44
Ref.: 54943 Hezkuntza Eskaintza hezkuntza gizarte ekintza IKASTURTEA 2008/2009

Hezkuntza Eskaintza gizarte ekintza 2008/2009 IKASTURTEA · Horien edukiak honako dokumentu honetan daude zehazturik eta hezkuntza-maila bakoitzaren arabera bereizirik. Planetarium

  • Upload
    others

  • View
    3

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Ref

.: 54

943

Hezkuntza Eskaintza

hezkuntza

gizarte ekintza

IKASTURTEA2008/2009

Irakasle estimatua:

Aurten ere, kutxaren Gizarte Ekintzako Zientziaren kutxaGuneko Eskola Eskaintza aurkezten dugu.

2008/2009 ikasturterako, ikastetxeen hezkuntza-lana osatzen duten jarduera didaktikoen programa osoa

diseinatu dugu hezkuntza-maila guztietarako: Haur Hezkuntzatik hasi, eta Batxilergora eta heziketa-zikloetara

arte. Zientziaren zenbait alderdi ikuspuntu berritzaile eta berezitik lantzeko sortu ditugu dokumentu

honetako baliabide didaktiko guztiak. Ikasleek ikastea eta ekintzaile izatea bultzatzen dute, elkarreraginean,

parte-hartzean, sorpresan eta lan kooperatiboan oinarrituta. Euskal curriculum-diseinu berrira eta haren

hezkuntza-eskumenetara egokitu dira jarduerak.

2008/2009 Hezkuntza Eskaintza eguneratzeko, zortzi tailer didaktiko diseinatu eta Planetarium Txikiko bi

saio berri sortu ditugu. Hezkuntza-komunitatearen beharrak eta iradokizunak kontuan izanda, ahalegin

berezia egin dugu Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloko baliabideetan. Bestalde,

Planetarium berri bat izango dugu, proiekzio-sistema bereziarekin (bakarra, estatu

espainiar osoan), zeinari esker askoz ere modu erakargarriagoan eta ikusgarriagoan

behatuko ditugun astronomiaren zer guztiak.

Azkenik, 2008/2009 Hezkuntza Eskaintzako jarduera guztiak hezkuntza-mailaka antolatu dira informaziorako

sarbidea errazteko, saioetan lantzen diren edukiak eta helburuak aurkezten dituzte, eta laburpen txiki bat

egiten dute. Hala eta guztiz ere, tailer, ibilbide didaktiko eta Planetarium Txikiko saio guztiak egokitu daitezke

irakasleen behar espezifikoetara, hezkuntza-tresna eraginkorrak izan daitezen.

Har ezazu agur bero bat,

Zientziaren kutxaGunearen kanpoaldea.

Ikastetxeetarako eskaintzari eta beste hainbat gairi buruz informazio gehiago nahi baduzusartu www.miramon.org web orrian

Hezkuntza EskaintzaIKASTURTEA2008/2009

ZientziarenkutxaGunearenegitekoaZientziaren KutxaGunea zientzia-zentroada, informazio zientif ikoa moduerakargarrian aurkezten duen lekua,komunikatzeko modu berriekin: objektuakmanipulatuz eta esperimentuak eginez.Zientziari buruz ikasi eta horrekikosentikortasuna zabaltzeko lekua da.Euskal Herriko gizarteari (Gipuzkoakoari,bereziki) laguntzea du xede, eta zabalikdauzka ateak bere jarduera hezitzaile,ludiko eta dibulgatzaileko eragin-barrutiosoarentzat.

Erreserba egiteko, eskura izan behar dituzu 'Erreserba egiteko eman beharreko pausoak' atalean adierazitako datuak.

Erreserba egin nahi baduzu, deitu:Erreserba-zerbitzura, astelehenetik ostiralera,

9:00etik 13:30era.

Galderak egiteko, zalantzak argitzeko edo argibideak eskatzeko, deitu BISITARIEN ARRETA-ZERBITZURA, gustura lagundukodizugu-eta:

Zeinahi argibide behar izanez gero, hauxe da helbide elektronikoa: [email protected]

Hona hemen aukerak:

Erakusketa Iraunkorrera bisita. Bisita hau hezitzaile baten laguntzaz edo nor bere kasa ibilita egin daiteke. 160 esperimentuinteraktibo ikusiko dituzte ikasleek, zientziaren hainbat arlo ezagutzen has daitezen. Ikustaldia egiteko, hainbat ibilbide aukeradaitezke, une horretan irakasleek landu nahi dituzten edukien arabera.

Ziklo ugaritara egokitutako tailerrak. Horien edukiak honako dokumentu honetan daude zehazturik eta hezkuntza-mailabakoitzaren arabera bereizirik.

Planetarium.

• Planetarium Txikian 4 eta 8 urte bitarteko haurrentzako saioak egiten dira.• Planetariumean, berriz, 9 urtetik gorako ikasleentzako saioak.

Sarrera ikastetxeetarakoeskaintza 2008-2009

1

2

3

Zientziaren kutxaGuneak 2008/2009 ikasturterako prestatu duen jarduera-programa duzu eskuetan.

Irakasleei eskaintzen dizkiegun jarduera guztiak biltzen dira programa honetan, beren irakaskuntza-planari hobekien egokitzenzaizkienak aukera ditzaten.

943 012 917

INFORMAZIOA

943 012 910

3

Hezkuntza EskaintzaIKASTURTEA2008/2009

4

Garrantzitsua da segidan adierazten diren pausoak irakurtzea eta ematea erreserba egiteko.

Ikastetxearen datuak eskura izatea:

• Ikastetxearen izena, IFK zenbakia, telefono-zenbakia, helbide elektronikoa.

• Ikasle-kopurua.

• Hezkuntza-maila.

• Ikustaldiaren eguna, hasiera-ordua eta iraupena.

Erreserba egindakoan, erreserbaren datuak dituen egiaztapena jasoko duzu posta elektronikoz. Egiaztapena jaso ondoren:

- Sartu erreserba-orrian adierazitako zenbatekoa kutxaren 2101 0001 11 0008897225 kontuan. Ikastetxearen izenaeta bisita-eguna adierazi behar dira nahitaez.

- Aurkeztu erreserba eta dirua sartu izanaren egiaztagiria bisita-egunean.

Egin nahi den jarduera aukeratzea:

Hiru jarduera-sorta daude. Bi edo hiru jarduera egin daitezke:

1. sorta: Moduluen ikustaldia.

2. sorta: Tailerra.

3. sorta: Planetarium / Planetarium Txikia.

Jarduerak aukeratzeko, irakurri arretaz Jardueren Laburpen Orria, eta aintzat hartu erreserba egiteko.

Erreserba-zerbitzuarekin harremanetan jartzea.

Erreserba-zerbitzuarekin harremanetan jartzeko telefono-zenbakia 943 012 917 da. Jendearen arretarako ordutegia, berriz,astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:30era.

Jarduera bakoitzak45-50 min irauten du.

Ordaintzean, nahitaezkoa da ikastetxearen izena eta bisita-eguna zehaztea.

Erreserba egiteko eman beharreko pausoak.

“Genetika tailerra”ezik 1, 45 ordu.

SaioDidaktikoak

TAILERRA

PLANETARIUM TXIKIA

PLANETARIUM

* www.miramon.org web orrian baduzue irakasleentzako zenbait material didaktiko. Nahiagoizanez gero, eskatu materiala erreserba-zerbitzuan, 943-012917 telefonoan.

5

BIGARREN HEZKUNTZA (2. ZIKLOA)• PLANETARIUM-SAIOAK• PRESIO ATMOSFERIKOA

• ENERGIA ALTERNATIBOAK I• LANDAREEN SEKRETUAK• ELEKTRIZITATE-TAILERRA• ERAKUSKETA IRAUNKORRERA BISITA GIDATUA• ERAKUSKETA IRAUNKORRERA BISITA LIBREA

LEHEN HEZKUNTZA (3. ZIKLOA)• PLANETARIUM-SAIOAK• MATEMATIKAK ERAIKITZEN

• HAIN HURBIL ETA HAIN URRUN• AIREZKO ITSASOAN IGERIAN• KIMIKAREN MAGIA• EGUZKI-SISTEMA, GURE BIZILAGUNAK• ESTAZIO METEOROLOGIKOA• URAREN ZIKLOA• BISITALDI GIDATUA: NOLA FUNTZIONATZEN DUTE MAKINEK? *• BISITALDI GIDATUA: NOLA IKUSTEN DUZU INGURUAN DUZUNA? *• ERAKUSKETA IRAUNKORRERA BISITA GIDATUA• ERAKUSKETA IRAUNKORRERA BISITA LIBREA

BIGARREN HEZKUNTZA (1. ZIKLOA)• PLANETARIUM-SAIOAK• LURRA UNIBERTSOAN

• ETXEKO KIMIKA• BEGIRA, BEGIRA, ZELULA BAT DA• METEOROLOGIA• ELEKTRIZITATE-TAILERRA• ERAKUSKETA IRAUNKORRERA BISITA GIDATUA• ERAKUSKETA IRAUNKORRERA BISITA LIBREA

• ELEKTRIZITATE-TAILERRA• ENERGIA ALTERNATIBOAK II• EGUZKI-ARGIA• EGIN GENETIKA• MUGIMENDUAREN FISIKA• ERAKUSKETA IRAUNKORRERA BISITA GIDATUA• ERAKUSKETA IRAUNKORRERA BISITA LIBREA

BATXILERGOA• PLANETARIUM-SAIOAK

• BADAKIZU ZERJATEN DUZUN?

• URAREN MILA AURPEGIAK• MATEMATIKA-TAILERRA• LURRA ETA EGUZKIA (EGUNA ETA GAUA)• BISITALDI GIDATUA: NOLA FUNTZIONATZEN DUTE MAKINEK? *• BISITALDI GIDATUA: NOLA IKUSTEN DUZU INGURUAN DUZUNA? *• ERAKUSKETA IRAUNKORRERA BISITA GIDATUA• ERAKUSKETA IRAUNKORRERA BISITA LIBREA

LEHEN HEZKUNTZA (2. ZIKLOA)• PLANETARIUM-SAIOAK

• ESPLORATU JOLAS EGINEZ!• XANPA TANTAREN BIDAIA• ERAKUSKETA IRAUNKORRERA BISITA GIDATUA• ERAKUSKETA IRAUNKORRERA BISITA LIBREA

• PERU ETA MADDIREN ABENTURA• ARTOLABENTURAK

HAUR HEZKUNTZA

LEHEN HEZKUNTZA (1. ZIKLOA)• ROKE, KOHETE DESPISTATUA• ARTOLA BOLA, ARRANOPOLA

• ESPLORATU!• JAN, JAN…• ERAKUSKETA IRAUNKORRERA BISITA GIDATUA• ERAKUSKETA IRAUNKORRERA BISITA LIBREA

BATXILERGOA • ELEKTRIZITATE-TAILERRA• ENERGIA ALTERNATIBOAK II• EGUZKI-ARGIA• EGIN GENETIKA• MUGIMENDUAREN FISIKA

Bisita • PLANETARIUM-SAIOAK

BIGARRENHEZKUNTZA(2. ZIKLOA)

• PRESIO ATMOSFERIKOA• ENERGIA ALTERNATIBOAK I• LANDAREEN SEKRETUAK• ELEKTRIZITATE-TAILERRA

Bisita

TAILERRAK PLANETARIUM

BIGARRENHEZKUNTZA(1. ZIKLOA)

• LURRA UNIBERTSOAN• ETXEKO KIMIKA• BEGIRA, BEGIRA, ZELULA BAT DA• METEOROLOGIA• ELEKTRIZITATE-TAILERRA

Bisita

• PLANETARIUM-SAIOAK

• PLANETARIUM-SAIOAK

LEHENHEZKUNTZA(2. ZIKLOA)

• BADAKIZU ZER JATEN DUZUN?

• URAREN MILA AURPEGIAK• MATEMATIKA-TAILERRA• LURRA ETA EGUZKIA

(EGUNA ETA GAUA)• BISITALDI GIDATUA: NOLA FUNTZIONATZEN DUTE MAKINEK?• BISITALDI GIDATUA: NOLA IKUSTEN DUZU INGURUAN DUZUNA?

Bisita

LEHENHEZKUNTZA(3. ZIKLOA)

• MATEMATIKAK ERAIKITZEN• HAIN HURBIL ETA HAIN URRUN• AIREZKO ITSASOAN IGERIAN• KIMIKAREN MAGIA• EGUZKI-SISTEMA, GURE BIZILAGUNAK• ESTAZIO METEOROLOGIKOA• URAREN ZIKLOA• BISITALDI GIDATUA: NOLA FUNTZIONATZEN DUTE MAKINEK?• BISITALDI GIDATUA: NOLA IKUSTEN DUZU INGURUAN DUZUNA?

Bisita

HAURHEZKUNTZA

• ESPLORATU JOLAS EGINEZ!• XANPA TANTAREN BIDAIA

Bisitatxiki

• ESPLORATU!• JAN, JAN…

• PLANETARIUM-SAIOAK

• PLANETARIUM-SAIOAK

• PERU ETA MADDIREN ABENTURA• ARTOLABENTURAK

• ROKE, KOHETE DESPISTATUA• ARTOLA BOLA,

ARRANOPOLA

LEHENHEZKUNTZA(1. ZIKLOA)

Bisitatxiki

ERAKUSKETAIRAUNKORREA

Jarduaren laburpen-orria

6

Haur Hezkuntza

www.miramon.org

Esploratu jolas eginez!

• Edukiak• Gure gorputzeko zenbait organo garrantzitsu (gibela, hesteak, bihotza...) manipulatzea, eta giza eredu batean

kokatzea.

• Oinarrizko materialekin bizitzarako oinarrizkoak diren elementu batzuk eraikitzea: babesteko, etxe bat; ibaiaksortutako muga fisikoa gainditzeko, zubi bat; nabigatzeko, itsasontzi bat; komunikatzeko, telefono bat...

• Eraikitako elementuen arteko lotura, eta gizartean duten erabilera.

• Ingurune fisikoko elementuak errespetatzea eta zaintzea, eta giza bizitzarako duten garrantzia balioestea.

• LaburpenaTailer honen helburua da ikasleek eremu zabal eta seguru batean jolasteko aukera izatea, eta eguneroko

ingurunean eskura ez dituzten materialekin, gainera (ezaugarri bereziak dituzten materialak; neurriagatik,formagatik, ehundurengatik, koloreengatik...).

Begiratzen, esperimentatzen eta arazoak konpontzen (etxe bat, zubi bat edo itsasontzi bat eraikitzen) sartzendira haurrak zientziaren munduan. Tailer honetan, interes-mailaren arabera erabiliko dituzte materialak, etataldean topatuko dituzte haien zailtasunak eta taldean aurkituko dituzte konponbideak; hala, autonomia etataldeko lana bultzatzen da, gainera.

Munduaren, beren buruaren eta ikaskideen gainean duten pertzepzioa aberastu, eta, horrekin batera, ingurunefisikoa eta soziala ezagutu eta bereganatzeko oinarriak ezarri nahi ditugu.

• Helburuak• Eguneroko errealitatearen alderdi batzuk (etxea, zubia, itsasontzia, telefonoa, etab.)

gogoraraztea eta irudikatzea, jolasak ematen dituen aukera sinbolikoen bidez.

• Giza gorputzeko zenbait organo garrantzitsu deskubritzea eta ezagutzea.

• Ikaskideen arteko harreman-loturak egitea, eta elkarri laguntzeko jarrerak garatzea.

• Jarrera autonomoa eta arduratsua izatea inguru ez-formal batean.

Erreserbako telefonoa 943 012 917

Hau

rH

ezku

ntza

7

Haur Hezkuntza

Erreserbako telefonoa 943 012 917

Xanpa tantaren bidaia

• Edukiak• Ingurune naturaleko elementuak errespetatzea eta zaintzea, eta giza bizitzarako duten garrantzia balioestea.

• Fenomeno atmosferikoak. Horien, paisaiaren eta izaki bizidunen arteko loturak.

• Besteei laguntzeko eta lankidetzan jarduteko jarrera.

• LaburpenaXanpa lagunaren laguntzarekin, ur-tanta bihurtuko gara, eta bidaia luze bat egingo dugu; hasi berrehun eta

hogeita hamazazpi mila lagunekin batera bizi den lainotik, eta itsasora iritsi arte. Urak gure bizitzan eta gureinguruko landare eta animalietan duen garrantziaz jabetuko gara.

Horrez gain, tanta txikiak izaten ikasiko dugu; haiek bezala ibaian igeri egiten, lainoan egoten edo elur-malutahotz izaten.

• Helburuak• Ingurune naturalak eta haren kalitateak giza bizitzan duten garrantzia balioestea.

• Inguruko elementuek izaten dituzten aldaketei behatzea.

• Uraren zikloko elementu nagusiak ezagutzea.

www.miramon.org

Hau

rH

ezku

ntza

8

Haur Hezkuntza

Erreserbako telefonoa 943 012 917

Peru eta Maddiren abentura

• Edukiak• Fenomeno meteorologiko batzuei behatzea eta haiek ulertzea.

• Egunsentiaren (eguzki-irteera) eta ilunabarraren (eguzki-sarrera) arteko desberdintasunak.

• Ikasleek ezagutzen dituzten astroak: Eguzkia eta Ilargia.

• Beren esperientzia saioko egoeretan erabiltzea.

• LaburpenaHerriko farozainaren seme-alaba txikiak dira Peru eta Maddi. Beren bizitza hondartzarekin eta itsasoarekin

zuzenean lotuta dago. Globo aerostatiko bat hondarra jota agertu da, eta, haren bidez, sekulako abenturanmurgildu dira.

Zeruak itxura desberdina du egunez eta gauez begiratuta, baita gainazaletik, atmosferatik edo espaziotikbegiratuta ere. Globotik, gauez zeruan bizi diren izakien ikuspegi pribilegiatua dute gure protagonistek, eta argiikus ditzakete gauez zeru-ganga betetzen duten izarrak eta konstelazioak.

• Helburuak• Planetarium Txikiaren ikusizko inguruneari jakin-minezko jarrera aktiboz behatzea eta hura aztertzea.

• Egunaren eta gauaren elementu esanguratsuen ezaugarriak eta propietateak identifikatzea..

• Entzuteko jarrera sustatzea, eta saioan proposatzen diren gaiei buruzko ikuspegi eta ekarpen pertsonalak adierazten ikastea.

• Eguna/gaua egoeran aplika daitezkeen errealitateko alderdi zehatzak, norberak bizitakoak, gogoratzea eta adieraztea.

www.miramon.org

Hau

rH

ezku

ntza

9

Haur Hezkuntza

www.miramon.org

Artolabenturak

• Edukiak• Zenbaki-segida osatzea, unitateak gehituz.

• Oinarrizko espazio-nozioak erabiltzea, norberaren eta objektuen kokapena azaltzeko.

• Formak eta gorputzak espazioan: goian-behean eta urrun-hurbil.

• Abesti bat abestea, erritmoari eta melodiari jarraituz.

• Objektuak aztertzea, alderatzea eta zenbatzea gustatzea.

• LaburpenaZein da bola-jokoko bolen ametsa? Erreiaren amaierako birla guztiak botatzea, eta puntu asko egitea...

Artolari asko gustatzen zaio joko hori... indarra hartu....abiadura bizian joan birlen aurka, eta danba! Bat beraere zutik utzi gabe... bat... bi... hiru... birla guztiak lurrera.

Baina, batzuetan, Artola ez da zoriontsu sentitzen bola-jokoan.... batzuetan gustatuko litzaioke hain astuna,hain gogorra, hain betea ez izatea... eta bola arina, biguna, elastikoa izatearekin amets egiten du... hala punpaeta punpa egiteko... eta oso gora iristeko... gora, zeruraino... eta inoiz ikusi ez dituen gauzak ezagutzeko...

Punpa egin, eta gora! eta hegaztiak haien munduan nola bizi diren jakin... Punpa handiagoa egin, eta pixkabat gorago iritsi! Eta kotoizko laino zuriak zeharkatu... Oraindik indar gehiago hartu, eta ilargiraino iritsi! Horiametsa egia bihurtzea litzateke... Pozaren pozez, abesten eta kantuan hasiko litzateke Artola... Ametsa? etazergatik ez errealitatea? Artola irrikan dago izarren abestiarekin zurekin dantza egiteko. Lagundu nahi diozu?

• Helburuak• Zenbakiak eta zifrak trebetasunez erabiltzea.

• Ingurune naturaleko elementuak ezagutzea, haurraren ikuspegitik.

• Kuriositatea eta gauza berriak aurkitzeko gogoa sortzea.

• Nork bere mugimendu-aukerak ezagutzea, eta gorputzaren koordinazioa eta kontroldinamiko orokorra eskuratzea.

Erreserbako telefonoa 943 012 917

Hau

rH

ezku

ntza

10

Lehen Hezkuntza (1. Zikloa)

www.miramon.org

Esploratu!

• Edukiak• Gure gorputzeko zenbait organo garrantzitsu (gibela, hesteak, bihotza...) manipulatzea, eta giza eredu batean

kokatzea.

• Oinarrizko materialekin bizitzarako oinarrizkoak diren elementu batzuk eraikitzea: babesteko, etxe bat; ibaiaksortutako muga fisikoa gainditzeko, zubi bat; nabigatzeko, itsasontzi bat; komunikatzeko, telefono bat...

• Eraikitako elementuen arteko lotura, eta gizartean duten erabilera.

• Ingurune fisikoko elementuak errespetatzea eta zaintzea, eta giza bizitzarako duten garrantzia balioestea.

• LaburpenaTailer honen helburua da ikasleek eremu zabal eta seguru batean jolasteko aukera izatea, eta eguneroko

ingurunean eskura ez dituzten materialekin, gainera (ezaugarri bereziak dituzten materialak; neurriagatik,formagatik, ehundurengatik, koloreengatik...).

Begiratzen, esperimentatzen eta arazoak konpontzen (etxe bat, zubi bat edo itsasontzi bat eraikitzen) sartzendira haurrak zientziaren munduan. Tailer honetan, interes-mailaren arabera erabiliko dituzte materialak, etataldean topatuko dituzten haien zailtasunak eta taldean aurkituko dituzte konponbideak; hala, autonomia etataldeko lana bultzatzen da, gainera.

Munduaren, beren buruaren eta ikaskideen gainean duten pertzepzioa aberastu, eta, horrekin batera, ingurunefisikoa eta soziala ezagutu eta bereganatzeko oinarriak ezarri nahi ditugu.

• Helburuak• Eguneroko errealitatearen alderdi batzuk (etxea, zubia, itsasontzia, telefonoa, etab.) gogoraraztea eta irudikatzea,

jolasak ematen dituen aukera sinbolikoen bidez.

• Giza gorputzeko zenbait organo garrantzitsu deskubritzea eta ezagutzea.

• Ikaskideen arteko harreman-loturak egitea, eta elkarri laguntzeko jarrerak garatzea.

• Jarrera autonomoa eta arduratsua izatea inguru ez-formal batean.

Erreserbako telefonoa 943 012 917

Leh

enH

ezku

ntz

a(1

. Zik

loa)

11

Lehen Hezkuntza (1. Zikloa)

www.miramon.org

Jan, jan…

• Edukiak• Beharrezkoak diren elikagaiak identifikatzea eta deskribatzea.

• Osasunarentzat onuragarriak eta kaltegarriak diren ohiturak eta praktikak.

• Norbere gorputzari eskainitako arreta balioestea.

• LaburpenaTailer honen helburua da egunero sarritan egiten dugun ekintza bat, eta osasunarentzat oinarri-oinarrizkoa

dena, kontzienteago bihurtzea eta horri buruz hausnartzea: jateari buruz ari gara.

Parte hartzeko zenbait jardueraren bidez, zenbait elikagai-mota eta gure eguneroko bizitzan izan beharluketen presentzia landuko dugu.

Horrez gain, elikagaien bidez jasotzen ditugun substantziak eta gure organismoan duten funtzioa aztertukoditugu.

• Helburuak• Elikadura orekatua izateko beharrezkoak diren jakiak ezagutzea.

• Elikagaien osagai nagusiak eta haien funtzioak identifikatzea.

• Organismoak ondo funtzionatzeko elikadura onak duen garrantzia balioestea.

Erreserbako telefonoa 943 012 917

Leh

enH

ezku

ntz

a(1

. Zik

loa)

12

Lehen Hezkuntza (1. Zikloa)

www.miramon.org

Ed

uca

ció

nP

rim

aria

(1er

Cic

lo) Roke, kohete despistatua

• Edukiak• Planeta-elementu astronomikoak identifikatzea eta sailkatzea.

• Izaki bizidunen eta bizigabeen arteko antzekotasunei eta desberdintasunei behatzea.

• Lurraren eta hurbileko planeten arteko harremanak eta horien antolamendua.

• LaburpenaRoke kohetea espaziora jaurti berri dute, urruneko planeta batera joan dadin. Haatik, arazo handi bat du:

etxean utzi du planeta horretara heltzeko bidea erakusten dion planoa. Izan ere, urduri zegoen jaurtiketa zelamedio, eta ez da lokartu ia jaikitzeko ordua iritsi den arte. Noski, Roke korrika eta presaka zebilenez, ahantziegin zaio zeruko mapa hartzea.

Hortaz, zure laguntza behar du Roke koheteak zeruan barrena bere helburuaren bila nabigatzeko. Bidaiahorretan, abentura-lagun dibertigarriak ezagutuko dituzu. Parte hartu nahi duzu gure espazio-misioan?

• Helburuak• Lurra-Eguzkia-Ilargia sistemaren elementuak identifikatzea, eta horien ezaugarri garrantzitsuenak aztertzea.

• Gidoian parte hartuz ikastea, istorioaren partaide izateko.

• Taldeko jarduera batean parte hartzea, norberaren eta besteen ekarpenak balioetsita.

Erreserbako telefonoa 943 012 917

Leh

enH

ezku

ntz

a(1

. Zik

loa)

13

Lehen Hezkuntza (1. Zikloa)

www.miramon.org

Artola bola, arranopola!

• Edukiak• Batuketa- eta kenketa-eragiketen esanahia. Batuketak eta kenketak ulertzeko eta egiteko lehen estrategiak.

• Irudi eta gorputz geometrikoak alderatzea eta sailkatzea, oinarrizko irizpideen arabera.

• Kokapenak eta mugimenduak deskribatzea, norberaren eta beste erreferentzia-puntu batzuen arabera.

• Elementu eta fenomeno natural batzuen deskribapena: Ilargia, izarrak eta Eguzkia.

• LaburpenaZein da bola-jokoko bolen ametsa? Erreiaren amaierako birla guztiak botatzea, eta puntu asko egitea... Baina

Artola ez da beste bolak bezalakoa... Artolak nahiago du birla batzuk bota eta besteak zutik uztea, irudigeometriko dibertigarriak osatzeko: triangeluak, laukiak, erronboak, pentagonoak... Behin eta berriz zenbatzenditu birlak... eta zenbat geratzen diren eta zenbat erortzen diren kalkulatzen du... Zer dibertigarria!

Matematikak ezagutu berri ditu Artolak... beti esan izan diote oso-oso aspergarriak direla... baina Artolakgozatu egiten du matematikekin, eta hain ondo pasatzen duenez eta ezagutu berri duenaz harro dagoenez,pixkanaka biguntzen ari dela nabaritzen du... eta bat-batean ikusten du dagoeneko ez dela lehengo bola astuneta gogor hura... orain bola biguna eta malgua da Artola, ...eta denetan onena: punpa egin dezakeela... eta osogora, gainera! Punpa egitean, hegaztiekin eta lainoekin gurutzatzen da... baita Ilargiarekin ere. Harritu egitenda Ilargia Artolaren barrea entzunda, eta espazioan bidaiatzera eramaten du, eta bere lagunik onenetako batzukaurkezten dizkio.

¡AA! Eta ez ahaztu Artolari ikaragarri gustatzen zaiola probatzen duen guztiaren marrazkiak egitea eta bereabenturekin komiki dibertigarriak egitea... marrazkirik originalena egiten lagundu nahi diozu?

• Helburuak• Planetarium Txikiaren ikusizko inguruneari jakin-minezko jarrera aktiboz behatzea eta hura aztertzea.

• Inguru naturaleko eta kulturaleko forma geometrikoak identifikatzea, elementu horien ezagutza erabiliz mundu fisikoa aztertzeko.

• Arrazoitzea eta argudiatzea, eguneroko hizkerako eta hizkera arrunteko elementuak erabiliz.

• Elementu astronomiko sinpleen ezaugarriak eta elementurik esanguratsuenak identifikatzea.

Erreserbako telefonoa 943 012 917

Leh

enH

ezku

ntz

a(1

. Zik

loa)

14

Lehen Hezkuntza (2. Zikloa)

www.miramon.org

Badakizu zer jaten duzun?

• Helburuak• Jaten ditugun elementuak eta horietako bakoitzaren funtzioak ezagutzea.

• Gure dieta egitea eta aztertzea.

• Dieta osasungarria izateak osasunerako duen garrantzia balioestea.

• Edukiak• Elikadura osasungarria izateko ohiturak identifikatzea eta hartzea. Dieta orekatuak.

• Elikagaien elementuak eta horietako bakoitzak organismoan duen funtzioa aztertzea.

• Kontsumitzaileen osasunean eragina duten produktuei behatzea eta haiek erregistratzea: egite-data, iraungipen-data, kontsumitzean arreta eskatzen duten alderdiak.

• LaburpenaTailer honen helburua da egunero sarritan egiten dugun ekintza bat, eta osasunarentzat oinarri-oinarrizkoa

dena, kontzienteago bihurtzea eta horri buruz hausnartzea: jateari buruz ari gara. Baina, egiaz, badakizu zerjaten duzun?

Hainbat jardueraren bidez, janarien bitartez jasotzen ditugun substantziek gure gorputzean dituzten funtzioakezagutuko ditugu.

Hainbat elikagaitara hurbilduko gara, eta erosketak egitean nola aurki ditzagun ikusiko dugu (elikagai izoztuak,deshidratatuak, latetan daudenak, hutsean ontziratuak, etab.)

Erreserbako telefonoa 943 012 917

Leh

enH

ezku

ntz

a(2

. Zik

loa)

15

Lehen Hezkuntza (2. Zikloa)

www.miramon.org

Uraren mila aurpegiak

• Helburuak• Urak pertsonen, animalien eta landareen bizitzan duen garrantzia ulertzea.

• Ikusmina, sormena eta behatzeko gaitasuna sustatzea.

• Esperimentu errazen bidez uraren propietate fisikoak ezagutzea horren hiru egoera fisikoetan.

• Haien hiriko edateko ura jasotzeko, gordetzeko, tratatzeko eta banatzeko dagoen moduari buruzko ikusminaeragitea, uraren erabilera egokiari buruzko ardura-jarrerak sustatuz.

• Edukiak• Inguruko elementu naturalak gordetzeko sentsibilitatea eta errespetua.

• Ingurune fisikoko oinarrizko elementuak: ura. Uraren erabilera arduratsua eguneroko bizitzan.

• Ura eta izaki bizidunak: pertsonak, animaliak eta landareak.

• Laburpena Tailerrean, ura -bizitzarako ezinbestekoa den elementua- zer formatan ager daitekeen ikusiko dugu.

Horretarako, saiakera errazak egingo ditugu eta erakutsiko dugu urak egoera fisiko ezberdinak izan ditzakeela.Gainera, ikusiko da ura etengabe ari dela tokiz aldatzen eta mugimendu horrek 'uraren zikloa' deritzonasortzen duela. Halaber, uraren kontsumo arduratsuaren garrantzia aztertuko dugu.

Erreserbako telefonoa 943 012 917

Leh

enH

ezku

ntz

a(2

. Zik

loa)

16

Lehen Hezkuntza (2. Zikloa)

www.miramon.orgErreserbako telefonoa 943 012 917

Matematika-tailerra

• Helburuak• Adin horretako gazteek matematikako ezagutza garatzea, izaera ludikoa eta sormenezkoa duten eginkizunen

bidez.

• Matematikako lanak atseginak eta bizigarriak diren egoerekin erlazionatzea.

• Ikaskideekin eta irakasleekin elkarrekintzak izatea eskolaz kanpoko egoera bizigarrian.

• Edukiak• Aritmetikarekin, neurriekin eta geometriarekin lotutako jarduerak egitea.

• Hiztegi egokia erabiltzea neurketen informazioa interpretatzeko eta besteei helarazteko.

• Matematikako edukiak ezagutu eta erabiltzeko jarrera egokia, informazioa interpretatu eta komunikatu etaeguneroko bizitzako arazoak konpondu ahal izateko.

• Banaka edo taldeka konpontzea.

• LaburpenaTailerrean parte hartzen dutenek lan-menu bat jasoko dute, eta horietatik egin nahi dituzten lanak hautatu

ahal izango dituzte, monitoreek azaldutako erabilera-baldintzen barruan.

Eginkizun-mota hauek sartzen dira menuan: jokoak, ikerketak eta matematika-problemak.

Monitoreak arduratuko dira haiek animatzeaz, eta ikasleei tailerreko eginkizunetan parte hartzen laguntzeaz.

Ikasle edo ikasle-talde bakoitzak eginkizun-multzo bat egingo du, eta tailerrean bertan eginkizunei buruz hitzegingo da eta baloratu egingo dira.

Tailerrean parte hartzen dutenek amaitutako eginkizunak etxera eraman ditzakete lan-karpeta txiki batean.

Leh

enH

ezku

ntz

a(2

. Zik

loa)

17

Lehen Hezkuntza (2. Zikloa)

Lurra eta Eguzkia (eguna eta gaua)

• Edukiak• Orientazioa; puntu kardinalak.

• Lurraren mugimenduak eta Ilargiaren faseak.

• Urtaroetara hurbiltzea.

• LaburpenaBehaketa astronomikoak egiteko esparru fisiko gisara aurkeztu behar da horizontea tailerrean, eta puntu

kardinalak, berriz, Eguzkia kokatzeko marka bezala ezarriko dira.

Udaberriko eta udazkeneko lehenengo egunean ekialde-ekialdetik ateratzen da Eguzkia, eta mendebaldetiksartzen. Ekialdean irits dezakeen garaiera handiena izango du, gainera. Ikusten dugunaz hasi gara hizketan:Eguzkiaren mugimenduaz. Baina, Eguzkia Lurraren inguruan mugitzen al da? Lurraren errotazio-mugimenduarenteoria aurkeztera eramango gaitu galdera horrek.

• Helburuak• Iparrorratza eta Eguzkiaren kokapena erabiliz nola orientatu jakitea.

• Eguzkiak egun batean horizontean egiten duen ibilbidea deskribatzeko gauza izatea.

• Eguzkiak egun batean horizontean egiten duen ibilbidea Lurrak bere ardatzaren inguruan egiten duen errotazioarekin erlazionatzen ikastea.

• Behaketa-fenomenoen eta fenomeno horiek azaltzen dituzten ideia teorikoen (ereduen) arteko bereizketarenhastapenak ikasleei irakastea.

• Ikasleen artean behaketa astronomikoa sustatzea.

www.miramon.orgErreserbako telefonoa 943 012 917

Leh

enH

ezku

ntz

a(2

. Zik

loa)

18

Lehen Hezkuntza (3. Zikloa)

www.miramon.org

Matematikak eraikitzen

• Edukiak• Aritmetikari, neurriei eta geometriari lotutako jarduerak egitea, eta, bigarren mailan bada ere, estatistika-

eta probabilitate-nozioak ematea.

• Zenbaki-alfabetizazioa; eragiketak egitea zenbaki naturalekin, osoekin, ehunekoekin eta abarrekin.

• Matematikako edukiak ezagutu eta erabiltzeko jarrera egokia, informazioa interpretatu eta komunikatu etaeguneroko bizitzako arazoak konpondu ahal izateko.

• Banaka edo taldeka konpontzea.

• LaburpenaTailerrean parte hartzen dutenek lan-menu bat jasoko dute, eta horietatik egin nahi dituzten lanak hautatu

ahal izango dituzte, monitoreek azaldutako erabilera-baldintzen barruan.

Eginkizun-mota hauek sartzen dira menuan: jokoak, ikerketak eta matematika-problemak.

Horiek egiteko euskarri ugari erabiliko dira: papera, kartelak, eskuekin maneiatzeko materiala, ordenagailuaketab.

Monitoreak arduratuko dira haiek animatzeaz, eta ikasleei tailerreko eginkizunetan parte hartzen laguntzeaz.

Ikasle edo ikasle-talde bakoitzak eginkizun-multzo bat egingo du, eta tailerrean bertan eginkizunei buruz hitzegingo da eta baloratu egingo dira.

Tailerrean parte hartzen dutenek amaitutako eginkizunak etxera eraman ditzakete lan-karpeta txiki batean.

• Helburuak• Matematikako gaitasunak garatzea, izaera ludikoa eta sormenezkoa duten jardueren bidez.

• Matematikako lanak gazteentzako atseginak eta bizigarriak diren egoerekin erlazionatzea.

• Ikaskideekin eta irakasleekin elkarrekintzak izatea eskolaz kanpoko egoera bizigarrian.

Erreserbako telefonoa 943 012 917

Leh

enH

ezku

ntz

a(3

. Zik

loa)

19

Lehen Hezkuntza (3. Zikloa)

www.miramon.org

Hain hurbil eta hain urrun

• Edukiak• Materia solidoaren ezaugarri mikroskopikoak eta propietateak.

• Inguru fisikoko mikroelementuei sistematikoki behatzea eta haiek identifikatzea, tresna optiko sinpleen bidez.

• Eguneroko egiturei ikuspuntu mikroskopikotik behatzeko eta haiek aztertzeko interesa eta jakin-mina piztea.

• LaburpenaBegiei esker, gurekin elkarrekintzan dauden eta ohikoak diren inguru fisikoko elementuei beha diezaiekegu.

Alabaina, tamaina handitzeko tresna optiko errazak erabilita, adibidez, lupa, mikromundu liluragarri batean sargaitezke. Paper-orri batek leuna dirudi, baina konturatuko zara egitura haritsua duela, eta argazkien kolorepolitak launaka bildutako tinta-tanta sendoak direla...

Mikroegitura natural batzuk, esate baterako, gure gorputzeko mikroegiturak, inspirazio-iturri izan dira gurebizimodua erraztu duten asmakizunak garatzeko. Ausartzen zara gutako bakoitzak dugun mikromundua etagure inguruan ezkutuan dugun edertasun adimentsua ezagutzera?

• Helburuak• Inguruko elementuen ohiko egitura mikroskopikoak aztertzea.

• Egitura horietako batzuk estrapolatzea, eguneroko bizimoduaren arazoak konpontzeko.

• Oinarrizko mikroskopia-teknikak erabiltzen trebatzea.

Erreserbako telefonoa 943 012 917

Leh

enH

ezku

ntz

a(3

. Zik

loa)

20

Lehen Hezkuntza (3. Zikloa)

www.miramon.org

Airezko itsasoan igerian

• Edukiak• Presioaren ezaugarriak eta propietateak.

• Presio atmosferikoaren eta bestelako aldagaien arteko konparaketa.

• Aldagai horren presentzia eguneroko bizimoduan, eta ondorioak.

• Gai errazak ebaztea.

• LaburpenaJarduera honetan, Lurrean bizitzea posible egin duen osagaietako bat ezagutuko dugu -Lurra inguratzen

duen atmosfera-, eta gure bizian duen eragina ikusiko dugu.

Hainbat jarduera eta esperimentu egingo dira azaldutako arazoei buruz ikasleek hipotesiak formula ditzaten,eta ondorioak atera ditzaten.

Jarduera esperimentala egitea proposatzen da beti, eta, begirale baten laguntzaz, presioari buruzko ezaugarri,propietate eta aplikazio interesgarri eta harrigarriak ezagutuko dituzte.

• Helburuak• Atmosferari eta, bereziki, presio atmosferikoari lotutako propietate nagusiak ezagutzea.

• Aldagai horrek gure bizian duen garrantziaz hausnartzea.

• Presio atmosferikoaren eta beste ingurumen-aldagaien artean dagoen lotura ikustea.

• Inguruko elementu garrantzitsuei buruzko galderak eta zalantzak mahaigaineratzea eta ebaztea.

Erreserbako telefonoa 943 012 917

Leh

enH

ezku

ntz

a(3

. Zik

loa)

21

Lehen Hezkuntza (3. Zikloa)

Kimikaren magia

• Edukiak• Materiaren ezaugarriak eta elementuak aztertzea.

• Magnitude-neurriak: azidotasuna, dentsitatea, basikotasuna eta kolorea.

• Aldaketa fisiko-kimikoak iragartzea eta ezagutzea: tenperatura, egoera eta dentsitatea handitzea.

• Erreakzio kimikoak.

• Prozesu horiek eguneroko bizimoduan aplikatzeko gaitasuna eta aplikazio praktikoak.

• LaburpenaKimikak, hasiera batean, erabiltzeko eta ulertzeko oinarri zientifiko handia eskatzen duen materia konplexua

dirudi. Bestalde, uneoro esperimentu kimiko ugari egiten ari gara, konturatu ere egin gabe: arnasa hartzendugunean, janaria digeritzen dugunean, boligrafoz idazten dugunean... Batzuk oso erreakzio sinpleak dira, bestebatzuk oso konplexuak, baina guztiak trebetasun eta abilezia handiz egiten ditugu. Nola funtzionatzen dutenulertzea bakarrik geratzen zaigu.

Horretarako, lortzeko errazak diren substantzia eta erreaktibo kimikoak erabiliko ditugu: edozein etxetakosukaldean edo komunean egoten dira, eta, normalean, janaria prestatzeko edo garbitzeko erabiltzen dira.Hainbat gauza egin ditzakegu substantzia horiekin: substantziak oinarrizko hainbat osagaitan bereizi; substantziaazidoen eta basikoen arteko desberdintasuna ulertu, pH-aren etxeko adierazle bat eginez; itxuraz berdinakdiren objektuen dentsitatea enpirikoki kalkulatu; gainazaleko tentsioari esker, altzairuak uretan flota dezan lortu;edo, polimero sintetikoen bidez, efektu harrigarriak sortu. Zientziaren magia da!

• Helburuak• Elementu kimikoen eta fisikoen elkarreraginez aldaketak sortzen diren sistema gisa ulertzea ingurunea.

• Zenbakizko eta ikonozko kode berriak erabiltzea, prozesu fisiko-kimikoak interpretatzeko, adierazteko eta irudikatzeko.

• Materialen eta substantzien propietateak ezagutzea eta erabiltzea, helburu jakin baterako gailuak diseinatuzeta eginez.

www.miramon.orgErreserbako telefonoa 943 012 917

Leh

enH

ezku

ntz

a(3

. Zik

loa)

22

Lehen Hezkuntza (3. Zikloa)

Eguzki-Sistema, gure bizilagunak

• Edukiak• Unibertsoa. Eguzki-sistema.

• Eguzki-Sistema osatzen duten planetak.

• Lurra eta haren mugimenduak.

• Urtaroak.

• LaburpenaUrtaro bakoitzeko lehenengo eguna astronomiari dagokionez egun berezia dela azalduz hasiko gara: ekinozioak

eta solstizioak.

Ondoren, Eguzkiak horizontean egiten duen ibilbidea urtaro batetik bestera nola aldatzen den, eta ibilbidehorrek egunaren iraupenaren aldaketekin duen erlazioa deskribatuko ditugu. Amaitzeko, Lurraren inklinazioareneredu zientifikoa aurkeztuko dugu.

Eguzki-Sistemako planetetara bidaia egingo dugu, eta haien ezaugarri nabarmenenak aztertuko ditugu, eta,hala, Eguzki-Sistema osatzen duten elementuen ikuspegi globala izango dugu.

• Helburuak• Ulertzea urtaro bakoitzeko lehenengo eguna berezia dela, astronomiari dagokionez.

• Urtaroak zergatik dauden eta Lurrean zer eragin duten jakitea.

• Eguzki-sistema osatzen duten planeten ezaugarri nagusiak identifikatzea.

• Lurra non dagoen ulertzea eguzki-sistemako gainerako planetekiko.

www.miramon.orgErreserbako telefonoa 943 012 917

Leh

enH

ezku

ntz

a(3

. Zik

loa)

23

Lehen Hezkuntza (3. Zikloa)

Estazio meteorologikoa

• Edukiak• Klima-elementuak konbinatzea. Eguraldi atmosferikoaren interpretazio-irakurketa.

• Aldagaiak: presioa, tenperatura eta hezetasuna.

• Neurtzeko eta erabiltzeko produktuak: barometroa, plubiometroa, higrometroa, haize-orratza eta anemometroafabrikatzea.

• Laginketarako eta datuen tratamendurako teknikekin ohitzea.

• LaburpenaEguraldia fenomeno naturalen multzoa da, egunero bizi gara harekin, eta zuzeneko eragina du gure

bizimoduetan. Fenomeno edo prozesu horiek atmosferan gertatzen dira, eta hura ikertzen duen zientziameteorologia da.

Meteorologiaren azterketan hiru kontzeptu nagusi hartu behar dira kontuan: tenperatura, presioa etahezetasuna. Haiek ezagututa edozein fenomeno atmosferiko azal daiteke, eta eguraldia aurreikus daiteke, beharden informazioa edukiz gero. Datu horiek biltzeko, atmosfera neurtzeko gailu batzuk diseinatu eta egingoditugu, errazak baina eraginkorrak, estazio meteorologiko txiki bat osatu arte. Hala, datuak bildu ahal izangodira estatistika meteorologikoak osatzeko eta beste instituzioetakoekin konparatzeko.

• Helburuak• Atmosferari lotutako aldagai nagusiak ezagutzea.

• Aldagai horien esanahia, elkarrekin nola eragiten duten eta fenomeno meteorologiko gisa duten ondorioa identifikatzea.

• Materialen eta substantzien propietateak ezagutzea eta erabiltzea, helburu jakin baterako gailuak diseinatuz eta eginez.

• Aurrez ezarritako jarraibideen arabera portaerak aurresatera bideratutako datuak biltzea eta egituratzea.

• Atmosferaren egiturari eta portaerari buruz jakin-mina sortzea.

www.miramon.orgErreserbako telefonoa 943 012 917

Leh

enH

ezku

ntz

a(3

. Zik

loa)

24

Lehen Hezkuntza (3. Zikloa)

www.miramon.org

Uraren zikloa

• Edukiak• Uraren propietate batzuk identifikatzea, esperimentu errazen bidez.

• Uraren zikloa. Uraren egoera fisikoei behatzea eta haiek egiaztatzea.

• Ura balioestea, ondasun urri gisa, eta modu arrazionalean erabiltzea.

• LaburpenaTailerrean esperimentu errazak egingo dira uraren propietate fisiko-kimikoak identifikatzeko.

Uraren zikloa osatzen duten prozesuak ikusiko dira, baita bizitzarako duten garrantzia ere, eta urarenerabilerarekin, kontsumoarekin eta poluzioarekin erlazionatutako ingurumen-arazoak aztertuko ditugu.

• Helburuak• Uraren propietateak ezagutzea eta hiru egoera fisikoekin duen erlazioa.

• Egoera konplikatuetan parte hartzeko eta horiek ebazteko motibatzea, ingurumenaren aldeko jarduera egokietatik abiatuta.

• Ikasleak ura gehiegi kontsumitzeari eta poluzioari buruz sentsibilizatzea.

• Taldeko jardueretan parte hartzea, portaera arduratsua, kooperatiboa, solidarioa eta eraikitzailea izanik.

Erreserbako telefonoa 943 012 917

Leh

enH

ezku

ntz

a(3

. Zik

loa)

25

GABONETAKO ETAASTE SANTUKO TXIKIKLIK

www.miramon.orgErreserbako telefonoa 943 012 91726

Oporretan entretenitzeko beste aukera bat haurrentzat.

Bigarren Hezkuntza (1. Zikloa)

www.miramon.org

Lurra unibertsoan

• Edukiak• Unibertsoaren egitura: planetak, izarrak eta galaxiak. Esne Bidea eta Eguzki-Sistema.

• Zeruko planisferio bat egin eta ikastea.

• Gauez eta egunez zeruari behatzeko eta orientatzeko teknika.

• LaburpenaZeruko planisferio bat eraiki eta ikasita, Lurra Unibertsoan kokatzen ikasiko dugu, eta gure inguruan zer

objektu dauden eta nola mugitzen diren jakingo dugu.

Trikimailu erraz batzuk ikasiko ditugu, egunez zein gauez orientatu ahal izateko, erreferentziatzat zerukoelementuak edo lurraren mugimenduak sortutako beste elementu batzuk hartuta.

Gogoratuko dugu Lurra ez dela Unibertsoaren erdigunea, eta hurbileko objektuen mugimendua, itxurazirregularra, eta urruneko objektuena, hau da, izarrena eta galaxiena, ikasiko ditugu.

• Helburuak• Eguneroko mundua zientifikoki interpretatzen laguntzeko oinarrizko kontzeptuak ezagutzea eta ulertzea.

• Metodo zientifikoa problemak ebazteko estrategia gisa aplikatzea: azterketa sistematikoa egitea, hipotesiakformulatzea eta egiaztatzea.

• Zientziaren ekarpenak aintzat hartzea izaki bizidunen bizi-baldintzak hobetzeko.

Erreserbako telefonoa 943 012 917

Big

arre

nH

ezku

ntz

a(1

. Zik

loa)

27

Bigarren Hezkuntza (1. Zikloa)

Etxeko kimika

• Edukiak• Elementu eta konposatu kimiko garrantzitsuen propietateak ezagutzea, industrian eta eguneroko bizimoduan

erabiltzeko.

• Fenomeno eta prozesu kimikoak identifikatzea eta deskribatzea eguneroko bizimoduan.

• Aldaketa fisikoak eta kimikoak, erreakzio kimiko interesgarriak kontrolatzea eta egitea.

• Aldaketa kimikoei buruzko esperimentu errazak planifikatzea eta egitea, segurtasun-arauak kontuan edukita.

• LaburpenaKimikak, hasiera batean, erabiltzeko eta ulertzeko oinarri zientifiko handia eskatzen duen materia konplexua

dirudi. Hala ere, uneoro esperimentu kimiko ugari egiten ari gara, konturatu ere egin gabe: arnasa hartzendugunean, janaria digeritzen dugunean, boligrafoz idazten dugunean... Batzuk oso erreakzio sinpleak dira, bestebatzuk oso konplexuak, baina guztiak trebetasun eta abilezia handiz egiten ditugu. Nola funtzionatzen dutenulertzea bakarrik geratzen zaigu.

Horretarako, lortzeko errazak diren substantzia eta erreaktibo kimikoak erabiliko ditugu: edozein etxetakosukaldean edo komunean egoten dira, eta, normalean, janaria prestatzeko edo garbitzeko erabiltzen dira.Hainbat gauza egin ditzakegu substantzia horiekin: substantziak oinarrizko hainbat osagaitan bereizi; substantziaazidoen eta basikoen arteko desberdintasuna ulertu, pH-aren etxeko adierazle bat eginez; itxuraz berdinakdiren objektuen dentsitatea enpirikoki kalkulatu; gainazaleko tentsioari esker, altzairuak uretan flota dezan lortu;edo, polimero sintetikoen bidez, efektu harrigarriak sortu. Zientziaren magia da!

• Helburuak• Eguneroko mundua zientifikoki interpretatzen laguntzeko oinarrizko kontzeptuak ezagutzea eta ulertzea.

• Metodo zientifikoa problemak ebazteko estrategia gisa aplikatzea: azterketa sistematikoa egitea, hipotesiak formulatzea eta egiaztatzea.

• Zientziaren ekarpenak aintzat hartzea izaki bizidunen bizi-baldintzak hobetzeko.

www.miramon.orgErreserbako telefonoa 943 012 917

Big

arre

nH

ezku

ntz

a(1

. Zik

loa)

28

Bigarren Hezkuntza (1. Zikloa)

Begira, begira, zelula bat da!

• Edukiak• Zelula-moten laginak prestatzea eta haiei behatzea.

• Mikroskopio optikoa erabiltzeko arauak.

• Talde-lanean lankidetzako jarrerak garatzea.

• Zelula-motei eta organismoan duten funtzioari behatzeko eta haiek lokalizatzeko eta identifikatzeko teknikakerabiltzea.

• LaburpenaZelulen mundura hurbilduko gara tailer honetan, eta hainbat zelula-mota ezagutuko ditugu, hainbat forma

eta funtzio dituztenak, gainera.

Talde txikitan banatuko ditugu ikasleak, eta laborategiko protokolo errazei jarraituko diete; biologia-laginakmanipulatu eta zuzenean mikroskopioan haiei behatu ahal izango diete.

• Helburuak• Zelula unitate anatomiko eta funtzional gisa ezagutzea.

• Zelularen egitura-konplexutasunaren mailak aztertzea.

• Tresneria zientifikoa behar bezala erabiltzea, baita mikroskopioa ere.

www.miramon.orgErreserbako telefonoa 943 012 917

Big

arre

nH

ezku

ntz

a(1

. Zik

loa)

29

Bigarren Hezkuntza (1. Zikloa)

Meteorologia

• Edukiak• Atmosferaren dinamikan elkarreragiten duten aldagai fisiko-kimikoak ezagutzea.

• Atmosferaren osagaiak eta elementuak.

• Ohiko elementu meteorologikoak ulertzea eta karakterizatzea: fronteak, antizikloiak eta depresioak.

• Datu meteorologikoak biltzea eta irudikatzea, neurgailuak erabiliz.

• Eguraldia aurreikusteko oinarrizko mapak interpretatzea eta haien diagnostikoa egitea.

• LaburpenaEguraldia fenomeno naturalen multzoa da, egunero bizi gara harekin, eta zuzeneko eragina du gure

bizimoduetan. Fenomeno edo prozesu horiek atmosferan gertatzen dira, eta hura ikertzen duen zientziameteorologia da.

Meteorologiaren azterketan hiru kontzeptu nagusi hartu behar dira kontuan: tenperatura, presioa etahezetasuna. Haiek ezagututa edozein fenomeno atmosferiko azal daiteke, eta fronteen, depresioen eta antizikloiendinamika uler daiteke. Bestalde, beharrezkoa da gailu egokien bidez sistematikoki erregistratutako datuakedukitzea. Erregistro meteorologiko historikoak eta gure neurgailuek hartutako informazioa badugu, etaatmosferaren dinamika ezagutzen badugu, gai izango gara eguraldia aurreikusten duten mapak interpretatzeko.

• Helburuak• Mezu zientifikoak ahozko hizkuntza egokia erabiliz ulertzea eta adieraztea.

• Bizi garen mundua zientifikoki interpretatzen laguntzeko, atmosferaren oinarrizko kontzeptuak ezagutzea eta ulertzea.

• Kontzeptu horiek datuak sistematikoki biltzeko aukera ematen duten tresna teknologikoak diseinatzeko aplikatzea.

• Hainbat aldagaiko mapa eta diagrama errazak ulertzen hastea.

www.miramon.orgErreserbako telefonoa 943 012 917

Big

arre

nH

ezku

ntz

a(1

. Zik

loa)

30

Bigarren Hezkuntza (1. Zikloa)

Elektrizitate-tailerra

• Edukiak• Elektrizazio-fenomenoak.

• Karga elektrikoak.

• Korronte elektrikoa.

• Elektrizitatearekin hainbat erabileratarako egindako esperimentuak erreproduzitzen dituzten gailuak maneiatzea;adibidez, Tesla, Van der Graaf, etab.

• Elektrizitateak gure bizimoduan duen garrantzia aintzat hartzea.

• LaburpenaElektrizitatea ez da gizakiaren asmakari bat, aurkikuntza bat baizik; gure planeta eratu zenetik, gure naturaren

zati den indar natural eta ikusezina da. Beste fenomeno batzuk dauden moduan -adibidez, mareak, haizea,euria-, elektrizitatea ere badago.

Tailer honetan, elektrizitatearen mundura hurbilduko gara, eta zein portaera eta zein ezaugarri dituen jakitensaiatuko gara. Horretarako, errazenetik hasiko gara -korrontea kable bidez zirkulatzea-, eta ekaitz batean ikusditzakegun izpien antzekoak ere erreproduzituko ditugu.

• Helburuak• Elektrizitatearen oinarrizko kontzeptuak ezagutzea, haien izaera ulertzeko.

• Elektrizitatearen aplikazioak ezagutzea.

• Esperimentu eta ikerketa garrantzitsu batzuk erreproduzitzea.

• Elektrizitatearen funtzionamenduari buruzko ezagutzak erabiltzea arrisku-egoerak saihesteko.

www.miramon.orgErreserbako telefonoa 943 012 917

Big

arre

nH

ezku

ntz

a(1

. Zik

loa)

31

www.miramon.orgErreserbako telefonoa 943 012 91732

EXPERIMENTALDIA 2009ZIENTZIAREN IV. AZOKA (2009ko apirilak 24 eta 25)

Zientziaren kutxaGuneak 2009ko apirilean egingo du EXPERIMENTALDIA Zientziaren IV. Azoka. Hona

hemen jardunaldi horien helburuak:

Kultura zientifikoa dibulgatzea eta gizarteratzea, herritar guztientzako zabalik dagoen ekitaldi baten

bidez. Hainbat gaitako eta iraupeneko jarduerak egingo dira 2009ko EXPERIMENTALDIAN.

2009ko EXPERIMENTALDIAREN beste ardatzetako bat da ikasleen artean zientzia eta teknologiarekiko

zaletasuna sustatzea, proiektu esperimentalak egin ditzaten proposatuz. Irakasle-lanetan arituko dira

ikasleak -egun batez, bederen-, eta egin duten lana bisitariei erakutsiko diete.

Halaber, enpresa eta erakundeen ikerkuntza zientifikoa eta garapen teknologikoa gizarteari ezagutaraziko

zaizkio, profesionalen beren esperientziez baliaturik, eta esparru berriak irekiko ditu enpresaren alorrean

egiten ari dena ezagutzera emateko.

2009ko Experimentaldian, Zientziaren IV. Azokan, edozein ikastetxetako ikasleek parte har dezakete, duten

hezkuntza-maila gorabehera. Horretarako, garrantzitsua da irakasleek ikasleak animatzea eta gidatzea

proiektu bat aurkez dezaten, hasieratik proiektuan parte har dezaten eta ilusioa izan dezaten. Azokan,

lantaldeek giro ludiko hezigarri ezin hobea topatuko dute Zientziaren kutxaGunean beren lana aurkezteko

eta 2009ko Experimentaldiara hurbiltzen direnei azalpenak emanez gozatzeko.

Zalantzak argitzeko edo informazio gehiago eskatzeko, idatzi [email protected] helbidera.

Bigarren Hezkuntza (2. Zikloa)

Presio atmosferikoa

• Edukiak• Presio atmosferikoa gure planetaren berezko ezaugarri gisa ulertzea.

• Esperimentuetako tresnak eta laneko materialak erabiltzeko eta zaintzeko arauak errespetatzea.

• Ondorioak ateratzeko eta besteen aurrean azaltzeko gaitasuna garatzea, jasotako informazioa abiapuntutzathartuz.

• LaburpenaJarduera honetan, presio atmosferikoa parte hartuz eta esperimentuen bidez aztertzea da helburua.

Esperientzia erraz eta ulergarriekin, ikasleek presio atmosferikoaren ezaugarri nagusiak, propietateak etaaplikazioak ezagutuko dituzte.

Egiten diren erreferentziek eta lantzen diren kontzeptuek eguneroko bizimoduko elementuekin dute zerikusia;beraz, erraz ulertzen dira.

• Helburuak• Presioaren ezaugarriak eta propietateak.

• Aldagai horrek bizian duen eragina.

• Presio atmosferikoa beste ingurumen-aldagai batzuen arabera nola alda daitekeen aztertzea.

Erreserbako telefonoa 943 012 917 www.miramon.org

Big

arre

nH

ezku

ntz

a(2

. Zik

loa)

33

Bigarren Hezkuntza (2. Zikloa)

Energia alternatiboak I

• Edukiak• Energiaren eta lanaren definizioa.

• Energia-motak: eguzki-energia, termikoa eta fotovoltaikoa.

• Energiaren eraldaketa. Energia berriztagarriak.

• Energia-iturriak.

• LaburpenaTailerrean parte hartzen dutenek jarduera-menu bat jasoko dute. Horien bidez, energia eta lana kontzeptuak

eta energia-eraldaketak maila kualitatiboan landuko dituzte.

Energia-iturriak eta egun abian jartzen ari diren energia berriztagarri batzuk aztertuko dira.

Hiru motatako entrenatzaileak erabiliko ditugu. Hala, energia nola aprobetxatzen den eta energiarentratamendurako beharrezkoak diren prozesuak eta materiala ikusi ahal izango ditugu.

• Helburuak• Energia eta lana kontzeptuetarako hurbilketa kualitatiboa.

• Energia-eraldaketak ulertzea. Energia berriztagarriak.

• Eguzki-energiaren (termikoa eta fotovoltaikoa) eta energia eolikoaren inguruko entrenatzaile didaktiko-teknikoak izatea, ikasleek ariketak eta esperimentuak egin ditzaten

www.miramon.orgErreserbako telefonoa 943 012 917

Big

arre

nH

ezku

ntz

a(2

. Zik

loa)

34

Bigarren Hezkuntza (2. Zikloa)

Landareen sekretuak

• Edukiak• Organismoek sistema gisa dituzten antolaketa-mailak aztertzea.

• Eredu eta teknika esperimentalak baliatzea izaki bizidunen funtzioak ulertzeko.

• Lurreko bizitza orekatua izan dadin, organismo autotrofoek duten garrantzia baloratzea.

• LaburpenaGizakiak beti izan du interesa landareetan. Gizaki primitiboek baliagarritasunaren arabera sailkatzen zituzten

landareak: landare batzuk jateko onak ziren eta elikatu egiten zuten; beste batzuk, berriz, kaltegarriak ziren,baita pozoitsuak ere.

Tailer honetan, organismo txundigarri horiek ura eta mineralak nola xurgatzen eta garraiatzen dituzten etafotosintesia nola egiten duten azalduko dugu, errazak eta interesgarriak diren esperimentu praktikoen bidez.

• Helburuak• Landare-organismo batzuen egitura-konplexutasuna aztertzea.

• Landareen funtzio fisiologiko nagusiei zuzenean edo zeharka behatzea.

• Prozesu teorikoak asimilatzea, esperimentazio praktikoaren bidez.

www.miramon.orgErreserbako telefonoa 943 012 917

Big

arre

nH

ezku

ntz

a(2

. Zik

loa)

35

Bigarren Hezkuntza (2. Zikloa)

Elektrizitate-tailerra

• Edukiak• Korronte elektrikoa: zirkuitu elektrikoen oinarrizko elementuak.

• Korronte elektrikoaren eraginak.

• Elektromagnetismoa.

• Elektrizitatea manipulatzean segurtasun-arauak errespetatzeko beharra onartzea.

• LaburpenaHarizpia duen bonbillak argia zergatik egiten duen azalduz hasiko gara, gero plasma-bola azalduko dugu, eta,

azkenik, 'zergatik egiten du argia harizpirik ez badu?' galderari erantzungo diogu Erantzuteko, ioiaren eta argi-igorpenaren (ioi batek elektroi bat berreskuratzen duenean) kontzeptuak sartuko ditugu. Ezagutza horiekinsoinuen aurrean erantzuten duen plasma-dorrea eta Jakoben eskailera lantzen has gaitezke.

Ondoren, karga elektrikoak zer diren azalduko dugu, eta esperimentu harrigarri batzuk ikusiko ditugu: aireansalto egiten duten budin-ontziak, tente jartzen diren ileak, etab.

Amaitzeko, benetako tximistak sortuko ditugu, hodi fluoreszenteak urrutitik indukzio bidez bakarrik piztekogai direla ikusiko dugu, eta Faraday-ren kaiolen propietateak aztertuko ditugu.

• Helburuak• Elektrizitatearen oinarrizko kontzeptuak ezagutzea, haien izaera ulertzeko.

• Elektrizitatearen aplikazioak ezagutzea.

• Gailuen, aparatuen edo makinen funtzionamendua erreproduzitzea eta propietateak aztertzea.

• Elektrizitatearen ezaugarriak aintzat hartzea, arriskuak saihesteko.

www.miramon.orgErreserbako telefonoa 943 012 917

Big

arre

nH

ezku

ntz

a(2

. Zik

loa)

36

Batxilergoa

Bat

xile

rgo

a

Elektrizitate-tailerra

• Edukiak• Elektrizitate estatikoaren hastapenak eta haren osagaiak.

• Gailuak: Tesla, Van der Graaff, Jakoben eskailera…

• Eremu elektrikoa, potentzial-diferentzia, fotoia...

• Elektrizitatearekin erlazionatutako neurri-unitate batzuk ulertzea.

• Elektrizitatearen garapenaren garrantzi zientifikoa, teknikoa eta soziala.

• Elektrizitatea manipulatzean segurtasun-arauak errespetatzeko beharra onartzea.

• LaburpenaHarizpia duen bonbillak argia zergatik egiten duen azalduz hasiko gara, gero plasma-bola azalduko dugu, eta,

azkenik, 'zergatik egiten du argia harizpirik ez badu?' galderari erantzungo diogu Erantzuteko, ioiaren, atomokitzikatuen eta fotoi-igorpenaren (ioi batek elektroi bat berreskuratzen duenean) kontzeptuak sartuko ditugu. Igorritako fotoien energiengatik sortutako koloreak azalduko ditugu. Ezagutza horiekin soinuen aurreanerantzuten duen plasma-dorrea eta Jakoben eskailera lantzen has gaitezke.

Ondoren, karga elektrikoak zer diren azalduko dugu, eta esperimentu harrigarri batzuk ikusiko ditugu: aireansalto egiten duten budin-ontziak, tente jartzen diren ileak, etab.

Amaitzeko, benetako tximistak sortuko ditugu, hodi fluoreszenteak urrutitik indukzio bidez bakarrik piztekogai direla ikusiko dugu, eta Faraday-ren kaiolen propietateak aztertuko ditugu.

• Helburuak• Elektrizitatearen oinarrizko kontzeptuak ezagutzea, haien izaera ulertzeko.

• Gailuen, aparatuen edo makinen funtzionamendua erreproduzitzea eta propietateak aztertzea.

• Elektrizitatearen ezaugarriak aintzat hartzea, arriskuak saihesteko.

www.miramon.orgErreserbako telefonoa 943 012 91737

BatxilergoaB

atxi

lerg

oa

Energia alternatiboak II

• Edukiak• Energiaren eta lanaren definizioa.

• Energia-motak: eguzki-energia, termikoa eta fotovoltaikoa.

• Energiaren eraldaketa. Energia berriztagarriak.

• Energia-iturriak.

• LaburpenaTailerrean parte hartzen dutenek jarduera-menu bat jasoko dute. Horien bidez, energia eta lana kontzeptuak

eta energia-eraldaketak maila kualitatiboan landuko dituzte.

Energia-iturriak eta egun abian jartzen ari diren energia berriztagarri batzuk aztertuko dira.

Hiru motatako entrenatzaileak erabiliko ditugu. Hala, energia nora aprobetxatzen den eta energiarentratamendurako beharrezkoak diren prozesuak eta materiala ikusi ahal izango dugu.

• Helburuak• Energia eta lana kontzeptuetarako hurbilketa kualitatiboa.

• Energia-eraldaketak ulertzea. Energia berriztagarriak.

• Eguzki-energiaren (termikoa eta fotovoltaikoa) eta energia eolikoaren inguruko entrenatzaile didaktiko-teknikoak izatea, ikasleek ariketak eta esperimentuak egin ditzaten

www.miramon.orgErreserbako telefonoa 943 012 91738

Batxilergoa

Bat

xile

rgo

a

Eguzki-argia

• Edukiak• Fisikaren eta Astronomiaren arteko erlazioak eta bi diziplinenak elkarren osagarri direla aztertzea.

• Praktika txikiak ebaztea, magnitude fisikoak eta haien unitateak behar bezala erabiliz.

• Argiari buruzko hainbat teoria: Greziako autoreak, Newton, Huygens eta Maxwell.

• Erradiazio elektromagnetikoa: propietateak, uhinaren eta espektro jarraituaren kontzeptua.

• Espektro elektromagnetikoa: hainbat iturriri behatzea: lanparen argia, eguzkiarena, izarrena...

• LaburpenaGizakiak bidaia luzea egin du argiaren benetako izaera ezagutzeko. Argiari esker, inguruari buruzko informazio

ugari eskura dezakegu, eta hori oso lagungarria da Unibertsoa ulertzeko.

Argiaren izaera interpretatzeko hainbat teoria garatu dira historian, egun ezagutzen dugunera iritsi arte.Tailer honetan, argiaren azterketari buruzko ibilbide historiko txiki bat egingo dugu.

Hainbat elementu kimikoren espektro elektromagnetikoari behatuko diogu: hidrogenoarena, merkurioarenaeta nitrogenoarena. Izar baten konposizioa ondorioztatzen saiatuko gara haren espektroan oinarrituta, eta,izar baten absortzio-espektroari behatuz, haren konposizioa ondorioztatuko dugu.

• Helburuak• Argi-espektroa fenomeno fisiko gisa aztertzea.

• Lege fisikoak izarren prozesuekin estrapolatzea.

• Ikerketa zientifikoko estrategiak erabiltzea.

• Teoriak garatzea prozesu aldakorra eta dinamikoa dela ulertzea.

• Eginkizun errazak egitea neurketa-tresnekin.

www.miramon.orgErreserbako telefonoa 943 012 91739

BatxilergoaB

atxi

lerg

oa

• Edukiak• Genetikak gaur egungo gizartean dituen erabilerak: elikagaiak aldatzea.

• DNA erauztea eta ikustea.

• Transgenikoak ezagutzeko protokolo esperimentalak egitea.

• Manipulazio genetikoaren ondorio sozialak eta balorazio etikoak ezagutzea.

• LaburpenaNeurri batean gauza ezaguna dugu DNA-molekula, horren inguruko kontuak agertzen direlako komunikabideetan,

eta telebistako serie eta filmetan. Badakigu DNAa analizatzeak eta manipulatzeak eskaintzen dituen aukerabatzuen berri. Baina, geuk egin ote dezakegu horrelako probaren bat?

Tailer honetan, bakterioen DNA erauziko dugu, molekula harrigarri horri behatzeko, eta elektroforesiaegingo dugu, soja eta arto transgenikoa ezagutzeko.

Aktibitate honek 1,45 orduko iraupena du. Kontsultatu prezioa.

• Helburuak• Biologiak teknologiarekin eta gizartearekin dituen lotura konplexuak ulertzea, eta zientzia horrek pertsonen

osasuna eta gaur egungo bizi-kondizioak hobetzeko egiten duen ekarpena balioestea.

• Teknika elektroforetikoaren oinarri teorikoak eta praktikoak ulertzea.

• Genetika molekularrean erabiltzen diren azterketa-teknikak ezagutzea, eta, metodo zientifikoari jarraituz, kasu zehatz batean erabiltzea.

Egin genetika

www.miramon.orgErreserbako telefonoa 943 012 91740

Batxilergoa

Bat

xile

rgo

a

Mugimenduaren fisika

• Edukiak• Mugimenduaren inguruko ariketak ebaztea, bakoitza ikerketa txiki gisa hartuta, eta ikasleentzat ezagunak

diren testuinguruetan garatuta.

• Newtonen mekanikaren oinarrizko legeak.

• Erorketa askea.

• Masa-zentroa.

• Higidura zirkularra. Giroskopioa.

• LaburpenaHainbat esperimenturen bitartez, gorputzen mugimenduan gordeta dagoen fisika ikusiko dugu. Inertzia,

azelerazioa, indar zentrifugoa eta antzeko kontzeptuen esanahia argituko da esperimentuak egitean. Formulamatematiko baten baitan gordetzen den errealitate fisikoa ezagutuko dute ikasleek.

• Helburuak• Gorputzen mugimenduan gordetzen den fisika erakustea, modu dibertigarri eta parte-hartzailean.

• Ikasitako kontzeptuak, legeak, teoriak eta ereduak aplikatzea eguneroko egoera errealetan, eta, beraz, errealitate sozialaren, teknologikoaren eta ingurumen-errealitatearen hurbileko egoeretan.

www.miramon.orgErreserbako telefonoa 943 012 91741

42

Zientzaren kutxaGuneko jarduera gehiago

Hezkuntza EskaintzaIKASTURTEA2008/2009

ZIENTZIAREN KUTXAGUNEKO JARDUERAK

• Hitzaldiak.

• Ikastaroak: astronomia, robotika eta astrofisika.

• Txango zientifikoak.

• Bisita gidatuak behatoki astronomikora.

• Udako ikastaroak.

• Gertaera astronomikoekin lotutako behaketa publikoak.

• Planetarium-saioak

• Haurrentzako jarduerak: Gabonetako eta Pazkoko txikliklikak.

• Esperimentuak zuzenean.

• Bisita gidatuak.

• Jardunaldi irekia, Museoen Nazioarteko Eguna dela eta.

• Jardunaldi irekia eta jarduerak, Zientziaren Astea dela eta (azaroaren 10etik 16ra).

• Iruzkindun menuak (kafetegia)

MATERIAL DIDAKTIKO OSAGARRIA

Gidal iburu didakt ikoak jar tzen ditu museoak irakasleen eskura, mai la hauetarako:

Lehen Hezkuntzarako

Nola funtzionatzen dute makinek?Nola ikusten duzu inguruan duzuna?

Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa, areto hauetako informazioa

Energia-txinpartak

Mundu mekanikoa

Komunikazioa

Lurra ontzia

Material harrigarriak

Zentzumena eta sentikortasuna

Argi-jokoak

www.miramon.org web orrian dituzue irakasle eta ikasleentzako gida didaktikoak. Horietan, ibilbideaegin aurretik eta ondoren egin daitezkeen jarduera osagarriak daude, baita landutako modulu bakoitzarenazalpen zehatzak ere.

Gidak bi une edo ataletan bereizten dira:

• Bisita egin aurretik: Gida didaktiko honetan, museoa bisitatu aurretik gelan lantzeko jardueren proposamenaegiten da. Hala, lehen hurbilketa bat egin nahi dugu aretoetako edukietara.

• Bisita egitean/bisita egindakoan: Hipatia Gunea bisitatu eta gero, gelan egiteko jarduerak proposatzendira. Gida horien helburua da gelan sakontzea bisitaren aurretik nahiz museoan bertan landutako edukiak.Bisita bukatu eta gero, eskuratutako jakintza guztiak indartzeko erabil daiteke gida didaktikoa.

INFORMAZIO GEHIAGO

Museoko berriak eta antolatuko diren jarduerak ezagutzeko, web orri hau dugu kontsultak egin ditzazuen.

[email protected]

943 01 29 17Dokumentu hau hiru hizkuntzatan editatu da: euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez.

www.miramon.orgErreserbako telefonoa 943 012 917

Zuri laguntzeko dago Zientziaren kutxaGuneko lantaldea.

• EKONOMIA- ETA FINANTZA-SAILA

Aitor Zuriarrain María Jesús Lusarreta Maialen Ruíz

Jose Mª Hernández Miren Millet Uxua Arana Marijo Irisarri

Garbiñe Garmendia Elena Rosales Arantza Butron Ana Arrieta Leticia Moreno

José Luis Gómez Begoña Arana Javier Velaz Jokin Lizeaga Iosu Osa José Ignacio Sanz

• EDUKI-ESPARRUA

• MARKETIN-SAILA ETA BEZEROAREN ARRETA

• PRODUKZIO ETA MANTENTZE-LANEN SAILA

43