4
Gizarte Erantzukizunaren Politika Arrasate, 2011ko uztaila Txomin García Euskadiko Kutxako lehendakaria

Gizarte Erantzukizunaren Politika - Laboral Kutxa · 2011. 9. 26. · Euskadiko Kutxa kreditu-kooperatiba bat da. Forma juridiko hori, azpian filosofia eta kultura kooperatiboak dituena,

  • Upload
    others

  • View
    7

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Gizarte Erantzukizunaren Politika - Laboral Kutxa · 2011. 9. 26. · Euskadiko Kutxa kreditu-kooperatiba bat da. Forma juridiko hori, azpian filosofia eta kultura kooperatiboak dituena,

Gizarte Erantzukizunaren Politika

Arrasate, 2011ko uztaila

Txomin García

Euskadiko Kutxako lehendakaria

Page 2: Gizarte Erantzukizunaren Politika - Laboral Kutxa · 2011. 9. 26. · Euskadiko Kutxa kreditu-kooperatiba bat da. Forma juridiko hori, azpian filosofia eta kultura kooperatiboak dituena,

Sarrera Euskadiko Kutxak bere egiten du oinarrizko bikaintasun-kontzeptu bat: “Etorkizun iraunkorraren erantzukizuna onartzea”. Kontzeptu horren oinarria Erakunde Bikainen kultura da. Eta kultura hori zenbait arau etikoren eta balioren multzo batean oinarritzen da, eta jokabide-arau zorrotzetan ere bai. Horri esker, Erakunde Bikainek ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-iraunkortasun handiagorantz egin dezakete aurrera. Euskadiko Kutxan, hori da Enpresaren Gizarte Erantzukizunaren Politikaren abiapuntua. Enpresaren Gizarte Erantzukizunaren Politika dokumentu honetan jasotzen da, eta dokumentua Erakundeko Zuzendaritzak onartu eta jendearen eskura jarri da.

Misioa Euskadiko Kutxa kreditu-kooperatiba bat da. Forma juridiko hori, azpian filosofia eta kultura kooperatiboak dituena, ezin hobeto bat dator Enpresaren Gizarte Erantzukizunarekin lotutako alderdiekin.

Misioa Bazkide eta bezeroen (batez ere partikular eta enpresen) finantza-beharrei erantzutea da Euskadiko Kutxa kreditu-kooperatibaren helburua. Zentzu horretan, gestioaren eta zerbitzuaren kalitatea lehiakortasunerako elementu bereizgarritzat hartzen du, efizientzian eta errentagarritasunean toki egokian egotea eta bezeroak eta bazkideak gogobetetzea lortzeko. Euskadiko Kutxa MONDRAGON korporazioaren barruan dago, eta korporazioko erakundeen jarduerari laguntza berezia emanez gauzatzen du, batez ere, gizartea sustatzeko hartuta duen konpromisoa. Baina, horrekin batera, gizartearekiko konpromiso hori bere jarduera-lurraldearen garapen ekonomikora eta soziokulturalera ere bideratzen du; Euskal Herriaren kasuan, euskarari eta euskal kulturari arreta berezia eskaintzen die. Bere Misioa betetzeko, Euskadiko Kutxak konpromisoa hartu du bere lan-bazkideen garapen profesionalarekin eta horien artean konfiantzazko giroa sortzearekin, berrikuntza, talde-lana eta bazkideen partaidetza aktiboa suspertzeari begira.

Etorkizuneko ikuspegia Euskadiko Kutxak kalitatearen eta zerbitzuaren inguruko lidergoaren alde egin du apustu. Horretarako, aholkularitza hurbil eta pertsonalizatua emango du, eta identifikatutako negozio-segmentuetarako produktu espezifikoak sortuko. Dena den, kostuetan jarriko du arreta, egungo postu nabarmenari eutsi nahi baitio, eta berrikuntzan; izan ere, erabakitasunez sustatuko du.

Balioak eta interes-taldeak Balioak jokabideen bidez adierazten dira; alegia, Euskadiko Kutxa osatzen duten pertsona guztiek interes-taldeekin dituzten jokabideen bidez. Izan ere, pertsonen jokabide etikoak dira enpresaren erabakien oreka iraunkorraren oinarria. Hauek dira pertsona guztien jokabideak:

Page 3: Gizarte Erantzukizunaren Politika - Laboral Kutxa · 2011. 9. 26. · Euskadiko Kutxa kreditu-kooperatiba bat da. Forma juridiko hori, azpian filosofia eta kultura kooperatiboak dituena,

o Konfiantza: Zintzotasuna, konfidentzialtasuna, errespetua, eta kezkak entzutea eta ikertzea dira kanpo- zein barne-harremanen oinarria.

o Konpromisoa: Konpromisoak proposatu eta onartzea, bai eta haiek aurrera ateratzea zailtzat

hartzen denean ere. Zailtasunak irekitasunez onartu eta irtenbide alternatiboak proposatu behar dira.

o Partaidetza: Besteekin eta, bereziki, bezero eta hornitzaileekin harreman on eta konfiantzazkoak izaten saiatzea. Horretarako, beharrezkoa da jarduera guztietan jarrera positibo eta proaktiboa izatea.

o Aldaketarako irekitasuna: Bezeroen eta beste interes-talde batzuen egoera, eskaera eta itxaropen berrietara azkar egokitzea. Horretarako, beharrezkoa da probak egitea, jakingura izatea, egunean egotea, “hemen, horrela egin izan da beti” zalantzan jartzea, eta aktiboki aldaketak eta hobekuntzak proposatzea eta probatzea.

o Hobetzeko grina: Lorpenak izateko konpromisoa, baina bezeroari balioa ematen dioten gauzak lehenetsiz, baita zerbitzuan eta efizientzian hobekuntzak eginez ere. Lortutako emaitza ebaluatu eta hobekuntzak proposatu behar dira, entzundako iritziak aintzat hartuta.

o Gizarte- eta enpresa-errentagarritasuna: Jarduteko metodo errentagarriagoak identifikatu eta proposatzea, errentagarritasun iraunkorraren kontzeptuari jarraituz. Iraunkortasuna gure biziraupenerako oinarri materiala eta gure etorkizuna bermatzeko ezinbesteko bidea dela onartzea.

Ingurunearekiko konpromisoa norberarena eta enpresarena da. Lehenengo eta behin, eskura ditugun baliabideak egoki erabili behar ditugu, xahutu gabe, eta ingurumena zaindu. Baina, halaber, jokabide etikoz eta gizarte-proiektuekiko konprometituta jardun behar dugu, eta aberastasunaren banaketa bidezkoagoa izan dadin ahalbidetzeko moduko esku-hartzeak identifikatu.

Personas Socios

SociedadAliados

y Proveedores

Clientes

• CONFIANZA

• COMPROMISO

• APERTURA AL CAMBIO

• PARTICIPACIÓN

• RENTABILIDAD SOCIO EMPRESARIAL

• ESPIRITU DE SUPERACIÓN

Page 4: Gizarte Erantzukizunaren Politika - Laboral Kutxa · 2011. 9. 26. · Euskadiko Kutxa kreditu-kooperatiba bat da. Forma juridiko hori, azpian filosofia eta kultura kooperatiboak dituena,

Enpresaren Gizarte Erantzukizunaren Kudeaketa Enpresaren Gizarte Erantzukizunaren Batzordeak EGEa kudeatzen du, Zuzendaritza Batzordeak eskuordetuta. Funtzio hauek ditu:

o Zuzendaritza Batzordeari aholku ematea EGE politikari buruz. o Hobekuntza-ekintzak sustatzea, interes-taldeekin hitz egiteko eta komunikatzeko bideen bitartez

aurkitutako itxaropen erantzungabeei erantzuteko. o EGEko Ekintza Plana ezartzea, urtero. o Plan horretako ekintzak koordinatu, haien jarraipena egin eta sustatzea. o Adierazle kuantitatiboak eta kualitatiboak aztertzea, eta haien berri ematea, Urteko EGEari

buruzko Memoriaren bidez.

Enpresaren Gizarte Erantzukizunaren sustapena Enpresa hobetzea, gizartea hobetzeko. Enpresen jarduerak eta mezu publikoek eragina dute gizartearen sentikortasunean, eta iritzia sortzen dute. Alegia, gizarte kontzienteagoa, berdintasunezkoagoa eta bidezkoagoa sortzen laguntzen dute, eta ekonomiaren eta ingurumenaren aldetik iraunkorragoa. Hori dela eta, gizartearekin komunikatzeko prozesuetan, jarrera aktiboa izango du Euskadiko Kutxak. Besteak beste, iraunkortasunarekin zerikusia duten kontzeptuak zabaltzen lagunduko du, eta pertsonak eta enpresak kontzientziatzen. Gainera, gizarte-erantzukizuna sustatuko du bere pertsonen artean, baina baita aliatu eta hornitzaileen artean ere.