53
GOENKALE 1548 GOENKALE 1548 Satorlanak eta azpijanak ***·. 3. Sekuentzia: Bezeroa: TOMAX 1

goenkale 1548

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Goenkaleren gidoia

Citation preview

GOENKALE

GOENKALE 1548

GOENKALE 1548

Satorlanak

eta azpijanak

***. 3. Sekuentzia: Bezeroa: TOMAX

1. sekuentzia. gaizkaren etxea

barruan. goizez (9.00)

maria luisa, gaizka

2

gaizka eta maria luisa elkarrekin gosaltzen ari direla...maria luisa kopetilun dago eta isilik, kafea hartzen ari den bitartean.

gaizka. (Lehenean) Egongo da irtenbideren bat.

maria luisak edateari utzi eta...

maria luisa. (Gogo txarrez) Ba, ez. Ez dago beste irtenbiderik; epe motzera, behintzat.

gaizka. (Ahobero samar) Ba, niri bost axola Lasa izan edo Galardi izan edo Izurrategi...Ez, ez gaitu izorratuko!!

MARIALUISA.- Ba, bidean da

GAIZKA.- Harrokeria hutsal horiek ez dute ezertzarako balio. Hemen, kontua tabernari eustea da. Horrenbeste urte gurea izanda gero! Etsita ez dugu ezer irabazten!

MARIALUISA.- Zer uste duzu? Ez diodala buruari bueltarik eman ala?

gaizka. (Atzera eginez) Barkatu, ama. Ez zintudan mindu nahi. Baina ez da nire errua ere gertatzen ari dena...

maria luisa. (Lasaiago) Halaxe da, Gaizka. Baina (buruari eraginez) ez dago zer eginik. Epe motzera, behintzat.

gaizka. (Jakin-minez, mingainetik tiraka) Epe motzera...

maria luisa. (Lasaiago) Bai. Tabernaren jabetza pasa dadila Gastonen eskuetara.

GAIZKA.- Zeeer?

MARIALUISA.- Lasaitu egingo da, eta itsutu. Bitartean, guk bilatuko dugu gero nondik nora taberna berreskuratu...

gaizka. (Pentsatzeko beta hartuz) Ia, ulertzen dut...

maria luisa. (Tinko) Aukeran, nahiago dut hori, taberna betiko galtzea baino.

GAIZKA.- Aita gaixoak jakingo balu!

MARIALUISA.- Koman egoteak abantaila hori badu behintzat: ez du sufrituko

gaizka. (Gogo txarrez; ez baititu gauzak garbi ikusten) Horri abantaila deitzea ere... (Pausa) Eta Xabier?

MARIALUISA.- Hobe Xabierri ezer ez esatea

GAIZKA.- Pixka bat indartu artean

MARIALUISA.- Beno, hori, eta (benetako asmoa erakutsiz)) Bion artean hobeto gobernatuko dugu arazoa.

gaizka begira-begira gelditzen zaio: galdezka bezala. Gero onartzen du:

gaizka. (Amore emanez) Bai, ama. Hori izango dugu onena.

kareta

kreditu nagusiak

2. sekuentzia. orio

barruan. goizez (9.00)

agustin, andoni. figuranteak

1 45

agustin kalean doa, ogia eta egunkaria eskuetan dituela, gizon erretiratua balitz bezala. Hain hala, zapatila koadrodunak baitaramatza soinean.

Eta topo egiten du andonirekin, hau ertzain-etxera doala.

andoni. (Normal) Egun on, Agustin.

agustin. (Talaian) Baita zuri ere, nagusi.

andoni. Zer, zelan?

agustin. (Sorbalda jasoz) Betiko martxan, nagusi.

andoni. (Normal) Zurekin berba egin gura dut.

agustin. (Bat-batean, sutzen hasita) Nirekin hitz egin? Baina zer gertatzen da hemen! Badirudi herri guztiak nirekin hitz egin nahi duela...

andoni. (Gaizki ulertua bideratu nahian) Barkatu, Agustin, baina...

agustin. (Entzungor; eta gero eta sutsuago) Bai. Badakit ez nabilela oso zuzen. Baina hemen edozeinek izan lezake egun txarren bat, edo aste txarren bat...

andoni. (Berriro ere eten nahian) Hori ez dizu inork ukatzen, Agustin...

agustin. (Berriro ere entzungor, berean) Eta neuk ere izango dut, ba, neure onera etortzeko behar dudan adina denbora hartzeko eskubidea!

andonik aho zabalik entzun dio. Baina, azkenean, bukatu duenean...

andoni. (Onez onean) Ondo da, Agustin. Amaitu al duzu?

agustin. (Arnasari buelta eman ezinda) Bai, nagusi.

andoni. Orduan, gauza bat bakarra esan gura nizuke; uzten baldin badidazu, behintzat.

Harrituta begiratzen dio agustinek.

andoni. Gura duzunean, komisariatik pasa.

AGUSTIN.- Komisariatik? Zeuk agindu zenidan eta oporrak hartzeko

ANDONI.- Galdera batzuk egin gura dizkizut, esku artean zenituen lanei buruz. Zure ordezkoa jakinaren gainean ipintzeko da. Besterik ez.

agustin. (Hanka sartu duela konturatu eta lotsatuta) Ia, ulertzen dut. Azalduko naiz. Noiz nahi duzu?

andoni. (Eskua bizkarrean jarrita, ezer geratu ez balitz bezala) Lasai, Agustin. Esan dizut: gura duzunean. Ondo datorkizunean.

agustin. (Lotsatuta) Bai, nagusi. Eskerrik asko. Eta barkatu.

andoni. (Bizkarrean poliki joz, eta agurtzera eginez) Ez dago zer barkaturik. Garrantzitsuena zeu osatzea da.

agustin. (Esker oneko) Eskerrik asko, nagusi.

andoni. (Urrunduz, eta zapatilei begira) Eta patxadan hartzea.

agustin. (Inozo samar, zapatilei begira) Oso erosoak dira, nagusi.

3. sekuentzia. sobia

barruan. goizez (10.00)

gema, leonor. figurantea (TOMAX)

2

leonor Sobia txukuntzen ari da, ireki aurretik.

Eta gemak burua erakusten du atetik. Eta...

gema. (Atetik) Egun on, Leonor. Zer? Zabalik?

leonor. (Irribarrez) Aurrera, Gema. Hau beti zabalik dago zuretzat. Eta kafea ere bai. Berehala egingo dizut.

gema. (Sartuz) Eskerrik asko.

Eta gema sartu eta aulki luzean esertzen da. Antzerki laneko liburuxka utziko du barra gainean....

leonor. (Irribarrez, eskuak garbitzen dituen bitartean) Beraz, kafe bero-beroa?

gema. (Esker onez) Bai, Leonor.

Eta leonorrek eskuak sikatzen dituen bitartean, GEMAk utzi duen liburuxka ikusiko du

leonor. Y esto?

gema. Um...Badakizu, Margari eta Don Luisekin prestatzen ari garen antzerki lana....

leonor. Vaya sopresa! Esto si que no me lo esperaba! Zu ere zaude? (Kafea prestatzen jhasiko da)gema. (Eskua paparrean) Bai... baina egia esateko Margariri baiezkoa esan nion: antzerkia egingo nuela. Baina orain lana dela eta...iritsi ezinean nabil.

leonor. Orduan?

gema. (Barrua hustuz) Ez nuen uste horren lotua izango zenik. Nik, Margarirengatik egin nuen aurrera. Eta orain ez nuke bazterrean botata utzi nahi.

leonor. Ulertzekoa da Los vascos y su palabra

gema. (Lehenean) Batez ere, berak horrenbeste lagundu didanean Arraldeko girora egiten, jendeak errezeloz begiratzen zidanean...

Une honetan, bezero bat sartzen da, TOMAX, atea zabalik ikusita. Eta...

leonor. (Bezeroari) Zaude pixka batean. Oraindik itxita dago-eta.

berezoa. (Harrituta) Itxita, eta bi printseza barruan?

Eta leonorrek

leonor. (Irribarrez) Tira, tira Tomax. Aurrera. Zeu zarelako...bestela....

TOMAX.- (Ordainetan, txantxa giroa) Orduan, berdin gaude, zeuek zaretelako, bestela, printzeak ihes......

LEONOR.- Printzea zu? Igela bai, eta aho handia gainera...

Eta leonorek lurreko azken hondarrak jaso, eta taberna zabaltzen duen bitartean.

leonor.- (mutilari) itxoin pixka bat...

TOMAX.- (Irriparretsu, eta eskuak igurtziz) Lasai, niregatik. Ez dut presarik. Nahikoa dut zuek begiratzeaz...

LEONOR:- Sera embustero el chaval! Mutil honekin kontuz Gema, Arraldeko lotsagabeena da eta..

Eta GEMAK irribarrez agurtuko du mutila...honek ere

TOMAX.- Urte askotarako, guapa!leonorrek egin beharrekoak egin ondoren...

leonor. (Berarekiko barrezka) Ez diot ba nik! (Tomaxi) Ia, zer behar duzu?

TOMAX. Jarridazu neuri ere kafea....Eta pasa egunkaria...(komunerantz doa egunkaria besapean hartuta)LEONOR.- Baina nora zoaz?

TOMAX.- Pixka bat ilustratzera...Zuek lasai, segi zuen kontutxoekin...

Eta leonor beste kafe bat prestatzen ari den bitartean...

leonor. (Gemari, bat-batean) Zertan geunden? A! Bai.. uste dut badudala irtenbidea zure arazotxorako.

gema. (Harrituta) Irtenbidea?

leonor. (Gemari) Bai. Neuk egitea zure papera antzerkian.

GEMA.- Zuk nire papera?

LEONOR.- Hala, zu konpromisotik libre geldituko zara, eta Margarik ordezkorik bilatu beharrik ez.

gema. (Irribarrez, esker oneko) Benetan ari al zara?

leonor. Hain benetan ere! Ni oso ona nintzen Kuban antzerkia egiten. Eta gainera, orain, ondo etorriko zait burua ere entretenitzea, ya tu sabes, Koldo se ha ido de viaje...gema. (Esker oneko) Ez dakizu zenbat estimatzen dizudan, Leonor.

4. sekuentzia. boga

barruan. goizez (10.30)

maria luisa, gaston. figuranteak

2

maria luisa barran ari da lanean, inguruan bezeroren bat duela, zerbait edaten.

Eta gaston sartzen da tabernan. Eta...

gaston. (Zalapartan sartuta, bakeroak filmetan bezala) Egun on, Maria Luisa eta konpainia.

maria luisa, figurantea(k). (Harritu samartuta) Baita zuri ere.

Eta gastonek, zuzen-zuzenean, barra barrura egiten du, denak harrituta utzita: maria luisa eta bezeroak.

maria luisa. (Haserre, Gastoni) Baina, baina zer gizalege berri da hau?

Baina gastonek entzungor egin eta botilak kontatzen, eta diru-kutxa miatzen eta abar hasten da. Horregatik...

maria luisa. (Sutan, baina ahoa gehiegi zabaldu gabe; marmarrean, bezeroak ohar ez daitezen zer gertatzen ari den) Alde hemendik, Gaston. Nik txarrean txarra naiz gero!

Baina gaston ez da batere estutzen. Eta erabat etxeko balitz bezala...

gaston. (Maria Luisari, natural-natural) Zera! Hementxe ari naiz, negozio honen martxa ikasiko ote dudan. Badakizu: gauzak non dauden, kontuak nola doazen...

maria luisa. (Lehenean) Mesedez, Gaston, lotsagabe zikin hori...

gaston. (Natural) Bai, ba! Laster, hemengo gobernadore izango naizela-eta, ikasi egin behar.

maria luisa. (Haserre bizian) Gobernadore, ez! Pilatos! Judas bera!!!

gaston. (Berean) Lasai, nire abokatua ari da eta paper guztiak prestatzen. Onak dira, ba, horiek!

maria luisak ia paparretik ere heltzen dio. Baina aguanta. Eta...

gaston. (Hitz-jario) Ideia onak dauzkat, gainera, negozio hau indarberritzeko.

MARIALUISA.- Nik ere bai: zoaz hemendik!

GASTON.- (berean) komeni zait jakitea zer ordutan egiten duen kaxak gora eta zein ordutan egoten den kieto-parao. Eta (alkandora-maukak jasoz) zerbitzatzen ere hasi beharko dut noizbait...

Eta, hain zuzen, oraintxe sartzen da beste bezero bat tabernan. Eta...

gaston. (Alkandora-besoak goraino jasota, bezeroari) Ea, ba. Zuk zer hartuko duzu, adiskide?

bezeroak harrituta begiratzen dio maria luisari, galdezka bezala. Eta...

maria luisa. (Irribarre behartuaz, bezeroari, eta ukalondoz Gastoni bultzaka) Badakizu. Hemen jendea beti pronto egoten da adarrerako.

Eta behin maria luisak nola edo hala gaston baztertzea lortu duenean.

maria luisa. (Berriro ere irribarre behartuaz bezeroari, Gastoni zeharka begiratuz) Zer behar zenuen, ba?

bezeroa. (Irribarrez) Betikoa, Maria Luisa! Ordu honetan, uxuala!

5. sekuentzia. orio

kanpoan. goizez (11.00)

mimi, maialen, eneko, miriam, ganix. figuranteak

2

Institutuko goizeko atsedenaldian, elkartuta daude gazteak...

ganix. (Buruaz ezezka) Neskak, zuen ideia txarra ez zen, baina...lan asko eta sos gutxi

eneko. (Osatuz) Gainera, jende asko dabil etxeetako arropa biltzen...

ganix. (Ia hitza kenduz lagunari) Beraz, beste zerbaitean pentsatu beharra dago: bestelako diru-iturriak behar ditugu.

maialen. (Bien erretolika eten nahian) Ia. Ea, ba, oraingoan mutilek ezer asmatzen duten.

eneko. (Lehenean) Irudimena landu beharra dago hemen.

MAIALEN.- Eesaterako?

ENEKO.- Badirudi CDen kopiek diru dexente ematen dutela...

ganix. (Ahobero) Ederra ideia!

eneko. (Lehenean) Gainera, nik badaukat grabadora bat etxean, Gutina. Eta erraz egin ditzakegu kopiak...

mimi. (Buruaz ezezka) Baina hori legearen kontrakoa da.

miriam. (Osatuz) Eta harrapatzen bagaituzte...

eneko. (berotzen) Zera harratuko gaituzte, mundu guztiak egiten du hori eta!

maialen. Ba, horregatik, ba: mundu guztiak egiten duelako. Iturri horri ere laster agortuko zaio ura.

miriam. Orain arte, arropenak ez ziguk balio izan. Baina hobeto antolatuko bagenu...

GANIX.- Ez dakit nolaMIRIAM.- Adibidez, propaganda-orriak etxez etxe banatzen hasita.

mimi. (Osatuz, animuz) Eta arropa berriagoa bilduz eta konponduz. Horrela gehiago salduko genuke...

ganix. (Moztuz, sententzia moduan) Ez diot ba nik! Azkenean, lan asko eta etekin gutxi.

eneko. (Osatuz) Zero biribilero!

maialen. Zer zarete ba kaskagogorrak!

ganix. Hara, nork hitz egin duen! Gu kaskagogorrak (lagunari begira), Eneko?

mimi. Zuekin ez dago ezer egiterik.

ganix. (Oilar) Eta zuekin? Oilanda busti batzuk besterik ez zarete.

ENEKO.- Bai, Nahikoa da zerbait ausarta proposatzea, atzera egiteko. (Lagunari begira) E, Ganix?

GANIX.- Hauekin, zero biribilero!

ENEKO.- Beno, zuek nahi duzuena eztabaidatu baina ni banoa. Bogan zain izango ditut Aio! (Badoa)

Hor eteten da, momentuz, neska eta mutilen arteko hikamika.

miriam. (Bat-batean, erlojura begiratuz) Uaa! Niri ere berandutu egin zait. Gero segitu beharko dugu.

ganix. (Marmarka) Segi zeuek ere. Baina zuen jarrera aldatzen ez den bitartean...

maialen. Gure jarrera aldatu?

Eta hikamikan jarraitzen dut, bidean aurrera

denbora aurrera. eguerdia

6. sekuentzia. boga

barruan. eguerdian (13.00)

eneko, maria luisa. tomax. figuranteak

115

eneko hor ari da tomasekin hizketan. tomas (beste janari-banatzailea, enekorekin txandaka lan egiten duena) aholkuak ematen ari zaio, honek mapa bat eskuetan duela...

tomax. Onena, beti bide berdina egitea duk. Nik egiten dudan bezala. Azkarrago ibiliko haiz.

eneko. Baina, beti al dira ba bezero berdinak?

tomax. Tira, berdin-berdinak ere ez, banaka batzuk aldatzen doazak, baina, hori bai, (txistea egin nahian) kaleak beti berdin-berdinak ez, berberak motel! Hi! Eta kontuz kontrako norabidea duten kaleekin...

eneko. (Mapan begiratuz, hatz batez seinalatuz) Orduan, onena, hemendik hastea. Gero, behera egin...

tomax. (Bizkarrean joz, eta agurtzera eginez) Eta, batez ere, lasaitasuna. Hori bezalakorik ez zagok. Ni banoak.

eneko. (Esker oneko) Kontatuko diat zer gertatzen zaidan.

Eta tomas joanda, eneko gelditzen da mapari begira.

Eta maria luisak horretan ikusi eta...

maria luisa. Zer, gazte?

eneko. Hemen, kaleak nola diren ikusten.

maria luisa. (Harrituta) Kaleak ikusten? Mesedez. Ezta Parisen bageunde ere!

eneko. Bai. Baina badaezpada ere...

maria luisa. (Harrituta, adarrean) Zu bezalako gazte bat, eta Arralden galtzeko beldurrez?! (berarekiko) Ez dakit nik zer negozio klase egingo dudan, aurrenekoa lapurra, bigarrena praka-handi bat eta hau ostera, tonto ukituarekin...

Eta maria luisa sukaldera abiatzen da.

7. sekuentzia. sobia

barruan. eguerdian (13.02)

gema, andoni, mikel. figuranteak

145

mikel oliba batzukt zerbitzatzen ari zaizkie andoni eta gemari.

mikel. (Mokaduagatik) Hau ondo etorriko zaizue gosea pixka bat baretzeko, eta bide batez egarria egiteko....

andoni. Atera ba niri beste zurito bat...

Eta mikel urruntzean, hizketan jarraitzen dute andonik eta gemak.

andoni. Nik uste gustatuko zaizula. Egokia izan daiteke denda jartzeko.

gema. Esan duzu erdialdean dagoela?

andoni. Ezin erdirago.

Eta mikel, erne baitzegoen, tartekatu egiten da beste bien hizketan zuritoa urreratzen dion bitartean.

mikel. Eta ezin egokiagoa da. Hortik pasatu behar izaten dute erostera doazen emakume guztiek. Hortik atera kontuak.

Eta telefonoak jotzen du. Eta mikelek hartu...

mikel. (Telefonoz) Bai. Esan? (Eta ustekabekoa: Txapas du bestaldean. Baina erabateko disimuluan) .../... Ondo zagok. .../... Pozten nauk. Ikarragarri pozten nauk. .../... Hago pixka batean.

Eta mikelek igo egiten du musika.

andoni. (Protestan) Zer? Lehen be nahiko altu zegoen hori.

mikelek, jakina, entzungor egiten dio. Eta...

mikel. (Telefonoz) Hara. Hobe izango duk eskuko telefonora deitzea. (Pausa) Bai. Hobeto konponduko gaituk. Orain arte.

Eta mikel berriro ere beste biengana hurbiltzen da, disimulatuz...

mikel. Ba, esan dizuet: bete-betean asmatuko duzue, denda hor jartzen baduzue...

gema. Beno,ikusiko dut

Eta berriro jotzen du mikelen telefonoak: orain eskukoak. Eta...

andoni. (Adarrean, Mikeli) Ertzain buruak baino dei gehiago jasotzen dituzu, Mikel.

Eta mikelek eskuko telefonoa hartuz...

mikel. (Telefonoz) Esan. .(Pausa). Ba, lehen baino gutxiago entzuten diat. Izango duk orain ere kobertura-kontua. (Pausa) Hago pixka batean. Kanpora aterako nauk.

Eta kalexkara irteten da mikel.

8. sekuentzia (6b). boga

barruan. eguerdian (13.04)

maria luisa, eneko, imanol. figuranteak

2

maria luisa sukaldetik irteten da hiru bazkari eskuetan dituela.

Eta hor aurkitzen du eneko oraindik planoa aztertzen.

maria luisa. (Sargenta) Hara. Orain utzi paper horiek eta entzun. Nik behin bakarrik esaten ditut-eta gauzak.

Hori entzunda, bezero batek aldamenekoari.

bezero. (Ukondoaz joz; isil samar, badaezpada ere) Aditu al duk hori? Behin bakarrik esaten omen ditik gauzak. Eskerrak!!!

Eta maria luisak lehenean jarraitzen du.

maria luisa. (Sargento) Hara. Hiru bezeroak dira zein baino zein hobeak. (Bazkari bat luzatuz) Honi ez diozu kobratu behar; astean behin ordaintzen du-eta aste osokoa. (Beste bazkari bat luzatuz) Honi, berriz, azkena eraman: bazkari hotza da-eta. Baina aurretik kobratu, pagatzen ere hotza da eta. (Hirugarren bazkaria luzatuz) Eta honi, azkenik, faktura eman.

Jakina: eneko erabat nahastuta dago. Eta errepikatzen hasten da, gogoan hartzeko-edo.

eneko. Uste dut ulertu dizudala. (Lehengo bazkaria erakutsiz) Honi ez diot kobratu behar; nahiz eta faktura eman. (Bigarren bazkaria erakutsiz) Honi, berriz, azkena emango diot; horrela denbora gehiago izango du-eta hozteko. (Eta hirugarren erakutsiz) Eta honi ere ez diot kobratuko, astean behin ordaintzen du-ta.

maria luisa. (Urduri jartzen hasita) Esan dizut, lehen ere, behin bakarrik esango dizkizudala gauzak.

Lehengo bi bezeroek elkarri jotzen diote ukondoz. Eta...

maria luisa. (Sargento, motzean) (Lehenengo bazkaria seinalatuz) Honi kobratu ez. (Bigarrena seinalatuz) Honi, azkena. Eta aurretik kobratu. (Hirugarrena seinalatuz) Eta honi faktura. (Eta sargento) Eta aire!Eta tximistak airean abiatzen da eneko.

Baina, buelta erdi eman orduko, hor egiten du tupust imanolekin. Hau eskuko telefonoz hizketan sartu baita tabernan, erabat beste munduan.

Eta hiru bazkariak erortzen dira lurrera. Eta...

maria luisa. (Sutan Enekori; aldi berean, bazkariak jasotzen laguntzen) Ez diot ba nik, tonto usauina bakarrik ez, tonto "completoa"! Zenbat eta gehiago ikasi, orduan eta kaikuago! Planoak eta aireoplanoak!

Eneko. (Non sartu ez dakiela) Barkatu!

maria luisa. (Lehenean) Garai onean, barkatu. Hobe zenuke erneago ibiliko bazinate!

Eta, behin bazkariak jaso ondoren, biak zutik jarri eta...

maria luisa. (Imanoli) Gaurko gazte hauek inutil batzuk besterik ez dira!

IMANOL.- (Telefonoa eskuaz estaliz)Eskerrik asko gaztea deitzeagatik, errua nirea izan da eta

imanolek berriro eskuko telefonoz jarraitzen du hizketan.

eneko, berriz, alde egina da. Eta...

maria luisa. (Imanoli) Zer? Txakolina?

imanolek baietz esaten dio buruaz. Eta eskuko telefonoz jarraitzen du hizketan.

imanol. (Satorrarekin ari baita) Bai, Gorosabel, bai. Arazotxo batzuk sortu zaizkiat errepidearen kontuarekin eta hi laguntzeko moduan hagoela uste diat.../...Bai, eskertuko nikek.../...Bai.../... Orduan, zortzietan, elkartean.

9. sekuentzia (7b). sobiako kalexka

kanpoan. eguerdian (13.04)

gema, andoni, mikel. txapas (off). figuranteak

2

mikel kalexkan ari da txapasekin hizketan.

mikel. (Telefonoz) Hara, Txapas. Entzun iezadak, mesedez, botila edozeinek har zezakean, nahiz eta hatz-arrastoak hireak izan.

TXAPAS.- Eta giltza?

MIKEL.- Jode, ditxosozko giltza! Esan diat ez zela hirea... Hire kontrako froga guztiak funtsik gabeak dituk...

txapas. (Off) Funtsik gabeak. Hori erraz esaten duk kanpotik.

mikel. (Telefonoz) Hik ez duk errugabea haizela frogatu behar. Bestek frogatu behar ditek errudun haizela.

txapas. (Off) Hori hobeto zagok. Baina biribilegia iruditzen zaidak. Ez zakiat zergatik.

mikel. (Telefonoz, temati) Gainera, gauzak dauden bezala, heu etortzen bahaiz ertzainetara, litekeena duk fidantzapean ateratzea...

txapas. (Off) Nik neure burua entregatu? Baina, baina... zer uste duk? Tontokaka naizela?

mikel. (Telefonoz) Ez diat beste irtenbiderik ikusten. Hartara, gainera, beste aukera bat emango diok benetako errudunari, berriro ere akzioren bat egin dezan...

txapas. (Off) Eta berriro neure burua arriskuan jarri?

mikel. (Telefonoz)Zulotik aterako haiz. Eta benetako erruduna harrapatuko ditek. (Azken errematea) Gainera, hire lagunek konfiantza osoa diagu hiregan...

txapas. (Off, purrustan) Lagunak?! Zer esan nahi du hitz horrek?

mikel. (Telefonoz) Jo, ez hadi bordea izan. Lutxigatik ari nauk. Eta nigatik ere bai....Jode Kepa...zer diok?...

txapas. (Off) Pentsatu behar diat...

MIKEL.- Ezetz la ostia! Etorri eta kitto!

TXAPAS.- Ondo zagok.

txapas, beste aldean, isilik geratu da. Badirudi konbentzitu egin duela azken argudio horrek.

Une honetan, andoni eta gema irteten dira Sobiatik. mikelek disimulatu egin behar du berriro.

mikel. (Telefonoz, zeharka begira) Bai. Hiru garagardo kaxa eta bi tekila.

Eta andonik...

andoni. (Ohi bezain lehor) Irabazi guztiak telefonoan joango zaizkizu, gizona

mikel. (Telefonoz, oraindik disimulatzen) Gaur arratsaldean bertan nahi ditiat hemen, e?

Eta andoni eta gema urrundu direnean, berriro ere lehenean hasten da mikel telefonoz.

mikel. Esan diat lehen... Txapas? Hor segitzen duk?

Baina txapasek itxi edo esekia du telefonoa. Horregatik...

mikel. (Telefonoa patrikan sartuz-edo) Kaka zaharra morralean!

10. sekuentzia. gaizkaren etxea

barruan. arratsaldez (15.30)

gaizka, maite

145

gaizka bakarrik dago etxean, urduri zain. (Aditzera eman behar du baina gehiegikerian erori gabe- drogaren zain dagoela, bere dosia sartzeko).

Azkenean, maite azaltzen da.

gaizka. (Ikusi orduko, bat-batean) Bazen ordua.

maitek plastikozko poltsa dakar eta eskuko poltsa.

gaizka. Ama ospitalera joan da Xabier ikustera. Eskerrak. (Antsiaz) Ekarri al duzu esandakoa?

maite. Nik ere maite zaitut.

txapas. (Zakar) Ez nago txantxatarako.

Eta gaizkak hartzen du maitek ekarritako plastikozko poltsa, eta bila hasten da.

maite. (Gogo txarreko) Hori Mattinentzako botika da.

Eta maitek eskuko poltsa ireki eta xiringa bat ateratzen du: erabili eta botatzen den horietako bat. gaizkak eskutatik kentzen dio. Eta...

maite. (Kezka-aurpegiaz) Baina ba al dakizu zertara zoazen?

gaizka. (Alkandoraren besoa igotzen hasita) Kontrolpean dago dena.

Eta maite, deseroso, etxetik irtetera doa.

maite. Nahiago dut ezer ez ikustea.

Eta maite irten egiten da.

gaizkak, berriz, xiringari prezintoa kendu, eta goma bat lotzen du besoan.

11. sekuentzia. sobia

barruan. arratsaldez (18.00)

leonor, gaston. figuranteak

2

gaston tabernan sartu eta aulki altu horietako batean esertzen da barra aurrean, leonor noiz hurbilduko.

leonorek, ordea, ez dio itxuraz, behintzat kasu zipitzik egiten. Baina zeharka begiratzen dio, basoak garbitzen ari dela.

Gainera, bezero bat sartu, eta hau zerbitzatzera doa leonor, txanda pasa eginda.

leonor. (Bezeroari) Arratsalde on. Zer behar duzu?

bezeroa. Kaa bat, mesedez.

leonor. (Aldarte oneko) Bai, jauna. Kaa bat egarri dagoenarentzat.

Eta, azkenean, gastonengana hurbildu eta...

leonor. (Kopetilun) Eta zuk?

gaston. (Damuaz) Ba..., barkatzeko. Hori besterik ez dut nahi. Eta pertsona helduak bezala hitz egin.

leonorek errezeloz begiratzen dio, hasieran. Baina, ahaleginak eginagatik, ezin du erabat ezkutatu zer-nolako barne-irrika isila sentitzen duen gastonekiko.

leonor. (Zalantzaz egon eta gero) Gizonek horrela konpontzen dituzue gauzak: nahi duzuena egin eta gero barkazioa eskatu.

gaston. (Temati) Beharbada. Baina horrela ere ezin gera gaitezke...

leonor. (Oilar) Eta? Zer duzu, ba, esateko?

gaston. (Oilanda) Mereziko lukeela berriro hastea.

leonor. Berriro hasi? Zertarako? Berriro ere lehenean erortzeko?

gaston. Ahaleginak egin behar lehengo zuloak saihesten...

leonor. (Zalantzan, baina jarrera aldatzen hasita) Ja! Bigarren aukera.

gaston. (Horri helduz, irribarrez) Bai, lagun gisa....

leonor. (Zalantzan) Konforme. Baina lagun gisa, e?

gaston. (Pozik) Bai, Leonor. Ez zara damutuko.

LEONOR.- (Berarekiko) Eso espero...

Eta gastonek aurrera egiten du, leonorri musu eman nahian-edo.

gaston. (Besoan, behintzat, ukituz; irribarre gozoz) Hasiera berri honek merezi du gaur gauen (airean)leonor. (Kopeta zimurtuz) Gaur gauen, zer?

gaston. (Pozik) elkarrekin afaltzea...

leonor berehala ohartzen da zertara doan, eta berehala.

leonor. (Moztuz, eta eskua aurrean jarriz, kargua hartuz) Ez, Gaston. Lagun gisa esan dugu. Besterik ez. Beraz, utzi elkarrekin afaltzeko asmo horiek. Eta ez gehiegi hurbildu...

Eta atzera egiten du gastonek. Eta leonorrek aurrera...

leonor. (Temati) Gainera, garbi daukat. Koldo benetan maite dut. Eta ez dut inolako hizpiderik jarri nahi herrian. Eta are gutxiago orain: bera ez dagoela.

gastoni onartu beste biderik ez zaio geratzen.

gaston. Niregatik, behintzat, ez duzu inolako arazorik izango.

leonor. Horrela gustatzen zait. (Eta hasierako hari-muturrari helduz) Eta... zer hartu nahi duzula esan didazu?

gaston. Kafea, Leonor.

Eta kafe-makinara hurbiltzen da leonor. Lasaiago, baina sexu-erakarpenaren eraginpean oraindik ere.

leonor. Oraintxe jarriko dizut, calentito y con crema..12. sekuentzia. orio

kanpoan. arratsaldez (18.30)

gema, andoni. figuranteak

145

andoni eta gema bueltan datoz, denda jartzeko lokala ikusi ondoren.

andoni. (Jakin-minez) Eta? Zer iruditzen?

gema. Arrazoi duzu. Hau aurrekoa baino askoz ere egokiagoa da. Eta leku ezin hobean dago.

andoni. (Aurrea hartuz) Baina...

gema. (Osatuz) Garestia dela: oso garestia. Lehen ere esan dizut.

andoni. (Zertxobait haserretuz) Nik be esan dizut hori ez dela problema. Dirua nire kontu. Eta kito. Ez dut horretaz berba gehiago egin gura.

Eta andonik zamarratik taloia atera eta eskaini egiten dio gemari. Eta...

andoni. (Taloia luzatuz) Hau zurea da.

gema. (Atzera eginez, ez du taloia hartzen) Ez dakit. Arriskutsua da. Agian, negozioa gaizki atera eta ezer gabe gera gaitezke.

Gemaren benetako arrazoia bestelakoa da, ordea: beldur da diru hori hartu eta ez ote dion mariori emango, txantajeari aurre egiteko gauza ez-eta. Horregatik...

gema. (Zalantzan) Ez naiz neure buruarekin fio.

andoni. (Kargua hartuz) Mesedez, Gema. Txorakeria aski esan duzu. Batetik, maite zaitut. Eta, gainera, inbertsio polita izan daiteke.

gema. (Lehenean) Oso seguru zaude.

andoni. Badakit baietz. Eta, gainera, erakutsi duzu esku ona daukazula negoziotarako. Eta, azken batean, dena oker ateratzen bada be, ba... onartu eta aurrera!

Gema begira-begira gelditzen zaio, zer egin ez dakiela. Baina...

andoni. (Taloia berriro eskainiz) Konforme?

Eta Gemak, azkenik, ez dauka hartu beste aukerarik.

gema. (Errezeloz betetako hasperenaz) Konforme.

kareta

botika

gaua

13. sekuentzia. botika

barruan. gauez (20.00)

sixto, lutxi, mikel

215

sixto botikara doa, bisitara-edo.

sixto. (Aldarte onean) Gabon, Lutxi.

LUTXI.- Zer? Nekatuta suertea banatzen, batera eta bestera?

SIXTO.- (Umoretsu) Bai. Eta oraindik bukatu gabe.

lutxi. (Harrera onez) Ez naiz harritzen. Lan guztiek dute beren nekea. (Pausa). Baita langile onek beren saria ere.

SIXTO Sudurrarekin airea usainduz) Ez da izango usaintzen ari naizen saria?

LUTXI.- Ba, bai. Garaiz zatoz. Oraintxe prestatu dut kafea niretzat.

Eta lutxik botika-atzera gonbidatzen du, besotik helduta, eta barrura lagunduz.

lutxi. Pasa, pasa. Elkarrekin hartuko dugu, patxada ederrean.

Barrura pasa, eta sixto esertzen den bitartean...

sixto. (Hasperen eginez, eta eskua besora eramanez) Ba, ez pentsa. Atseden hartu beharrean izaten naiz askotan.

LUTXI.- Ez naiz harritzen. Hankak bal-balda eginda geldituko zaizkizu.

SIXTO.- Eta besoa. Minberatu egiten zait, batez ere, eguraldiak aldaketa duenean. Orbainetan sumatzen dut.

lutxi. (Jakin-minez) Aizu, Sixto. Ez gaizki hartu. Baina gustatuko litzaidake zure orbain horiek ikustea.

sixto. (Buruaz ezezka) Ez dizu onik egingo. Hobe ez ikustea.

lutxi. Lasai, horregatik. Profesionala naiz.

sixto. (Buruaz ezezka) Oso itsusia omen daukat.

lutxi. (Temati) Berdin zait. Ez bazaizu inporta.

Eta sixtok, azkenean, erakutsi beste erremediorik ez dauka.

sixto. (Alkandora jasoz) Hemen...

lutxi. (Aditu-aurpegiaz, orbainak aztertuz) Fiuuu! Asko sufrituko zenuen, begi-bistakoa da.

sixto. (Deseroso) Pasatu gabe ez dago sinesterik.

lutxi. (Jakin-minez) Oso istripu latza izango zen.

sixto. (Deseroso, hitz gutxiko) Zeuk esan duzu: oso latza.

lutxi. (Hitz eraginez) Eta? Nola izan zen?

sixto. (Buruari eraginez) Ez. Joanak joan, Lutxi.

lutxi. (Gogoz kontra amore emanez) Barkatu.Ez nuen eskubiderik

Eta isilik geratzen dira biak, eta deseroso.

Eskerrak norbait sartzen den botikan: mikel da. lutxik burua ateratzen du ikusteko, eta...

lutxi. (Mikeli) Hi al hintzen? Pasa, pasa. Hemen ari gaituk Sixto eta biok lanak eragindako nekeak kafetan arintzen...

14. sekuentzia. gaizkaren etxea

barruan. gauez (20.01)

gaizka, maria luisa

2

***Kontutan hartu, Gaizkak ez dituela besoak erakutsi behar, ez jendearekin dagoenean behintzat (maiterekin izan ezik). Beraz, maukak jaso gabe eraman beharko ditu, edo behintzat, gutxi jasota.maria luisa etxera sartu berria da, ospitalean xabier ikusten egon ondoren. Poltsa pila dakar: arropa-denda eta gainerako dendatakoak.

maria luisa. (Deika) Gaizka!

Baina ez dio inork erantzuten.

Geroxeago sartzen da gaizka. Eta...

gaizka. Gabon, ama.

maria luisa. Oraintxe deitu dizut, hemen izango zinelakoan.

gaizka. Bogatik nator. (Pausa) Eta Xabier zer moduz?

maria luisa. Oso ondo doa. Bihar emango diote alta. Errekuperazioa etxean segitzeko moduan dago.

gaizka. (Disimuluan) Pozten naiz.

maria luisa. (Kargua hartuz) Pozten zara, e? Ez zara, ba, askotan azaldu anaia ikustera.

gaizka. (Bere burua defendituz) Mesedez, ama. Ia egunero joan naiz. Eta txakolin-kontuetan buru-belarri nabilelarik. Gainera, Bogan ere jardun behar izaten dut...

maria luisa. (Lasaituz) Ia, arrazoi duzu agian. Ez dago denera iristerik. Gainera, ondo ari zara lanean... Pozik nago zurekin, Gaizka.

Eta gaizkak lasai hartzen du arnasa. Eta hizpidea aldatuz...

gaizka. Eta? Zer egiten duzu horrenbeste poltsarekin?

maria luisa. Ospitaleko giroak kalte egiten dit: gaixo jartzen nau. Horregatik, atera orduko, erostera joan naiz.

GAIZKA.- Zer, baina?

MARIALUISA.- Huskeria batzuk. Eta zuretzat oso jaka egokia erosi dut.

Eta maria luisak erakutsi egiten dio: oso jaka deigarria da, ezaugarri oso berezi-berezia duena (hau oso kontuan hartzekoa da, tramarako).

gaizka. (Esker oneko) Halaxe da, ba, ama. Oso polita, gainera.

Eta gaizka probatzen hasten da. Eta...

MARIALUISA.- Ezta zuretzat propio egina izan balitz eregaizka. (Esker oneko) Baina ez zenuen erosi behar.

Eta maria luisak konprobatu egiten du nola gelditzen zaion: solapak ondo jarriz, azpitik tira eginez...

maria luisa. (Kargu txikia hartuz) Tira, tira! Gizonezko guztiek berdina esaten duzue, baina gero gustura asko jantzi.

gaizka. (Irribarrez) Ez daukagu erremediorik.

maria luisa. (Orain gogoratu balitzaio bezala) A! Eta ez ahaztu, e: bihar Xabier ekartzera joan behar dugu.

gaizka. Bai, ama.

maria luisa. (Semearen aurpegia ikusita) Eta zerbait jan ezazu. Oso aurpegi txarra ikusten dizut. Gero eta begi-zulo handiagoak dituzu.

gaizka. Lanarena izango da, ama.

Eta gaizkak aurpegira daramatza eskuak, kezkatuta: amak zertan ari den antzeman izango balio bezala.

15. sekuentzia. elkartea

barruan. gauez (20.02)

imanol, satorra. figuranteak

145

Geratu bezala, elkartean bildu dira imanol eta satorra.

satorra. (Tanteatzen, harrituta baitago ordu hauetan biltzeagatik) Zer dugu, ba, Mendizabal?

imanol. (Besotik hartuz) Ea gorabehera batzuk argitzen ditugun, Gorosabel. (Eta gainerako bazkideengandik aparte dagoen mahaia seinalatuz.) Jarri hadi hor.

Eta imanolek ardo-botila hartu, kortxoa atera, eta bi baso ateratzen ditu.

imanol. (Botila erakutsiz) Oso ardo polita duk. Ea zer iruditzen zaian.

satorra. (Lasaiago, irribarrez) Itxura ona dik, behintzat. Oso kolore fina

Eta imanol eseri egiten da. Eta eseri orduko.

satorra. (Kopeta zimurtuz) Ea, ba. Zer nahi duk nigandik?

imanol. Higandik?... (Bat-batean, mingainetik tiraka) Bazakiat zertan ibili zareten Isaias eta hi, nire kontra...

satorra. (Harridura azalduz) Zertaz ari haiz?

imanol. (Serio) Antzezle txarra haiz. (Serioago) Hobe duk, aukeran, dena zehatz-mehatz kontatzea...

satorra. (Irribarre urduriaz) Ez zaukaat kontatzeko ezer.

imanol. (Hobeto eseriz, laguna jaten hasteko pronto, dakiena baino gehiago dakiela adieraziz) Orduan, neu hasiko nauk. Ea, horrela, zertxobait gogoratzen zaian. Baina hasi baino lehen, ohartxo bat egingo diat.

satorra. (Irribarre urduriaz, oraindik tinko) Oker ari haiz

imanol. (Lehenean) Koldorekin hitz egin nian.

satorra. (Sorbalda jasoz) Koldo kofradikoarekin?

imanol. (Lehenean) Bai. Eta bazakiat Foru Aldundiko zein arduradunaren lagun haizen. Segitzea nahi?

satorra. (Gero eta urduriago) Ez zakiat nora iritsi nahi duan

imanol. (Lehenean) Oraintxe jakingo duk. Bazakiat zer nolako bilerak izan dituzuen Isaiasek, hik eta Diputazioko Laskibar horrek.

SATORRA.- Zer esaten ari haz?

IMANOL.- Azkenekoz zer egunetan eta ordutan bildu zineten gogoratzerik nahi?

imanolek bai baitaki horren berri, isaiasen agendari kendutako orriari esker.

Eta satorrak ez daki zein aurpegi jarri: ez du irtenbiderik.

16. sekuentzia (13B). botika

barruan. gauez (20.03)

sixto, lutxi, mikel

130

mikel botikan sartzen denean...

sixto. (Lutxiri) Banoa. Oraindik badaukat-eta zer saldua. Baina, orain, hemen hartutako kafe honi esker...

Eta lutxik lagundu egiten dio ateraino, bazterrik jo ez dezan.

lutxi. (Besotik helduz) Lagunduko dizut ateraino.

sixto. (Atera iristean, esker onez agurtuz) Ondo da, Lutxi. Eta eskerrik asko kafeagatik.

lutxi. Eta lehenbailehen saldu denak. Hurren arte.

Eta biak bakarrik gelditu direnean.

lutxi. (Jakin-minez) Zer gertatzen da, Mikel?

mikel. Txapas. Telefonoz deitu zidan.

lutxi. (Jakin-minez) Eta? Zer dio kurrin (zuzendu) Txapasek??

mikel. Uste dinat ia-ia konbentzitu dudala etortzeko.

lutxi. (Kontentu) Bai? Zer esan diok, ba?

mikel. Azken batean, hobe duela etortzea. Eta norbaitek frogatu beharko duela Txapas errudun dela. Eta ez, Txapasek... bera errugabe dela.

lutxi. (Kontentuago) Hori duk arrazoia, Mikel! Oso ondo esana! Orduan badator?

mikel. (Moztuz) Baietz esango niken, baina, hizketan ari ginela, Murua ertzain hori agertu dun. Disimulatu egin behar izan dinat eta (Buruari eraginez)

lutxi. (Izututa) Ez zuan konturatuko beste aldekoa Txapas zela, ez?

mikel. Ez. Baina ertzainak alde egin duenerako, moztuta zegonan telefonoa.

lutxi. (Buruari eraginez) Kaka zaharra! Eta? Zer egin behar dugu orain?

MIKEL.- Horixe esatera etorri naun, deitzen badin, hik ere etortzeko esan, behin eta berriz... Ziur nagon Horrela bakarrik harrapatuko dugula benetako erruduna.

17. sekuentzia (15B). elkartea

barruan. gauez (20.04)

imanol, satorra, figuranteak

145

satorra lehenean dago, 15. sekuentzian bezala: zein aurpegi jarri ez dakiela.

Eta imanol zain dauka aurrean, borroka irabazi duenaren aurpegieraz.

Azkenean...

satorra. (Dena kontatzen hasita, dena aitortuz, ahalegin handiaz) Bai. Isaiasek behartu ninduan, Foru Aldundiarekin harremanetan jartzera. Laskibar horrekin

Bitartean, imanolek isilik jarraitzen du.

satorra. (Lehenean, hasperen eginez) Eta behin, hori lortu ezkero, talonarioak egin zian ondorengoa...

imanolek baietz egiten du buruaz. Eta...

satorra. (Lehenean, barrua hustu eta hustu) Laskibarren bulego-bazterrean gelditu zituan, paper hutsean, enpresarien elkarteko espediente guztiak...

imanolek baietz egiten du buruaz. Eta zain geratzen da. Baina...

satorra. (Erreguka) Baina mesedez, Imanol, ez esan ezer inori. (airean)

imanolen aurpegiak segitzeko agintzen dio: mesede horren ordainaz...

satorra. (Erreguka) Eta hitz ematen diat gehiago ez dudala hire aurka ezer egingo.

imanol. (Zorrotz) Hala espero diat.

Eta satorra azkar jaiki eta ahalik eta azkarren irteten da elkartetik.

Eta Imanol bakarrik geratzen denean, grabagailua ateratzen du patrikatik. Errebobinatu, probatu grabatu duela, eta itzali egiten du.

1548. atalaren

amaiera

7