7
Nafarroako gehigarria / Ostirala, 1994ko uztailaren 29a / IV. urtea /137. zenbakia Donaixti, zutik Garikoitzekin Garrantzi handia izan du asteburu honetan Donaixtin (Nafarroa Beherea) taularatu den pastoralak, hainbat arrazoirengatik: Zube- roatik kanpo egiten den lehena —ezagutzen delarik— izan delako; 3.500 lagun bildu zi- tuelako bero zaparen azpian; eta San Mixel Garikoitz saintuari —batzuren ustetan euskal santu bakarra— buruzko lana zelako. Sei hilabeteko lana eman zuten horretara- ko donaixtiarrek, Junes Casenave zuberotarrak idatziriko lana taulara- tzeko, eta herri osoa as- tindu duela ezin uka. Ahaleginak izan zuen emaitza ona joan den igandean, eta beste emanaldi batzuk —tartean Nafarroako Jaialdietan bat— emango badituzte ere, estrainekoa da beti go- gokoena. Baina pasto- ralaz beraz baino, he- rrian sei hilabete hauetan bizi denari buruzko kontakizuna ekarri nahi izan dizue- gu hona, Donaixti zu- tik jarri zuen ahalegi- naren ondorioa. Pastoralaren hiru aktore, atsedenalditxo batean. LUZIEN ETXEZAHARRETA Zubian barna BINGEN AMADOZ Hilabete gorabeheratsua B a dihoakigu uztaila bere festa eta beroekin eta ber- dintsu dator abuztua be- roekin ere eta festa-giro aparte- kin hainbat herri ta hiritan. Eguerdi eta arratsalde itogarriak ere bai gauren batetan. Zerua eguzkitsua eta urdina orain eta estalirik eta euritsu laister. Gau- za gutxi dira iraunkor. Datozen bezala joaten dira festak eta fes- taren pozak. Modu berean, joan-etorri azkarrak dituzte ere tristeziek, edo hobe esanda, eto- rri-joanak berehalakoak, inork ezpaitu horrelakorik espero eta txarrak laister ahantzi beharre- koak direlako. Gorabeheratsua da gure bizi- tza. Atzo pozik eta gaur negar. Gau algaraz saltoka eta bihar uz- kur. Hala ere aurtengo uztailak inoiz baino umore-aldaketa handiagoa ekarri dit ordu gutxi- tan. Sanferminak aspaldiko par- tez ez bezala lasaitasun osoz pa- satu nituen. Gutxitan jakin izan dut zer den horrenbeste maite di- tudan nire sanferminak lanik egin gabe bizitzea. Aurten, en- tzierroen kontakizuna besteen- tzat egitea bakarrik azken bi egu- notako beharra izan zen. Gaine- rako jai-egunak niretzako izan ziren eta festekiko ditudan ha- rreman estuak behar bezala lan- tzeko. Jakina da norainoko garran- tzia duen laguntasuna gure san- fermintean. Lagunen artekoak dira zalantzarik gabe Iruñeko jaiak, baita lagunak egitekoak, are gehiago, bizitza osorako la- gunak egitekoak izan ohi dira sanferminak. Alde horretatik, aurtengoak aurrekoak baino txi- kiagoak izan dira niretzat eta be- netan ez naiz damutzen, batez ere lagun baten desagerketak uzten duen hutsunea nolakoa den eza- gutu ondoren. Lagun horrek etzuen desagertzeko inungo as- morik eta festak bitartean gora ta behera ibili zen, ibili ginen, alai eta zoriontsu. Nork esan behar zuen Pobre de miren negar an- tzak hurrengo egunean egiaz- koak izan behar zirela. Hain gorabeheratsua izandako hilabetea bukatzear dagoela eta lagun baten aldentzeak uzten duen gabezi larria ezagutu on- doren prometatu diot nire buruari dohainik eskeintzen zaigun la- guntasunaz sakonkiago eta sa- rriago profitatzea eta nik neuk eman dezakedan guztia eskain- tzea ezpait dira agian nahikoak izanen lagunen artean emanda- koak inoiz hutsune bat gehiago geratzen bada.

Garrantzi handi izaa n Donaixti, zutik Garikoitzekin€¦ · dute bihar larunbata, uztailak 30, Lizarran. Herrik jaieo aurrekn o ekitaldien artea sartuan zezen, - plazan izane dan

  • Upload
    others

  • View
    3

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Nafarroako gehigarria / Ostirala, 1994ko uztailaren 29a / IV. urtea /137. zenbakia

Donaixti, zutik Garikoitzekin

Garrantzi handia izan du asteburu honetan Donaixtin (Nafarroa Beherea) taularatu den pastoralak, hainbat arrazoirengatik: Zube-roatik kanpo egiten den lehena —ezagutzen delarik— izan delako; 3.500 lagun bildu zi-tuelako bero zaparen azpian; eta San Mixel Garikoitz saintuari —batzuren ustetan euskal santu bakarra— buruzko lana zelako. Sei hilabeteko lana eman zuten horretara-ko donaixtiarrek, Junes Casenave zuberotarrak idatziriko lana taulara-tzeko, eta herri osoa as-tindu duela ezin uka. Ahaleginak izan zuen emaitza ona joan den igandean, eta beste e m a n a l d i b a t z u k —tartean Nafarroako J a i a l d i e t a n b a t — emango badituzte ere, estrainekoa da beti go-gokoena. Baina pasto-ralaz beraz baino, he-r r i an sei h i l a b e t e hauetan bizi denari buruzko kontakizuna ekarri nahi izan dizue-gu hona, Donaixti zu-tik jarri zuen ahalegi-naren ondorioa.

Pastoralaren hiru aktore, atsedenalditxo batean. LUZIEN ETXEZAHARRETA

Zubian barna BINGEN AMADOZ

Hilabete gorabeheratsua

Ba dihoakigu uztaila bere festa eta beroekin eta ber-dintsu dator abuztua be-

roekin ere eta festa-giro aparte-kin hainbat herri ta hiritan. Eguerdi eta arratsalde itogarriak ere bai gauren batetan. Zerua eguzkitsua eta urdina orain eta estalirik eta euritsu laister. Gau-za gutxi dira iraunkor. Datozen bezala joaten dira festak eta fes-taren pozak. Modu berean, joan-etorri azkarrak dituzte ere tristeziek, edo hobe esanda, eto-rri-joanak berehalakoak, inork

ezpaitu horrelakorik espero eta txarrak laister ahantzi beharre-koak direlako.

Gorabeheratsua da gure bizi-tza. Atzo pozik eta gaur negar. Gau algaraz saltoka eta bihar uz-kur. Hala ere aurtengo uztailak inoiz baino umore-aldaketa handiagoa ekarri dit ordu gutxi-tan. Sanferminak aspaldiko par-tez ez bezala lasaitasun osoz pa-satu nituen. Gutxitan jakin izan dut zer den horrenbeste maite di-tudan nire sanferminak lanik egin gabe bizitzea. Aurten, en-

tzierroen kontakizuna besteen-tzat egitea bakarrik azken bi egu-notako beharra izan zen. Gaine-rako jai-egunak niretzako izan ziren eta festekiko ditudan ha-

rreman estuak behar bezala lan-tzeko.

Jakina da norainoko garran-tzia duen laguntasuna gure san-fermintean. Lagunen artekoak dira zalantzarik gabe Iruñeko jaiak, baita lagunak egitekoak, are gehiago, bizitza osorako la-gunak egitekoak izan ohi dira sanferminak. Alde horretatik, aurtengoak aurrekoak baino txi-kiagoak izan dira niretzat eta be-netan ez naiz damutzen, batez ere lagun baten desagerketak uzten duen hutsunea nolakoa den eza-gutu ondoren. Lagun horrek etzuen desagertzeko inungo as-morik eta festak bitartean gora ta

behera ibili zen, ibili ginen, alai eta zoriontsu. Nork esan behar zuen Pobre de miren negar an-tzak hurrengo egunean egiaz-koak izan behar zirela.

Hain gorabeheratsua izandako hilabetea bukatzear dagoela eta lagun baten aldentzeak uzten duen gabezi larria ezagutu on-doren prometatu diot nire buruari dohainik eskeintzen zaigun la-guntasunaz sakonkiago eta sa-rriago profitatzea eta nik neuk eman dezakedan guztia eskain-tzea ezpait dira agian nahikoak izanen lagunen artean emanda-koak inoiz hutsune bat gehiago geratzen bada.

Nafarkaria GURE AUKERAK

ZINEMA 'Belle Epoque' filmea eskaini-ko dute heldu den asteko asteaz-kenean, abuztuak 3, Irurtzunen. Bertako Kultur Koordinakun-d e a k a n t o l a t u t a , g a u e k o 22.00etan hasiko da, Foru En-parantzan.

'Denboraren gibelean' ize-neko pelikula eskainiko dute heldu den asteko ostegunean, abuztuak 4, Lakuntzan. Sakana-ko Kultur Zikloaren barruan an-tolatua, gaueko 22.00etan izango da, herriko plazan.

'Mi chica' izenburuko filmea botako dute asteburu honetan Erro, Subiza eta Zuñiga herrie-tan. Gobernuak antolatutako Herriz Herri egitarauaren ba-rruan, gaur gauean Erron izanen dute ikusteko aukera, bihar la-runbata, Subizan, eta igandean Zuñigan. Hiruretan gaueko 22.00etatik aurrera hasiko da, herriko plazan.

MUSIKA Ruper Ordorika abeslariaren kontzertua izanen da bihar la-runbata, uztailak 30, Berako Kultur Etxean. Nafarroa Oine-zen antolatzaileek prestatua, gaueko 22.30etan hasiko da.

Def Con Dos eta Fliter musika taldeek kontzertua eskainiko dute bihar larunbata, uztailak 30, Lizarran. Herriko jaien aurreko ekitaldien artean sartua, zezen-p l azan izanen da, g a u e k o 22.30etatik aurrera.

BESTELAKOAK 'Bienvenidos al Oeste' ize-neko antzezlana taularatuko du asteburu honetan Kollins Klown taldeak Torralba, Muruzabal eta Murelu-Konde herrietan. Go-bernuak antolatutako Herriz Herri programazioaren barruan, gaur gaueko 21.00etan Torral-ban ariko dira; bihar larunbata Muruzabalen izango dira, arra-tsaldeko 20.30etatik aurrera, eta etzi, igandean, Murelu-Konden, arratsaldeko 19.00etan hasita.

Tafallako Erraldoien Kon-partsaren 75. urteurrena dela eta, Jaialdi berezia izanen da bihar, uztailak 30vherriko zezenplazan. Bertan, Uxoa eta Tafallako abes-batzak, dantza taldeak, Tafallako Konserbatorioko orkestra, mu-sika banda, txistulariak, gaite-roak, zanpantzarrak, jotak, Hi-largi fanfarrea eta erraldoien Konpartsj ariko dira. Arratsal-deko 20.00etan hasita, sarrerak salgai daude Zubia eta Rosita tabernetan eta Intxauspe Kios-koan.

r ^ / \ r / \ i < k k c ^ m i i \ / \ ooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooo

GAIZKA ARANGUREM

Xiberutar eta manexak Aste honetan izan den eki-

' taldirik azpimarragarriena ez da politika edo ekonomiaren esparrutik abiatu. Ez da ere Nafa-rroa Garaian gertatu. Nire uste apalean, Donaixtiko pastorala izan da gertakizun guzien artean nabarmenena. Historikoa. 'Saint Mixel Garikoitz' pastorala euskal kulturaren historian urrats baten ikurra izanen da. Urrats geografi-koa, alegia.

Ez dakit nik garai batean Pas-torala Euskal Herri guztian zehar hedatua zegoenentz. Jakin bada-kit, ordea, Xiberutarrek eginikoak direla ezagutu ditudan guztiak. 'Saint Mixel Garikoitz' ere, xibe-rutar famatu batek idatzi du, Junes Casenave-Harigilek hain zuzen. Antzestu duen herria eta Pastora-laren protagonista bertzalde. Baxe Nafarroako Donaixtiko herrita-rrak.

Bai, egia da, Donaixti ez da Xiberutik urrun, mugan baizik...

Baina Baxe Nafarroan alta. Joan den igandean Donaixtin bildu zi-ren 3.500 lagun horien artean xi-berutarrik bazen, baina ez egon nahi zuten guztiak. Igandean, Do-nibane Garazin nintzela, hango gazte euskaldunen artean aipatzen zen gaietariko bat zen Baxe Nafa-rroan egin zen lehen Pastoral hura. Aunitzen erranetan, ez da Xiberu-ra mugatutako ohitura baten apur-keta, pirinio guztietako aintzineko

ohituraren berreskurapena baizik. Ez zuten ikuspegi horrekin bat

egiten, ordea, xiberutar guztiek. Pagolako lagun batek erraten zuen moduan, Xiberuko zahar aunitz biziki haserratuta ziren Pastorala-ren hedapen horregatik. Nola onartu Pastorala batuaz? Nola onartu Baxe Nafarroako herri ba-tek Pastorala egitea? Baina... Ma-nexak dira!!!

Ezagunak dira Baxe Nafartar eta Xiberutarren arteko lehiak. Ezagunagoa da 'egiazko xiberu-

tarren' arrotasuna (Arrotasuna diot eta ez arrokeria). Zahar auni-tzek herrialde hauen arteko muga gurutzatzeari uko egin zioten. Ezin zuten 'halako sofrikariorik' jasan. Zahar horietako batek Pa-golako nire lagunari erran zionez, bera 'errepetizio jenerala' (en-tseiu orokorra) ikustera joanen zen, eta ez antzespen ofiziala. Izan ere, ekitaldi nagusian bertze xibe-rutar batek hura ikusiez eero erra-

nak ukanen zituen herrian. Mane-xen artean! Otoi!

Xiberutar zahar horien jarrera ulergarria delakoan nago. Ez dut horrekin erran nahi Manexen Pas-toralak 'jatorrizko izendapenik' gabekoak direnik; manexak direla baizik. Edozein ekitaldi kultural sinboliko edo jatorrizko produktu 'tipiko' bezala, hedapenak bere alde positibo eta negatiboa du.

Zer pentsamko lukete Lantze-koek Arraitzeko ihauterian Mie-lotxin aterako balute?

ASTEKO PERTSONAIAK

Miguel Indurain Txirrindularia

Laugarren Tourra irabazi berri du Miguel Indurain Atarrabiako txirrindulariak; lau urtetan lau garaipen, ez da ez nolanahikoa.

Parisen bertan omenaldia jaso ondoren, etxera itzuli eta etxekoekin ospatu nahi izan zuen txapeldunak azken garaipen hau, Atarrabia bere herrian lehendabizi eta Iruñean gero, agintariekin. Pozik agertu zen, irribartsu, eta heldu den urtean «gustatuko litzaidake berriro ere hemen egotea, horrek bosgarren Tourra irabazi dudala esan nahiko bailuke», aipatuz, jendearen txaloak jaso zituen. Hal'a ere, neke aurpegia ere sumatzen zitzaion, eta egun batzuk deskantsuan emanen zituela zioen. Hasieran harrigarria zirudiena egia bihurtu da eta gauzak horrela jarriz gero garaipen gehiago lortuko ditu Indurainek.

Jose Borrell Herrilan Ministroa

Itoizko Mahaia sortzea proposatu du aste honetan Jose Borrell He-rrilan ministroak, hainbeste istilu, adierazpen eta arazo sortzen ari

den gaia behingoz argitzeko. Ideia, berez, ona da; jakin beharko da, hori bai, zeintzuk osatuko duten mahaia, eta bertan erabakitzen dena benetan erabakigarria izanen den ala ez, baina proposamena bera ongi dago, arazoak elkarrizketaren bidez kopontzen baitira. Bitartean, or-dea, urtegiaren lanak aurrera doaz, geldoago bada ere, eta ministroak obrak «gertutik segitzen dituztela» esan arren, uda honetan aurrerapen handiak egin litezke. Europako Elkartea izan da, Borrellek zioenez, mahaia eratzeko ideia izan duena, oraindik erabaki gabe baitu Itoitzi buruzko kexa. Hainbeste atzerapen ondoren, ia asmatzen duen.

AHAZTU GABE!

LAFURA DELS BAUS La Fura dels Baus antzerki

talde kataluniar ospetsuak 'M.T.M' bere azken antzez-lana taularatuko du bi egunez Iruñeko Anaitasuna kirolde-gian. Hurrengo astelehenean eta asteartean izango da ema-naldi hori, gaueko hamarreta-tik aurrera. La Fura dels Baus taldea azken hamarkadako antzerki-fenomeno handieta-ko bat da Espainiako estatuan. La Fura-ren sorburua anima-zioa-erreanimazioko antzer-kian duen konpainia honek, beraiek ederki asko esaten zuten bezala, mundu osoan onartu den lengoaia eszeniko berezkoa sortu du.

Arrakasta izugarri eta berezi honen funtsa ikuslearen eta ikuskizunaren arteko harre-man berrian datza. La Fura dels Baus taldearen muntaiek ikuslerik ez, baina partehar-tzaileak behar dute izan bere-ziki.

La Fura dels Baus antzerki taldearen proposamen esze-nikoak ez dira ikusteko egi-nak, bizitzeko baizik, nola-baiteko liturgiaren menpe egoteko.

jenero xumekoak

Iruñeko Ferian

Iruñean dut nik senarra, fer ian txerriak saltzen, bera handik den artean, gu hemen dantza gaite-zen. Hori egia, Maria, daigun bi gira, baina nik dakidala Iruñean ez da txerriak saltzen.

ELIAS SARASA - ERRO

ADI!

EUSKALERRIA IRRATIA FM91.4

Egunero, astelehenetik ostira-lera, 'Zokobetailu' goizeko lO.OOetatik 1 l.OOetara.

X0RR0XIN IRRATIA FM 107.5

Egunero 20.00etati 22.00eta-ra... 'Karakola segi hola' gaz-teendako saioa.

ARALARIRRATIA FM 106.2

Astean zehar 13.30etat ik 14.00etara... Bertako bizilagun eta pertsonai ospetsuei elka-rrizketak.

KARRAPE IRRATIA FM 107.8

Astean zehar, 12.20etatik 12.35etara 'Gauza guztien gainetik' edertasuna eta osasu-na, sukaldaritza, ohiturak...

HERRIZ BERRI

Altsasu

'Mangajo' aldizkariaren azken alea aurkeztu dute gaztetxean

A M A I A AMILIBIA ALTSASU

'Mangajo' aldizkariarcn liiru-garren alearen aurkezpena egin zen igandean Altsasuko gazte-txean, bertako Antzerki Talde Esperimentalaren (GETA) la-guntzarekin. 1992an sortutako aldizkariak komikiak ezezik ipuinak eta beste kontakizun motak ere dakartza, eta hau izan zen aldizkariaren jendeaurreko lehen aurkezpena, izan ere, au-rreko bi aleek ez baitzuten horre-lakorik izan.

Igandeko ekitaldian, aldizka-riaren monografikoarekin —te-lebistarekin, alegia— zerikusi handia zuen antzezlana taularatu zuten GETAko kideek, Koxko-rron kolektiboaren laguntzaz, eta aurkezpenaren ondoren bertan bildu ziren hirurogei bat ikuslek animazio eta marrazki bizidunen laburmetraiak ikusteko aukera izan zuten.

Irudia, soinua, argia eta musi-kaz lagunduriko antzezlana pres ta tu zuten GETAkoek 'Mangajo' aldizkariaren aurkez-penerako. Antzezlanak, 'Man-gajo' aldizkariak argitaratu di-tuen hiru poemak zituen oinarri: 'Telecidio', 'La muerte en el sa-lon' eta 'La voz del espi'ritu san-to'. Eta horiek ziren aurkezpe-nerako prestatutakoaren hari na-gusia, hiru antzezleek elkarriz-keta batzuk euskaraz tartekatu bazi tuzten ere. Koxkorron ikus-entzunezko kolektiboaren

Igandeko antzezlanaren eszena bat.

laguntza onuragarria izan zen, hauen hitzekin bat zetozen iru-diak prestatu zituzten eta. An-tzezpenak telebistaren alde kal-tegarriak nabarmendu bazituen ere, bertan bilduriko gazte an-danak barre egin ahal izan zuen munduko komunikabide mota hedatuena oinarri gisa hartzen zuten bost animazio laburmetrai bitxi eta originalekin.

'Mangajo' aldizkaria 1992ko

urrian kaleratu zuten lehenengo aldiz Leioako Kanpuseko (Eus-kal Herriko Unibertsitatea) talde baten ekimenez. Zero alean 'Mangajo-ko' lan taldea osatzen zuten hamabost lagunek nahi izan zituzten gaiei buruz egin zi-tuzten beren lanak. Marrazki, ipuin, komiki, artikulu, idazlan eta kontaeraz beteriko aldizkaria osatu zuten eta geroztik bi ale gehiago kaleratu dituzte.

A M A I A AMIUBIA

ffipffllp _

Irin errota zaharra berritzen ari da Europako talde gazte bat

IRUNEA

Elgorriagak 190 biztanle in-guru ditu baina uda hasi zenetik, zertxobait igo da kopuru hau. Izan ere, bertara hurbildu dira uda pasatzera eta, era berean lan egitera, Espainiako hainbat pro-bintziatako berrogeita hamar bat gazte. Abuztuan berriz, Alema-nia eta Frantziako gazteak, bes-teak beste, egongo dira Elgo-rriagan. Gazte guztiak, neska eta mutilak, herriko kultur etxean bizi dira auzolandegiak irauten duen bitartean.

OpOrrak leku ezezagun batean

pasatzeko asmoz etorri dira Na-farroa aldera baina baita lan egi-teko gogoz ere. Eta gogo handiz, antza, Elgorriagako irin errota zaharra berritzea baitute helburu. Errota XVIII. mendean eraiki zuten eta mende honen erdira ar-te izan zen martxan. Gazteak errota garbitzen eta ura hartzeko kanala konpontzen ari dira eta gainera, herriko ikuztegi-iturri bat ere berritzeko asmoa dute.

Gazteak goizeko 9etan gosal-du ondoren hasten dira lanean. Arratsaldeko hirurak aldera bazkaltzen dute eta arratsaldean, berriro lanera. Hala ere, dena ez

da lana, noski, eta tarteka badute ibaian bainu bat hartzeko den-bora. Arteari eta ingurugiroari buruzko tailerrak ere egiten di-tuzte eta berritzen ari diren erro-tari buruz informazio anitz bilatu eta aurkitu dute Elgorriagako ar-txibategietan.

Paco Labe da Elgorriagako auzolandegiko zuzendaria eta gazteentzat oso esperientzia po-lita dela uste du. «Gazteek egin-dako lanak, gainera, Elgorriagari mesede handia egiten dio», bere hitzetan. Paco Labe arkeologoa da eta 10 urte daramatza udako auzolandegietan.

Azkoien

Familia ijito bati buruz udalbatza burutuzen asteartean

IRUNEA

Herrian etxebizitza erosi nahi duen familia ijito baten inguruan sortu den kezka dela eta, udalba-tza ezohizkoa burutu zen astear-tean udaletxean. Bertara bizila-gun franko azaldu ziren eta askok bere kezak azaldu zituzten fami-lia honen inguruan, ijito arrazako beste pertsonekin izandako es-perientzia txarrak direla eta. Horrregatik, bizilagunak soluzio eske joan ziren udalbatzarenga-na, baina hitz onak baino ez zi-tuzten aurkitu.

Ordu t'erdiz, udaletxeko zi-negotziek argi eta garbi azaldu zuten herrian ez dagoela pertso-na bati bertan laketzeko traba jartzerik, baina familiak bertako ohiturekin moldatu beharra azpi-mairatu zuten. Horregatik, uda-lak segimendua egingo zuela azaldu zien bizilagunei, eta prest azaldu zen etxebizitza bera he-rriko behartsuei ere erosteko. Udaletxean beti egon zen agerian arrazismoa hitza, baina denek garrantzia kendu nahi izan zio-ten.

Azterketa soziologikoak

Gaiak soziologorik trebeenen arreta merezi du. Egunotan UEUko soziologia ikastaroan hizlari dabiltzan Ane Larrinaga, Xabier Aierdi, Iñaki Bartzena eta gainontzeko soziologo jakitunek aztergaitzat hartu beharko lukete. Edo agian ez, agian egokiago li-tzateke Mario Gabiria bezalako soziologo neutral batek aztertzea gaia, batetik bera iruindarra de-lako, eta, beraz, arazoa hobeto uler lezakeelako, eta bestetik, berak azterketa aurreiritzirik ga-be eginen lukeelako arestian ai-patutakoek ezbezala.

«Zein gairi eta zein azterketari buruz ari daalu hori?», galdetuko zenion jada zure buruari irakurle fina bezain azkarra zaren horrek. Bada, egin beharko litzatekeen azterketaren izenburua honako hau izanen litzateke: 'UEUko ikasleak Iruñeko Alde Zaharrean. Intratalde indisolublea lekuz kanpo'.

Inor azterketa egitera ausartu-ko balitz, Bergerrek, Weberrek eta Izpiritu Sainduak giza intra-taldeen eta extrataldeen inguruan garatutako teoria mamitsuenen laguntza beharko luke; izan ere, zinez harrigarria da UEUko ikas-leekin getatzen dena. Berdin dio hala bakarka nola taldeka, talde txikietan zein handietan hurbil-tzen diren Alde Zaharrera. Berdin dio ahoa irekjtzen duten hala ez. Berehalaf sumatzen da Larraona-tik heldutakoalj direla. 'UEU-koak gara' lemadun pankarta da-raman azafata besterik ez zaie falta. Are gehiago, badirudi euren kopetetan 'UEUkoa naiz' idatzi-rik daukatela. Hori, gainera, ez da soil-soilik ikasle kanpotarrekin gertatzen. Iruindar peto-petoei ere aurpegia aldatzen zaie La-rraonan ikasle arituz gero.

Zer dela eta? Batek daki. Hori soziologoek esan beharko dute. Dena dela, UEUko ikaslea baza-ra, eta Alde Zaharrean zure izaera horren agerian ez geratzea lortu nahi baduzu, ez itzazu praka mo-tzak jantzi. Bai, badakit Su Ta Gar eta EH Sukarra taldeko ki-deak- -oso guapo daudela euren praka motzekin. Haatik, zure praka berri-berri eta kasik lisatu berrien azpitik agertzen diren hanka zuri-zuriek 'UEUkoa naiz' oihukatzen dute.

Nofarkaria fNafarkariai Donaixti, zutik Garikoitzekin

P astorala munta handiko ikuskizuna da bisitariendako, ez da dudarik, baina are handiagoa da bertako herrikoendako. 300 biztanletako herri batean ehun bat lagunek sei hilabetez saioetan aritzeak adie-

razten digu nola bizi diren mugaz bestaldean horrelako ospakizunak. Aurten, gainera, Donaixti Nafarroa Behereko herrixkak izan du ohorea. Ahalegin frankori esker.

Donaixti pastoralak bildurik L. ETXEZAHARRETA / DONAIXTI

Joan zen igandean Donaixtiko ibarrean bildu jendetza handiak taulen gainean eta ikuskariaren antolakuntzan ia herri osoa bil-dua zela izkutatzen zuen. Sei hi-labeteren lanak jendeen harre-manak sakondu ditu. Herriaren biziaraztea elkarlan handiaren bitartez, Oztibarreko herri txi-kiaren etorkizunaren bestelaka-tzea dela agertzen da.

Pastorala baten egiteko xedea herriari agertu ziolarik Junes Casenave-Harigilek, Altzaiko apaizak, bi 'biltzar nagusi' an-tolatu ziren herrian. Idazlea bera harritu zen jendearen partaide-tza handiaz eta bere baikorta-sunaz pastorala baten emaitea-ri buruz. Duela sei hilabete abia-tu mugimendua ez da geroztik eten.

Herriaren itxuraldatzeaz hi-tzegitea menturaz gehiegi da baina Txomin Baxo, Komite Antolatzailekoak dionaz «biziki mugimendu gertatu da Donaix-tin». Dionaz horri gehitu zaio «gaitzeko giroa». Alabaina, ho-rrelakoa ez da ez Donaixtin ez beste edozein herritan maiz ger-tatzen. 300 biztanle dituen he-rrian 100 jokolari taulen gainera ignarazteak argi esan nahi du

«osagarrian den herri guzia no-lazpeit parte hartzen ari dela».

Pastoralako jokolariei gehitu behar zaie antolakuntza prakti-koetan aritu diren guziak. Lan asko bada hor: ostatuen molda-

tzea, aparkalekuen eraikitzea, herria gainditu duen bide trafi-kuaren kontrolatzea eta beste hainbeste harreman edo presta-kuntza gauza. Jantzien aloka-tzea, makilen egitea, musikarie-

kin harremanak, apaindura gu-ziek lan asko galdegiten dute he-rrityarrei.

Herriaren bildutasun nabaria Baxok dionaz «biziki inportan-tea da»: «nahi bada herria bizi

dadien kultur eta ekonomia mai-lan eta giro bat sortzen delarik kultura mailan, ez da ondorio onik baizik sortzen ahal beste mail guzietan». Pastorala aitza-kia izan da herritik urrundu ba-tzuen berrikusteko herrian la-nean. Denak «norabide berare-kin lanean ari» urrats handia dela kontsideratzen ahal da.

Beren lana denek atseginekin baina apaltasunez egiten dute, ez baitu inork bere burua horrekin hantzen. Horrela Xemark Urruti, 'siijeta', Garikoitz pertsonai na-gusia egin duenak dionaz «kon-fiantza piska bat hartu du, aisex-ka ikasi». 'Gidari' izateak ez dio

burua berotzen. Hastapenetik «denak ongi jarraiki dira giro ederrean herritarrekin». Presta-tze denboraldia «elkarrekin mo-mentu gozoen pasatzekoa» ger-tatu zaiola aitortzen du eta «ho-rrelakorik ez balitz herrian, orai-ko bizi moldearekin, ez litzateke elkarretaratzerik eta jendea kasik erran daiteke basak bezala bizi daitekela: beste urte batzuetan hilabete batzuez ikusten ez diren jendekilan orain zortzitik ikusten gara edo maizago». Pastoralak «herriari beste bizi bat emaiten dio mementoan» eta «gero ageri-ko direla» emaitzak uste du «de-nak gogo onez ari baitira».

Herri osoak parte hartu zuen pastoralarekin, eta emanaldia

bera Mixel Garikoitzen herriaren aintzinean burutu zen, 3.500

ikusleen aurrean. LUZIEN ETXEZAHARRETA

Garikoitz euskaldunen adierazle E /DONAIXTI

Donostiako eta Baionako Se-tien eta Moleres gotzaiek Pasto-ralaren goizeko meza O s p e t s u a n

parte hartu zuten. 'Euskaldun apaiz santuaren' ohorez eman-dako obrak elizkizunaren antza zuen goizetik. Euskaldun pobre zena, Garakotxea baserrian Iba-rren, santutasunaren bidera iris-tea ez dela gertakari txikia izan azpimarratzen du Pierre Moleres Baionako apezpikuak.

«Euskal herriko santu bat, be-raz baserritar leinu asspaldikoa-ren fruitua, gizon eta emazte apa-le, pobre baina errotik kristauak zirenen emaitza: lur honetan fruitu ederraren antzera zohitua» zela dio Mixel Garikoitzetaz.

'Apalatasuna' gaurregun ez da hain gizarte balorea, Euskal He-rrian ere. Pastorala baten gaiak beste zerbait gehiago behar duela bada ustea. Ez da horrekin bat apezpikua: «borroka handi bat agertu du Pasoralak: Fedearen borroka, zerbait berri ekartzeko duen libertate batena da eta bi-dean oztopo ezustezkoak aurkitu dituenarena. Pazientziarekin baina ez obedientzia pentsakera gabekoarekin, argitasun handia-rekin, fruituak gero ekarri dituen kalitatezko jarrerarekin».

Saindu euskaldunaren 'uni-bertsaltasuna' nabaritzen zaio Moleresi: «are gehiago uniber-tsala hemen sustraitua delakotz: hala nola bere ikurra guziz uni-bertsala zen, euskalduntasunaren adierazle zelarik ere: «berehala Jainkoaren meneko jar, itzulera-rik gabe, amodioz», uste dut oso-

ki euskal arimaren zerbait dela, maiz gizarte materialista batek moteldu gaurko jendeentzat denbora berean irakaspen handia dena».

I ldo honeta t ik j a r r a i t uz , 'Quosque tandem.J' bere libu-ruan, Garikoitz santuaren izpiri-tualtasuna aztertzen du Jorge Oteizak, eta garbi azaltzen du pa-sarte batean bere ondorioa: «Loiolako lenacio ez zen euskal

Mixel Garikoitz.

santua; Garikoitz bai». Oriota-rraren ustetan, euskal estiloak esan nahi du izatearen senti-mendu tragikorik eza, eta euskal tradizioa «memoria aktiboa» da. «Horregatik, Garikoitzek duen sena erlijiosoarengatik, diot bera euskal santua dela» azaldu du Oteizak bertan.

Oteizaren arrazoinamendu a-ren arabera Mixel Garikoitzek pentsatu gabe bizi izan zuen sen-

timendu erlijiosoa, eta ez da, be-raz, bere baitan horri buruzko arrazoinamendurik. «Ez da eus-kal estiloa sentimendu tragikoan oinarritzen dena» jarraitzen du bere liburuan artista oriotarrak. «Jakin behar dugu desberdintzen gaurko euskaldunen gogo erli-jiosoaren barruan bi sentimen-duak: erlijiotasun etiko bat, ka-tolizismotik datorrena, eta beste bat, sakonagoa, moralarekin zu-zenean lotu ezin daitekeena. Garikoitzek maitasunez jarduten duen bitartean, Loiolako Igna-ciok maitasunarengatik jarduten du».

Bestalde, eta Oteizari jarraiki, euskaldunon mentalitatean erli-jiotasuna ez dago erruki, karita-tea, izua, beldurra, barkamena edo antzeko sentimenduekin lo-tuta, zuzentasuna eta orekarekin baizik. Eta Mixel Garikoitzen-gan, hain zuzen, zuzentasuna da santutasun gogoa pizten duena. Txikitan, klasean kolpatzen zi-tuen irakaslearen kontra bildu eta ernegatzen ditu ikaskideak; jau-nartzea egiteko, bere arima izuz betetzen duen jaungoikoa aur-kezten diote, eta ez du jaunartzea egiten. Behin, artzaintzan men-dian zegoela, barrezka hasten da bat-batean, bake eta amodioz beteta, eta buruan duen izuz be-tetako jaungoikoaren kariaz, zu-haitz baten aurka kolpatu behar izango ditu bere burua, senti-mendu nahasi horiek baztertze-ko. Ibarreko santuaren izpiritual-tasun naturalaren aurrean, Loio-lako santuaren erlijiotasun arro-tza, gaztelarra paratzen du, el-karren kontra, Oteizak.

X A K E A N

Iruñeko Hiria torneo irekiaren laugarren jardunaldiko partia, 1993ko abenduaren 30ean jokatua. Jose Manuel Redin, 2.205 ELOkoa (Nafarroa)—Santiago Karasusan, 2.270 ELOkoa (Nafarroa).

1) e4, e6; 2) d4,d5; 3) Zc3, Ab4; 4) e5. Ze7; 5) a3, Ac3 xa; 6) c3, c5.

Beltzek badakite nola jo behar duten. Damaren alde sendoa erai-kitzen ari dira. 7) Zf3, b6; 8) Ab5 xa, Ad7; 9) Ad3, Aa4; 10) 0-0, c4; 11) Ae2, h6; 12) Zel, Ed7. Hau taularen ikuspegi ederra! Erregea alde horretan ziur baino ziurragoa dago. Errege txuria, aldiz, erasoen beldur da dagoeneko. 13) f4, Dg8; 14) Ag4, Dh7; 15) g3, bZ_C&: !6) Gf2, aG_G(; 17) Df3, f6; 18) f6, f6; 19) Ge2, f5; 20) Ah5, Zc8; 21) De3, De7; 22) Zf3, Zd6; 23) Ze5 xa, Ze5; 24) f-e5, Ze4; 25) Af3, h5;

26) Ae4, d-e4. Bikaina! Ikus koadroa. Alfileko

zutabea ez dute ireki; peoiaren bar-neraketa geroko gorde, bai, eta de-fentsa zaildu. Baina garrantzitsue-na erdiko diagonala da. Alfilaren-tzat, espazio xamurra ('Ac6'tik). 27) Gg2, h4; 28) De2. Alfilari le-kua uzteko. Baina peoiari ere... 28) ..., g3; 29) g3, Gh3; 30) Af4, e3. Txuriak, orain, noraezean. 31) Dc4, Ac6; 32) d5, Ad5; 33) Gdl, gG-h8; 34) Gd5 xa, d5; 35) Dd5 xa, Ee8; 36) Ae3, Dd7; 37) Da8 xa, Ef7; 38) Df3, Ee6; 39) Ad4, Dd5; 40) Dd5 xa, Ed5; 41) Ef2, Ee4; 42) Ee2, Gh2; 43) Ef2, Gg2 xa; 44) Eg2, Gg8; 45) Ef2, Ed5; 46) Ef3, Gg4; 47) Ef2, Ge4; 48) Ef3, Gg4; 49) Ef2, Gg6; 50) EO, Gc6; 51) EF$; Ee6; 52) Ee3, Gc4; 53) Ed3, Ga4; 54) c4, Ga3 xa; 55) c£m Ga5; 56) Ee3, Ge5 xa. Beltzen maisuta-suna agerian geratu da. Txuriek men egin zuten.

Kondairak dioenez...

Hemen, Berako herrian, kondai- rak dioenez, ba omen ziren 'iamixene' errekan lami batzuk. Bai, bai, lamiak! Ez duzue sinistuko baina haia dio. Is-torio asko daude kondaira honi buruz. Batek dioenez, lami batek mutil bat zoratzen badu, mutil hori harri bihur-tuko da, beste batek lamiak mundua laguntzera etorri direla dio, eta abar. Neri kontatu didatenez, senar-emazte

bat Berarat bizitzera etortzeko asmotan omen zeuden. Hauek ez zuten ideiarik ere lamiei buruz esaten zenaz. Ezkonberriak ziren eta Antton eta Maria zuten izena. Amaiurkoak ziren eta beste herri batetara bizitzera joan nahi zutelako, etorri ziren honat: Berarat.

Errekaren ondoan zegoen etxetxo polit batean biziko ziren (Gaur egun etxe hori ez dago). Ma-ria, neska eder eta liraina zen, gurasoak baserri-tarrak zituen eta bera ere, baserrian jaio eta hazi zen. Antton, mutil sendoa, beti txapel bat zera-man buruan. Musu gorri-gorriak izaten zituen eta bere ibilkera oso barregarria zen. Bai, bi hauek ezkondu eta herri honetara etorri ziren. Behin, Anton herrira zihoala, zuhaitzez, heze-tasunez, iluntasunez eta tristeziaz beterik ze-goen erreka hartatik igaro behar zuen. Igaro-tzean, norbait abesten entzun zuen. Bere ingu-rura begiratu eta inor ez. «Ba! txoratzen hasi izango naiz, nere irudimenak dira, hemen ez da-go inor abesten duenik, ni bakarrik nago» zioen berekiko bere burua lasaitu nahirik.

Errekaren murmurioa entzuten zen, Antton oso urduri zegoen. bere urduritasuna ezin zuen kontrolatu. Baina, berriro, ahots polit bat entzun zuen abesti eder bat abesten. «Hemen zerbait gertatzen da!» pentsatu zuen berekiko Anttonek. Kantua entzuten zen lekura hurbiltzen hasi zen; poliki-poliki, ixiltasun osoz, beldurrez eta... oh ez! Antton korrika bere etxeruntz abiatu zen, zer ikusi ote zuen? Nor ote zegoen han? Bai, bai arraozi guztia duzue, lami bat! Badakit gezurra dela pentsatzen duzuela, baina egia da, Anttonek egitazko lami bat ikusteko aukera izan zuen. Etxera ailegatzerakoan, Mariari dena kontatu zion. Honek ez zion sinisten eta Antton erotu zela uste zuen.

—Baina nola egon daitezke hemen lamiak? Mesedez Antton, hori ezinezkoa da— esan zion Mariak Anttoni. —Baietz ba! Nik ikusi dudala! Zenbat aldiz esan behar dizut?—Anttonek desesperaturik.

Horrela eman zituzten orduak eta prduak. Azkenean Maria aspertu eta herriko arraindegi-ra joan zen. Han arraiketariak esan zion:

—Hi, berria haiz ezta? —Bai—erantzun zion Mariak, gizon horren

ahots lodiaz eta errespetu ezaz harrututa. — E t a e z a g u t z e n al d u n l a m i e n

kondaira?—bota zion bapatean. —Lamien kondaira?—esan zion Mariak. —Bai, hi 'Lamixene' errekaren ondoan bizi

haiz ezta? Ba, erreka horretan —jarraitu zuen— lamiak daude, eta lamiek gizonak liluratzen di-tuzte harri bihurtuz.

Saioa Ataun Ordoñez (BERA)

—Baina, hori, egia al da?—Mariak beldur-turik.

—Bai, bai, noski, zergatik galdetzen dun? —Ba, nere gizona, hona zetorrela, lami bat

ikusi zuela eta lami bat ikusi zuela etorri zitzai-dan. Nik, noski —jarraitu zuen Mariak— ez nion sinetsi eta orain, zuk esan didazulako..., bestela, nere gizona erotzat hartzen hasia nin-tzen.

—Lasai emakume, esaion hire gizonari kon-tuz ibiltzeko eta kontaion istorio guztia.

—Beno, agur arraiketari jauna eta mila esker zure informazioarengatik.

—Ez horregatik neskatxa, kontuz ibili! Agur! —Agur! —erantzun zion Mariak, eta bere etxe-rako bidea hartu zuen.

'Lamixenetik' igarotzean, beldurrak menpe-ratu zuen Mariaren gorputza. Mariak, ahalik eta abudoen igaro nahi zuen toki hura, etxera lehen bait lehen ailegatzeko. Azkenean etxean sartu eta han aurkitu zuen Antton etxea garbi-tzen.

—Barkatu Antton —esan zion Mariak etxera sartu bezain laster, —zure istorioa egia da, he-men, erreka honetan, lamiak daudela diote eta mutil bat, lami batek liluratzen badu, mutil hori harri bihurtuko da, horregatik, zuk kontuz ibili behar duzu.

—Lasai Maria, kontuz ibiliko naiz. Baina,

ikusten nola egia izan zitekeen nik esaten nizu-na?

—Beno, barkatu —Mariak— Zergatik ez ga-ra herrira buelta bat ematera joaten?

—Bai —erantzun zion Anttonek segidan. Bidean biak hitzegiten ari zirela, Mariak

ahots bat entzun zuen hau zioela: —Aizue. zuek, ei, mesedez hurbildu hona,

zerbait esan nahi dizuet. Ahots hori errekatik zetorrela zirudien, biek,

beldurraren beldurrez, baina, kuriositatea jasan ezinez, errekara hurbilt/ea pentsatu zuten. Hur-biltzerakoan lami hai ikusi zuten. Emakume eder bat ahate hankak /.ituena.

—Zuen laguntza behar dut —esan zuen la-miak. —Zertarako? —erantzun zion Anttonek kontu handiz.

—Liluratutako herria harrapatu behar dut, bes-

tela —eta lamia negarrez hasi zen— ezingo naiz nere lagunengana itzuli. —Eta non dago herri hori? —galdetu zuen Ma-riak.

—Inguru hauetako kobazulo batetik jarraituz dagoela dakit.

Bilatzen ari zirela Anttonek esan zuen: —Hemen dago! Hemen dago kobazuloa! Anttonek kobazuloa aurkitu zuen, belar eta

harri tartean zegoen zulo txiki bat zen. Gizakien gorputza etzanta sartzen zen baina juxtu.juxtu. Hau poliki-poliki zabaltzen zihoan gela handi batera ailegatu arte. Orduan, ispilu bat zegoen eta jartzen zuen: «Asmakizun hau asmatzen ba-duzue, liluratutako herrian agertuko zarete. Hau da asmakizuna: zer da gero eta gehiago kenduz, gehiago handitzen dena?». Ez zuten denbora as-ko behar izan asmakizuna asmatzeko, erantzuna zuloa zen.

Bapatean ezin begiratu zitekeen argi bat, argi dizdiratsu bat agertu zen. Argitasun hori joan zenean Liluratutako herrian agertu omen ziren. Baina hemen dago misterioa Antton eta Maria ez omen ziren Berara itzuli, zer gertatu ote zen?»

Orain ziur nago zergatik deitzen diogun erre-kahorri 'Lamixene' galdetukoduzuela. Ba, izen hori gure ahaideek jarri zioten lamiak han bizi zirelako. Orain herri hontara etortzerakoan kon-tuz ibili, kontuz ibili lamiekin.

ooooooooocooocoooooooooooooooooooooooocoooooo^

Neska bahiketa eta Nafarroako Foru Nagusia

Neska bahiketa ohitura zaha-rra omen da, nonahi eta edonoiz. Neskaren aitamen baimenik ezean, delitu hori oso gertaga-rria da. Zenbait kasutan ezkon-teko nahitaezko lehendabiziko pausua da, eraztunak erostea be-zalakoa. Esate baterako, Nafa-rroan hain ohizkoak diren ezkon-tzako arrak, zeinak senargaiak emaztegaiari ematen bait dizkio, bahiketaren ordainketa lirateke, ikertzaile baten ustean. Teoria horrekin segituz, senarrak emaztea erosita izaki, andreak emango dituen etekinak sena-rraren etxean legez geratzekoak dira.

Nafarroako Foru Nagusi za-harrean ere gaia agertzen da. Egia esan, ez da oso garbi afera trata-tzen, oso literarioki baizik. Neska aberatsa izanez gero bakarrik hartzen zuen delitu bat da. Ez da bereizten zer den bahiketa, be-hartuta etxetik ateratzea, eta zer den onez onean baina izkutuan maitalearekin betiko desager-tzea. Zigorrak ere ez dira zehatz mehatz azaltzen, aldian epailea-ren ustezko aldiko aplikatuko zen. Bahitzaile eta bahitua gizar-te-maila berekoak baziren, es-posa zitekeen eta delitua zuzenki barkatzen zen. Balizko egoera asko eta asko ez da sikira aipa-

JUANTXO URDIROZ OOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOO

Ez usteak zure atean joka

Nafarroan hain

ohizkoak diren

ezkontzako arrak,

bahiketaren

ordainketa

lirateke.

tzen. Aurre informazioa falta zaigu. Ziur aski bahitzailea bilau izanez gero eta bahitua handiz-kia, epaile subjetibo horrek ez zituen esposatuko. Gauza jakina izango zen bilau horrek urka-mendira joan behar zuela eta ez zen Nafarroako Erregetzaren papera preziatua gastatzen ibil-tzeko modukoa.

Ezin zuten gorputz-zigorrik pairatu kulpadunek. Beraien on-dasun guztiak kentzen ohi zizkie-ten eta senide hurbilenari eman. Gero, adibide praktiko bat eman nahirik, Nafarroako lehendabi-ziko 'movie road' dakar Foru Nagusiak, eta azkena guk daki-gula. Istorio polita, jenero beltze-koa. Luze xamarra da. Holaxe hasten da: 'Zaldun txiro batek etxekoandre bat (dueña dio tes-tuak) hartu eta erresumatik leku-

tzen dira, zaldia besterik ez edu-kitzeraino. Etxekoandrea zaldi zelan jarrita eta zalduna artolan dihoaz...'. Jenero beltza. Labur-bilduz. Zalduna gudari doa gaz-telu batera, eta etsaiek etxekoan-drea 'birbahitu' nahi diote. Az-kenean etsaiek zaldun gizajoa garbitu eta etxekoandrea errege-rengana doa laguntza eske. 'Jau-na —esaten dio etxekoandreak erregeari— lagun iezaidazu, be-hartuta eraman ninduen eta al-proja hark. Nire senideekin bizi nahi dut'. Erregeak erantzuten dio bizi daitekeela trankil trankil bere senideekin, baina haurdun egonez gero hobe duela alde egi-ten badu.

Adibide hori izanda epaileak hiruko erregela aplikatuko zuen. Halako kasuan erregeak hau eza-rri bait zion, oraingoan x.

Seheko argazkian, Zara-gozako Unibertsitateko

arkeologoen taldeak aurkitutako aztarnak erakusten. Ezkerrean,

buru-hezur bat Auzako ostatuko atarian. OSKAR MONTERO

N afarroako Gobernuak, Arraitzen egingo den urtegiak betiko ur azpian utzi aurretik, Abaunzko kobazuloko aztarnak ateratzeko kanpaina antolatu du. Hilaren ha-

sieran hasi ziren Zaragozako Unibertsitateko hainbat irakasle eta ikasle lanean Arraizko (Ultzama) paraje honetan, aurreko urteetan hasitako lanari jarraituz, koban dauden garai ezber-dineko aztarna gehienak aurkitu dituzte. Auzako ostatu ba-tean daude guztiak eta bertan aurki ditzakegu hezur pilo baten artean.

Abaunzko kobako aztarnen atzetik

EDURNE E I I Z O M D O / ARRAITZ

Pilar Utrilla Zaragozako Uni-bertsitateko Historiaurreko ka-tedraduna da eta, Carlos Loza-norekin batera, arkeologiako hamar ikaslek osatzen duten tal-dea zuzentzen du. Abaunzko kobazuloan ari dira guztiak la-nean, hila amaitu arte, bertan dauden aztarnak aurkitu eta ko-bazulotik atera asmoz. 1976an etorri zen lehenik Pilar Utrilla Abaunzko kobara eta hau, zor-tzigarrena, ziurrenik azken kan-paina izango da. Pilar Utrillak ez du gogoko egunkarietan atera-tzea baina aurkitutakoa argitzera emateko unea ailegatu dela uste du. «Arkeologo asko aztarnaren bat aurkitu bezain pronto komu-nikabideetan ateratzen dira aur-kikuntzaren berri emanez. Ospea eta lanean jarraitu ahal izateko dirua nahi dute. Baina aztarna-tegi osoa galtzeko arrisku handia sortzen da horrela».

«Ezkutuan aztarnen bila da-biltzanek min handia egiten dute aztarnategietan eta Abaunzko kobazuloan ezkutuko biltzaile

hauen bisita asko izan ditugu», azaldU du Pilar Utrillak. Hori de-la eta, azken lau urteetan hauek egindako kaltea konpontzen eman behar izan dituzte lehen asteak. Baina hori ez da okerrena bere ustez. «Auskalo zeren bila datozen honat. Aurkitzen dituz-ten aztarnak, nahiz eta ez era-man, lekuz aldatzen dituzte eta modu honetan informazio asko eta asko galtzen dugu».

Utrillaren hitzetan Abaunzko kobazuloa oso garrantzitsua da, batez ere oso garai ezberdineko aztarnak aurkitu dituztelako bertan. «Musteriense garaitik, hau da, K.a. 40.000 urtetik K.o. 408 urtera arteko Erromatar Berant Inperioko garai arteko aztarnak aurkitu ditugu». Garai askotako jendea joan zen, beraz, kobazulo honetara bizitzera edo ezkutatzera, Utrillak azaldu duenez. Arrazoia, bere hitzetan, kobazuloaren kokapena bera da, «leku guztiz estrategikoan bai-tago». Bi haitz handik ixten dute bailara. Beraz, ehizak kobazu-loaren aurretik igaro behar zue-nez, garai hartako ehiztariek au-

kera paregabea zuten janaria lor-tu ahal izateko. «Erromatarrak ere, barbaroak Belateko menda-tetik sartu zirenean, kobazulo honetan ezkutatu ziren». Koba-zulotik ateratako pieza guztiak Iratxeko monasteriora eramango dituzte bertan gordetzeko, eta piezarik garrantzitsuenak Nafa-rroako Museoan egongo dira ikusgai azterketa guztia bukatu ondoren.

Arraitzen egin nahi duten ur-tegiak ur azpian utziko du koba-zuloa, eta hori dela eta antolatu ditu Nafarroako Gobernuak az-tarna guztiak atera ahal izateko kanpainak zortzi urte hauetan zehar. Pilar Utrillak ez du iritzi-rik azaldu nahi urtegiaren eta ho-rren koban izango dituen ondo-rioei buruz, urtegiaren helburua zein den ez baitaki. «Herriren ba-tek edan ahal izateko balitz, pri-meran irudituko litzaidake urte-gia, nahiz eta kobazuloa urpean geratu, baina zelaiak ureztatzeko izango balitz, berriz, ez».

Aukera ona ikasleentzat E.E. / ARRAITZ

• Abaunzko kobako aztarnak ateratzeko kanpaina Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzaz egi-ten ari da. Irakasle eta ikasleek, hala ere, dohainik egiten dute lan. Ostatua eta behar duten ma-teriala ordaintzeko erabiltzen dute Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza. Gainera, aurkitu-tako aztarnak behar bezala ikertu ahal izateko hainbat adituren la-na —antropologo, paleontologo eta abarrena— ordaintzen du Nafarroako Gobernuak. Aurten, gainera, aztarnak zein garaita-koak diren ahalik eta zehatzen jakiteko, karbono 14 deritzan proba baino fidagarriagoa den beste sistema bat erabiltzen dute

arkeologoek, AMS izenekoa, eta hori, Britainiar Museoko labora-torioetan egiten dute.

Arkeologoen taldeak, beraz, musu-truk lan egiten du. Hau ez da, hala ere, euren lana gogoz eta ilusioz beterik egiteko oztopoa. Bederatzietatik ordu biak arte eta arratsaldeko bostetatik zortziak arte aritzen dira lanean, baita la-runbat goizean ere.

«Lan guztia taldeka egiten dugu eta egunero lan ezberdina egiteko aukera izaten dugu. Ho-rrela, denetarik ikasten dugu», dio ikasle batek. Guztiek, ordea, piezak garbitu edo sailkatu baino nahiage- ilute aztarnak bilatu. Aztarnen artean, berriz, hilda-koen hezurrak maite dituzte ge-hien.

«EU handi geratzen zaigu momentuz» A. B A R A N D I A R A N / IRUNEA

EGUNKARIA.— N a h i z e t a oraindik datu zehatzik ez izan, inoiz baino jende gehiago in-guratu da aurtengo UEUra. Espero zenuten horrelako go-rakada? KEPA ALTONAGA.— A l d e z aurretik antolatzen duzunean, beti aurrikuspen batzuekin jo-katzen duzu. Azken urteetako zifrak begiratuta, bazirudien gure gailurra seiehunen ingu-ruan zebilela. Aurten ere ho-rrelakorik espero genuen. Bai-na matrikula epea itxi zenean, bagenituen ja aurreko urteetan

Kepa Altonaga.

baino zenbaki potoloagoak. Horri gehitzen badiozu Iru-fiean beti etortzen dela bi egu-nerako edo jendea, ba zazpie-hundik oso hurbil gaude. Alde batetik, ekintza baten arrakas-ta neurtzeko zenbakiak erabil-tzea oso arriskutsua izan dai-teke, baina era berean adieraz-garria da. Jende gehiago edu-kitzea ez da kalitatearen sei-nale zuzena, baina bai pentsatu dezakegu programa erakarga-rriak osatzeko gai izan garela, gora goazela... EGUNKARIA.— Halaber, inoiz baino nafar eta Iparraldeko jende gehiago dago aurten.

ALTONAGA.— Bai, Iparralde-koena nahiko nabaria izan da, igarri egiten delako hizkeraz, belarriak esaten dizu. Aurreko urteetako bilakaera ikusirik, ez nau harritzen gorakadak. Gu Unibertsitatearen munduan mugitzen baldin bagara, oso garrantzitsua da bertoko Uni-bertsitate Publikoek euskara-ren inguruan kezka erakustea. Momentuz NUP gaztea da, eta euskaraz gai gutxi eskaintzen ditu, baina haiekin izandako elkarrizketetan ikusten da ja-rrera oso aldekoa dela. Horrek giro aproposa sortzen du, eta normalena da jendea ateratzea.

EGUNKARIA.— Erraza da jen-de berria erakartzea UEUra? ALTONAGA.— Azken urteotan UEUk halako errekonozimen-du zabala eskuratu du erakun-de politikoetan. Horrek giro ona ekarri du. Horri gehitzen badiogu sail zehatz batzuetan mugitzen den jendea eragin-korra dela, beren sailetan egi-ten den gauza asko UEUren inguruan egiten direlako, ba, ondorioz, hainbat adituk ba-dute gure berri eta gure oihar-tzun, eta jendea erakartzea na-hiko erraza izaten da. Gainera, horrekin esparruak zabaltzen dira eta espezializazioa lortzen

ari gara. Hasieran planteatu zen biologia euskaraz eman ote zitekeen ala ez. Duela bost urte ezin zen planteatu itsasa-darrei buruzko monografiko bat, eta orain bai. Adituak ba-ditugu, eta UEUren inguruan mugitzen dira. EGUNKARIA.— U E U k o hasie-rako kezka izan da Euskal Unibertsitatearena (EU), eta joan den astean Jexuxmari Za-lakainek horri buruzko kritika e g i t e n z u e n EGUNKARiAn. Esan zuen eztabaida geldirik dagoela. Zer uste duzu honi buruz?

ALTONAGA.— UEUren jato-

OSKAR MONTERO

rrira joango bagina garbi dago EU lortzeko ideia nagusi izan zela. Nik uste dut UEUk ez duela ideia baztertu. Euskara eta Unibertsitatea txertatu na-hian gabiltzala argi dago —'Eginak urre gorri' esaten den bezala—. Baina hor bada beste kontua: erritmoarena. Oinarrian adostasunean mugi-tzen gara denok, baina dife-rentziak hortik datoz: batzuen ustez erritmoa azkartu egin beharko litzateke, eta beste batzuren uste.z erritmo onean gabiltza. Sailen egoerak ere baldintzatzen du iritzi hau: zein sailean zabiltzan eta zelan

ikusten duzun zure gune hori, horrek perspektiba konkretuak ematen dizkizu. Sailen arabe-ra, Unibertsitatearen antolake-tari buruz ideiak desberdinak dira. EGUNKARIA.— Eta h o n e k tentsioa sortzen du? ALTONAGA.— Pertsonen ja-rrerak nahiko argi daude, eta Zalakainek agertu zuen ideia ez da inondik inora gehiengo batena. Hala ere, inoiz ez da-kizu kasu hauetan nork daukan arrazoia. Garbi dago giroa, momentu honetan ez dela ho-rren aldeko. EGUNKARIA.— U E U k e p e

«Euskal Unibertsitatearen gaiaren inguruan

denok ados gaude oinarrrian, baina

diferentziak erritmoan daude».

motzera edo epe luzera plan-teatu behar ditu bere helbu-ruak? ALTONAGA.— Argi dago epe luzeko helburu konkretu ba-tzuk edukitzeak argitu egiten dizula bidea, baina ikusi egin behar duzu egunoroko bide hori zertan gauzatzen den. Ni-re ustez, momentu honetan UEUn, eta gizartean oroko-rrean, bada disfuntzio bat fak-tore biren artean: batetik, da-rabilzun diskurtso teorikoaren eta, bestalde, zure eguneroko praxiaren artean. Orduan, alde nabarmena dago. Euskal Uni-bertsitatea izan daiteke helbu-ru, baina gaur egun ditugun bitartekoak kontuan hartuta, praxia askoz ere xumeagoa da. Orduan, gure eguneroko jar-duna nik zuzenduko nuke EU-ren zimentarriak ezartzera: bi-bliografia egokia osatzera; irakasle guztiz prestatuak lor-tzera; ikasle trebatuak eskura-tzera, ohitura unibertsitarioak eratzera. Hau da, egingarriak diren funtzioak. Bestea, mo-mentuz, handi geratzen zaigu-la esango nuke.

Kepa Altonaga

UEU-KO Z U Z E N D A R I A

Bi urte zuzendaritzan

Udako Euskal Unibertsitatean Iñaki Irazabalbeitiak utzitako aulkian eseri zen duela bi urte Kepa Altonaga, erakunde honek XIX. edizioa bete behar zuenean. Bi urte hauetan erakundeak gora egin du ikasle kopuruei dago-kionez, «eta baita ospeaz ere», berak azaldu duenez. Pozik azal-du da gaur amaituko den edizio honen balantzea egitean, eta es-pezializaziorako joera azpima-rratu du, «geroan oso garrantzi-tsua izango den masa kritikoa osatzen ari delako». Bi urte hauetan ere, Euskal Unibertsita-terako bidea izan da eztabaidagai UEUn, baina, Altonagaren uste-tan, oraindik urrun samar dagoen helburua da, landu beharreko helmuga.