74
“EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n” URTEKO TXOSTENA (2012ko otsaila)

EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n€¦ · KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen . negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar

  • Upload
    others

  • View
    3

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n€¦ · KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen . negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar

“EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n”

URTEKO TXOSTENA (2012ko otsaila)

Page 2: EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n€¦ · KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen . negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar

EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n

I. INTEGRAZIOAREN EGOERA...................................... 1

I. 1. EUROGUNEKO KRISIA: KRISI FINANTZARIOAREN ETA ZOR-KRISIAREN AURKA

HARTUTAKO NEURRIAK ....................................................... 1

I. 2. EUROPAR BATASUNAREN ZABALPENA: KROAZIAREN ATXIKIPEN ITUNA ETA

TURKIAREKIN ETA ISLANDIAREKIN DAUDEN GATAZKAK. ........................... 7

I. 3. SCHENGEN: FRANTZIAN AKORDIOA ALDI BATERAKO ETETEA ETA BULGARIAREN ETA

ERRUMANIAREN SARRERA GERORATZEA .......................................... 13

I. 4. 2011-2013 URTEEI BURUZKO UDAZKENEKO AURREIKUSPENAK: HAZKUNDEAREN

GERALDIA ................................................................. 16

II. EUROPAR BATASUNAREN GAURKOTASUN INSTITUZIONALA............ 22

II. 1.- KONTSEILU EUROPARRAK ETA “EUROAREN GOI-BILERAK”: EUROAREN KRISIAREN

AURKAKO NEURRIAK ETA “ITUN FISKALARI” BURUZKO NAZIOARTEKO ITUNA .......... 22

II. 2.- EUROPAKO BATZORDEA ETA KONTSEILU EUROPARRA: ESTATU KIDEENTZAKO

GOMENDIOAK KOORDINAZIO EKONOMIKOAREN ARLOAN (“EUROPAKO SEIHILEKOA”) ...... 37

II. 3.- EUROPAKO BANKU ZENTRALA: ALEMANIAKO KIDEAREN DIMISIOA ETA

LEHENDAKARI BERRIA ....................................................... 39

II.4. MERKATU FINANTZARIOAK: AGINTARI FINANTZARIOEN ARDURADUNEN IZENDAPENAK

......................................................................... 41

III. GAURKOTASUN EKONOMIKOAREN GAI NAGUSIAK................... 44

III.1. EUROPAKO BANKA: “ESTRES TEST” BERRIA .............................. 44

III.2. EBK: INTERES TASEN ALDAKETAK ETA BANKARENTZAKO MUGAGABEKO

FINANTZAKETA ............................................................. 46

III.3. “GOBERNANTZA EKONOMIKOARI BURUZKO LEGE-MULTZOA” ONETSITA .......... 51

III.4. MERKATU FINANTZARIOAK: BATZORDEAREN PROPOSAMENAK TRANSAKZIO

FINANTZARIOEN GAINEKO TASA BATI BURUZKOA ETA ESPEKULATZAILEENTZAKO ZIGOR

ZEHAPENEI BURUZKOA ....................................................... 55

III.5. “TURISMO SANITARIOA” KONTROLATZEKO ZUZENTARAUA .................... 59

III.6. AUZITEGIA: AIRE KONPAINIEK BEREN EMISIOENGATIK ORDAINDU BEHARKO DUTE

......................................................................... 61

III.7. AUZITEGIA: AUTOMOBILEN ASEGURUETAN BAZTERKERIA DEBEKATZEA ......... 63

Page 3: EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n€¦ · KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen . negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar

EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n

IV. BIZKAIA ETA EUROPAR BATASUNA 2011n........................ 65

IV.1. BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREN BEKAK .................................... 65

IV.2. AUZITEGIA: EPAI BERRIAK EUSKAL OPOR FISKALEI BURUZ, ETA BIZKAIAN

LAGUNTZAK BERRESKURATZEA ................................................. 66

IV.3. BIZKAIA, EUSKAL ERAKUNDEEN ORDEZKARI GISA, ECOFINEN BILERA BATEAN EGON

ZEN ...................................................................... 69

IV.4. HERRITARTASUN AKTIBOA SUSTATZEN DUTEN BOLUNTARIOTZA-JARDUEREN EUROPAKO

URTEA .................................................................... 70

Page 4: EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n€¦ · KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen . negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar

EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n

I. INTEGRAZIOAREN EGOERA

I. 1. EUROGUNEKO KRISIA: KRISI FINANTZARIOAREN ETA ZOR-KRISIAREN AURKA HARTUTAKO NEURRIAK

2011n zehar,Europako erkidegoko erakundeen eta Europar Batasuneko

kide diren estatuen jardueraren zati handi bat izan zen konponbide

koordinatuak bilatzea kontinenteak pairatzen duen krisi finantzario

eta zor-krisi sakonerako.Horri dagokionez, honako ekimenak

nabarmendu behar dira:

1 .- Portugalen “erreskatea”, 78.000 milioi euroko laguntzen programa

batekin. Nazioarteko troikak (Europar Batzordeak, Europako Banku

Zentralak eta Nazioarteko Diru Funtsak osatua) maiatzaren 5ean

iragarri zuen erreskatearen bi heren, 52.000 milioi euro, Europar

Batasunak ordainduko zituela, eta NDFk, berriz, gainerako 26.000

milioiak mailegatuko zizkiola Portugali.

Martxoaren 23an, orduko lehen ministro José Sócratesek dimisioa

aurkeztua zuen, Portugalgo Parlamentuak atzera bota zuenean

Bruselarekin hitzartutako doikuntzen plan berria. Planak

austeritate neurri gogorrak aurreikusten zituen; esate baterako,

pentsio altuenak murriztea, soldata publikoak izoztea edo osasun

sistemako gastuak gutxitzea. Parlamentuko bozketaren ondoren,

merkatuek Portugalgo zorraren arrisku-prima disparatu zuten, eta

rating agentzia batzuek herrialdearen kalifikazioa beheratu

zuten. Analistek aurreratzen zuten berehala erreskate bat beharko

zela, herrialdeak 4.200 milioi euro ordaindu behar baitzituen

apirilaren erdialdean. Apirilaren 7an, Portugalgo jarduneko

gobernu berriak “erreskatea” eskatu zion formalki Europar

Batasunari.

Troikak kontrapartidak negoziatu zituen Portugalgo gobernuarekin

–doikuntzen eta erreformen moduan–; kontrapartida horiek, izan

1

Page 5: EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n€¦ · KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen . negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar

EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n

ere, laguntza finantzarioaren “bermea” izan behar zuten. Beste

neurri batzuen artean, erabaki zen % 5 gutxitzea hileko 1.500

eurotik gorako pentsioak, eta gainerako guztiak izoztea,

gutxieneko pentsioak izan ezik. Gainera, langabeziaren subsidioa

kobratzeko gehieneko epea 18 hilabetekoa izatera pasatuko zen –

lehen soilik hiru urtekoa baitzen–, eta langabetuentzako laguntza

200 euro gutxituko zen –1.048 euroan finkatu zen–. Erreformen

artean, pribatizazioak eta 8.000 funtzionario gutxitzea ere

aurreikusten ziren.

2 .- Greziako ekonomiaren bigarren “erreskatea, amaieran 130.000

milioi euroan kalkulatu diren laguntzen programa batekin.

Laguntza horiek, urteko bigarren seihilekoan hartutako erabakien

arabera, baldintza finantzario hobeagotan emango dira, interes

tasei eta epeei dagokienez.

Europar Batasunak eta Nazioarteko Diru Funtsak Greziako

gobernuarekin adostu zuten herrialdearen “ikuskatze iraunkorra”

egitea, hitzartutako doikuntzen betetzea ziurtatze aldera.

Europar Batasunak lortu zuen, halaber, sektore pribatuak

konpromisoa har zezala, erreskateetarako ekarpen “boluntarioa”

eginez. Hori, nolanahi ere, bono greziarren truke- eta

berrerosketa-eragiketen negoziazioetan zehaztu beharko da, 2011

eta 2014 bitartean.

3 .- Zailtasunetan dauden herrialdeei laguntzeko tresna finantzarioei

dagokienez, Euroguneko estatuek adostu zuten Finantzen

Egonkortasunerako Europako Funtsaren (FEEF) eskumenak eta

gaitasun finantzarioa handitzea.

Erabaki zen finantza-zailtasunak dituzten herrialdeei zuzendutako

“kautelazko programetan” esku hartzeko Erraztasun Finantzarioa

gaitzea, estatuei emandako maileguen bitartez finantza-entitateen

birkapitalizatzea finantzatzeko eta zorraren bigarren merkatuko

2

Page 6: EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n€¦ · KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen . negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar

EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n

bonoak erosteko. Gaitasunaren areagotzea planteatu zen funtsa

zataiaz jasotzeko aukeraren bitartez; horrek izan ere, aurreikus

zitekeenaren arabera, bilioi bat euro baino gehiagoko

finantziazio ahalmena eragingo luke.

Egonkortasunaren Europako Tresnari (EET) dagokionez, adostasun

batzuetara iritsi zen, haren indar-hartzea 2012ko uztaila baino

lehenagora aurreratuz, hain zuzen ere aurreikusitakoa baino

urtebete lehenagora, izaera iraunkorreko funts horren erabakiak

arinago har zitezen (% 85eko gehiengo kualifikatua exijitzen da,

erabakiak aho batez har daitezela exijitu beharrean).

4 .- Europar Batasunak aparteko neurriak hartu zituen Europako banku-

sektorea birkapitalizatzeko, “haren kapitalaren kalitatea eta

kantitatea areagotzeko” helburuarekin. Neurri horiek zentratu

ziren, alde batetik, “sistemikotzat” jotako bankuentzako

exijentzia batean, hain zuzen ere kalitate handieneko gutxieneko

kapital koefizientea % 9 izatea, beranduenez 2012ko ekainaren

30ean; horrek, Europako Banku Agintaritzak helarazitako

estimazioen arabera, exijituko luke Europako banku handietan

106.000 milioi eurotik gorako errefortzua jartzea.

Era berean, garrantzitsua izan zen Europako Banku Zentralaren

abenduaren 21eko erabakia, hain zuzen ere euroguneko bankuei

“finantziazio mugagabea” eskaintzea, % 1eko hasierako interes

tasa zuten hiru urterako maileguen bitartez. Neurri horren bidez

ia bilioi erdi euro “txertatu” ziren sektorean.

% 1eko finantziazioa lortuta, banku askok, ondoren, zor

publikoaren enkanteetara jo zuten, bereziki merkatuen presio

handia zuten herrialdeetakoak –esate baterako, Italiakoak eta

Espainiakoak¬¬– errentagarritasun hobeak lortzeko. Halaber,

batzuek interpretatu zuten neurri hori “zorraren ezkutuko

erosketa” bat izan zela, zeren eta Europako Banku Zentralak zor

3

Page 7: EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n€¦ · KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen . negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar

EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n

subiranoa zuzenean erosterik ez baitu, baina bankuek bai egin

dezakete hori, Europako Banku Zentraletik lortutako finantzaketaz

baliatuta.

5 .- Ekonomia eta Finantzetako ministroek “gobernantza ekonomikoari

buruzko lege-multzoa” onetsi zuten.

Multzo horretan sartutako arauetatik lauk aldaketak planteatzen

zituzten “Egonkortasunerako eta Hazkunderako Itunean” (EHI) haren

bi aldeetan: prebentiboan eta zuzentzailean. Erreferentzia egiten

diote, beraz, Europar Batasuneko kideak diren estatuen

aurrekontu-diziplinari. Halaber, berariazko erregelamendu bat ere

bildu zen, “Euroguneko aurrekontu ikuskatze eraginkorra egin

zedin” lortzeko. Erregelamendu horrek aurreikusten zuen aukera

egotea zehapenak ezartzeko “politika fiskal zuhurrekiko

desbideratze garrantzitsuak” egiten dituzten estatuei edo

gehiegizko defizitak dituztenei. Eta “Estatu kideen aurrekontu-

esparruen baldintzei” buruzko zuzentarau bat.

Multzoko gainerako bi testuen xedea da saihestea Europar

Batasunean eta Eurogunean desoreka makroekonomikoak gerta

daitezela. Alertako eta zaintzako tresna baten bitartez

(“gehiegizko desoreketarako” prozedura bat ere jasotzen du),

desoreka horiek goiz detektatzea lortu nahi da.

6 .- Eta urte bukaeran, estatuburuen eta gobernuburuen ohiko goi-

bileran, Europar Batasunak iragarri zuen akordio garrantzitsua

erdietsia zuela –“Itun Fiskal” gisa ezagutzen zena– Euroko

hamazazpi herrialdeen aurrekontu-diziplina eta koordinazio

ekonomikoa indartzeko.

Litekeena da hori aurrerapauso garrantzitsua izatea hamazazpien

batasunean desio den “gobernu ekonomikorako”. Jasotzen du

estatukideek konpromisoa dutela aurrekontu oreka bat erdiesteko

4

Page 8: EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n€¦ · KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen . negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar

EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n

(urteko egiturazko defizit publikoa ezin izango da izan BPGaren %

0,5 baino handiagoa) eta hura nazioetako konstituzioetan edo

legedi baliokideetan jasotzea. Eta defizit publikoaren mugak

(BPGaren % 3) gainditzen dituzten estatuentzako zehapenak

gogortzea eta arintzea.

“Itunak”, halaber, aurreikusten du koordinazio prozedura bat

egotea bermatzeko Euroguneko politika ekonomikoaren arloko

muntako erreforma guztiak batera eztabaidatu eta koordinatuko

direla.

Ituna “Batasun Fiskalaren” inguruko nazioarteko itun berri batean

islatu behar da. Hura 2012ko martxoan onetsiko lukete hogeita

zazpi estatu kideek; guztiek, Erresuma Batasunak izan ezik, azken

horrek, amaieran, akordiotik kanpo geratzea erabaki baitzuen.

Argibide gehiago hemen:

http://ec.europa.eu/economy_finance/focuson/crisis/index_en.htm

5

Page 9: EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n€¦ · KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen . negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar

EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n

6

Page 10: EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n€¦ · KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen . negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar

EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n

I. 2. EUROPAR BATASUNAREN ZABALPENA: KROAZIAREN ATXIKIPEN ITUNA ETA TURKIAREKIN ETA ISLANDIAREKIN DAUDEN GATAZKAK.

Kroacia - Europar Batasuneko lider nagusiek, abenduaren 9an Europako

Kontseiluaren bilkura arruntean, Kroaziako lehendakariarekin eta

lehen ministroarekin batera, Jugoslaviako antzinako errepublika hori

batasunari atxikitzeko ituna sinatu zuten.

Negoziaziotan sei urte eman ondoren, Kroazia 2013ko uztailaren 1ean

Batasuneko kide berria izango da. Hartara, “Hogeita zortzien

Batasuna” osatuko da. Kontseilu Europarreko buru Herman van Rompuyk

ituna sinatzeko ekitaldian adierazi zuen “Kroazia ageriko proba bat

dela erakusten duena Mendebaldeko Balkanen etorkizuna Europar

Batasunean dagoela. Batasunak perspektiba horrekin konprometiturik

jarraitzen du”. Egiazki, Eslovenia eta gero, Mediterraneoko herrialde

txiki hori, zeinak 4,4 milioi biztanle baizik ez dituen, Batasunari

atxikiko zaion eskualde hartako bigarren herrialdea izango da.

Montenegro eta Serbia - Europako liderrek abenduan erabaki zuten,

halaber, Montenegrok 2012ko ekainean negoziazioak hastea etorkizunean

Europar Batasunean sartzeko, eta martxoaren amaieran Serbiari

“izangaiaren” baldintza emateko erabakia geroratzea, kanpo ministroek

otsailean hori onartu ondoren. Geroratze hori adostu zen Belgradek

“konpromiso sinesgarria erakusten jarrai dezan Kosovon erdietsitako

normalizazio politikoko akordioak direla eta.

Turkia - Kroaziarekin batera 2005ean negoziazioak hasi zituen beste

herrialdea Turkia izan zen. Turkia, ordea, abenduaren 22an,

negoziazio horien aurrerapena zail lezakeen gorabehera diplomatiko

baten protagonista izan zen. Frantziako Biltzar Nazionalak egun

hartan lege proiektu bat onetsi zuen, haren bitartez kriminalizatzeko

armada otomandarrak lehen mundu gerran armeniarren aurka eginiko

7

Page 11: EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n€¦ · KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen . negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar

EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n

genozidioaren ukapena. Ankarako gobernuaren erreakzioa berehalakoa

izan zen, zeren eta iragarri baitzuen Frantziarekiko harreman

diplomatikoak hautsi egingo zituela, ulertzen baitzuen Frantziako

araua Turkiaren aurkako ekintza argia zela. Planteatutako gatazka ez

zen txikia, zeren eta Frantziako etorkinen zati handi bat Turkian

baitu jatorria, eta, gainera, bi herrialdeen arteko merkataritza-

harremanek garrantzi handia baitute.

Lege berri horren arabera, 1915ean inperio otomandarraren eskutik

gertaturiko armeniarren hilketa genozidioa izan zela ukatzen duenari

urtebeteko zigorra edo 45.000 euroko isuna ezarriko zaio. Frantziaren

arabera, negazionismoaren aurkako lege bat da; Turkiaren arabera,

ordea, bere herrialdearen aurkako zuzeneko erasoa da eta haren

historian eginiko injerentzia, zeren eta bertsio ofizialak ukatzen

baitu hilketak aurrez erabakitakoak izan zirela, eta baieztatzen

baitu hilketa horiek lehen mundu gerraren esparruan gertaturiko

gatazkaren emaitza izan zirela.

Islandia – Ekainaren 9an, Merkataritza Askearen Europako Elkartearen

Zaintza Organoak iragarri zuen Islandiaren aurkako arau-hauste

prozeduraren bigarren faseari ekitea, “Icesave” izenaz ezagutzen den

kasua dela eta.

Gatazka horrek errefentzia egiten dio Islandiako banku handietako

baten filialaren porrotari, 2008ko urrian gertatutakoari; izan ere,

haren bezero holandar eta britainiarrei, 350.000 ingururi, Europako

bi estatu horietako gordailuen berme-funtsen bitartez konpentsatu

behar izan zitzaien.

Erresuma Batuko eta Herbeheretako gobernuek Islandiari erreklamatzen

diote kalte-ordain horien zenbatekoa, zeina 4.000 milioi eurokoa dela

jotzen baita, hain zuzen ere Islandiako BPGaren herena.

8

Page 12: EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n€¦ · KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen . negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar

EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n

Ekaineko irizpenean, Merkataritza Askearen Europako Elkartearen

Zaintza Organoak guztiz berretsi zituen aurreko enplazamendu

gutunaren ondorioak, hau da, Islandiak gordailuen berme-sistemei

buruzko zuzentaraua urratu zuela.

Eta Islandiako Gobernuak konpromisoa hartu bazuen ere Merkataritza

Askearen Europako Elkartearen Zaintza Organoaren irizpenari irailaren

amaierarako erantzuteko gaiari oraindik ere ez zaio konponbiderik

eman.

Apirilean, herritar islandiarrek bigarren aldiz erreferendum bidez

errefusatu zuten faktura horren ordainketa. Kontsulta Islandiako

lehendakari Oláfur Ragnar Grimssonek deitu zuen, Parlamentuaren lege

bat izenpetzeari uko egin ondoren; hain zuzen ere, lege horrek

erdietsitako akordioaren baldintzak ezartzen zituen, hau da, % 3ko

interes tasa ordaintza 37 urtera. Gobernuak berretsi zuen

erreferendumaren emaitzak ez zuela eraginik izango Erresuma Batuari

eta Herbeherei egin beharreko ordainketen hasieran; hain zuzen ere,

2011ko amaieran hastekoak ziren ordainketa horiek.

9

Page 13: EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n€¦ · KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen . negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar

EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n

ZABALPENA: ZABALPENARI BURUZKO URTEKO TXOSTENA

Europar Batasunak urrian agertzera eman zuen Europar Batasunaren

aurrerapenari buruzko urteko txostena. Hartan, izan ere, aurreko

urtean Mendebaldeko Balkanetako herrialdeek, Turkiak eta Islandiak

atxikipenaren bidean eginiko aurrerapen garrantzitsuenak aztertzen

dira.

Izangai diren herrialdeak

Kroazia Islandia Jugoslaviako Antzinako Mazedoniako Errepublika Montenegro Turkia

Izangai potentzialak Albania Bosnia eta Herzegovina Kosovo, Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren 1244.Ebazpenaren arabera Serbia

Argibide gehiago hemen:

http://europa.eu/pol/enlarg/index_es.htm

http://ec.europa.eu/enlargement/press_corner/key-

documents/reports_oct_2011_es.htm

10

Page 14: EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n€¦ · KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen . negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar

EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n

HERRIALDEAREN ARABERAKO LABURPENA – “Zabalpenerako estrategia eta 2011-2012 urteetako erronkak”

(Batzorde Europarra, Brusela, 2011-10-12)

KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar Batasunaren Ituneko 49. artikuluaren indarrez, Batzordeak gaur aldeko irizpena aurkeztu du, Europar Batasunari atxikitzeko Kroaziak duen prestaketa-egoerari buruz. Behin berrespen prozesua amaiturik, Kroazia Europar Batasuneko estatu kidea bilakatuko da 2013ko uztailean.

TURKIA: izangaia - (1987an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen negoziazioak 2005eko urrian hasi ziren. Gaur egun 13 kapitulu daude zabalik eta bat jada behin-behinekoz itxi da. Beharrezkoa da Aduanen Batasunaren arabera dauzkan betebeharrak guztiz aplikatzea eta Ziprerekiko harremanen normalizazioan aurrerapenak egitea, herrialdeak atxikipen negoziazioetan modu erabakigarriagoan aurrera egin ahal dezan.

ISLANDIA: izangaia - 2009an eskatu zuen atxikipena, eta 2010eko ekainean hasi zituen negoziazioak. Lau kapitulu zabaldu ziren eta horietatik bi jada behin-behinekoz itxi dira. Islandia Europako Ekonomia Guneko eta Schegen guneko kidea badenez, haren legediaren zati handi bat jada Europar Batasunekoarekin harmonizatuta dago.

JUGOSLAVIAKO ANTZINAKO MAZEDONIAKO ERREPUBLIKA izangaia – (2004an aurkeztu zuen eskabidea). Herrialdeak jarraitzen du irizpide politikoak nahikoa betetzen, eta Batzordeak 2009ko apirileko gomendioa berretsi zuen, atxikipen negoziazioak zabaltzekoa. Estatu kideek horri buruzko erabakia aho batez hartzea behar denez, funtsezkoa da izena dela-eta konponbideren bat lortzea.

MONTENEGRO: izangaia - (2008an aurkeztu zuen eskabidea). 2010ean, Europar Batasunak izangai-estatutua eman zion, eta zazpi lehentasun gako ezarri zizkion, atxikipen-negoziazioak hasteko bete behar zituenak. Batzordeak gaur gomendatu du negoziazio horiek hastea.

ALBANIA: izangai potentziala - (2009an aurkeztu zuen eskabidea). 2010ean, Europar Batasunak 12 lehentasun gako ezarri zituen, herrialde horrek bete behar zituenak atxikipen negoziazioak has zitezen lortzeko. Nahiz eta horietako batzuetan urrats batzuk aurrera egin diren, Batzordeak ezin du gomendatu aurten Albaniarentzat neurri berriak ezar daitezela. Berriki emandako seinale positiboetan oinarrituta, Batzordeak gonbite egiten die Albaniako indar politikoei elkarrizketa politikoko mailari eusteko, gako diren erakunde demokratikoen funtzionamendua eta funtsezko erreformen aplikazioa bideratzeko.

SERBIA: izangai potentziala - (2009an aurkeztu zuen eskabidea). Batzordeak gaur aurkeztu du atxikipen-eskaerari buruzko irizpena. Horretan oinarrituta, gomendatzen du Kontseiluak Serbiari izangai-estatutua eman diezaion. Halaber, negoziazioen hasiera lortzeko herrialde horrek bete beharko lituzkeen baldintza gisako lehentasun gakoak ezarri ditu.

11

Page 15: EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n€¦ · KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen . negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar

EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n

BOSNIA eta HERZEGOVINA: - izangai potentziala. Oraindik ere ez du atxikipen eskaera egin. 2010eko parlamenturako hauteskundeen ondoren, herrialdeak oraindik ere ez du estatu-gobernu bat osatu, eta lider politikoak ere ez datoz bat herrialdeak eraman beharreko ibilbideari buruzko ikuspegian. Horrek guztiak Europar Batasunarekin lotutako funtsezko erreformak blokeatzen jarraitzen du.

KOSOVO: izangai potentziala. – Kosovoren estatutua dela-eta dauden dibergentziak oztopo bat izaten ari dira Europar Batasunaren eta Kosovoren arteko kontratu-harremanak garatzeko. Europar Batasunak babesten ditu Kosovo bere asmo europarrak gauzatzeko egiten ari den ahaleginak.

12

Page 16: EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n€¦ · KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen . negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar

EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n

I. 3. SCHENGEN: FRANTZIAN AKORDIOA ALDI BATERAKO ETETEA ETA BULGARIAREN ETA ERRUMANIAREN SARRERA GERORATZEA

Apirilaren erdialdean, Frantziaren eta Italiaren arteko tentsio

diplomatikoak gora egin zuen, Parisek ia egun oso batez blokeatu

baitzuen Italiako Ventimiglia mugako hiritik zetozen trenen sarrera,

urtarrilaren erdialdean Ben Ali erortzearen ondorioz Italiara

iritsitako 20.000 tuneztar baino gehiagori aldi baterako egonaldi-

baimenak emateko Italiak hartutako erabakiari erantzuteko.

Frantziako Gobernuak segurtasun arrazoiak alegatu zituen, baimendu

gabeko manifestazio bat egitekoa baitzen, eta gero Batzorde

Europarraren babesa jaso bazuen ere, kritikak areagotu egin ziren

Europar Batasuneko kide askok Schengen eremuaren etendura baten

gisara interpretatu baitzuten egitate hura. “Frantziak ez du Schengen

eten nahi”, baieztatu zuten Frantziako Gobernuko garrantzizko

iturriek jasotako akusazioak zirela eta. Baina, halaber, baieztatu

zuten beren asmoa zela “zaintza-klausulen berrikuspen bat

planteatzea, halako moduz non, egoera berezi eta puntualetan, mugetan

kontrolak ezarri ahalko diren”.

Ekaineko Kontseilu Europarraren ondoren, Europar Batasunak erabaki

zuen Schengen eremua modu mugatuan erreformatzeko aukera, “aparteko

inguruabarretan” muga nazionalak ezartzeko aukera emanez. Erakundeko

buru Herman Van Rompuyk adierazi zuen, nolanahi ere, mugak berriz

ezartzea azkeneko baliabide gisa erabiliko dela, egoera “benetan

larria” denean.

Ekainean, Europar Batasunak erabaki zuen atzeratzea Errumania eta

Bulgaria eremuan sartzeko prozesua, bi herrialde balkaniar horiek

ahalegin txikiegia egina zutelako beren sistema judizial eta

poliziala Europar Batasuneko arauetara egokitzeko eta ustelkeriaren

aurka borrokatzeko. Inguruabar horiek zirela eta, zalantzan zegoen

13

Page 17: EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n€¦ · KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen . negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar

EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n

herrialde horiek beren mugak kontrolatzeko zeukaten gaitasuna. Hala

eta guztiz ere, abenduan, hogeita zazpi estatuburu eta gobernuburuek

goi-bileraren amaierako adierazpenean esan zuten “legezko baldintza

guztiak betetzen zirela Bulgaria eta Errumania Schengen eremuari

atxikitzeko erabakia hartzeko”. Liderrek Ministroen Kontseiluari

eskatzen zieten erabaki hori “lehenbailehen hartzeko”.

14

Page 18: EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n€¦ · KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen . negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar

EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n

Argibide gehiago hemen:

http://ec.europa.eu/home-affairs/policies/borders/borders_schengen_en.htm

http://europa.eu/legislation_summaries/justice_freedom_security/free_

movement_of_persons_asylum_immigration/l33020_es.htm

15

Page 19: EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n€¦ · KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen . negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar

EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n

I. 4. 2011-2013 URTEEI BURUZKO UDAZKENEKO AURREIKUSPENAK: HAZKUNDEAREN GERALDIA

Batzordeak udazkenean eginiko aurreikuspenen arabera, eten egin da

Europar Batasunaren oneratze ekonomikoa. Konfiantzaren narriadura

larria eragina izaten ari da inbertsioan eta kontsumoan; aldi berean,

hazkunde orokorraren ahultzeak esportazioak gerarazten ditu eta

aurrekontuen premiazko saneamendua zama handia da barne

eskarietarako.

Aurreikusten da BPGaren urteko hazkundea % 0,6koa izango dela 2012an,

Europar Batasunaren osotasunean, eta % 0,5ekoa, berriz, Eurogunean.

2013. urteari dagokionez, espero da hazkunde hori % 1,5ekoa izatea

Europar Batasun osoa hartuta, eta % 1,3koa, berriz, Eurogunean.

Europar Batasuneko kideak diren estatuen multzorik ez dago

aurreikusitako mantsotze horretatik salbu geratuko denik, nahiz eta

hazkunde-mailari erreparatuta aldeak egongo diren batzuen eta besteen

artean. Txostenak nabarmentzen du ekonomia erreala ahuldu dela,

finantza publikoak hauskorrak direla eta sektore finantzarioa

zaurgarri dagoela. Txostenaren arabera, “horiek guztiak elkarren

egoera larriagotzen ari dira, gurpil zoro bat balitz bezala”.

Energiaren prezioak izan dira 2011ko inflazioaren arrazoi nagusia.

Prezio horiek pixkanaka behera egitea espero denez, guztizko

inflazioak % 2koa baino maila apalagoetara behera egin beharko luke,

berriz ere, 2012an.

2012rako enpleguaren hazkundea guztiz geraraztea aurreikusten da. Ez

dirudi langabeziak behera egingo duenik aurreikuspenak jasotzen duen

aldian. Europar Batasuneko kideak diren estatuetako lan merkatuek

egoera oso desberdinak izaten jarraituko dute. Aurreikusita dago

langabeziak egungo maila altuari eustea, hain zuzen ere % 9,5eko

mailari.

16

Page 20: EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n€¦ · KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen . negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar

EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n

Aurreikusten da, halaber, 2013an aurrekontu-saneamendua finkatzea eta

defizit publikoek % 3tik goraxeagoko mailetara behera egitea, egungo

politikei eustearen hipotesia aplikatuta. 2011n finantza publikoen

saneamendua egonkortzen joateko bidea markatu da. 2011rako aurrekontu

defizitaren aurreikuspenak Europar Batasun osoaren BPGaren % 4,7koak

dira orain, eta Euroguneko BPGaren % 4,1ekoak. 2012rako, % 3,9 inguru

izango dira Europar Batasun osoan, eta % 3,4, berriz, Eurogunean.

Egungo politikei eusteko hipotesi teknikoak ohikoa dena baino zama

handiagoa izan dezake aurreikuspenetan. Izan ere, hipotesi horren

arabera, aurreikusten da Europar Batasunean zorra/BPG agregatua %

85eko gehieneko kuotara iritsiko dela, gutxi gorabehera, 2012an, eta

2013an egonkortuko dela. Euroaren gunean, espero da zorra/BPGa

ratioak pixkanaka gora egiten jarraitzea aurreikuspenek hartzen duten

aldian, 2012an % 90a gainditzeraino.

17

Page 21: EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n€¦ · KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen . negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar

EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n

18

Page 22: EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n€¦ · KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen . negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar

EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n

19

Page 23: EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n€¦ · KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen . negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar

EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n

20

Page 24: EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n€¦ · KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen . negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar

EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n

Argibide gehiago hemen: http://ec.europa.eu/economy_finance/eu/forecasts/2011_autumn_forecast_en.htm

21

Page 25: EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n€¦ · KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen . negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar

EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n

II. EUROPAR BATASUNAREN GAURKOTASUN INSTITUZIONALA

II. 1.- KONTSEILU EUROPARRAK ETA “EUROAREN GOI-BILERAK”: EUROAREN KRISIAREN AURKAKO NEURRIAK ETA “ITUN FISKALARI” BURUZKO NAZIOARTEKO ITUNA

2011ko lehenengo seihilekoan, lau Kontseilu Europar egiteko deia egin zen, eta Euroguneko estatuburu eta gobernuburuen goi-bilera bat ere egin zen. Goi-bileren data Aztertutako gaiak eta erdietsitako akordioak

OTSAILAK 4

KONTSEILU EUROPARRA

“LEHIAKORTASUN ITUNARI” BURUZKO KONPROMISOA

ENERGIAREN MERKATU EUROPARRA

MARTXOAK 11

KONTSEILU EUROPARRA

EUROGUNEKO GOI-BILERA

“EUROAREN ALDEKO ITUNARI” BURUZKO AKORDIOAK: lehiakortasuna, enpleguaren sustapena, finantza publikoen kontrola, egonkortasun finantzarioa eta defizit publikoaren kontrola

MATXINADA ARABIARREI BURUZKO JARRERA BATERATUA

MARTXOAK 24-25

KONTSEILU EUROPARRA

“Euro plusaren aldeko ituna” ONESTEA. Eurogunek hamazazpi estatuek eta Bulgariak, Danimarkak, Letoniak, Lituaniak, Poloniak eta Errumaniak onetsi zuten.

Parte hartutako estatuek konpromisoa hartzen dute honakoetarako neurriak hartzeko:

o lehiakortasuna bultzatzea

o enplegua sustatzea

o finantza publikoen iraunkortasunerako laguntzea

o egonkortasun finantzarioa indartzea

Neurriak “Egonkortasuneko edo Konbergentziako Programa Nazionaletan” sartu beharko dira, bai eta Batzordean apirila baino lehen aurkeztuko diren “Erreformako Plan Nazionaletan ere”, eta Kontseilu Europarrak ekainean ebaluatuko ditu. Prozesu hau urtero errepikatuko da (“Europako sehilekoa”)

“Egonkortasunerako Tresna Europarra”: 500.000 milioi euroko kreditu gaitasun efektiboa; Euroguneko estatu kide guztien arteko itun baten bitartez eratzea. Aurreikusitakoaren arabera, akordio baten bidez aktibatuko litzateke, ezinbestekoa bada euroaren gune osoko egonkortasun finantzarioari eusteko.

22

Page 26: EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n€¦ · KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen . negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar

EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n

EKAINAK 24-25

KONTSEILU EUROPARRA

Estatu kideen “Egonkortasuneko edo Konbergentziako Programa Nazionalei” buruz eta “Erreformako Programa Nazionalei” buruz BATZORDEAK EGINIKO GOMENDIOAK ONESTEA

“Euro Plusaren aldeko Itunaren” esparruan PLANTEATUTAKO NEURRIEN ANALISIA

GREZIARI DEI EGITEA ERREFORMAK BUTLZA DEZAN, ETA SEKTORE PRIBATUARI HERRIALDEAREN ERRESKATEAN PARTE HAR DEZAN

SCHENGEN HITZARMENAREN APLIKAZIOAN EGINIKO ALDAKETAK: aparteko kasuetan mugetako kontrola berrezartzeko mekanismoa

Hegoaldetik eta ekialdetik mugakideak diren herrialdeekiko MUGIKORTASUN ELKARTEAK

ASIOARI BURUZKO SISTEMA EUROPARRA

2011ko bigarren seihilekoan, hiru Kontseilu Europar deitu ziren: bi

elkarren segidan izan ziren, urriaren 23an eta 26an, eta hirugarrena

abenduko ohiko bilkura izan zen.

Seihileko berean, ofizialki eratu ziren Euroguneko estatuburu eta

gobernuburuek osaturiko “Euroaren goi-bilerak”. 2011n, euroaren bost

goi-bilera deitu ziren. Martxoaren 11n eta ekainaren 21ean eginikoez

gainera, beste hiru bilera egin ziren, bigarren seihilekoko hiru

Kontseilu Europar egin ondoren. Goi-bileren data Aztertutako gaiak eta erdietsitako akordioak

UZTAILAK 21

EUROGUNEKO GOI-BILERA

GREZIAREN BIGARREN ERRESKATEA (109.000 milioi euro) eta erreskatetarako baldintzak hobetzea (interes tasak gutxitzea eta epeak luzatzea)

Egonkortasun Finantzarioaren Europako Funtsaren (EFEF) erreforma, haren eraginkortasuna areagotzeko eta haren malgutasuna handitzeko.

Berrestea beharrezkoa dela parte-hartze pribatu “boluntarioa” egotea Greziaren erreskatean (Greziako zor publikoa duten inbertsio-egile pribatuak), 50.000 milioi euro ingurukoa.

23

Page 27: EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n€¦ · KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen . negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar

EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n

URRIAK 23

KONTSEILU EUROPARRA

EUROGUNEKO GOI-BILERA

URRIAK 26

KONTSEILU EUROPARRA

EUROGUNEKO GOI-BILERA

EUROGUNEKO GOBERNUAREN EGITURA HOBETZEA: “Euroaren goi-bileren” lehendakaritza eta maiztasuna (gutxienez ere urtean bitan, eta, ahal bada, Kontseilu Europarraren bilkuren ondoren).

GREZIAKO BIGARREN ERRESKATEARI BURUZKO ERABAKI BERRIAK: 130.000 milioi euro (sektore pribatuaren parte-hartzea, 30.000 milioi euro ingururekin, eta sektore publikoarena, 100.000 milioi ingururekin, 2014ra arte).

BANKU “SISTEMIKOEN” BIRKAPITALIZAZIOA: kalitate handieneko gutxieneko kapitalaren koefizientea, % 9koa, beranduenez 2012ko ekainaren 30erako; horrek eskatuko luke 106.000 milioi euro baino gehiagoko ahalegina egitea.

EFEFaren ERREFORMA, harik eta bilioi bat euro baino gehiagoko finantzaketa-ahalmena lortu arte (herrialde zaurgarrien zor-jaulkipen berrien % 20ra bitarte segurtatzea), eta suspertzen ari diren herrialdeen kapitalaren “inbertsio eramaile bereziak” sortzea.

ABENDUAK 8-9

KONTSEILU EUROPARRA

EUROGUNEKO GOI-BILERA

“ITUN FISKALA”: Euroguneko estatuetan AURREKONTU OREKA erdiesteko konpromisoa eta oreka hori konstituzio nazionaletan nahiz legedi baliokideetan jasotzea. Jasotzen du koordinazio prozedura bat egotea bermatzeko Euroguneko politika ekonomikoaren arloko muntako erreforma guztiak batera eztabaidatu eta koordinatuko direla.

Itun fiskala nazioarteko tratatu batean jasoko da (Erresuma Batuak EBTFaren erreforma eragotzi zuen)

Europako Egonkortasun Tresnaren (EET) ERREFORMA: Indarra hartzeko garaia (2012ko ekainean hartu behar zuen indarra) aurreratzea eta erabakiak hartzeko prozesua arintzea

EUROAREN GOI-BILERAK

Urriaren 23an eginiko Kontseilu Europarraren ondorioetan honakoa adierazten zen; “Euroaren Goi-bilerako presidentea Euroguneko estatuburuek edo gobernuburuek izendatuko dute Kontseilu Europarrak bere presidentea hautatzen duen une berean eta aldi berarako”. Y también se afirmaba que “a la espera de la próxima elección de este tipo, el actual presidente del Consejo Europeo presidirá las sesiones de la Cumbre del Euro”. Herman Van Rompuy se convertía, de esta manera, en el “doble” presidente del Consejo Europeo y de las Cumbres de Jefes de Estado y de Gobierno de la Eurozona.

24

Page 28: EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n€¦ · KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen . negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar

EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n

Eta urriaren 26an deitutako goi-bileran, hamazazpiek erabaki zuten Euroguneko gobernu-egitura hobetzea, eta adostu zuten “euroaren goi-bilerak” gutxienez ere urtean bitan egingo direla, “gobernu ekonomikoaren urteko zikloaren une gakoetan eta, ahal bada, Kontseilu Europarraren bilkuren ondoren”. Erabaki zuten, halaber, euroaren goi-bilera horietan “jarraibide estrategikoak definitu beharko direla politika ekonomikoak exekutatzeko eta euroaren gunean lehiakortasun eta konbergentzia handiagoak lortzeko”.

Otsailaren 4an eginiko lehenengo Kontseiluaren ondoren, hogeita

zazpiek jendaurrean adierazi zuten “Lehiakortasun Itun” bat

bultzatzeko konpromisoa zutela, Europar Batasuneko ekonomien

hazkundea zurkaizteko eta euroa babesteko.

Nahiz eta itunaren edukia, Alemaniak eta Frantziak eginiko akordio

batean oinarritutakoa, zehaztu behar zen eta haren xehetasunak taxutu

behar ziren, jada garrantzi handiko bi premisa jasotzen zituen:

soldaten igoera eta inflazioa elkarrengandik deslotzea eta

sozietateen gaineko zergak harmonizatzea. Halaber, nabarmentzen

zituzten, munta handiko gai gisa lan bizitza luzatu beharra zegoela

eta konpromiso handiagoa hartu beharra zegoela zorpetze publikoa dela

eta.

Goi-bileran zehaztu zen ezen, printzipioz, ituna loteslea izango zela

soilik Euroguneko bi herrialdeentzat, nahiz eta hari atxiki nahi

zitzaizkion Europar Batasuneko gainerako kideentzat ere zabalik egon.

Europako liderrek, halaber, aztertu zuten “Energiaren merkatu

komunean” aurrera egiteko beharra. Erabaki zuten 2014an “bermatuta

egon beharko duela” gasaren eta elektrizitatearen zirkulazio askeak,

halako moduz non, 2015ean Europar Batasuneko inongo herrialde ez den

25

Page 29: EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n€¦ · KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen . negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar

EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n

energia-sareetatik isolaturik egongo”. “Irla” horien desagerpenak

behar adinako finantzaketa eduki beharko du, eta finantzaketa hori,

hain zuzen ere, hogeita zazpietako estatuburuen eta gobernuburuen

tesien arabera, merkatuak berak hartu beharko du bere gain. “Kostuen

eta inbertsioen zatirik handiena” konpainiek aplikatzen dituzten

tarifetan ordainarazi beharko da.

Bestalde, martxoaren 11n, bi goi-bilera garrantzitsu egin ziren:

lehenengoan Euroguneko hamazazpi estatuburuak eta gobernuburuak bildu

ziren; bigarrenean, berriz, hogeita zazpiak elkartu ziren, Kontseilu

Europarreko osaera ofizialari jarraituz.

Hamazazpiek “Euroaren aldeko Itunaren” ildo handiak onetsi zituzten.

Itunak, izan ere, honakoak jaso behar zituen: lehiakortasuna

bultzatzeko gaietan konpromiso komunak (soldaten eta

produktibitatearen arteko lotura barne), enpleguaren sustapena

(fiskalitatea gutxituz eta etengabeko prestakuntza bultzatuz),

finantza publikoen kontrola (pentsio sistemen erreformekin eta babes

sozialarekin), egonkortasun finantzarioa eta defizit publikoaren

kontrola (Konstituzioan edo lege nazionaletan mugak ezarriz).

Kontseilu Europarrak, bere aldetik, hogeita zazpiek mundu arabiarreko

aldaketen eta matxinaden aurrean jarrera komuna edukitzeko aukeraz

eztabaidatu zuen. Esparru horretan, Frantziako eta Erresuma Batuko

lider Sarkozy eta Cameron izanziren beren Europako homologoei eskatu

zietenak Libiako Trantsizioko Kontseilu Nazionala aitor zezatela

“mintzakide politiko baliodun” gisa. Kontseiluko lehendakari Herman

Van Rompuyk aitorpen hori abalatu zuen, kontseilu matxinatuko bi kide

garrantzitsuren defentsa eginez. Bi kide horiek, izan ere, Gadafiren

Justizia eta Barne ministroak izandakoak ziren. “Jende ausarta da,

Gadafirekin hausteko eta matxinadari atxikitzeko erabakia hartu

zutenak, baita heriotza mehatxuekin ere”, baieztatu zuen, nahiz eta

Europar Erkidegoko hedabide eta iturrietan agerikoa zen nolako

26

Page 30: EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n€¦ · KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen . negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar

EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n

mesfidantza zegoen, Libiako kontseilu berriari eta haren kideei

buruzko informazioa eskasa eta axalekoa zelako.

Hogeita zazpiek beren babesa agertu zieten aurreko astean Marokoko

erregeak iragarritako erreformei. Izan ere, erreforma horiek

aurreikusten zuten aholku-komite bati agindua ematea Konstituzioa

berraztertzeko, erregeari boterea kendu eta lehen ministroaren eta

Marokoko herritarrek libreki hautatutako parlamentu baten eskuetan

uzteko.

Martxo bukaeran, 24an eta 25ean, udaberriko ohiko Kontseilu Europarra

egin zen. Haren amaieran, aurrerapen handiak egin ziren Europako

gobernantza ekonomikoaren arloan.

Bereziki garrantzitsua zen “Euro plusaren aldeko ituna” izenaz

ezagutu zenaren inguruan lortutako akordioa, zeina berariazko tresna

bat izango baitzen, egiazki, politika ekonomikoaren koordinazioa

indartzeko, hain zuzen ere lehiakortasuna eta konbergentzia lortzeari

begira, eta, halaber, politika ekonomikoen koordinazioari “kalitate

berri bat” emateko.

Euroguneko estatuek onetsi zuten ituna, eta Bulgaria, Danimarka,

Letonia, Lituania, Polonia eta Errumania ere atxiki zitzaizkion.

Ituna lagungarri gertatuko da, aurreikusten denaren arabera, batasun

ekonomikoa eta moneta arlokoaren zutabeak irmotzeko, politika

ekonomikoen koordinazioari beste izaera bat emango baitio.

Parte hartu zuten estatu kideek konpromisoa hartu zuten hurrengo

helburuak lortzeko behar ziren neurri guztiak hartzeko:

o lehiakortasuna bultzatzea

o enplegua sustatzea

27

Page 31: EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n€¦ · KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen . negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar

EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n

o finantza publikoen iraunkortasunerako laguntzea

o egonkortasun finantzarioa indartzea

Ituna sinatu zuten estatu kideek konpromisoa hartu zuten, ezarritako

adierazle eta printzipioen arabera, datozen hamabi hilabeteetan

praktikan jarri beharreko jarduketa zehatzak iragartzeko. Parte hartu

zuten estatu kide guztiek behar adina denborarekin aurkeztu behar

izan dituzte beren konpromisoak, “Egonkortasuneko eta Konbergentziako

Programa Nazionaletan” eta “Erreformako Programa Nazionaletan”

sartzeko. Izan ere, apirila baino lehen aurkeztuta egon behar zuten,

ekaineko Kontseilu Europarrak ebaluatu ahal zitzan.

Aldaketarako eta helburu horiek erdiesteko behar den bultzada

politikoa bermatzeko konpromisoa erakuste aldera, prozesu hori urtero

errepikatu beharko da, halako moduz non parte hartzen duten estatu

kideek mailarik altuenean erabakiko baitituzte ekintzen multzo bat,

eta ekintza horiek urtero aurkeztu beharreko programa nazionaletan

islatuko diren. Programa horiek, gero, Batzordeak, Kontseiluak eta

Eurotaldeak ebaluatuko dituzte.

Hogeita zazpiek, halaber, “Europako Egonkortasun Tresnari” (EET)

buruzko gai garrantzitsuak erabaki zituzten, tresna hori baliabide

iraunkor bat izan dadin Euroguneko estatuen etorkizuneko krisiak

kudeatzeko. Lehenengo erabaki horren arabera, Tresnak bere gain

hartuko ditu, 2013ko ekainetik aurrera, Euroguneko kideak diren

estatuei kanpoko laguntza finantzarioa emateko funtzioak, hain zuzen

ere hasieran Egonkortasun Finantzarioaren Europako Funtseko (EFEF)

eta Egonkortze Finantzariorako Europako Tresnako (EFET) kide zirenei.

EETa, zeinak 500.000 milioi euroko kreditu-gaitasun efektiboa izango

baitu, Euroaren guneko kideak diren estatuen arteko hitzarmen baten

bitartez sortuko da, Nazioarteko Zuzenbide Publikoko gobernuen arteko

erakunde baten gisara, eta Luxenburgon izango du egoitza.

Aurreikusitakoaren arabera, akordio baten bidez aktibatuko litzateke,

28

Page 32: EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n€¦ · KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen . negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar

EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n

ezinbestekoa bada euroaren gune osoko egonkortasun finantzarioari

eusteko.

EETak guztira izenpetuta edukiko duen kapitalak 700.000 milioi euro

egingo du. Kopuru horretatik, 80.000 milioi ordaindutako kapitala

izango da. Kopuru hori, izan ere, Euroaren guneko kide diren estatuek

jarriko dute, pixkanaka. Gainerako zenbatekoa, 620.000 milioi euro,

exijitu litekeen kapitala izango da, estatuek berme eta bestelako

finantza-tresnen bitartez hitzartuta edukiko dutena eta beharrezkoa

denean mugiarazi ahalko dena. Nazioarteko finantza-erakunde baterako

transferentziak direnez, ekarpen horiek ez dira zor gisa kontatuko,

defizit publikoaren zaintzari begira.

Europako Banku Zentralak ordaindutako kapitalaren gakoaren arabera

ezarriko da EETk guztira izenpetuta duen kapitalaren banaketaren

gakoa, estatu bakoitzari dagokion kopuruari dagokionez:

HERRIALDEA – EETa BANATZEKO GAKOA (%)

AUSTRIA 2,783 ALEMANIA 27,146 HERBEHERAK 5,717

BELGIKA 3,477 GREZIA 2,817 PORTUGAL 2,509

ZIPRE 0,196 IRLANDA 1,592 ESLOVAKIA 0,824

ESTONIA 0,186 ITALIA 17,914 ESLOVENIA 0,428

FINLANDIA 1,797 LUXEMBURGO 0,250 ESPAINIA 11,904

FRANTZIA 20,386 ALEMANIA 0,073 GUZTIRA 100,0

EETko Gobernarien Kontseiluko eta Administrazio Kontseiluko botoen

ponderazioa, estatu bakoitzak EETren kapitalean duen ehunekoaren

proportzioan ezarriko da.

Seihilekoko laugarren eta azken Kontseilu Europarra ekainaren 24an

eta 25ean egin zen. Hogeita zazpien liderrek babesa agertu zuten

hazkunde ekonomikoa bultzatzeko, enplegua sortzeko eta finantza

publikoak kontrolpean mantentzeko herrialde bakoitzak hartu beharreko

29

Page 33: EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n€¦ · KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen . negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar

EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n

neurriei buruz Batzordeak erabakitako gomendioak direla-eta

(“Egonkortasuneko edo Konbergentziako Programa Nazionalak” eta

“Erreformako Programa Nazionalak”).

Erabaki horrekin itxitzat ematen zen lehenengo “Seihileko Europarra”,

hau da, Europar Batasuneko gobernuek gastu-aurreikuspenak eta

politika ekonomikoak egin beharreko sei hilabeteko kontsulta-

prozesua.

Prozedura horren arabera, herrialdeetako gobernuek kontuan hartu

beharko dituzte Bruselako gomendioak, Kontseilu Europarrak

berretsitakoak, 2012ko aurrekontu nazionalak egiteko unean.

Kontseiluaren ondorioetan aipatzen zen, halaber, “Euro plusaren

aldeko Itunean” parte hartutako estatu kideek konpromiso batzuk

aurkeztuak zituztela, “guztira 100 neurri baino gehiago suposatzen

dutenak eta Itunaren helburuak lortzeko lehenengo urrats egokia

direnak”. Estatuburuek edo gobernuburuek beren buruari planteatzen

zioten Ituneko gai batzuk 2011ko abenduan berriz aztertzea, hurrengo

“Seihileko Europarra” hasi aurretik.

Bestalde, goi-bileran, Greziako Parlamentua premiatu zen

fiskalitateari eta pribatizazioei buruzko lege gakoak onesteko, zeren

eta erreforma horiek “funtsezkoak baitziren Euroguneko gainerako

herrialdeetarako eta Nazioarteko Moneta Funtsak erreskate-plan berri

baten esparruan herrialdearentzako laguntzak eman zitzan”. Euroguneko

arduradunak bat etorri ziren, halaber, baieztatzerakoan sektore

pribatuak finantzaketa gehigarriaren zati bat jarri behar zuela, eta

berretsi zuten konpromisoa hartzen zutela “behar zen guztia egiteko”

txanpon bakarraren egonkortasun finantzarioa bermatze aldera.

Liderrek, halaber, planteatu zuten Schengen Hitzarmenaren aplikazioa

hobetu beharra zegoela, eta horri dagokionez, ondorioztatu zuten

kooperazioaren funtzionamendu orokorra arriskua jartzen duten

inguruabar apartekoei aurre egiteko tresna bat ezarri beharko

30

Page 34: EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n€¦ · KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen . negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar

EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n

litzatekeela. Tresna horrek, zeinak balio beharko bailuke kanpoko

mugetan presio handiak pairatzen ari den estatu kide bati lagundu

ahal izateko, aurreikus lezake baimena ematea barneko muga-kontrolak

aparteko egoeretan berrezartzeko, baldin egoera benetan larri bat

badago, non estatu kide batek jada ezin dituen bete Schengen arauek

ezarritako betebeharrak.

Horretarako, erabaki zuten Hegoaldetik eta ekialdetik mugakideak

diren herrialdeekiko “Mugikortasun elkarteak” abian jartzea, halako

moduz non elkarte bakoitza banaka itundu beharko litzatekeen

herrialde bakoitzaren ezaugarrien arabera, kontuan izanda esparru

guztietan (migrazioa, berronarpena, mugikortasuna eta segurtasuna)

eginiko ahaleginak eta aurrerapenak.

Liderrek, orobat, ondorioztatu zuten beharrezkoa dela Asilorako

Sistema Komun Europarra (ASKE) 2012rako amaituta egotea. Asilo

prozedura seguru eta eraginkorrak behar dira babesa behar duten

pertsonentzat, eta horrek, aldi berean, beharrezko egiten du Europar

Batasunak esparru horretan duen arau-multzoa guztiz aplikatzea. ASKEa

babes handiko arau batzuetan oinarritu beharko litzateke, bai eta

“prozedura zuzen eta eraginkorretan ere”. Horiek guztiek bidea emango

dute abusuak saihesteko eta asilo-eskaerak azkar aztertzeko, sistema

iraunkorra izan ahal dadin.

Euroguneko lider gorenek, uztailaren 21ean, akordio bat eztabaidatu

zuten Greziaren bigarren erreskateari buruz eta Greziako zor

subiranoaren krisia beste ekonomia batzuei –esate baterako

espainiarrari edo italiarrari– kutsatzeko arriskua gerarazteko hartu

beharreko neurriei buruz.

Hamazazpiek Greziaren bigarren erreskatea erabaki zuten, 109.000

milioi eurokoa, eta, halaber, erabaki zuten erreskate berri horren

eta aurreko beste erreskate batzuen –Portugali eta Irlandari

31

Page 35: EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n€¦ · KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen . negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar

EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n

emandakoen– baldintzak malgutzea, emandako maileguetan aplikatzekoak

diren interes tasak gutxitzearen eta epeak luzatzearen bidetik.

Halaber, Egonkortasun Finantzarioaren Europako Funtsaren (EFEF)

zenbait erreforma itundu zituzten, haren eraginkortasuna areagotzeko

eta haren malgutasuna handitzeko, eta hura eginkizun berriak hartzeko

gaitu zuten:

“kautelazko programetan” esku hartzea, prebentziozko neurri

gisa kredituak emanez erreskatatuak izateko premiarik gabe

ere funtsen premia handiak dituzten herrialdeei,

entitate finantzarioen birkapitalizatzeak finantzatzea,

estatuei emandako maileguen bitartez,

zorraren bigarren merkatuko bonoak erostea, baldin eta

Europako Banku Zentralak (EBZ) aitortzen badu inguruabar

bereziak daudela eta hamazazpiek erabaki hori aho batez

hartzen badute.

Goi-bileraren amaierako adierazpenean, hamazazpiek baieztatzen zuten

“Greziaren egoeraren larritasuna Euroguneko bakarra dela” eta,

horrenbestez, “aparteko konponbide bat eskatzen duela”.

Ildo horretatik, sektore pribatuari buruzko (zor publikoa duten banku

europarrak) erabaki zail eta polemikoa planteatu zuten, hain zuzen

ere Greziako erreskatean “boluntarioki” parte har dezaten, 50.000

milioi euro ingururekin, 2011 eta 2014 bitartean Greziako bonoak

berrerosteko, birfinantzatzeko eta trukatzeko eragiketa-mota

desberdinen bitartez. Eragiketa horiek “default selektiboaren”

(ordainketen etendura partzial edo selektiboa) modalitatetzat jotzen

dira..

32

Page 36: EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n€¦ · KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen . negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar

EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n

Bestalde, Euroguneko liderren bilkuretan, urriaren 23an eta 26an

egindakoetan –haien aurretik hogeita zazpien Kontseilu Europarrak

egin ziren– aurrerapausoak eman ziren zor subiranoaren krisi larriari

aurre egiteko konponbide komunak ezartzeari begira..

Goi-bileren ondorio nagusien artean, honakoa nabarmentzen zen:

Greziako egoera aparteko eta bakarrari konponbidea emateko uztailaren

21ean hartutako erabakiaren berrespena. Planteatutako ideiaren

ardatza zen Euroaren guneko kideak diren estatuek beren ekarpena egin

behar zutela sektore pribatuaren parte-hartzeari buruzko neurrietan,

30.000 milioi euro inguruko kopuruarekin. Sektore publikoak ere

adierazi zuen programarako finantzaketa osagarri bat jartzeko prest

zegoela, 100.000 milioi euro bitartekoa, 2014ra arte; horrek, izan

ere, bere baitan bilduko luke Greziako bankuetan beharrezkoa zen

birkapitalizatzea.

Greziako erreskate programa berria 2011 baino lehen ezarri beharko

zen, eta bono eta obligazioen truke boluntarioa –inbertsio-egile

pribatuen eskuetan zegoen zor birtualaren % 50 nominalki kenduz–

2012. urtearen hasieran egin beharko zen. Horren truke, Greziak

konpromisoa hartzen zuen Europar Batasunaren ikuskapen iraunkorra

onartzeko, eta pribatizazioen programako diru-sarreren zati handi bat

maileguan emandako dirua itzultzeko.

Europar Batasuneko eta Moneta Batasuneko agintari gorenen bilkuretako

beste gai garrantzitsu bat Europako bankaren birkapitalizatzeari

buruzko plangintza izan zen. Urriaren 26ko “Euroaren Goi-bilerako”

amaierako adierazpenean, nabarmentzen zen “presako neurriak hartu

behar zirela banku-sektorearen konfiantza berrezartzeko, kredituaren

murrizketa saihesteko eta ekonomia errealerako kredituaren fluxua

zaintzeko”.

33

Page 37: EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n€¦ · KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen . negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar

EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n

Erdietsitako akordioak honako helburua ezarri zuen: “sistemikotzat”

jotako bankuek (tamaina handiena dutenak) kalitate handieneko

gutxieneko kapital koefizientea, % 9, izatea, beranduenez 2012ko

ekainaren 30ean.

Europako Banku Agintaritzak (EBA ingelesezko siglen arabera)

helarazitako estimazioen arabera, horrek exijituko luke Europako

banku handietan 106.000 milioi eurotik gorako errefortzua egitea.

Europar Batasuneko liderrek adierazten zuten ezen, exijitutako

kapital-gehikuntza hori finantzatzeko, bankuek, lehenengo, konponbide

“pribatuetara” jo behar zutela; esate baterako, aktiboak saltzea edo

kapitaleko iturri pribatuak erabiltzea. Aukera hori posiblea ez

bazen, gobernu nazionalek beren babesa eman beharko zieten, eta,

laguntza hori eduki ezean, birkapitalizatzea Egonkortasun

Finantzarioaren Europako Funtsaren (EFEF) bitartez egingo zen,

Euroguneko herrialdeen kasuan. Baldin eta, egiazki, konponbide

“publikoetara” jotzen bazuten, banku onuradunek muga batzuk izango

zituzten, dibidenduen banaketari dagokienez eta haien

exekutiboentzako hobari-ordainketari dagokionez.

Lortutako hirugarren akordioa Egonkortasun Finantzarioaren Europako

Funtsa (EFEF) indartzea izan zen. Haren zuzkidura 440.000 milioi

eurokoa dela jota, hala ezarri baitzen 2010ean, jo beharra dago

kopuru hori ez dela nahikoa Italia edo Espainia bezalako ekonomia

handiei laguntzeko, eta, horrenbestez, hamazazpiek erabaki zuten

“zataiaz jasotzeko” neurriak abian jartzea, bilioi euro bat gorako

ahalmena sortzeko asmoz.

EFEF erabili ahalko litzateke herrialde zaurgarrien zor-jaulkipen

berrien % 20ra bitarte, eta, horrekin, finantzaketa kostuak gutxituko

lirateke. Inbertsio-egile pribatuei eskainiko litzaieke arrisku-

aseguru hori eskuratzea, aukera gisa, lehenengo merkatuan zorra

34

Page 38: EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n€¦ · KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen . negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar

EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n

erosten dutenean. Ordainketak eteteko kasuan, inbertsio-egileek

kobrantzaren % 20 izango lukete bermatua.

Formula hori “inbertsio eramaile berezi” bat edo gehiago sortzearekin

konbinatu ahalko litzateke, suspertzen ari diren herrialdeetako

inbertsio pribatu eta publikoak erakartze aldera, zor publikoko

bonoen erosketari begira..

Azkenik, abenduan eginiko bilkuretan, 8an eta 9an hain zuzen ere,

amaieran akordio garrantzitsu batera iritsi zen, “Itun Fiskala”

deitutakoa, hain zuzen ere; izan ere, itun horrek Euroko hamazazpi

herrialdeen aurrekontu-diziplina eta koordinazio ekonomikoa indartzea

bilatzen du.

Estatukideek aurrekontu oreka bat erdiesteko hartutako konpromisoa

(urteko egiturazko defizit publikoa ezin izango da BPGaren % 0,5

baino handiagoa izan) nazioetako konstituzioetan edo legedi

baliokideetan jaso beharko da. Itunak, halaber, aurreikusten du

koordinazio prozedura bat egotea, Euroguneko politika ekonomikoaren

arloko muntako erreforma guztiak batera eztabaidatu eta koordinatuko

direla bermatze aldera.

Halaber, akordio bat erdietsi zen Egonkortasunaren Europako Tresnaren

(EET) indar-hartzea 2012ko uztaila baino lehenagora aurreratzeko,

hain zuzen ere aurreikusitakoa baino urtebete lehenagora, eta

erabakiak arinago hartzeko (% 85eko gehiengo kualifikatua exijituz).

Topaketako alde negatiboa lehen ministro britainiar David Cameronek

protagonizatu zuen, haren ezezkoak eragotzi baitzuen Europar

Batasunaren Funtzionamendu Itunaren erreforma orok eskatzen duen aho

bateko akordioa. Akordioaren edukiek Euroko hamazazpi herrialdeetan

eragina bazuten ere, erabakia aho batez hartu behar izateak ematen

zion botereaz baliatu nahi izan zuen Cameronek, eta eskatu zuen,

35

Page 39: EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n€¦ · KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen . negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar

EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n

proposamenari betoa ez jartzearen truke, salbuespen bat eman zekiola,

Europar Batasunean onetsita zeuden eta ezartzen ari ziren merkatu

finantzarioen erreformen menpean jarri behar ez izateko.

“Mehatxu” horren aurrean, hamazazpiek erabaki zuten Nazioarteko Itun

berri bat idatz zedin planteatzea. Cameronen “asmo ezin onartuzkoen”

aurreko sumindura-erreakzio baten gisara interpretatu zen. Itun

berriaren ideia gaur egun Eurotik kanpo dauden gainerako bederatzi

estatuek (Erresuma Batua kenduta) ere babestu zuten.

Aurreikuspenei erreparatuta, badirudi “batasun fiskaleko” itun berri

hori 2012ko martxoan onetsiko dela, nahiz eta zailtasunak izango

dituen; horren barne, “Europar Batasunaren metodoarekiko” errespetua,

zeinak eskatzen baitu Europako erakunde nagusiek (Europako Batzordea,

Europako Parlamentua eta Justizia Epaitegia) parte-hartze aktiboa

izatea).

Argibide gehiago hemen:

http://www.european-council.europa.eu/council-

meetings/conclusions.aspx?lang=es

36

Page 40: EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n€¦ · KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen . negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar

EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n

II. 2.- EUROPAKO BATZORDEA ETA KONTSEILU EUROPARRA: ESTATU KIDEENTZAKO GOMENDIOAK KOORDINAZIO EKONOMIKOAREN ARLOAN (“EUROPAKO SEIHILEKOA”)

Europako Batzordeak, ekainaren 7an, agertzera eman zituen politika

ekonomikoaren arloan Europar Batasuneko kide bakoitzari eginiko

gomendioak, estatuek beren finantzak saneatzeko (“Egonkortasuneko edo

Konbergentziako Programak”) eta hazkundea eta enplegua sustatzeko

(“Erreforma Programak”) aurkeztutako planen ebaluazio exhaustiboan

oinarrituta.

Espainiaren kasuan, Bruselak bi programari buruzko iritzia eman zuen,

egonkortasunekoa bata eta erreformakoa bestea, zeinak apirilaren 29an

jasoak baitzituen. “Europako Seihilekoan” aurreikusitako prozedurari

jarraituz, gomendio horiek, behin Europako Kontseiluak ekainean

berretsi ondoren, kontuan hartu beharrekoak ziren 2012ko kontu

publikoak egiterakoan.

Panorama makroekonomikoari begiratu ondoren, Batzordeak Espainiari

gomendatu zion 2011-2012 aldian “zorrotz aplika zitzala gobernu

erregionalentzat ezarritako defizita eta gastua kontrolatzeko

ezarritako tresnak”, eta bilakaera ekonomikoa eta aurrekontukoa

espero zena ez bazen, “neurri gehigarriak har zitzala”.

Bruselak, halaber, Espainiari erreklamatu zion aurrera jarrai zezala

pentsioen sistema erreformatzeko eta aurrezki kutxak berregituratzeko

bere planekin, eta azter zezala ea “aukerarik ba ote zegoen BEZaren

tasen eta energiaren fiskalitatearen egitura aldatzeko”, enpresek

Gizarte Segurantzarentzat egiten dituzten ekarpenen balizko

murrizketa bat konpentsatze aldera.

37

Page 41: EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n€¦ · KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen . negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar

EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n

Batzordeak bere txostenean nabarmentzen zuen “energiaren gaineko

zergak, bereziki erregaien gainekoak, nahiko txikiak direla

Espainian”, eta haien hazkundea defizita konpentsatzeko modu bat izan

litekeela. Halaber, Espainiari eskatzen zion ebaluatzeko zein zen

2010eko abenduan onetsitako lan erreformak izandako eragina, eta,

kasua bazen, erreforma gehigarriak egin zitzala lanaren behin-

behinekotasuna gutxitzeko eta gazteek merkatu horretara duten

sarbidea hobetzeko.

Argibide gehiago hemen:

http://ec.europa.eu/europe2020/tools/monitoring/recommendations_2011/

index_es.htm

38

Page 42: EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n€¦ · KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen . negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar

EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n

II. 3.- EUROPAKO BANKU ZENTRALA: ALEMANIAKO KIDEAREN DIMISIOA ETA LEHENDAKARI BERRIA

Irailaren 9an, Europako Banku Zentraleko (EBZ) ekonomialarien buru

Jürgen Starkek dimisioa eman zuen, ez baitzegoen ados Bankuak

finantzaketa arazoak dauzkaten herrialdeen zorra eskuratzeko programa

zabaltzearekin; programa hori, izan ere, Espainiako eta Italiako

bonoetara zabaldua zen abuztuan.

Erabaki horrekin, alemaniarrak moneta-tesi ortodoxoenak berresten

zituen, zeren eta jotzen baitzuen Europako Banku Zentrala jatorrizko

agindutik –prezioen egonkortasunari eustea– aldentzen ari zela. Tesi

horri erantzun egin diote aditu askok, jotzen baitute Espainiari eta

Italiari bigarren merkatuan zorra erosteak herrialde horiek salbatu

zituela beren egoera are gehiago larriagotzetik, eta nozitzen ari

ziren erasoak moteldu zituela.

Banku Zentralaren barreneko bi ikuspegiek desadostasun handiak eragin

izan ditu, eta horren ondorioz, berez, erakundeko orduko lehendakari

Jan Claude Trichet honakoa adieraztera iritsi zen: “prezioen

egonkortasuna modu ezin garbiagoan, perfektuan, segurtatu dugu, eta

gustatu litzaidake Alemanian prezioen egonkortasuna hamahiru urtez

bideratu dituen erakundeari buruzko goraipamenak entzutea; izan ere,

egonkortasun hori azkeneko 50 urtean izan duen egoera baino hobea da.

Nolanahi ere, 24 orduan, Alemaniako Gobernuak Jorg Asmussen izendatu

zuen, orduan Finantza ministroaren eskuin eskua zena hain zuzen,

Stark Europako Banku Zentraleko batzorde exekutiboan ordezteko.

Erakundean gertaturiko beste aldaketa garrantzitsua ekaineko

Kontseilu Europarrean erabaki zen, orduan Mario Draghi izendatu

baitzen Europako Banku Zentraleko lehendakari, 2011ko azaroaren 1etik

39

Page 43: EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n€¦ · KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen . negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar

EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n

hasi eta 2019ko urriaren 31ra bitarteko aldirako. Ordura arte

Italiako Bankuko gobernaria izandakoak Jean Claude Trichet frantsesa

ordeztu zuen. Erreleboa Eurogunea krisi betean zegoela gertatu zen,

Grezian Bruselak exijitutako doikuntza-neurriak onesteko erreferendum

bat egiteko “mamua” airean zela.

Argibide gehiago hemen:

http://www.ecb.int/ecb/orga/decisions/govc/html/index.es.html

40

Page 44: EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n€¦ · KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen . negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar

EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n

II.4. MERKATU FINANTZARIOAK: AGINTARI FINANTZARIOEN ARDURADUNEN IZENDAPENAK

Otsailaren hasieran, 2011ko urtarriletik sektore finantzario

bakoitzaren gaineko kontrola egiten duten hiru agintaritzen –banka,

balioen merkatuak eta aseguruak– arduradun gorenak izendatu ziren.

o Andrea Enria italiarrak zuzentzen du Europar Batasuneko banku-

sektorea ikuskatzeko Europako agintaritza, Europak kreditu-

entitateen zati handi baten kaudimena hobetzen laguntzeko

helburu nagusiarekin. Erakundearen egoitza Londonen dago.

o Steven Maijoor holandarra da balioen merkatuen ikuskapen

agintaritzaren arduradun gorena. Erakundearen egoitza Parisen

dago. Haren jardueraren ildo nagusia arau teknikoen

harmonizazioa da, horren barne dela arriskukotzat jo eta

Batasunaren egonkortasun finantzarioa larriki mehatxatzen duten

eragiketak ikertzeko eta aldi baterako debekatzeko ahalmena.

o Azkenik, Gabriel Bernardino portugaldarra da aseguruen sektoreko

ikuskapen agintaritzaren lidergoa duena. Frankfurten kokatuta

dago.

Finantza-entitateen ikuskapena oraindik ere nazioetako ikuskatzaileen

esku dago, baina Europako agintariek ikuskapenerako arau tekniko

komunak egiteaz arduratu beharko dute. Arau horiek, izan ere,

nahitaez aplikatu beharko dizkiete ikuskatzaile nazionalek herrialde

batean baino gehiagotan eragiketak egiten dituzten finantza-

entitateei. Agintariek kontrolatu beharko dute, botere lotesleez

baliatuta, agintari nazionalek arau eta praktika komun horiek

betetzen dituztela.

Halaber, bitartekaritza lanak egingo dituzte mugez gaindiko

entitateek eragiketak egiten dituzten estatuetako erregulatzaile

41

Page 45: EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n€¦ · KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen . negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar

EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n

nazionalen arteko desadostasunak daudenean. Eta “larritasun”

finantzarioko egoeretan esku hartu ahalko dute.

Bestalde, Europako Banku Zentraleko lehendakari gisa, Jean Claude

Trichetek bere ardura berria betetzen hasi zen, “Arrisku Sistemikoen

Europako Komiteko” arduraduna den aldetik. Zaintza makroekonomikoko

organo horren egitekoa da Europar Batasunean egonkortasun ekonomiko

eta finantzarioaren aurkako mehatxu berriak detektatzea eta haiei

buruz alerta ematea.

Argibide gehiago hemen:

http://www.eba.europa.eu/Home.aspx

http://www.esma.europa.eu/

https://eiopa.europa.eu/home/index.html

42

Page 46: EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n€¦ · KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen . negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar

EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n

http://www.esrb.europa.eu/home/html/index.en.html

43

Page 47: EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n€¦ · KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen . negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar

EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n

III. GAURKOTASUN EKONOMIKOAREN GAI NAGUSIAK

III.1. EUROPAKO BANKA: “ESTRES TEST” BERRIA

Bigarren urtez jarraian, Europar Batasunak, uztailean, jendaurrean

jarri zituen Europako bankari eginiko “kaudimen proben” emaitzak,

finantza-entitate bakoitzak urtearen erdialdean zeukan “oinarrizko

kapitalaren” bilakaeran oinarrituak eta atzeraldi ekonomiko

gogorraren balizko eszenatoki bat suposatuta.

2010ean bezala, Espainia izan zen “erresistentzia testa” entitate

gehieni jasanarazi ziena, 91 entitateetatik 25i egin baitzien testa,

merkatu finantzario nazionalaren merkatu-kuotaren % 93 hartuta.

Soilik lau entitate handienen (Santander, BBVA, La Caixa eta Bankia)

azterketa aurkeztearekin nahikoa bazen ere, zeren eta lauen artean

sistemaren % 50 baino gehiago egiten baitute –horixe da Europako

Banku Agintaritzaren exijentzia–, Espainiako Gobernuak erabaki zuen

“guztizko gardentasun” ariketa bat egitea, beste behin.

Probaren emaitza izan zen zortzi banku-entitatek ez zutela azterketa

gainditu. Horien artean zeuden bost entitate espainiar (Catalunya

Caixa, Unnim, Grupo 3, CAM eta Banco Pastor), bi banku greziar eta

banku austriar bat.

Espainiako Bankuko gobernari Miguel Ángel Fernández Ordónezek,

halere, proba zela-eta zehaztu zuen azterketan Espainiako entitateek

egindako probisio orokor batzuk jaso gabe zeudela –horiek 17.000

milioi euro inguru egiten zuten–, bai eta akzio bihur zitezkeen

obligazioak ere. Eta horri dagokionez, baieztatu zuen bere iritziz

“probisioekin behar adina kapital” bazeukatenez, bost entitate horiek

azterketa “gainditua” zutela.

44

Page 48: EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n€¦ · KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen . negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar

EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n

Argibide gehiago hemen: http://www.eba.europa.eu/EU-wide-stress-testing/2011/2011-EU-wide-stress-test-results.aspx

45

Page 49: EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n€¦ · KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen . negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar

EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n

III.2. EBK: INTERES TASEN ALDAKETAK ETA BANKARENTZAKO MUGAGABEKO FINANTZAKETA

EBZeko gobernu-kontseiluak apirilean lehendik egindako pronostikoak

berretsi zituen, interes tasak puntu laurden bat igoarazi baitzituen

(% 1,25eraino). Erabaki horrekin, interes tasek historiako mailarik

baxuena izateari utzi zioten, 2009ko maiatzetik % 1ean baitzeuden.

Erabakia justifikatu zen Euroguneko presio inflazionistei eusteko

beharra zela eta. “Gure erabakia lagungarria da prezioen

egonkortasunaren gure helburua dela-eta irmoki ainguratuta dauden

inflazio-itxaropenei eusteko”, baieztatu zuen orduko EBZko

lehendakari Jean Claude Trichetek. Gainera, Trichetek gogorarazi zuen

Euroguneko interes tasen mailak historikoki txikia izaten jarraitzen

zuela, igoera hori gorabehera. Izan ere, EBZko lehendakariak onartu

zuen erakundearen moneta-politikak oraindik ere posizio “oso

moldaerraza” zuela, eta baieztatu zuen tasak puntu laurdena igotzeko

erabakia “aho batez” hartua zela.

Diruaren garestitzeari buruz galdetu zitzaionean, oneratze ekonomikoa

oraindik ere ahula den herrialdeei dagokienez –horixe da Espainiako

kasua–, Trichetek gogorarazi zuen EBZk moneta-politika erabakitzen

duela hain zuzen ere “350 milioi biztanleri prezio-egonkortasuna

bermatzeko”. Horri dagokionez, baieztatu zuen herrialde batzuek

“beren kontu publikoak eta politika ekonomikoak zuzendu behar

dituztela, eta orain arte plan positiboak aurkeztu dituztela”. Bere

iritziz, erreformen eta doikuntzaren azelerazioak, hazkundearen

terminoetan, interes tasen igoera konpentsatuko luke.

Tasen igoera uztailean errepikatu zen. Moneta erakundeak, zeina

oraindik ere Jean Claude Trichet baitu buru, erabaki zuen puntu

laurdeneko beste igoera bat egitea, interes tasa ofizialak % 1,5ean

jartzeraino.

46

Page 50: EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n€¦ · KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen . negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar

EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n

EBZeko gobernadoreak erabakia justifikatu zuen esanez “Euroguneko

prezioen egonkortasuna bermatzeko eta presio inflazionistei galga

jartzeko” beste ahalegin bat zela. Trichetek behin baino gehiagotan

errepikatu zuen interes tasak “oraindik ere txikiak direla”, zeren

eta aurten eginiko bi igoerak –uztailekoa eta apirilekoa–

“historikoki baxuak ziren mailen” gainean eginak baitziren.

Neurria segurutzat eman zen arren, analista batzuk bat etorri ziren

esaterakoan ez zela erabaki egokia izan, oneratze ahuleko inguruabar

ekonomikoak tarteko. Ordurako ohartarazten zuten Euroguneko herrialde

gehienak kontrakzio-une batean zeudela, eta, horrenbestez, EBZaren

erabakia, ekonomia ahulenen finantzaketa-ahalmena “koxka bat estuago”

jartzekoa, arriskutsua zela .

Bankuak, azaroan eta abenduan, ordurako Mari Draghiren

zuzendaritzapean, bere erabakien norabidea aldatu zuen, eta bi puntu

laurdeneko bi gutxitze egin zituen, bata bestearen ondorengoa, % 1eko

tasara bueltatzeraino.

Eurogunearen krisi okerrenaren erdian, EBZeko lehendakariaren debuta

izan zen diruaren prezioa puntu laurdenean beheratzea, % 1,25ean

uzteraino. Draghik neurria justifikatu zuen esanez “arriskua zegoela

urtearen azkeneko tartean atzeraldi moderatuan sartzekoa”. Halaber,

Gobernu Kontseiluak azaroan egin zuen bileraren ondorengo bere

lehengo prentsaurrekoan adierazi zuen EBZk aldi baterako eutsiko

ziola bonoak erosteko programa eztabaidagarriari, horren barne zela

Italiako eta Espainiako bonoak erostea, espekulatzaileei aurre

egiteko. “Gure programak hiru ezaugarri dauzka: aldi baterakoa da,

mugatua da eta moneta-transmisiorako bideen funtzionamendua

berrezartzeko beharrean justifikatuta dago”, laburbildu zuen. Halere,

honakoa gehitu zuen gero: “Bankua ezin da herrialdeen azken

baliabideko mailegu-emailea izan”.

47

Page 51: EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n€¦ · KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen . negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar

EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n

Abenduko bileran, moneta agintaritzak erabaki zuen interes tasak

berriz ere jaistea, berriz ere minimo historikoan, % 1ean, uzteraino,

azaroaren bileraren ondoren adierazitako helburuarekin: Euroguneko

atzeraldi-arriskua saihestea. Eta Banku emisoreak finantzaketa-

arazoak zituzten herrialdeen bonoak erosteko programaren balizko

zabalpenari buruz aurreko hilabetean zaldutako argudioak errepikatu

zituen.

Bestalde, EBZk ustekabeko erabaki bat hartu zuen abenduaren 21ean,

Euroguneko bankuei “finantzaketa mugagabea” eskaini baitzien, % 1eko

hasierako interes tasa zuten hiru urterako maileguen bitartez.

Neurriak berarekin ekarri zuen 500 banku-entitatek baino gehiagok,

berme gisa onartutako tituluak gordailuan eman ondoren, 489.000

milioi euro lortzea.

Adituen talde batzuek interpretatu zuten neurri hori “zorraren

ezkutuko erosketa” bat izan zela, zeren eta Europako Banku Zentralak

zorra zuzenean erosterik ez badu ere, bankuek bai egin dezakete hori,

Europako Banku Zentraletik lortutako finantziazioarekin. Funtsak

txertatzeak “baltsamo” gisa baliagarri gertatu behar zuen, halaber,

banku-sektorearen egoera kritikoa zela eta. Izan ere, sektore horrek,

abal-emaileen arabera, 2012an 600.000 milioi baino gehiagoko muga-

eguneratzeak baitzituen ordaintzeko.

Horrela, Europako bankarentzako bilioi erdi euroko “barra librea”

baliagarria izan zen % 1eko finantzaketarekin banku askok ondoren zor

publikoko enkanteetara jotzeko, bereziki merkatuen presio handia

zuten herrialdeetan –Italia eta Espainia kasu–, errentagarritasun

hobeak lortzeko.

Argibide gehiago hemen:

http://www.ecb.int/ecb/html/crisis.es.html

48

Page 52: EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n€¦ · KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen . negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar

EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n

http://www.ecb.int/press/pressconf/2011/html/index.en.html

49

Page 53: EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n€¦ · KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen . negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar

EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n

50

Page 54: EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n€¦ · KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen . negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar

EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n

III.3. “GOBERNANTZA EKONOMIKOARI BURUZKO LEGE-MULTZOA” ONETSITA

“Gobernantza ekonomikoaren lege-multzo” gisa ezagutzen denak Europako

Batzordeak 2010eko irailean aurkeztutako sei arau-proposamenen

multzoa biltzen du. Amaieran, Europako Parlamentuak onetsi zuen

irailaren 28an eta Hogeita zazpien Ekonomia eta Finantzen Kontseiluak

2011ko urriaren 4an. Sei arauek abenduan hartu zuten indarra, nahiz

eta zuzentarauaren kasuan 2013ko abendura arte itxaron beharko den

bere xedapenak azkenik antolamendu juridiko nazionaletan sarturik

egoteko.

“Lege-multzoko” lau arau Egonkortasuneko eta Hazkundeko Itunaren

(EHI) erreformari buruzkoak dira; haien bidez, izan ere, aurrekontu-

diziplina indartu nahi da, haren bi aldeetan: alde prebentiboan eta

alde zuzentzailean.

Bereziki, berariazko erregelamendu bat ere bildu zuen, “Euroguneko

aurrekontu ikuskatze eraginkorra egin zedin” lortzeko. Erregelamendu

horrek planteatzen zuen aukera egon beharko lukeela zehapenak

ezartzeko “politika fiskal zuhurrekiko desbideratze garrantzitsuak”

egiten dituzten estatuei edo gehiegizko defizitak dituztenei (EHIren

bertsio prebentiboa eta zuzentzailea). Era berean, “estatu kideen

aurrekontu-esparruen baldintzei” buruzko zuzentarau bat; hain zuzen

ere, hogeita zazpiek araudi fiskal estatistikoa, aurrekontu-prozesua

eta beste entitateekiko harreman fiskalak (agintari erregional edo

tokian tokikoak) direla-eta bete beharreko gutxieneko arauei

buruzkoa.

Gainerako bi erregelamenduen xedea da borroka egitea Europar

Batasunean eta Eurogunean desoreka makroekonomikoak gertatzearen

aurka. Desorekak goiz detektatzeko alertako eta zaintzako tresna

51

Page 55: EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n€¦ · KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen . negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar

EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n

baten bitartez, desoreka horiek ebaluatu eta zuzenduko dira adierazle

ekonomikoen taula baten eta “gehiegizko desoreketarako” prozedura

baten bitartez.

Arau horien bidez, Batasunak segurtatu nahi du behar den koordinazio

maila dagoela gehiegizko desoreken pilaketa saihesteko, eta segurtatu

nahi da, halaber, finantza publikoen iraunkortasuna, horren bitartez

epe luzera Moneta Batasunaren funtzionamendu egokia ahalbidetuz..

Argibide gehiago hemen:

http://ec.europa.eu/economy_finance/economic_governance/index_en.htm

52

Page 56: EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n€¦ · KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen . negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar

EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n

1175/2011 ERREGELAMENDUA (UE), 2011ko azaroaren 16koa, EUROPAKO PARLAMENTUARENA ETA KONTSEILUARENA. Haren bidez, aurrekontu-egoeren gainbegiratzea sendotzeari eta politika ekonomikoen gainbegiratzeari eta koordinazioari buruzko Europako Kontseiluaren 1466/97 Erregelamendua (CE) aldatzen da.

117/2011 ERREGELAMENDUA (UE), 2011ko azaroaren 8koa, EUROPAKO KONTSEILUARENA, gehiegizko defizitaren prozedura azkartu eta argitzeari buruzko Kontseiluaren 1467/97 Erregelamendua (CE) aldatzen duena.

1173/2011 ERREGELAMENDUA, 2011ko azaroaren 16koa, EUROPAKO PARLAMENTUARENA ETA KONTSEILUARENA, Euroguneko aurrekontuak gainbegiratzearen exekuzio efektiboari buruzkoa.

COUNCIL DIRECTIVE 2011/85/EU of 8 November 2011 on requirements for budgetary frameworks of the Member States

1176/2011 ERREGELAMENDUA (UE), 2011ko azaroaren 16koa, EUROPAKO PARLAMENTUARENA ETA KONTSEILUARENA, desoreka matroekonomikoei aurrea hartu eta haiek zuzentzeari buruzkoa.

1174/2011 ERREGELAMENDUA (UE), 2011ko azaroaren 16koa, EUROPAKO PARLAMENTUARENA ETA KONTSEILUARENA, Euroguneko gehiegizko desoreka makroekonomikoak zuzentzeko exekuzio neurriei buruzkoa.

“Gobernantza ekonomikorako lege-multzo” horren osagarri, Batzordeak,

azaroaren 23an, beste bi erregelamendu proposamen egin zituen,

Euroguneko estatu kide guztietan aurrekontu-prozesuen koordinazioa

eta ikuskatzea indartzeko, bereziki gehiegizko defizitak dituzten

herrialdeetan eta finantza-ezegonkortasuneko arrisku larrian

pairatzen ari ziren (edo hura izateko arriskuan) herrialdeetan, bai

eta “finantza-laguntzako programen bitartez” erreskatatutako

herrialdeetan ere.

53

Page 57: EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n€¦ · KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen . negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar

EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n

EUROPAKO BATZORDEA, Brusela, 23.11.2011, COM(2011) 821 amaiera - 2011/0386 (COD)

EUROPAKO PARLAMENTUAREN ETA KONTSEILUAREN ERREGELAMENDU proposamena, aurrekontu-planetako proiektuen jarraipenerako eta ebaluaziorako xedapen komunei buruzkoa eta Euroguneko estatu kideen gehiegizko defizita zuzentzekoa.

EUROPAKO BATZORDEA, Brusela, 23.11.2011, COM(2011) 819 amaiera - 2011/0385 (COD)

EUROPAKO PARLAMENTUAREN ETA KONTSEILUAREN ERREGELAMENDU proposamena, Eurogunearen barrenean, egonkortasun finantzarioa zailtasun handietan duten edo horrela edukitzeko arriskuan dauden estatu kideen ikuskatze ekonomikoa eta aurrekontukoa indartzeari buruzkoa.

54

Page 58: EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n€¦ · KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen . negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar

EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n

III.4. MERKATU FINANTZARIOAK: BATZORDEAREN PROPOSAMENAK TRANSAKZIO FINANTZARIOEN GAINEKO TASA BATI BURUZKOA ETA ESPEKULATZAILEENTZAKO ZIGOR ZEHAPENEI BURUZKOA

Europako Batzordeak, irailaren 28an, zuzentarau proposamen bat

aurkeztu zuen, Europar Batasunean transakzio finantzarioei buruzko

zerga bat ezartzeari begira.

Europar Batasuneko lehendakari exekutibo Durao Barrosok Batasunaren

egoerari buruz Europako Parlamentuan egin behar zuen hitzaldia

aprobetxatu zuen ekimen hori planteatzeko, bere ustez “justiziazko

gai bat” baita. “Baldin eta sektore guztiek, industriatik hasi eta

nekazaritzara arte, gizarteari kontribuzio bat ordaintzen badiote,

finantza-entitateek ere ordaindu beharko liokete”, adierazi zuen,

finantza-entitateek izaten duten BEZaren salbuespenari buruz argi eta

garbi ari zela. Batzordeak nahi du proposamen hori disuasio elementu

bat bilakatu dadin, transakzio espekulatiboei dagokienez, azken

horiek inolako ekarpenik ez baitute egiten merkatu finantzarioen

efizientziari dagokionez.

Proposamenak tresna finantzario mota guztiei dagozkien transakzioak

jasotzen ditu, horren barne direla kapitalen eta txanponen merkatuak

(ordaintzeko tresnen salbuespenarekin), inbertsio kolektiboko

erakundeetako parte-hartzeak eta deribatuen kontratuak. Eta

transakzioak estaliko lituzke ez soilik erregulatutako merkatuetan,

baizik eta burtsaz kanpoko bestelako eragiketetan ere.

Batzordeak proposatzen du estatu kide bakoitzak ezarpen-tasak ezar

ditzala, transakzio finantzario guztietan aplikatzekoa litzatekeen %

0,1eko gutxieneko tasa harmonizatu batekin, salbu eta deribatuen

kontratuekin lotutako transakzioetan, halakoetan tasa % 0,01 izango

55

Page 59: EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n€¦ · KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen . negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar

EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n

balitzateke. Zerga 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera izango litzateke

aplikatzekoa.

Batzordeak, zeinak jotzen baitu proposamen horrek urtero 57.000

milioi euro inguruko diru-sarrera fiskalak sor litzakeela, zehaztu

zuen tasak ia eraginik ez lukeela izango partikularrengan eta

enpresengan. Finantza-entitateek eman ohi dituzten zerbitzu guztiak,

hipotekak edo kredituak kasu, proposamen horretatik kanpo geratzen

dira.

Zerga finantza-entitateek ordaindu beharko dute eta eragina izan

dezake soilik burtsako inbertsio-egile txikiengan, baldin eta haien

bitartekariek hura jasanarazten badiete.

Batzordeak uste duenaren arabera, finantza-sektoreko lehiakortasun

handiak eragotziko du kostu horiek bezeroen gain gera daitezela.

Diru-bilketaren zertarakoari dagokionez, Batzordeak proposatu zuen

guztiz edo partzialki erabil dadila Europar Batasuneko aurrekontuari

estatu kideek eginiko ekarpenak pixkanaka ordezteko, hartara,

“aurrekontu nazionaletan ekartzen duten zama arintze aldera”.

Proposamena dela eta, ordutik, eztabaida luzea egin da. Errefusa

handiena Erresuma Batutik heldu da. Erresuma Batua tasa finantzario

bat jadanik badaukan Europar Batasuneko hamar herrialdeetako bat bada

ere, Londonek hasieratik erakutsi zuen legedi desberdinak harmonizatu

nahi dituen neurri horren aurka dagoela. Hedabide britainiarren

arabera, tasa hori aplikatuta, litekeena da diru-bilketa horren % 80

bitarte Londongo “city”tik etortzea.

Batzordeak urriaren 20an aurkeztutako beste ekimen bat, finantza-

merkatuen abusuzko jarduerengatiko zehapenak gogortzearena izan zen,

horren barne dela arau-hauste larrienengatiko –esate baterako,

56

Page 60: EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n€¦ · KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen . negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar

EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n

manipulazioa eta informazio pribilegiatua erabiltzea– zigor zehapenak

ezartzeko aukera. Proposamenak, zeina 2003an indarrean sartutako

Merkatuetako Abusuei buruzko Zuzentarauaren berrikuspenaren zati bat

baita, zehapen administratiboen harmonizazio handiagoa ere

proposatzen du.

Zigor zehapenak sartzea Bruselak justifikatuta dago; izen

ere, haren arabera, hogeita zazpiek gaur egun aplikatzen

dituzten zigor-araubideek “ez dute behar adina eraginik edo

disuasio-faktorerik”, eta, gainera, herrialde batetik bestera

aldatzen da delitu diren merkatuei buruzko informazio

pribilegiatuen eta manipulazioen moduen gaineko definizioa.

Gaur egun, hogeita zazpi herrialde komunitarioetatik soilik

hamahiruk aurreikusten dituzte espetxe-zigorrak delitu

finantzarioetarako; horien artean, Espainia dago.

Zehapen administratiboei dagokienez, non nabarmentzeko moduko

aldeak ere gertatzen baitira, Batzordeak proposatzen du

isunak ez daitezela izan abusuak merkatuan sortu duen

irabaziak baino txikiagoak, baldin eta onura hori

determinatzeko modua badago; eta, halaber, isunaren gehieneko

zenbatekoa diru-sarrera horren bi halako izan dadila.

Pertsona fisikoen kasuan, gehieneko isuna ez litzateke izan

beharko 5 milioi euro baino txikiagoa; eta pertsona

juridikoen kasuan, berriz, ez litzateke izan beharko urteko

fakturazioaren % 10 baino txikiagoa.

Argibide gehiago hemen:

http://ec.europa.eu/taxation_customs/taxation/other_taxes/financial_s

ector/index_en.htm

57

Page 61: EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n€¦ · KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen . negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar

EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n

http://ec.europa.eu/commission_2010-

2014/barnier/headlines/news/2011/10/20111020_en.htm

58

Page 62: EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n€¦ · KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen . negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar

EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n

III.5. “TURISMO SANITARIOA” KONTROLATZEKO ZUZENTARAUA

Urtarrilaren bukaeran, Europako Parlamentuaren Osoko Bilkurak

zuzentarau bat onetsi zuen osasun tratamendua jasotzeko beste estatu

kide batera bidaiatzen diren gaixoen eskubideak mugatzeko; jokabide

horri “turismo sanitarioa” izena ematen zaio.

Herrialdeen talde batek, horren barne Espainia dela, lortu zuen

tratamenduen ordainketa dela-eta baldintza zorrotzagoak ezar

daitezela, horrek kontu publikoetan duen gehiegizko eragina

gutxitzeko. Halakoak gertatzen dira, izan ere, Espainiako lurraldean

Europako gainerako herrialdeetako erretirodun asko bizi direlako, eta

estaldura medikoaren maila handia dela-eta gaixoak masiboki etortzen

direlako.

Araudi berriaren arabera, beharrezkoa izango da osasun sistema

nazionalak aldez aurretik baimena eman izatea, Europar Batasuneko

kide den beste estaturen batera, laguntza mediko jakinen bat

jasotzera, joatea erabakitzen duten gaixoen kasuan; hain zuzen ere,

hiru kasutan: gaixotasun arraroengatiko tratamendu bat eskatzen

denean; gaixoa gutxienez zere gau batez ospitaleratu behar denean,

eta teknologia altuko material medikoa erabili behar denean (esate

baterako, erradioterapia edo onkologian erabiltzen diren beste

teknika batzuk.

Gobernuek gaixoari baimena ukatu ahal izango diote laguntza jaso nahi

duen estatuaren kalitate sanitarioari buruzko zalantzak badaudenean,

eta, halaber, demostratzen denean gaixoak laguntza bera jaso

dezakeela egoitza duen herrialdean bertan, arrazoizko epe batean.

Europar Batasuneko estatuek bi urte eta erdi dauzkate zuzentarauaren

edukia beren legedietan txertatzeko.

59

Page 63: EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n€¦ · KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen . negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar

EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n

Argibide gehiago hemen:

http://europa.eu/youreurope/citizens/health/planned-

treatments/index_es.htm

60

Page 64: EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n€¦ · KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen . negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar

EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n

III.6. AUZITEGIA: AIRE KONPAINIEK BEREN EMISIOENGATIK ORDAINDU BEHARKO DUTE

Europako Auzitegiak, abenduaren 21ean, ebazpen bat eman zuen,

zeinaren bidez abalatzen baitzuen Europako araudi berria; izan ere,

araudi horrek aire konpainiak behartzen ditu nazioarteko hegaldietako

emisio kutsagarriengatik ordaintzera, bidaiak Europar Batasunaren

barruan direnean nahiz hirugarren herrialdeak tarte direla direnean,

2012ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Europar Batasuneko araudiak planteatzen duen sistemak Europako

aireportu bat erabiltzen duten aire konpainiak behartzen ditu

emisioen merkatuan sartzera, merkatu horretan kuotak eskuratuta.

Batzordeak aurreikusten du ezen, hori aplikatuta, 2020rako % 46

gutxituko direla sektoreak sortutako gasak.

Lehengo fase batean espero bada ere haren eragina minimoa izatea,

zeren eta aire konpainiek doan jasoko baitute beren CO2 emisioen

eskubideen % 85, kalkulatzen da 2020an kostuak 9.000 eurora irits

litezkeela; horrek, izan ere, eragin lezake txartelen prezioak 2 eta

12 euro bitarte garestitzea, ibilbideko distantziaren arabera.

Luxenburgoko Auzitegiaren erabakia dela eta, litekeena da horrek

hirugarren herrialdeekin “lege-guda” bat sorraraztea –esate baterako,

Estatu Batuak, Txina, Brasil edo Mexiko–, legediaren aurkakoak

baitira beren enpresetan izan dezakeen eraginarengatik.

Europar Batasunekoak ez diren aire konpainiek alegatzen dute Europako

araudiak Kyotoko Ituna urratzen duela, zeren eta nazioarteko

komunitateak 1997an erabaki baitzuen hegazkinen emisioak modu

orokorrean arautzea, Nazio Batuen esparruan. Hori dela eta, konpainia

horiek diote neurria erregaiaren gaineko ezkutuko zerga bat dela.

Europar Batasuneko Auzitegiak uste du, halere, Batzordeak alde

61

Page 65: EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n€¦ · KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen . negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar

EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n

bakarretik aurrera egin dezakeela bere asmoan, hirugarren

herrialdeekiko akordioak hautsi gabe.

Argibide gehiago hemen:

http://curia.europa.eu/jcms/upload/docs/application/pdf/2011-

12/cp110139es.pdf

62

Page 66: EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n€¦ · KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen . negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar

EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n

III.7. AUZITEGIA: AUTOMOBILEN ASEGURUETAN BAZTERKERIA DEBEKATZEA

Europar Batasuneko Auzitegiak, martxoaren 1ean, epai bat eman zuen,

zeinak deklaratzen baitzuen legez kanpokoa zela sexuen artean

bereizketa egitea automobilen aseguruak kontratatzeko orduan. Europar

Batasuneko Gorteak, zeinak erantzuna ematen baitzion Belgikako

konstituzio-auzitegiari, erabaki zuen jokabide hori baztertzailea

dela eta “berdintasunari eraso egiten diola”.

Hartara, 2013tik aurrera, aseguru konpainiek antzeko polizak eskaini

beharko dizkiete gizonezkoei eta emakumezkoei, horrenbestez, emakume

gidariei onurarik eman gabe istripuetan eta ezbeharretan ratio

txikiagoak edukitzeagatik.

Espainian, eginiko azterlanen arabera, gizonezko batek, batez beste,

200 euro gehiago ordaintzen ditu emakume batek baino, arrisku orotako

aseguru batengatik. Analistek uste dute bazterkeria hori

deuseztatzeak % 30era bitarte igoaraz ditzakeela emakumeen primak,

eta % 10eraino gutxiaraz ditzakeela, berriz, emakumeen primak.

Nolanahi ere, ebazpenak ez du soilik eraginik automobilaren

sektorean, baizik eta prezioa finkatzerakoan sexuaren irizpidea barne

biltzen duten aseguru-poliza guztietan. Hartara, jada aurreikusten da

Erresuma Batuan erabaki horrek eragin garrantzitsua izan dezakeela,

zeren eta pentsio plan askotan emakumeek diru-kopuru handiagoak kobra

bailitzakete aurrerantzean, zeren eta gaur egun gutxiago kobratzen

baitute erretiro garaian, gizonezkoek baino bizi itxaropen luzeagoa

edukitzeagatik.

Justizia komisario Viviane Redingek adierazi zuen pozik dagoela

sententzia horrengatik, eta aseguru konpainiei eskatu zien “sexu

bakarreko polizen” alde egin dezaten, herrialde batzuek (Belgika,

63

Page 67: EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n€¦ · KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen . negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar

EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n

Bulgaria, Zipre, Estonia, Letonia, Lituania, Herbehereak eta

Eslovenia) eginiko urratsei jarraituz.

Argibide gehiago hemen:

http://curia.europa.eu/jcms/upload/docs/application/pdf/2011-

03/cp110012es.pdf

64

Page 68: EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n€¦ · KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen . negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar

EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n

IV. BIZKAIA ETA EUROPAR BATASUNA 2011n

IV.1. BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREN BEKAK

Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak, 2011ko abenduaren 7an,

unibertsitate-lizentziatuei zuzendutako beka-deialdi bat onetsi zuen,

Europako gaietan espezializatzeko ikasketak egin ditzaten 2012-2013

ikasturtean zehar.

Ikasketak Brujasko (Belgika) Europa Ikastetxean egingo dira, bai eta

izen handiko Europako beste unibertsitate batzuetan ere. Aldundiaren

helburua da profesionalak prestatzea, Europako unibertsitateak,

erakundeak eta ekonomiak bertatik bertara ezagutzen dituztenak.

Edizio honetan, espero da 4 beka ematea, zertarako eta ikasketa-aldi

guztian behar diren gastuak estaltzeko. Bekadunak administratu

beharko du diru hori.

Gai europarretako espezializazio bekak 1988an sortu ziren, foru

erakundeak eta Brujasko Europa Ikastetxeak akordio bat sinatu

zutenean, nahiz eta gaur egun beka horiek Europar Batasuneko

unibertsitate-esparru ia guztia hartzen duten. Gaur arte, beka horiek

50 gazte bizkaitar baino gehiagori eman izan zaizkie.

Halaber, eta bosgarren urtez jarraian, aldundiak berriz ere

argitaratu zuen 2011n beken deialdi bat, “Europako Finantzen eta

Ekonomia Politikoaren Programa” egiteko. Programa hori, izan ere,

Londongo “London School of Economics and Political Sciencek”

diseinatu zuen Bizkaiko Foru Aldundiarentzat.

Programak 3 hilabeteko iraupena izan zuen, 2011ko urritik abendura,

eta hartan 8 ikaslek hartu zuten parte, eta irakaskuntza

espezializatua jaso zuten LSEk Londonen dauzkan instalazioetan.

65

Page 69: EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n€¦ · KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen . negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar

EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n

Argibide gehiago hemen:

http://www.bizkaia.net/home2/Temas/DetalleTema.asp?Idioma=CA&Tem_Codi

go=2430

IV.2. AUZITEGIA: EPAI BERRIAK EUSKAL OPOR FISKALEI BURUZ, ETA BIZKAIAN LAGUNTZAK BERRESKURATZEA

Ekainaren 9an, Europako Auzitegiak beste epai bat eman zuen “euskal

opor fiskalak” deitutakoei buruz, hain zuzen ere foru aldundiek

aurreko epai bati buruz –zeinak legez kanpokotzat jo baitzituen–

aurkeztutako apelazio errekurtso bati erantzuteko.

Aurreikustekoa zen bezala, auzitegiak 1993an aplikatutako araubide

fiskalaren aurkako epaia eman zuen. Izan ere, araubide hori

oinarritzen zen gutxienez ere hamar lanpostu sortzen zituzten enpresa

berriak hamar urtez sozietateen gaineko zerga ordaintzetik

salbuestean. Erabaki berri hori behin batikoa da, zeren eta Europako

gorte gorenak eman baitu, eta ez du onartzen, horrenbestez,

errekurtso gehiagorik aurkeztea goragoko estamentu judizialetan.

Beren errekurtsoan, euskal ogasunek alegatua zuten Bruselak zazpi

urtez mantendutako isiltasunak, 1994tik, orduan aurkeztu baitzen

salaketa, 2001era, hain zuzen ere lehenengo espedientea hasi zenera,

neurri fiskalak legezkoak izatearen “konfiantza legitimo” edukiarazi

ziela. Alabaina, epailek argumentu hori atzera bota zuten, esanez,

“errekurtso-egileek, Batzordeari lagundu ez ziotenez, hark eskatutako

informazioa ez baitzioten eskuratu, ezin dutela prozeduraren iraupen

luzea inbokatu, ez eta konfiantza legitimoaren babesaren printzipioa

aipatu ere, emandako laguntzen berreskurapena aurkatzeko”. Epaia

bereziki gogorra zen, aldundiei prozedura osoan zehar izandako

66

Page 70: EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n€¦ · KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen . negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar

EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n

jokabidea leporatzen baitzen, informazioa ezkutatu zutelakoan eta

erakundeen artean behar den lankidetzarekin jardun ez zutelakoan.

Ekaineko epai horren ondoren, Gorteak uztailaren 28koaren ildo

beretik erabaki zuen “opor fiskal txikiak” deitutakoei buruz (izan

ere, 1996ko “oporrak” aldarazi zituzten, eta sozietateen gaineko

zergaren salbuespen progresiboa ezartzen zuten enpresa sortu berriek

etekinak lortzen zituzten lehenengo lau ekitaldietan) eta 1994ko

“kreditu fiskalari” buruz (% 45eko kenkaria lehen aipatutako zergaren

gainean 15 milioi eurotik gorako inbertsio berrientzat). Europako

Gortearen erabaki berri horrek ere ez zituen euskal aldundiak

harritu, zeren eta alden inguruabarrak eta argumentuak lehengo berak

izan baitziren.

Kopuru ofizialik ez badago ere, egindako estimazioen arabera,

bigarren epai horren ondorioek garrantzitsuagoak izan behar zuten,

bai ukitutako laguntzen bolumen handiagoarengatik, bai gaur arte

exekutatutako berreskurapenaren maila txikiagoarengatik ere.

Estimazioen arabera, osotara, 300 enpresa inguru ziren ukitutakoak,

hain zuzen ere salbuespen fiskal horietaz baliatu baitziren, eta

auzia, guztira, 750 milioi euro ingurukoa izan zitekeen. Kopuru

horretan sartzen dira, batetik, enpresei aplikatutako kenkariak eta,

bestetik, ordutik sortutako interesak.

Eta laurogeiko hamarkadako euskal araubide fiskal horien legez

kanpokotasunari buruzko sakoneko eztabaida bi epai horiekin jada

itxita dagoen arren, Europako Auzitegiak oraindik ere erabaki beharra

dauka Batzordeak 2010eko azaroan aurkeztutako demandari buruz.

Bruselak milioitako isun bat erreklamatzen die foru aldundiei

laguntzen guztizkoa oraindik ere berreskuratu ez dutelako. Auzitegiak

beste urtebete gerora daiteke zehapen horri buruzko erabakia hartzen.

Zehapenak, Batzordearen proposamenaren arabera, 40 milioi euroko

67

Page 71: EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n€¦ · KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen . negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar

EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n

kopurua gainditzen du, eta handitzen doa egunero-egunero, laguntza

guztien berreskurapen efektiboarekin Europako agintariak asetzen ez

diren neurrian.

Bruselak erreklamatutako 750 milioietatik % 10 eta % 15 bitarte,

iturri ofiziosoen arabera, Bizkaiari dagozkio, eta Lurralde Historiko

horretako aldundiak irailean erabaki zuen negoziatzeko bere taktika

aldatzea, iragarri baitzuen pizgarri fiskalen onura hartu zuten

enpresei erreklamatuko ziela zenbateko horiek Foru Ogasunari

gordailuan emateko.

Azaroan, Aldundiak iragarri zuen ukitutako hogeita sei enpresetatik

hogeita lauk jada baiezkoa emana ziotela eskatutakoari, eta horren

bidez 68.2 milioi euro eskuratuak zituela. Bi enpresak, ordea,

ezezkoa emana zioten errekerimenduari, eta, horrenbestez, 20 milioi

gelditzen ziren biltzeko.

Hala izan arren, ordainketa onartzea erabaki zuten enpresek

errekurtso bat aurkeztea erabaki zuten. Errekurtso hori

administrazioarekiko auzien epaitegiek izapidetuko dituzte, eta

hartan enpresek alegatzen dute uneoro legezkotasuna bete zutela eta

laguntzak itzultzeko prozedurak kalte ekonomiko handia eragin diela.

Argibide gehiago hemen:

http://www.bizkaia.net/home2/bizkaimedia/Contenido_Noticia.asp?TNo_Co

digo=2&Not_Codigo=9405&Tem_Codigo=5&FechaInicio=09/03/2011&FechaFin=2

2/09/2011

68

Page 72: EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n€¦ · KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen . negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar

EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n

IV.3. BIZKAIA, EUSKAL ERAKUNDEEN ORDEZKARI GISA, ECOFINEN BILERA BATEAN EGON ZEN

Apirilaren 11n, Bruselan, ECOFINen lantaldea bildu zen. Europar

Batasuneko hogeita zazpi estatu kideen Ekonomia eta Finantzen

ministroek osatzen dute lantalde hori, eta hartan, lehenengo aldiz,

euskal aldundiak egon ziren.

“Enpresen fiskalitatearen arloko jokabide kodeari” buruz lan egiten

diharduen D5 taldea da”. Bizkaiko Foru Aldundiaren ordezkari bat

presente egon zen bilkura horretan, Euskadiko erakundeen ordezkari.

Hartara, efektibo bihurtu zen Diputatuen Kongresuko PSOE eta PNV

parlamentu-taldeek erdietsitako aurrekontu-akordioa. Akordio horrek

aurreikusten zuen, besteak beste, Espainiako Gobernuak Kontzertu

Ekonomikoaren Batzorde Mistoari informazioa igorriko ziola zerga-

gaiei buruz (bereziki zerga kontzertatuetan eragina duten gaiak),

hain zuzen ere ECOFINen Kontseiluak aztertu beharrekoei buruz.

Hartara, Espainiako Gobernuak konpromisoa hartzen zuen Euskadik

ECOFINen lantaldeetan parte hartzeko bideak ezartzeko, Kontzertu

Ekonomikoaren berezko esparru materialarekin lotutako gaiak aztertzen

direnean.

Bileraren izaera nagusiki teknikoa dela eta, euskal ordezkaria

Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantzen Saileko idazkari nagusi

tekniko José Rubí izan zen. Haren izendapena, Euskadiko Zerga

Koordinaziorako Erakundearen martxoaren 17ko bilkuran egin zen.

69

Page 73: EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n€¦ · KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen . negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar

EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n

IV.4. HERRITARTASUN AKTIBOA SUSTATZEN DUTEN BOLUNTARIOTZA-JARDUEREN EUROPAKO URTEA

Europak 2011n aitortu zuen Europako boluntarioen lana, “Herritartasun Aktiboa” sustatzen duten Boluntariotza-jardueren Europako Urtea ospatuz.

Boluntario-lana herritartasun aktiboren funtsezko elementuetako bat da, zeinak, aldi berean, gizarte kohesioa indartu eta demokrazia garatzen baitu. 2011. urtean, gainera, Nazio Batuen Boluntarioen Nazioarteko Urtearen (2001) hamargarren urteurrena izan zen.

Europako Urte horren helburu orokorra izan zen Europar Batasuneko

boluntario-jardueren ikusgarritasuna areagotzea eta gizarte zibilak

haietan duen parte-hartzea bultzatzea.

Bere helburuak lortze aldera, Europako Urteak ekitaldi, erakusketa

eta gisa guztietako jarduera ugari babestu zituen. Horien artean,

honako hauek ditugu aipagarri:

TOUR AEV2011. Europar Batasuneko herrialde guztiak kurritu

zituen Tour bat, non boluntarioek beren lana erakutsi baitzuten,

elkar ezagutzeko aukera izan zuten eta konpromisoa hartu zuten

arduradun politikoekin eta jendearekin, oro har, beren energia

eta entusiasmoa helarazteko eta beren lanaren etorkizunerako gai

garrantzitsuei buruz eztabaidatzeko.

70

Page 74: EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n€¦ · KROAZIA: izangaia – (2003an aurkeztu zuen eskabidea). Atxikipen . negoziazioak 2011ko ekainean amaitu ziren. Europar

EUROPAR BATASUNARI ETA BIZKAIARI BURUZKO OHARRAK 2011n

71

AEV2011ren RELAY. Hogeita erreportarik Europako boluntarioen

aniztasuna azpimarratu zuten, Europar Batasuneko hogeita zazpi

estatu kideetako boluntarioekin lan egiten duten 54 erakunderi

buruzko audio eta bideo dokumentuen bitartez eta idatzizko

erreportajeen bitartez.

KONFERENTZIAK. Europa mailako bost konferentzia egin ziren, oso

ikusgarriak, Europako hiri desberdinetan. Haietara boluntarioen

munduetako alde interesdunak joan ziren, bai eta enpresaburuak

eta gobernuetako ordezkariak ere, boluntario-lanari eta haren

erronkei buruzko gai garrantzitsuak eztabaidatzeko.

Estatu mailan, zenbait jarduera egin ziren; besteak beste, azterlan

bat egin zen boluntario-lanaren egoerari buruz, boluntario-lanari

buruzko baliabideen zentro bat jarri zen abian, eta enpresen eta

boluntarioen gizarte erakundeen arteko lankidetza sustatu zen

topaketa eta mintegi batzuen bitartez.

Bilbon, irailaren 29an, jardunaldi bat egin zen Europako parte-hartze

sozialari eta boluntario-lanari buruz. Barakaldoko BECen lipdub

solidario bat grabatu zen martxoaren 12an, eta, maila erregionalean,

boluntario lanari buruzko film laburren lehiaketa bat ere antolatu

zen, EAEko unibertsitate desberdinetako ikasleekin.

Argibide gehiago hemen:

http://www.gizartelan.ejgv.euskadi.net/r45-

contpfc/es/contenidos/informacion/2011_ano_voluntariado/es_voluntar/2

011_ano_voluntariado.html