9
HAREATZA Gure kostaldeko zati txiki bat osotzen dute eta oso degradatuak daude jasan duten presio antropikoagatik, baina Angelu, Zarautz, Zumaia, Gorliz, Laga edota Areetako kostaldean oraindik gozatu dezakegu horrelako ingurumenaz. Portugalete, Plentzia, Lekeitio, Deba, Donostia eta Donibane Lohitzunen, besteak beste, garai batean izan ziren arren, egun, desagerturik daude eta hondartzak besterik ez dira mantentzen. Euskal herriko hareatza eta duna gehienak babestuta daude. Oso ekosistema sentikorrak dira eta hedapen oso txikia dutenez, egoera nahiko larrian. Landaredia-mota Landareak faktore estresagarri ugariren menpe bizi ohi dira. Lurzoru ezegonkorra, haizea, gazitasuna, elikagai urritasuna, hondarrez estaliak izateko arriskua, eta abar. Maiz, oso landare berezi eta mugatuak izan ohi dira, hareatzetan besterik agertzen ez direnak, eta beren kontserbazioa oso garrantzitsua da. Landareak baldintza oso gogorretara moldatuak daude. Animaliak Hegaztiak: Kaioa, Antxeta… Anfibioak: Apo lasterkaria. Narrastiak: Horma sugandila. Ornogabeak: marraskiloak, intsektuak...

Euskal Herriko Ekosistemak

Embed Size (px)

DESCRIPTION

DBHko ikasleriari zuzendutako material didaktiko adaptatua

Citation preview

Page 1: Euskal Herriko Ekosistemak

HAREATZ

Gure kostaldeko zati txiki bat osotzen dute eta oso degradatuak daude jasan duten presio antropikoagatik, baina Angelu, Zarautz, Zumaia, Gorliz, Laga edota Areetako kostaldean oraindik gozatu dezakegu horrelako ingurumenaz.

Portugalete, Plentzia, Lekeitio, Deba, Donostia eta Donibane Lohitzunen, besteak beste, garai batean izan ziren arren, egun, desagerturik daude eta hondartzak besterik ez dira mantentzen.

Euskal herriko hareatza eta duna gehienak babestuta daude.

Oso ekosistema sentikorrak dira eta hedapen oso txikia dutenez, egoera nahiko larrian.

Landaredia-mota

Landareak faktore estresagarri ugariren menpe bizi ohi dira. Lurzoru ezegonkorra, haizea, gazitasuna, elikagai urritasuna, hondarrez estaliak izateko arriskua, eta abar. Maiz, oso landare berezi eta mugatuak izan ohi dira, hareatzetan besterik agertzen ez direnak, eta beren kontserbazioa oso garrantzitsua da. Landareak baldintza oso gogorretara moldatuak daude.

Animaliak

Hegaztiak: Kaioa, Antxeta… Anfibioak: Apo lasterkaria. Narrastiak: Horma sugandila.Ornogabeak: marraskiloak, intsektuak...

PADURA

Ibaia itsasoratzen den gunean sortzen da.

Uraren gazitasuna oso aldakorra da ibaiko ura eta itsasoko ura elkartzen direlako.

Page 2: Euskal Herriko Ekosistemak

Euskal Herriko padura nagusiak Urdaibai (Bizkaia) eta Txingudikoak (Gipuzkoa) dira. Biak ala bietan txori migralari ugarik hartzen dute ostatu denboraldi baterako eta oso aberatsak dira fauna eta florari dagokienez.

Arriskuan dauden arren kontserbatu behar dira zenbait arrazoiengatik:

Bertako fauna eta flora bakarrik bertan dago. Arrain espezie askok paduretan ematen dute bizitzaren parte handia. Hegaztien pasaleku eta atsedenleku dira. Ibaien materia organiko bertan sedimentatzen da bestelako animalia

askoren elikagai bihurtuz. Lur eremua babesten dituzte. Lurzoru oso emankorra.

MAREARTEKO ZONA

Itsasgora eta itsasbeheraren arteko zonaldea da, non egoera oso aldakorra den.

Itsasgoran urez estalita geratzen dira bertako animalia zein landareak eta itsasbeheran aldiz hainbat faktoreei egin behar diote aurre:

Eguzkialdi luzea Deshidratazioa Gazitasunaren igoera Olatuen kolpe gogorrak

Urdaibai

Txingudi

Page 3: Euskal Herriko Ekosistemak

Fauna oso anitza da ala ere: Karramarroak, lanpernak, lapak, karrakelak, muskuiluak, belakiak, anemonak, itsastrikua…

ITSAS LABARRAK = AMILDEGIAK

Euskal kostako zatirik gehiena labar malkartsuz josia dago, Bizkaia aldean batez ere. Itsasoak gogor ekiten du ekosistema honen kontra eta gazia bada ere bizi handia aurki daiteke bertan.

Itsasertzetik landaretza aurki dezakegu goi alderaino. Landareek sustrai gogorrak dituzte eta zurtoin mamitsuak (euri ura jasotzea zaila delako)

Kaioen koloniak egon ohi dira.

ARTADIA

Artea (hostoiraunkorra) da zuhaitz nagusia.

Kareharri gogorren inguruan.

Itsasmailatik 1.400 metro ingururaino hedatzen dira, nahiz eta artea altuera handiagora bizi daitekeen, beti ere basorik eratu gabe.

Euskal Herrian bi isurialdetan aurki daiteke.

Isurialde mediterraniarrean: Gehiengoa.

Kantauriko isurialdean. Baso hosto erorkor artean irlak eratzen dituzte eta beren hostoak galtzeari uko egiten dieten baso natural bakarrak dira.

Ingurune hauetan gizakiak eskua apenas sartu duenez, bizirautea lortu dute, ingurune harkaitsuotan ez baitira larreak, pinudiak edo eukalipto plantazioak ipini.

Donibane Lohitzune (Lapurdi)

Barrika (Bizkaia)

Page 4: Euskal Herriko Ekosistemak

Ikatza egiteko lehengai ona baita artea.

Gerizpe handia dagoenez ugaztun zein hegazti askoren babesleku.

Ezkurrak bestalde animalientzako elikagai garrantzitsuak dira.

Artadi garrantzitsuena URDAIBAI da.

HARIZTIA

Altuera baxuko Euskal Herriko baso hosto erorkor tipikoena hariztia da.

Euskal Herriko baso gehienak mota honetakoak ziren gizakiak eskua sartu zuen arte.

Altuera baxuko Euskal Herriko baso hosto erorkor tipikoena hariztia da. Itsas mailatik 600 metro inguruko altueraraino. Artadien gainetik eta Pagadien azpitik.

Hauekin batera beste espezieak ere aurki daitezke: Zumarrak, Astigarrak, Urkiak, Elorriak, Gorostiak…

Zumarra (Olmo)

Astigarra ( Arce) Urkia ( Abedul)

Page 5: Euskal Herriko Ekosistemak

Egurra bereziki iraunkorra da eta askotarako erabili izan da: ontzigintza, eraikuntza...

HARKAIZTIA

Gailurrik altuenetan aurkitzen den ekosistema da. Landaredia oso urria da bertan eta hegazti harraparien eta goi-mendietako ugaztunen bizileku aproposa dira.

ILARAKO BASOA

Haltzadi izena ere hartzen du. Ur-ibilguen ertzetan sortzen da, ibai, errekasto eta putzuen ertzetan, hain zuzen ere.

Haltza nagusituko da, eta lizarra, haritza eta beste zuhaitz enblematiko batzuekin batera tartekatuko da.

Urdaibain, baso mota hau desagertu egin da, hauen ordez, belardi eta landaketak aurki daitezkeelarik. Halaber, esan behar da platanoen

Page 6: Euskal Herriko Ekosistemak

landaketak agertzen direla haltzadi gehienekin batera edo hauek ordezkatuz.

LARREA

Abeltzaintza eta Euskal Herria aspaldidanik egon dira bat eginik eta jarduera hau aurrera eraman ahal izateko gizakiak larrerako zelaiak egokitu behar izan ditu. Etxabereez gain beste hainbat espezieren bizitoki dira

PINUDIA

Baso ez naturalik ohikoena, aldiz, pinu saila da. Euskal Herrian, intsinis pinuak landatu dira gehienbat eta gure mendien zati handi bat hartzen dute

Hasieran deforestazio bortitzari aurre egiteko landatu ziren.

Gaur egun hazkuntza tasa handia denez ustiatzeko erabiltzen dira zurgintza eta papergintzarako batez ere.

PAGADIA

Page 7: Euskal Herriko Ekosistemak

Euskal Herriko baso hostoerorkor gehienak pagadiak dira.

Prezipitazio-tasa handia behar du eta ondorioz altuera jakin batetik gora hazten da, 500 metrotik gora, gutxi gorabehera.  Altuera handiko tokietan ugaltzen direnez, pagadien kontserbazio egoera oso txarra ez dela esan dezakegu, nahiz eta ikatza eta egurra lortzeko moztu duten.

Pagoak itzal handia sortzen du eta ondorioz, zaila da bestelako landaredia handirik aurkitzerik.

Landaredia eskasa izatean, animaliak ez dira bertara hurbiltzen janari bila.

Halere, pagadiaren barruko hezetasun eta freskotasuna medio, ugalketarako putzuak erabiltzen dituzten hainbat anfibioentzat txoko paregabea da: arrabioa baso-igel gorria, apo arrunta eta gailurretako uhandrea.Eguzki izpirik ez izatearen kaltetu nagusiak narrastiak dira eguzkia beharrezkoa baitute gorputzaren tenperatura mantentzeko. Halere, hainbat narrasti ager daitezke, musker berdea eta horma-sugandila esaterako.

Pagadietatik gertu hainbat hegazti ager daitezke: kaskabeltz txikia, txantxangorria, zozoa...

Gainera, harrapari batzuek pagadietan ehizatu eta habia ipintzen dute, arrano txikia, zapelatz, aztorea, urubia…