48
5 C. Ulises Moulines Manifestu nazionalista (are separatista ere esango nioke, estutuz gero) Iñaki Sotoren edizioa

Iñaki Sotoren edizioa - img.txalaparta.eus · lista” izan dezake oinarri. Nazionalista abstraktuak egon badira; berezko euren nazionalitatearen eragi-nik jaso gabe, nazio guztientzat

  • Upload
    others

  • View
    3

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Iñaki Sotoren edizioa - img.txalaparta.eus · lista” izan dezake oinarri. Nazionalista abstraktuak egon badira; berezko euren nazionalitatearen eragi-nik jaso gabe, nazio guztientzat

5

C. Ulises Moulines

Manifestu nazionalista(are separatista ere esango

nioke, estutuz gero)

Iñaki Sotoren edizioa

manifestu barrukoa-5.0 26/3/08 16:33 Página 5

Page 2: Iñaki Sotoren edizioa - img.txalaparta.eus · lista” izan dezake oinarri. Nazionalista abstraktuak egon badira; berezko euren nazionalitatearen eragi-nik jaso gabe, nazio guztientzat

6

Jatorrizko izenburua: Manifiesto nacionalista Jatorrizko izenburua: (o hasta separatista, si me apuran)Itzulpena: Xalbador Garmendia, Joana Garmendia Itzulpena: eta Ixiar Badiola

Azala eta bildumaren diseinua: Esteban MontorioArgitaratzea:

Editorial Txalaparta E.M.Navaz y Vides 1-2

78. Posta-kutxa31300 Tafalla NAFARROA

Tel. 948 70 39 34Faxa 948 70 40 72

[email protected]

Lehenengo edizioaTafalla, 2008ko martxoa

Copyright© Txalapartak

© C. Ulises Moulinesek© Xalbador Garmendiak

MaketazioaMonti

InprimaketaRGM

ISBN978-84-8136-512-2

Lege gordailuabi-1.005-08

manifestu barrukoa-5.0 26/3/08 16:33 Página 6

Page 3: Iñaki Sotoren edizioa - img.txalaparta.eus · lista” izan dezake oinarri. Nazionalista abstraktuak egon badira; berezko euren nazionalitatearen eragi-nik jaso gabe, nazio guztientzat

7

hitzaurrea

«Printzipio nazionalistak izpiritu etiko “unibertsa-lista” izan dezake oinarri. Nazionalista abstraktuakegon badira; berezko euren nazionalitatearen eragi-nik jaso gabe, nazio guztientzat euren doktrina es-kuzabalki predikatzen dutenak: utz dezagun nazioguztiek euren babes politikoa eduki dezatela eta be-giratu daitezela haren pean ez-nazionalak izatetik.Nazionalismo ez berekoi horren alde egiteak ez da-kar inolako kontraesan formalik. Doktrina moduanzenbait argudio sendoren babesa du, hala nola kul-turen aniztasuna gordetzearen onura, nazioartekosistema politiko pluralista eta estatuen barneko ten-tsioen murrizketa».

E. Gellner, Nations and Nationalism

manifestuaren jatorria eta ibilbidea

Manifestu nazionalista (are separatista ere esan-go nioke, estutuz gero) 2001eko udaberrian argi-taratu zen lehenengo aldiz. Bateratsu argitara-tzen da Mexikoko eta Espainiako filosofiako bialdizkari ospetsutan (Diánoian, ozeanoaz ha-raindian eta Isegorian, metropoli penintsula-rrean). Artikuluak, batetik, sorpresa eta, beste-

manifestu barrukoa-5.0 26/3/08 16:33 Página 7

Page 4: Iñaki Sotoren edizioa - img.txalaparta.eus · lista” izan dezake oinarri. Nazionalista abstraktuak egon badira; berezko euren nazionalitatearen eragi-nik jaso gabe, nazio guztientzat

tik, iskanbila eragiten ditu: mundu akademikohispanoan inork gutxik espero zezakeen nazio-nalismoaren horrelako defentsa sutsua, are gu-txiago defentsa hori mundu horretan begionez ikusia den Ulises Moulines zientzia filo-sofoaren eskutik etortzea. Moulinesek «nazio-nalismoa, nazioen babes eta garapenerako pro-grama», bai maila kontzeptualean, bai mailamoralean «oinarri sendoko doktrina» dela de-fendatzen du. Zientziaren filosofiako metodo-logiak eta argudioak baliatuz, nazioen eta et-nien izaerari buruz gogoeta egiten du eta,horrekin batera, nazionalismoaren aldeko ar-gumentu moralak aztertzen ditu.

Mexikotik etorritako erantzunek joera kri-tikoa dute, baina eztabaida akademikoarenmaila mantentzen dute. Beren artikuluetan,Ambrosio Velascok eta Luis Villorok Manifestunazionalistan (aurrerantzean mn) azaldutakokontzeptu gatazkatsuak analizatzen dituzte: et-nia eta nazioaren arteko harremanak; etnia, he-rria, nazioa eta estatua terminoen erabilerak…Adibidez, Moulines eta Villororen artean «he-rria» terminoari buruz eztabaida interesgarriaematen da. Carlos Peredaren artikuluan, ordea,

8

manifestu barrukoa-5.0 26/3/08 16:33 Página 8

Page 5: Iñaki Sotoren edizioa - img.txalaparta.eus · lista” izan dezake oinarri. Nazionalista abstraktuak egon badira; berezko euren nazionalitatearen eragi-nik jaso gabe, nazio guztientzat

nazionalismoari buruzko topiko guztiak bil-tzen dira: batetik, zitatzen diren liburuak ego-kiak dira, baina idazlan horien irakurketa alder-dikoia egiten da; bestetik, J. Juaristi edo F.Savater eredutzat hartuta, euskal abertzaletasu-naren kasu «argigarria» aipatzen da, kolonizatu-tako hispanoaren leialtasunei jarraituz betiere.Moulinesek artikulu horiei emandako erantzu-na «¿Quién teme a la Nación? Respuestas a Pe-reda, Velasco y Villoro» da.

Espainiar ohorearen defentsa Aurelio Arte-taren esku geratu zen. Irakasle nafarra euska-raren garapenaren kontra emandako iritzien-gatik da ezaguna gure artean. Artikulu batekinnahikoa ez, eta bi idatzi zituen Artetak: «Unnacionalista en apuros (El inconsistente nacio-nalismo de U. Moulines)» eta «Descaro del na-cionalismo académico (o las muchas maliciasde U. Moulines)». Kasu horretan, artikuluenmaila guztiz ideologikoa eta anti-akademikoada. Nazionalismoaz baino gehiago terrorismoazhitz egiten du Artetak eta, izenburuek iradoki-tzen dutenez, Moulinesen aurka akusazio gogo-rrak egiten dira bertan. Artetak ez du ulertzennazionalismoa aztergai filosofikoa den fenome-

9

manifestu barrukoa-5.0 26/3/08 16:33 Página 9

Page 6: Iñaki Sotoren edizioa - img.txalaparta.eus · lista” izan dezake oinarri. Nazionalista abstraktuak egon badira; berezko euren nazionalitatearen eragi-nik jaso gabe, nazio guztientzat

no gisa, konbatitu behar den fenomeno poli-tiko gisa baizik. Zehatzago, Euskal Herriareneta Espainiaren arteko gatazkara mugatzen dufenomeno hori.

Moulinesek Artetaren lehenengo izkribua-ri emandako erantzuna «Crispaciones Hispá-nicas (Reflexiones en torno a la terapia anti-nacionalista de A. Arteta)» da, eta horrenamaieran, Artetaren eskariari erantzunez, es-painiar estatuari buruz hainbat gogoeta bil-tzen dituen «Notas desde la lejanía sobre elPaís de los Conejos» epilogoa idazten du. Gu-re herrian ematen den egoerarekin harremanabaduenez, liburu honetan epilogo moduan«Untxien erresuma» artikulu zatia sartzeaerabaki dugu.

Honezkero polemikaren garra txikiagotubide da. Hala eta guztiz ere, polemikaz harata-go, nazioari eta nazionalismoari buruzko go-goeta filosofiko-akademikoak berebiziko ga-rrantzia du. Nazioarteko ikerketa taldeak,publikazioak eta kongresuak ugaltzea da ho-nen guztionen adibiderik adierazgarriena. In-teres hori, ordea, ez da ariketa intelektual hu-tsa, izan ere, mnren oinarrian zeuden kezkak

10

manifestu barrukoa-5.0 26/3/08 16:33 Página 10

Page 7: Iñaki Sotoren edizioa - img.txalaparta.eus · lista” izan dezake oinarri. Nazionalista abstraktuak egon badira; berezko euren nazionalitatearen eragi-nik jaso gabe, nazio guztientzat

eta galderak gure eguneroko bizipenetan txer-tatuak daude. Zer da nazioa? Zer harremandago etnien eta nazioen artean? Zergatik garanazionalista ? Zergatik jarraitu behar duguizaten?

Aipatu bezala, liburuxka honetara mn eta«Untxien erresuma» epilogoa ekarri ditugu.Polemikaren arrasto osoa jarraitu nahi due-nak hitzaurre honen amaieran aurkituko dituerreferentziak.

nor da, baina, Ulises Moulines?

Irakurleak liburua zabaldu eta berehala igarri-ko du Moulines konplexurik gabeko naziona-lista bat dela. Horren bizitza ezagututa ordea,ez da erraza zein naziotako kide sentitzen denesatea. Bi pasaporte ditu (venezuelarra eta es-painiarra), eta bost hizkuntza menderatzen di-tu. Gaztaroa Katalunian igaro zuen. Amerika-ko eta Europako unibertsitate askotan emanditu klaseak, eta gaur egun Municheko uni-bertsitateko irakaslea da. Biografia hori ikusitakosmopolita eredugarri baten aurrean gaudela

11

manifestu barrukoa-5.0 26/3/08 16:33 Página 11

Page 8: Iñaki Sotoren edizioa - img.txalaparta.eus · lista” izan dezake oinarri. Nazionalista abstraktuak egon badira; berezko euren nazionalitatearen eragi-nik jaso gabe, nazio guztientzat

pentsa dezakegun arren, Manifestuan dioenez,kosmopoliten existentzia ukatu egiten du.Moulines, gehienez ere, Gellnerrek deskriba-tzen duen nazionalista motakoa da.

Identitate-nahastea aurreko belaunalditikdatorkio Moulinesi. Gerra zibilean gurasoekpoumen militatu zuten eta brigada interna-zionalistekin batera Bartzelonan borrokatuziren. Paradoxikoki, Bartzelonako ziega stali-nistetan egon ziren preso, txeketan. Ondoren,Franco gailendu eta gero, Frantziara ihes egi-tea lortu zuten. Berriro bertan atxilotu etaFrantziako kontzentrazio zelai batetik Alema-niako zelai nazi batera igorri zituzten. BigarrenMundu Gerra amaitutakoan, Espainiara bida-liak izateko arriskua mirakuluz ekidin eta ge-ro, erbesterako bidea hartu zuten. Venezuelanaurkitu zuten aterpea, Moulines txikia bideanzela (ikus Moulinesen amak idatzitako memo-riak: Castellví, O: De les Txeques de Barcelona al’Alemanya nazi, Bartzelona, Quaderns Crema,2003. Laster gaztelaniazko bertsioa argitaratu-ko da).

Ulises Moulines Caracasen jaio zen, 1946an.Handik laster amarekin Bartzelonara itzuli eta

12

manifestu barrukoa-5.0 26/3/08 16:33 Página 12

Page 9: Iñaki Sotoren edizioa - img.txalaparta.eus · lista” izan dezake oinarri. Nazionalista abstraktuak egon badira; berezko euren nazionalitatearen eragi-nik jaso gabe, nazio guztientzat

bertan Filosofiako ikasketak burutu zituen.Zientziak eta bereziki zientzia-teoriek hareninteresa piztu zuten eta, filosofia analitikoa de-ritzan joerari jarraituz, teorien azterketari ekinzion. Munichen jaso zuen doktore gradua, te-oria termodinamikoei buruzko tesi batekin.Ordutik hona Mexikoko, Kaliforniako etaAlemaniako unibertsitateetan eskola eman dueta burutu dituen lanek nazioarteko filosofiakomunitatean oihartzun handia izan dute.Puntako aldizkari zientifiko ospetsuenetan ar-gitaratu du eta horien komite zientifiko asko-tan dago.

Goian aipatu den bezala, Moulinesek na-gusiki zientziaren filosofian dihardu. Zientzia-ren filosofian programa estrukturalistarensortzaileetako bat da (W. Balzerrekin eta J. D.Sneedekin batera). Eskola hori teoria zientifi-koen egituraz arduratzen da, sare teorikoaketa horien hainbat atal ikuspuntu metazienti-fikotik analizatzen ditu (ikus Ibarra et. al.: Zerda zientzi teoria delako hori?, Bilbo, ehuko Ar-gitalpen Zerbitzua, 1992, bereziki «Sarrera»eta «4.2.» atala). Moulines erlatibismoarenkritiko zorrotza da, eta bere lanetan pluralis-

13

manifestu barrukoa-5.0 26/3/08 16:33 Página 13

Page 10: Iñaki Sotoren edizioa - img.txalaparta.eus · lista” izan dezake oinarri. Nazionalista abstraktuak egon badira; berezko euren nazionalitatearen eragi-nik jaso gabe, nazio guztientzat

moa aldarrikatuko du. mn izan da filosofiapolitikoan egin duen lehenbiziko lana.

manifestuaren ekarpen nagusiak

Ulises Moulines filosofia politikoan aditua ezdela azpimarratu behar da. Horrexegatik etaberak onartzen duenez, azken hamarkadetanalor horretan nazioari eta nazionalismoari bu-ruz garatu den literatura ez du menderatzen.Duen formazioagatik teoriok arrotz baldin ba-zaizkio ere, Moulinesek W. Connor eta A. D.Smith irakasleen arrastoari darraio eta bereekarpena joera horietan txertatzen da (ikus bi-bliografia). Lehenbizikotik argitasun kontzep-tualaren eta metodologikoaren aldeko jarrerahartzen du, bigarrenetik, berriz, etniaren etanazioaren arteko harremanak duen garrantzia.Tradizio horietan sortzen diren kezkak jasotzendira Moulinesen testuetan, eta kezkoi ematendien erantzuna tradizio horiekiko koherenteaeta orijinala da aldi berean. Ekarpen horien etanazioari eta nazionalismoari buruzko teorienarteko loturak argitzen saiatuko gara hemen.

14

manifestu barrukoa-5.0 26/3/08 16:33 Página 14

Page 11: Iñaki Sotoren edizioa - img.txalaparta.eus · lista” izan dezake oinarri. Nazionalista abstraktuak egon badira; berezko euren nazionalitatearen eragi-nik jaso gabe, nazio guztientzat

Bide batez, mnk dituen hutsuneak ikuspuntukritikotik aztertuko dira.

Moulinesen testuaren lehenbiziko bertu-tea formala da. mn testu zientifikoa dela aipa-tu behar da, ez dela idazki ideologikoa edopolitikoa, alegia. Manifestu-formatua aitza-kiatzat hartuz, idazlanak etengabeko errefe-rentzia bibliografikoekin baino gehiago ara-zoen azterketa zehatzarekin asetzen gaitu.Analitikotasun handiko testua da; irakurte-rraza bezain filosofikoki zorrotza da. Argita-sun horren adierazgarri dira kontzeptuak ar-gitzeko erakusten duen gogoa eta kemena.

Testuaren hasieran nazionalismoaren aur-karien artean dauden bi jarrera bereizten ditu.Batetik, jarrera negazionista azaltzen du (na-zioak badirela, existitzen direla ukatzen dute-nen posizioa) eta, bestetik, jarrera antinaziona-lista argitzen saiatzen da (nazioen existentziaonartu arren, entitate horien balorazio guztiznegatiboa egiten dutenen posizioa). Mouline-sek azpimarratzen duenez, sarri bi jarrera ho-riek nahastu egiten dira, eta bat-bera bailirenaurkezten edo azaltzen dira. Haren ustez, bienarteko aldeak nabarmenak dira eta bakoitzari

15

manifestu barrukoa-5.0 26/3/08 16:33 Página 15

Page 12: Iñaki Sotoren edizioa - img.txalaparta.eus · lista” izan dezake oinarri. Nazionalista abstraktuak egon badira; berezko euren nazionalitatearen eragi-nik jaso gabe, nazio guztientzat

erantzun desberdina eman behar dio naziona-lista denak. Edota, besterik gabe, nazioen auziaikertu nahi duenak.

Bide beretik, Moulinesek nazio eta estatuentitateen artean eman ohi den identifikazioakritikatzen du. W. Connorrek aspaldi salatuzuenez, hori da nazioari eta nazionalismoariburuzko azterketa askoren jatorrizko akatsa(Connor 1994: 92). Moulinesek nahasketa horinegazionismoaren ezaugarritzat dauka, etaKelsenek abian jarritako positibismo juridiko-ari egozten dio horren errua. Eta nahasketa ho-rren ondorioa da, besteak beste, estatuen arte-ko legediaz hitz egin beharrean nazioartekolegediaz hitz egitea, gaur egun indarrean dago-en mundu mailako zuzenbide bakarra estatuenartekoa bada ere. Edota, adibidez, Estatu Ba-tuen Erakundea den hori Nazio Batuen Era-kunde izendatzea. Ikusiko dugunez, hau ez daMoulinesek Connorrekin bat egiten duen pun-tu bakarra. Adibidez, nazionalismoa masakmanipulatzeko eliteen tresna huts dela ukatuegiten du. Connorrek, alor honetan aditu direngehienen aurka, nazionalismoa masa fenome-noa dela defendatzen du (Connor 1994: 212).

16

manifestu barrukoa-5.0 26/3/08 16:33 Página 16

Page 13: Iñaki Sotoren edizioa - img.txalaparta.eus · lista” izan dezake oinarri. Nazionalista abstraktuak egon badira; berezko euren nazionalitatearen eragi-nik jaso gabe, nazio guztientzat

Elementu horiek guztiak kontuan hartuz,Moulinesen testua bi atal nagusitan banatzenda. Lehenbizikoan, negazionisten argudioeiaurre egiten die: nazioek etniekin duten ha-rremana aztertuz nazioen existentzia defenda-tzen du. Bigarren partean antinazionalisteiegiten die aurre: nazioen existentziaren etagarapenaren beharra azpimarratuz naziona-lismoaren balioa aldarrikatzen du.

Esan bezala, Moulinesen iritziz, nazioa etanazionalismoa aztertu nahi dituenak etniakontzeptuan jarri behar du begi kritikoa. Izae-ra politikoa, soziala eta kulturala uztartzen di-tuzten fenomenoak aztertzeko oinarrizkokontzeptua da etnia, etniak gizateriaren bila-kaeran funtsezko entitate izan baitira. Harenustez, fenomeno nazionala aztertzerakoan et-niei begiratu behar diegu, nazioen oinarrianetniak baitaude. Ikuspuntu horrek nazioenizaera modernoa azpimarratzen duen para-digma modernista kritikatzen du, besteakbeste Gellnerrek eta Hobsbawmek aldarrika-tutako paradigma. Paradigma horren arabera,nekez froga daiteke etnien eta nazioen arteanharremanik badagoenik, eta nazioak Frantziar

17

manifestu barrukoa-5.0 26/3/08 16:33 Página 17

Page 14: Iñaki Sotoren edizioa - img.txalaparta.eus · lista” izan dezake oinarri. Nazionalista abstraktuak egon badira; berezko euren nazionalitatearen eragi-nik jaso gabe, nazio guztientzat

Iraultzaren ondotik sortutako fenomeno poli-tiko modernoak dira.

Paradigma horren aitzindaria den Gellne-rren jarrera «“nazionalismoaren printzipioa”nzehazten da: unitate nazionalen eta unitate po-litikoen artean kongruentzia egon behar duelaaldarrikatzen duen printzipio politikoa da na-zionalismoa. Beste era batean esateko, mun-dua bere-berez naziotan banatuta dagoela al-darrikatzen du nazionalismoak, eta naziobakoitzari estatu bat dagokiola gaineratzendu. Printzipio horrekin, Gellnerrek naziona-lismoaren esentzialismoa kritikatu nahi du,eta, bidenabar, fenomeno historiko eta kon-tingenteari betiereko izaera eman nahi dionideologia nazionalista salatzen du.

Ikuspuntu horri Moulinesek «etnien prin-tzipioa» izenda daitekeen tresna kontzeptualakontrajartzen dio. Nazioen fenomenoa, gizate-riaren historia eta mundua bera ere hobetoulertzeko, mundua etniatan banatuta balegobezala pentsatu behar dugu. ‘Etnien printzi-pioa’ mundua zer-nolakoa den argitu nahiduen printzipio ontologikoa baino gehiagoprintzipio onto-epistemikoa da, mundua nola

18

manifestu barrukoa-5.0 26/3/08 16:33 Página 18

Page 15: Iñaki Sotoren edizioa - img.txalaparta.eus · lista” izan dezake oinarri. Nazionalista abstraktuak egon badira; berezko euren nazionalitatearen eragi-nik jaso gabe, nazio guztientzat

uler dezakegun hobeto aztertu nahi duena,alegia. Ondorioz, printzipio esentzialista bainogehiago printzipio instrumentala da. Munduanolakoa den esatearekin batera mundua hobe-to ulertzeko ditugun instrumentuak aztertunahi ditu Moulinesek. Horrek ez du esan nahiMoulines Gellnerrek deitoratzen duen «nazio-nalismoaren printzipioa»ren aurka dagoenik.Estutuz gero, printzipio horren defendatzaileizan daiteke.

Norabide horretan, nazioa eta etnia kon-tzeptu teoriko gisa ulertzeko proposamenaegiten du Moulinesek. Kontzeptu teorikoakzuzenean behagarriak ez diren entitateak dira.Kontzeptuok zientzian erabiltzen dira, etazientziaren filosofiak sakon aztertu ditu. Kon-tzeptu teorikoak dira, adibidez, zelai elektro-magnetikoak fisikan, genoma biologian etamerkatua ekonomian. Proposamen hau guz-tiz da berritzailea, eta orain arte nazioari etanazionalismoari buruz egin diren teoriak etaparadigmak osatzera dator.

Zein zentzutan aberasten ditu, ordea, Mou-linesen proposamenak nazionalismoari buruz-ko teoriak? Gainetik aztertu dugun modernis-

19

manifestu barrukoa-5.0 26/3/08 16:33 Página 19

Page 16: Iñaki Sotoren edizioa - img.txalaparta.eus · lista” izan dezake oinarri. Nazionalista abstraktuak egon badira; berezko euren nazionalitatearen eragi-nik jaso gabe, nazio guztientzat

moaz aparte, beste bi paradigma nagusi daudenazioari eta nazionalismoari buruzko ikaskete-tan: primordialismoa eta etnosinbolismoa. Le-henengoa diskurtso nazionalista prototipikoa-ren ildoan kokatzen da (zehatzago esanda,antinazionalistek diskurtso nazionalista proto-tipikotzat duten horretan). Primordialisten us-tez, nazioak betidanik existitzen dira. Garai ba-koitzean eman zaien izenaz haratago (tribu,etnia, nazio) entitate horiek gizakiarekin bate-ra jaiotzen dira, komunitate politiko funtsezkogisa. Geertz eta Van der Berghe dira joera ho-rren defendatzaileetatik batzuk. Etnosinbolis-ten iritziz, ordea, modernistek arrazoi dutegaur ezagutzen ditugun nazioak fenomenomodernoak direla esaten dutenean. Nazio mo-derno horien oinarrian etniak daudela aldarri-katzen dute, ordea, eta nazioak haiekiko dutenharremana aztertu gabe errealitate horretaznekez jabetuko garela gaineratzen dute. A. D.Smith da joera horren sortzaile eta bultzatzai-lerik ezagunena. Moulinesen ekarpena izan dabi kontzepzio horien puntu ahulak indartzea:batetik, primordialismoari atxikitzen zaionesentzialismoa baztertzen du kontzeptualiza-

20

manifestu barrukoa-5.0 26/3/08 16:33 Página 20

Page 17: Iñaki Sotoren edizioa - img.txalaparta.eus · lista” izan dezake oinarri. Nazionalista abstraktuak egon badira; berezko euren nazionalitatearen eragi-nik jaso gabe, nazio guztientzat

zio instrumentalaren bitartez, eta, bestetik, et-niak eta nazioak kontzeptu teoriko moduanidentifikatuz eta bi entitate horien arteko ha-rremanei buruz (etorkizunean) azterbide ego-kia irekiz, etnosinbolistei aurpegiratzen zaienpobrezia kontzeptuala gainditzen du.

Hala eta guztiz ere, ikuspuntu nazionalistabatetik, nazioa kontzeptu teoriko moduanulertzeko proposamena nolabait arriskutsuabadela esan behar da. Zientziaren historianzenbait kontzeptu teorikok erreferentziarik ezzutela edo kontzeptu teoriko horiek hutsak zi-rela baieztatu da. Gertaera horren adibide pa-radigmatikoa flogistoa da. George Stahlek flo-gistoa (suaren printzipioa) substantzia erregaiororen osagarritzat postulatu zuen. Printzipiohorren arabera, flogistoa erregai diren subs-tantzia guztien elementua da eta funtsezko pa-pera jokatzen du erretze prozesuan. Gerora,Lavoisierrek flogistoa kontzeptu hutsa zelafrogatu zuen eta, ondorioz, erregaiei buruzkoteorian flogisto kontzeptua sobera zegoelaedo kontzeptu teoriko hutsa zela demostratuzen. Beraz, nazioak kontzeptu teoriko gisaonartzeko prest dagoenak, teoria mailan na-

21

manifestu barrukoa-5.0 26/3/08 16:33 Página 21

Page 18: Iñaki Sotoren edizioa - img.txalaparta.eus · lista” izan dezake oinarri. Nazionalista abstraktuak egon badira; berezko euren nazionalitatearen eragi-nik jaso gabe, nazio guztientzat

zioek flogistoarena baino gehiago elektroienantza dutela frogatu beharko du, nolabait esa-teko. Aurretik aipatu dugun negazionistarenerronka kontrakoa da, izan ere, nazioa flogis-toa bezain faltsua dela uste baitu.

Moulinesen ustean, nazioak etnia motabereziak dira. Nazioak «identitatea gordetzekoeta garatzeko programa politikoa duten et-niak dira». Puntu horretan, Moulinesek bategiten du paradigma etnosinbolistari egitenzaion kritika nagusiarekin: Manifestuak na-zioen izaera funtsean politikoa azpimarratzendu, izaera politiko hori nazioak etnietatik des-berdintzen dituen ezaugarri nagusi gisa onar-tuz. Jarrera hori, esplizituki ez bada ere, naziokulturalen eta nazio politikoen arteko dikoto-mia ukatzera dator; nazio guztiak, definizioz,entitate funtsean politikoak dira, eta funtseankulturalak direnak etniak dira. Ezaugarri horida, gainera, bien arteko desberdintasun nagu-sietako bat.

Testuaren bigarren zatia nazionalismoarenetikaren ikuspuntutik dago idatzia. Aurretikaipatu dugun bezala, Moulines, atal horretan,antinazionalistari zuzentzen zaio. Antinazio-

22

manifestu barrukoa-5.0 26/3/08 16:33 Página 22

Page 19: Iñaki Sotoren edizioa - img.txalaparta.eus · lista” izan dezake oinarri. Nazionalista abstraktuak egon badira; berezko euren nazionalitatearen eragi-nik jaso gabe, nazio guztientzat

nalistak, negazionistak ez bezala, nazioak izanbadirela onartzen du. Gizadiaren historianizan duten egitekoa eta bete duten papera ne-gargarria eta okerra dela salatzen du, ordea.Nolabait esateko, mundua naziotan banatuabalego ere, hobe litzateke horrela ez izatea.Behin nazioak existitzen direla onartu eta ho-riek azaltzeko tresneria kontzeptuala eraikiondoren, zergatik izan behar dugun naziona-lista edo zergatik jarraitu behar dugun nazio-nalista izaten argitzen saiatuko da Moulines.

Helburu horrekin, Moulinesek nazionalis-moaren aldeko argudio nagusia pluralismoa-ren berezko balioaren printzipioa dela argu-diatzen du. Printzipio horrek tesi normatibobat biltzen du, zeinaren arabera, munduanahalik eta gauza gehien eta ahalik eta motadesberdinetako gauzak egotea berez ona deneta, ondorioz, pluraltasun hori babestu eta in-dartu egin behar den. Etniak eta nazioak, ino-ri kalterik egiten ez dioten neurrian, babestueta indartu behar diren gauza-klase horietakobatzuk dira.

Printzipio horrek sortzen duen lehenbizi-ko kezka honako hau da: pluralismoaren be-

23

manifestu barrukoa-5.0 26/3/08 16:33 Página 23

Page 20: Iñaki Sotoren edizioa - img.txalaparta.eus · lista” izan dezake oinarri. Nazionalista abstraktuak egon badira; berezko euren nazionalitatearen eragi-nik jaso gabe, nazio guztientzat

rezko balioaren printzipioari jarraituz, gaixo-tasun klase gehiago eta arraroagoak existitzeaona al da? Minbizi mota gehiagorekin mun-dua pluralagoa litzateke, ezta? Hortaz, mun-dua gauza gehiagoz eta desberdinagoz osatuaegonagatik, besterik gabe mundu hobea delaesan ote daiteke? Erantzuna berehalakoa da:besteari bizitzen eta garatzen uzten dion edo-zein entitate da pluralismoaren bermatzaile.Ondorioz, minbizia edo zernahi deusezta di-tzakeen edozein gaitzek pluralismoaren be-rezko balioaren aurka egiten du eta ez alde.Hipotesi horretan, minbizia pluralismoarenberme baino gehiago pluralismoaren ezaba-tzaile da. Printzipioari berari kontra egitendion heinean, minbizi mota gehiago egotea ezda inola ere onuragarria. Ikuspuntu horreta-tik, Moulinesen printzipioa ekologiaren prin-tzipioaren parekoa dela esan daiteke.

Printzipio axiologiko (balioei dagokienprintzipio) horren beste arazoa erredukzionis-moa da. Nire ustez, nazionalismoaren funtsmorala printzipio bakar batera murriztu nahiizatea huts egitea da. Judith Lichtenbergek«Nationalism: For and (Mainly) Against» arti-

24

manifestu barrukoa-5.0 26/3/08 16:33 Página 24

Page 21: Iñaki Sotoren edizioa - img.txalaparta.eus · lista” izan dezake oinarri. Nazionalista abstraktuak egon badira; berezko euren nazionalitatearen eragi-nik jaso gabe, nazio guztientzat

kuluan moralki pertinenteak diren nazionalis-moaren aldeko bost argudio erabiltzen ditu:

1) Loratzearen argumentua: gizakiek, berenfamiliaz harago, talde baten kide izanbehar dutela edo komunitate zabalagobatekin identifikatu behar dutela usteizatean datza. Hori da, izan ere, giza-kiak loratzeko bide natural eta bakarra.

2) Autodeterminazioaren argumentua: gi-zakiek autogobernurako elkarteak sor-tzeko duten eskubide morala azpima-rratzen da hemen, libreki hautatutakokideez osatutako elkarteak, betiere.

3) Ordaintzaren argumentua: injustizia za-harrak edo kalte historikoak konpon-tzeko bidea gisa azaltzen da.

4) Aniztasunaren argumentua: kultura ani-tzez eta desberdinez osatutako munduahobesten duen ikuspegia da. Kulturabatzuk beste batzuk baino hobeak dire-la uste izanda ere, argudio hori munduplurala mundu homogeneoa baino de-siragarriagoa dela defendatzean datza.

5) Berezko balioaren argumentua: kulturabaten existentzia bermatu behar den

25

manifestu barrukoa-5.0 26/3/08 16:33 Página 25

Page 22: Iñaki Sotoren edizioa - img.txalaparta.eus · lista” izan dezake oinarri. Nazionalista abstraktuak egon badira; berezko euren nazionalitatearen eragi-nik jaso gabe, nazio guztientzat

ondasuna dela defendatzen da, kulturahorri berezkoa zaion balioagatik.

Ikus daitekeenez, Moulinesen pluralismoa-ren berezko balioaren printzipioa Lichtenber-gen azkeneko bi argumentuen aurrekari batda. Moulinesena orokorragoa da, ordea, plu-raltasunaren berezko balioa kulturari ez bai-zik printzipioa babesten duen entitate ororiaplikatzen baitzaio, entitate kultural izan alaez. Lichtenbergen zerrenda ere findu, osa, sis-tematiza daiteke. Baina gauza agerikoa da na-zionalismoaren oinarri morala printzipioorohartzaile bakar batekin baino hobetoidentifikatzen dela printzipio-argudio multzobatekin.

Puntu horretan Moulinesek beste bi ele-mentu sartzen ditu: hegemonismoa, naziona-lismo faltsu edo antinazionalismo gisa, etahorri kontrajartzen zaion nazionalismo inter-nazionalista, bere ustez onuragarri delakoonargarri den nazionalismo modu bakarra.

Gaur egun existitzen diren estatu gehienakmultietnikoak dira. Estatu-nazio horiek, kasugehienetan dominazioa eta konkista zirelamedio osatu ziren, eta nagusi zen etnia baten

26

manifestu barrukoa-5.0 26/3/08 16:33 Página 26

Page 23: Iñaki Sotoren edizioa - img.txalaparta.eus · lista” izan dezake oinarri. Nazionalista abstraktuak egon badira; berezko euren nazionalitatearen eragi-nik jaso gabe, nazio guztientzat

arabera antolatu ziren. Puntu horretan, Mou-linesek bat egiten du A. D. Smithen etnia na-gusiaren teoriarekin (dominant ethnie edo co-re ethnie, Smithen terminologian). Smithekhonela azaltzen du prozesu hori:

«Though most latter-day nations are, in fact,

polyethnic, many have been formed in the first place

around a dominant ethnie, which attracted other

ethnies or ethnic fragments into the state to which it

gave a name and cultural charter». (Smith 1991: 139)

«Berez, azken garaiko nazio gehienak polietni-

koak izan arren, hasiera batean horietako asko etnia

nagusi baten inguruan osatu dira, zeinek beste etniak

edo etnien zatiak bere izena eta bere kultur izatea

eman zion estatu barrura erakarri zituen».

Moulinesen iritziz, eredu horrek dituenarazoak historian zehar agerian geratu dira.Estatu multinazionalak a priori ezinezkoakedo txarrak direnik ezin da esan. A posteriori,historiari begirada bat bota ondoren, alegia,eredu horren ezintasunak agerian geratzen di-ra. Errealitatean, etnia nagusiek alor politiko-an, ekonomikoan, linguistikoan… arauakezartzen dizkiete estatu horretako kide diren

27

manifestu barrukoa-5.0 26/3/08 16:33 Página 27

Page 24: Iñaki Sotoren edizioa - img.txalaparta.eus · lista” izan dezake oinarri. Nazionalista abstraktuak egon badira; berezko euren nazionalitatearen eragi-nik jaso gabe, nazio guztientzat

beste etnia «ahulagoei», eta berena eta baka-rrik berena den ohitura guztientzat legebihurtzen dute. Estatu eredu horiei Mouline-sek estatu-nazio hegemoniko deitzen die etaberaiei darien injustizia gogor salatzen du.Nolabait esateko, ikuspuntu arau-emaile ba-tetik, «nazionalismoaren printzipioa»rekinbat egiten du Moulinesek, elkar errespetatuzjokatu ezin duten herriek banatzeko duten es-kubidea aldarrikatzen baitu.

Horiek horrela, Moulines, nazionalismointernazionalistaren defentsa egitera igarotzenda. Nazionalismo internazionalista izendatzenduen hori nazionalismo modu ideala da; plu-ralismoaren berezko balioaren printzipioarenarabera edo printzipio hori babesten duenprograma politikoa delako, hain zuzen ere. Na-zionalismoa, bakoitzaren nazioa ez ezik, bestenazioen existentziaren eta garapenaren onar-pena da. Ondorioz, nazionalismo internazio-nalista hegemonismoaren antagonikoa da.

Beste behin oraindik Marxen eta Engelsenmanifestuari erreferentzia eginez, Moulineseknazioen iraultzari dei eginez amaitzen dumna: «(Makurtutako eta iraindutako) mun-

28

manifestu barrukoa-5.0 26/3/08 16:33 Página 28

Page 25: Iñaki Sotoren edizioa - img.txalaparta.eus · lista” izan dezake oinarri. Nazionalista abstraktuak egon badira; berezko euren nazionalitatearen eragi-nik jaso gabe, nazio guztientzat

duko nazioak: elkar zaitezte (Estatu hegemo-nikoen aurka)».

Amaitzeko, «Untxien erresuma» epilogoakomentatzea besterik ez da falta. Izenburu ho-rrekin Moulinesek espainiar estatuari egitendio erreferentzia, feniziarrek horrelaxe deitzenomen ziotelako gaur egun «Espainia» gisa eza-gutzen dugun lurraldeari. Hasteko, lurraldehorretan lau nazio eta estatu bakarra daudelakontuan hartuta, Espainia izendapena baztertueta, «Untxien erresuma» onartuko ez dela au-rreikusita, espainiar estatu izendatzea proposa-tzen du. Lau nazio horiek (Espainia, Katalunia,Euskal Herria eta Galizia) osatzen dituztenpertsonen arteko antzekotasunak eta desber-dintasunak nabarmenak direnez, estatu horrenbizitza soziala, juridikoa eta politikoa errealita-te horretara egokitzeko deia egiten du Mouli-nesek, espainiar konstituziotik hasi eta eskole-taraino. Horrela egiten ez delako, hots, nazionagusiak nazio gutxituen interesak eta beha-rrak errespetatzen ez dituelako, Espainia naziohegemonikoa dela salatzen du Moulinesek.Hori da, eta ez beste ezer, espainiar estatuak di-tuen gatazken iturria. Zer egin horren aurrean?

29

manifestu barrukoa-5.0 26/3/08 16:33 Página 29

Page 26: Iñaki Sotoren edizioa - img.txalaparta.eus · lista” izan dezake oinarri. Nazionalista abstraktuak egon badira; berezko euren nazionalitatearen eragi-nik jaso gabe, nazio guztientzat

Moulines ez da ausartzen nazio horiei aholku-rik ematen, baina argi ikusten du etnia nagu-sian urtu edo bestela estatu propio bat eraiki,beste biderik ez zaigula geratzen. Horretarakoformula argia da: autodeterminazio eskubide-aren onarpena eta nazio horien populazioaren% 50+1 boto bereganatu. Printzipio hori guz-tiz demokratikoa da, edozein demokratakonartu beharko lukeen printzipioa. Hortik da-torkio mnri azpititulua: estutuz gero, are sepa-ratista ere.

30

��

manifestu barrukoa-5.0 26/3/08 16:33 Página 30

Page 27: Iñaki Sotoren edizioa - img.txalaparta.eus · lista” izan dezake oinarri. Nazionalista abstraktuak egon badira; berezko euren nazionalitatearen eragi-nik jaso gabe, nazio guztientzat

Oinarrizko bibliografia

Polemikaren erreferentziak:

Arteta, A.: «Un nacionalista en apuros

(El inconsciente separatismo de Ulises

Moulines)», Isegoria: Revista de Filosofía Moral y

Politica, 2002ko ekaina; 26. zkia., 219-237 orr.

Arteta, A.: «Descaro del nacionalismo académico

(O las muchas malicias de Ulises Moulines)»,

Isegoria: Revista de Filosofía Moral y Politica,

2003ko ekaina, 28 zkia., 191-219 orr.

Moulines, C.U.: «Manifiesto nacionalista (O hasta

separatista, si me apuran)», Isegoria: Revista de

Filosofía Moral y Politica, 2001eko ekaina; 24

zkia., 25-49 orr.

Moulines, C.U.: «Manifiesto nacionalista (O hasta

separatista, si me apuran)», Diánoia, XLVI

liburukia, 46 zkia., 2001eko maiatza.

Moulines, C.U.: «¿Quién teme a la nación?

Respuestas a Pereda, Velasco y Villoro», Diánoia,

XLVII liburukia, 48 zkia., 2002ko maiatza.

Moulines, C.U.: «Crispaciones hispánicas

(Reflexiones en torno a la terapia antinacionalista de

Aurelio Arteta)», Isegoria: Revista de Filosofía Moral y

Politica, 2003ko ekaina, 28 zkia., 171-189 orr.

Moulines, C.U.: Manifiesto nacionalista, Bartzelona,

La Campana, 2002.

31

manifestu barrukoa-5.0 26/3/08 16:33 Página 31

Page 28: Iñaki Sotoren edizioa - img.txalaparta.eus · lista” izan dezake oinarri. Nazionalista abstraktuak egon badira; berezko euren nazionalitatearen eragi-nik jaso gabe, nazio guztientzat

Pereda, C.: «Tres desmesuras de los nacionalismos»,

Diánoia, XLVII liburukia, 48 zkia., 2002ko

maiatza.

Soto, I.: «Nazionalista bat konplexurik gabe», Jakin,

162. zkia., 2007ko iraila-urria.

Txapartegi, J.: «Zer gordetzen digu Artetak

ez-nazionalista mozorroaren atzean?», Jakin,

162. zkia., 2007ko iraila-urria.Velasco Gómez, A.: «Nación y nacionalismo»,

Diánoia, XLVII liburukia, 48. zkia., 2002komaiatza.

Villoro, L.: «Notas sobre el nacionalismo de

Moulines», Diánoia, XLVII liburukia, 48. zkia.,

2002ko maiatza.

Nazionalismoari buruzko

oinarrizko erreferentziak:

Berlin, I.: «La rama doblada: Sobre el origen del

nacionalismo» in Berlin, I.: El fuste torcido de la

humanidad, Bartzelona, Península, 1998.

Billig, M.: Banal Nationalism, New Delhi, Sage

Publications, 1995.

Breuilly, J.: Nationalism and the State, Manchester,

Manchester UP, 1993. (gaztelaniazko itzulpena:

Nación y estado, Bartzelona, Pomares-Corredor,

1990).

32

manifestu barrukoa-5.0 26/3/08 16:33 Página 32

Page 29: Iñaki Sotoren edizioa - img.txalaparta.eus · lista” izan dezake oinarri. Nazionalista abstraktuak egon badira; berezko euren nazionalitatearen eragi-nik jaso gabe, nazio guztientzat

Connor, W.: Ethnonationalism: The Quest for

Understanding, Princeton, Princeton University

Press, 1994.

Geertz, C.: The Interpretation of Cultures, 2nd edn.,

London, Fontana, 1993. (gaztelaniazko itzulpena:

Interpretación de las culturas, Bartzelona, Gedisa,

1988).

Gellner, E.: Nations and Nationalism, Oxford,

Blackwell Publishers, 1983. (gaztelaniazko itzul-

pena: Naciones y nacionalismo, Madril, Alianza,

1988).

Hobsbawm, E.: Nations and Nationalism since 1780:

Programme, Myth, Reality, Cambridge, CUP,

1992. (gaztelaniazko itzulpena: Naciones y nacio-

nalismo desde 1970, Bartzelona, Crítica, 2000).

Hutchinson, J.; Smith, A.D. (arg.): Nationalism,

Oxford, Oxford University Press, 1994.

McKim, R.; McMahan, J. (arg.): The Morality of

Nationalism, Oxford, OUP, 1997. (gaztelaniazko

itzulpena: La moral del nacionalismo, I eta II libu-

rukiak, Bartzelona, Gedisa, 2003).

Miller, D.: On Nationality, Oxford, Oxford

University Press, 1995. (gaztelaniazko itzulpena:

Sobre la nacionalidad, Bartzelona, Paidos, 1997).

Ozkirimli, U.: Theories of Nationalism: A Critical

Introduction, New York, St. Martin’s Press, 2000.

33

manifestu barrukoa-5.0 26/3/08 16:33 Página 33

Page 30: Iñaki Sotoren edizioa - img.txalaparta.eus · lista” izan dezake oinarri. Nazionalista abstraktuak egon badira; berezko euren nazionalitatearen eragi-nik jaso gabe, nazio guztientzat

Smith, A.D.: National Identity, London, Penguin,

1991. (gaztelaniazko itzulpena: La identidad

nacional, Madril, Trama, 1997).

Smith, A.D.: Nationalism and Modernism: A Critical

Survey of Recent Theories of Nations and

Nationalism, London, Routledge, 1998. (gaztela-

niazko itzulpena: Nacionalismo y modernismo,

Madril, Istmo, 2000).

Van den Berghe, P.: «Race and Ethnicity: A

Sociobiological Perspective», Ethnic and Racial

Studies, 3rd. edn., 1 (4), 1998, 401-11 orr.

34

manifestu barrukoa-5.0 26/3/08 16:33 Página 34

Page 31: Iñaki Sotoren edizioa - img.txalaparta.eus · lista” izan dezake oinarri. Nazionalista abstraktuak egon badira; berezko euren nazionalitatearen eragi-nik jaso gabe, nazio guztientzat

Manifestu nazionalista

(are separatista ere esango nioke,estutuz gero)

35

manifestu barrukoa-5.0 26/3/08 16:33 Página 35

Page 32: Iñaki Sotoren edizioa - img.txalaparta.eus · lista” izan dezake oinarri. Nazionalista abstraktuak egon badira; berezko euren nazionalitatearen eragi-nik jaso gabe, nazio guztientzat

36

manifestu barrukoa-5.0 26/3/08 16:33 Página 36

Page 33: Iñaki Sotoren edizioa - img.txalaparta.eus · lista” izan dezake oinarri. Nazionalista abstraktuak egon badira; berezko euren nazionalitatearen eragi-nik jaso gabe, nazio guztientzat

ihiru tesi

Mamu bat dabil Europako kantzelergoetanbarrena. Eta ez kantzelergoetan soilik, baitaparlamentuetan, prentsan, unibertsitateetaneta, oro har, «iritzi publiko» esaten zaioneanbarrena ere. Eta ez Europakoetan soilik, baitamundu osokoetan ere. Ez gara Marxek etaEngelsek duela mende eta erdi beren Manifes-tuan aipatzen zuten zomorroaz ari. Orain go-bernu, parlamentu, kazetari eta intelektualakizutzen dituen mamuak ezaugarri oso desber-dinak ditu komunistek iragarri zuten harene-tik: nazionalismoaren mamua da. Badirudipertsona zintzo orok hari egotzi behar diolagaur egun Gizateriari horrenbeste sufriaraz-ten dion zorigaitzen errua.

Zomorro hori hartuko dugu aintzat hona-ko saiakera honetan. Hiru tesi aldeztu nahi

37

manifestu barrukoa-5.0 26/3/08 16:33 Página 37

Page 34: Iñaki Sotoren edizioa - img.txalaparta.eus · lista” izan dezake oinarri. Nazionalista abstraktuak egon badira; berezko euren nazionalitatearen eragi-nik jaso gabe, nazio guztientzat

ditut horren gainean. Lehen tesiak izaera enpi-rikoa du (eta horrenbestez, berez ez da filosofobatentzat duin –baina batzuetan, arazoen gor-dintasuna dela-eta, filosofook diziplinen mugezharaindira joan beharra daukagu–): nazionalis-moa fenomeno kultural sakona da, ez modairagankorra. Bigarrenak izaera metodologikoadu, eta aldeztu nahi dudan tesi nagusia da: na-zionalismoaren fenomenoa jorratzerakoan ho-rri dagozkion diziplina sozio-kulturalek urrita-sun kontzeptual eta metodologiko nabariadute. Oraindik ere kulturaren zientzietan osozabaldua dagoen txirotasun metodologiko ja-kin baten adierazpenetariko bat da urritasunhori. Hirugarren eta azken tesiak izaera etiko-politikoa du (eta, beraz, ez da zientziaren filoso-fo batentzat duin –baina, lehenengo tesiko arra-zoi berengatik, mugez haraindira joatekonahiko arrazoi badudala uste dut–): hau ez da,egia esan, aurreko bi tesietatik ondorioztatzenden korolario praktikoa, eta, nire ustez, ageri-koa besterik; honako lema honetan bil daiteke:gora nazionalismoa!

Abia gaitezen hipotesi sozio-psikologikobatetik, nire ustez datuetan ondo oinarritua

38

manifestu barrukoa-5.0 26/3/08 16:33 Página 38

Page 35: Iñaki Sotoren edizioa - img.txalaparta.eus · lista” izan dezake oinarri. Nazionalista abstraktuak egon badira; berezko euren nazionalitatearen eragi-nik jaso gabe, nazio guztientzat

dagoena, eta gaur egungo zein iraganeko fe-nomeno politiko, sozial eta kultural ugariulertzea ahalbidetzen diguna: nazionalismoa-ren sustrai psikologikoa gizaki askok duenemozio sendo eta iraunkorra da; emozio ho-rri antzinako denboretatik «aberriarenganakomaitasuna» esan zaio, nahiz eta esparru inte-lektualetan jada ez den erabiltzen adierazpidehori. Beste edozein emozio sendo eta oina-rrizkoren moduan, zentzuz bideratuz gerooso kreatiboa izan daiteke; baina itxuragabe-tzen edo itotzen bada, oso suntsigarri gertadaiteke. Efektu berak atzeman ditzakegu, orohar, positiboki baloratzen diren beste maita-sun mota batzuetan: buruestimuan (nork be-re duintasunari dion maitasunaren zentzuan),bikotearenganako maitasunean, seme-alaben-ganako maitasunean, eta baita gauza abstrak-tuagoei diegun maitasunean ere (askatasunaedo ezagutza kasu).

Beren buruei «razionalista» deritzaten fi-losofo batzuek emozio horiek «irrazionalak»direla esango dute. Baina filosofo «razionalis-ta» ere, hezur-haragizko gizakia denez, hase-rretu egingo da gehiegi makurrarazten badu-

39

manifestu barrukoa-5.0 26/3/08 16:33 Página 39

Page 36: Iñaki Sotoren edizioa - img.txalaparta.eus · lista” izan dezake oinarri. Nazionalista abstraktuak egon badira; berezko euren nazionalitatearen eragi-nik jaso gabe, nazio guztientzat

te, goibeldu egingo da bikoteak uzten badu edoseme edo alaba bat hiltzen bazaio, kartzelan sardezaten ekiditen ahaleginduko da, eta izutuegingo du alzheimer gaitza izan dezakeela pen-tsatze hutsak. Filosofo razionalista ere aipatuditugun maitasun irrazionalei lotua dago. Bi-denabar, azpitesi bat postulatuko dut hemen,azal-azaletik, hori justifikatzeko lekurik ez du-dan arren: «razional» eta «irrazional» adjekti-boek ez dute batere balio gizakien kontuakulertzeari gagozkionean.

Edonola ere, maitasun-emozio horiek guz-tiek, «razional» nahiz «irrazional» izan, badutezerbait komunean: gizaki gehienentzat naturaleta saihestezin dira. Beste ezaugarri bat erepartekatzen dute: gizabanakoak lotura-senti-mendu estua du gainditzen duen objektu bate-kiko; aldi berean bere buruaz kanpoko zerbaitgisa eta bere identitate propioaren oinarrizkoosagai moduan hautematen duen zerbaitekiko.Aldi berean kanpoko eta intimo den «zerbait»hori entitate oso zehatzek osa dezakete, halanola bikoteak edo familiak, ezagutza zientifi-koaren gisako entitate arras abstraktuek, edobaita horren zehatzak eta horren abstraktuak

40

manifestu barrukoa-5.0 26/3/08 16:33 Página 40

Page 37: Iñaki Sotoren edizioa - img.txalaparta.eus · lista” izan dezake oinarri. Nazionalista abstraktuak egon badira; berezko euren nazionalitatearen eragi-nik jaso gabe, nazio guztientzat

ez diren gauzek ere, adibidez norberaren duin-tasunak, askatasunak… edo baita aberriak ere,hain justu. Maitasun-emozio horiek asetzeko,gizabanakoak energia dosi ikaragarriak erabilditzake, arrisku handiei aurre egin diezaiekeedo bizitza bera ere sakrifika dezake.

Lotura edo auto-traszendentzia sendokoemozio sorta ematen delako, eta, orokorki, ho-rietatik asko gizakiari berezko zaizkiola edoare oso baliotsu direla onartu ohi den arren,ezin ondoriozta daiteke emozio nazionala,aberriarenganako maitasuna, horien artekobat denik, jakina. Antinazionalistak esan deza-ke, norberaren duintasun, bikote, ezagutza edofamiliarenganako maitasunaren gisako bulka-dak onar, edo are positiboki balora baditzake-gu ere, haatik aberriarenganako maitasuna ar-buiatu egin behar dela. Puntu horrexetatikabiatuko da gure eztabaida. Antinazionalistaemozio jakin baten aurkaria da; ezin du emo-zio horren errealitate psikologikoa ukatu, bai-na desordena psikiko larritzat dauka, nola edohala ito edo gainditu behar dena. Zer arrazoieman daitezke emozio nazionalaren aurkarideklaratzeko?

41

manifestu barrukoa-5.0 26/3/08 16:33 Página 41

Page 38: Iñaki Sotoren edizioa - img.txalaparta.eus · lista” izan dezake oinarri. Nazionalista abstraktuak egon badira; berezko euren nazionalitatearen eragi-nik jaso gabe, nazio guztientzat

42

manifestu barrukoa-5.0 26/3/08 16:33 Página 42

Page 39: Iñaki Sotoren edizioa - img.txalaparta.eus · lista” izan dezake oinarri. Nazionalista abstraktuak egon badira; berezko euren nazionalitatearen eragi-nik jaso gabe, nazio guztientzat

iibi antitesi:

negazionismoa eta kontranazionalismoa

Nire ustez, nazionalismoaren kritikariak bieraso-ildo oinarrizko eta prima facie onargarriplantea ditzake seriotasunez; hain zuzen, gaiariburuzko literaturan planteatu izan dira. Bi ar-gudiatze-ildo antinazionalista horiek nahastuegin ohi dira, bereizi egin behar dira alabaina,bai kontzeptualki eta bai metodologikoki: osopremisa desberdinak dituzte, nahiz eta, azkenbatean, ondorio berera garamatzaten. Lehe-nengo argudio mota «tesi negazionista» esandiezaiokegunetik abiatzen da, eta bigarrena«jarrera kontranazionalista» deritzadanetik.1

43

1. Aipatu beharrik ere ez da izango, noski, testuinguru honetan«negazionismo» deritzadanak ez duela inongo zerikusirikhistoriografia garaikidean jarrera errebisionistaren aurkakoektermino horri maiz ematen zioten erabilerarekin, BigarrenMundu Gerraren historiari zegokionez bereziki.

manifestu barrukoa-5.0 26/3/08 16:33 Página 43

Page 40: Iñaki Sotoren edizioa - img.txalaparta.eus · lista” izan dezake oinarri. Nazionalista abstraktuak egon badira; berezko euren nazionalitatearen eragi-nik jaso gabe, nazio guztientzat

Tesi negazionistak zera aldarrikatzen du: ezda existitzen benetako entitaterik «halako-edo-horrelako nazioa» terminoaren erreferen-tetzat har daitekeenik, estatu burujabe batezari ez bagara behintzat. Nazioaren kontzeptuzehatza, estatuarenetik desberdina den heine-an, kontzeptu hutsa litzateke, beraz. Nazio ba-ten izen propioak, estatu bat (edo, agian, lu-rralde geografiko bat) izendatzeko erabiltzenez badugu, entitate mitiko edo fikziozko batiegingo lioke erreferentzia. Hortaz, «Kroazia»terminoak 1992. urtea arte edo «Kurdistan»ekgaur egun, Patagonia edo Alpeen pareko lu-rralde geografiko bat izendatzeko soilik erabil-tzen ez badira behintzat, «Zeus» edo «Pega-so»k izendatzen dutena izendatuko lukete;ezertxo ere ez, alegia.

XX. mendeko pentsamendu politiko-juri-dikoan negazionismoak izan dituen iturbu-ruak Hans Kelsenen positibismo juridikoanaurki ditzakegu. Haren Zuzenbidearen Teoriaeragin handikoaren arabera, testuinguru ho-rretan ez dauka zentzurik Estatuaz ez bestezerbaitez arduratzeak, Estatua Konstituzio ba-tek eta arau sistema batek ondo definitutako

44

manifestu barrukoa-5.0 26/3/08 16:33 Página 44

Page 41: Iñaki Sotoren edizioa - img.txalaparta.eus · lista” izan dezake oinarri. Nazionalista abstraktuak egon badira; berezko euren nazionalitatearen eragi-nik jaso gabe, nazio guztientzat

unitate juridiko-administratiboa den heinean.Haren lanik oinarrizkoenean, ZuzenbidearenTeoria Hutsa delakoan, argi eta garbi esaten duKelsenek Estatuak bere buruaz desberdina denzerbait –nazioaren nahia, esaterako– «errepre-senta» dezakeela dioen ideia zientziaren mai-lan inongo oinarririk ez duen fikzioa dela.2

Doktrina kelseniarrean inspiratua, Nega-zionismoa oso zabaldua dago gaur egungo po-litika-esparruaren ohiko terminologian (eta,hortaz, baita arazoak ulertzeko duen eran ere).Adibide baterako, «Nazioarteko Zuzenbide»deritzan diziplinak leial jarraitzen die Kelsenenarrastoei, eta praktikan ez da «Estatuen artekoZuzenbidea» besterik. Kelsenek berak ere go-gor baieztatu zuen Nazioarteko Zuzenbidearen(Völkerrecht) zentzu bakarra Estatuen artekojokabidea arautzean datzala.3 Hortaz, adminis-trazio-unitate diren Estatuen arteko harremanjuridikoez arduratzeak soilik dauka zentzua,

45

2. Cf. H. Kelsen, Reine Rechtslehre, Viena, Franz Deuticke, 1960,302 or.

3. Cf. H. Kelsen, op. cit., 337 or.

manifestu barrukoa-5.0 26/3/08 16:33 Página 45

Page 42: Iñaki Sotoren edizioa - img.txalaparta.eus · lista” izan dezake oinarri. Nazionalista abstraktuak egon badira; berezko euren nazionalitatearen eragi-nik jaso gabe, nazio guztientzat

eta ez nazioen arteko harreman juridikoez, ho-riek Estatuez desberdin diren entitatetzat bal-din badauzkagu.

Planeta mailako instantzia politiko gore-nak ere, berez planetako arazo politiko-juridi-koak konpontzeko ardura duenak, sorburukelsendarreko izena dauka: «Nazio BatuenErakunde» esaten dio bere buruari, nahiz etabenetan «Estatu Batuen Erakunde» esan be-harko geniokeen, gaitz-ulertuak eta itxaropenfaltsuak saihesteko.

(Lehenengo exkursoa: Ageriko arrazoiak direlamedio, gaur egun ezin esan daiteke delako erakundehori «Estatu Batuena» denik, oraindaino bere bu-ruari izen propiorik eman ez dion Lurreko herrialdebakarra izendatzeko erabili ohi baita izen hori. Egia-tan, «Estatu Batuak» ez da adiera bakarreko izena,egitura federaldun Estatu asko baitago munduan;«Ameriketako Estatu Batuak» ere ez da izen propioa,hogeita hamarren bat Estatu burujabe biltzen dituenkontinentearen izena baita «Amerika»; gainera, gaiz-ki izendaturiko «Ameriketako Estatu Batuez» gain,«Estatu Batu» izena duten beste bi Estatu badira gu-txienez amerikar kontinentean, alegia: «MexikokoEstatu Batuak» eta «Brasilgo Estatu Batuak». Horre-la, bada, «Estatu Batuak», «Ameriketako Estatu Ba-

46

manifestu barrukoa-5.0 26/3/08 16:33 Página 46

Page 43: Iñaki Sotoren edizioa - img.txalaparta.eus · lista” izan dezake oinarri. Nazionalista abstraktuak egon badira; berezko euren nazionalitatearen eragi-nik jaso gabe, nazio guztientzat

tuak» eta, bistan denez, «Amerika» ez dira izen zu-zenak herrialde bakar batentzat. Herrialde horreta-ko biztanleek gaurdaino uko egin diotenez berenburuei eta beren Estatuari izen propio bat ematea-ri, bada nahiko arrazoi gainerakoak izan gaitezenhoriek bataiatuko ditugunak, erreferentzia nahas-garria izango ez den izen benetako batekin. Latino-amerikar herrialdeetan dagoeneko nahiko zabal-dua dagoen izen bat proposatzen dut: «gringoak»herrialde horretako biztanleentzat eta «Gringolan-dia» berorien Estatuarentzat. Bi izenak adiera ba-karrekoak eta erabat nahastezinak dira. Exkursoa-ren amaiera).

Are harrigarriagoa da politologo askok etaaskok estatua eta nazioa nahastea, aditu ez di-renek baino zehaztasun kontzeptual gehixea-go izango zutela espero baitzitekeen. Esate ba-terako, Oxford Concise Dictionary of Politicsitzal handikoaz ezagutzen dudan argitalpenikberrienean (1996koan) ez dago «nazio» termi-noarentzat inongo sarrerarik; bai, ordea, «es-tatu-nazio» (nation-state) terminoarentzat.Agi danean, kontsulta politologikorako lanhorren argitaratzaileen iritziz ezin eztabaida-tuzkoa da «nazio» terminoa zentzuz estatua-ren markoan soilik erabil daitekeela. «Estatu-

47

manifestu barrukoa-5.0 26/3/08 16:33 Página 47

Page 44: Iñaki Sotoren edizioa - img.txalaparta.eus · lista” izan dezake oinarri. Nazionalista abstraktuak egon badira; berezko euren nazionalitatearen eragi-nik jaso gabe, nazio guztientzat

nazio»ari buruzko artikulu luzean, Paul In-gramek izenpetzen duenean, autorearen iri-tziz nazio kontzeptua zerk bereizten duendeskribatzen zaigu laburki: «eraikuntza miti-koa… indar politiko oso pertsuasibo eta bote-retsua». Aurrerago zera ere gehitzen dio: «Bikontzeptuak, «nazioa» eta «Estatua», batzendirenean, puntako agintariekiko zilegitasuneta eraginkortasunaren nahasketa arras kon-pultsiboa sortzen du horrek».

Hona hemen «negazionismoaren kontzep-zio klasiko» esan geniezaiokeena: printzipioz,zientzia politikoetan ez dauka zentzurik na-zioez (Estatuez aparte) hitz egiteak, gauza ho-riek ez baitira existitzen; dena dela, ezin uka-tuzkoa da sarritan jendea abentura arrasarriskutsuetan murgiltzen dela nazio batenizenean, eta ez Estatu batenean. Beraz, indarizugarria duen mitoa da. Eta zergatik daukahalako indarra mitoak? Ez, alajaina, errealita-tean oinarritzen delako, beren boterea zilegiz-tatu nahi duten puntako agintariek masa si-nesberak manipulatzen dituztelako baizik.

Dena dela, kontuan har Ingramen testua1996an argitaratu zela. Alegia, Berlingo harre-

48

manifestu barrukoa-5.0 26/3/08 16:33 Página 48

Page 45: Iñaki Sotoren edizioa - img.txalaparta.eus · lista” izan dezake oinarri. Nazionalista abstraktuak egon badira; berezko euren nazionalitatearen eragi-nik jaso gabe, nazio guztientzat

sia erori eta zazpi urte geroago, Sobietar Bata-suna banandu eta bost urte geroago, eta Jugos-lavia zenaren zatiketarekin amaitu zen gudabortitza Balkanetan hasi eta lau urte geroago.Gertakari horietatik lehenengoa deskribatze-rakoan zera esan ohi da, eta badirudi onarga-rri dela hori esatea: Berlingo harresia erortze-an nazio alemaniar bakarraren bi Estatualemaniarrak batzeko bidea ireki zen. Ekialde-ko Alemaniako masek 1989ko udazkenekomanifestazio izugarrietan oihukatzen zuten le-ma izan zen batze-prozesua lotu zuen haria:«Wir sind ein Volk» («Nazio bakarra gara»).Lema hori, bide batez, ez zuten Ekialdeko Ale-maniako estatuko «puntako agintariek» as-matu; are gehiago, horiei ez zien grazia izpirikegiten esaldi horrek. Aipatu dugun bigarrengertakari politikoa honela deskribatu ohi da:Estatu propiorik ez zuten dozena bat naziorenindependentzia-grinak sobietar estatu batera-tua (singularrean) zatitu zuen, nomenklatura(hots, puntako agintariak) aurka izan arren.Azkenik, sinesgarri dirudi hirugarren kasua,Jugoslavia zenarena, modu honetan deskriba-tzeak: Estatu burujabe propioak sortu nahi zi-

49

manifestu barrukoa-5.0 26/3/08 16:33 Página 49

Page 46: Iñaki Sotoren edizioa - img.txalaparta.eus · lista” izan dezake oinarri. Nazionalista abstraktuak egon badira; berezko euren nazionalitatearen eragi-nik jaso gabe, nazio guztientzat

tuzten nazio batzuen borroka, puntako agin-tarien nagusitasun nahiaren aurka; agintarihoriek beste nazio batekoak ziren, serbiarrakalegia. Eman ditugun hiru deskribapen horieknahiko sinesgarriak dira enpirikoki eta, jaki-na, aurreiritzirik gabeko edonork uler ditzake;baina ulertezin lirateke baldin aipatu dugunartikuluaren autorearen pareko negazionista-ren batek arrazoi balu. Zentzurik gabeko des-kribapenak lirateke edo, onenean ere, maita-garrien ipuin baten antzeko zerbait. Berrikigertatutako hiru adibide historiko horiek ne-gazionistak bere eskema teoriko orokorrare-kin bateragarri egin ahal izateko ordaindu be-har duen prezio metodologikoa neurrigabekihandia da, nire ustez.

Hala eta guztiz ere, azter ditzagun berriznegazionismoaren ondorio orokorrak. Harenarabera, emozio nazionala, aberriaganakomaitasuna, liluraren baten emaitza da, edo arehaluzinazio batena; talde-erokeria kasu bat li-tzateke. Alderatzekoa litzateke, esaterako, es-painiar konkistatzaileek El Doradorenganakosentitzen zuten emozio sendoarekin, burube-ro batzuek asmatu duten eta benetan existi-

50

manifestu barrukoa-5.0 26/3/08 16:33 Página 50

Page 47: Iñaki Sotoren edizioa - img.txalaparta.eus · lista” izan dezake oinarri. Nazionalista abstraktuak egon badira; berezko euren nazionalitatearen eragi-nik jaso gabe, nazio guztientzat

tzen ez den zerbaitekiko erakarpen eutsi ezi-nezko eta arriskutsuarekin. Egoera horren on-dorio praktiko morala litzateke haluzinazionazionalista grotesko horrek jota daudenaksendatzen saiatu behar izatea eskura ditugunbitarteko guztiak erabiliz: pedagogikoak, psi-koterapeutikoak, edo, behar izanez gero, her-tsadura administratiboa (zentsura, isunak,etab.), edo are fisikoa (kartzela)…

Jarrera negazionistaren edukia, beraz, fakti-koa eta, aldi berean, arau-emailea da: jarreraarau-emaile jakin bat bultzatzen du, balizko ger-taera negatibo baten deskribapenean oinarritzendena, nazioen benetako inexistentziarenean, ale-gia. Ostera, aztertuko dugun nazionalismoarenaurkako beste jarrera, «kontranazionalismo» de-ritzadana, modu ebaluatibo edo arau-emailehutsean ematen da aditzera. Kontranazionalis-moak ez du ukatzen nazioak (Estatuez desberdi-nak diren heinean) benetan existitzen direnik,ezta gertaera historiko asko eta asko ulertzekogarrantzirik dutenik ere; baina zorigaiztokoerrealitatetzat jotzen ditu, tamalez erabat errea-lak diren entitatetzat, mikroorganismo infek-zioso bat bezain errealak. Horrelakoak dire-

51

manifestu barrukoa-5.0 26/3/08 16:33 Página 51

Page 48: Iñaki Sotoren edizioa - img.txalaparta.eus · lista” izan dezake oinarri. Nazionalista abstraktuak egon badira; berezko euren nazionalitatearen eragi-nik jaso gabe, nazio guztientzat

nez, nazioak erauzi egin behar lirateke, edo,besterik ez bada, ahal bezain beste murriztu be-har lirateke. Honako hau da arrazoibidea, gain-giroki: nazioak dira nazionalismoa sortzearenkausa, edo, gutxienez, bai beharrezko baldintza;era berean, nazionalismoa da Gizateriarenhondamendi askoren kausa zuzen edo zeharka-koa (gerrak, krisi ekonomikoak, elite ustelekmasak manipulatu izana, etab.). Ondorioz,modus tollens praktiko bat aplikatuz gero, infe-ri dezakegu nazioak deuseztatu egin behar di-rela edo, bestela, hori guztiz litekeena ez bada,adierazpen folkloriko huts izan arte murriztu,kaltegarri izan ez daitezen. Kontranazionalis-moa, beraz, «nazio» deritzagun entitateen eba-luazio erabat negatiboan oinarritzen den ekin-tza politikorako programa bat da.

Nire ageriko asmoa nazionalismoaren aldeegitea denez, deskribatu berri ditugun bi ja-rrera antinazionalisten kritikari ekingo diotjarraian. Hala eta guztiz ere, argi dago horrenaurretik nazio kontzeptua aztertu behar delaahal bezain zorrotz, hura zentrala baita ezta-baida honetan, jakina.

52

manifestu barrukoa-5.0 26/3/08 16:33 Página 52