6
1 GENERO POLITIKAK GAIAREN GARRANTZIA (1) Etorkizunean nahi dugun hiri ereduaren inguruko hausnarketa egiteko abiapuntua gaur egun bizi ditugun bal- dintzetan ezarri behar dugu. Botere harremanetan oinarritutako sistema kapitalista patriarkala da beraz gure abia- puntu. Hiri eredu berri batek bermatu behar dituen gauzei erreparatzen badiegu ordea, jendarte eredua aldatzea beharrezkoa da. (2) Bestalde, mahai gainean jarri nahi dugun genero politika eraginkorra izango bada zehar-lerrotzat hartu behar dugu eta hiri ereduaren inguruko eztabaida guztietan txertatu beharreko ikuspegia izango da generoarena. (3) Denboran zehar emakume eta gizonen artean izan den botere desoreka orokorra iraultzeko desoreka hori gau- zatzeko erabili izan diren mekanismo guztiak aztertu eta aldatzea ezinbesteko lana dugu. (4) Hiritarron arteko harreman parekideak eraikitzea, bereizkeria baztertzea, bizikidetza sustatzea, eta emakume eta gizonen artean aukera eta eskubide berdintasuna bermatzea ezinezko bilakatzen dira genero politika integral bat martxan jarri ezean. (5) Gure proiektuak herri aske bat du helburu, baina herri askea herritar askeek eraiki behar dute, eta era berean herritar GUZTIOK aske ez bagara ezingo dugu esan gure herria askea denik. Jendarte kapitalista eta patriarkalak zapalkuntzan du bere oinarria eta botere harremanei esker biziraun dezake. (6) Genero, klase edo jatorri ezberdinen ondoriozko botere harremanak halere ez dira soilik botere guneetatik gau- zatzen, herritarrok horiek erreproduzitzeko bideratuta gaude hainbat mekanismoren bitartez (txikitatik jasotako hezi- keta, publizitatea eta komunikabideak…). Honek guztiak ondorio argi batera garamatza: Gure borroka maila guztietan (masa borroka, ideologikoa eta instituzionala) txertatu beharko dugu genero ikuspegia. (7) Bere burua ezkertiartzat duen edonorentzat izan beharko litzateke ezinbestekoa emakumeen zapalkuntzaren aurka borrokatzea jendarte parekidea lortu dezagun. (8) Beraz, Euskal Herria parekidetasuna eta elkartasuna bazelako parametroetan eraiki ahal izateko halabeharrezko baldintza da genero politika feminista integral bat osatzea. Hitzetan eta asmo onetan gelditu gabe eraginkorra izango dena eta praktikan jarriko dena. Barne mailako harreman eta antolaketa ereduetan zein kanpora begirako politiketan aplikatuko dena. GURE HIRI EREDUA: ARDATZ NAGUSIAK (9) Ardatz nagusi edo lan ildo posible batzuk zerrendatu aurretik, edozein arlotan genero ikuspegia txertatzeko ildo estrategikoak zein diren azaltzea garrantzitsua ikusten da sarrera gisa. Lau ildo estrategiko dira kontutan hartu beharrekoak:

Generoa

Embed Size (px)

DESCRIPTION

2030 hiribizia eztabaida

Citation preview

Page 1: Generoa

1

GENERO POLITIKAKGAIAREN GARRANTZIA

(1) Etorkizunean nahi dugun hiri ereduaren inguruko hausnarketa egiteko abiapuntua gaur egun bizi ditugun bal-dintzetan ezarri behar dugu. Botere harremanetan oinarritutako sistema kapitalista patriarkala da beraz gure abia-puntu. Hiri eredu berri batek bermatu behar dituen gauzei erreparatzen badiegu ordea, jendarte eredua aldatzea beharrezkoa da.

(2) Bestalde, mahai gainean jarri nahi dugun genero politika eraginkorra izango bada zehar-lerrotzat hartu behar dugu eta hiri ereduaren inguruko eztabaida guztietan txertatu beharreko ikuspegia izango da generoarena.

(3) Denboran zehar emakume eta gizonen artean izan den botere desoreka orokorra iraultzeko desoreka hori gau-zatzeko erabili izan diren mekanismo guztiak aztertu eta aldatzea ezinbesteko lana dugu.

(4) Hiritarron arteko harreman parekideak eraikitzea, bereizkeria baztertzea, bizikidetza sustatzea, eta emakume eta gizonen artean aukera eta eskubide berdintasuna bermatzea ezinezko bilakatzen dira genero politika integral bat martxan jarri ezean.

(5) Gure proiektuak herri aske bat du helburu, baina herri askea herritar askeek eraiki behar dute, eta era berean herritar GUZTIOK aske ez bagara ezingo dugu esan gure herria askea denik. Jendarte kapitalista eta patriarkalak zapalkuntzan du bere oinarria eta botere harremanei esker biziraun dezake.

(6) Genero, klase edo jatorri ezberdinen ondoriozko botere harremanak halere ez dira soilik botere guneetatik gau-zatzen, herritarrok horiek erreproduzitzeko bideratuta gaude hainbat mekanismoren bitartez (txikitatik jasotako hezi-keta, publizitatea eta komunikabideak…). Honek guztiak ondorio argi batera garamatza: Gure borroka maila guztietan (masa borroka, ideologikoa eta instituzionala) txertatu beharko dugu genero ikuspegia.

(7) Bere burua ezkertiartzat duen edonorentzat izan beharko litzateke ezinbestekoa emakumeen zapalkuntzaren aurka borrokatzea jendarte parekidea lortu dezagun.

(8) Beraz, Euskal Herria parekidetasuna eta elkartasuna bazelako parametroetan eraiki ahal izateko halabeharrezko baldintza da genero politika feminista integral bat osatzea. Hitzetan eta asmo onetan gelditu gabe eraginkorra izango dena eta praktikan jarriko dena. Barne mailako harreman eta antolaketa ereduetan zein kanpora begirako politiketan aplikatuko dena.

GURE HIRI EREDUA: ARDATZ NAGUSIAK

(9) Ardatz nagusi edo lan ildo posible batzuk zerrendatu aurretik, edozein arlotan genero ikuspegia txertatzeko ildo estrategikoak zein diren azaltzea garrantzitsua ikusten da sarrera gisa. Lau ildo estrategiko dira kontutan hartu beharrekoak:

Page 2: Generoa

2

(10) 1- Gobernantza edo zeharkakotasuna: Eztabaidak planteatu eta erabakiak hartzeko garaian herritar parte hartzea garrantzitsua den heinean, genero ikuspegitik egiten diren politikak garatzerako garaian ezin-bestekoa da parte hartze prozesu horietan emakumeen ahotsa bermatzea. Batetik, gai bakoitzaren inguruan emakume izateak dakartzan bizipenek ematen duten ikuspegia bermatuko delako.

(11) Bestetik, emakumeak jendartean elementu kohesionatzailea diren heinean informazioaren transmisioa egiteko gaitasun handia dutelako (adibidez: etxean senide helduen zaintzaz arduratzen badira, parte hartze prozesu batean adineko pertsona horien iritziak plazaratuko dituztelako), alegia, beraien iritzia ez ezik, in-guruan dituztenen iritzia ere azalduko dute parte hartze prozesu horietan ere.

(12) Kontutan hartu behar da halere, batetik orain dela denbora gutxira arte emakumeek eztabaida eta era-baki guneetako ateak itxita izan dituztela, eta bestetik hezkuntza prozesuan publikoan hitz egiten ikasteko eta ohitzeko erraztasunik ez dutela izan adin batetik aurrerako emakumeek bereziki.

(13) Azkenik, kontutan hartu beharko dugu emakumeek gobernantza prozesuetan parte hartzea helburu estrategikoa izanik, parte hartzea erraztuko duten mekanismoak jarri beharko ditugula eskuragarri. Genero rolen araberako lanaren banaketa dela eta, denboraren kudeaketa askoz zailagoa izaten da emakumeentzat gizonezkoentzat baino, beraz, parte hartze bide eta baliabide ezberdinak beharrezko izango dira, ordutegiak kontutan hartu beharko dira….

(14) 2- Jabekuntza eta autonomia: Emakumeen eta gizonen sozializatze prozesuaren oinarrian hezkidetza izan ez den heinean, bizitza zehar generoaren arabera banatutako arlo ezberdinetan lortu ditugu trebeta-sunak. Honen arabera, autonomia gehiago edo gutxiago izango dugu gure bizitza antolatzeko eta erabakiak hartu ahal izateko. Zenbat eta trebetasun gehiago izan orduan eta autonomia handiagoa eskuratuko dituz-te emakumeek. Esan dugu sozializazio prozesuan genero rolen arabera trebatu garela, beraz, ondoriozta dezakegu emakumeek indarkeriaren erabileraz, espazio publikoaren okupazioaz edo erreminta ezberdinen erabilpenaz esperientzia gutxi edo batere ez dutela izango.

(15) Jabekuntza eskolak, autodefentsa feminista ikastaroak, eta orokorrean genero rolen ondorioz emaku-meek jaso gabeko trebakuntzak eskuratzeko ikastaroak autonomian sakontzeko tresna ezinbestekoak izango dira. Norberaren garapen orekatu eta osasuntsua egiteko autonomiak duen garrantziaz ohartuta ere, azpi-marratu behar da luzaroan emakumeek inolako autonomiarik eskuratzeko biderik ez dutela izan, eta gaur egun ere maila eta arlo askotan autonomia (ekonomikoa esaterako) oso mugatua dela. Horregatik da are garrantzitsuagoa emakumeek duten autonomia indartzea.

(16) 3- Zaintza eta erantzunkidetasuna: Gai hau urrerago luze eta zabalago jorratuko bada ere, sarrera bezala esan dezagun genero rolen araberako lanaren banaketa dela eta, zaintza lana emakumeen ardura izan dela betidanik.

(17) Gaur egun erantzunkidetasunaz hitz egiten badugu ere, urruti dago erantzunkidetasun erreala lortuko dugun eguna. Etxeko lanaren nolabaiteko banaketa ematen ari den arren, maiz banaketa hori ez baita ez orekatua ez justua. Lantzen ditugun arloetan beraz, zaintza eta erantzunkidetasunarekin dauden loturak bilatu beharko ditugu eta lotura horiengan eragin, zaintza errazteko, erantzunkidetasuna sustatzeko eta lan banaketa duin eta justuak bermatzeko.

(18) 4- Indarkeria sexista: Indarkeria sexista emakume eta gizonen artean ematen diren botere harremanen ondorio bortitzena da. Gizonek ustez emakumeen gainean duten boterearen erakusketarik oldarkorrena eta arriskutsuena. Forma eta aurpegi ugari ditu, emakumeak objektu sexudun bezala irudikatzen dituzten eta kaleetan edozein txokotan ezartzen dizkiguten publizitate kanpainetatik hasi eta sexu erasoetara arte doaze-nak.

(19) Emakumeen menpekotasuna betikotzeko tresna da bere forma ezberdinetan, eta gaur egungo mutil gazteek egiten duten erabilera oso kezkagarritzat har dezakegu. Komunikabideek eta masa kulturak eragin handia dute gazteengan eta iragarki, telesail eta film ugarik indarkeria sotil eta ez hain sotilen apologia argia egiten dute.

Page 3: Generoa

3

(20) Indarkeria honi aurre egiteko, lehenik eta behin hezkidetzan sakondu beharko dugu, eredu positiboak sustatu beharko dira, harremanak, boterea, maitasun erromantikoa, sexua, indarkeria eta beste hainbat gau-zaren inguruko hausnarketa sustatu beharra dago haur, nerabe eta gazteengan.

(21) Helduengan ere lan haundia dago egiteko indarkeria sexistaren inguan, bai perzepzioari dagokionez, indarkeria sexistaren definizioari dagokionez, onartezina eta justifika ezina dela barneratzeari dagokionez eta bai eman beharreko erantzunez. Horrez gain, berebiziko garrantzia du indarkeria sexistari aurre egiterako garaian jabekuntzaren bitartez emakumearen autonomian sakonduko duen autodefentsa feministaren prak-tikak.

(22) Lau ildo estrategikoak azalduta, edozein arlotan genero ikuspegia txertatu nahi badugu ildo hauetako bakoi-tzaren inguruko hausnarketa egin eta hartu beharreko neurrien zerrenda izango dugu. Ondoren, hiri eredu berria definitzerako garaian garrantzitsuak diren hiru lanerako ardatz posible proposatzen dira.

1. HIRIGINTZA

(23) Hirigintza genero ikuspegi batetik aztertzeko garaian ohartu behar gara hirigintzako plangintza batek zeharo mugatzen duela hiritargoak egiten duen espazio publikoaren erabilera. Baina ez hau bakarrik. Espazio publikoak gure sozializazio prozesuetan ere berebiziko eragina du, beraz, ezin dugu ahaztu espazio publiko horretan ematen diren harremanek markatuko dutela hirian ematen den elkarbizitzaren kalitatea.

(24) Zergatik da beharrezkoa hirigintza genero perspektibatik begiratzea? gaur egun, gizonezko eta emaku-mezkoek behar ezberdinak ditugu espazio publikoari dagokionez. Behar ezberdin hauek gaur egungo jen-dartean ematen den sexuaren araberako lan banaketaren ondorio dira. Emakumezkoei dagozkie gehien gehienean erreprodukzio lanak, zaintza alegia. Haurren zaintza, helduen zaintza, aniztasun funtzionala eta dependentzia duten pertsonen zaintza…

(25) Zer gertatzen da lan erreproduktiboarekin ordea? Lan erreproduktiboa eremu pribatuaren baitan koka-tzen da orokorrean, norberak bere etxean kudeatu beharreko lanak dira. Eta ondorioz kaleak ez daude horre-tarako prestatuak. Era berean, espazio publikoaren antolaketak hiritarren beharrak kontutan hartzen ez ba-ditu, adibidez kaleetan zehar haurren karrotxoak edo gurpildun aulkiak maneiatzea zaila bada, haurrentzako parkerik ez badago, trafiko ugari bada inguruan edo ibili beharreko distantziak amaiezinak badira, espazio publikoa bera da hiritarrak zaintza eta aisialdia eremu pribatura eramatera bideratzen dutenak, kaleak ez baitu espazio sozializatzaile funtzioa betetzen eta zaildu besterik ez duelakoegiten.

(26) Gainera, hirigintza proiektuak aurrera eramaten dituzten horiek egunerokoan zaintza lanak egiten ez badituzte eta genero ikuspegirik ez badute, jabetu ere ez dira egingo espazio hori erabiliko dutenek zein behar dituzten.

(27) Hirigintza proiektu bat martxan jartzen denean zertarako eta norentzako den aztertu beharra dago. Ez dago proiektu neutrorik, hiritar guztien eta bakoitzaren beharrei erreparatzen ez bazaie, hiritar horiek espazio horretaz egiten duten erabilpena mugatua izango da. Bada hirigintza genero ikuspegitik begiratzeko beste arrazoi bat ere bai. Emakumezkoei beti azpimarratu zaie gauak duen arriskua. Ustez berdintasun egoera batean bizi gara, baina praktikan indarkeria matxista begi bistakoa da. Jendarteak emakumezkoen beldurra elikatzen jarraitzen du, emakumezkoen jokaera zalantzan jartzen du eta emakumeak kulpabilizatu eta bikti-mizatu egiten ditu autonomia eta boteretzea indartu ordez.

(28) Honen aurrean, azpimarratu behar da patriarkatua bere horretan mantentzeko tresna ezinbestekoa dela emakumezkoen autonomiaren urraketa. Nahiz eta sexu erasoen %80a etxean ematen den, erreala da kalean gauez dagoen arriskua. Halere, arrisku hau beldurra elikatzeko, askatasuna murrizteko eta kontrol soziala areagotzeko aitzakia bezala erabiltzen da. Bideo kamerak nonahi ezartzen dira, poliziaren presentzia areagotzen da…

Page 4: Generoa

4

(29) Eta kameraz eta poliziaz beteta egongo den hiria ez da etorkizunean nahi genukeen hiria. Hiri debe-katuaren mapa kontutan hartu beharko da hiriko auzoetan hirigintza mailan hobekuntzak egingo badira, espazio seguruak sortzeko, argiztatuak, zeinetatik jendea ibiliko den, laguntza behar izanez gero bizilagunek laguntza eskaera entzungo duten lekuak sortuz edo moldatuz.

(30) Ezin dugu ahaztu ordea, hiriaren diseinuak berak sortzen dituen arriskuez gain ezinbestekoa izango dela matxismoa ahalbidetzen duten bestelako arrazoietan errora joatea (beste ildoetan aipatzen den bezala) emakumeen autonomia indartuz, autodefentsa feministaren praktika zabalduz, hezkidetzaren bitartez…

(31) Hirigintzara itzuliz, kontutan hartu behar dugu herritarrak espazioarekin interakzioan bizi garela, beraz, espazioaren eraldaketak herritarren harreman eta ohituretan eragina izango du eta hiria bera eraldatuko da ondorioz. Garatu beharreko hirigintza proiektuek aldaketa soziala ere eragin behar dute, elkarbizitza susta-tuz, bizilagunen arteko harremanak sendotuz, kolektibitatea bilatzen duten espazioak sortuz eta hiriak beraz sortzen dituen muga eta trabak deuseztatuz.

(32) Aurretik aipatutakoa horrela izanik, hirigintzan genero ikuspegia eta generoaren araberako behar es-pezifikoak kontutan har daitezen ezinbestekotzat jotzen da hirigintza planen inguruko parte hartze prozesuak martxan jartzea, orokorrean herritarren iritziak jasotzeko baina maila espezifikoago batean emakumeen be-harrei arreta jarriz.

(33) Parte hartze prozesu hauek barne mailan gure dinamika propioak eta aldarrikapenak definitzeko garaian zein maila publikoan herri mugimenduetan eta instituzioetan eman beharrekoak dira geroago aipatuko den moduan, iritzi trukaketa jaso ezean norberak (maila indibidual zein kolektiboan) ez diten beharrak identifika-tzea askotan egiten ez den ariketa zaila baita.

2. HEZKUNTZA ETA fORmAKUNTZA

(34) Jendarte eredua aldatzeaz hitz egiten dugunean harremanez ari gara, botereaz, lana eta enplegua ba-natzeko eta baloratzeko moduaz, aisialdiaz… Baina bizitza osoan zehar behin eta berriro jaso ditugun mezuak guztiz barneratuak ditugu, bonbardaketa bat jasan dugu: nolakoak izan behar garen, nolakoak izan behar diren dauzkagun harremanak, bizitzan garrantzitsuak diren gauzak zein diren…

(35) Ezarri zaizkigun arauek herritarron ekintza eta pentsamenduak bideratu egiten dituzte, sistemak bizirau-teko behar dituen baloreen arabera. Maila ezberdinean dute bakoitzarengan eragina, baina denok bizi gara eragin horren pean.

(36) Hezkuntza jendarte aldaketarako eremu estrategikoa den heinean, hiri eredu berri baten lanketan erdi-gunean kokatu beharreko lan ildoa izango da. Genero politika integral bat diseinatzeko garaian bizi dugun tes-tuingurua kontutan hartu behar dugu: sistema patriarkalaren baloreetan heziak izan gara eta patriarkatuak betikotzeko behar beharrezko dituen mekanismoak guztiz barneratuta dauzkagu. Hiritarren arteko harreman berriak sortzeko beraz, errora joan behar gara, haur, nerabe eta gazteak beste balore batzuetan heziz, eta hezkuntza formaletik kanpora gelditzen diren hiritarrei bestelako balore batzuen arabera bizitzen ikasteko eta bizitzen hasteko baliabideak eskuragarri jarriz.

(37) Maila instituzionalean gure helburu garrantzitsu bat ikastetxe hezkidetzailea izango da, baina ezin dugu helburua hezkuntza formalera mugatu, beraz, ikastetxe hezkidetzaileaz gain, udaletxearen esku dauden haur txoko eta gaztelekuak, kirol ekintzak edo eta udalekuak hezkidetzaileak izateko konpromisoa gauzatu behar da.

(38) Garrantzia berezia izan beharko lukete hezkuntza formaletik kanpo kokatzen diren kirol eta aisialdi ekintzek (jolas-garaia eta jangelako tartea barne). Eskolaz kanpoko ekintzek haur, nerabe eta gazteen soziali-zazio prozesuan eragin handia dute. Ekintza hauen bitartez jasotzen dituzten balio eta rolak erreproduzitzen dira beste arlo batzuetan ere, beraz, aukera berdintasuna, sexu aukera eta genero aniztasuna, elkartasuna,

Page 5: Generoa

5

elkarlana, gorputz irudia eta auto-estimua bezalako balioen lanketak berebiziko garrantzia izango du a hauen diseinu eta plangintzan.

(39) Aipatutakoa erdiesteko, bereziki garrantzitsua izango da irakasle, hezitzaile eta ikastetxeetako bestelako langileen hezkidetzarako formakuntza plan baten garapena. Haur, gazte eta nerabeekin irakaskuntzan zein aisialdian lan egiten duten langileek tresna eta baliabide berriak behar dituzte beraien arloetan hezkidetzari dagokionez dauden hutsune eta gabeziak detektatu eta betetzeko.

(40) Esan dugunez, genero ikuspegiaren lanketa integrala egin nahi bada errora joan behar gara, bizitzan zehar ikasi ditugun balore horietara, emakume eta gizon bezala gure jokabidea baldintzatuko duten barne arau horietara. Haur, nerabe eta gazteengan eragitearen garrantziaz hitz egin dugu orain arte, baina helduen hezkuntza ezin dugu baztertuta utzi.

(41) Hiritar heldu horiek guraso, hezitzaile,eta aitona eta amona izango dira. Edo bizilagun, kirolari profesio-nal eta dendari… Edozein modutan, belaunaldi berrien eredu, etxean zein kalean eta norbera bere bizitza eta erabakien jabe. Emakume eta gizon helduok subjektu aktibo garen heinean gure burua aldatzearekin batera jendarte ereduaren aldaketa sustatuko dugu.

(42) Botere harremanetan oinarritzen ez diren harremanak landu eta gauzatu nahi badira beraz, gizon eta emakume helduen hezkuntzan eragin beharko da, jendarte antolaketa bestelako baloren batzuen arabera gauzatu ahal izan dadin.

(43) Emakumeen kasuan berebiziko garrantzia izango dute norberaren autonomiaren garapenera bideratu-tako formakuntza eta ikastaroek. Jabetze eskolak, autodefentsa feminista ikastaroak, eta orokorrean genero rolen ondorioz emakumeek jaso gabeko trebakuntzak eskuratzeko ikastaroak autonomian sakontzeko tresna ezinbestekoak izango dira.

(44) Halere, emakumeek eta gizonek elkarrekin eta elkarlanean lan handia dugu egiteko. Behar beharrezkoa da genero ikuspegitik gai ezberdinen inguruko hausnarketa egitea, adibidez botere harremanak, genero ani-ztasuna, sexualitate askea garatzeko aukera, maitasun erromantikoa, bikote harremanak eta familia eredu anitzak, komunikabideek patriarkatuaren betikotzean duten eragina…

(45) Halaber, ezinbestekoa da zaintza eta lan erreproduktiboa birpentsatzea eta herritarrok behar bezainbes-te tresna eskuratzea erantzunkidetasun erreal bat eman dadin. Azkenik, ezin dugu ahaztu maila publikoan egitura politikoek eta herri mugimenduak pedagogia egiteko gaitasun itzela dutela; jendarte parekidea erdies-teko bidean gure esku dagoena egin beharko dugu bai maila diskurtsiboan bai praktikan ere herritarrengan eredu positiboak sortzeko.

3. SOZIO EKONOmIA

(46) Sozio-ekonomia jendarte antolaketako zutabe garrantzitsuenetako bat dugu, beste egitura guztien sos-tengurako ezinbestekoa baita. Herri edo hiri baten maila sozioekonomikoaren erradiografia zehatza eginda beste arloetan dagoen egoeraren inguruko informazio asko jasoko dugu. Jendartean aberastasunaren ku-deaketan emakume eta gizonek dugun paperaren inguruan hausnarketa egin behar dugu, ondorioak atera eta desoreka egoerari aterabidea eman.

(47) Donostiako diagnostiko zehatza egitekotan halere, ezinbestekoa da soilik hiriari dagozkion datu sozioeko-nomikoak eskuragarri izatea. Hala ere, datu horiek generoaren arabera bereizIrik ez badaude, ez digute ezer-tarako ere balioko. Adibide bat jartzearren, genero ikuspegirik gabe egindako azterketa da EUSTATek (Euskal Estatistika Institutuak) UDALMAP bezala izendatu duena. (http://www.eustat.euskadi.net/t35-20689x/eu/t64aVisorWar/t64aCreaFicha.jsp?R01HNoPortal=true&lan=1&code=20069).

(48) Azterketa honek, Donostia, Gipuzkoa eta EAEko datu ekonomikoak alderatzen ditu generoaren araberako

Page 6: Generoa

6

inolako erreferentziarik gabe, beraz, biztanleko errentaz, udalaren biztanleko inbertsioaz edo egiten diren lan kontratuez ematen dituen datuetan emakumeen errealitatea ikusezin egiten da bataz bestekotan ezkutatuta.

(49) Beraz, ezinbestekoa da datu fidagarriak erabiliz hiriaren diagnostiko zehatza erabiltzea aurrera begirako plan sozioekonomiko osatua garatu ahal izateko. Donostiako Udalaren eskaeraz 2013ko martxoan egin da “Donostiako emakume eta gizonen egoerari buruzko diagnostikoa” azken aldiz.

(50) Ildo honekin lotuta aztertu eta landu beharreko gauzarik aipagarrienak hauek lirateke:

(51)- Dirua eta aberastasuna vs pobrezia- Enplegua- Lan erreproduktiboa, zaintza- Zerbitzu sozialak (52) Lau azpi ildo hauek elkarri lotuta azaltzen dira ezinbestean, eta elkar elikatzen dute etengabe.

(53) Genero rolen araberako lanaren banaketa orokortuta dago gure jendartean. Enpleguaz hitz egiten badugu, emakume eta gizonen artean alde handia dago; batetik jarduerari dagokionez: gizonak jarduera, sektore eta espazio maskulinizatuan ari dira gehienbat. Emakumeak aldiz, feminizatuetan.

(54) Gainera, sektore feminizatu hauek dira externalizazioa eta azpi-kontratazioa gehien pairatzen dituztenak (esate baterako eraikin publikoetako garbiketa lanak, jangeletako sukaldeak…), soldata eta baldintza preka-rizatuenak dituztenak (adibidez saltoki handietan, haur eta helduen zaintzan, osasungintza pribatuan goi mailako ikasketak behar ez dituzten …).

(55) Era berean, erabaki guneetan eta zuzendaritza alorrean emakumeen presentzia oso apala da gizo-nezkoenarekin alderatuta, bai enpresa pribatuan baita administrazio publikoan ere eta jakina den bezala lan berdina egiteagatik ordainsari txikiagoak (-%10 eta -%37 artean) jasotzen dituzte emakumeek.

(56) Lan kontratu motari genero ikuspegi batetik begiratzen badiogu datu esanguratsuetara iritsiko gara bai-ta ere. Adibidez: behin behineko kontratuen %83a emakumezkoenak izaten dira eta enplegua eta familia uz-tartzeko eskatzen diren lanordu murrizketen %80tik gora emakumeei dagozkie. Azkenik, ezkutuko lana batez ere emakumeen esku gelditzen da lanpostu feminizatuetako asko eta asko ordaintzen baitira diru beltzean.

(57) Bestalde, sistema kapitalista sostengatzen duen oinarri garrantzitsu bat, lan erreproduktiboa, hau da, lan produktiboa bermatzen duen lan ikusezin eta soldata-gabekoa (etxearen mantenu eta garbiketa, haur eta helduen zaintza, otorduen prestaketa…) emakumezkoei esklusiboki ezarri izan zaigun ardura izan da.

(58) Azken urteotan erantzunkidetasunaz hitz egiten bada ere, deigarriak dira lan erreproduktiboaren partekatzea-ri buruzko datuak: Lanordu murrizketen gehienak emakumeek eskatzen dituzte, emakumeek etxeko lanetan ordu 1 eta 34 minutu gehiago ematen dituzte eta zaintzan 32’ gehiago. Gizonek aldiz, lanean ordu 1 eta 10’ gehiago eta aisialdian 37’ gehiago.

(59) Honek agerian uzten du sexuen araberako zereginen banaketak bere horretan jarraitzen duela, emaku-mezkoek enpleguan aurrera egiteko oztopo handiagoak izango dituztela eta gizonezkoek denbora gehiago dutela aisialdirako.

(60) Gaur egun bizi dugun krisi egoerak gainera bereizkeria egoera are handiagoak sortu ditu: soldatapeko lanaren gutxitzeak emakumeei eragiten die bereziki eta beraz, enplegua galdu eta etxeko lanak egitera bueltatu behar izan duten emakumeen kopurua asko hazi da azken urteotan (2008-2014).

(61) Zaintzari buruz esan behar dugu pertsona helduen zaintza ia esklusiboki emakumeen betebeharra dela, izan soldatapean, izan norberaren etxean. Haurren zaintzaren erantzukizuna banatuago gelditzen bada ere, maiz ez da banaketa justua izaten gizonak seme-alaben zaintzaren alderdi positiboenaz arduratzen baitira batez ere (kalean aisialdia eta jolasa) eta emakumeak antolakuntzaz eta erantzukizunaz (otorduak eman, ordutegiak antolatu…).