7
Ikasleak erakartzeari buruzko txostena 2016-17 Ikasleak erakartzeari buruzko txostena 2016-17 Gasteizko IUEren 2017ko jardueren zirkuitua. Ateak zabaltzeko egunak. Unibertsitate orientazioko azokak. Aurkezpenak bigarren hezkuntzako ikastetxeetan. Publizitate iragarkiak irrati eta prentsan. Radio Vitoria eskolatik emititzen. Gutunak gure ikastegietan izena eman duten ikasleei. Ekainak 2017 Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskola

Ikasleak erakartzeari buruzko txostena 2016-17del+curso… · Honako jarduera hauek egin ziren: 1.- Erabilitako etxeko olioen birziklatzea: biodiesela eta xaboia egin. 2.- Kromatografia

  • Upload
    others

  • View
    1

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Ikasleak erakartzeari buruzko txostena 2016-17del+curso… · Honako jarduera hauek egin ziren: 1.- Erabilitako etxeko olioen birziklatzea: biodiesela eta xaboia egin. 2.- Kromatografia

Ikasleak erakartzeari buruzko txostena 2016-17

Ikasleak erakartzeari buruzko txostena 2016-17

• Gasteizko IUEren 2017ko jardueren zirkuitua.

• Ateak zabaltzeko egunak.

• Unibertsitate orientazioko azokak.

• Aurkezpenak bigarren hezkuntzako ikastetxeetan.

• Publizitate iragarkiak irrati eta prentsan.

• Radio Vitoria eskolatik emititzen.

• Gutunak gure ikastegietan izena eman duten ikasleei.

Ekainak 2017

Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskola

Page 2: Ikasleak erakartzeari buruzko txostena 2016-17del+curso… · Honako jarduera hauek egin ziren: 1.- Erabilitako etxeko olioen birziklatzea: biodiesela eta xaboia egin. 2.- Kromatografia

Informe de Captación de Alumnos 2016-17

1

Gasteizko IUEren 2017ko jardueren zirkuitua.

• 2017ko urtarrilaren 23an egin zen Gasteizko IUEn “Kontrol sistemen programazioa” jarduera zirkuitua. Helburua zen automatika, kontrol eta robotikari loturiko abar zientifikoetako jakintza zabaltzea, irakaskuntza ertainetako ikasleei aski ezezagunak baitzaizkie; horretarako, koste baxuko kontrol sistemen programazioan oinarritutako aplikazio praktiko errazak erabalita. Jarduera hau Ekaitz Zulueta eta Teo Rico irakasleek jarri dute martxan, Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako graduaren berri zabaldu eta hedatzeko. Hainbat ikastetxetako 30 ikasle etorri ziren: Araba, Bizkai eta Gipuzkoako BHIkoak. Euskaraz eta gaztelaniazko taldeak egin ziren, bi ordutan goizeko taldean eta beste bi ordutan arratsaldeko taldean.

• 2017ko martxoaren 20an egin zen Gasteizko IUEan " Eraikitzeko diseinatzea: Ezagutu nahi dituzu diseinu industrialaren faseak eta gaur egun erabiltzen diren erreminta teknologikoekin lan egin? Diseinatuko al dugu iturri bat? Balbula bat? Irristailua bat?” jarduera zirkuitua. Jarduera honen bidez, multzo soil baten diseinu mekanikoaren inguruko abar zientifikoen jakitea zabaldu nahi da batxilergo, hezkuntza ziklo eta irakaskuntza ertainetako ikasleen artean, bitarteko gisa, zenbait aplikazio praktiko erraz erabilita. Jarduera hau Amaia Calleja, Vanessa García, Ana Boyano, Joseba Ortiz de Villalba, Iñaki Ochoa de Eribe eta Ortzi Akizu irakasleek jarri dute martxan. 48 ikasle etorri ziren hainbat ikastetxetatik: Araba, Bizkai eta Gipuzkoako BHIkoak. Hiru ordutan irakatsi zen arratsaldeko bi ikastaldeetan (euskaraz eta gaztelaniaz).

• 2017ko martxoaren 27 eta 30ean egin zen Gasteizko IUEn “Ingurumena eta ingeniaritza kimikoa eskutik helduta” jarduera zirkuitua. Helburua zen jakinaraztea ingeniaritza kimikoak, askorentzat arlo ezezaguna izanik, hamaika aplikazio duela, ingurumena zaintzen eta hobetzen laguntzen duelarik. Lantegi

Page 3: Ikasleak erakartzeari buruzko txostena 2016-17del+curso… · Honako jarduera hauek egin ziren: 1.- Erabilitako etxeko olioen birziklatzea: biodiesela eta xaboia egin. 2.- Kromatografia

Informe de Captación de Alumnos 2016-17

2

honetan erakustaldi aplikatu batzuk egin ziren erakusteko ingeniaritza kimikoa eta ingurumen ingeniaritza eskutik lotuta doazela, horretarako, koste baxuko materialak erabiliz. Honako jarduera hauek egin ziren: 1.- Erabilitako etxeko olioen birziklatzea: biodiesela eta xaboia egin. 2.- Kromatografia bidezko gasen analisia. 3.- Hondakin uren tratamendua.

Jarduera hau Naiara Rojo, Gorka Gallastegui, Natalia Villota eta Jon Iza irakasleek jarri dute martxan Batxilergoko eta hezkuntza zikloetarako 30 ikasle etorri ziren. Bi saio eman ziren, 2’5 ordutakoak, euskaraz eta gaztelaniaz.

Ateak zabaltzeko egunak.

• 2017ko otsailaren 24an eta martxoaren 6 eta 7an egin ziren, 200 ikasle etorri

ziren Araba, Gipuzkoa, Bizkai, Nafarroa, Burgos, Logroño eta Madrileko bigarren hezkuntzako 34 ikastetxetatik. Talde guztiek hitzaldi bat jaso zuten batera eta gero ibilbide ezberdin bati ekin zioten intereseko zein titulazio (industriala, informatika, automozioa) eta zer hizkuntza (euskara, gaztelania) aukera zuten. Honako laborategi eta ikasgela hauek bisitatu ziren: KAP ET-ISA laborategia, elektronika laborategia, 3D inprimagailua, kimika laborategia, Jariakinen Mekanikako laborategia, Motostudent, makina-erreminta lantegia, SMC ikasgela, ikasgela informatikoak. Parte hartu zuten jardunaldiotan 35 irakaslek, 4 AZPko kide eta 18 ikaslek.

Unibertsitate Orientazioko Azokak.

• 2017ko urtarrilaren 28an, ikastegia Arabako campuseko unibertsitate orientazioko azokara joan zen, IAZek Farmazia Fakultatean antolatuta. Standean honako hauek egon ziren: Inmaculada Tazo, Amaia Mesanza, Estíbaliz Apiñaniz, Josean Ramos, Ruperta Delgado, Iñaki Ochoa de Eribe eta Xabi Sancho. Bi hitzaldi egin

Page 4: Ikasleak erakartzeari buruzko txostena 2016-17del+curso… · Honako jarduera hauek egin ziren: 1.- Erabilitako etxeko olioen birziklatzea: biodiesela eta xaboia egin. 2.- Kromatografia

Informe de Captación de Alumnos 2016-17

3

ziren, gure ikastegiko gradu guztiak azaltzeko, bat euskaraz (Estíbaliz Apiñaniz) eta bestea gaztelaniaz (Xabi Sancho). Ordutegia 9:00etatik 14:00etara bitartekoa izan zen.

• 2017ko otsailaren 4an, ikastegia Gipuzkoak campuseko unibertsitate orientazioko

azokara joan zen, IAZek IM BARRIOLA gunean (ikasgelategian) antolatuta. Standean honako hauek egon ziren: Josean Ramos, Gorka Gallastegui eta Amaia Mesanza. Honako gradu hauek buruzko hitzaldiak eman ziren: Ingeniaritza kimiko industriala, kudeaketaren eta informazio sistemen informatikaren ingeniaritza eta automobilgintzako ingeniaritza (Josean Ramos eta Gorka Gallastegui). Ordutegia 9:00etatik 14:00etara bitartekoa izan zen.

• 2017ko otsailaren 11an, ikastegia Bizkaiko campuseko unibertsitate orientazioko

azokara joan zen. Standean honako hauek egon ziren: Inmaculada Tazo, Josean Ramos eta Natalia Villota. Hitzaldia eman zen industria kimikaren ingeniaritzako graduari eta automobilgintzaren ingeniaritzako graduari buruz (Josean Ramos eta Natalia Villota). Ordutegia 9:00etatik 14:00etara bitartekoa izan zen.

• 2017ko otsailaren 22an Miranda de Ebroko “X EXPOUNIVERSITAS

SSCC”unibertsitate azokara joan zen, Miranda de Ebroko eta inguruetako

Page 5: Ikasleak erakartzeari buruzko txostena 2016-17del+curso… · Honako jarduera hauek egin ziren: 1.- Erabilitako etxeko olioen birziklatzea: biodiesela eta xaboia egin. 2.- Kromatografia

Informe de Captación de Alumnos 2016-17

4

batxilergoko eta hezkuntza zikloetako ikasleei beren ikasketak aukeratzeko behar zuten informazioa eskaintzen. 32 erakuslek hartu zuten parte. Gasteizko Ingeniaritzako UEren standa Josean Ramos eta Ruperta Delgado irakasleek artatu zuten 10:30 eta 14:20ak bitarteko ordutegian.

• 2017ko martxoaren 16 eta 17an Iruñeko “Ikasle eta Enpleguaren 2017ko Europar Aretoa” unibertsitate orientaziorako azokara joan zen (hamaikagarren ediziora). Ikasleak, gurasoak, irakasleak eta orientatzaileak helburu dituen informazio eta orientazio foro bat da. Iruñean egin zen (Baluarte kongresuen jauregian eta Nafarroako auditorioan) eta ingeniaritzaren arloko gure bost graduak erakutsi genituen, bai eta master bat eta ikasketa osagarriak ere. Gasteizko Ingeniaritzako UEren standa Josean Ramos eta Iñaki Ochoa de Eribe irakasleek artatu zuten 9:30 eta 14:00ak eta 16:30ak eta 19:30ak bitarteko ordutegian.

Aurkezpenak bigarren hezkuntzako ikastetxeetan.

IKASTETXEA DATA IKASLEAK MOTA BALORAZIOA

Emakumezk

oa

Gizonezko

a

GASTEIZKO SANTA MARIA MARIANISTAS IKASTETXEA 2016/11/14 25 15 Azoka

GASTEIZKO SAN VIATOR IKASTETXEA 2016/11/24 8 43 HITZALDIA 4.21

CARMELITAS SAGRADO CORAZON IKASTETXEA 2016/12/02 13 13 HITZALDIA 4,15

LEGAZPIKO OLAZABAL BHI 2016/12/14 3 4 HITZALDIA 4.29

Page 6: Ikasleak erakartzeari buruzko txostena 2016-17del+curso… · Honako jarduera hauek egin ziren: 1.- Erabilitako etxeko olioen birziklatzea: biodiesela eta xaboia egin. 2.- Kromatografia

Informe de Captación de Alumnos 2016-17

5

EIBAR-ERMUKO UNI BHI 2016/12/14 6 22 HITZALDIA 4.54

GASTEIZKO SAGRADO CORAZON CORAZONISTAS

IKASTETXEA 2016/12/15 4 11 HITZALDIA 4.00

GASTEIZKO KOLDO MITXELENA BHI 2016/12/15 11 15 HITZALDIA 4.36

OLABIDE IKASTOLA 2017/01/10 6 8 HITZALDIA 4.00

GASTEIZKO SAN PRUDENTZIO IKASTETXEA 2017/01/13 2 6 HITZALDIA 4.50

ARRASATEKO BHI 2017/01/24 2 4 HITZALDIA 4,67

ERMUA BHI 2017/01/24 2 12 HITZALDIA 4.50

IRAURGI IKASTETXEA AZPEITIA (GIPUZKOA) 2017/01/24 13 8 HITZALDIA 3.91

GASTEIZKO MIGEL UNAMUNI BHI 2017/02/22 3 13 HITZALDIA 4.47

GASTEIZKO URKIDE BHI 2017/03/10 0 3 BISITA

CARMELITAS SAGRADO CORAZON IKASTETXEA 2017/03/21 0 9 BISITA

EKIALDEA BHI 2017/03/30 2 2 HITZALDIA 3.75

BADAIA BHI (ARABA) 2017/05/25

4 BISITA

Publizitate iragarkiak irrati, telebista eta prentsan.

• Publizitate iragarkiak jarri dira irratian honako hauek iragarriz: − Ateak zabaltzeko egun, otsailaren 24. Otsailean zehar (saskibaloiko errege

kopa) publizitate iragarkiak jarri ziren Radio Vitorian gure graduak iragarriz eta gerora gure ikasle izan zitezkeenak ateak zabaltzeko egunetara etor daitezen, otsailaren 24an, ostiralarekin.

− EITB, apirilaren hasieraz erreportajea egin zen gure eskolan automobilgintzaren ingeniaritzako gradu berriaz mintzatzen.

Radio Vitoria eskolatik emititzen.

• Gure irakasle batzuek hainbatetan hartu dute parte Radio Vitoriaren “ Hoy por hoy Vitoria” eta SER katearen “Ciencia y Tecnología” irratsaioetan:

- 2016ko abenduaren 29an, ostegunez, Sentsore meteorologikoen kalibraziorako laborategiko kideek hartu zuten parte: José Antonio Sáinz, David Ochoa, Rubén Cuesta, bai eta Iñigo Errasti Meteorologia, klima eta ingurumenerako Eolo ikertaldekoak ere.

- 2017ko urtarrilaren 24an, asteartez, Ekaitz Zulueta eta José M. Lópezek hartu zuten parte “Ikusmen artifiziala eta droneen aplikazioak” gaia aztertzeko.

- 2017ko martxoaren 21ean, asteartez, Marino Navazo eta Natalia Villotak, Ingeniaritza Kimikoa sailekoek hartu zuten parte “Uren kontaminazioa” gaiaren inguruan.

Gutunak gure ikastegietan izena eman duten ikasleei.

Page 7: Ikasleak erakartzeari buruzko txostena 2016-17del+curso… · Honako jarduera hauek egin ziren: 1.- Erabilitako etxeko olioen birziklatzea: biodiesela eta xaboia egin. 2.- Kromatografia

Informe de Captación de Alumnos 2016-17

6

Gutunak bidaltzen zaizkie ekainean zehar gure graduetan, lehenengo edo bigarren aukera gisa, izena eman duten batxilergoko eta hezkuntza zikloetako ikasleei.

Gasteizen, 2017ko ekainaren 9an.