3
1 GOBERNANTZAREN EGITURAKETA SARRERA (1) Udala herritarrengandik hurbilen dagoen instituzioa den neurrian, berebiziko garrantzia du herritarrak entzungo dituen erakundea izatea, herritarren parte-hartze aktiboa bermatuko duena, Donostiako herri zein auzoetako izaera eta jardunbide propioari bide emango diona, eta Donostia lurraldearekin eta inguruko beste hiriekin harremanean antolatuko dena. (2) Neurri horretan, Udal Administrazioak bere baitan dituen egitura desberdinak (patronatu, mankomunitate, enpresa publiko, etab) herritarrentzat ahalik eta modu deszentralizatuenean antolatu beharra proposatzen dugu, gardentasuna irizpide nagusi izaki, eta donostiarren diruarekin esparru instituzionalean burutzen den kudeaketa ahalik eta gardentasun handienarekin burutuz. (3) Arrazoizko kudeaketa, gertukoa eta parte-hartzean oinarritua egitearen alde egiten dugu Donostiako Euskal Herria Bildun,. aintzat hartu behar direlarik horretarako tokiko jardunak eragiten dien sektore eta arlo guztiak. (4) Eta Donostia, berau osatzen duten auzo eta herrien behar eta aldarriekin bat eginez ez ezik, Donostialdeko udal herriekin batera elkarlanean egituratu nahi dugunez, Gipuzkoari begira bai, baina Nafarroari eta Iparraldeari begira ere jarriko gara. GURE ARDATZAK 1. DONOSTIA ETA LURRALDEA (5) Donostia eskualdeko herriekin ez ezik, Gipuzkoarekin, Nafarroarekin zein iparraldeko lurraldeekin batera, aritu behar du hirigintza osatzen. Euskal hiria berau osatzen duten hiri eta lurraldeen artean antolatu behar dugu, eta horrela ulertzen dugu 2030erako Donostia ere. (6) Donostialdeari eragiten dion LZP/PTPa, tramitean bada ere, lehen aurrerabidea 1995ean idatzi zen eta 2003an bigarrena. Azken hartan, lehenaren bide beretik, hazkunde tasa erraldoiei eta porlanari lotutako azpiegitura handiei erantzuten zion; bioaniztasunari, lehen eta bigarren sektoreen garapen endogenoari eta herritarren beharrei ordea, ez zitzaien erantzuten. (7) Horregatik diogu, lehenik eta behin, lurralde antolaketa (DOT) eredu berri baten aldeko apustua egiten dugula, garapen endogenoa ahalbidetzeko ahalik eta deszentralizatuena izango dena. Bide horretan, Do- nostia 2030eko errealitatea, eskualdea eta euskal hiria ardatz hartuko duen antolaketa proposatzen dugu, kudeaketa eraginkorragoa ahalbidetuz eta administrazio desberdinen eskumenak gainjartzea saihestuz. (8) Garraio azpiegiturei dagokionez, eredu eta estrategia berria proposatzen dugu. Eredu horrek garraio publiko, sozial eta funtzionala indartuko ditu, ingurumenari ahalik eta kalterik txikiena eraginez. Azpiegitu- ra erraldoiak alde batera utzita, pertsonengan pentsatuz garatuko den ereduaz ari gara, jendarte-premiei erantzungo diena; eta ez zenbait enpresen interesei. Halaber, energia eredu berria proposatzen dugu, eredu

Gobernantzaren egituraketa

Embed Size (px)

DESCRIPTION

 

Citation preview

Page 1: Gobernantzaren egituraketa

1

GOBERNANTZAREN EGITURAKETASARRERA

(1) Udala herritarrengandik hurbilen dagoen instituzioa den neurrian, berebiziko garrantzia du herritarrak entzungo dituen erakundea izatea, herritarren parte-hartze aktiboa bermatuko duena, Donostiako herri zein auzoetako izaera eta jardunbide propioari bide emango diona, eta Donostia lurraldearekin eta inguruko beste hiriekin harremanean antolatuko dena.

(2) Neurri horretan, Udal Administrazioak bere baitan dituen egitura desberdinak (patronatu, mankomunitate, enpresa publiko, etab) herritarrentzat ahalik eta modu deszentralizatuenean antolatu beharra proposatzen dugu, gardentasuna irizpide nagusi izaki, eta donostiarren diruarekin esparru instituzionalean burutzen den kudeaketa ahalik eta gardentasun handienarekin burutuz.

(3) Arrazoizko kudeaketa, gertukoa eta parte-hartzean oinarritua egitearen alde egiten dugu Donostiako Euskal Herria Bildun,. aintzat hartu behar direlarik horretarako tokiko jardunak eragiten dien sektore eta arlo guztiak.

(4) Eta Donostia, berau osatzen duten auzo eta herrien behar eta aldarriekin bat eginez ez ezik, Donostialdeko udal herriekin batera elkarlanean egituratu nahi dugunez, Gipuzkoari begira bai, baina Nafarroari eta Iparraldeari begira ere jarriko gara.

GURE ARDATZAK

1. DONOSTIA ETA LURRALDEA

(5) Donostia eskualdeko herriekin ez ezik, Gipuzkoarekin, Nafarroarekin zein iparraldeko lurraldeekin batera, aritu behar du hirigintza osatzen. Euskal hiria berau osatzen duten hiri eta lurraldeen artean antolatu behar dugu, eta horrela ulertzen dugu 2030erako Donostia ere.

(6) Donostialdeari eragiten dion LZP/PTPa, tramitean bada ere, lehen aurrerabidea 1995ean idatzi zen eta 2003an bigarrena. Azken hartan, lehenaren bide beretik, hazkunde tasa erraldoiei eta porlanari lotutako azpiegitura handiei erantzuten zion; bioaniztasunari, lehen eta bigarren sektoreen garapen endogenoari eta herritarren beharrei ordea, ez zitzaien erantzuten.

(7) Horregatik diogu, lehenik eta behin, lurralde antolaketa (DOT) eredu berri baten aldeko apustua egiten dugula, garapen endogenoa ahalbidetzeko ahalik eta deszentralizatuena izango dena. Bide horretan, Do-nostia 2030eko errealitatea, eskualdea eta euskal hiria ardatz hartuko duen antolaketa proposatzen dugu, kudeaketa eraginkorragoa ahalbidetuz eta administrazio desberdinen eskumenak gainjartzea saihestuz.

(8) Garraio azpiegiturei dagokionez, eredu eta estrategia berria proposatzen dugu. Eredu horrek garraio publiko, sozial eta funtzionala indartuko ditu, ingurumenari ahalik eta kalterik txikiena eraginez. Azpiegitu-ra erraldoiak alde batera utzita, pertsonengan pentsatuz garatuko den ereduaz ari gara, jendarte-premiei erantzungo diena; eta ez zenbait enpresen interesei. Halaber, energia eredu berria proposatzen dugu, eredu

Page 2: Gobernantzaren egituraketa

2

natural, efikaz eta jasangarriak lehenetsiko dituena, osasunari zein ingurumenari ahalik eta kalte gutxien sortuz. Zentzu horretan, energia berriztagarrien garapena eta horien erabilera areagotzearen aldeko apustua egiten dugu.

(9) Donostia eta Donostialdea ekologikoa eraiki bidean, ingurumen-jarduneko eremu guztiak erregulatzeko arau multzoa sortzea proposatzen dugu. Bide berean, eta hondakinen kudeaketa ereduari dagokionez, “zero zabor” kontzeptura ahalik eta gehien gerturatuko gaituzten ereduak martxan jartzea proposatzen dugu; ho-rrela, ahalik eta hondakin gutxien sortzea, hondakinak birziklatzea, eta hondakinak ez direnak berrerabiltzea ahalbidetzen duten ereduen aldeko apustua egiten dugu.

(10) 2030eko Donostia, inguruko udalen arteko senidetzeei nazio mailako dimentsio politikoa eman eta na-zio eraikuntzan txertatuz kokatzen dugu, euskal hiria deitzen duguna. Horretarako, besteren artean Donos-tialdeko herrien eskema eredua sintetizatu eta beste herrietara proposamenak zabal daitezen proposatzen dugu, nazio dimentsioa emanez eta sare filosofia landuz: hiru eremu politiko administratiboetako herriei lotu zaizkien mugak gainditu, tipologia demografikoa eta geografikoa, dimentsio herrikoia emanez, eta hiri izaera harreman-ildo honi eutsita landuz.

(11) Hau guztia kontuan hartuta, harreman instituzionalak mugaz gaindi eta lurraldeaz gaindi burutu beha-rra lehenesten dugu, eta horretarako erreminta ezin hobea dugu Udalbiltza bera.

2. PARTE HARTZE AKTIBOA

(12) 2030eko Donostia, herritar burujabe eta enpoderatuz osatutakoa nahi dugu eduki, eta horretarako, informazioa, formazioa eta aktibazioa ezin bestekoak dira.

(13) Herritarren parte hartze aktiboa bultzatzeko helburuarekin, udalak egituratuak dituen parte hartze guneei lotutako araudiak, errealitate berriei erantzungo dien moduan antolatu behar dira, parte hartze gune hauek informazio-deskargurako gune soil izatetik, eztabaida eta erabaki adostutakoak lortzeko gune izatera irits daitezen.

(14) Era berean, parte hartzeko espazioak eskaini beharko dizkiegu antolatuta dauden herritarrei zein anto-latuta egon ez arren parte hartzeko gogoz dauden herritarrei, bai eta egoera baztertuenean egon daitezkeen kolektiboei ere. Horretarako, udal espazioen itxaron zerrenda jaisten jarraituko da, eta udalaren espazioak erabili ahal izateko erabilera-hitzarmenetan aurrera egingo da.

(15) Udal Batzan herritarrek proposamenak aurkeztu eta hitza hartzeko aukera zabaldu asmoz, araudia egokitu behar da. Era berean, araudi, proiektu edo gai sektorialak lantzeko osatzen diren udal batzordeetan, gaiarekin lotuta dauden taldeei parte hartzeko aukerak eskaini asmoz, hauei lotutako araubideak egokitzea proposatzen dugu.

(16) Baina udalak eskaintzen dituen guneez gainera, herritarrak burujabe izan daitezen, herritar aktiboak izan daitezen, behar adinako informazio, aukera eta baliabide artikulatuko behar dira. Udala dagoen eskuetan izanagatik ere, herritarren behar, proposamen eta erabakiak hauteskunde prozesuetatik haratago aktibatuak izateko, bitartekoak eraiki behar ditugu eta herritarrak aktibatuak behar ditugu izan.

(17) Erreferendumei zein herri kontsultei lotutako araudiak martxan jartzeko bitartekoak abian jarri behar dira, eta herritarrak, zuzenean eragiten dizkien gaien inguruko galdeketak abiatzeko baliabideak eskura izan behar dituzte.

(18) Herritarren auto-antolaketa sustatzeko helburuarekin, udala eta herritar kolektiboen arteko lan hitzar-menak gauzatzera jo behar dugu, besteren artean.

Page 3: Gobernantzaren egituraketa

3

3. DESZENTRALIZAZIOA

(19) 2030eko Donostia deszentralizatua izan nahi dugu, herritar enpoderatuz osatutakoa. Horretarako, ad-ministrazioaren eta herritarren arteko komunikazioa eta elkarlana indartzeko mekanismoak aktibatu behar dira, herritarrak udalaren parte izan daitezen besteak beste.

(20) Udala herritarrengandik gertuen dagoen instituzioa bada, eta neurri horretan zuzenekoa eta kalita-tezkoa den zerbitzua eskaini behar bazaio, herritarrak ere udala eta udal herria antolatzeko garaian eragile aktibo izan behar dira. Horretarako, kontuan hartu beharko dira Donostia osatzen duten auzo zein herriak, autoantolaketarako bitartekoak aktibatuz.

(21) Horretarako, auzo mailako lanketa egiten jarraituko da, eta distrito mailako antolaketa hedatzen joango da Donostian zehar, distrito horiek sortzeak ekarriko dituen eraginak, bere baitan hartuko dituen zonaldeak, eta aktibatuko diren baliabideak udala eta herritarren artean adostuz.

(22) Aurrekontuen proiektua aurkeztu aurretik, auzo bakoitzaren beharrak eta lehentasunak zeintzuk diren aztertuko da, bertako herritarrekin batera. Ondoren, auzo guztietako ordezkariekin batera, proiektu nagusiak lehenetsiko dira, Donostia solidarioaren bidetik.

4. UDAL GARDENA

(23) Gardentasunaren alorrean, Donostiako Euskal Herria Bilduk kontratazio eta zeharkako kudeaketa ere-duak ezbaian jarri nahi ditu, kontratazio publikoa lehenetsiz, udalaren izaera publikoa azpimarratuz, eta langileen lan-baldintzak zein herritarrei eskainitako zerbitzuen kalitate duina helburu izanik. Horretarako, hizkuntza zein klausula sozialak aplikatzen jarraitzeko hautua egiten dugu, ikuspegi sozialetik zein ingurumen eta genero arlokotik administrazioaren kudeaketa justuago bat bilatuz.

(24) Udalean dauden EHBilduko ordezkari politikoak, beraien agenda eta bulegoak herritarren zerbitzura jarriko dituzte beti. Horretarako, tramite argibideak, eztabaida guneak, kontrasterako bilerak, ekarpenen anto-laketarako espazioak indartuko ditugu, udalean, auzoetan eta elkarteetan. Ordezkari politikoen langune fisikoa Donostia osoa izango dugu beraz.

(25) Euskal Herria Bilduko ordezkariok, donostiar guztiei begira egin behar dugu lan. Neurri horretan, interes eta joera pertsonalak alboratu egingo ditugu, interes kolektiboen alde arituz eta guztion artean adostutakoa kudeatuz.

(26) Abian jarri ditugun politiketan, udalean aritzen diren langileek konplize izan behar dute, eta, hori bide-ragarria izan dadin, nahitaezkoa da langile horiek dituzten lan egiteko sistemak sakon aztertzea. Elementu horiek ezin dira alboratu egun, herritarrentzako zerbitzuen eskaintza hobetu nahi badugu, eta kontuan hartuz gero gure jardunaren oinarria herritarrak direla.

(27) Herritarrekin batera kudeatu nahi badugu, gardentasuna izan behar dugu gako nagusitzat. Kontratazio politikak horri lotuta antolatzen jarraituko dugu, enplegu publikoaren aldeko hautua eginez eta berdintasun printzipioei estu jarraiki. Horrela, aldi baterako kontratazioetan eta ordezkapenetan gardentasuna nagusi izango dugu, eta horretarako, langileen ordezkariekin hitzartutako irizpideek zehaztutako lan-poltsa publikoak sortzeko konpromisoa hartzen dugu.