3
1 GIZA ESKUBIDEAK, MEMORIA, ELKARBIZITZA ETA BAKEA GARRANTZIA (1) Donostia, hemen eta munduan, 2030ean Bakea eta Giza Eskubideen erreferentzia bilaka dadin, bi gai hauek gure hiri ereduan ardatz izan behar dute. Nola ez, ezkerreko indar politikoa izanik, giza eskubide ororen defentsaren lanketa EHBilduren bete behar politikoa da, demokrazia ezkerraren aldarrikapen historikoa baita. Gauzak horrela, gure hiri ereduaren ezaugarrietako bat bakearen zein giza eskubideen aldeko lanak finkatuko du. (2) Giza Eskubideak ezker ikuspuntutik aztertzen ditugunez jendartearen eta pertsonen eskubideen aldarrikapenak, bete behar bihurtzen dira guretzat, herriarentzat eta herritarrentzat gobernatzen dugun neurrian behintzat. Gauzak horrela, gure politikak atentzio berezia emango dio langileen, emakumeen, presoen, pobreen, beste herrien edota gay eta lesbianen borrokei... 2030ko gure hiri ereduan “eskubide hauen” aldarrikapenak gauzatuak izango direla ziurtatzea baitagokigu guri. (3) Bestetik, azken urteotan Giza Eskubideen atalean landu izan den biktimen diskurtsoa garrantzitsua deritzogu. Euskal Herriko gatazkaren ondorioz eratorritako biktimez ari gara. Honela, Gatazkaren biktimek eta normalizazio po- litikoak atal propioa behar dutela uste dugu eta horrela landuko ditugu etorkizunean ere. Jakinda gainera, eztabaida eta desadostasun gune izan daitekeen ardatza dela. Lan honetan, biktimen errekonozimendua bideratuko duten Foroak antolatuko ditugu eta, bestetik, normalizazio politikorako programak bultzatuko ditugu, bi gai hauek 2030eko hiri ereduan txertatuak egon daitezen. (4) Horrekin batera, Oroimen Historikoa dugu lan gai. Giza eskubideetan bezala, hemen ere azterketa atalak berezi- ko ditugu:: Frankismo garaikoa; azken 50 urteetakoa; herri zapalduena, emakumeena edo euskararen historiako, adibidez. Puntu honetan, Ikerketa, artxibo eta dibulgazio lana ezinbestekoa izango da, horretarako unibertsitate eta ikerkuntza zentroekin hitzarmenak garatuz. 2030erako Oroimen Historikorako oinarrizko lana egina egongo da. GURE ARDATZAK 1. DONOSTIAREN ERREFERENTZIALTASUNA EREMU HONETAN (5) Donostia BAKEA eta NORMALIZAZIO POLITIKOAren erreferentzia izango da, bai nazional zein nazioarte mailan, Aieteko Nazioarte Konferentziak zabaldu zuen euskal gatazkaren konponbide politikoaren bide bere- tik, ondorengo urteetan munduan zehar konponbide politikoa bilatzen duten gatazkentzat, Aieteko Jauregia topagune bilakatu dadin lan egingo baitugu. Horren bidez, munduko beste hiri hautatu gutxirekin gertatzen den bezalaxe, Donostia BAKEGINTZAREN ETA NORMALIZAZIO POLITIKOAREN ALDEKO erreferentzia izango da 2030ean, bakearen aldeko nazioarteko hirien sareko partaide bilakatuz. (6) Horrezaz gain, Donostia Euskal Herrian zein nazioartean GIZA ESKUBIDEEN erreferentzia izango da,

Giza eskubideak

Embed Size (px)

DESCRIPTION

 

Citation preview

Page 1: Giza eskubideak

1

GIZA ESKUBIDEAK, MEMORIA, ELKARBIZITZA ETA BAKEA

GARRANTZIA

(1) Donostia, hemen eta munduan, 2030ean Bakea eta Giza Eskubideen erreferentzia bilaka dadin, bi gai hauek gure hiri ereduan ardatz izan behar dute. Nola ez, ezkerreko indar politikoa izanik, giza eskubide ororen defentsaren lanketa EHBilduren bete behar politikoa da, demokrazia ezkerraren aldarrikapen historikoa baita. Gauzak horrela, gure hiri ereduaren ezaugarrietako bat bakearen zein giza eskubideen aldeko lanak finkatuko du.

(2) Giza Eskubideak ezker ikuspuntutik aztertzen ditugunez jendartearen eta pertsonen eskubideen aldarrikapenak, bete behar bihurtzen dira guretzat, herriarentzat eta herritarrentzat gobernatzen dugun neurrian behintzat. Gauzak horrela, gure politikak atentzio berezia emango dio langileen, emakumeen, presoen, pobreen, beste herrien edota gay eta lesbianen borrokei... 2030ko gure hiri ereduan “eskubide hauen” aldarrikapenak gauzatuak izango direla ziurtatzea baitagokigu guri.

(3) Bestetik, azken urteotan Giza Eskubideen atalean landu izan den biktimen diskurtsoa garrantzitsua deritzogu. Euskal Herriko gatazkaren ondorioz eratorritako biktimez ari gara. Honela, Gatazkaren biktimek eta normalizazio po-litikoak atal propioa behar dutela uste dugu eta horrela landuko ditugu etorkizunean ere. Jakinda gainera, eztabaida eta desadostasun gune izan daitekeen ardatza dela. Lan honetan, biktimen errekonozimendua bideratuko duten Foroak antolatuko ditugu eta, bestetik, normalizazio politikorako programak bultzatuko ditugu, bi gai hauek 2030eko hiri ereduan txertatuak egon daitezen.

(4) Horrekin batera, Oroimen Historikoa dugu lan gai. Giza eskubideetan bezala, hemen ere azterketa atalak berezi-ko ditugu:: Frankismo garaikoa; azken 50 urteetakoa; herri zapalduena, emakumeena edo euskararen historiako, adibidez. Puntu honetan, Ikerketa, artxibo eta dibulgazio lana ezinbestekoa izango da, horretarako unibertsitate eta ikerkuntza zentroekin hitzarmenak garatuz. 2030erako Oroimen Historikorako oinarrizko lana egina egongo da.

GURE ARDATZAK

1. DONOSTIAREN ERREFERENTZIALTASUNA EREMU HONETAN

(5) Donostia BAKEA eta NORMALIZAZIO POLITIKOAren erreferentzia izango da, bai nazional zein nazioarte mailan, Aieteko Nazioarte Konferentziak zabaldu zuen euskal gatazkaren konponbide politikoaren bide bere-tik, ondorengo urteetan munduan zehar konponbide politikoa bilatzen duten gatazkentzat, Aieteko Jauregia topagune bilakatu dadin lan egingo baitugu. Horren bidez, munduko beste hiri hautatu gutxirekin gertatzen den bezalaxe, Donostia BAKEGINTZAREN ETA NORMALIZAZIO POLITIKOAREN ALDEKO erreferentzia izango da 2030ean, bakearen aldeko nazioarteko hirien sareko partaide bilakatuz.

(6) Horrezaz gain, Donostia Euskal Herrian zein nazioartean GIZA ESKUBIDEEN erreferentzia izango da,

Page 2: Giza eskubideak

2

besteak beste, Frankismoak eragindako ahaztuen alde hasitako lanetik abiatuz gure hiriak OROIMEN HISTO-RIKOAren alorrean eginiko lanarengatik eta baita EGIA, JUSTIZIA eta ERREPARAZIORAKO Batzordeari Aieteko Jauregian dagoen azpiegitura, zerbitzuak eta babes politikoa emateagatik.

(7) 2030 urterako finkatu dugun helburu horri begira, Donostiako Udalak azken urteotan zabaldutako bideari eutsiz, etxeko eta nazioarteko harremanetan eta elkarlanean sakonduko du, horretarako ezinbestekoa den Alkatetzaren Bakearen eta Konponbidearen aldeko eskumenak indartuz eta, nola ez, Giza Eskubideen aldeko Udal Batzorde Bereziaren lana, ekipo teknikoa eta ekipamendua indartzeko udal aurrekontua eta finantzaketa pribatua sustatuz.

(8) Honela, azken urteotan izandako bideari eutsiz, gaia lantzen duten erakunde eta eragile sozialei espazioa eskaintzen jarraituko dugu. Gaur Bakea Etxean Lankidetza, Kultur aniztasuna, Giza Eskubideak eta hauen Behatokia, Oroimen Historikoa, Lokarri, Euskal Fondoa dauden moduan, 2030 urtean Aieteko Jauregi osoa bihurtuko dugu Bakearen Etxea, batez ere EGIA, JUSTIZIA eta ERREPARAZIORAKO Batzordearen bulegoe-tako bat ere Aieteko Jauregian kokatzen badugu.

2. BAKEA ETA NORMALIZAZIO POLITIKOA

(9) Lehen arlo honen baitan egun beren gatazkaren konponbide politikoa eta ondoriozko bake egoera lantzen ari diren herriei edota beste prozesuetako ordezkariei Aieteko Jauregia eta bertako bitartekoak eskainiko dizkie Donostiako Udalak. Ez da baztertzen prozesu hauetan edo besteetan nabarmendu eta hil diren pertsonalita-teei Donostian oroimen moduak lantzea, kale izenak, plazak, oroitarriak... jartzea.

(10) Horrekin batera, munduan zehar Bakearekin eta Gatazken Konponbide Politikoetan zer ikusirik izan duten hirietako alkateekin (Hiroshima, Habana, Belfast...) tarteka Hiriak eta Bake Prozesuak gaiaren inguruko Nazioarteko Topaketak antolatuko ditu Donostiako Udalak bertako normalizazio politikorako prozesuak ba-besteko eta indartzeko.

(11) Gaia Euskal Herriratuz, Donostiako Biolentziaren Mapa osatuko du Udalak, bertan gatazkan izan diren mota guztietako biktima guztiak jasoz. Biktimen gaia izango da ondorengo urteetan landuko den ardatzetako bat, besteak beste, Donostian elkarbizitza edo bizikidetza normaltzeko bidean.

(12) Azkenik, euskal preso eta iheslari politikoen jarraipen berezia egingo du Udalak eta, nola ez, donostiarrak auziperatzen dituzten sumario eta makro sumarioen jarriapena.

3. GIZA ESKUBIDEAK

(13) Lehen lana, Giza Eskubideen Donostiako Udalak egiten duen ezagutarazteko bitartekoak indartzea izan-go da, handia baita arlo honetan egin den lana, handiagoa dauden aurreikuspenak eta, aldiz, oso ezezaguna da bideratutako egitasmoa.

(14) Horrekin batera, Giza Eskubideen Departamenduak bideratzen dituen ekintzak indartzeko neurriak hartuko dira, besteak beste, Giza Eskubideen Zinemaldia zabaltzeko, Giza Eskubideen Inguruko marrazki, pintura, literatura jardunaldiak antolatzeko... Nola ez, atentzio berezia jarriko da nazioartean Giza Eskubide ezberdinekin zer ikusia duten Egunak babesteko eta indartzeko, hala nola: irailaren 6an, Bakearen Aldeko Eguna; azaroaren 10ean, Oroimen Historikoaren Aldeko Eguna; abenduaren 3an, Euskararen Eguna; aben-duaren 10ean, Giza Eskubideen Aldeko Eguna; otsailaren 14ean, Torturaren Aurkako Eguna; martxoaren 8an, Emakume Langilearen Eguna; Maiatzaren 1ean, Langileen Eguna, ekainaren 28an, Gay eta Lesbianen Eguna...

(15) Azkenik, ahalegin berezia egingo du Donostiako Udalak Giza Eskubideen alde lanean diharduten etxeko eta nazioarteko institutu, erakunde, unibertsitate edo iker zentroekin elkarlanerako kolaborazio hitzarmenak izenpetzeko, batez ere hezkuntza eta formazioari begirako lana indartzeko donostiarren artean.

Page 3: Giza eskubideak

3

4. OROIMEN HISTORIKOA

(16) Frankismoarekin Donostian gertatutako guztiaren inguruko ikerketak bultzatzeko eta jardunaldiak an-tolatzeko ahalegin berezia egingo du Donostiako Udalak, besteak beste, orduan izan ziren biktimen inguruko oroimen historikoa gal ez dadin.

(17) Bide horretan, nazioartea Frankismoaren aurkako epaiketa guztiei, Euskal Herrikoak izan ala Estatu espainolekoak zein nazioartekoak izan, jarraipena egingo die Donostiako Udalak, bertan donostiarrik balego, prozesu horietan parte hartzeko aukera aztertuz.

(18) Azkenik, Frankismoarekin zer ikusirik duten ikur, monumentu, izen eta oroitarri guztiak desagerraraziko ditu Donostiako Udalak, 2030ean ikur frankistarik gabeko hiria bilakatuz.

(19) Lan hori guztia garatzeko, Oroimen Historikoaren aldeko Udal Batzordea osatuko du Donostiako Udalak, Oroimen Historikoa lantzen duten eragile sozial guztiekin elkarlanean.

5. HERRI PARTAIDETZA, JENDARTE MUGIMENDUA ETA ERAGILE SOZIALAK

(20) Nola ez, lan hau guztia ez dago behar den moduan bideratzerik Bakea, Normalizazio Politikoa, Giza Eskubideak eta Oroimen Historiaren esparruetan donostiarrak beraiek mobilizatu eta inplikatu gabe. Ildo horretan eta 2030erako Donostia eremu hauetan hiri eredugarria izan dadin, Donostiako Udalak jendarte mugimendua eta herritarren parte hartzea bultzatzen duten eragile sozialekin elkarlana garatuko du.