek eskola arruntetan sartzeko aukera izan behar dute, premia horiek betetzeko gai izanda eta umearengan zentratutako pedagogia batean oinarrituta egonda.

Ikuspegi barne hartze hau duten eskola arruntak baztertzen dituzten jarreren kontra egiteko, harrerarako komunitateak sortzeko, gizarte integratzailea sortzeko eta denontzako hezkuntza lortzeko hedabiderik onena dira. Gainera, ume gehiengorako hezkuntza eraginkorra da eta eraginkortasuna hobetzen dute, azken finean, hezkuntza-sistema osoaren kostu- eraginkortasunaren lotura”.

1996. urtean Delors-ek UNESCOren XXI. Menderako hezkuntzari buruzko Nazioarteko Batzordearen Txostena aurkeztu zuen (Delors Txostena), non hezkuntza guztientzat dela eta inklusioaren kontra doala ezartzen den. Bertan, hezkuntzaren lau zutabe agertzen dira:

- Ezagutzen ikastea.- Egiten ikastea.- Elkarrekin ikastea, besteekin bizitzen ikastea.- Izaten ikastea.

Gaur egun, nazioarteko erakunde desberdinek ikuspegi inklusiboa babesten dute:

UNESCO (Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundea) UNICEF (Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsa) NBE (Nazio Batuen Erakundea)

1

Page 2: INKLUSIOA

2000. urtean, Dakarren (Senegalen) denon Hezkuntzarako Nazioarteko Aholku- Foroa ospatu zen. Hala ere, zailtasunak agerian daude. Nahiz eta asko aurreratu den pertsona guztientzako hezkuntza lortzeko, aurrerapena desberdina izan da. 200. Urtean haurren populazioa gutxi gorabehera 113 milioitakoa izanda, %60 neskak daude, lehenengo hezkuntzan sartzen ez direnak (Peppler Barry, 2000).

2008. urtean, Genevan (Suitzan) ospatu zen Nazioarteko Hezkuntzari buruzko konferentzian, “Hezkuntza Inklusiboa: Etorkizunerako bidea” gaian ondoko ondorioak eta gomendioak azaldu ziren:

Hezkuntza inklusiboa etengabeko prozesua dela onartu zen Inklusioaren aldeko hezkuntza-politikak bultzatzearen beharra azpimarratu

zen. Parte-hartzea bultzatzea, gizarte eta eskolaren arteko loturak sendotzeko

asmoz. Irakasleen rola indartu (baliabide egokiak eman, formakuntza …) UNESCOk hezkuntza inklusiboan duen buruzagitza onartzea.

Baina, zer da hezkuntza inklusiboa?

Hezkuntza inklusiboaz hitz egiten dugunean, definizio desberdinak aurki ditzakegu, herrialde berdinetan zein desberdinetan. Testuinguru sozial, politiko, ekonomikoa … kontuan izanda kontzeptua hainbat modutan uler daiteke.

Hala ere, adostasunaren bat ere badago; “IDENTITATE SEINALE” moduan ezagutzen direnak:

Aniztasunaren kontzeptu zabala. Eskola komunitatea da. Ikasgela komunitatea da. Parte-hartzea bultzatu behar da, eta baztertze-prozesuak gutxitu. Inklusioa prozesua da. Diferentziak ospatu: ikasle guztien onarpena eta aberastasuna. Ikaskuntza inklusiboaren testuinguruak curriculum komuna eskatzen

du(metodologia dibertsifikatua). Hezkuntza inklusiboa hezkuntza berregituratzea da. Gizarte inklusiboa: hezkuntza inklusiborako erronka.

Honako definizio hauek aztertuz gero, hezkuntza inklusiboaren kontzeptuari buruzko ideiak identifikatuko ditugu:

Giza eskubideen kontua da. Pertsonen arteko diferentziak onartzen eta errespetatzen ditu: adina,

sexua, jatorri etnikoa, hizkuntza, desgaitasuna … Ekitatearen aldeko bidea da. Ikasle guztien ikasteko eta parte-hartzeko oztopoak gutxiestea da. Eskolen kultura, politika eta praktiken berrantolaketa da. Etengabe eboluzionatzen dagoen prozesu dinamikoa da. Pertsona batzuentzat bizitzeko modua da.

2

Page 3: INKLUSIOA

Inklusioaren gaia ez da bakarrik mugatzen hezkuntzaren esparruan.

Hezkuntza Inklusiboa Ebaluatzeko eta Hobetzeko Gida (Booth eta Ainscow, 2005) hezkuntza inklusiboa egiteko eta ulertzeko erreferentziazko dokumentu gisa ezagutzen da. Gida honetan, hezkuntza zentro ingelesetan aurrera eramandako esperientzia agertzen da eta honela defini daiteke:

“ … eskola inklusiboetarantz aurreratzeko prozesuan hezkuntza-zentroei laguntzeko diseinatutako material-multzoa da, eta bertan, irakasleen, eskola kontseiluaren, ikasleen, familien eta komunitateko beste kide batzuen ikuspuntuak kontuan hartzen dira” (Booth eta Ainscow, 2005:19).

Gida hezkuntza inklusiboaren 3 dimentsioen elkarreraginean aritzen da. Eskolek, inklusiboak izateko bidean, dimentsio bakoitzean hausnartu behar dute.

A dimentsioa: KULTURA inklusiboak sortzea.

Dimentsio honen xedea komunitate seguru, abegikor, lankidetzazko eta estimulagarria sortzea da, norbanako bakoitza balioetsia izan dadin, hori baita ikasleek lorpen maila handiagoak edukitzeko modua. Irakasle, ikasle, eskola-kontseiluko kide eta familia guztiek konpartitutako inklusio- balioak garatu nahi dira. Eskola-kultura horretatik eratorritako printzipioak ikastetxe bakoitzeko eta eguneroko erabakiak hartzeko gida dira. Era horretan, guztion ikasketak laguntza aurkitzen du hezkuntza berriztatzeko prozesu etengabean.

B dimentsioa: POLITIKA inklusiboak lantzea.

Dimentsio honen bidez, ziurtatu nahi da inklusioa berriztapen- prozesuaren bihotzean egotea, politika guztiak zipriztinduz, hartara ikasle guztien ikasketa eta partaidetza hobetu dadin. Testuinguru honetan, “laguntzatzat” jotzen dira hezkuntza- zentroak ikasleen aniztasuna zaintzeko gaitasuna handitzen duten jarduera guztiak. Laguntza-modalitate guztiak marko bakar batean biltzen dira, eta ikasleen garapenaren ikuspegitik antzematen zaie batez ere, ikastetxearen edo egitura administratiboen ikuspegitik antzematen bazaie ere.

C dimentsioa: PRAKTIKA inklusiboak garatzea.

Dimentsio honen bidez ikastetxeetako praktikek kultura eta politika inklusiboen isla izatea bilatzen da. Ziurtatu nahi da ikasgelako eta eskolaz kanpoko jarduerek ikasle guztien partaidetza eragiten dutela eta ikasleen eskola- inguruneaz kanpoko ezagutza eta esperientzia kontuan hartzen direla. Irakasleria eta laguntzak integratu egiten dira, ikasketarako eta partaidetzarako trabak gainditzeko modua ematen duen ikaskuntza prestatzeko. Langileek hezkuntza-zentroaren eta tokiko komunitateen baliabideak mobilizatzen dituzte guztion ikaskuntza aktiboari eusteko.

Beraz, inklusioa;

3

Page 4: INKLUSIOA

- Prozesua da.- Oztopoen identifikazioan eta eliminazioan zentratzen da.- Ikasle guztien asistentzia, parte-hartzea eta errendimendua da.- Baztertuta izateko arriskuan edo errendimendu hobezina ez lortzeko arriskuan

dauden ikasle-taldeengan arreta berezia jartzen du.

2. ZEINTZUK DIRA HEZKUNTZA INKLUSIBOAREN PRINTZIPIOAK?

Aniztasuna onartzen duten ikastetxeek giza eskubideak eta ezberdintasunen aurreko errespetua bultzatzen dute. Dibertsitatea aberastasuntzat hartzen da.

Curriculum zabala, komuna eta malgua izango da: eskolan, ikasle guztientzako curriculum komuna egongo da baina ikasle guztiek modu ezberdinean ikasten dutenez, indibidualki aldaketak egin daitezke. Ikasteko estrategia praktikoen alde jokatzen da ( adibidez, ikasketa kooperatiboa)

Irakaskuntza eta ikaskuntza interaktiboa: teknologia berrien erabilpenak, talde interaktiboak etab. Hala ere, irakaslea izango da guzti hau egokitu eta kudeatuko duena.

Eskolan eta lan kooperatiboan zentratutako laguntza. Gizartearen sektore guztien arteko kooperazioa: gurasoen kooperazioa,

komunitatearen kooperazioa …

3. INTEGRAZIOA ETA INKLUSIOA BERDINAK AL DIRA?

Termino biak azaldu ziren momentu historikoan kokatu behar dira:

Lehenengo etapan, bazterketaz hitz-egin behar dugu; giza talde ezberdinen, gizarte eta hezkuntza bazterketa; bai sexu, kultura edo desgaitasun batengatik. Beraz, ez eskolatzea zekarren.

Bigarren etapan, segregazioa; hau da, bereiztutako hezkuntza.(neska eta mutilen eskolak, eskola bereziak …).

Hirugarren etapan integrazioa; gizarte eta hezkuntza desberdintasunen aurreko salaketak bultzatuta. “konprensibitatea”, osabideko hezkuntza, hezkidetza eta eskolan integratzea. Baina oraindik ezberdintasunak nabarmenak dira.

Eta azkenik, laugarren etapan eskola inklusiboa; hau da, sistemaren berrantolaketa berdintasuna lortzeko.

Beraz, integrazioa lehenago baztertuak izan diren pertsonak hartzen ditu eta inklusioa giza eskubideei erreferentzia egiten die, etika berri bategatik apustu eginez. Zentzu honetan, Parrilla-k daukan ikuspuntuarekin bat gatoz (2002):

- Inklusioa ez da ikuspegi berri bat.- Inklusioa ez da bakarrik hezkuntzaren esparrura mugatzen.- Inklusioak berdintasuna diferentzia baino gehiago azpimarratzen du.- Inklusioak hezkuntza orokorra aldatu nahi du.

4

Page 5: INKLUSIOA

- Inklusioak etika berri bat, aukera- berdintasunetan oinarritutako balore berriak dira.

- Inklusioa aberasketa kulturala eta hezkuntzakoa da.

Laburbilduz, integrazio eta inklusioaren arteko desberdintasunik garrantzitsuenak:

INTEGRAZIOA INKLUSIOA

Arnáiz Sánchez (2003)

- Lehiaketa- Hautaketa- Banakotasuna- Aurreiritziak- Ikuspegi banakatua- Eredu tekniko- arrazionala

- Kooperazioa/elkartasuna- Diferentziak errespetatzea- Komunitatea- Diferentziak baloratzea- Denontzako hobekuntza- Ikerkuntza erreflexiboa

Moriña (2004)

- Erreferentziazko markoa: Normalizazioa

- Objektua: Hezkuntza Berezia - Hedapena: Hpb-ak dituzten

ikasleak - Oinarria: Berdintasuna - Fokua: Ikasleengan zentratzen da

- Erreferentziazko markoa: Giza-eskubideak

- Objektua:Hezkuntza Orokorra - Hedapena: Ikasle guztiak - Oinarria: Ekitatea - Fokua: Ikastetxea eta komunitatea

Carretero Díaz (2005)

- Ikaslearengan zentratutako esku-hartzea

- Ikasgelan eta curriculumenean mugatutako ekintza

- Diagnostikoa eta neurrien agindua - Norbanako curriculum-

egokitzapena ikaslearengan zentratuta.

- Hpb-ak dituzten ikasleentzako programazio desberdina

- Ikasleari laguntza indibiduala - Ikaslearentzat laguntzeko

- Ingurunean zentratutako esku-hartzea

- Ekintzak ikastetxea eta bere antolaketa barne hartzen ditu

- Arazoak konpontzeko kolaborazioan

- Estrategien, irakasleen metodologiaren eta ikastetxearen antolaketaren aldaketa

- Denontzat baliagarria den hezkuntza

- Irakasleei eta komunitateari 5

Page 6: INKLUSIOA

pertsonala - Espezialistek hpb-ak dituzten

ikasleak ebaluatu eta baloratzen dituzte

laguntza - Laguntzeko pertsonalak irakasleei

aholkatzen die - Espezialistek inklusio- prozesua

aholkatzen dute

Luque Parra (2006)

- Sartzeko atea, kanpotik barrurako norabidean.

- Programa operatiboa eta hezkuntza-politika ekintza

- Bazterkeria saihestu nahi du

- Pertenentzia eta parte-hartze markoa

- Balore eta sinesmenen sistema - Komunitatea laguntzen du

4. ANIZTASUNARI ERANTZUNA EMATEKO ZEINTZUK DIRA HEZKUNTZA INKLUSIBOAREN ERRONKAK?

Hauexek dira hezkuntza inklusiboaren erronkak:

- Curriculuma berriro pentsatzea: zabala eta malgua izan behar du, gizartearen ezaugarrietara egokitzeko.

- Aniztasuna modu zabalean ulertu behar da. Ez bakarrik ikasleei dagokienez, baita irakasleri eta eskolari dagokionez ere.

- Zentroko kultura eta antolaketa berrantolatu behar dugu. Heterogeneitatea bermatu behar da.

- Ikasgelako kultura eta antolaketa berregin behar dugu. Zentroaren erronka da hau.

5. HEZKUNTZA INKLUSIBOA UTOPIA AL DA?

Eskola inklusiboen eraketa ez da zeregin erraza. Gaur egun mito, ideia eta aurreiritzi ezberdinak existitzen dira eta lan hori zailtzen dute. Gainera, curriculum ezkutua ez da berria hezkuntza ikerketarako.

Existitzen diren mito batzuk:

1. MITOA: Inklusioa kanpoko ideologiek eta errealistak ez diren gurasoek (haien seme-alabak desberdinak direnik onartzen ez dituztenak) ezartzen dute.

2. MITOA: Inklusioaren aldeko pertsonak desgaitasuna duten ikasleengan bakarrik kezkatzen dira.

3. MITOA: Inklusioaren aldekoak baloreetan eta filosofian oinarritzen dira bakarrik, eta ez ikerkuntzan ezta datuetan ere.

6

Page 7: INKLUSIOA

4. MITOA: Baztertzea berez ez da arazoa, baztertze txarra da arazoa.

5. MITOA: Hezkuntza sistema ez dago apurtuta (zatituta) – zergatik berba egiten da sistema paraleloari buruz?.

6. MITOA: Inklusioaren aldekoek uste dute aldaketak behar direla, hezkuntza bereziko profesionalak ez daudelako ondo prestatuta.

7. MITOA: Inklusioaren aldekoek uste dute hezkuntza bereziaren profesionalak desagertu behar direla.

8. MITOA: “Ume horiekin” lan egiteko talde profesional berezia behar da.

9. MITOA: Inklusioa irakasle-tutorearentzat zama berria da.

10. MITOA: Hezkuntza orokorraren curriculuma distortsionatu egingo da.

11. MITOA: Zerbitzu bereziak leku berezietan eman behar dira.

12. MITOA: Klase berezirik gabe, desgaitasuna duten ikasleek ez dituzte ikasiko bizitza funtzionalerako trebetasunak .

7