8
Ibilaldia Egitaraua b 2-3 Ibilaldiaren ibilbidea, egitaraua eta informazio praktikoa Elkarrizketa b 4-5 Andone Ruiz Uranga, Bihotz Gaztea ikastolako zuzendaria Erreportajea b 6-7 50 urtetik gora Santurtzin euskara zabaltzen ANDONI CANELLADA / FOKU Taupadaz taupada, bidea egiten Santurtzin izango da bihar Ibilaldia. Ikasle kopurua bikoiztu egin da 1995eko Ibilalditik, eta Bihotz Gaztea ikastola txiki geratu da. Testuak: Eider Goenaga - Asier Arrate 2018ko maiatzaren 26a

Ibilaldia · 2018. 5. 26. · H eldu da eguna:urte osoko la-nari eta urte lu-zetako ametsa-ri bidea egingo dio Santurtzi-ko Bihotz Gaztea ikastolak, bihar, Ibilaldia jaiarekin, eta

  • Upload
    others

  • View
    5

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Ibilaldia · 2018. 5. 26. · H eldu da eguna:urte osoko la-nari eta urte lu-zetako ametsa-ri bidea egingo dio Santurtzi-ko Bihotz Gaztea ikastolak, bihar, Ibilaldia jaiarekin, eta

IbilaldiaEgitaraua b2-3

Ibilaldiaren ibilbidea,egitaraua etainformazio praktikoa

Elkarrizketa b4-5

Andone Ruiz Uranga,Bihotz Gazteaikastolako zuzendaria

Erreportajea b6-7

50 urtetik goraSanturtzin euskarazabaltzen

AN

DO

NI C

AN

EL

LA

DA

/ F

OK

U

Taupadaztaupada,

bidea egiten

Santurtzin izango da biharIbilaldia. Ikasle kopurua bikoiztuegin da 1995eko Ibilalditik, eta

Bihotz Gaztea ikastolatxiki geratu da.

Testuak: Eider Goenaga - Asier Arrate

2018ko maiatzaren 26a

Page 2: Ibilaldia · 2018. 5. 26. · H eldu da eguna:urte osoko la-nari eta urte lu-zetako ametsa-ri bidea egingo dio Santurtzi-ko Bihotz Gaztea ikastolak, bihar, Ibilaldia jaiarekin, eta

Heldu da eguna:

urte osoko la-

nari eta urte lu-

zetako ametsa-

ri bidea egingo

dio Santurtzi-

ko Bihotz Gaztea ikastolak, bihar,

Ibilaldia jaiarekin, eta jende oldea

hartzeko prest dira. Taupadaz,

taupada egin du 50 urtetik gorako

bidea ikastolak, eta milioika tau-

pada horietako bat hartu dute Ibi-

laldiaren ikur. Izenetik izana, eta

izanetik izena. Bihotz bat da lo-

goa, eta taupada hotsa, berriz, le-

loa: «Taup! soinuak ezin hobeto

adierazten du biziaren indarra»,

adierazi zuten ikastolako ardura-

dunek aurtengo Ibilaldiko logoa

eta leloa aurkeztu zituztenean.

Serantes mendiaren magalean

eta Ibaizabal ibaia itsasoarekin el-

kartzen den gunean, itsasadarra-

ren ezkerraldean, ia bost kilome-

troko ibilbidea prestatu dute,

mendia eta itsasoa batuz. Lau

gune izango dira, bertaratzen di-

ren guztien gozamenerako, eta

egitaraua herriko kultur, gizarte

eta kirol eragileekin batera aton-

du du Bihotz Gaztea ikastolak.

Antolatzaileen arabera, «Euskal

Herri osotik etorritako artistek»

izango dute lekua bertan. «Jai

eredu ezberdinak eskaintzen di-

tuen egitaraua eraiki dugu hiru

zutabe funtsezkoren gainean:

herritarra, euskalduna eta parte

hartzailea».

Iraunkortasuna

Jaiaren ezaugarri nagusietako bat

iraunkortasuna eta ingurumena

zaintzeko konpromisoa izango

da. Ikastolak bere jardueren ar-

datz bihurtu du iraunkortasuna-

ren aldeko apustua, eta bihar ber-

taratuko diren guztiei konpromi-

so bera eskatu diete. «Denon

erronka izango da Ibilaldiaren zir-

kuitua eta guneak garbi manten-

tzea». Hainbat aholku eman di-

tuzte xede horrekin: era ardura-

tsuan kontsumitzea; iturriak era-

biltzea, ura alferrik galtzen utzi

gabe; ingurumena zaintzea, natur

eta kultur ondareak babestuz;

hondakin bakoitza dagokion edu-

kiontzira botatzea, lurrera ezer

bota gabe; komunak erabiltzea...

Ohikoa den legez, garraio pu-

blikoa erabiltzeko deia egin dute:

autobusak, metroa eta trena une

oro izango dira, jaira hurbiltzeko

erraztasun guztiekin. Metro zer-

bitzua aukeratzen dutenentzat,

Peñota, Santurtzi eta Kabiezesko

geltokietarako maiztasunak han-

ditu egin dituzte, eta hiru gelto-

kietatik hurbil gelditzen da ibilbi-

dea. Bizkaibusek ere autobus

gehiago jarri ditu Bilbotik eta in-

guruetatik Santurtzira iristeko.

Eta, trenari dagokionez, Renfek

eta Fevek ere zerbitzua indartu

dute.

Horrez gain, Tellevamos auto-

bus konpainiak Santurtzira hel-

tzeko autobusak jarri ditu, eta

bere webgunean har daitezke

txartelak; 09:30ean, Donostiako

Frantzia ibilbidetik irtengo dira;

10:15ean, Eibarko Azitainetik; eta,

10:00etan, Forondako Ateko

aparkalekutik. Autobus horiek

11:00etan helduko dira Santurtzi-

ra, eta 19:00etan izango da itzul-

tzeko ordua.

Azkenik, norberaren autoan

joateko hautua egiten dutenei

ohartarazi diete ez dela Santur-

tzin aparkatzeko aukerarik izan-

go. Ibilgailuak Barakaldon, BEC-

eko aparkalekuan utzi beharko

dituzte, eta garraio publikoa era-

bili Santurtzira heltzeko. BECen

bertan dago metro geltokia.

Bihar goizean, 09:30ean hasiko

dira aurtengo Ibilaldiko jardue-

rak. Hasiera ekitaldia izango da

ordu horretan, Bihotz Gaztea

ikastolan; ibilbideari hasiera

emango diote gero, eta horrekin

lehertuko da festa Santurtzin.

11:00etan, lekuko aldaketa egin-

go dute Dorretxean, eta hor jakin-

go da 2019ko Ibilaldia nork anto-

latuko duen.

Bihotz Gaztea ikastolak antolatuta, Bizkaiko ikastolen festa handia egingo dute gaur, Santurtzin.Bost kilometroko ibilbidean, lau gune eta egitarau oparoa atondu dituzte bildutakoentzat.

Olatua hartzeko desiratzen

Bihotz Gaztea ikastolako guraso eta ikasleak, aurtengo Ibilaldiko bideoklipa grabatzen. BIHOTZ GAZTEA IKASTOLA

BERRIA

Larunbata, 2018ko maiatzaren 26a2 b Ibilaldia

Page 3: Ibilaldia · 2018. 5. 26. · H eldu da eguna:urte osoko la-nari eta urte lu-zetako ametsa-ri bidea egingo dio Santurtzi-ko Bihotz Gaztea ikastolak, bihar, Ibilaldia jaiarekin, eta

Ibilaldia b 3BERRI A

Larunbata, 2018ko maiatzaren 26a

Ibilaldia Santurtzin

S

S

S

S

S

S

S

PORTUGALETE

GETXOSANTURTZI

1 TaupMirabueno

2 BustiNautika

3 GozatuPortua

4 SortuMamariga

Zugaitza dantza taldea

Txirri, Mirri eta Txiribiton

Herri kirolak, haurrentzat

BAK disko festa

Standa Bandar, haur berbena

Apar festa

3zpa4 (Maider eta Jon)

Taup Dance.

Egun osoan: puzgarriak, tailerrak,birziklatze tailerra, 3Txulo...

Egun osoan: puzgarriak, Sotera ekintzak,sardin jatea, Itsaso museora bisitak, egurtailla erakusketa, Scalextric, txalaparta...

Egun osoan: puzgarriak, tailerrak...Ibilaldian zehar: Txistulariak, trikitilariak, batukada, fanfarrea, elektrotxaranga, kalejirak, erraldoiak eta abar.

Egun osoan: puzgarriak, txalaparta, globo aerostatikoa, ‘Agurtza’ arrainontziaribisitak (11:14)...

10:00

11:30

11:30

13:15

15:00

16:00

16:00

17:00

Mendialde dantza taldea

Erronka

Xabi Aburruzaga, kontzertua

‘Pon Ta Pan’ familia ikuskizuna

Governors, kontzertua.

Trikizio, erromeria

10:00

10:00

12:00

13:30

15:00

17:00

Harrizulatzaileen erakustaldia

Dangiliske, dantza plaza

Bihotz Gaztea dantza taldea

Oxabi, erromeria

Skakeitan, kontzertua

Funes Van, familia ikuskizuna

Ze Esatek, kontzertua

10:00

11:00

12:00

13:00

14:45

16:00

17:00

Mamarigako eta

Mahastietako dantza taldeak

Aldats, erromeria

Egurrezko jolas tradizionalak

Potxin eta Patxin pailazoak

Patxi eta Konpainia

DJ Alex, disko festa

Itziarren Semeak, kontzertua

10:00

11:15

11:30

12:15

13:30

15:00

17:00

Sarrerak

Renfe geltokia

Metro geltokiaAbrakogolkoa

Bilboko itsasadarra1

2

3

4

09:30Hasiera ekitaldia

Bihotz Gaztea ikastola

11:00Lekuko aldaketa

Dorretxea

Page 4: Ibilaldia · 2018. 5. 26. · H eldu da eguna:urte osoko la-nari eta urte lu-zetako ametsa-ri bidea egingo dio Santurtzi-ko Bihotz Gaztea ikastolak, bihar, Ibilaldia jaiarekin, eta

4 b Ibilaldia BERRIA

Larunbata, 2018ko maiatzaren 26a

Santurtziko Bihotz Gaztea ikasto-lak Taup! lelopean antolatuko duaurtengo ibilaldia. Ibilbideak he-rriaren bihotza gurutzatuko du,eta, leloari jarraituz, «euskaraponpatzen duen bihotz» bihurtu-ko dute ikastola. Egun handiarenatarian, Andone Ruiz ikastolakozuzendaria (Oñati, Gipuzkoa,

1963) jaia prestatzeko lanez, sor-tutako harreman sareez eta ikas-tolak dituen erronkez aritu da.Bihar da Ibilaldia. Nola doaz

prestaketa lanak?

Ikasturte guztia daramagu presta-keta lanetan murgilduta, eta, egu-na hurbiltzen den heinean, berti-goa sentitzen hasi gara. Azken

unean beti agertzen da eginbeha-rreko zerbait edo ahaztu zaigunzerbait. Hala ere, urte osoa dara-magu gelditu gabe lanean, eta ustedut garaiz eta dena prest iritsikogarela Ibilaldiaren egunera. Nola uztartzen dira Ibilaldia an-

tolatzeko lanak eta ikasturtea-

ren martxa?

Lan handia da. Aurten, zuzenda-ritzaren aldaketarekin batera,Ibilaldiaren antolaketa tokatuzaigu, eta eromena izan da. Ikas-tolaren funtzionamendua beraere aldatu da, egunerokoa etaprestaketa lanak uztartu ahal iza-teko. Halere, jaia antolatzen gau-za asko ikasi dugu.

Prestaketa lanek ere badute

bere alde ona?

Inoiz egin ez ditugun gauza pilabat ikasi ditugu. Nola kudeatu ta-maina horretako jai bat, batzor-deak nola antolatu, segurtasunneurriak, larrialdi planak...Zenbat lagun aritu zarete pres-

taketa lanetan?

Gurasoak, ikasleak eta ikastolakolangileak aritu gara lanean.Eguna hurbildu ahala eta eginbe-harrak ugaritzearekin batera,kanpoko jendea batu zaigu talde-ra. Horri esker, lana banatzeazgain, aukera izan dugu herriare-kin dugun harremana zabaltze-ko. Ikastola txikia da, eta orainarte ez dugu izan harreman asko-rik herriko eragileekin. Ibilaldia-ren prestaketa lanek hori aldatudute.Zergatik erabaki zenuten herri-

ko eragileekin harremana sen-

dotzea?

Hasierako helburua ikastola he-rrira zabaltzea zen. Gerora ohartuginen balio zuela euskararen era-bilera indartzeko ere. Ikastolenhelburu nagusi bat euskara ira-kastea da. Ikasleek euskara ikas-tea, ordea, ez da nahikoa, ez badaegunerokoan erabiltzen. Horre-tan ezinbestekoa da eskolatikkanpoko erabilera sustatzea. Herriko eragileekin izaniko el-

karlana euskararen erabilera za-

baltzeko modua izan da, beraz.

Ikastola txikia denez, ez gara gaieskolaz kanpoko ekintzak es-kaintzeko, eta ikasleek herrira jobehar dute. Herriko eragileekinsortutako harremanen bidez, ai-sialdian euskararen erabilera ber-matzea lor dezakegu. Aukeraematen digu, halaber, gerora he-rriko elkarteekin eta erakundee-kin lan egiteko. Pertsonalki, orainarte ezagutzen ez nuen jende pilabatekin lanean aritzeko aukeraizan dut.Zertarako erabiliko dituzue Ibi-

laldian lortutako etekinak?

Azken urteotan ikastola asko hazida, bai ikasle kopuruan eta bai es-kaintzan; baina ikastolaren az-

«Aurreko Ibilalditik honaikastola sendotu egin da»

Andone Ruiz b Bihotz Gaztea ikastolako zuzendaria

Gelditu barik dabiltza Santurtziko ikastolan. Biharkoa Bihotz Gazteak antolatzen duenbigarren Ibilaldia izango da; zuzendariaren esanetan, asko ikasi dute prestaketa lanekin.

LUIS JAUREGIALTZO / FOKU

Page 5: Ibilaldia · 2018. 5. 26. · H eldu da eguna:urte osoko la-nari eta urte lu-zetako ametsa-ri bidea egingo dio Santurtzi-ko Bihotz Gaztea ikastolak, bihar, Ibilaldia jaiarekin, eta

Ibilaldia b 5BERRIA

Larunbata, 2018ko maiatzaren 26a

K A N P O A R O T Z E R I APVCzkoa eta aluminiozkoa

Gatika 651 70 35 01 • [email protected]

www.fagorarrasate.com

Euskara gure lan tresna

Euskaragure hizkuntzaeta egunerokoerronka

piegiturak txiki geratu zaizkigu.

Espazio gehiago behar dugu, eta

azpiegiturak hobetu behar ditu-

gu. Handitze proiektu bat presta-

tu dugu, eta domekan lortutako

etekinak hori gauzatzeko izango

dira. Ez dakit noraino helduko ga-

ren, baina daukagun ahalmena-

ren arabera joango gara proiektu

hori egiten.

Ez da ikastolak antolatzen duen

lehen Ibilaldia. Ibilaldia asko al-

datu da 1995etik?

Orain, jaia handiagoa da, eta

prestakuntza handiagoa eskatzen

du. Zorionez, badira baliabideak

eta koordinatzaileak ikastola an-

tolatzaileari laguntzeko.

Nola gogoratzen duzu 1995eko

Ibilaldia?

Ni ez nintzen bertan, baina herri-

koek oso oroitzapen ona dute.

Ohikoa da ikastolan edo herrian

jairen bat antolatzen dugunean

Ibilalditxu abestia. Horrez gain,

urte hartan jarri zen harremane-

tan ikastola Inazio Oliveri Hez-

kuntza sailburuarekin, eta Ibilal-

di haren ostean eskuratu genuen

une honetan dugun eraikina.

Eraikina txiki gelditzea seinale

ona da, ezta?

Oso seinale ona da. Aurreko Ibi-

lalditik hona, ikastola sendotu eta

ikasle kopurua bikoiztu egin da.

Hala ere, garai guztiek dituzte

bere momentu on eta txarrak.

1995ean txikiagoak ginen, baina

denek gogoratzen dute garai har-

tan gurasoek eta ikasleek ikasto-

larekiko zuten atxikimendua.

Orain, ikastola handiagoa da, eta

atxikimendu horri eustea erron-

ka bihurtu da. Hezkuntza proiek-

tuari dagokionez, ordea, ikastola

haztearekin batera sendotu egin

gara.

Ikastolen jai ereduaren inguru-

ko hausnarketa martxan da.

Nola heldu diozu zuek horri?

Ikastolen Elkartea jai ereduaren

inguruan hausnartzen dabil, eta

guk ere egin genuen hausnarketa

bera. Hasieran, nik ere uste nuen

jai gehiegi egiten direla, baina ge-

rora ohartu nintzen eredu horrek

baduela zer eskaini. Egungo ere-

duaren aurkako iritziak jai horien

antolakuntzan aritu ez den jende-

aren artean dira nagusi. Nik, esa-

terako, oso positibotzat ikusten

dut Ibilaldi bat antolatzeak sor-

tzen duen kohesioa eta elkarlana

ikastola osatzen dugun pertsona

ezberdinen artean. Ikastolak koo-

peratibak gara, eta ezin dugu gal-

du izaera hori.

Ikastola barrurantz badu zer es-

kaini, beraz.

Ikastola barrurantz eta kanpo-

rantz. Herriarekin ere harrema-

nak sortzen laguntzen baitu. Ibi-

laldiagatik ez balitz, harremanak

eta elkarlana ez genituen landu-

ko.

Ibilaldiko eguna antolatzeaz

gain, bestelako ekintzak egin di-

tuzue?

Ibilaldiarekin lotutako hainbat

ekintza antolatu ditugu urte

osoan zehar. Mendira irteerak,

bazkariak, dantzaldiak, txirrin-

dulari martxa bat, jaialdiak...

Nabarmentzekoa da, adibidez,

Santurtziko galiziar komunitate-

arekin batera aurkeztu genuen

El sitio distinto doku-

mentala. Herrian, gali-

ziar komunitate handia

dago, eta ikus-entzu-

nezko horrek Euskal

Herriaren eta Galiziaren

arteko harremana azter-

tzen du. Ikaragarri polita

izan zen galiziar jatorri-

ko santurtziarrak eus-

karaz entzutea. Deneta-

rik egin dugu, betiere Ibilaldia

ardatz.

Zeintzuk dira ikastolaren erron-

kak etorkizunera begira?

Handitzeko proiektu hori mar-

txan jartzen dugunean, uste

dugu ikastolaren etorkizuna sen-

dotuko dugula. Etorkizunean

hainbat erronka izango ditu hez-

kuntzak, eta lan handia egin be-

harko da datozen aldaketei aurre

egin ahal izateko.

«Handitze proiektu batprestatu dugu, eta domekanlortutako etekinak horigauzatzeko izango dira»

«Herriko eragileekin sortutakoharremanen bidez, aisialdianeuskararen erabilerabermatzea lor dezakegu»

Page 6: Ibilaldia · 2018. 5. 26. · H eldu da eguna:urte osoko la-nari eta urte lu-zetako ametsa-ri bidea egingo dio Santurtzi-ko Bihotz Gaztea ikastolak, bihar, Ibilaldia jaiarekin, eta

6 b Ibilaldia BERRIA

Larunbata, 2018ko maiatzaren 26a

Santurtziko kalee-

tan euskara en-

tzutea ia ezinez-

koa zen 1966an.

Biztanleen %1,5

baino ez ziren

euskaldunak. Bihotz Gaztea ikas-

tola urte hartan sortu zen; Ana

Mari Landa andereñoarekin ha-

mazazpi ikasle hasi ziren, Jose Luis

de la Quintanaren etxean —ikasle-

etako baten aita zen—. Ikastolak

bilakaera itzela izan du ordutik: ia

650 ikasle aritzen dira Haur Hez-

kuntzatik hasi eta Derrigorrezko

Bigarren Hezkuntza arte. Eta, es-

kutik joan direnez, bilakaera ho-

rren parekoa izan du euskaldunen

kopuruak ere. Eustaten 2016ko

datuen arabera, santurtziarren

%26,18 dira euskaldunak, eta

%26,41 ia euskaldunak —hitz egin

ez, baina ulertzeko gai direnak—.

Lehen urteetan, ahal zen bezala

eutsi zioten ikastolari. Guraso as-

kok, pare bat urtez ikastolan ibili

eta gero, betiko eskoletara erama-

ten zituzten umeak, haien etorki-

zun akademikoa ziurtatzeko xe-

dez. Bihotz Gaztea elkarteak, bai-

na, euskarazko hezkuntzari eutsi

zion.

1970eko hamarkadaren hasie-

ran, Mamarigako elizako abadeak

sakristia eskaini zien eskolak

emateko, eta 140 ume inguru el-

kartzen ziren han, txandaka, es-

kolak hartzeko. Hainbat gune

ezagutu zituen ikastolak garai

hartan, eta, hamarkadaren er-

dialdera, San Juan XXIII. kaleko

lokaletan kokatu zituzten umeak.

Denbora luzea eta esfortzu handia

kostatu zitzaien lokal hura or-

daintzea. «Baina gutxitan atera

zaio lokal bati Bihotz Gaztea el-

karteak atera zion atarramen-

tua», dio ikastolak, Ibilaldiaren

aitzakian kaleratutako aldizka-

rian. 09:00etatik 22:00etara, jar-

duera etengabea zen bertan: ikas-

tola, arratsaldeko eta gaueko eus-

karazko eskolak, euskal dantzak,

txistua...

Gurasoen ahaleginaBaina hori ere ez zen nahikoa

Santurtzin euskalduntzea ber-

matzeko. Umeentzako egonal-

diak antolatzen hasi ziren inguru-

ko zenbait baserritan. Euskararen

erabilera sustatzeko, halaber, fa-

miliek eta andereñoek elkarrekin

egiten zituzten irteerak antola-

tzen zituzten.

Alfredo Urrutia 1980ko hamar-

kadaren erdialdera batu zitzaion

Bihotz Gaztea ikastolaren proiek-

tuari. 1984an jaiotakoa zen haren

semea, eta argi zuen euskarazko

heziketa nahi zuela harentzat, eta

baita geroago jaio zen alabaren-

tzat ere. Beste biderik ez zen or-

duan; Bihotz Gaztea ikastolara

eraman zuten semea. HHtik

DBHrako ikasketak osorik Bihotz

Gaztean egin zituen lehen pro-

mozioko ikaslea izan zen Urrutia-

ren semea.

Aspaldiko kontuak diren arren,

Urrutiak oso gogoan ditu orduko

«gorabeherak». Garai hartan

Santurtzin eskolaurrea baino ez

zutela egiten azaldu du: «Hortik

aurrera, Asti Lekura joaten ziren,

Portugaletera». Portugaleteko

Elai-Alai, Santurtziko Bihotz Gaz-

tea, Sestaoko Umeen Etxea, Tra-

pagarango Itxaropena eta Bara-

kaldoko Alkartu ikastoletako

umeak elkartzen ziren Asti Le-

kun.

Baina, 1980ko hamarkadaren

erdialdean, Asti Lekun toki arazo-

ekin hasi ziren. Bihotz Gaztea

ikastolako orduko gurasoen arte-

1966-1967ko ikasturtean sortu zenetik, ibilbide luze bezain gorabeheraz beteaegin du Bihotz Gaztea ikastolak. Santurtzin euskaldunak %1,5 baino ezzirenean hasi zuten bidea; egun, herritarren %26,4 dira euskaldunak.

1966ko taupaden indarra

Santurtziko Bihotz Gaztea ikastolak 1995. urtean antolatutako Ibilaldia. SINADURA / AGENTZIA

Santurtzin euskararenegoera oso bestelakoada gaur egun. Eta gurea ere badamerituaren zati bat»Alfredo UrrutiaBihotz Gaztea ikastolako gurasoa

‘‘

Page 7: Ibilaldia · 2018. 5. 26. · H eldu da eguna:urte osoko la-nari eta urte lu-zetako ametsa-ri bidea egingo dio Santurtzi-ko Bihotz Gaztea ikastolak, bihar, Ibilaldia jaiarekin, eta

Ibilaldia b 7BERRIA

Larunbata, 2018ko maiatzaren 26a

an hiru talde zeudela dio Urru-

tiak: «Batetik, Asti Lekun tokirik

ez zuten gurasoak; bestetik, Asti

Lekun ibili arren hango baldin-

tzekin gustura ez zeudenak, ba-

rrakoietan eta oso baldintza kas-

karretan egoten zirelako umeak;

azkenik, bazegoen eskola ordain-

tzearen kontrako jendea, baina

umeek euskaraz ikastea nahi zue-

na, eta garai hartan eskola publi-

koak ez zuen bermatzen ez kalita-

tezko hezkuntza bat eta are gu-

txiago euskarazko hezkuntza

bat».

Egoera horretan hemezortzi fa-

milia zeudela dio Urrutiak. «Par-

keko gure bileretan, horrela egi-

ten baikenituen bilerak, erabaki

genuen aurrera egitea. Gure ume-

ei, eta atzetik zetozenei ere bai, ir-

tenbide bat eman behar genien».

Lehen Hezkuntzarekin hasi zi-

ren. Ikasleak bi-hiru gunetan ba-

natuta zeuden, baina denak ziren

Bihotz Gazteako ikasle. Dirua

nondik atera eta laguntza nondik

lortu, hori zen buruhauste han-

dienetako bat. «Lan asko egiten

genuen. Ate bat eta beste bat jo,

batekin eta bestearekin hitz

egin... Apurka, gure ilusioa beste-

engan txertatzen joan ginen».

Etengabe joan zen hazten ikasle

kopurua. «Eta, 1995ean, Ibilaldia

iritsi zen». Bihotz Gazteak 300 bat

ikasle zituen. «Eta, gure ilusio eta

lanari esker, 100.000 lagun sartu

genituen Serantes mendian. Izu-

garria izan zen».

Orduan eman zen gaur egun

duten ikastolaren eraikina lortze-

ko pausoa. «Hezkuntzak eman

zigun eraikina, jada ez zen udalak

utzitako gune bat. Obrak egin ge-

nituen, solairu bat gehiago erai-

ki...». Baina 300 ikasle haiek 650

dira orain; ikastola txiki gelditu

zaie, eta, 23 urte geroago, berriro

ere Ibilaldia antolatu dute Santur-

tzin.

Omenaldia gurasoeiEta bihar, Ibilaldian, DBHko le-

hen promozioko guraso haiei

egingo diete omenaldia. «Poza

ematen du gurekin akordatzeak.

Guk egindako lanaren aitortza da,

eta, nahiz eta oraintxe ikastolare-

kin daukagun harremana ez den

lehengoa, gure seme-alabek 30-

35 urte dituztelako, pozgarria da

halako aitortza bat egitea eta

omenaldia jasotzea».

Momentu gogorrak bizi eta lan

ugari egin behar izan zuten arren,

Urrutiak oso maiteak ditu orduko

oroitzapenak. Dena egiteko zego-

en, eta dena gurasoen esfortzuari

esker egin zen. «Ikastola gu gi-

nen: gurasoak. Guk egiten ge-

nuen dena. Orain, hori aldatu

egin da, eta nik uste dut inplika-

zioa txikiagoa dela egungo gura-

soen artean. Horrek pena apur

bat ematen dit».

Gaur egun, Santurtzin euskara

entzun daiteke kalean, biztanleen

laurdenak euskaldunak dira, eta

horren «errua» pixka bat eurena

dela sentitzen du. «Nik ez dut

euskaraz ikasi, baina nire seme-

alabek bai, eta Santurtzin euska-

raren egoera oso bestelakoa da

gaur egun. Eta gurea ere bada me-

rituaren zati bat».

Bihotz Gaztea ikastolaren 50. urteurrenerako argazki zaharren bilketa lana egin zuten ikastolan. Ezkerrean, txango bat ; eskuinean, umeak santa eskean. BIHOTZ GAZTEA IKASTOLA

Page 8: Ibilaldia · 2018. 5. 26. · H eldu da eguna:urte osoko la-nari eta urte lu-zetako ametsa-ri bidea egingo dio Santurtzi-ko Bihotz Gaztea ikastolak, bihar, Ibilaldia jaiarekin, eta