5
1 EUSKARA GARRANTZIA (1) Egungo globalizazio uniformatzailearen ereduaren aurrean, kultur eta hizkuntz aniztasunaren galera geldiaraz- teko eredua proposatzen dugu, tokian tokiko kultura eta hizkuntza babestu eta haien garapen osoa sustatuko duena, herritar askez osatutako herrien eta nazioen askatasunaren bidean. (2) Euskara da gure Herriaren ezaugarri bereizgarri nagusia; bai barnera eta bai kanpora begira identifikatzen gaituena. Euskal nortasunaren erdiguneko elementua da. Nortasuna emate horretan Euskal Herria subjektu bezala eratzerakoan elementu definitzailea da. (3) Euskara gure komunikazio hizkuntza nagusi izan dadin bultzatzen dugun gizarte-eraldaketa gure hiz- kuntza-eskubideen aldeko borroka da, alde batetik, askatasuna eta justiziaren aldekoa. Eta bestetik gure eredu propioaren gauzapena da; hizkuntza hegemonian aldaketa eragitea sakoneko gizarte eraldaketa gauzatzea da. Herritarron egunerokotasuneko jokaeretatik gure inguruneko baldintzei forma emateko modu bat. GURE ARDATZAK (4) Jarraian aipatzen diren hiru ardatzak modu integralean landu beharrekoak dira. Eskura ditugun baliabide guztiak norabide horretan jarrita soilik izango da posible helburu dugun eszenatokira heltzea. Horregatik, hiru ardatz hauei begira lan egin behar genuke herri mugimendutik, egituratik, erakunde publikoetatik eta eragin gaitasuna izan de- zakegun edonolako gunetatik. 1. HIRIAREN IRUDIA (5) Plano sinbolikoan kokatzen den ardatza da hau, nahiz eta horrek ez duen esan nahi garrantzi gutxikoa denik. (6) Donostiako euskararen egoeraz hitz egiten denean, oso ohikoa da Euskararen Hiria dela eta hiriburu euskaldunena dela adieraztea. Hala ere, jendartearen irudikapenetan sustraiturik mantentzen da Donostiaren izaera erdalduna edo gaztelerak hirian duen ustezko hegemonia sinbolikoa. Horren seinale da hiriko zenbait gunetan gaztelania erabiliko dela edo erabili behar dela aurresuposatzeko joera hedatuak, euskaldunen eta erdaldunen artean. (7) Maila horretan kokatzen da gaurtik eta epe ertainera begira etengabe eta uneoro landu beharreko hel- buru nagusietako bat. Euskararen presentzia eta erabilera areagotzea eta hiriaren irudi euskalduna eraikitzea elkar elikatzen diren bi dinamika dira. Horregatik da garrantzitsua irudi horren eraikuntzari eragiten dioten elementu guztiak arretaz zaintzea. (8) Hizkuntza eraldaketak funtsezko papera du hiria ikusteko eredu aldaketan. Izan ere aro baten amaiera eta beste baten sorrera bizi dugu. Amaitutzat eman nahi dugu euskaldunak eta ezkertiarrak ezkutatu eta

Euskara

Embed Size (px)

DESCRIPTION

 

Citation preview

Page 1: Euskara

1

EUSKARAGARRANTZIA

(1) Egungo globalizazio uniformatzailearen ereduaren aurrean, kultur eta hizkuntz aniztasunaren galera geldiaraz­teko eredua proposatzen dugu, tokian tokiko kultura eta hizkuntza babestu eta haien garapen osoa sustatuko duena, herritar askez osatutako herrien eta nazioen askatasunaren bidean.

(2) Euskara da gure Herriaren ezaugarri bereizgarri nagusia; bai barnera eta bai kanpora begira identifikatzen gaituena. Euskal nortasunaren erdiguneko elementua da. Nortasuna emate horretan Euskal Herria subjektu bezala eratzerakoan elementu definitzailea da.

(3) Euskara gure komunikazio hizkuntza nagusi izan dadin bultzatzen dugun gizarte-eraldaketa gure hiz­kuntza­eskubideen aldeko borroka da, alde batetik, askatasuna eta justiziaren aldekoa. Eta bestetik gure eredu propioaren gauzapena da; hizkuntza hegemonian aldaketa eragitea sakoneko gizarte eraldaketa gauzatzea da. Herritarron egunerokotasuneko jokaeretatik gure inguruneko baldintzei forma emateko modu bat.

GURE ARDATZAK

(4) Jarraian aipatzen diren hiru ardatzak modu integralean landu beharrekoak dira. Eskura ditugun baliabide guztiak norabide horretan jarrita soilik izango da posible helburu dugun eszenatokira heltzea. Horregatik, hiru ardatz hauei begira lan egin behar genuke herri mugimendutik, egituratik, erakunde publikoetatik eta eragin gaitasuna izan de­zakegun edonolako gunetatik.

1. HIRIAREN IRUDIA

(5) Plano sinbolikoan kokatzen den ardatza da hau, nahiz eta horrek ez duen esan nahi garrantzi gutxikoa denik.

(6) Donostiako euskararen egoeraz hitz egiten denean, oso ohikoa da Euskararen Hiria dela eta hiriburu euskaldunena dela adieraztea. Hala ere, jendartearen irudikapenetan sustraiturik mantentzen da Donostiaren izaera erdalduna edo gaztelerak hirian duen ustezko hegemonia sinbolikoa. Horren seinale da hiriko zenbait gunetan gaztelania erabiliko dela edo erabili behar dela aurresuposatzeko joera hedatuak, euskaldunen eta erdaldunen artean. (7) Maila horretan kokatzen da gaurtik eta epe ertainera begira etengabe eta uneoro landu beharreko hel­buru nagusietako bat. Euskararen presentzia eta erabilera areagotzea eta hiriaren irudi euskalduna eraikitzea elkar elikatzen diren bi dinamika dira. Horregatik da garrantzitsua irudi horren eraikuntzari eragiten dioten elementu guztiak arretaz zaintzea.

(8) Hizkuntza eraldaketak funtsezko papera du hiria ikusteko eredu aldaketan. Izan ere aro baten amaiera eta beste baten sorrera bizi dugu. Amaitutzat eman nahi dugu euskaldunak eta ezkertiarrak ezkutatu eta

Page 2: Euskara

2

lotsarazten gintuen hiriaren garaia. Espainiar nobleziaren keinuei begi onez begiratzen zien hiria; edertasuna eta hutsaltasuna bereizten ez zituena; badiari begiratzen zion bitartean biztanleei bizkarra ematen ziena; gaztelera pentsatu zen hiri hori eta gazteleraz mintzo zen. San Sebastian elitismoz beteari, itxurakeriaren esklabuari, zaharkitu usaina dario.

(9) Donostia berria beste balore batzuen gainean eraikitzen ari gara. Zentzu horretan, herritarren Donostia justua, parekidea, parte hartzailea, ekologikoa, eta anitza euskaraz pentsatu eta eraikitzen ari gara. Eta hiri hori euskaraz ikusi eta entzun nahi dugu, Donostia euskaraz biziko dugu.

(10) Lehenago aipatu bezala, hiriaren irudian eragitea etengabe eta uneoro zaindu beharreko helburua da. Irudi horren eraikuntzarako elementuak asko izan daitezkeen arren, bereziki indartu beharreko batzuk daude:

(11) 1) Historia. Euskarak Donostiaren iraganean izan duen lekua aipatzeak euskara hiriaren nor­tasunarekin lotzen laguntzen digu. Baina era berean, Donostia berriaren hizkuntza dela diogu. Za­harkitutako Donostiaren hizkuntza, berriz gaztelera dela diogu. Donostia berrian historikoki herritar xeheena izan den hizkuntza hiriko hizkuntza nagusi bihurtzen ari gara. Hamarkadak baitira ohorezko lekuetatik baztertu zutela, jazarpenak eta zigorrak hasi zirela. Herritarren hizkuntza izaera hori eta jazarpen historikoa funtsezko elementuak dira, beraz.

(12) 2) Eraldaketa eta etorkizuna: Donostirarren gehiengoak euskararen sustapenaren aldeko apustua egiten du. Euskarazko hezkuntzaren gorakada eta belaunaldi gazteenen ezagutza propor­tzioek hala adierazten dute. Horregatik, hizkuntzari dagokionez, eraldaketa baten kontakizuna izan behar da bizi dugun aroaren kontakizuna. Hiritarrak gure burua eraldatzen ari gara euskarazko etor­kizuna eraikiz. Betidanik euskalduna izan den hiria edo hiri elebidun/eleaniztunaren gainetik, bere burua euskalduntzen ari den hiriaren kontakizunak irudikatzen du Donostia berria. Etorkizunarekin, gazteriarekin eta joera berrienekin lotutako elementuetan euskararen presentzia zaintzea, beraz, be­reziki garrantzitsua izango da.

(13) 3) Bereizgarria. Donostiak nazioarteko proiekzioko hainbat gune eta une ditu. Era berean, badaude beste une eta gune batzuk hiriaren eta donostiarren ordezkaritzat dauzkagunak. Aukera horietan ere, bereziki garrantzitsua da euskararen presentzia eta erabilera ahalik eta altuena berma­tzea. Nazioarteko ikusgaitasuna duten ekitaldietan, turismora zuzendutako espazio eta zerbitzuetan, euskara Donostiaren bereizgarri azaldu behar da. Donostiatik pasatako jendea eta Donostiaren berri atzerrian jasotzen duena hiriaren eraldaketaren eta euskalduntasunaren testigu eta trasmisore izan behar du. Era berean, donostiarron aurrean hiria ordezkatzen duten leku ekitaldi eta pertsonen era­bilerak hiriaren irudiaren eraikuntzan paper garrantzitsua dutela kontuan izan behar da.

Donostia euskaldunaren erreferenteak landu.

(14) Donostiartasun euskaldunaren erreferente diren pertsona, leku eta gertakizunei oihartzuna eman behar zaie. Euren jarduera publiko edo/eta profesionalagatik nabarmentzen diren donostiar euskaldunak hiriaren izaeraren adierazle gisa jokatu beharko lukete. Proiekzio mediatiko handiko pertsona hauek praktikak eredugarri izanez gero, euren erreferentzialtasunaren bidez praktika horiek zabaltzeak eragin positiboak izan ditzake hiriko errealitatean. Berdin leku eta gertakizunekin. Donostiako leku esanguratsuak, modako lekuak, ekitaldi arrakastatsuak, dena delako arloari dagozkionak izanik, euskararen erabileran nabarmentzeak akuilu gisa jokatuko luke praktika hori hedatzeari begira.

Hedabideak.

(15) Tokiko informazioa lortzeko erabiltzen ditugun bideek gure pertzepzioan eragiten dute. Informazioa jasotzeko baliatzen dugun hizkuntzak ere, hiriaz dugun pertzepzioa baldintzatzen du. Zentzu horretan, asko da euskarazko hedabide sistema indartzearen ildotik egin beharrekoa. Zabalpen eta komunikazio tresnen arloan aldaketan handiak ematen ari badira ere, gaztelerazko hedabideen bidez jasotzen dute herritarren gehienek tokiko informazioa Donostian. Aldaketa horiek baliatuz eta etor daitezkeenetara egokituz, tokiko hedabide sistema euskalduna hirian nagusitzea lortu behar da hizkuntza­ohituretan eta eremu sinbolikoan

Page 3: Euskara

3

berebiziko garrantzia duelako. Hiria euskaraz pentsatzera eramango gaituen bidea da. Gaur egungoetatik in­terneteko aukera ezberdinetan eta ohiko euskarrietan (papera, irratia, ahal den neurrian telebista) proiektuak sortu, indartu eta hedatzeko ildoa lantzea beharrezkoa da.

Paisaia linguistikoa.

(16) Hirian ibiltzean entzuten denak ikusten denak bezainbesteko garrantzia badu ere, hizkuntza­erabilera­ren gaia beste ardatz batean lantzen da. Kasu honetan, hiriko kaleetan begi­bistaz ikusten diren hizkuntzek osatzen dutenaz ari gara, paisaia linguistikoaz. Funtsezkoa da urratsak ematea ildo honetan. Administrazio publikoaren menpe dagoen seinaletikari dagokionez, azken urteetan asko aurreratu da eta gaur egun testuen giengo handia euskaraz edo elebietan dagoela esan daiteke. Arlo pribatuari dagokionez errealitatea guztiz bestelakoa da. Garrantzitsua da gai hau plazaratu eta bideak irekitzea aldaketa bultzatzeko. Batetik, publikoki ikusgarriak diren testu berrietan euskararen presentzia bermatzeko. Bestetik, lehendik daudenen artean euskarazkoak txertatzera aldaketak eragiteko.

2. EUSKARAZ BIZITZEKO AUKERAK HANDITU

Euskararen ezagutza unibertsalizatu.

(17) Euskaraz bizi ahal izateko, ezinbestekoa da euskararen ezagutza orokortzea. Alde batetik, norberak euskarazko gutxieneko gaitasun bat izan behar du; bestetik, norberaren solaskideek ere gutxienez ulermen mailan eta, desiragarri litzateke, mintzamen mailan ere hizkuntza menperatzea.

(18) Donostiar guztiek euskarazko gaitasuna bermatze aldera landu beharreko ildoak ez dira berriak. Orain arteko bidean euskararen ezagutzaren areagotzea ekarri duten ildoak dira, indartu beharrekoak, nahiz eta molda berriak erabiltzea eska dezakeen testuinguruak.

(19) Euskalduntze alfabetatzea: indartu egin behar dira hezkuntza sistema formaletik kanpo euskara ikasi edo hobetzeko herritarren eskura dauden tresnak. Alde batetik, euskaltegien sistemari dagokionez, orain arte gertatu den bezala herritarren bizimoduari eta hauen beharrei egokitzen joango direla suposatzen da. Edo­nola ere, euskaraz bizitzeko Donostia baten aldeko apustuan, euskara ikastea ikaslearentzat doakoa izango den eszenatokira heltzeko ahalegina egin beharko da. Aukera hori unibertsalizatzeko beharraz ari bagara, herritar ororen eskubideak bermatzeko bidean doan neurria dela uste dugulako da. Horregatik, administrazio publikoak doakotasun hori bermatu dezan eskaera eta aldarrikapena beharko dira.

(20) Beste maila batean, herritarren arteko euskararen ikaskuntza eta (auto)ikaskuntza eragin de-zaketen egitasmoak babestu eta bultzatzen jarraitu beharko da. Hauek ere bizimodu aldaketei eta gizarte joerei jarraiki egokitu beharko dira. Modu altruista batean elkarri klaseak ematea edo soil­soilik elkarrekin hitz egiteko taldeak sustatuz, hizkuntzaren ezagutza hedatzeaz gain euskararenganako interesa duten pertsonen arteko harreman sareak josteko balio dute.

(21) Amaitzeko, orain artean euskararen ezagutza hedatzeko baliagarriena izan den tresna bultzatzen jarrai­tu beharra dago: Hezkuntza sistemako euskarazko murgiltze eredua. Hiri honetan, bereziki D ereduko eta maila txikiagoan B ereduko matrikulazioek izan duten bilakaerak adierazten digu gurasoek gero eta argia­go dutela etorkizunean euskarazko gaitasuna izateak onura besterik ez dakarkiela haurrei. Zentzu horretan, epe ertainerako helburu gisa Donostiako ikasleek %100aren eskolako hizkuntza nagusia euskara izatea finka­tu behar dugu. Honela soilik heldu daiteke administrazio publikoa derrigorrezko hezkuntzaren bidez ikasleen %100 elebiduna izango dela bermatzera. Horretarako beharrezkoa izango da gizarteak hartutako norabide honen aurka azaltzen den muturreko diskurtsoak desaktibatzea. “Inposizioaz” eta “hautatzeko eskubideaz” di­hardutenei aurre egin behar zaie ezagutzari uko egitea defenda ezina dela eta euskaraz ez dakienak euskara erabiltzea hautatzeko eskubidea ukatzen digula erantzunez.

(22) Bigarren hezkuntza eta unibertsitatean ere lanketa berezia egin behar da euskarazko gaitasuna indartu eta lan­munduan euskaraz integratuko diren langile­ekarpena egiteko gizarteari.

Page 4: Euskara

4

Erabilerarako baldintzak bermatu.

(23) Arlo publikoa ezinbestean eragin beharreko guneetako bat da. Hala egin da orain artean eta bere emaitzak eman dituela ikus daiteke. Erlaxazioari tarterik utzi behar ez zaion arren, urteetako lanaren emaitza ikus liteke Donostian eragina duten zenbait administrazio publikoaren praktika linguistikoetan. Donostiako Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiari dagokionez, herritarrekin zuzeneko harremana duten zerbitzuetan euskararen erabilerarako aukerak bermatuta daude neurri handi batean. Esan bezala, erlaxazioari tarterik utzi gabe aukera hori ukatzen zaigun bakoitzean salatu eta gure eskubideak errespetatzea eskatu behar dugu. Eusko Jaurlaritzari dagokionez, egoera oso bestelakoa da; badaude sail batzuk herritarrekin harreman handia izatea ezaugarritzat dutenak eta euskara erabiltzeko aukera eskasa uzten dutelako bereziki minga­rriak direnak. Osakidetza eta Ertzaintza dira horietako bi. Hauei zuzendurik eskaera, presio eta aldarrikapen ildo bereziak lantzea proposatzen da. Larritasunezko neurriak hartzea eskatu behar genuke, etengabeko eskubide urraketa hamarkadatan iraunarazi delako eta ezin delako onartu normaltzat hartzea. Espainiar Estatuko administrazioei dagokienez, sarri alde batera utzi diren arren indarra egin beharreko gunetzat izen­datzea proposatzen da. Presioa biderkatu beharko litzateke, herritarren hizkuntzarekiko sentsibilizaziorako eta erakundeon arroztasuna agerian uzteko baliatuz.

(24) Arlo ekonomikoa ez da gaur egun artean administrazio publikoa bezainbeste jorratu. Donostian lanketa horretarako unea heldu dela ikusten da. Zentzu horretan, merkatuen dinamikan euskararen erabilera bul­tzatzeko biderik eragingarrienak baliatu beharko dira. Alde batetik, kontsumitzaile bezala herritar antolatuek izan dezaketen eragina; kontsumitzaileen eskubideak arautzen dituen legedian aldaketak eskatuz, errekla­mazioen bidea sustatuz, eremu ekonomikoetan ere lehen hitza euskaraz egitea bultzatuz, lobby ekonomiko izaera erakutsiz… Beste alde batetik, langile bezala antolatuta eraginez; sindikatuen bidez edo eguneroko lan jarduneko praktiken bidez. Amaitzeko, edozein jarduera edo zerbitzu ekonomiko burutzerako orduan euskara lehenetsiz.

(25) Arlo sozialari dagokionez, aurreko bien aurretik joan behar du. Kirola, kultura, gizarte mugimenduak, aisialdia edo bestelako eremuetan herritarrak antolatu eta edozein dinamika bultzatzerako euskarari barne eta kanpo funtzionamendu mailan lehentasuna ematea funtsezkoa da. Herritarrek gertueneko sentitzen dituzten ekimenetan euskararekiko sentsibilizazioa transmititzeko balio du honek. Zentzu horretan bereziki garrantzitsua da gizarte mailako bilgune edo topagune berriak sortzen direnean (elkarte bat, talde bat…) hasiera hasieratik finkatzea euskara lehenetsiko duten dinamikak. Hasieran finkatutako praktikak aurrerago eraldatzea askoz zailagoa da, lehen unetik heldu ezean.

(26) Maila pertsonalean, donostia ezkertiar soberanistarako bidean bat egiten dugunak eredugarri izan behar gara praktiketan. Harreman formal eta informaletan euskara hiriko hizkuntza hegemonikoa izatea nahi badugu ohiturak sortzea eta behar denean aldaketa erraztea izan behar da helburua, jarrera asertiboz joka­tuz, behar denean hizkuntza hautuaren gaia esplizitu eginez, lehen hitza euskaraz eginez eta abar.

Erabilerarako motibazioa, grina, borondatea hauspotu.

(27) Euskaraz bizitzeko baldintzak sortzeko bidean motibazioa bultatzeko zeresan handia dute hiriaren iru­diaren atalean aipatutakoek. Funtsezko zenbait gai atal horretan aipatu dira, izan ere, euskararen erabilera zenbait balorerekin lotzean dago gakoa: nortasuna, etorkizuna, eraldaketa, bereizgarritasuna, arrakasta… Hizkuntza eta baloreen arteko lotura hori elikatzen duen ekimen oro positiboa izango da euskaraz bizitzeko grina pizte aldera. Bereziki baliagarriak izan daitezke zentzu horretan kultura arloan garatu daitezkeenak.

3. MUGIMENDUA INDARTU

(28) Euskararen aldeko gizarte mugimenduak datozkion erronkei eta hirian bizi diren baldintzei arretaz egokitu beharko du bere burua. Zentzu horretan hirian azaltzen ari garen eraldaketa bultzatu nahi badugu ezinbestekoa izango da mugimendu anitz eta dinamikoa bultzatzea. Mugimendu hitzak, hain zuzen ere, horixe adierazte du. Anitza, ezaugarri desberdineko jende eta taldeek osatutako multzoa delako. Dinamikoa, aukera eta baldintzen arabera egokitu eta etengabe bere burua eta ere ingurua eraldatzeko mugitzen delako.

Page 5: Euskara

5

(29) Alde batetik garrantzitsua da euskaraz bizitzeko aukerak zabaltzera zuzendutako eraikuntza mugimendu bat. Lehenago aipatutako ildoak elikatzeko herri mugimenduaren tresnek osatuko lukete. Izaera anitza eta integratzailea izan beharko luke; ezaugarri eta funtzio ezberdinak betetzen dituzten talde eta ekimenez osa­tua. Epe ertainera begirako egitasmo zehatzak zehazteak zentzurik ez badu ere, euskara erabiltzeko ohitura lantzeko, euskararekiko atxikimendua sustatzeko eta euskaldunen arteko harremanak errazteko aukera oro baliatzeko funtzioa bete beharko luke.

(30) Beste alde batetik, euskararen aldeko mugimenduaren barnean aldarrikapena eta protestan lidergoa hartuko duten eragileak egotea beharrezkoa da. Euskaldunon eskubideen defentsa, hauek urratzen dituz­tenen salaketa eta gaia gizartea ikusarazteaz arduratu beharko litzateke. Beharrezkoa da zentzu honetan ere eragitea, gaia lausotu, zenbait herritar erlaxatu eta konbentzionalismoetan erortzeko arriskuen aurrean euskararen normalizazioaren gaiari garrantzia eman eta helburuetan amore ez emateko.

(31) Euskararen aldeko mugimenduari dagokionez, indar metaketaren beharra da aipatu beharreko azken puntua. Euskararen normalizazioa helburutzat harturik diharduten herri mugimenduek, eragileek eta edono­lako taldeek elkarlana eskatzen duten helburuei erantzuteko koordinazioa eta harremanetarako erraztasunak bideratu behar dituzte. Zenbaitetan beharrezko izango da ahots bateratuz zuzentzea donostiarrei, komuni­kabideei edo erakunderen bati. Metaketa horretaz, funtsezkoa da euskararen normalizazioan dihardutenek indarrak metatzea helburu hori bere jardueraren erdigunean kokaturik izan gabe, gaiarekiko sentsibilitatea azaltzen duten sektoreekin. Honela kulturgileekin, beste herri mugimenduekin eta edonolako eragileekin elkarlanak euskararen aldeko mugimenduaren eragina zabaltzeko balioko du.