17
EZ DOK AMAIRU

gure olerkia

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Olerkiaren saiaoa

Citation preview

Page 1: gure olerkia

EZ DOK AMAIRU

Page 2: gure olerkia

• 1964. urtean , Mikel Laboak, Bartzelonan medikuntza-praktikak egiten ari zela, Kataluniako Nova Canço mugimendua ezagutu zuen. Urte berean, Donostiara itzuli zenean, hemen mugimendu haren antzeko zerbait abian jartzearen ideia ibili zuen buruan.

• Hala, Mikel Laboa Benito Lertxundirekin jarri zen lehendabizi harremanetan. Bestalde, Jarrai antzerki-taldekoek Urnietan kantari aritzen zen neska baten berri eman zioten Laboari, halaxe ezagutu zuen Lurdes Iriondo.

• Geroxeago, Lurdes Iriondok , Julen Lekuonarekin ( apaiza) jarri zen harremanetan eta honen bitartez,Joxean Artze txalaparta-jole eta poeta ezagutu zuen.

• Lehen pausoak emanda, 1965ean Jorge Oteiza eskultorearekin jarri ziren harremanetan, eta kantagintzaren inguruan talde iraunkor eta berritzailea sortzeko zuten ideiaren berri eman zioten. Oteizak izena eman zion taldeari, Resurreccion Maria Azkuek Euskalerriaren yakintza liburuan jasotako Martin Errementariaren ipuina baliatuta. Ez Dok Amairu horrekin hamairu zenbakiaren malefizioa apurtuko zuten, euskal kultura garaikidearen malefizioa alegia. Taldearen logotipoa, txalaparta bat, Remigio Mendiburuk egin zuen.

• Kursalgo sotoetan egindako hasierako bileretatik taldea desagertu zen arte, Ez Dok Amairuk partaide asko izan zituen. Kide nagusien artean honako hauek: Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Julen Lekuona, Jose Antonio Villar, Jose Angel Irigarai, Joxean Artze, Jesus Artze, Lourdes Iriondo, Xabier Lete, Felix Sarasola, Juan Mingo, Luis Bandres, Jean Paul Arregi, Jose Mari Zabala... Horrez gain, taldearen barnean, hainbat talde izan ziren, Oskarbi, Biurriak eta Yoloak.

Page 3: gure olerkia

• Taldeak egindako emanaldi ugari eta lortutako ospeari esker, Ez Dok Amairuren barnean zeuden kantariek ere bakarkako diskoak argitaratzeko aukera izan zuten urte horietan. Dena den, taldearen izenpean disko bakarra argitaratu zuten, Euskal kantari berri hautatuak bilduma (Herri Gogoa, 1970). Julen Lekuona, Benito Lertxundi, Mikel Laboa, Lourdes Iriondo, Xabier Lete, Oskarbi eta Irigarairen kantuak zeuden bertan.

• Ez Dok Amairuren kideek profesionalizazioaren aldeko apustua egin zuten. Baldintzak jartzen zituzten: lokal egokia, mikro onak, egun eta ordu egokiak, sarrera kobratzea eta kantariei ordaintzea. Hor sortu ziren istiluak. Ideia hori ez zen begi onez ikusten, eta kritika latzak jaso zituen taldeak; besteak beste, "faltsuak" eta "diruzaleak" izatea leporatu zieten.

• Talde gisa, Baga, biga, higa sentikaria izan zuten proiekturik inportantena. 1970eko abuztuaren 22an estreinatu zen Portugaleten, eta 1972. urtean taldea desegin zen arte iraun zuen. Ezohiko emanaldi bat zen, bi zatitan banaturikoa, taldearen osotasuna agertzen zuena. Sentikariaren hasieran eta amaieran elkarrekin dantzatzen zuten Baztango mutil dantza. Gainerakoan, antzerkia, dantza, poemen irakurraldia eta kantak ziren osagai nagusiak. Sentikaria Euskal Herriko toki askotan aurkeztu zuten: Urnietan, Tolosan, Donostian, Bilbon, Elorrion, Uztaritzen, Iruñean, Barakaldon... Baita Euskal Herritik kanpo ere: Bartzelonan, Pauen, Bretainian...

Page 4: gure olerkia

• Ez Dok Amairu 1972ko abenduan desegin zen. Hainbat arrazoik eragin zuten taldearen amaiera, kontu artistikoak eta sozialak elkartu ziren. Baga, biga, higa sentikariaren bi disko grabatuta zituen taldeak. Hasiera batean, sei kanturekin arazoak izan zituzten, baina azkenean zentsura igaro zuten diskoan grabatutako abesti guztiek. Dena den, taldean ez zen adostasunik lortu, eta, azkenean, grabatuta zegoen disko hori ez zen inoiz argitaratu.

• Garaiko egoera politikoak ere eragin zuen desegitean. Taldean ikuspegi asko zeuden, eta hori gero eta agerikoagoa zen. Kanpoko eragileek taldearen gaineko kontrol ideologikoa ezarri nahi izan zuten, eta horrek barne tentsioak areagotu egin zituen, banantzea ekarri arte. Dena den, taldekideek ez dute inoiz azaldu taldea zergatik desegin zen.

• Desegin ondoren, bi talde sortu ziren Ez Dok Amairuren errautsetatik. Batak sentikariaren ildotik segitu zuen lanean, Ikimilikiliklik ikuskaria sortuz. Ikimilikiliklik Algortan (Getxo, Bizkaia) eman zen lehen aldiz, 1975eko apirilaren 18an. Gero, 40 bat aldiz taularatu zuten Euskal Herriko hainbat herritan. Kanpoan ere eskaini zuen taldeak, Bordele (Frantzia), Valladolid (Espainia) eta Zaragozako (Espainia) unibertsitateetan.

• Ez Dok Amaiurko beste kide batzuek berriz, Zazpiribai taldea sortu zuten. Bertan zeuden Lertxundi, Lete, Irigarai eta Iriondo, Ipar Euskal Herriko beste kantari batzuekin: Peio Ospital, Pantxoa Carrere, Patxika Erramuzpe, Ugutz Robles-Arangiz, Maite Idirin, Eneko Labegerie...

Page 5: gure olerkia

• Taldearen helburuetako bat kantu zaharrak berreskuratzea zen, tradizioa ezagutarazteko. Eta hortik abiatuta, kantu berriak sortzea ere.

• Euskal kulturaren berpizkundea lortzea.• Euskal Arte Garaikidearen Eskola sortzearen aldeko proposamena

bultzatzea.

Page 7: gure olerkia

• “Garai bat markatzen du” B. Lertxundiren ustetan

• Hainbat gauza jarri zituen martxan.• Kulturaren alor desberdinak: * kantagintza * eskultura * dantza * antzerkia * literatura * filmak…

Page 8: gure olerkia

Ni naiz Erreka zikinean iturri garbiakAurkitu nahi dituen poeta trixtea

Xabier Lete aurkezten du bere burua tipo bakartia eta melankoliakoa bezala.Aita peritua izanda, bere ikasketak hortik bideratu zuen, eta TarragonaUnibertsitate Laboralera joan zen.Denborarekin, konturatu zen bide ona ezzuela hartu eta utzi zituen ikasketak. Letek, hasi zen irakurtzen, antzerkiaeta zinema ikusten. Honen ondorioz, Zeruko argian hasi zen kolaboratzeneta gero idazten.Hor ezagutu zuen Ez Dok Amairu kideak izango zirenik (1965)Ez Dok Amairu taldea desegin zen 1972 urtean; Letek bere emaztearekin Lurdes,kantagintzan aritu zen. 2005. urtean, kolpe latza jaso zuen; bere emazte LourdesIriondoren heriotza gaixotasun baten ondoren, Euskadi Literatura Saria eman zioten2009an, Egunsentiran esku izoztuak poesia-liburuagatik.2009ko apirilean Jakiunde, Zientzia, Arte eta Letren Akademiaren kidea ("jakituna")izendatu zuten eta 2010ean, ohorezko euskaltzain izendatu zuten. Urte berean hilzen,abenduaren 4an, gaixotasun baten ondorioz eta bi egun ospitalean larri egon eta gero.

Page 9: gure olerkia

Xabier Leteren ibilbidea• . Euskal poeta eta kantari gipuzkoarra (Oiartzun, 1944). Euskal

aldizkarietan poesiaz, antzerkiaz eta kulturgintza garaikideaz idatzi eta gai horietaz hitzaldi ugari eman ditu. Euskal kantagintza berriaren sorreran eragin handia izan zuen. "Ez Dok Amairu" taldeko kidea izan zen eta hamaika jaialdi eta kantalditan parte hartu du. Euskal kanta zaharrak garaiko protesta sozialeko kanta berriekin tartekatu ditu. Ahots zakar eta sakona du, baina oso melodia leunak kantatu ohi ditu. Berak idatzi eta konposatu ditu euskal kantagintzan klasiko bilakatu diren hainbat kanta. Kantagintzatik hainbat urtean urrunduta egon ondoren, 1991n berriro ekin zion. Antzerkigintzan ere aritua da (Deusetik izatera eta Gabon Txirrita, 1977). Bere lehen poesietan kezka soziala ageri du (Egunetik egunera orduen gurpilean, 1968), baina era guztiz berezi eta pertsonalean, halako umore ironiko eta garratzean. Bere poesiak bilakaera handia hartu du, gero eta era barnekoiagoak landu dituela: Biziaren ikurrak (1992) bilduman bere kezka existentzialak hunkigarri moldatu ditu. Euskaltzain urgazlea da. http://www.teatro-testuak.com/nordanor/lete.htm

Page 10: gure olerkia

• Hasieran, poesia garratz xamarra eta ironikoa idazten zuen, modu kritiko eta sarkastikoan.( Egunetik egunera, orduen gurpilean)

• Gero, Bigarren poema liburuan , surrealistagoa. Fantasiarekin eta bere barnekoa irudikatzen zuen.

• Ondoren, Urrats Desbideratuan, hirugarren liburuan, poesia kontzeptuala, pentsamenduak, gogoetak, urradurak.. adierazten ditu.Ihesaren ideia nagusia da.

• Azkenean, Biziaren ikurrak eta Zentzu antzaldatuen + liburuetan poesia filosofikoa agertzen da, barnerakoia eta espiritualagoa.

Leteren iritzia

Page 11: gure olerkia

POESIAREN EBOLUZIOA• Bi poesia mota ikus daiteke:• Poesia soziala. (Egunetik egunera, orduen

gurpilean)1968• “Nafarroa, Arragoa”

• Poesia existenzialista. (Biziaren ikurrak ) 1992• “Izarren hautsa”

Page 12: gure olerkia

LETEREN LANAPOESIA• Egunetik-egunera orduen

gurpillean 1968, Hegosa Cinsa• Bigarren poema liburua 1974, Gero Mensajero• Urrats desbideratuak 1981, GAK• Biziaren ikurrak 1992, Erein• Zentzu antzaldatuen

poemategia 1992, Euskaltzaindia BBK

• Egunsentiaren esku izoztuak 2008, Pamiela

ANTZERKIA• Antzerkia deusetik

izatera 1977, Itxaropena

SAIAKERA• Poesiaz gogoeta bat 2008, Pamiela

BILDUMA• Abestitzak eta poema

kantatuak 2006, Elkar

Page 13: gure olerkia

LETERI OMENALDIA

Page 14: gure olerkia

Datu pertsonalak

Jaio : 1937, Donostia Hil : 2005, Donostia Bikotekidea : Xabier Lete

Page 15: gure olerkia

• Hamaika anai-arreba ziren iriondotarrak; horietatik Lourdes bigarrena zen. Zazpi urte zituenean, familia osoak Urnietara egin zuen, eta han eman zituen haurtzaroa eta gaztaroa.

• Hemeretzi urterekin Gasteizko Misioneras Seculares elkartearen formazio etxean sartu zen, misiolari lanetarako prestatzeko asmoz

• Bihotzeko eritasun larria diagnostikatu baitzioten. Hortik aurrera, zorrotz zaindu behar izan zuen osasuna. Gaixotasunaren ondorioz, etxean egotera behartuta egon zen denboraldi luzez. Garai hori aprobetxatu zuen haurtzarotik gogoko zuen musikagintzan trebatzeko.

• Izan ere, txikitatik izan zuen musikarekiko zaletasuna; ahots gozoa eta garbia zuen Iriondok, eta familia giroan abesti zaharrak kantatzen zituzten askotan

Page 16: gure olerkia

• Donostiako akademia batean zazpi urtez aritu zen opera eta kantua ikasten.

• aitak oparitutako gitarrarekin hasi zen Cecilio Espada irakaslearekin eskolak hartzen. Aurretik hasia zen bere kantuak egiten; kutsu erlijiosokoak ziren horietako asko, baita euskara eta euskal kulturaren ingurukoak ere .

• Jendaurreko lehen emanaldia 1964an egin zuen eta handik aurrera emanalda asko eman zuen

• arazoak zentsurarekin. "Ez gaude konforme", 1967an, berriz, 170 kantaldi inguru izan ziren. Orduan izan zituen lehen arazoak zentsurarekin. "Ez gaude konforme", "Askatasuna zertarako", "Nire erria" eta gisakoak kantaldietan abesteko baimena jaso behar zuen, eta hainbatetan moldaketak egin.

Page 17: gure olerkia

• Garai hartako Euskal Herrian ez zen batere ohikoa emakume bat oholtza gainean agertzea, gitarra eskuetan zuela. Luze gabe hasi ziren kantari berriarentzat goitizenak agertzen. Euskal Herriaren nobia, Euskal Herriko Joan Baez eta Ez Dok Amairuko musa deitu izan zaio Lourdes Iriondori.

• Ez Dok Amairu taldearen sortzaileetako bat izan zen; bileretan hasieratik hartu zuen parte. Dena den, gainerako partaide gehienak ez bezala, ordurako kantari ezaguna zen Iriondo. Ez Dok Amairun idazkari lanak egin zituen, eta taldearekin batera kantaldi askotan hartu zuen parte.

• Nolanahi ere, urtetik urtera Lourdes Iriondoren kantagintza gero eta konprometituagoa ari zen bihurtzen