13
IBILALDIA 2016 ERRONKAKO 3. FROGA (Maiatzak 29) ORDUA/LEKUA Froga goizeko 11:00etan hasiko da Durangoko Zuhatzolan (2. gunean). - 10:45etan bertan egotea komeni da. MESEDEZ ORDUKOTASUNA ZAINDU! PARTE HARTZEKO BALDINTZAK o Taldeen egitura: - 10 partaideak etorri beharko dira. Denak ez badatoz, puntuaketan eragina izango du. - 10 taldekideek hartuko dute parte ekintzan, bikoteka edo bakarka antolatuz. Zuek erabaki arduradunek parte hartuko duten edo ez (ordezkoak onartzen dira). Antolaketa aurretiaz pentsatuta ekartzea komeni da. o Talde bakoitzak, identifikatzeko, aurreko Erronka frogako bandera ekarri beharko du. o Ekarri beharrekoak (eguraldiaren arabera) - Txapela - Eguzkitako krema - Zira

IBILALDIA 2016 ERRONKAKO 3. FROGA (Maiatzak 29) proba.pdf · guztiak haren atzean lerrotuko dira banderaren atzean. Honen ondoan, kartoizko kutxa bat izango dute, bertan erreleboetarako

  • Upload
    others

  • View
    5

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: IBILALDIA 2016 ERRONKAKO 3. FROGA (Maiatzak 29) proba.pdf · guztiak haren atzean lerrotuko dira banderaren atzean. Honen ondoan, kartoizko kutxa bat izango dute, bertan erreleboetarako

IBILALDIA 2016

ERRONKAKO 3. FROGA (Maiatzak 29)

ORDUA/LEKUA

Froga goizeko 11:00etan hasiko da Durangoko Zuhatzolan (2. gunean).

- 10:45etan bertan egotea komeni da.

MESEDEZ ORDUKOTASUNA ZAINDU!

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

o Taldeen egitura:

- 10 partaideak etorri beharko dira. Denak ez badatoz, puntuaketan

eragina izango du.

- 10 taldekideek hartuko dute parte ekintzan, bikoteka edo bakarka

antolatuz. Zuek erabaki arduradunek parte hartuko duten edo ez

(ordezkoak onartzen dira). Antolaketa aurretiaz pentsatuta ekartzea

komeni da.

o Talde bakoitzak, identifikatzeko, aurreko Erronka frogako bandera ekarri

beharko du.

o Ekarri beharrekoak (eguraldiaren arabera)

- Txapela

- Eguzkitako krema

- Zira

Page 2: IBILALDIA 2016 ERRONKAKO 3. FROGA (Maiatzak 29) proba.pdf · guztiak haren atzean lerrotuko dira banderaren atzean. Honen ondoan, kartoizko kutxa bat izango dute, bertan erreleboetarako

PROBAREN NONDIK NORAKOA

Azken Erronka proba erreleboka burutuko da eta taldeko 10 kideek parte hartuko

dute.

10:45etan Zuhatzolako 2. gunean elkartuko gara ERRONKAko partaide guztiak. Topatu

antolakuntzako karpa (errotonda).

- Ekarritako motxilak antolakuntza gunean utziko dituzte.

- Proba erreleboka izan arren, talde guztiek txanda berean parte hartuko dute.

- Talde bakoitzak, taldearen izenarekin identifikatutako kono bat izango du eta

guztiak haren atzean lerrotuko dira banderaren atzean. Honen ondoan,

kartoizko kutxa bat izango dute, bertan erreleboetarako erabilgarria izango

duten materiala gordetzeko eta errelebo proba bakoitza burutzean emandako

puzzle zati bakoitza jasotzeko.

- Talde bakoitza sei errelebotan antolatu beharko da; hasierako lau erreleboak

bikoteka eta azken biak, bakarka. Kideen artean erreleboa pasatzeko

antolakuntzak emandako zapi bat erabiliko da. Errelebo bikote/kide bakoitzak

zapia gorputzeko leku konkretu batean lotu beharko du (probaren azalpenean

zehaztuta dago).

- 11:00etan ERRONKAri hasiera emango zaio.

Page 3: IBILALDIA 2016 ERRONKAKO 3. FROGA (Maiatzak 29) proba.pdf · guztiak haren atzean lerrotuko dira banderaren atzean. Honen ondoan, kartoizko kutxa bat izango dute, bertan erreleboetarako

PROBAREN ANTOLAKETA ETA PROZEDURA (Mapa eranskinetan dago)

1.ERRELEBOA (partaide 2)

Proba hasi aurretik bikoteko kide batek erreleboa pasatzeko erabiliko den zapia

eskumuturrean lotu beharko du. Erronkari biek eskiak jarri eta bidea puntarik punta

zeharkatu beharko dute. Bertan, eskiak kendu eta antolakuntzako kideak txapa

(iturria) bat emango die. Atzamarrak erabiliz, txapa txandaka bultzatu beharko dute

bandera dagoen lekuraino garraiatuz. Bueltan gauza bera eginda antolakuntzako

kideari eman beharko diote. Ondoren, partaideek eskiak berriz jarri eta bandera

gunera joan behar dute. Jarraian, eskiak kendu eta korrika antolakuntzako

kidearengana joan beharko dute puzzle pieza baten bila. Behin hau jasota, bandera

gunean dagoen kutxan utzi beharko dute eta taldekideei erreleboa emango diete.

Page 4: IBILALDIA 2016 ERRONKAKO 3. FROGA (Maiatzak 29) proba.pdf · guztiak haren atzean lerrotuko dira banderaren atzean. Honen ondoan, kartoizko kutxa bat izango dute, bertan erreleboetarako

2.ERRELEBOA (partaide 2)

Erreleboko zapia batek jasoko du eta honekin, begiak ONDO estaliko ditu. Begiak

estalita dituelarik bere ardatzaren inguruan birritan biraraziko du bere kideak. Zapirik

ez duenak, laguna gidatu beharko du antolakuntzako arduraduna dagoen tokiraino

oinez, korrika egin gabe. Gidatzeko ahozko agindu edo mezuak bakarrik erabili

daitezke, ezin da inolaz ere kidea ukitu. Behin antolakuntzako kidearengana heldu eta

begietako zapia kenduta, honek sagar bat emango die. Erronkariek eskuak eta zangoak

erabili gabe (eskuak buru gainean jarrita) eta, bi gorputzen aurrealdeak erabiliz (lepoa,

sabelaldea, bularra…), bandera dagoen puntura garraiatuko dute sagarra. Bueltan,

gauza bera egin beharko dute baina kasu honetan gorputzen atzealdeak erabiliz

(ipurdia, bizkarra,…). Sagarra lurrera eroriz gero, irteera puntura bueltatu eta berriz

hasiko dira. Jarraian, hasieran “lagun itsuari” aginduak eman dizkion partaideak zapia

begietan jarri eta bere lagunak birritan biraraziko du helmugara gidatuz. Azkenik, zapia

begietatik kendu eta korrika antolakuntzako kidearengana joan beharko dute puzzle

pieza baten bila. Behin hau jasota, bandera gunean dagoen kutxan utzi beharko dute

eta taldekideei erreleboa emango diete.

Page 5: IBILALDIA 2016 ERRONKAKO 3. FROGA (Maiatzak 29) proba.pdf · guztiak haren atzean lerrotuko dira banderaren atzean. Honen ondoan, kartoizko kutxa bat izango dute, bertan erreleboetarako

3.ERRELEBOA (partaide 2)

Behin errelebo zapia jasota, berau, orkatilan lotu beharko du erronkari batek.

Bertan aurkituko dituzten zaku bana hartu, sartu eta saltoka antolakuntzako

pertsonarengana joango dira. Biak heldu eta zakuak kendu ondoren, antolakuntzakoak

espageti bat emango die erronkariei. Espagetia ahoan sartu eta eskuak bizkar atzean

dituztelarik bandera dagoen tokira eraman eta bueltatu beharko dira beti ere,

espagetia apurtu barik.

Espagetia apurtuz gero, hasieran espagetia jaso duten leku berdinera bueltatu,

espageti berri bat hartu eta berriro saiatu beharko dira.

Azkenik, zakuetan sartu eta bandera dagoen puntura joan beharko dira. Azken

taldekidea iritsi arte ezingo dira korrika irten.

Biek zakuak kendutakoan korrika irtengo dira antolakuntzako kidearengana puzzle

pieza eskuratzeko. Behin hau jasota, bandera gunean dagoen kutxan utzi beharko dute

eta taldekideei erreleboa emango diete.

Page 6: IBILALDIA 2016 ERRONKAKO 3. FROGA (Maiatzak 29) proba.pdf · guztiak haren atzean lerrotuko dira banderaren atzean. Honen ondoan, kartoizko kutxa bat izango dute, bertan erreleboetarako

4.ERRELEBOA (partaide 2)

Errelebo honetan, zapia jaso eta kide batek buruan lotuko du erreleboa amaitu arte.

Kide bat antolakuntzako pertsona dagoen tokiraino joango da lau hanketan eta ahoz

behera. Honek, orri baten idatzita kalkulu matematiko errez bat erakutsiko dio eta

erronkariak, inoren laguntzarik gabe, buruz egin beharko du kalkulua.

Antolakuntzakoei emaitza eman gabe bere kidearengana bueltatu beharko da lau

hanketan eta ahoz gora. Jarraian, bigarren partaidea modu berdinean joan beharko da

antolatzailearengana. Bere kideak aurretik esan dion zenbakia oinarritzat harturik

kalkulu bat ebatzi beharko du. Emaitza zuzena ematen badu banderen gunera

bueltatuko da lau hanketan eta ahoz gora bere kidearen bila.

Biak korrika irtengo dira antolakuntzako kidearengana puzzle pieza

eskuratzeko. Behin hau jasota, bandera gunean dagoen kutxan utzi

beharko dute eta taldekideei erreleboa emango diete.

Emaitza zuzena ez balitz, prozesua berriro hasi beharko lukete

emaitza zuzena lortu arte.

Page 7: IBILALDIA 2016 ERRONKAKO 3. FROGA (Maiatzak 29) proba.pdf · guztiak haren atzean lerrotuko dira banderaren atzean. Honen ondoan, kartoizko kutxa bat izango dute, bertan erreleboetarako

5.ERRELEBOA (partaide 1)

4. erreleboko kideen eskutik zapia jasotzean lepoan lotuko du. Bandera gunean

dagoen soka hartu eta saltoka (bi hankak batera) antolakuntzako kidea aurkitzen den

tokiraino joango da. Heltzean, arduradunak bi objektu emango dizkio garraiatzeko (

garraiatzeko arauak eta zehaztasunak egunean bertan azalduko dira). Erronkariak

bandera dagoen tokiraino garraiatu beharko ditu jasotako objektuak eta jarraian, leku

berberera bueltatu beharko da oreka mantenduz.

Azkenik, soka hartu eta saltoka (bi hankak batera) abiapuntura joan beharko da.

Soka utzi eta korrika irtengo da antolakuntzako kidearengana puzzle pieza

eskuratzeko. Behin hau jasota, bandera gunean dagoen kutxan utzi beharko du eta

hurrengo taldekideari erreleboa emango dio.

ANTOLAKUNTZA

KIDEA

Page 8: IBILALDIA 2016 ERRONKAKO 3. FROGA (Maiatzak 29) proba.pdf · guztiak haren atzean lerrotuko dira banderaren atzean. Honen ondoan, kartoizko kutxa bat izango dute, bertan erreleboetarako

6.ERRELEBOA (partaide 1)

5. erreleboko kideak zapia emango dio erronkari berriari eta honek belaunean

lotuko du. Zapia belaunean lotuta duelarik, bandera gunetik beste puntaraino

abiatuko da hanka baten gainean salto eginez (herrenka). Ondoren, gerrian soka bat

jarri eta bertatik, objektu bat eskegiko zaio. Ondoren, zapia belaunetik askatu eta

begiak estaliko ditu. Taldekide batek (aldez aurretik zehaztuta ekarri) bere ardatzaren

inguruan birritan biraraziko du bere kidea eta lurrean egongo diren 6 objektu bota

beharko ditu aldaken eta ipurdiaren mugimenduz. Arduraduna dagoen gunetik abiatu,

bandera gunera heldu eta berriro arduradunarengana bueltatu beharko da. Lurrean

egongo diren objektu guztiak bota beharko ditu azken errelebo honi amaiera emateko.

Arduradunaren onespena jaso ostean, puzzle pieza bat jasoko du eta hau bandera

gunera eramango du hanka baten gainean salto eginez (herrenka).

ANTOLAKUNTZA

KIDEA

Page 9: IBILALDIA 2016 ERRONKAKO 3. FROGA (Maiatzak 29) proba.pdf · guztiak haren atzean lerrotuko dira banderaren atzean. Honen ondoan, kartoizko kutxa bat izango dute, bertan erreleboetarako

7.ERRELEBOA (10 partaide )

6. erreleboko kidea etortzean, taldekide guztiak antolakuntzako kidearengana joan

beharko dira. Antolakuntzakoak egunean bertan zehaztutako agindu bat emango die

eta hau bete beharko dute denbora tarte batean. Espazioa Ibilaldi eguneko 2. gunera

mugatuta egongo da.

AZKEN PROBA: PUZZLEA

Behin errelebo guztiak amaituta, taldekide guztien artean errelebo bakoitzean

lortutako piezekin puzzlea osatu beharko dute antolakuntzak zehazturiko eremuan.

Puzzlea bukatzerakoan taldeko antolakuntza arduradunari erakutsi beharko dio

onespena jasotzeko. Onespena jaso eta gero, taldeko kide batek bandera hartuko du.

Korrika errotondara (antolakuntza gunea) abiatu, helmuga puntutik pasatu eta

antolakuntzako kidearengana joan beharko da.

Bertan, heltzen diren posizioaren arabera lerrokatuko dira erronkariak. Berebiziko

garrantzia du norberak ilaran bere txanda errespetatzea, hori horrela gertatuko ez

balitz antolakuntzak neurri zorrotzak hartuko lituzke.

Page 10: IBILALDIA 2016 ERRONKAKO 3. FROGA (Maiatzak 29) proba.pdf · guztiak haren atzean lerrotuko dira banderaren atzean. Honen ondoan, kartoizko kutxa bat izango dute, bertan erreleboetarako

Proba puntuatzeko irizpide hauek jarraituko dira:

- Heltzen diren posizioaren arabera jasoko dituzte puntuak.

POSTUA

PUNTUAZIOA

1 20

2 19

3 18

4 17

5 16

6 15

7 14

8 13

9 12

10 11

11 10

12 10

13 10

14 10

15 10

16 10

17 10

18 10

19 10

20 10

21 10

Page 11: IBILALDIA 2016 ERRONKAKO 3. FROGA (Maiatzak 29) proba.pdf · guztiak haren atzean lerrotuko dira banderaren atzean. Honen ondoan, kartoizko kutxa bat izango dute, bertan erreleboetarako
Page 12: IBILALDIA 2016 ERRONKAKO 3. FROGA (Maiatzak 29) proba.pdf · guztiak haren atzean lerrotuko dira banderaren atzean. Honen ondoan, kartoizko kutxa bat izango dute, bertan erreleboetarako
Page 13: IBILALDIA 2016 ERRONKAKO 3. FROGA (Maiatzak 29) proba.pdf · guztiak haren atzean lerrotuko dira banderaren atzean. Honen ondoan, kartoizko kutxa bat izango dute, bertan erreleboetarako