5
1 INGURUMENA GAIAREN GARRANTZIA (1) Ingurumen kontzeptuak giza osasuna eta segurtasuna, landaredia, fauna, airea, ura, klima, paisaia, monumen- tu historikoak edo bestelako egitura fisikoak eta kultura-ondarea edo aurreko faktore horien arteko elkarrekintzak hartzen ditu barnean. (2) Oro har, inguruan ditugun elementu askotaz ari gara, edaten dugun uraz, elikagaiez, arnasten dugun aireaz... baina baita elementu horiekin elkar eragiteko antolatzen ditugun ereduez ere. Egungo elkarrekintza ereduek (kon- tsumo-, energia sorrera, aisialdi ereduak) gizakia bere ingurunetik kanpo kokatu dute bere zerbitzura dagoen ba- liabide iturriaren kudeatzaile soil bilakatuz. (3) Ingurunea gure oinarrizko premiak (elikadura, osasuna...) asetzeko bitarteko izateaz gain, beste hainbat mailatan ezinbesteko zaigu.Ingurunea jarduera ekonomiko ezberdinen sustentu izan daiteke eta. (4) Beraz, ingurumenaz hitzegitean pertsonen bizi-kalitateaz ari gara. (5) Orain arte Donostian ingurumen arloan garatutako ekimen gehienak sinbolikoak eta, askotan, inertziak jarrai- tuz egindakoak izan direla esan daiteke, adibidez, Gros eta Amaran ezarritako materia organikoaren bilketarako edukiontzi marroiak. Beste batzuetan ordea, zuzenean, ingurumenaren erakargarritasuna azpiegitura handiak eta naturari erasoak estaltzeko erabili nahi izan da (Igarako Ekoauzoa edo Monpaseko pasarela kasu). Proiektuen ildo nagusiak erabakitzeko garaian, maiz herritarren parte-hartzea oso eskasa izan da edo auzo-elkarteen iritziaren aurka inposatu dira erabakiak Gladys-Enea parkearen berrikuntzan gertatu bezala. (6) Elikadurari dagokionez, saltoki handiek denda txikiei eta, batez ere, baserritarrei lekua jan diete hirian. Egueno- roko azoka tradizionalek (San Martin, Bretxa, ...) eta azoka puntualek (Easo, eta abar.) lekua galdu dute edo baz- terturik geratu dira, kate komertzial handiek arrandegi zein okindegi asko ordezkatu baitituzte. Guzti horiek utzitako lekua belar-denda eta kontsumo taldeek bete dute hein batean. (7) Hiriko ibai eta errekak, bizi iturri diren heinean, bereziki zaindu beharreko guneak dira. Urumea eta Oria (Zubieta) ibaien edo Molinao eta Igara erreken zati handiak eraldatu eta artifizializaturik daude. Bertan zeuden padura eta hezeguneak kasu askotan galdu egin dira eta harri-lubetek ordezkatu dute berezko landaredi potentziala. (8) Hiriko erradiazio elektromagnetikoa gora doa. Industria Ministeritzak dituen datuekin eta kalean neurtutako balioekin egindako erradiazio mapen arabera, asko dira Europako Parlamentuko Asanbladak gomendatutako balioak gainditzen dituzten hiriko puntuak. (9) Hondakin gaia aztertuz, 2012. urtean Donostian sortutako hondakin kopuru osoaren gainean bereizketa bidez bildutako hondakinen ehunekoa %33 zen. 2013. urtean San Markos mankomunitatean dauden kideen artean ehu- neko hori %36,3 izan zen. Beraz, bereiztuta jasotako hondakin tasak ez du aldaketa handirik izan eta baxua izaten jarraitzen du, urrun gure ardatz nagusietariko baten azken metaz. Hirian sortutako hondakin gehienak zabortegira joaten dira. Hainbat ekimen badoaz aurrera ( auzo konpostak, bigarren eskuko merkatuak bultzatzea hondakin tasa jatorrian murriztuz,…) baina hala ere gauza asko daude egiteke oraindik. Gizakia bere ekintzen erantzule izan behar da, bai maila pertsonalean bai gizarte mailan, eta hori kontutan izanik berak sorturiko hondakinen jabe eta ardura- duna da, bere kudeaketan parte hartuz eta hondakinaren bizitza iraupena luzeatzearen beharrean bere erantzun-

Ingurumena

Embed Size (px)

DESCRIPTION

 

Citation preview

Page 1: Ingurumena

1

INGURUMENAGAIAREN GARRANTZIA

(1) Ingurumen kontzeptuak giza osasuna eta segurtasuna, landaredia, fauna, airea, ura, klima, paisaia, monumen-tu historikoak edo bestelako egitura fisikoak eta kultura-ondarea edo aurreko faktore horien arteko elkarrekintzak hartzen ditu barnean.

(2) Oro har, inguruan ditugun elementu askotaz ari gara, edaten dugun uraz, elikagaiez, arnasten dugun aireaz... baina baita elementu horiekin elkar eragiteko antolatzen ditugun ereduez ere. Egungo elkarrekintza ereduek (kon-tsumo-, energia sorrera, aisialdi ereduak) gizakia bere ingurunetik kanpo kokatu dute bere zerbitzura dagoen ba-liabide iturriaren kudeatzaile soil bilakatuz.

(3) Ingurunea gure oinarrizko premiak (elikadura, osasuna...) asetzeko bitarteko izateaz gain, beste hainbat mailatan ezinbesteko zaigu.Ingurunea jarduera ekonomiko ezberdinen sustentu izan daiteke eta.

(4) Beraz, ingurumenaz hitzegitean pertsonen bizi-kalitateaz ari gara.

(5) Orain arte Donostian ingurumen arloan garatutako ekimen gehienak sinbolikoak eta, askotan, inertziak jarrai-tuz egindakoak izan direla esan daiteke, adibidez, Gros eta Amaran ezarritako materia organikoaren bilketarako edukiontzi marroiak. Beste batzuetan ordea, zuzenean, ingurumenaren erakargarritasuna azpiegitura handiak eta naturari erasoak estaltzeko erabili nahi izan da (Igarako Ekoauzoa edo Monpaseko pasarela kasu). Proiektuen ildo nagusiak erabakitzeko garaian, maiz herritarren parte-hartzea oso eskasa izan da edo auzo-elkarteen iritziaren aurka inposatu dira erabakiak Gladys-Enea parkearen berrikuntzan gertatu bezala.

(6) Elikadurari dagokionez, saltoki handiek denda txikiei eta, batez ere, baserritarrei lekua jan diete hirian. Egueno-roko azoka tradizionalek (San Martin, Bretxa, ...) eta azoka puntualek (Easo, eta abar.) lekua galdu dute edo baz-terturik geratu dira, kate komertzial handiek arrandegi zein okindegi asko ordezkatu baitituzte. Guzti horiek utzitako lekua belar-denda eta kontsumo taldeek bete dute hein batean.

(7) Hiriko ibai eta errekak, bizi iturri diren heinean, bereziki zaindu beharreko guneak dira. Urumea eta Oria (Zubieta) ibaien edo Molinao eta Igara erreken zati handiak eraldatu eta artifizializaturik daude. Bertan zeuden padura eta hezeguneak kasu askotan galdu egin dira eta harri-lubetek ordezkatu dute berezko landaredi potentziala.

(8) Hiriko erradiazio elektromagnetikoa gora doa. Industria Ministeritzak dituen datuekin eta kalean neurtutako balioekin egindako erradiazio mapen arabera, asko dira Europako Parlamentuko Asanbladak gomendatutako balioak gainditzen dituzten hiriko puntuak.

(9) Hondakin gaia aztertuz, 2012. urtean Donostian sortutako hondakin kopuru osoaren gainean bereizketa bidez bildutako hondakinen ehunekoa %33 zen. 2013. urtean San Markos mankomunitatean dauden kideen artean ehu-neko hori %36,3 izan zen. Beraz, bereiztuta jasotako hondakin tasak ez du aldaketa handirik izan eta baxua izaten jarraitzen du, urrun gure ardatz nagusietariko baten azken metaz. Hirian sortutako hondakin gehienak zabortegira joaten dira. Hainbat ekimen badoaz aurrera ( auzo konpostak, bigarren eskuko merkatuak bultzatzea hondakin tasa jatorrian murriztuz,…) baina hala ere gauza asko daude egiteke oraindik. Gizakia bere ekintzen erantzule izan behar da, bai maila pertsonalean bai gizarte mailan, eta hori kontutan izanik berak sorturiko hondakinen jabe eta ardura-duna da, bere kudeaketan parte hartuz eta hondakinaren bizitza iraupena luzeatzearen beharrean bere erantzun-

Page 2: Ingurumena

2

kizunaz ezin ukaz. Denbora luzez hiritarrek sortzen zituzten hondakinekiko beraie zegozkien ardurak (gaur egun indarrean dagoen kudeaketa sistema horren seinale dira) kendu zaizkie eta hiritar asko arduragabekeriaz jokatzera ohitu da. Dinamika hori eten eta ziklo berri batean murgiltzera bultzatu beharra dago, arduraz jokatuz.

GURE HIRI EREDUA: ARDATZ NAGUSIAK

(10) Ingurumen arloan badira Euskal Herri independiente, sozialista, ekologista, euskaldun eta internazionalistaren eraikuntzari bultzada eman diezaioketen esparruak:

1. BURUjABETZA ENERGETIKoA

(11) Gaur egun Euskal Herriaren energia dependentzia izugarria da, %95 kanpotik ekarri beharra baitago hirugarren herrialdeetatik, energi fosileko jatorria duen energia batipat (petrolioa, gasa, ikatza,…).

(12) Burujabetza energetikoa ez da espazio fisiko batean sortzen den energiaz ari soilik, baizik eta ze motako energia (berriztagarriak), ze gunetan (Natura sareko guneetan ez ezartzea adibibdez,…) eta aspektu horiek aintzat hartzea energia sortzerako orduan.

2. ElIKADURA SUBIRoTASUNA

(13) Donostiako esparru zehatz bati dagokigunez, lan taldeak eratzeko orduan, merkatu motak hautatzeko orduan, aukera aunitz eskaintzen ditu. Hala izanik, autogestioa, kooperatibismoa eta nekazaritza ekologikoan oinarritutako elikadura ereduak, ohiko sistematik haratago, sare lanean jarduteko aukera paregabea eskain-tzen dute, ez bakarrik elikadurari dagokionez, baizik eta energiari dagokionez, banatzaile enpresen antolaketa eta langileen harremanei dagokienez,…esandako antolaketak egokiak izan daitezke gure hiri ereduarentzako.

3. NATURAGUNEEN KUDEAKETA IRAUNKoRRA

(14) Habitaten suntsiketak bioaniztasun galera dakar, guztiona den ondasun baten galera alegia.

(15) Habitaten suntsiketak ondorio kaltegarriak izan ditu Donostiako biztanleegoan ere. Urumearen ibaier-tzeko padura eta ibar-basoen suntsiketak esaterako, maiz suertatzen diren uholdeen eraginak larriagotu ditu. Honela, lehen mailako eta bigarren mailako hiritarrak sortu dira ibaiaren aurka egindako lanen ondorioz. Padura eta baso horien lehengoratzeak galdutako ondasuna berreskuratzea eta desberdintasunen desager-pena lekarzke.

4. KoNTSUMo IRAUNKoRRA

(16) Oro har, edozein motatako kontsumoak baliabide-xahuketa eta kutsadura sortzen ditu. Hala ere, natur baliabideak ez dira mugagabeak eta kutsatzea ez da eskubide bat. Badira kontsumoataz beste ikuspuntu bat jorratzen duten ereduak. Hor dira gure hirian kontsumo taldeak (elikagaien kontsumoa), non gertuko baserritarren produktuak, sasoikoak, lurraren eta nekazaritzaren dinamika naturalak errespetatzen dituzten merkatuak hartzen diren oinarri.

(17) Kontsumoari loturik dauden ataletan zenbat eta diru gutxiago gastatu, gehiago erabiliko da gizarte-on-gizate arloan.

5. EKoNoMIA BERDEA

Page 3: Ingurumena

3

(18) Krisialditik haratago, badira ingurumen kudeaketan lanpostuak sortzeko potentzialtasuna duten lan arloak: enpresentzat aholkularitza, nekazaritza ekologikoa, energia eraginkortasuna, biozientziak, honda-kin-uren arazketa, hondakinen tratamendu eta kudeaketa, turismo berdea...

(19) Donostian zerbitzu eta turismo sektoreek pisu nabarmena dute baina, azken urteotan, ikerketa arloko fundazio eta enpresen loraldia izan da. Ingurumenari loturiko enpresa eta enplegu-berdeak oinarrizko jar-duera ekonomikoa dibertsifikatzeko aukera osagarriak izan daitezke.

6. HoNDAKINEN BIZI IRAUpENA AREAGoTZEA

(20) Gure gizarteak nahi eta nahi ez, neurri handiagoan edo txikiagoan, hondakinak sortzen ditu. Jakinik natur baliabideak ez direla inondik inora agortezinak, gure betebeharra izan behar du gure bizimodu eta bizieratik sortzen ditugun hondakinei ahalik eta irteera egokiena ematea eta ahalik eta bizi iraupen luzeena bultzatzea. 2016rako %60 erreziklapen tasa lortzea da gertukoen dagoen erronka; hortik abiatuz beste aurrerapausu ugari burutu beharko ditugu erreferentzizko urte horretatik haratago, Europatik iristen diren helburuak aintzat hartuz eta gure gaitasunaren bitartez lortzeko aukeraz.

(21) Donostiako ekonomian turismoak berebiziko garrantzia du. Hurrengo urteetan ere jarduera honek gora egingo du eta, egun, ezezaguna den potentziala du. Fenomeno horrek nahitaez ingurumenarengan eraginak izango ditu. Honela, datorren olatu hori bideratu eta ondorio positiboak sustatu eta negatiboak minimizatzeko prest egon behar da.

(22) Batetik, bisitariei harrera egiteko eta egonaldiak egin ahal izateko azpiegiturak eta zerbitzuak planifikatu beharko lirateke. Turistak hirira iristeko moduari dagokionez, garraio publikoaren arloan asko dira hobetu be-harrekoak. Donostiak Hondarribiko aireportuarekin dituen loturak esaterako. Paraleloki, sortu diren edo sor-tuak diren entitate interinstituzionaletan ze garraio mota bultzatu administrazio gisa funtsezkoa da, kanpotik datozkigun bisitariei aurre egiteko, eta ez beti kanpotarrak, baizik eta Euskal Herrian estantzia txikirako da-tozenei aurre egiteko garraio publikoa sendotu beharra dago.

(23) Bestetik, turismo ereduaren eztabaida dago. Alor honetan natura aldetik hiriak dituen balioak bultzatu beharko lirateke. Turistek beraien baliabideak Donostian uztea nahi bada turismo eredu tradizionaletik (hon-dartzak eta gastronomia) haratago, mendi eta naturarekin loturiko aisialdia ere bultzatu beharko litzateke. Noski jarduera hauek sustatzeak bere arriskuak dituela eta joan-etorri fluxuak planifikatu eta modu egokian arautu beharko liratekeela.

(24) Hala, hiriko parke batzuek (Urgull, Ulia...) natur- eta kultura-ondare aipagarria dute eta horietan bisita gidatuak bultzatu beharko lirateke. Halaber, kirolari loturiko aisialdiak potentzial handia du oraindik eta aisial-di eredu iraunkorrari loturik dago. Surf munduan egin diren saiakerei txirrindularitzaren sustapena gehitu beharko litzaioke. Horretarako, egokiak diren guneak (Artikutza, Añarbe...) prestatu, arautu eta publizitatu beharko lirateke, askotan arrotzak baitira gure herritargoan ere.

(25) Beste urrats garrantzitsu bat mugikortasunari loturikoa da. Bere azterketa zehatza izan arren, inguru-menarekin daukan lotura ezin da uka, zeren batetik mugikortasuna espazioen lotura modura azter daiteke-elako eta bestetik sustengarritasun mailaren analisia hor dagoelako.

(26) Beti moldaketa eta hobekuntzak egin badaitezke ere, oro har esan genezake hiriko autobus zerbitzuak garapen egokia izan duela eta hori herritarrek egiten duten balorazio onean du islada.

(27) Trenbide eta bidegorri sarea ordea, garetzeke dago. Gainera, biak garraio eredu iraunkorrak dira. Eusko-tren sarearen diseinuak berebiziko garrantzia du, bere baitan interes asko biltzen dituelako eta ingurumenari egin dakizkiokeen kalte askoren iturri izan daitekeelako. Maila honetan lehentasunezko bideak aukeratu eta horietan soilik oinarritutako azpiegiturak bultzatu beharko liratekeelako; aspektu askotatik kritika genezake beste eredu batengatik apustu egiten duten garraioak, eta horien artean ingurumenari egiten dion kalte

Page 4: Ingurumena

4

nabarmena izan daiteke aipatuetariko bat.

(28) Aurrekotik ez urrun, Gipuzkoa mailan indarrean dagoen “bide berdeak” planaren baitan garrantzitsua da Donostia horretatik at ez geratzea, eta horren harira azken urteotan jorraturiko bide beretik doala dirudi, oinezkoen ondoren, bizikleta eta garraio publikoa (autobusa eta trena) baitira lehentasun segida, azken lekuan dugularik garrio pribatuaren apustua. (29) jarduera ekonomikoari dagokionez, zein hiri-eredu lortu nahi den pentsatu behar da. Honela, arlo publiko zein pribatuan ikerketa eta teknologia berrien garapenean diharduten entitateak sustatu eta bul-tzatzea ezinbestekoa da. Beste sektore batzuk ahaztu gabe aktibitate ekonomiko honek dagoeneko garrantzi nabarmena du gure hirian (biozientziak, bioingeniaritza, elikadura teknologiak...) eta, etorkizunean, garapen handia izan dezakeena. Inportantea deritzogu azpimarratzea nola krisi garaietan murgilduak gabiltzanean nola batzuk egoera horretaz baliatzen direla isurketak, hondakin maila areagotzeko, eta abar, askotan ad-ministrazioaren isiltasunaz baliatuz. Ekonomi ikuspuntu batetik egoera xamurra ez denean ere norberaren eginbeharretaz ezin da ezarian alde egin.

(30) Jarduera ekonomikoaz ari garela, nabarmendu besterik ez dago Donostiak bere inguruan alderatuta aurrez definitu diren enpresetan daukan implantazio maila. Ikerkuntzan goi mailan diharduten enpresak gu-renean dute jatorria askotan; ez da inondik inora kasualidadea, zeren ikerkuntza eta garapen lan horretatik berrikuntza dator, eta hori non txertatu badago, eskualdean eta probintzian dauden enpresa motei errepa-ratzen badiogu ez gaitu egoera honek inolaz harrituko.

(31) Energiarena epe luzera landu beharreko sektorea da. Eremu honetan egungo dependentziari aurre egin eta burujabetza bidean energia berriztagarriak aplikatu beharko lirateke. Gehienek aldeko iritzia izan arren, errealitatean gutxi dira bide horretan ematen diren pausoak. Gai honi seriotasunez heldu eta egoera iraultzera joan behar da. Gero eta gehiago dira energia berriztagarrien arloan kooperatibaren antolaketan sinesten dutenak, enpresa gutxi baina handien eskuen menpe egon ordez beste aukera batzuk eskaintzen dutenak. Nahiz eta energia sektore estrategikotzat hartzen den eta oro har erabakitze guneak urrun egon gertukoen ditugun administazioetik, badaude aukera aunitz ildo nagusitik jarraitzeko, hala: kontsumo baxuko argitari publikoa sustatuz, erreguladoreak jarriz premia ez dagonean kontsuma ez dezaten eta ordutegi tar-teak definitzeko aukerak izanez, eta abar luze bat. Jakinik guztiok dugula neurri batean bere premia, sektore publikoak bere lidertza erakutsi behar du, eta horrekin loturik adminstrazioen babesa, baita udal batena.

(32) Lehenxeago komentatu dugu ibaiak eman ditzazken kalteak, uholdeak direlarik horren adierazle. Do-nosti ez da inolaz ere arrotz errealitate horretatik. Ikusirik entitate eta administrazio ezberdinen artean dau-dela eskumen asko sakabanatuak, oinarrizkoa da euren arteko elkarlana; horren seinale da Urumea-ren inguruan administrazio eta entitate ezberdinek egin dituzten hitzarmenak, norabide berean eta azkenik se-riotasunez hartuz gaia.

(33) Bestalde, basoen kudeaketan ere irizpide zehatzak ezarri beharko lirateke. Erakunde publiko eta gizarte ongizatean diharduten entitateek ezin dituzte bere jabegokoak diren basoetan ingurumenarekiko kaltegarriak diren ustiapen teknikak aplikatu. Are gehiago, entitate publikoek euren eskumen eta lurretan dauden basoen politika ingurumenaren babestu duen ikusmolde batekin jardun behar dute, espezie autoktonoen alde eginez, udalekin (gipuzkoari erreparatuz proportzioan eurei dagokielarik lur eremu gehiengoa) hitzarmenak burutuz, entitate pribatueei subentzio edo sustapen programak adostuz euren lur eremuetan beste landaketa baten aldeko apustua egin dezaten,…

Page 5: Ingurumena

5

ERREFERENTZIAK

Erabilitako materialak

-Zero zabor, hoberantz aldatzen. Donostia eraldatzeko tresnak.-Artikutzako urari lotutako ekosistemen diagnostikoa. Donostiako Udala.-Huertos urbanos municipales en Vitoria: Un nuevo equipamiento para la ciudad. Online.-Iraunkortasunari buruzko urteko txostena. Cristina Enea Fundazioa. Donostiako Udala.-Natur Kontserbazioa Gipuzkoan (II). Berria.-Ingurumenaren aldetik iraunkorra den euskal kontsumo plana 2006-2010. Eusko Jaurlaritza.-Empleo verde en Donostia-San Sebastián. perfiles profesionales y análisis de oportunidad para el desarrollo de itinerarios de formación. Donostiako Sustapena. Donostiako Udala.-Donostiako udalerriko giro-soinua hobetzeko ekintza plana. Donostiako Udala.-primas para las energías renovables a coste cero para los consumidores. El observatorio crítico de la energía. Informe renovables 100%. Greenpeace.-EAEko Itsasertza Babestu eta Antolatzeko lurraldearen Arloko plana. Eusko Jaurlaritza.-“III. Ingurumenaren gaineko eraginaren baterako ebaluazioari buruzko azterlana”. Plan Orokorraren Bulegoa. Donostiako Udala.-la naturación urbana: una apuesta para la mejora medioambiental de nuestro entorno.Universidad Politécnica de Madrid.-Hornidura eta zerbitzu korporatiboak erostea eta kontratatzea. IHOBE. Eusko Jaurlaritza.

Iturri interesgarriak

www.uztarokooperatiba.wordpress.comwww.eguzkidonostia.blogspot.com.eswww.haritzalde.orgwww.ekogunea.netwww.enba.eswww.ehne.orgwww.azti.es/eu/www.sanmarko.net.eswww.antenarikez.blogspot.com.eshttp://energiaaurreztu.wordpress.com/2012/01/27/passivhaus/http://es.wikipedia.org/wiki/Red_el%C3%A9ctrica_inteligentewww.ihobe.net