6
1. UNITATEA: GRAMATIKA Euskara eta inguruko hizkuntzak Hizkuntza hitz eta arau multzo bat da, pertsonok gure artean komunikatzeko erabiltzen duguna. Hizkuntzaren bitartez jasotzen ditugu gure kultura, historia, ohiturak... Euskal Herrian, euskaraz gain, gaztelania eta frantsesa ere hitz egiten dira: Hegoaldean euskara eta gaztelania hitz egiten dira; eta Iparraldean, euskara eta frantsesa. Espainiako estatuan lau hizkuntza ofizial daude: euskara, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan; katalana, Katalunian, Valentziako Erkidegoan eta Balear Uharteetan; galiziera, Galizian; eta gaztelania, estatu osoan. Aipatutako hizkuntzez gain, Iberiar penintsula osoa kontuan hartzen badugu, Portugalen portugesa hitz egiten da. Halaber, hizkuntz gutxi dituzten beste hizkuntza batzuk hitz egiten dira penintsulan: bablea, aranera... Munduko hizkuntzak Munduan 6.000 hizkuntza baino gehiago erabiltzen dira. Zenbait hizkuntza – ingelesa, esate baterako- herrialde askotan hitz egiten dira: Erresuma Batuan, Ameriketako Estatu Batuetan, Australian... Aldiz, gerta daiteke estatu berean hizkuntza bat baino gehiago izatea, hemen bezala. Adibidez, Suitzan alemana, frantsesa, italiera eta erretorromaniera hitz egiten dira. Hizkuntza batzuen hitz askok , jatorria bera dutenez, antzekotasun handia dute. Hori gertatzen da frantsesa, italiera gaztelania, katalana, galiziera...etabarrekin, Latinetik etortzen direlako. Jarduerak 1. Jarraian, Espainiako estatuko lau hizkuntza ofizialetako hitzak daude. Sailka itzazu: andoriña, harina, lúa, irin, fariña, golondrina, luna, ilargi, enara. EUSKARA GALIZIERA KATALANA GAZTELANIA oreneta farina lúa lluna 2. Esan zenbat hizkuntza dakizkizun. Gero, idatzi zenbat hizkuntza dakizkiten ikastaldean guztira.

euskera

  • Upload
    211mtav

  • View
    66

  • Download
    0

Embed Size (px)

DESCRIPTION

euskera lehen unitatea

Citation preview

Page 1: euskera

1. UNITATEA:

GRAMATIKA

Euskara eta inguruko hizkuntzak

Hizkuntza hitz eta arau multzo bat da, pertsonok gure artean komunikatzeko erabiltzen duguna. Hizkuntzaren bitartez jasotzen ditugu gure kultura, historia, ohiturak...

Euskal Herrian, euskaraz gain, gaztelania eta frantsesa ere hitz egiten dira: Hegoaldean euskara eta gaztelania hitz egiten dira; eta Iparraldean, euskara eta frantsesa.

Espainiako estatuan lau hizkuntza ofizial daude: euskara, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan; katalana, Katalunian, Valentziako Erkidegoan eta Balear Uharteetan; galiziera, Galizian; eta gaztelania, estatu osoan.

Aipatutako hizkuntzez gain, Iberiar penintsula osoa kontuan hartzen badugu, Portugalen portugesa hitz egiten da. Halaber, hizkuntz gutxi dituzten beste hizkuntza batzuk hitz egiten dira penintsulan: bablea, aranera...

Munduko hizkuntzak

Munduan 6.000 hizkuntza baino gehiago erabiltzen dira. Zenbait hizkuntza –ingelesa, esate baterako- herrialde askotan hitz egiten dira: Erresuma Batuan, Ameriketako Estatu Batuetan, Australian...

Aldiz, gerta daiteke estatu berean hizkuntza bat baino gehiago izatea, hemen bezala. Adibidez, Suitzan alemana, frantsesa, italiera eta erretorromaniera hitz egiten dira.

Hizkuntza batzuen hitz askok , jatorria bera dutenez, antzekotasun handia dute. Hori gertatzen da frantsesa, italiera gaztelania, katalana, galiziera...etabarrekin, Latinetik etortzen direlako.

Jarduerak

1. Jarraian, Espainiako estatuko lau hizkuntza ofizialetako hitzak daude. Sailka itzazu: andoriña, harina, lúa, irin, fariña, golondrina, luna, ilargi, enara.

EUSKARA GALIZIERA KATALANA GAZTELANIAorenetafarina

lúa lluna

2. Esan zenbat hizkuntza dakizkizun. Gero, idatzi zenbat hizkuntza dakizkiten ikastaldean guztira.

_________________________________________________________________________

______________________________________________________________________________________________

______________________________________________________________________________________________

_______________________________

Page 2: euskera

3. Galdetu bi ikaskideri zer hizkuntza erabiltzen duten eguneroko hainbat teestuingurutan (etxekoekin, lagunekin, irakurtzeko orduan, telebista ikusterakoan...)

ETXEAN LAGUNEKIN TELEBISTA LIBURUAK

Ondoren, konparatu emaitzak zure erantzunekin, eta pentsatu zergatik egiten duzuen hizkuntza baten edo bestearen alde, jardueraren arabera.

4. Sailkatu taulan gure inguruko hizkuntzetako hitz hauek: árbol, bonjour, etxe,buenos días, zuhaitz, egun on, camino, bide, casa, chemin, arbre.

EUSKARA FRANTSESA KATALANA GAZTELANIAbon dia

maison casacamí

arbre

5. Erreparatu hitzen arteko antzekotasunei, eta osatu taulako hutsuneak hurrengo hitzekin: capello, pied, naso, pie, nas, cheveu.

FRANTSESA ITALIERA GAZTELANIA KATALANApiede peu

nez narizcabello cabell

6. Sartu Interneteko helbide honetan; Europako hizkuntzen mapa aurkituko duzu bertan. Idatzi Frantzian hitz egiten diren hizkuntzen izenak.

http://www.eurominority.org/version/maps/mapeuropean-languages-eu.asp

ORTOGRAFIA

Alfabetoa. Digramak

Gogoratuko duzunez, euskal alfabetoa 27 letrak osatzen dute: a, b, c, d, e ,f, g, h, i, j, k, l, m, n, ñ, o, p, q, r, s, t, u, v, w, x, y, z. Letra horietatik c, q, v, w eta y letrak ez dira erabiltzen euskal hitzak idazteko; bai, ordea, kanpoko izenak idazteko: New York, Quebec, Valentzia, web...

Era berean, kontuan hartu behar da euskal fonema edo soinu batzuk adierazteko, bi letra idazten direla batera. Letra bikote horiei digramak deritze, eta hots bakar batean ahoskatzen dira. Euskaraz honako hauek ditugu: ts, tx, tz, eta rr, dd, ll eta tt.

Digramak ezin dira banatu idazterakoan.

Jarduerak

Page 3: euskera

1. Ordenatu hitz hauek alfabetoaren arabera. Ondoren, azpimarratu digramak:

txorrotxio – itsasontzi – paella – Antton – izotz – Maddalen – txantxangorri – altzo.

2. Idatzi hitz bat digrama hauetako bakoitzarekin. Gero, idatzi esaldiak hitz horiekin:

RR: _______________ ________________________________________________

TZ: _______________ ________________________________________________

TX: _______________ ________________________________________________

TT: _______________ ________________________________________________

TS: _______________ ________________________________________________

LL: _______________ ________________________________________________

DD: _______________ ________________________________________________

3. Erreparatu lerroz aldatzean gaizki banatu diren hitzei, eta adierazi nola banatu behar diren.

Kostako bide zaharretik joan gaitezke hondart-za zoragarri hartara.

Esan digutenez, basahuntzak eta, agian, ar-ranoak ikusiko ditugu mendi-ibilaldian.

Arrantz-ontzi txiki bat estu eta larri zebile-n itsasoan ekaitz gogorraren eraginez.

Urtebetetze-festarako dena dago prest; Kat-talin eta Jon gonbidatzea baino ez zait falta.

4. Diktaketa prestatu. Gero, kopiatu digramak dituzten hitzak.

Gaurko afariko menua hauxe da: lehendabizi, entsalada epela perretxikoekin, itsaski-krema eta baratxuri-zopa. Bigarrenik, txerrikia hiru saltsatan, entrekota onddoekin eta legatza plantxan. Eta azkenburuko, arrautzaz eginiko flana, hostopila labean gainerrea eta arroz-esnea kanela eta pinaziekin.

_______________ ____________________________________________________________

_______________ ____________________________________________________________

_______________ ____________________________________________________________

_______________ ____________________________________________________________

_______________ ____________________________________________________________

_______________ ____________________________________________________________

LEXIKOA

Antonimia

Page 4: euskera

Aurkako esanahia duten hitzak antonimoak dira.

Jarduerak

1. Lotu antonimoak diren hitzak.

gazi hustu

arerio aspergarri

bete agur

entretenigarri geza

diosal lagun

2. Idatzi berriro esaldi hauek, nabarmendutako hitzen ordez haien antonimoak idatziz.

Alkandora hau oso zabala da; neurri bat txikiagoa behar dut.

_______________________________________________________________________

Oso pertsona alaia da, beti dago barrezka.

_______________________________________________________________________

Sekulako anabasa dago nire armairuan.

_______________________________________________________________________

Ez duzu asmatu erantzun zuzena; beraz, berriro egin beharko duzu ariketa.

_______________________________________________________________________

3. Lotu ezkerreko aurrizkiak eta eskuineko hitzak, eta eratu hitz antonimoak.

ez- lurtar ______________________

estra- sorgailu ______________________

ber- ezagun ______________________

anti- irakurri ______________________

4. Aukeratu antonimo egokiak, esaldiek aurkako esanahia izan dezaten

Gure amonaren bizitza ez zen batere goxoa izan. _____________________________

Erosi dituzun madariak oso goxoak dira. ____________________________________

Azterketak direla-eta estu dabil Mikel. ______________________________________

Haitzarte estu bat igaro ondoren, bailara ikusgarri bat agertu zitzaigun aurrez aurre.

_____________________________________________________________________

Estu-estu besarkatu zuten elkar. __________________________________________

5. Aldatu testu honetan nabarmendutako hitzak antonimo egokiak jarriz.

Nire arreba oso altua eta argala da. Ni ez bezala, bera oso beltzarana da. Gurasoek esaten dute elkarren antz gutxi daukagula. Adibidez, nire arreba oso irekia da harremanetarako. Ni, aldiz, lotsati samarra naiz eta inoiz ez dut hitz

Page 5: euskera

egiten ezezagunekin. Hala eta guztiz ere, ondo konpontzen gara eta harreman estua daukagu.

_______________ ____________________________________________________________

_______________ ____________________________________________________________

_______________ ____________________________________________________________

_______________ ____________________________________________________________

_______________ ____________________________________________________________

_______________ ____________________________________________________________