Upload
maiderbi
View
478
Download
10
Embed Size (px)
DESCRIPTION
Citation preview
GELAKO ARAUAK
Gelan irakaslea nahiz
gelakideak ematen dituzten
azalpenak arretaz eta
errespetuz entzungo
ditugu.
Hitz egiteko eskua
altxa eta txanda
errespetatuko dugu.
Gauzak mesedez
eskatuko ditugu, eta
ondoren, eskerrak
emango ditugu.
Gela barruan baxu hitz
egingo dugu eta lanean ari
garenean ez gara altxatuko
eta ez ditugu
gelakideak gogaituko.
Laguntza beharrez
gero, gelakideak
lagundu eta euren
laguntza onartuko
dugu.
Gelakideak diren bezala
onartuko ditugu eta ez dugu
euren hutsegiteetaz
barrerik egingo.
Arazoak hitz eginez
konponduko ditugu
eta ez elkar joka edota
mehatxuka.
Gelako materiala
guztiona da eta
zaindu egingo dugu.
Ikastolan beti
euskaraz hitz egingo
dugu.
Komunera gelara sartu
aurretik joango gara.
Gelatik irten baino lehen gela
txukun utziko dugu.
Autobusetara joan
aurretik aulkiak
mahai gainean jarriko
ditugu.
Gelako giroa ona izan dadin
lagunduko dugu eta,
horretarako guztion artean
adostutako gelako arauak
onartu eta errespetatuko
ditugu.
SINADURAK