6
Gizakiak mirespenak eraginda hasten dira eta hasi izan dira beti filosofatzen; hasieran, gertakari harrigarri arruntenen aurrean harrituta; gero, pixkanaka aurrera eginaz, eta galdera zailagoak proposatuz; adibidez, Ilargiaren, Eguzkiaren eta izatearen aldaketak, eta unibertsoaren sorrera. Baina arazoak proposatzen dituenak edo harritzen denak bere ezjakintasuna onartzen du. Horrela, ezjakintasunari ihes egiteko filosofatu bazuten, argi dago ezagutza bereganatzeko bilatzen zutela jakintza, eta ez erabilgarria izateko. Eta gertaerak ditugu horren lekuko. Izan ere, filosofiaren bila hasi zirenerako, bazituzten beharrezko gauza guztiak, bai eta atsedenerako eta bizitza ederrago egiteko gauzak ere. Argi dago, beraz, filosofia ez dugula nahi beste zerbaitetarako. Aristoteles.

Gizakiak mirespenak eraginda hasten dira eta hasi izan dira beti filosofatzen

  • Upload
    andeka

  • View
    1.807

  • Download
    6

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Gizakiak mirespenak eraginda hasten dira eta hasi izan dira beti filosofatzen

Gizakiak mirespenak eraginda hasten dira eta hasi

izan dira beti filosofatzen; hasieran, gertakari

harrigarri arruntenen aurrean harrituta; gero,

pixkanaka aurrera eginaz, eta galdera zailagoak

proposatuz; adibidez, Ilargiaren, Eguzkiaren eta

izatearen aldaketak, eta unibertsoaren sorrera. Baina

arazoak proposatzen dituenak edo harritzen denak

bere ezjakintasuna onartzen du.

Horrela, ezjakintasunari ihes egiteko filosofatu

bazuten, argi dago ezagutza bereganatzeko bilatzen

zutela jakintza, eta ez erabilgarria izateko. Eta

gertaerak ditugu horren lekuko. Izan ere, filosofiaren

bila hasi zirenerako, bazituzten beharrezko gauza

guztiak, bai eta atsedenerako eta bizitza ederrago

egiteko gauzak ere. Argi dago, beraz, filosofia ez

dugula nahi beste zerbaitetarako.

Aristoteles.

Page 2: Gizakiak mirespenak eraginda hasten dira eta hasi izan dira beti filosofatzen

LABURPENA:

Laburra eta argia izan behar da beti.

Testua luzea baldin bada, egin ezazu paragrafo bakoitzaren laburpen

bana eta gero lotu ideiak.

Adibidez:

1. Paragrafoa: Jakin-minak bultzatu zuen gizakia filosofatzera.

2. Paragrafoa: Filosofiak ez du helburu praktikorik, ezjakintasunari

ihes egiteko edo ezagutza lortzeko praktikatzen baita.

Laburpena:

JAKIN-MINAK BULTZATU ZUEN GIZAKIA FILOSOFATZERA BAINA

EZ INTERES PRAKTIKO BATENGATIK, BAIZIK ETA EZAGUTZA BERA

LORTZEKO.

GOGOETA

Idazten hasi baino lehen, egin eskema bat, idea nagusiekin.

Adibidez:

Filosofiaren sorrera; zerk eragiten zuen; zertarako; lehendabiziko

galderak; zertarakoa da filosofia; helburu praktikorik eza.

Page 3: Gizakiak mirespenak eraginda hasten dira eta hasi izan dira beti filosofatzen

Antolatu gogoeta hiru zatitan: sarrera, garapena eta ondorioa.

Sarrera: Aipatu pasarteko tesia eta aurkeztu gaia.

Adibidez:

Filosofiaren sorrera, Aristotelesen arabera, jakin-minak eragindako

aldaketa intelektuala izan zen. Hasieran, naturari buruzko galderak

agertu ziren eta, pixkanaka, gero eta galdera konplexuagoak

proposatu zituzten lehenengo pentsalariek.

(Garapena: ideia nagusiaren alde nahiz kontrako argudioak (edo

adibideak) erabili behar dira). Ideiak ondo antolatuta egon behar

dira.

Aristotelesek filosofiaren sorrerari buruz hitz egiten du pasarte

honetan, nahiz eta lehenengo filosofoak aipatu ez. Egia da filosofia

gizakiaren produkzio kulturala da eta, horrexegatik, uler daiteke

jakin-minak bultzatutako jakintza bat dela.

Hasieran “gertakari harrigarri arruntenen aurrean” sortzen da

filosofia: Hau da, naturari buruzko galdera arrazionala. Honen

adibide Miletoko Tales daukagu, zeinek gauza guztien arjea ura dela

defendatu zuen. Beste era batera esanda, printzipio material bat (eta

ez mito bat edo naturaz gaindiko azalpen bat) proposatu zuen

kosmosa zer den ulertzeko.

Jakin badakigu, filosofiaren sorrera zientziaren sorrera izan zen,

lehenengo filosofoekin behintzat. Tales, Anaximandro, Anaximenes

edo Demokritok ikerketa zientifikoa asmatu zuten, ezjakintasunari

Page 4: Gizakiak mirespenak eraginda hasten dira eta hasi izan dira beti filosofatzen

ihes egiteko nahian. Behaketa eta esperimentazioaren bidez

“phisys”a ezagutu daiteke. Zoritxarrez, C. Saganen arabera, bide hura

amaitutzat eman zuten pitagoras, Parmenides eta, batez ere,

Platonek, filosofia beste era batera ulertu zuten eta.

Zerk bultzatu zituen pentsalari haiek filosofatzera? Bada,

Aristotelesen aburuz ezagutza lortzeko desio hutsa, ez helburu

praktikoak. HAU EZIN DUGU GARATU ORAINDIK.

(Ondorioa: hausnarketa pertsonala izan behar da. Horretarako,

erabili ezagutzen dituzun teoriak, ideiak, eta abar).

Jakin-minak beti bultzaten gaitu ezagutzera, filosofian, zientzian eta

eguneroko bizitzan. Hau oso ondo ikus daiteke ume txikiekin

hazkunde prozesuan: beti daude gauza berriak ikertzen, ezagutza

berriak bereganatzen. Bakarrik horrela posiblea da kultura eta

gizartea, ondare kulturalak transmititzen direlako.

Jakin-minik gabe, beraz, ez dira egongo ez filosofia ezta gizarterik

ere.