Upload
esazu-aldizkaria
View
241
Download
2
Embed Size (px)
DESCRIPTION
Ikasturteko bigarren hiruhilekoan landutako zenbakia da hau.
Citation preview
2012ko urtarrila-martxoa / 43. zkia.
Eskolako akuarioa
Tomasi elkarrizketa
AGURRA
Kaixo irakurle maiteok! Udaberriarekin
batera heldu da Esazuko zenbaki berria.
Gure eskolako akuario ederraz gehiago
jakin nahian, Sasoetako atezaina dugun
Tomas elkarrizketatu dugu eta gauza
interesgarri asko azaldu dizkigu.
Horretaz gain, aldizkariko zenbaki hau,
albistez, jokuz eta dibertsioz beteta dago.
San Sebastian bezperako jaiaren kronika
eta mozorro eta bromen ospakizun
dibertigarria den inauteri-jaiaren kronikak
aurkezten dizkizuegu. Gauza bitxi asko
sartu ditugu ere: txikien eginkizun berriak,
inguruneko gaiak, ogiaz, iragarkiak,
bizikidetza, liburu gomendagarriak,
gurasoen eta herriko albisteak…
Herriko Kale Hezkuntza taldeak jakin
arazi digu nondik nora dabilen; eta
seigarren mailako zenbait ikasle atera
dira ere kalera albiste bila.
Atzerritik Sasoetara etorritako ikasle txiki
berriak euskaran trebatu direnez, beraiek
datozkigu oraingoan orriotara aurkeztera.
Ignacio Sanz idazle Segoviarraren bisita
jaso genuen liburutegian. Hitzaldi bizia
eskaini zigun hitzekin jolastuz;
jardueraren kronika eskeintzen dizuegu.
Bigarren hiruhilekoa bukatzear gaude lan
asko eginda; eta lan egin ondoren,
atseden hartu eta ospatu beharra dago.
Ondo pasa oporretan!
AURKIBIDEA
2 URTEKOAK …………….………………..... 3
3 URTEKOAK ……………………………….… 4
4 URTEKOAK ……………………………….… 5
5 URTEKOAK ……………………………….… 7
1. MAILA ……………………………………..… 9
2. MAILA …………………………………….… 11
3. MAILA …………………………………….… 13
4. MAILA ……………………………………... 15
5. MAILA …………………………………….… 19
6. MAILA …………………………………….… 22
HIZKUNTZA INDARTZEA ………….. 25
TXOKO BERDEA …………………………... 26
DENBORA-PASAK ………………….……. 27
ELKARBIZITZA ………………………………. 28
HERRIKO ALBISTEAK ……………….. 29
LIBURUEN TXOKOA .…………………... 30
GURASOEN TXOKOA ……………….. 31
EUSKARAREN TXOKOA …………….. 31
2 Esazu aldizkaria
Ikusi zenbat lan egiten dugun 2 urtekoen geletan! Jolastu eta ikasi, nola bestela!
1.- Laranja zukua egin eta edan. Bai goxoa!
3.- Laster udaberria dator. Hona gure ongi etorria!
Esazu aldizkaria 3
2.- Lagun txakurraren txontxongiloa egiten. Zenbat lan!
Neguan murgilduta gaudenez, gaia lantzeko, kotoia, gometsak eta argizariak erabiliz,
elurrezko panpin polit hauek egin ditugu.
TALDE ARROSA
Zirkuluz osatutako
gorputz zuri eta goxoa,
ez nazazu gehiegi laztandu
urtu egingo naiz eta!
Nor naiz?
TALDE BERDEA
Zirkulua gora, zirkulua behera,
kotoiez jositako panpina
gure artean.
TALDE MOREA
Ei, ei… bufanda eta
txanorik gabe utzi nauzuela!
Hotz dagoela…
4 Esazu aldizkaria
2. hiruhilabetean oihaneko
animaliak landu ditugu eta
horregatik jirafa bat egin
dugu karpetan.
Esazu aldizkaria 5
Eskulan asko egiten ditugu eta material desberdina erabiltzen dugu horiek egiteko.
Begiratu, begiratu hurrengo orrialdekoa ere!
OLERKIA
GOIAN DAUKAT BURUA,
ERDIAN BULARRA,
ALBOETAN BESOAK,
ESKU TA ATZAMARRAK,
SABELAREN ERDIAN
ZILBORRA KAXKARRA,
ATZEKO IPURDITIK
BOTA DUT PUZKARRA.
6 Esazu aldizkaria
NEGUKO JAIEN BILDUMA Aurten 5 urteko neska-mutilok neguko jaien bilduma egin dugu.
Lehenengo, Santo Tomas eguna ospatu genuen.
Egun horretan Olentzeroren laguntzaile baten bisita
izan genuen. OPARI POLITAK EKARRI ZIZKIGUN!
Gabonetako oporren bueltan, San Sebastian eguna etorri zen. Zumaburuko 3, 4 eta 5
urtekook danborrada ederra antolatu genuen Isla plazan.
Danborraria Urpekaria
Esazu aldizkaria 7
Gero, Santa Ageda
bezpera ere ospatu
genuen, eta ondoko
eskulanak burutu
genituen.
Sasoetako 5. eta 6.
mailako haurren bisita izan
genuen eta elkarrekin koplak
abesteko aukera izan genuen.
Azkenik, Inauteriak iritsi ziren eta OLINPIADAK gaia baliatuz, festa ederra antolatu
genuen, 5 urtekook tenislariz mozorrotuz.
8 Esazu aldizkaria
Esazu aldizkaria 9
10 Esazu aldizkaria
IRAGARKIAK
Esazu aldizkaria 11
12 Esazu aldizkaria
ZORTZI PLANETAK Zortzi planeta ibiltzen dira
Eguzkiaren inguruan biraka. Lurra
da planeta horietako bat. Eguzkiak,
planetek eta beste astro txikiagoek,
meteoritoek eta kometek esaterako,
eguzki-sistema osatzen dute.
Eguzkitik gertu dauden planetak harriz
osatuta daude.
MERKURIO
Planeta txikiena da eta bera dago
Eguzkitik gertuen. Bero handia egiten du
bertan.
ARTIZARRA
Lurraren antzeko tamaina du. Hodeiz
estalita dago. Bigarren planeta da,
Mercurio eta Lurraren artean dago
kokatuta.
LURRA
Lurra eguzki sistemaren hirugarren
planeta da eta Eguzkitik gertuen dauden
planetatik handiena da. Bizia dagoen
bakarra da eta satelite natural bat du,
Ilargia. Lurrak Eguzkiari birak ematen
dizkio.
MARTE
Eguzkitik hasita laugarren planeta da
eguzki sisteman. Baliteke duela miloika
urte itsasoak eta ibaiak eduki izana.
Eguzkitik urrun dauden planetak gasez
osatuta daude eta oso handiak dira.
JUPITER
Eguzki sistemako planetarik handiena da.
SATURNO
Eguzki-sistemako planeta distiratsuena
da eta eraztunik ikusgarrienak ditu, harriz
eta hautsez osatuta.
URANO
Eraztun bat du, baina Saturnorena baino
meheagoa.
NEPTUNO
Eguzkitik urrunen dagoen planeta da,
baita planetarik hotzena da ere.
Esazu aldizkaria 13
TOLOSAKO INAUTERIAK Tolosako inauteriak harrigarriak dira. Debekuaren garaian ere [Francoren garaian]
ospatzen jarraitu zuten. Berrogei urte horietan tolosarrek imajinazio handiz, udaberriko
jaiak bezala kamuflatu zituzten eta ez zegoen gobernadorerik ausartuko zena aurka egitea.
Gipuzkoako inauteri famatuenak euren
erritmo propioa dute. Sei egunetan
herria paralizaturik dago, industria eta
merkataritza gelditzen da eta bertakoek
zein kanpokoek jaia egiten dute, hori
bai, euren erara. Mozorroekin hazten
da. Irudimena erabili behar da,
amamaren kutxan aurkituko duten
guztia erabil daiteke. Horretaz gain,
ausarkeria apur bat ere beharrezkoa da. Sei egun hauetatik, garrantzitsuenak dira
“ostegun gizena”, igandea eta inauteriko asteartea.
Ostegunean, jaia hasten da eta berarekin batera zorabio amaitezina sardina-ehorzketa
egunera arte. Zarata eta buila alde zaharretatik eta Rondila kaletik zabaltzen da.
Txarangak jaiak alaitzen. Gau osoan, ongi mozorroturik, eta noizean behin geldiune bat
egiten dute indarrak berritzeko.
Jaia bizi dutenak, tradizio handiagoz,
larunbata gauean goiz joaten ohi dira
lotara; igandean, jaiaren “plater gogorra”
da eta pijamaz joan behar da, ohetik
altxatu bezain laster.
Inauteriko asteartea egunsentia zabaltzen
da bigantxekin zortzietan. Eguerdian
desfileak eta sardina-ehorzketa, hara
beltzez jantzita joaten da, penaz eta tristuraz Carnal jaunagatik negar egitera. Horrek,
hurrengo urte arte agurtzen du eta bere bisitak Tolosa uzten du sei egunetan hankaz gora.
14 Esazu aldizkaria
Esazu aldizkaria 15
16 Esazu aldizkaria
IRAGARKIAK
Zaldi bat
Zaldi bat nahi duzu eta ez duzu
aurkitzen? Ba, nik bat saltzen dut!
Zaldia oso-oso polita da, badaki
euskeraz, eta saltoak egiten ere!
Erosten baduzu, 10 kl janari, 5 kl
bitamina, kaskoa eta orrazia
oparituko dizkizut zaldiarentzako.
Zaldia gordetzeko lekurik ez
daukazula? Ba, zure logelan
gorde! Zaldiak 15.000€ balio ditu
eta 15.000€ ez badaukazu, hilabetero 1000€ ordaindu dezakezu.
Nire telefonoa hau da: 109 910 091. Etxean bagaude, etorri lasai, eta bestela mezu bat
bidali helbide honetara: “Erosikoaldut?Bai,erosi.com”.
Parran Sardinak
Gose zaude? Igerian egin nahi
duzu, baina ezin duzu? Ez dakizu
igerian? Ba, erosi gure sardinak
eta oso ondo ibiliko zara uretan!!!
Parran sardinak oso bereziak dira
osagai natural sekreto bat
daukatelako. Horregatik uretan
indarra eta arintasuna ematen
dute. Gainera, gosea kenduko
dizute!! Eta orain bi lata erosten
badituzu, bainujantzi bat opari.
Parran sardinak, igerian hoberenak!
Esazu aldizkaria 17
Arrainak saltzen ditut
Berrehun arrain saltzen ditut.
Arrainak ez dira besteak
bezalakoak, bereziak dira zeren
pirañak dira; kontu handiz ibili
behar duzu haragijaleak
direlako. 1.000 eurotan saltzen
ditut. Prest bazaude arrainak
hartzeko, telefono honetara
deitu mesedez: 000000001
(Itsaslamia dut izena). Eta
etxean ez bagaude, mezu bat
bidali ezazu helbide honetara:
Zeregingodutpirañakjatenbanau?.com
Anaia txakur baten truke
Anai ederra daukat. Oso ona da, ez du inoiz borrokatzen, ez nau inoiz jotzen, oso atsegina
eta dibertigarria da.
Bere beharrak honako
hauek dira: telebista bat,
sofa bat eta hamar kilo
janari egunean.
Lau hanka dituen txakur
baten truke emango dizut.
Baina daukazun txakurra
pelutxekoa bada, berdin
onartuko dut.
Aukera paregabea da! Ez
itxaron, deitu 549059409 telefonora.
Zenbat eta gehiago ezagutu anaia, orduan eta gehiago nahi dut txakurra.
4.B taldekoek
18 Esazu aldizkaria
DANBORRADA
Urtarrilaren 19an gure eskolan danborrada eguna ospatu genuen, benetan egun
zaratatsua izan zen.
Hiru egun aurrez
entseguak egiten hasi
ginen. Lehenengoa ez
zitzaigun oso ondo atera
baina beste biak bai.
Egun batzuk lehenago ere
eskola osoa apaindu
genuen ikasle guztion
artean. Globoak puztu
genituen eta danbor joleen eta danborrararen zuzendariaren marrazkiak margotu genituen.
Eskolaurrekoek Zumaburuko plazan egin zuten bere danborrada eta guk, berriz,
Sasoetako patioan.
Hasiera ziklokoak sukaldariz jantzita atera ziren, bigarren ziklokoak jantzi txuriz, gorriz eta
urdinez eta hirugarren ziklokoak, hau da, gu, jantzi beltz eta horiz. Zuzentzen zutenak
seigarren mailakoak ziren, urtero bezala, eta oso ondo egin zuten bere lana.
Oso ondo pasa
genuen, nahiz eta
batzuek tontakeriak
egin emanaldiaren
zehar, agian urduri
zeudelako. Datorren
urtean seigarren
mailan egongo
garenez, guri tokatuko
zaigu zuzentzea.
Espero dugu ondo egitea!
Esazu aldizkaria 19
MUTIL ATSEKABETUA Bazen behin mutil bat ez zitzaionari batere gustatzen
eskolara joatea. Iker zuen izena. Eta askotan esaten
zuen: –Eskolako hiru gauza ez zaizkit gustatzen:
lehenengoa, jaiki egin behar izatea; bigarrena, oinez
joan eta etorri egin behar dudala; eta, hirugarrena,
etxeko lanak egin behar izatea.
Asteburua pasa ondoren, berriro eskolara bueltatu behar
zuen, eta ez joateko, amari gaixorik zegoela esan zion.
Amak termometroa jarri zion eta sukarrik ez zuela
antzeman zuen. Orduan amak esan zion Ikerri haserre:
–Seme, eskolara joan behar duzu!
Hurrengo goizean, eguna argitu zen eta Iker erdi lotan esnatu zen. Jantzi zen, gosaldu
zuen eta eskolara joateko unea heldu zenean, gure mutikoak ez zuen irrika handirik eta
poliki abiatu zen. Bidetik zihoanean, berandu zela konturatu zen eta esan zuen: –Aiba!
Azkar joan behar dut, bestela lehenengo egunetik zigortuta egongo naiz.
Beno, Ikera iritsi zen ikasgelara eta ez zegoen batere gustura, bere gelako lagunek berari
burla egin ziotelako. Baina lagun on bat hurbildu zitzaion eta esan zion: –Zuk ez egin
kasurik, nahi baduzu, etor zaitez bihar nire etxera jolastera.
Hurrengo egunean, Iker lagunaren etxera joan zen eta iristean harriturik geratu zen.
Zergatik? Ba, bere lagunak makinita asko zituelako. Ikerrek parkera joatea proposatu zion
orduan. Lagunak baietz erantzun zion, eta patineteak hartuta parkera joan ziren.
Han neska batzuk zeuden, eta biei neska bat gustatzen zitzaienez patinetez ibiltzen hasi
ziren neskak liluratzeko. Baina dena gaizki atera zen! Iker lurrera erori zen, hain zorte
txarrez, punta lotu zitzaiola praketan eta prakarik gabe geratu zela. Neskek eta lagunak
barre egin zuten denbora luzez. Iker, haserre bizian, prakak igo zituen eta etxera joan
zen. Eskerrak hurrengo egunean dena konpondu zen!
Eta handik aurrera lagun onak izan ziren eskolako guztiak.
Naiara Antonio
20 Esazu aldizkaria
IDAZLE BAT GUREKIN Joan zen asteazkenean, martxoak 7, “Una vaca, dos niños y trescientos ruiseñores”
liburuaren idazlea etorri zen gure eskolara. Bere izena IGNACIO SANZ da.
Ignacio Segovian jaio zen 1953. urtean. Bere lan literaioa zabala da, 50 liburu baino
gehiago idatzi ditu; poesia asko
gustatzen zaionez, baditu horrelako
idazlanak ere. Hain zuzen ere,
olerkiak gustukoak zituelako hasi zen
idazten.
Hogeita bost urtetan zeramika eta
idazketa konbinatu zituen. Gaur egun
zeramika asko gustatzen zaiola esan
zigun baina bere egiteko gustukoena idaztea dela. Oso hiztuna eta jatorra agertu zen;
ahozko tradizioa aldarrikatu zuen esanez gaztelania oso aberatsa dela esapide eta hitz
jokotan, euskara ere horrelakoa dela uste duela; baita jolas aldian taldeak zoriz antolatzea
ederra dela esan zigun ere, eta horretarako zozketa kantu polit asko daudela.
Liburuari buruz hitz eginez,
aho-korapilo dibertigarri asko
eta luzeak esan zizkigun.
Gustura egon ginen berarekin
ordu bete pasatxo. Azkenik,
berari galdera batzuk egin
genizkion. Bere zaletasunak
honako hauek direla esan
zigun: perretxikoak hartzea
mendian udazkenean, pasieran
ibiltzea, zinema ikustea
ostiralero… Saioa bukatzeko, liburua sinatu zigun denoi.
Asko gustatu zitzaigun liburua irakurtzea eta berarekin egotea. Datorren urtean Ignacioren
beste liburu batekin etorriko gatzaizkizue haren berri ematea.
Agur eta hurrengora arte.
Esazu aldizkaria 21
TOMASI ELKARRIZKETA Tomas da akuarioa zaintzen duena Sasoetan. Horregatik erabaki genuen elkarrizketa
berari egitea. Izan ere, bioaniztasunaz asko daki Tomasek; bera da ere eskolako baratzaz
arduratzen dena. Gure esker ona berari elkarrizketarako izan duen jarrerarengatik.
1. Zenbat urte daramatzazu gure
eskolan?
Dagoeneko hau da nire zazpigarren ikasturtea Sasoetan.
2. Aurretik zein lan egiten zenuen?
Aurretik, enpresa batean peoi hasi
nintzen eta bertan igeltsero aritzen
nintzen. Ondoren, Udaletxean hasi
nintzen eta hona etorri arte igeltsero
aritu nintzen mantenimendu lanetan.
3. Nola erabaki zenuen atezain
izatea?
Hori ez zen nire erabakia izan.
Aurreko atezaina, Felix, jubilatu zenean hona etortzeko esan zidaten, eta harrezkeroztik
hemen nago.
4. Zer ikasi behar izan duzu lanpostu hau lortzeko?
Hemen lan egiteko behar den gauzarik garrantzitsuena euskara ikastea izan da niretzat.
Jendearekin euskaraz erraztasunez komunikatzea ezinbesteko baldintza da atezain
lanposturako.
5. Zer motatako lanak egiten dituzu?
Esaterako, eskolako ate guztiak ireki eta itxi, fotokopiak egin, telefonoa hartu, enkargu
batzuk egin, korreoa, aberi txikiak konpontzen ditut…
6. Zer da eskolan lana egitearen hoberena?
Niretzat, lehen ez bezala, hemen ez ditut jasaten, ez euria, ez hotza, ezta beroa ere.
Lankideekin ere oso ondo nago eta zuekin ere, ezin naiz kexatu. Gainera opor luzeak ditut.
7. Nola moldatzen zara ikasleekin, lan asko ematen al dizugu?
Ondo moldatzen naiz zuekin, asko zarete eta beti ematen duzue lana. Baina tira,
orokorrean ondo moldatzen naiz.
8. Akuarioaren historia zein da? Zuk jarri al zenuen?
Ez. Ni etorri nintzenean hor zegoen akuarioa baina arrainik gabe, eta duela bost pasei urte
Koru [aurreko zuzendaria] eta biok erabaki genuen arrainak ekartzea eta zaintzea.
22 Esazu aldizkaria
9. Zenbat arrain daude, zer motatakoak?
Orain hogei arrain daude: Neoiak, alga-xurgatzaile arrainak, kardenalak, tijeritak, plastis...
9. Zer jaten dute?
Arrainek bitaminak, proteinak eta mineralak dituzten tableta eta ezkatak jaten dituzte. Bi
egunean behin jaten ematen diet.
10. Lan asko ematen al du akuarioa ondo zaintzeak?
Lan asko ez. Nik bi hilabetean behin ura aldatzen diot eta harriak eta landareak garbitzen
ditut. Eta gero aztertu behar dut ere nola dagoen ura. Ura ondo egon behar du arrainak bizi
daitezen; arrain delikatuak direnez, bestela hilko lirateke.
11. Zer egin behar da horrelako akuario polita edukitzeko?
Arrainak ondo badaude ez da ia ezer egin behar. Horretarako daude alga-xurgatzaile
arrainak. Horiek kristalak eta hondoa garbitzen dute. Garrantzitsuena da ura ondo izatea.
12. Zu etorri zinenean ba al zegoen baratzik?
Bai, baratza bazegoen baina barazkirik gabe.
13. Zer landatzen duzu?
Tomateak, lekak, babarrunak, letxugak, piperrak… eta beste zenbait barazki landatzen ditut.
14. Gogokoa duzu baratzeko lana?
Bai, baratzeko lana entretenigarria da. Hasieran nahiko gogorra bada ere, barazkiak
hazten ikusteak eta uzta jasotzeak poza ematen du.
15. Orduan, gustura al zaude eskolan egiten duzun lanarekin?
Bai, oso gustura.
AKUARIOA ETA BERE ATALAK
Alvaro Dominguez, Ander Molina, Leire Martín, Nerea Martín
ZORUA
PAPER
APAINGARRIA
TERMOSTATOA
LANDAREAK
FILTRAGAILUA
ARGIZTAPENA
Esazu aldizkaria 23
Inauteri-jaiaren kronika
Inauteriak neguaren bukaera aldera ospatzen diren jaiak dira. Jai hauetan jendea
mozorrotzen da. Inauteriak udaberriaren etorriarekin lotu ohi da: lurra zaratarekin esnatzen
zen eta, nekazaritzari lotutako izurriteak
uxatu nahi izaten ziren. Gaur egun
inauterietako osagai nagusiak mozorroak,
musika eta dantza dira, baina aintzinean
beste ekintza batzuk egiten ziren: zarata
sortu, gauzak bota, iseka egin, txantxa
gehiago, …
Otsailaren 17an Inauteriak ospatu genituen
eskolan Haur Hezkuntzakoekin batera. Lehenengo atera ginen desfile bat eginez,
ikasgeletatik atera ginen denok ilara batean. Otsolontxo, herriko maskota, pankarta batekin
lehenengo, gero Lasarteko banderaduna, Olinpiar Jokoen banderaduna eta azkenik
ikurriña zeraman ikaslea. Denok gure lekuan geundenean 6. mailako Marina atera zen
antortxarekin eta bere lekuan jarri zuen Jokoen sua piztuz.
Haur Hezkuntzakoek dantza batzuk egin
zituzten: 3 urtekoak korrikalariz
mozorrotu ziren, 4 urtekoak saskibaloiko
jokalariz eta 5 urtekoak teniseko
jokalariz. Lehenengo ziklokoak igeriketa
sinkronizatukoez mozorrotu ziren eta
dantza polit batzuk egin zituzten.
Bigarren ziklokoak bakoitza kirol batez
mozorrotu zen: golfeko jokalariz,
boxeadorez, saskibaloiko jokalariz… Eta dantza animatuak egin zituzten. Hirugarren
ziklokoak atera ginen: saskibaloiko jokalariz mozorrotuta, atletaz, gimnasia erritmikoaz…
Eta dantza politena egin genuen, zeren txikienek ere gurekin dantzan hasi ziren.
Ondoren eskola osoa “Nik daukat tititi” abestia dantzatu genuen oso modu dibertigarrian.
Azkenik, txokolate bero-beroa eta goxo-goxoa ere edan genuen. Dena oso ondo atera zen.
Leire Martín eta Nerea Martín
24 Esazu aldizkaria
Beste mundu bat izan litekeelako. Ateak ixten ez dituzten eta lehioak zabal-zabalik
uzten dituzten beste mundu txikiez osatutako mundu bat izan litekeelako. Denok
elkarrekin egon eta denok batera barrezka aritu gintezkeenekoa. Mundu bat
besarkada; kolorezko mundu bat; mundu MUNDIALA!
Esazu aldizkaria 25
Kaixo! Vladys naiz. Ukraniatik etorri naiz, eta 2 urte daramat Hizkuntza- gelan euskara ikasten. 7 urte ditut, eta futbola asko gustatzen zait.
Kaixo! Faiza naiz,. Pakistandik etorri naiz aurten nire familiarekin. 8 urte ditut eta euskara ikasten ari naiz. Nire etxean urduz hitz egiten dugu.
Kaixo! Ni Isis naiz, Perun jaioa, eta 7 urte ditut. 8 egun Sasoeta eskola. 2. mailan oso ondo nago.
Kaixo! Kamelia naiz. Bulgariatik etorri naiz, 8 urte ditut eta 2.B taldean nago. Nire anaia Ivelin 2 urteko gelan dago, bulgaroz, ingelesez eta euskaraz hitz egiten dut, eta gaztelaniaz pixka bat.
Kaixo! Alvaro naiz. Nikaraguatik etorri naiz, 1.A taldean nago eta 6 urte ditut. Futbola asko gustatzen zait. Sasoetan gustura nago.
ESKOLAKO AGENDA 21
LASARTE-ORIAKO NATURGUNEAK
Udaberriarekin batera Aste Santuko oporrak ere iritisi dira. Paseatuz, paisaiaz gozatuz eta
ingurunea errespetatuz, herrian bertan dauden naturguneak ezagutzeko eta maitatzeko
aukera ederra dugu!
F. ELEXPE PARKE BOTANIKOA
26.506 m2-tako parkea da eta lorategi botanikoa izateaz gain,
bertako hezeguneak babesteko helburuarekin sortu zen.
Parkeak landare eta animalia espezie ugari ditu. Hezegunean
lezkak eta sahatsak daude eta 78 espezie ezberdin baino gehaigo,
besteak beste, araukaria, mimosa astigarra… parkean zehar.
Hezegunean uroiloek, lertxunek, eta enarek habia egiten dute.
ATSOBAKARREKO HEZEGUNEA
Karramarro amerikarra eta ur dortokak ere bertan
daude, giza eraginez parkean sartutako espezieak
izanik, hezegunetako biodibertsitatea mehatxatu eta
bertako ekosistema desorekan jartzen dute. Lasarte-
Oriako Udalak herritarrei eskatu die, hezegunean
dauden uroiloei jana ez emateko, izan ere, janari-hondarrek arratoiak erakartzen dituztelako.
ERREKEN INGURUKO HARIZTIAK
Oria ibaira isurtzen diren erreka nagusienak: Oztaran,
Basotxoko eta Antxota dira.
Garai batean ur garbia zuten eta egoera ederrean zeuden.
Gaur egun gizakiaren ekintzen ondorioz kutsatuta daude
hainbat zatitan. Aipatzekoak dira erreka hauetan, bere
inguruan mantentzen diren hariztigune garrantzitsu batzuk.
ORIA IBAIKO FAUNAREN BEHATOKIA
Leku paregabea prismatiko batzuekin hurbiltzeko. Inguru
honetan, ubarroiak, lertxunak… ikusteaz gain, “interes
bereziko” atalean katalogatuta dagoen mehatxatutako espezie
batek habia egiten du, Martin Arrantzalea hain zuzen ere.
PLAZAOLAKO LANDA-PARKEA
Oztaran auzoan egongo da 20.000m2-tako gune hau. Plazaolako trenbide zaharraren
ibilbidean hedatuko da. Parke honi esker, herriko berdeguneak %60 handituko lirateke.
26 Esazu aldizkaria
Labirintoa
Bikotekidearekin elkartu nahian dabil Martin arraina, baina ez daki zein bide hartu
Behar duen. Lagunduko al diozu?
Esazu aldizkaria 27
Hizki salda
Ez dago jakiterik zein osagai
erabiltzen dituen Grazianak salda
berezia egiteko. Hainbat hizki eta
hitz ere nahasten omen ditu.
Aurkitu lapikoko hitzak!
ELKARBIZITZA PLANA
Bigarren hiruhilabete honetan aurreko hiruhilabetean martxan jarritako arauak
baloratzea izan da helburua: betetzen al ditugu?; hobetu al dute gure elkarbizitza?;
mantendu behar al ditugu?; aldatu?...
Geletan landutakoa ikasle batzarrera eraman zuten gelako ordezkariek.
Gehien aipatu ziren ideiak hauexek izan ziren:
- Errespetua: denok desberdinak izan arren, merezi dugu errezpetuz tratatuak izatea
- Laguna: saiatu behar dugu lagunak zaintzen eta inor ez baztertzen
- Pasiloa eta baloia: pasiloa ez da leku egokiena baloiarekin jolasten ibiltzeko,
zarata ateratzen da, eta, gainera, horretarako patioa dago.
- Komunen zainketa: oso garrantzitsua da komunak txukun eta garbi mantentzea.
Arauak ez direla kendu behar baina bai
betetzen saiatu ondoriora iritsi ginen,
askotan ahaztu egiten zaigulako.
Honetaz gain, aurreko batzarrean
lehenengo mailakoek konponduta ez
zegoen arazo bat gogorarazi ziguten:
patioaren banaketarena, hain zuzen
ere.
Honi erantzunez laugarren mailakoek
proposamen bat egin zuten: astelehen eta azteazkenetan zelai handian jolas daitezela
lehenengo ziklokoak. Gaia irekita dago eta baloratzen jarraituko dugu ikasle talde guztion
iritzia jasoz.
28 Esazu aldizkaria
KALE HEZKUNTZA TALDEA INAUTERIETAN
Urtero bezala inauteri garaia iritisi zen joan den otsailean eta Lasarte osoa jai giroan
murgildu zen, baita herriko Kale Hezkuntza Taldea ere.
Aurten, Lasarte-Oriak olinpiadak ospatu ditu
inauterietan. Otsailaren 18an, larunbatean, olinpiar sua
piztu zen eta festari hasiera eman zitzaion herrian.
Egun horretan prest egoteko, kale programaren lokalean
hiru astean zehar taldeak furgoneta, saskibaloiko
kanasta… prestatu zituzten, besteak beste. Beraientzat
garrantzitsuena parte hartzea da, bai mozorrotuta zein erdi mozorrotuta. Gainera, jolasak
antolatu zituzten parte hartuz eta jolastuz ondo pasatzeko.
Askotan, neska-mutilek ez dute gogo handirik parte hartzeko; oso eroso daude beren
etxeetan eta auzoetan. Baina hezitzaileak animatzen dituzte egunerokotasunetik ateratzeko
eta neska-mutilok bere aldetik borondate pixka bat jarri eta herriak sortutako ekintzetan
parte hartuz hobeto sentitzen dira. Lasarte-Oria herriko giroa gustatzen zaielako!!!
LASARTEKO PORTUAN
Aurtengo inauterietan itsasontzi bat agertu zen
Okendo plazan. Barkuko kapitainarekin hitz
egin dugu, Joxean Lasarekin, eta berak azaldu
digu nola moldatu diren itsasontzia sortzeko.
Etxea arrantzaontziz mozorrozteko ideia
duela bi urte bururatu zitzaien parranda gau
batean; etxera itzuli eta lagun batekin balkoian
kainabera bana hartuta arrantzan arituko balira bezala egiten hasi zirela. Koadrilakoen
artean osatu zuten itsasontzia, bakoitzak zerbait ekarriz. Materialak denboraz biltzen joan
ziren asteazkenetan enpresetan bilduz botatzekoak ziren gauzak; ia dena izan da
materiale erreziklatua.
Oso ondo pasa zuten egun oso bat parranda eginez, gau eta egun. Bukatzeko,
Joxeanek esan zigun berak hobeto pasatzen duela dena antolatzen eta muntatzen inauteri
egunean baino. 5. eta 6. mailako maketazio taldekoek
Esazu aldizkaria 29
Liburu ederrez eta interesgarriez hornituta dugu eskolako liburutegia. Oraingoan ere
esazuko leiho honetara ekarri nahi ditugu liburu batzuk horien berri izan dezazuten.
“GAUEKO IPUINAK” Iluntasunak ez nau beldurtzen!
(Haur Hezkuntzatik gorakoentzat)
Ilundu du, eta ilargia ageri da zeru goian. Oheratzeko ordua izango da laster...
Baina, lehenago, ireki liburu eder hau eta ezagutu barruan gordetzen dituen istorio
politak. Gauero argi txiki bat piztuta uzten duten haur guztientzat.
“CÓMO COMO” (9 urtetik gorakoentzat)
Jatea gozamena da. Bost otordu egiten ditugu egunero. Liburu honekin ez dugu
jango baina, bere baitan, janariekin korapilatuta dauden olerkiekin gozatua hartuko
dugu; zalantzarik gabe. Ignacio Sanz da egilea (begiratu 21. orrialdea)
“IRRIBARREA ZABALTZEKO IPUINAK” (8-9 urtetik gorakoentzat)
Hona irribarrea zabaltzeko ipuin bilduma txikia, nahi baduzu barre egin, nahi baduzu
sudurra okertu, lehen ipuineko aitonak bezala. Gainera, ipuin hauekin lortzen diren
idazle-irabaziak Etiopiako haurrei laguntzeko izango dira.
“AZAZKALAK JATEN DITUT Eta zer?” (8-9 urtetik gorakoentzat)
Eta zer? bildumak beste liburu ekartzen digu. Eta, beti bezala, planteatzen digu
arazo txikiak, txikiak direla, eta ez ditugula zertan handitu. Horrexegatik, hainbat
kontuen aurrean, denok eta zer?, esan behar dugu noizean behin.
“MUSUEN GUSTUA” (11 urtetik gorakoentzat)
Ixiar hamabi urteko neska bat da, seigarren maila egiten ari dena. Musuen gustua
ezagutu nahi du, baina ez familiakoek behin eta berriz ematen dizkioten musu astun
horiek, jadanik soberan ezaguten dituenak, bestelakoak baizik.
“CÓMO HABLAR PARA QUE SUS HIJOS LE ESCUCHEN Y CÓMO
ESCUCHAR PARA QUE SUS HIJOS LE HABLEN” (Gurasoentzat)
Izenburuak oso garbi esaten digu zer aurki dezakegun liburu honen barruan.
Denok badakigu formula magikorik ez dagoela, hala ere edozein laguntza mota
ondo etorriko zaigu gurasooi.
Badaezpada ere, eskolako liburutegian ale bat daukagu.
30 Esazu aldizkaria
Gustatuko litzaizuke zure
gurasoek partaidetza
handiagoa izatea
ikastolan? Bai?
Anima itzazu guraso
elkartean parte hartzera!
Izenetik izanera, GOGOA ZUBI
“Hizkuntza bat ez da arauen multzo soila.
Sentiberatasun kontua da bereziki: era guztietako sentiberak
seinalatzen eta deskribatzen dituelako bizi da hizkuntza, horrek
ematen dio odola, jokabide horren ibilian-ibilian hizkuntza bera ere
sentiberatasunez janzten delako, sentiberatasuna dario.
Horregatik, hizkuntzaren alde sentibera horren aurkako erasoak
daudenean, hizkuntza horretako hiztunak, zein delarik ere bere
ideologia, ERREAKZIONATU EGITEN DU.”
Esazu aldizkaria 31