4
1 HERRI PARTAIDETZA GARRANTZIA (1) Herri partaidetzaz hitz egiten dugunean herritarren partaidetza politikoaz hitz egiten ari gara. Beraz partaidetza ez dugu zenbakiekin lotu behar, futbito txapelketa herrikoi batean partaidetza handia egon daiteke, jolasteko partaide asko, baina txosten honetan, eta batez ere herri partaidetzaz hitz egiten dugunean ez gabiltza partaidetza mota ho- rretaz ari. Partaidetzaz ari garenean, politika herriarekin egiteaz ari gara, gai publikoetan herritarrek izan behar du- gun paperaz, boterearen demokratizazioaz, herritarren boteretzeaz, erabakiak non eta nola hartzen diren aztertzeaz, demokrazian, herriaren boterean sakontzeaz. Eta hau, kuantitatiboki, zenbakien bidez neurtzea baino, kualitatiboki, prozesuek eta erabaki politikoek duten kalitate demokratikoaren bidez neurtu beharko genuke. (2) Gaur egun gure herrian, gai publikoen kudeaketa, politikaren jarduera, administrazioari lotzen zaio. Administra- zioari, eta administrazioa gidatzeko lau urtean behin hauteskundeen bidez aukeratzen ditugun ordezkari politikoei. Baina ez da beti horrela izan, eta ez dago sistema politiko bakarra munduan. Beraz, politika, alegia, publikoa denaren kudeaketa, boterea eta erabakiak hartzeko gaitasuna, herriarekin partekatzen duen sistema politiko justuago batera iristeko balio behar digu partaidetza politikoak. Parte hartzea, egiteko modu bezala ulertuta, baina baita ere helburu politiko bezala. (3) Gaur egungo sistema politikoak, alderdi politikoak eta instituzioak bakarrik legitimatzen dituen arren politikaren jarduerarako, hauez gaiz, herri mugimenduak, herritarrak, herrigintzak politika egiten duten subjektuak direla ikusa- razi behar dugu, baita boteretu ere. Politikaren subjektuak gara herritarrak, kolektiboak, herri mugimenduak, baita alderdi politiko eta instituzioak ere; guztiak. Eta guztiak esatean, guk ere ezingo ditugu ahaztu instituzioak eta alderdi politikoak politika egiteko tresna bezala. (4) Sistema politikoaren aldaketa bilatzen du beraz herri partaidetzak. Aldaketa politikoa, herriarekin egitea da par- taidetza politikoa. Elkarrekin eta hartu-emanean aztertzetik, lantzetik, sortzetik hasten den prozesua da herri-par- taidetza. Lan kolektiboa funtsezkoa bilakatzen da, aniztasunetik, irtenbide kolektiboak asmatzeko eta lortzeko. (5) Euskal Herri libre batean, munduko estatu bat gehiago izatea da gure proiektua. Baina ez edozein estatu jakina. Gure herri eredua definitzen ari garen honetan, sistema politikoa ere definitzen eta eraiki behar dugu. (6) Kultura politiko oso bat aldatzeko ari gara lanean herri partaidetzaren bidez. Garatzen ari garen eredu berriak, instituzioen jokabideari baita herritarron ohiturei eragiten digu. Finean, afera kolektiboekiko dugun jokabidea alda- tzeaz ari baikara. Alegia, herria ulertzeko dugun modua garatzeaz. Erdietsi nahi dugun Euskal Herrian politika nola egin nahi dugun, horixe da gakoa. (7) Parte hartze politiko hauen guztien azken helburua herritarrak boteretu edo politikoki gaitzea da. Administra- zioaren jarduna herri borondatera gerturatzea, hau da, instituzioak demokratizatzea edo herrikoitzea. Herritarron ahalmenak handitzea. Eta horrek erabateko balio estrategikoa du guretzat. Herritarrak botere mailak eskuratzea, gure eredu politikoaren bidean urratsa ematea baita. Herritarren interesak defendatzen dituen proiektua delako gurea. Beraz, herri partaidetza, helburu ez ezik, tresna eraginkorra ere bada. (8) Herri mugimendu, herrigintza eta bereziki auzo mugimendu eta auzo borroketatik aspaldian garatzen ari den

Herritarren partaidetza

Embed Size (px)

DESCRIPTION

 

Citation preview

Page 1: Herritarren partaidetza

1

HERRI PARTAIDETZAGARRANTZIA

(1) Herri partaidetzaz hitz egiten dugunean herritarren partaidetza politikoaz hitz egiten ari gara. Beraz partaidetza ez dugu zenbakiekin lotu behar, futbito txapelketa herrikoi batean partaidetza handia egon daiteke, jolasteko partaide asko, baina txosten honetan, eta batez ere herri partaidetzaz hitz egiten dugunean ez gabiltza partaidetza mota ho-rretaz ari. Partaidetzaz ari garenean, politika herriarekin egiteaz ari gara, gai publikoetan herritarrek izan behar du-gun paperaz, boterearen demokratizazioaz, herritarren boteretzeaz, erabakiak non eta nola hartzen diren aztertzeaz, demokrazian, herriaren boterean sakontzeaz. Eta hau, kuantitatiboki, zenbakien bidez neurtzea baino, kualitatiboki, prozesuek eta erabaki politikoek duten kalitate demokratikoaren bidez neurtu beharko genuke.

(2) Gaur egun gure herrian, gai publikoen kudeaketa, politikaren jarduera, administrazioari lotzen zaio. Administra-zioari, eta administrazioa gidatzeko lau urtean behin hauteskundeen bidez aukeratzen ditugun ordezkari politikoei. Baina ez da beti horrela izan, eta ez dago sistema politiko bakarra munduan. Beraz, politika, alegia, publikoa denaren kudeaketa, boterea eta erabakiak hartzeko gaitasuna, herriarekin partekatzen duen sistema politiko justuago batera iristeko balio behar digu partaidetza politikoak. Parte hartzea, egiteko modu bezala ulertuta, baina baita ere helburu politiko bezala.

(3) Gaur egungo sistema politikoak, alderdi politikoak eta instituzioak bakarrik legitimatzen dituen arren politikaren jarduerarako, hauez gaiz, herri mugimenduak, herritarrak, herrigintzak politika egiten duten subjektuak direla ikusa-razi behar dugu, baita boteretu ere. Politikaren subjektuak gara herritarrak, kolektiboak, herri mugimenduak, baita alderdi politiko eta instituzioak ere; guztiak. Eta guztiak esatean, guk ere ezingo ditugu ahaztu instituzioak eta alderdi politikoak politika egiteko tresna bezala.

(4) Sistema politikoaren aldaketa bilatzen du beraz herri partaidetzak. Aldaketa politikoa, herriarekin egitea da par-taidetza politikoa. Elkarrekin eta hartu-emanean aztertzetik, lantzetik, sortzetik hasten den prozesua da herri-par-taidetza. Lan kolektiboa funtsezkoa bilakatzen da, aniztasunetik, irtenbide kolektiboak asmatzeko eta lortzeko.

(5) Euskal Herri libre batean, munduko estatu bat gehiago izatea da gure proiektua. Baina ez edozein estatu jakina. Gure herri eredua definitzen ari garen honetan, sistema politikoa ere definitzen eta eraiki behar dugu.

(6) Kultura politiko oso bat aldatzeko ari gara lanean herri partaidetzaren bidez. Garatzen ari garen eredu berriak, instituzioen jokabideari baita herritarron ohiturei eragiten digu. Finean, afera kolektiboekiko dugun jokabidea alda-tzeaz ari baikara. Alegia, herria ulertzeko dugun modua garatzeaz. Erdietsi nahi dugun Euskal Herrian politika nola egin nahi dugun, horixe da gakoa.

(7) Parte hartze politiko hauen guztien azken helburua herritarrak boteretu edo politikoki gaitzea da. Administra-zioaren jarduna herri borondatera gerturatzea, hau da, instituzioak demokratizatzea edo herrikoitzea. Herritarron ahalmenak handitzea. Eta horrek erabateko balio estrategikoa du guretzat. Herritarrak botere mailak eskuratzea, gure eredu politikoaren bidean urratsa ematea baita. Herritarren interesak defendatzen dituen proiektua delako gurea. Beraz, herri partaidetza, helburu ez ezik, tresna eraginkorra ere bada.

(8) Herri mugimendu, herrigintza eta bereziki auzo mugimendu eta auzo borroketatik aspaldian garatzen ari den

Page 2: Herritarren partaidetza

2

“egiteko modu” parte hartzaileak erakusten digu intuizioz bada ere landu izan dugula herri partaidetzaren lan ildo politikoa. Hauek izan dira orain arteko ildo nagusiak:

(9)- Instituzioen gardentasuna eta informazioa herritarrengana iristeko lan egitea. - Herri-mugimenduak eta gizarte-sareak indartzea.- Herri-partaidetzarako prozesu eta uneak sortzea.- Herri-partaidetza eraldatzailea iraunkortzea.- Udaleko bizigune naturalak (auzo eta herriak), auzogintza eta partaidetzarako espazio gisa indartzea.- Kultura politikoa eraldatzea; boterea, erabakiak hartzeko modua, gai politikoak herrikoitzea.

(10) Azken urteetan Herri Partaidetza garatzeko teorizatu ditugun hiru demokraziaren dimentsioak hauexek dira. Helburua, hiru dimentsioetan sakontzea da.

(11) 1. Demokrazia ordezkatzailea errebisatu eta hobetzea. 2. Demokrazia Dialogikoaren bidez, eztabaida politikoa herrira eramatea. 3. Demokrazia Zuzenaren bidez, erabaki politikoak herritarrengana zuzenean eta sufragio unibertsalaren bidez egin ahal izateko bideak irekitzea.

(12) Aukerak- Partaidetzaren inguruko kultura politikoa aldatzen ari da hainbat eremutan.- Kultura politikoren aldaketa hau, herri edo auzo mailako eragileetan ez ezik, administrazio barruko sailetan ere antzematen da.- Auzo Elkarteak, erabateko autonomiaz, elkarrengana hurbiltzen ari dira.- Politika klasikoaren aurkako iritzi kolektiboa areagotzen ari da instituzioen krisia dela eta. Ez da “politikoki zuzena” herri partaidetzaren aurka azaltzea.- Ohiko Auzo Elkarteen dinamikez harago, sortzen ari diren auzo borroka eta aldarrikapen berriak. - Herri partaidetzaren araua aldatzeko aukerak daude.

(13) Mehatxuak- Prozesuen gehiegizko instituzionalizatzea.- Instituzioa eta herri-auzoen denboren arteko desfasea.- Partaidetzaren aldaketarako behar bezalako kultura politiko garaturik ez izatea donostiarren artean. Baita gure kidegoaren artean ere.- Oposizioren estrategia: gure ereduaren etengabeko gutxiestea eta manipulazioa.

(14) Indarguneak- Auzo borrokek gero eta dinamika handiagoa izatea.- Auzo-etxeen aldeko dinamika.- Auzo elkarteen boteretzerako eta erreferentziarako prozesuak.- Herri partaidetzaren aldeko mezua gero eta sektore politiko handiagoetan barneraturik egotea.

(14) Ahulguneak- Partaidetzaren inguruko mezu interesatuek sortzen duten interferentzia. Partaidetza hainbeste goraipatuz, balioa kentzea.- Partaidetza institzuionalerako kultura politiko ahula.- Auzo Elkarteen egoera.

GURE ARDATZAK

(15) Hasieran esan dugu, garatu nahi ditugun eta garatzen ari garen partaidetza politika hauen azken helburua herritarrak boteretu edo gaitzea dela. Alegia, afera kolektiboekiko dugun jarrera aldatzeaz ari gara, eta horretarako beharrezkoa da administrazioaren papera herri borondatera gerturatzea. Baina ez gerturatzea soilik. Administra-zioaren lana zabaldu eta ireki egin beharra dago. Edo bestela esanda, orain artean administrazioaren funtzio edo egiteko zirenak uste genituen horiek, herritarren esku jartzen hasi behar dugu. Beharrezko espazioak zabaldu eta

Page 3: Herritarren partaidetza

3

irekiz. Beharrezko eskumen edo konpetentziak herritarren esku utziaz.

(16) Herri boteretzea antolatzeaz ari gara. Herritarren Donostia erdietsi nahi baitugu. Bide hau lantzen jarraitzeko, ondorengo ardatz nagusi edo lan ildoak jartzen dira mahai gainean:

1. LURRALDE PARTAIDETZA ETA AUZOGINTZA.

(17) Hiria, Donostia, osorik ezin dugu aldatu aurrez komunitate txikiak aldatzen ez baditugu. Donostia osa-tzen duten herri eta auzoak, alegia. Hauek dira hiriko bizigune natural eta komunitate politiko naturalak. Komunitatean egiten den lanak ez du oraino behar bezalako errekonozimentu politikorik, nahiz eta norantza horretan lanean dihardugun, eta hori idartu behar dugu.

(18) Ezarri digutenaren aurrean, Donostiaren bestelako nortasuna aldarrikatzen dugu. Nortasun berritua. Auzo eta herriak izango dituena oinarri, donostiarzentrismotik harago. Auzo eta herriak sakonago ezagutzea-ren beharra daukagu, eta baita hauek saretzekoa ere.

(19) Auzo eta Herriak erreferentzia politiko nagusi izan daitezen, interlokutore indartsuen beharra daukagu. Lurraldeko interlokutoreak izango direnak, alegia. Auzo elkarte eta auzo antolakundeek horretarako balio behar duten tresna izan behar dira.

(20) Auzolana, aipaturiko komunitateak eta erdietsi nahi dugun Donostia indartzeko borroka-molde gisa indartu behar dugu. Baina ez soilik borroka-molde gisa, baizik eta praktika politiko komunitario nagusi bezala.

(21) Auzolanarekin batera, auzo eta herrietan garatu daitezkeen proiektu eta dinamika autogestionatuen alde egiten dugu. Autogestioa, herritar eta komunitateen ahalduntzea dela iristen diogulako. Praktika hau ere gure Donostia ereduaren parte zuzen.

2. HERRI PARTAIDEZA ZUZENA.

(22) Herri partaidetza zuzenaz ari garenean, sufragio unibertsalaren bidez,” pertsona bat bozka bat” izateaz ari gara. Dena ezin da Demokrazia zuzenaren bitartez erabaki, ezin garelako egunero bozkatzera joaten egon. Horretarako dauden ordezkari politikoak, edo prozesu parte hartzailea eta dialogikoak, (hausnarketa kolektiborako). Baina Demokrazia zuzenaren tresna, zuzenean herritarrak kuestio politikoengatik galdetuak izatea, guzti guztiak, ezinbesteko ariketa demokratikoa dela uste dugu. Beraz, galdeketa hauek errealak izan daitezen lan egin behar dugu.

(23) Mekanismo horiek sortu eta ahalbidetze aldera ari gara lanean Partaidetza Arautegia aldatu eta De-mokrazia zuzena ere arautegian sartzeko.

(24) Auzogintza eta herrigintzarentzat tresna eraginkor bat izan daiteke, galdeketal eta demokrazia zuze-naren ariketak ez dituelako soilik instituzoiak antolatu behar. Herrigintzak ere deitu beharko lituzkeen ariketa demokratikoak dira, honela, tresna, komunitatearen esku geratzen direlako.

(25) Herri partaidetza zuzena ahalbideratuko duen araudiak herritarren eta herri nahiz antolakundeen ahal-duntze politikoa ekarri dezake praktika egoki baten bitartez. Baina ez hori bakarrik. Instituzioa eta gaur egun-go instituzio eredua eraldatzen baititu.

(26) Partaidetza Zuzena udalerriko politika publikoak erabakitzeko mekanismo bezala egonkortu eta gizar-teratu beharra dago.

(27) Beti ere Komunitateetatik abiatuta, partaidetza zuzena ahalbiratuko duen kultura herritar politiko berri-tua garatu beharra dugu.

Page 4: Herritarren partaidetza

4

3. BARNE PARTAIDETZA

(28) Gauzak horrela, ezinezkoa zaigu herri partaidetzaren inguruko jarduera egoki eta eraginkor bat garatzea, gure lan egiteko modu eta espazioak kidego eta herritarren partaidetzari behar bezala irekiak eta egokituak ez baditugu.