20
AURRERA © Hizkuntza Politikarako Sailordetza 1 On Faustino Bargotan sortu zen 1913garren urteko abenduaren 15ean, nekazaritzatik sosak irabazten zituen familia batengan. Haren guraso Miguel eta Elvirak zazpi anai-arreba ekarri zituzten mundura eta zazpi horietatik anaia Tirsorengan eta Faustinorengan baizik ez da euskararen aldeko maitasuna loratuko. Lehendabiziko ikasketak jaioterrian berean egin ondoren, Bargotatik hurbil dagoen Sansolen ikasi zituen batxilergoko lau lehendabiziko mailak, irakasle Maximo Rubio zuela. Geroago, Iruñeko Apaizgaitegira joanen zen ikasketak jarraitzera. Dena den, seminario horretan arazoak izan zituen eta ez zuen luze iraun. Izan ere, ulergaitza gertatzen zitzaion ikasgaien artean euskara ez ematea, Nafarroako elizparrokia aunitzetako herri-hizkuntza izanik. Eskaera egin zuen, alferrik ordea. Beraz, Logroñoko Apaizgaitegian apez-ikasketak burutu, eta, arazoak arazo, bere Aitzin Meza Bargotan eman zuen. Geroxeago, Matute eta GIZONA Faustino de Zerio (1913-1982). Idazle eta abertzale baina, batez ere, humanista handia izandako pertsona. Badarán herrietako apez izendatzen dute. Lau urtez apez-zerbitzuari lotuta ibili ondoren, Fidel Garcia apezpikuak deitzen du Logroñoko Apaizgaitegira irakasle joan zedin, zehazki Teologia irakaslea eta Bokazioetako nahiz

GIZONA - EuskadiBargota, Kodes mendiaren eta Ebro ibaiaren artean dagoen herriska. Bertako biztanleak nekazaritzatik bizi dira, batez ere. Euskal Herriko inguru euskaldunetatik oso

  • Upload
    others

  • View
    0

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: GIZONA - EuskadiBargota, Kodes mendiaren eta Ebro ibaiaren artean dagoen herriska. Bertako biztanleak nekazaritzatik bizi dira, batez ere. Euskal Herriko inguru euskaldunetatik oso

AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

1On Faustino Bargotan sortu zen

1913garren urteko abenduaren 15ean,nekazaritzatik sosak irabazten zituenfamilia batengan. Haren guraso Migueleta Elvirak zazpi anai-arreba ekarrizituzten mundura eta zazpi horietatikanaia Tirsorengan eta Faustinorenganbaizik ez da euskararen aldekomaitasuna loratuko.

Lehendabiziko ikasketak jaioterrianberean egin ondoren, Bargotatik hurbildagoen Sansolen ikasi zituenbatxilergoko lau lehendabiziko mailak,irakasle Maximo Rubio zuela.Geroago, Iruñeko Apaizgaitegirajoanen zen ikasketak jarraitzera. Denaden, seminario horretan arazoak izanzituen eta ez zuen luze iraun. Izan ere,ulergaitza gertatzen zitzaion ikasgaienartean euskara ez ematea, Nafarroakoelizparrokia aunitzetako herri-hizkuntzaizanik. Eskaera egin zuen, alferrikordea.

Beraz, Logroñoko Apaizgaitegianapez-ikasketak burutu, eta, arazoakarazo, bere Aitzin Meza Bargotaneman zuen. Geroxeago, Matute eta

GIZONA

Faustino de Zerio (1913-1982). Idazle eta abertzale baina,batez ere, humanista handia izandako pertsona.

Badarán herrietako apez izendatzendute.

Lau urtez apez-zerbitzuari lotuta ibiliondoren, Fidel Garcia apezpikuakdeitzen du Logroñoko Apaizgaitegirairakasle joan zedin, zehazki Teologiairakaslea eta Bokazioetako nahiz

Page 2: GIZONA - EuskadiBargota, Kodes mendiaren eta Ebro ibaiaren artean dagoen herriska. Bertako biztanleak nekazaritzatik bizi dira, batez ere. Euskal Herriko inguru euskaldunetatik oso

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

2Miguel eta Elvira, zazpi seme-alabaren gurasoak. Horietarikhiru gaztegazterik hil zitzaizkien. Beste laurak,Jainkoarenganako maitasunean eta gizalegean hezi zituzten.Seme-alabei utzitako ondasunen artean, ordea, ez zegoeneuskara, erdaldunak baitziren.

Zeriotarren oinetxeko armarria, Bargotan.Zerio, zetaz idatzia, "harrietan idatzia"esaten zuen berak erakunde publikoetanidazkera hori defendatzerakoan.

Misioetako ordezkari izateko. Lanagartsuki egin zuen, ikasleen zeinlankideen artean mirespena etabegirunea sortuz.

Bizitzako azken urteak eri emanzituen, gaitz larriak harrapatuta.Arnasa nekez hartzen du, eta,horrexegatik behin betiko Bargotaraabiatuko da 1977an, Logroñoko lanaalde batera utzita. Jaioterrian biziko daazken hatsa bota arte. Gaixotasunhorrek ordea, ez du gure gizonarengogoa ahultzen eta are gartsuagosegitzen du idazten. Herriko gazteekeskatuta, euskara klaseak ematenhasiko da gainera, eritasunak bideamoztu artean.

On Faustino 1982garren urtekomaiatzaren 15ean hil zen, IruñekoKlinika Unibertsitarioan. GorpuaBargotako kanposantura eraman etahantxe hartu zuen betirako atsedena.

Page 3: GIZONA - EuskadiBargota, Kodes mendiaren eta Ebro ibaiaren artean dagoen herriska. Bertako biztanleak nekazaritzatik bizi dira, batez ere. Euskal Herriko inguru euskaldunetatik oso

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

INGURUA

Bargota herri txikia da, Kodesizeneko mendietan eta Ebro ibaiarenartean kokatua. LizarrakoMerindadekoa da, Logroñotik kilometrogutxira, beti ere, eta, garai bateanKalagorriko Elizbarrutiari egokituzitzaion. Esan liteke BargotaldeaErrioxako luzapena dela.

Alde handia dago beraz, Bargota etaNafarroako herri euskaldunen artean,eta, urrun ere gelditzen diragainontzeko euskal herrialdeetakoeremu euskaldunak. Garai hartakozapalketa politikoa ere kontutan hartubeharra dago, ez baitugu atzendubehar On Faustino de Zeriok bereAitzin Meza 1936garren urtean emanzuela. Giro horretan, bada, bazterhorietako auzolagun bat euskaldunizatea, eta, are "lingua navarrorum"deritzaionean idaztea benetangarrantzia handikoa da. Badumerezimendu, zinez.

Postaz jasotako gramatika-liburuenbidez, bera eta anaia jaioterrian hasiziren euskara ikasten, ondorenikasketak, uda partean, Andoainensakontzeko.

Bargota, Kodes mendiaren eta Ebro ibaiaren artean dagoenherriska. Bertako biztanleak nekazaritzatik bizi dira, batez ere.Euskal Herriko inguru euskaldunetatik oso urrun dago herritxiki hau.

Bargotan, Nafarroako zeinEuskal Herri osoko herri

gehienetan bezalaxe, osojende gutxik izaten zuen

ikasten jarraitzeko aukera.Faustinoren etxetik, ordea, bi

anaia joan ziren ikastera:Faustino bera, seminariora

eta, Tirso, anaia, IrakasleEskolara. Biek burutu

zituzten, bada, goi-mailakoikasketak eta biek sentitu

zituzten euskararenganakomaitasuna eta zaletasuna.

Page 4: GIZONA - EuskadiBargota, Kodes mendiaren eta Ebro ibaiaren artean dagoen herriska. Bertako biztanleak nekazaritzatik bizi dira, batez ere. Euskal Herriko inguru euskaldunetatik oso

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

4

Iruñeko Apaizgaitegian zebile,a,euskararen aldeko jarrera agertu zuen.Jokabide hori ordea, ez zen hangozenbaiten gustokoa izan, eta,horrexegatik Logroñoko Apaizgaitegirajoatea eskatu zuen. Izanez ere, urtehaietan Bargota KalagorrikoElizbarrutiari zegokion eta gure apezakelizbarruti horretako apezpikuari menegin behar zion.

Geroxeago, Gerra Zibila hasia zela,bere euskarazko Aitzin Meza emanzuen, eta, berriz ere arazoak izanzituen oroigarriak euskaraz ereargitara emateagatik. Orduan kontseiluematen diote bertatik hilabetebatzuetarako alde egiteko, deus txarrikgerta ez zekion. Hori dela-eta, Oionenizkutatzen da, hau da, Arabako herrimugakidean.

Bargotako Santa Maria Elizako Dorrea.Eliza horretan eman zuen Faustinok bereAitzin Meza (1936). Bere bizi guztikoametsa beteaz, euskaraz esan zuenmeza eta, gerra garaia izanik, erbesteratuegin behar izan zuen horregatik.

Bargotan mahats-biltzea da nekazaritzalanetan garrantzitsuenetakoa. HerriaNafarroako Errioxa aldean dago eta,mahatsa heldutakoan, denakmahastietara doaz, gainerako zereginguztiak alde batera utzita.

Aipatutako horiek guztiek argi etagarbi salatzen digute zeinen zaila izanzen On Faustinorenak bezalakoiritziak zerabilzkien gizon-emakumebatentzat garai hartako Nafarroanbizitzea.

Page 5: GIZONA - EuskadiBargota, Kodes mendiaren eta Ebro ibaiaren artean dagoen herriska. Bertako biztanleak nekazaritzatik bizi dira, batez ere. Euskal Herriko inguru euskaldunetatik oso

5

IZAERA

On Faustinori bi aipamen egin beharzaizkio behintzat, hartazmintzatzerakoan: alde batetik, maisuhandia, eta, bestetik, humanista handia.

Maisu handia, bada, —eta ezirakasle— gehiago irakasten baitzigunbere etsenpluaren bidez bere klaseenbidez baino. Horretan bat gatoz harenikasle izateko zortea eduki dugunguztiok.

Hil zenean, idazki asko eta askoagertu ziren haren omenez Errioxakoeta Nafarroako hainbatkomunikabidetan, gehienak harenikasleek idatzitakoak. Honatx horietakobaten pasarte bat, bere giza-interesadela medio, gure ustez guztiz aipatzeamerezi duena:

"Ikasgelan galdetzen zigunean,(denoi bataio-izenez deitzen zigun)gugan iltzaturik zeuzkan bere begiurdin eta sarkorrek nola halakobeldurra ematen ziguten.Zentzugabeko erantzunak ematenbaldin bagenizkion, batzutan bihotzonez irri egiten zuen, eta, bestetan,kolkoan montio handian zeuzkanesanera jator horietako bat botatzenzuen. Egia esateko, inor ere ez zuenduda mudatan uzten eta inori ezzion osatu gabeko erantzunikematen. Horrelakoa baitzen —zorionez— sekulako.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Bai, beti ene irakaslegogokoen artean eduki nuen.Eta ez dira gutxi izan gero urteluzeetan barrena...! Zer dela-etaezin izan dut ahaztu? Bada,gizona zen aldetik maisu osoaere bazelako.

Ikaslearekiko harremanaikastratabide hutsaz haratagozihoan: alde horretatik'abangoardista' izan zen:harentzako gu, ikasleok, 'izanbaginen' aorismoak eta ablatiboosoak alde batera utzita. Berakarras ongi zekien ikasleenartean zer edo zer ongi ezzihoanean, eta, iduritzen zaithantxe ikusten ari naizela`egoerak sortuz edo eraginez''berdin dio zein ikasleren' arazohonen edo huraxeren berrijakiteko.

Behin batean, ikasturteamaierako opari bat egin nahiizan genion, baina ez zigun inolaere onartu. Berari aski zitzaionikustearekin ikasketetanaurrerabiderik gertatzen zelagugan eta jakitearekinkonponduak zirela gurekezkak...".

Page 6: GIZONA - EuskadiBargota, Kodes mendiaren eta Ebro ibaiaren artean dagoen herriska. Bertako biztanleak nekazaritzatik bizi dira, batez ere. Euskal Herriko inguru euskaldunetatik oso

6 Logroñoko Apaizgaitegia.Garai hartan, ikasketa zentrobatera iristea hain zaila izanik,seminarioek ikasten jarraitzekoaukera eman zieten gazteaskori. Gazte nafar asko etaasko joan zenapaizgaitegietara ata, hori zelaata, inon baino apaiz gehiagozegoen orduan Nafarroan,estatuari zegokionez. Bargota,Logroñotik hurbil egonik,Kalagorriko Elizbarrutianzegoen. Bertan, osasunaklagundu zion bitartean, OnFaustinok irakasle ihardunzuen Erretorika, Poetika,Latina eta Grekoa irakasten.

Seminarioan irakaslemoduan zituen ospe

eta izen handiaikusita eta hain kristau

humanista handiazenez gero, Logroñoko

apezpikuak Erromanegin zen Eukaristia

Biltzarrera bidali zuenOn Faustino.

Idazkiak modu bertsuan segitzen du,baina adibide gisa nahikoa deritzogu,aski ongi islatzen baita maisu etairakasle moduan zeukan izaera.

Alabainan, bere dohain guztienartean garrantzizkoena, eta aurrekoariherstuki lotuta agertzen zaiguna,humanista da, humanista handia,gainera. Ezagutu zuen orok harengaitasun komunikatiboa nabarmentzendu. Ordu luzeetan egon zintezkeenharekin solasean eta iduri zuendenbora gelditua zela, arrunt atseginaeta zentzuduna baitzen. Sekulan ezzuen agindurik eman baina etsenpluenbitartez adierazten zigun.

Kodesko Santutegia, Yoar mendizerrarenmagalean. Inguruko jendeak Ama Birjinahorrenganako eraspen edo deboziohandia du, mendi haietatik beren biziaketa ondasunak babesten baititu.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 7: GIZONA - EuskadiBargota, Kodes mendiaren eta Ebro ibaiaren artean dagoen herriska. Bertako biztanleak nekazaritzatik bizi dira, batez ere. Euskal Herriko inguru euskaldunetatik oso

7

Inoiz ere ez zuen esan zer eginpolitikan edo nola jokatu euskarariburuz, baina hortxe dira Bargotakohauteskunde-emaitzak edota hortxe daIkastolaren alde egin zen EskolaPublikoaren itxiera, soziologoenikergarri.

Apaltasuna alde guztietatik zerion.Honatx beste adibide bat: LogroñokoKatedralean kalonje izendatuta, karguhori errefusatu egin zuen esanezapaizgaitegian zerabilen lanaatsegingarriagoa gertatzen zitzaiolaeta haretxek zuela garrantzirikhandien.

Euskaraz emandako Aitzin Mezaren oroigarrietan, ageriandaude euskararenganako maitasuna eta sentimendu horibere barruan hartzen ari den indarra. Inguruak ez zionasko laguntzen baina hala ere, azken muturrerainoeraman zituen bere ideiak.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Faustino jaunakereindako hazia fruituakematen hasi zen handikgutxira. BianakoErentzun Ikastoiakoikasgelak Bargotakoumez betetzen hasi zireneta, azkenean, bertakoEskola Publikoa itxi eginbehar izan zuten.

Page 8: GIZONA - EuskadiBargota, Kodes mendiaren eta Ebro ibaiaren artean dagoen herriska. Bertako biztanleak nekazaritzatik bizi dira, batez ere. Euskal Herriko inguru euskaldunetatik oso

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

8

Bargotatik kilometrogutxitara, LogroñotikIruñera doan errepideondoan, Poyoko AmaBirjinaren omenezegindako ermita dagoHerritar guztiek deboziohandia diote AmaBirjina horri eta OnFaustinok berak ereliburu bat eskaini zion.Bertan, baselizaren etaherriaren historiakazaltzen ditu gainetiketa inguruko toponimiaere aztertzen du pixkat.

"Faustino de ZerioSegurari

Abertzaletasunareneta Fedearen garra

gugan bizirikmantendu zuelako".Hitz gutxitan bainaedertasun handiz,

horrela laburtu ditubere sendiak On

Faustinok egindakolana eta erakutsitako

ikasbidea.

PENTSAERA

"Faustino de Zeriori, gugan bizirikmantentzeagatik Fedea etaAbertzaletasunaren sua". Horrafamiliakoek hilobian ezarritakohilarriaren gainean euskaraz idatzitakoepitafioa, On Faustinorenpentsamolde politikoaren etaerlijiosoaren adierazgarri.

Harentzako horren garrantzi handiaizan zuten bi puntu horietan datzaidazle moduan egindako sorme-languztia. Izan ere, bere fedeak eta lagunhurkoarekiko maitasun handiakbultzaturik apaizgoari heldu zion,modu horretan bere lan pastoralaindar handiagoz egin ahal izateko.Bestetik, abertzaletasunaren defentsaazpimarratu behar da, NafarroaEuskadi barrenean ikusten zuen etahizkuntza zen askatasunbidea."Zapaldutako herriak bere hizkuntzabizirik mantentzen baldin badu, bereesku izanen du askatasunarengiltzarria". Esaldi hori behin eta berrizentzuten genion.

Adierazpen horiek guztiek arazofranko erakarri zizkioten bizitzanzehar, lehendabizi IruñekoApaizgaitegian, gero bere AitzinMezan, eta, ondoren, bere egunerokolanean.

SalamancakoUnibertsitatean ere izanzen Faustino jauna.Horreiako jakitun batek,nola ez, garai hartakojakinduria gunea erederrigorrez ezagutubehar. Hara joan zenLetra Klasikoetakolehen hiru mailetakoazterketak egitera.Azken bi mailak, ordea,ezin izan zituen eginapezpikuak baimenikeman ez ziolakoseminarioa utzi etaTormes Hirira bizitzerajoateko.

Page 9: GIZONA - EuskadiBargota, Kodes mendiaren eta Ebro ibaiaren artean dagoen herriska. Bertako biztanleak nekazaritzatik bizi dira, batez ere. Euskal Herriko inguru euskaldunetatik oso

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

9LANBIDEA

Lanaren lehendabizko lau urteakapez-zerbitzuan ematen ditu ErrioxakoMatute, Badarán eta Anguianoudalerrietan. Lau urte horiekigarotakoan, ordea, eta egindako lanaaintzat hartuta, LogroñokoApaizgaitegira deitzen dute, eta,bertantxe iraunen du eritasun larriakmundutik eraman artean.

Zaletasun handia zuen hizkuntzahiletarako. Berak ez zuen izen horionartzen eta latinezko eta grekerazkoeskolak ematen ditu bai seminarioan,

Bere lanetan lekunabarmena izan dutebeti erlijio gaiek,euskaraz zeingaztelaniaz. Liburu hauerdaraz idatzi zuen bereherrikideenganaerrazago iristeko.Oraingo honetan ere,Ama Birjina da bereidazgairik kutunena.

bai Errioxako hiriburuko zenbaitikastetxetan ere, jakinmin handiasortuz bere ikasleen artean. Geroago,hebraiera hasiko da ikasten bere kasa—euskara ere bere kabuz ikasi zuengisan— eta lortu zuen hizkuntza horinola edo hala menperatzea.

Letra Klasikoen ikasketari lotzenzaio Salamankan, eta, hiru mailalibrean egiten ditu. Ikasketakamaitzeko, ordea, beharrezkoa duazken bi mailak Tormesko Hiriburuanberean burutzea, eta, berriro eregotzaiaren ukazioa hartuko du.

LANA

Page 10: GIZONA - EuskadiBargota, Kodes mendiaren eta Ebro ibaiaren artean dagoen herriska. Bertako biztanleak nekazaritzatik bizi dira, batez ere. Euskal Herriko inguru euskaldunetatik oso

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

10

Bi lan hauek apaizgaitegiko gazteentzat eginak dira, bereikasleentzat, alegia. Liburuotan ere erlijio gaiez idazten dugaztelaniaz. Hemen erabiltzen du, lehen aldiz agian, Juan deBiurko ezizena. Ondoren, ezizena laburtu eta Biurko goitizenazizenpetuko ditu bere idazki gehienak, Euzkadi aldizkarianpolitikari buruz idatzitakoak, batez ere.

Faustino Zerioren sinadura. “Zeriotar

Paustin” jartzen du. Argitaratutako liburu,

lan eta idatziak ez zituen inoiz horrela

izenpetzen. Sinadura hori bere gutun eta

idazki pribatuetan baino ez zaigu agertuko.

Alabainan, ikasi eta ezagutu zituenhizkuntza guztien artean, "Euskara da—halaxe esaten baitzuen berak—nere barnean eldu nadin bideriklaburrena ta argiena; eta gureaurrekoen izaera ezagutzeko ere bai".

Hala ere, seminarioan esanikbadakigu bere bizitzan zeharburututako lanik garrantzikoena izanzela etxe horretan apez-bokazioenalde egindakoa. Hartara, garai hartakoboletinak erakutsita, nekez aurkitudaiteke hark idatzitako artikulurikgabeko alerik.

Arte eta Lanbideen Eskolatik deitzendute Erlijio irakasle izateko, eta laneanhasten da. Baina, ikastetxe publikoaizanik, eskatu zioten men egitekoMugimenduaren Printzipioei sinaduraezarriz agiri batean. Ezezko biribilaeman zien, bidenabarrean nagusieieskatu zien ken zezatela postuhartatik.

Laburpen gisa, esan dezakegu, OnFaustinoren bene-benetako lanbideaapezgoa izan zela —apezgoa lanbideaizatekotan, jakina— eta hortikeratorrita irakaskuntza. Hori bai, betiastia harrapatu zuen ikasteko,ikertzeko eta idazteko.

Page 11: GIZONA - EuskadiBargota, Kodes mendiaren eta Ebro ibaiaren artean dagoen herriska. Bertako biztanleak nekazaritzatik bizi dira, batez ere. Euskal Herriko inguru euskaldunetatik oso

11

IDAZLANAK

On Faustino de Zerioren idazlanakaztertzerakoan, arestian bezala orainere aintzat hartu behar ditugu bereizaera eta bere pentsaera. Horigogoan edukita, ikusiko dugu bereidatzietan bi ardatz nagusi agertzendirela: politika eta erlijioa.

Erlijiosoak dira seguruenikugarienak, lehenago adierazi dugunbezala, ia ia boletin guztietan azaltzenbaita berak idatzitako artikulurikLogroñoko ApaizgaitegianBokazioetarako ordezkari izendatuzutenetik aurrera.

Nola halako garrantzia duenlehendabiziko idazlana, gazteleraz, 27urtetan izkribatu zuen, 1940garrenurtean, Novena de la pureza de laInmaculada Concepción(Garbitasunaren bederatziurrenaSortzez Garbiaren ohoretan).Gazteentzako lan horretansentiberatasun handiz heltzen diogarbitasunaren dohainari eta gazteeigonbitea egiten die horri eutsidiezaioten, horixe baita Ama Birjinarenbitartez Jesusenganaino iristeko bidea.Lana sinatzeko Juan del Biurkogoitizena erabili zuen, aurrerantzeanbeti agertuko dena.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

1941garren urtean bestebederatziurren bat idatziko du, oraikohonetan, Beato Valentín de Berrio-Ochoa (Balendin BerriotxoaDohatsuari) eskeinia. Gazteleraz ereizkribatua, debozio handia zitzaiondohatsu horri seminarioan.

Hurrengo urtean gazteleraz ereliburuska bat argitara ematen dusantu-hotsean hil zen 19 urtekoerrioxar gazte baten omenetan etaharen oroigarri. Gaztetasuna etagarbitasuna goraipatu eta laudatuzituen.

Geroago, eritasunarengatik lanautzita zuenean, gai erlijiosoa dutenbeste bi idazlan karrikaratzen ditugazteleraz. Honatx izenburuak:Historia de nuestra señora laSantísima Virgen del Poyo (PoyokoAndre Maria Birjina Txit SantuarenHistoria), eta, ¿La misa un problema?¡Si! y ¡¡no!! (Meza, arazoa ote? Bai!eta Ez!) 1980an eta 1981eanidatzitakoak, hurrenez hurren.

Page 12: GIZONA - EuskadiBargota, Kodes mendiaren eta Ebro ibaiaren artean dagoen herriska. Bertako biztanleak nekazaritzatik bizi dira, batez ere. Euskal Herriko inguru euskaldunetatik oso

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

12 On Faustino Bidankozera abiatu zeneskutitz batzuen bila. Mariano

Mendigatxak R. Maria de Azkueribidalitako gutunen berri jakin bezain

laster. Bidankoze herria ezaguna zenberetzat, Tirso, bere anaia

Erronkariko herri eder horretan aritubaitzen irakasle. Gutun horiei buruz

ikerketa lan polita egin zuen etaEuskera aldizkarian argitaratu zuten

lana.

Page 13: GIZONA - EuskadiBargota, Kodes mendiaren eta Ebro ibaiaren artean dagoen herriska. Bertako biztanleak nekazaritzatik bizi dira, batez ere. Euskal Herriko inguru euskaldunetatik oso

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

13

Idazlan horiek argia ikusten dutenbitartean, lanean dihardu eta berakeuskaraz idatzitako idazkiak hastendira plazaratzen Euskal Herrikozenbait aldizkaritan. Konparaziobatera: Zeruko Argia, Goiz Argi,Arantzazu eta Principe de Viana-n.Euzkadi izenekoan gai politikoariheltzen dio zenbait artikulutan.Guztietan sinatzailea Juan del Biurkoda edo Biurko besterik gabe.

Euskarazko argitalpen horietanolerkiak eta ipuin sakon bezainederrak irakur ditzakegu, azpimarraeginez, beti ere, euskara ez zela OnFaustinoren ama hizkuntza izan.

Mariano Mendigatxa nekazarierronkariarrak, lehenengo, LuisLuciano Bonaparteri eman zionlaguntza eta, ondoren, R. Mariade Azkueri, Erronkarikoeuskarari buruz ikerketak eginzitzaten. On Faustinok gutunhoriek guztiak bildu etaeuskaltzale nahiz euskara ikerleguztientzat eskuragarri jarrizituen.

Nafarroan euskaraz argitara ematenzen Principe de Viana aldizkariakbadakar bere heriotzaren berri,argitalpen horretako zuzendariak,Martzelino Gardek, idatzitakoartikuluaren bidez-. "Zerio tar PaustinJaun Agurgarria". Zuzen eta egokibiltzen dira bertan bere bizitzarengorabeherak eta idazlanak.

Nafar idazle honek egindako lanenartean, politenetakoa dugu 1961eanEuskera deitutako aldizkarianplazaratutakoa, hots, bertan bildubaitzituen Azkuek Mariano Mendigatxabidankoztarrari idatzitako gutunak.Bidankoze Erronkari ibarreko herria da.

Page 14: GIZONA - EuskadiBargota, Kodes mendiaren eta Ebro ibaiaren artean dagoen herriska. Bertako biztanleak nekazaritzatik bizi dira, batez ere. Euskal Herriko inguru euskaldunetatik oso

14

Lan horren garrantziaren handiazjabetzeko, honatx A. Apat-Echebame-k(Angel Irigaray) kaleratutako Noticias yviejos textos de la Lingua Navarrorumizenburuko liburuan gai horrengainean dakarrena. Atalak honela dio:

"... Bargotako jakintsueuskaldunak, hots, Faustino deZerio y Segurak aurkitu, aztertu,komentatu eta argitara eman dituAzkueren gutunak. Lan hori ordea,izugarri ona da eta merezi du lerrozenbait horretaz aritzeko, gaitasuneta zehaztasun handia baitarioalde guztietatik.

Bargotako Faustino de Zerio ySegura idazleak AzkuekMendigatxari igorritako gutunakargitaratu zituen EuskaltzaindiarenEuskera aldizkarian, 1961ean;modu horretan osatu zuenMendigatxak Azkueri bidalitakoa,arestian nola halako zabalpenezlerrootan hartu duguna.

Bi euskaltzaleon arteansortutako adiskidantzaren nondiknorakoa zehazteko ezinbestekoagenuen bigarren zati hori. 20gutun horiek iradokizun zabal etazuzenekin baterakarrikaratzerakoan, nafarjakintsuak lan dokumentatua egindu, lan eskerga, eta mardula erebai, 27 orrialde hartzen baitituaipatutako aldizkarian.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Lehenbizikoak 1902.ekoirailaren 20ko data dauka etahonela hasten da: 'Ene adiskideMendigachari. Ni baño lenagoeldu zan zure eche ontara, zureeskutitz…"

Zeriok ederki dioen bezala,Mendigatxak nekez ulertuko zuenAzkueren euskara, arruntezberdina izaki; horrexegatik, iagutun guztiak gazteleraz izkribatuzizkion, baten bat kenduta,erronkariera garbian idatzitakoa;bi urte baizik ez dira gutun batetikbestera.

Zerio Jaunaren lan horibenetan garrantzi handikoadenez, ezin diot eutsi nabardurabatzuk saihesteari, aditu batzuekbaizik ez baitute irakurrikobestela, hau da, aipatutakoaldizkari horretako irakurleek,alegia.

Lan hori M.Victoria Jimeno etaUrtzainki andereñoari (euskaragarbian) eskainita dago, emandion laguntzarengatik eskeronean, Mendigatxaren paperakharen esku utzi baitzituen.

Page 15: GIZONA - EuskadiBargota, Kodes mendiaren eta Ebro ibaiaren artean dagoen herriska. Bertako biztanleak nekazaritzatik bizi dira, batez ere. Euskal Herriko inguru euskaldunetatik oso

15Gutun eta postale guztiak

argitara eman ditu, daneterahogei, eta guztietan agertzen dirabiltzaileak egindako ohar egokiak,bi berriemaleen gaiak zehatuz,eta, aurreko lanaren zenbaitñabardura zuzenduz, Irigoyenekargitara emandakoa.

Lehenbizikoa beraz 1902garrenurtekoa da eta azkena,1915garren urteko urriaren 16koa.

Batzuk eta besteak irakurrita,Zerio jaunak uste du zenbaiteskutitz galdu egin direla. Etairuzkintzen du bi gizonen arteansortutako adiskidantza handia.

Bargotako idazleak esaten duMendigatxa laborari azkarra zela,berez zetorkiola buruazkartasuna, baina ezjakina zelaberez ez zegozkion besteeuskaramoldeak konprenitzeko.Bere ikerketa lanean, Zeriok ez duPrintzearen gauzakirik edotaargazkien gaineko aipamenikegiten, horren zabalki utzizizkioten paperen artean. Badasalbuespenik, hots, Azkuerenhiztegi handiaren liburuki bat.Mendigatxak berehamabostgarren gutunean dioBonaparte Printzeak argazkibatzuk eskeini zizkiola. 'Galduakote dira?"'

Gaiak modu beretsuan dirau.Lerrootara ekarri dugunari askideritzogu On Faustinok egindakolan horren erakusgarri.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 16: GIZONA - EuskadiBargota, Kodes mendiaren eta Ebro ibaiaren artean dagoen herriska. Bertako biztanleak nekazaritzatik bizi dira, batez ere. Euskal Herriko inguru euskaldunetatik oso

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Bidankoze, Erronkariko zazpi herrietako bat. Bi euskaltzalehandi eman zituen betidanik euskalduna izandako haran

horrek: Prudencio Uhalde eta Mariano Mendigatxa. Berenlanei esker, erronkariera hobeto ezagutzeko modua dugu

egun, On Faustinok Bidankozeko azken euskaldunak ezagutuzituen eta harreman estua izan zuen haiekin.

EUSKARAZK O IDAZLANAK

Gazteleraz ezezik, euskaraz ereizkiriatu zuen Bargotakoeuskaltzaleak. Euskara arras ongimenderatuta, gogotsu lotu zitzaiongure hizkuntzan idazteari. Bereizkribuei aberastasuna darie halahitzetan nola aditzetan, hala joskerannola esanera jatorretan. Arrunt ongiikusten da noraino bereganatu zuentxikitan ikasi ez zuen mintzaira, baigramatikaren aldetik, bai herrihizkeraren aldetik. Ezagun da baihamaika solasaldi egin zituelaeuskaldunzaharrekin.

Euskaraz idatzitakoari dagokionez,bi arlo dira nabarmengarri: olerkigintzaeta narrazioak. Biak garrantzizkobadira ere, olerkitan lortzen dumailarik gorena. Batzuk errima etaneurri librekoak, beste batzukarauturiko neurripean, gustokoa zuenpoemak, bertsoak eta kopiak sortzea.Horietatik asko idatzi zituen, gehienekordea, ez dute argia ikusi. Honatxbere lumak paperean moldatutakoolerkiak, ezagutzen zaizkionak,behintzat, gaiaren arabera sailkatuta:

Page 17: GIZONA - EuskadiBargota, Kodes mendiaren eta Ebro ibaiaren artean dagoen herriska. Bertako biztanleak nekazaritzatik bizi dira, batez ere. Euskal Herriko inguru euskaldunetatik oso

17

- Erlijioaren eta bizitzarengorabeherak maiz jorratzen ditu,ondokootan bezala: Judas,Arratsberan eta Iruko. Azken honetandeabruaz aritzen da hiru poemotan:Deabruaren morrontzan, Mingai zuriaundia eta Ujolde zikiña. Baditu multzohonetan gehiago: Bizia zein den eder,Kanta dagiogun Jaunari, Orduñakoaldapan, Illunbe ta argi, Gaixoetxekoleiotik eta Eriotzeko mugan. Halaber,sail honetan sartzen dira EuskalHerriko hainbat bazterretako amabirjinen ohoretan izkribatutako olerkiak.Alde horretatik, On Faustinok behineta berriz agertzen du bere miresmenaAma Birjinarengan.

- Maitasuna zentzu zabalean hartuzhiru hauek ditugu: Txori bakartzu, Usogaldu eta Negun leiotik.

- Bestelakoak: bat bitxia,surrealistatzat jo genezakeena, hots,Zazpi beatz. Beste bat epikoa,Martzillako gaztelu andrea, Erriberakoherri horretako anderearen jokabideausarta goraipatzen eta laudatzenduena. Bada beste bat Esna zaitezBilbao izenburua daramana,: eta,azkenik, Aita Hilario OlazaranLizarrako txistulari ospetsuariomenaldi egunean jarritako bertsoak.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Marcelino Garde jauna.On Faustinoren adiskideeta Principe de Vianaaldizkariaren zuzendari.On Faustino hilzenean oso orriederra eskainizionharen lana goraipatueta esker onaerakusteko.

Page 18: GIZONA - EuskadiBargota, Kodes mendiaren eta Ebro ibaiaren artean dagoen herriska. Bertako biztanleak nekazaritzatik bizi dira, batez ere. Euskal Herriko inguru euskaldunetatik oso

18

Prosari dagokionez, idazlan frankoargitaratu zizkioten hainbataldizkaritan, arestian aipatu bezala.Bere pentsamoldea islatzen da izkribuhorietan, bai erlijiotasunean, baipolitikan. Argi idazten du, zuzen,zeharka-meharka ibili gabe,muineraino ailegatzen da beti, gauzaktajuz esanez. Ikusten da hainbat gaik

edo arazok sekulako kezka sortzendutela harengan. Konparazio batera,bere atsekabea agertzen die monjaeuskaldun batzuei den dena erdarazegiteagatik "Zirika" izeneko artikulubatean. Beste batean bere nahigabeaazaleratzen da nafarren ezjakintasunpolitikoaz mintzatzen denean. Bada,bestalde, literatur kritikalanik, Mariano

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Hala dio On Faustinok bertso haueiburuzko azalpenetan: "Egilea nafarra da,Ebro ibaiatik hogei bat kilometrora jaioa.Hori aitortu nahi izan dut guztiok hasgaitezen geure euskal hizkuntza ikasten,euskarak eman baitizkigu antzina-antzinatik, historia aurretik, gure nortasunaata izakera, gure deiturak, gure herri,mendi, ibai ata zelaien izenak...Gaztelania, atzo goizekoa da gure herrianeta behartuta ezarri digute gutxika-gutxikagure ezpiritua menderatzeko. Ea, badalaster, nafar guztiok euskara, geurehizkuntza berreskuratzen dugun eta,berarekin batera, geure kulturaren izakeraeta geure nazionalitatearen arima."

Page 19: GIZONA - EuskadiBargota, Kodes mendiaren eta Ebro ibaiaren artean dagoen herriska. Bertako biztanleak nekazaritzatik bizi dira, batez ere. Euskal Herriko inguru euskaldunetatik oso

19

Izeta baztandarrak idatzitako Diruagalgarri liburuari buruz egindakoa.Beste lan batean, Irunberrin emandakohiru egun xehe-mehe kontatzen digu;beste batean, berriz, Bargotako herriipuin bat dakar edota erlijioari heltzendio Teila bakar bat naikoa izan zanizenekoan.

Idazki hauen bidez ere antzematenda herrietako euskararenaberastasuna bereganatzeko egindakoahaleginaren handia, bazterrean utzi

gabe nagusi zen euskara moldea etaeuskalkietako hitzak. Hori baiidazterakoan batasunaren aurrekomoduak erabiltzen ditu.

Horratx ba, Bargotako OnFaustinoren bizitza eta lana, orojakingarri, orain arte aski ezezaguna,eta, nafar edota beste herrialdetakogizon emakume aunitzendakoikasbide.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 20: GIZONA - EuskadiBargota, Kodes mendiaren eta Ebro ibaiaren artean dagoen herriska. Bertako biztanleak nekazaritzatik bizi dira, batez ere. Euskal Herriko inguru euskaldunetatik oso

ATZERA

© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

20