View
223
Download
0
Embed Size (px)
DESCRIPTION
Â
Citation preview
PRAKTIKAONAKezinduei emandako arretan
HOBETO BIZITZEAEstrategia Erreaktiboak
PRAKTIKA ONAK
ezinduei emandako arretan
Jokabideari lotutako laguntza positiboko gida hau Hobeto BizitzeaProiektuaren barruan kokatzen da. Proiektu hori Arabako ForuAldundiak sustaturikoa izan da, zerbitzuak atenditutako pertsonen bizikalitatea hobetzean oinarritutako arreta eredu baterantz orientatzekoxede nagusia edukita.
Arreta eredu hau ikuspegi, kontzeptu eta arreta jarraibide aurreratue-nak, pixkanaka, zerbitzu ezberdinetan sartzearen inguruan antolatutadago:
• Laguntzen paradigma eta eredua.• Pertsonan oinarritutako plangintza.• Bizi kalitatearen kontzeptua eta dimentsioak.• Jokabideari lotutako laguntza positiboa.
Ikuspegi berri horren ondotik, erronka ezinduen arretan, profesionaldiren aldetik, esku hartzen duten pertsonen lan jarraibideak egokitzeada, bai haien funtzioa plangintza eta esku-hartze teknikoan oinarritzendenean, bai zerbitzuen eguneroko antolamenduan, funtzionamenduaneta arretan oinarritzen direnean. Halaber, esku hartzen duten pertsonaguztiengan, halabeharrez, jarrera aldaketa esan nahi du: inolakozalantzarik gabe profesionalena, baina, baita ere, erabiltzaileena eurenaeta haien senideena. Azken batean, aldaketaren aurrean egon ohi denerresistentzia naturala gainditzeko esfortzu bateratua edukitzea esannahi du.
Espero dugu Hobeto Bizitzea proiektuaren esparruan landutako etaadostutako prestakuntza material hauek helburu horretan laguntzea.
Egilea
SIIS Dokumentazio eta Ikerketa ZentroaEgia-Kareaga Fundazioa
EdizioaArabako Foru Aldundia
DiseinuaEstudio Lanzagorta
MaketazioaConcetta Probanza
InprimaketaArabako Foru Aldundia
Lege Gordailua: VI/484-2011
Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe (by-nc-nd): Ezin da lan hau merkataritza xedetarako erabili, eta lan era-torrien sorkuntza ere ez. Argitalpen honen erreprodukzio partziala baimendua dago, irabazi-asmorik gabe helbu-ru didaktiko, informatzaile edo dibulgatzaileak dituenean, eta irabazi-asmorik gabeko erakunde publiko edo pri-batu batek eginikoa bada. Erreprodukziorik egingo balitz, jatorrizko iturria adierazi beharko litzateke; eskuliburua-ren titulua, egilea, eta editorea.
AURKEZPENA 5
I. SARRERA 7
II. FUNTSEZKO ALDERDIAK 91. Funtsezko oinarriak 9
2. Esku-hartzearen faseak krisi egoeretan 12
III. OKERRERA EGIN BAINO LEHEN, JOKABIDE BATIERANTZUTEKO ESTRATEGIAK 14
1. Jokabideari jaramonik ez egitea 14
2. Pertsona beste jarduera baterantz bideratzea 15
3. Feedback-a ematea 15
4. Une hori aprobetxatzea gaitasun alternatiboak praktikatzeko 16
5. Entzute aktiboa aplikatzea 17
6. Jokabidea hurbiltasunagatik kontrolatzea 21
7. Jokabidea jarraibideen bitartez kontrolatzea 21
8. Aldartea hobetzea 22
9. Komunikazioa erraztea 22
10. Lasaitzea erraztea 23
IV. JOKABIDEARI ERANTZUTEKO ESTRATEGIAK PERTSONABERE ONETIK ATERATA DAGOENERAKO 25
1. Estimuluen aldaketa 25
2. Ingurune fisikoa erabiltzea kalteei aurrea hartzeko 26
2. Ingurune fisikoa erabiltzea kalteei aurrea hartzeko 27
3.1. Euste fisiko motak 27
3.2. Oinarrizko kautelak: jarduteko protokoloak 29
3.3. Euste fisikoan aplikatu behar diren oinarrizko jarraibideak 29
3.4. Euste fisikoak aplikatu diren aldien erregistroa 31
4. Sendagai bidezko eustea 32
V. LAGUNTZA EMATEN DUTEN LANGILEEN BEHAR EMOZIONALAKAITORTU ETA HORIEI ERANTZUTEA 34
1. Sentimenduak eta emozioak kontrolatzearen garrantzia 34
2. Norberaren emozioak aitortzea 34
3. Pentsatzeko eta gertaerak interpretatzeko dugun modua berraztertzea 35
4. Alferrikako pentsamendua edukitzearen ohiturak saihestea 36
5. Pentsamenduen eta sentimenduen A-B-C eredua aplikatzea egoera zailei 37
3
AURKIBIDEA
6. Lasaitzen ikastea 39
6.1. Arnasa hartzean oinarritutako lasaitzea 39
6.2. Giharren erlaxazioa 39
7. Azterketa eta hausnarketa saioak, krisi egoerak eta gero 41
OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA 45
4
Hobeto Bizitzea • Praktika Onak
Estrategia erreaktiboei buruzko gidaliburu hau “Hobeto bizitzea” izeneko
seriearen barruan kokatzen da, eta, praktika onei buruzko beste gidaliburu
tekniko batzuekin batera, “Egoitza arreta nola ulertzen dugun.
Ezinduentzako kalitatezko arreta lortzeko oinarrizko jarraibideak" izeneko
gidaliburuarekin doa. Bere aplikazio eremua, ordea, egoitzen eremutik
harago doa eta bizitzako beste testuinguru batzuetan ere aplikatu ahalko
da, hain zuzen ere gidaliburu hau osatzen duten jokabidearen ebaluazio
funtzionalari buruzko praktika onei buruzko gidaliburua eta jokabideari
lotutako laguntza positiboari buruzko praktika onei buruzko gidaliburua
bezala.
Serie hau eratzen duten material guztiak bezala, gidaliburu hau eztabaida
eta adostasun prozesu baten emaitza da. Eztabaida eta adostasun hori
hainbat profesionalen artekoa izan da, profil ezberdinekoak, nahiz eta
interes komuna partekatu: ezinduentzako egoitza zerbitzuetako bizi
kalitatea hobetzea eta, horretarako, arreta eta laguntza emateko modua
hobetzea.
Gidaliburu lantzerakoan parte hartzea errazteko, eztabaida talde bat
antolatu zen. Hartan, hurrengoek parte hartu zuten: Ezinduen Arloaren
arduraduna eta laguntza teknikariak; ezinduei arreta emateko zerbitzuetan
lan egiten duten taldeetako profesionalak; gizarte zerbitzuetarako
idazkaritzako kalitate teknikaria, proiektua koordinatzeaz arduradun, eta
SIIS Egia-Kareaga Fundazioaren Dokumentazio eta Ikerketa Zentroko
profesionalak, proiektuaren ideiaren eta diseinuaren nahiz prestakuntza
materialen idazketaren eta prozesua dinamizatzearen arduradun. Hauek dira
Eztabaida Taldeetako Kideak:
• Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Ezinduen Arloa:
– Francisco Javier Leturia Arrazola. Arloaren zuzendariordea.
– Blanca Arrazola Herce. Arloko psikologoa.
– Txelo Auzmendi Jimenez. Lanbide terapeuta Autonomia
Pertsonalerako Zentroan.
– Edurne Basterra Arana. Etxebidea Egoitzaren ikuskatzailea.
– Izaskun Cuesta Aizagar. APDEMAko (Adimen ezintasuna duten
pertsonen aldeko Arabako elkartea) psikopedagogoa.
– Meyi Fernandez Rodriguez. Arloko psikologoa.
– Saioa Foronda Alonso. Arloko psikologoa.
– Iñigo Larrieta Pascual. Etxebidea Egoitzako psikologoa.
5
AURKEZPENA
– Raquel Maestro Lazaro. Arloko pedagogoa.
– Juan Olmo Osa. Ehari Eguneko Zentroko psikologoa.
– Marta Palacios Angulo. Goizalde Egoitzako psikologoa eta arduradun
teknikoa.
– Ana Sosoaga Campos. Etxebidea Egoitzako hezitzailea.
– Stella Urquijo Jauregui. Egoitzetako hezitzailea.
• Gizarte zerbitzuetarako idazkaritza.
– Itziar Gonzalez de Zarate Ruiz. Koordinatzailea. Kalitate teknikaria.
• SIIS Egia-Kareaga Fundazioaren Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa:
– Helena Sotelo Iglesias. “Hobeto bizitzea” proiektuaren ideiaren eta
aplikazioaren arduraduna.
Parte hartzeko bide honek, eztabaida taldean sartu ez diren profesionalen
eta teknikarien ekarpen zuzenarekin aberastutakoa gainera, aukera eman
du hainbat ekarpen egokirekin eztabaida fintzeko eta gidaliburu osatzeko.
Ekarpen horiek oso ikuspegi eta jarrera ezberdinetatik egin dira, eta, beraz,
lortutako adostasunaren izaera oso adierazgarri hori zabaldu eta sakondu
egiten da.
Proiektu honetan, zuzenean edo zeharka, parte hartu duten profesional
guztiek edukitako esku-hartzea eta eraikitzeko eta hitz egiteko jarrera
eskertu nahi ditugu. Haien laguntzarik gabe, ezinduekiko arretan duten
esperientziaren eta beren ezagutza zuzenaren eta egunerokoaren ekarpenik
gabe, kanpoko ikuspegiari eta ideia trukeari ireki gabe, Hobeto bizitzea
proiektua ezin existitu zitekeen.
6
Hobeto Bizitzea • Praktika Onak
Serie honen baitan ere kokatzen den jokabideari lotutako laguntza
positiboko planak diseinatzeko gidan azaldu egiten da ingurunean eta bizi
estiloan esku hartzera eta jokabide gatazkatsuentzako gaitasun
alternatiboak irakastera zuzendutako estrategia sistematikoak behin eta
berriro erabiltzea metodo eraginkorra dela horrelako jokabideen
maiztasunean eta bizitasunean murriztapen bortitza lortu ahal izateko. Hala
eta guztiz ere, murriztapen hori lortzen den arte, pertsonak jokabide
gatazkatsuko uneak eduki ditzake. Horietan, beharrezkoa izango da
laguntza ematen duten langileek berehala esku hartzea, horren bitartez
pertsona bera nahiz bertan dauden beste batzuk arriskuan egongo diren
egoerak saihesteko edo kalte material adierazgarriak eragin daitezkeen
beste egoera batzuk galarazteko.
Egoera hauek gertatzen direnean horiei aurre nola egin jakitea da jokabide
gatazkatsuak ageri dituzten pertsonei laguntzen lan egiten dugunon kezka
nagusienetako bat: egoera hemen eta orain gertatzen da, beraz, epe ertain
edo luzera horiek murriztea lortuko duten esku-hartzeak aplikatzearen
kaltetan izan gabe, beharrezkoak ditugu, baita ere, egoera horiek eta horien
ondorioak berehala kontrolatzen lagunduko gaituzten estrategiak.
Gidaliburu honek jokabide gatazkatsuentzako estrategia erreaktibo batzuk
deskribatzen ditu, eta horiek lagungarri izan dakizkiguke azkar,
segurtasunez eta eraginkortasunez kontrolatzeko kasuan kasuko jokabideak
horiek gertatzen direnean. Estrategia horiek III. idatz zatian –Okerrera egin
baino lehen, jokabide bati erantzuteko estrategiak– eta IV. idatz zatian
–Jokabideari erantzuteko estrategiak pertsona bere onetik aterata
dagoenean– azalduko dira, eta hertsapeneko hierarkia hurrenkeraren
arabera aurkeztuko (hertsapen gutxienekotik hertsapen gehienekora).
Proposatu den hurrenkera ez dago zertan zorrozki aplikatu, baina
baliagarria da kontuan izateko beti ahalik eta hertsapen gutxieneko aukera
aplikatu behar dela, eta, inoiz ez, zorrozki behar den denbora baino
gehiagoan. Horiek kontsultatzerakoan, halaber, garrantzitsua da aintzat
hartzea askotan erabilgarria izan daitekeela estrategia bat baino gehiago
erabiltzea, jokabide gatazkatsua zein fasetatik igarotzen ari den.
Gidaliburu ixteko azken idatz zati bat dago, eta hura laguntza ematen duten
langileen behar emozionalak estaltzera zuzendutako estrategia multzo bat
ematean oinarritzen da. Halaber, norberak bere burua kontrolatzeko
teknikak ematen dira, izan ere, oso erabilgarriak izan daitezke horrelako
krisi egoerei maiz aurre egiteak eragin dezakeen estresari aurre egiteko.
Horrelako estrategiak eduki ahal izatea funtsezkoa da laguntza ematen
7
Estrategia Erreaktiboak
I.SARRERA
GOGORATU
Ahalik eta hertsapen gutxieneko aukeraaplikatu behar da beti, eta behar dendenboraz bakar-bakarrik.
Hobeto Bizitzea • Praktika Onak
8
duten profesionalen egoera emozionala zaintzeko, izan ere, egunero egoera
zailei aurre egin behar izateak, neurri bateko erasokortasuna dutenak,
emozio eta sentimendu negatiboak eragin ditzake eta horiek estres
handikoak izan daitezke behar bezala bideratzen ez badira. Gure
sentimenduei aurre egiten eta gure estresa bideratzen lagunduko diguten
estrategiak aurreikusten ez baditugu, ziurrenik zigor erako neurriak hartuko
ditugu oldarkor, jokabidea eten dezaketela uste dugulako, iraganean horiek
egokiak izan ez badira ere. Horrela jarduteak, jarraibiderik gabe,
hausnarketa gutxiko erreakzioek gidatuta, gure porrot sentimendua
indartzen lagunduko du bakarrik, eta baita gure buruarengan dugun
konfiantza maila murrizten ere.
Funtsezko oinarriak
• 1.- Jokabideari lotutako laguntzapositiboa oinarritu egin behar dapertsonan oinarritutako balioetan. Baliohoriek pertsona bakoitzaren duintasuna,lehentasunak eta helburuak errespetatubehar dituzte.
• 2.- Estrategia erreaktiboak erabiltzeaaurrea hartzeko beste estrategiarikgabe ez da etikoa.
• 3.- Estrategia erreaktiboak ezinikusiaeragiten ez dutenetakoak dira.
• 4.- Krisi egoerak bideratzeko modurikonena horien agerpenari aurrea hartzeada.
• 5.- Estrategia erreaktiboak ahalik etahertsapen gutxienekoak izan behar dira.
II.FUNTSEZKO ALDERDIAK
Krisi egoerei aurre egitea ahalbidetuko diguten estrategiak edukitzeko
beharraren kaltetan izan gabe, ez dugu ahaztu behar jokabideari lotutako
laguntzako esku-hartzeen helburu nagusia pertsonaren bizi kalitatea
hobetzea dela, eta baita epe luzera haren jokabide gatazkatsuak gainditzen
laguntzea ere. Ikuspegi horretatik begiratuz gero, krisiaren aurrean
erreakzio erako estrategiak tresna osagarri bihurtzen dira, eta horietara jo
beharra geroz eta garrantzi gutxiagokoa izango da, jokabideari lotutako
laguntza positiboko esku-hartzeek emaitzak lortzen doazen heinean,
jokabide gatazkatsuak murrizteari eta gaitasun alternatiboak ikasteari
dagokionez.
Hori dela eta, estrategia erreaktiboak azaldu baino lehen, interesgarria da
jokabideari lotutako laguntza positiboaren ikuspegiaren oinarrizko alderdiak
azpimarratzea estrategia hauei dagokienez. Halaber, interesgarria da esku-
hartzearen faseak deskribatzea, krisiaren etapen arabera, eta baita
komunikazioak betetzen duen papera agertzea ere esku-hartze prozesu
osoan zehar.
1. FUNTSEZKO OINARRIAK
• 1. oinarria.- Jokabideari lotutako laguntza positiboa oinarritu
egin behar da pertsonan oinarritutako balioetan. Balio horiek
pertsona bakoitzaren duintasuna, lehentasunak eta helburuak
errespetatu behar dituzte.
Jokabideari lotutako laguntza positiboa pertsonaren duintasunarekiko
errespetuan oinarritutako balioetan oinarritzen den ikuspegi bat da, eta,
bakarka eta pertsonalizatuta, aplikazioaren hartzaile den pertsonaren
berariazko beharrei erantzuten saiatzen da.
Ezinduei abusuaren edo zabarkeriaren xede izango ez direla bermatzeko
modu onena haiek estigmatizatuko ez dituzten estrategiak planteatzea
da, ohiko inguruneetan adin berdinekoak diren eta ezintasunik ez duten
pertsonei aplikatzen zaizkienen antzekoak hain zuzen. Aplikatzen diren
estrategia erreaktiboak, beraz, jokabide gatazkatsuak ageri dituen eta
krisi fasean dauden ezintasunik gabeko pertsonei aplika dakizkiekeenen
antzekoak dira.
• 2. oinarria.- Estrategia erreaktiboak erabiltzea aurrea hartzeko
beste estrategiarik gabe ez da etikoa eta ezta onargarria ere.
9
Estrategia Erreaktiboak
Jokabideari lotutako laguntza positiboko planek hainbat estrategia bildu
behar dituzte:
– Batzuen helburuak ingurune aldaketak ezabatu edo sartzera
zuzendutakoak izango dira, inguruneak beharretara hobeki egokitzen
zaizkiela lortzeko eta, hartara, jokabide gatazkatsuak agertzeari
aurrea hartzeko.
– Beste batzuen helburua jokabide gatazkatsuentzako gaitasun
alternatiboak irakastea izango da, horien bitartez aldaketa iraunkorrak
eta epe luzerakoak lortzeko.
– Zenbaitetan, gainera, beharrezkoa izango da estrategia erreaktiboak
sartzea, jokabide gatazkatsuak bideratzeko horiek gertatzen diren
unean bertan.
Estrategia erreaktiboek, erabiltzen direnean, izaera osagarria edukitzen
dute: ezin da diseinatu jokabideari lotutako laguntza positiboko plan bat
bertan estrategia erreaktiboak sartuta bakarrik. Aldiz, horiek beti
ingurunean esku hartzeko estrategien eta gaitasun alternatiboak
ikasteko estrategien osagarri izan behar dira. Kontrakoa, aldiz, gerta
daiteke: jokabideari lotutako laguntzako plan bat diseina daiteke, eta
bertan ingurunean esku hartzeko estrategiak eta gaitasun alternatiboak
ikastekoak bakarrik sartzea, estrategia erreaktiborik aurreikusi gabe.
Beste era batera esanda, estrategia erreaktiboak beharrezkotzat jotzen
direnean bakarrik sartzen dira plan batean.
Estrategia erreaktiboak eta krisiak gidatzekoak larrialdi egoerei
erantzuteko bakarrik erabiltzen dira, eta ez epe luzera jokabide
gatazkatsuak murrizteko modu bat bezala. Ondorioz, pertsona baten
kasuan horrelako estrategietara behin eta berriro jo beharra igartzen
bada, horrek esan nahi izan dezake jokabideari lotutako laguntzako
planaren beste osagai batzuk ez direla funtzionatzen ari eta, beraz,
horiek berriro ebaluatu eta aldatu behar direla.
• 3. oinarria.- Estrategia erreaktiboak ezinikusia eragiten ez
dutenetakoak dira.
Estrategia erreaktiboek ez dute irakaste funtziorik planaren baitan.
Larrialdiko prozedura bat dira, eta prozedura hori jokabide gatazkatsua
ageri duen pertsonak berak nahiz hurbileko inguruneko beste pertsona
Estrategia erreaktiboenosagarritasuna
Estrategia erreaktiboek, erabiltzendirenean, izaera osagarria edukitzen dute:ezin da diseinatu jokabideari lotutakolaguntza positiboko plan bat bertanestrategia erreaktiboak sartuta bakarrik.Aldiz, horiek beti ingurunean eskuhartzeko estrategien eta gaitasunalternatiboak ikasteko estrategien osagarriizan behar dira.
Hobeto Bizitzea • Praktika Onak
10
batzuk kalteak jasaten dituztela saihesteko erabiltzen da, edo krisi
egoeren bizitasuna murrizteko (erasoa, norberaren buruari egindako
erasoa, jabetza hondatzea), laguntzako planaren baitan jokabide
arriskutsuei aurrea hartzeak kale egin duenean.
Ezinikusia eragiten ez duten estrategiak dira, hau da, zigorraren
erabilera gaitzesten dute, izan ere, osagai anitzeko jokabideari lotutako
laguntzako plan baten esparruan eraginkorragoak dira hauek zigor
estrategiak baino.
• 4. oinarria.- Krisi egoerak bideratzeko modurik onena horien
agerpenari aurrea hartzea da.
Aurrea hartzeak esan nahi du, funtsean, aldaketak ezabatu edo sartuko
direla pertsona bizitzen den, lan egiten duen edo aisiako jarduerak
burutzen dituen inguruneetan, modu horretara jokabide gatazkatsuak
agertzeko aukera gutxiago eduki ditzan. Ideia nagusia hau da: jokabide
gatazkatsua pertsonaren banakako ezaugarrien eta bere bizi
ingurunearen ezaugarrien arteko elkarrekintzaren emaitza da.
Jokabidearen ebaluazio funtzionalaren bitartez –serie honetako praktika
onei buruzko gidaliburu baten berariazko gai–, faktore horiek
identifikatuko ditugu, eta jokabideari lotutako laguntzako planak ezabatu
edo aldatu behar diren gauzak, pertsonak, jarduerak edo tokiak
adieraziko ditu.
Maila honetako prebentzioak, halaber, inguruneko aldaketak eskatzen
ditu, horien bitartez arazoen eragina murrizteko jokabideak agertzea
saihestea ezinezkoa denean. Adibidez, pertsonaren jokabidea gauzak
botatzea bada, bere helmenaren barruan egongo den objektu kopurua
murriztu dezakegu, edo eskura dauden objektuak material bigunago
batean egindakoak direla ziurtatuko dugu, ahalik eta kalte gutxienak
egon daitezen.
• 5. oinarria.- Estrategia erreaktiboak ahalik eta hertsapen
gutxienekoak izan behar dira.
Jokabideari lotutako laguntzako planek estrategia erreaktiboak hartu
behar dituzte beren baitan, larritasun maila ezberdinak estaltzeko:
Estrategia Erreaktiboak
11
Krisi baten aldiak
Krisi guztiak antsietate egoera batetikabiatzen dira, maila ezberdinetatik igaroeta gero tentsio maila murriztera iristeko:
• Antsietatea. Krisi egoera guztiek,hasierako uneetan, pertsonarenjokabide normalean aldaketa eduki ohidute. Ezaugarria neurriz gainekoenergia gastua izaten da. Hurrengoakbezalako aztarnak eduki ohi ditu:berehalako arreta behin eta berriroeskatzea, ukabilak estutzea, batetikbestera asaldaturik ibiltzea…
• Jarrera defentsiboa. Pertsonaprofesionalaren aurrean jartzen dajarrera defentsiboarekin, arrazoizkokontrola galtzen hasten ari delaantzematen duenean. Garrasiak,mehatxuak, mahaian kolpeak ematea…bezalako aztarnen bidetik agertzen da.
• Krisia. Pertsonak jokabide erasokorradu, eta horrek bere buruari nahiz bestepertsonei kalte egiteko arriskua esannahi du. Profesionalari eraso egitekoasmoarekin, lurrera gauzakbotatzearekin, arma gisa erabildaitezkeen tresnak heltzearekin…erakusten da. Une honetan arrazoizkokontrola erabat galtzen da.
• Tentsio mailaren murrizketa. Behinkrisia gertatuta, tentsio mailak beheraegiten du. Une honetan, pertsonaarrazoizko kontrola berreskuratzenhasten da.
Hobeto Bizitzea • Praktika Onak
12
– Pertsona batzuentzat, neurri horiek beste jarduera batzuetara
bideratzea besterik ez dira izango edo jarraibide bidezko kontrolekoak
krisia identifikatzeko fasean, hau da, jokabidea areagotzearen ondotik
agertzen den krisiko fasean.
– Beste kasu batzuetan, planak toki mugaketan oinarrituko dira.
– Pertsonak berak, bere kideek edo langileek erasoren bat jasateko
arriskua dutenean, beharrezkoa izan daiteke esku-hartze fisiko
laburrak identifikatzea horiek saiheste aldera.
– Identifikatzen diren jokabideak larriagoak direnean eta iraupen
luzeagoa dutenean, beharrezkoa izan daiteke euspen fisikoko
prozedurak erabiltzea.
Krisi egoera bat agertzen denean, beharrezkoa da lortu nahi den
emaitza ekar diezaguketen estrategia guztiak hartu eta horietatik
hertsapen gutxienekora jotzea.
2. ESKU-HARTZEAREN FASEAK KRISI EGOERETAN
Krisiak gidatzeko planak krisiek ageri dituzten faseei jaramon eginez landu
eta aplikatu behar dira:
• 1. fasea. Krisia identifikatzeko fasea. Jokabidearen bizitasuneanigoera edo hazkundea igartzen denean gertatzen da, eta krisi guztien
hasieran dagoen antsietate aldiarekin bat egiten du. Krisi bat nola
saihestu aztertu beharko litzatekeen unea da. Adibidez, pertsonak aldez
aurretik erakusten al du krisi bat gertatuko dela erakusten duen
aztarnarik? Asaldatuago al dago? Hizkera estereotipaturik ba al du?
Lehenengo aztarna agertzen den unean, pertsona lasaitu daiteke edo
bereziki mehatxagarria den egoera aldatu: pertsona testuinguru
lasaiago baterantz bidera daiteke, pixkanaka hitz egin dakioke, edo
gelako jarduera maila murriztu daiteke. Jarduteko banakako planean,
zehaztu egin beharko da pertsona horrengan zer zeinuk erakutsi
dezakeen krisia gertatuko dela.
• 2. fasea. Esku-hartze fasea. Krisia lehertzen denean eta pertsonakdefentsako edo erasoko jarrera agertzen duenean gertatzen da.
Pertsona bera nahiz gainerakoak egon daitezkeen kalteetatik babesteko
larrialdiko prozedurak erabiltzeko aukera aintzat hartuko da. Edonola
Estrategia Erreaktiboak
13
ere, kasu bakoitzeko inguruabar berezietan, ahalik eta intrusio
gutxieneko metodora joko da.
• 3. fasea. Krisia desaktibatzeko fasea. Jokabideak bizitasuna galtzenduela eta tentsio maila murrizten dela ikusten den unea da. Pertsona
bera –eta baita esku hartu duten pertsona guztiak ere– lasaitu
dezaketen estrategiak eta beste krisi bati aurrea hartzekoak aintzat
hartzeko unea da.
Krisi egoeretan esku hartzeko plan bat diseinatzeko garaian, garrantzitsua
da honakoa:
• Kontu handiz definitzea zer den krisi egoera bat.
• Esku hartzeko prozedurak eta horiek aplikatzearen ardura nork edukiko
duen deskribatzea.
• Plana ezartzeko behar diren baliabideak identifikatzea: adibidez,
jarduera programa aldatzea edo laguntza ematen duen taldeko beste
kide bati laguntza eskatzea.
III.OKERRERA EGIN BAINOLEHEN, JOKABIDE BATIERANTZUTEKO ESTRATEGIAK
Jokabideak okerrera egiten duelasaihestera zuzendutako estrategiak
• Jokabideari jaramonik ez egitea
• Pertsona beste jarduera baterantzbideratzea
• Feedback-a ematea
• Gaitasun alternatiboak praktikatzea
• Entzute aktiboa aplikatzea
• Jokabidea hurbiltasunagatikkontrolatzea
• Jokabidea jarraibideen bitartezkontrolatzea
• Aldartea hobetzea
• Komunikazioa erraztea
• Lasaitzea erraztea
GOGORATU
Estrategia guztiek ez dute kasuguztietarako balio: horien egokitasunapertsonaren, testuinguruaren,inguruabarren eta jokabide motarenaraberakoa da. Kasu bakoitzean,beharrezkoa izango da ageri den faktoremultzoari hobekien egokitzen zaionestrategiara edo estrategietara jotzea.
Hobeto Bizitzea • Praktika Onak
14
Maiz, jokabidearen inguruko arazoak bat-batean agertzen direla uste izaten
da, baina, ondoren, inguruabarrak aztertzerakoan, ikusi ohi da pertsonak
adierazle fidagarri batzuk ageri ohi dituela, zerbait ongi joaten ez aritzearen
erakusle, jokabide gatazkatsua gertatu baino lehen. Aztarna horiek
ezberdinak dira pertsona bakoitzaren kasuan, baina behatu daitezkeen
zeinu batzuekin agertu ohi dira: hitz edo esaldi berdina errepikatzea: “zer
ordu da?”, “nik ez dut hemen egon nahi”; bekokia iluntzea; adi-adi
begiratzea; mainak egitea; behin eta berriro alde batetik bestera ibiltzea;
arnasestuka arnasa hartzea; eta abar.
Argi dago jokabide erasokorreko gertaera hauetako asko gertatu egiten
direla laguntza ematen dugun profesionalok ez ditugulako identifikatu
hasierako zeinu horiek, edo, gehiagotan, haien jokabidea aldarazten ez
dugulako zeinu horiek nabarmen agertzen direnean. Krisi gertaera bat hurbil
dagoela jakinarazten duen aztarna edo seinale bezala jarduten duten
atariko jokabideak behar bezala definitzeak lagundu egingo digu horiek
topatzen eta neurriak berehala hartzen, egoera krisiaren fasera iristen dela
saihesteko.
Idatz zati honetan hori egiteko modu ezberdinak aztertzen dira, hau da,
jokabide bati erantzuteko dauden modu ezberdinak jokabideak berak
okerrera egin baino lehen. Garrantzitsua da kontuan izatea estrategia
guztiak ez direla egokiak kasu guztietan: horien egokitasuna pertsonaren,
testuinguruaren, inguruabarren eta jokabide motaren araberakoa da. Kasu
bakoitzean, beharrezkoa izango da ageri den faktore multzoari hobekien
egokitzen zaion estrategiara edo estrategietara jotzea.
1. JOKABIDEARI JARAMONIK EZ EGITEA
Jokabideari jaramonik ez egitea oso estrategia egokia izan daiteke zenbait
kasutan, betiere, jokabideak kalteak eragiteko arriskurik ez badarama
berekin, ez jokabidea ageri duen pertsonarentzat, ezta beste pertsona
batzuentzat ere –profesionalak zein erabiltzaileak izan gorabehera–.
Adibidea:
Juan autismoa duen mutiko bat da. Jokabide estereotipatua ageri du, hain zuzen ereeskuak begien aurrean mugitzea adi-adi argi foku bati begiratzen dion bitartean.Jasotzen ari den ikusmen estimulazioak indartu egiten du bere jokabidea.
Kasu honetan, jokabideari lotutako laguntzako planak zera gomenda dezake adibidez:
– ingurunea aldatzea (argi sistema aldatzea);
GOGORATU
Jokabideari jaramonik ez egitean datzanestrategiak ez du esan nahi, inolaz ere,pertsonari jaramonik egingo ez zaionik.
Estrategia Erreaktiboak
15
– jokabide gatazkatsuaren ordez erabiltzeko gaitasun alternatibo bat irakastea(kaleidoskopio batetik begiratzea);
– beste jokabide batzuk positiboki indartzea (aisian eta astialdian jokabidegatazkatsua ez diren beste eskulan batzuk egiten dituenean goraipatzea edolaudatzea);
– jokabide estereotipatuari jaramonik ez egitea, hura gertatzen denean.
Gogora ezazu jaramonik ez egiteari buruz hitz egiten dugunean, jokabideari
buruz ari garela beti eta, inoiz ez, pertsonari jaramonik ez egiteari buruz.
2. PERTSONA BESTE JARDUERA BATETARANTZ BIDERATZEA
Jokabidea arriskutsua izatera iritsi daitekeenean pertsonarentzat edo haren
inguruan daudenentzat, edo jardueretan parte hartzea zailtzen duenean, ez
da komeni hari jaramonik ez egitea.
Horrelakoetan, egokia da pertsona eskura duen beste jardueraren batera
bideratzeko aukera hausnartzea. Zenbaitetan, krisi gertaera bat hurbil
dagoela dioten lehenengo aztarna edo arrastoak agertzean jardunez gero,
nahikoa izan daiteke aldaketa hori egitearekin.
Adibidea
Peio jangelan eserita dago, afariaren zain –une hori ohiko aurrekari bezalaidentifikatuta dago garrasi egitean eta eskuari hozka egitean oinarritutakojokabideetarako–, eta eskuetako bat astintzen ari dela ikusten da bestearekin plateraseinalatzen duen bitartean. Zera esan dakioke: “Peio, zerbitza dezagun ura”, edo“zergatik ez didazu mahaia jartzen laguntzen?”. Horrela, nahi ez den jokabidetikdistraituko duen beste jarduera betara bideratzen ariko gara.
Gogora ezazu horrelako uneetan portaera geroz eta lehenago birbideratu,
orduan eta eraginkorragoa izango dela esku-hartzea, eta orduan eta aukera
gutxiago egongo direla jokabide gatazkatsua agertzeko.
3. FEEDBACK-A EMATEA
Beste estrategia bat pertsonari feedback positiboa ematea izan daiteke, hau
da, beragandik espero den jokabide egokia zein den gogoraraztea eta
kontrolatzera iritsiz gero zer lortu dezakeen jakinaraztea.
Hobeto Bizitzea • Praktika Onak
16
Adibidea
Mikelek ondoko kideari iletik tira egiten dio bazkalorduan, hark bere ogi zatia emandiezaion. Esertzeko unean, jokabide hori saihesteko moduetako bat zera esatea izandaiteke: “Mikel, gogora ezazu zure kideei enbarazurik egiten ez badiezu, horrenbestegustatzen zaizun liburu hori erosteko behar duzun dirua eskuratuko duzula”.
4. UNE HORI APROBETXATZEA GAITASUN ALTERNATIBOAKPRAKTIKATZEKO
Adierazi da jada jokabide gatazkatsua ezabatu edo murrizteko modu bat,
epe luzera, pertsonari portaera egokiagoak irakastea dela, horien bitartez
jokabide gatazkatsuak ageri dituenean lortu nahi dituen helburuak lor
ditzan.
Pertsonak jokabide gatazkatsua ageri ohi duen egoera une on bat da
irakatsi zaizkion jokabide alternatiboak lantzeko: norberak bera burua
kontrolatzea, komunikazioa, gizarte gaitasunak edo autonomia
pertsonalekoak, eta abar.
Adibidea
Ainhoak ikasi du bazkaldu eta gero jangelatik azkar irteteko modu bat platera botatzeadela. Erabilgarria izan daiteke langileei jangelatik irteteko nahia erakusteko moduegokiago bat irakastea. Musuzapia plateraren gainean jartzea edo platerak harraskaraeramatea jokabide onargarriak izan daitezke platera botatzearena ordezkatzeko.
Lehen deskribatu diren estrategientzat bezala, ez itxaron pertsonak
jokabide desegokia agertu arte zuk jarduteko; komenigarria da une horiei
aurrea hartzea, lehenengo arrastoa antzematen den bezain laster.
Adibidea
Xabierrek garrasi egiten du langileek bere gustuko musika jar diezaioten lortzeko, etabere komunikazio taulan musikaren sinboloa seinalatzea irakasten ari zaio. Toki batetikbestera azkar ibiltzen hasten denean –hori egin ohi du musika gailua dagoen aretoansartzen denean–, bere komunikazio taulara joateko gonbitea luza dakioke, eta hankasuan kasuko sinboloa erakuts dezala. Horrela, langileek bere CD gustukoena jartzenlagundu ahal izango diote.
Gogora ezazu pertsonak benetan jokabide alternatiboa ikasteko (platera
harraskara eramatea, musikaren sinboloa erakustea), beharrezkoa dela orain
arte jokabide gatazkatsuarekin lortutako edo saihestutako gauza berdinak
lortu edo saihestea (jangelatik irtetea, musika entzutea).
Entzute Aktiborako jarraibideak
• Eman erabateko arreta pertsonari.
• Neutrala izan, ez epaitu.
• Pertsonaren sentimenduetan jarriarreta, eta ez bakarrik esaten edoegiten duen horretan.
• Onartu hausnarketarako isiltasundenboraldi bat hartzea.
• Errepikapenak egin mezuak argi uzteko.
Estrategia Erreaktiboak
17
5. ENTZUTE AKTIBOA APLIKATZEA
Entzute aktiboak esan nahi du pertsona zuzenean adierazten ari dena ez
ezik, esaten ari denaren atzean ageri diren sentimenduak, ideiak edo
pentsamenduak ere harrapatu behar direla. Oso estrategia eraginkorra izan
daiteke ahoz komunikatzeko gaitasun onak dituzten pertsonekin, nahiz eta
zenbaitetan oso jokabide gatazkatsuak agertu mezu zehatzen bat jakinarazteko.
Jokabide gatazkatsuaren hasierako faseetan entzute aktibora joz gero, pertsonari
aukera emanez bere arazoari buruz hitz egiteko eta arazoa konpontzen saiatu
gabe zer sentitzen duen ulertuz, larritasuna areagotzea saihestu ahalko da.
Gogoratu entzute aktiboa, estrategia orokor bezala, ez dela egokia
komunikatzeko inolako gaitasunik ez duten pertsonen kasuan.
Pertsona bat aktiboki entzuteko, komenigarria da hurrengo jarraibideak
jarraitzea. Hala eta guztiz ere, horrek ez du esan nahi egoera fisikoa
kontrolpean edukitzeari utzi behar zaionik, jokabideak okerrera egin
dezakeelako eta leherketaren fasera iritsi. Hona hemen jarraibideak:
• Eman erabateko arreta pertsonari une horretan.
Ezinbestekoa da zure arreta pertsonari ematea. Horretarako:
– Bilatu gainerakoengandik bereizitako toki bat, distrakziorik gabekoa,
bertan pertsonari arreta guztia eman ahal izateko.
– Ez saiatu aldi berean bi gauza egiten –adibidez, erregistro bat betetzen
den bitartean entzutea edo bazkaria itxaroten ari den bitartean–,
pertsonak jaramonik egiten ez zaiola uste izan dezakeelako.
– Begietara begiratzen diozula ziurtatu.
– Makurtu apur bat aurrerantz, eta egin baietz buruarekin aldian behin,
esaten ari dena ulertzen duzula erakusteko.
– Ez mugitu etengabe zure eserlekuan, eta boligrafoekin edota paperen
klipekin ez jolastu.
• Neutrala izan, ez epaitu.
Izan daiteke pertsona oso asaldaturik egotea eta ahotsaren tonua
altxatzea gertatu den zerbait esateko garaian. Esan dezake, adibidez,
haserre dagoela dirua lapurtu diotela uste duelako, familiaren etxera
Hobeto Bizitzea • Praktika Onak
18
ezin joan daitekeelako asteburuan edo zerbait gaizki egin duela
badakielako (alkohola edan sendagileak debekatu duenean, lanera
berandu iristea, eta abar).
Horrelako egoeretan, saiatu zera egiten:
– EZ eman agindurik: “utzi garrasi egiteari oraintxe bertan!”.
– EZ mehatxatu: “egiten baduzu, damutu egingo zara!”, “berriro
horrela hitz egiten baduzu, gelatik irtengo zara!”.
– EZ bota erretorikarik: “badakizu berandu iritsiz gero zigortu egin
zaitzaketela...”, “alkohola edaten baduzu, osasun arazoak edukiko
dituzu, adibidez...”.
– EZ eman aholkurik edo ez proposatu konponbiderik: “egin behar
duzuna zera da...”, “aipa ezazu tailerreko zure arduradunarekin”.
– EZ kritikatu, erruduntzat jo edo harekin ados ez zaudela esan: “beti
gezur berdinak esaten dituzu”, “ez duzu behar bezala arrazoitzen”,
“honetan ez duzu arrazoirik”.
– EZ galdetu zeintzuk diren modu jakin batean jarduteko arrazoiak,
zergatik egiten edo esaten duen zerbait aztertu gabe: “Anaren zeloak
dituzu”, “hori esaten ari zara ni izorratzeko”.
– EZ saiatu bestea hobeto sentiarazten, bere kezketatik distraitzen edo
horiek ezabatu edota ukatzen: “bihar beste era batera ikusiko dituzu
gauzak”, “ez kezkatu. Gauzak konpondu egingo dira”, “ahaztu eta
joan telebista ikustera”.
– EZ saiatu arrazoiak, zergatiak, bilatzen, ezta arazoa konpontzen
saiatzeko informazio gehiago biltzen saiatu ere: “eta... noiz hasi zinen
horrela sentitzen?”, “nork eman dizu ideia hori?”.
• Pertsonaren sentimenduetan jarri arreta, eta ez bakarrik esatenedo egiten duen horretan.
Pertsona batzuk beren arazoak deskribatzeko gai badira ere, beti ez
zaizu erraza egingo gertatzen ari denarekiko nola sentitzen diren
identifikatzea. Adi eta kontu handiz entzun beharko duzu pertsonaren
benetako mezua, zure enpatia gaitasunari helduta. Sentimendu horiek
justifikaturikoak direla uste zein ez, kontua da pertsonarentzat oso
benetakoak direla, beraz, egon adi horien aurrean.
GOGORATU
Entzute aktiboa aplikatu egin behar dapertsonak lasaitzea lortzen duen arte,jokabide gatazkatsuaren bizitasuna hurakontrolatzea posible den maila baterainomurrizten duen arte.
Estrategia Erreaktiboak
19
• Onartu hausnarketarako isiltasun denboraldi bat hartzea.
Erantzun baino lehen, utzi denboraren bat esaten duenari buruz
hausnartzeko. Maiz, bera izango da isiltasuna apurtuko duena
informazio berria emanez edo beste hausnarketa batzuk eginez.
• Errepikapenak egin mezuak argi uzteko.
Ulertu duzula uste duzunean, jakinarazi iezaiozu ulertu duzula. Hori
egiteko modu bat pertsona esaten ari dena zure hitzekin berresatea
litzateke. Esate baterako: “iseka egin dizute” edo “ez zaizu toki hau batere
gustatzen”. Beste bat nola sentitzen den ulertzen duzula esatea da.
Adibidea:
Anak begiralearengana jotzen du, eta garrasika esaten dio alde egitera doala,ez duelako eguneko zentroan egon nahi, ezta taldeko etxebizitzan ere. Horrenaurrean, begiraleak zera erantzuten dio: “haserre zaude zure familiarekinbizitzea gustatuko litzaizukeelako” edo “triste zaude ez zaizulako hemenegotea gustatzen”. Anak zera baieztatzen du: “bai, nire ahizparekin hitz egingodut, etxebizitza honetatik atera nazan”.
Aurreko adibidean, entzuten duenak ongi ulertzen du pertsonak
jakinarazi nahi diona, eta bere mezu berdina errepikatuz ematen dio
horren berri. Pertsonak berretsi egiten du honelako adierazpenen
batekin: “hala da, ulertu egin didazu”. Beste batzuetan, izan liteke zuk
behar bezala ulertu ez izana hark esandako zerbait. Zure interpretazioa
eskainiz, argitzeko aukera eskaintzen ari zara eta, beharbada,
xehetasun gehiago eskaintzeko bidea.
Entzute aktiboa pertsonak lasaitzea lortzen duen arte aplikatu behar da.
Estrategia honen abantailetako bat da, askotan, pertsona bera dela
konponbide bat ematen duena. Entzute aktiboak jokabide
gatazkatsuaren bizitasuna murrizten du, hura kontrolatzea posible den
maila bateraino. Ondoren, beste estrategia batzuk aplika daitezke,
adibidez erlaxatzea edo gatazkak konpontzea.
Entzute aktiboaren estrategia aplikatzerakoan, funtsezkoa da
komunikazioaren papera oso aintzat hartzea. Funtsezkoa da bere modu
guztietan, izan ere, erantzuna nolakoa den, indarkeriak gora egitea
saihestuko dugu.
Erabiltzailea Profesionala
1. Informazioa bilatzeko galderak.Erronka erako galderak.
• Eskatzen duen informazioari erantzutea.• Berriro fokatzea: elkarrizketa abiabururabirbideratzea.
2. Ukatzea. Pertsonak arauak betetzearierabateko ezezkoa ematen dionean.Beti “EZETZ” esaten du.
• Gidalerroak ematea (lehenik eta behin).• Mugak finkatzea (lehenik eta behinpositiboa adierazi eta ondoren negatiboa),sinpleak eta argiak, arrazoizko mezuekineta aplikagarri direnekin.
Hobeto Bizitzea • Praktika Onak
20
Hitzezkoa ez den komunikazioa
Erabiltzaileari laguntza emateko, hurrengoak bete beharko ditugu:
• Pertsonaren tokia errespetatzea; bestela, antsietate gehiago sortuko dugu.
• Gorputz hizkuntza erabiltzea (keinuak, kokalekua), hitzezko hizkuntzarekin batdatorrena. Bestela, nahasmendua eragiten da eta tentsioa areagotzen.
• Jarrera horri esker, tentsio maila murriztea lortuko dugu, pertsonak ez delakosentituko desafiatuta, ezta erronka jo izan baliote bezala.
Jarrerari dagokionez, garrantzitsua da alde batera pixka bat mantentzeazgogoratzea, inoiz ez aurrez aurre. Izan ere, horrela egonez gero, pertsonak ez duliskarra sentituko eta profesionalak babes eta segurtasun handiagoa edukiko ditu.Azken batean, ustezko eraso baten aurrean gorputzak edukiko duen hurbiltasunatxikiagoa izango da.
Para-hitzezko komunikazioa
“Esaten dena nola esaten den” ideiari heltzen dio. Helburua mezuahartzailearengana iristea da, argi eta zehatz. Egokia izan dadin:
• ahots tonu suabea erabili behar dugu.
• ahotsaren bolumena kontrolatu behar dugu, behar baino altuagoa dela etaantsietatea areagotzea ekartzen duela saihestuz.
• hitz egitean darabilgun kadentzia zaindu behar dugu (erritmoa eta abiadura),izan ere, pertsonak mezua ulertzea da interesatzen zaiguna.
Hitzezko komunikazioa
Krisi egoeraren hitzezko fasean –defentsakoa–, pertsonak duen antsietateegoerarekin hasten den ziklo bat gertatzen da beti. Ondorioz, komunikazioaeraldatuta egongo da eta komenigarria da jakitea nola iritsiko garen lasaitasunaberreskuratzera, krisi egoera erasora iristen dela galaraziz.
Hitzezko komunikazioaren zikloa krisi egoeraneta profesionalaren esku-hartzea
3. Lasaitua: Nivel de alta energíaemocional. La persona no es capaz derecibir mensajes.
• Lasaitzea ahalbidetu• Egoera isolatu (ikusleak daudelasaihestu)
• Entzun hitzen atzean dagoen emozioaedo sentimenduak
4. Beldurraraztea: Pertsonakmehatxatu egiten du.
• Mehatxua beti serioski hartu• Laguntza bilatu, bakarrik ez esku hartu• Ez ukitu pertsona bera
5. Tentsioa murriztea: Energiaemozionala murriztu egiten da bereburua askatzean, eta baretu egiten da.
• Harreman terapeutikoa komunikazioarenbitartez ezarri
Estrategia Erreaktiboak
21
6. JOKABIDEA HURBILTASUNAGATIK KONTROLATZEA
Zenbaitetan, ikusiko duzu pertsonak gutxiagotan agertzen dituela jokabide
gatazkatsu larriak langile bat edo kide bat beragandik hurbil dagoenean.
Horrelakoetan, izan liteke pertsona urduri dagoenean harengana hurbiltzea
nahikoa izatea gertaera desatsegin bat saihesteko edo haren larritasuna
murrizteko. Hurbiltasunagatiko kontroleko beste adibide batzuk eskua, irmo,
pertsonaren sorbaldan jartzea izan daiteke, mahaian haren ondoan esertzea
edo taldean dagoenean harengana hurbiltzea.
Adibidea
Elenak janaria kentzen die plateretik bere mahaiko kideei. Horregatik, langileakberagandik hurbil mantentzen dira bazkaldu bitartean, bere jokabidea kontrolatzealdera. Jonek taldea uzteko joera du kaletik ibiltzen denean, beraz, bere kide bat bereondoan doa eta eskua ematen dio.
7. JOKABIDEA JARRAIBIDEEN BITARTEZ KONTROLATZEA
Pertsona askok, jokabide gatazkatsu batzuk ageri badituzte ere, ematen
zaizkien jarraibideei men egiteko joera agertu ohi dute, baita jokabide
gatazkatsua eteteko ere. Horrelakoetan, jarraibideak erabil daitezke
jarduera egokiagoetarantz bideratzeko edo egiten ari diren jarduerak bertan
behera uzteko. Jarraibideak hitzezkoak, idatzizkoak edo keinu bidezkoak
izan daitezke.
Pertsonaren jokabidea Langileen erantzuna
Gizon bat bere eserlekutik altxatzenhasten da, eta tailerretik ibiltzen, bi orduzlan egin eta gero.
“Nekatuta zaude, ateratzea gustatukolitzaizuke?”
Gazte bat afaria jangelatik iritsi zain dago.Eskuak astintzen ditu eta mahaia erakustendu garrasi egiten duen bitartean.
“Gose zara, jan dezagun ogi pixka batafaria iritsi bitartean”.
Emakume batek etxebizitzako kide batengurasoak ikusten ditu, haren bila datozelaasteburua haiekin igarotzera eramateko.Negar egiten hasten da edo kideei isekaegiten.
“Triste zaude ezin zarelako zure ahizpaikustera joan. Zure argazki albuma ikusikodugu edo gero telefonoz deituko diogu”.
Hobeto Bizitzea • Praktika Onak
22
Adibideak
• Pertsona bati eskua jaisteko agintzea bere burua jotzeko edo beste batzuei erasoegiteko puntuan dagoenean.
• Urduri eta erasokor jartzen ari den pertsona bati gelatik alde egiteko esatea.
• Pertsona bati gelditzeko esatea, kalera korrika irteten denean.
• Bere buruari kolpeak ematen ari den pertsona bati esatea hori egiteari utz diezaiola.
8. ALDARTEA HOBETZEA
Zenbaitetan, pertsona triste edo suminkor agertu daiteke jokabideko arazo
larri bat erakutsi aurretik. Jokabideak bizitasunean gora egitea saihesteko,
pertsona animatzeko saiakera egin daiteke, txantxak, kilimak, eta abar
eginez. Edonola ere, komenigarria da zuhurra izatea eta zalantzarik gabe
egitea; horrela, pertsonak iseka egiten gabiltzala uste izatea saihestuko
dugu.
9. KOMUNIKAZIOA ERRAZTEA
Pertsona askok ez du inolako komunikazio gaitasunik, edo ez du gaitasun
hori behar beste garatu, nahiak, amorrua edo frustrazioa azaltzeko. Beren
buruak azaltzen lagunduz, jokabideko krisi larriak egotea saihestu daiteke,
eta, jokabide gatazkatsua jada agertu denean jardunez gero, jokabideak
larritasun gehiagoko egoeretarantz jotzen duela saihestu daiteke.
Adibideak
Horrelako egoeretan, pertsonak nerbioak ageri dituenean edo jokabidea
gorantz doala erakusten duten aztarnak igartzen direnean, helburua
pertsonak adierazi ezin duen arazoa zein den ulertzera iristea da.
10. LASAITZEA ERRAZTEA
Pertsonak aldarte txarreko edo urduri jarraitzen badu, eta bere buruari kalte
egiteko edo gauzak hondatzeko jokabideak ageri baditu, erabilgarria izan
daiteke lasaitzera jotzea. Jarraian, pertsonari lasaitzen laguntzerakoan oso
eraginkor izan daitezkeen jokabide batzuk eskaintzen dira.
Adibideak
• Erakutsi iezaiozu haserre dagoela badakizula: “badakit haserre zaudela”. “Badirudihaserre zaudela”. “Aldarte txarreko zaude, izan ere,...”.
• Esan iezaiozu baretzeko: “baretu egin behar duzu”. “Lasaitu”. “Bareago egotea ongietorriko litzaizuke”. “Ona litzateke toki lasaiago batera joatea”.
• Esan lasaitzearen alde egiten duten ariketak egiteko, eta irakatsi horiek nola egitendiren: “hartu arnasa sakon”. “Altxa besoak”. “Hartu arnasa sakon berriro”.
Horrelako jarraibideekin jokabidea etetea lortzen ez baduzu, saiatu pertsona
konbentzitzen toki lasaiago batera joateko, izan ere, errazago egingo zaio
toki lasaiago batean lasaitzea:
• Jenderik gabeko gela batera joan daiteke esertzera, edo bere gelara.
• Behin toki lasai batean egonda, esan eroso jartzeko, eserita edo etzanda.
• Lagundu pertsonari eroso jartzen: esan zapatak kentzeko, arropa
laxatzeko eta besoak erlaxatzeko, besoak besaulkian edo magalean
jarriz lasaitzeko jarreretan. Gogoratu helburua ez dela hori egitera
behartzea, baizik eta hori egitera animatzea eta egiten laguntzea.
• Eman jarraibide hauek ahots tonu mantso bat erabiliz, lagundu egin
nahi diozula erakusten duen tonua hain zuzen.
Mutiko bat garrasi egiten eta bere eskuarihozka egiten ari da, horretarako agerikoarrazoirik egon gabe. Zuk badakizu ahoanflemoi bat duela.
“Ez zara ongi sentitzen. Haginetako minaduzu, baietz? Denboraldi batez etzan etaatseden hartu nahi duzu? Hartuanalgesiko hau, mina arinduko dizu”.
Estrategia Erreaktiboak
23
Hobeto Bizitzea • Praktika Onak
24
• Esan pertsonari lasaitzeko, eta lagundu iezaiozu lasaitzen gorputzeko
atal ezberdinak erlaxatzen irakatsiz. Adibidez, erlaxatu behar duen
gorputzeko atala (besoa, lepoa, kopeta, eta abar) eskuarekin ukituz
identifikatzen laguntzea erabilgarria izan daiteke. Lasaitzen dela
lortzeko beste modu bat izan daiteke eskuak eta behatzak astinaraztea,
nekeak erlaxazio sentsazio bat eragiten dion arte.
• Lasaitzeak zer esan nahi duen ulertarazi iezaiozu, hurrengoak bezalako
esaldi batzuk erabiliz: “utzi besoak hilik”.
• Esan arnasa sakon hartzeko, arnasari eusteko eta, ondoren, airea oso
mantso askatzeko. Bitartean, errepikatu horrelakoak: “lasaitu”,
“baretu”. Egin ekintza hau bost aldiz saio bakoitzeko.
Krisia agertzen dela saihestea posible izan ez bada, eta pertsona kontroletik
kanpo badago, beharrezkoa da beste estrategia batzuetara jotzea, betiere,
ahaztu gabe kasu guztietan ahalik eta baliabide seguruenetara eta
hertsapen gutxienekoetara joko dugula krisia kontrolatzea lortzeko.
Funtsean, horrelako kasuetan lau estrategia mota aplika daiteke:
• estimuluen aldaketa;
• ingurune fisikoa erabiltzea kalteei aurrea hartzeko;
• euste fisikoa larrialdiko egoeretan, eta bere bi ereduetan: zainketarena
eta jokabidearena.
• sendagai bidez eustea.
1. ESTIMULUEN ALDAKETA
Estrategia hau oso erabilgarria izan daiteke pertsona asaldura handiko
egoera batean dagoenean, adibidez bere jokabide erasotzaile/hondatzailea
gertatzeko puntuan dagoenean, edota pertsonak jokabide larriak ageri
dituenean jada.
Horrelakoetan, aldez aurretik existitzen den egoera batean erabat berria
den elementu bat sartzeak edo aldarazpen txiki bat sartzeak lagundu egin
dezake aldi batez edo iraunkorki jokabide gatazkatsua eteten. Arrazoia
pertsonarengan eragiten den sorpresa efektua izaten da. Garrantzitsua da
kontuan izatea erantzunaren murriztapena aldi batekoa dela bakarrik, eta
estimuluaren aldarazpena eraginkortasunik gabekoa suerta daitekeela behin
eta berriro erabiliz gero, izan ere, pertsona harritzeko gaitasuna galtzen du
horrek.
Esku-hartze estrategiak, pertsonabere onetik aterata dagoenerako
• Estimuluen aldaketa
• Ingurune fisikoa erabiltzea kalteeiaurrea hartzeko
• Euste fisikoa larrialdiko egoeretan
• Sendagai bidezko eustea
IV.JOKABIDEARI ERANTZUTEKOESTRATEGIAK PERTSONA BEREONETIK ATERATADAGOENERAKO
Estrategia Erreaktiboak
25
Estimuluen aldarazpen edo aldaketa adibideak
Jokabide Gatazkatsua Reacción del personal
La persona se acerca a un miembro delpersonal para agredirle, o ya le estáagrediendo.
Langileek zera egin dezakete:
• Lurrera erori eta hilda egotearen plantakegitea.
• Garrasi egiten hastea.
• Krisi bat edukitzearen plantak egitea.
• Oso modu zaratatsuan doministiku egitea.
Pertsona zerbait apurtzeko puntuan dago,edo zerbait apurtzen hasi da jada.
Langileek zera egin dezakete:
• Musikaren bolumena igo.
• Ahots oso ozenez abesten hastea.
• Gainerakoei salto egitea edo dantzaegitea eskatzea.
• Etxe osoan barrena korrika eta garrasikaibiltzen hastea.
Jokabide Gatazkatsua Langileen erreakzioa
Iñaki langile baten gainera dator, besoakaltxatuta, eraso egitera etorriko balitzbezala.
Entzute aktiboko estrategia erabiliz hitzegiten zaion bitartean, langilea mahai edoaulki batean atzean kokatzen da. Hitzegiten jarraitzen du, mahaia edo aulkiabeti bien artean mantenduz babesmodura.
2. INGURUNE FISIKOA ERABILTZEA KALTEEI AURREA HARTZEKO
Prozedura hau hurbileneko ingurunea erabiltzean datza, jokabide
erasokorraren/hondatzailearen ondorioak murriztu edo ezabatzeko.
Helburuetako bat pertsonarekin kontaktu fisikoa ezartzeko beharra
murriztea edo ezabatzea da.
Krisia gidatzeko prozedura bat da, eta lehen deskribatu diren prozedurak
eraginkorrak izan ez direnean bakarrik jo behar da horretara eta, bakar-
bakarrik, jokabide erasokor eta hondatzaile larriak kontrolatzeko. Jarraibide
bidezko kontrol metodoekin batera joango da beti (entzute aktiboa,
lasaitzea, eta abar).
Ingurunea erabiltzearen adibideak kalteei aurrea hartzeko
Hobeto Bizitzea • Praktika Onak
26
3. EUSTE FISIKOA LARRIALDIKO EGOERETAN
Pertsona baten jokabidea inolaz kontrolatzerik ez dagoenean eta bere
buruarentzat edota gainerakoentzat arrisku bat denean bakarrik –eta lehen
deskribatu diren metodoak eraginkor suertatu ez direnean bakarrik– jo
ahalko da eusteari larrialdiko prozedura gisa.
3.1. Euste fisiko motak
Euste fisikoko bi mota bereizten dira:
• Zaintza erako euste fisikoa
Pertsonak bere gorputz adarrak edota enborra aske mugitzen dituela
galaraztean datza, jokabidea gerta ez dadin, eta hori denboraldi mugatu
batez egingo da. Horretarako, xede hauetarako homologatuta dauden
sistemak edo jantziak aplikatuko dira.
Jokabide Gatazkatsua Langileen erreakzioa
Teresa ezintasun intelektual larrikoemakume bat da, eta ez du hizkuntzarik.Salto egiten hasten da eta aterantz doakorrika, irteten saiatuz. Norabiderik gabeegiten du korri. Inoiz ez du jokabideerasokorrik erakutsi.
Jokabide erasokorrik erakusten ez duenez,zaintzaileak uste du erreakzio egokianeskaren eta atearen artean jartzea dela,atea zeharkatzen saiatzen dela ikustean.
Jonek egoitzako kristalezko ateen gaineraetortzeko joera du, ostikoak emanez edohaiek apurtuz. Ez daki oztopoakgainditzen.
Langileek lurrean koltxoneta bat jartzeaerabakitzen dute, kristalezko atearenaurrean. Horrela, Jon ateraino iristeasaihesten dute.
Amaiak, triste edo haserre dagoenean,bere buruari egiten dio eraso eta, gainera,gainerakoak jotzen ere saiatzen da.
Langileak sukaldera edo beste edozeingelara laguntzen dio, beste egoiliarbatzuei eraso egitea saiheste aldera.Zenbaitetan, kideei eskatu egiten diepertsona dagoen tokitik irten daitezela.
Elenak lanbide tailer batean ematen dueguna, ezintasun intelektual larria dutenbeste kide batzuekin batera. Eguneanbehin baino gehiagotan, altxa egiten daeta korrika doa kide bati koska egitensaiatzera.
Langileek altzariak berrantolatzen dituzte,Elenaren eta bere kideen artean mahaiilara bat egon dadin. Horrela, haietakonorbaitengana hurbildu nahi badu,begiralearen aurretik igaro behar danahitaez, eta mahai ilara inguratu.
Estrategia Erreaktiboak
27
Horrelako eusteak ez dira erabiltzen jokabide gatazkatsuaren ondorio
modura, baizik eta prebentzio bezala. Normalean, pertsona aldi batez
kontrolatzeko erabil daitezke, langileek zaintza zuzena egiterik ez
dutenean edo zaintza hori nahikoa ez denean.
Zaintza erako eustefisikoen adibideak
Jokabidea Erabilitako euste fisikoa
Etengabe hatzak zurrupatzea Eskuzorroak erabiltzea
Buruari kolpeak ematea ukabilekin edoparetaren kontra
Burua babesteko kaskoak
Gorotza eskuekin ukitzea edojendaurrean arropak kentzea
Egokitutako jantziak erabiltzea
Ukabilekin buruari kolpeak ematea Besoetan taulatxo malguak erabiltzea
Asaldura Ohean sabeletik eustea
• Jokabide erako euste fisikoa
Langileek neurriren batean beren indar fisikoa erabiltzean datza,
pertsona baten mugimendua une batez mugatu edo murrizteko. Euste
mota hau bai erabiltzen dela jokabide gatazkatsuaren ondorio modura.
Adibideak
• Pertsonaren eskuak eustea, zaplaztekoa ematen duela galarazteko.
• Pertsonaren eskuak eustea, etengabe hatzak zurrupatzen dituela galarazteko.
• Pertsona baztertzea, eraso egiten jarraitu ahal izatea galarazteko.
• Pertsonari atzetik eustea, eserita mantenduz, kide bat jotzea saihesteko.
• Pertsonaren magalean esertzea.
• Pertsona beste toki batera eramatea, eskuetatik edo besoetatik eutsiz.
Hobeto Bizitzea • Praktika Onak
28
GOGORATU
Euste fisikoa azkeneko baliabide bezalaerabili behar da beti.
Estrategia Erreaktiboak
29
3.2. Oinarrizko kautelak: jarduteko protokoloak.
Euste fisikoaren erabilerak, beti, nolabaiteko arriskua du pertsonentzat;
horregatik, azkeneko baliabide gisa erabili behar da beti. Ikuspegi horretatik
begiratuta, euste fisiko onena beste estrategiak funtzionatu izanagatik egin
beharra ez dakarren hori da.
Horrelako esku-hartzeetara jotzea beste erremediorik geratzen ez den
kasuetarako, beharrezkoa da egin daitekeen euste fisikoa idatziz
deskribatzen duten protokoloak eskura izatea. Haren deskripzioan, hurrengo
alderdiak jasoko dira:
• Euste fisikoa erabiltzea eskatzen duen jokabidearen deskripzioa.
• Erabiliko den euste fisiko mota.
• Erabiltzea beharrezkoa zein egoeretan den.
• Behar diren langileak.
• Langile bakoitzaren papera zein den.
• Euste fisikoaren iraupena.
• Noiz eta nola jo amaitutzat haren erabilera.
• Nola tratatu pertsona ondoren.
• Erregistro mota.
Protokoloa landu eta berraztertzeko prozesu osoan zehar, kanpoko
agenteren batek esku hartzea gomendatzen da (adibidez, zerbitzua
kokatzen den lurralde eremuko Etika Batzordeak).
Ezinbestekoa da familia jakinaren gainean jartzea eta haien baimena idatziz
eskatzea, horrelako euste motak aplikatzeko, eta komenigarria da hori
pertsonan oinarritutako plangintzaren esparruan egitea. Banakako planetan
bildutako euste fisikoak aplikatzearen aurreikuspenak taldean berraztertu
behar dira aldizka (gutxienez, sei hiletik behin).
3.3. Euste fisikoan aplikatu behar diren oinarrizko jarraibideak
Euste fisiko bat aplikatze aldera, egin behar den lehenengo gauza arriskua
ebaluatzea da:
• erabiltzailearengandik distantzia batera mugitzea, perimetro bat sortuz;
• konponbideak erabiltzaile bakoitzaren eta haren ezaugarri fisikoen
arabera pertsonalizatzea;
Hobeto Bizitzea • Praktika Onak
30
• egin daitekeen esku-hartzeren bati dagokionez, eskura dagoen tokia
baloratzea;
• nahi diren emaitzak euste fisikoa aplikatzearen ondotik lortzeko aukerak
kalkulatzea;
• gure mugak aitortu eta gure indarrak baloratu.
Ahal den heinean, euste fisikoko prozedurak ez ditu bakarrik langile batek
aplikatu behar, izan ere, horrelako gatazkak dira lesio arrisku handiena
dutenak, bai langilearentzat, bai pertsonarentzat berarentzat. Ondorioz,
ahal den bakoitzean, beste langileren bati laguntza eskatu behar zaio.
Taldeko lana ezinbestekoa da: pertsona tratatu ohi duen eta euste
prozedura aplikatzerakoan esku hartzen duen langile bakoitzak ezin hobeki
ezagutu behar du bete behar duen papera zein den.
Hurrengo jarraibideek gida bezala balio izan dezakete, krisiak bideratzeko
planaren azken baliabide bezala:
• Pertsona hurbiltzen denean, inoiz ez da mehatxu erako jarrera hartu
behar. Ez egin garrasirik, eta errietarik ere ez. Horrekin saihestu nahi
den jokabidea larriagotu besterik ez duzu egingo.
• Begiratu etengabe pertsonari. Hitz egin eta eman jarraibideak ahots
lasaiarekin, konfiantza ematen dion ahotsarekin. Jarraitu prozedura
osoan zehar hitz egiten, jokabidearen bizitasuna murrizten saiatzeko.
• Angelua mantendu jokabide erasokor arriskutsua ageri duen
pertsonarekin komunikatzerakoan.
• Gogoratu euste batean material egokia erabiltzeak lesioak saihestu
ditzakeela, eta lortu nahi den emaitza azkarrago eta segurtasun
gehiagorekin lortzen lagundu.
• Pertsona eutsi behar baduzu, egin arropatik eutsiz; errazagoa izateaz
gain, artikulazioak lesionatzeko aukera gutxiago dago.
• Pertsonak gainerakoak jotzen dituela galarazten saiatzerakoan, ez
behartu besoak jaistera; kolpea geldiarazteko behar den indarra
besterik ez erabili.
• Pertsona paretaren kontra immobilizatu nahi denean, utzi toki pixka bat
mugitu ahal izan dadin. Hain zuzen ere, aplikatutako prozeduraren
helburua lasaitzen laguntzea da, eta erabateko immobilizazioak
arazoaren iraupena eta bizitasuna areagotzea besterik ez du lortuko.
• Eustea aplikatu bitartean, beharrezkoa da pertsona lasaitzea eta
lasaitzen laguntzea.
• Aintzat hartu luzatutako ekintza orok berekin daramala arriskua
areagotzea.
• Euste fisikoa pixkanaka murriztu behar da, pertsona lasaitzen eta
baretzen joan ahala. Hori hainbat modutara egin daiteke:
– indarra pixkanaka kenduz.
– Euste puntuak pixkanaka murriztuz, pertsona besoan, sorbaldan, eta
abarretan eskua jarriz bakarrik kontrolatzea lortu arte.
– Eustean erabilitako kontaktu fisikoaren bizitasuna pixkanaka
murriztuz.
– Pertsonaren eta eustea aplikatzen duen langilearen artean toki
gehiago utziz.
– Eustearen aplikazioan parte hartzen duen langile kopurua pixkanaka
murriztuz.
• Pertsonak lasaitu egin dela erakusten duenean, zera galdetu: “Lasaitu
zara?”, “hobeto sentitzen zara?”.
• Zenbaitetan, egoera muturrera eraman daiteke eta, horrelakoetan,
beharrezkoa da errefortzu bereziak eta espezializatuak eskatzea, 112
larrialdietarako telefonora deituta.
3.4. Euste fisikoak aplikatu diren aldien erregistroa
Euste fisikoko prozeduraren bat aplikatzea behar izan duten kasu guztiak
erregistratu behar dira, gutxienez hurrengo datu hauek bilduz:
• Gertaeraren arazoa.
• Eguneko zein unetan gertatu den.
• Euste fisikoan esku hartu duen pertsonaren edo pertsonen izena.
• Euste prozeduraren aplikazioak iraun duen denbora osoa.
31
Estrategia Erreaktiboak
Hobeto Bizitzea • Praktika Onak
32
• Euste fisikoa aplikatu beharra ekarri duten gertaerak.
• Langileek, aldez aurretik, euste fisikoaren erabilera saihesteko erabili
dituzten estrategiak.
• Langileen jardueraren deskripzio zehatza prozedura aplikatu bitartean
(adibidez, jarrera, langile kopurua eta zein tokitan gertatu den).
• Prozedura aplikatzearen emaitza eta ondorioak, lesioak barne halakorik
gertatu den kasuan.
Horiek erregistratzeaz gain, beharrezkoa izango da zerbitzuaren
arduradunari berehala jakinaraztea, erregistro idatzia erantsiz. Komunikazio
eta erregistro modu hau baliagarria izango da aldizka prozeduraren
erabilera berraztertzeko.
4. SENDAGAI BIDEZKO EUSTEA
Sendagai bidezko eustea –literatura espezializatuan euste edo hertsapen
kimiko bezala ere aipatzen dena– sendagaiak erabiltzean datza krisiak
gertatzeari aurrea hartzeko edo behin gertatu direnean haiek eteteko.
Ezintasunen bat duen pertsona bati sendagai bat ematea euste bat dela
uste izateko, beharrezkoa da sendagaia ematearen helburu nagusia
jokabidea kontrolatzea izatea. Aldiz, sendagaia buruko gaixotasun
baten edo gaixotasun fisiko baten tratamendu izateagatik ematen
denean, hori ez da eustetzat jotzen. Eragin horietarako, funtsezkoa da
aintzat hartzea ezintasun fisikoak edo intelektualak, hondamen
kognitiboak edo garapeneko nahasmenduak ez direla gaixotasunak eta,
beraz, ezaugarri horietakoren bat agertzeak ez duela justifikatzen, bere
horretan, sendagai mota hori eman beharra, eta, emango balitz,
sendagai bidezko euste bat izango litzatekeela, betiere, pertsonak buruko
gaixotasunen bat –erreferentziako psikiatrak diagnostikatua– edo
gaixotasun fisikoren bat –kasu bakoitzean dagokion espezialistak
diagnostikatua– ez badu eta hura tratatzeko sendagai hauetakoren bat
agindu ez bada.
Sendagaiak kontu handiz eman behar dira. Hurrengo jarraibide hauek
erabilgarriak izan daitezke arreta ematerakoan:
• Orokorrean, ez da psikosiaren aurkako sendagairik, sendagai
hipnotikorik edo antsiolitikorik eman behar buruko gaixotasunen bat
edo gaixotasun fisikoren bat ageri ez duen eta, beraz, sendagai horiek
agindu ez zaizkion pertsona baten krisiari aurrea hartzeko edo hura
baretzeko.
• Pertsona batek ageri dituen krisiei aurrea hartzeko edo horiek baretzeko
modu bakarra horrelako sendagaiak ematea bide bakarra dela uste
denean, beharrezkoa izango da sendagai hori ematea kasuan kasuko
sendagileak agintzea. Euste estrategia hau azkeneko baliabidetzat jo
behar da.
• Euste fisikoaren kasuan bezala, ez da ahaztu behar sendagai bidezko
tratamenduak sintomak arintzen dituela, baina ez duela jokabidearen
arrazoia ezabatzen. Ondorioz, hori ez da epe luzerako konponbide bat
izango. Epe luzerako emaitzak lortzeko, jokabideari lotutako laguntza
positibora jo behar da.
• Sendagai bat ematean, ezinbestekoa da oinarrizko arau batzuk
edukitzea:
– Sendagaiek erreakzio ezberdinak eragiten dituzte pertsona
ezberdinengan; ezinbestekoa da langileek bigarren mailako ondorioak
ezagutzea, adibidez, loarekiko, urduritasunarekiko, elikatzearekiko,
eta abarrekiko duten lotura.
– Sendagai bat agindu denean, ez da hura kendu behar, ezta dosia
aldatu ere, sendagileak hala agindu gabe.
– Garrantzitsua da langileek sendagaien arteko bateraezintasunak
ezagutzea, eta baita hauen eta elikagai edo edari batzuen artekoak
ere.
33
Estrategia Erreaktiboak
1. SENTIMENDUAK ETA EMOZIOAK KONTROLATZEARENGARRANTZIA
Laguntza ematen diegun ezinduen jokabide gatazkatsuei aurre egiteko
modu eraginkorrenetako bat haien jokabideekiko gure sentimenduei aurre
egitea da, sentitzen dugunaren indarrak –frustrazioa, amorrua, depresioa,
ezinegona, desesperazioa edota beldurra izan gorabehera– eragina duelako
erreakzionatzeko dugun moduan pertsonak jokabide gatazkatsua azaltzen
duen unean.
Oso benetako emozioak dira, eta eragin negatiboa eduki dezakete gure
osasun fisikoan eta burukoan, eta, gainera, behar bezala jardutea galaraz
diezagukete, hau da, jokabideari lotutako laguntzako planean ezarritakoari
jarraiki.
2. NORBERAREN EMOZIOAK AITORTZEA
Egin behar dugun lehenengo gauza da gure gorputza nola sentitzen den
arretaz begiratzea. Zenbait aztarnek –bihotzeko taupadak azkartzea, arnasa
hartzea edo listua irenstea azkarrago egitea, buruko mina, izerdia, tentsioa
lepoalde eta sorbaldetan, mina sabelean edo hortzak estutzea– adierazi
egiten digute aitortzen beti errazak izaten ez diren emozioak edo
sentimenduak kontrolatzen saiatzen ari garela.
Gure jokabideetako batzuk ere jabetzen ez garen emozioak kontrolatzen
saiatzen ari izatearen aztarna izan daitezke. Esate baterako:
• Ahotsaren bolumena igotzea.
• Norbaiti errieta egitea.
• Sarkasmoa erabiliz txantxak egitea.
• Pertsona bati jaramonik ez egitea edo hura saihestea.
• Ezinegona erakutsiz jardutea.
Aztarna horiek aitortzeak lagundu egin gaitzake horien arrazoiari beste era
batera aurre egiten.
V.LAGUNTZA EMATEN DUTENLANGILEEN BEHAREMOZIONALAK AITORTU ETAHORIEI ERANTZUTEA
Hobeto Bizitzea • Praktika Onak
34
Estrategia Erreaktiboak
35
3. PENTSATZEKO ETA GERTAERAK INTERPRETATZEKO DUGUNMODUA BERRAZTERTZEA
Gure pentsatzeko modua eta gure sentimenduak estuki lotuta daude
elkarren artean: nola sentitzen garen eragina du pentsatzeko moduan, eta
nola pentsatzen dugun eragina du sentitzeko moduan. Gure pentsatzeko
ereduek estres gehiago gehitu diezaiekete jokabide gatazkatsuei aurre
egiteko egoerei. Ondorioz, egoera jakin bati dagokionez gure pentsatzeko
modua aldatzea lortzen badugu, ziurrenik gure sentimenduak ere aldatu
egingo dira eta estres maila murriztu egingo da. Adibidez, jendez gainezka
doan autobus batean banago, eta nire ondoan dagoen pertsonak bultza
egiten badit, ni ezberdin sentituko naiz nahigabe egin duela pentsatzen
badut edo nahita egin duela uste badut.
Pentsamenduen eta sentimenduen A-B-C ereduak lagundu egin gaitzake
laguntzen ditugun ezinduetatik baten batek ageri duen jokabide
gatazkatsuari aurre egin behar izatean sentitzen dugun estresari aurre
egiten.
Ikus dezagun nola aurreko adibidearekin:
• A: gertaera aktibatzailea.
Aurreko adibidean, beste pertsonaren bultzada aurrekari bat edo
aktibatzaile bat da.
• B: gure sinesmenak edo pentsamenduak dira, ekintzaren gainean.
Aurreko adibidean, pentsamenduak hauek izan daitezke: “gizon hau
nardagarria da, animalia bat da”, “zer uste du, ez du hori egiteko
eskubiderik" edo "argi dago nahita egin duela".
• C: gure pentsamenduen ondorio emozionala irudikatzen du.
Amorrua norbaitek nahita bultza egin digula pentsatzearen ondorio izan
daiteke. Beste ondorio emozional batzuk nazka edo beldurra izan daitezke.
Sentimendu horiei hitzik jartzen ez badiegu ere, horiek agertu egin daitezke
eta erreakzioak eragin ditzakete, adibidez bihotza edo arnasa azkartzea.
Ezinduengan jokabide gatazkatsuei buruzko adibide bat pentsa dezagun orain:
• A: ezinduak lantaldeko kide bati bultza egiten dio eta hari koska egiten
saiatzen da.
Hobeto Bizitzea • Praktika Onak
36
• B: langileak zera pentsa dezake: “Beti berdin, pertsona honek gorroto
nau”, edo, beharbada, zera pentsatuko du: “Ez dut lan honetarako
balio”, edo “hain gaizki egiten dut, niri koska egiten saiatzen dela”.
“Ezin dut onartu niri hau egitea; autoritatea galduko dut gainerako
erabiltzaileen aurrean”. “Gainerakoek ondorioak ikusten ez badituzte,
gauza bera egiten saiatuko dira”.
• C: pentsamendu horien ondorioz, ondorio emozional batzuk gertatzen
dira langilearengan:
– “Beti berdin, gorroto nau” pentsatuz gero, pentsamenduaren ondorio
emozionala, ziurrenik, ezinegonarena izango da.
– Pentsatzen duena “ez dut lan honetarako balio” bada, ziurrenik
etorriko den ondorio emozionala tristeziarena izango da, edota
depresioarena bestela.
– Pentsatzen duena “gainerakoen aurrean autoritatea galduko dut”
bada, ondorio emozionala, ziurrenik, frustrazioarena edo amorruarena
izango da.
Ikus daitekeen moduan, ez da gainerakoen portaera bakarrik asaldatzen
gaituena, guk portaera horri buruz pentsatzen dugunak ere badu eraginik.
Gure sentimenduak gure erantzukizuna dira, eta ez dugu pertsona
erruduntzat jo behar bere jokabide gatazkatsuek eragin diezazkiguketen
emozio negatiboengatik.
4. ALFERRIKAKO PENTSAMENDUA EDUKITZEAREN OHITURAKSAIHESTEA
Egoeren edo arazoen aurrean jarrera negatiboak hartuz gero, errazagoa
izango da oso estresatuta, deprimituta edo haserre sentitzea. Sentimendu
negatiboa zein den gorabehera, oso sendoa edo errepikakorra den heinean
kaltegarria izango da gure ongizaterako, gure harremanetarako edo gure
lanerako.
Horrek ez du esan nahi depresioa, haserre bizia edo antsietatea bezalako
emozioekin erabat bukatu daitekeenik. Zenbait egoeretan emozio normalak
eta espero daitezkeenak dira, eta, beraz, horiek ezabatu ditzakegula
pentsatzea ez da errealista. Aitzitik, bada errealista horiek mugatu ahal
izatea edo horiei eustea oso sendoak bihurtzen direnean edo oso
errepikakorrak egiten direnean eta gure osasun fisikoari eta burukoari
eragiten dietenean eta gure harremanei edo lanari eragiten dietenean.
Emozio eta sentimendu horiek maila onargarrietan mantentzen saiatzeko,
muturreko pentsamendu eredu batzuk daudela jabetu behar gara, horrelako
sentimendu negatiboak sortzen dituztenak batez ere:
• Pentsamendu katastrofikoa, hau da, gauzak diren baino okerrago
ikustea. Adibidez, kasualitatez edo zoritxarrez gertatutako zerbait
izugarria balitz bezala deskribatzea, kalterik gertatu ez bada ere edo
kaltea txikia izan bada ere.
• Gauzak modu jakin batera izan behar direla tematzea, gauzak diren bezala
onartu eta aldaketak sartzeko egin daitekeenari arreta eman ordez.
• Noizbait egin, ikusi edo bizi ditugun gauza batzuk beti gertatzen direla edo
benetan gertatzen direna baino maizago gertatzen direla uste izatea.
• Gauza batzuk bakarrik ikustea, gainerakoei jaramonik egiten ez diegun
bitartean, edo alderdi negatiboei bakarrik erreparatzea eta inoiz ez
positiboei.
• Pertsonei eta gauzei etiketak edo mailak jartzea, jokabide jakin bat
gertatzeak, halabeharrez, pertsona definitzen ez duela uste izatearen
ordez: ez da gauza bera gaiztoa izatea edo gaiztakeri bat egitea.
Erabat asaldatuta sentiarazten gaituzten pentsatzeko modu horiek (kontrolik
gabeko amorrua, depresioa) txikitatik garatzen goazen pentsamendu
ohiturak dira.
Datorren idatz zatian, jokabide gatazkatsuak ageri dituzten pertsonei
laguntzeko gure lanean aurre egin behar izango ditugun egoera zailetan
gure erreakzioak kontrolatzen ikasten lagun gaitzaketen urrats batzuk
azaltzen dira.
5. PENTSAMENDUEN ETA SENTIMENDUEN A-B-C EREDUAAPLIKATZEA EGOERA ZAILEI
Erreakzioak kontrolatzen ikasteko modu on bat A-B-C ereduko erregistro
bat egitea da, pentsamenduen eta sentimenduen gainean.
37
Estrategia Erreaktiboak
Lanaldia amaitzerakoan, hartu paper orri bat, zatitu hiru zutabetan, A-B-C,
eta jardun honela:
• Pentsatu asaldaturik edo estresaturik sentitu zaren egoera batean.
• Erregistratu C zutabean nola sentitu zaren (ondorio emozionalak).
• Ondoren, joan A zutabera eta erregistratu zer gertatu den hain
asaldaturik edo estresaturik sentitu izateko (pizgarria edo gertaera
aktibatzailea).
• Azkenik, B zutabean, erregistratu gertatutakoari buruz pentsatzen
duzuna, nola interpretatzen duzun.
Erabilgarria izan daiteke astebetez egunero egitea, gutxienez. Aldi hori
amaitzerakoan, berraztertu gertaera aktibatzaile bakoitzari buruz pentsatu
duzuna. Ondoren, zalantzan jarri pentsatzeko modu hori, erantsi taulari
laugarren zutabe bat, D zutabea, eta saiatu gertatutakoaren gaineko beste
azalpen edo interpretazio batzuekin betetzen.
Errepikatu prozesu hau hobekuntzaren bat antzematea lortzen duzun arte.
Horrela eginez gero, pentsamendu eredu honek behera egiten duela ikusiko
duzu.
Pentsamenduen eta sentimenduen A-B-Cereduaren aplikazio adibidea
1. urratsa Hasi C zutabetik: nola sentitu zaren pertsonak egin duenarekin. Izanzehatza.
2. urratsa Joan A zutabera: erregistratu jokabide zaila –gertaera aktibatzailea–. Izanzehatza. Adibidez, “Juanek ezezkoa eman zion dutxa hartzeari” idatziordez, hobe litzateke nola egin zuen idaztea: “Juanek tu egin zidan berarijantziak kentzeko hurbildu nintzaionean”.
3. urratsa Ondoren, joan B zutabera: erregistratu gertatu denari buruz pentsatzenduzuna. Esate baterako: “ez luke hori egin behar”, “oso pertsonaoldarkorra da” edo “beti tu egiten eta hozka egiten dabil mundu guztiari”.
4. urratsa Joan D zutabera: erregistra ezazu bertan gertatu denarentzakointerpretazio edo azalpen alternatiboak, hau da, B zutabean bildutakointerpretazioa zalantzan jartzen duten ideiak. Esate baterako: hori egin ezduen uneren bat egon al da? Tu egiten ez dion pertsonarik ba al da?
38
Hobeto Bizitzea • Praktika Onak
6. LASAITZEN IKASTEA
Aurreko idatz zatietan norberak bere burua kontrolatzeko deskribatu diren
tresnez gain, arnasan oinarritzen diren lasaitzeko teknika batzuk oso
erabilgarriak dira eta giharrak erlaxatzeko beste teknika batzuekin batera ere
erabil daitezke:
6.1. Arnasa hartzean oinarritutako lasaitzea
Arnasa hartzean oinarritutako lasaitzea
• Lehenik eta behin, pentsatu hitz edo esaldi sinple bat, adibidez, “lasai”,“lasaitasuna” edo “lasaitu egingo naiz”. Aukeratu gustuko duzun eta lasaitzearekinuztartzen duzun bat. Hori izango da zure hitz edo esaldi berezia.
• Eseri edo etzan, begiak itxita dituzula. Hartu arnasa naturaltasunez eta bota airea.Arreta arnasari bakarrik eman. Ez dago zertan esfortzu berezirik egin, arnasahartu bakarrik. Airea botatzen duzun bakoitzean, errepikatu aukeratutako hitz edoesaldi berezia, adibidez, “lasai”, ahots ozenez edo isilik. Ariketa egin bitartean,izan daiteke burura beste pentsamendu batzuk ere etortzea. Hori gertatzendenean, saiatu zure arreta arnasan jartzen eta hitza edo esaldia errepikatzenairea botatzen duzun bakoitzean.
Lasaitzeko teknika hauekin ondorio onuragarriak lortzeko, komenigarria daerregulartasunez praktikatzea, egunero 10 edo 20 minutuz, geroz eta erlaxazio mailasakonagoak lortzeko eta, epe luzera, teknika hau erabiltzeko gai izateko hainbategoeratan.
6.2. Giharren erlaxazioa
Metodo erabilgarria eta aplikatzen erraza Jacobsonen erlaxazio teknika da.
Jacobsonen pixkanakako gihar erlaxazioa
Pixkanakako gihar erlaxazioa estresa tratatzeko teknika bat da; giharren tentsioaantsietatearekin batera doala uste duenez, azken hori murrizterik dago giharretakotentsioa erlaxatzen ikasiz gero.Jarraibide hauek jarraitzea komeni da:
1. Aulki eroso batean eseri, hankak gurutzatu gabe.
2. Mantso bi arnas hartze sakon egin.
3. Tenkatu eta erlaxatu, txandaka, berariazko gihar multzoak. Giharren sentsazioariarreta eman behar zaio, tenkatzearen eta erlaxatzearen arteko kontrasteari:
39
Estrategia Erreaktiboak
• Eskuak. Estutu ukabilak, tenkatu eta laxatu. Luzatu eta erlaxatu behatzak.•
• Bizepsak eta trizepsak. Bizepsak tenkatu eta erlaxatu eskuak tenkatugabe. Trizepsak tenkatu eta erlaxatu.
• Sorbaldak. Haietatik atzerantz tiratzea eta erlaxatzea.
• Lepoa (albo bat). Sorbaldak zuzen eta erlaxatuta edukita, burua makurtumantso eskuinerantz, ahal duzun tokiraino, eta ondoren erlaxatu. Gauza beraegin ezkerralderantz.
• Lepoa (aurrealderantz). Eraman kokotsa leporantz, eta ondoren erlaxatu.
• Ahoa (zabaldu eta atzera eragin). Ahoa irekita edukita, zabaldu mihiaahalik eta gehien eta ondoren erlaxatu, ahoaren beheko aldean atsedenhartzen utziz. Eraman mihia ahalik eta atzeen, eztarrirantz, eta erlaxatu.
• Mihia (ahosabaia eta oinarria). Estutu mihia ahosabaiaren kontra etaondoren erlaxatu. Estutu ahoaren oinarriaren kontra, eta erlaxatu.
• Begiak. Ireki ahal bezain beste eta erlaxatu. Ziurtatu begiak, kopeta etasudurra erabat erlaxaturik geratzen direla tenkatze bakoitza eta gero.
• Arnasa. Hartu arnasa ahal bezain sakon eta, ondoren, aire pixka bat gehiagohartu. Airea bota eta normaltasunez hartu arnasa 15 segundoz. Ondoren,arnasa bota ahalik eta aire gehien ateraz eta, ondoren, aire pixka batgehiago bota. Normaltasunez hartu arnasa 15 segundoz.
• Bizkarra. Sorbaldak aulkiaren bizkarrean jarrita, tira gorputzetik aurrerantz,bizkarra makurtuta geratzen den moduan. Ondoren, erlaxatu.
• Ipurmasailak. Pelbisa tenkatu eta altxa aulkitik kanpora; erlaxatu.Ipurmasailak aulkiaren kontra estutu; erlaxatu.
• Izterrak. Zabaldu hankak eta altxa 10 cm. Ez tenkatu sabela, erlaxatu.Hankak lurraren kontra tenkatu; erlaxatu.
• Sabela. Sabeletik barrurantz tira egitea ahalik eta gehien; erabat erlaxatu.Sabeletik kanpora tira egitea; erlaxatu.
• Oinak. Behatzak estutu (hankak altxa gabe); erlaxatu. Behatzak gora begirajarri ahalik eta gehien; erlaxatu.
• Behatzak. Hankak erlaxatuta edukita, estutu behatzak lurraren kontra;erlaxatu. Behatzak gorantz tolestu ahalik eta gehien; erlaxatu.
4. Ez mantendu arnasa, eta ez estutu hortzak edo begiak. Arnasa mantso etauniformeki hartu, eta tentsioaren eta erlaxazioaren arteko kontrastean bakarrikpentsatu. Tentsio bakoitzak 10 segundo inguru behar ditu; erlaxazio bakoitzakbeste 10 edo 15 segundo.
5. Sekuentzia osoa egunean behin egin, giharretako tentsioak kontrolatzeko gaizarela sentitzen duzun arte.
6. Giharrak gogortuta edukiz gero, kontuz ibili behar da, eta komenigarria da aldezaurretik sendagile bati galdetzea.
Hobeto Bizitzea • Praktika Onak
40
Estrategia Erreaktiboak
41
7. AZTERKETA ETA HAUSNARKETA SAIOAK, KRISI EGOERAK ETAGERO
Ezinduek jokabide gatazkatsu bat ageri duten egoerak krisi uneak dira, eta
horietan nahasmendu handia gertatzen da eta traumatikoak izan daitezke
oso horietan esku-hartze zuzena duten pertsona guztientzat. Jokabide
gatazkatsua eduki duen pertsonaren beharrak ebazteko saiakera egiten
denean, erraz egin daiteke akats bat, hain zuzen ere pertsona horren
kideak edo laguntza ematen duten langileak berak ere gertatutakoaren
eraginen hartzaile izan direla ahaztea.
Gertaera hauek eta gero azterketa eta hausnarketa saioak egiteak eragin
positiboa edukiko du, eta ez bakarrik langileentzat, baizik eta, baita ere,
ezinduentzat eurentzat. Saio hauek ez dute zertan izan denbora asko
eskatzen dutenetarikoak, nahiz eta eraginkorrak izateko arreta eman behar
dieten bai egintzei, bai sentimenduei.
Saioek ondoko helburu hauek dituzte:
• Gertaerari lotutako estres karga arintzea.
• Gertatu denarekin zerikusia duten sentimenduak eta pentsamenduak
segurtasunez adierazi daitezkeen ingurune bat sortzea.
• Taldearen laguntzaren alde egitea, krisi egoeran esku hartu duten
pertsonen artean.
• Arazoei aurrea hartzea eta egon daitezkeen ondorio psikologikoei aurrea
hartzea taldekideen artean.
• Pertsona bakoitzaren erreakzioak normalizatzea, taldeko gainerako
kideen aldean ezberdin sentitzea saihesteko.
• Kalte gehien jaso duten pertsonak zeintzuk diren antzematea, eta behar
duten laguntza eta jarraipena ematea.
Krisiaren osteko azterketa eta hausnarketa saio hauek eraginkortasunez
antolatzeko jarraibide batzuk erabilgarri izan daitezke:
• Taldearen bilera, ahalik eta lasterren.
Jokabide krisi bateko gertaera batean esku hartu duten langile guztiek
parte hartu beharko lukete saio hauetan. Saioak psikologo baten
zuzendaritzapean egin beharko lirateke. Ahalik eta lasterren bildu,
orduan eta zehatzagoak izango dira gertatu denari buruzko detaileak.
Gertatu denari buruzko hausnarketarekin hasi aurretik, saioa zuzentzen
ari denak zera ziurtatu behar du:
– Pertsona guztiak itzuli dira beren onera: oraindik asaldaturik dagoen
langileren bat egonez gero, bilera egiteko goizegi da.
– Gertatu denari buruzko erregistro guztiak egin dira jada, esku hartu
duten beste pertsona batzuen aipamenekin asmorik gabeko
“kutsatzeak” saiheste aldera.
Bileraren helburuari buruzko hasierako azalpena beharrezkoa izan daiteke,
esku hartzen duten pertsonentzako izaera onuragarria azpimarratuta.
Ondoren, saioaren prozedura eta arauak adierazi behar dira laburki:
– Nahi ez denari buruz ez da hitz egin beharko eta inor ez da horretara
behartuko.
– Pertsona ezberdinek adierazten dutena errespetatu egingo da; parte
hartzaile bakoitzak bere buruari buruz hitz egingo du eta ez da ez
kritikarik, ezta epaitzerik ere onartuko.
– Norbait oso gaizki sentitzen bada, bilera aldi batez utzi ahalko du eta
hobeto sentitzen denean itzuli.
– Informazio guztia konfidentziala izango da.
• Oinarrizko gertaeren definizioa.
Parte hartzaileek zer gertatu zen eta gertaerak nola jazo ziren aipatzean
datza: zerk eragin zuen gertaera? Nor zegoen bertan? Zer gertatu zen
gertaeran zehar eta ondoren? Zer suertatu zitzaien zailena?
Informazio hau aldez aurretik bildu daiteke idatzitako erregistroetatik
eta bilerara bertaratzen direnek hitzez emandako azalpenetatik. Inork ez
du krisia berdin hartuko edo gogoratuko, beraz, langile bakoitzak gertaera
deskribatu beharko du bere ikuspegitik eta gainerakoek hura eten gabe.
Taldea zuzentzen duen pertsonak informazioa laburbildu beharko du eta
adostasuna duten eremuak idatzi. Bertsio ezberdinak dauden horiek ere
jaso beharko ditu.
Garrantzitsua da, guztien artean, gertatu zenari buruzko deskripzio
xehatua lortzea.
42
Hobeto Bizitzea • Praktika Onak
• Esku hartu duten pertsonen erreakzioak eta sentimenduakhitzez adieraztea.
Fase honetan nahi da parte hartzaileek krisia gertatu zenetik eduki
dituzten pentsamenduak eta sentimenduak adieraz ditzatela, ahal bada
paper batean identifikatuz. Horrela, saioa zuzentzen ari den pertsonak
zerrenda komuna egin ahalko du. Krisi betean dagoen jokabide gertaera
batean zehar, langileek erabaki asko hartu behar dituzte segundo
gutxiren buruan eta, gauzak ongi irteten ez badira, autokritika oso
gogorra egitea maiz gertatzen da gerora. Ona da jendeari bere
sentimenduak eta kezkak adierazten uztea. Elkarri animoak eta babesa
emateko unea da. EZ dago inor epaitu beharrik.
Hau da bizitako egoeragatik eragin gehien jasotzen duten pertsonak
identifikatzeko fase garrantzitsuena; komenigarria izan daiteke haiekin,
ondoren, topaldia edukitzea.
• Ondoren zer egin behar den erabakitzea.
– Bizitako egoeragatik eragin gehiago jaso duen eta laguntza gehiago
behar duen norbait ba al da?
– Langileek trebakuntza gehiago behar al dute krisi egoeretako esku-
hartzea, estresa bideratzea edo ezinegona bezalako alderdietan?
– Etorkizuneko gertaeretan hobeki prestaturik egoteko ariketa
praktikoak egitea erabilgarria litzateke?
• Informazioa talde osoari zabaltzea.
Saio hauetan ateratako ondorioak, esku-hartze moduei, ikuskapen eta
laguntza beharrei edo prestakuntza beharrei dagokienez, oso
erabilgarriak izan daitezke laguntza talde osoarentzat. Gauzak horrela,
gertaeran esku hartu dutenekin egindako bilera hauek amaituta,
interesgarria da bilera zabalago bat antolatzea, informatzeko eta
jarduteko irizpide eta jarraibideak adosteko.
43
Estrategia Erreaktiboak
45
Estrategia Erreaktiboak
OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA
Allen, D. (2002). Ethical Approaches to Physical Interventions. Plymouth: BILD.
Cautela, J.R. eta Gronen, J. (1978-2002) Técnicas De Relajación. ManualPráctico para Adultos, Niños y Educación Especial. Bartzelona: Mr. EdicionesMartínez Roca.
Goñi, M.J., Martínez, N. eta Zardoya, A. (2007). Apoyo Conductual Positivo.Algunas herramientas para afrontar las conductas difíciles. Praktika OnenKoadernoa – 10. zk. Madril: FEAPS.
Uliazpi fundazioa (2003). Protocolo de actuación ante conductas desafiantesgraves y uso de intervenciones físicas.Praktika Onen Koadernoa – 2. zk. Madril: FEAPS.
La Vigna, G.W. eta Willis, T.J. (1995). Challenging Behaviour: CrisisManagement Guidelines. Los Angeles: Institute for Applied BehaviourAnalysis.
Long, W.S. (2005): Caring for People with Challenging Behaviors: EssentialSkills and Successful Strategies in Long-Term Care. Baltimore: HealthProfessions Press.
Sturmey, P. Ed. (2009). Restrictive behavioural practices. Journal of AppliedResearch in Intellectual Disabilities, 22. zk.: 103-220.
PRAKTIKAONAKezinduei emandako arretan
HOBETO BIZITZEAEstrategia Erreaktiboak
PRAKTIKA ONAK
ezinduei emandako arretan
Jokabideari lotutako laguntza positiboko gida hau Hobeto BizitzeaProiektuaren barruan kokatzen da. Proiektu hori Arabako ForuAldundiak sustaturikoa izan da, zerbitzuak atenditutako pertsonen bizikalitatea hobetzean oinarritutako arreta eredu baterantz orientatzekoxede nagusia edukita.
Arreta eredu hau ikuspegi, kontzeptu eta arreta jarraibide aurreratue-nak, pixkanaka, zerbitzu ezberdinetan sartzearen inguruan antolatutadago:
• Laguntzen paradigma eta eredua.• Pertsonan oinarritutako plangintza.• Bizi kalitatearen kontzeptua eta dimentsioak.• Jokabideari lotutako laguntza positiboa.
Ikuspegi berri horren ondotik, erronka ezinduen arretan, profesionaldiren aldetik, esku hartzen duten pertsonen lan jarraibideak egokitzeada, bai haien funtzioa plangintza eta esku-hartze teknikoan oinarritzendenean, bai zerbitzuen eguneroko antolamenduan, funtzionamenduaneta arretan oinarritzen direnean. Halaber, esku hartzen duten pertsonaguztiengan, halabeharrez, jarrera aldaketa esan nahi du: inolakozalantzarik gabe profesionalena, baina, baita ere, erabiltzaileena eurenaeta haien senideena. Azken batean, aldaketaren aurrean egon ohi denerresistentzia naturala gainditzeko esfortzu bateratua edukitzea esannahi du.
Espero dugu Hobeto Bizitzea proiektuaren esparruan landutako etaadostutako prestakuntza material hauek helburu horretan laguntzea.