3

Click here to load reader

HUSTUTZEAREN PROIEKTUAREN PROZESUA

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: HUSTUTZEAREN PROIEKTUAREN PROZESUA

HUSTUKETA PROIEKTUAREN PROZESUA

Proiektu edo ataza berri honi hasiera emateko; lehenik eta behin egin beharrekoa argi izan behar genuen. Hortaz, zereginaren inguruan ideia bat jaso genuelarik, informazio bilketari ekin genion. Bertan, Jorge Oteiza artista eta Eulalia Bosch filosofa kataluniarraren inguruko informazioa bilatu genuen. Prozesu honetan hainbat zalantza suertatu zitzaizkigun arren, bi ideia azpimarratu edo gailendu ziren bilaketa lan honetan. Alde batetik, Oteizaren eskulturetan nabaria den ezaugarri esanguratsua, hau da, espazioen hustuketa bera. Eta bestetik, Eulalia Bosch-en singulartasunetik pluraltasunera pasatzeko aldarrikapena

Hala eta guztiz ere, informazio bilketaren ostean, zalantzak areagotu ziren, ez bagenekien zer egin behar genuen zehazki eta nola. Horregatik, irakasleari mezua igorri genion gure dudak helaraziz. Zortea izan genuen eta irakasleak aurrez aurre hurrengo egunerako egin beharrekoa zer zen argitu zigun.

Hortaz, taldekideok adostu genuen etxean bakoitzak hausnarketa lan bat egin behar genuela. Bertan, hustu nahi genuen hori zer zen pentsatu eta hausnartu behar genuelarik. Gainera, taldekide guztion hausnarketekin elkarlana islatu nahi genuen gure eskultura horretan. Horretaz gain, zer material mota erabil genezakeen ere eztabaidatu genuen. Buztina, plastilina, kartoia eta “Coca-Cola” latak hautatuko genituela erabaki genuen eta horiek uztartuz, material ezberdin horien elkarketarekin, pluraltasun edo elkarlan hori ere adierazi nahi genuela.

Gelara itzuli ginen aste bete beranduago eta gure hausnarketa lana buruturik genekarrela, lehenengo oztopoarekin topatu ginen. Ez genekien nola hasi eskultura eraikitzen, hau da, guk genituen ideia horiek guztiak eskultura baten bidez nola adierazi. Orduan, Estitxuk esperimentu txiki bat proposatu zigun blokeo horren aurrean. Materialarekin lehenengo kontaktu bat izan genezan, taldekide bakoitzak eskultura txiki bat sortu behar genuen. Edozer izan zitekeen, inprobisazio hutsa.

Page 2: HUSTUTZEAREN PROIEKTUAREN PROZESUA

Ondoren, eskultura txikiak genituelarik hauek fusionatu genituen proiektu bakar batean eta hori izan da gure eskulturaren emaitza. Josuneren “barraskilo-tik hartu genuen espiralaren ideia. Asierren potetik, hustu-beharreko “kontinente” hori. Denon artean eman genion ziklikotasun izaera, nahiz eta batzuetan hustutzeko beharra eduki, hustutako hori barrura buelta baitaiteke. Eta laurok hustu nahi dugun hori uztartu dugu. Honela, lau kontzeptu horien hustuketa eta betetze zikloak adierazten digu, gizaki bezala, bilakatu egiten garela eta egoera ezberdinetan eragin ezberdinak jasan ditzakegula.

Prozesu oso interesgarria izan da. Blokeo puntu batekin hasi ginen eta materialekin kontaktu hutsean sartzearekin bat hasi ginen kreatibo izaten. Ariketa hau, klasean haurrekin erabiltzeko esperimentu polita iruditzen zait. Neure eskolako ikasle garaian, ohikoena irakasleak

Page 3: HUSTUTZEAREN PROIEKTUAREN PROZESUA

soluzioa edo ideiaren bat ematea izaten zen. Baina ariketa honekin, ikasleak eurak dira iniziatiba hori izango dutenak, hausnartuko dutenak eta sortuko dutenak. Eginez egiten dira gauzak, ez dago beste modurik.