44
hik hasi hh GAIA: M-LEARNING • ELKARRIZKETA: FREI BETTO • EKARPENA: ZER DIO GORPUTZAK HEZITZEN ARI GARENEAN? • ESPERIENTZIA: JARREREK ERE BADU- TE ZERESANA ZANGOZA IKASTOLAN 98 4 euro 2005eko MAIATZA euskal heziketarako aldizkaria BERRIAK Euskaldundutako irakasleei omenaldia

GAIA: M-LEARNING FREI BETTO• EKARPENA: ZER DIO .... alea.pdfFREI BETTO Idazle brasildarra ezaguna da hezkuntza mun-duan. Paulo Freireren ondoan egon zen herrita-rren hezkuntza defendatzen

  • Upload
    others

  • View
    6

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: GAIA: M-LEARNING FREI BETTO• EKARPENA: ZER DIO .... alea.pdfFREI BETTO Idazle brasildarra ezaguna da hezkuntza mun-duan. Paulo Freireren ondoan egon zen herrita-rren hezkuntza defendatzen

hik hasihh

G A I A : M - L E A R N I N G • E L K A R R I Z K E TA :F R E I B E T T O • EKARPENA : ZER D IOGORPUTZAK HEZ I TZEN AR I GARENEAN?• ESPER IENTZ IA : JARREREK ERE BADU -TE ZERESANA ZANGOZA IKASTOLAN

984 euro • 2005eko MAIATZA euskal heziketarako aldizkaria

BERRIAKEuskaldundutako

irakasleei omenaldia

Page 2: GAIA: M-LEARNING FREI BETTO• EKARPENA: ZER DIO .... alea.pdfFREI BETTO Idazle brasildarra ezaguna da hezkuntza mun-duan. Paulo Freireren ondoan egon zen herrita-rren hezkuntza defendatzen
Page 3: GAIA: M-LEARNING FREI BETTO• EKARPENA: ZER DIO .... alea.pdfFREI BETTO Idazle brasildarra ezaguna da hezkuntza mun-duan. Paulo Freireren ondoan egon zen herrita-rren hezkuntza defendatzen

98. zenbakia. 2005eko maiatza ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚3

Argitaratzailea:XANGORINErrekalde hiribidea, 59. Aguila eraikina, 1. solairua. 20018 DONOSTIA GIPUZKOA. Tel: 943/ 371 408

Fax: 943/ 372 154; www.hikhasi.com; Posta Elektronikoa: [email protected]; Lege Gordailua: SS-1001/95. ISSN: 1135-4690 Erredakzio burua:Ainhoa AzpirozErredakzioa: Joxe Mari Auzmendi, Ixiar Eizagirre Erredakzio batzordea: Mikel Estonba, Mari Karmen Irastorza, Kristina Mardaraz, Josi Oiarbide, Fito

Rodriguez, Maite Saenz, Xabier Sarasua eta Arantxa Urbe. Aholkulkariak: Jaione Apalategi, Abel Ariznabarreta, Bego a Bilbao, Mariam Bilbatua, Felix BasurkoAines Dufau, Xabier Isasi, Irene Lopez-Go i, Izaskun Madariaga, Kepa Perez Urraza, Lore Erriondo, Idoia Fernandez, Amaia Vazquez, Lontxo Oihartzabal, Juanjo

Ota o eta Pruden Sudupe. Administrazioa: Arantxa Goiburu. Diseinua: TRAM¥Graf!k Maketazio, aurreinpresioa: Xangorin.Inprimategia: ANtzA S.A.L.Azaleko irudia: Euskaldundutako irakasleei egindako omenaldia Bilbon apirilaren 11n (Hik Hasi). Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak onetsia(2005-IV-15). Kopurua: 3.500 ale

hik hasiko artikuluez edonon eta edonoiz balia zaitezke. Kasu horietan iturria aipatzea eskertuko genizuke.hik hasik ez ditu bere gain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin.

aurkibidea8

gaiaM-LEARNING

Teknologia berriek aukera asko zabaltzen dituzte, etaegunetik egunera gehiago. Kontua da, tresna berriok

zertarako erabili jakitea. Bada, Zarauzko Arte etaHistoria Museoan ederki asmatu dute PDAk, poltsikokoordenagailuak, nola eta zertarako baliatu ikasleekin.

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA

DEPARTAMENTO DE EDUCACION,UNIVERSIDADES E INVESTIGACION

16elkarrizketa

FREI BETTOIdazle brasildarra ezaguna da hezkuntza mun-duan. Paulo Freireren ondoan egon zen herrita-rren hezkuntza defendatzen. Egun, heziketaren

ikuspegi humanoa defendatzen du.

5 editoriala

6 kronika

8 gaia

M-LEARNING: JOAN ETA IKERTU

16 elkarrizketaFREI BETTO

24 ekarpenaZer dio gorputzak hezitzen ari garenean?Axier Huegun

28 esperientziaJarrerek ere badute zeresana Zangoza ikastolan

31 berriak33 Euskaldundutako irakaslaei omenaldia egin zaie

34 Estatu frantseseko hizkuntza gutxituetako hezkuntza

esperientziak

37 Erakus-truke topaketa Bilbon eta Donostian

40 Muga guztien gainetik... euskaraz!Aguraingo Pedro Lope de Larrea ikastola

Page 4: GAIA: M-LEARNING FREI BETTO• EKARPENA: ZER DIO .... alea.pdfFREI BETTO Idazle brasildarra ezaguna da hezkuntza mun-duan. Paulo Freireren ondoan egon zen herrita-rren hezkuntza defendatzen

hik hasiren harpidedun izan nahi dut, urtean 10 ale eta atera daitezkeen ale bereziak etxean jasoaz

Izena..........................................1. Deitura................................

2. Deitura ...............................Tel.:............................................

Helbidea .....................................................Posta Kodea................

Herria....................................Herrialdea...........................

Ikastetxea...................................Herria......................................

IFZ-NAN ......................................................................................

Aurrezki Kutxa edo Bankua

Entitatea Sukurtsala K.D. Zenbakia

Sinadura

HARPIDETZA SARIAK

(BEZ barne)

40 euro

hik hasiEuskal

heziketarakoaldizkaria

Errekalde hiribidea, 59Aguila eraikina 1. solairua

20.018 DONOSTIA. GIPUZKOA

Tel: 943/ 37 14 08Faxa: 943/ 37 21 54

hik hasikzure parte-hartzea

ezinbestekoa duharpide zaitez!

40 eur40 euro uro urteantean10 aldizkari eta prezio bereziak topaketetan eta argitaratzen ditugun gainontzeko materialetan

www.hikhasi.com

Page 5: GAIA: M-LEARNING FREI BETTO• EKARPENA: ZER DIO .... alea.pdfFREI BETTO Idazle brasildarra ezaguna da hezkuntza mun-duan. Paulo Freireren ondoan egon zen herrita-rren hezkuntza defendatzen

98. zenbakia. 2005eko maiatza ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚5

editorialamaiatza

Pentsa zer izan behar duen familiabatentzat seme edo alaba bat auzoko es-kolara bidaltzea eta bigarrena beste au-zo batekora eramatea. Eta ez boronda-tez, ezinbestean baizik, halabeharrez,derrigorrez. Bada, horixe gertatzen arida Iruñerrian. D eredua eskaintzen du-ten ikastetxeak gainezka daude, eskae-rari erantzun ezinik. Eta zerrenda handi-tzen ari da. Arrotxapea auzoko Patxi La-rraintzar ikastetxean 75 haurrentzako to-kia eskaini du Nafarroako Gobernuakdatorren ikasturterako, eta 3 urteko 86haurrek eman dute izena. AntsoaingoEzkaba ikastetxean 75entzako lekua da-go, eta 97k eman dute izena. Sanduzelai-ko ikastetxean ere eskaera eskaintza bai-no handiagoa da. Ikastoletan 274 hau-rrek eman dute izena eta 49 lekurik gabegelditu dira.

Euskararen Legeak egiten duen zo-nalde banaketan Iruñerria zonalde mis-totzat hartzen da. Zonalde ez euskaldu-netan ez bezala, mistoan D eredua eskai-tzen da sare publikoan, baina adminis-trazioaren esku dago azken erabakia.

Nafarroako Gobernuak erabakitzen dunon zer ireki eta itxi. Ez ditu aintzat har-tzen zentroek eta gurasoek egiten dituz-ten eskaerak (Orkoiengo San Miguelikastetxearena kasu, D eredua irekitze-ko eskaera egiten baitu behin eta berri-ro). Gobernua zonifikazioa bultzatzenari da; hau da, auzo guztietan D ereduaeskaintzeko ordez, auzo batzuetan soi-lik eskaintzen du. Ondorioz, zentro ba-tzuk gainezka egiten ari dira.

Gurasoen eta gizarteko hainbat el-karte eta eragileen nahiak ez ditu bete-tzen. Baina horiek ez dira nekatu. Hain-bat mobilizazio eta adierazpen egin di-tuzte, etsi gabe, zentroen egoera larriasalatzeko. Urteak daramatzate Sortzen-Ikasbatuazeko kideek eta Sortzen-Gu-rasoak-eko aitek eta amek eskola publi-ko berri eta euskaldun baten alde lane-an. Meritu itzela dute, gormutua den ad-ministrazioaren aurrean tinko eusten ja-kin dutelako. Horrela jarraitzeko indarraeman nahi diegu, inork baino hobetobaitakite lan horrek emaitzak ematen di-tuela.

IIrruuñeerrrriikkoo DD eerreedduukkoo iikkaasstteettxxeeeenn eeggooeerraa:: hhaazzii bbaaii,, ppiillaattuu eezz

Iruerriko D ereduko ikastetxebatzuk gainezka daude. Guraso-ek euskarazko irakaskuntza nahidute seme-alabentzat; admini-trazioak ez die erantzun egokirikematen. Zonifikazioaren ondo-rioz, haurrak leku batzuetan pila-tzen ari dira. Horrela ezin da ber-matu kalitatezko hezkuntzarik.

Ezin jakin presio edo nahi sozial ho-rrek bultzata hasi zen edo ez, baina Nafa-rroako Parlamentuko hizkuntz politika-rako batzordea politika horri buruz arituda eztabaidan. Zortzi hilabetez jardundira ponentziak aurkezten eta proposa-men berriak mahaigaineratzen (batzukaurrerakoiagoak eta beste batzuk atze-rakoiagoak). Zortzi hilabete, adostasu-nik ez lortzeko. Badirudi PSNk ez duelaetsi eta mozio bat aurkeztuko duelaakordio bat lortze aldera.

Oraingoz, ordea, ez da adostasuniklortu eta zonifikazioak bere horretan ja-rraituko du. Horregatik, tinko jarraitubehar dugu lanean Nafarroako hizkuntzpolitikaren norabidea aldatzeko. Ezin-bestekoa da euskara ofiziala izatea Nafa-rroa osoan eta zonifikazioa deusesta-tzea. Hizkuntz eskubideak giza eskubi-de izanik, bermatu egin behar dira. Az-ken batean, euskararen normalizazioahelburu duen hizkuntz politika beharda. Hori aldarrikatu behar da parlamen-tuan, ikastetxeetan, komunikabideetaneta kalean.

Page 6: GAIA: M-LEARNING FREI BETTO• EKARPENA: ZER DIO .... alea.pdfFREI BETTO Idazle brasildarra ezaguna da hezkuntza mun-duan. Paulo Freireren ondoan egon zen herrita-rren hezkuntza defendatzen

6 ❘ hik hasi ❘98. zenbakia. 2005eko maiatza

kronikaE t e n i k g a b e k o b e r r i k u n t z a k e t a

Lanbide Heziketan berri-kuntza ugari Euskal Herriosoan

Hezkuntek Lapurdi, Nafarroa Be-herea eta Zuberoako Lanbide Heziketasustatzeko xedez sortutako elkarte batda. Ikasleei Hego Euskal Herriko D ere-duko lanbide eskoletan ikasteko la-guntza ematen die.

Iparraldean Seaskan ikasten dutenikasleek ikasketa guztiak euskaraz egi-ten dituzte, baina lizeotik atera ondo-ren, ez dute ezer euskaraz, unibertsita-tean euskal ikasketak egiten ez badi-tuzte bederen. Gainerako unibertsitateikasketak eta lanbide ikasketak fran-tsesez baino ez dira eskaintzen.

Egoera horretan, Hezkuntek-ekteknologia ikasketak bultzatu nahi di-tu. Gazteei prestakuntzan lagundunahi die, eta bere gain hartzen ditu ikas-leen matrikulazio gastuak, etxebizitzaedo janaria.

Badu bigarren helburu garrantzitsubat ere: Iparraldean industria garatzeaeta behar diren bitartekoak sortzea, ho-rretarako ohiturarik ez baitago.

Ikasturte honetan bederatzi gazteari dira Hegoaldeko lanbide eskoletanikasten.

Nafarroan Lanbide Heziketaren il-do berriak zehaztu ditu bertako gober-nuak. Espainiako Gobernua kalifika-zio sistema berri bat prestatzen ari daeta horri loturik egin dute aldaketa en-presariekin eta CCOO eta UGT sindika-tuekin adostuta. Ikasleen heziketa etakalifikazioa hobetzea du helburu alda-ketak, eta lau ildo nagusi zehaztu dirahorretarako: zentro integratuak osa-tzea ikasleentzat eta langileentzat; in-formazioa zabaltzeko eta aholkuakemateko bideak garatzea eta bultza-tzea; enpresetako langileek duten ja-kintza eta trebezia maila neurtzeko etakualifikatzeko prozesuak zehaztekobideak finkatzea.

Berrikuntzekin jarraituz, Errente-rian (Gipuzkoa) irekitako Tknika zen-troa aipatu behar. Lanbide Heziketara-ko eta etengabeko ikaskuntzarako be-rrikuntza zentroa da eta erreferente bi-lakatu nahi du bai Euskal Herrian etabai hemendik at ere. Informazio eta ko-munikazio teknologia berriak, ikerke-ta, berrikuntzak, ikastetxeak, enpre-sak, ideia berriak... izango ditu egune-roko jardunaren ardatz.

Nafarroako haur eskolen egoeranahasia bada, etorkizuna are

nahasiago. Hainbat udalek herriekimeneko lege proposamena

aurkeztu dute, baina NafarroakoParlamentuko Mahaiak atzerabota du. Proposamen horretanzera eskatzen zen: 0-3 urteko

haur eskolen ardura NafarroakoGobernuak hartzea.

Herri ekimenak huts eginondoren, hurrengo bi

hilabeteetan lege proposamenaegingo dute eta ekainean

igorriko dute ParlamentukoMahaira.

Udaletako ordezkarien arabera,gaur egun udal guztiek ezin

diote aurre egin haur eskolekeskatzen duten inbertsioari, eta

eskolak dituztenentzat ere“karga” handia suposatzen du.

EAEko HaurreskolakPartzuergoan, ostera, beste

arazo batzuk dituzte. Bertakolangileak ez daude ados

Partzuergoko Zuzendaritzaegiten ari den hainbat gauzekin.Desadostasunak daude hainbat

punturen inguruan: lanhitzarmena, hezitzaileen zein

haurren ordutegia, lan osasuna,ikuspegi pedagogikoa...

Page 7: GAIA: M-LEARNING FREI BETTO• EKARPENA: ZER DIO .... alea.pdfFREI BETTO Idazle brasildarra ezaguna da hezkuntza mun-duan. Paulo Freireren ondoan egon zen herrita-rren hezkuntza defendatzen

98. zenbakia. 2005eko maiatza ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚7

e g u n e r a t z e a k i r a k a s k u n t z a n

Irakasleek egin behar dutena daikasi, ikasi eta ikasi.Anjeles Iztueta

Nafarroako D eredukoikastetxeak leku arazolarriekin daude

Nafarroako Parlamentuko hizkun-tza politikarako batzordea zortzi hila-betez jardun da gobernuaren hizkun-tza politika aztertzen. Hainbat txostenizan dituzte esku artean, baina azkene-an ez dute inolako adostasunik lortu.Horrenbestez, gauzek lehengo mo-duan jarraituko dute. Hala ere, PSNkmozio bat aurkeztu du Nafarroako Par-lamentuan. Ponentzia berriro martxanjarri nahi du Iruñerriko egoera eta Erri-berako ikastolena soluzionatzeko.

Euskara Kultur Elkargoa etsita ager-tu da, politikariek ez dutelako lortu he-rritarren eskaerei erantzunik ematea.Hizkuntza Gutxituen Europar Bulego-arentzat frogatuta gelditu da euskaraeztabaida politikoko gai bat dela. EtaAurten Bai Fundazioaren hitzetan,“akordio zabal eta sakonaren beharra”

Azpeitian gazte hizkerari buruzkojardunaldiak egin ziren hilaren

hasieran Ttakun kultur elkarteaketa Urtxintxa Eskolak antolatua,

eta ondorio ugari atera zituzten, baiEuskal Herri osotik joandako

gazteek eta baita helduek ere. Eztabaidaren muinetako bat gazte

hizkera estandarraren izan zen:hizkera estandarrik edo baturik

behar den ala ez. Helduek baietzuste badute ere, gazteak ez daudeados. Hizkuntza estandar moduan

euskara batua hor egonik, norberakbere hizkera mantentzea

aberatsagoa dela pentsatzen dute.Horren aldeko hainbat argudio

dituzte: bakoitzak bere euskalkiaerabilita lasaiago mintzatzen dira

eta elkar ederki ulertzen dute,naturaltasunik ez dute galtzen, eta

aberatsagoa da. Horri heltzearenaldekoak dira gazteak, eta horrekin

gazte hizkera indartzeko apustuaegin nahi dute. Horretarako, gaztehizkera sortzeko, ezagutzeko etaerabiltzeko konpromisoa agertu

dute. Gazte topaketak bultzatzeaegoki ikusten dute xede hori

lortzeko, edo bideratzen hasteko,bederen.

Hala ere, bide horretan gainerakogizarte eragileen laguntza eskatzendute. Administrazioei gazte hizkerabultzatzeko programak diseinatzea

eta martxan jartzea eskatzen diete.Komunikabideei kazetariak gazte

hizkeran prestatzea eta hizkera horimodu naturalean erabiliko duten

telesail, aldizkari... gehiago egitea.Eta irakaskuntzari hizkera hori

zeharka lantzeko saioak, hitzaldiaketa abar bideratzea.

nabarmen ikusi da.Bien bitartean, seme-alabentzat

euskararen aldeko hautua egiten dutengurasoak gero eta gehiago dira. Dato-rren ikasturteko aurrematrikulazioetanislatuta gelditu da.

Orain, arazoa leku falta da, bai ikas-toletan eta bai Iruñerriko eskola publi-koetan. Iruñerriko ikastoletan 274 ikas-lek eman dute izena, baina 225entzatbaino ez dute lekua; 49 haur sare publi-kora bideratu beharra izan dute. Arro-txapea auzoko Patxi Larraintzar eskolapublikoan 75 haurrentzako lekua es-kaini dute, eta 86k eman dute izena. An-tsoaingo Ezkaba ikastetxean ere 75en-tzako lekua dago eta 93 matrikulatu di-ra. Arazo bera dute Txantreako ArturoCampionek eta Axular ikastolak, San-duzelaiko ikastetxeak eta Alde Zaha-rreko San Frantziskok.

Nafarroako Gobernuak eman duen“irtenbidea” zera izan da: Arrotxapea-ko Cardenal Ilundain ikastetxean,orain arte gaztelaniazko eta ingelesez-ko ereduak eskaintzen zituen eskolan,euskarazko lerro bat irekitzea Patxi La-rainzarreko haurrentzat. 25 haurren-tzako tokia izanen da. Patxi Larrainza-rreko gurasoak, ikasleak eta irakasleakeraikin berriaren zain daude aspalditik.

Sortzen-Ikasbatuazen iritziz “aurre-rapausotzat” jo behar da D ereduko le-rro berri bat irekitzea, baina horrek ezdu arazoa konpontzen.

Page 8: GAIA: M-LEARNING FREI BETTO• EKARPENA: ZER DIO .... alea.pdfFREI BETTO Idazle brasildarra ezaguna da hezkuntza mun-duan. Paulo Freireren ondoan egon zen herrita-rren hezkuntza defendatzen

8 ❘ hik hasi ❘98. zenbakia. 2005eko maiatza

GAIAM-learningjoan eta ikertu

Page 9: GAIA: M-LEARNING FREI BETTO• EKARPENA: ZER DIO .... alea.pdfFREI BETTO Idazle brasildarra ezaguna da hezkuntza mun-duan. Paulo Freireren ondoan egon zen herrita-rren hezkuntza defendatzen

98. zenbakia. 2005eko maiatza ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚9

G

Zarauzko Arte eta His-toria Museoak m-learning-eko programa bat eskaini-ko die ikastetxeei irailetikaurrera. Ikasleak herrian barre-

na ikertzen jarriko ditu,puntako teknologia es-kuan, arkeologiako eta ar-teko inkognitei erantzunaaurkitzeko. Errotik kons-truktibista den plantea-mendu hau posible izate-ko, teknologiak gaur es-kaintzen dituen aukerakikertu behar izan dituzte.EHUko Berril@b ikerketalaborategiarekin aritu di-ra elkarlanean.

Menosca izendatu du-ten proiektu honek, beraz,ate bat irekiko du aurre-rantzeko programa didak-tikoentzat eta museoen-tzat.

Zer da m-learning delakoa? Meto-dologia bat da, eta bere ezaugarri nagu-sia da non-nahi zabiltzala ere egoerahorretan behar duzun informazioa jasoahal izatea poltsikoko ordenagailu batiesker (“mugimenduan ikasi” litzatekemovil-learning hitzaren esanahia).Adibide baterako, laster ikusiko duguneszena bat: txangoan Santimamiñekokobazuloetara joan, eta gidaria etorriaurretik ikasleek sakeletik pantaila ate-rako dute, GPSko mapa digitalean ko-bazuloak markatu, eta hormairudieiburuzko testuak edo azalpenezko bi-deoak jaitsiko dituzte saretik. Gero, ma-kina berarekin argazki digitala atera es-talaktitei, bideoz grabatu irakaslea pa-sabide estuan kabitu ezinik, gidariaren“txapa” audioan hartu, eta patrikara or-denagailua, berriz ere.

Hori dena teknologikoki posible dagaur PDA edo poltsikoan eramatekomoduko ordenagailuei esker (uhinenbidez funtzionatzen dutenak). Lasterdenek izango omen dugu halako batpoltsikoan, telefono mugikorrekin ger-tatu zen bezala. Hori dela-eta, informa-zio-komunikaziorako tresna berri ho-nek zer aplikazio izan ditzakeen iker-tzen ari dira, une honetan, mundu oso-an.

Museoak, lauhormatatik kanpora

Zarauzko Arte eta HistoriaMuseoan m-learning-eko pro-grama ikastetxeentzat zabalik

Hezkuntzan nola atera zukua tek-nologia mugikorrari? Mundu mailanerreferente izango den programa berri-tzaile bat Zarauzko Arte eta HistoriaMuseoaren ekimenez sortu da.

Zarauzko Arte eta Historia Museo-ak bere ondarearen dibulgazioa egite-ko, ikastetxeei heziketa programak es-kaini izan dizkie urtetan; programa ho-riek Arazi S.Coop. formazio enpresakantolatzen ditu. Arazi formazio enpre-saren erronka zera izan da: nola sortuarkeologia lantzeko heziketa progra-ma bat, teknologiak gaur eskaintzen di-tuen aukeren bidez. EHUko IrakasleEskolara jo, eta Berril@b ikerketa talde-ak lagundu die ideia gauzatzen (Be-rril@b Hezkuntza Berrikuntza eta Tek-nologia Berrien Laborategia da).Proiektua diruz lagundu dutenak, be-rriz, EHU, Gipuzkoako Foru Aldundiaeta Zarauzko Udala dira. Hiru urte joandira hasi zirenetik, eta inplementaziofasean sartu dira oraintsu. Zarautz ber-tako ikastetxeak ari dira programa es-perimentatzen. Emaitza guztiak onakbadira, datorren irailean bertan irekikodizkiete ateak Euskal Herriko ikastetxeguztiei.

Arg.: Foto Xanti

Arg.: Zarauzko Arte eta Historia Museoa

Page 10: GAIA: M-LEARNING FREI BETTO• EKARPENA: ZER DIO .... alea.pdfFREI BETTO Idazle brasildarra ezaguna da hezkuntza mun-duan. Paulo Freireren ondoan egon zen herrita-rren hezkuntza defendatzen

10 ❘ hik hasi ❘98. zenbakia. 2005eko maiatza

Erromatar aztarnak eta es-kultura garaikideak ikergai

Zarauzko Arte eta Historia Museoradatozen ikastetxeek bi ibilbide izangodituzte aukeran: historiaren ibilbidea(Burdin Aroko aztarnak, Erromatarrengaraikoak eta Erdi Arokoak baitaudeherrian), edota artearen ibilbidea (mu-seoaz gain, Zarautz eskulturen herriabaita).

Ibilbidea bata zein bestea izan, ikas-prozesua bera da. Hiru memento be-reizten dira programa didaktikoan: le-henik, Zarautzera joan aurretik eskolanegin beharreko aurre-lana. Bigarrenik,Zarautzen egingo duten kanpo lana.Eta hirugarrenik, eskolara bueltatzeanjasotako informazioarekin egingo du-ten lana.

Eskolan, Interneten www.menos-ca.com gunean sartu eta bertan hasikodira programa didaktikoa lantzen. Ikas-leei pantailan agertuko zaie zer ikas-prozesu burutuko duten, zer rol hartubeharko duten (ikerlari rola ala artistarola), zer lan eskatuko zaien prozesua-ren amaieran eta nola ebaluatuko den(ikaslea uneoro bere ikas-prozesurenkontziente izan dadin bilatuz). Eta au-rre-ezagutzak aktibatuko dira, ikasteardaudenari sarrera bat eginez. Horreta-rako, Interneten hainbat informazio ja-so beharko dute, bilaketa gidatuarenbidez (web orri batzuk gomendatukozaizkie Interneteko mare magnumho-rretan gal ez daitezen).

Behin Zarautzera joanda, museoa nbilduko dira lehenik, eta gero taldekajarrita, PDA edo poltsikoko ordenagai-luak hartu, eta kanpo lana egin beharkodute: azken lana egiteko beharko du-ten informazioaren bila aterako dira.Pantailan GPSak azalduko die zer-nondagoen. Behin intereseko lekura iritsi-ta, datu bilketa nola egin jakiteko PDAkeskainiko dizkie orientabideak (“gra-batu halakori elkarrizketa”, edo “jasotopatzen duzuena bideoz”, edo “begi-ratu eskultura honi buruzko informa-zioa halako helbidetan”). Ibilbideanzehar, beraz, ikasleek kanpo lana egin-go dute, informazioa jasoz audioan, i-rudian zein testuan. Bukaeran aztarna-

tegia bisitatuko dute museoaren egoi-tzan.

Eskolara itzulita, tokian jasotako in-formazio hori manipulatu beharko du-te azken lana osatzeko: power pointe-an historiari buruzko azalpena presta-tu, edota arte-lanetan oinarrituta kata-logo turistiko bat osatu. Ikasleen languztiak, gainera, museoaren web o-rrian jarriko dira. Ikastetxeek museoaberrelikatuko dute, beraz, ikuspegienmosaiko bat osatuz. Izan ere, ikasleen-tzat zenbaitetan interesgarriagoa gertadaiteke ondareaz beren adineko batekegiten duen irakurketa, museoaren a-zalpenak baino. Artistentzat ere gauzahandia da euren eskulturen aurrean i-kasleek zer inpresio jasotzen duten ja-kitea.

Pedagogikoki irekitzen di-tuen aukerak: konstruktibis-moa praktikara eramatea

Heziketa proiektu honen abiapun-tua testuinguru errealak eta esangura-tsuak sortzea da, bertan ikasten denaaipagarria izan dadin. Scribner (1986)autoreak dioen bezala, edozein ikaske-ta eraginkorragoan baita testuingurua

Menosca: erroma-tarrek utzi zuten tes-

tigantza bakarra

Erromatarrek gure herriare-kin izan zuten harremana-

ren berri testu klasikoetansoilik aurki zitekeen orainarte. Estrabonek, Pliniok

eta Ptolomeok euskal kos-talde honetan tribu batzuk

bazirela aipatzen zuten.

Baina hortik aurrera, aztar-narik ez. Historiako mito

zahar batek dio, erromata-rrak ez zirela hemen izan;

ez omen zuten euskal“Asterix” eta “Obelix”-ak

garaitzerik izan. Zarautzen azaldu diren

aztarnek hankaz gora botadute mitoa: 9.000 zeramika

zati aurkitu dituzte,Erromatar zuzenak direnak,

Santa Maria elizarenazpian. Aztarna horiei

esker, Pliniok bere testue-tan aipatzen zuen

Menosca, barduluen kostal-deko herria, kokatu ahalizan dute: Ernio mendiaketa Urola eta Oria ibaiek

osatzen duten triangeluan.

Ikasketa proze-sua konstrukti-bismoaren erro-etan oinarrituko

da: ikasleakikerle bihurtukodira, eta lekuanbertan arakatubeharko dute,jasotako infor-

mazio guztiare-kin ezagutza eraikitzeko.

Arg.: Foto Xanti

Page 11: GAIA: M-LEARNING FREI BETTO• EKARPENA: ZER DIO .... alea.pdfFREI BETTO Idazle brasildarra ezaguna da hezkuntza mun-duan. Paulo Freireren ondoan egon zen herrita-rren hezkuntza defendatzen

98. zenbakia. 2005eko maiatza ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚11

G GAIAM-learning joan eta ikertu

erreala denean, bertan ikasten dena gu-re oinarrizko ezagutzen zati bihurtzendenelako. Horretarako, proiektua e-rromatarrek “Menosca” bataiatu zutenlekuan kokatu dute: Gipuzkoako Oriaeta Urola ibaien artean, hegoalderantzPagoeta eta Ernio gailurrekin mugatuz(Zumaia, Getaria, Zarautz, Orio eta Aiaherriak biltzen dituela). Lurralde geo-grafiko eta sozial honek bi dimentsiohartuko ditu: batetik edukia izango da(bertako ondarea izango da aztergai),eta bestetik ikas-toki izango da (espa-zio fisiko horretan bertan egingo dirajarduerak eta bertan eraikiko da ezagu-tza).

Ikasketa prozesua, berriz, kons-truktibismoaren erroetan oinarritukoda: ikasleak ikerle bihurtuko dira, etalekuan bertan arakatu beharko dute, ja-sotako informazio guztiarekin ezagu-tza eraikitzeko. Beraz, ikasten ikasikodute, ezagutza zientifikoa eraikitzekobidea berregingo dute. Teknologiarenfuntzioa, prozesu hori bideratzea eta e-rraztea izango da.

Etorkizuneko museoak: lu-rralde-museoak

Museoaren kontzeptua erabat alda-tuko da teknologia berriek eskaintzenduten aukerari esker. Izan ere, kultur e-lementuak lau horma artean sartzeaksoilik ez du zentzurik izango, posibledenean elementu horiek bere testuin-guru naturalean ikustea (herrian edokokatuta dagoen lekuan bertan), etagainera, elementu horien informazioaere zuzenean jasoko dugunean poltsi-

koko ordenagailutik (azalpen bideoak,testuak edo audioak jasoko ditugu sa-retik, pantailako mapa digitalean ele-mentu hori seinalatzen dugunean).Hortaz, etorkizunean museoaren hor-matan soilik sartuko da bestela behatuezin den ondarea. Museoa erlikien ka-xa izatetik, bere lurraldeko ondarearendinamizatzaile izatera pasako da, etaondarearen interpretazioaren bidez lu-rraldean garapen soziala eta biztanleenbizi kalitatea hobetzea izango da bereerronka.

“Lurralde-Museoa” izena eman zaiokontzeptzio berri horri bi zentzugatik:batetik, zentzu fisikoan, lurralde geo-grafiko bat hormarik gabeko museo e-rraldoi bihurtzen duelako biztanle etaguzti, etengabeko mugimenduan eral-datzen dena. Eta bestetik, kudeaketa e-gitura den aldetik, lurralde-museoa ga-rapen sustengarriko prozesuak zuzen-tzeko gai izango delako, ondarea nolaerabili kudeatuz eta lurraldearen inter-pretaziorako estrategia bat martxan ja-rriz.

PDA: patrikakoordenagailuaZer da? PDA (Personal DigitalAssistant), izatez, agendaelektroniko bat da, bainaorain 3 urteko edozein ordena-gailu arruntek adinako kapazi-tatea duena, baita haiekadina ezaugarri eta konekta-tzeko gaitasuna ere.Horregatik eman zaie “poltsi-koko ordenagailu” edo “esku-ko ordenagailu” izena.

Aparailu bakarrak honakohauek izan ditzake: ordenagai-luko programak, interneta,telefonoa, argazki kamera,audio grabagailua, bideo gra-bagailua, GPS, agenda, egute-gia...Wifi sistema: kablerik gabefuntzionatzen du PDAk, uhinenbidez. Beraz, PDA batekinInternetera konektatu ahalizateko, ezinbestekoa da zau-den tokian wifi sistemakoantena bat egotea. Gaur wifiantenak leku gutxitan daudenarren, laster toki denetan jarri-ta egongo dira.Prezioak: 200-800 euro bitar-tean kosta daiteke, prestazio-en eta etxearen arabera. Denen patrikan, laster.Telefono mugikorrarekin ger-tatu zen bezala, hilabetebatzuk barru PDA ere ia biz-tanle guztien patrikan egongodela aurreikusten dute.

IKASTETXEEI ZABALIK

Irailetik aurrera ireki nahi dizkie-

te ateak ikastetxe guztiei.

Zarauzko Arte eta HistoriaMuseoa.Tel.: 943 835 281 Kontaktua: Juanjo AranburuInformazio gehiago:www.menosca.com

Page 12: GAIA: M-LEARNING FREI BETTO• EKARPENA: ZER DIO .... alea.pdfFREI BETTO Idazle brasildarra ezaguna da hezkuntza mun-duan. Paulo Freireren ondoan egon zen herrita-rren hezkuntza defendatzen

12 ❘ hik hasi ❘98. zenbakia. 2005eko maiatza

Teknologia berrien adiktoak diragaurko gaztetxoak. Zaletasun horiikasketa prozesurako baliatu nahiizan duzue...

J. Aberasturi.- “Mugikorra ikasleguztiek erabiltzen dute DBHn, eta gubaino azkarrago. Teknologia berriekinez dute arazorik. Eta gantxoa izan daite-ke eurek kontaktu zuzena duten tresnahori ikasteko baliatzea. Lagunei argaz-kiak ateratzeko erabali beharrean, in-formazioa biltzeko, gordetzeko, mani-pulatzeko… erabiliko dute. Joko mo-duan, baina ikasteko, azkenean.

Correa.- “M-learning-ak ikasleenerrendimendua hobetzen omen duela-eta, ikerketak egiten ari dira. Teknolo-giak errendimenduan eragiten duenzerbait badu (motibazioa bultzatzenduela, edo ikasteko prozesuak erraztendituela, edo ez dakit zer den zehazki).

Teknologiak gaur ikas-prozesue-tan eskaintzen dituen aukerak ez dira

“IKTak eskolan erabiltzeko muga irakaskuntzaz dagoen kontzepzioa da”

oraindik eskolara eraman behar bes-te.

Correa.- “Eskolan ikasten ikasi be-har dela esaten dugu beti, edota ikasi bi-zitza osoan zehar egin behar dela. Tek-nologiak asko errazten ditu prozesu ho-riek, baina muga batekin egiten dugutopo: irakaskuntzaz dagoen kontzep-tzioarekin, eta hori eguneroko aktibita-teetan islatzen da.

Eskolak traba pila bat du teknolo-giak benetan dakarren berrikuntzaonartzeko. Kontua ez baita teknologiasartzea soilik, curriculumean hainbatgauza aldatu behar dira. Eskatzen duplanteatzea haurrak eskoletan zertara-ko dauden, irakaslearen papera zeinizan daitekeen teknologia berriei esker,eta ikasleen papera zein izango den,protagonismoa nori eman, zer-nolakoekintzak planteatu…

Ibañez.- Azken finean, teknologiaedukia den bitartean, ez da teknologiaerabiltzen edukiak lantzeko, eta hori daarazoa. Guretzat gakoa da eskura dau-

kagun teknologia erabiltzea, horrelaedukiak lantzeko. Kasu honetan, m-le-arning-eko teknologia puntakoa da,baina era berean eskura dago, ez da ma-neiatzen zaila edo ekonomikoki lortuezinezkoa.

PDA izeneko aparailua erabilikodute Zarautz museora joaten direnikasleek. Tresna hori irakasle gehie-nek ez dute ezagutzen; horrek atzeraeginarazten die ala ez?

J. Aberasturi.- Nik beldur hori ba-neukan, baina kontrakoa izan da, esko-lak animatu egin dira. Gainera, esker-tzen dute berritasuna, ikasleentzat ereoso erakargarria izango dela ikustendutelako .

Ibañez.- Irakasleen jarrera asko al-datu da lau urteren barruan. Gaur ira-kasleek gehiago dakite teknologiaz,baina, gainera, ikasi dute onartzen ikas-leek eurek baino gehiago dakitela apa-railuez, eta hori ez dela arazo bat; alde-rantziz, gelan ikasleek laguntzen badi-zute, orduan eta hobeto. Gaurko ikasle-

Alex IBA EZ, Estitxu JIMENEZ de ABERASTURI, Joxemi CORREABERRILaB-eko kideak (EHUko Hezkuntza Berrikuntza eta Teknologia Berrien Laborategia).

Ibañez: “Irakasleenjarrera asko aldatu

da lau urterenbarruan. Gaur irakas-leek gehiago dakiteteknologiaz, baina,gainera, ikasi duteonartzen ikasleek

eurek baino gehiagodakitela aparailuez,

eta hori ez delaarazo bat”

Page 13: GAIA: M-LEARNING FREI BETTO• EKARPENA: ZER DIO .... alea.pdfFREI BETTO Idazle brasildarra ezaguna da hezkuntza mun-duan. Paulo Freireren ondoan egon zen herrita-rren hezkuntza defendatzen

98. zenbakia. 2005eko maiatza ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚13

G

ek guk baino mugikor hobeak dituzte,prestazio gehiagorekin, eta gainera,prestazio horiei etekina ateratzen die-te, saltseatzeko denbora eta ikastekokuriositatea daukatelako. Irakasleakulertu behar du teknologia berrietan eresoilik beharrezkoa zaiona hartu beharduela, eta gainerakoak ez ditu zertan ja-kin ere, dena ezin baita menderatu.

Museoek eskaintzen dituzten hez-kuntza programak eskolen curriculu-mean txertatzeak zer garrantzia du?

Correa.- Eskolari gauza pila bat es-katzen diogu, eta eskola ezin da denerairitsi. Curriculumeko hainbat alor osomodu erakargarrian landu daitezke,beste hezkuntza eragile horiei esker(museoak, interpretazio zentroak…).Dibulgazioan eta heziketa programa-tan Zarauzko Arte eta Historia Museoakeskolarekiko duen jarrera mirestekoada. Eta Zarauzko herriarentzat ere osobaliotsua da halako esperientzia batmuntatuta edukitzea.

Ibañez.- Azkenean, museoak egi-ten duen hezkuntza programa hori, es-kola curriculumeko parte bihurtzen da.Alegia, zikloa ondo itxita gelditzen da:ez da museoak eskaini egiten duela etakito, baizik eta eskolak beregain har-tzen duela. Sistema horri esker eskolaklan ikaragarri kentzen du gainetik.Gaur egun beste hezkuntza eragileeneskaintza oso zabala da, eta eskolak no-ra joan aukeratu egin behar du bere cu-rriculumaren arabera edota landu nahiduen gaiaren arabera.

Correa.- Eta garrantzitsua dena:museoentzat askoz errazagoa izan dai-teke teknologia sartzea eta berrikuntzaaktibitateak planteatzea, eskolarentzatbaino. Museoen helburuetako bat di-bulgazioa baita, eta jendearengana iris-

teko behartuta daude aktibitate erakar-garriak eskaintzera, zerbait berria, pun-takoa eskaintzera. Beraz, aurrerantze-an ere halako heziketa esperientzia be-rritzaileak museoetatik bidera daitez-ke.

Alde horretatik ere, Zarauzko Arteeta Historia Museoak m-learning-eanesperimentatzeko egin duen apustuaez da museo guztietan topa daitekeenzerbait. Beste museoetan oso erlikiaaberatsak egongo dira akaso, baina ezdituzte halako heziketa programakmuntatzen, agian museo horien unegorena ez delako iritsi oraindik. Nik us-te behin esperientzia batzuk martxanjarrita, hemendik aurrera asko zabaldu-ko direla beste museoetara ere.

M-learning-ean oinarritutako pro-grama erreferenteak Europan daude,baina oso programa gutxi garatu diraoraindik. Zuena ekarpen handia izan-go da, beraz; erreferente bat, mundumailan ere.

Ibañez.- M-learning-a garatu gabedago oraindik. Gu orain 3 urte hasi gi-nen artikulu batzuk irakurri eta esanaz:“hauxe da egin nahi duguna”. Bainahau dena ez da gu inbentatzen ari garenzerbait ere; nonbaitetik ideia batzuk da-biltza hara-hona, eta pentsatzen dutmundu guztian ari direla teknologia be-rriek dituzten aplikazio posibleak pen-tsatzen, eta laster perretxikoak bezalaaterako direla gauza diferenteak, bainaera berean, oso antzekoak direnak.

Correa.- Jada ahaztuta daukagu,baina orain 6 urte nahiko arraroa zen u-nitate didaktikoak egiteko Internetaerabiltzea. Teknologikoki ordurakoposible zen, eta erraza zen berez, bainaaplikazio hori garatu gabe zegoenoraindik. M-learning-arekin berdin

gertatzen da: orain ari gara mugikorrak,PDAk, wiffiak ikusten, eta hemendikhilabete batzuetara jende guztia horiekerabiltzen hasiko da, eta normalenaizango da.

Ibañez.- Gu EHUko ikerketa taldebat gara, eta hain justu unibertsitatea-ren helburuak etorriko den horren gai-nean lan egitea, esperimentatzea izanbehar du; horretan datza ikerkuntza.Behin gauzak martxan jartzen direne-an, horiek garatuko dituzten enpresakez dira faltako.

Gure kasuan, teknologia berrietanoinarritzen den heziketa programa haubukatzen dugunean, prestatuta egon-go gara (eta Zarauzko Arte eta HistoriaMuseoa ere prestatuta egongo da) da-tozen aldaketei oso baldintza onetanaurre egiteko.

Correa:“Museoen helbu-

ruetako bat dibul-gazioa da, etajendearengana

iristera behartutadaude aktibitate

erakargarriakeskainiz. Beraz,

horrelako hezike-ta esperientzia

berritzaileakmuseoetatik

bidera daitezke”

GAIAM-learning joan eta ikertu

Page 14: GAIA: M-LEARNING FREI BETTO• EKARPENA: ZER DIO .... alea.pdfFREI BETTO Idazle brasildarra ezaguna da hezkuntza mun-duan. Paulo Freireren ondoan egon zen herrita-rren hezkuntza defendatzen

14 ❘ hik hasi ❘98. zenbakia. 2005eko maiatza

Derrigorrezko eskolaldian herrita-rrak zein oinarrizko ikasketa egin behardituen erabakitzea da egungo eskola-ren erronkarik nagusienetako bat; hauda, gain-informazioaren garaian curri-culumaren hautaketa eta sekuentziaegitea.

Derrigorrezko eskola orokortu ze-netik, diziplina akademikoetan oinarri-tutako curriculuma proposatu izan da.Aukera horren alde egin zuten hezkun-tza sistemarik gehienek, nahiz eta arazoasko zekartzan.

Zer muga ditu diziplinazkocurriculumak?

Diziplinazko planteamenduek ga-rrantzi handiegia ematen diote jakintzapurista eta abstraktuari, eta horrek gi-zarte arazoak alde batera uztea dakar.Orokorrean, diziplinazko curriculu-mak:

• Botere zentro batetik irakaskun-tza kontrolatzea errazten du (adminis-traziotik, zuzendaritzatik). Horrek, gi-zarte eta kultur errealitate desberdinakkontuan hartzea zailtzen du.

• Irakasleen lanean eta papereanoinarritzen da ia erabat.

• Akademikoki ondo egokitutakojendearengan pentsatzen du eta bestegaitasun mota bateko ikasleen erreko-nozimendua eta balorazioa zailtzen di-tu.

• Ez ditu kontuan hartzen ikasleenizaerak eta interesak.

• Errealitatearen errepresentaziozatitua aurkezten du.

• Gerturatze pedagogiko instrukti-boegia eta erreproduzitzaileegia era-biltzen du, aldez aurretik testu liburueketa irakasleek liseritutako informazio-tik abiatuta.

“Naturaltzat” hartzen den curriculu-

Eskolaren erronka berriakinformazioaren gizartean

EHUko Berril@b-eko eta Arazi enpresako kideak

maren kontzepzio errotu horrek gala-razten ditu paradigma pedagogiko be-rriak eta IKTak planifikazioan erabil-tzea eta praktikan jartzea.

Curriculum integratuarenikuspegiak, zer aukera eta zerarrisku dakartza?

Curriculum integratua txertatzenduten eskolek artxipielago izateari utzinahi diote, diziplinek, sailen antola-menduek eta ordutegiek zatitutakouharte izateari utzi, isolamendu horigaindituta ikasleen alde jartzeko eta ezhaien kontra. Curriculum integratua ezda baztertzailea, ez baitu eskolako ja-kintza ordenatzeko modu bakar batmarkatzen.

Ikasleei bizitza errealeko arazoeta-tik abiatuta ikertzen erakutsi nahi zaie.Ikasleak prozedurak lantzen ditu azke-nean egiten ikasteko eta pentsatzenikasteko, hori izango baitzaio lagunga-rri bizitza osoan zehar ikasten jarraitze-ko. Testuinguru horretan, IKTek, infor-mazioa tratatzeko erreminta indartsudiren aldetik, balio hezitzaile eta pres-tatzailea hartzen dute. Eta, batik bat, es-kolako jakintza eguneratzeko klabeadira, baita ikasle bakoitzak errealitatea-ren esparru askotarikoak arakatzeko

Garrantzitsua dainformazio iturriakerabiltzen jakitea,

eta horretarakobidea errazten

dute IKTek

Page 15: GAIA: M-LEARNING FREI BETTO• EKARPENA: ZER DIO .... alea.pdfFREI BETTO Idazle brasildarra ezaguna da hezkuntza mun-duan. Paulo Freireren ondoan egon zen herrita-rren hezkuntza defendatzen

97. zenbakia. 2005eko apirila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚15

GGAIAM-learningjoan eta ikertu

beharrezkoa duen oinarrizko “alda-mioa” eskaintzeko ere.

Curriculum integratuaren aldekoarrazoi psikopedagogikoak hauek dira:

• Ikasleak ez du espezializazio ter-minoetan pentsatzen. Errealitatekogaldera ulergarriei erantzuten dietendiziplina arteko gaiak gertuago daudepentsatzeko modutik, diziplinen nora-bide bakarreko bilaketatik baino.

• Proiektuek eta gai didaktikoekarazoak delineatzen dituzte. Arazo ho-riek, diziplina partikularretan kokatubeharrean, hainbat materiatatik aztertubeharrekoak dira, edota diziplina bera-ren “ikuspegi” anitzetan oinarrituta.

• Proiektuek tarte zabalagoa uztendiote ikasleek ekindako ikasketari.Ikasleak hobeto jarrai dezake bereerritmoa, diziplina partikular baten egi-turaren presiopean sentitu gabe, jakinbehar denaren aldez aurreko antola-mendu sekuentziatu baten menpeegon gabe.

Curriculum integratuak ira-kaskuntzaren kontzeptzioaneta kudeaketan dituen ondorio-ak

• Elkarlanean arituko den irakasletalde bat behar da. Gainera, ez dago al-dez aurretik egindako lanik eta horrekirakasleentzat lan gehiago sortzen du.

• Irakaslearen papera ikasleen la-guntzaile izatea da eta neutrala izatensaiatu beharko du, ikasleak bere ikus-puntuak jarri ahal izateko, bereziki gaigorabeheratsuetan eta erantzun jakinikez dutenetan.

• Espazioak eta denborak dimen-tsio berria hartzen dute. Ikastetxe ba-rruaren eta kanpoaren arteko hesi fisi-koak pitzatzen dira ikasketa inguru di-bertsifikatuak diseinatzean. Eskola or-dutegiak ez du zertan 60 minutuko es-koletan zatitua egonik: behar bestedenbora eskainiko diete proposatuta-ko lanei. Gelak ikasketa gune izateari u-tziko dio eta taldeek lekurik egokiene-an egingo dute lana: liburutegian, labo-rategian, informatika gelan... Ikastetxe-ko espazio-denboraren barne eta kan-

poko horma erori egingo da, ikasleaketxean jarrai dezakeelako ikerketa lanaegiten, duen informazioa itsasten.

• Izaera guztiz instruktiboko mate-rialek garrantzia galtzen dute; hala nolaikasleari mozteko, itsasteko, gogora-tzeko edota aurrez memorizatutakoformulak txertatzeko soilik eskatzendieten testu liburuek edo ariketa orriek.Curriculum integratuaren xedea baitalan proiektuen bidez ikasleek informa-zioa erabiltzea benetako arazoei aurreegiteko (informazioa hautatuz, inter-pretatuz eta jakintza bihurtuz). Horre-gatik da garrantzitsua informazio itu-rriak erabiltzen jakitea: liburuak, aldiz-kako argitalpenak, datu baseak, ikus-entzunezko dokumentuak... Eta horie-tarako bidea errazten dute IKTek.

• Ebaluazioak utzi behar dio ikasle-ari zer egiteko gai den erakusten, bene-tan ikasi duena adierazten. Horretara-ko ez dira ebaluazio sistemarik egokie-nak baleko erantzun bakarra duten gal-deratan oinarritzen direnak.

Curriculum integratura pa-satzeko prozesua nola egin be-har litzateke?

• Estamentu guztiek hartu beharkolukete parte berrikuntzarako elkarriz-keta prozesu batean: administrazioak,ikastetxeetako zuzendaritzak, irakasle-ek, ikasleek eta familiek.

- Administrazioak konfiantzagehiago jarri beharko luke eskolen au-tonomian.

- Zuzendaritzak ikastetxearenplanifikazio integrala planteatu behar-ko luke, non kontuan izango liratekeenikasketa espazioen dibertsifikazioaketa IKTen erabilera intentsiboak eska-tuko lituzketen antolamendu dimen-tsioak.

- Irakasleek gaitasun eta ezagu-

tza pedagogikoak garatu beharko lituz-kete, euren “informazio transmisore”paperetik “ikasleen ikasketa erraztaileeta orientatzaile” paperera pasa ahalizateko. Prestakuntza prozesu horre-tan, paper garrantzitsua hartzen du IK-Tak erabiltzeko teknikak eta erabilerariburuzko gogoeta pedagogikoak.

- Ikasleari laguntzeko modukoikasketa inguruak jarri behar litzaizkio-ke, ikasketa prozesuan bere ardurarenjabe izan dadin eta ikasteko arrazoiakbilatzearen garrantziaz jabe dadin.

- Zentroak ikasketa komunita-te bihurtu behar lirateke, eta sendiekseme-alaben heziketarako laguntza etaorientazioa bertan izango lukete; eraberean, gurasoek parte-hartze handia-goa eta arduratsuagoa izango lukete es-kolako ikasketetan.

Bukatzeko, IKTak erabilita hezkun-tzak hobera egiteko, gauza askok alda-tu beharko dute. Horietako asko irakas-leen esku daude: egungo eskolan du-ten papera eta ardura birplanteatu be-harko dute. Baina beste gauza asko ira-kasleen erabakitzeko ahalmenetik atdaude, ikastetxearen zuzendaritzaren,administrazioaren eta gizartearen bera-ren esku.

IKTak erabilita hez-kuntzak hobera egi-teko, gauza askok

aldatu beharko dute.Horietako asko ira-

kasleen esku daude,baina beste asko ira-

kasleen erabakiahalmentik at daude

Page 16: GAIA: M-LEARNING FREI BETTO• EKARPENA: ZER DIO .... alea.pdfFREI BETTO Idazle brasildarra ezaguna da hezkuntza mun-duan. Paulo Freireren ondoan egon zen herrita-rren hezkuntza defendatzen

16 ❘ hik hasi ❘98. zenbakia. 2005eko maiatza

freibetto

E

Hezkuntzaren helburua ez da

gaitasunak dituzten profesionalak

sortzea, gizon eta emakume

zoriontsuak egitea baizik

Idazlea eta hezkuntzan aditua

Page 17: GAIA: M-LEARNING FREI BETTO• EKARPENA: ZER DIO .... alea.pdfFREI BETTO Idazle brasildarra ezaguna da hezkuntza mun-duan. Paulo Freireren ondoan egon zen herrita-rren hezkuntza defendatzen

98. zenbakia. 2005eko maiatza ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚17

Page 18: GAIA: M-LEARNING FREI BETTO• EKARPENA: ZER DIO .... alea.pdfFREI BETTO Idazle brasildarra ezaguna da hezkuntza mun-duan. Paulo Freireren ondoan egon zen herrita-rren hezkuntza defendatzen

18 ❘ hik hasi ❘98. zenbakia. 2005eko maiatza

freibetto

E

Nolakoa izan behar du hezkuntzakglobalizazio garai hauetan?

Globalizazio garai hauetan hez-kuntzaz hitz egiteko, lehendabizi glo-balizazioa zer den eta zer hezkuntzamotaz hitz egiten dugun zehaztu beharda.

Globalizazioak zera ekarri du:AEBko lau hiritarrek 600 milioi biztanleelkartzen dituzten 42 herrialdek bainoaberastasun handiagoa edukitzea. Etahorrek ez du diru pilaketa soilik ekar-tzen, baizik eta aberastasun handiagoadiren ezagutza, zientzia eta informa-zioa ere batzuen eskuetan biltzea etapilatzea.

Globalizazioak aniztasuna babestubehar du. Guretzat egungo globaliza-zioa globokolonizazioa da, gizarte ere-du baten inposaketa, Kanadan, AEBneta Mendebaldeko Europan nagusiden ereduaren inposaketa. Globalita-rismoa ere deitzen diogu, inperialis-moa baino askoz ere indartsuagoa dentotalitarismo eredu berri bat, hain zu-zen ere. Erromatar Inperioak, esate ba-terako, bere probintzietako kulturaerrespetatu zuen, eta gauza bera gerta-tu zen Palestinan Jesusen garaian. Bai-na totalitarismoak ez du inongo kultu-rarik errespetatzen, berea inposatzendu eta kito. Menperatutako herrien kul-tura irensteko gai da.

Aldaketa handien garaian gaude.Zein ikuspegi duzu horri dagokionez?

XV.-XVI. mendeez geroztik, alda-keta garaia ez, baizik eta garaiez alda-tzea bizitzen ari den lehen belaunaldiagara. Mende haietan feudalismotik ka-pitalismorako aldaketa gertatu zen, Er-di Arotik Aro Modernora. Orain moder-nitatetik postmodernitatera edo ez da-kit zertara igarotzen ari gara.

Modernitatea bukatu da. Beste tes-tuinguru bat dago orain eta mundu be-rri bat eraikitzen ari da. Testuinguru be-rri horretan hezkuntzaren gaineko go-goeta egin behar dugu. Nire ustez,mundu berri hori ez da hegemonien etaadostasunen mundu bat izango, baiziketa dibertsitateen, aniztasunen eta des-berdintasunen mundua. Eta horrek

Frei Betto Brasilgo BeloHorizonte hirian jaio zen1944an. 1965ean domingotarordenatu zen. Lau urte geroa-go, agintari militarraren aur-ka aritzeagatik atxilotu zu-ten eta lau urte igaro zituenespetxean. Garai hartan ida-tzitakoagatik egin zen ospe-tsu nazioartean.Hainbat liburu argitaratu

ditu, saiakera eta artikuluugariren egilea da eta 40renbat opera ere idatzi ditu. As-katasunerako teologoa iza-nik, oinarrizko komunitatee-tan lanean aritu izan da SaoPaulon.Hezkuntzan, herritarren

hezkuntza ezagutu du, betiere Paulo Freireren ondoan.Brasilgo ekintza kultura-

lean eta politikoan oso eza-guna da. Langileen alderdiko(PT) kide da eta Lularen, egun-go presidentearen, aholkula-ria eta laguna.Gaur egun Progetto Fame

Zero mugimendu sozialekokoordinatzailea da.Otsailaren 25, 26 eta 27an

Forum Social per l«Educacia Catalunya burutu zen Bar-tzelonan. Bertan izan zenFrei Betto eta harekin hitzegiteko aukera izan genuen.

Telebista guregaitasunak gehitzekotresna bat da berez,baina gure gizartekapitalistan bestehelburu baterako

erabiltzen da: gurekontzientzia eta gure

espiritua haztendituen kultura

gutxiago igortzen dueta denbora-pasa

gehiago.Entretenimenduak ez

dio kontzientziarihitz egiten, ez dio

espirituari hitz egiten

Page 19: GAIA: M-LEARNING FREI BETTO• EKARPENA: ZER DIO .... alea.pdfFREI BETTO Idazle brasildarra ezaguna da hezkuntza mun-duan. Paulo Freireren ondoan egon zen herrita-rren hezkuntza defendatzen

98. zenbakia. 2005eko maiatza ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚19

aberastu egingo gaitu, baldin eta justi-zian eta maitasunean oinarritutako gizaduintasunean euskarri bat eraikitzealortzen badugu. Horiek dira bakea lor-tzeko baldintzak.

Nola jokatu behar dugu egoera ho-nen aurrean?

Kolonizatutako mundu batean hitzegin behar dugu hezkuntzaz, eta horhezkuntza atzera egiteko tresna da.Zuek haurra familian hezitzen duzue.Eskolan familiako balioekin bat egitenduten balioak lantzen dira. Elizan eregauza bera gertatzen da. Baina haurraetxera itzultzen denean eta telebistapizten duenean, zer heziketa mota arida jasotzen telebistaren aurrean 3-4 or-du pasatzen baditu? Heziketa ezin du-gu eskolara mugatu. Heziketa gure bu-ruan, gure espirituan, gure gorputzean,sentsazioen bidez eta ez nozioen bidezsartzen diren ohitura, balio eta gaitasu-nen multzoa da. Telebista horretarakotresna bat da berez, baina gure gizartekapitalistetan beste helburu baterakoerabiltzen da: gure kontzientzia eta gu-re espiritua hazten dituen kultura gu-txiago igortzen du eta denbora-pasagehiago. Entretenimenduak ez diokontzientziari hitz egiten, ez dio espiri-tuari hitz egiten.

Zein da desberdintasuna? Zeinondorio dakartza?

Kulturak pentsarazi egiten digu, gi-za duintasuna edukiarazten digu etagure subjektibitatea elikatzen du. Den-bora-pasak kontsumismo konpultsi-bora bultzatzen gaitu, hain zuzen ere ezdigulako pentsatzen eta kritikoak iza-ten uzten. Orduan, kapitalismoarenetapa neoliberalean globalizatutakomundu batean bizi gara. Nola hezitzendugu? Gaur egun hezitzea merkatuakbultzatzen duen atzeranzko heziketabortitzaren prozesuari aurre egitea da.Entretenimendu mota guztien merkan-tilizazio bat dago. Are gehiago, eskola-ren merkantilizazioa ere badago, zerenMMEk (Munduko Merkataritza Era-kundeak) jada proposatu zuen eskolasalgai bihurtzea. Hala balitz, hezkuntza

ez litzateke gizarteak haurrekiko edu-kiko lukeen behar bat, ez litzateke izan-go estatuak bere hiritarrekiko edukikolukeen behar bat, baizik eta ordainduahal izango lukeenarentzako zerbitzubat. Auto bat ordain dezakeenarentzatbezala izango litzateke. Baina inoiz au-torik izango ez duen jendea badago,ezin duelako ordaindu.

Monokultura bultzatzen ari al da?Bai. Monokulturaren garaian bizi

gara eta monokultura hori gizarte zu-rian, kontsumistan eta gizarte birtualaduen gizartean kokatuta dago. Interne-tek alderdi positibo asko ditu, bainajendeari errealitatea birtuala izan liteke-ela erakusten dio, eta hori negatiboa da.Etikako eskolatik irten eta autoan noa-larik botila bat leihotik botatzen badut,etika birtuala daukat. Demokraziarenalde baldin banago, baina ikasleei nireiritziaren aurkakoak diren iritziak adie-razten uzten ez badiet, demokrata bir-tuala naiz. Birtualitate hori gero etagehiago sartzen ari da gazteen artean,eta errealitatea eta birtualitatea nahas-ten ditu.

Monokultura horrek gizakiaren his-toria bukatu egin dela pentsarazi nahidigu. Eta hori dena merkatua aktibomantendu behar duen kapitalismo per-fektuago batekin.

Zuek konturatu al zarete Europandeseuropeizazio prozesu bat bizitzenari zaretela? Pentsatu al duzue urte gu-txiren buruan kontinente hau ez dela“tipikoki” europarra izango?

Monokulturaren prozesuak ez aldu kultura aniztasunaren lana zail-tzen?

Bizitzaren historikotasunaren mo-nokultura prozesua daukagu. Hori ne-oliberalismoaren ezaugarrietako batda. Nire belaunaldira arte, heziketadenboraren ardatza, Historia, kontuanhartuta egiten zen. Historiaren pertzep-zio hori duenak gaitasun handiagoa dubalioak sortzeko, bere bizitzan epe lu-zeko proiektuak egiteko, bizitza positi-boa egiteko, familia eraikitzeko, bizitzaprofesionala eraikitzeko… Zinemaketa telebistak sartutako zirkularitateakhistorikotasun hori hautsi egin du. Ze-ren zinemak eta telebistak denborarensekuentzia nahasten baitute; dena daorain eta hemen. Ez daukagu harrema-nik denbora errealarekin. Kolore asko-tako beirazko leiho batean, bakoitzakbeira zehatz bat ikusten du, baina ez be-re osotasuna. Ez da bere osotasuneanhautematen, zinemak eta telebistakdenboraren pertzepzio historikoa pus-katu dutelako.

Ezin dugu pentsatu herri guztien-tzat balioko duten utopiak edo parame-tro unibertsalak daudenik, XX. mende-aren erdialdera arte pentsatu zen beza-la. Aniztasun etiko-kulturalarekin bate-ra bizi behar dugu eta hiritartasuna etademokrazia garatzea posible izangoden mundua eraikitzeko moduak aur-kitu behar ditugu. Elkartasuna sortzeaeta partekatzea lortu behar dugu. Dau-kagun arazorik handiena desberdinta-sun soziala da. 11.000 milioi aho elika-

Page 20: GAIA: M-LEARNING FREI BETTO• EKARPENA: ZER DIO .... alea.pdfFREI BETTO Idazle brasildarra ezaguna da hezkuntza mun-duan. Paulo Freireren ondoan egon zen herrita-rren hezkuntza defendatzen

20 ❘ hik hasi ❘98. zenbakia. 2005eko maiatza

laguntzen zien. Haurrak nola zaindubehar zituzten erakusten saiatzen zi-ren. Baina sendagileek hizkuntza bate-an hitz egiten zuten, eta emakumeekbeste batean. Komunikazio arazo batzegoen. Gainera, medikuek hizkuntzaakademikoa erabiltzen zuten eta ema-kumeak oso behartsuak ziren, faveleta-koak.

Komunikazio arazoaren muinazein zen aztertzeko deitu zidaten. Fave-letan zeuden kartel guztiak Johnsonproduktuenak, haur holandarrenak,daniarrenak, europarrenak, ile horie-nak, begi urdindunenak… ziren. Medi-ku batek amei bularra ematen eta pro-duktu industrialak ez erabiltzen era-kusten zien. Ama bati galdetu nion eaplanteatu zitzaiena ulertu zuen. Ezetzerantzun zidan, ulertu zuen bakarraizan zela bere esnea haurraren elikadu-rarako ona zela. “Eta zergatik ez duzuulertu?”, galdetu nion. Ez zuela ikaske-tarik erantzun zidan, behin baino ez ze-la joan eskolara bere bizitza osoan.

Sendagileari galdetu nion ea sukal-dean ba al zekien eta ezetz erantzun zi-dan. Ama hura, ordea, edozer jaki pres-tatzeko gai zen. Altxatu eta oilaskoa sal-tsan nola prestatzen zen azaldu zigun.Memento batean errezeta eman zigun.

Eta biak oihanean galduko balira?Medikua gosez hilko litzateke, eta ema-kumea segur aski ez. Horrekin zeraesan nahi dut: inor ez dagoela besteinor baino baxuago. Kultura askotari-koak daude eta sozialki bateragarriak

EGlobalizazioari

aurre egiteko beretestuinguruan

kokatutako heziketakritikoa behar dugu.

Geografiako orduan ezdugu ikasi behar

munduko herrialdeaknon dauden soilik,baita ere Korea

zergatik dagoen bitanzatituta,

Latinoamerikanzergatik hitz egiten

diren iberiarhizkuntzak...Irakaskuntza

testuinguruarekin lotubehar da

tzeko adina janari dugu, eta mundukobiztanle kopuru osoa ez da kopuru ho-rren erdira ere iristen (5.000-6.000 mi-lioi biztanle gara). Orduan, ez garagehiegi, ez dago janari faltarik, justiziafalta baizik.

Transnazionalen diru kontuak gi-zentzeko antolatuta dago dena. Mun-duan heriotza gehien eragiten dutenlau faktoreen aurrean oso sentsibiliza-tuta gaude, baina ez da gauza bera ger-tatzen bosgarren faktorearekin, eta ho-rrek eragiten ditu heriotza gehien. Ai-patu lau faktoreak hauek dira: lan etatrafiko istripuak, IHESA, minbizia etaantzeko gaixotasunak, gerrak eta terro-rismoa. Lau faktore horiek eragiten du-ten heriotza kopurua ez da iristen gose-aren biktimen erdira ere. Zergatik mo-bilizatzen gara hainbeste lau horienga-tik eta ez goseagatik? Arrazoi sinple ba-tegatik: lau horietako inork ez duelakoklaseen araberako banaketarik egiteneta goseak bai. Miserableak bakarrikhiltzen dira gosez, eta horrek gu ez gai-tu ukitzen. Aldiz, gutako edozein hildaiteke beste lau faktore horietakorenbatengatik.

Non gelditzen da aniztasuna? No-la bidera daiteke?

Hezkuntzaz hitz egiten baldin ba-dugu, aniztasunaz hitz egin behar du-gu. Ni bost urtez bizi izan naiz BrasilgoEspiritu Santuko favela batean. Hanmediku talde bat zegoen eta lehenen-go haurdunaldian zeuden emakumeei

freibetto

Page 21: GAIA: M-LEARNING FREI BETTO• EKARPENA: ZER DIO .... alea.pdfFREI BETTO Idazle brasildarra ezaguna da hezkuntza mun-duan. Paulo Freireren ondoan egon zen herrita-rren hezkuntza defendatzen

98. zenbakia. 2005eko maiatza ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚21

dira. Ni ez naiz eskolan denbora gutxipasa duen emakume sukaldaria bainokultuagoa Sao Pauloko Unibertsitateanirakasle izateagatik. Hura gai da nirekulturarik gabe bizitzeko, eta ni, aldiz,ez bererik gabe. Zientzia asko dakiz-kien bati autoa hondatzen baldin ba-zaio kalearen erdian, zer egin ez dakie-la gelditzen da. Eta telebistak funtzio-natzen ez dionean berdin.

Baina kontziente al gara anizta-sun horren balioaz?

Desberdintasunak errespetatu be-har dira, ez desberdintasunetatik desa-dostasunak sortu. Estatu espainiarrakjatorri arabiarrak ditu, eta gaur egun, es-painiar askok arabiarra den guztia te-rrorista dela uste du; terrorista birtuala,noski.

Onartu behar den deseuropeizazioprozesu bat dago. Zer zentzu daukaglobalizazioak harresi gehiago sortzea?Kultura askotariko eta ikuspegi anitze-ko jendeari mugitzea eragotziko diotenhormak ezin dira egin, horrek muga-tzen baitu gizaki izatea eta duintasunaedukitzea.

Zer da zuretzat duintasuna eduki-tzea?

Agian guretzat orain eta hemen, Eu-ropan eta Brasilen duintasuna eduki-tzea giza eskubideak bermatuta eduki-tzea da. Baina agian hindu batentzatduintasuna edukitzea sinergia kosmi-koa edukitzea izango da. Edo txinatarbatentzat oposaketetatik oreka lortzeaizango da. Duintasuna ulertzeko moduasko daude.

Apaiz bat Hegoafrikara joan zen etaaitortzera joan zen gizon bati zenbatemazte zituen galdetu zion. Hark bi zi-tuela erantzun zion. Orduan, apaizakezin zuela bedeinkatu esan zion, berebizitza konpondu behar zuela eta biemaztetatik bat aukeratu. Gizona biemakumeekin eta atzean seme-alabamordo bat zituela itzuli zen apaizaren e-txera eta apaizari bat aukeratzen lagun-tzeko eskatu zion. Apaiza holandarrazen eta ez zuen ulertzen klan hartanemazte bakarra edukitzea ihes egitea,

berekoia izatea eta klanaren hedape-nean ez laguntzea zela.

Nelson Mandela klan horretakoazen eta haren autobiografian agertzendenez, haren aitak lau emazte zitueneta bakoitzarekin urtean hiru hilabetebizitzen zen. Nelson Mandelaren gal-dera zen ea haietako zein maite zuengehien. Hiltzera zihoan unera arte ezzuen jakin, bere amari etxean hiltzerazetorrela esan zion arte.

Kultura askotarikoak daudela onar-tzen ikasi behar dugu eta kultura ez da-goela herrietan soilik, baizik eta gutakobakoitzaren berezitasunetan ere bai.

Heziketa zapaltzaileak, heziketamekanizistak, heziketa arrazionaliste-giak gure berezitasuna ezabatzekoarriskua du. Horregatik, globalizaziohorri aurre egiteko bere testuinguruankokatutako heziketa kritikoa behar du-gu. Biologiako orduan ez dugu soiliklandareak nola hazten diren aztertu be-har; Kiotoko protokoloaz ere hitz eginbehar da eta aztertu AEBk zergatik ezduten sinatu ituna. Geografiako or-duan ez dugu ikasi behar munduko he-rrialdeak non dauden soilik, baita ereKorea zergatik dagoen bitan zatituta,Poloniak zergatik izan dituen ingurunegeografiko desberdinak bere historian,Latinoamerikan zergatik hitz egiten di-ren iberiar hizkuntzak… Irakaskuntzatestuinguruarekin lotu behar da.

Nola definituko zenuke hezkun-tza?

Niretzat hezkuntza gizakiak zorion-tsu egiteko arma politiko bat da. Nire-tzat hori da hezkuntzaren xedea. Ez dagaitasunak dituzten profesionalak sor-tzeko, baizik eta gizon eta emakumezoriontsuak egiteko.

Zein izango lirateke gaur egunhezkuntzaren gakoak?

Nire iritziz, ikastetxe bakoitzeanhonako hau aztertzea eta eztabaidatzeaizango litzateke: balio nagusitzat lehia-kortasuna duen munduan elkartasune-rako hezteak zer esan nahi duen. Zeresan nahi du sormenerako hezteak gukoraindik bankuko heziketa praktika-tzen baldin badugu? Nik nire ikasleenburuetan ezarriko dudan kultura batdut. Orduan, nire ikasleen buruetan ni-re ezagutzak eta balioak pilatzen ditut.Nola eraman dezaket gela barrura hain-beste goraipatzen dugun demokrazia?Nola bihur ditzakegu ikasleak irakas-kuntzako protagonista? Paulo Freirekesaten zuen inork ez duela inor hezi-tzen. Nik, hezitzaile naizen aldetik, he-zitzen laguntzen dut eta beraiek, aldiberean, hezitzen laguntzen didate. He-ziketa prozesua beti hezitzaileen hezi-ketaren eta berreziketaren arteko elka-rreragina da.

Zer esan nahi du politikoki hezte-ak?

Gero eta gazte gehiagok alboratzendu politika. Politika baztertzen dutenekjakin behar dute parte hartzen dutenek

Page 22: GAIA: M-LEARNING FREI BETTO• EKARPENA: ZER DIO .... alea.pdfFREI BETTO Idazle brasildarra ezaguna da hezkuntza mun-duan. Paulo Freireren ondoan egon zen herrita-rren hezkuntza defendatzen

22 ❘ hik hasi ❘98. zenbakia. 2005eko maiatza

gobernatzen dituztela. Eta gehiengoakpolitikan ez badu parte hartzen, demo-krazia bukatu egingo da.

Gure bizitzako xehetasun guztiakpolitika dira. Goizean goiz hartzen du-gun gosaritik hasi eta oporren kalitatea,erretiroa baldintza onetan hartzerikizango ote dugun… dena politikatikpasatzen da. Arazoa da demokrazia be-ra ere birtuala dela. Mendebaldeko de-mokrazia ordezpenean oinarritutakoada, eta ez da parte-hartzailea. Hiritar gi-sa, gure erantzukizunak aukeratzen di-tugun politikoen esku uzten ditugu,baina gero eta urrutiago daude, geroeta birtualagoak dira. Aitzitik, parte har-tu, ekin, eztabaidatu, proposatu… egi-ten badugu, demokrazia erreal bat egi-ten arituko gara, demokratikoagoa, de-mokrazia parte-hartzailea.

Nola ulertzen duzu generoan oina-rritutako heziketa?

Profil sexual eta afektibo guztiakerrespetatzen dituen heziketa da. Niregaraian eskolan ez zen sexuaz hitz egi-ten, tabua zen. Gaur egun, eskola asko-tan heziketa sexualaz hitz egiten dute.Edonola ere, uste dut gorputzaren gar-bitasunari eta zainketari buruz gehiagohitz egiten dela sexualitateaz baino.

Baina oraindik ez dut aurkitu maita-sunaz hitz egiten duen eskolarik. Maita-sunean oinarritutako heziketa. Jendeguztiak bizitzen du bizitzako uneren

EMarrazteko

dohaina edukikobanu eta eskolaradoan autobus batmarraztu beharko

banu, haurrenburuak soilik

marraztuko nituzke.Zergatik doa

gorputza eskolara?Ez dauka zereginik

han

batean beste pertsona batekiko maita-sun erlazio bat eta denek inprobisatuegin behar izaten dute. Denek bidea as-matu behar dute, inork ez baitie bere es-perientzien berri eman. Badago berejendea ezkontzarako prestatzen dueninstituzio bat, eliza katolikoa, baina ai-patutako heziketarik ez du nahi bere ki-deentzat.

Heziketa unibertsalean pentsatubehar al dugu?

Bai, beharrezkoa da, ez inguruneababesteko, baizik eta giro osoa, totala.Hau da, naturak guk bere gain egitendugunaren arabera erreakzionatzendu. Horri buruz hausnartu behar dugu.

Jaten dugunean, bai barazkiak, baiarroza, bai okela… natura jaten dugugure bizitza bermatzeko. Eukaristi lotu-ra daukagu naturarekin. Datozen be-launaldi guztiek Lurraren ondasunakedukitzeko eskubidea dute. Horrega-tik diot heziketa unibertsalean pentsatubehar dugula.

Zer esan nahi du heziketa integra-lak?

Niretzat buruaren, gorputzaren etaespirituaren arteko elkarreragina da.Orokorrean Mendebaldeko heziketakartesianoegia da. Marrazteko dohainaedukiko banu eta eskolara doan auto-bus bat marraztu beharko banu, hau-rren buruak soilik marraztuko nituzke.

freibetto

Page 23: GAIA: M-LEARNING FREI BETTO• EKARPENA: ZER DIO .... alea.pdfFREI BETTO Idazle brasildarra ezaguna da hezkuntza mun-duan. Paulo Freireren ondoan egon zen herrita-rren hezkuntza defendatzen

98. zenbakia. 2005eko maitza ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚23

Zergatik doa gorputza eskolara? Ezdauka zereginik han.

Badago oso arrazionala ez den jen-dea, baina oso azkarra dena. Brasilenezagutzen dut alfabetatu gabeko jen-dea, baina oso azkarra dena. Adimenahitzak “barrutik irakurtzeko gai izatea”esan nahi du. Badago beste pertsonei e-do egoerei begiratuta asko ikastenduen jendea, bere adimena dela-eta.Heziketak errealitatea bere dimentsioguztietan hautemateko balio behar du,ez du arrazoian soilik oinarritu behar,baita emozioetan, sentimenduetan, in-tuizioan, pertzepzio estetikoan eta abarere. Atrofiatuta dauzkagun dimentsio-ak dira. Eta nola atrofiatu dira? Publizi-tate kapitalistak dimentsio horiei ema-ten dien erabileragatik.

Irudiaren garaian gaude. Eskolanematen al zaio behar adinako garran-tzirik?

Ez dago testu libururik erabiltzen ezduen eskolarik. Orduan, zergatik ez di-ra lantzen telebistako irudiak ere? Zer-gatik ez dira aztertzen iragarkiak? Be-giak soilik hezitzen direlako. Eztabaidasortzen den unetik, eztabaida bera daaldentze kritikoa sortzeko baldintzakematen dituena. Eta horrelakorik ez daegiten. Ez dut ulertzen ikastetxeak zer-gatik ez diren sartu oraindik irudiarengaraian.

Heziketa eta espiritualtasuna.Zer lotura ikusten duzu bien artean?

Gorputzaren, buruaren eta espiri-tuaren heziketa egin behar da. Hezike-tak gure espiritualtasuna lantzen lagun-du behar digu. Espiritualtasun horrekez du derrigorrez erlijiozkotasuna esannahi. Ni erlijio katolikoaren alderdi ba-tekin ados nago: bizitza erlijiosoarengauzarik garrantzitsuena ez da fedeaizatea, jarrera maitekorra edukitzeabaizik. Hori da Jesusen funtsezko ira-kaspena. Berdin du pertsona horrek fe-derik ez edukitzea.

Nik dakidala Jesusek mirariak egi-ten zituenean ez zion inori esaten “sen-datuko zaitut, baina lehendabizi nirefedera atxiki behar duzu”. Jesusek inoiz

ez du jartzen laguntzeko baldintzatzatfede bera partekatzea. Zeren bere bizi-tzarekin, bere praktikarekin ematenbaitzuen Jainkoaren mezuaren berri.

Beraz, konfesionaltasuna ez, espi-ritualtasuna bai.

Orain dela 20 urte Fidel Castrori gal-detu nion ea Kubako Alderdi Komunis-ta zergatik zen konfesionala. Harritutabegiratu ninduen eta halaxe erantzunzidan: gu ere konfesionalak gara, ateo-ak gara. “Horrexegatik, Jainkoarenexistentzia baieztatzea edo ezeztatzeakonfesionaltasuna da”. Ordutik aurre-ra, kubatar estatua laikoa da.

Eskola publikoko heziketak laikoaizan behar du. Hezkuntza ezin da kon-fesionalizatu. Heziketa ezin da erabilijarrera ideologiko konkretu bat heda-tzeko. Oso garrantzitsua da ikasle guz-tiek tradizio eta esperientzia erlijiosoakezagutzea. Sinestezina da unibertsita-tera iristen den ikasle batek Biblia edoKorana irakurri gabe edukitzea edo be-re herriko tradizioak ez ezagutzea. Adi-bidez, Brasilen tradizio afro-brasilda-rrak. Zeren Nigeriaren, ondoren mun-duko bigarren nazio beltza baikara.

Eskola publikoak hori guztia bizitubehar du. Ez du apaizak azaldu beharkristautasuna, edo musulmanak isla-mismoa, edo besteak espiritualtasuna.Ez. Eskolan fede hori babesten dutenpertsonak baldin badaude, horiekplanteatu behar dute. Ebanjelizazioagazteek eta irakasleek egiten dute be-raien bizitzako testigantzen berri ema-nez, eta ez erlijioak predikatuz. Zerendenak errespetatu behar dira, eta gai-nerakoek inongo erlijiorik ez izatekoeskubidea dute.

Eskola konfesionaletan bai, horie-tan irakatsi behar da erlijioa. Niretzat ezdira berdinak eskola konfesional bat,pribatua, eskola katoliko bat, eta sen-dagaiak saltzen dituen enpresa komer-tzial bat. Nire ustez, eskola katolikoakebanjelizatzeko zentro bat izan behardu, irakasleek ariketa espiritualak eginbehar dituzte, eta ikasleek ere bai. Etaez dute diru publikorik jaso behar, par-taide diren erlijio komunitatetik baizik.

Zer esango zenuke hezkuntza an-tolaketari buruz?

Nik uste dut hezkuntzak publikoaeta doakoa izan behar duela. Ez nagoeskola pribatuaren aurka, baina esta-tuaren betebeharra da denei hezkuntzapublikoa eta doakoa bermatzea.

Heziketa beharrezkoa da desber-dintasun sozialak berdintzen laguntze-ko.

Bere funtzionamendua edonola-koa delarik ere, publikoa berez onadela uste al duzu?

Publikoa unibertsala da. Denonada. Publikoa ez da pribatua baino ho-bea. Ni txikia nintzenean, Brasilen kla-se sozial ertainak eta altuak haurrak es-kola publikora bidali nahi zituzten.Gaur egun, ostera, eskola pribatua nahidute euren seme-alabentzat. Hiritarrenbetebeharra da zerbitzu publikoak ho-beak izan daitezen presio egitea. Ezindugu onartu eskubide sozial guztiakpribatizatzea.

Zein mezu bidaliko zenieke hezi-tzaileei?

Hezitzeko garaian, pentsa dezatelagizakiaren duintasunean, zintzotasu-nerako eskubidean, aniztasunean,norberaren kulturan, denok planetahonetakoak garela, denok familia batgarela, eta ez giza familia soilik, familiaholistikoa baizik, naturarekiko loturanbizi garelako.

Page 24: GAIA: M-LEARNING FREI BETTO• EKARPENA: ZER DIO .... alea.pdfFREI BETTO Idazle brasildarra ezaguna da hezkuntza mun-duan. Paulo Freireren ondoan egon zen herrita-rren hezkuntza defendatzen

Ekarpena

Zer dio gorputzak hezitzen arigarenean?

Heziketa jarduera praktikoaeta harremanezkoa da

Lan honetan 14 hezitzaileren ha-rreman trebetasunen prestakuntzada ikergai nagusia. Hezitzaile horiekaisialdiko heziketaren barruan kokatu-tako hizkuntz normalizazio proiektubatean aritu dira lanean urtebetez, 14eta 16 urte bitarteko gazteekin, hain zu-zen ere. Egitasmoa Gipuzkoako sei he-rritan garatu da aldi berean. Hezitzaile-ekin aurrera eramandako prestakuntzalanak bi fase izan ditu: lehenengoa,gazteekin heziketa lana egiten hasi au-rretik; eta bigarrena, gazteekin hezkun-tza funtzioa betetzen ari ziren bitartean.

Hezitzailearen harreman trebeta-sunak eta ezaugarri pertsonalak hezi-keta ekintza betetzen ari den memen-to praktiko eta harremanezko horre-tan bertan agertzen dira modu bateraedo bestera. Izan ere, heziketaren fun-tsa egoera jakin baten une praktikoanagertzen da, eta memento horretan he-zitzailearen eta hezigaiaren arteko el-karreragina eta topaketa aktiboa pra-xiaren erdigunea dira. Heziketa forma-laren, ez-formalaren eta informalarenarteko desberdintasunez haratago, ba-dute hirurek ezaugarri komun bat: he-zitzailearen eta hezigaiaren artean au-rrez aurreko kontaktu bat sortzen dela.Erlazio horren kalitateak egiten du he-zitzailearen lana pedagogikoa izateaedo ez, hartu eman horretan intentziohandiagoa erakusten baitute hezitzai-leek.

24 ❘ hik hasi ❘98. zenbakia. 2005eko maiatza

Artikulu honetan egilearendoktorego tesiaren laburpenairakur dezakegu. Lau urte iraunzuen ikerketak hezitzaileakpraktikarako prestatzea zuenxede nagusi; horretarako, hezi-tzaile bakoitzaren gorputzsentsazioetan arreta jarriz.Izan ere, hezkuntza praktikanhezitzailearen eta hezigaiarenarteko aurrez aurreko kontak-tua sortzen da, non bakoitza-ren dimentsio kognitiboa, emo-zionala eta gorputz jarreraagertzen diren. Gauzak horre-la, hezitzaileen oinarrizko gai-tasunetako bat heziketa une

bakoitzaren beharretara ego-kitzea da, eta hezigaiarekinpraktikan duen erlazio horrenkalitateak egingo du bere lanapedagogikoa izatea.Horren haritik, eta arotzak

bere lana ongi burutu ahal iza-teko hainbat tresna behar di-tuen moduan, hezitzaileakhainbat trebetasun agertzenditu praktikan. Ikerketa hone-tan harremanetarako trebeta-sun horien gaineko karakteri-zazio global eta integrala eginzen, bost harreman trebetasunbarnebiltzen zituen ereduaerabiliz. Trebetasun horiekerrealitate praktikora egoki-tzeko joerak dira, eta hezitzai-leak egiten duen interpretazio-aren arabera, trebetasun bat e-do bestea agertuko du memen-to praktikoan. Kontuan hartubehar da harreman trebetasunhoriek norberaren berezko jo-kaeratan automatizatuta dau-dela gorputzaren bitartez. Hor-taz, gorputzak eta bere sentsa-zioak ikasbide bikainak dira ha-rreman trebetasunen presta-kuntzarako.

Axier HUEGUNPedagogian doktorea

EHUko Filosofoa eta Hezkuntza Zientzien

Fakultateko irakaslea

Page 25: GAIA: M-LEARNING FREI BETTO• EKARPENA: ZER DIO .... alea.pdfFREI BETTO Idazle brasildarra ezaguna da hezkuntza mun-duan. Paulo Freireren ondoan egon zen herrita-rren hezkuntza defendatzen

Edozein hezitzaileren oinarrizkogaitasunetako bat heziketa une bakoi-tzaren beharretara egokitzea da, kon-tuan izanik hezitzaileak eta hezigaiakelkarreragiten duten une bakoitzarenezaugarriak desberdinak direla. Egoe-ra praktiko bakoitzak esanahiz jositakoelementuen eremu aberatsa du. Ele-mentu horien artean daude hezitzailea-ren zein hezigaiaren egoera afektiboaeta emozionala; eta biak elkartzen di-tuen egoera zehatza, zeina giro emo-zional zehatz batek bideratutakoarauek osatzen duten. Horregatik, hez-kuntza ekintzan aurrez aurreko kon-taktu pertsonalaren bidez, elkarri era-giten dioten pertsonak daudela diogu.Horrela, une horretan ez dira hezitzai-learen teoriak eta ezagutza teknikoaksoilik jartzen agerian, aitzitik, osotasunbezala agertzen da, hots, bere dimen-tsio arrazionala, egoera emozionala etagorputz jarrera aldi berean agertzen di-ra. Era berean, heziketa unea praktikoaere bada, heziketa erlazioa orainaldikodenboran adierazten baita; hau da, el-karreragin osoa oraineta hemengerta-tzen da. Orain eta hemen horrek, iraga-nak baldintzatuta dagoenak eta etorki-zunari begira proiektatzen denak, hezi-tzailearen eta hezigaiaren arteko erla-zioan gauzatzen den oro hartzen du be-re gain; une horretan, leku horretan etapertsona horrekin gaudela konturatze-aren esperientzia da.

Horregatik guztiagatik diogu hezi-keta unean hezitzailearen teoriek etateknikek adina indar dutela harenezaugarri pertsonalek, eta horiek he-zigaiarekiko harremanean eragitendutela. Hala ere, teoria eta teknika pe-dagogikoak beharrezkoak dira hezi-tzailearen zereginean: hala elkarreragi-naren aurreko programazioak, nolaondorengo hausnarketak, heziketa la-naren zati dira. Lehenengoaren bitar-tez, hezitzaileak bere helburuak lortze-ko jarraitu behar dituen pausoak orde-natu eta sekuentziatzen ditu. Bigarre-narekin, ondorioak ateratzen ditu etabere praktika berrantolatzen du, hobe-tze aldera. Edonola ere, hori guztia ezda nahikoa izango hezigaiarekiko erla-

zioan sortzen diren arazoei irtenbideaemateko. Izan ere, aurre egin beharre-ko arazo horiek praktikoak izango dira,“egin behar denari” buruzkoak. Beraz,hezitzaileak hezigaiarekin elkarreragi-nean dagoen une berean eta zerbaiteginez eman beharko die irtenbidea.

Praktikarako harreman tre-betasunak

Beste pertsonekin erlazionatzengarenean, elkarren osagarri diren bosttrebetasun daude, gutxienez. Trebeta-sun horiek baliatuz, hezitzailearen ha-rreman trebetasunen karakterizazioglobal eta integral bat osatu dugu. Hezi-tzailearen jokaeratzat hartu ditugu, etaegoteko, jarduteko, bat egiteko, be-reizteko eta berezkotasunerako au-kera ematen diote jokaerok.

1. Lehenengo trebetasuna “egon”kontzeptuarekin erlazionatutako al-derdiekin lotzen dugu. Trebetasun ho-nek oinarria, egonkortasuna eta sos-tengua ematen dizkio hezitzaileari.Besteari entzuteko joera da, baita bes-teenganako konfiantza agertzeko etaeraman handikoa izateko joera ere bai.Trebetasun honek mugarik ez duene-an, gehiegizko konformismoa, geldo-tasuna eta nagikeria agertzen zaizkiopertsonari. Aldiz, trebetasuna moduorekatuan agertzen denean, hezitzaile-ak unean unekoari arreta lasaia eskain-tzen dio, eta bere ingurunean giro la-saia eta egonkorra sortzen du.

2. Nabarmentzen dugun bigarren

98. zenbakia. 2005eko maiatza ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚25

Heziketa ekintza bete-tzen ari denmementoan

agertzen dirahezitzailearen

harreman trebetasunak

trebetasuna “jardun” kontzeptuarekinlotzen dugu. Aurrera egiteko nahia etagrina dira trebetasun honen oinarrizkoprintzipioak. Helburudun mugimen-durako eta ekintzarako joera agertzendu trebetasun hau eskuragarri duenak.Gehiegizko indarrarekin agertzen de-nean, ekintzaren zurrunbiloak hartutaegoten da pertsona, eta gehiegizko gri-na eta gogo bizia agertzen du gauzakberak nahi bezala gerta daitezen. Aitzi-tik, “jarduna” orekatua denean, beste-en mugimenduetarako espazioa uztendu, eta bere indarrak modu estrategiko-an erregulatzen ditu.

3. Hirugarren harreman trebetasu-na hauxe da: besteekin edo identifika-tzen garen ideiarekin edo objektuekin“bat egitera” garamatzana. Berau bizie-gi agertzen denean kanpoko objektue-

Page 26: GAIA: M-LEARNING FREI BETTO• EKARPENA: ZER DIO .... alea.pdfFREI BETTO Idazle brasildarra ezaguna da hezkuntza mun-duan. Paulo Freireren ondoan egon zen herrita-rren hezkuntza defendatzen

26 ❘ hik hasi ❘98. zenbakia. 2005eko maiatza

zioarekiko eta argitasunarekiko obse-sioa ekar lezake. Aldiz, modu oreka-tuan agertzean, beharrezkoa den dis-tantzia ezarriko du, argitasunaren, mu-gen eta arauen bitartez; betiere, malgu-tasunez. Modu horretan, trebetasunhonen bidez, subjektua seguru senti-tzen da osatzen eta egituratzen dueneremuan.

5. Bosgarren trebetasuna “berez-kotasuna”rekin lotzen dugu. Trebeta-sun honek planifikatu gabeko mugi-mendura garamatza. Gaitasun honengehiegikeriak, jokaera irrazionalera etaoldarkorrera eramaten du pertsona.Trebetasun hau bere neurrian agertze-an, ostera, sormenari eta berria eta fres-koa denari ateak irekitzen dizkio. Mo-du horretan, berritasunerako, dibaga-ziorako eta berezkotasunerako bideanjartzen gaitu.

Horiek guztiak erlaziorako aukerakdira, denak beharrezkoak, baina ez ba-ta bestea baino garrantzitsuagoa. Be-raz, hezitzaile bat hezigaiarekin erla-zionatzen denean, harreman aberatsaeta pedagogikoa osatzen duten bost al-derdi horiek aintzat hartu behar ditugu.Horietako jokaera bakoitza hezitzaile-aren harreman trebetasun baten ager-pena izango da. Denak dira beharrez-koak egoeraren eta testuinguruarenarabera. Horietako bakoitza errealitatepraktikora egokitzeko tresna baliaga-rria da, kontuan harturik, hezkuntzatestuinguruetan gertatu ohi diren ha-

kiko nahiz subjektuekiko neurriz kan-poko identifikazioagatik, nork bere be-tebeharrak eta oinarrizko beharrak al-boratzea dakar. Modu orekatuan ager-tzen denean, ostera, pertsona inguru-koen egoera emozionalaz arduratzenda bene-benetan, eta enpatiarako, ko-munikaziorako eta gertutasunerako jo-era erakusten du.

4. Laugarrena “bereizi” kontzep-tuarekin erlazionatutako alderdiekinlotzen dugu. Honi esker, muga argiakezartzen ditugu, baita gauzak egituratueta ordenatu ere. Gaitasun hau gehiegiagertzeak kontrolarekiko, sistematiza-

Hezitzaileenprestakuntzakaintzat hartubehar dituhaien bizipenaketa gorputzsentsazioak,eta horiek diraproposatzenden ikasbideesperientziala-ren oinarria

rreman egoerak aldakorrak eta azka-rrak direla. Trebetasunok ez ditugu jo-katzeko patroi finkotzat hartu behar.Aitzitik, trebetasun bat edo bestea ager-tzea, hezitzaileak heziketa unean bizi-tzen eta interpretatzen duenaren ara-bera egongo da, betiere trebetasun ho-riek hezitzailearen bitarteko pertsona-letan eta nortasun alderdietan eskura-garri baldin badaude.

Ikasbide esperientziala:gorputza eta sentsazioak

Lan honetan ikasbide esperien-tziala hartu dugu hezitzaileen presta-kuntzarako oinarritzat, eta aipatu berriditugun kontakturako eta harremane-tarako bost forma horien garapenareninguruan zentratu gara. Garapen horigorputzean eta hezitzaile bakoitzarengorputz sentsazioetan oinarritzen da,hori da funtsa. Erlazio forma bakoitzaesperimentatzeko, gorputz ariketezbaliatu gara, eta horrek hezitzaileeiahalbidetzen die forma bakoitza gara-tzeko sor litezkeen zailtasunak etaerraztasunak beraien gorputzean bizi-tzea edo esperimentatzea. Modu horre-tan, hezitzaile bakoitzak hezigaiarekinduen heziketa harremanean nolako jo-era naturalak dituen ikusi ahal izangodu, hots, autodiagnostiko bat egin ahalizango du. Aldi berean, hezkuntzapraktikan bertan joera defizitarioenakgaratzeko aukera izanen du. Hortaz,hainbat eta hainbat gorputz ariketa ga-ratu izan ditugu, eta horiek izan diraikasbidearen oinarria hezitzaile bakoi-tzaren praktika pedagogikoarekin ba-tera.

Besteekin erlazionatzeko eta hez-kuntza praktikaren barruan egotekoesperientzia hori, beste edozein gizaesperientzia bezala, gorputzaren etasentsazioen bitartez bizitzen dugu. Gi-zakiok gorputzaren bidez ematen dio-gu forma gure esperientziari. Jatorrizkosubstantzia horretatik sortua da giza-kion mundua. Esperientzia gorputzeankokatzen da, eta arrazoiarekin batera,esperientziaren prozesu konplexua-ren osagai bat da. Gizakiarentzat sako-neko esanahia duen pentsamendu eta

Page 27: GAIA: M-LEARNING FREI BETTO• EKARPENA: ZER DIO .... alea.pdfFREI BETTO Idazle brasildarra ezaguna da hezkuntza mun-duan. Paulo Freireren ondoan egon zen herrita-rren hezkuntza defendatzen

98. zenbakia. 2005eko maiatza ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚27

ekintza ororen oinarrian dago senti-tzea, eta ikaste esanguratsuen erdigu-nea sentitze horretan dago. Horregatikguztiagatik, hezitzaileen prestakun-tzak aintzat hartu behar ditu hezigaie-kiko duten esperientzian zer-nolako-ak diren hezitzaileen harreman trebe-tasunen bizipenak eta sentsazio sub-jektiboak eta korporalak. Lan honekpedagogiaren arlo horretan egin nahidu bere ekarpena. Izan ere, uste duguhezitzailearen joera naturalak –baiemozionalak, bai korporalak, bai kog-nitiboak- berez agertzen direla hez-kuntza-ekintzan eta ez dutela beharadinako arretarik hartzen hezitzaileenprestakuntzan. Gauzak horrela, harre-man trebetasunak gorputzaren bitartezsentitzen baldin badira, hezkuntza pro-fesionalen prestakuntza ezin da alderdikognitiboetan soilik oinarritu. Hezi-gaiarekin erlazionatutakoan, hezitzai-leak esperientzia eta bizipen subjekti-bo hori gorputzaren jarrera edo moldebatzuen baitan hautematen du, eta ho-rrek modu jakin batean ekitera eta pen-tsatzera eramaten du. Horregatik guz-tiagatik, gure gorpuztasunak eratzengaituela esan dezakegu, eta gorputzak,mugatzeaz gain, ahalbidetu egiten gai-tuela. Hori horrela izanik, ikaste esan-guratsuan, pentsamendua berrantola-tzeaz gain, sentimendu emozional batsortzen da, esperientzia gorputzean sar-tua eta gorputzak bitartekatua baitago.

OndorioakHezitzaileekin esku-hartzea buka-

tu ostean, emaitza oso positiboak etainteresgarriak eman zizkigun ikerke-tak. Izan ere, parte hartu zuten hezitzai-le gehienek ongi ulertu baitzituzten ha-rreman trebetasun bakoitzaren nola-kotasunak, horren atzean zeuden sen-tsazioak sentitu zituztelako euren gor-putzean. Horrek ekarri zuena zera izanzen: harreman trebetasunen ereduaaplikatzea euren hezkuntza praktikan,eta esku-hartzearen kalitatea hobetzea.Hori guztia ikasbide esperientzialari es-ker. Prestakuntza bide honi erabat lotuzitzaizkion hezitzaileek esku-hartzea-ren hasieran baino ahalmen handiago

agertzen zuten praktikak eskatzen zienbeharretara egokitzeko.

Ondorioz:- Ikasbide esperientzialaren aurre-

an jarrera irekia izan zuten hezitzaileak,berezkoak ez zituzten trebetasunekinjokatzeko gai izan ziren hezkuntza-praktikan. Egindako esperientziak era-kusten du hezitzaileek bizipenen bidezharreman trebetasunak esperimenta-tzen dituztenean, euren estiloan alda-ketak izateko bidean jartzen direla.

- Hezitzaileek berezkoa ez dutenestiloa ager dezakete, baldin eta harenatzetik dauden sentsazioak inoiz senti-tu badituzte, ez bestela.

- Nolanahi ere, oraindik bide era-ginkorragoa findu eta garatu behar danorberak oztopo nabarmenak dituenharreman trebetasunetan aurrerapau-soak emateko, baita gorputz sentsazio-ak sentitzeko zailtasunak dituztenekinlan egiteko moduan ere. Zinez, atal haueta ikerketa honek jarri duen oinarriaeta ireki duen bidea aintzat hartuz, he-mendik aurrera lantegi bihurtzen da,non harreman trebetasun bakoitza es-perimentatu ahal izateko bidean gehia-go sakondu eta ikertu behar den: harre-man trebetasun bakoitzaren garapene-rako ikasbide esperientzialean sakon-du, alegia. Beraz, ikerketa ildo hori ire-kita dago.

- Hezitzaile bakoitza prestakuntza

esperientziaren fokua izateak nork be-re burua findu beharreko hezkuntzatresnatzat hartzea ekarri du. Hortaz, he-zitzaileen prestakuntza saioetan, atalteoriko eta teknikoaz gain, hezitzailea-ren eta hezigaiaren arteko elkarrekin-tza abiapuntutzat duen prestakuntzaprozesuak sustatu behar dira, praktikapedagogikoarekin uztartuz.•

Page 28: GAIA: M-LEARNING FREI BETTO• EKARPENA: ZER DIO .... alea.pdfFREI BETTO Idazle brasildarra ezaguna da hezkuntza mun-duan. Paulo Freireren ondoan egon zen herrita-rren hezkuntza defendatzen

28 ❘ hik hasi ❘98. zenbakia. 2005eko maiatza

Esperientzia

Egoera edo gertaera askoksortzen dute kezka eskola ba-rruan. Zangozako ikastolakoirakasleak ikasleen artekoerasoez, onarpen ezaz etabazterketaz kezkatuta zebil-tzan. Horregatik erabaki zu-ten otsoari belarrietatik hel-du eta ikasle guztiak integra-tzeko eta berdinen arteko ha-rremana bultzatzeko saiake-ra sendoa egitea. Ikasturtehonetan Integrazio Plana ja-rri dute abian.

Ikasle guztiak ez dira berdinak, etaaniztasun hori aberatsa da. “Emakumeizan, ijito izan, Down sindromea eduki,beltza izan, elbarria izan edo neska edomutila izan, balio bat da. Natura askota-rikoa da, eta ez dago aniztasuna bainoezer egiazkoagorik gizakiarengan. Ezdaude bi mitxoleta berdin… Gizakia-ren historia aniztasunaren historia da”(López Melero, M.: La infancia invisi-ble, 1998).

Haatik, elkarbizitza horretan motaaskotako erlazioak sor daitezke; beste-ak beste, menperatzaileak eta bazter-tzaileak. Horrek kezkatzen zituen Zan-goza ikastolako irakasleak. Ikastolan e-rasoak eta onarpen ezak gertatzen zire-la konturatzen ziren. Ondorioz, ba-tzuek ikastola utzi egin zuten, eta beste

batzuk ikasketetan arazoak izaten hasiziren. Gelan beti nabarmentzen zirenprotagonista izan nahi zuten ikasleak,beti besteen gainetik agertu nahi zute-nak eta besteak zapaltzen zituztenak.Horiek laguntza behar zutela pentsa-tzen hasi ziren.

“Beti premia bereziak dituzten ikas-leei ematen zaie laguntza”, dio Zango-za ikastolako Fernando Trebol orienta-tzaileak. “Baina horien inguruan dabil-tzanek ere behar izaten dute laguntza,askotan horiek baitira integraziorakojarrerarik ez dutenak eta harreman so-zialak gaiztotzen dituztenak”.

Hasierako esperientziaIdeia eta kezka horiek bultzaturik,

berdinen arteko harremanak lantzen

Jarrerek ere badute zeresanaZangoza ikastolan

hasi ziren duela hiru urte Haur Hezkun-tzako 3. mailan, Lehen Hezkuntzako 1.eta 5. mailetan eta DBHko 1. mailan.Maila bakoitzean era askotako ekin-tzak egin zituzten gai hori lantzeko. 5urtekoen gelan, esate baterako, betikojardueretan erabiltzen zituzten mate-rialak berrikusi zituzten irakasleek, etahorrela, gaiarekin lotuta zer zegoenikusi zuten. “Marrazkiak egin zituztendenok berdinak garela ikusteko, gor-putzaren ezaugarriez hitz eginez”, dioFernandok. DBHko 1. mailan materialidatzia erabili zuten gaia azaleratzeko.“Elkarrek ‘Eta, zer?’ izeneko bildumabat badauka, eta oso egokia da. Garaegunkariak etorkinen inguruko zen-bait argitalpen baditu, eta horiek ere ira-kurri zituzten gelan”.

Page 29: GAIA: M-LEARNING FREI BETTO• EKARPENA: ZER DIO .... alea.pdfFREI BETTO Idazle brasildarra ezaguna da hezkuntza mun-duan. Paulo Freireren ondoan egon zen herrita-rren hezkuntza defendatzen

98. zenbakia. 2005eko maiatza ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚29

Fernando Trebolorientatzailea:“Ikastolak hez-kuntza integralaplanteatzen duikasle guztien-tzat, eta gaihoriek akademi-koak bezaingarrantzitsuakdira”

Ikasleen artean kontzientzia mailahandia lortu zuten, eta horrek gauzakaldatu egin zituen. “Ikasleak gaiari bu-ruz hizketan hasi ziren, eta irakasleekere informazio asko lortu zuten”. Gau-zak bideratzeko modu egokia zela iku-si zuten, eta ikastola osora zabaldu be-har zela.

Ikastola osora hedatu zenGainerako irakasleen eta gurasoen

artean horretaz hitz egin ondoren, de-nek onartu zuten integrazio planaabian jartzea. Zer ekarri du horrek? Ge-la guztietan lantzea berdinen arteko ha-rremana eta ebaluazio jarraitua egitea.Ikasle guztien programazioetan sartudute plana eta beste gaitasunekin bate-ra jarrera integratzailea duten edo ezbehatuko da. Hau da, ea zein garapenmaila duten elkarrekin erlazionatzekogaraian. Izan ere, 6-12 urte bitartean el-karrekintza sozialaren garapenak bere-biziko garrantzia eta indarra hartzendu. Horregatik, eta horrek gizakiarengarapen orokorrean duen eragin zuze-nagatik, ezinbesteko ardura eta jarrai-pena eskaini behar zaiola uste dute.“Heziketa integralaren izenean lanaegin nahi bada, behintzat, oso adi egonbehar dugu hezitzaileok eta familiak;pertsonen adimen moten artean, bat el-

karrekiko harremanei dagokiena bai-ta”, dio orientatzaileak.

Beraz, gainerako notekin batera,ikasleen jarrera ere agertuko da, etabesteek adinako balioa izango du.

Planaren barruan etorkinekiko ha-rremanak, berdinen arteko onarpenezak eta sexuen arteko harremanakhartzen dira kontuan. “Ikastolak hez-kuntza integrala planteatzen du ikasleguztientzat, eta gai horiek akademiko-ak bezain garrantzitsuak dira”, azpima-rratzen du Fernandok.

Ikasle guztiak, irakasle guztiak etaguraso guztiak daude inplikatuta, de-nen proiektua da, hezkuntza komuni-tate osoarena. Denen parte hartzeaduen Batzorde Pedagogikoak egin duplana; guztiek irakurri, baloratu, kriti-katu… dute.

Ikasturte hasieran irakasle guztiekgurasoei planaren nondik norakoakazaldu zizkieten, eta argi azaldu zietengaia programazioan sartu zutela etaikasleen txostenetan agertuko zelaikasle bakoitzaren jarrera.

Irakasle guztiak erabat inplikatu di-rela azpimarratzen du Fernandok, etabera orientatzaile denez, eurei lagun-tzen die. “Ikasleekin nola jokatu jakite-ko jarraibideak eskatzen dituzte, etabaita prestakuntza ere. Zentzu horre-tan, soziogramak erabiltzen ikasi dugu,gelako kideen arteko harremanak no-lakoak diren ikusteko balio baitute”.

Beraien artean saio ugari egiten dituzteplana nola doan ikusteko, gurasoen ha-rrera nolakoa den baloratzeko eta abar.Klaustro osoarentzako prestakuntza la-guntza ere eskatuta daukate Nafarroa-ko Gobernuan.

Familiei dagokienez, PedagogiaBatzordean hiru gurasok hartzen duteparte, eta horiek arduratzen dira gaine-rakoei informazioa helarazteaz. Aipa-tutako batzordeko partaide da PetraGarces eta interesgarria bezain beha-rrezkoa iruditzen zaio seme-alaben ja-rreren berri izatea eta horren jarraipenaegitea. “Hasieran guraso askok ez zu-ten hori egiteko beharrik ikusten. Ha-rrituta hartu zuten askok, eta batzuk ezzeuden oso alde, batez ere goiko maile-tako gurasoak, DBHn notek eraginadutelako espedienteari begira. Eta,noski, jarreragatik batez bestekoa jais-tea ez zuten egoki ikusten batzuek”.Dena dela, hasierako harridura pasaondoren, onartzen ari dira.

Horrez gain, planaren planteamen-duak berak ere harridura sortu zuela ai-tortzen du Petrak. “Askori sinestezinairuditzen zaie integrazio arazoak iza-tea, seme-alabek beste batzuk ez dituz-tela onartzen sinestea eta abar. Baina,orain, ikasturtean zehar plana garatzendoan heinean eta gauzak azaldu ahala,egoera ulertzen eta onartzen ari dira”.

Informatuta egoteak gauzak erraz-tu egiten ditu eta irakasleen eta familien

Page 30: GAIA: M-LEARNING FREI BETTO• EKARPENA: ZER DIO .... alea.pdfFREI BETTO Idazle brasildarra ezaguna da hezkuntza mun-duan. Paulo Freireren ondoan egon zen herrita-rren hezkuntza defendatzen

30 ❘ hik hasi ❘98. zenbakia. 2005eko maiatza

arteko harremana arina da. Edozein ga-tazka edo arazo sortzen denean, elkarrijakinarazten diote eta elkarrekin ekitendiote irtenbidea bilatzeari.

Bederatzi aginduakIrakasleek jarraibideak eskatzen di-

tuzte. Nola lortu integrazioa ikasleenharremanetan? Zer egin? Horri erantzu-teko eta lagungarri izateko bederatziadierazle edo zeregin markatu dituzteZangozako ikastolan. Irakaslearen be-haketa lana eta ebaluazio jarraituaerraztearren zehaztu dira.

1- Ikasleen artean materialaren tru-kea sustatuko da.

2- Talde txikietan eta handietan lanegitea sustatuko da. Irakasleak aukera-tuko ditu taldekatze horiek, nahiz etabatzuetan ikasleek aukeratutakoak ereizan.

3- Lekuz aldatzea. Maiz egingo diralekuz aldatzeak, baina betiere irakasle-aren esku egongo da kontu hori.

4- Hamaiketakoen trukea egingoda (osasun beharrak errespetatuz).

5- Ikasle batek beste batek eginduena salatzen duenean, ez da onartu-ko. Beraz, ikasleen jokabide salatzaileaez da onartuko. Horrelako beste jokae-ra batzuk ere ez. Batez ere, besteen au-rrean egiten direnak, taldeari zuzendu-

tako kontrol moduko bat dire-lako.

6- Jokabide dese-gokien aurreanezaxolati jokatukoda; horrek ez duesan nahi kasu-rik egingo ezzaienik, baiziketa ez zaielagarrantzirikemango, ez di-rela azpimarra-tuko. Ondoko ja-rraibideak esan-guratsuak eta adie-razgarriak dira adibidegisa: beti ikasle bera da le-hendabizikoa galderari eran-tzuten. Pertsona bera da, beti, kontaki-zun bat duena. Material, jantzi, jostailu,elikagai eta abar hobeak izateko alda-rrikapenak saihestuko ditugu (ikasleenartean eta irakasleak ikasleei).

7- Gurasoen inplikazioa eskatukoda, gertatutako egoera etxean balora-tzen jarraitzeko.

8- Integrazio arazoak daudenean,alde bietako familiei aldioro jakinarazi-ko zaie ohitura eta arau gisa.

9- Ikastolako eragile eta arduradunguztien inplikazioa beharrezko da. Be-raz, arazoa sortu den gelako tutore ezdiren besteen parte-hartzea ezinbeste-

Petra Garcesgurasoa:“Interesgarriabezain beha-rrezkoa irudi-tzen zaiguseme-alabenjarreren berriizatea etahorren jarraipe-na egitea”

koa da, beste eskola ordue-tan eta jolastorduetan,

batez ere.

Aurrerabegiraitxaro-pentsudaude

Orain-dik ikustekedago zer

emaitza e-mango dituen

lan honek, bainaorain artekoa iku-

sita, baikor daudeguztiak. Fernando gertae-

ra batean oinarritzen da baikorta-sun hori adierazteko: “5 urteko gelanbazterketak gertatu dira eta esku hartuondoren ikasleen jarrerak aldatu egindira. Familiari egoeraren berri eman ge-nion eta gai horri buruz hitz egiteko bi-lera egingo genuela esan zitzaien. Bile-ra egin ondoren, gauzak bere oneraitzuli ziren”.

Haur Hezkuntzan indar handia jarridute, eta ikasle horiek Lehen Hezkun-tzara iristen direnean, beste jarrera ba-tzuk edukiko dituztela uste dute. Horiespero dute, behintzat, eta horretarakoari dira lanean. •

Page 31: GAIA: M-LEARNING FREI BETTO• EKARPENA: ZER DIO .... alea.pdfFREI BETTO Idazle brasildarra ezaguna da hezkuntza mun-duan. Paulo Freireren ondoan egon zen herrita-rren hezkuntza defendatzen

Bide eginean jarraitzen

dugu zuen ekarpenekin

eta parte-hartze

handiagoarekin aberastu

nahi dugularik.

Hik Hasi proiektua irekia

den heinean, interesa

duen edonoren parte-

hartzea gustu handiz

hartzen dugu.

Jar ezazu zure aletxoa

euskal hezkuntzaren

aldeko ekimen honetan.

Berriakmaiatza

Page 32: GAIA: M-LEARNING FREI BETTO• EKARPENA: ZER DIO .... alea.pdfFREI BETTO Idazle brasildarra ezaguna da hezkuntza mun-duan. Paulo Freireren ondoan egon zen herrita-rren hezkuntza defendatzen

32 ❘ hik hasi ❘98. zenbakia. 2005eko maiatza

Berriak

Makina bat hezitzaile aritu ziren biziki-detzaren inguruko gaiak jorratzen eta az-tertzen bi egunetan Gasteizko Europa jau-regian. Eusko Jaurlaritzak antolatutako Bi-zikidetzarako eta Bakerako Hezkuntzariburuzko jardunbide egokiak trukatzeko I.jardunaldiak izan dira eta parte-hartzaileakgogoz aritu dira.

Xedea ikastetxeetan eta hezkuntza ez-formaleko beste zentro batzuetan egiten aridiren ekimenak eta jarduerak ezagutzea izanda. Bizikidetzarako, bakerako eta giza esku-bideetarako hezkuntzako hainbat esperien-tzia aurkeztu dira. Guztira, eskola esparruko15 esperientzia eta heziketa ez-formalekobeste sei , eta hori osatzeko hainbat tailer.

Eguna: ekainak 13, astelehenaLekua: Gasteizko Caja Vital Kutxa

Fundazioko aretoaOrdua: 16:00-20:00Hizlaria: Erna Imperatore Blan-

che. Terapia Okupazionalean lizen-tziatua. Okupazio Zientzietan dokto-rea. Zentzumenen integrazioan etaneurogarapenaren tratamendu eta jo-lasean espezializatua. AEBko Kalifor-nia Ekialdeko Unibertsitateko irakas-lea.

Norentzat: zentzumenen integra-zioaren teorian interesa duten guz-tientzat (gurasoak, irakasleak, psiko-logoak, pedagogoak, fisioterapeu-tak, logopedak, medikuak, terapeutaokupazionalak...).

Izena emateko epea:ekainak 7Informazio gehiagorako:Kulunka, Haurren Terapia Oku-

pazionaleko ZentroaTel.: 945 121 052 (arratsaldez)[email protected]

Elkarrekin eta elkar errespetatuzbizitzen ikasteko esperientziak

Zentzumenen integrazioan esku hartzeko oinarrizko printzipioak ezagutzeko jardunaldia

Orain arte zentzumenen integra-zioa bereziki osasun arlotik landu badaere, hezkuntza esparruan ere zabaltzenhasi da. Horri buruz gehiago jakitekoaukera emango dute Euskadiko Tera-pia Okupazionalen Elkarteak eta Ku-lunka Haurren Terapia Okupazionale-ko Zentroak antolatu duten jardunal-diek. Ateak zabalik izango ditu interesaduen orok.

Jardunaldion helburuak hiru dira:1.- Zentzumen sistemak ulertzea

eta beraien eragina eguneroko jardue-ren parte hartzean.

2.- Haurraren garapenean zentzu-menen integrazioaren arazoek duteneragina ulertzea.

3.- Haurrak ikastetxean eta komu-nitatean dituen zentzumenen integra-ziorako arazoak identifikatzea.

Zentzumenen integrazioa nerbiosistema zentralak gorputzeko hainbatzentzumen organok jasotako informa-

zioa interpretatu eta antolatzeko duengaitasuna da. Garunak jasotzen ditueninformazio horiek gure inguruarekinharremanetan jarri eta egokiro erantzu-teko aztertu eta erabiliak dira.

Zentzumenen integrazioaren teo-ria haurrek koordinazio motorean, ga-rapenean, portaeran, ikasteko eta abardituzten hainbat arazori emandakoerantzun zientifikoa bat da. 70eko eta80ko hamarkadetan sortu zen, Jean Ay-res terapeuta okupazional iparrameri-karrak neurozientzian, hezkuntzan etapsikologian egin zituen ikerketa ba-tzuetatik abiatuz.

Teoria horrek, alde batetik zentzu-menen integrazioaren prozesua etahaurraren garapen orokorrean dueneragina deskribatzen ditu. Eta bestetik,zailtasunak dituztenekin lantzeko pau-tak eta metodoak proposatzen ditu.Beste hainbat esku-hartzerekin osaga-rria izan daiteke, gainera.

Page 33: GAIA: M-LEARNING FREI BETTO• EKARPENA: ZER DIO .... alea.pdfFREI BETTO Idazle brasildarra ezaguna da hezkuntza mun-duan. Paulo Freireren ondoan egon zen herrita-rren hezkuntza defendatzen

98. zenbakia. 2005eko maiatza ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚33

“Eskolak euskaldundu” ekimenakeuskaldundutako milaka eta milakairakasle omendu ditu, euskara ikastekoeta hobetzeko egin duten ahalegina es-kertuz. Zenbait pertsona ahalegin horizalantzan jartzen ari diren une honetan,eta irakaskuntzan euskararik ez daki-ten irakasleek ez dakit zer eskubide al-darrikatzen dituzten garaian, benetakoesfortzua egin eta emaitzak lortu dituz-ten irakasle euskaldunak omendu dira.EHE, Kontseilua, Sortzen-Ikasbatuaz,EHIGE, IA, LAB, EHBE, AEK eta EuskalKonfederazioak prestatutako omenal-dian irakasle multzo osoaren ordezka-ritza hartu zuten dozena bat irakaslerigiltza bana eman zieten, giltzarri baitiraetorkizuneko belaunaldiek euskara ja-kin dezaten.

“Eskolak euskaldundu” ekimene-ko eragileek adierazi bezala, EuskalHerria berreuskalduntzeko lana era-ginkortasunez burutzeko, derrigorrez-koa da haur eta gazte guztiek euskaraikasteko eskubidea bermatuko dueneskola. Eta hori ezinezkoa da irakasleeuskaldunik gabe. Euskaldundu direngainerako milaka hiritar askoren mo-dura, ahalegin handia egin behar izandute irakasle erdaldun sartu eta bideaneuskaldundu direnek: dirua, denbora,ahalegina eta ilusioa inbertitu dituzte.

Igor Arroyok hitz egin zuen omenal-dian bultzatzaileen izenean, eta eman-dako giltza gogoan, irakasleengana zu-zenduz hala esan zien: “zuek kontzien-te zarete, irakasle eta hezitzaile izanik,zor bat, erantzukizun bat daukazuelabelaunaldi berriekin eta ardura horriheldu egin diozue. Zuen burua euskal-dundu egin duzue. Esku artean zenutengiltza tinko hartu eta giltza hori erabiliduzue euskarari atea irekitzeko. Horre-gatik omendu nahi zaituztegu azken ur-teetan zuen burua euskalduntzeko izu-garrizko ahalegina egin duzuenok”.

David Henderson, GaldakaokoEguzkibegi ikastolako irakaslea min-tzatu zen denen izenean, eta euskaraikastea asko kosta bazaie ere, hainbatetekin eman dizkiela azpimarratuzuen. “Gaur egun ezinezkoa ikustendut Euskal Herrian euskararik gabe bi-zitzea”.

Ostaiska Pinedo Bilboko Urretxin-dorra ikastolako irakaslea da. 14 urtere-kin hasi zen institutu garaian euskaraikasten. “Orduan ez zegoen euskarakoeskolarik, eta irakasle batek esan zigun,prest baldin bageunden, emango zizki-gula. Arratsaldeko saioa hasi baino or-du erdi lehenago joaten ginen euskaraikastera”.

Karmele Fernandez bere lankideada. Bulego batean lanean zebilela, 18urterekin hobby-z hasi zen euskaraikasten. “2-3 urtez aritu nintzen eta udabatean baserri batean egon nintzen.Hala, Urretxindorra ikastolan laneanasteko eskaintza egin zidan parrokikoabadeak. Nire kasuan, euskarak giltzaeman zidan lanbide hobea aurkitzeko,euskararik jakin gabe, ezingo nukeenirakaskuntzan aritu”.

Ez dira iritzi berekoak aukerakeman arren oraindik euskaraz irakaste-

Euskaldundutako irakasleeiomenaldia egin zaie

ko gai ez diren 157 irakasleak. Urre-txindorrako bi irakasleei lotsagarriairuditzen zaie. “Ez badute ikasi nahiedo ezin badute, aurretik esan dezate-la. Baina Eusko Jaurlaritzak hainbestediru gastatzea horrelako pertsonekin,eta gero AEK, euskararen esparrukoelkarteak eta euskararen aldeko bene-tako apustua egin dutenak diru faltadutela ikustea onartezina da”.

Zein da irtenbidea? “Ikasi edo etxe-ra joan daitezela, edo Espainiako ikas-tetxeetara joan daitezela. Euskararikikasi nahi ez badute, ez daukagu zer-tan behartu, baina joan daitezela besteleku batzuetara lan egitera, eta lanpos-tu hori utzi euskara ikasi dutenentzat”.

Dozena bat irakasle izan ziren euskaldundutako milaka irakasleren lekuko Bilbon egin zitzaien omenaldian.

“Irakasle euskaldunak zarete eskola euskalduna-ren giltza” esan zitzaien omenduei.

Page 34: GAIA: M-LEARNING FREI BETTO• EKARPENA: ZER DIO .... alea.pdfFREI BETTO Idazle brasildarra ezaguna da hezkuntza mun-duan. Paulo Freireren ondoan egon zen herrita-rren hezkuntza defendatzen

34 ❘ hik hasi ❘98. zenbakia. 2005eko maiatza

Berriak

Kataluniako, Okzitaniako, Seaskako, Bretainiako eta Alsaziako ordezkariek euren eskualde-ko egoeraren berri eman zuten jardunaldietan.

Murgiltze ereduek ekarpen Estatu frantseseko hizkuntza

Hiru egunetan zehar Miarritzen el-kartu ziren Ikastolen Elkartearen XII.jardunaldi pedagogikoetan eta ISLRF-ren jardunaldietan parte hartu zutenak.Gai nagusia hizkuntza aniztasuna izanzen, eta hainbat ikuspegitatik landuzen. Europa eraikitzen eta zabaltzen ariden garai hauetan, antolatzaileei ga-rrantzitsua iruditu zaie hizkuntz eta kul-tur aniztasunari buruzko hausnarketaegitea, eta bakoitzak egin dezakeenekarpena aurreikustea. Zentzu horre-tan, hizkuntza ofizialek ez ezik, ofizial-ki onartu gabe daudenek ere ekarpenaberatsa egiten dute.

Frantziako estatuan, esate batera-ko, frantsesa soilik da ofizialki onartuta-ko hizkuntza, baina horrez gain, euska-ra, okzitaniera, alsaziera, bretoiera etakatalana daude. Desagertzeko arris-kuan dauden hizkuntzak dira, frantse-saren nagusitasuna dela-eta. Horrega-tik, hizkuntza horiek berreskuratzekoeta hizkuntza horien erabilera bultza-tzeko ahaleginean urteak daramatzatehainbat eskolek eta herritarrek. Murgil-tze ereduaren aldeko apustua egin du-te denek, eta jardunaldietan herrialdebakoitzeko egoera eman zen ezagutze-ra.

Euskal Herria, Okzitania, Alsazia,Bretainia eta Kataluniak ISLRF (Fran-tziako Hizkuntzen Goi Institutua) osatuzuten 1997an. Eskualde horietako he-rritarrek murgiltze ereduaren aldekohautua egin dute haien hizkuntzarenezagutza eta erabilera bultzatzeko. Xe-de bera izanik, elkartu egin ziren Fran-tziako estatuari denek elkarrekin eska-tzeko hizkuntza horien ofizialtasunaeta murgiltze eredua.

Horrez gain, irakasleei prestakun-tza hizkuntza horietan eskaintzen dute,eta zazpi urtetan zehar 268 irakasleprestatu dituzte oposaketetarako.

Okzitaniako CalandretaMediterraneoko arkuaren zati den

eskualde honetan 700 hizkera mota,zazpi dialekto eta okzitaniera hizkun-tza elkarbizi dira. Okzitanieraren hiztu-nak ez dira asko eta diglosia handia da.Bertako herritarrek konstituzioaren al-daketa eskatzen dute okzitaniera hiz-kuntza ofizialtzat hartua izan dadin.

Eskualdeko gurasoek erabaki zu-ten euren hizkuntza hezkuntza siste-man sartzea, eta horrela hasi ziren mur-giltze ereduko eskolak sortzen 1979an.Baina bidea ez da erraza. Eskolak sor-tzea ez da erraza, eraikinen jabetzarik

ez dutelako eta horrek eraikinak man-tentzeko eta finantziatzeko zailtasunaksortzen dizkie.

Haurrek hizkuntzarekin ez ezikkulturarekin ere harremana edukitzeagarrantzitsutzat jotzen dute. Hizkun-tzarekiko harremanak goiztiarra, inten-tsitate handikoa eta ezagutza lortzekoadinako iraupenekoa izan behar du.

Kataluniako Bressola1976an sortu zuen katalanezko le-

hen eskola Bressola elkarteak. Gauregun zazpi eskola eta kolegio bat dituz-te. Eskola horiek dauden herrietan, be-raiek dira handienak. Ziur daude herrigehiagotan egotea lortuko balute, ikas-le kopurua hazi egingo litzatekeela.Gaur egun duten muga bakarra esko-len garapena da.

Murgiltze ereduko eskola horienhelburua katalana talde hizkuntza iza-tea da, talde baten komunikazio bideaeta elkarren arteko lotura izatea. Zen-tzu horretan, erabilera sustatzeari ga-rrantzi handia ematen diote. Gauregun, ikasleen % 2k soilik egiten du ka-talanez etxean.

Eskola horiek antolaketa bertikaladute: ikasle handiagoek txikiagoei ira-kasten diete katalanez.

Page 35: GAIA: M-LEARNING FREI BETTO• EKARPENA: ZER DIO .... alea.pdfFREI BETTO Idazle brasildarra ezaguna da hezkuntza mun-duan. Paulo Freireren ondoan egon zen herrita-rren hezkuntza defendatzen

98. zenbakia. 2005eko maiatza ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚35

Bretainiako DiwanBretoiera desagertzeko arriskuan

dagoen hizkuntzatako bat da, eta gauregun mantentzen bada, eskoletan egi-ten den lanagatik da. Gizartearen eska-eraren ondorioz sortu ziren Diwan es-kolak, lehenengoa 1977an. Egun, es-kola eta ikasle gehien biltzen dituen es-kualdea da. Azkenekoa Parisen irekidute, eta beraien lanaren erakusleiho i-zango dela uste dute.

Horrez gain, hiru elkarte satelite di-tuzte, hots, eskolaz kanpoko ekintzakbretoieraz antolatzen dituzten elkarte-ak. Diwanen barruan daude, baina au-tonomoak dira. Gurasoentzako barne-tegiak ere badituzte.

Estatuarekin egindako akordioenoinarrian beti existentzia egon da, bai-na eurak haratago joan nahi dute; haz-kundea nahi dute. Azken helburua bi-zitza soziala bretoieraz egitea da, nahizeta jakin zaila dela. Izan ere, ikasleek in-gurunean frantsesa baino ez dute en-tzuten, eta zaila da motibazioa izatea.

Alsaziako ABCMEskualdeko hizkuntzetan irakasten

duten ikastetxeez arduratzen diren el-karteen artean, ABCM da berriena.1991n ireki zen lehen ikastetxea. Atze-rapen horren arrazoi historikoetako batzera da: eskualde hori Alemaniari atxi-kita egon zela behin eta berriro. Eta es-kualdeko hizkuntzaren aldeko militan-tzia ere geroago garatu zen.

ABCMk zera esan nahi du: associa-tion pour le bilinguisme dès la classe dematernelle, hau da, eskolaurretik hasi-ta elebitasuna bultzatzeko elkartea.Izan ere, garai hartan, Hezkuntza Na-zionalak zioen ez zela beharrezkoa ele-bitasunarekin hastea Oinarrizko Hez-kuntza arte. ABCMko militanteek, or-dea, eskolaurreko lehen mailatik ekinbehar zitzaiola zioten.

ABCM eskoletan ordutegi paritatezorrotzarekin hasi ziren, baina pixka-naka germanikoari (alemanari edo al-sazierari) ordu gehiago ematen joan di-ra, gizartean frantsesak duen nagusita-suna eskolak oreka dezan.

Elkarte honen helburua da murgil-keta indartzea, eta bereziki 2.000 biz-tanle baino gutxiagoko herrietan esko-lak irekitzea. Azken xedea haurren %30-40 bi irakaskuntza sistemetako bate-an eskolatzea da.

Euskal Herriko Seaska35 urteko ibilbidearen ondoren,

hizkuntza egoera asko okertu da: fami-liako transmisioa ia desagertu egin da.Gaur egun, euskararen transmisioa es-kolan hasten da.

Horren jakitun izatearekin batera,Seaskak hainbat lorpen bideratu ditu:euskara transmititzeko sistema kohe-rente eta eraginkorra garatu du; ongiezagutzen du garapenaren arloa; hain-bat sareren barruan dago, eta hori abe-rasgarria da; euskal kultura eta euskarahedatzen lagundu du.

Etorkizunari begira, hainbat haus-narketa eta proiektu ditu esku artean,besteak beste: nazioarteko gelak gara-ratzeko proiektua, euskal curriculumagaratzeko konpromisoa, Iparnet.netproiektuari esker beste federazio ba-tzuekiko harreman pedagogikoak abe-rastu egingo dira; eta irakaskuntza tek-nikoan Hezkuntek eta Euskal HerrikoLaborantza Ganbararekin elkarleneanaritzeko prestutasuna du.

garrantzitsua egin dezakete gutxituetako hezkuntza esperientziak bizirik

HezkuntzaelkarteaSeaskaCalandretaBressolaABCMDiwan

Eskolak

204171833

Kolegioak

311

3

Lizeoak

2

1

Ikasleak

2.1292.063520

1.0282.834

Eskualdea

Euskal HerriaOkzitaniaKataluniaAlsaziaBretainia

alsazia-

Page 36: GAIA: M-LEARNING FREI BETTO• EKARPENA: ZER DIO .... alea.pdfFREI BETTO Idazle brasildarra ezaguna da hezkuntza mun-duan. Paulo Freireren ondoan egon zen herrita-rren hezkuntza defendatzen

Argitalpenak

Don Kijote MantxakoMiguel de Cervantes

EREIN“Mantxa aldeko herri koxkor bte-

an, bere izenik ez nuke gogoratunahi...” horrela hasten da Cervantesenliburu ezagunenaren euskarazko ber-tsioa. Erein argitaletxeak kaleratu berriduen bertsio hau Pedro Maria Berron-dok itzuli zuen eta Patxi Ezkiagak egin-dako egokitzapenekin argitaratu da.Liburu klasiko eta ezagun hau euska-raz irakurtzeko aukera ematen digu•

90eko hamarkadako haur eta gazte literaturaManu Lopez GaseniXabier Etxaniz Erle

PAMIELAEgileek haur eta gazte literaturaren

inguruko ikerketa bat egin dute eta li-buru honetan bildu. 90eko hamarka-dan kokatuta, testuak eta testuinguruaaztertu dituzte, eta baita beste hainbatalderdi ere: irakurleak, idazleak, insti-tuzioak, bitartekariak, merkatua etaerrepertorioa•

Eskolara ez agertzea gainditzearen inguruko

jardunaldietako ondorioakADARRA

2004ko azaroan gai horri buruzkojardunaldiak antolatu zituen Adarra Pe-dagogi Erakundeak. Orain, liburuxkalabur eta mamitsu batean bildu ditu hanateratako ondorioak. Jende asko kez-katzen duen gaia da ikasleak eskolaraez agertzea. Ehuneko txikia da egoerahorretan dagoena, baina derrigorrez-ko hezkuntzako azken urteetan ehu-neko hori igo egiten da•

Mintzairaren mirariaXabier Monasterio Torre

GAIAKLiburu honetan mintzaira zer den

erraz ulertzeko oinarrizko kontzep-tuak garatzen dira: mintzamenaren so-rrera, zeinuen garrantzia komunika-zioan, mintzairaren funtzioak eta osa-gaiak... Horrekin batera, soziologiare-kin loturiko gaiak ere aztertzen dira:hizkuntza aniztasuna, mintzaira etakultura, jendeen eta herrien hizkuntzaeskubideak, euskararen mundu ikus-kera...•

Argitxo kriseiluaren bilaMahai jolasa

IKASTOLEN ELKARTEA“De oca a oca y tiro por que me to-

ca” esaldia beste batez ordezkatzekoaukera ematen du joko honek: “Argi-txotik argitxora eta berriro botatzera”.Ohiko “oca” jokoaren euskarazko ber-tsioa da hau, eta garrantzi berezia har-tzen du hizkuntza lantzeak. Horrega-tik, fitxak mugitzen direnean esaldiakesateari garrantzi handia ematen zaio.Esaera zaharrak eta errimadun esal-diak proposatzen dira hor•

Nemesioren itzalaPako Aristi

ELKARNemesioren itzala korrika joan da,

baina Nemesiorik gabe. Ulertu al deza-kezue hori? Zaila, ezta? Belandiako he-rri osoa erabat aztoratu duen gertakizu-na izan da. Pako Aristik bere lumaren bi-zitasuna, bere irudimenaren aberasta-suna eta bere umorearen zorroztasunaagerian utzi ditu ipuin honetan. JokinLarrearen marrazkiak ere tonu beretikdoaz, irudimentsuak eta biziak dira•

Page 37: GAIA: M-LEARNING FREI BETTO• EKARPENA: ZER DIO .... alea.pdfFREI BETTO Idazle brasildarra ezaguna da hezkuntza mun-duan. Paulo Freireren ondoan egon zen herrita-rren hezkuntza defendatzen

ErakusketaIkasle etorkinei

euskara irakasteko proiektu eta

material didaktikoen

erakus-truke topaketaren II. SAIOA

Maiatzaren 6an Bilbon, Unamuno BHInErakus-trukea: 16:30-20:00Hitzaldi-tailerra: 17:30-19:00 * Materialgintza

Consol Rivas eta Gemmna IglesiasLa Fraga ikastetxekoak (Salt, Girona). Ikasleen % 90 etorkina da.

Maiatzaren 7an Donostian, Miramar jauregianErakus-trukea: 10:00-13:30Hitzaldi-tailerrak: 11:00-12:30 * Materialgintza

Artur Noguerol, Bartzelonako Universitat Autonomako irakaslea eta JALING proiektu europarreko Espainiko ordezkaria.

* P royecto integrado de lenguasRosa María RamírezBartzelonako Villa Olimpica ikastetxeko zuzendaria

Informazio gehiago eta izena emateko:Itziar Aramaio: [email protected] / 655 723 965

BIGE-EHIGE: [email protected]/ 944 169 360 - 944 793 855

Page 38: GAIA: M-LEARNING FREI BETTO• EKARPENA: ZER DIO .... alea.pdfFREI BETTO Idazle brasildarra ezaguna da hezkuntza mun-duan. Paulo Freireren ondoan egon zen herrita-rren hezkuntza defendatzen

Berriak

38 ❘ hik hasi ❘98. zenbakia. 2005eko maiatza

Psikomotrizitatea: sentsibilizazio ikastaroak

Bergarako UNEDeko Psikomotrizi-tate Eskolak Heziketa praktika psiko-motrizean prestatzeko bi urteko ikasta-roa antolatu du 2006ko urtarriletik2007ko abendura.

Horretarako, aurretik eskolak be-rak antolatutako sentsibilizazio ikasta-ro bat egina eduki behar da. Hurrengohilabeteetan hauek izango dira:

Maiatzaren 13, 14 eta 15ean Bil-bon (ostiralean 18:30-22:00; larunbate-an 9:00-19:30; eta igandean 9:00-15:30).

Maiatzaren 16, 17 eta 18an Gas-teizen(ostiralean 18:30-22:00; larunba-tean 9:00-19:30; eta igandean 9:00-15:30).

Matrikula epea: ikastaro bakoitzabaino 8 egun lehenago.

Prezioa: 134,5 euro

Informazio gehiagorako:Bergarako UNEDTel.: 943 769 [email protected]/ca-bergara

“Generoa eta sozializazio proze-suetan azaleratzen diren egoerak”izeneko jardunaldiak antolatu dituEmakundek. Maiatzaren 5ean izangodira Gasteizen, Emakunderen egoi-tzan.

Egitaraua honakohau izango da:9:30 Hasiera9:45 “Generoa eta sozializazio pro-

zesuetan azaleratzen ari diren egoerak,Carmen García Colmenares”, Valladoli-deko Unibertsitateko Psikologia Saile-ko irakaslea (baieztatzeke).

10:45 Ikerketa proiektuak: “Ezkon-tza-hausteen eragina seme-alaben on-gizate fisiko eta psikologikoan”, AnaMartínez, Deustuko UnibertsitatekoPsikologia Saileko irakaslea.

11:15 Atsedenaldia11:45 Ikerketa proiektuak: “Egun-

go genero-estereotipoen eta nerabeen

Generoaren inguruko jardunaldiak Gasteizen

ongizate psikologikoaren arteko lotu-ra”, Edurne Galindez, AEFFAko kidea(Familien funtzionamendua aztertze-ko elkartea).

12:45 Mahai ingurua13:15 Ekimen pilotuak: “COFAMI

egitaraua: familian korrespontsabilita-tea sustatzeko gurasoen prestakuntza”,Isabel Bartau, EHUko Hezkuntza arlo-ko Ikerketa eta Diagnostiko Saila.

“Homosexualitatearen aurreanneska-mutilak sentsibilizatu eskolanhasita”, Amparo Villar, Bilboko Aldarteelkarteko kidea.

14:15 Mahai ngurua14:30 Amaiera

Informazio gehiagorako:EmakundeTel.: 945 016 700E-posta: [email protected]

Maiatzak 189:30-11:30 Jesús Tusón, “Lenguas,

culturas y prejuicios lingüísticos”.11:30-12:00 Atsedenaldia12:00-13:30 Jesús Tusón, “La diver-

sidad de las escrituras: orígenes y evo-lución”.

15:30-16:30 Badalonako EugeniD´Ors ikastetxeko esperientzia.

16:30-18:00 Mahai ingurua: “Dequé manera enriquece la diversidad lin-güística y cultural en el aula?, Jesús Tu-són, Amparo Tusón eta Virginia Una-muno.

18:00-18:30 Getxoko udaleko es-perientzia.

Maiatzak 199:00-9:30 Virginia Unamuno, “La di-

versidad lingüística como riqueza, re-curso y reto”.

10:30-11:45 A aretoan: Omer Oke,“Aportaciones a la multiculturalidad eneducación desde la Dirección de Inmi-gración”.

B aretoan: Mercé Bernaus, “Multi-lingual and multicultural in the foreignlanguage class”.

11:45-12:15 Atsedenaldia12:15-13:30 Belen Uranga (UNES-

CO etxea), “Etorkinen hizkuntza, eus-kara eta identitatea”.

15:30-16:30 Bartzelonako Collaso IGil ikastetxeko esperientzia.

16:30-17:30 Mungia BHIko espe-reintzia.

17:30-18:30 Zurbaran LHIko espe-rientzia.

Informazio gehiagorako:www.getxolinguae.net

Getxo Linguae 2005 Hizkuntzak eta kulturak landu

Page 39: GAIA: M-LEARNING FREI BETTO• EKARPENA: ZER DIO .... alea.pdfFREI BETTO Idazle brasildarra ezaguna da hezkuntza mun-duan. Paulo Freireren ondoan egon zen herrita-rren hezkuntza defendatzen

portiva”.- Gotzon Toral, EHUko irakaslea:

“Nuevas perspectivas en la iniciacióndeportiva”.

2. mahaia, 12:00-14:30- Angel Gonzalez, SHEE-IVEF: “Es-

trategias para promover la participa-ción en actividades físico-deportivas delas chicas en edad escolar”.

- Fernando Gimeno, ZaragozakoUnibertsitateko irakaslea: “Función delos/as padres y madres en la educacióna través del deporte”.

- Manu Gzlez. Aramendi, EHU, Ore-ki Fundazioa: “Promoción de valoreséticos por medio del deporte”

- Ana Makazaga, EHUko irakaslea:“Eskola kirolaren analisia. Arazoak etairtenbideak”.

Mahai ingurua, 16:30-18:30“Sustapenera eta errendimendura

bideratutako kirol ereduak haurtzaro-an. Zubigintzako proposamenak”

Mahaikideak:- Juan Luis Larrea, Gipuzkoako fut-

bol federazioa.- Julio Calleja, SHEE-IVEF. Espainia-

ko saskibaloiko federazioa.- Joxe Mari Sarriegi, Atletismoko en-

trenatzaile eta aditua.- Pilotako teknikari bat - Imanol Fdez de Larrinoa, Gipuz-

koako Foru Aldundia.- Asier Intxausti, Bizkaiko Foru Al-

dundia.- Ana Makazaga, EHU-UPV.- Iñaki Iturrioz, KHHE iritzi taldea,

kirol hezitzailea, haurren eskubidea.

Informazio gehiagorako:Eusko IkaskuntzaTel.: 943 310 855www.eusko-ikaskuntza.org

98. zenbakia. 2005eko maiatza ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚39

Eskola kirolaren inguruko jardunaldiakDonostian

Eusko Ikaskuntzak antolatu di-tuen jardunaldi hauek maiatzaren 26eta 27an izango dira Donostiako Mira-mar jauregian.

Eskola kirolaren antolaketak tran-tsizio eta egokitze garaia bizi du gure ar-tean. Interes eta ikuspegi anitz elkar-tzen direla kontuan izanik, ez da errazasuertatzen denen gustuko ereduaadostea. Bertako egoera ondo ezagu-tzen duten adituak elkartzeaz gain, es-kola kirolaren antolaketan parte har-tzen duzuen koordinatzaile, kirol tek-nikari, kudeatzaile, entrenatzaile etagurasoak biltzea dute helburu jardunal-diok, kirol hezitzailearen txalupari au-rreranzko arraunkadak ematen elkar-laguntzeko.

Egitaraua honakoa izango da:

Maiatzak 26, osteguna1. mahaia, 9:00-11:30- Jose Ramon Garai, Eusko Jaurlari-

tzako Kiroletako Zuzendari Nagusia:“Kirol ibilbideak eta eskola kirola EAE-ko Kirol Legearen dekretu berrietan”.

- Iñaki Ugarteburu, GipuzkoakoForu Aldundiko Kultura Saileko Kiro-len zuzendari nagusia: “Gipuzkoakoeskola kirolaren bilakaera”.

- Iñaki Mujika, Bizkaiko Foru Al-dundiko Kultura Saileko Kirolen zu-zendari nagusia: “Udal kirol eskolak:jolastu eta alaitu”.

- Luis Maria Sautu, Arabako Foru Al-dundiko Kirolen zuzendari nagusia:“Un programa de educación física enlas escuelas de Álava para fomentar laparticipación en deporte escolar”.

2. mahaia, 12:00-14:30- Jon Irazusta, EHUko irakaslea:

“Ariketa fisikoa, kirola eta osasuna:oraina eta etorkizuna”.

- Susana Gil, SHEE-IVEFeko irakas-lea: “Ariketa fisikoaren arriskuak haur

eta gaztetan”.- Susana Irazusta, SHEE-IVEFeko

irakaslea: “Pautas para el entrenamien-to en la edad escolar”.

- Kepa Lizarraga, Bizkaiko Foru Al-dundikoa: “Esku pilota en deporte es-colar: estudio de la petola y las protec-ciones”.

3. mahaia, 16:00-18:00- Iñaki Ortuzar, SHEE-IVEF: “El de-

porte escolar como integrante del pro-yecto educativo de centro”.

- Mariate Bizkarra, EHUko irakaslea:“Eskola kiroleko arduradunen forma-zioa trebetasun sozialak direla medio”.

- Josean Arruza eta Silvia Arribas,EHUko irakasleak: “Kalitate adierazle-ak eskola kirolean”.

- Luix Mari Zulaika, SHEE-IVEF: “Ki-rol hezitzailea: balizko onurak eta erre-alitateko arriskuak”.

4. mahaia, 18:30-20:30- Joseba Etxebeste, SHEE-IVEF:

“Euskal curriculuma eta eskola ordutikharago eginiko kirol joko-jolasak”.

- Mikel Egibar, Ikastolen Elkartea:“Xiba proiektua: euskal soin jarduerakeskolan”.

- Oidui Usabiaga, SHEE-IVEF. Gi-puzkoako Euskal Pilota Elkartea:“Errendimendua eta sustapena uztar-tzen dituen eredua: Gipuzkoako Eus-kal Pilota Elkartea”.

Maiatzak 27, ostirala5. mahaia, 9:00-11:30- David Gil, Fundación Baskonia:

“Contenidos técnicos tácticos para ca-tegorías de formación”.

- Roberto Olabe, Real Sociedad deFutbol: “Itinerarios de calidad. Forma-ción de calidad”.

- Txus Pinedo, Atletic Club: “Basespara el desarrollo de la formación de-

Page 40: GAIA: M-LEARNING FREI BETTO• EKARPENA: ZER DIO .... alea.pdfFREI BETTO Idazle brasildarra ezaguna da hezkuntza mun-duan. Paulo Freireren ondoan egon zen herrita-rren hezkuntza defendatzen

40 ❘ hik hasi ❘98. zenbakia. 2005eko maiatza

Aguraingo Pedro Lope deLarrea ikastola

zendariak, Inma Corresek. Fusioa biberdinen arteko elkarketa da, eta ikas-tolak argi zuen elkartzerakoan ez zuelabere izaera galdu nahi: “gure hezkun-tza proiektuarekin eta D ereduarekinsegi nahi genuen, bi baldintza horiekderrigorrak ziren guretzat. Fusionatuezkero, B eredua mantentzeko arris-kua zegoen, baita B eredua soilik es-kaintzekoa ere (errentagarritasuna edogelen murrizketa argudiatuta, sarri Beredura jotzen baita)”. Legea aztertuta,ikusi zuten integrazioa zela euren ego-erari erantzuten zion eredua: “manten-tzen dugu gure D eredua, gure ikaste-txe proiektua, eta izena. Ikastola izatenjarraitzen dugu, sare publikoan”.

Muga guztien gainetik...euskaraz!

1973an sortu zen Aguraingoikastola, bizpahiru haurrekogelekin. Gurasoen abalei eskereraikin berri bat egiten hasi zi-ren. Egun, herrian erreferentebihurtu da ikastolaren hezkun-tza proiektua, eta Aguraingo hi-rutik bik hautatzen du D ereduaseme-alabentzat. Herrian Beredua eskaintzen zuen eskolapublikoak eta ikastolak bategin zuten iazko ikasturtean,denak D eredura pasatuz. Zen-truan Haur eta Lehen Hezkun-tzako 300 ikasle daude, eta 30irakasle.Euskarari dagokionez, bi di-

ra ikastolaren erronkak: erabi-lera nola sustatu, eta herriangeroz eta gehiago izango direnetorkinei nola erantzun (dagoe-neko gelan bizi izan dute ez eus-kararik eta ez gaztelerarikulertzen ez duten ikasleen mur-giltzea). Ikastolako zuzenda-riak, Inma Corresek, eta ikas-keta buruak, Ander Go ik, irekidigute euren eskolako atea.

Aguraingo ikastola eta eskola pu-blikoa elkartu egin ziren iazko ikastur-tean, ikasle kopurua medio. Izan ere,herriko haurretan hirutik bik hautatzenzuen, gutxi-gehiago, ikastola (D ere-dua). Beste herena, mojen ikastetxeradoa (tradizioz A eredukoa izan dena etagizartearen joera medio egun B ereduaduena). Eta Aguraingo eskola publiko-ak ere, Markos Sagasti zeritzanak, Beredua eskaintzen zuen, baina azkenurteetan matrikulazioak dezente eginzuen behera. Herritarren eskaera ikusi-ta, bi zentroek bat egitea komeni zen.Baina nola egin bat, hori zen kontua.

“Integratzea da egin duguna, eta ezfusioa. Ez baita gauza bera, eta klabeada hori argi uztea”-dio ikastolako zu-

Page 41: GAIA: M-LEARNING FREI BETTO• EKARPENA: ZER DIO .... alea.pdfFREI BETTO Idazle brasildarra ezaguna da hezkuntza mun-duan. Paulo Freireren ondoan egon zen herrita-rren hezkuntza defendatzen

98. zenbakia. 2005eko maiatza ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚41

Gurasoen kezkaZentro bakarra osatuta, B eredutik

zetozenak ongi egokitu dira D eredu-ra.B ereduko ikasle ohiek, D eredukotaldeetan banatzean, irakasle lagun-tzaile bat izan dute gelan, euskara in-dartzeko. Gainera saio batzuetan gela-tik irteten ziren irakasle horrekin, eus-kara sakontzeko. Irakasleei dagokie-nez, eskola publikoko irakasleek jarrai-tzen dute gaurko zentroan. Integratuaurretik bi zentroek prozesu bateratzai-le bat eraman dute: kurtsoko progra-mazioak batera egiten zituzten, baitahainbat txango ere ikasleek elkar eza-gut zezaten, edota irakasleen presta-kuntza bera.

Gurasoen kezka bakarra, zera da:seme-alabei ezingo dietela lagundu es-kolako lanetan. Ander Goñi ikasketaburuak argi esaten die, horretan arazo-rik ez dagoela: “Haurrak etxean ikusibehar duena soilik da gurasoak ardura-tzen direla bere ikasketez, etxeko lanakegiterakoan ondoan daudela, eta gura-soek ondo ikusten dutela berak euska-raz ikastea. Hortik aurrera, gurasoaknoraino diren matematiketan laguntze-ko kapaz, hori gutxienekoa da”.

Gurasoen profila ez da gutxi aldatuikastolaren 32 urteko ibilbide honetan.Lehen gurasoek euskararekiko apustuargia egiten zuten, eta euren haurrekeuskaraz ikas zezaten prest zeuden az-piegitura kaxkarreko eskolaren aldeegiteko, etorkizuna zein izango zuen

Inma Corres:“Agurainen hirutikbik jotzen du D ere-dura. Gurasoek ikas-tola hautatzen dutebai euskararengatik,baina baita egoera-rik onenean gaudela-ko eta baloratzendutelako gure hez-kuntza kalitatea”

jakiterik ez zegoen eskolaren alde egi-teko. “Gurasoek konfidantza osoa jarrizuten bai irakaslegoarengan, eta baitahizkuntzarengan berarengan ere- dioInma Corresek-. Gaur gurasoek ikasto-la hautatzen dute bai euskararengatik,baina baita egoerarik onenean gaude-lako ere (eraikin berria dugu), eta balo-ratzen dutelako gure hezkuntza kalita-tea. Alegia, gaur faktore gehiago har-tzen direla kontutan ikastolan matriku-latzerako garaian”.

1973an, euskara hutsekoeredua, Agurainen

Felisa Zabaleta eta Junkal Olaondoandereñoak hasi ziren lehen-lehenik,Gipuzkoatik etorrita, euskarazko esko-laren oinarriak jartzen, gurasoekin ba-tera. “Garai hartan ez zegoen irakasle ti-tulua zuen askorik, eta gurasoek bila-tzen zuten jende euskalduna eta Euska-

ra, Euskal Kultura eta Euskal Nortasu-naren kontzientzia berreskuratzea zeneginkizunik garrantzitsuena. Hasiera-ko irakasle haiek egin zuten lanaizugarria da. Titulurik ez zeukaten, bai-na garai hartan sortzen ari zen pedago-gia berritzaile hartan (pedagogia espe-rimentatzaile hartan, edukietan soilikoinarritu beharrean haurrak inguruaaztertzera ateratzen zituen pedagogiahartan), mila buelta ematen zizkigutenhaurrekin lan egiteko moduan. Etaikastola izan zen, gainera, bi urtekohaurrei hezkuntza eskaintzen aitzinda-ria (Haur Hezkuntzarik ez baitzen jaso-tzen orduko hezkuntza sisteman), so-rrerako urtetik bertatik hasita ”. InmaCorresen hitzak dira. Ikastola sortu etasei urtera etorri zen Agurainera; Araba-koa bertakoa zen lehen irakasleetakobat izan zen Inma, irakasle ikasketakbukatu berritan iritsi zena. Gaur, ikasleohiek dakartzate eskutik seme-alabak

Inma Corres zuzendariaAnder Goñi ikasketa burua

Page 42: GAIA: M-LEARNING FREI BETTO• EKARPENA: ZER DIO .... alea.pdfFREI BETTO Idazle brasildarra ezaguna da hezkuntza mun-duan. Paulo Freireren ondoan egon zen herrita-rren hezkuntza defendatzen

42 ❘ hik hasi ❘98. zenbakia. 2005eko maiatza

Agurain•

ikastolara. Lehen promozioan hiruzpa-lau ikasle izatetik, 300 ikasle izatera pa-sa dira (herriko haurren bi herenak), eta34 irakasleko taldea dago.

Hizkuntza kalitatea etaerabilera

Ikastolaren 32 urteko ibilbideak he-rrian utzi du arrastorik: gaur gaztegehienek badakite euskara, eta jada ha-si dira ikasle ohien seme-alabak etor-tzen; guraso berriok etxean euskara es-kain dezakete, orain 20 urte posible ezzena (nahiz askotan guraso bietan ba-tek ez duen euskara menperatzen, etaberaz, etxeko hizkuntza euskara izateazaila den). “Haur Hezkuntzan igarri dahori. Bi urteko haurrengan, euskaraezagutza hobea da. Lehen agian gura-soek euskararekiko motibazio gehiagozuten, baina ezagutza maila txikiagoazen. Gaur ikasleen artean, kalitatea igoegin da”, Ander Goñik ziurtatzen due-nez.

Beste kontu bat da erabilera (eta ho-ri ez da eskolaren arazoa soilik, gizarte-arena baizik). Eskolatik irtetean (nera-bezaroan) euren arteko hizkuntza gaz-telera bihurtzen da, ahalik eta adin bate-ra iristean kontzienteki erabakitzen du-tenera arte euskara “berreskuratzeko”ahalegina egitea (esaterako, guraso di-renean). Horregatik, erabilera sustatze-ko, klabea deritzote eskolaz kanpoko e-kintza guztiak euskaraz eskaintzeari,“gaur posible baita hori -nabarmentzendu Inma Corresek-, haur eta gazte de-nek ulertzen dutelako euskara”.

Eskolaz kanpoko ekintzak,funtsezko

Aisialdiko ekintzak euskaraz izandaitezen, gurasoek hainbat aktibitateantolatzen dituzte: ikastalde guztiektxandaka egiten dituzten 5 tailer ezber-din, edo futbito talde mistoa, kasu. Bes-tetik, “Euskaraz mintza” proiektuarenbarruan, gurasoek bi urtean behin jola-sen ikastaroa egiten dute, euskarazkoabestiak ikasiz, eta ikasleek, berriz, jo-lasorduetan aldizka begirale bat izatendute lagun, jolasordua dinamizatzenduena (honen helburua da patioan eus-karaz harremantzeko ohitura sortzea).

“Herri mailan ere -gaineratzen duInmak-, lehentasuneko premia horixeda: udalak ziurtatu behar du herriari es-kaintzen dion guztia euskaraz izatea(batez ere haur eta nerabeei zuzendu-tako ekintzak direnean)”. Herri maila-ko aisialdi ekintza asko, kirolen inguru-koak batez ere, erdara hutsean egitendira. Udalaren erronkak behar lukeizan, ekintza horietan denetan begiraleeuskaldunak ziurtatzea.

Etorkinak benetan integra-tzekotan, D eredura

”Etorkinak integratzeko metodoonena da D ereduan murgiltzea -argi duInma Corresek-. Gure eskoletan nahiditugu hartu, eta gainera horrela behardu. Baina hori bai: baldintzak ziurtatu

behar dizkigute. Hezkuntza Ordezka-ritzak laguntza gehiago eskaini behar-ko luke haur horiek euskal ereduramurgil daitezen era egokienetan”.

Agurainen etorkinen gorakada na-baritzen omen da. Ikastolan oraingoz“gutxi” dituzte: 7 ikasle, Marokotik, Ar-geliatik eta Saharatik etorriak. Eurenkezka nagusia da, seme-alabek ikasto-lan gaztelera ikasiko ote duten. AnderGoñik dionez, “behin hori ziurtatzendiegunean, euskaraz ikastea ondoikusten dute”.

Lehen aldiz, arabiera soilik zekitenikasle bi izan dituzte aurten, eta egoki-tzapen berezia egin behar izan dute,irakasle laguntzaileekin (arabierakohiztegiak ere erosi dituzte irakaslearruntek). Epe motzera, hori da Agu-raingo ikastolan irudikatzen dutenerrealitatea. Izan ere, orain arte Agurainbigarren geltokia izan da etorkinentzat;lehenik Gasteizera edo hiriren baterajoaten ziren, eta gero jotzen zuten Agu-rainera (hirietako etxebizitzen prezio-ak medio), baina jada gaztelera ikasitazetozen. Egun, ordea, etorkin familiaklekutu direnean, gero eta gehiagoizango dira Agurainera zuzenean eto-rriko diren senide edo ezagunak, eurenjatorriko hizkuntzan soilik mintzatzendakitela helduko direnak herrira. Ho-riei ere erantzuten asmatzea izango daAguraingo ikastolaren erronkatakobat. •

Lehen aldiz, arabie-ra soilik zekiten biikasle izan dituzteaurten, eta egoki-tzapen berezia eginbehar izan dute.Epe motzera, horida irudikatzenduten errealitatea.

Page 43: GAIA: M-LEARNING FREI BETTO• EKARPENA: ZER DIO .... alea.pdfFREI BETTO Idazle brasildarra ezaguna da hezkuntza mun-duan. Paulo Freireren ondoan egon zen herrita-rren hezkuntza defendatzen

Irailean berritua V. Euskal Herrikobaliabide

pedagogikoen

GIDA

2005-06 eta 2006-07ikasturtea

!!

GIDA liburuaz gain, aurten, euskarri digitalean izango duzu

Page 44: GAIA: M-LEARNING FREI BETTO• EKARPENA: ZER DIO .... alea.pdfFREI BETTO Idazle brasildarra ezaguna da hezkuntza mun-duan. Paulo Freireren ondoan egon zen herrita-rren hezkuntza defendatzen

DonostianUztailak 4, 5 eta 6

9:00 - 14:00

Saio libreak

Goizez

Arratsaldez

GUTXIENEKO INFORMATIKA EZ DAKIGUNONTZAT - Klarionatik sagura - NEOBOOK - Power point - PHOTOSHOP -

Aldizkari tailerra: ikastetxeen webguneak Berrian - ORDENAGAILUAREN ERABILERA MUSIKA GELAN - Bideoa - ANTZERKI KLOWNA -Birziklatuz sortu - SUKALDARITZA ESKOLAN - Jolas tradizionalak - JOLAS

KOOPERATIBOAK - Jolas eragileak - GORPUTZ JARREREN HEZIKETA ETA ERGONOMIA - Psikomotrizitatea: berraseguratzea - AHOZKO HIZKUNTZA: LEHEN GARRASITIK HITZALDIRA -

Dislexia - DISGRAFIA - Idazketaren didaktika -IPUINAK NOLA KONTATU - Euskararen erabilera nola sustatu -

LITERATUR TXOKOA: BITORIANO GANDIAGA, JOSE LUIS ZABALA, EIDER RODRIGUEZ ETA KARMELA JAIO - Historiaren txokoa: erromatarren garaia -

ARTEAREN TXOKOA: ZUMETA - Heriotza heziketan - ADIMEN EMOZIONALA: IKUSPEGI PRAKTIKOA -Harremanak gelan: prebentzioa eta esku-hartze zuzena - HEZKIDETZA: PENTATASUN EREDUA -

Estresa irakaskuntzan: irakasleak eta ikasleak - IKAS-ESTILOEN ETA ESTRATEGIEN GARRANTZIA HEZKUNTZAN - Hezkuntza komunitate dialogikoak

Matrikula zaitez maiatzaren 20a baino lehen

Tel: 943 371 408www.hikhasi.com Hezkuntzaren Teoria

eta Historia Saila